Udarako prest
Oinarri berriak eraikiz Hezkuntzaren munduan erronkaz beteriko unean murgilduta gaude. Ikastoletan ere bai, noski. Hezkuntza paradigma aldaketa dugu, ari gara orain arteko oinarri asko albo batera utzi, eta oraina dugun etorkizunerako berriak enkofratzen. LOMCE dugu, Hego Euskal Herrian, mehatxurik handiena, baina hari aurre egiten ez ezezik bidea urratzen ari gara Heziberri 2020 proiektuan parte hartuz eta gurea den EKI proiektua garatuz. Ipar Euskal Herrian, berriz, Falloux legearen aitzakiapean Frantziako estatutik datorren enbatari aurre egiten ari gara, gure ereduari eusteko gure garapena eta etorkizuna ziurtatzeko.
Seaskako lehendakari Paxkal Indo eta zuzendari Hur Gorostiaga, Kanboko Ene Pentzea eraikineko aurrealdean.
• 03
ELKARRIZKETA
L
Paxkal Indo eta Hur Gorostiaga Seaskako lehendakaria eta zuzendaria 08 UDAKO AISIALDI ESKAINTZA JANTZi BERRiEKiN! 10 ERREPORTAJEA ERKIDE-IRAKASKUNTZAREN III. KONGRESUA Hezkuntzaren erronkei begira 14
IKASTOLAK BANAKA
18
ORIENTAZIOA
20
IRITZIA
Juan Ignacio Perez Iglesias 22 XXI. JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK Zientziak ikasi eta irakatsi, zertarako? HH eta LH etapei zuzendurik
aldizkaria.ikastola.net
IKASTOLA 207 / 2014ko OTSAILA EUSKAL HERRIKO KASTOLAK
2
E
paitegietatik jaso duzue azken kolpea. Hendaiako ikastolaren aurkako erabakia izan da. PAXKAL INDO: Sorpresarik ez dugu ukan.Ulertzen ez duguna da 1969an sortu ziren ikastolei zertarako aplikatu behar zaien 1850eko lege bat. Falloux legea, eskola pribatuaren alde egin zen; katoliko integristek bultzatu zuten haien ondarea babesteko, sentitzen baitzuten estatua eta eliza banatzean, ondare eta lur guztiak estatuaren esku pasako zirela. Beraz,1969an sortutako eskola laiko batzuei lege hori aplikatzeak ez du zentzurik. Hendaiako ikastolen afera, beraz, itxita dago? P.I.: Gaur egun itxita dago bi arrazoirengatik. Lehena da epaitua izan dela, eta bigarrena hauteskundeak direla martxo bukaeran. HUR GOROSTIAGA: Suprefetak dio Hendaiako proiektua legez kanpokoa dela, eta hori berretsi du epaiak. Egun, 140 ikasle daude Hendaiako eraikin publikoan eta beste 80 joaten dira UrruĂąako Pauso auzoan dagoen eskola publiko izandako eraiIKASTOLA 207
PAXKAL INDO eta HUR GOROSTIAGA Seaskako lehendakaria eta zuzendaria \ “Berariazko lege bat behar dugu ikastolentzako�
Hezkuntza erronkei eta ikastolen garapenari erantzuten egon nahiko lukete Seaskako arduradun nagusiek. Falloux legea aitzakiatzat hartuta Parisetik ikastolei etorri zaien enbatari aurre egiten denbora gehiegi eman behar dute, ordea. kin batera. Hendaiako Udalak aterabide bat aurkitu zuen haur guztiak batzeko ikastola berri batean; epaileak aukera hori gerarazi egin du eta ez du beste aterabiderik eman, jakinez, ondorio bezala beste ilegaltasun bat uzten duela.
Kolpea gogorra da, beraz? P.I: Kolpea latza bai. Ikusten ahal dugu gure garapena oztopatzeko erabaki horiek euskararen aurka hartzen direla. Euskararen Erakunde Publikoak duela gutxi atera ditu datu batzuk, eta estatuan beldurtuko zi3
“Gaur egun oztopatzen dituztenak proiektu berriak dira. Baina lortzen baldin badute proiektu berri guztien geratzea, zer bilakatuko dira aspaldiko proiektuak? Egiazko beldurra eduki behar dugu, gure aurka edozer egiteko prest ikusten baititugu�.
4
ren: zortzi urtean %60 emendatu dira haurrak ikastoletan. Besteek galtzen dituztelarik, jaiotze gutxi direlarik, guk aise gehiago biltzen ditugu. Gurasoek ikastolen hautua egiten dute gu garelako murgiltze eredua eskaintzen dugun bakarrak. Beraz, euskarari egiten diote eraso ikastolei eraso egitean. Begien bistakoa da Frantziako Gobernuaren eraso honek haserrea eragin duela. H.G.: Ikastoletako gurasoek, beste guztiek bezala, zergak ordaintzen dituzte, eta horiek ez zaizkie itzultzen zerbitzuetan. Suprefetak eta prefetak diotenean biztanleri jakin bati zerbitzu pribatu bat eskaintzeko direla ikastolak, hori gezur hutsa da. Euskara denon altxorra da, baita frantsesena ere, hala onartu baitzuten konstituzioan. Beraz, edo aterabidea ematen diogu, edo haserrea gero eta handiagoa izango da.
Ez baita Hendaiako edo Beskoitzeko ikastolei soilik eragiten dien afera. P.I.: Ez, eta gainera ez dakigu ez ote den lehen urratsa baizik. Gaur egun oztopatzen dituztenak proiektu berriak dira. Baina lortzen baldin badute proiektu berri guztien geratzea, zer bilakatuko dira aspaldiko proiektuak? Egiazko beldurra eduki behar dugu, gure aurka edozer egiteko prest ikusten baititugu. Bide horretan, beraz, Falloux legea aitzakia hutsa da. P.I: Bistan da baietz. Guk eskatzen duguna da egiazko zerbitzu publiko bat ematen dugunez, laguntza publikoa jaso ahal izatea.
Denbora luzez Frantziako Gobernuak ez du esku hartu nahi izan. Nola esplikatzen da oraingo aldaketa? H.G.: 1970eko hamarraldian sekulako egurra jaso genuen guk. Azkenean, 80eko hamarraldiaren bukaeran, ikusi zutenean ezin gintuztela suntsitu, hura asimilatzeko saioa egin zuten. Asoziazio kontratuak hasi ziren 1994an, irakasleen soldatak euren kontura hartzen. Asimilatu ez gaituztela ikusi dute, ordea. Guk garatzen segitzen dugu, euskara aurrera doa, murgiltze sistema aurrera doa. Orduan berriro ere suntsitze politikari heldu diote. Abenduan, prefetak afera gainditzeko proposamen bat egin zuen. Ez duzue ontzat eman. P.I.: Aterabide hori zirkular batean argitaratuko du egun gutxi barru. Zirkularrak esango du ondare publikoak erosi ahal izango ditugula. Noski udalak saltzeko gogoa izan behar du eta geuk erosteko dirua; eta ez batak IKASTOLA 207
eta besteok ez dugu halakorik. Bestetik, berriz, dio lur edo eraikin publikoak alokatu ere ahal izango ditugula, baina merkatuko prezioan. Miarritzeko ikastola eraikin publiko batean dago; egun ez dugu sosik ordaintzen. Zirkularraren arabera, berriz, hilabetean 15.000 euro ordaindu beharko genuke. Hori ikastola gehienen kasua da. Bada, pentsa, zer etorriko litzaigukeen. Hollandek hauteskunde kanpainan esan zituenak esanda, espero zenuten ikastolen aurkako Frantziako gobernuaren eraso bortitz hau? H.G.: Azken urteetako garapena ikusirik, hemen klase politikoak erabat sustengatzen gaituelarik, ez genuen halakorik espero. Hollandek, gainera, hizkuntza eskubideak onartuko zituela hitz emanda, gutxiago. Zerk esplikatzen duen aldaketa hori? Frantziaren egiturak berak. Suprefetak eta prefetak estatu zentralistaren nahiak aplikatzen dituzte lurraldeetan eta kolonietan. Baina zergatik hemen bai, eta Bretainian, adibidez, ez dira Diwan-ekin sartu momentuz? Bost ministro bretoi daude Gobernuan. Guk bat ere ez dugu. Aldiz, Barne ministroa dugu kontra. P.I: Era berean, Ipar Euskal Herrian azken bi urteotan egon den bilakaera politiko eta demokratikoa gerarazteko estrategia ere bada.
