Iks212 issu

Page 1

NAFARROAKO EUSKARAREN LEGEA HEZKUNTZAN BEZALA, EREMU GUZTIETAN BEHAR DA ALDAKETA


Hezkuntzan bezala, eremu guztietan Nafarroako Euskararen Legean aldaketa bat bozkatuko dute Parlamentuan, ‘eremu ez euskaldun’ izendatutakoan D eredua irakaskuntza publikora hedatzeko atea irekitzeko. Argi dago pauso esanguratsua dela hizkuntza normalizazioari begira, baina pauso sendoago batzuk gehiago eskatzen ditu eraginkorra izan dadin, lege osoa aldatzea, euskara Nafarroa osoan ofizial izan dadin eta benetako normalizazioari ekiteko. Eztabaidan ikastolak jomugan ere jarri dira, eta hori ez da batere gizalegezkoa izan.

• 03

ERREPORTAJEA > NAFARROAKO EUSKARAREN LEGEA

PAUSO GARRANTZITSUA, BAINA EZ NAHIKOA ELKARRIZKETA

NIEko lehendakari Pello Irujorekin solasean 08

IKASTOLATIK MUNDURA

KANADAKO HEZKUNTZA SISTEMA EZAGUTZEN 12 XXII. JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK Curriculuma, ebaluazioa eta aniztasuna ardatz 08

IKASKIDE PROIEKTUA

IKASKETA PROZESU KOOPERATIBOA HELBURU 16

ORIENTAZIOA

18

IKASTOLAK BANAKA

aldizkaria.ikastola.net

IKASTOLA 212 / 2015Eko OTSAILA EUSKAL HERRIKO KASTOLAK

2

I

ZAN ERE, BORONDATE ONAREKIN BULTZATUTA ERE, GERTA LITEKE BILATU NAHI DEN HELBURUAREN KONTRAKO EMAITZA LOR TZEA. Nafarroako Parlamentuan bozkatuko den aldaketarekin, zonalde ‘ez euskalduna’ deritzonean hezkuntza publikoan D eredua eskaintzeko aukera zabaldu nahi da. Urteotan guztietan, berrogei urte baino gehiagotik hona, ikastolak izan dira eremu horretan euskaraz irakasteko aukera eman duten ikastetxe bakarrak. Zangoza, Irunberri, Tafalla, Lodosa, Viana eta Tuterako ikastolak hain zuzen ere. Euskaraz irakatsi, bai, baina baita kalitatezko hezkuntza eskaini ere, urtero, emaitzetan ikusten den moduan. Egun erredaktatuta dagoen moduan aurrera ateraz gero, litekeena da ikastetxe publikoetan D eredua eskainita ikastolak kaltetuta gertatzea, eta, aldiz, ikastetxe publikoetan D ereduko lerroak irekitzeko adina ikasle ez lortzea. Arrisku hori ikusita, iragan urriaren 20an Euskararen Legearen aldaketa proposamen horren berri prentsa bidez jakin zenetik, Nafarroako ikastolak ez dira geldirik egon. Aldaketaren eragina benetan onerako izan dadin, hainbat eskakizun egin ditu NIEk, eta gutxieneko gisa eskualde mailan funtzionatzen duten ikastola horientzako garraioa eta jangelak subentzionatzeko eskatu IKASTOLA 212


NAFARROAKO EUSKARAREN LEGEA

PAUSO GARRANTZITSUA, BAINA EZ NAHIKOA

40 urtetik gora daramate ikastolek ‘eremu ez euskaldun’ gisa izendatutako lurraldean euskarazko hezkuntza eskaintzen.

D eredua Nafarroa osoko hezkuntza publikora hedatzea ahalbidetzeko Euskararen Legeari aldaketa bat egitea bozkatuko da otsailaren 17an, Nafarroako Legebiltzarrean. Letra handiari begiratuta urrats esanguratsua irudi du hizkuntza normalizazioari begira. Baina egitasmoaren eztabaidan zenbaitek agerian utzi dute benetako xedea hori ote den. dute, hain zuzen ere, 2006. urtera arte egiten zen moduan. Legebiltzarreko batzordean, baina, atzera bota dira ikastolen eskakizunekin bat egiten zuten Geroa Bai, Bildu eta Aralarren zuzenketa proposamenak. Gainera, PSNk sartutako zuzenketa baten bitartez, Gobernuari eskatzen dio ikasgelen ratioak aztertzeko, eta horrek eta Legebiltzarreko bozketa atzeratu

izanak (urtarrilaren amaieran bozkatu behar zen hasieran), Euskararen Legeari egin nahi zaion aldaketa datorren ikasturtean ezartzeko aukera bertan behera utzi du, matrikulazio kanpaina bozketa egin baino lehenago amaituko baita. “Ez gaude inolaz ere D eredua eremu horretan ikastetxe publikoetara hedatzearen aurka. Urrats esanguratsua da hizkuntza normalizazioaren bidean. 3


KOLDO TELLITU, Ikastolen Elkarteko lehendakaria:

“Hegoaldeko hiru ikastolak une oso gogorrak ari dira bizitzen. Ikastolen elkartasuna eta diru laguntza dituzte, baina ez da nahikoa, eta gurasoak eta langileak ari dira jasaten eguneroko borroka hori. Haien lanak errespetua, duintasuna eta ezagutza merezi dute”.

4

Baina ez da aski. Euskara sustatuko duen eta hizkuntza normalizazioa ahalbidetuko duen benetako hizkuntza politika behar da, Nafarroako hegoaldean bezala, Nafarroan eta Euskal Herri guztian”, dio Ikastolen Elkarteko lehendakari Koldo Tellituk. Euskararen Legearen aldaketaren harira izan den eztabaidan, dena den, ikastolak jomugan jarri dituzte, eta ikastolek uste dute hori ez dela gizalegezkoa. “Batzuk hasi dira esaten ikastolak galga edo traba garela D eredua hedatzeko, eta besteek, berriz, diote D eredua ez dagoela hedatu beharrik lan hori ikastolok egiten dugulako. Guk ez dugu eztabaida horretan sartu nahi. Mende erdi daramagu Nafarroan, berrogei urtetik gora gaizki izendatutako ‘eremu ez euskaldunean’. Hegoaldeko hiru ikastolak une oso gogorrak ari dira bizitzen. Ikastola guztien elkartasuna eta diru laguntza ari dira jasotzen, baina ez da nahikoa, eta hiru ikastola horietako gurasoak eta langileak ari dira jasaten eguneroko borroka hori. Haien lanak errespetua, duintasuna eta ezagutza merezi dute. Hori

aldarrikatzen dugu”, diosku Tellituk. Izan ere, zenbait sektoretatik ikastolak desagertu edo publifikatu egin beharko liratekeela ere esaten hasi dira Euskararen Legearen aldaketaren harira. “Zenbaiten adierazpena entzunda, badirudi azken helburua ikastolak desagerraraztea dutela. 1990.eko hamarraldiaren hasieran

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan eman zen prozesua bultzatu nahi dutela ematen du. Sufritu egin genuen orduan, baina buelta eman genion eta indartuta atera ginen, azkenean”. Ikastolen aldetik ez dute ulertzen eta onartzen jarrera hori. “Nafarroan bertan, ikastolak eta D eredua ematen duten ikastetxe publikoak elkarrekin Nafarroako ikastoletako zuzendariak, NIEren bulegoetan egindako bilera batean.

