ARRAKASTAZ TXERTATU DA IKASTOLETAN
Aurrera begira Villabona eta Zizurkilgo Jesusen Bihotza Ikastola, aurrerantzean Zubimusu izango dena, kooperatiba integral bilakatuta, Hego Euskal Herriko ikastola guztiak kooperatiba dira dagoeneko. 2013-14 ikasturte honen hondarreko berrietako bat dugu berau. Aurrera begira jartzen gaituen berrietako bat. EKI proiektua ikastoletan txertatu den ikasturtea izan da amaitzear dagoena, eta amaierako notaren zain, arrakasta handiz txertatu dela da galdetegien bitartez jaso den balorazioa. EKI proiektua, etorkizuna gaur.
• 03
Argazkia egiteko deialdira ikasle kuadrila handia hurbildu zen pozik. Atzean Zubimusu zubia, Villabona eta Zizurkil herriak lotzen duena. ELKARRIZKETA
Villabonako Jesusen Bihotza ZUBIMUSU IKASTOLA bihurtu da / Kooperatiba dira denak. 06 HEZKUNTZA LEGE BATEN AUKERA / Taldean, urrats estrategikoak erabakitzen. 08
ERREPORTAJEA
EKI PROIEKTUA IKASGELAN / Lehen ikasturte arrakastatsuari jarraipena emateko prest. 13 KONFIANTZAREN PEDAGOGIA / Aurrera begira, mende erdia ospatzeko. 16
ORIENTAZIOA
18
IKASTOLAK BANAKA
22 PUNTU EUS / Euskararen domeinua sarean.
Villabona eta Zizurkilgoa zen kooperatiba bilakatzeko Hego Euskal Herrian geratzen zen ikastola bakarra. Hemendik aurrera, ordea, gainontzekoek bezala, herri ekimenetik sortua izanik, izaera hori hobekien ordezkatzen duen egitura izango du; kooperatiba integral bihurtu da.
aldizkaria.ikastola.net
IKASTOLA 209 / 2014ko EKAINA EUSKAL HERRIKO KASTOLAK
2
IKASTOLA 209
S MUSUKA
Villabonako Jesusen Bihotza Zubimusu Ikastola bihurtu da
I
Kooperatiba dira denak
KASTOLEK ASPALDI EGIN ZUTEN KOOPERATIBAREN ALDEKO APUSTUA. 70.eko hamarkadaren amaieran egituraketarik egokien gisa jo zuten kooperatibatan antolatzea. Herri ekimenetik sortuak eta herritarren zerbitzura, kooperatiba zen eta da herri ekimeneko erakunde
bat hobekien islatzen duen antolakuntza. Era berean, kooperatibagintza errotua zegoen Euskal Herrian. Beraz, hautua egina zegoen. Aldaketa, ordea, ez zen goizetik gauera egin. Lehendik sortuak ziren ikastolak guraso elkarteek sortuak, eta asko beste erakunde batzuen gerizpean
3
KOOPERATIBA DIRA DENAK aldizkaria.ikastola.net
Joan den apirileko batzarrean onartu zuten VillabonaZizurkilgo ikastolako kideek kooperatiba integral bihurtzea. Izena ere aldatu diote. Aurrerantzean Zubimusu Ikastola deituko da.
4
(kultur elkarte, tokian tokiko eliza…), egituratze desberdinak zituzten, eta iritziak, baldintzak, ere ez ziren berdinak. Lurraldeka ere egoera oso desberdina zen. Batzuek berehala aldatu zuten titularitatea, beste batzuek bide luzeagoa egin behar izan zuten. 1993an, zenbait ikastolaren publifikazioaren ostean, herri ekimeneko titularitateari eutsi ziotenek argiago ikusi zuten kooperatiba bihurtzea. Azkeneko, bultzada, baina, 1998 inguruan eman zen. Handik aurrera, Hego Euskal Herriko ikastola guztiek egin zuten jauzia. Azkena, oraintxe bertan izan da, Villabona eta Zizurkilen ikastetxeak dituen Jesusen Bihotza Ikastolak apirilaren 8an egindako batzarrean erabaki zuen kooperatiba bihurtzea. “Bai, egia da, azkenak ginen. Bazen garaia salbuespen izateari uzteko, ezta? Prozesua luzea izan da, korapilatsua ere bai, baina azkenean lortu dugu urrats hau egitea, zalantzarik gabe onuragarria izango dena gure ikastolarentzat”, aitortu digute Kontxi Ormazabal eta Nerea Zumeaga zuzendaritzako
kideek. 1965ean sortu zen ikastola, Santio Ikastola izenarekin, guraso talde baten eskutik, Zizurkilgo lokal txiki batean. 1973an, OHO edo EGB hezkuntza lege berria medio, Villabonako San Jose eta Jesusen Bihotza ikastetxeekin bat egin zuen iraun ahal izateko. Horrela sortu zen Jesusen Bihotza Ikastola. “Hasieratik Gipuzkoako federazioari lotu gintzaizkion eta horrela segitu dugu; orain EHIn eta Elkartasun Ikastolak kooperatiben kide ere bagara”. Kooperatiba izan gabe bi kooperatibatan kide izateak ere bultzatu ditu erabakia hartzera. 2012-13 ikasturtean heldu zioten helburuari, eta ikasturte honetan amaitu dute prozesua. Kooperatiba integrala osatu dute, hasieratik argi izan baitzuten langileek ere kooperatibista izan behar zutela. Korapilatsua izan dela aitortu dute, eliza, gurasoak eta irakasleak ados jarri behar baitziren, batzuek titularitatea
Ikastolako Artezkaritza Taldea. Une honetan 406 familia eta 635 ikasle biltzen ditu Zubimusu Ikastolak.
partekatzeko, besteek erantzukizunak hartzeko. “Aldaketa guztiek dakartzaten zalantza, kezka eta urduritasunak izan dira, baina urrats hori egitearen alde agertu dira ekarriko dizkigun onurak ikusita”, diote. Zalantzak eta kezkak argitzen eta kooperatiba bilakatzeko urratsetan EHIk, Patxi Olabarri arduradunaren eskutik, eta Elkarlanek, Javier Sanzen eskutik, emandako laguntza eskertu dute Ormazabalek eta Zumeagak. “Lau gurasoren esku-hartzea ere erabakigarria izan da. Lan handia eta ona egin dute denek”. IRAILETIK AURRERA MARTXAN Artezkaritzan nabaritu dute saltoa. “Orain arte, gurasoek osatutako artezkaritza bazegoen, baina ez zuten erabakitzeko eskumenik. Orain, ordea, artezkaritzaren esku egongo dira erabaki guztiak”. Gurasoek eta irakasleek osatzen dute artezkaritza, eta Elizak bazkide kolaboratzaile gisa dihardu. “Elizako ordezkariak ikastolako guraso eta irakasle ere badira, eta, beraz, oso ongi moldatzen gara elkarrekin”, azaldu du Ormazabalek. Kooperatiba sortu da, eta datorren irailean martxan egongo da. Lan administratibo ugari dago egiteko, ordea, eta horri erabat lotuta dabil Zumeaga: “Lasterketa batean gabiltza, gauza asko lotu behar direlako: subrogazioak, kontzertuen esku-aldatzea…”. Erabat martxan jarri bitartean, dena den, erabakiak hartzen ari dira. Horietatik sinbolikoena izen aldaketarena da. Aurrerantzean ez da Jesusen Bihotza izango, Zubimusu Ikastola baizik: “Zubimusu izena Zizurkil eta Villabona lotzen dituen betiko zubiarengatik aukeratu dugu. Bi IKASTOLA 209
Nerea Zumeaga eta Kontxi Ormazabal Zuzendaritzako kideak, Ikastolen Etxeko atarian.
herriak hartzen dituen ikastola gara, eta batasun hori irudikatu nahi genuen. Gainera, zubi hori da bi herriek partekatzen duten interes kultural, historiko eta artistikoko elementu arkitektoniko bakarra. Zubi horrek, bestalde, Villabona Aiztondo bailararekin lotzen du, hau da, Zizurkil, Aduna, Asteasu, Larraul, Alkiza… Eta zirkulua
ixteko, gure ikastola Zubimusu ondoko eraikin batean sortu zen”.
