Lapikoak gelara Mende erdi ostean, ikasturte berria ikastoletan
Sukaldean Ikastoletan elikadura lantzeko ekimen berri eta berritzailea abiatu zen iazko ikasturte amaieran hiru ikastolatan. Ekimen hori beste hamabi ikastolatara eramango da oraingo ikasturtean. Ikasle, irakasle eta gurasoak inplikatuz, elikagaiak aukeratu, erosi, sukaldean prestatu eta jan; hori dena adituen gidaritzapean. Ikastolen Elkarteak, Basque Culinary Center-ek eta Eroski Fundazioak elkarlanean sukaldatutako proiektua duzue, eta euskal curriculumean lekua izango du.
• 03 Lapikoak gelara ONGIZATEA SUKALDATUZ proiektua 05 2013-2014 IKASTOLAKO IKASTURTEAREN HASIERAKO EKITALDIA Mende erdi ostean, elkarlana eskainiz eta eskatuz 13 Espainiatik datorren hezkuntza erreforma atzerakoia (14) Ikastolak frantses estatuaren jomugan 16
IRITZIA
Etxerako lanak. Mikel Etxarri 18
ORIENTAZIOA
20
IKASTOLAK BANAKA
aldizkaria.ikastola.net
IKASTOLA 205 / 2013ko URRIA EUSKAL HERRIKO KASTOLAK
IKASTOLA 205
ONGIZATEA
SUKALDATUZ
Sukaldeak elikaduraren etorkizunean izango duen ekarpena indartzea oinarrizkoa da.
Jarraipena izango duen esperientzia izan da. Mondragon Unibertsitateko Basque Culinary Center-ek (BCC), Ikastolen Elkarteak eta Eroski Fundazioak bultzatutako proiektua da “Ongizatea sukaldatuzâ€?, maiatzean eta ekainean hiru ikastolatan probatu, egin eta oso positibotzat baloratu dena. OĂąatiko Txantxiku, Portugaleteko Asti Leku eta Elorrioko Txintxirri izan dira esperientzia horretan parte hartu duten ikastolak. Aurten, 2013-2014 ikasturtean, 12 ikastola izango dira, ia 1000 ikasle, eta 200dik gorako guraso kopurua.
I
KASTOLEN ELKARTEKO proiektuaren arduradun Manu Aurrekoetxeak adierazi digunez, ikasleak, familiak eta irakasleak dira ekintzan inplikatu direnak. Ikasleentzat eta gurasoentzat tailerrak antolatu dira, lau eguneko tailerrak izan dira ikastola bakoitzeko, bi orduko saioak,
25 bat ikasle taldeko. Gidari, bi sukaldari-irakasle izan dituzte. Biak BCC-en Entusiasta arean irakasle eta hernaniarrak: Aitzol Zugasti eta Cesar Rodriguez. Hainbat helburu ditu proiektuak. Batetik, haurrek bizi-ohitura osasungarriak berenganatzea, esan nahi baita, ezagutza eta irizpide baliagarriak helaraztea, elikadura orekatua zer den jakin dezaten. Bestetik, teoriatik
(ikastolan ikasitakoaz gain) praktikara hurbiltzea: sukaldean aritzeko ez baitago adinik, gogoa baizik. Izan ere, janariak prestatzea jakiekin gozatzeko eta elikadura osasungarriagoa izateko bidea da. Azkenik, ikaskuntza horrek herri baten kulturan eta ekonomian eragina du. Janariak prestatzen dituen gizarte batek sasoiko elikagaiak erosten ditu, produktu industrializatu gutxi kontsumitzen ditu eta, ondorioz, elikadura orekatuagoa eta osasungarriagoa dauka. Horregatik, sukaldeak elikaduraren etorkizunean izango duen ekarpena indartzea funtsezkoa da. Tailerretan, teoria baino gehiago, aholkuak entzun
3
ditugu. Aholku praktikoak. Aitzol eta Cesar sukaldariak aritu dira beti. Interaktiboak izan dira aurkezpenak. Galderak eta erantzunak joan-etorrian. Ikasleak gustura inplikatu dira, elikagaiekin jolas egin baitute. Hasteko, sukaldeko garbitasunaren eta antolaketaren garrantziaz jabetu dira. Garaiko osagaiak zer diren aztertu da, zein bertakoak, zein osasungarriak. Prezioari ere erreparatu behar zaiola, aukeran merkeagoak erosiz. Horiek guztiak komeni dira erabiltzea egunero sukaldean. “Anima zaitezte etxean sukaldatzen, gaueko otordutan errezetaz hitz egiten: “Eta hau nola egiten da?” gurasoekin, aitona-amonarekin, familian, taldean batera elkartuz, gozatu jakiak prestatzen, jakiaz solasten, trukatu errezetak, probatu zapore berriak… Elikagaien aurrean, dastamena, usaimena, ukimena eta ikusmena landuko dituzue. Elikagai ezberdin asko baitaude. Mundu berri zabalzabala duzue eskura”. Gurasoen tailerretan balore horiek transmititzearen garrantziaz hitz egin da. • • •
4
Txantxiku Ikastola “Zergatik ez duzu gustuko?” Lehen bidaia Oñatira egin dugu, Txantxikura. Iritsi orduko Eroskin ikusi ditugu ikasleak erosketak egiten. Taldeka banatu dira, eta zerrenda eskuan dute. Zer erosi badakite (zerrenda dutelako), baina erosketa bakoitzak zein ezaugarri duen adierazi beharko dute: izena, pisua, prezioa, etiketa, freskoa den ala ez, produktua non dagoen kokatuta, eta zer egin zaien deigarri. Tailerra egiteko Pago Uso elkartean egokitzapenak egin behar izan dituzte, DBH-1eko sei taldeei tresna egokiak jartzeko. Zailtasun handiena argi indarrarena izan da: suak antolatzea. Ikasleek, launaka banatuta, sei su prestatu behar izan dituzte, potentzia
handikoak gainera. Horretan ere gurasoak lanean. Txukun eta egoki antolatua aurkitu dugu guztia. Giro aparta. Marian Garai Natur Zientzietako irakaslea eta Maimi Kortabarria LH6ko tutorea bertan dira. Ikasleek, aurretik, gelan unitate didaktikoa ikasi dutela adierazi digute. Nutrizioaz ikasi dute, digestio sistema, dieta orekatua zer den, elikagaien piramideaz aritu dira, zergatik eta zertarako hori guztia, osasunerako zein abantaila dituen, zein bizitzazailtasun gorputza gaizki zainduz gero. Dagoeneko, horiek guztiak eta gehiago ezagutzen dituzte.
Biek diote zein garrantzitsua den zapore ezberdinak ezagutzea, ezagutuko dutena maitatu egingo baitute. Etxetik kanpora joatea egokituko zaienean errazago ohituko dira ingurura. Erne dira biak, belarriak erne. Marianek ikasle bati esan dio:
Ez esan ez dut gustuko; probatu al duzu inoiz hori? Ez, —dio ikasleak. Orduan, zergatik ez duzu gustuko? Saia zaitez, zati txiki bat bederen dastatzen. Proba ezazu. Ummm… Gustatu zaizu? Beno, pixka bat bai. Ikusiko duzu; hurrengoan gehiago gustatuko zaizu! (Ikasleak besteari: “Aizu, ez da hain txarra; probatu, benetan, biguna da, gozoa hasieran eta garratza ondoren”).
IKASTOLA 205
Asti Leku Ikastola “Sukaldean sartzeko aukera eman diegu” Gabriel Zuluaga DBH ikasketaburuarekin eta Irati Gondra ingeles irakaslearekin mintzatu gara. Gustura daude esperientziarekin, merezi duen esperientziarekin. Ikasleekin aurretik gelan teoria landu dutela adierazten dute, baita behar adinako material audiobisuala ikusi ere. Horrela, zientziaren arloan, elikagaien garrantziaz jabetu dira; zein garrantzitsuak diren jateko eta indartzeko. Nutrienteak bereizi dituzte: makroak (hidratoak, proteinak eta koipeak) eta mikroak (bitaminak eta mineralak). Bide batez, teoria adinarekin eta hizkuntzarekin lotu dute. Tailerra praktikarako baliatu dute.
Sukaldariak lanean ari diren bitartean, Irati Gondrarekin aritu gara hizketan. Tailerrak oso ongi antolatuta daudela dio: bat, talde lana bultzatzen delako; bi, garbitasunaren eta txukuntasunaren garrantzia azpimarratzen delako; “Kontuz labanarekin, suaren berotasunarekin; gainontzeko tresneriarekin aritu, gozatu!”; hiru, elikagaiak nondik datozen argitzen delako; lau, hainbat kontzeptu ere argitzen direlako; zer den garratza, zer mikatza eta horiek, euskaraz; bost, ikasleek oraindik ez dakite sukaldatzen: “Asko ez dira inoiz etxean saiatu, ez dute ohiturarik, ez dira inoiz horretan jarri. Ikastaro honi esker aukera hori zabaldu diegu, probatu egin dute”; sei, janariak ukitu dituzte, usaindu, dastatu egin dituzte; horien inguruan broma
egin ere bai: “Ai, ke asko” esatetik, “nik egin dot, nire lagunarekin batera”, “probatuko dot”, “umm”, “ez dago gaizki” eta “etxean kontatuko dot” esatera igaro dira.