Ikastolen aurka jotzen dutelarik, iparraldean diren militante motibatu eta eraginkorrenak jotzen dituzte. Ikastolen aurkako kanpaina hasi delarik, denbora gutxiago ematen dugu iparraldearen berregituratzeari buruz lanean. H.G.: Gure irudia ere kaltetu nahi dute. Nolabait ikastola manifestatzen den jende bat denaren irudia zabaldu nahi dute. Baina, ez. Ikastola da hezkuntza sistema bat, bere frogak egiten dituena, sekulako emaitzak ematen dituena, bere haurrak oso pozik joaten direna, eta horren ondorioa da emaitza onak ematen dituztela. Eta horretatik desbideratu nahi gaituzte. Ipar Euskal Herriko alderdi politiko, hautetsi eta eragileak zuekin daude. P.I: Egia da, baina ez dute lan erraza. Frantziako legebiltzarrean hautetsi gutxi ditugu Ipar Euskal Herrikoak. Hemengo udaletan, gurekin egon arren, hor ditugu prefeta eta suprefeta gure aurka joateko. Baina, hala ere, badira harago joatera ausartzen diren hautetsiak. Ez gara ari desobedientziaz, legez kanpoko gauzak egiteaz ari gara. Hau beste urrats bat da, eta badakite legez kanpoko urrats bat dela, baina segitzen dute. Azken batean, legezko babesa ari zarete eskatzen, lege bat ikastolentzat. Zer bildu beharko luke lege horrek? P.I: Legeak erran beharko luke argiki, hautetsiek euskararen alde eskola laikoak lagundu nahi badituzte, aukera izan dezatela horretarako. Eta ‘nahi’ hitza azpimarratu nahi dut, ez baitugu obligaziorik ezartzerik nahi. Urtebete eta gehiago daramazue hau dena jasaten. Eraginik izan du horrek ikastolen mugimenduan? P.I: Bi eragin izan ditu. Lehena da gure barne harremanak sendotu egin dituela afera honek, eta gero eta jende gehiago ari da parte hartzen ikasto-
len batzarretan. Beraz, egoerak dinamizatu egin ditu gurasoak. Bigarrena, aldiz, ez da baikorra. Hautetsi asko uzkurtu egin ditu aferak, eta ez bakarrik egoitzei buruzko gauzetan. Matrikulazioan,adibidez, eragin kaltegarririk aurreikusten duzue? H.G: Oraindik ez da gertatu, zorionez. Irailean matrikulazioak igo egin ziren. Heldu den irailerako ere ehundik gora gehiago izango ditugu. Baina luzera begira eragin kaltegarriak izateko arriskua badago. P.I.: Haur bat ikastolan ez bada sartzen, frantses elebakarra izatera kondenatzen dugu, eta hori onartezina da. Dena dela, gure kontra ari direnek badakite kolpeak ematen. Badakite gurasoek ez dutela nahi beren eskolan kalapitak egoterik.
“Ikusi dute ez gaituztela asimilatu. Guk garatzen segitzen dugu, euskara aurrera doa, murgiltze sistema aurrera doa. Orduan, berriro ere suntsitze politikari heldu diote�.
Pariseko enbatari eusteaz gainera, erronka gehiago ere badituzue. P.I.: Uneotan, astean lau egun eta erdiko eskolak ematearen gaia dugu eskuartean, eta horretan xahutu nahiko genuke denbora. Baina orain fronte guztietan aritu behar dugu, hezkuntza gaiez bezala, ikastolen etorkizuna ziurtatzen eta erasoetatik defenditzen. Eta lizeoko ikasleak ere gogor ari dira, gainera, baxoa euskaraz egin ahal izateko borrokan. Nola dabil orain Seaska? H.G.: Beharrak sortzen du mugimendu hau, gure arteko atxikimendu hau. Baina, era berean, kanpotik luparekin begiratzen gaituzte. Badaramagu 45 urte sekulako emaitzak lortuz arlo guztietan; frantsesean ere batez bestekotik gorako emaitzak lortzen ditugu. Baina momentu batean emaitza konkretu batzuk jaitsiko balira, gure aurka eginen lukete fite. P.I.: Gurasoen inplikazioan, motibazioan, elkarlanean indar bat sortzen du horrek ere. Eta horixe dugu afera hauen alde baikorra. 5
“Batetik, Parisetik jipoi handi bat jasotzen ari gara, eta bestetik, Jaurlaritzatik momenturik larrienean abandonatu gaituzte. Badira sei hilabetetik gora, Jaurlaritzak gai honi buruz ez duela ezer erran”.
Proiektuak finantzatzeko laguntza bide bat ireki berri dute ikasle ohiek, Seaskaren Lagunak. Nola doa egitasmo hori? H.G.: Ikasle ohi batzuen ekimena izan da, estatuaren erasoaren aurrean herritartasuna aktibatzeko beharra ikusi dutenak. Ekimen interesgarria ikusten dugu, eta etorriko den guztia onuragarria izango da. Baina, ekimen horrek izan behar du aterabide orokor baten parte bat, aterabideak orokorra izan behar duelako. Ikastolen Etxea ireki berri duzue hementxe, Kanbon. Etorkizuna iluna bada ere, baduzue erronkei erantzuteko prestasuna. P.I: Ez da ahaztu behar ikastolak herri ekimenaz baizik ez direla hazi. Eta Xalbador, berriz ere, herri ekimenez egin dugu. Egia da, erdia baino gehiago diru publikoz egin dugula, baina ez bagina nor, ez genukeen lortuko. Beraz, he-
rriak ditu ikastolak aitzinaratzen. Azken bi urteetan ez duzue Eusko Jaurlaritzaren laguntzarik jaso. Aurten ere bide beretik joango denaren beldur zarete? H.G.: Ez dugu aurtengorako ere itxaropen handirik. Hori arazo larria bilakatzen ari da, eta aterabide bat eman behar zaio orain bertan. Batetik, Parisetik jipoi handi bat jasotzen ari gara, eta bestetik, Jaurlaritzatik momenturik larrienean abandonatu gaituzte. Badira sei hilabetetik gora, Jaurlaritzak gai honi buruz ez duela ezer erran. Behar bada haien ardura Araba, Bizkai eta Gipuzkoara mugatu nahi dute. Baina erran dezatela argiki, eta gutxienez jakinen dugu zer egin. P.I.: Ikastolako gurasoek ezin dute sinetsi Jaurlaritzak Seaska xentimorik
gabe utziko duela, nahiz eta bi urtez jarraian egin duen, eta nahiz eta, ia ziur, hirugarren urtean ere gauza bera egingo duen. Gainera, guraso askoren ustea da Jaurlaritzak diruz laguntzen jarraitzen duela, guk ez dugulako argiki esan laguntza hori ez dugula jaso azken bi urteetan. Horregatik, neure buruari behin baino gehiagotan egin diodan galdera da: Parisek hain gogor joko al zukeen, Eusko Jaurlaritzaren laguntza bagenu oraino? Seaskarekiko Hego Euskal Herriaren sostengua, elkartasuna, epeldu, atzendu, egin denaren sentsaziori baduzue? Adibidez, zuek esana da, azken urteetan Herri Urratsen hegoaldeko jendearen presentzia gutxitu egin dela. P.I.: Bai, hori horrela da. Anitz eskertuko genuke Senperera hegoaldetik jende uholde handia etortzea. Baina, Herri Urrats egun bakar bat da, eta guk beste egun guztietan elkarren artean bizi behar dugu. Eta bai, egun horretan bildutako laguntza premiazkoa dugu, baina eguneko dinamika ere bai, eta hori sendotu behar dugu. Hegoaldetik jasotzen dugun laguntza behar beharrezkoa dugu, baina ezin dugu dena hegoaldetik bakarrik jaso. H.G.: Elkartasun Kutxaren bidez, Euskal Herriko ikastolek asko laguntzen digute; Seaska egutegia salduz ere bai. Baina ikastolen mundutik harago, uste dut Bidasoa ibaia ez dela sekula hain zabala izan. Eta dinamikak sortu behar ditugu, hemengo haurrak hegoaldekoekin gurutzatu daitezen, eta hangoak hemengoekin, gero eta gutxiago egiten dela uste baitut.•
POR UNA LEY PARA LAS IKASTOLAS DE SEASKA Las ikastolas de Seaska viven una coyuntura grave, tras los ataques emprendidos por el Gobierno francés, que con la ley Falloux en mano, amenaza con estrangular a las ikastoals además de impedir el desarrollo de las mismas. Paxkal Indo y Hur Gorostiaga, el presidente y el director de Seaska, lo tienen claro: el futuro de las ikastolas de Iparralde no se asegurará hasta que se promulgue una ley en defensa de la enseñanza en euskara y el modelo de inmersión. UNE LOI POUR LES IKASTOLA DE SEASKA La situation des ikastola est très préoccupante suite aux mises en procès du sous-préfet. Avec l'application stricte de la loi Falloux, toutes les ikastola actuelles sont en danger et aucun nouveau projet ne peut voir le jour Pour Paxkal Indo et Hur Gorostiaga, président et directeur de Seaska, la situation est claire : le futur des ikastola du Pays Basque nord ne sera pas assuré tant qu'une loi protégeant les écoles immersives ne sera pas adoptée.
