Iks211 w

Page 1

ZPENA IKASTOLEN ADIERA

Hezkuntza Zerbitzu Publikoa oinarri duen lege baten alde


Hezkuntza politika, pil-pilean

Ikastoletako eta hezkuntza eta gizarte eragileeteako ordezkari ugari joan ziren Ikastolen Topaketetara. EHUren Bilboko paraninfoko Baroja aretoa bete zuten.

Ikasturte beroa ari da izaten eta izango da Hezkuntza politikari dagokionean. Aldizkari honen 211. zenbaki hau ere horren isla da. Lomceren zati batzuk dagoeneko indarrean dira, Heziberri 2020 egitasmoaren bigarren fasea (curriculum dekretuena) otsail-martxoan amaituko da, eta ondoren etorriko da Hezkuntza Legearen egitasmoa.

• 03

ERREPORTAJEA

IKASTOLEN TOPAKETAK HEZKUNTZA: LEGEZ ETA BIDEZ

08 IKASGELA, LOMCERI AURRE EGITEKO ESPAZIOA 10

BERRIAK

11

IKASTOLEN JAIAK

12 ELKARTASUN IKASTOLAK 14 EUSKO JAURLARITZAREN CURRICULUM DEKRETUEN ZIRRIBORROAZ 16 ORIENTAZIOA 18 IKASTOLAK BANAKA M

22 OLENTZEROK ARGITXO EKARRIKO DIGU!

aldizkaria.ikastola.net

IKASTOLA 211 / 2014ko ABENDUA EUSKAL HERRIKO KASTOLAK

2

U

RTEAK DIRA IKASTOLEK HEZKUNTZA SISTEMA PROPIOA ESKATZEN ARI DI RELA EUSKAL HERRIARENTZAT, horrek bakarrik ziurtatuko duelako Euskal Herriko ikasleentzako besteak beste hezkuntza euskalduna, eleanitza, euskal curriculumean eta konpetentzietan oinarritua, teknologia berrietan trebatua, kalitatezkoa eta ekitatiboa. Era berean, xede hori lortzea oraindik ezin bada ere, bidean urratsak aurrera egin behar direla argi adierazi dute ikastolek. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoarako Hezkuntza Lege baten atarian egon gaitezkeen honetan, ikastolek lege hori bultzatzeaz gainera, hiru lurralde horietarako Hezkuntza markoak izan beharko lituzkeen gutxieneko ardatzak marraztu dituzte, eta azaroaren 25ean egindako Ikastolen Topaketetan, Ikastolen Adierazpena plazaratu dute hori dena azaltzeko. Indarra titulartasunean jarri beharrean, zerbitzu publiko gisa antolaturik, denen partaidetzaz helburu orokorrak bideratzea proposatu dute, eta Euskal Hezkuntza Zerbitzu Publikotik abiatuta, ikastolen proposamena jarri dute mahai gainean. EHI Euskal Herriko Ikastolen lehendakari Koldo Tellituk azaldu dizkigu Hezkuntza legeak zer ezaugarri izan beharko lituzkeen. Alde batetik, lehen esan bezala, “argi geratu behar da zer den Hezkuntza Zerbitzu Publikoa”. Bestetik, berriz, “euskaran ardaztutako eleaniztasuna bultzatu eta ziurtatu behar du”. Gainera, ezinbestean, “konpetentzietan oinarritutako euskal curriculuma bultzatu IKASTOLA 211


IKASTOLEN \ Ikastolen proposamena

Hezkuntza Lege baterako

Hezkuntza Legeaz eta Hezkuntza Zerbitzu Publikoaz aritu dira Ikastolen Topaketetan. EAErako Hezkuntza Lege baterako ikastolen iritzia ere plazaratu dute topaketen amaierako Ikastolen Adierazpenean. eta sustatu behar du”. Horri guztiari batu behar zaio, Tellituk azaldu duenez, “gure ikasle guztien emaitzak hobetzeko plangintza zehatza; alegia, bikaintasuna sustatu behar da”. Ikastolek “irakasleriaren funtzio berritu bat” ere aldarrikatu dute lege berrirako. Azkenik, berriz, ikastetxe guztientzako, titularitatea gorabehera, “baliabide ekonomikoen banaketa ekitatiboago bat” ere eskatu dute ikastolek.

Euskal Autonomia Erkidegorako balizko Hezkuntza Lege baterako ikastolek jarritako oinarrietan lehenak, Euskal Hezkuntza Zerbitzu Publikoak, planteamendu berritzaile gisa harturik, azalpen sakonagoa merezi izan du ikastolen adierazpenean. EHIko zuzendari Imanol Igeregik hiru puntu nabarmendu ditu ikastolek gai honetan egin duten ekarpenean. 3


begira eta kanpora begira ari gara. Hau da, barrura begira, titulartasuna hezkuntza atalean konpartituz. Eta kanpora begira, “Lehenik eta behin Euskal Hezkuntza administrazioarekiko deliberamendu parZerbitzu Publikoa nortzuk osatuko tekatua sustatuz. Horiek lirateke oinarri luketen zehaztu beharko litzateke; nagusiak gure proposamen honetan”. gure ustez, argi dago: finantzaketa EHUren paraninfoko Baroja aretoa publikoa jasotzen duten ikastetxe mukuru zela Hezkuntza, legez eta bidez guztiek, titularitatea gorabehera, lelopean egindako topaketetan zerbitzu izan behar dute Hezkuntza Zerbitzu Goiko irudian, eskuinean, Adrian Zelaia eta publikoaren dimentsioa aztertu zuten, Manu Aurrekoetxea. Ezkerrean, Ikastola aldizkariarentzat Publikoko partaideak”, azaldu du definiziotik bertatik abiatuta, zerbitzu Santi Merinori eginiko elkarrizketaren une bat. Igeregik. Lerro hauen gainean, Santi Merino eta ikuspegitik eta lege ikuspegitik. EKAI cePatxi Olabarria. Bigarren puntua ere zehaztu du: neter-eko lehendakari Adrian Zelaiak eta “Argi eta garbi ezarri behar da zeintzuk izango liratekeen Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluko letradu Santi ikastetxe horien betebehar eta eskubideak. Eta horretan Merinok jardun zuten Hezkuntza Zerbitzu Publikoaz. Kataere, ikastolok argi daukagu: era bateko edo besteko ikastetxea luniako 2009ko Hezkuntza Legea ere xehetu zuten, inguruan izan, guztiek betebehar eta eskubide berdinak izan beharko dugun eta gurearen antzeko egoera duen herrialde batekoa lituzkete”. izanik erreferentzia gisa har daitekeena. Francesc Colomé-k, Ikastetxeak bide horretan jartzeko zer beharko litzateke? lege hura egin zuenetako batek eman zituen azalpenak.• “Alde batetik, noski, finantzaketa ekitatiboago bat, bestela ezinezkoa izango delako ikasle guztien hezkuntza eskubidea Ikastolen Adierazpena, osorik: bermatzea. Bestetik, berriz, ikastetxeak era demokratiko http://www.ikastola.eus/berriak/8344 batean kudeatzea. Demokraziaz hitz egiten dugunean barrura E SKUBIDE ETA BETEBEHAR BERAK

ORDEZKARITZA ANDANA Ikastoletako ordezkari andana eta hainbat erakunde, elkarte, alderdi politiko eta sindikal elkartu ziren Bilbon, azaroaren 25ean, Ikastolen Topaketan. Besteak beste erakunde eta talde hauetako ordezkariak etorri dira: Eusko Jaurlaritza, EAJ, Sortu, EHbildu, EHIGE, BIHE, Sarean, Kristau Eskolak, Sortzen, Erkide, EIB, Kontseilua, LAB, Hik Hasi…•