IKASTOLA 212


NAFARROAKO EUSKARAREN LEGEA ari gara nork bere eredua eskaintzen. Guk gurea defendatzen dugu, gure eredua, eredu kooperatiboa, parte-hartzailea, gure pedagogia propioarekin eta gure curriculumarekin. Herritik sortu ginen, herriarentzat. Baina guk geurea defendatu arren, ez gara ari beste inoren aurka. Errespetu bera exijitzen dugu”. Adierazgarria izan da, dena den, eztabaida horren erdian Kontseiluak duela egun gutxi egin zuen agerraldia. Bertan, Paul Bilbao idazkari nagusiak hauxe esan zuen: “Urte hauetan guztietan legearen aldaketa eskatzeaz gain oztopo guztien gainetik euskarazko irakaskuntza bermatzeko ahaleginetan aritu da euskararen aldeko mugimendua ikastolen bitartez. Lan eskerga egin da, pertsona anonimoen bizkar gainean erori den lan handia egin da eta justiziazkoa da hori buruan edukitzea. Izan ere, legea sortu baino lehenago ere ari ziren herritarrak ikastoletan lanean beste alor eta sektoretan bezalaxe. […] Lege aldaketa horren bitartez aukera berriak irekiko dira eta gure apustua euskararen aldeko normalizazioa indartzea izango da, ikastetxe publikoetan lerroak irekiz eta ikastolak indartuz. 1+1 egitera goaz, herri ekimenez, bat eginda aurrera egitera goaz”. Duela 28 urte egin zen Euskararen Legea Nafarroan. Euskalgintzatik, eta ikastoletatik, behin eta berriro aldarrikatu da hura aldatu eta benetako lege eraginkor bat egin beharra dagoela. Maiatzean foru hauteskundeak dira Nafarroan, eta inkestek aldaketa handi bat iragarri dute. Euskalgintzan aldaketa hori euskararen normalizazioaren mesederako izango den itxaropena dago, baita ikastoletan ere. “Bada garaia euskarari trabarik jarriko ez dion lege bat egiteko. Euskarari hegoak emango dizkiona, Nafarroan euskaraz bizitzeko eragozpenak gaindituko dituena”, dio Ikastolen Elkarteko lehendakariak.•

PELLO IRUJO \ “Gu ez gara pribatu edo publiko sentitzen, ikastola baizik” Zer aldaketa ekarriko du Nafarroako Legebiltzarrean egingo den bozketak? Euskararentzako, euskaraz ikasteko ahalmenarentzako eta ikastolentzako pauso inportantea da. Geroa Bai, PSN eta IU-k proposatutako aldaketa da, lehengo pauso inportante hau, Bilduren baietzarekin, aurrera aterako dena. Epe motzean ez da ezer gertatuko PSNk bultzatutako zuzenketarengatik, legea geldituta uzten duelako Nafar Gobernuak ratioak eta beste eztabaidatu eta erabaki arte. Inportantea da ulertzea lehenengo pausoa dela soilik, aldaketa honek ez dituelako euskararen eremuak aldatzen. Hezkuntza eskubidea zabaltzen du, baina ez euskararekiko dauden beste mila gauza guztiak. Egitasmoa ezagutu eta berehala ikastolek zuzenketa batzuk proposatu zituzten. Zeri begira ziren zuzenketa horiek? 45 urte daramagu eremu horretan, Zangozan, Irunberrin, Vianan, Lodosan, Tafallan eta Tuteran. 6 ikastola haietatik, 55 herriri kalitatezko hezkuntza eredua eskaintzen jarraitzen dugu, eskualde mailakoak baitira. 1.100 ikasle, 700 familia eta 100 profesional ditugu sei ikastola haien

artean. Gutxieneko bezala, garraioaren eta jangelen subentzioa nahi genuen lortu, 55 herri haietatik etortzen diren familiendako. Alderdi guztiek ikastolez ondo hitz-gin eta gero, diskriminazio positiboa izango zela entzun zen alderdi gehienetatik, euskara horrela laguntzea ez zutelako ikusten edo pribatuen zakuan sartzen gintuztelako. Lege aldaketak, beraz, zein egoeratan uzten ditu ikastolak? 18 milioi euro baino gehiago inbertitu eta gero, sei milioiko zorrak ditugu ordaindu behar ditugunak eta inbertitzen jarraitzen dugu. Duela egun gutxi, adibidez, Tafallako Ikastolako eraikin berria inauguratu genuen. Aurrera jarraitzen dugu! Guk gure kudeaketa propioan sinesten dugu, 14 Nafarroa Oinez egin ditugu hegoaldean eta laguntza instituzionala ere jaso egin dugu, beti eskertu duguna. Jarraituko dugu, gure asanbladetatik hasita, ekintzak eta apustuak egiten, gurea dena aurrea atereaz. Eremu ‘ez euskalduneko’ ikastetxe publikoetan D eredua ezartzeko aukera izate hutsa, bada nahikoa bermea aukera hori egiazkoa izan dadin? 5


Argazkia: JAVIER BERGASA

“Legeak lagundu dezake aukera berdinak emanda, baina guk egin behar duguna da lana ondo egitea eta kalitatea eskaintzea: eleaniztasuna, konpetentziak, baloreak…”.