Cesar Rodriguez eta Aitzol Zugasti izan dira Basque Culinary Center-etik etorritako bi sukaldariak. Tailerrak praktikoak izan dira. Teoria adinarekin eta hizkuntzarekin lotu dituzte.
5
Txintxirri Ikastola “Zapore berriak dastatu dituzte” Zuriñe Zorrozua zuzendaria eta Irantzu Molero irakaslea izan ditugu bisitaren gidariak. Ikastolen Elkartetik etorritako proposamenari lehen unetik baiezkoa erantzun zioten. Txintxirri txikia izanagatik ikastola guztia inplikatu da proiektuan: klaustroa, ikasleak eta familiak. Adin ezberdineko haurrek hartu dute parte: LH4tik
6
DBH4ra artekoek. Gurasoak ere tailer batean izan dira. Horien erantzuna esanguratsua izan da: “Zorionak horrelako ekintzak antolatzeagatik!”. Umeak ere oso pozik daude. Batzuek zein besteek zapore oso ezberdinak ezagutu dituzte, normalean probatzen ez dituzten testura ezberdinak. Berriak ikasi dituzte, umamia adibidez (sojak mikatza, garratza, goxoa eta gazia biltzen ditu). Elikagaiak nahastu ahal direla (anana letxugarekin!) jabetu dira. Jakiak aurkezteko era txukunak daude, politak, goxoak. Bi sukaldari-irakasleek oso ongi egin dute beren lana. Zorionak guztion partetik.
Txintxirrin ere asko baloratu dute ikasleek tailerrerako erosketak euren kabuz egin izana; oso positibotzat baloratu dute hori. Normalean Eroskin “ikusle” izatetik, erosle bihurtu baitira: markari begiratu diote, pisua bereizi dute (gramo, kilo), prezioak kontuan izan dituzte, eta horiekin kalkuluak egin behar izan dituzte. Elorrion Eroski gertu dago, eta oinez joan eta poltsa bete itzuli behar izan dute ikastolara. “Proiektua oso ongi dago zehaztuta. Oso pozik gaude”, eman dute aditzera.
IKASTOLA 205
GURASOENTZAT MENUA: Hasteko: Bakailao entsalada. Bigarren platerean: Oilaskoa curry saltsan basmati arrozarekin. Postretan: Meloia plantxan zoparekin. Errezetak: aldizkaria.ikastola.net-en
Menuak
Hiru ikastolatan menu berak prestatu dira. Ezberdinduta bi menuak: bata, ikasleena; bestea, gurasoena. GAZTA, ANANA ETA INTXAUR ENTSALADA Osagaiak (4 pertsonentzat) - Lolo uraza - Haritz-hosto uraza 1 - Eskarola - Errukula eskukada 1 - 100 g anana - 100 g feta gazta - 50 g intxaur - Añana gatz fina - Modena ozpina - Carbonell oliba-olio birjina Tresnak - 2 katilu - Ohol 1 - Xehatzeko laban 1(puntilla) - 4 uztai - Hagaxka 1 - 4 plater borobil - Intxaur-hauskailu 1 Prestaketa Garbitu letxugak ur hotzetan ontzi handi batean. Zentrifugagailuan
Tresna egokiak erabiltzera bultzatu dituzte, sukaldeko txukuntasunaren garrantziaz ohartu dira. Etxean saiatuko dira berriro ere.
lehortu. Gorde. Zuritu anana eta moztu laukitan. Gorde. Moztu gazta laukitan. Gorde. Zuritu intxaurrak. Gorde Gatzozpintzeko saltsa egiteko, nahastu 3 koliara olio eta koilara bat ozpin hagaxka batekin. Jarri anana plater batean erdian. Jarri letxuga ezberdinak honen gainean. Jarri gazta eta intxaurrak uztaiaren inguruan. Saltsarekin ondu et zerbitzatu. •
OILASKOA WOKEAN Osagaiak (4 pertsonentzat) - 2 oilasko-bularki - 2 tipulin - 100 g laborantzako perretxiko edo shiitake - Kalabazin 1 - 2 baratxuri ale - 3 koilarakada soja saltsa - Carbonell oliba-olio birjina - Perrexil freskoa Tresnak - Wok zartagin 1 - Ohol 1 - Tipula-ganibeta Prestaketa Moztu oilaskoa tiratan. Gorde. Txikitu tipulinak juliana eran. Gorde. Moztu perritxikoak tiratan. Garbitu kalabazina eta moztu juliana eran. Gorde.
MARRUBIAK JOGURTA ETA ESPEZIEKIN Zuritu baratxuriak eta moztu xerratan. Gorde. Jarri olioa wok batean eta eman oilaskoari kolore pitin bat su bizian. Atera oilaskoa woketik. Gorde. Jarri baratxuria eta tipulina wok berean. Erregosi 4 minutuz su bizian. Gehitu kalabazina eta perretxikoak eta jarri dena su bizian, 4 minutuz. Gehitu oilaskoa soja saltsarekin batera. Su bizian erregosi eta goxatu perrexila gehituz. Zerbitzatu. •
Osagaiak (4 pertsonentzat) - 150 g marrubi - 40 g azukre - Modena ozpina - Jogurt natural 1 - Kanela hautsa Tresnak - Xehatzeko laban 1 (puntilla) - 2 katilu - Hagaxka 1 - Zerbitzateko 4 katilu
Prestaketa Marrubiak garbitu eta erditik moztu. Gorde katilu batean, Modena ozpin eta azukre koilara batekin. Utzi bertan 2 orduz zukua atera arte. Bestetik, nahastu jogurta gelditzen den azukrearekin. Jarri marrubiak katilu txiki batean, eta estali jogurtarekin. Bukatzeko, bota kanela hauts pitin bat. •
LOS PUCHEROS SON PARA DISFRUTAR “Ongizatea sukaldatuz” (Cocinando el bienestar) es el proyecto impulsado por Basque Culinary Center de la Universidad de Mondragon, Ikastolen Elkartea y Eroski Fundazioa. Proyecto que se probó y aprobó en mayo y junio en tres ikastolas (Txantxiku de Oñate, Asti Leku de Portugalete y Txintxirri de Elorrio) y que tendrá continuidad en este curso 2013-2014, en el que participarán 12 ikastolas, casi 1.000 alumnos y cerca de 200 padres y madres. LA MARMITE DU PLAISIR “Ongizatea sukaldatuz” (Cuisinant le bien-être) est un projet de Basque Culinary Center (Université de Mondragon), Ikastolen Elkartea et de la Fondation Eroski. Il a été développé à titre expérimental dans trois ikastola (Txantxiku, Asti Leku et Txintxirri) en mai et juin. Il se poursuivra cette année scolaire dans 12 ikastola avec environ 1000 élèves et près de 200 parents.
7
2013-2014 IKASTURTEAREN HASIERAKO EKITALDIA
Basteroko atarian egindako argazkiak. Goikoan, 50 urteurrena ospatu ala ospatuko duten ikastolen ordezkariak. Ezkerretik hasita: Santo Tomas Lizeoa, San Benito Lazkao, San Nikolas Algorta, Orereta Ikastola Errenteria, R.M.Azkue Lekeitio, Pasaia-Lezo Lizeoa, M.Larramendi Andoain, Elgoibarko Ikastola eta Asti Leku Portugalete. Behekoan, Martin Garitako Gipuzkoako Diputatu Nagusiarekin, Cristina Uriarte Hezkuntza Sailburuarekin, Xabier Kintana eta Erramun Osa Euskaltzainekin ikastolen ordezkariak Juan Carlos Gomez, Imanol Igeregi, Arantza Manterola, Koldo Tellitu eta Andoni Sarriegi. Zurriola Ikastolako Zuri単e Zabalo eta Unai Rivera ikasleak izan ziren ekitaldiaren aurkezle paregabekoak. Zorionak, bertako antzerki eskolari eta Joserra Fatxado irakasleari.
IKASTOLAK
Elkarlana eskainiz eta eskatuz Dela Espainiako LOMCE legeari edo Frantziako Falloux legeari aurre egitea, dela euskal curriculuma garatzea edo Hezkuntza Legea adostea, erronka handiak dira bakarka edo nor bere aldetik egiteko. Horren aurrean, ikastolek ezinbesteko ikusten dute 2013-14 ikasturtean indarrak metatu eta elkarlanean aritzea.
8
IKASTOLA 205
uskal Herriko Ikastolek 2013-2014 ikasturteren hasiera ekitaldia egin zuten irailaren 28an Andoaingo Bastero Kulturgunean. Dagoeneko 50 urte bete dituzten ikastolak omendu zituzten aurtengo ekitaldian. Bederatzi ikastola dira: Aita Larramendi ikastola (Andoain), Asti Leku ikastola (Portugalete), Elgoibarko ikastola (Elgoibar), Orereta ikastola (Errenteria), Pasaia Lezo Lizeoa (Pasaia eta Lezo), RM Azkue ikastola (Lekeitio), San Benito ikastola (Lazkao), San Nikolas Ikastola (Algorta) eta Sto Tomas Lizeoa (Donostia). Duela mende erdi bat bezala orain ere, ikastolen taldearen ezaugarri nagusiak “elkarlana, ekintzailetasuna eta gure bidean aurrera egitea” direla azpimarratu zuen EHIko lehendakari Koldo Tellituk, eta hiru ezaugarri horiek oinarri hartuta zerrendatu zituen ikasturte honetarako EHIk dituen erronka
eta helburuak, eta horiei heltzeko “adorea, determinazioa, batasuna, elkarlana eta adostasuna” beharko direla azpimarratu zuen. “Iraganean ainguraturik” dauden Frantziako eta Espainiako gobernuek ikastolei eta hezkuntza
sistemari eginiko erasoak salatu zituen Tellituk.