4

IKASTOLA 211


FRANCESC COLOMÉ

KATALUNIAKO GENERALITATEKO HEZKUNTZA DEPARTAMENDUKO HEZKUNTZA POLITIKARAKO IDAZKARI OHIA

\ “Alde guztiek duten onena H

EZKUNTZA, LEGEZ ETA BIDEZ lelopean egin ziren Ikastolen Topaketak azaroaren 25ean, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoarako Hezkuntza Lege baten atarian egon gaitezkeen honetan. Gaia hori izanik, inguruan dugun eredu bati begira ere jarri ziren topaketa hauek. Kataluniako Hezkuntza Legea, 2009an onartutakoa, aztertu nahi zen, eta zein hobe horretarako, hura diseinatu zuen arkitektoetako bat baino. Francesc Colomé gonbidatu zuten topaketetara, Kataluniako Hezkuntza Legea egin zenean Generalitateko Hezkuntza Departamenduko Hezkuntza Politikarako idazkari zena. “Kataluniako Hezkuntza sistema gainbeheran zegoen: ikastetxeen artean desoreka handiak zeuden, ikastetxe publiko eta kontzertatuen arteko dualitate sakona geneukan, eskola uzte goiztiarra %30 ingurukoa…”, azaldu digu Colomé-k. Horren aurrean, Hezkuntza erabat berritu beharra zegoela ikusi zuten. “2004ean Hezkuntza Ituna egin genuen eragileekin. Itun horrek lege bat eskatzen zuen, eta hori egiteari ekin genion”. Legea egiterakoan zailtasunak barrenetik etorri zirela nabarmendu du Colomé-k, baina hori ere ulergarritzat hartu behar dela dio. “Hezkuntza sistema oso gaizki geneukan, baina inplikatuek nahiago zuten horri eustea, berrikuntzaren beldur zirelako”. Horregatik, Hezkuntza lege bat egiteko, argi ikusten du ezin dela eragileekin bakarrik egin, gizarte osoa inplikatu behar dela. “Zailtasunak oso handiak dira. Horregatik, lege bat egiteko orduan alde guztiek duten onena eman beharra daukate”. Aldaketa egiteko orduan, halere, baztertu egin zuten dekretuen bidetik jotzea, legea egin zuten, “aurrerakoia zen, baina transbertsala, alegia, adostasun handian egina. Legebiltzarraren %80tik gorako babesa jaso zuen”. Lege horretatik baliotsuena ikastetxe publiko eta kontzertatuetatik ezau-

garri onenak aukeratzea izan zela dio, alegia, finantzaketa eta autonomia. “Bi sareak ongi bereizten zituen legeak, baina, era berean, biek jasotzen zituzten besteak zituen abantailak”. Legeak, era berean, topaketa hauetan nabarmendutako Hezkuntza Zerbitzu Publikoan du oinarri. “Zerbitzu publikoa, gaur egun, ezin daiteke ulertu administrazioak eskaini beharreko gauza esklusibotzat. Horrek sistema bera hankaz gora jartzen du. Aitzitik, administrazioak ziurtatu

egin behar du hezkuntzaren zerbitzu publikoaren unibertsaltasuna, eta gizartea inplikatu behar du, alegia, zerbitzua jaso behar duten herritarrak inplikatu behar ditu”. Hezkuntza legea, era berean, herria egiteko bidetzat du Colomé-k: “Estatutu berriaren garaiak ziren, artean Espainiako Auzitegi Konstituzionalak kimatu gabekoaren garaiak. Herria egiten ari ginen, eta hezkuntzan ere herria egin behar genuela argi geneukan”.• Francesc Colomék Kataluniako Hezkuntza Legeari buruzko azalpenak eman zituen Ikastolen Topaketetan.

5


Adrian Zelaia (ezkerrean) eta Santi Merino (eskuinean) zerbitzu publikoen gainean mintzatu ziren.

\“Europako zerbitzu publikoen definizioari

Z

erbitzu publikoaren definizioaz, eta zehazki hezkuntza zerbitzu publikoaren definizioaz mintzatu ziren Ikastolen Topaketetan EKAI center-eko lehendakari ADRIAN ZELAIA eta Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluko letradu SANTI MERINO. Publiko-pribatu bikotearen definizioa nola aldatu den eta egun zerbitzu publikoari zer eskakizun egiten zaizkion mintzatzeaz gainera, ikastolak hezkuntza zerbitzu publiko gisa betetzen duen funtzioa ere xehatu zuten. Europako zerbitzu publikoen Liburu Zuria aintzat hartuta, Zelaiak Hezkuntza interes orokorreko zerbitzu gisa eta zerbitzu ez ekonomiko gisa ulertzen dela azaldu zuen, eta zerbitzu publikoaren kontzeptuarekin Europan azpimarratzen diren helburu kontzeptual batzuen garrantzia nabarmendu zuen: erabiltzaileen

NUEVA DECLARACIÓN DE LAS IKASTOLAS Las ikastolas han abogado por una Ley de Educación que incida en el carácter de Servicio Público de la Educación, independientemente de los centros sean públicos o concertados, durante los encuentros celebrados en Bilbo, el pasado 25 de noviembre. Durante estos encuentros se ha remarcado el cambio en los Servicios Públicos, que requieren ahora de más participación y más poder del usuario. NOUVELLE DÉCLARATION DES IKASTOLA A l'occasion des rencontres qui se sont tenues à Bilbao le 25 novembre dernier, les ikastola ont revendiqué une Loi sur l’Éducation insistant sur le caractère de Service Public de l’Éducation, indépendamment des établissements publics ou concertés. Durant ces rencontres on a pu noter le changement opéré au sein des Services Publics qui exigent désormais plus de participation et plus de pouvoir des usagers.

6

partaidetza, erabiltzaileen interesa eta erabiltzaileen boterea. “Interes orokorreko zerbitzuen efizientzia eta eraginkortasuna oso modu zuzenean lotzen da erabiltzaileek duten boterearekin. Europatik maila kontzeptualean sustatzen diren ereduak oso lotuta daude ikastolen ereduarekin, gizarte ekonomiarekin eta eredu mutualistarekin lotuta dagoen neurrian”, esan zuen Zelaiak. “Alde batetik berebiziko garrantzia ematen zaio erabiltzaileen partaidetzari eta botereari, eta botere hori lotzen da erakunde bakoitzean erabiltzaile horiek duten boterearekin. Beste alde batetik, hainbat dokumentutan gizarte ekonomiak oro har hezkuntza alorrean izan behar duen pisua eta garrantzia zehazten da, eta bestetik ekonomia sozialaren barruan eredu mutualistak eta horren barruan kokatzen den ikastolaren ereduak duen garrantzia eta izan behar duen pisua”. Ondo kokatuta dago Ikastola, beraz. “Argi dago Europaren politiketan eta definitzen diren oinarrizko irizpideetan oso ondo kokatuta dagoela ikastolen eredua”. Zelaiak definizioetan bezala, Merinok ondorioetan jarri zuen garrantzia. Hala, sektore publikoari eragiten dioten aldaketa handien garaia bizi dugula azaldu zuen. “Publikotasuna, zerbitzu publikoa, eraginkortasunean eta parte-hartzean oinarritu behar ditugu. Hobetu daitezkeen zerbitzu publikoek ez dute balio; hobetu egin behar dira. Era berean demokrazia ordezkatzailearen garaiak agortu dira, demokrazia parte-hartzailea behar da”, gaineratu zuen.