6
IKASTOLA 207
aldizkaria.ikastola.net
UDAKO AISIALDI ESKAINTZA
JANTZi BERRiEKiN! \
Elkarteak jatorrizko ingeles hiztunekin burutzen du programa hau; ez-ohiko eskaintza beraz. Gurasoen aldetik oso ondo baloratzen den balio erantsia.
E
TXE askotan uda nola antolatu pentsatzen ibiliko zareten unean dator udako katalogoa, aldizkariarekin batera jaso duzuen eskuorria. Hamar dira aurtengo egitasmoak: batzuk ibilbide luzea dute; besteak batzuk guztiz berriak dira.
Gela barruan langai diren balioak modu ezformalean landuko dira aisialdi eskaintzan, uda sasoiak ematen duen patxadarekin. Jakin bai baitakigu ikasle baten ikaskuntza prozesuak biko
8
norabidea duela, gela barrutik kanpora eta kanpotik barrura. T XIKIENE NTZAT EGUN EKO EGONALDIAK Ikasleen autonomia sustatzeko etxetik kanpo, gutxienez, astebetez egoteko aukera ematen da eskuorrian. Baina horretarako gazteegiak direnentzat, dagoeneko ezagunak diren UDALEKU IREKIAK eta ENJOY ENGLISH egitasmoak daude. Aurreneko egitasmoak katalogoko gazteenak biltzen ditu, 3-7 urte arteko gaztetxoak, eta beraien sormenean eraginez uztaila
eskulan eta tailerretan murgilduta pasatuko dute. Ikasle txiki hauen parte hartzea jarriko dugu programazioaren erdian; txikienek hitza izango dute, beraz egitasmoaren edukiak gidatu, aldatu eta proposatzeko. Jakin Udaleku Irekiak horrela eskatzen duen ikastoletan burutzen direla. Modu berdinean, Enjoy English programa ere ikastolan bertan burutzen da, baina honetan ingelesaren lanketa da ardatz. Antzeko beste eskaintza batzuekin alderatuz, Ikastolen
INGELESAREN LANKETARI BEGIRAKO EGONALDIAK Euskal Herriko kostaldean barrena antolatzen dira INGELES UDALEKUAK, Sopelan, Bermeon,
Ondarroan eta Zarautzen. Bestetik, ausartenek, hegazkina hartuta hilabeterako, atzerriko bidea egiten dute. IRLANDAKO IPARRALDEKO Maghera herrian opor sasoiaz gozatzeko, ingelesa lantzeko eta bertako kultura ezagutzeko aukera ematen du programa honek.
IKASTOLA 207
B IZI JOLASEN E SKUTIK LURRA ETA ITSASOA Bizi Jolas proiektuak bi egitasmo integratu ditu aurtengo eskuorrian. Pilotazale direnentzat Oion izan daiteke egonaldi aproposa, LURRA ETA PILOTA UDALEKUA, alegia. Bestetik, itsasertzean berria den egitasmo bat kokatu dute, ITSASOA ETA KULTURA UDALEKUAK. Itsasoak gure ezaugarri motorretan izan duen eragina joko eta jolasen bidez esperimentatuko dute. Lekeition izango da udaleku berri hau; han, gainera, Ikastolen Elkarteko trainerua zain izango dute abenturarik ederrenak bizitzeko. Dagoeneko haur ez diren gazteentzat egonaldiak
Aurtengo Araba Euskaraz antolatzen den ikastolan izango dira EUSK(H)ARA MUGARA udalekuak, Lapuebla de Labarkan. “Mugan bizi, bizi!” leloarekin bat egingo du udaleku honek aurtengoan. Bestetik, badira bi egitasmo gazteengan beren-beregi pentsatuak sortu zirenak,
egonaldi tematikoak lirateke hauek; bai SURF UDALEKUAK, bai GAZTE EGONALDIAK. Batean surfa eta surfaren kultura da oinarri (surf eskolak, skate, oreka ariketak, material tailerra, txangoak…) eta bestean ikus-entzunezkoak (bideoklipen sormen lanak eginez eta euskal musikako taldeen zuzeneko kontzertuekin gozatuko dute).
WEB GUNE BERRIA Orain arte gurasoentzat erreferente izan den bloga, web atari bihurtuko da hemendik aurrera. Beraz, informazio gehiago lortzeko eta egonaldietan sakontzeko arakatu beldurrik gabe
www.aisialdia.net
GAZTE EGONALDIETAN aurten estreinakoz ‘’GAZTEZULO’ aldizkariarekin elkarlan bat jarriko da martxan. Bi hilabeteko harpidetza doan emango zaio izena ematen duen gazteari eta egonaldian bertan aldizkarikoen bisita eta tailer bat izango da.
•
BE RRIKUN TZA HANDIEN A ELKARREKILAN ZUBEROAN egonaldia duzue aurten. Aspaldiko erronka bati heldu dio aurten aisialdi taldeak, Ipar Euskal Herrian egonaldi bat ateratzeari. Iparraldeko eta hegoaldeko ikasleak modu kontzientean nahastuko dituzte Zuberoan, mugaz gaindiko zubiak eraikitzea da helburu nagusia.•
9
ERKIDEIRAKASKUNTZAREN III. KONGRESUA / Hezkuntzaren erronkei begira Iragan urtarrilaren 22an eta 23an egin zuen Hirugarren Kongresua Erkide-Irakaskuntzak. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako irakaskuntza kooperatibak biltzen dituen erakundeak etorkizun hurbil eta ertainari begirako erronkak eta aukerak aztertu zituen, hezkuntza paradigma aldaketa ere aintzat hartuta.
