Ura Euskadiko herrigunetan.Udalerrien egitekoa

Page 1

Ura Euskadiko herriguneetan. Udalerrien egitekoa Ostirala, 2014ko maiatzaren 23a Bizkaia eraikineko auditorioa (Bilbo)


Aurkezpena Udalsarea 21 jasangarritasunerako udalerrien euskal sareak «Hiri eremuetako ura eta ingurune hidrikoa» lantaldearen emaitzak aurkeztuko ditu. Lantalde edo ekitalde hori Udalsarea 21eko hamasei udal-erakundek osatu dute, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko Uraren Euskal Agentzia buru zutela. Urarekin eta ingurune hidrikoarekin lotutako gaiak eta horiek udalerriei nola eragiten dieten aztertu dituzte. Besteak beste, honako gai hauekin lotutako alderdiak landu dituzten: udalerrietako hornidura eta saneamenduarekin lotutakoak eta uholde-arriskuaren nahiz ingurune hidrikoa zaintzearen ingurukoak. Gai horiek tokiko ekintzako politiketan sartu behar dira, herritarren ongizatea eta bizi-kalitatea hobetzeko. Honako hauek dira jardunaldiaren helburuak: • Hiri eremuetako ura eta ingurune hidrikoak izeneko Udalsarea 21en 16. koadernoan bildutako emaitzak ezagutaraztea.

• Tokiko erakundeek ibilguak mantentzeko jarraibideak eta zereginak nabarmentzea. • Ibilguak mantentzeko udal eta eskualdetako erakundeen eta eragileen arteko lankidetza esperientzien berri ematea.

• Eguna. 2014ko maiatzaren 23a, ostirala. • Lekua. Bizkaia eraikineko auditorioa (Urkixo zumarkalea 26, beheko solairua, Bilbo). • Nori zuzendua. Garapen jasangarriko eta hirigintzako alorretako udal-langileak. Uraren sektorearekin lotutako lanak egiten dituzten erakunde publikoetako langileak. Sektoreko aholkularitza-enpresak eta profesionalak. • Izena ematea. www.ihobe.net bidez. • Izena ematea doan. Udalsarea 21eko udaletako eta Eusko Jaurlaritzako langileek lehentasuna izango dute. “Udalsarea 21en 16. koadernoa: Hiri eremuetako ura eta ingurune hidrikoa” argitalpena banatuko da.

Ordua Egitaraua 09:15

Erregistroa

09:30

Ongietorria. Javier Agirre, Ihobeko zuzendari nagusia

09:45

Euskadiko uraren politikaren aurkezpena. Ardatz nagusiak. Iñigo Ansola, Uraren Euskal Agentziako zuzendaria

10:15

Udalsarea 21en “Hiri eremuetako ura eta ingurune hidrikoa” lantaldearen emaitzak. Victor Peñas eta Eneko Albizuri, Uraren Euskal Agentzia

11:00

Kafea hartzeko etenaldia

11:30

Kasu praktikoak eskualdeetan eta udaletan. • Debabarrena eskualdea: “Deba eta Ego ibaiak leheneratzeko eta balioesteko programa osoa”. Aitziber Cortazar, Debegesa • Legazpiko Udalerria: «Garbituz ibaia Legazpin dugu jaia» - 10 urteko auzolana. Inma Hernández, Legazpiko Udala

12:15

Ibilguak mantentzea. Tokiko eragileen partaidetza behar duen ezinbesteko zerbitzua. Josu Perea, Uraren Euskal Agentzia

12:45

Mahai-ingurua

13:30

Amaiera


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.