Ez nuke eremu horri horrela deituko. 600.000 biztanle daukan herrialde batean, berea den eta laguntza behar duen hizkuntza banatuta egotea, munduan zehar egongo den kasu bakarra izango da. Laguntza eskatzen dugu askatasunez erabili nahi duenarentzako, inori ezer inposatu gabe. Esaten didazun “bermea” gure esku etorriko da bakarrik. Lanaren bitartez. Legeak lagundu dezake aukera berdinak emanda, baina guk egin behar duguna ondo egitea da, kalitatea eskaini, eleaniztasuna, konpetentziak, baloreak…, gure curriculuma ondo kudeatu, gure ikastolak ondo kudeatu, herritik eta herriarentzat eskaintzen duguna kalitatearekin eman. Aldaketak, dena den, ez du eraginik izango 16-17 ikasturtea baino lehe-

6

NAFARROAKO EUSKARAREN LEGEA nago. Tartean hauteskundeak izango dira, eta aldaketa politikoa aurreikusi dute inkestek. Testuinguru horretan, aukera ikusten duzu euskararen legea goitik behera aldatzeko Nafarroan? Bai, nola ez, beti izan dut. Orain dela 28 urte gertu izan genuen eta ez zen aukera aprobetxatu. Pena handi bat da 28 urte hauek galtzea! Halakoak izan ditugu eta bakoitzak gogoeta egin beharko etorkizunera begira. Euskararen legearen aldaketaren inguruan egin diren adierazpen batzuk entzunda, badirudi batzuen asmoa ikastolak publifikatzea litzatekeela, ikastolak desagerraraztea, finean. Haserretu egiten naiz hori entzuterakoan. Orain dela 28 urteko legea bultzatu ez zuten batzuk, orain gure papera bete dugula eta publifikatu behar garela diote. Nik ikastola garela diot, hemengo kooperatibak, herri honetatik jaioak, gure materiala eta curriculum propioa dugunak. Konpromiso eta kalitate handiko profesionalak ditugu eta hezkuntza mu-

gimendu sozialekoak gara. Nafarroan azkeneko 10 urteetan erosteko ahalmena eta lanpostuak mantendu ditugu; nork esan dezake hori? Sare publikoko irakasleen %98,5-ko soldata dugu; itunpekoekin alderatuz lan hitzarmen onena; Nafarroako euskararen festa handiena egiten jarraitzen dugu; 25.000 zuhaitz landatu ditugu azken zazpi urteetan; azokak eta merkatuak prestatzen ditugu... Barrura begira bezala, gizarteari begira jarduten dugu. Gu ez gara pribatu edo publiko sentitzen, ikastola baizik. Konplexurik gabe eredu hori defenditzen jarraituko dut. Adierazgarria izan da Kontseiluak egindako adierazpena, 1+1 izan behar duela helburua eta ez zatitu edo ahultzea. Garrantzitsua elkarlana da. Sortzenekin eta Kontseiluarekin, bata eta bestearekin eta beste askorekin hitz egiten ari gara, harremanak mantentzen. Inportantea ikusten dugu Ikastolen partetik, hezkuntza mugimendua izanda, irekiak egotea.•

MODIFICACIÓN DE LA LEY DEL VASCUENCE EN NAVARRA El Parlamento de Navarra dará luz verde a la modificación de la Ley del Vascuence, mediante la cual los centros públicos de la zona ‘no vascófona’ podrán ofertar el modelo D de euskara en sus aulas. Aunque pueda parecer un paso positivo para la normalización lingüística, puede suponer, también, un paso atrás, si no llega acompañado de otras medidas en favor de la normalización. MODIFICATION DE LA LOI VASCUENCE EN NAVARRE Le Parlement de Navarre a donné le feu vert à la modification de la loi. Désormais les établissements publics de la zone “non bascophone” pourront dispenser le modèle immersif en euskara. Ce qui pourrait sembler être une avancée dans la normalisation linguistique pourrait également supposer une régression si aucune autre mesure de normalisation n'était prise.

IKASTOLA 212



IKASTOLATIK MUNDURA aldizkaria.ikastola.net

KANADA KO HEZKUNTZA SISTEMA temaren ta bertatik bertara ezagutu eta hango sis kas arra n due k ada Kan etik ald a ntz zku He a handi hartako hiru lurraldetan izan dir nondik norakoak aztertzeko herrialde idek antolatutako bidaia bati esker. hainbat ikastolatako ordezkariak, Erk Parlamentuak, Gobernu Federalak, Gobernu Probintzialak, Eskola barrutiak, zein school board-ak egitura eta baliabideak ematen dizkiote Hezkuntzari.

8

H

AMAR eguneko bidaia izan zen, eta Kanadako hiru probintziatan izan ziren: Alberta eta Nova Scotia anglofonoetan eta Quebec frantsesean. Hedaduraz oso handia da Kanada, eta hezkuntza sistemak era desberdinean funtzionatzen du probintzia bakoitzean, bertako gobernuek hezkuntzari dagokionean eskumen zabalak dituztelako. Dena den, PISA emaitzetan azterketa guztietan lehen postuetan

da Kanada, eta horren zergatien bila ibili ziren gure ikastoletako ordezkariak. Horietatik hirurekin mintzatu gara: Portugaleteko Asti Lekuko Txus Bilbaorekin, Leioako Betikoko Blanca Lazkanorekin, eta Tolosako Inmakuladako Ana Mongerekin. “Esperientzia oso aberasgarria izan da benetan”, diosku Bilbaok. “Bertan ikusitakoa, eta gure hezkuntza komunitatea oso ezberdinak izan arren, gauza asko ikasi ahal izan

dugu; agian ez era automatikoan aplikatzekoak, baina bai geure sistemara iradokizun berriak ekartzeko. Bidaian, bestalde, hara hurbildu ginenon esperientzia eta ikuspuntuak ere konpartitu ahal izan ditugu eta, ikusteaz gain, aurkitutakoaz analisi komun bat egiteko aukera izan dugu”. Aberasgarria izan da, bai, Lazkano eta Mongerentzat ere, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza eta Lanbide Heziketako ikastetxeak bertatik bertara ikusi eta haien funtzionamendua aztertzeko aukera izan dutelako eta hainbat irakasle, ikasle, zein ardura pedagogiko edo instituzionala duten pertsonen iritziak eta azalpenak entzuteko aukera ere izan dutelako. Hezkuntza sistema egituratuta dagoen modua azpimarratzen dute. Mongek eman digu haren berri: “Hezkuntza lege oso zehatza eta maila guztietarako eskumenak definituta ditu.

Parlamentuak, Gobernu Federalak, Gobernu Probintzialak, Eskola barrutiak, zein school board-ak egitura eta baliabideak ematen dizkiote Hezkuntzari. Curriculumaren sorkuntza eta garapena probintzia bakoitzeko departamendu eta ministerioren ardura da”. Egituraketak, bide nabar, ez du bere horretan emaitza ona ekartzen. Aitzitik, badira kontuan hartzeko beste faktore nagusi batzuk, Lazkanok eta Mongek aipatu dutenez: “PISAn emaitza onak dituzte, hogei urte daramatelako konpetentzietan oinarritutako curriculumarekin lanean. Gure ikastoletan ezarri berri dugun sistema hori Kanadan urteetan garatu dute. Beste faktore oso kontuan hartzekoa da irakasleen formazioa etengabea dela. Urtero hainbat egun dituzte formaziorako, eta formazio hori euren beharretara egokitua dago gainera. Era berean, aipagarria da Irakasle eskolako

