Ikastola aldizkaria 206

Page 1

Kanbo

Ikastolen Etxea eta Xalbador kolegioa algaraz eraberrituak


Elkartasunaren uzta Elkartasuna eta elkarlana ikastolen ezaugarri nagusietakoak dira. Horien emaitzak aldiro ikusi ahal ditugu. Udazken honetan, uzta biltzeko sasoian, biderkatuta iritsi dira emaitzak. Hor ditugu, esaterako eraberritze lanak amaituta ateak berrireki dituzten Ikastolen Etxea eta Xalbador kolegioa, bi-biak laguntza instituzionalari, elkartasun kutxari, laguntza pribatuari eta milaka euskal herritarrek Herri Urratsen jarritako aleei esker eta guraso eta profesionalen auzolanarekin aurrera ateratakoak. Edo Elkartasun Ikastolek azaroan egindako batzar nagusiaren bidez hamaika proiekturi egindako ekarpena. Hor dago, baita ere, Nafarroako Erriberako nekazaritzari eta euskalgintzari laguntzeko amaitu berri den Errigoraren kanpaina arrakastatsua. Izen bat aipatzeko, aurten, Iriziar kooperatiba nabarmentzekoa da; iaz hasitako bideari eutsiz, aurten ere ikastolak laguntzeko erabakia hartu baitu.

aldizkaria.ikastola.net

03 EUROCLIO Europako historia-irakasleen mintegia 06 ELKARRIZKETA Gorka Herranz-i Irizar kooperatiba taldeko lehendakaria eta finatza zuzendaria 08

IKASTOLAK BANAKA

12

ERREPORTAJEA

KANBO Ikastolen Etxearen eta Xalbador Kolegioaren inauguraketa

“I

raganeko aztarnak, gaur egun elkarrekin bizitzeko bitarteko gisa. Kulturarteko hiritartasuna irakasten, ondare eta memoria historikoaren bitartez”. Horixe zuen goiburutzat mintegiak. Euroclio Historia irakasleen Europako elkarteak, Ikastolen Elkarteak, EHUk eta Aranzadi zientzia elkarteak elkarlanean antolatutako mintegia zen. Herbehereetatik, Letoniatik, Greziatik, Islandiatik, Suediatik, Alemaniatik, Norvegiatik, Poloniatik, Belgikatik eta Kataluniatik etorritako hogei irakaslek eta ikastoletako bederatzik hartu zuten parte mintegian. Euroclio elkarteko zuzendari nagusi Jonathan Even-Zohar-ek adierazi zuenez, ordea, Europako ehun irakasle inguruk eman zuten izena mintegian parte hartzeko. Donostiaratzeko eta egonaldia finantzatzeko funtsak lortu ez zirenez, ordea, askok ezin izan zuten Euskal Herrira etorri. Parte-hartzea zabalagoa izan zitekeen,

16 ERRIGORA kanpaina. Zortzi mila saski bete laguntza 18 Elkartasun ikastolak erabateko elkartasuna 20 Ikastolen Jaiak. Eskerrik asko babesle eta laguntzaileei 21 Ikastoletan lan akordioa 22

2

Even-Zohar-ek Eurocliok Europan eta Europatik kanpo ere lantzen dituen proiektuak eta martxan dituen egitasmoak aurkeztu zien irakasleei. Sem@as proiektua ere aurkeztu zuten, eta baita 1936ko gerrako hobiak aurkitu eta berreskuratzeko Aranzadi egiten ari den lana ere. I. Mundu Gerraz ere jardun zuten, Historiaren irakaskuntzan askotariko perspektibaz eta diziplinaz landu beharraz ere aritu ziren…

ORIENTAZIOA

IKASTOLA 206 / 2013ko ABENDUA EUSKAL HERRIKO KASTOLAK

beraz, baina ez zuen horrek lausotu mintegiaren edukia, ezta kalitatea ere. Donostiako alkate Juan Karlos Izagirrek udaletxeko pleno aretoan mintegiko partehartzaile guztiei egindako harrerarekin hasi ziren jardunaldiak. Ekitaldi hartan Ikastolen Elkarteko zuzendari nagusi Imanol Igeregik eta Aranzadi zientzia elkarteko zuzendari Juantxo Agirrek ere ongietorria egin zieten parte-hartzaileei. Handik aurrerako ordu eta egunak mintegiari lotutakoak izan ziren. Askotariko gaiak landu zituzten. Besteak beste,

Udaletxean alkatearen ongi etorria. Talde argazkia, Aranzadi Zientzia elkarteko zuzendari Juantxo Agirre eta Ikastolen Elkarteko Imanol Igeregi eta Manu Aurrekoetxearekin batera.

IKASTOLA 206


Historia irakasleen amarauna

Elkartasun Ikastolak (lehen Elkartasun Kutxa) urteko aparteko batzarra egin zuen Orion datorren urteko laguntzak onartzeko. Izaera juridikoaz gainera, hedadura eta laguntzak banatzeko modua aldatu dira. Koldo Tellituk esan zuenez, “hedadura nazionala� izango du, eta lehen laguntzak doan ematen ziren bezala, orain mailegu edo diru ekarpen gisa emango dira.

3


EUROCLIO interesgarria egin zaie ikastoletara egin zuten bisita, irakaskuntzako metodologiaren eta sistemaren ezagutza teorikoaz gainera, hori ikastoletako geletan praktikara nola eramaten den ikusi ahal izan zutelako.

Museotara bisitan. Tartean galtza bete lan Carlos Santamaria Unibertsitateko eraikinean, Magisteritzan, Zurriola-Barandiaran Ikastolan eta Santo Tomas Lizeoan. Ibilaldia 2014ko bulegora ere hurbildu ziren.

4

Historia irakasleentzat oso baliagarri diren bi web-baliabide ere aurkeztu zituzten: Jean Monnet proiektua, bata, eta Historianna programa bestea. Bisitak ere egin zituzten: Donostiaren erretzearen bigarren mendeurrenaren harira San Telmora egindakoa edo Donostiako Ontziola museroa egindakoa, eta Gernikako Bakearen Etxera egindakoa, besteak beste.Era berean, ikastoletan gizarte zientziak eta ingelesa uztartuz landutako esperientzia bertatik bertara ezagutzeko aukera ere izan zuten europar irakasleek, horretarako berariaz ikastoletara egindako bisiten bitartez. “Ezin hobeto joan da

mintegia. Oso esperientzia aberasgarria izan da, bai Europatik etorri diren irakasleentzat, bai Euskal Herrikoentzat ere”, azaldu du Harri Beobidek, Ikastolen Elkarteko ordezkari eta mintegiaren koordinatzaileak. Beobideren esanetan, Europatik etorritako irakasleek zuzenean ikusi ahal izan zuten Euskal Herrian historiaren eta memoriaren lanketa nola egiten den, eta, aitortu zutenez, bereziki interesgarria egin zaie ikastoletara egin zuten bisita, irakaskuntzako metodologiaren eta sistemaren ezagutza teorikoaz gainera, hori ikastoletako geletan praktikara nola eramaten den ikusi ahal izan zutelako. Hemengo

irakasleentzat, berriz, interes handikoa izan dira Europako toki desberdinetatik etorritako irakasleek partekatutako esperientziak, eta asko eskertu dute beste lurralde batzuetako Historia irakasleekin harremanak edukitzeko mintegi honek eskaini dien aukera. Mintegian parte hartu zuen irakasle batek aitortu du, hasiera batean harrigarria iruditu arren, Europako irakasle guztiek, edozein tokitakoak izanik ere, baita lurralde ‘ez gatazkatsutik’ etorritakoek ere, zailtasunak dituztela eta arazoak ere bai Historia eta memoria lantzeko orduan. “Jatorri desberdineko arazoak izan arren, zailtasunak guztiek dauzkate”. Beste batek, berriz,

ikasitakoaren balioa azpimarratu du: “Egia da geu egiten ari garen lana interesgarria eta, modu batez, aitzindaria ere badela, baina beste herrialde batzuetan egiten ari direna ere erabat interesgarri eta baliotsua da. Alde horretatik haiena geure egiteko ere balio izan du mintegi honek”. Euroclioko arduradunak ere oso kontent daude mintegiak eman dituen emaitzekin, eta EHI zoriondu dute antolaketan egin duen lan eredugarriarengatik. Bai elkarte honetakoek, zein parte hartu duten atzerriko irasleek, ikastolen sarearen antolamenduak eragin dien ustekabeko ona azpimarratu dute. Irakaskuntzan eta materialgintzan egiten duten lana goraipatu