Hori bera hezkuntzara eraman daitekeela, eta eraman beharra dagoela esan zuen Merinok, eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoara mugatuz, Hezkuntza Lege baten beharra azpimarratu zuen. “Ez dugu Hezkuntza Legerik, ez bederen Hezkuntza sistema guztia hartzen duenik. Beharrezkoa dugu legea, eta era berean zehaztea zer den sistema publikoan sartzen dena, hau da zeintzuk diren euskal hezkuntza zerbitzu publikoan sartzen diren ikastetxeak”. Jakina, Merinoren ustez egungo sare publikoa eta kontzertatuko guztiak sartuko lirateke. “Horregatik, begien bistakoa da, hezkuntza publikoaren eredu propioa definitu, koherentzia eman eta integratu behar dugu. Definitu, zehaztu eta ikastetxe guztien eskubide eta bete-beharrak ezarri, hezkuntza eragile guztien parte-hartzearekin”. Eta, badaezpada, zehazten du: “Ez gara ari egun kontzertatua den sarearentzat finantzaketa gehigarriaren bila. Aitzitik, sistemaren integrazio bat, koherentzia bat da bilatzen dena. Egun publikotzat jotzen diren ikastetxeek kudeaketa gaitasun handia irabaziko lukete, gure ikastolen ereduak daukaten autogestio hori bera. Bestalde, ikastetxe guztiak sartuko liratekeen eredu publiko berri horretan, parekatze batera eta finantzaketa ekitatibora joan beharko litzateke, bakoitzak lituzkeen hitzarmen eta programa bereziak kaltetu gabe”.•

IKASTOLA 211


ALDE ZAHARREKO BIHOTZEAN

MUNDUARI ZABALIK 15 hizkuntzatan euskarazko hitzak non topatu horrelakorik Donostian?

5 %

ESKU ORRI HAU AURK EZ ZURE KONTSUMIZIOAR TUTA, IKASTOLEN ELKARTEA EN %5 RE Abendu, urtarril eta otsa NTZAT. nahi adina aldiz erabilg ilean arri.


aldizkaria.ikastola.net

IKASGELA,

LOMCERI AURRE EGITEKO ESPAZIOA

L

OMCE legearen atal batzuk indarrean dira dagoeneko. Horregatik, nola egin aurre Lomceri ikasgelan? Ikastolek txosten bat landu dute galdera horri erantzun bateratu bat emateko. Hainbat neurri planteatu dituzte. Espainiako Gorteek onartutako Lege Organiko bati aurre egitea ez da lan erraza, kontuan hartuta ikasleak eta irakasleak kaltetuko ez dituzten bideak jorratu behar direla, eta dena ez dagoela ikastolen esku bakarrik. Euskal Hezkuntzako eragile guztiek aurkakotasuna adierazi arren, lege hori, edo zati bat bederen indarrean da, eta ikasgelatan eta gurasoen artean kezka handia da. Nondik jo, ordea? Ikastola guztien artean bidean aurrera egiteko dokumentu bat landu dute, puntu guztiak azaldu, eztabaidatu eta adosteko, eta ikastolek jarrera bateratu bat edukitzeko. Amaiera fasean dago lan hori, baina dagoeneko ondorio jakin batzuk aterata dituzte. Bi puntutan laburbildu daitezke Lomceren eragina ikasgelan ekiditeko ikastolek bultzatuko duten bidea azaltzeko. Horietako lehena da konpetentzietan oinarritutako Euskal Curriculuma garatzen eta sakontzen jarraitzea Madrildik bultzatu nahi den bazterkeriari eta atzera pauso nabarmenari aurre egiteko formula gisa. Alegia, gure ikasgeletan euskara eta euskal kultura ardatz dituen eta euskal gizartean adostasun handia duen curriculuma aplikatzen jarraitzea. Horretan dihardute ikastolek, beren berea baitute; ez zuten alferrik hartu euskal curriculumaren diseinuan

8

IKASTOLA 211


¿CÓMO EVITAR LA APLICACIÓN DE LA LOMCE EN LAS AULAS? Las ikastolas abogan entre otras cosas por profundizar en el currículum vasco, no permitir ninguna discriminación u oponerse a la clasificación temprana, para poder hacer frente a la Lomce en las aulas. Otras medidas requieren el liderazgo del Gobierno Vasco, para evitar, entre otras cosas, las reválidas al término de la educación secundaria. De todos modos, el mejor antídoto contra la Lomce es avanzar en la construcción de un sistema propio de Educación en Euskal Herria. ÉVITER L'APPLICATION DE LA LOMCE EN CLASSE? Le président de Ikastolen Elkartea souhaite approfondir davantage le curriculum basque, éviter toute discrimination et s'opposer à la sélection précoce pour pouvoir faire face à la loi Lomce. D'autres mesures sont requises par le Gouvernement Basque pour éviter, entre autres, la revalidation en fin de cycle secondaire. Quoi qu'il en soit, le meilleur antidote contre la Lomce est de continuer à construire un système d'enseignement propre au Pays Basque.

aitzindaritza eta gidaritza, eta horretan jarraituko dute. Era berean, arloen orain arteko antolaketari, egokien jotzen dutenari, eutsiko diote ikastolek. Lomcek, adibidez, orain arteko Lehen Hezkuntzako Ingurune arloa Gizarte Zientzietan eta Natur Zientzietan bereizi egin behar dela dio. Ikastolek, aldiz, alor bakar gisa hartuko dute, nahiz eta amaierako akta bikoiztuta egingo duten. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ere, dekretu zirriborroetan, ikastolek ezarriko duten planteamendu bertsua egiten du. Bigarren puntua, berriz, sailkapen goiztiarrari eta ebaluazio diagnostikoari dagokiena da. Ikastolek argi eta garbi daukate ez dutela ikasleen bazterkeria suposa lezakeen ezein neurri aplikatuko. Lomce legean aurreikusitako sailkapen goiztiarrak ikasle ‘onen’ eta ‘txarren’ arteko bereizketa ezarri nahi du, eta hori ahalik eta azkarrenen egin nahi du, gainera. Lehen DBH3n ezarria bazen, orain DBH2n. Ikastolek, aldiz, guztiz kontrako eredua planteatu dute betidanik. Ikasgelan aniztasunaren aldeko apustua egin dute. Horregatik planteatu dituzten erronkak dira aniztasunerako

tutoretzan, orientazioan eta arretan sakontzea, eta DBHko irakasle guztien koordinazioa eta elkarlana areagotzea. Era beran, ikastoletan orientabide batzuk ematen ditu txostenak, besteak beste DBH akademikoa/aplikatua bereizketa alde batera uzteko, matematika arloan aniztasunaren trataerari bide egiten dion planteamendu bakarra egiteko eta oinarrizko Lanbide Hezkuntzaren aukera ahalik eta gehien murrizteko. Ebaluazio diagnostikoei dagokienez, berez ez dira txarrak, eta onuragarriak ere izan daitezke, baldin eta helburua hobetzea bada eta horretarako erabiltzen badira emaitza horiek. Urteak dira ISEIk egiten dituela, eta ikastoletan ere emaitza horiek aintzat hartu dira ikastoletan emaitzak hobetzeko. Bikaintasuna, horrela ulertzen baitute ikastolek, etengabeko hobekuntzan, baina ikasle guztien etengabeko hobekuntzan. Guztiz bestelako planteamendua da DBHn ezarri nahi duten ikasketa amaierako ebaluazio edo errebalidarena. Ezin onartuzkoa da ikastolentzat, ebaluazio jarrai eta formatiboa eteten duelako, ikasleengan eragin kaltegarria duelako, irakasleen eginkizuna ebaluazioan gutxiesten

duelako, konpetentzien bidezko aukera ezin delako horrela ebaluatu, ikastetxeen eginkizuna akademia batenera murrizten duelako, zentralizazioa suposatzen duelako… Txostenak onartzen du horren aurrean ikastolek bakarrik gutxi dutela egiteko, ukatuz gero ikasleak eta irakasleak kaltetuko liratekeelako. Horregatik, ikastolek Eusko Jaurlaritzari behin baino gehiagotan eskatu diote ebaluazio-mota hau ez gauzatzeko lidergoa eta koordinazioa har ditzan. DBHko lehenbiziko ebaluazioa 2017-18 ikasturterako dago aurreikusia. Heldu den udazkenean, berriz, Espainiako Gorteetarako hauteskundeak egingo dira. Ikastolek, beraz, uste dute ezin dela gizartean eta kalean presioa jaitsi, gobernu berria Lomce atzera botatzera behartzeko. Dena den, ikastolek argi eta garbi daukate gauza bat: hurrengo gobernuak Lomce berretsi, atzera egin edo beste legeren bat onartu edo ez, Euskal Herrian Hezkuntza Sistema Propioa eraikita ziurtatuko da soilik ikasleen, seme-alaben hezkuntza euskalduna, eleanitza, Euskal Curriculumean eta konpetentzietan oinarritua, teknologia berrietan trebatua, kalitatezkoa eta ekitatiboa.•