Falloux legea eta LOMCE Seaskari dagokionez, 1850. urteko Falloux legea erabiliz Frantziako Gobernuak Hendaiako eta Beskoitzeko ikastolen aurka jo izana gaitzetsi zuen EHIko lehendakariak. Gogorarazi zuen Ipar Euskal Herriko ikastola guztiak daudela mehatxupean. Horren aurrean egin diren mobilizazio eta itxialdiak ekarri zituen gogora, eta Frantziako Gobernuaren erasoak eraso, Seaskako
Euskal curriculumaren garapenarekin jarraitzea, ikastoletarako Lan Hitzarmena adostea eta inbertsioen deialdiaren negoziazioa bultzatzea dira ikastolen aurtengo helburuetako batzuk
9
“Egin dezagun Hezkuntza Lege berria, sare publiko eta kontzertatuen arteko dikotomia antzua alboratuz, bakoitza bere izaeratik, berdintasunean, finantziaketa egokiarekin, baliabide berdinekin, aukera berdinekin” Hiru hizlari izan ziren ikastolen hasierako ekitaldian: EHIren lehendakaria Koldo Tellitu, Gipuzkoako Diputatu Nagusia Martin Garitano; eta Hezkuntza eta Kultura Sailburua Cristina Uriarte. Anoeta Herri ikastolako dantzari trebeak hitzaldien aurretik. Santo Tomas Lizeoko ordezkaria, Koro Elizondo (Jose Mari Lasarteren alarguna) Imanol Igeregirekin. Omenduak, oholtzara igota, oroigarriak jasotzen Koldo Tellitu eta Arantza Manterolaren eskutik.
ikastolen matrikulazioak gora egin duela: “Hori da gure bidea, ikastolen garapenari eustea”, esan zuen. Espainiako LOMCE legeari dagokionez ikastolak bi ildo lantzen ari direla esan zuen EHIko lehendakariak: mobilizazioena eta elkarlanera. Urriaren 12an LOMCEri ezetz esateko manifestaziora deitu zuen, alde batetik, eta, bestetik, hezkuntza eragile, eragile sindikal eta politikoen eta erakundeen arteko elkarlana eskatu zuen LOMCEren eragin negatiboak ekiditeko neurriak adosteko eta hezkuntza propioaren alde lanean jarduteko.
Hezkuntza Legea Ikastolen Elkarteko lehendakariak ongietorria egin zion, bestalde, euskal curriculuma adostu eta arautzeko eta Hezkuntza Legea adosteko Eusko Jaurlaritzak hezkuntza eragileei aurkeztu dien plangintza. Tellituk dena den, ohartarazi zuen
10
egitasmoa osotasunean hartu behar dela, batak bestea behar duela derrigor. “Hel diezaiogun, bada, lanari”, adierazi zuen: “Garatu eta arautu dezagun denon artean adostu genuen euskal curriculuma, eta eman diezaiogun babes juridikoa. Egin dezagun Hezkuntza Lege berria, sare publiko eta kontzertatuen arteko dikotomia antzua alboratuz, bakoitza bere izaeratik, berdintasunean, finantzaketa egokiarekin, baliabide berdinekin, aukera berdinekin”. “Elkarlana ari gara eskaintzen; beti prest edukiko gaituzue horretarako. Era berean, jarraipen zehatza egingo diegu epeei eta edukiei, lehen esan bezala, mahai gainean jarritako proposamena osotasunean ulertzen dugulako”.
Ikasturte honetarako helburuak
formazioan eraginez. “Euskal Curriculumak hezkuntza eta gizarte eragileen arteko akordioan du oinarria, eta ikastolok hartu genuen hura garatzeko ekimena. Egindako bidea etapa partekatu baten abiapuntu bihurtu behar dugu. Orain, denon arteko ekimena izan behar du”. — Ikastolen Lan Hitzarmena adostea: “Gure ikastoletako langileen ordezkari sindikalekin Ikastolen Lan Hitzarmena adostu nahi dugu negoziazio kolektiboaren bitartez. Hurrengo urteetarako gure hezkuntza proiektua aurrera ateratzeko beharrezko egonkortasun laborala ziurtatu behar dugu. Une korapilatsuak bizi ditugu Eusko Jaurlaritzak, aldebakarrez, gure langileen soldatak murriztu zituenetik. Egoera bidegabe hori konpontzen ahalegintzen ari gara, baina bitarte horretan akordio bat lortu beharra daukagu. Krisi garai honetan ahalegin
Ikastolei dagokienez, hiru helburu nagusi ezarri dituzte ikastolek: — Euskal Curriculuma garatzen jarraitzea ikasmaterialak ekoitziz eta berau aplikatzeko irakasleen IKASTOLA 205
Omenaldia berrogeita hamar urte beteak dituzten ikastolei
handiagoa egiteko prest gaude, baina horrek ikastolen bideragarritasuna arriskuan jartzen ez badu. Era berean espero dugu Eusko Jaurlaritza, Hezkuntza Lege berri baten abagunean, ikastolen titularrekin eta sindikatuekin, soluziobide baten partaide izatea”. — Kooperatiben inbertsio deialdiaren negoziazioa bultzatzea: “Azken urteetan ikastolok berrogei milioi euro jarri ditugu inbertsioetan, gure azpiegituren hobekuntzan, baliabideetan… Ez gatzaizkio Eusko Jaurlaritzari eskatzen beste berrogei milioi jar ditzan. Aitzitik, elkarlana eskatzen diogu, ikastolek derrigor egin behar duten inbertsioetarako”.
Inbertsio deialdiak Ikasturte hasiera ekitaldian Koldo Tellituz gain, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburu Cristina Uriarte eta Gipuzkoako ahaldun nagusi Martin Garitano ere hizlari izan ziren. Uriartek ere LOMCE legea, euskal curriculuma eta Hezkuntza Le-
Ikastolen 2013-14 ikasturtearen hasiera ekitaldiak Ikastolak, mende erdi zuen leloa, eta berrogeita hamar urteak beteak dituzten ikastolei omenaldia egin zitzaien, ikastolek ibilbide luzeagoa duten arren, haiek direlako gaur egungo ikastolen aurrekari zehatzak. Hain zuzen ere, bederatzi ikastola dira dagoeneko mende erdia bete dutenak edo ikasturte honetan beteko dutenak. Hauexek dira: Aita Larramendi ikastola (Andoain), Asti Leku ikastola (Portugalete), Elgoibarko ikastola (Elgoibar), Orereta ikastola (Errenteria), Pasaia Lezo Lizeoa (Pasaia eta Lezo), RM Azkue ikastola (Lekeitio), San Benito ikastola (Lazkao), San Nikolas Ikastola (Algorta) eta Santo Tomas Lizeoa (Donostia). Xumea izan zen omenaldia, baina, aurkezleek azpimarratu zuten bezala, bihotzez egina. Diaporama baten bitartez, Benito Lertxundiren Udazken koloreak abestia lagun zuela, ikastola horien berrogeita hamar urteotako ibilbidea erakutsi zen. Ondoren, berriz, bederatzi ikastola horietako ordezkariak oholtza gainera igo ziren. Han ziren gaur egungo ordezkariak eta ordezkari esanguratsuak ere. EHIko lehendakari Koldo Tellituk eta lehendakariorde Arantza Manterolak, oroigarri bana eman zieten, omenaldiaren amaieran. Ekitaldi guztian zehar aurkezle lanetan aritu zirenek honela azaldu zuten ikastola horien hastapena:
gea gaitzat hartu zituen, eta ikastolen aurtengo helburu nagusietako bati ere heldu zion, kooperatiben inbertsioen deialdiari. Hezkuntza sailburuak hitz eman zuen inbertsio deialdiak berreskuratu egingo dituztela. Berriak ikastolen komunitatearen poza eragin zuen. Martin Garitanok berrogeita hamar urte bete dituzten ikastolak
“Xumea izan zen ikastola hauen sorrera. Garai oso zailetan sortuak, herritik herriarentzat, gurasoek haurrentzat, irakasleen konplizitate guztiarekin. Lokal txiki batzuk, etxe partikularretatik etxe-behetako aretoetara jauzi egin, eta urteen poderioz eta gero eta ikasle gehiagorekin egungo ikastetxe txiki, ertain eta handietara igaroz. Etorkizunaren zehazgabetasuna, itxieraren mehatxu iraunkorra… bidegile izan ziren, bidea ireki zuten gaur egun garenera iristeko. Baina haiek ere ez ziren hutsetik abiatu. Ia berrogeita hamar urte atzera, Muñoak Donostian ireki zuen lehenbiziko ikastola hartatik, eta, gerora, ireki ziren beste hainbestetik edan zuten. Gerrak eta Francok itxiarazi zituzten haien segida dira orain berrogeita hamar urte ireki zirenak. Omenaldi xume hau, ez da, beraz, nondik gatozen erakusteko soilik. Omenaldi honek erakutsi nahi du haiek hasitako bidea ez dela amaitu, bide luzea dugula egiteko, baina bide hori ezagutzen dugula, haiek zehaztu ziguten-eta noranzkoa”.•
11
Garatu eta arautu dezagun denon artean adostu genuen euskal curriculuma, eta eman diezaiogun babes juridikoa.