B
ILBOKO EUSKALDUNA JAUREGIAN EGIN ZEN KONGRESUA. Hasiera ekitaldian parte hartu zuten Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburu Cristina Uriartek, Erkideko lehendakari Javier Goienetxek, eta Erkide-Irakaskuntzako koordinatzaile Patxi Olabarriak. ‘Hezkuntzaren etorkizunari begira’ zuen lelotzat Erkide-Irakaskuntzaren 3. Kongresuak, eta Uriarte sailburua ere etorkizun horri begira mintzatu zen. Hezkuntza mailan Jaurlaritzak bikaintasunaren bidea urratu nahi duela azaldu zuen, eskola inklusiboa bultzatu eta aniztasunean elkarrekin bizitzen ikasi. Horren
Javier Goienetxe, Cristina Uriarte eta Patxi Olabarria, Erkide-Irakaskuntzaren III. Kongresuaren irekitze ekitaldian.
etorkizuneko Hezkuntza Lege baterako urratsak egitea du xede”. Bide horretan, hiru erronka aipatu zituen. Lehena belaunaldi berriak Euskal Herrian eta munduan ibili eta garatzeko bitartekoak ematea; bigarrena, belaunaldi horiek oinarrizko konpetentziak eskuratzeko prestatzea; eta, hirugarrena, hezkuntzarako aukera berdintasuna ziurtatzea. “Euskara egokiago menderatuko duten ikasleak baitan kokatu zuen bake eta bizikidetzarako Jaurlaritzaren plana. “Ikaslea da gure ardatza eta xedea”, esan zuen; “ikaslearen irteera profila zehaztu eta hura garatu behar da”. Eta, era berean, hezkuntza sistema egonkorra nahi dutela azaldu zuen. “Hortik dator Heziberri 2020 plana. Marko pedagogikoa adostu, hura dekretu bidez arautu eta
10
IKASTOLA 207
Irakasle eta hezkuntza munduko profesional ugari bildu ziren Euskalduna jauregian egin ziren bi eguneko jardunaldietan.
nahi ditugu, eta euskal kultura ezagutuz, euskara ardatz duen eleaniztasuna ziurtatu behar dugu�, gaineratu zuen. Hezkuntza kooperatibei begira, Erkideren xedeak elkarrekin garatzeko proposamena egin zuen Hezkuntza sailburuak. Bide horretan, 2014ko azpiegituren finantzaketarako Eusko Jaurlaritzak “esfortzu handia� egin duela azpimarratu zuen. Era berean, hezkuntza eragile ere badenez, Erkide-Irakaskuntzaren parte-hartzea ziurtatu zuen Heziberri 2020ren diseinuan. Erkide-Irakaskuntzako koordinatzaile Patxi Olabarriak aurreko kongresutik aurtengora bitarteko gertakarien errepasoa eginez abiatu zuen hitzaldia. Krisi ekonomikoaren urteak izan direla gogorarazi zuen; langabeziaren, zerga presioaren eta laguntzen murrizketaren garaia. Baita lan araudiaren aldaketaren garaia ere. Horrek guztiak eragin negatiboa izan duela esan zuen Olabarriak, baina egoera horretan ere, hezkuntza kooperatibek lanpostuei eustea eta batzuetan sortzea ere lortu dutela azpimarratu zuen.
Eskertu zuen Erkide-Irakaskuntzako koordinatzaileak, egoera horretan, Jaurlaritzak 2014rako inbertsio deialdia egin izana, baina esfortzu hori hezkuntza kooperatibek dituzten beharrei erantzuteko ez dela nahikoa esan zuen.
Hezkuntza paradigma aldaketarekin batera, hezkuntza legea egitea aldarrikatu zuen Erkide-Irakaskuntzak.
Lomceren mehatxuaren aurrean, Heziberri 2020 egitasmoa beharrezkotzat jo zuen, hezkuntza paradigma aldaketa ekartzeaz gainera, hezkuntza legea ere ekartzeko egitasmoa baita. Egitasmoa aurrera eramateko konpromisoa erakutsi zuen Olabarriak, eta horretarako erakundearen babesa izango duela Jaurlaritzak. Beste gai batzuk ere aipatu zituen Erkide-Irakaskuntzako koordinatzaileak. Hizkuntza erronka da horietako bat. Ikasle guztiak benetako elebitasuna lortzeko euskal hezkuntza sistema aldarrikatu zuen. Giza eskubideak eta bizikidetza ere aipagai izan zituen; hezkuntza kooperatibek bi gai horietan duten konpromisoa berretsi zuen, baina zehaztu zuen ezin direla maila politikoan konpondu gabeko auziak hezkuntzaren bizkar jarri. Nortasun kooperatiboari dagokionez, neurri zehatzak eskatu zituen Olabarriak, eta, besteak beste, Eusko Jaurlaritzak hezkuntza kooperatiba askori herri onurako izaera aitortu dienean ezagutza horrek dakartzan ondorio guztiak aplikatzeko eskatu zion Lakuari.
11
ERKIDE-IRAKASKUNTZAREN III. KONGRESUA
/ Askotariko inteligentziak eta hezkuntza emozionala B
izi dugun mundu eta garai aldakorrean etorkizuna aurreikusteko zailtasun ugari planteatzen zaizkigun honetan, nola ziurtatu hezkuntza aldetik etorkizuneko erronkei egoki aurre egingo dieten belaunaldi berri prestatuak edukitzea? ErkideIrakaskuntzaren III. Kongresuan hainbat pista eman zituzten. Hezkuntza paradigma aldaketa gauzatzen ari da; konpetentzietan oinarritutako heziketak izan behar du ardatz; ezagutzak transmititzeko moduak ere aldatu behar du, irakasleek irakasteko modua aldatu behar dute, ikasleek ikasteko modua. Ikastoletan landu eta aurten praktikara eramaten hasi diren EKI proiektuak hezkuntza paradigma berri horretara garamatza; Eusko Jaurlaritzaren Heziberri 2020 egitasmoak ere bide hori urratzen du. Argi dago mundu aldakor batean hezkuntza sistema ezin dela
egonean gelditu. Hark ere aldatu egin behar duela. Hortik abiatuta, formula magikorik ez dago, baina klabe batzuk bai. Horiek azaltzera joan ziren Euskalduna Jauregira zenbait aditu; besteak beste, Nuria Sanchez, Javier Bahon eta Rafael Bisquerra. Testuinguru berrian hezkuntza alorrean aintzat hartzeko eman diren eta ematen ari diren aldaketa nagusiak zehaztea da lehen urratsa. Hauek lirateke: — Mundua aldakorra da. Lehen Hezkuntzan ari diren haurren hiru laurdenak oraindik existitzen ez diren lanbideetan lan egingo dute. — Horren aurrean, eskolak, irakasleek, ezin dute soilik ezagutzak
Javier Bahon eta Nuria Sanchez Povedano hezkuntza paradigma berriaz mintzatu ziren.
transmititu; ikasleen garunak trebatu behar dituzte. Eskola, beraz, zerebroa trebatzeko entrenamendu eremua izan behar da. — Eskolak jakintza kanal bakar izateari utzi dio, eta irakasleak jakintza horren transmisore bakar izateari. — Hezkuntzaren teknologia tradizionalek eskura dauden bakarrak izateari utzi diote. — Hezkuntza globalizatua izatera igaro da. — Eskolak dibertsitateari erantzun behar dio. Aldaketak zehaztuta, egokitu egin behar da hezkuntza sistema. Nola? Adituok klabe batzuk ematen dituzte. Bereziki bi aldaketa nabarmendu dituzte; ikaskuntzari buruzko ikuspegia eta metodologia pedagogikoak aldatu behar dira. Ikaskuntza elkarrekin lotutako hiru alorretara eraman behar dela diote: garapen neurologikora (inteligentzia), garapen emozionalera eta garapen psikomotor eta sen-
tsorialera. Aldaketak, gainera, hastapenetik abiatu behar du, estimulazio goiztiarraren bidez, eta neurologian egin diren ikerketak aintzat hartuz, askotariko inteligentziak sustatuz. Askotariko inteligentziaren teoriak giza gaitasunaren potentzialaren eta inteligentziaren ideia konplexuaren gaineko ikuspegi berri bat ireki du. Horren arabera, gizaki bakoitzak inteligentzia mota horien konbinaketa bakar bat dauka. Askotariko inteligentziak estimulatzeak, berriz, gizaki bakoitzari ikaskuntzarako ate berriak zabaltzea dakar, eta ebaluatzeko tresna eta bitarteko berriak eskatzen ditu. Hori horrela, metodologia berriak behar dira, askotariko inteligentziatik abitutako gaiekin, diziplina anitzeko ulermen proiektuekin, askotariko inteligentziak eta horiek garatzeko bideak aintzat hartuko dituen materiala osatuz, eta askotariko inteligentziak ikastetxe guztian garatzea ahalbidetuz.