9


BERRIAK

2

014ko azaroaren 3an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Lan Hitzarmenaren Aldaketa Partziala. Argitalpen honek, negoziaketa prozesu luze bati amaiera ofiziala ematea suposatu du, nahiz eta

benetan ikastolen titularren eta Mahai Negoziatzailean gehiengoa duen LAB sindikatuaren artean 2013ko azaroaren 26an “Ikastoletako lanpostuen lan-baldintzen egonkortasunerako akordioa” sinatu zela ia urtebete pasa izan. Izan

ere, 2010eko uztailan Eusko Jaurlaritzak aldebakarrez finantzaketa publikoan ikastoletako langileen soldaten murrizketa erabaki zuenetik, ezinegon giro bat bizi izan da ikastola askotan, ikastolen egoera ekonomiko larria eta langileen eskubideak

bermatu ahal izatea uztartu ahal izateko. Prozesu luze eta zaila izan da hau, alde guztien ahalegina eskatu duena, bai ikastoletako titular diren familien aldetik eta baita langileen aldetik ere, esfortzu gehigarriak eta malgutasun ariketak berrituz. Baina lortu da, eta

egoera zailenetan ere, elkartasuna eta kohesioa gure berezko ikur direla erakutsi du ikastola komunitate osoak. Horregatik, beraz, Ikastolen Elkarteak zorionak eman nahi dizkie ikastola guztiei eta gehiengo sindikala duen LAB sindikatuari.•

D

uela egun batzuk amaitu zen Errigoraren ‘Nafar Hegoaldeko uzta, euskarari puzka!’ kanpaina, arrakasta handiz amaitu zen, gainera. Orotara, Nafarroako Hegoaldeko nekazaritza

produktuekin osatutako 12.000 saskitik gora saldu dira bi asteko epean, eta 151.000 euroko etekinak atera dira salmentetatik. Euskal Herriko ikastola guztiak ere buru belarri sartu

dira kanpainan, eta haien bitartez milaka otar saldu dira. Irabazi horiek Nafarroako Erriberako ikastolen, AEKren eta Sortzen taldearen artean banatuko dira.•

P

berariaz sortutako kalitate ziurtagiri bakarra da KEI. Pasaia-Lezo Lizeoak iragan azaroaren 23an jaso zuen ziurtagiria, Pasaiako Albaola Itsas Ondarearen

Fundazioaren egoitzan egindako ekitaldi ikusgarrian. Eleizalde ikastolak, berriz, bertako Kafe Antzokian antolatu zuen KEI ziurtagiria jasotzeko ekitaldia.•

asaia-Lezo Lizeoak eta Bermeoko Eleizalde ikastolak KEI Kalitate Egitasmo Integratuaren ziurtagiria jaso dute asteotan. Hezkuntza mailan

10

IKASTOLA 211


iK AS TO LE N

ntzaileoi! u g la ta e le s e b a b n ie ja Beste urte batez bidelagun izan zaituztegu, gure ondoan, eta horregatik gure esker ona adierazi nahi dizuegu urte bukaeran egiten dugun balorazioaren garaian. Eskertu eta zabaldu egin nahi dugu zuen izena eta izana, zuek baitzarete gure makulu sendoa. Aurtengo jaiak onak izan dira, oso onak, bizi ditugun garaietarako. Eguraldiak ere lagundu digu bost jaietan, hala nola Herri Urrats-en, Ibilaldia-n, Araba Euskaraz-en, Kilometroetan eta Nafarroa Oinez-en; zorte handia da hori, handi-handia. Guretzat, hala ere, handiena boluntarioen auzolana, eta babesle zein laguntzaileen babesa dira, zuek guztiok gabe ezinezkoa litzaigukeelako horrelako makro jaiak antolatzea, eta ikastola-antolatzaileen proiektu zehatzak aurrera ateratzea. Bihotzez, eskerrik asko!

ESKER ONEZ

gure babesleei

HERRI BAT OSA DEGU ANIZTASUN OROZ, INDAR ERAKARGARRIZ ETA ANIMOZ. ZURRUNBILO BEREKO NAHIGABE ETA POZ, MUGARRI JAKINETAN JARRI GERA ADOS. LAGUNTZAILE SENDOZ OSATURIK GATOZ, INDAR ETA GOGOZ JARRAITZEKO ASMOZ, GURE IBILBIDEAN PAUSO OPAROZ (BIS).

gure laguntzaileei

11


ELKARTASUN 780.000 EURO, BEHAR HANDIENA DUTEN IKASTOLENTZAT

S

ua ren gainean probatu ohi da eltzea. Krisi garaietan hartzen du benetako balioa elkartasunak, eta Elkartasun Ikastolen batzarretan, krisi garaian sorturikoa izaki, urtero frogatzen da eltzea. Ikastola guztiek dituzte premiak, baina iragan abenduaren 4ean egindako Batzar Nagusian 780.000 banatu zituzten euro 11 proiekturi laguntzeko. Hartutako erabaki guztiak ia aho batekoak izan ziren, gainera. 780.000 euroak, ikastolek, Elkartasun Ikastolen bitartez, osatutako elkartasun kutxako dirua da. Ikastola bakoitzak bere ikasle kopuruaren arabera jarritako diruak osatzen du elkartasun kutxa. Aurten 731.000 euro jarri dituzte ikastolek, orotora. Azken hiru urteetan, berriz, Irizar kooperatiba ezagunak diru ekarpena egin du kutxa horretarako. Aurten, 60.000 euro jarri ditu. 791.000 euro zeuden, beraz, banatzeko, eta horietatik 780.000 erabili ziren.

12

Orioko Herri Ikastolako batzar aretoa mukuru zela aurkeztu ziren diru eskaera egin zuten ikastolen gainean Artezkaritzak eta batzorde teknikoak eginiko txostenak. Elkartasun Ikastolen lehendakari Koldo Tellituk gogorarazi zuen konpromisoa eta elkartasuna direla ikastolen ezaugarri nagusietakoak, eta hori berriro berretsita geratu zela Orion egindako batzar nagusian. Batetik, bertaratutako ordezkari andanak erakusten du ikastolek proiektu kolektiboarekiko duten konpromisoa; bestetik, berriz, ikastola guztiek premiak dituzten arren, behar handiena dutenei laguntzeko prestasuna erakusten dutelako behin eta berriro ikastola guztiek. Ekitaldi honetan, laguntza eskaera egindako hamaika proiektu aurkeztu ziren. Arabako lau ikastola (Bastidakoa eta Argantzungoa, Oiongo San Bizente eta Aguraingo Lautada), Seaskako hiru proiektu (Bidarteko

IKASTOLA 211


aldizkaria.ikastola.net

en 4ean, Orion. Urteko Elkartasun Ikastolen Batzar Nagusia egin zen iragan abenduar tu zuten ikastolen balantzea egin, altxortegiaren berri eman eta laguntza eska osamen guztiak ia aho txostenak aurkeztu eta proposamenak bozkatu ziren. Prop batez onartu ziren.