buru-haustea ere badakar. “Zaharkitzen ari zaizkigun eraikinak berritu beharraz gainera, ikasle IKASTOLA BIZIA guztientzako espazioak egokitzeari 406 familia eta 635 ikasle biltzen ere ekin beharko diogu”. Hori da ditu Zubimusu Ikastolak. “Ikastola sortu berri den kooperatibak bizia da”, dio Zumeagak. “Azken berehala heldu beharko dion zortzi urtetoan %33 hazi da”, erronka handia: azpiegiturak erantsi du Ormazabalek. Pozteko zahar-berritu eta egokitzeko arrazoi sendoa da hori, baina planifikaziori eta lanei ekitea. Erronka handia den arren “ilusio TODAS LAS IKASTOLAS YA SON COOPERATIVAS Tras la decisión adoptada por la ikastola de Villabona-Zizurkil de convertirse en cooperativa integral, ya handiz” ari dira se puede decir que todas las ikastolas de Hego Euskal Herria son cooperativas. Ha sido un proceso lanean, helburu largo, pero al final, se ha conseguido el objetivo: que todas las ikastolas se organicen en instituciones que mejor reflejan sus orígenes de iniciativa social.. nagusia ahaztu gabe: Villabonako TOUTES LES IKASTOLA DÉSORMAIS COOPÉRATIVES eta Zizurkilgo Avec la décision de l'ikastola de Villabona-Zizurkil de devenir une coopérative, toutes les ikastola du Pays Basque sud sont désormais sous cette forme juridique. Le processus fut long mais au final haurrei ahalik eta l'objectif a été atteint et toutes les ikastola sont organisées selon ce modèle qui reflète le mieux leur hezkuntza kalitate origine d'initiative sociale. onena eskaintzea.•
Herri ekimenetik sortuak eta herritarren zerbitzura, kooperatiba zen eta da ikastola bat hobekien islatzen duen antolakuntza.
5
HEZKUNTZA LEGE BATEN AUKERA
TALDEAN,
I
kasturte honen hasieran ikastoletarako lan akordioa negoziatzen ari zela planteatutako ildo beretik, eskualdekako bilerak egin dira maiatzean, ikastoletako zuzendaritza eta erretore kontseiluetako ordezkarien eta EHIko Artezkaritza Kontseiluko eta Zuzendaritzako kideen artean, Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. Ikasturtean zehar ikastolek eta beste hainbat hezkuntza eragilek LOMCE legearen garapenaz eta hura ez aplikatzeko estrategiez, Heziberri 2020 egitasmoaz eta Hezkuntza Sistema Propioa garatzeko bidean Araba, Bizkai eta Gipuzkoan Hezkuntza Lege baten aukeraz jorratutako bideak azaltzeko eta haien inguruan ikastola bakoitzak dituen kezkak eta ikuspuntua ezagutzeko eta beharrezko argibideak emateko planteatu dira maiatzeko bilerak. Abenduan ikastolek eta LAB sindikatuak hitzartu zuten Lan Akordioaren baitan adosturiko interpelazio lerroa jorratzeko ere bai Batzar handi batera deitu beharrean, eskualdekako bilerak egiteak ikastola guztien iritziak jasotzeko bidea errazten zuela iritzita, eskualdekako hamar bilera egin dira maiatzean. Guztira ikastoletako 250 ordezkarik hartu dute parte bilera horietan, eta EHIko Artezkaritzak nahiz Zuzendaritzak baieztatu dutenez oso aberasgarriak izan dira, ikastolen iritzi trukaketan urrats handiak egin dira
6
eta nork bere eskualdean gai Maiatzean egin diren hauek bizi dituzten modua hamar bileretan ezagutzeko oso baliagarriak ikastoletako 250 izan dira. Ezin ukatuzkoa da abagu- ordezkarik hartu dute ne berezi eta oso garrantzitsuan parte, eta EHIko dagoela Hezkuntza komunitatea. LOMCE legea dago, euskal Artezkaritzak nahiz hezkuntza sistemari eta euskal Zuzendaritzak curriculumari zuzenean eraso baieztatu dutenez egiten dien Espainiako Hezkuntza Lege berria. Aspaldi esana oso aberasgarriak dute ikastolek eta hezkuntza era- izan dira. gile gehiagok horrelako erasoetatik babesteko eta gure haurren etorkizuna sendotzeko tresnarik eragingarriena Hezkuntza Sistema Propioa edukitzea dela Euskal Herri osoan. Bide horretan, Legegintzaldi honek aukera ireki du Araba, Bizkai eta Gipuzkoan Hezkuntza Lege bat garatzeko. Gobernuan den alderdiak eta oposizioko EH Bilduk eta PSE-EEk euren programetan sartu zuten, eta Eusko Jaurlaritzak mahai gainean jarri du Hezkuntza Legearen aukera.
IKASTOLA 209
aldizkaria.ikastola.net
Hezkuntza komunitatean uneotan diren gai garrantzitsuenak ardatz hartuta, ikastolek eskualdekako bilerak egin dituzte maiatz honetan, denbora gutxi barru ziurrenik antolatu eta hartu beharko diren erabakien gainean hausnartu eta talde gisako planteamenduak
a dosten joateko.
Batzar handi batera deitu beharrean, eskualdeko bilerak egiteak ikastola guztien iritziak jasotzeko bidea errezten zuela ebatzi zen.
Ikastolen aldetik, EHIko Artezkaritzak eta Zuzendaritiketa gainditu, eta ikastetxeek eskaintzen dutzak birritan esan duten gisan, Hezkuntza Sistema Proten zerbitzu publikoan oinarritzea; titularitate pupiorako urrats gisa ulertu behar da EAErako Hezkuntza blikoa duten ikastetxeek eta herri ekimenetik sorLege bat izatea, egungoa, besteak beste, zaharkitua baitutakoek trataera bera izatea, finean, eskaintzen tago eta titulartasun publikoa duten ikastetxeentzako egiduten zerbitzu publikoaren arabera. na baita soilik. Legeak bildu beharko lukeen beste puntu bat Hezkuntza lege berri hori Jaurlaritzaren Heziberri litzateke hezkuntza sistemak euskal curriculuma eta 2020 planean txertatzen da. Plan horretako beste bi puneuskara ardatz hartzen duen eleaniztasuna bultzatuak (Hezkuntza markoa eta curriculum dekretuak), datzea eta oinarritzea. Era berean Legeak bermatu begoeneko hitzartuta edo hitzartzen bidean dira, Jaurlariharko luke sareen finantzazio egoki eta ekitatiboa; ikastzak hezkuntza eragileekin (tartean tetxe guztien funtzionamendurako eta garaikastolak) egin dituen bileretan. penerako behar den finantzaketa hain zuLOMCEren ezarpena Hezkuntza lege berria ere eragile zen ere. Azkenik, legeak langileen egoeradesberdinen adostasunez atera be- saihesteko ren hobekuntza ekarri beharko luke: iraharko da aurrera. kasleen homologazioaren bidean, dedikaestrategiaz, Heziberri Eskualdekako bileretan, ikastozioa, prestakuntza… aintzat hartuta. 2020z eta EAErako lek lege berri horrek bildu beharko Horrela, zerbitzu publikoaren garalituzkeen puntuak aurkeztu eta ez- balizko hezkuntza penaren eskutik, aukera berdintasun tabaidatu dira, hezkuntza zerbitzu lege baten aukeraz eta gizarte kohesioa bultzatzearekin publikoa dela oinarrituta eta hortik batera, ikasle guztien eskola emaitzen iritziak kontrastatzea hobekuntza lortu beharko litzateke. abiatuta. Alegia, ikastetxeen titularitatetik abiatuta egiten den egungo zuten helburu bilera Hori da, uneotan, ikastolen publiko eta itunpekoaren arteko za- horiek. apustua.•
RÉUNIONS AU FORT TAUX DE PARTICIPATION Courant mai se sont déroulées dix réunions de conseils des directeurs et parents des ikastola d'Araba, Biscaye et Gipuzkoa. L'objectif de ces réunions était faire le point avec toutes les ikastola sur les procédures mises en place pour faire face à la loi sur l'enseignement du Gouvernement espagnol et définir les étapes pour une loi sur l'enseignement de la CAB. Elles ont été animées et ont connu un fort taux de participation.