zoriondu zituen, eta urteotan guztiotan Gipuzkoako Aldundia ikastolen alboan izan dela azpimarratu zuen. Espainiako nahiz Frantziako gobernuek ikastolei eta hezkuntza sistemari egindako erasoak ere salatu zituen, eta gogorarazi zuen Espainiako Gobernuaren ordezkariak salaketa jarria duela Gipuzkoako Aldundiaren aurka, Kanboko ikastolari emandako laguntzarengatik. Dena den, baikor agertu zen, mehatxu horiek guztiak gaindituko direla uste duelako.•
Urretxu-Zumarraga ikastolako ikasleen “Mari eta sorginak” koreografiak kolore berezia eman zion ekitaldiaren bukaerari.
Ikastolen uzta, oholtzan Ikastolen 2013-14 ikasturtearen hasiera ekitaldiak ikastolen uztaren erakusleiho ere izan nahi zuen, eta zinez bete zuten xedea, ekitaldiaren baitan izan ziren ikuskizunek. Anoetako Anitz dantza taldea ez du bertako herri ikastolak sortu, baina dantza taldeko kide ia denak dira ikastolako ikasle, ikasle ohi, guraso eta irakasle. Ekitaldiari Joseba Tapiaren Zapatok abestiaren doinuekin osatutako koreografiaren bitartez eman zioten hasiera LH 4, 5 eta 6. mailako hamabi ikasle anoetarrek. Haien trebeziak eta arintasunak Bastero Kutlurgunera hurbildutakoen begi-niniak txunditu zituzten. Ekitaldiaren hasiera alaia izan bazen, ikusgarria izan zen amaieran Urretxu-Zumarraga ikastolako DBHko ikasleek eskainitako koreografia. Nekazariak, Mari eta sorginak taularatu ziren, eta soinu, argi eta irudien laguntzaz borobildu zuten emanaldia. Soin heziketako irakasle Iker Rodriguez dantzaria ere badenez, alor hori ere jorratzen du bere ikasleekin. Urtero dantza ikuskizun bat muntatu izan dute, eta Basteron eskaini zutena ikuskizun
horietako lagin bat baino ez zen izan. Hogei minutu inguruan, jendea besaulkietan itsatsita eduki zuten dantzariek. Guztira hogeita hamabost dantzari igo ziren oholtzara, baina haiekin batera Urretxu Zumarragatik jende gehiago ere joan zen ikuskizuna prestatzera, dantzariak orraztera edo makillatzera.Dantza ikuskizunak txundigarriak izan baziren, ez zen gutxiagorako izan aurkezle lanetan aritu zen bikotearen lana. Zurriola ikastolako bi ikaslek eraman zuten ekitaldia: Zuriñe Zabalok eta Unai Riberak. Eta nola eraman ere aurkezpena eta ekitaldiko pasarte batetik besterako trantsizioak! DBH 2. Mailako ikasleak dira, baina bizitza osoa taula gainean daramatela dirudite. Zurriolako Antzerki Eskolako irakasle Joserra Fachadok lagundu zien ekitaldirako gidoia taula gainean prestatzen, baina Fachadok esan zuenez meritu guztia ikasle biek dute. Ekitaldi osoan trebezia, naturaltasuna eta freskotasuna erakutsi zuten taula gainean, baina ikus-entzuleak zur eta lur utzi zituzten oholtza utzi eta besaulki-patioko eskaileretan zehar ikastolen historia kontatzen hasi zirenean.•
LAS IKASTOLAS OFRECEN Y PIDEN COLABORACIÓN Ya sea para hacer frente a las amenazas que provienen tanto del gobierno español, como del francés, con leyes centralistas y centralizadoras como la LOMCE que supone un ataque directo al currículum vasco, o como la Ley Falloux que pretende asfixiar y frenar el desarrollo de las ikastolas de Seaska, ya sea para afrontar los nuevos retos de este curso escolar (el desarrollo del currículum vasco, o el proyecto de la nueva Ley de Educación del Gobierno Vasco), las ikastolas tienen claro que va a ser necesaria una estrecha colaboración entre todos los agentes de educación, de la política, de la sociedad y de las instituciones. Es por ello que en el acto de inicio del nuevo curso escolar, las ikastolas hayan ofrecido y pedido esa colaboración. PROPOSITION ET DEMANDE DE COLLABORATION Les lois centrales et centralisatrices des gouvernements espagnol et français (la loi LOMCE qui remet en cause le curriculum basque et la loi Falloux qui asphyxie économiquement et freine donc le développement des ikastola de Seaska) représentent une menace pour les ikastola. Afin d’y faire face et de relever les défis de cette année scolaire (développement du curriculum, projet de la Loi d’Education du Gouvernement basque), une étroite collaboration entre les acteurs de l’éducation, les politiques, la société et les institutions est indispensable. Les ikastola poussent dans ce sens et apportent dores et déjà leur concours.
12
IKASTOLA 205
Espainiatik datorren hezkuntza erreforma atzerakoia LOMCE legearen tramitazioak ez du atzera bueltarik Espainiako Legebiltzarrean. Euskal curriculuma jopuntuan da. Hezkuntza eragile guztiak hezkuntza erreformaren aurka agertu dira: manifestaziora deitu dute, eta hezkuntza sistema propioa aldarrikatu.
E
spainiako Gobernuak aurkeztutako Hezkuntza Kalitatea Hobetzeko Lege Organikoa (LOMCE gaztelaniazko sigletan) bidea egiten ari da Parlamentuan, eta hasierako proposamenetik ia
aldaketarik gabe aterako da aurrera udazken-negu honetan. Espainiar mailako eskola porrotaren datu eskandalagarriak aitzakia hartuta hezkuntza erreforma zentralista eta zentralizatzailea da ezarri nahi duena. Baita doktrinatzailea ere, zenbait ministrok onartu dutenez ikasleak “espainolizatzea� baitu xedetzat. Espainiako Hezkuntza ministro Jose Ignacio Wertek diseinatu duen egitasmoak autonomia erkidegoen, Nafarroako eta EAEkoen, eskumenak urratzen ditu hezkuntza alorrean. Hori ez da traba, ordea, Espainiako Parlamentuak onar dezan. PPk duen nagusitasunarekin, trabarik gabe aterako da aurrera. EUSKAL CURRICULUMA JOKOAN Eskumenak urratzea larria izanik ere, are larriagoa da curricu-
lumaren edukietan hezkuntza erreformak izango duen eragina. Izan ere, Ikastolen Elkartetik behin eta berriro salatu den moduan, hezkuntza erreformarekin euskal curriculuma jo-puntuan geratzen da. Curriculuma da LOMCEk euskal hezkuntza sistemari eraso handiena egiten dion eremua, eta, gainera, intsumisio aukera guztiak bertan behera uzteko, bere planteamendu zentralista eta zentralizatzailea bi norabidetan doa. Alde batetik, enborreko-
Eskumenak urratzea larria izanik ere, are larriagoa da curriculumaren edukietan hezkuntza erreformak izango duen eragina.
ak diren arloetan edukiei dagokien guztia Estatu Administrazioaren eskumena izango da, eta, bestetik, ebaluazio irizpideak eta ebaluazioaren ardura ere Madrilgo gobernuaren eskumena izango dira. Ebaluazioaren kontrola hartuta, sistema osoaren kontrola beren gain hartu dute: xedeak, edukiak eta metodologia. Honela, curriculum propioa garatzeko edozein tentazio estatuak inposatuko dituen ebaluazio probek baldintzatuta egongo da, proba horiek gainditzea beharrezko izango delako etapak gainditzeko. Era berean, ikastetxeak ere ebaluazio horien preso bilakatuko dira; indar guztiak, ebaluazio horiek gainditze aldera jarriko dituzte. Aipatutako ebaluazioa eta berau egiteko erabiliko den tresneria dela medio, ikasleen selekzio eta sailkapen goiztiarra sustatzen da. Lege erreformak ikasle-
13
gile eta beste hainbat elkarte eta erakundek, argi adierazi dute azken hilabete luzeetan LOMCE hezkuntza erreformarekiko aurkakotasuna. Zentralizatzailea, doktrinatzailea, uniformizatzailea, atzerakoia, segregatzailea eta elitistatzat jo dute lege egitasmo hori eta bertan behera uzteko exijitu dute.