IKASTOLA 206


dute, eta biak uztartzeko prestakuntzan jartzen den arreta nabarmendu dute. Mintegia amaituta, etorkizunari begirako urratsen gaineko hausnarketa ere egin zuten. Eurocliotik, Jonathan Even-Zohar zuzendari nagusiak historia irakasleen Euskal Herriko sarea ehuntzeko proposamena egitez gainera, irakaskuntza sare ezberdinetako irakasleen artean harremanak sakontzea ere proposatu du, irakaskuntzaren etengabeko hobekuntzan sakontzeko. Europan ohikoak dira tokian tokiko historia irakasleen elkarteak, baina Euskal Herrian ez dago horrelakorik. Elkarte bat sortzea helburu ez den arren, azaroan antolatutako mintegiaren antzekoak egin

daitezkeela uste du Even-Zoharrek. Mintegian parte hartu zuten ikastoletako irakasleek, berriz, Eurocliorekin hasitako lankidetzari jarraipena emateko premia azpimarratu dute. Mintegi hau aitzaki, ikastolak Euroclioren webgunean agertu dira azken hilabetean. Bide horretan, Europan ikastolen berri izateko aukera zabaltzen du Eurocliok, eta, alderantziz, Euroclioren bitartez, ikastolek aukera badute Europan historiaren eta memoriaren lanketan egiten dena ezagutzeko eta handik ikasteko. Mintegiak eman zuenaren berri eta dokumentazio osoa webgunean eskegiko du Eurocliok (www.euroclio.eu) urtarril honetan.•

Europan ikastolen berri izateko aukera zabaltzen du Eurocliok, eta, alderantziz, Euroclioren bitartez, ikastolek aukera badute Europan historiaren eta memoriaren lanketan egiten dena ezagutzeko eta handik ikasteko.

SEMINARIO EUROPEO DE HISTORIA Durante los días 12 y 16 de noviembre, cerca de 30 profesores y profesoras de Historia provenientes de toda Europa han compartido proyectos y experiencias sobre métodos de enseñanza de la Historia y sobre la recuperación de la memoria histórica. Ikastolen Elkartea ha coordinado este seminario organizado por la asociación europea de profesores y profesoras de Historia Euroclio. Tanto los organizadores como los participantes han valorado muy positivamente esta iniciativa enriquecedora y han agradecido la oportunidad brindada para tejer y estrechar relaciones entre profesionales de toda Europa.

aldizkaria.ikastola.net

EUROCLIO Les 12 et 16 novembre près de 30 enseignant(e)s d’Histoire venu(e)s de toute l’Europe ont échangé sur divers projets et expériences concernant les méthodes d’enseignement de ladite matière et sur la récupération de la mémoire historique. Ikastolen Elkartea s’est chargée de la gestion du séminaire organisé par l’association européenne des enseignant(e)s en Histoire Euroclio. Un bilan positif a été tiré par les enseignant(e)s et les participant(e)s de cette intéressante initiative qui offre l’opportunité de tisser et renforcer les relations entre tous les professionnels européens.

5


GORKA HERRANZ

IRIZAR KOOPERATIBA TALDEKO LEHENDAKARIA ETA FINATZA ZUZENDARIA

\ “LANPOSTUAK SORTZEKO ETA INGURUEI BALIABIDEAK ESKAINTZEKO KONPROMISO SOZIAL SENDOA DUGU” finantza

ri eta IRIZAR kooperatiba taldeko lehendaka tiben egoeraz eta

opera zuzendaria da Gorka Herranz. Ko atu gara Ormaiztegin, geroaz, eta gizarte ekintzaz mintz Irizarren bihotzean. Fagor Etxetresnak itxi egin behar izan duten honetan, kooperatiba munduan ezkortasun handia zabaldu da. Irizar taldean ere kezkatuta zaudete? Ondo dabiltzan kooperatiba asko daude, krisiari aurre egin eta hura menderatzen ari direnak. Krisiak ez du berdin eragin sektore guztietan, eta eragin biderkatzailea izan dute faktore askok: krisiaren aurreko nazioartekotze eta berrikuntza mailak, finantza egoerak, zorpetze mailak, enpresa bakoitzak sektorean zuen posizionamenduak eta estrategia egoki batekin koherente izateak. Gure kasuan finantza arloan sendo gaude, eta gogor ari gara lanean epe luzera begira.

Gorka Herranzek Ormaiztegiko Irizar lantegia erakutsi, eta krisi garaian zorionez irabaziei eustea lortu dutela adierazi zigun “2013an gure salmentak %15 baino gehiago igoko dira. Igoera hau, herrialde guztietan kokaturiko enpresetan izango da. Beraz, urte ona izango da. Irizar i6, gure azken produktuak inpaktu handia izan du, eta salmenta ugari egin ditugu”.

6

Orain arte, bazirudien kooperatibak libre zirela hondamendietatik; sufritu arren, gai zirela egoerari buelta emateko. Fagor-en kasuak zalantzan jarri du hori. Fagorren kasua, zoritxarrez oso garrantzitsua da, lehenengoetakoa delako eta duen bolumenagatik, eta baita Gipuzkoan, batez ere, duen eraginagatik ere. Baina kooperatiba ez diren zenbat enpresa itxi dira azkeneko bost urte hauetan? Zoritxarrez asko; eta kooperatiba direnak? Oso gutxi. Alderdi puntual bat da. Kooperatiba bakoitzak badakizki bere indarguneak eta ahulguneak zeintzuk diren eta zeintzuk diren mehatxuak. Ikuspuntu estrategikotik, indarguneak landu eta sustatu behar dira, ahal bada. Irizar taldeak 1980ko hamarraldian bizi izan zuen krisi sakona. Buelta eman zenioten, ordea. Gaur

egun talde sendoa osatzen duzue. Krisi hartatik ikasitakoak balio izan dizue gaur egun mundu mailan bizi den krisiari egoki erantzuteko? Egia da momentu hartan krisi sakona izan genuela: produkturik gabe geunden, merkatu gutxi, salmentak errentagarritasun gutxikoak ziren. Fabrika bat baino ez genuen, Ormaiztegikoa; ekonomikoki zorrez beterik geunden. Aldiz, 15 urteko oparoaldi ekonomiko luzea eta ona izan dugu mundu osoan, 1993tik 2008ra, eta Irizarrek ondo aprobetxatu ditu urte hauek, produktu gama osoa betetzeko, lantegiak ia kontinente guztietan eraikitzeko, beste sektore batzuetan sartzeko. Gure egoera bestelakoa da, zeharo aldatu da. Berrogeita hamar urte dira Irizar kooperatiba bihurtu zela. Gaur egun, zer esan daiteke Irizar-i buruz? Zein mailatan dago taldea sektoreari dagokionez? Bidea zaila eta oztopoz betea izan da, baina ametsez eta esperantzaz betea ere bai. Irizar hazten ari da Euskadin, azken 4 urteetan hainbat enpresa gehitu baitira taldera. Espainian, Marokon, Brasilen, Mexikon, Indian eta Hegoafrikan ere hazten ari da, soldata duinekin eta hango langileak emaitzen parte eginez. Ordezkaritza komertzialak ere gehitu ditugu azken urteetan, krisi urte hauetan, eta etorkizuneko autobusean inbertitzen jarraitu dugu, ibilgailu IKASTOLA 206