7
EK eki
8
IKASTOLA 209
KI
proiektua ikasgelan Lehen ikasturte arrakastatsuari jarraipena emateko prest Eredu pedagogiko berri eta berritzailea jarri da martxan aurtengo ikasturtean Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ikastoletan, EKI proiektuaren bitartez. Ikasturte honen hondarrean, balantzea egiten hasita, esan daiteke arrakasta handiz txertatu dela EKI DBH 1eko geletan. Heldu den ikasturtean arrakasta hori berresteko prest da dagoeneko DBH 2rako proiektua.
E
KI proiektua ez da ikasmaterial berri huts bat. Harago doa, eredu pedagogiko berri bat biltzen du bere baitan, hezkuntza paradigma aldaketa. Euskal Curriculuma garatzen du, konpetentzietan oinarrituta eta integrazioaren pedagogiaren bitartez. Aurten hedatu da Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ikastoletara, eta, mailegu sistemaren ondorioz, heldu den ikasturtean Nafarroakoetara iritsiko da. Ikasturtea amaitzen ari dela, behin betiko balorazioa egin ezin daitekeen arren, ikastoletara bidalitako galdetegien erantzunek berretsi egin dute aurreikusitakoa, alegia, harrera eta emaitza onak izan dituela EKIk ikastoletan. Arrakastaren giltzetako bat izan da prestakuntza, ikasmaterial berri hauen, eredu pedagogiko berri honen prestaketan aurretik egindako lana: “Proiektuaren planteamendua eta lanketa azkeneko bost urteetatik datoz. Azken batean, zuzendariekin eta
ikasketa buruekin aurrera eramandako prestakuntzaren bitartez, EKAren bitartez, etorri gara apurka apurka honaino. Eta materialaz gain, besteak beste lanketa eta sentsibilizazio horren eraginez, lortu dugu EKI proiektua ikastola guztietara eramatea”, azaldu du Ikastolen Elkarteko DBHko koordinatzaile Manu Aurrekoetxeak. “Erabilera masiboa izan da EKIk proposatzen dituen sei arloetan, eta orain egin diren galdetegi eta inkesten emaitzak ikusita, gauzak hobetzeko baditugun arren, arrakasta handiko proiektu bat izan dela berretsi dugu. Baina argi utzi behar dugu EKI ez dela proiektu itxi bat; aitzitik irekitzen ari garen proiektu bat da. Denon artean eraiki behar dugun proiektua baita”, zehaztu du Aurrekoetxeak. EDUKIAK, KONPETENTZIAK, EBALUAZIOA… Berrikuntza asko ekarri ditu EKIk: “Edukiak ikastea baino gehiago, ikasitako eduki horiek bizimoduko aspektu edo egoera guztietan erabiltzen ikastea xedetzat edukitzea da berrikuntza
9
EKI PROIEKTUA IKASGELAN
Oiartzungo Haurtzaro Ikastolan, Natur Zientzietako irakasle den Josu Arotzena, Pili Lizaso ikasketa burua eta Josune Saizar koordinatzailea Eki proiektuaren balorazioa egiten.
nagusietako bat”. Alegia, konpetentziak eskuratzea, ikaslea konpetente egitea. “Badaude beste ekarpen batzuk: ikaslearen profiletik abiatzea, jakitea 16 urterekin, derrigorrezko hezkuntza amaitzerakoan, gure ikasleek zer behar duten; gaurko gizartean beharrezkoa den konpetentzia digitala lortzea ere berrikuntzetako bat da, IKTak ez izatea gauza osagarri bat, baizik
10
eta arlo guztietara eramatea, egunerokotasunean kokatzea”, dio Aurrekoetxeak. Ebaluazio sisteman ere berrikuntza dakar EKIk. Gai honetan ere, Aurrekoetxeak lehenago emandako ideia batean sakontzen du, alegia, elkarrekin garatu beharreko proiektua eta lanketa dela: “Gure asmoa ez da izan ebaluazio sistema goitik behera ezartzea. Aitzitik, prozedura guztion artean eraiki behar dugu; irakasleekin, ikastolekin, ikasketa buruekin… Aurten abiapuntua egin dugu, hurrengo urteetan joango gara hori sistematizatzen, eta nik itzelezko ilusioa daukat hori oso ondo egingo dugun gauza bat izango dela. Ikastoletan egingo dugun gauza bat izango da bereziki, eta horrek marka bat ezarriko du. Ez dugu ahaztu behar ikastola ereduak bere ereduari dagokion curriculuma eraiki behar duela. Curriculum planteamenduak
malguak dira, aldakorrak dira, urterik urte edo etapaz etapa aldatu eta moldatu egin behar dira, eta oraingo honek balio izan behar digu hurrengo urteetarako erreferente izateko gure ikastolentzat. Guk ikastola guztiekin landuko dugu proposamen bat, eta ikastola
Manu Aurrekoetxea: “Erabilera masiboa izan da EKIk proposatzen dituen sei arloetan, eta orain egin diren galdetegi eta inkesten emaitzak ikusita, gauzak hobetzeko baditugun arren, arrakasta handiko proiektu bat izan dela berretsi dugu”.
bakoitzak egokituko du bere toki eta bere ezaugarrietara”. Planteamendu berriak nola eragin die ikasleei? Aurrekoetxeak, galdetegien emaitzak ikusita, azpimarratu du ikasleak motibatuago daudela: “Batetik, erabiltzen diren teknologiak elementu motibagarriak direlako; gailu horiek dagoeneko ez dira aisiarako soilik, baizik eta lanketa bat egiteko: dela informazio bila, dela aurkezpen bat egiteko, edo aurrekontu bat egiteko… Eta horretan, oro har, ikasleak motibatuagoak egon dira. Noski ikaslez ikasle lanketa sakonago bat egin behar da ondo ebaluatzeko, baina, oro har, ondo hartu dute materiala. Ikasleek, gainera, ikasturte hasieratik dakite zein helburu lortu behar duten, eta autoerregulaziorako proposamenak ere badaude, ikaslea ohar dadin helburu horiek lortzen ari den edo ez”.
IKASTOLA 209
aldizkaria.ikastola.net zuzena izan dela, egindako eskaintza zuzena dela eta egiten ari garen bideak, euskarri desberdinetan, bide zuzena direla etorkizunerako”.
EKIREN ESPERIENTZIA IKASTOLA BATEAN Manu Aurrekoetxeak argazki globala aurkeztuta, IKASTOLA aldizkariak ikuspegi lokala ere jorratu nahi izan du. Orotara 47 ikastolatan hasi dira EKI lantzen. Horietarik bat da Oiartzungo Haurtzaro Ikastola; EKI digitala ere landu duen ikastoletako bat da, gainera. Pili Lizaso ikasketa buruarekin, Josune Saizar koordinatzailearekin eta Josu Arotzena Natur zientzien irakaslearekin jardun dugu. Haurtzaron, ikastola guztietan bezala, argi zeukaten DBH1eko irakasle talde osoak hartu behar zuela parte EKI proiektuan: “Erabaki genuen talde bezala proiektuan denok murgiltzea. Eta horrekin batera, ikasturtean zehar proiektuaren garapena ere elkarrekin aztertu dugu.
EKI DIGITALA Konpetentzia digitala ikastola guztietan ari dira lantzen jarduera batzuen bitartez. Arlo guztietan lantzen dute konpetentzia digitala. Baina EKIk beste aukera bat ere irekiko du aurki, ikasmaterial guztiak digital izatea, alegia, euskarri guztia digitalean eskaintzea. Elgoibar, Arizmendi, Haurtzaro eta RM Azkue ikastoletan aurten modu esperimentalean hasi dira erabiltzen EKI digitala. Datorren
ikasturtean esperientzia beste ikastola batzuetara hedatuko da. “Une honetan egiten ari garen jarraipenarekin, ikastola hauetan ikusten ari dira itzulerarik gabeko bidean sartu direla. Beraiek jada ez dute pentsatu ere egiten paper euskarrira itzultzea, osotasunean digitalean lan egitea baizik”, azaldu du Aurrekoetxeak. Ez zuten uste konbentzimendu hori hain azkar iritsiko zenik, nahiz eta espero zuten digitalaren aldeko apustua iritsiko zela. “Horrek frogatzen du egindako proposamena
Ikasleak motibatuago egon dira EKIk proposatzen duen lan egiteko moduarekin; gainera, ikasturte hasieratik bazekiten zein helburu lortu behar zituzten, eta autoerregulaziorako proposamenekin bazekiten helburuak lortzen ari ziren edo ez.