en artean bazterkeria bultzatzen du Legeak. Bikaintasun helburuak lortzea bilatzen da, gaitasun txikiagoak dituzten ikasleak hezkuntza sistematik kanpo utziaz. Lanbide Heziketaren mespretxua ere adierazten du erreformak, “balio ez duten ikasleak” hartara bideratzen baititu. IRTEERA PROFILIK GABE Xedeetan oso ikuspegi mugatua du lege erreformak: oinarrizko hezkuntzaren funtzioaren erdigunea lan mundurako prestatzean jartzen du; gaitasunetan ez, baizik bata bestearekiko lehian prestatzea ikasleak, ikuspegi ekonomizistarekin. Eta nazioartean adostasun zabala dago: oinarrizko hezkuntzaren funtzioa da bizitzarako prestatzea ikasleak, dimentsio guztietan. Lan esparrua bat gehiago da. Legeak desitxuratu egiten du hori. Gaitasunetan oinarritutako hezkuntzan, ez dago proposamen propiorik. Ebaluazioa egiteko, ikaslearen irteerako profila ondo zehaztu behar da. Ezin da ebaluatu bestela. LOMCEn, ordea, ez da profila zehazten Oinarrizko hezkuntzaren funtzioa da bizitza osorako gaitasunak eskuratzea. Ikasle guztiek garatu behar dituzte gaitasun horiek: jakitea pentsatzen eta ikasten, komunikatzen, elkarrekin bizitzen, norbera izaten, egiten eta ekiten... Eta behar dira gaitasun linguistikoak, matematikoak, gizarte zientzietakoak, artistikoak… Jakintza akademikora mugatzen da LOMCE, eta ebaluazioak ere horren baitan kokatzen ditu. Beraz, gainontzeko gaitasunak albo batera utzita, Europako eta nazioarteko irizpideen aurka,
14
atzerapauso larri da LOMCEk proposatzen duena. MANIFESTAZIO DEIA Euskal Herriko hezkuntza eragile gehienek, ikasle, familia, lan-
>U
Urriaren 12an hezkuntza propioaren alde eta LOMCEren aurka manifestaziora dei zabala, Bilboko Jesusen Bihotza plazatik abiatuta, arratsaldeko 17:30ean
rtarrilean lehenik eta gero ekainean, Estatuko ordezkari den Baionako Suprefetak Hendaian ikastola berri bat aterpetu zezakeen erabakia bertan behera uzteko eskatu zion Hendaiako alkateari. Izan ere Hendaian 260 ikasle daude ikastolan, baina Hendaiako ikastola 160 haurrendako egin zenez garaian, azken urteotan
Ikastolen Elkarteak ere, bakarka nahiz beste eragile batzuekin batera eginiko agerraldietan, behin eta berriro salatu du lege horrek hezkuntzan eragingo lukeen atzerapauso larria. Hori horrela, heldu den urriaren 12rako hezkuntza propioaren alde eta LOMCE egitasmoaren aurka manifestaziora deitu du Ikastolen Elkarteak beste hainbat eragilerekin batera. Bilbon izango da, Jesusen Bihotza plazatik abiatuta, 17:30ean. Antolatzaileek dei berezia egin diete familia, ikasle, hezkuntzako langile eta herritar guztiei, Bilboko kaleak bete ditzaten Euskal Herriarentzako hezkuntza propioa aldarrikatzeko eta Wert legearen aurkakotasuna adierazteko.•
Urruñako «Pausu» auzoko eskola zaharrera joan beharrean dira 80 haur inguru. Hendaiako auzapezak udal kontseiluak demokratikoki eta gehiengoz hartutako erabakia bertan behera ez uztea erabaki ondoren, abuztuan Estatuak, Paueko administrazio auzitegian
ezarri zuen Hendaiako herria. Eta auzitegi horrek, irail hastapenean hartu du udalaren erabakia suspenditzeko behin behineko epaia, auzia sakonean aztertu bitartean. Kasik urtea iraganen da auzia argitu bitartean, baina bitartean ezin da ikastolarik eraiki eta udal hauteskundeak izanen direnez martxoan, Hendaiako ikastola
IKASTOLA 205
Ikastolak frantses estatuaren jomugan Hendaiako ikastolaren auziak eta berrikitan Beskoitzekoak, azken urtean sentitzen zena baieztatu du, Frantses estatuak Ipar Euskal Herriko ikastolak jomugan ezarri ditu . berriaren proiektua bertan behera gelditu dela pentsa daiteke. Eta bizkitartean, 80 bat familia hendaiarrek beren haurrak ondoko herriko eskola zaharrera eraman beharko dituzte, jolastoki mugatu, janlekurik ez eta aterperik ez duen gunera. Begiradak Hendaiari so zeudela, heldu da beste albistea. Beskoitzen ikasturte honetan ideki den ikastola berria sortzeko Lurraldea alokairupean ezartzea erabaki zuen herriko kontseiluak, ikastola berria bertan xutik ezartzeko. Baina erabaki honek ere, Estatuaren kolpea jaso du, Baionako suprefetak erabakia legez kanpokotzat joz. Estatuak 1850 urteko legepean
uztartzen du bere erabakia. Garai hartan, Estatua eta Eliza bereizi gabe zirela oraino, Elizak bere eskolak babesteko lege bat lortu zen, Falloux legea, eskola kristauak ez zitezen laiko bihurtu eta beren ondarea babesteko. 160 urte berantago, eskola katolikoak babesteko legea ikastolen kontra erabiltzen da, botere publikoek eskola pribatu batean parte-hartzerik ez dutela argudiaturik.
Irail honetan kargu hartu duen Prefeta berria, Pauen (Biarnoa) kokatua eta Baionako Suprefetaren gaineko agintaria, oraino urrunago doa. Bere ustez, gaur egun zenbait eskola publikotan eskaintzen den klase elebidunak (A eredukoak edo B eredukoak) aski dira euskararen geroa segurtatzeko eta familien hautua bermatzeko, ikastolek soilik eskaintzen duten
D eredua bazterturik. Ondorioz legea, 1850eko legea, zorrotz betearaziko duela adierazi du. “ ERAN TZUTEKO GARAIA” Joan den otsailean Hendaian egin zen eta ekainean Baionan egin zen manifestaldi jendetsu eta askotarikoen ondoren, joan den uztailean alderdi sozialistaren egoitza okupatu zuen Seaskak. Lau egun eta hiru gauez egoitza okupatu ondoren, Parisen eskatu zuten bilkura lortu zuten. Bertan Barne ministerioko ordezkariak, Hezkuntzakoak eta Kulturakoak bildu ziren Seaskarekin. Baina bilkura hartan oso argi gelditu zen, Kultura edo
Hezkuntza ministerioak baino, Barne ministerioak zuela eskutan gaia eta ez zegoela aterabide bat atzematekotan. Ipar Euskal Herriak lurralde kolektibitate baten alde azken urteotan egin duen aldarrikapenari emandako ezetzaren segida dela adierazi izan du Seaskak. Uda eta ikasturte hasierako albisteek, Estatuaren erasoari “erantzuteko garaia” dela adierazi dute Seaskako arduradunek. Lehen hitzordua azaroaren 30ean finkatu dute, Maulen eginen den sektore ugarik deitutako manifestaldian. Beste mobilizazio batzuk iragarriko dituzte ondoko asteetan, aterabide bat lortu bitartean.•
15
IRITZIA MIKEL ETXARRI
ETXERAKO LANAK
Artikulu osoa irakurtzeko: http://ikastola.info/2012/12/15/etxerako-lanen-inguruan
A
zken urtetan nire ikasleak izan diren guztiek dakiten bezala, etxerako lanen inguruan dudan iritzia ez da oso ona, batez ere tradizionalki bidaltzen ditugun etxerako lan errepikakor eta aspergarri horiekiko dudan iritzia. Aurreko astean, ikaskuntza kooperatiboaren inguruko barne formazio saio bat burutzen ari ginen ikastolan eta, halako batean, gai hori atera zenean, nire iritzia ematera animatu nintzen. Neurri batean, etxerako lanen isiltasunezko “armairutik atera” nintzen. Nire iritziz, gai hori “tabu” bat bihurtuta zegoen eta inork ez zuen ezer zalantzan jartzen, betidanik egin denaren jarraitzaile akritiko eta robotizatu gisan jokatzen genuen. Hasteko, irakurri dudan guztiarekin, nire iritzia ez da aldatu; alderantziz, indartu eta sendotu egin dela esan beharko nuke. Izan ere, oraindik ez dut ebidentzia bakar bat ere topatu etxerako lanak onuragarriak direla esateko. Aitzitik, datu guztien arabera, kaltegarriak direla esan dezakegu hanka sartzeko beldurrik gabe. Topatu dudan lehen gauza bitxia izan da ikustea Estatuan etxerako lanak defendatzen dituzten gehienak oso kontserbadoreak
16
direla esparru ideologikoan. Horien artean, sutsuenei, “Hezkuntzako Tea Party” deituko nieke nik eta, une honetan, Wert Legearen defendatzaile amorratuak dira. Kontuz zeinekin ari zareten etxerako lanak defendatzen! Eta bigarrena, etxerako lanak defendatzen dituztenek erabiltzen dituzten argudioak frogatzeko inongo ebidentziarik ez dutela eskaintzen. Laburragoa denez, etxerako lanen aldekoek aipatzen dituzten argudioak azaltzen hasiko naiz: — — — — — —
Esfortzua. Diziplina. Lan ohiturak. Autonomia. Antolaketa. Emaitzak.