“15 urteko oparoaldi ekonomiko luzea eta ona izan dugu mundu osoan, 1993tik 2008ra, eta Irizarrek ondo aprobetxatu ditu urte hauek” integralean eta elektrikoan, komunikazio sistemetan, energiaren arloan… Txina al da Irizar-ek nazioartekotze prozesuan izan duen esperientzia txar bakarra? Gure asmoa han autobusak egin eta bertan saltzea zen. Txinan ahalegin handiak egin ditugu, bai pertsonal ikuspegitik baita diru inbertsioarenetik. 1995ean hasi ginen Txinan, herrialde horretan kanpotar inbertsiogile lehenetariko bat izanez. Urteak joan urteak etorri, galera ekonomikoak handitzen joan ziren; autobus kopuru gutxi fabrikatu ahal izan genituen bertan, inbertsio ugari egin, eta hori dela-eta, uztea erabaki genuen duela bi urte. Gizarte ekintzari garrantzia ematen diozuen kooperatiba da Irizar. Hemengo proiektuetara bezala, nazioarteko beste proiektu batzuetara ere bideratu duzue laguntza. Lanpostuak sortzeko bokazio sendoa eta gure inguruneari zein egoera okerragoan dauden herrialde eta inguruei baliabideak eskaintzeko konpromiso soziala dugu, eta orobat, kultur erakundeei, kirolari eta ingurumen arlokoei babesa ematen diegu. Zeintzuk dira proiektu bat babesteko erabiltzen dituzuen irizpideak? Laguntzaren heren bat egoera okerragoan dauden herrialdeei eskain-

aldizkaria.ikastola.net

ENTREVISTA CON EL PRESIDENTE DE IRIZAR Gorka Herranz es el presidente y director de finanzas del grupo cooperativo Irizar. Hemos charlado con él sobre el presente y futuro de las cooperativas y sobre la obra social que lleva a cabo Irizar. En estos dos últimos años, el grupo cooperativo que dirige Herranz ha donado parte de los fondos de la obra social a dos proyectos de las ikastolas.

tzen diegu, Afrika, Asia, eta Hego Amerikara hain zuzen. Beste heren bat kultu- ENTRETIEN AVEC rari, euskarari eta kirolari GORKA HERRANZ Herranz est dedikatzen diogu, eta azke- Gorka président et directeur des neko herena kooperatibekin finances du groupe zerikusia duen arloari eta coopératif Irizar. Nous discuté sur le gertuko zenbait elkarteri avons présent et l’avenir des dedikatzen diogu. Azken coopératives et évoqué urte honetan gertuko elkar- l’œuvre sociale du groupe. Ces dernières années, la teei egiten diegun laguntza coopérative dirigée par gehitu dugu, krisia gogor jo- Herranz a aidé au des projets tzen ari baita gure inguruan financement des ikastola. ere; adibide bezala Elikagai Bankua, Caritas, eta Gurutze Gorriari ematen ari garen laguntzak azpimarratu behar ditut. Azken bi urteotan ikastoletara bideratu duzue laguntza; zehazki Lodosako Ibaialde ikastolara eta Kanboko Xalbador kolegiora. Zerk bultzatu zaituztete laguntza horiek ematera? Laguntza gutxi jasotzen duten lurraldeetan euskaraz irakastea oso zaila da, eta laguntzarik gabe proiektu hori aurrera eramatea are zailagoa. Eskaera jaso ondoren, eta jasotako txostena baloratu ondoren, kontseiluak baiezkoa eman zion ikastolei laguntza lerro bat irekitzeari. Etorkizunean, ahal badugu saiatuko gara euskararen alde egiten duten proiektuak laguntzen, ahal dugun neurrian, eta proiektu interesgarriak aurkezten diren bitartean.•

7


IKASTOLAK URRETXINDORRA IKASTOLA

AIZKORRI MENDIAN GOGORDURAK BAI, BAINA GOZAMENA ERE BAI Urtero igotzen dira Aizkorrira naturaz eta paisaiaz gozatzeko, giro onean egun-pasa ezberdina egiteko, gelakideen arteko harremanetan sakontzeko, geografiaz aritzeko eta historiaz mintzatzeko. Aurtengoa ez da makala izan, ohiko sei orduei hamar kilometro gehitu behar izan baitizkiete. Zer da hori, baina? Datorren urterako enbidoa egina dago!

BETIKO IKASTOLA

“Bakoitzaren ekarpena eta denon adostasuna da proiektuaren gakoa”.

“HONTZA GAUEZ ESNA DAGOENEZ, HARK ZAINTZEN DU GURE IKASTOLAKO BASOA” Baso berezia, hontza eta guzti, sortu dute HH5. mailakoek “Udazkena” gaiaren inguruan. Olatz Martinez irakasleak eman dizkigun zehaztasunen bidez jakin dugu sortutako basoa oso ongi zainduta dagoela eta, agian, Olentzero joango dela ikatza erretzera. “Urtxintxak eskaintzen dituen baliabideei esker eta guk, guztiok, gehitu dugunarekin osatu dugu proiektua”.

GARCES DE LOS FAYOS IKASTOLA

Eguraldi bikaina tokatu zaie aurtengoan, egun ederraz gozatzeko aproposa.

MARTXAN DA OBRA DBHRAKO IZANGO DEN ERAIKUNTZA

ORERETA IKASTOLA

Obra berriarekin hasi dira, puzzlearen piezak elkartu baitira. Bi urte dira Nafarroa Oinez egin zutela; beste sei gehiago hirugarren eraikuntzarekin amesten hasi zirela. Urterik urte matrikulazioa gora joanik leku gabezia handia dute ikastolan; baina, datorren irailerako, DBHrako eraikuntza berezia altxako dute udaletxeak lagatako lur eremuan.

ALOHA MENTAL ARITHMETICS EUSKAL HERRIAN ORAINDIK EZ OSO EZAGUNA

DBH osoa pasako da eraikin berrira datorren ikasturte hasieran.

ABBA eta buruko kalkuluak zein joko didaktikoak dira erabiltzen diren oinarrizko hiru erremintak.

8

Aloha Mental Arithmetics mundu mailan zabaldua dagoen programa da. Modu ludikoan ikaslearen adimena garatzea du helburu. Sei eta hamabi urte bitarteko haurrei eskolaz kanpoko ekintza bezala proposatuta dute Oreretan. Arreta, irudimena, kontzentrazioa, sormena, bistaratzea, murgiltzea lantzen ditu. Balorazioa oso baikorra du.

IKASTOLA 206


“aldizkaria.ikastola.net” web gunean duzu, irakurle; bertan informazioa osatuagoa aurkituko duzu paperean argitaratutakoa baino. >>

aldizkaria.ikastola.net

PIARRES LARZABAL KOLEGIOA

LAU URTEKO BIDAIA, BALE IHIZIA, ONTZI ERAIKUNTZA ETA EUSKAL ITSAS-HISTORIA Albaolako Jon Maia duela bi urte etorri zen kolegiora abentura miresgarria eskaintzera denoi: Red Bay badian hondoratutako San Juan baleontzia berdin-berdin berreraikitzea, eta 2016an ontzi horretan itsasoratzea, itsas xoratzea. Lau urteko desafioan sartu ziren tokiko Itsas Begia eta Egurrezkoa elkarteekin batera lanean. Dagoeneko bi urte pasa dira: ametsak bete-betean jarraitzen du.

ASSA IKASTOLA

“Enara Larramendi eta Ainhoa Berzal Nestorren etxean Arabako Errioxan euskararen alde emandako urratsen berri adierazten”.

“TENDRÍA QUE ESTAR EN LA CÁRCEL POR NO SABER EUSKARA” NESTOR BASTERRETXEA Hitz horiek esanez hunkitu egin zen ASSA ikastolakoek azken hogeita hamar urteotan euskararen alde egindako lan itzela ezagututa. Bere etxean hartu gintuen, entzun eta hitz egin zuen luze, bi ordu eta erdiko elkarrizketa sakonean. Nestorrek zoritxarrez ez zuen euskararik ikasi, baina seme-alabak euskaldundu zituen. Lapuebla de Labarcan bada horrelakorik ere harrotasunez aitortzen duenik. Opari ederrekin bueltatu ginen etxera, bereziki bihotz bete. Eskerrik asko, Basterretxea!

“Belarriak erne, Mikel Leoz-en adierazpenak entzuten”.

KIRIKIÑO IKASTOLA

“BAKOITZAREN BEREZITASUNAK ULERTZEN ETA ERRESPETATZEN LAGUNTZEN DEUSKU MUSIKAK” Ikastolako umeen kantagintzako zuzendaria da Janire Iturbe irakaslea. Hiru talde zuzentzen ditu 8 urtetik 15erako bitartean, eguerdietan. Musika lantzeak abantaila ugari dituela aitortu, eta banan banako ezaugarriak aztertu dizkigu. Oso argi adierazten die gazteei ondoko ideia hau, hots, “ahots ezberdinak dauzkagun arren, denak gara inportanteak gure koruan. Goza dezagun alkarregaz abesten dogunean, musikak sortzen dauzan sentimendu positiboaz”. “Helburua da musikaz gozatzea eta horregaz zoriontsuak izatea”.

Sonia Senosiainen argazkia.