Metodologia, ebaluaketa, ikasleen taldekatzea… zorrotz jarraitu dugu”, adierazi digute. EKI digitala Natur Zientzien alorrean erabiltzen ari dira Haurtzaron. “Zientzia esperimentalean jardun dut, Teknologian ere bai, Informatikan. Zientzia esperimentalean eginak genituen pausoak justifikatu egin ditu metodologia berri honek, EKI proiektuak. Noski, hau ez da gauza itxia, eta oraindik gehiago findu behar dugu, baina aurretik hartutako bidea justifikatu egin du EKI proiektuak, batez ere digitalean”. EKI proiektuarekin irakasleen, ikasleen eta gurasoen rolak ere aldatu egin dira: “Azken finean, funtzionamenduan irakasleak nukleo zentral bat izateari utzi dio, eta taldeak hartu du garrantzia gehiago. Taldeak antolatzea, bakoitzak nola funtzionatu… Irakaslea ez da hain zentrala; elementu zirikatzailea, gidatzailea bihurtzen da irakaslea”. Aldaketa horrek, ikaslea ikaskuntza prozesuan aktiboago izatera bultzatu du: “Helburuak ikusten dituzte, zertan ari diren gehiago jabetzen dira. Oraindik kosta egiten zaie
11
EKI PROIEKTUA IKASGELAN <
aldaketara moldatzea, baina, batzuek errazago, besteak mantsoago, urrats hori egin dute ikasleek ere”. Ikasleek aldaketa urduritasunez hartu zuten hastapenean, Haurtzaroko hiru ordezkariok aitortu dutenez. “Urduri, proiektu berri bat baita, eta ez baitute aurrekoen erreferentziarik”. Horregatik, azpimarratu dutenez, hastapen horretan tutoreen lana, funtsezkoa izan da: Patxadaz eraman behar izan da, eta patxada hori hartu dute ikasleek. “Ohartu dira aldaketa izan den arren moldatzeko gaitasuna badutela eta lortu dute. IKTen erabileran izugarri antzeman da hori, aurkezpenak egiteko orduan, edo informazio bat bilatzeko orduan… IKTak erabiltzea ohikoa bihurtu zaie, eta lanabes gisa duten balioaz ohartu dira”. Proiektuan irakasle talde guztia sartu izanak ere lagundu du aldaketa horren trantsizioan: “Erreferente garbiak eta zehatzak dituztelako eta komunak. Denok hitz egiten dugu konpetentziei
12
buruz, denok ditugu lan ildo eta metodologia berdinak. Denok bide beretik goaz eta haurrak ere bide horretatik doaz”. Gurasoei ere aholkularitza lana eman zaie, “haientzat ere berria izanik, beren haurrei ikasketetan laguntzeko metodo berriak erabili behar izan dute eta”. EKIk ebaluazio sisteman ere aldaketa ekarri du. “Ebaluazioaren planteamendua moldatu beharra izan dugu. EKIk planteatzen du ikasleen amaierako profila finkatzea, amaierako konpetentziak, arlokakoak, ikasleen autoerregulazioa… Proiektu honek horiek denak integratu egiten ditu, eta Ostadarrekin alderatuta aldaketa handiena hor daukagu. Aldaketa kualitatibo hori oso garrantzitsua da. Irakasleon formazio saioetan behin eta berriro mintzatu gara ebaluazio planteamendu berriaz. Eta barneratu dugu”. Eta talde lanean egin dute planteamendua: “Denok iritsi ginen adostasunera, eduki baliabideez gain lorturiko konpetentziak ebaluatuko genituela, denboralizazioak zehaztu genituen, aurretik genuen ebaluazio sistema moldatu eta gaurkotu dugu. Iritsi gara horretara”.
aldizkaria.ikastola.net
Ikastola gehienetan EKIren sei arloetan murgildu izanak erraztu egin du EKIren planteamendua: irakasle denek norabide bakarrerantz egin dute arraun, eta ikasleentzat eta gurasoentzat mesedegarri izan da.
AURRERA BEGIRA DBH 1n hasi da aurtengo ikasturtean EKI proiektua. Datorren ikasturterako ikasleek DBH 2ko ikasmaterial berriak edukiko dituzte, eta hurrengo bi urteetan DBH 3 eta DBH 4koak. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eredu pedagogikoari buruz ari gara orain arte, baina EKIk planteatzen dituen berrikuntza horietako asko eta asko Lehen Hezkuntzara, Batxilergora eta Lanbide Heziketara igarotzeko asmoa ere badu Ikastolen Elkarteak.•
ÉXITO DE LA IMPLANTACIÓN DEL PROYECTO EKI Este curso escolar que ya está finalizando ha sido el año de la implantación del proyecto EKI en las ikastolas de Araba, Bizkaia y Gipuzkoa (debido al sistema de préstamo de los libros de texto, en Nafarroa se implantará el próximo curso). A falta de los resultados finales, se puede hablar ya de un éxito, teniendo en cuenta las respuestas recibidas desde las ikastolas. Hemos visitado una de ellas: la ikastola Haurtzaro de Oiartzun. SUCCÈS DU PROJET EKI L'année scolaire écoulée a été celle du démarrage du projet EKI dans les ikastola d'Araba, Biscaye et Gipuzkoa (système de prêt de manuels scolaires, mise en place en Navarre l'année prochaine). On peut dores et déjà parler de succès compte tenu du nombre de demandes émanant des ikastola. Nous avons rendu visite à une ikastola participant au projet, l'ikastola Haurtzaro de Oiartzun.
IKASTOLA 209
KONFIANTZAREN PEDAGOGIA
AURRERA BEGIRA, MENDE ERDIA OSPATZEKO
Interes berezia sortu du Konfiantzaren Pedagogiak bere I. Bilgunean. Zinema aretoa bete zen, eta zer esan handia ekarri du. Eskubiko argazkian Koldo Tellitu Lekeitioko alkatearekin, Maitane Larraurirekin. Beheko argazkian Rafael Cristobal eta Hubert Montagner ezker-eskubi.