ELKARTASUN IKASTOLAK

2015erako DIRU LAGUNTZAK IKASTOL A

HERRIA

M

M

Argantzon Bastida San Bizente Lautada Bidarte Xalbador Ikastolen Etxea Argia Ibaialde Harrobia Etxebarri

Argantzun Bastida Oion Agurain Bidarte Kanbo Iparraldea Tutera Lodosa Bilbo Etxebarri

G UZTIRA IKASTOLEN EKARPENAK BESTE EKARPENAK GUZTIRA EKARPENAK

L AGUNTZA M

30.000 25.000 40.000 30.000 125.000 80.000 46.272 90.000 95.000 120.000 100.000 781 .272 731.841 60.000

IRIZAR KOOP. ELK.

791.841

Ikastola, Kanboko Xalbador Kolegioa eta Ikastolen Etxea), Nafarroako bi ikastola (Tuterako Argia eta Lodosako Ibaialde) eta Bizkaiko beste bi (Bilboko Harrobia eta Etxebarriko ikastola). 2015erako onartu diren laguntza guztiak kapital ekarpen gisa eman zaizkie ikastolei. Elkartasun Ikastolek prozedura eta irizpide argiak ezarrita dituzte diru laguntzak emateko. Proposatzen dituzten laguntzak eskaera egin duten ikas-

tolen inbertsio edo proiektu berrietarako dira, ikastola horiek, beren kasa, duten egoerari bakarrik aurre egiteko gai ez diren bitartean eskainitako laguntzak. Eta kapital ekarpen moduan edo mailegu moduan ematen dira, eta epe jakin baterako. Prozedura eta irizpide horien sendotasunaren emaitza izan zen Batzar Nagusian adierazitako adostasun zabala.•

ELKARTASUN IKASTOLAK La coopérative européenne Elkartasun Ikastolak a redistribué près de 780.000 euros de fonds de solidarité entre les ikastola ayant fait une demande d'aide économique. Le vote d'attribution a été effectué lors de l'Assemblée Générale des membres de Elkartasun Ikastolak —tous membres de Ikastolen Elkartea— le 4 décembre dernier à Orio. Les propositions ont été adoptées à la quasiunanimité.

13


EUSKO JAURLARITZAREN CURRICULUM DEKRETUEN ZIRRIBORROA

aldizkaria.ikastola.net

EZ DU BETETZEN rlaritzako Hezkuntza Sailak Hezkuntza Urriaren amaieran aurkeztu zien Eusko Jau lum dekretuen zirriborra. Hilabete bat eragileei Heziberri 2020ri dagokion curricu gaineko ekarpenak egin dizkiote beranduago, ikastolek zirriborroaren ikusi dute. Jaurlaritzari. Hobetu beharreko asko

C

URRICULUM DEKRETUENA HEZIBERRI 2020 egitasmoaren bigarren fasea da. Lehenbizikoan Marko Pedagogikoa ezarri zen, eta Hezkuntza eragileen adostasunarekin onartu zen. Ikastolek ere oniritzia eman zioten. Bigarren fase hau otsail-martxoan amaituko da. Ondoren, berriz, hirugarrena etorriko da; Araba, Bizkaia eta Gipuzkoarako Hezkuntza Lege bat egitea. Ikastolek behin eta berriro esan dute Heziberri 2020 baliogarri izatekotan, osotasunean izango dela baliogarria.. Bigarren fasera itzulita, zirriborroak aurkeztu ostean, denbora eskatu zuten ikastolek eta beste hezkuntza eragileek, hura aztertu eta ekarpena egiteko. Ikastolen ikuspegitik, azterketaren oinarria hauxe da: Marko Pedagogikoaren ildo nagusiak, hots, konpetentzietan oinarritutako Euskal Curriculuma sustatu eta garatzen ote dituen eta euskaraz ardaztutako eleaniztasunaren aldeko apustua egiten ote duen, euskal dimentsioa bere baitan nahikotasunez biltzen duenentz edo LOMCEren baitan onartutako curriculum dekretuei jarraipena egiten dieten ala ez. Eta gabeziak ikusi dira Dekretu zirriborroan. Ikastolen ustez, ez da lortu Marko Pedagogikotik dekreturako urratsean behar bezalako eraginkortasuna eta lotura. Atariko kapituluan, adibidez, Dekretu zirriborroaren oinarrian denen artean adostutako Marko Pedagogikoa dagoela azpimarratu beharko litzateke. Era berean, dekretu batean Marko Pedagogikoa gelaratzeko irizpideak zehatz-mehatz 14

agertzea erraza ez den arren, asmo edo printzipio horiek (euskara ardatz duen eleaniztasuna, hizkuntzen trataera integratu eta integrala, ebaluazioaren planteamendua eta edukia, konpetentzia digitalen txertatzea‌) argiago definitzeko aukera bazegoela uste dute ikastolek. Bereziki ebaluazioaren planteamenduan hutsune nabarmena antzematen da. Euskararen eta euskal kulturaren dimentsio espezifikoari buruz, ikastolek berebiziko kezka agertu dute Euskal Curriculuma izateko bokazioz jaio denaren “euskalâ€? izaera berari ukitzen diona. Horrela kritikatzen dute nagusiki euskal dimentsioa gauzatzeko berariazko garapenik ez egotea, hots, Lomce garatzera datorren Errege Dekretuan agertzen diren

IKASTOLA 211


Anoetako Herri Ikastolako DBH1eko ikasleak, ikasgelan.

edukien aukeraketa bera egin duela Jaurlaritzak, printzipio bat adierazi dute: adierazpeamaieran “Euskal Herrian” erantsiz. Kezka hori “Eusnezko edukiak etapa bakoitzean zehaztu kara eta euskal Literatura” eta “Gizarte Zientziak” beharko lirateke, baina haien sailkapena alorretan islatzen da bereziki. (zikloka eta mailaka) ikastetxeen autoZirriborroan Lomceren eragina nabarmena dela nomia pedagogikoaren arabera egin beikusi da, formalki behintzat Lomceren zenbait muga harko litzateke.• eta planteamendu zehaztasun gehiegiz onartzen edo islatzen I RITZIA baititu. Ikastolen iritziz, Lomcek joko zelai mugatu eta zuKOLDO TELLITU Ikastolen Elkarteko lehendakaria rruna ezartzen duen arren, dekretu zirriborroak bazuen ALDAKETA ESANGURATSUAK hain zehatza ez izatea. Beraz, ESPERO DITUGU ausardia eta bestelako boronEusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak iragan urrian aurkeztu zigun date baten adierazpena eskatu Dekretu zirriborroak hobetzeko puntu asko ditu. Egungo formulaziotik dizkiote Jaurlaritzari. ikastolak dekretu egitasmo horretatik urrun sentitzen gara, eta Hizkuntzen atalean, beharekiko genituen itxaropenak ez dira bete. Dekretuaren bitartez, rriz, ikasleen irteera profila besteren artean, Marko Pedagogikoa, euskara eta euskal kultura eta hizkuntzen trataera indartzeko, edota Lomceri aurre egiteko definitzeko orduan, ikastolek bideak egon badaude, eta proposatu dizkiogu Hezkuntza Sailari. uste dute beharrezkoa dela Beraz, aldaketa esanguratsuak espero ditugu aipatutako alorretan. Hizkuntzetarako Europako Izan ere, ezin dugu aukera galdu. Ikastolok eta, oro har, herritarrek Erreferentzia Markoa aipaez dugu edozein irtenbide onartuko. Uste dugu garaiz gaudela eta tzea, ezinbesteko erreferentzia badauzkagula astia eta gaitasuna hori zuzentzeko. Gure aldetik, baita azken urteetako hezkunbehintzat, horretan ere elkarlanerako prest gaitu Hezkuntza Sailak tza eragileen eta Hezkuntza berea duen erantzukizun hori betetzen laguntzeko. Sailaren hainbat hizkuntza Dekretuak,dena den, ez dira aski. Hezkuntza Sistema Propio bat planteamendutan. eraikitzeko urratsak egin behar ditugu, eta une honetan Araba, Azkenik, edukien mailakeBizkaia eta Gipuzkoarako Hezkuntza Lege bat da helburu horretarako tari dagokionez, ikastolek urrats garrantzitsua.•