Sarreran esan dudan bezala, hori guztia esaten dutenean, ez dute inongo ebidentziarik eskaintzen. Batez ere, emaitzei dagokienean. Izan ere, ez baitago inongo ikerketarik baieztapen hori frogatzen duenik. Orain, has gaitezen kontrako iritzia dutenek aipatzen
IKASTOLA 205
¿DEBERES PARA CASA? Se pregunta el profesor Mikel Etxarri y abre, en el blog de la ikastola, el debate en el cual pueden participar todos aquellos que quieran dar su opinión. Considera que el tema deberes es un tabú, señala que no está de acuerdo con los clásicos café para todos, es decir, los mismos ejercicios para todos los alumnos y pura repetición de lo visto en clase. Analiza los argumentos tradicionales en pro de; llega a la conclusión de que esa vía es obsoleta y es preciso adaptarse a los nuevos tiempos. Apunta que en el otro extremo se encuentran aquellas personas que desearían eliminar los deberes para casa; y señala que existen aquellos docentes que se replantean un tipo distinto de ejercicios respetando, por lo menos, trece razones en favor del desarrollo equilibrado del alumno. ¿Qué opinas tú? POUR OU CONTRE LES DEVOIRS? C’est la question mise au débat par l’enseignant Mikel Etxarri sur le blog de l’ikastola. Tout le monde est invité à donner son avis. Mikel considère que le sujet est tabou. Il n’approuve pas la méthode du café pour tous, celle qui préconise les mêmes exercices pour tous les élèves. Analysant les arguments des pour, il en conclut que ce modèle est dépassé et qu’il faut s’adapter à la réalité actuelle. Il note également qu’à l’extrême d’autres sont pour l’abandon pur et simple des devoirs à la maison et indique que des enseignants privilégient une autre forme de devoirs, basée sur treize raisons en faveur du développement équilibré de l’élève. Et vous, qu’en pensez-vous?
aldizkaria.ikastola.net dituzten argudioak azaltzen. Hasteko, etxerako lanek hezkuntza-sistemaren porrota adierazten dute, ikasleek eskolan landu beharko lituzketen lanekin gainkargatzen dituztelako. Agian, egin behar dena ez da ikasleak gainkarga horrekin zigortzea, eskola barruan egiten dena eta egiten den modua aldatzea baizik. Baina, noski, bigarren aukera horrek lan handiagoa eskatzen du eta irakasleok ez gaude horretarako, ezta? Bestalde, irakasle gehienek agintzen dituzten etxerako lanek oso kalitate txarra dute, ez dira pertsonalizatuak izaten, ikasle batek izan ditzakeen hutsuneak betetzeko ez dute laguntzen eta, gainera, kasu gehienetan, denbora gehiegi eskatzen dute. Jarraian, sarean topatu ditudan etxerako lanen aurkako argudio garrantzitsuenak zerrendatuko ditut: — Ez da inongo abantaila pedagogikorik frogatu. — Eskolarekiko jarrera ezkorra sustatzen dute. — Denbora librea murrizten dute. — Ikasleen garapenerako beste aukerak kentzen dituzte. — Ekitatearen etsaiak dira. — Familiako giroa zapuzten dute. — Familiari denbora kentzen dute. — Aniztasunari ez diote erantzuten. — Gurasoekiko menpekotasuna pizten dute. — Rolak irauli egiten dira. — Gertuko errealitatearekin harreman eskasa dute. — Beste hezkuntza eredurako ateak ixten dituzte. Kontrako nahiz aldeko jarrera dutenek, gainera, bestelako ekarpenak ere egiten dituzte. Batzuk erabat kentzearen alde dau-
den bitartean, beste batzuk etxerako lanei ez dizkiete ateak ixten, beti ere, jarraian azaltzen diren baldintzak errespetatuz gero: — Curricularrak ez diren gaiak ere jorratu: curriculum tradizionaletatik at bizitza badagoenez, esparru horiek ere jorratu beharko lituzkete etxerako lanetan. — Ezagutza librea sustatu: gaur egun eskura ditugun aukerei ezin diegu bizkarrik eman, eta gure ikasleak ezagutza librea eraikitzeko eragile aktiboak bihur daitezen lagundu beharko lukete etxerako lanek (adibidez, Wikipedian ekarpenak egin). — Tresna kolaboratzaileak erabili: etxerako lanek ikasleen arteko elkarrekintza sustatu beharko luketenez, tresna kolaboratzaileen erabilera indartzera bideratuta egon beharko lukete. — Proiektuen inguruko lanketa: eskolan landu beharko lituzketen proiektuekin lotura izan beharko lukete. Hau da, proiektu horien planifikazioan, garapenean, ikerketan… lagundu beharko luketen etxerako lanak izan beharko lituzkete. — Erantzukizuna eta iraunkortasuna sustatu: nor bere buruarekin eta ikaskideekin arduratsu eta erantzukizunez jokatzera animatu beharko lukete, eta ez antsietateak edo presioak eraginda burutzea. — Ohitura osasungarriak sustatu: kirol jarduerak, dantzak, elikadura osasuntsua, erlaxazio jarduerak… egitera animatu beharko lukete. — Erabakiak hartzeko irizpideak: ikasleek erabakiak hartzera eta, noski, hauek hartzeko garaian irizpide ezberdinak erabiltzera animatu beharko lituzkete. — Jakin-mina piztu: arestian esan dugu, normalean agintzen dituzten etxerako lanek jakin-mina zapuzten dutela. Bada, justu kontrako efektua bilatu beharko lukete. Ho-
rretarako, ikasleak ikertzen, produktu ezberdinak ekoizten, erronkak gainditzen… jarri beharko lituzkete. — Informazioa kudeatu ezagutza eraikitzeko: etxerako lanek informazioaren kudeaketa eraginkorra sustatu beharko lukete, ikasle bakoitzak bere ezagutza propioa eraikitzeko. — Denbora antolatu eta planifikatu: etxerako lanek ikasleen denbora antolatzen eta planifikatzen lagundu beharko lukete. Horretarako, bitartekoak ere eman beharko genizkieke zeregin bakoitzari eskaini beharreko denbora kudeatzen eta planifikatzen ikas dezaten. — Ideien, emozioen eta bizipenen adierazmena: etxerako lanek aukera erreala eman beharko lukete ikasleen ideiak eta sentimenduak modu ezberdinetan adierazteko. Adierazmen-aukera guztientzat ateek irekita egon behar dute eta ez betiko bideentzat soilik. — Irudimena eta sormena: irudimena eta sormena sustatzeko balio ez duten etxerako lanek, ekarpen eskasa egingo dute. Hori dela eta, irakasleek etxerako lanak bidali baino lehen, ondo planifikatu beharko lituzkete, betiko errutina eta lan errepikakor horietan ez erortzeko. — Denboraz mugatuak: gaur egun, etxerako lanek sekulako denbora tartea hartzen dute bai egiteko bai zuzentzeko. Bada, egitekotan, denbora tarte mugatuak eta laburrak hartu beharko lituzkete. Eta zuk, zer diozu? Betiko ohiturari eustearen alde al zaude? Orain arte agindu dituzun etxerako lanak birplanteatzeko prest al zaude? Beharrezkoa al da gai honen inguruko eztabaida serioa gure komunitatean? Partekatu dezagun zure iritzia.•
17
ORIENTAZIOA
aldizkaria.ikastola.net
LIBURUAK
IRENE ETA AMA Zer ikusi, hura ikasi eta irakatsi! (+ 4 URTE) Carmen Arrazola Lizaur IRENEren bildumako bigarren liburua ipuin gisa egituraturik dago. Argumentuaren hariak liburuaren 10 eszenak lotzen ditu, helburu duelarik hainbat balio nabarmentzea: gauzak ongi zaintzearen garrantzia gero ere baliagarriak izan daitezen, pertsonen elkartasuna, familia, maitasuna, IKASTEA zein den funtsezkoa, zein motibagarria den gero besteei ere irakatsi ahal izateko… Ireneri inguruko gauza asko egiten zaizkio deigarriak, adi-adi ibiltzen da zer ikasiko. Argi du, ordea, zenbait kontu hobeto ulertzen direla "lau eskutara" jardunez gero: heldu baten laguntzarekin eta liburuak eskaintzen duen Gida didaktikoarekin, esaterako.