L
EKEITIOko Ikusgarri zinema aretoa jendez mukuru zela egin zen Konfiantzaren Pedagogiaren I. Bilgunea, iragan maiatzaren 9an eta 10ean. RM Azkue ikastolako zuzendari Jose de la Torre arduratu zen irekiera ekitaldiaren gidaritzaz, eta Lekeitioko alkate Maitane Larraurik, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Berritzeko zuzendari Begoña Garamendik eta Ikastolen Elkarteko lehendakari Koldo Tellituk hartu zuten hitza. “Haurraren ahalmenak errespetatzea eta sustatzea” du helburu Konfiantzaren Pedagogiak, eta arreta berezia eskaintzen dio eskolaespazioari, ikasketa denborari, ikasleen arteko harremanei baina baita ikasle-irakasle-guraso harremanei ere, eta
berrikuntzak proposatzen ditu ikaskuntza prozesuan eta jardueretan. Hubert Montagner zientzialari eta doktore bretoia da pedagogia honen aitzindari, eta berau izan zen Lekeitioko I. Bilguneko hizlari nagusia. Haurren erritmo biologikoei buruz mintzatu zen Montagner, eta horrek eskola-denboraren antolaketan hartu beharko lukeen garrantziaz. Montagnerrekin batera, solasaldia gidatzen, Rafael Cristobal aritu zen. Biek Korsikako Monticello eskolaren esperientziaren berri eman zuten beste hitzaldi batean, hain zuzen ere hura sortzeko eta gauzatzeko oinarritzat hartutako datu zientifikoen berri eman zuten. Ez zen izan esperientzia praktiko bakarra. Aranzadi, Arizmendi eta RM Azkue
ikastolek ere eman zuten euren esperientziaren berri; proiektu pedagogikoa eta arkitektonikoa uztartuta garatzen ari diren esperientziaz aritu
ziren.Askotariko adimenak edo inteligentziak ere hizpide izan zituzten Lekeitioko jardunaldietan. Javier Bahon mintzatu zen gai horretaz, eta haurrei pentsatzen irakastearen premiaz ere jardun zuen. Amaitzeko, Lorea Agirre eta Iñaki Eizmendi euskaldun identitateaz eta haur hezkuntza gaitzat hartuta jardun zuten larunbateko saioan. Konfiantzaren Pedagogiaz hausnartu eta hura garatzeko eta hedatzeko modu honetako foroa jarraitzeko asmoz hasi da. Hurrengo urteetan ere izango du segida. RM Azkue ikastolak bere webgunean (www.lekeitiokoikastola.net) eskegi du Bilguneko dokumentazio guztia, bai idatzizkoa, bai ikusentzunezko dokumentazioa.•
13
iks
SEKULAKO MAILA ETA SARI BEREZIAK 6. ELKAR ILUSTRAZIO ETA IPUIN LEHIAKETAN Haurren artean irakurzaletasuna, marrazketa eta sormena bultzatzeko xedearekin antolatu da 6. urtez Elkarreko Ilustrazio eta Ipuin lehiaketa. Erantzuna ez da txantxetakoa izan, guztira 6.536 lan jaso baitira, horietatik 5.694 ilustrazioak izan dira eta 842 ipuinak! Hamar urte baino gaztetxoagoek Alaine Agirreren “Letra txarra daukat eta zer” ipuinean oinarrituta marrazkia egin behar izan dute, eta 16ra bitartekoek Iban Barrenetxearen ilustrazioa ipuin bihurtzea eskatu zaie. Beste behin ere, epaimahaiak lanen kalitatea azpimarratu du.
Sarien aldetik, bi berrikuntza izan dira aurtengo edizioan. Batetik publikoaren saria jarri da martxan ilustrazioen kategorian, Irrien Lagunak-en eskutik. Itxaso Larraiotz Txurruka – Tafallako Garces de los Fayos Ikastolako haurra izan da boto gehien jaso dituen ilustrazioa 2279 botorekin, eta bere saria Irrien Lagunak-en material sorta bat izan da. Horretaz gain, bere ikastetxean, Tafallako ikastolan, Irrien Lagunak Klubak ikuskizun bat eskainiko du ekainean. Bestetik, idazlanen maila altua ikusita, epaimahaiak aipamen bereziak izendatu ditu kategoria guztietan, eta horiek, Elena Barrenetxearentzat, Arantza Abrejorentzat eta Ane Contrerasentzat izan dira. LANAK IKUSGAI Lan hauek guztiak ikusgai daude elkar.com webgunean, eta Aieteko Kultur Etxean, ekainaren 6tik irailaren 7ra, Donostia Kulturarekin elkarlanean antolatutako erakusketan, hurbildu nahi dutenentzat.
Ipuinetako eszenak imajinazio handikoak izan dira, eta proposatutako irudiari ongi egokituak. Ipuin askotako protagonistak familia pobretan kokatu dira, eta etxe kaleratzeak, janari falta, haur umezurtzak eta beste ikusi ahal izan dira lanetan. Iban Barrenetxearen irudiak iradokitzen zuen giroari edo bizi dugun garaiari dagozkion ipuinak izan dira. Beste berezitasun bat, euskalkien erabilera izan da, gaztetxo asko animatu baitira beren euskalkietan idaztera.
Israel Hernando
Uxue Mariñelarena, A mailako irabazlearen ipuinetik ateratako pasarteak honela dio: “Hasieran ez zekiten nola joan, baina sortzen ari ziren bizikletari begiratuz ideia bat bururatu zitzaien: bizikleta hura globo bati lotuz, txoriak bezala hegan eginez, Amazonasera iritsiko ziren. Horretarako, globo erraldoia ganbaran zeuden praka zaharrekin sortu zuten”. Ilustrazioetan, inoiz baino material gehiago erabili direla nabarmendu behar da: brilantinak, collage-ak eta digitalizatutako marrazkiak, besteak beste.
Haizea Larrea
Inhar Aranberri
Itxaso Larraiotz
SARIDUNAK MAILA M
SARIA M
IZEN-ABIZENAK M
HERRIA
M
ILUSTRAZIOA A A
1º saria 2º saria
Israel Hernando Gaiztarro Sara Moreno Fernández
Donostia Bilbo
B B
1º saria 2º saria
Haizea Larrea Xabier Telletxea Ibanez
Erandio Bermeo
C C
1º saria 2º saria
Inhar Aranberri Rozas Josu Odriozola
Bera Donostia
Itxaso Larraiotz TxurrukaTafallako Garces de los Fayos Ikastola
Tafalla
Publikoaren sariaIrrien Lagunak-en eskutik
A A
IPUINA
IPUINAREN IZENBURUA
1º saria 2º saria
Kepa eta Pantxika bidaian
A
Uxue Mariñelarena Agirrezabala Mugiro Jeanne Laborde Donibane Lohitzune Aipamena Elena Barrenetxea Urretxu
Altxorra galdua Susko txoriaren arrautza
B B A
1º saria Oihane Gurrutxaga Luengo 2º saria Martin Irigoras Aipamena Oihana Amoros Abrejo
Legazpi Zaratamo Arantza
Bidaia handia Benetako altxorra Hegan, txoriak bezala
C C C
1º saria Andoni Agirre 2º saria Naia Begiristain Etxezarreta Aipamena Ane Contreras Perez
Irun Lazkao Durango
Nire mundua Hegalikleta Munduratze apokaliptikoa
ORIENTAZIOA
aldizkaria.ikastola.net
KOMIKIAK
XABIROIREN
ATARIAN KADA EA ALA EZ SIN HAMAOR ESTEA EGITASMOAN SINEST GURE ESKU DAG EI, GUZTION ARTEAN LAGUNDUTA / BESTE HAMAR URTE, EDO BESTE HOG
XABIROIK EUSKAL KOMIKIGINTZA BERPIZTU DU.
WEB GUNEAK
JAKIN
EHULKUREN AHOLKUAK
ON-LINE - IKASTAROA
www.jakingunea.com
ZURE EUSKARA MAILA HOBETZEKO.
EUSKAL HERRIAZ GOZATZEKO.
Fitxa didaktikoen bilduma (20062010) ARGITALPENA UPV/EHUko Euskara Zerbitzuak 2006. urtean ekin zion hizkuntza-aholkuak banatzeari, aldian-aldian, fitxa didaktikoen bidez unibertsitateko kideen artean. Hemen duzun argitalpen hau bost urtean, 2006tik 2010era bitartean, Euskara Zerbitzuak argitaratu dituen fitxa didaktiko guztien bilduma da, arloka sailkatua eta, bilaketak erraz egiteko, barneloturen bidez aurkeztua. PDF pisutsua da, halabeharrez, eta gomendatzen dizugu bilaketak PDF hau zure ordenagailura deskargatuta egitea. EHULKUren aholkuak argitalpena (pdf, 47 Mb).
Euskal Herriaren historia ezagutzeko ikastaroa antolatu du Nabarraldek. Urrian hasiko da eta online bidez egingo da. Euskaldunon historian gertaera eta mugarri gogoangarriak aztertuko dira, eta baita oroimen lekuak, lurraldetasuna, identitatea, ondareaâ&#x20AC;Ś Bi hilabete eta erdiko iraupena izango du: urritik abendura. Ikastaroa Nafarroako Gobernuak homologatua da Nafarroako Ikastolen Elkartearen bidez. Ikasleak 9 kreditu jasoko ditu ikastaro amaieran. Informazio oro www.nabarralde.com edo 948 211 057 telefonoan.
BERRITU EGIN DA GOITIK BEHERA.