AVIS SUR LE PROJET DES DÉCRETS DU GOUVERNEMENT BASQUE Les ikastola estiment que le projet des décrets relatifs aux curriculums présenté par le Gouvernement Basque aux acteurs du monde enseignant peut être largement amélioré dans le cadre du programme Heziberri 2020. Elles ont proposé des amendements pour renforcer le cadre pédagogique, le traitement des langues ou encore pour faire face à la nouvelle loi sur l'Education du Gouvernement espagnol.

15


ORIENTAZIOA

aldizkaria.ikastola.net

IPUINAK

LEHEN SARIA ‘ARGITXOREN JATORRIA’ ETXARRI ARANATZEKO ANDRA MARI IKASTOLAKO DBH3KOAK Miren Agirre, Oier Aierdi, Alain Azkona, Garazi Errazkin, Leire Estarriaga, June Garcia de Albeniz, Ainet Huizi, Jon Fran Huizi, Ainhoa Irastorza, Adrian Joao, Ane Mayo, Naroa Mendiola, Xuban Mendiola, Urtzi Nazabal eta Iratxe Zaratiegi.

BIGARREN SARIA ‘ARGITXO ETA EUSKARAREN PUZZLEA’ TOLOSAKO LASKORAIN IKASTOLAKO DBH4KO IKASLEAK

.eus Ikastola n ea web gun bi ipuin dituzue liburuak i. irakurga

Mirari Aldazabal, Maddi Alonso, Mikel Altuna, Ainara Ayerbe, Anne Egues, Mikel A. Elordi, Alaitz Garcia, Nuria Herrera, Kaiet Iglesias, Iban Juarros, Julen Martin, Nerea Martinez, Leire Mendigain, Imanol Narvarte, Xabier Olano, Josu Perurena, Irene Regil, Laia Ruiz de Egilaz, Xabier Sorarrain, Gerardo Tome, Joseba Ugartemendia, Aizpea Urresti eta Julen Urretabizkaia.

16

IKASTOLA 211


HAUR BESOETAKOA IRAKURRI LAGINA IKASTOLA.EUS

Helduen munduak The Godfather (Aitajauna) duen moduan du haurren munduak Haur Besoetakoa, litxarrerien eta bideo-jokoen merkatu klandestinoaren nagusia. Irakurleak begien aurrean duen munduan legez, handinahikeria, boterea eta ustelkeria nahasten dira haurren mundu honetan ere, non helduak ez diren ugalketarako eta zerbitzurako izaki huts besterik. Errerentzia zinematografiko eta literarioz beteriko haurren unibertso honetatik, Haur Besoetakoak eta bere antagonista Lo-Li-Tak, errefusatu ezinezko eskaintza egingo dizute. Gidoia: Unai Iturriaga / Irudiak: Alex Sanvi / Argitaratze data: 2014, Urria / Orrialde kopurua: 48 orrialde / Prezioa: 12.00 € •

OLENTZERO PARK

BAIONAN, ABENDUAREN 22 ETA 23AN

14:00ETATIK 19:00ETARA LAUGA KIROLDEGIAN EZ IKASTOLEN ESKUTIK, LAUGARREN URT

Haurrei gozamena euskaraz eskaintzea eta, bide batez, ikastolen balioak plazaratzea dute helburu Iparraldeko ikastolek, Seaskaren bidez, Baionan antolatuko duten Olentzero Park-ak. Edozeinentzat dago zabalik, eta sarrera doakoa da gurasoendako. Olentzero Park Gabonetako Haurren parkea da, umeek ongi pasatzeko pentsatua dagoena. Horretarako ohi duenez, tailerrak, puzgarriak, jokoak, ikuskizunak eta animazioak bilduko ditu aurtengoak ere. HEGOALDEKO LAGUNTZA Laguntzaileen artean Aisiola Begirale Eskolako hezitzaileak izango dira aurten ere Hegoaldetik sostengua eskaintzera doazenak; parkearen heren bat euren esku gelditzen da, sormen lanetako tailerrak bideratzen dituzte, baita

marrazketa saioak ere, edo musika, eta Parkearen arrakastan euren elkartasun hondartxoa oparitzen dute. “Gure hezitzaile taldeak Euskal Herriko aniztasuna ezagutzea garrantzitsua iruditzen zaigu. Iparraldeko errealitatea ezagutarazteko aukera ematen die parkeak, hango errealitatea anitza dela sentitzeko, ume guztietan ez dela berdin ematen

euskararen ezagutza. Hegoaldean gaztelaniaren arazoa dugun modu berean dela existitzen frantsesarena iparraldean. Borondatezko lana sustatzeko modu bat da, soldatarik gabekoa; jatorduak eta loa baino ez dute jasotzen, eta hala eta guztiz ere izena eman eta parte hartzen dute. Begirale taldea urte osoan saretu, eta elkarren arteko ezagutza sustatzen da horrelako ekimenekin” kontatu digu Ikastolen Elkarteko Nagore Amondarainek. AURTENGO BEREZITASUNAK Ramuntxo Etcheberry parkearen arduradunak honela esan digu: “Aurtengo

berezitasunak aipatzekotan, hauek adieraziko ditugu: Baionako Etxepare Lizeoko gazteek laguntza eskainiko dute joko puzgarrien zainketan, tailer zientifikoaren animazioan, eta alkoholik gabeko ostatua atxikitzen. Beste elkarte batzuk ere gonbidatuak izan dira bertan parte hartzera. Horrela, ‘Orratzetik hari elkartea’-k esaterako, bigarren eskuko jantzien erreziklatze lanak egiten ditu eta Olentzero Parken tailer bat animatuko du; ‘Gaia elkartea’-k, bere aldetik, herriko jokoak animatuko ditu; eta ‘Euskal evasion elkartea’-k egurrezko joko herrikoiak sustatuko ditu. Aldi berean, artistek ere beren lekua izango dute, hala nola, ELEKA taldeko ipuin kontalariek, IRRIEN LAGUNAK pailazoek, eta abar. Gela berezi bat izanen da ikuskizunetarako, eta horiek arratsalde bukaeran egingo dira, eta nola ez, Gabon garaian, Olentzero “himself” jinen da bisitan! Anima zaitez zure haurrekin joaten!” gaineratu digu Seaskako arduradunak.•

17


IKASTOLAK LASKORAIN IKASTOLA

GORPUTZALDIAK DU IZENA, GELAKO ENPATIA, KONFIANTZA ETA INTEGRAZIO XEDE GORPUTZALDIAK da egitasmo berritzailea, LH- l.zikloko ikasleei zuzendutakoa, Gipuzkoako Foru Aldundiko Dantzagunea zerbitzuak sortu duena. Gaitasun sozio afektiboen garapenaren bitartez, ikasleak norberaren ulermenean, bestearen ulermenean eta besteekiko erlazioan sakondu ahal izatea bilatuko da. Honela, enpatia, konfiantza eta integrazioa terminoetara hurbiltze bat egongo da, gorputz praktikaren bitartez sentsibilizatuz, bestearen lekuan jarri, beraienganako balorazio egokia eduki eta norberarentzako eta besteentzako modu egokian kooperatu ahal izateko.