Maite Goñi irakaskuntza alorreko IKT joerez aritu zen.
12
IKASTOLA 207
aldizkaria.ikastola.net Maite Alonsok, Jose Javier Granjak eta Josu Sierrak hezkuntzaren etorkizun hurbileko erronken inguruan eztabaidatu zuten Xabier Oleagak gidatuta.
Beraz, askotariko inteligentziak garatuko dituen eskola baterako urratsa proposatzen dute adituok. Ikuspegi berri bat dakar haurrek ikasten duten moduari begira, irakasleek irakasten duten moduari begira eta eskolak laguntzen duen moduari begira. Irakasleak haurren ikaskuntza prozesuan bitartekari izan behar du, eta xedea da konpetentziak eskuratu dituzten haur zoriontsuak lortzea, gaitasunak dituztenak eta hautatzeko aukera dutenak. Xede horren bila, paper garrantzitsua jokatzen du hezkuntza emozionalak. Hezkuntza emozionalaren helburua ongizate pertsonala da. Horretara iristeko gaitasun emozionalak garatu behar dira, bost bloketan: — Kontzientzia emozionala: emozioen jabe egitea. Inguruarekin emozio jakin baten arabera jartzen gara harremanetan. Esperientzia horiek erabakiko dituzte gure erreakzioak eta harremanak. — Erregulazio emozionala: Emozioak ezagutu eta haiek kudeatzen ikastea.
— Autonomia emozionala: unean unean beharrezko emozioak sortu eta aukeratzeko gaitasuna eskuratzea. — Gaitasun soziala. Bestearekin harreman ona izateko gaitasuna eskuratzea. — Bizitzarako eta ongizaterako trebetasuna. Hezkuntza emozionalaren helburua, lehen esan bezala, ongizatea delako. Hezkuntza emozionalaren ondorioak lirateke: gaitasun sozial eta emozionalak eskuratzea, jarrerak hobetzea, eta ondorio kaltegarriak saihestu edo gutxitzea.•
Askotariko inteligentziak garatuko dituen eskola baterako urratsa proposatu zuten adituek.
IKTakparadigma aldaketa ezin da ulertu
Hezkuntza teknologien aurrerapenik gabe, eta teknologiak ezinbesteko tresna dira, jada gaur egun ere, hezkuntzan. Hezkuntzaren etorkizunari begira jarritako kongresuan, beraz, IKTen presentzia ezinbestekoa zen, eta halaxe izan zen. EKI digitalaren azalpenetik hasi eta baliabide tekonologiko desberdinetatik igaroz, presentzia nabarmena izan zuten IKTek jardunaldietan.•
IKASELKAR-eko ordezkariek EKI digitalaren gaineko xehetasunak eman zituzten.
III. CONGRESO DE ERKIDE IRAKASKUNTZA El 22 y 23 de enero Erkide-Irakaskuntza celebró su tercer congreso en el Palacio Euskalduna de Bilbao. La entidad que aglutina las cooperativas de enseñanza de Araba, Bizkaia y Gipuzkoa, examinó los retos y oportunidades que nos presenta el futuro cercano y mediano. Como tema central, estuvo presente el cambio de paradigma en la educación.
Hezkuntza emozionalaren gakoak eman zituen Rafael Bisquerra adituak, jardunaldien bigarren egunean.
DÉFIS DE L'ENSEIGNEMENT Les 22 et 23 janvier s'est déroulé au Palais Euskalduna de Bilbao le IIIème Congrès d'ErkideIrakaskuntza. L'entité réunissant les coopératives enseignantes d'Araba, Bizkaia et Gipuzkoa s'est penchée sur les défis et les opportunités à court et moyen termes. Thème central du Congrès: le changement du paradigme éducatif.
13
IKASTOLAK ORIOKO HERRI IKASTOLA
EUSKAL KANTA BIZIRIK DA ORION Olatz Zugasti ikastolako batzordean zegoela sortu zen Musika proiektua ikastolan. Kantutegi tradizionaletik zein herrikotik aukeraketa bat eginez kanta bilduma bat landu zuten, bi talderekin hasita. Iulen Alonso izan du laguntzaile. Lan gehienak grabatu dituzte, ondorengoentzat ere, ondare legez. Urteek aurrera egin dute, eta bidean entzuleak hunkitzea lortu dute. Hasierako taldea Olaxka izenarekin jardun zuen, ondoren, Uhats bilakatu. Eta bada orain herrian ere beste talde bat ikasle ohiekin sortua.
Uhats taldeko kideak. Orioko Girance taldearekin batera, aurtengo Kilometroen abestia grabatuko dute.
Nelson Mandela eta Hegoafrika izan dute gai nagusia aurtengo Bakearen egunean.
LAUTADA IKASTOLA
URTERO BEZALA, BAKEAREN EGUNA OSPATU DUTE Mundu osoan bakea lor dadin eskatu dute berriro ere Aguraingo Lautada Ikastolan. Urtarrilaren 30ean Bakearen Eguna ospatu dute ikastolako ikasle, irakasle eta gurasoek. Aurten, 1993an Bakearen Nobel Saria jaso zuen Nelson Mandelaren bizitza eta ideiak gogoratu, eta Hegoafrikan zegoen arraza bereizketaren aurka egindako lana ezagutu dituzte. Helburua betetzeko, Mandelaren biografia eta Hegoafrikan gertatutako gehiegikeriak landu dituzte.
ANOETAKO HERRI IKASTOLA
Urretxindorrako gurasoak, IKTetan trebatzeko ikastaroan.
URRETXINDORRA IKASTOLA
IKASTOLA IREKIA; GURASOENTZAKO TREBAKUNTZA IKASTAROA Beste ikastola batzuk bezala, Urretxindorra ere Ikastola Irekia proiektuan murgilduta dabil. Helburua familia eta Ikastolaren arteko komunikazioa hobetzea da, eta horretarako Ikastolen Elkarteak sortutako plataforman trebatzea ezinbestekoa da. Irakasleek dagoeneko jaso dute prestakuntza, eta urtarrilean zehar gurasoak aritu dira trebatze lanetan, zuzendaritza taldearen eta IKT dinamizatzailearen bitartez. Otsailetik aurrera, berriz, martxan dute egitasmoa.
14
GUSTUKO LEKUAN ALDAPARIK EZ; IKASLE ETA GURASOAK MENDIAN GOZATUZ Saminik gabe Sami単o mendia igo dute otsailean, eta Onddio eta Adarra urtarrilean. Hilean behin, inguruetako mendi txangoa egiten dute Anoetako Herri Ikastolako ikasle eta gurasoek. Mendiaz eta inguruek eskaintzen dizkieten paraje eta naturaz disfrutatzeaz gainera, harremanak estutzea eta egun pasa bikaina dute sari. Eguraldia, txar edo on, beti dute lagun.
Guraso eta ikasleak Adarra mendiko azken malda gogorrean.