Jakin, euskal kulturaren gaineko pentsamendua eraiki eta eragiteko helburua duen egitasmoa da. Webgunea (www.jakingunea.com) 2014an berritu du goitik behera, eta Jakin aldizkaria du oinarri: 1956tik gaur egun arte kaleratu diren 246 zenbakiak digitalizatuta jasotzen ditu, eta bilatzaile indartsu baten bitartez edonorentzat kontsultagai daude. Aldizkaria atalaz gain, Jakinen ondarea eta aurrera begirako asmoak biltzen dituzten beste atal hauek ditu webguneak: Liburuaren Behatokia, Argitalpenak, Gogoeta, Bilgunea eta Memoria.
16
IKASTOLA 209
D
atorren ikasturtean XABIROIk hamar urte beteko ditu; hiru dozena zenbaki eta milaka bineta zorroan. Entzute handiko egile sare emankor batean oinarrituta, XABIROIk euskal komikigintza berpiztu du, eta komikia lehen aldiz Euskadi Literatura Saria irabaztera eraman du. Harkaitz Cano idazlea, adibidez, hasieratik izan da egile sare horren kide: “XABIROI azken hamar urteotan sortu den kultur egitasmo ilusionanteenetako bat da, hain kukurrukutua den alor ezberdinen arteko sinergia transbersala sustatu duena, eta, sustatu ez ezik, bere hilobitik euskal komikia atera duena”. Baina XABIROIk ikastolen mundutik kanpo izan duen oihartzuna ez da nahikoa izan ikastolen artean behar besteko finkatzea edukitzeko, eta azken hilabeteotan XABIROI hartzeari utzi dioten ikastolen kopuruak gora egin du.
Dani Fano, aldizkariko koordinatzaileak, XABIROIri garai zailak egokitu zaizkiola aitortzen du: “Ikastolek, gainerako munduak bezala, arazo ekonomikoak dituzte. Gainera, Xabiroik ez du harrera berbera izan ikasleen artean. Ikastola batzuetan oso gustura irakurtzen dutela esaten digute eta beste batzuetan, aldiz, ia jaramonik ez diotela egiten. Zaila da ikasleek aldizkariarekiko duten atxikimendua neurtzea. Baina, gure esku dago egitasmoan sinestea ala ez sinestea. Azken batean, auzolan kontua da. Harpidetza kopuru batetik behera aldizkaria ez da bideragarria izango. Ikastola gero eta gehiagok harpidetza uztea erabakitzen badu, hartu nahi dutenak ere gabe geldituko dira. Baina guztion artean lagunduta biziraupen luzea izan dezake Xabiroik. Beste hamar urte, edo beste hogei”. Hala izan bedi!•
LIBURUAK
JOKOA
EUSKARBEL EUSKARAZ TREBATZEKO, FAMILIAN ETA LAGUNEN ARTEAN JOKATZEKO.
NATURA ZENBAT LEKU EDER DITUGUN INGURUAN, ZENBAT NATURA-MIRARI ESKURA, HEMEN, etxean, ondo-ondoan aurtengo udako oporretan gozatzeko. Paisaiak aipatuta, aukera ugari daude: mendi bueltak dituzu, oihana eta basamortua, aintzirak, itsasoa eta ibaia, denak ere autoz ala oinez eskura. Horietan guztietan, animaliak eta loreak izango dituzu ikusgai; erne begi eta belarriak, ustekabeko ugarirekin egingo baituzu topo! Sua editorialaren liburuak dira.
Jokoaren ardatza hitz gurutzatuak egitea da. 100 fitxa ditu, balio ezberdinekoak, eta taula bat. Letrak hartzean zoria da nagusi, baina jokalariak trebetasuna erakutsi behar du, egokitu zaizkion letrak erabilita hitzak osatuz, ahalik eta puntu gehien lortzeko. Hitzaren balioa bikoiztu edo hirukoiztuko da laukitxoaren baitan. Jokalari bakoitzaren puntuazioa pilatuz joango da partida bukatu arte, eta puntu gehien lortzen duenak irabaziko du jokoa. Euskarazko bertsioa Ikastolen Elkarteak du argitaratua.
17
IKASTOLAK
Armentiako basoan barrena, lau kilometro eta erdiko zirkuitua, adin guztitara egokitutako kirol-eguna.
ARMENTIA IKASTOLA
ARMENTIA KROSS-BTT-LASTERKETA BEDERATZIGARREN URTEAN SORMENEZ BETEA Talde berri batek hartu du aurtengo gidaritza, lehengoaren lekukoa hartuta. Ingurune zoragarrian, Armentiako basoan, euskararen aitzakian familia-ekintza bihurtzea du helburu. Ongi antolatutako egun pasa izan da, kirol eta festa nonahi, korrika eta bizikletan, zozketak eta sariak. Baita Izaskun Basarasen aldeko oroitzapen eta omenaldia ere.
Bartzelonako konferentzia hau azaroan egingo da, eta bertara estatu guztiko gazteen ordezkariak joango dira.
ELGOIBAR IKASTOLA Red Bay badian hondoratutako San Juan baleontzia berdin berreraikitzeko egitasmoa aurrera doa eta, 2016an, ontzia itsasoratuko dute.
EAEKO V. CONFINTEAN IKASTOLATIK BARTZELONARA Ikastetxe Jasangarriek osatzen duten IRAES 21 sarean dago ikastola hasieratik. Ingurumenarekin lotutako gaiak lantzen dituzte, baita erabakiak hartu ere, hala nola, mezuak zabaltzea, birziklatzea, energia eta ura aurreztea… Aurten 29 eskolak hartu dute parte, eta Elgoibarko ikastolari egokitu zaio ordezkaritza Catalunyara eramatea.
JASO IKASTOLA
IKI MILIKILI KLIK! MUSIKALAK GAINDITU DITU MUGA GUZTIAK
PIARRES LARZABAL KOLEGIOA
SAN JUAN BALEONTZIAREN BIDETIK ABENTURA BERRIAK Bi urte eta erdi dira proiektuan sartu zirela. Tokian-tokiko bisitak egiteko aukera izan dute aurten, Sakanako basoa deskubritu, Ezkio-Itsasoko Igartubeitia eta Albaola-Ondartxo museoak bisitatu. Eta klase garaian hamaika lan egin dituzte, Beothuc komikia, itsasgintzako geometria, korsarioei buruzko jolasak, CD-a grabatu… Egitasmoak darrai!
18
Bizikidetza helburu, DBHko ikasleek sortu dute musikala, oraingoan bigarrena. Txanpon Baten Truke musikalak izandako arrakastaren ostean, oraingoan IKI MILIKILI KLIK! Izena emateko orduan kasting-a pasa eta bakoitzaren trebezia edo zaletasunaren baitan egiteko bat egokitu zaio. Guztira 53 ikasle egile, gidoilari, dantzari, musikari, attrezzogile, komunikatzaile… ariko dira, eta ikuskizuna euren esku izango da, hiru irakaslek atzetik laguntzen duten arren. Dagoeneko zortzi emanaldi egin dituzte Nafarroan. Azaroaren 28an Donostiako Victoria Eugenian izanen dira, ordu eta laurdeneko musikalarekin.
Ikasleak dira sortzaileak, egileak eta garatzaileak. Adostu egin behar dute, eta euren arteko elkarbizitza hobetzeko bide bat da.
IKASTOLA 209
“aldizkaria.ikastola.net” web gunean duzu, irakurle; bertan informazioa osatuagoa aurkituko duzu paperean argitaratutakoa baino. >>
aldizkaria.ikastola.net
AITA LARRAMENDI IKASTOLA
EUROPAKO SEI IKASTETXEREKIN BATERA EGUZKI-ENERGIA KOTXEA DISEINATZEN Comenius markoan, Europa mailako proiektuan parte hartu dute DBH3ko ikasleek. Proiektu fisiko ezberdinak egiten dituzte bi urteren buruan, eta aurten eguzkiaren energiarekin dabilen kotxe bat landu dute. Hungariara joan dira hori erakustera, eta han bildutako ikasleek sortu behar izan dute eguzki energiaz ibiliko den labe txiki bat, zazpi hizkuntzatan idatzitako instrukzioen bidez, tartean euskaraz. Alemaniako Werther herriko ikastetxearekin bi proiektutan sartuta daude andoaindarrak. Alemania, Belgika, Irlanda, Polonia, Eslovakia, Eslovenia, Euskal Herria eta Hungariako ikasleek sortu dute “Energy, an inspiration” proiektua aurten, eta zazpien adibideak erakusketa batean aurkeztu dira Hungarian.