IKASTOLA 212


Unibertsitatearen eta ikastetxeen arteko elkarlana; alegia, unibertsitatearen inplikazioa irakasle tituluak emateaz harago doa”. Kontuan hartu beharreko beste faktore bat hezkuntzak gizartean duen kokapena da. “Gizartean berebiziko garrantzia ematen diote hezkuntzari, eta, era berean, exijitu ere asko exijitzen diote. Horrek bultzatzen du ikastetxeen, irakasleen etengabeko hobekuntzarako filosofia. Tentsio horrek eramaten ditu emaitzak hobetzera, dagoenarekin ez konformatzera”. Sistemaren egonkortasuna ere aipagarria da Bilbaorentzat: “Hezkuntzaren esparruan koherentzia eta

egonkortasuna dira euren sistemaren oinarri edo habe garrantzitsu bi. Geure kasuan, tamalez, ez dugu hango sisteman duten lege soseguaz gozatzen. Euren curriculum diseinuak urte luzeak izan ditu fruituak eman ahal izateko, gobernu ezberdinek sakoneko aldaketarik ekarri barik. Lerro nagusiak Estatuak markatzen ditu, baina gero eskola bakoitzean badute autonomia nahikoa abiapuntu metodologikoak sustatu eta egikaritzeko. Ikasleen konpetentziak eta irteera profila dira zeregin komuna eta horretara enfokatzen dira indarrak”. Etapa desberdinak aztertzeko aukera izan dute Kanadan, eta alor bakoitzetik gure ikastoletara

ekarriko zuketenaz galdetu diegu hiruei. Lehen Hezkuntzari dagokionean, Blanca Lazkanok hau diosku: “Labur esanda, gure ikastoletan ezarriko nuke, ebaluazio orientatzailea eta konpetentzietara lotua, beti ere, ikasleen eta Ikastolaren etengabeko hobekuntzetara begira” Bigarren Hezkuntzari erreparatzeko eskatu diogu Bilbaori: “Metodologiaren aldetik ez ditut urrun ikusten gure planteamenduetatik. Geu ere, ikastoletan, konpetentzietan oinarrituriko metodologia modernoak ari gara jorratzen gure ikasleriarekin. Egia da, baina, curriculumean malgutasun handiagoa dutela guk baino, eta

GAZTE EGONALDIETAN aurten estreinakoz ‘’GAZTEZULO’ aldizkariarekin elkarlan bat jarriko da martxan. Bi hilabeteko harpidetza doan emango zaio izena ematen duen gazteari eta egonaldian bertan aldizkarikoen bisita eta tailer bat izango da.

9


IKASTOLATIK MUNDURA

PISAn emaitza onak dituzte, hogei urte daramatelako konpetentzietan oinarritutako curriculumarekin lanean.

kreditu gehiago dituztela hango ikasleek aukera ditzaten. Norbere ibilbidea hautatu behar horrek, seguruenik, autonomia gehiago izatera bultzatzen ditu gazteak”. Ana Mongek, Lanbide Heziketan ikusi duen gauzarik aipagarriena eskatu diogu: “Lanbide Heziketa eta lan munduaren artean dagoen lotura estua da gauzarik aipagarriena. Lanbide Heziketan zuzenean jorratzen dituzte lan munduko kontuak, mundu errealekoak, hain zuzen ere. Enpresa batek duen arazo erreal bat, adibidez, eramaten dute

ikastetxera, eta ikasleek irtenbide posibleak ebatzi behar dituzte, gerora enpresarentzat baliagarri izango direnak”. Ikastetxeen espazioak ere deigarri egin zaizkie. Hala, Bilbaok dio, hezkuntza arkitekturako zenbait ideia apunteetan ondo gordeak ekarri dituztela: “Eskolako espazioen antolaketa oso

10

loturik dute curriculum estrategiekin eta horren inguruko zenbait hausnarketa ere ekarri ditugu Asti Lekura”. Lazkanok ere erreparatu dio horri: “Azpimarragarria da daukaten espazioen antolakuntza ikasleek lana egin dezaten. Era berean sozializaziorako eremu komunikatuak eta gardenak dituzte, ahaztu gabe, bizitza errealarekin lotura duten gela ondo hornituak dituztela. Ikastetxea herriko leku garrantzitsuenetakoa izanik, hark dituen baliabideak (bilerak egiteko lekuak, eszenatokiak, kirol instalakuntzak…) herritarren

esku uzten dituztela ere nabarmentzekoa da”, gaineratu du Mongek. Noski, ikusi dutena lagin bat baino ez da izan, eta hiruak bat datoz esaterakoan ondorioak ere ezin direla herrialde osora hedatu. Dena den, bisitatu dituzten hiru probintzietan, gauza bat argi geratu zaie, Bilbaoren arabera: “Hezkuntza sistema osoa eta irakaslearen figura bereziki oso baloratuak daude gizartean. Gizarteak, eskolari eta bertako pertsona eta ekintzei begirune handiz begiratzen die. Begirune hori, gainera, baliabideetan ere islatzen da. Herri bakoitzean ikusi ditugun hornikuntzetatik, duinenetakoa,

ekipatuenetakoa, zainduenetakoa da eskola, dudarik gabe”. Kanadako hezkuntza sistemari arrakala bat topatu dio, dena den, Bilbaok, baina arrakala hori gizarteari berari atxikia dago: hizkuntza gutxituen afera, hain zuzen ere: “Kanadan dena oso handia da, bertako Estatuak handiak dira, bertako administrazioek duten hezkuntzarako aurrekontua handia da ere. Hizkuntza nagusiak, ingelera eta hein batean frantsesa, oso handiak dira. Zerbitzu publiko erraldoi horrek, aldiz, ez die erreparatzen hizkuntza gutxituei, eta ez dirudi herri ekimenak halako zuloak betetzen dituenik”.•

UN ACERCAMIENTO AL SISTEMA EDUCATIVO DE CANADÁ Conocer el sistema educativo de Canadá e investigar los factores que hacen de ella una de las mejores a nivel mundial fueron los objetivos marcados en el viaje que realizaron los representantes de varias ikastolas a ese país. Durante ocho días pudieron visitar varios centros de tres provincias y hablar con los responsables políticos y educativos canadienses. ETUDE DU SYSTÈME ÉDUCATIF CANADIEN Connaître le système éducatif canadien et rechercher les facteurs qui en font un des meilleurs au niveau mondial ont été le but du voyage réalisé au Canada par les représentants de plusieurs ikastola. Durant huit jours, ils ont pu visiter plusieurs centres des trois provinces et parler avec les responsables politiques et éducatifs canadiens.