ZANGOZAKO IKASTOLA

Susana lehendakaria, Leire zuzendaria, Ruben irakaslea eta ikasleak, Aurelio Vilarekin batera, domina jaso ondoren.

KALITATE EGITASMO INTEGRATUAREN KEI AGIRIA ESKURATU DU

EFMQtik KEI egitasmoa aukeratu zuten 2002an irakaskuntzarako eredu baliagarria zela erabaki ondoren. Hasieran klaustro osoa inplikatu zen ikastolako Juntarekin batera. Ondoren, komunitate osoa. Gaur poztasun handiz aitortzen dute lana sistematizatuta dagoela eta inprobisazioak leku gutxi duela ikastolaren martxan. Zorionak jasotzen ari dira agiriarekin batera.

9


IKASTOLAK

SAN BIZENTE IKASTOLA

EZ GALDU “EUSKAL HERRIKO NONBAIT” IKUSENTZUN DOKUMENTALA IKUSTEKO AUKERA! Gontzal Fontanedak zuzendu du 45 minutuko film dokumentala, Oionen euskara berreskuratzeko ahaleginean egindako lana jasotzen duena. Arabako Errioxa mugako herri horretan protagonista izan diren 24 lekukoen testigantzak jaso ditu, azken hogeita hamabost urteotako urratsak bilduta. Herritarrak harro dira euskararekiko jarrera hobetu delako, normalizazioa oso urruti ikusten duten arren. Baikor dira altxorra zaintzen; orain, kalea irabazi behar dute. www.fontaneda.net

Sakatu http://eleizaldemusika.wordpress.com/ 2013/11/25/musika-tailerra-twistshout/

ELEIZALDE IKASTOLA

MUSIKA TAILERRA IKT-EROA DBH 4.EAN

Gontzal Fontaneda, Rikardo semearekin eta Ainizerekin batera, ikastolako atarian grabaketako egun batean.

Hamahiru ikaslek osatzen dute aurtengo talde musikala. Biotz Fradua dute irakasle eta dinamizatzailea. Lau helburu dituzte markatuak: musikaz gozatzea, nerabeen estiloa markatzea, taldean parte hartzea, eta nork bere egitekoak betetzea. Astean hiru orduko tailerra, teknologia berriek eskaintzen duten baliabideez profitatuz. Hori da, hori, disfrutatzea!

ZUBI ZAHAR IKASTOLA

“GAUR GOIZEAN JAIKI ETA KONTURATU NAIZ INGELESEZ PENTSATZEN ARI NINTZELA” 2001. urtean hasi ziren DBH 4. ikasleak Holandako Silvode herriko ikastetxearekin trukaketan. Itzuli berri dira Ondarrutarrak etxera eta balorazio ezin hobea egin dute: ikaslearen autonomia lantzeko aproposa da, beste herri beteko kultura ezagutzeko atea eta guztiek dute ingelesa komunikatzeko hizkuntza.

Astebete eman dute ikastolakoek Holandan, esperientzia paregabean!

Iosunek patioko zutabeetan gorria du gustukoena, berak aukeratu baitzuen kolorea.

IRURAKO IKASTOLA

“ATEA JARRI ZENEAN ETA GILTZAREKIN IREKITZEN ETA IXTEN ZELA IKUSIRIK, MALKOAK ATERA ZITZAIZKIDAN” Gipuzkoako ikastolarik txikienetakoa izan arren, proiektu handia du bere hastapenetik. Tolosaldea bailaran kokatuta, beste hiru ikastolaren inguruan ibili da beti: Anoeta, Ibarra eta Tolosako Laskorainen inguruan, alegia. Iosune Aiestaran lehen andereñoarekin elkartu gara solaserako, “ez baitugu inoiz ahaztu behar nondik gatozen eta zenbat kostatzen den gauza onak aurrera ateratzea”.

10

IKASTOLA 206


aldizkaria.ikastola.net

Txikiei irakatsi nahi izan zieten “planetaren etorkizuna gure eskuetan dagoela, munduari lagundu ahal diogula natura maitatzen”.

HERRI AMETSA IKASTOLA

HEZKUNTZA KOMUNITATE OSOA INPLIKATUTA PLANETAREN ETORKIZUNA “GURE ESKU” Badira lauzpabost urte Donostiako Ulia mendian kokaturik dagoen ikastolan Aste Berdea egiten hasi zirela ikasleak iraunkortasunean hezteko bide egokia zela erabakita. Aurten kontsumo jasangarriagoaz hausnartu eta arlo horri ekin egin diote HHn, LHn eta DBHn. Etapetako arduradunek eta ikasle ordezkariek elkarlanean sortutako jarduerak egin eta hezkuntza komunitate osoa motibatu dute.

Jarduera bereziak martxan jarri dituzte euskara ahoan dantzan ibil dadin.

BASTIDA IKASTOLA

DRAMATIZAZIOA ETA TXIKIRULARI KANPOKO EKINTZAK EGUERDITAN LEHEN ALDIZ Ikastolako hormetatik at euskaraz komunikatu ahal dela erakutsi nahi diete ikasleei. Ahozkotasuna landuko dute aurtengo helburuen artean eta, horretako, Hizpro eta Hobekuntza plana taldeek, biek, batera egingo dute lan. Lehen aldiz, kanpoko ekintzak sortu dituzte eguerdiko tartean, bazkalondoren, ikastolan bertan, guztiak ludikoak, ongi pasatzeko, euskaraz komunikatzeko jolasean.

TANTIRUMAIRU IKASTOLA

ASTI LEKU IKASTOLA

TANTIRUDENDA FERIETAN HH5 ETA 6KO IKASLEEN ARTEAN GOBERNATUTA

BATXILERGOAN MURGILDUTA GURASOEN EKARPENAK GELARA

Dozena bat urte dira Lesakako ferietan Eskoltxikiko arkupetan ikastolak postutxo bat montatzen duela. Balioetan hezitze prozesuan helburua da elkartasuna lantzea. Berezia dena da ikasleen esku dagoela prozesu osoa. Guraso eta irakasleekin batera erabakitzen dute nori lagundu, zergatik; etxetik ekartzen dituzte sukaldatutako bizkotxak eta bigarren eskuko materiala saltzeko. Guztia antolatu, sailkatu, prezioa jarri, muntatu, txandak egin, saldu eta jaso eurek egiten dute. Garun paralisia duen Enaitzi beharrezko dituen aparatu ortopedikoak erosten laguntzeko erabiliko dute aurten lortutako dirua. Enaitz ikaskideari lagundu diote aurten behar dituen aparatu ortopedikoak erosten.

50 urte beti ditu aurten Ezker aldeko ikastolarik handienak, Asti Lekuk. 1.620 ikasle ditu, horietatik 227 batxilergoan. Horientzat guztientzat eskura jarri nahi dituzte baliabide berriak nork bere etorkizuna zehazten laguntzeko. Gogoeta baten ondorioz ildo nagusiak definitu dituzte, eta horietan gurasoen esperientziak gelara ekarriko dituzte lan irteerak aztertzeko eta mamitzeko; lan eskarmentuaz ikasleekin partekatzeko.

“Etorkizunean zer?” Informazio zuzena jasotzeko saio bereziak antolatu dituzte.

11


KANBO / ETORKIZUNA BERMATZEKO AZPIEGITURA Seaskaren egoitza berria den Ene Pentzea eta Xalbador kolegioa erabat zaharberritu dituzte aurten Kanbon. Ikasturte hasierarekin batera ireki dituzte ateak bi eraikin eraberrituek. Ikastolen etorkizu azpiegitura sendoak dira bi-biak.

Xalbador kolegioko ikasle eta irakasleek ongietorri beroa eskaini zioten Ikastola aldizkariari. Euskararen eguna gertu zela-eta, prestatzen ari ziren afixak ere erakutsi zituzten familia argazkian. Eskubian, E単aut Elosegi zuzendaria.