IKASTOLA 207
“aldizkaria.ikastola.net” web gunean duzu, irakurle; bertan informazioa osatuagoa aurkituko duzu paperean argitaratutakoa baino. >>
aldizkaria.ikastola.net
JAKINTZA IKASTOLA
EUSKAL DANTZAK ETA SOIN HEZIKETA, BATERA ETA UZTARTUTA Ordiziako Jakintza ikastolan euskal dantzak ikasten ari dira soin heziketako orduetan. Programak bi helburu bateratzen ditu: batetik, ikaslearen adimen motorra, oreka eta arintasuna lantzen dira, eta, bestetik, euskal tradizio ludikoaren zati bat ezagutzen dute eta interpretatzen ikasten dute. Horri guztiari, berriz, ikasitakoa taularatzea gehitzen diote, alegia, ikasitakoarekin ikuskizun bat egiten dute azkenean.
Desfilearen aurreko egunetan josteko lehen urratsak ere ikasi dituzte ikasleek.
EGUZKIBEGI IKASTOLA
EKO-FASHION DESFILEA EGIN DUTE DBH4KO IKASLEEK Eskola Agenda 21 programarekin uztartuz, arropa ekologikoen desfilea egin zuten Eguzkibegiko DBH 4ko ikasleek. Aurretik arropak josten eta diseinu txikiak egiten ikasteko tailerra ere egin zuten. Ekimenaren helburua kontsumo arduratsua bultzatzea izan zen, eta, bide batez, ikas-bidaiarako dirua batzea. Egunean bertan produktu ekologikoak dastatzeko aukera izan zuten desfilera bertaratutakoek, eta baita erosketa poltsak erosteko ere. Parte-hartze zabala izan zuen ekitaldiak; baita laguntzaile asko ere.
Pilar Tormo irakasle ohi valentziarra, jardunaldietako hitzaldi batean.
SEBER ALTUBE IKASTOLA Hezur-muinaren emaile egiteko kanpaina, guraso baten alde Seber Altube ikastolako guraso batek hezur-muinaren transplantea behar du, duen gaitzari aurre egiteko. Gaitzaren larritasuna kontuan hartuta, eta guraso bat horrela ikusteak ikastolaren komunitatean eragindako zirraren ondorioz, ikastolatik kanpaina bat abiatu dute herritarrak hezur-muinaren emaile egin daitezen. Gertutasunak eragindako behar batek, kolektiboki lagungarria den pausoa ematera eraman du Seber Altube ikastola. Sentsibilizazio kanpainarekin batera, ahalik eta herritar gehienak hezurmuinaren emaile izatea da helburu. Hezur-muin emaile bilakatzeko pausoak errazak dira: • 944 033 601 telefonora deitu eta norberaren datuak eman ostean, informazioa bidaltzen dute. •• Informazioa irakurrita, prest egonez gero, Bilbon odola emateko hitzordua adostu behar da telefono berdinera deituz. Odola bakarrik ateratzen dute, analisia egitean bezala. ••• Odola aztertuta, norbaitekin bateragarri izanez gero, deituko egingo dute sakonago hitz egin eta azken pausoa emateko, alegia, hezur-muina emateko.
ARESKETA IKASTOLA
TRANSMISIOA IZAN DUTE HIZPIDE AURTENGO JARDUNALDIETAN XIV. Hezkuntza Jardunaldi Irekiak egin zituzten Aresketa ikastolan, iragan urtarrilaren 13tik 17ra bitarte, eta transmisioa izan zen landu zuten gai nagusia. Hainbat herrialdetatik joandako adituk jardun zuten euren esperientzia eta transmisioaren gaineko ezagutza partekatzen. Francis Elizalde, Pilar Tormo, Jose Miguel Castro, Marian Becerro eta Jose Luis Rebordinosek hartu dute hitza aurtengo jardunaldietan.
15
IKASTOLAK
ARANGOITI IKASTOLA
IKUS-ENTZUNEZKO BAT, NAFARROA OINEZEN HAMARGARREN URTEURRENA OSPATZEKO
TXANTXIKU IKASTOLA
Irunberriko Arangoiti Ikastolak bideo bat egin du Nafarroa Oinez ospatu zutela hamar urte bete direla gogoratzeko. Eguraldi makurrak eragotzi egin zuen ospakizuna, baina elkartasun uholdea jaso zuten. Hamar urte eta gero Arangoiti ikastolako proiektuak bizirik dirau, eta horretarako hezkuntza komunitate osoaren laguntza ezinbestekoa izan da: ikasleak, ikasle ohiak, familiak, lagunak eta irakasleria.
EKONOMIA ETA ZERGAK AZTERTZEN ARI DIRA DBH 4KO IKASLEAK Gipuzkoako Foru Aldundiak, HUHEZI fakultateak eta ikastolako bi irakaslek lankidetzan prestatuko proiektuaren esperimentazioan ari dira parte hartzen Txantxiko ikastolako DBH 4ko ikasleak. Zehazki Ekonomia eta Zergak unitate didaktikoa ari dira lantzen. Ekimen horren bidez gai hauek ari dira lantzen: zergak zer diren, zein motatakoak dauden, nola kalkulatzen diren, horien ordainketen ondorioz Erakunde Publikoek eskaintzen dituzten zerbitzuak zeintzuk diren eta Iruzur fiskaIa zer den eta zein ondorio dituen.
ARIZMENDI IKASTOLA Bideoan parte hartu duten ikasle batzuk.
HEZKUNTZA SAILAREN BISITA, EKI DIGITALA EZAGUTZEKO Arizmendi ikastolara bisita egin du Eusko Jaurlaritzako ordezkaritza batek, EKI digitala ezagutzeko asmoz. Arizmendi EKI proiektu digitala modu esperimentalean aurten martxan jarri duen ikastoletako bat da, eta proiektuaren Eusko Jaurlaritzako eta EHIko ordezkariak, nondik norakoak Arizmendira egindako bisitan. lekuan bertan ezagutu nahi zuen Eusko Jaurlaritzak. Hezkuntza Saila material digitalaren inplementazioa aztertzen eta ikertzen ari da, interes handia daukalako EAEko ikastetxe eta ikastoletan ikasleek modu horretan lanean has daitezen. EHIko ordezkariak ere bertan izan dira.
16
SEASKA
SEASKAREN LAGUNAK ELKARTEA LEHEN URRATSAK EGITEN HASI DA Ikasturte honen hasieran egitasmo gisa proposatu zen Seaskaren finantzaketan laguntzeko elkarte bat sortzea, eta urratsez urrats, urtarril honetan eratu da Seaskaren Lagunak elkartea. Hamar kidez osatutako Administrazio Kontseilua dauka, eta Patxi Bergara du lehendakari, ideia plazaratu zuena izan zen Bergara. Elkarteak Seaskarekin elkarlanean funtzionatuko du. 35 lagunek hartu zuten parte Seaskaren Lagunak elkartearen lehen batzar nagusian. 35 lagunek hartu zuten parte Seaskaren Lagunak elkartearen lehen batzarrean.
IKASTOLA 207
aldizkaria.ikastola.net
LASKORAIN IKASTOLA
SAKELAKO TELEFONO BILKETA, OIER IKASLEARI LAGUNTZEKO Oier, lau urteko mutil bizkor eta alaia da. Gustura joaten da Laskorain Ikastolara. Oierrek, ordea, Sanfilipo gaitza du, gaixotasun arraroen artean sailkatua, eta oso larria. Baina itxaropen izpi bat piztu da. Laborategi bat gaitza sendatzeko entsegu kliniko bat egiteko prest agertu da. Hiru milioi euro behar dituzte, ordea. Argi izpi hori piztuta edukitzeko, Tolosalde osoan elkartasun uholdea jarri da abian. Hainbat ekimen ari dira garatzen, eta horietako bat da Laskorainek martxan jarritakoa: dirua biltzeko sakelako telefono zaharrak biltzen hasi da. Erantzuna handia izaten ari da. Kontu korronte bat ere ireki da, Oierri irribarre gozoa itzal ez dakion. Hauxe da: Kutxabank-eko 2095 0028 8091 133 98 728.