INGELESEZ IRAKURTZEKO Cambridge English Readers liburuak Original stories at seven levels from starter to advanced, written specially for learners of English. With gripping plots and a range of genres to satisfy every taste, Cambridge English Readers offer high-quality original fiction that students will l... Zein maila behar duzun jakiteko: test txiki bati erantzungo diozu. Sei maila bereizten ditu: 1. Begginer/Elementary (pistatxo kolorea); 2. Elementary/Lower intermediate (horia); 3. Lower Intermediate (berdea); 4. Intermediate (laranja); 5. Upper-Intermediate (urdina) eta 6. Advanced (beltza). http://cdextras.cambridge.org/Readers/RPT_last.swf
WEB GUNEA
IKASTAROA
FILMA
HTTP://SUSTATU.COM
INGELESERA HURBILTZEKO. EFU SETS
BRAVE (MENDERAEZINA-INDOMABLE)
INGELESA IKASTEKO ENGLISH FOR YOU IKASTAROA ON-LINE. Youtuben dago. Hizkuntzarekin hasteko egokia da. Abantaila handia du, doakoa baita. Hiru maila ditu English for Beginner levels, 30 CD. Teacher Molly STONE. English for Elementary levels, 30 CD. Teacher Nicole JONES. English for Intermediate levels, 20 CD. Teacher Christopher OCONELL. http://www.youtube.com/ watch?v=hudUr84TBFo
Zuzendariak: Mark Andrews, Brenda Chapman eta Steve Purcell Pixar animation Studios – Walt Disney Pictures ABENTURAZKOA. FAMILIAN IKUSTEKO. Merida, Fergus erregearen eta Elinor erreginaren alaba da. Arkuarekin trebea denez, bere herrialdeko ohitura zahar baten aurka ekingo du. Horretan kaosa eta haserrea sortuko ditu inguruan. Gainera, adin handiko jakintsu bati eskatutako desirak ere ez dio gehiegi lagunduko. Zailtasunei aurre egin beharko die, adorea zer den ikasi arte. Sei sari jaso zituen lehen urtean, horien artean 2012ko Oskarra, animaziozko filmerik onenari.
GOOGLE LOCATION HISTORY
NON
NOIZ IBILI ZAREN, ESTATISTIKAK ETA MAPAK
ARTXIBATZEKO AUKERA. Zertan eman dut nire denbora? Zenbat ordu eman ditut ikasten ala lanean? Zenbat etxean? Zenbat lagunekin? Orduz orduko mugimendu zehatzak emango dizkizu. Zer herrialde bisitatu ditut? Nire bidaietako ibilbideak… • Android telefono mugikorra badaukazu, eta deskuidoan (edo nahita) Googleri zure kokapena aztertu eta gordetzeko baimena ematen badiozu, sorpresa ederra hartuko duzu. https://maps.google.com/locationhistory/b/0
XUXEN GAILU MUGIKORRENTZAT
Euskarazko zuzentzaile ortografikoa gailu mugikorretarako prest duzu.
18
IKASTOLA 205
LAN MUNDURAKO ATEA Ana Monge Lanbide Heziketa Inmakulada Ikastetxeko Zuzendaria
G
aur egun lanbide heziketako ikasketak hasten dituen ikasle batek modu normalizatu batean graduan bukatzeko aukera izango du. Lanbide heziketak langile espezializatuak eta kualifikatuak sortzen ditu. Unibertsitateak, alta, kualifikazio eta espezializazio maila hori lortzeko garaian, zailtasunak izaten ditu askotan. Hori dela eta, Europa mailan Gradu bat lortu nahi izanez gero, lanbide heziketako ikasketak aurretik edukitzea beharrezkoa izaten da, langile horren perfila izugarri espezializatzen eta goi mailako kualifikazioa izaten laguntzen duelako. • Krisia dela eta esan genezake momentu honetan lanbide heziketaren lan munduratze tasak altuagoak direla unibertsitatearekin konparatzen baditugu. Oraintxe bertan sortzen diren lan postu berri guztietatik %70 lanbide heziketak sortuak dira, baina, aldiz, ikasleriaren JOLASA %50ek soilik aukeratzen du momentu honetan Lanbide Heziketa. Beraz, desoreka baten aurrean gaude eta Lanbide Heziketak lan handia eta erronka ilusio-garria dauka begi bistan datu hauek gure erkidegoan normalizatu daitezen. • Une hauetan, JOKO unibertsitatetik pasa diren ikasle asko ari dira Lanbide HeziINTERAKTIBOA ketako ikasketak egiten, goitik beherako ibilbidea jorratzen, INTERNETEN BIDEZ JOKATZEKO irtenbide laborala aurkitzeko asmoz. Guk gure gazteen noJokoaren dinamika ohiko mahai rabidea aldatu nahi dugu. Lanbide Heziketatik hasi eta gegaineko tribialaren antzekoa da: ro unibertsitatera joaten den ikasle hori (Alemaniak duen behin gaiak aukeratuta ereduari jarraituz) kualifikatuagoa izango da eta lan mundaudenean, taulan dadoa bota eta durako prestatuagoa. Hemen oraindik gurasooi kosta egigai bakoitzarekin lotuta dauden ten zaigu ulertzea, modu normalizatu batean, ingeniaritza kolore ezberdinetako koadrotxoetan egin nahi duen gure seme-alaba horri aurretik goi mailazehar mugitu behar dira fitxak, gai ko lanbideko ziklo bat egitea komeniko litzaiokeela lan bakoitzeko gaztatxoak lortzeko. • munduko enpresek nahi duten langileen profila lortzeaGai guztietako gaztatxoak lortu rren, espezializazio maila asko hobetzen da eta. Kasu ostean, erdiko laukiaren galdera ondo guzietan, gainera, 4 hilabeteko praktikak eginda izanerantzuten duenak irabaziko du. • go ditu ikasleak, zenbaitetan atzerrian. Honek, sekJokoan ari daitekeen jokalari kopurua torea ongi ezagutzea suposatzen du eta balio batetik seira artekoa izan daiteke, eta erantsi handia ematen dio ikasleari unibertsipartidak publikoak edo pribatuak izan tatera joateko orduan.• daitezke. Jokalarien arteko sailkapena agertzen du plataformak. Horrez gainera, osatu eta martxan dauden txapelketen berri ere ematen du. • Jakina! Jokoa zortzi gairen inguruko galderez dago osatuta: euskara eta literatura, kirola eta aisialdia, zientzia eta teknologia, geografia eta historia, kultura eta artea, zinema eta ikuskizunak, gizartea eta ohiturak, eta azkenik musika eta dantza. • Jokatzeko hiru zailtasun maila dauzka. Jokalariak aukeratzen du zeinetan aritu nahi duen, eta zenbat gairen inguruan jaso nahi dituen galderak. Gai bakoitzeko Euskal Herriko eta nazioarteko galderak nahastu egiten ditu. info@azkuefundazioa.org www.azkuefundazioa.org
JAKINA!
19
IKASTOLAK ARIZMENDI IKASTOLA “Jatorrizko herrixkak” proiektuan “Munduko loreak” bideoklipa. Garabide Elkartearen bidez sortu da “Jatorrizko herrixak” proiektu bikaina. Arizmendi Ikastolako 2-6 urte bitarteko ikasle guztiek batera egin dute lan. Ikastolako komunitate osoak hartu du parte; baita beste elkarte batzuk ere, interes komunak adierazita. Bost herrialde izan dira protagonista: katalanak, galiziarrak, maia kaqchilelak, nahuatak eta euskaldunak. Matematika, hizkuntzak, marrazkiak, jolasak, kanta, bideoklipa eta bizipen biziak batu ditu “Jatorrizko herrixak” proiektuak. “Munduko loreak” bideoklipa ikusteko, sartu ondoko webguneetan: http://vimeo.com/55847074 Maia Kaqchikel-ak eta ikastolako haurrak ekintza bera egiten.
Autonomia eta beste kultura ezagutzea dute xede, ikasleen garapen pertsonalarekin zer ikusi handia duten balioak.
PASAIA-LEZO LIZEOA Herbehereetako Bisschopelijk College Broekhin Anaituta hamar urtez. Eskola Trukea egitasmoak hamargarren aldia beteko du 2013-2014 ikasturte honetan. Batxilergoko lehen ikasturteko ikasleak dira eskola trukean parte hartzen dutenak; ohi bezala, Roermond herriko ikasleak hona etorriko dira; eta hemengoak hara joango. Helburu nagusietariko bat ingelesean trebatzea bada ere, baditu akademikoak ez diren beste arlo garrantzitsu batzuk lantzea xede, ikasleen garapen
Familia eta ikastolaren arteko komunikazioa bizi-bizirik dihardu.
Marta, Olatz eta Itxasu, Carlos, Javier eta Anikarekin batera.
ARANZADI IKASTOLA ARGIA IKASTOLA “Badira, bagara” bideoa Erriberako euskal errealitatea ezagutzeko. Hogeita bost urte ditu Argia Ikastolak; 27 euskararen kontrako Foru legeak; 22 urte eskas karrera-proiektua amaitzeko bideoa egin duten ikasleek. Mondragon Unibertsitateko hiru ikasle, Olatz, Itxaso eta Marta izan dira egileak. Argia Ikastolakoak, protagonistak. Euskal Herrira zabaldu da ikus-entzunezkoa. Nola ez zabaldu hain lan hunkigarria? Erriberan euskararen eta ikastolaren aldapa zer nolakoa den ematen du aditzera.
20
Bergaran 0-18 urte bitarteko eskaintza 10.318 m2tan Haur Hezkuntza berria inauguratu du. Bergarako Aranzadi ikastola orain dela 42 urte sortu eta berea ez zen Errege Seminarioa eraikin historikoan kokatu zen. Bere 40. urteurrenarekin batera lortu zuen eraikin horren zati handi baten lagapena, UNED Patronatuaren eskutik. Bestalde, urte berean, ondoan zegoen haurtzaindegiarekin batu zen 0-18 urte bitarteko eskaintza ahalbidetuz. Bi solairu osoak bota eta berri-berri eta modernoak eraiki ditu, eta beste bi moldatu. Aurpegia ere garbitu diote ikastolari, fatxada guztiak eta sarrerak ere berrituz. Alde ederra!