Ez da garestia. Ikastolan bazen mahai txiki bat, zenbait ordenagailu eta mikro bat. Horiez gainera, utzitako kable, adaptadore eta beste mikrofono bat ere lortu ditugu.

BASTIDA IKASTOLA

EKIMEN BERRIA EUSKARARENTZAT: PREST DA IRRATI TAILERRA Dantza, mugimendu libre eta jolasaren erabileraren bitartez, espresio bide eta besteekiko topaleku bezala bideratuko da.

BETIKO IKASTOLA

EZ DA LEIOAKO ZIENTZIA FIKZIOA, IRUDIMENA LANTZEKO AITZAKIA BAIZIK Taldean sortutako denboraren makina da, garai batetik bestera bidaiatzeko makina eta aitzakia da tramankulu hau. Denbora makina horiek beti dira bereziak eta politak. “Egia da aurtengoa deigarria suertatu zaigula”, esan digute Auxkin eta Bego tutoreek, “izan ere, ohiko kartoi handiak ekarri ordez, txikiak ekarri dituzte, eta horiek batuz eta zilarrezko paperarekin lotuz, halako tamaina handia hartu du. Hau ez da Leioako zientzia fikzioa, ezta mekanika kuantikoa ere; hau Leioako Betiko Ikastolako 5-6 urteko ikasleek sortutako laguntzailea da, dagoeneko gure laguna dena”. Txanela proiektuan kokatu behar dugu, LHko lehen mailan, 6 eta 7 urteko ikasleen munduan. Material birziklagarria da, hala nola, kartoia, tapoiak, sokak…

18

Hizprotik sortu zen ideia, eta bedeinkapenak, berriz, ikastola komunitatetik. Hala, proiektua idatzi, materiala bildu eta estudiotxo bat muntatu dute ikastolan bertan. LH 3., 4. eta 5.go 13 ikaslek hartuko dute parte, eta helburuak ahozkotasuna lantzea, lotsak gainditzea, eta irratia zer den ezagutzea izango dira. Gasteizko Hala Bedi Irratiarekin harremanetan daude. Eguerdiko tartea erabiliko dute horretarako, eta sortuko dituzten audioak gela barruan zein kanpoan izango dira entzungai, izan ere, batzuk Curriculumarekin lotura izango baitute, eta beste batzuk, kultura, herria edo gaztetxoen motibazioarekin. Azken finean, euskaraz aritzea baita xede handia.

ZURRIOLA IKASTOLA

ATEGORRIETA AUZOAN, VILLA SOROAN KOKATU DA IKASTOLA BERRIA 2012ko udan, eskaintza publiko bitartez, eraikinaren jabea den Olaia Garoña, Ion Balerdi eta Jon Muniategiandikoetxea, Donostiako Udalak, ikastolako gurasoak, izan dira arkitektoak; eta epe luzerako eskaini Construcciones Moyua kontratista. Etxearen egitura orokorra errespetatu behar izan da. zuen egoitza. Zurriola Ikastolak hautagai bezala, lehiaketa irabazi ondoren, 40 urterako alokairu kontratua sinatu zuen Udaletxearekin, eta ikastolak konpromisoa hartu zuen etxea zaharberritzeko. Bertan HHko lau kurtsotako ikasleak kokatu ditu, 297 guztira. Hala, Villa Soroa-tik 50 metrora dagoen Villa Sacramentoko egoitzan, LH1etik LH4ra bitarteko beste 300 ikasle ari dira. Eta Urrako egoitzan, berriz, LH5etik batxilergora bitarteko beste 600 ikasle inguru. 2009an egindako Kilometroak lagungarri izan dira.

IKASTOLA 211


“aldizkaria.ikastola.net” web gunean duzu, irakurle; bertan informazioa osatuagoa aurkituko duzu paperean argitaratutakoa baino. >>

ARANGOITI IKASTOLA

MAHASTIETAN TALDEAN ETA EUSKARAZ Urtero gutxienez irteera bat eta ikasturte bukaerako kanpaldia egiten dute elkarrekin, ikasle txikiak handiekin nahastuta, ikastolatalde kohesioa lortzeko eta euskararen erabilera bultzatzeko. Aurtengoa berezia izan da, mahastietara joan direlako; mahatsa moztu, bildu, oinekin zapaldu, zukua atera, botiletan gorde eta etxera eraman baitute. Hala, ohiko helburuak inguruko ezagutzarekin tradizioarekin eta lanbideekin lotu dituzte, hezkuntza baloreak errotik zainduz.

aldizkaria.ikastola.net

ZANGOZAKO IKASTOLA

JUANITO ZELAIA LETAMENDIRI IKASTOLATIK ESKER ONEZ Juanito Zelaia gogoratu nahi dugu gaur berriro, gure kasuan ere, gure ametsa gauzatzea posible egin zuelako; Juan Zelaia, isilik eta gehienetan inork jakin gabe, euskal kulturaren eta euskararen alde bere patrika astintzen duen horietakoa baita, mezenas isil eta ezkutukoa; eta, legezkoak betetzeko ez bada, sobera esaten ibili gabe diharduena. Har beza ikastola hau osatzen dugun guztion miresmen eta eskerrik zintzoena. Hitz horiekin omendu zen oñatiarra aurtengo Nafarroa Oinezen. Bere ilobak, Beatriz Gerekak, jaso zuen osabarentzat oroigarria.

Ondoko mahastietara joan dira handiak eta txikiak batera, zaharrenek gazteenei laguntzen, taldetan banatuta, ikastolako 70 umeak, irakasle taldea guraso batzuen laguntzarekin.

Jorge Oteizaren “Irten Ezin” edo “Navarra en la encrucijada” lan erraldoia da gure haurren jolas eta algaren lekuko ikastolako jolastokian.

LAUTADA IKASTOLA

HIRU MILA KILO HORMIGOI, “Z” TALDEAK LAN EGITEKO Auzolanean goitik behera margotu dute ikastola osoa, eta horrez gainera patioa, lorategia, frentea eta lurra eguneratu ere bai. Egindakoa gutxi balitz, azkenekoa zera da, hots, sarrera berri bat egin diotela ikastolari, lorategitik sartzeko. Horrekin arriskuak ekidin dituzte, ikastolara autoz etorri ordez, ikasle asko oinez etortzen baita denbora irabaziz. Sarrera berriak, ordea, espaloi berria egitea zekarren, eta horretara ere animatu dira. 3.000 kilo hormigoi ari dura erabiltzen lan hori burutzeko! Eta hori bukatutakoan, bizikletak uzteko aparkalekua jarriko dute martxan, eta lorategia luzatuko. “Z taldea” lez ezagutzen da ikastolan lanerako aritzen den guraso-koadrila. Uda oro, ekainean hasita, elkartzen dira lanerako, aurretik adostutakoa egiteko.

Egunaren hasieran egiten dugu PACE. Denok batera, nor bere buruarekin. Ez dugu inor behartzen, baina poliki-poliki ari dira ikasle guztiak animatzen. Carlota López-Peredo dugu aholkulari.

LIZARRA IKASTOLA

BRAIN GYM, BURMUINERAKO 26 ARIKETAK GELAN Brain gym teknikak burmuinaren sinkronizazioa, integrazioa lortzen laguntzen du, ezker aldeko hemisferioa eskubikoarekin elkartuz eta erlazionatuz. Honekin, ikasleak hobeki kontzentratzea, sormena piztea, mugimenduzko abileziak garatzea, eta ikasketa prozesua erraztea lortzen da. Hogeita sei ariketa dira; horietako lauk PACE izeneko bilduma osatzen dute eta ikaslea aprendizairako prestatzea dute helburu. Ez dira ariketa guztiak batera egiten, konbinatu daitezke, eta konbinazio horiek dira baliatzen direnak helburu zehatzetarako. LHn jarri dute aurten martxan.