12

IKASTOLA 206


aldizkaria.ikastola.net

D

uela hogeita hamar urte, lehenbiziko Herri Urrats egin zenean, bertan bildutako dirua izan zen Kanboko Xalbador kolegioa dena kokatzeko, Ene Pentzea eraikina eta inguruko orubea erosteko erabili baitzen. Urteen poderioz, eta gero eta ikasle gehiago biltzen zituela-eta, eraikina txiki geratu zen; ez zuen behar besteko baliabiderik hainbeste ikasle modu egokian, bere baitan biltzeko. Egoera horrek bultzatuta egin zen beste eraikin bat eraikin zaharraren alboan. Baina ez zen aski izan, eta egoerari behar bezalako erantzuna ematea epe luzera erabakirik egokiena zela ebatzita, bi eraikinak zaharberritzea erabaki zuten. Hilabeteetako lanak eta gero, aurtengo ikasturtean zabaldu dituzte ateak bi eraikin eraberrituek. Eraikin berria zenak orain metro gehiago ditu, eta bertan hartzen ditu kolegioko ikasleak eta azpiegitura guztiak. Eraikin zaharra, berriz, Ene Pentzea etxe historikoa, Seaskaren egoitza nagusia da orain. Azaro erdialdeko egun batez joan gara kolegio eraberritua bisitatzera. Giro hotz, baina zorionez ateri den goizean, eguraldia bezala zeru gainean hegoalderantz abiatutako lertxun eta kurriloak iragartzen ari dira neguaren hurbila. Eraikin berrituaren barnealdean, aldiz, ez da kaleko hotza nabari; giro epelari Xalbadorreko zuzendari EĂąaut Elosegi eta beste zenbait irakasleren berotasuna batu zaio. “Hemendik aurrera berogailua jarri beharko dugu, baina ongi zaindu beharko dugu behar baino gehiago ez erabiltzekoâ€?, diosku Elosegik, ikastolan egin den inbertsioari aurre egiteko azken sosak ere aintzat hartu behar dituela jakitun. Izan ere, 2,4 milioi euro inbertitu dira eraberritze lanetan. Iragan den Herri Urratsen bildu zen dirua Xalbador kolegioarentzat izan zen, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak ere lagundu du inbertsio honetan, 600.000 euro jarriz. Elkartasun Ikastolek ere egin dute ekarpena, eta Irizar autobus kooperatibak ere bai. Kolegioko guraso eta irakasleek auzolanean egindako lana ere ez da makala izan, gastua murrizteko zaharberritzean musu truk parte hartuz.

13


KANBO Elkarlan, auzolan eta elkartasun horren bitartez, egun Xalbador kolegioko ia hirurehun ikasleek azpiegitura egoki eta modernoak dituzte, eta horrek, bertan ematen den pedagogia aurrerakoiarekin batera, inguru egokia edukitzea bermatzen du. “Ez ginen ohituak horrelako azpiegiturara”, aitortu du Xalbadorreko zuzendariak; “Orain ahalik eta etekinik handiena atera behar diegu baliabide berriei”. Izan ere, ikasgai bakoitzarentzat berariazko gelak edukitzeaz gainera (fisika gela, laborategia, musika gela, soin hezkuntzarakoa…), gela bakoitzean proiektore digitalak dituzte, IKTetan ere trebatzeko. “Inbertsio handia egin da, bai. Baina merezi du gure ikasleen geroa bermatzeko”, dio Elosegik. Atseden ordua iritsi da kolegioan. Ikasleek

14

bazekiten bistara joan behar gintzaizkiela. Batzuek lehenago ere ikusi gaituzte gela batean eta bestean argazkiak ateratzera joan garenean. Jolastokira irten direnean, denak familia argazkia egitera hurbildu dira. Argazkiak bereziak izatea nahi zuten, eta ikasle zein irakasleek afixak prestatu dituzte argazki horietarako. Abenduaren 3an, Euskara-

ren Egunean, Kanboko kaleak apaintzeko dagoeneko prestatuta dituzten afixak dira. Ikasle bakoitzak bere mezua jarri du. Kartoi mehetan margotuta dauden mezuak plastifikatu egingo dituzte,

IKASTOLA 206


eta Euskararen Egunean hari batzuei lotuta girlandak egingo dituzte Kanboko kaleetan zintzilikatzeko. Kolegioaren jolastokia ez da txikia. Bi jolastoki estali ere badituzte pilotan egiteko edo euria ari duenean babesean jolasteko. Eta hantxe jarri dira korrikan ikasle guztiak, jolastokia inguratzen duen ibilbidean. Familia argazki estatikoaz gain, dinamikoa ere osatu dute horrela.

KANBO, SEDE DE SEASKA Tras las obras de rehabilitación y acondicionamiento llevadas a cabo, el pasado 19 de octubre se inauguraron en Kanbo dos edificios emblemáticos de las ikastolas de Seaska: por una parte, el colegio Xalbador, que aglutina a casi 300 alumnos, de entre 11 y 15 años, de la comarca; y por otra el edificio Ene Pentzea, que, tras las obras, se ha convertido en la sede de Seaska y de Ikastolen Etxea. El coste de las obras, de unos cinco millones de euros, se está financiando a través de las aportaciones públicas (el Consejo General de Pirineos Atlánticos y la Diputación Foral de Gipuzkoa) y privadas, de los padres y madres de las ikastolas de Seaska y de toda la gente que aportó su granito de arena en el pasado Herri Urrats.

SEASKAREN ETXEA Or

KANBO Les travaux de réhabilitation et d’aménagement étant terminés, le 19 octobre dernier deux édifices emblématiques des ikastola ont été inaugurés à Kanbo: le collège Xalbador (près de 300 élèves de 11 à 15 ans) et le bâtiment Ene Pentzea qui abritera désormais les sièges de Seaska et de Ikastolen Etxea. Les travaux, dont le coût avoisine les cinq millions d’euros, ont été financés par des dons publics (Conseil Général des Pyrénées Atlantiques et Députation de Gipuzkoa) et privés (parents d’ikastola de Seaska et recette du dernier Herri Urrats).

OSPAKIZUN BAT BERRI TXARRAK NAGUSI DIREN UNEAN Ordurako martxan ziren arren, joan den urriaren 19an inauguratu zituzten Kanboko Xalbador kolegioa eta Ene Pentzea zaharberrituak. Ospakizun egun bat izan zen, Seaskarentzat urte gogorra izan den honetan. Ekitaldian ez ziren falta izan, ordea, Frantziako Gobernuak ikastolak itotzeko hartutako deliberoaren inguruko aipamenak. XALBADOR KOLEGIOKO ikasle, irakasle eta gurasoez gain, Seaskako eta Ikastolen Elkarteko ordezkariak hurbildu ziren ekitaldira, eta baita erakunde askotako ordezkariak ere. Besteak beste, presente izan ziren ekitaldian Paxkal Indo Seaskako lehendakaria, Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko lehendakaria, Georges Labazee Pirinio Atlantikoetako presidentea, Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia, Mertxe Aizpurua Udalbiltzako

lehendakaria, Vincent Bru Kanboko auzapeza, Sylviane Alaux diputatu sozialista, Frederique Espagnac senatari sozialista eta Frantxua Maitia Euskararen Erakunde Publikoko presidente eta Akitaniako kontseilaria. Ekitaldira gonbidatu zuten arren, Eusko Jaurlaritzak ez zuen ordezkaririk bidali; gerora jakinarazi zuen ezin izan zuela inork hurreratu. Eraikinen berrinaugurazioko zinta mozketak Labazeeren eta Garitanoren esku joan ziren, biek ordezkatzen

dituzten erakundeek eman baitute diru laguntza handiena Ene Pentzea zein Xalbador kolegioa zaharberritzeko. Erakunde guztietako ordezkariek ere hartu zuten parte, dena den, zinta mozketa ekitaldietan, denek, aldez edo moldez, parte hartu baitute era berean, orain errealitate bilakatutako bi proiektuetan. Frantziako Gobernutik, Falloux legea medio, Seaskaren aurka azken hilabeteetan abiatutako erasoak hizpide izan ziren ekitaldiko hitz-hartzeetan. Batzuek zuzenean, beste batzuek zeharka, ikastolak itotzeko kanpaina hori salatu zuten. Erasoari izen eta abizenak jarri zizkioten, esaterako, Paxkal Indok eta Koldo Tellituk. Frantziako Barne ministro Manuel Valls jo zuten erantzule nagusi, eta haren bitartez eta haren agindupera diharduten Paueko prefeta eta Baionako suprefeta. Ikastolak laguntzeko erakundeen edozein ekimenen aurka joko dutela argi eta garbi esana dute hirurek, eta, beraz, Xalbador kolegioaren eta Ene Pentzearen eraberritze lanei emandakoak izan daitezke Seaskako ikastolek jaso litzaketen

azken laguntzak. Indo eta Tellitu ez ziren erabat ezkorrak izan, eta tamainako erasoaren adinako erantzuna ematera dei egin zuten, bai kalean eta baita proiektuak aurrera ateratzeko elkarlanean ere. Lege bat eskatu zuten euskararentzat, lege bat euskararen irakaskuntzarentzat. Garitanok, berriz, Frantziako erasoaren pare jarri zuen Espainiatik Iparraldeko ikastolak laguntzearen aurka abiatutakoa ere. Izan ere, Garitanok gogoratu zuen bezala, Espainiako Gobernuak salaketa jarria du Gipuzkoako Aldundiak Xalbador kolegioari 600.000 euro emateko hartutako erabakiaren aurka. Frantziako Gobernuaren erasoa aipatu ez zuten arren, Alauxek eta Maitiak ere lege bat eskatu zuten euskararentzat. Ekitaldian omenaldietarako tartea ere izan zen, eta Xalbador kolegioak gogoan izan zituen duela 30 urte ikastola martxan jartzeko lanean aritu ziren guraso eta irakasleak. Haiek omenduta amaitu zen ekitaldia, ohi bezala, bertaratutako guztiek dastatu ahal izan zuten otamenarekin.•