Besteak beste, pizzak egiteko ikastaroan parte hartu dute Uzturpeko ikasleek.
UZTURPE IKASTOLA
KULTUR ASTEAN, HITZALDI ETA IRIN ARTEAN Urtarrileko azken egunetan eta otsaileko lehenetan Kultur Astea ospatu dute Uzturpe ikastolakoek. Haurren sexualitatea eta hezkidetza izan dituzte hizpide guraso eta helduentzako hitzaldietan; Andoni Lubakirekin ere solasean jardun dira gerra kazetaritzaz; eta irina eta legamia ere izan dute aztergai, ogia eta pizza egiten zuten bitartean. Kultur Aste bikaina izan dela azaldu digute, eta denek ikasi eta gozatu dutela. IÑIGO ARITZA ETA TXIOKA IKASTOLAK
‘EUSKARA DA EUSKAL HERRI’ KANTA EGIN DUTE AUZOLANEAN Auzolanean, horrela osatu dute ‘Euskara da Euskal Herri’ kanta Altsasuko Iñigo Aritza ikastolak eta Txioka haur ikastolak. Kanta egin, hura grabatu eta kantaren gainean bideo bat egin dute. Interneten jarri dituzte kanta eta bideoa, denontzat eskuragarri Bideoklipa: http://www.youtube.com/watch?v=u0Yo6hfWTdA Kanta: http://www.ivoox.com/euskara-da-euskal-herri-cup-songaudios-mp3_rf_2786864_1.html ‘Euskara da Euskal Herri’ abestiaren bideoklipeko irudi bat.
LAUDIO IKASTOLA
XIV. HEZKUNTZA JARDUNALDIAK EGIN DITUZTE Arrakasta handiz antolatu ditu Laudioko ikastolak dagoeneko hogeita laugarren aldia zuten Hezkuntza Jardunaldiak. Urtarrilaren 20tik 23ra burutu dituzte aurtengoak. Askotariko gaiak jorratu dituzte eta adin ezberdineko haur, ume eta gazteen ikaskuntza prozesuan azaltzen diren erronka ezberdinei erantzuteko ikusmira berriak proposatu dituzte gonbidatutako adituek.
17
ORIENTAZIOA
aldizkaria.ikastola.net
IPUINAK
ANIZTASUNAREN BALIOAK IPUINEN BIDEZ KONTATUAK Añorgak 60 bat emanaldi eskainiko ditu, aurten, Lehen Hezkuntzako Bigarren Zikloko ikasleentzat (8/10 urte) otsailean hasita; saioek ordubete iraungo dute, doakoak izango dira eta euskara hutsezkoak. Ekimenak Gipuzkoako Foru Aldundiak argitaratutako ‘Hodei baten bidaia’ disko-liburua du abiapuntu. Diskoliburu honek familiak aniztasunaz sentsibilizatzea du helburu, eta 50 pertsona inguruk hartu dute parte bere sorreran. Foru Aldundia ikastetxeetan, liburutegietan eta abarretan ari da banatzen ‘Hodei baten bidaia’. Ikuskizuna jaso nahi duten ikastetxeek Foru Aldundiaren 943 112290 telefono zenbakira deitu behar dute.•
WEB GUNEA
EUSKAL HERRIKO EKONOMIA ETA GIZARTE DATU UGARIZ OSATUTAKO ATLASA Gaindegiak, Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategiak, Atlasa.net ataria martxan jarri berri du. Atari horretan Euskal Herriko askotariko datuak kontsulta daitezke, mapa gainean nahiz grafikoetan,
18
modu erraz eta dinamikoan, ondorengo gaiekin loturik: ekonomia, gizartea eta ingurua. Plataforma doakoa da eta Gaindegiaren helburua ahalik eta pertsona gehienek erabiltzea da, Euskal Herriari buruzko ezagutza sustatzeko
asmoz egin baitute. Nori dagoen zuzendua? Interesa duen orori, baina, bereziki, irakasle eta ikasleentzat, adituentzat, kazetarientzat… Lau moduluz osatua dago: demografia, ekonomia, gizartea eta ingurua.
Askotariko adierazleak ditu: biztanleria datuak, jarduera tasa, langabezia tasak, dentsitatea, industria, etxebizitza... Mapak, grafiko desberdinak eta denbora lerroak eskaintzen ditu, eta datuak jaitsi daitezke.•
IKASTOLA 207
MUNDUAN ZEHAR
TTANTTO
TTANTTO-REN APLIKAZIOA TABLET ETA SMARTPHONENTZAT
IKT-en garapenean gure aplikazioak gailu berrietara egokitzea garrantzitsua ez ezik premiazkoa ere badela jakinik, Ikastolen Elkarteak urrats bat gehiago egin du haurrentzako ikas-jolas materialak dagoeneko etxe askotan badiren gailu berrietan erabilgarri egiteko. Ttanto HH-3 urteko aplikazio ezaguna android sistema erabiltzen duten telefono adimentsu eta tabletetan instalatzeko aukera dago orain, eta CD-Romaren prezio erdian. Instalatzeko nahikoa da Google Play-ko deskarga eremuan sartu, Ttanto hitza jarriz bilaketa egin, ordaindu eta instalatzea. Gailu berrietara egokituta, dagoeneko ez da ordenagailua beharrezkoa, eta nonahi ikas-jolas ahalko dute haurrek.•
JAPONIATIK ETA GIRONATIK ETORRI DIRA IKASTOLEN EREDU PEDAGOGIKOA EZAGUTZERA Astebeteko epean bi bisita jaso ditu Ikastolen Etxeak, ikastoletako eredu pedagogikoa ezagutzeko interes handia zuten eta: Japoniako Hezkuntza Ministerioaren babespean ordezkaritza bat otsailaren 12an, eta Gironako Unibertsitateko Pedagogia Fakultateko ordezkaritza bat otsailaren 5ean. Harrokeriatik urrun, baina harrotasunez, askotan esan dugu ikastolen eredu pedagogikoa aitzindari izateaz gainera aurrerakoi eta aurreratua dela, eta etengabe hobetuz doala. Ez da guk diogulako, guri aitortzen digutelako baizik.Horren erakusle da otsailean jaso ditugun bi bisitak. Biak erabat interesatuta zeuden eredu
pedagogikoarekin oro har, eta, zehazki konpetentzietan oinarritutako EKI proiektuarekin eta Haur Hezkuntzatik eleaniztasuna bultzatzeko Eleanitz programarekin. Horren guztiaren berri jaso zuten Ikastolen Etxera egindako bisitan, baina baita ere, Japoniako ordezkaritzaren kasuan, programa hauek bertatik bertara ezagutzeko ikastoletara egindako bisitetan. Izan ere, Ikastolen Etxera joan aitzin, aurreko bi egunetan eta hirugarreneko goizean, Donostiako Zurriola, Axular eta Santo Tomas, Bergarako Aranzadi eta Lazkaoko San Benito ikastolak bisitatu baitzituzten. Programak ezagutzeaz gainera, horiek ikasgeletan nola aplikatzen
diren ikusi nahi zuten, eta erabat harrituta geratu ziren ikusi zuten emaitzarekin. Hirugarren eguneko arratsaldean, berriz, Ikastolen Etxera joan ziren, EHIko zuzendaritzarekin, arduradun pedagogikoarekin eta alorretako adituekin batzartzera. Japoniako ordezkaritza hori hango Hezkuntza Ministerioak Europara bidalitako begirale eta adituak dira. Kontinente Zaharrean hezkuntza alorrean ematen ari diren berrikuntzak ezagutu eta, haiek ikasiz, eredugarri izan daitezkeenak Japonian aplikatzeko xedearekin etorri dira. Ikastolen hezkuntza ereduaz interesatuta, Gironako Unibertsitateko Pedagogia Fakultateko ikasle eta irakasle talde baten bisita ere jaso zuen Ikastolen Etxeak otsailaren 5ean. Ikasleen etapa desberdinetako pedagogia programak, konpetentzietan oinarritutako EKI proiektua, Eleanitz programa eta ikastolen beste hainbat ezaugarriren berri jaso nahi zuten, eta jaso zuten, EHIko zuzendari nagusiaren, arduradun pedagogikoaren eta etapa eta programa bakoitzeko arduradunen eskutik. Goiz osoan zehar izan ziren Kataluniako ordezkaritzako kideak Ikastolen Etxeko arduradunekin bilduta. Interes handiz jarraitu zituzten EHIko profesionalek eskainitako azalpenak, eta hauek ere gogotsu aritu ziren Gironako Unibertsitateko irakasle eta ikasleei euren berri ematen.•