19


IKASTOLAK aldizkaria.ikastola.net

BIHOTZ GAZTEA IKASTOLA

BEHARRAREN ERAGINEZ, ISILTASUNA ZARATAREN KUDEAKETA IKASTOLAN Ikastolako argazkia egin dute, gelaz gela, txokoz txoko, mapa osatu arte. Galdera askori erantzuna eman nahian, sonometro profesionala erosi eta dezibelioak neurtu dituzte, hainbat egoeratakoak eta lekutakoak eta, maiz, altuegiak zirela ohartutakoan, neurri zorrotzak hartzen hasi dira. “Isiltasun kanpaina” abiatu da, ikastolako pertsona guztiak egoeraz ohartarazi, eta hobetzeko neurriak hartzeko. Hori guztia oso ongi dago, baina oinarrian, tokia da arazoaren mamia. Santurtziko ikastolak espazio gehiago behar du irakaskuntza duintasunez bermatzeko. Hezitzailea behatzailea da, haurrari laguntzen baitio, baina ez dizkio aurretik ikusitako “arazoak” konpontzen, lagundu baizik. Materialean ere aldaketak daude; ‘desestrukturatuagoak’ dira, eta horietan guztietan guraso eta etxekoekin kontatzen dute.

LAUDIO IKASTOLA

EMMI PICKLER-EN ESKOLATIK, HAURRAREN MUGIMENDU ASKERA Hiru bat urte daramate 0-2 zikloko hausnarketa sakonean. Poliki, baina etengabeko aldaketak ematen hasi dira beste iturritik interesatzen zaiena gehitzen, bereziki Emmi Pickler eta Loczyren egiteko eran oinarrituta. Hiru zutabeotan oinarritu dituzte aldaketak: haurraren mugimendu askea batetik, kalitatezko zaintza bestetik, eta sozializaziorako transizio baketsua azkenik. Nahiz eta hezitzailearena behatzaile, gidari edo laguntzaile lana izan, garrantzitsuak dira jateko uneak, garbiketakoak, lo egitekoak.

Sentsoredun-semaforoak dira zenbait pasabidetan eta jangelan ikus daitezkeenak. Argi gorria pizten denean, denek dakite zarata-hotsa jaitsi, eta ondorioz, isilago ibili behar dutela, denen onerako baita.

ANOETA HERRI IKASTOLA

KILOMETROETAN 2014KO ERRONKA BANDERA ANOETARA

EGOIN enpresarekin eraiki dute, eta OREKA TALDEA ibili da arkitekto lanetan. Taldeak xehetasunak oso kontutan hartu ditu, eskuz egin baitituzte hainbat jolas, hola nola, artile naturalarekin jositako panpinak, eta abar.

TXINTXIRRI IKASTOLA

Anoetako Herri Ikastolak irabazi zuen, urriaren 5ean, Orion egin zen ERRONKA lehiaketako bandera. Aurretik lan fina egin zen herri ikastolan. Hasteko, parte hartuko zuen taldearen eraketa, bozketa bidez, DBH 2. eta 3. mailetako ikasleen artean, parte hartzaileak nortzuk izango ziren aukeratu baitziren, Anoetako eta Irurako 4 neska eta 4 mutil, alegia. Irailean, kapitainak izendatzeko garaia iritsi zen. Xabi Tolosa eta Maider Mendizabal pilotariak izan dira, ikasleek horrela aukeratuta. Azken egunetan, hainbat bilera burutu zituzten proben berri izan eta ardurak banatzeko, bai eta zenbait entrenamendu egin ere. Anoetarekin batera Laskorain, Aranzadi eta Haztegi Ikastolak ere finalerako txartela lortu zuten. Argazkian Anoeta eta Irurako ikastoletan ongi etorri eta txalo beroak irabazleentzat.

SINTONIAZ EGINDAKO ERAIKIN BERRI GOXOA HHko 0-6 urteko etapako marko pedagogikoa eraikitzen aritu dira azken urteotan, eta horrekin batera gogoeta sakonak egiten ari dira aplikazioan etengabeko hobekuntzak ezarriz. Aldaketak behar ziren egin, eta aukerari ateak zabalduz, HHko - Lehen ziklorako eraikin berria jaso dute, inguruko sentsibilizazioari lotua. Egurra, material goxoak, espazioa, argitasuna, sasoian sasoiko produktuak eta jostailu naturalak, adibideak baino ez dira, beti ere Konfiantzaren Pedagogian oinarrituta. Langile, guraso eta profesionalen arteko talde-lana izan da oraingoan ere proiektua garatzeko euskarria. Abenduaren 13-14ean izango dute inaugurazio ofiziala, non proiektuaren ibilbidea aurkeztuko duten.

20

IKASTOLA 211



OLENTZ ROK

!

Aurtengo Gabonetan, Argitxo eta Olentzero eskutik datoz.

Ikastolako lehendabiziko urteetarako, Argitxo poltsa eta katilua. eta

Eskatu Olentzerori!

A g tx bilduma berria

ARGITXO POLTSA (3+)

ARGITXO EDALONTZIA

22

ARGITXOREN ALFABETOA (3-7)

Argitxoren irudia duen plastikozko edalontzia. Edari hotzak nahiz beroak hartzeko. Etxerako, ikastolarako… Mikrouhin-laberako baliogarria.

Irudi ederrez osatutako 28 zatiko puzzlea. Irudietan, eguneroko bizitzari lotutako hiztegia, alfabetoa aitzaki legez hartuta. Material osagarri legez, 27 foam-ezko letra larri. Erabilera ugari proposatzen dira, bakarka nahiz taldean jolasteko.Erabilera desberdin eta aberats hauen bidez haurra oinarrizko konpetentziak garatzen joango da. Neurria: 40x70 cm.

4,00€

23,00€

Argitxo protagonista duen poltsa; janariak, arropak, eskola-materiala edo beste edozer eramateko. Motxila legez eraman daiteke. Neurria: 24x28 cm.

8,00 €

IKASTOLA 211


ARGITXO PANPINA (0+)

ARGITXO ETA ARLOTEA (IPUINA) Argitxo bildumako 16. zenbakia. Argitxo iratxoaren azken abenturak, Mitxel Muruaren eskutik. Argitxo ipuinak kontatzen dituen arlotea aurkituko du eta elkarrekin laguntzarekin, hainbat arazori aurre egingo diote. Irudi ikusgarriz apaindua. Ipuinaren testu laburra, letra larriz, Haur Hezkuntzarako, eta testu luzea, letra xehez, Lehen Hezkuntzarako. Neurria: 19,5x20,3 cm. 28 orrialde.

5,95€

ARGITXO ETA OLENTZEROREN OPARIA (IPUINA)

Argitxoren panpina bigunbiguna. Lotara nahiz ikastolara eramateko aproposa. Jolasean ibiltzeko lagun maitagarria.

Argitxo bildumako 15. zenbakia. Argitxo iratxoaren azken abenturak, Mitxel Muruaren eskutik. Argitxok, ezustean, Olentzeroren bisita jasoko du, eta, baita opari berezi bat ere: desioak betetzen dituen kutxa magikoa. Irudi ikusgarriz apaindua. Ipuinaren bi testu eskaintzen dira: laburra, letra larriz, Haur Hezkuntzarako, eta ipuin luzea, letra xehez, Lehen Hezkuntzarako. Neurria: 19,5x20,3 cm. 28 orrialde.

5,95€

23,00€

e skaria egiteko Tel . : 9 43 310 301 ikaselkar@ikaselkar . com www . ikaselkar . com



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.