IKASTOLA 205
“aldizkaria.ikastola.net” web gunean duzu, irakurle; bertan informazioa osatuagoa aurkituko duzu paperean argitaratutakoa baino. >>
aldizkaria.ikastola.net
INTEGRAZIO BATZORDEA
Helduak poztasunez betetzea eta txikiak bizitzaz ikastea.
SALBATORE MITXELENA Ikasleak adin handikoak goxatzen elkar trukeko proiektuan. Santa Ana da adin handikoen egoitza Zarautzen. Ikastolako LH-2ko haurrak urtean lautan joaten dira bisitan. Ikasle bakoitzari “aitona ala amona” bat tokatzen zaio goxatzeko, kontu kontari aritzeko. Topaketa aldez aurretik antolatzen da, sentsibilizazioa landuz, baita opariak prestatuz ere. Lortutako harremanari esker, ikasturte bukaeran, zaharren egoitzan bazkari batera gonbidatuak izan dira. Gertutasunak eta goxotasunak bidea egin du. LAUDIO IKASTOLA Herrikoitasun-minetik abiatutako ekimena Jaietan ere ikastola jendearengana hurbildu da. Azken hamarkadetan apurka-apurka galdutako ikastola herrikoia izaera berreskuratzea izan du Laudio Ikastolak helburu. Ikastola herrira hurbiltzea eta herriko ekimen ezberdinetan presentzia lortzea xede bihurtu dute aurtengo herriko jaietan. Guraso eta langile talde baten iniziatibaz jaietan ikastola-taberna zabaldu dute arrakasta handiz.
Ahalmen urritasunak dituzten haurrak eskolaratzea 2013-2014 ikasturtean behar handiagoak. Gizarte mailan atxikimendu handia du Iparraldeko ikastolen ahaleginak, ahalmen urritasunen bat duten ikasleak ikastolan integratzean. Hezkunde Nazionalak AVS laguntzaileak ordaintzen dituen arren, ez da behar adinako kopurura iristen, eta hezitzaileak ez ditu ordaintzen. Horiek guztiak Seaskako Integrazio Batzordeak gidatzen eta bereganatzen ditu. 1.217 partikularrek, 56 elkartek, eta 69 enpresak baino gehiagok sostengatzen dute elkartea ikasturteko beharrei erantzuteko. Aurten behar horiek handiagoak izango dira, izan ere 38 ikasletik 49ra igoko baita haurren kopurua.
Egoeraren jarraipen zuzena Integrazio Batzordeak egiten du.
1.000 m2ko eraikina, jangela eta bederatzi ikasgela
IBAIZABAL IKASTOLA Leku nahikorik ez eta, Obra berria urriarako. Ibaizabalen bigarren fasea jaio da. Lehengoan, Batxilergoko hiru gela eta Haur Hezkuntza goi zikloa eskaintzen duen ikastola funtzio anitza da; izan ere ikastolako jardunaz gain eraikin berdinean hainbat jarduera burutzen dira, taberna, ostatua, aterpetxea eta kirol-gunea hain zuzen. Ibaizabaleko bazkide diren ikastolak ere handituz ari direnez, epe laburrean ikasle gehiago aurreikusten dira eta, horri aurre egiteko, 2013ko maiatzean eraikina handitzeko lanei ekin zioten. Urrirako prest izango da.
21
IKASTOLAK
ANDRA MARI IKASTOLA “Denok berdinak, denok desberdinak” Andra Mari Ikastolan urterik urte. Hamar urte igaro dira lehen saiakera egin zutenetik. Dagoeneko errotu egin da aniztasuna lantzeko sortutako proiektua. “1512: oraindik ere ezberdinak gara” izan da azken kanpaina arrakastatsua. Jarduerak etapa eta maila bakoitzari egokituak izan dira. Astebetean jorratu dute gaia, eta gainera, gabon bezperan ospatzen den eta ikasle guztiek parte hartzen duten Karraka jaialdian ere gai bera landu da. Helburua: ikasleak gaiarekiko sentsibilizatzea. Historian aditua den guraso batek parte hartu du aurtengo kanpainan.
IKASTOLEN ETXEA
Argazkian, azken egunean ikasle guztien artean osatutako esposatzea.
TXINTXIRRI IKASTOLA Jaietako programazioan Ikastola barne. Urteak dira Txintxirrik herriko jaietan parte hartzen duela, eta bere ekarpena programazioan argitaratzen dela, jai astean, asteazken arratsaldean, umeentzako tailerrak antolatzen baititu herriari zerbait eskaintzeko xedez. Aurtengoan hiru gauza eskaini ditu: kultur taldeko gurasoek egindako txokolatada, irakasleek antolatutako tailerrak, eta berrikuntza izan den ipuin-kontalaria, ama bat, berak sortutako txotxongiloekin, ipuinak kontatzera animatu baita txiki-txikien gozamenerako. Herriko ume guztientzat antolatzen du ikastolak egitaraua.
Ikastolen Eleanitz Proiektua ezagutzera Kazakhastanetik etorrita. Asia erdian, Kazakhastan herrialdeak hamazazpi milioi biztanle ditu, horietatik bi milioi ikasle Almaty-n. Uztailean etorri dira Ikastolen hizkuntz curriculum integratua ezagutzera. Hirugarren hizkuntzaren irakaskuntza goiztiarrarekin nola hasi, eta horrek eman dituen onura linguistikoak ezagutzera. Harrituta itzuli dira euren herrialdera, tamainan Europa bikoizten duen lurraldera. Ikastolen Elkarteak sortutako materialarekin maitemindu dira; eta, bereziki, materialaren integrazioarekin. Harremanetan jarraitu nahi dute ikastolekin, 2015erako euren curriculumean hirugarren hizkuntzaren irakaskuntza txertatu nahi baitute, Kazakh hizkuntzari kalterik egin gabe.
Inma Muñoa, Abel Ariznabarreta eta Phil Ball-ekin batera Kazakhastanetik etorritako ordezkariak.
ANDRAMENDI IKASTOLA Beasainen Hazi, Hezi eta Bizitzeko eskubidea aldarrikatzen. Irailaren 5ean IKASTOLAKIDEOK batzar jendetsuan eta herriaren aurrean aldarrikatu zuten publikoki eskubide hau. Ikasle eta ikasle ohien ahotsa entzun zen. Ikastolaren kantu berria eta DBH: 77 urratsetara dokumentala ere aurkeztu ziren www.beasaingoikastola.com Ikastolak 248 ikasle dauzka matrikulatuta (0-12 urtekoak). Beasaingo Ikastolak eskura ditu beste 1500 metro karratu. 201314an obrak egiten hasteko DBHrako baimenak lortu nahi ditu Derrigorrezko Hezkuntza osoa Beasainen moduan da.
22
IKASTOLA 205
aldizkaria.ikastola.net
ABUSU IKASTOLA Haur Hezkuntzarako paradisua inauguratu berria La Pe単an Nork amestuko zuen 2013rako 610 ikasle izango zituenik? Ameslariek lortu dute Abusu Ikastolaren garapena. Duela 36 urte sortu zen, La Pe単a auzoko lokal xume batean. 1993an, Buesaren legeari aurre egin, eta ikastola izaerari eutsi zion. Oztopoz jositako urte zailak, oso zailak, bizi izan ditu, baina dagoeneko iritsi da gailurrera eta sendo dago. Ikastola komunitate indartsua du, ikasle eskaera handia, Bilbon eta auzoan ongi kokatua eta ikusia da; eta gainera, eraikin modernoa inauguratu du ikastolako txikienak babesteko. Ametsa ez da birtuala, egiazkoa baizik. Zatoz bisitan, nahi izanez gero. BIHOTZ GAZTEA IKASTOLA
Santurtzin euskara eta euskal kultura handitzen doa pausoz pauso, herritarren bihotza piztuz eta poztuz.
36 urteko ilusioa indarturik dago Bilboko sarreran, La Pe単a auzoan.
Euskal jolasak proiektua Euskara eta euskaltasuna sustatzea dute helburu Zazpigarren ikasturtea izango da aurtengoa. Ikasleen artean euskararen erabilera gehiago sustatzea izan zen hasierako xedea, HHko 2. zikloan bultzatu zutenean. Gaur LH4ra arte luzatu dute proiektua, ikasleek jolasak gustukoak dituztela ikusita. Jantokiko begiraleak ere inplikatu dira, eta gurasoak zer esanik ez.
ZANGOZAKO IKASTOLA Jaien aurretik euskaraz blai 1513ko borroka gogoan Hausnarketa baten ondorioz sortu zen ideia. Nola motibatu ikasleak euskaraz egiten oporretatik bueltan? Nafarroako Erresuma gaiari helduz, Zangozan 1513ko borroka gogoratuz, eta herriko jaiak baino lehen suelto diren lau eskola-egunak antolatuz. Horiek izan ziren erantzunak.
23