19
IRITZIA JUAN IGNACIO PEREZ IGLESIAS
Z
ientzia eta teknologiaren menpekoa den gizarte batean bizi gara, eta aldi berean, oso mugatua da jendeak gai horiei buruz duen ezagutza. Carl Sagan zientzialari eta dibulgatzaileak idatzi zuen bezala, horixe da deskalabrurako biderik onena. Hain garrantzi handikoak izanik, oso arriskutsua da jendeak zientzia eta teknologiari buruzko ezagutza gutxi edukitzea, hartu behar diren erabaki asko irizpide egokirik gabe hartzea gerta daitekeelako. Bai gizabanako gisa, bai taldeko kide gisa, gizakiok erabaki asko hartzen ditugu, eta horietako askotarako dauden aukeren artean erabakitzeko orduan, irizpide zientifiko-teknologikoak -oso oinarrizkoak badira eregarrantzizkoak izan daitezke. Izan ere, irizpide egokirik gabe, herritarrok errazago egongo gara boteredunen edo manipulatzaileen menpe. Eta horretarako, garrantzitsua da gutxieneko zientziaezagutza edukitzea. Gainera, zientzia da giza kulturaren zati handi bat eta zientziaren oinarriak ezagutu gabe kultur ondarearen zati hori gabe geldituko litzateke jendea. Hori ere, nire ustez, gutxieneko zientziaezagutza edukitzeko beste arrazoi on bat da. Bestalde, zientzia eta teknologiaren garapen egokiari begira, komenigarria da jendearen atxikimendua. Normalean,
20
KULTURA ZIENTIFIKOAREN GARRANTZIAZ ETA ZIENTZIA DIBULGAZIOAREN MUGEZ
IKASTOLA 207
LA IMPORTANCIA DE LA CULTURA CIENTIFICA Juan Ignacio Pérez Iglesias es el coordinador de la Cátedra de la Cultura Científica de la Universidad del País Vasco. En este artículo habla precisamente de la cultura científica y de la importancia de la divulgación de ésta en nuestra sociedad, pues aunque esté dominada por la ciencia y la tecnología es vaga la noción que se tiene sobre la misma, con el consiguiente peligro de caer en manos de los que ostentan el poder, o peor aún, de los manipuladores. L'IMPORTANCE DE LA CULTURE SCIENTIFIQUE Juan Ignacio Pérez Iglesias est coordinateur de l'Agrégation de la Culture Scientifique à l'Université du Pays Basque. Il nous parle de la culture scientifique et souligne son importance au sein de notre société. Bien que cette dernière soit dominée par la science et la technologie, la culture scientifique reste une notion floue qui court le risque de tomber entre les mains des détenteurs du pouvoir ou, pire encore, des manipulateurs.
aldizkaria.ikastola.net
ezagutzen ez denarekiko atxikimendua zailago lortzen da ezagutzen denarekikoa baino; hortaz, gizarte batean garapen zientifiko eta teknologiko indartsua izateko, lagungarria da jendeak diziplina horien gutxieneko ezagutza izatea, zientziarekiko gizarte-atxikimendua gakoa izan baitaiteke zientziari dagozkion erabaki politikoak hartzerako orduan. Hori horrela, zientzia-eragileek gero eta interes handiagoa erakusten dute zientziaren ezagutza handitzeko eta zientzia gizarteratzeko. Dibulgazioak, baina, eragin mugatua du. Egia da zientziarekiko interesa eta jakin mina handi daitezkeela dibulgaziojardueren bitartez. Baina mugatua da jarduera horien irismena. Azken batean, prestakuntza formala da jendearen kulturaren iturri nagusia. Prestakuntza-sistema da, izan ere, jendearen kulturaren eragile handiena. Eta berdin gertatzen da kulturaren zati den zientziarekin, zalantzarik gabe. Hortaz, nekez lor
dezake zientziaren dibulgazioak prestakuntza formalak lortzen ez duena. Zorionez, -eta euskal herritarroi dagokigunez- gero eta emaitza hobeak lortzen ari dira Euskal Herriko prestakuntzazentroak zientzia eta matematikaren alorretan. Euskal Herriko Unibertsitateak, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz, Kultura Zientifikoko Katedra sortu zuenean, lehenago azaldu ditudan gogoetak izan zituen ikusmiran. Baina, adierazi
“Gizarte batean garapen zientifiko eta teknologiko indartsua izateko, lagungarria da jendeak diziplina horien gutxieneko ezagutza izatea”
bezala, prestakuntza-sistemarena da kultura zientifikoa sustatzearen erantzukizun nagusia. Hortaz, koordinatzen dudan Katedran irakaskuntza-zentroekin elkarekiteko bideak aztertu nahi ditugu gure zereginak ahalik eta modurik eraginkorrenean betetzeko. Asmo horren barruan kokatzen da Katedrak argitaratzen duen Zientzia Kaiera (zientziakaiera.com) hedabide digitala izatea egunotan ospatzen ari garen Kultura Zientifikoko I. Jaiaren anfitrioia. Jai horren testuinguruan argitaratzen diren zientzia dibulgazioko artikulu guztien berri ematen dugu Zientzia Kaieran eta, gainera, euren bloga ez duten idazleei aukera ematen diegu bertan, gurean, euren lanak argitaratzeko. Nahi genuke, noski, Zientzia Kaieran argitaratzen diren artikuluak Euskal Herriko ahalik eta ikastetxe gehienetara iristea eta irakasle eta ikasleentzako baliagarriak izatea. Eta, bide batez, ikastetxe horietako irakasleak animatzen badira, euren artikuluak argitaratzeko zabalik izango dituzte blogaren ateak. Azken batean unibertsitate aurreko mailetan diharduten irakasleak dira euren ikasleentzat egokiak diren testuen maila eta tonuarekin asmatzeko ezagutza onena dutenak. Beraz, nahi duena gure Zientzia Kaieran kolaboratzeko gonbidatuta dago.•
21
XXI. JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK
“ZIENTZIAK IKASI ETA IRAKATSI, ZERTARAKO?�
H
aur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza etapei begira jarri nahi izan dugu gaia. Zientzia egiten al dugu? Zer da irakasten eta bideratzen duguna?ez al gara ba guztiok zientzilari? Zein da zientziak duen lekua gure irakasle jardunean? Atariko hitzaldi batekin hasiko gara, DONOSTIAN, zientziak eta bere dibulgazioak egun duen garrantziaz gogoeta egiteko, martxoaren 10ean, interesa duen edonorentzat zabaldua. Ondoren, GASTEIZEN, 12 eta 13an, kanpoko esperientziak, ideiak eta geureak mahairatuko ditugu. Zientzia hitzak esan nahi duen guztia dugu present eguneroko lanean. Ikasgelan, naturan, jolasean edota familian gaudenean, errealitatea ulertzeko saiakera horixe da zientzia; frogatu eta neurtzea, alegia. Helburua ez da gertakariak zehaztea baizik eta nola gertatzen den ezagutzea. Ikerlari eta aztertzaile gara denok. Matrikula zabalik martxoaren 5a arte. Zatoz gurekin partekatzera. Informazio gehiago www.ikastola.net-en.
aldizkaria.ikastola.net
22
IKASTOLA 207