ARANZADI IKASTOLA
Txikiak zoratzen ateratzen dira jolaslekura, handiekin arituko baitira. Denak pozik. Parte hartzea boluntario izan arren, ia ikasle guztiak inplikatzen dira.
TXIKIAK HANDIEI BEGIRA, HORRETAN ERE EUSKARAZ Zer hoberik txikiak eta handiak nahastea baino, handiak egitasmoaren arduradun bihurtzea, patioan euskaraz jolasteko orduan? Hausnarketaren ondorioa izan da horixe, Aranzadin antolatu dutena. Hilean behin elkartzen dituzte, baina aurreko ardura-lan handia dago DBHko ikasleen eskutik doana, eurek guztia erabaki, antolatu eta baloratu egiten baitute. Emaitzak oraindik neurtu ez dituzten arren, ez dago zalantzarik Hizpro-ren eskutik etorri den egitasmoa baikorra dela.
Gertutasuna lortu dute, Balmasedatik Leioaraino aplikazio zuzenera joanez, zientzietako laborategira hurbilduz, ikusiz, usainduz eta erabiliz.
LAUTADA IKASTOLA
ENGLISH WEEK, INGELESEZ BLAI EKITALDIZ OSATUTAKO ASTEAN British Councilen laguntzarekin aste osorako ekintzak antolatu dituzte DBHko ikasleentzat. Karaokea, hot-dog dastaketa, trivial jolasa, “who’s the celebrity” jolasa, “guessing the quote” lehiaketa, ikasgaietan saio bereziak, eta abar. Helburua ingelesa praktikatzea, hobetzea, eta gazteak inplikatzea izan da. Errepikatzekoa! The aim of this event has been to practice and improve their English while having fun and learning something about British and North American culture.
ZUBI ZAHARRA IKASTOLA
ZENTIMOKO MONETAK URREZKO BIHURTU ETA ZIENTZIA HURBILEKOA Ikastolan laborategirik ez, eta EHUko Zientzietako fakultateko Kimika Bizirik programan izena eman zuten. DBH4ko 13 ikaslek hartu dute parte, ahal zuten guztiak, sei praktika ezberdinetan. Unibertsitatearekiko ezagutza, gertutasuna eta praktikotasuna izan dira besteak beste helburu. Azpimarratu dutenez Zientziak ez dira estratosferako gaiak, egunerokoak eta hurbilekoak baizik. Iaz Geologiara hurbildu ziren; aurten Kimikara.
19
IKASTOLAK
SALBATORE MITXELENA IKASTOLA
MEREZITAKO OMENALDI HUNKIGARRI ETA GOXOA IMANOL URBIETARI Esker handia zor zitzaiolakoan gorazarre egin nahi izan zaio Imanoli. Merezimenduak ugari ditu, hala nola, eta besteren artean, ikastolako hastapenetan ibilia izatea, bere irakasteko ekarpena, Euskal Herriko berpizkundean musika eta kantuaren bidez pedagogia berria sortzea, eta Xirula Mirularen sortzailea izatea. Ikastolak bultzatuta herriak hartu du parte omenaldian: bideoa, antzerkia eta kantu saioa eskaini diote 800 lagunez gainezka zegoen Munoa plazan.
Lanak arrakasta handia izan du, beste ikasleen aurrean, Kolegio mailan. Biziki maitatu dute egitasmoa.
MANEX ERDOZAINTZI ETXART KOLEGIOA Hunkigarria izan zen ekitaldi osoa. Merezitako gorazarre ManoloImanoli. Eskerrik asko zuri bihotz-bihotzez!
SAN BIZENTE IKASTOLA
DBHKO IKASLEAK HIZLARI EZ DAGO B PLANIK, B PLANETARIK EZ DAGOELAKO Urteak dira jasangarritasunaren inguruko gogoeta eta lana egiten ditugula gure ikastolan. Hori dela eta, Gasteizera gonbidatuak izan gara gure proiektuen berri ematera. Aurkezpena Eskola Agenda 21eko markoan antolatzen diren “Jasangarritasunerako Hezkuntzako XXIII. Topaketetan” gauzatu da. DBHko ikasleak izan gara hizlariak, eta planetari zor diogun begirunea eguneroko lanean eta bizitzan nola islatzen den azaltzen saiatu gara. Gaur txiki direnak batuz gero, etorkizunean handi bilakatuko baitira. Arabar Errioxako paisaiez hornituriko aurkezpenean euskarri digital bat erabili zuten.
SEASKAREN BARNEALDEKO KOLEGIOAN, ANTZERKIAREN BIDEZ BIZITZAZ IKASTEN Bi antzerki proiektu eraman dituzte aurten 13 eta 15 urte bitarteko ikasleen artean. Helburua izan da antzeztuz gozatzea, ingurumen kulturalari lehentasuna emanez eta ikasleen motibazioa piztuz. Lehena, “Libertimendua” (Baxe Nafarroko antzerki mota bat); bigarrena “Opera panica” (Alejandro Jodorowsky txiletarraren antzezlana) gaztelaniaz. Ahozkoan trebatzea eta haien gorputzekin jolastea lortu dute. Mattin Irigoien, Maika Etxekopar eta Viviana de Souza artisten laguntza izan dute. Pozik dira.
Aupa Trebiñu Euskalduna! www.bonberenea.com eta www.katxiporreta.com-en salgai duzu.
ARGANTZON IKASTOLA
IKASTOLAREN ALDEKO CD/DVD SALGAI PIRRITX, PORROTX ETA MARI MOTOTS Esku artean duzun lan hau bi helburu betetzeko jaio da: alde batetik, diru arazo larriak dituen Argantzon Ikastolari laguntzeko; eta, bestetik, arazo horien arrazoi nagusia mahai gaineratzeko; alegia, Trebiñuren egoera. Maiatzaren 24ean ospatu dute ikastolaren jaia eta haur, guraso eta irakasleak guztiz hunkiturik bolada luze baterako bitaminak hartu zituzten. Eskerrik asko!
20
IKASTOLA 209
aldizkaria.ikastola.net
AZPEITIKO IKASTOLA
IKASTOLAKO HEZKUNTZA KOMUNITATEARI ZABALDU DIOGU PRESTAKUNTZA
Egitasmoak laguntzen digu deskubritzen, bihotzez nola harremanak landu, norberarekin nahiz besteekin.
â&#x20AC;&#x153;Komunikazio ez bortitzaâ&#x20AC;? elkarbizitza eredu bezala ulertzen dugu, Marshall Rosenberg-ek garatutako ereduari jarraituz. Norbera hobeto ezagutu eta indartzeko baliabide bat izateaz gain, besteekin komunikazioan laguntzen digu, eta, aldi berean, gatazketarako bitartekaritza egiteko eredu ere bada.
Mila esker, hemendik, parte hartu duzuen guztioi. Zuek gabe, ezinezkoa zatekeen eta.
ASSA IKASTOLA
EKAINAK 15, ATE JOKA MUGAN BIZI, BIZI-K MEREZI DUELAKO Oraingoan, irakurle, zurekin gozatu nahi dugu. Zu gonbidatu nahi zaitugu Lapueblara, Arabako ikastolen jai handia ospatzera. Egitarau bikaina antolatu dugu zuretzat, zure etxekoentzat, gure ikastola zoragarria erakusteko. Zure laguntza behar dugu, gure Txoritxoak zabal ditzan egun horretako haziak, zurea tarteko, euskararen mundua eskualde honetan ere bizirik jarraitzeko. Zain gaituzu Mugan Bizi Bizi!
IBAIZABAL IKASTOLA
DAGOENEKO INAUGURATU DIRA 1.000M2AK,10 GELA BERRI, BULEGOAK ETA JANTOKIA Ikastola berrantolatzen lagundu die obra berriak. Izan ere Ibaizabal Ikastola atipikoa da, jarduera akademikoez gain bestelakoak ere badituelako, hala nola, kafetegia, ostatua eta gimnasioa. 250 ikasle ditu. Bigarren mailako kooperatiba bat da, kooperatiben kooperatiba bat. Bazkide nagusiak Bizkaiko bost ikastola dira: Txintxirri, Zubi Zahar, RM Azkue, Andra Mari eta Kurutziaga. Ikastola hauek hazten ari direnez, lanak derrigorrean egin behar ziren, eta prest daude.