IKASTOLA 212


_ Ikastolen Elkarteak ekoitziriko produktuen on-line denda. _ Maila guztietarako produktuak: Haur Hezkuntzarako, Lehen Hezkuntzarako eta DBHrako. _ Formatu eta euskarri desberdineko produktuak: CD-ROMak, jolas/jokoak, komikiak, ipuinak, puzzleak, horma irudiak, DVDak, liburuak, panpinak... baita Android plataformarako aplikazioak ere.

denda . ikastola . eus si Jait latu a t s n e eta i tphon smar edo n !!! a etl b ta

zure

ITALA ARGITXO JOKO DIG denda.ikastola.eus argitxo.net 11


XXII. JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK

CURRICULUMA, EBALUAZIOA ETA ANIZTASUNA ARDATZ XXII. JARDUNALDIAK DIRA DAGOENEKO, MARTXOAREN 11N ETA 12AN EGINGO DIRENAK, GASTEIZKO VILLA SUSO JAUREGIAN.

kuartean dugun material eta proposamen berriak, EKI proiektuak hain zuzen ere, aurrerapen esanguratsua eta aberasgarria dakar eta ikasleen gaitasunei modu egokian erantzuten die. Horren harira mintzatuko da Mikele”. Ikastolen curriculum proposamen berriak ebaluazioan du indarguneetako bat. Era berean, gakoa ere ba-

‘H

obeak izateko habeak’ dute goiburutzat, eta horixe jardunaldion xedea: “Hezkuntzan dihardugunok aspaldidanik dugu barneraturik hobetzearen beharraz hausnarketa egiteaz gain, berrikuntza bideak eraiki eta esperimentatu behar dugunaren ideia. Ikastolon zeregin eta ezaugarri nagusienetako bat horixe delakoan gaude; berrikuntza ahaleginetan ausartak izatearena, hain zuzen ere”, azaldu digu Xanti Aranburuk, Ikastolen Elkarteko prestakuntza arduradun eta Jardunaldi Pedagogikoen koordinatzaileak. Ohi bezala, hainbat ponentzia aurkeztuko dira eta tailerrak ere egingo dira. Hobekuntzaren bidea jorratzeko hiru gai aukeratu dira: ikastolen curriculum proposamenaren garapena, ebaluaziorako bideak eta aniztasunaren irakurketa berri baten premia. Hiru gaiek elkarrekin lotura zuzena dute, eta hala hizlariak ere bataz zein besteez arituko dira. Ikastolen curriculumaren garapenari buruz mintzatzeko, EHIko curriculum arduradunak, Mikele Aldasorok, hartuko du hitza. “Konpetentzietan oinarritutako Curriculumaren garapena hobekuntzarako aukera eta tresna moduan ulertu behar dugu. Zentzu horretan, ikastoletan es12

IKASTOLA 212


aldizkaria.ikastola.net

XXII. JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK

HOBEAK IZATEKO HABEAK

IKASKUNTZA-IRAKASKUNTZA PROZESUAREN BERRIKUNTZA AUKERAK AZTERTZEN

2015EKO MARTXOAREN 11 ETA 12AN GOIURI JAUREGIA - VILLA SUSO GASTEIZ

Hiru gai aukeratu dira: ikastolen curriculum proposamenaren garapena, ebaluaziorako bideak eta aniztasunaren irakurketa berri baten premia. Xanti Aranburu, Ikastolen Elkarteko prestakuntza arduraduna da. Goiko kartela eta jardunaldien irudia Txema Garzia Urbinak sortu ditu.

da, eta aldaketa handia ekarri dute irizpide berriek. Jardunaldietako koordinatzaileak halaxe azaldu digu: “Ebaluazioak erakutsiko digu gure eguneroko eskola jardunean zuzen ari garen. Ikas-irakaskuntza prozesuan ikaslea etengabe doitzen eta eguneratzen joatea da ebaluazioaren zeregina. Horregatik, gure hezkuntza praktikak lotura izugarria du ebaluazioarekin. Ikaslea ikasten ari denaz eta irakasleok irakasten ari garenaz informazioa biltzea eta ondoren egokitzen joatea izango litzateke ebaluazioaren zeregina. Hau bera ere berritze eta hobetze aukera moduan ikusi behar dugu”. Gaia sakontzeko, EHIko curriculum arduradunaz gain, Angel Perez Gomez aditua ere arituko da. Perez Gomezek aniztasunaren irakurketa berri bat ere ekarriko du jardunaldi hauetara. Baina gaia sakontze aldera, Javier Onrubia Kataluniako Unibertsitateko adituak ere bere ikuspuntua azalduko du ikastolen jardunaldietan. Xanti Aranbururen esanetan, “irakastea ez da inoiz izan zerbait denontzat era berean eta modu berean irakastea”. Hezkuntza haratago doa. “Eskola eredu integratu, integratzaile eta inklusiboa lantzen gabiltza. Ikasle bakoitzaren gaitasunak indartu eta bultzatzen dituen curriculuma da gurea, suspertzailea den testuinguru batean emana: ikasgela”. Perez Gomezek eta Onrubiak hainbat gako azalduko dituzte, ikuspegi desberdinetik abiatuta. Jardunaldiok amaitzeko, gonbidatu berezi bat ere egongo da. Danniel Innerarity Politika eta Gizarte Filosofiako doktore eta pentsalari ezaguna ekarriko dugu jardunaldietara, hezkuntzari XXI. mendean egin beharreko galderak planteatzera eta erantzun posibleak plazaratzera. Urtero bezala, aurten ere hainbat praktika eta tailer izango dira jardunaldiotan. Ikaskidetza edo lan kooperatiboa gai hartuta izango da horietako bat; interakzioa edo ikaskuntza aktiboa martxan jartzeko estrategiak aurkeztuko dira beste batean, eta hainbat ikastola lantzen ari diren hobekuntza prozesua ezagutzeko aukera emango du beste batek.•

XXII. JORNADAS DE LAS IKASTOLAS Los próximos 11 y 12 de marzo se celebrarán las XXII. Jornadas Pedagógicas de las Ikastolas en el palacio Villa Suso de Gasteiz. Siendo el objetivo principal la mejora continua de los alumnos, en estas jornadas se abordarán el desarrollo del currículum de las ikastolas, los nuevos criterios de evaluación y la diversidad del alumnado. XXIIÈMES JOURNÉES PÉDAGOGIQUES Les Journées Pédagogiques des ikastola se dérouleront les 11 et 12 mars prochain au palais Villa Suso de Gasteiz. Autour du thème principal du suivi des élèves, ces journées aborderont le développement du curriculum des ikastola, les nouveaux critères d’évaluation et la diversité des élèves.


IKASKIDE PROIEKTUA

IKASKETA PROZESU

IBOA

an, rtxan jarria dute, talde lanean, kooperazio ma ua iekt pro e kid Ikas tan tola ikas t nba Hai tien ikaskuntza prozesua hobetzea ikastea ardatz duen ekimena. Ikasle guz oitzaren eguneko bizitza osora helburu izanik, eraldaketa ikastola bak eramatea proposatzen du. aldizkaria.ikastola.net Ikaskide proiektuaren berritasuna, beraz, aurrez deskribatutako metodologian datza; ikasleei taldean ebatzi beharreko helburu edo erronka jartzen zaie.