15


ERRIGORA KANPAINA \ Zortzi mila saski bete laguntza Arrakastatsua izan da Errigoraren “Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka” kanpaina. Nafarroako Erriberan ekoitzi eta ontziratutako barazkiekin osatutako saskiak Erriberako euskalgintzari laguntzeko. Ia zortzi mila saski saldu dituzte.

KANPAINAREN KOORDINATZAILEAK OSO GUSTURA DAUDE LORTUTAKO EMAITZEKIN. “Iazko esperientzia geneukan erreferentzia gisa. 1.600 saski banatu genituen. Aurten espero genuen emaitzak hobetzea, eragile gehiagok ere parte hartu dutelako kanpainan. Bost mila otar saltzea jarri genuen erronkatzat. Bistan da, emaitzak askozaz hobeak izan dira”, aitortu dute Peru Aranburuk eta Xabier Gojenolak. Saski horietatik guztietatik laurdena ikastolen bitartez saldu da. Nabarmentzekoa da, beraz, ikastolaz ikastola egin den lana. Arrakastak, noski, onura ekarriko die Erriberako nekazariei eta euskalgintzari. Errigora ekimenak, auzolanean, Nafarroako

hegoaldeko nekazaritza indartzeko asmo du, horretarako, eremu horretakoak propio diren produktuak Euskal Herriko plazan jarriz. Izan ere, merkatu globalizatuak konpetentziabaldintza gogorretara behartzen ditu bertako lehengaiekin lan egiten duten ekoizleak. Aldi berean “zona no vascófona” izendatutako eremuko euskalgintzari ekarpentxoa egin nahian bultzada ekonomikoa ematea ere badu helburu. Horretara etorri da “NAFAR HEGOALDEKO UZTA EUSKARARI PUZKA” kanpaina. AEK, Sortzen eta Ikastolen Elkartea eta Zazpiak Bat Harreman Sarearen elkarlanaren emaitza izan da kanpaina hau. Aurten bildutako dirua hiru proiektu zehatzi laguntzeko

CAMPAÑA “ERRIGORA”, OBJETIVO CUMPLIDO Ha culminado con gran éxito la campaña de venta de lotes de alimentos producidos por los agricultores de la Ribera navarra para ayudar tanto a la agricultura local como a los proyectos de las ikastolas, AEK y Sortzen de esa región. Según los datos facilitados por Errigora (iniciativa que ha puesto en marcha la campaña), se han vendido casi 8.000 lotes, una cuarta parte de ellos a través de las ikastolas de Euskal Herria. ERRIGORA La campagne de vente des paniers de produits des producteurs de la Ribera a connu un grand succès. L’argent récolté permettra d’aider au financement des activités des ikastola, des gau eskola et de Sortzen (école publique basque) de la région. Errigora, à l’initiative de la campagne, indique que pratiquement 8.000 paniers ont trouvé preneur, dont un quart via le réseau des ikastola du Pays Basque.

16

erabiliko da: egoera larrian den Lodosako Ibaialde ikastolari, “Euskaraz bizi eta ikasi” herri ekimenari, eta Erriberako helduen euskalduntze eta alfabetatzeari. Kanpainaren arrakastak, bestalde, saskiak osatu eta berauek banatzeko lana ere biderkatu egin die kanpaina honetako boluntarioei. Azken egunotan buru belarri aritu dira banaketarekin. Aranburu eta Gojenola, dena den, ez daude atsekabetuta horrekin. Aitzitik, datorren urteari begira ere lanean hasiak dira dagoeneko, eta, aitortu dutenez, udaberrian beste kanpaina bat martxan jartzekotan dira. Kanpainaren arrakasta aztertzeko orduan, Errigoratik nabarmendu dute ahoz ahokoak eta herriz herriko lanak garrantzia handia izan duela. Oihartzun mediatikoa ere izan du ekimenak, nagusiki eskualdeetako hedabideetan, eta sare sozialetan ere eduki du bultzada. Errigorak eskerrak eman nahi dizkie kanpainan aldez edo moldez parte hartu duten guztiei, “beronen arrakasta guztiena delako”.•

IKASTOLA 206



ELKARTASUN ERABATEKO ELKARTASUNA

E

lkartasun Ikastolen Artezkaritza Kontseiulak 770.000 euro inguruko elkartasun kutxa aurkeztu zuen batzarrera. Horietatik 700.000 euro EHIko ikastolek egindako ekarpenak dira, eta gainontzeko 70.000 euroak Irizar kooperatibak Elkartasun Ikastolei egindako ekarpena. Koldo Tellitu lehendakariak ikastola guztiek erakutsitako elkartasuna nabarmendu zuen: “Balio handia du elkartasunak. Gure artean okerren dagoenari laguntza emateko dugun konpromisoa urre gorria bezala zaindu beharreko balioa da. Are gehiago, ikastola guztiok une gozoak bizi ez ditugun garai hauetan, balio erantsia hartzen du okerren dagoenari laguntzeko hartutako konpromisoak”. Irizar kooperatibak bigarren urtez jarraian egindako ekarpena ere eskertu zuen Tellituk, eta itxaropena agertu ere egin zuen: “Ikastolaz kanpoko ekarpenen bidea irekia dugu; ea datorren urtean iturri horrek emari gehiago dakarkigun”. Orioko ikastolako aretoa mukuru bete zuten batzarkideen aurrean, Jose Luis Sukia Egonkortasun arduradunak urteko 18

balantzea aurkeztu zuen, segidan bozketara eramateko. Ia aho batez onartu zen. Sukiak, jarraian, elkartasun kutxatik laguntza eskaera egin zuten ikastolen gainean Batzorde teknikoak eta Artezkaritza Kontseiluak landutako txostena aletu zuen, eskari bakoitza banan bana aurkeztuz. Guztira hamabi ikastolak egin zuten mailegu edo kapital ekarpen eskaera. Txostenak aletu eta proposamenak eginda, batzarkideek ia aho batez onartu zituzten Artezkaritzaren proposamenak. Hauexek izan ziren hartutako erabakiak: Eskariak onartzea Aguraingo Lautada ikastolari, Seaskak egindako eskaerei (Beskoitzen ikastola berria irekitzeko eta Kanboko Xalbador kolegioaren eta Ikastolen Etxearen eraberritze lanetarako), Lodosako Ibaialde ikastolari (azken urteko datuak berrestearen baldintzapean), Oiongo San Bizente ikastolari (altxortegiaren jarraipena egingo diote), eta Argantzungo ikastolari (haren egoeraz eta etorkizunaz hausnarketa egin beharraIKASTOLA 206


aldizkaria.ikastola.net

Elkartasun Ikastolen Batzar Nagusia egin zen iragan azaroaren 27an, Orion. Urteko balantzea egin, altxortegiaren berri eman eta laguntza eskatu zuten ikastolen txostenak aurkeztu eta proposamenak bozkatu ziren. Proposamen guztiak ia aho batez onartu ziren.