Batxilergoaz gain, Haur Hezkuntzako goi mailako zikloa du eta formazio ez arautuan ere 700 ordu inguruko eskaintza.
Mendiak babesean hartu eta igotzeko aukera zabalik izango da Nafarroa Oinez 2014 amaitu arte, urriaren amaiera arte.
ZANGOZA IKASTOLA
EGITASMO BERRIA, MENDIZALETASUNARI LOTUA, IKASTOLARI LAGUNTZEKO OINEZ GAILURRA egitasmo berria da, eta helburu du mendizaletasuna bultzatzea, ikastolen proiektuarekin gailurrera iristea eta, bide batez, gure kulturarekin eta gure hizkuntzarekin bat egitea. Mendi eta Eskalada - Kirolen Nafar Federakundeen laguntza dauka proiektuak. Mendizale bakoitzak erabakiko du zein mendi igo nahi duen eta noiz. Informazioa www.oinezgailurra.com web orrialdean.
21
•eus
EUSKARAREN DOMEINUA Zazpi urte igaro dira, baina amaitu da itxaronaldia. Udaberriak lehen lorea eman du, eta udarekin batera datoz beste 90. ‘.. eus’ martxan da, euskara eta euskal kulturaren komunitatearen Interneteko lehen mailako domeinua. HONELAXE AZALTZEN DU PUNTUEUS FUNDAZIOAK DOMEINU HAU: ‘.eus’ domeinua, Euskara eta Euskal Kulturaren Komunitatearen Interneteko lehen mailako domeinua da. Bere helburua euskara eta euskal kultura sustatu eta Euskara eta Euskal Kulturaren Komunitatea kohesionatzea da. ‘.eus’, hortaz, tresna bat da, euskara beste hizkuntzen mailan kokatzen duena, euskararen normalizazioan lagunduko duena eta euskararen herriari nazioarteko aitortza eskaintzen diona”. Zer ekarriko du, beraz, ‘.eus’ domeinuak? Zergatik da hain garrantzitsua horrelako domeinu bat? Batetik, Interneten gure hizkuntza eta kultura ikusgarri bilakatzeko bidea delako. Bestetik, ikusgarritasun horrek eta erabilpenerako irizpideek hizkuntzaren eta kulturaren presentzia areagotzea dakartelako. Eta azkenik, kalean gure nortasunarekin identifikatzeko ikurrak erabiltzen ditugun moduan, Interneten ere euskara eta euskal kulturaren komunitatea biltzeko gaitasuna duen ikur bat dugulako.
ABENDUAREN 3AN EDONORENTZAT ESKURAGARRI ‘.eus’ domeinuaren proiektua 2007an hasi zen lehen urratsak egiten. Kataluniako ‘.cat’ domeinuaren ildo beretik zihoan. 2008. urtean PuntuEus Elkartea eratu zen, Euskararen eta Euskal Kulturaren Komunitatea egituratzeko helburuarekin. Hurrengo lau urteetan zabaltze prozesuan egon zen elkartea, eta, egun, guztira 58 elkartek eta erakundek osatzen dute PuntuEus Elkartea. 2012. urtean, PuntuEus Elkarteak PuntuEus Fundazioa sortu zuen. Ikastolen Elkartea fundazio horretako kidea da. Hain zuen ere PuntuEus Fundazioa izan zen ICANNen aurrean 2012ko maiatzean ‘.eus’ domeinuaren eskaria aurkeztu zuena. Eskari hori ebaluatu eta 2013ko ekainaren 14an jakin zuten .eus domeinua onartua izan zela. Eta martxan jartzeko beharrezko lanak bukatu ondoren, 2014ko apiriletik ikusgarria da ‘.eus’ domeinua Interneten. Udaberriko lore hori www.domeinuak.eus izan zen. Uda honetan, berriz, 90 webgune loratuko dira ‘.eus’ domeinuarekin. Aitzindarien taldeak osatuko du 90eko talde hori; erakunde, elkarte, enpresa eta norbanakoek osatzen dute, Aitzindari taldean sartzeko diru ekarpen berezia egin dutenak. Benetako urratsa, ordea, abenduaren 3an egingo da, Euskararen Egunarekin batera. Orduan irekiko da edonorentzat bere webguneari ‘.eus’ domeinua jartzeko aukera.•
aldizkaria.ikastola.net IKASTOLA 209
Xabi Igoa “3. mailan Txina eta India ezagutzeko aukera izan genuen” ZERGATIK AUKERATU ZENUEN LEINN
gustuko ditudan gauzak
GRADUA?
egin ahal izan ditut eta gai-
Gogoan dut unibertsitatera sartu aurreko
nera talde lanean jardun
azken urtean mila duda izan nituela, ez ne-
dugu beti.
kien zer egin edo nondik jo. Aurre-matrikulak adibidez, nonahi egin nituen. Azkenik baina,
LEINN IKASKETAK OSO
LEINN graduaren hautua egin nuen eta ez
BEREZIAK IZANIK, NOLA
naiz damutzen. Mondragon Unibertsitateko
BALORATUKO
gradu hau ikastearen hautua egiteko orduan,
ZENITUZKE ORAIN ARTE
ikasketen alderdi praktikoa, ikasketa bidaiak
BIZI IZANDAKO
eta eskainitako autonomia faktore garran-
ESPERIENTZIAK:
tzitsuak izan ziren. Ikasketa prozesuaren
BIDAIAK, ENPRESA-
protagonista izan nahi nuen.
PROIEKTUAK ETA HORRELAKOAK.
IZAN ERE, GRADU HAU BAKARRIK
Sarri galdetu izan didate gra-
MONDRAGON UNIBERTSITATEAN
duaren zein alderdi gustatu
EMATEN DA. ZER ESANGO ZENUKE
zaidan gehien. Erantzuterako
UNIBERTSITATE HONI ETA BERE
orduan, hamaika duda izan
HEZKUNTZA EREDUARI BURUZ?
ditut, baina argi daukat es-
Guztiz berritzailea den eredua da Mondra-
perientzia aberasgarrienen ar-
gon Unibertsitateak LEINN graduarekin es-
tean, 3. mailan Txina eta Indiara eginiko bidaia
PRAKTIKALDIAN ZAUDE UNE
kaintzen duena. Nik adibidez, egindakotik
dagoela. 3 hilabetetan zehar, Asiako bi herrial-
HONETAN. ETA ETORKIZUNEN… ZER?
ikasteko aukera izan dut (“Learning by
deok ezagutzeko aukera izan genuen nik eta
Orain, gradu amaierako proiektu on eta abe-
doing”). Lau urtetan zehar, 15 proiektutik
nire taldekideek. Bertan, hainbat proiektu ga-
rasgarri bat egitea tokatzen zait, aukera ederra
gora eta 200 bezero bisita baino gehiago
ratzeaz gain, bertako egoeraren berri izan ge-
baita enpresa bateko errealitatea horren ondo
egin ahal izan ditut eta bertatik jasotako
nuen, bertako ekintzaileak ezagutu genituen,
eta gertutik ezagutzea. Datozen urteei eskaera
esperientzia bakoitzak ikasketa izugarria su-
Mondragon Korporazioaren atzerriko esperientzia
egiterakoan aldiz, orain artean izan diren
posatu dute nigan. Proiektu bakoitzean gai-
ikusteko aukera izan genuen eta muturreko
bezain aberasgarriak izatea eskatzen diot:
tasun eta trebetasunak estimulatzeaz gain,
errealitateak bertatik bertara izan genituen.
ikastea, gozatzea eta esperientziak bizitzea! •
www.mondragon.edu/prest
Ikastolen jaiekin, betidanik! 2014
HERRI URRATS
SENPEREN, MAIATZAREN 11N
IBILALDIA
GERNIKAN, EKAINAREN 1EAN
ARABA EUSKARAZ
LAPUEBLAN, EKAINAREN 15EAN
KILOMETROAK ORION, URRIAREN 5EAN
NAFARROA OINEZ
ZANGOZAN, URRIAREN 19AN