E

GUN 11 IKASTOLA ARI DIRA PARTE HARTZEN PROIEKTU HONETAN: La Pueblako Assa, Orereta ikastola, Tolosako Inmakulada, Zarauzko Salbatore Mitxelena, Santurtziko Bihotz Gaztea, Elgoibarko ikastola, Durangoko Ibaizabal, Azpeitiko Ikasberri, Laudio ikastola, Trapagaraneko Itxaropena eta Portugaleteko Asti Leku. Ikasle guztien hobekuntza helburu duen proiektua da Ikaskide. Hezkuntza kooperatiboa lantzen da beronen bitartez. Hezkuntza kooperatiboa ikasle taldeetan oinarritutako ikaskuntza metodoa da. Ikasleek, teknika ezberdinak erabiliz, elkarrekin lan egiten dute helburu komun bat lortu ahal izateko. Hezkuntza kooperatiboa lau printzipiotan oinarritzen da:

tzia ere lantzen da; komunikatzen ere ikasten da, eta, era berean, ekintzailetasuna sustatzen da. Ikasgelatan talde lanak egitea ez da gauza berria. Ikaskide proiektuaren berritasuna, beraz, aurrez deskribatutako metodologian datza. Funtsean, zerrendatutako printzipioetan oinarrituta eta landu nahi diren zeharkako konpetentziak ere aintzat hartuta, ikasleei taldean ebatzi beharreko helburu edo erronka bat jartzen zaie. Ikasle bakoitzak eginkizun edo rol bat izango du, eta nork bere eginkizun hori bete beharko du denen artean lortu beharreko helburura iristeko. Talde laneko prozesu horretan, erantzukizunez lan egin beharko dute, nork bere eta besteen lana ebaluatu beharko du, gatazkak sortzean elkarrekin kon-

— Helburu komuna (guztiek dute lortu beharreko erronka bat). — Elkarmenpekotasun positiboa (denak dira beharrezkoak lana aurrera atera ahal izateko). — Norbanakoaren erantzukizuna. — Aurrez aurreko komunikazioa. Ikasketa mota honek zeharkako konpetentziak lantzea ahalbidetzen du. Nagusiki konpetentzia hauek lantzen dira: elkarrekin ikasiz elkarlanerako konpetentzia garatzen da; elkarrekin bizitzeko eta lan egiteko konpetentzia garatzen da; ikasten ikasteko konpeten14

IKASTOLA 212


Anoetako Herri Ikastolako DBH1eko ikasleak, ikasgelan.

pondu beharko dituzte, eta lanaren arrakasta edo porrotaren erantzukizuna taldearena izango da. Irakasle batek, lan talde bat antolatzen duenean, proiektuarekin batera zehatzmehatz definitu behar ditu pausoak eta landu nahi dituen zeharkako konpetentziak. Informazio bilketa bat ere egin behar du, konpetentzia horiek lantzeko dinamikak ezarri behar ditu, bitartekoak eman behar dizkie ikasleei, amaierako eta tarteko ebaluazioak ezarri behar ditu… Irakaslearen rol-a ere desberdina izango da talde lan bakoitzean. Izan liteke gidari, izan liteke tutore. 2009-10 ikasturtean abiatu zen Ikaskide proiektua, eta Mondragon Unibertsitatearen Huhezi Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen koordinaziopean ari dira lanketa hori egiten aipatutako ikastoletan. Ikastola bakoitzean modu desberdinean ari dira proiektua lantzen. Badira ikasgai batzuetan lantzen ari direnak, badira gela batzuetan ari direnak, eta badira, gela guztietan bezala, ikastolaren eguneroko kudeaketan ere Ikaskide proiektua lantzen dihardutenak. Tolosako Inmakulada da hezkuntza kooperatiboa alor guztietara eraman nahi duenetakoa. “Konturatu

ginen hezkuntza kooperatiboa ez dela metodologia hutsa, baizik eta lan talde guztietan ezar daitekeen sistema bat”, dio Inmakuladako zuzendari Ana Mongek. “Orduan erabaki genuen hezkuntza kooperatiboa izatea gure curriculumaren oinarri. Eta edozein lan talde antolatu nahi bada, IKASKIDE Promouvoir l'apprentissage ezarri genuen lan talde guztiek coopératif est l'axe du oinarrituta egon behar zutela projet Ikaskide qui sera hezkuntza kooperatiboaren guexpérimenté dans onze ikastola. Ce projet vise à txieneko oinarri batzuetan. Horrela sistematizatu développer conjointement genituen gure barneko lan talde guztiak”, gaineles compétences liées à l'apprentissage coopératif. ratu du. Pour atteindre cet objectif, Esperientzia bikaina izan da, bere iritziz: ce projet compte avec la “Lan taldeen giroa aparta da. Ikasleak rol horietan concours de la Faculté des Sciences Humaines et des jarrita, emaitzak askozaz hobeak direla ohartu Sciences de l'Education de gara. Ikasleek hastapenetik dakite zer nola jokatu l'Université de Mondragon. lan kooperatibo bat egiteko orduan, zein rol banatu, nori zein ezarri, nola ebaluatu… Ikasleek ikasi egiten dute lan kooperatiboa, elkarlana”. Hori dela-eta, hezkuntza kooperatiboa ikastetxe osoaren ardatz bihurtu nahi dute orain: “Geletatik zuzendaritzako kudeaketarako metodologia gisa ezartzeraino eraman nahi dugu. Prozesu bakoitzaren dinamikan ere oinarri hezkuntza kooperatiboa izan dadin. Sinetsita gaude hezkuntza kudeaketa osora eraman daitekeela”.• 15


ORIENTAZIOA

aldizkaria.ikastola.net

HEZKUNTZA

AMURRIOKO ARESKETA IKASTOLAKO XV. HEZKUNTZA JARDUNALDI IREKIAK “ITXAROPENA HEZI” Urtarrilero lez —eta badira dagoeneko hamabost edizio— Amurrioko Aresketa Ikastolak eskaini dizkio Aiaraldeko eskualdeari bere Hezkuntza Jardunaldi Irekiak. Urteen poderioz hezkuntzaren ikuspegi humanista eta humanizatzaile duten guraso, irakasle eta hiritarrentzako foro eta faro bihurtu dira jardunaldi hauek herrian eta inguruetan. Bizipenetan uztartutako diskurtso koherente eta erakargarriak dakartzaten hizlariez osatzen dira egitarauak. Topikoetatik urrun, iturburutik gertu daudenengandik elkarrekin ikasiz. Ama eta aita, maisu eta maistra izatearen poza eta erantzukizuna, zailtasunak eta aurkikuntzak partekatuz. Edizio honetako gaia, Itxaropena. Heztea posible egiten duen lehen motor bezala, bizitza eta eskolari begira arrakastaren igarle edo eragile inportanteenetako bat baitugu itxaropena.• Informazio gehiago http://www.aresketaikastola.net/ eu/node/225

Antolatzaileek sinesten dute hezkuntza komunitateari ikastolak egiten dion bost egunetako eskaintzan. Txurrumurruren argazkia da goiko hau.