ren premia adierazi zuten). Harrobia ikastolaren eskaerari onarpen baldintzatua ematea ebatzi zuten, beti ere, ikusgai, har litezkeen erabakiek eta ondoren gera daitekeen egoeraren balorazioaren menpe. Etxebarriko ikastolaren eskaerari buruz oraingoz erabakirik ez hartzea ebatzi zuten, hurrengo erabakiak egin beharreko hausnarketaren menpe utziz. Tuterako Argia ikastolak egindako eskaeraren gainean, berriz, iragan berri den Nafarroa Oinezen emaitzak jakin bitarte erabakirik ez hartzea ebatzi zuten. Balmasedako Zubi Zaharra ikastolaren eskaera, berriz, ez onartzea erabaki zuten, baina etorkizunean jarraipena egingo zaiola iragarri zuten. Azpeitiako Ikasberri ikastolak egindako mailegu eskaera ere ez onartzea ebatzi zuten, egungo egoera Ogasunaren zorraren atzerapenaren bitartez konpon daitekeelakoan. Onartutako eskaera guztiak kapital ekarpen gisa ematea ebatzi zuen Batzar Nagusiak. Orotara, geroago onartzeko geratu ziren eskaerak kontuan hartuta, 614.093 euroko laguntza banatzea erabaki

zuen Elkartasun Ikastolen Batzar Nagusiak. Denak kapital ekarpen gisa izan ziren. 155.000 euro geratu ziren altxortegian, Argia ikastolak eskatutako 77.000 euroko kapital ekarpenaren gaineko erabakia hartu zain; funts horiek ezustekoetarako gorde dira. Koldo Tellituk batzarrean gogoratu zuen bezala, elkartasun kutxak ibilbide luzea eduki arren, Elkartasun Ikastolek hasi baino ez dute egin ibilbidea. Izena bezala, izana eta izaera berria dutela azpimarratu zuen, eta ibilbide laburra eduki arren, txostenak egin eta proposamenak lantzeko zein laguntzak emateko eta erabakitzeko prozedurak finkatu eta sendotu egin dituztela: “Irizpideak finkatuta ditugu. Proposatzen ditugun laguntzak eskaera egin duten ikastolen inbertsio edo proiektu berrietarako dira, ikastola horiek, beren kasa, duten egoerari bakarrik aurre egiteko gai ez diren bitartean eskainitako laguntzak. Eta kapital ekarpen moduan edo mailegu moduan ematen dira, eta epe jakin baterako”. •

ELKARTASUN IKASTOLAK La coopérative européenne Elkartasun Ikastolak a reversé près de 615.000 euros des fonds de la Caisse de solidarité aux ikastola ayant sollicité une aide économique. L’attribution a été votée à la quasi unanimité des membres de l’Assemblée Générale de Elkartasun Ikastolak -tous également membres de Ikastolen Elkartea- le 27 novembre dernier à Orio.

19


IK AS TO LE N

asko! GURE BABESLE-LAGUNTZAILEEI ESKERRAK EMATEKO UNEA DA. Urtea bukatu da eta balantzea egiteko garaia iritsi zaigu. Ikastolen Jaiak bizirik daudela argi dugu, urtero-urtero erronka berriei aurre egiteko prest baitaude. Eta ez gaude bakarrik, herri honetan sustraitutako eta izenhandiko enpresak baititugu gure alboan. Horiei guztiei mila-mila esker ikastoletako familia guztien izenean ematen diguten babes eta diru-laguntzagatik. ESKERRIK ASKO EUSKALTEL, EROSKI FUNDAZIOA, BBK / KUTXA GIZARTE EKINTZA / VITAL KUTXA eta EITB. ESKER AUNITZ KAIKU, BAQUE, EUSKO LABEL, LUMAGORRI, COCA-COLA, AQUABONA, SCHUSS, NATURGAS ENERGIA, MAHOU, AUSOLAN, LABORAL KUTXA, EROSKI BIDAIAK eta ELKAR.

gure babesleei

HER RI TXIK IEN ETO RKIZ UNA K ZER U LAIN OTS UA SAR RI, DEN BOR ALE AK BEH ART ZEN GAIT U BAB ESP EAN NOL A JAR RI; TAR TER IK TAR TE ARN ASB IDEA ZAB AL DEIO GUN ELK ARR I, ESKUZA BALON AIRE BER RIA BAITA GUR E BIZI GAR RI. BAB EST U ETA AIRE BER RITU Z IKAS TOL EN ING URUA, ZUE N LAG UNT ZAK INDA RTZ EN GAIT U ALTX A DEZ AGU N BUR UA; KON PRO MIS OA BILA KAT U DA INBE RTS IO SEG URU A, BAL IOZ ETA OHO REZ JAN TZIZ ELK ARL ANA REN MUN DUA .

gure laguntzaileei

20

IKASTOLA 206


LAN AURRERA BEGIRAKO URRATS SENDOA

ARABA, BIZKAIA ETA GIPUZKOAKO IKASTOLENTZAKO lan akordio berria izenpetu zuten azaroaren 26an EHIk EIBek eta gehiengo sindikalak. Lau urteko lan gatazkari amaiera ematen dio akordioak, eta lanpostu eta lan baldintzen egonkortasunerako eta ikastolen bideragarritasuna bermatzeko oinarriak finkatzen ditu.

ACUERDO LABORAL EN LAS IKASTOLAS Tras cuatro años de conflictos, surgidos por la reducción unilateral de la financiación a los profesionales de las ikastolas por parte del Gobierno Vasco, Ikastolen Elkartea, EIB y la mayoría sindical (LAB) han llegado a un acuerdo laboral para los trabajadores y las trabajadoras de las ikastolas de Araba, Bizkaia y Gipuzkoa. Un acuerdo que garantiza la estabilidad y las condiciones laborales, y garantiza, también, la viabilidad de las ikastolas de estos tres territorios. El acuerdo, ahora, deberá ser ratificado en cada una de las ikastolas. ACCORD DE TRAVAIL POUR LES IKASTOLA Après quatre ans de conflits suite à la réduction salariale des professionnels des ikastola imposée par le Gouvernement Basque, Ikastolen Elkartea, EIB et le syndicat majoritaire LAB sont parvenus à un accord pour les salarié(e)s des ikastola d’Araba, Bizkaia et Gipuzkoa. Cet accord traite de la stabilité de l’emploi et des conditions de travail mais aussi de la viabilité des ikastola sur ces trois territoires. Il devra maintenant être ratifié par chaque ikastola.

E

USKO JAURLARITZAK 2009AN ALDE BATEKO ERABAKIZ ITUNPEKO SAREKO IRAKASLEEN SOLDATAK ORDAINTZEKO DIRU SAILA JAISTEA ERABAKI ZUENEAN PIZTU ZEN LAN GATAZKA IKASTOLETAN. Langileek lan itunean ezarritako soldata taula errespetatzeko exijitu zuten, eta ikastolek, berriz, Jaurlaritzak kendutako diru zati hori ordaintzeko ezintasuna adierazi zuten, beren bideragarritasuna kinkan jarriko zelako. Gatazka, epaiketak, epai batzuen aplikazio eskaerak, bahimenduak…; denetarik

izan da urteotan, eta zenbait ikastolatan egoera bezala giroa ere gaiztotu egin da. Ikastolek gehiengo sindikalarekin (LAB sindikatua) lortutako akordioaren bitartez, ordea, amaiera ematen zaio gatazkari, eta irtenbidea ematen lanpostu eta lan baldintzen egonkortasunari zein ikastolen bideragarritasunari. Akordioa, gainera, ez da helmuga gisa ikusten. Aitzitik, bi aldeek abiapuntu gisa ulertu dute eta hala adierazi dute. Akordioaren bitartez, lanpostuei eusteko eta sortzeko bidea adostu

dute bi aldeek, errelebo kontratuen bitartez eta lehentasuna ikastoletan soberakin izendatutako langileei emanez. Era berean, ikastolek aitortu egiten dute langileekiko duten zorra, eta Jaurlaritzaren diru partida 2009ko tauletara iritsi bitartean %0,7-ko gehikuntza egiteko ahalegina hartzen dute beren gain, ikastolen bideragarritasuna kinkan jartzen ez duen bitartean. Urteko soldata gordina 25.000 eurora iristen ez zaien profesionalei, berriz, 2009ko taulak aplikatuko zaizkie. Lan gatazkaren muinean hirugarren batek hartutako erabaki bat dela

jakitun, bi aldeek uste dute egoera ez dela aldatuko Eusko Jaurlaritzak ez badu bere gain hartzen Hezkuntza Lege berri baten sorrera. Bi aldeen ustez, lege berri horrek ikastoletako langileen lan baldintzak hobetzea, haien garapen profesionala eta soldaten homologazioa, eta ikastolei finantzazio maila egokia ahalbidetu behar ditu. EIBko ikastolek ere izenpetu dute akordioa. Hitzarmena ikastoletan indarrean sartu dadin, ikastola bakoitzean berretsi beharko dute aldeek. Horretarako konpromisoa hartu dute EHIk, EIBek eta LABek.•

21


ORIENTAZIOA

aldizkaria.ikastola.net

LIBURUAK

ZEBRA EFEKTUA Harkaitz Cano eta Iñaki G. Holgado Xabiroi aldizkariaren seigarren komiki bilduma kalean jada. Nerabeentzat eta helduentzat idatzitako komikia dugu azken hau. Giza-otsoaren mito eraberritua. Ilargi beteko gauetan, hamabiak jotzean, familia bateko kideak beltz izatetik txuri bihurtzen dira. Baina maldizio hori aldeko bihurtzen da zenbaitetan… Abiadurarekin lotutako efektua da, zebra efektua.