ERASMUS + EN BIDEZ EUROPARI LOTUTA

ETXARRIKO ANDRA MARI IKASTOLA “IN THE PARADISE GARDEN OF EUROPE”-EN Andra Mari Ikastola, europar batasunaren irakaskuntza programan onartua izan da, beste zortzi herrialdetako ikastetxeekin batera diseinatutako proiektu bati esker. Bi ikasturtean zehar proiektuaren inguruan lanean ariko dira elkarrekin Polonia, Austria, Hungaria, Errumania, Italia, Portugal, Lituania, Grezia eta Euskal Herriko ikasleak. “In the Paradise Garden of Europe” da proiektuaren izena. Horren xedea da Europan dauden espazio natural ezezagunen mapa bat sortzea. Horretarako ikastetxe bakoitzak bere inguruan dagoen eta xarma berezia duen espazio natural bat aztertuko du, ondoren beste kideei erakusteko. Azterketa hau hainbat ikuspegitatik egingo da: arlo zientifikotik begiratuta (fauna eta flora, ingurugiroaren aldetik dauden mehatxuak), baita kultur ikuspegitik ere (tokiaren interpretazio artistikoak, tokian tokiko usadioak…). Erabiliko den hizkuntza ingelesa izango da. DBH2ko ikasleak hasi dira dagoeneko lanean.•

16

IKASTOLA 212


DEBAGOIENAKO IKASTOLETAN KROS SOLIDARIOA ETA SINBOLIKOA

ZIBURUKO IKASTOLAREN ALDE ARANZADI, ARIZMENDI ETA TXANTXIKU IKASTOLEK ANTOLATUTA zer, nola, zergatik, zertarako inplikatu Aurretik lan berezia egin zuten ikasleekin suna helburu hartuta. horrelako egitasmo batean, ikastolek berezkoa duten elkarta zitezen ostiral ager ra Ondoren herritarrei enbidoa bota zieten, herriko plazeta jarritako tonbola zein n herrieta eta oari arratsalde batean. Horrela, izen-emate sinbolik ri emateko. Ikastola otenea Kaskar ziren bildu euro € txosnei esker 10.562,72 bide batez, kirola eta, kin ikaslee da nahi landu suna elkarta ekin ekimen ko Horrela eginez ondo pasatzea.•

Ziburuko ikastolaren alde beste hainbat ikastola busti da; batzuk aipatzearren, hor ditugu, esate baterako Pasaia-Lezo, Oiartzun, Orereta, Santo Tomas, Elgoibar … Oihartzunak bazterrak mugitu ditu, eta “Ziburun ikastola nahi dugu” kanpainak erantzun handia jaso du.

17


IKASTOLAK

Guztira 150 serigrafia egin dira, eta bakoitza 150 eurotan dago salgai Udarregi ikastolaren alde. Informazio gehiago kilometroak.eus

UDARREGI IKASTOLA

ZUMETAREN SERIGRAFIA, ZURETZAT NAHI DUZU? GATTUNK, KILOMETROAK Usurbilgo aurkezpen ikuskizunean bertan egin zuen artista usurbildarrak Udarregi Ikastolaren alde; eta ikastolako ikasleen laguntzarekin mural bat margotu zuten. Ondoren, artistak, lan hori oinarritzat hartuta, serigrafia bat gauzatu zuen Kilometroak ekitaldiari bere ekarpena egin nahian. 1x10eko koadroa da, eta izenpetuta dago. Usoak, Jose Luisen alabak, serigrafiatu du irudi ikusgarria, eta zuretzat aleren bat nahi baduzu oraindik eskura dezakezu.• ERENTZUN IKASTOLA

POSITIVITIES PROIEKTUAN HAINBAT UNIBERTSITATEREKIN BATERA Nafarroako UPNA, Milango Unibertsitatea eta Danimarkako Aarhus-ekoarekin batera murgildu da Vianako ikastola egitasmo baliotsu batean, eta hori da baikortasuna piztea ikasleen artean; izan ere ikasgelan zenbat eta zoriontsuagoak garen, zenbat eta konfiantza handiagoa dugun, orduan eta emaitza hobeak lortuko ditugu bizitzari aurre egiteko. Ikerketa zientifikoek ziurtatzen dute zoriontasuna ere ikasi egiten dela, emozio baikor, esperientzia optimo, esker oneko eta itxaropentsuak baliatuta. Egitasmoak lau ardatz zehazten ditu.•

Arrastaka lau oinetan lasterketak eginez ibiltzen gara, brakeazio ariketak egiten ditugu bularra zabaltzeko eta oxigeno gehiago garunera iristeko, txilipurdiak maite ditugu, jirak eta birak… Zeinen ongi pasatzen dugun!

JAKINTZA IKASTOLA Erentzun Ikastolako komunitatea Fundación FLUIR-eko Raquel Albertin zuzendari eta irakaslearekin ari da lanean.

ERRONKA BERRIARI EKIN DIO, MOTRIZITATE SAIOAK ERA SISTEMATIKOAN Hainbat ikerketaren arabera motrizitateak umeen garapenean duen garrantzia ikusirik, Jakintza ikastolak erronka berri bati ekin dio, motrizitate saioak era sistematikoan ezarri baititu LH 1. eta 2. mailako ikasleentzat. Doman adituak hiru konpetentzia garatzea proposatzen du, hala nola, mugikortasun-konpetentzia, eskukonpetentzia eta oreka-konpetentzia. Horiekin lotuta dauden ariketak eginez, garunaren estimulazioa, birikena eta umeen autonomia lortzen dira eta, gainera, oso garrantzitsua dena, horretan ere oso ondo pasatzen dute.•

18

IKASTOLA 212


“aldizkaria.ikastola.net” web gunean duzu, irakurle; bertan informazioa osatuagoa aurkituko duzu paperean argitaratutakoa baino. >>

aldizkaria.ikastola.net

URRETXU-ZUMARRAGA IKASTOLA

BATUKADA, MILA LAGUN BAINO GEHIAGO MUSIKA SORTZEN, TRESNEN HOTSA GEHITUTA Hizproren markoan, Euskararen Nazioarteko egunerako batukada antolatu dute, non mila lagunetik gora hartu duten parte, ikasleek birziklatutako materialarekin egindako 350 danbor hots gehituta, euskara eta musikaz bazterrak kutsatzen. Izugarria izan da, eta olatua aprobetxatuz Olentzero Egunean ere ibili dira. Talde kementsuak dituzte ikastolan, zein baino zein mugituagoak, hala nola, Euskaraz Bizi, gurasoen Euskara Batzordea edo Jai Batzordea. Ikasiz eta elkar-lana zein kidetzea bultzatuz ongi pasatzea helburu izanik, Howard Gardner psikologoak ezagutuko balitu bederatzigarren inteligentzia gehituko luke: Urretxu- Zumarraga ikastolakoa.•

“Oso proiektu baliagarria da aurreiritziak bertan behera uzteko; esperientzia berria, eta ikasteko modu ezberdina, oso gomendagarria, eta errepikatzeko modukoa” dira ikasleen balorazioak. Eta hori guztia, ingelesez!