EUSKADI SARIAK ETXEKO BI LAGUNENTZAT Aurtengo Haur eta Gazte Literaturan Xabier Olasorentzat, Armentia Ikastolako irakaslearentzat TXIMELETRAK liburuagatik. 2005ean ere sari berdina jaso zuen Pupuan Trapua lanagatik.

Iban Zalduarentzat, Xabiroi komikian ohiko kolaboratzailearentzat ESE IDIOMA RARO Y PODEROSOgatik. Aurreko bi urtetan, 2006an eta 2012an, sari berdina eraman zuen Ibanek, lehenengoan Etorkizuna liburuagatik, eta bigarrenean, AZKEN GARAIPENA komikiagatik (Xabiroiko bilduma izanik).

FILMA

KEINUKA MUGAZ GAIN Kurkuluxetan Elkarteak zuzendutako dokumentala Taldeko proiektua: Kuba eta Euskal Herriko haurrak Keinuka Mugaz Gain haurrak protagonista dituen giza-balioei buruzko filma da. Kubako eta Euskal Herriko haurrak dira protagonista; hango eta hemengo bereiztasunak daude ikusgai, herrien arteko komunikazioa lantzeko helburuarekin. Duela bi urte grabatutako dokumental hau herritarren diru laguntzarekin burutu zen. Kurkuluxetan Elkarteak harreman zuzena du Bilboko Kafe Antzokiarekin; egoitza eta bulegoak bertan ditu. Kultura eta arte eszenikoetan oinarritzen da.

OLENTZERO PARK

AURTEN ERE IKASTOLEN ESKUTIK BAIONAn abenduaren 22 eta 23an > 14:00etatik 19:00etara

Bi helburu nagusi ditu: euskaraz goxatzea eta haurrei momentu goxoa pasaraztea eta, bide batez, ikastolen balioak plazaratzea. Gabonetako Haurren parkea da, Iparraldeko kutsuaz. Animazio handia du, Olentzero, puzgarri, tailer, ikuskizun eta beste hainbat joko barne. Baionako Lauga kiroldegian. Zatoz etxeko haurrekin bisitan! 2011tik ospatzen da, animazioak beste elkarterekin batera antolatzen dira eta Ikastolen Elkarteko Aisiola begirale eskolak ekarpen berezia eskaintzen du.

ELKARLANA :

AISIALDIKO HEZITZ AILEAK BOLUNTARIO > > >

AISIOLA BEGIRALE ESKOLAN HEZITZAILE IKASTAROA EGITEN ARI DIREN gazteak zein udan udalekuetan lanean aritzen diren hezitzaileak dira hiru egunez Baionara joaten direnak. Hainbat helburu biltzen ditu ekimenak Aisialdi taldekoek esan digutenez. Alde batetik, Aisiola begirale eskolan

22

hezitzaile titulua ateratzen ari direnentzat, benetako praktika bat bertatik bertara ezagutzeko aukera paregabea da. Bestetik, ikastaroa egiten ari direnentzat zein udan gurekin lanean ari direnentzat, ardatza da Ipar Euskal Herriko errealitatea ezagutzea. Gainera, boluntario moduan joanik,

Seaskaren egoeraz eta elkartasunak Ikastolen mugimenduan duen garrantziaz ohartzen dira, lehenengo eskutik, beraiek protagonista izanik. Gazteen arteko ezagutza eta harremana sendotzea ere ekarri du ekimenak.•

IKASTOLA 206


OPARITARAKO AUKERAK

JOLASAK

Ikastolen Elkarteak esperientzia luzea dauka euskarazko jolas eta jokoak garatzen. Ildo honi jarraituz, bi mahai-joko dibertigarri aurkeztuko ditu Durangoko Azokan: Nor da nor eta Urkatua. Joko bi hauen helburu nagusia haurrei euskaraz bizitzen laguntzea da, euskaraz dibertitzeko tresnak eskaintzea, eta, baita ere, jolastuz ikastea.

NOR DA NOR? (5+ URTE) Arau soileko jokoa da: galdera-erantzunekoa, oinarrizkoa. Bi pertsonaiasorta jokalari bakoitzarentzat. 2 bilduma, 48 pertsonaia. Jokoaren helburua da igartzea beste jokalariak aukeratutako pertsonaia zein den, ahalik eta bizkorren eta hark baino lehenago, ahalik eta galdera egokienak eginez. Joko honetan hainbat pertsonaia ezagun eta dibertigarri aurkituko dituzu: Argitxo, Mari, Tartalo, Sugar, Fermin, Maddalen, Urdintxo, Pox… Lanbideei lotutako

hainbat pertsonaia ere badira: suhiltzailea, mekanikaria, musikaria… Jolasteko ohiko eraz gain, beste hainbat era proposatzen dizkizugu jokoak dituen euskarri desberdinekin jolasteko: Asmatu pertsonaia, Asmatu ipuina, Taldekatzen, Parejokoa, Mimika, Kontzientzia fonologikoa lantzen, Arauak adosten, Galdetzen eta, azkenik, Beste hizkuntza batean jolasten. Joko honetako pertsonaiek lotura estua dute Urtxintxarekin eta Txanelarekin.•

MUNDUAN ZEHAR

BASTIDA IKASTOLAKO MATERIALA ANGOLARA Gurutze irakaslearen lagun baten bidez bideratu du ikastolak materiala (arropak eta beste) Angolako umezurtz-etxe batera. Argazkian ikus daiteke umeen poztasuna. Badugu handik zer ikasi!

URKATUA (6+ URTE) Arau soileko jokoa da: galdera-erantzunekoa, oinarrizkoa. Jokoaren helburua da beste jokalariak aukeratutako hitza asmatzea, hitz hori osatzen duten letrak igarriz. Euskaraz zein ingelesez jolasteko balio du. Jokalari bakoitzak zortzi letratako hitza pentsatuko du eta letraz letra osatuko. Ondoren, euskarriaren goialdean horretarako dagoen tokian jarriko du, eskuinetik ezkerrera, eta jartzen duenari begira, norberari begira, beste jokalariak ikus ez dezan. Jokalari bakoitzak

beste jokalariak aukeratutako hitzak zer letra izan ditzakeen pentsatu beharko du eta letra horiez galdetu. Igartzen ez badu, urkatuaren irudian posizio bat mugituko du. Urkatuaren irudia bederatzi pausotan osatzen da. Irudi osoa agertzen ikusten duzunean galduta zaude! Jolasteko ohiko eratik aparte, beste proposamen batzuk eskaintzen ditugu argibideetan: Bi euskarri, Hasten da, hasten da…, Nahaste-Borrastea, Irudiak idazten, Hitza, jolas, Arauak adosten, Ingelesez jolasten. Txanelako gaietako hiztegian oinarritzea proposa diezaiekegu ikasleei.•

WEB GUNEA

HTTP://LIST.EHU.ES/ MAILMAN/LISTINFO/ EHULKU EUSKARA LANTZEKO LAGUNGARRIA Euskal Herriko Unibertsitatearen Euskara Zerbitzutik dator eskaintza interesgarria. Aldioroko aholku praktikoak dira, eguneroko zalantzak argitzeko baliagarriak. Orain arteko guztiak eskuratzeko moduan. Harpidetzeko aukera. Doakoak. pps zein pdf formatuan lor ditzakezu.

23



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.