PASAIA-LEZO LIZEOA

“FIVE DAYS TO DANCE” PROIEKTU PEDAGOGIKO BERRITZAILEA INGELESEZ DBH-3ko ikasleen egitasmoak lau sustatzaile edo eragile izan ditu. Batetik, Lizeoa bera, eta proiektuaren sortzaile De LooPERSdance2gether elkartea. Bestetik, Ikuska Pasaiako Film Laburren Lehiaketa eta Donostia 2016. Bost eguneko saioetan, dantza ardatz hartuta eskola orduetan, eta Donibaneko kiroldegian, ikasleek oinarrizko konpetentziak eta baloreak landu dituzte: autokonfiantzan eragitea, ikasleek beraiek onartuak dituzten rolak zalantzan jartzea, elkarrenganako ezagutza bultzatzea.

Batukadarako musika tresnak ikasleek beraiek prestatu dituzte, irakasle eta gurasoen laguntzaz: pintura poteekin egindako danborrak, patata ontziekin egindako marakak, txapekin eta kortxoekin egindako sonajeroak… Inguruko enpresetara ere jo dute.

ANDRA MARI IKASTOLA

GOLDEN 5 BETAURREKOEKIN GELARA, IRAKASLE ETA IKASLEEN HARREMANA SENDOTZEKO Izenak atentzioa ematen du, hezkuntzarekin ez baita erraz lotzen. Programa hau teoria psikologiko zein ikerketa sendoetan oinarritzen da, eta helburu ditu irakasle eta ikasleen arteko harremana sendotzea, gelako kudeaketa eta giroa hobetzea, eta ikasleen errendimendua indartzea. Era baikor batean atribuzio positiboak eginez, modu sistematiko batean estrategia bereziak erabiliz, bakarka eta taldean eginez, ondorio eraginkorrak izango ditu pertsonarengan eta taldearengan. Zornotzako ikastolan hala frogatu dute.• Golden Betaurrekoekin” gelan sartzeak, alde positiboa indartzea eta negatiboa ahultzea edo gutxitzea dakar; gelako giroa lasaitzea, eta klase ordua erraztea, harremanak hobetzea eta, ondorioz, ikasleen motibazioa eta parte-hartzea areagotzea, alegia.

Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoarekin, Bizkaiko Garraio Partzuergoarekin, Eroski taldearekin, Energiaren Euskal Erakundearekin, Garbiker Sozietate Publikoarekin, Eusko Jaurlaritzarekin eta Metro Bilbaorekin elkarlanean.

EGUZKIBEGI IKASTOLA

AKTIBATU + BFAK, INGURUMENAREN NAZIOARTEKO PROGRAMA Bizkaiko Foru Aldundiak ingurumenaren arloko iraunkortasuna sustatzeko duen nazioarteko programa da. Bigarren urtea da Aktibatu + proiektuan parte hartzen dutela, iazko saria jaso ondoren. DBH1. eta 2.go ikasle talde batek aztertu zuen ikastolan non galtzen zen energia alferrik, sei gune eta elektrizitatekontagailuaren irakurketak kontutan izanik. Ondoren, Komunikazio fasean, emaitzen berri eman zuten kanpaina txukun bat antolatuz. Saria, Armañongo Parketxera bisita izan da, berau ezagutzeko. Aurtengo gaia “Hondakinak eta erosketa berdea” da.

19


IKASTOLAK

POLITEKNIKA IKASTEGIA TXORIERRI

ASMAOLA + PROIEKTUAREKIN, PRESTAKUNTZA HANDIAGOKO IKASLEAK 2014-2015 ikasturtean, Ikastolen Elkarteko partaide den Politeknika Ikastegia Txorierri, ASMAOLA+eko Lanbide Heziketako ikastetxeen sareari atxiki zaio, bi helburu garbirekin: inguru sozioekonomikoa eta lanbide heziketaren kalitatea hobetzea. Enpresa txiki eta ertainei, ETEei, beren lehiakortasuna hobetzen laguntzeko xedez, TKgune ASMAOLA+ izeneko proiektua abiatu da. Horretarako aliantza estrategikoa eratu da zortzi LH ikastetxeren artean, fabrikazio aurreratuaren eremuaren baitan.•

Bilatzen dena zera da, hots, ikasleak bakarrik egin dezala proposatzen zaion jarduera bakoitza. Aste oso baten denbora da proiektu bakoitzari eskaintzen zaiona, eta urtean bi bider egiten ditugu.

“GARCÉS DE LOS FAYOS” IKASTOLA

ZIDAKOS DA EZAGUTZAK APLIKATZEKO BERRIKUNTZA PROIEKTUA Ikasleen bizitzarako gaitasunak eskolan lantzeko eta ebaluatzeko bide bat sortu behar zela ikusita, NIEk BLOK izeneko proiektua jarri zuen martxan, 2009an. Guk marko horretan lantzen ditugun proiektuei ZIDAKOS izena jarri diegu. Ikasitakoa aplikatzeko diseinatzen dira, testu-inguru batean lantzen, jardueratan oinarritutako metodologiarekin eta, azkenik, ebaluatu egiten dira.•

Fabrikazio mekanikoa, diseinua, materialak, automatizazioa, instrumentalizazio eta kontrola, eta forjaketa eta txaparen estanpazioa. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak, eta Lehiakortasun eta Ekonomia Garapen Sailak sustatutako proiektua da.

ARMENTIA IKASTOLA

PRODUKTU EKOLOGIKOAK, GARAIKOAK ETA BERTAKOAK IKASTOLAKO JANGELAN

Joan den ikasturteko informazioa, honako web-orri honetan aurki daiteke: http://harrobia.net/ikastolak-eta-ikastetxeak/software-librea-euskaraz-3-0-2014/.

HARROBIA LANBIDE IKASTOLA

“SOFTWARE LIBREA EUSKARAZ 4.0” IKASTOLETAN EZAGUTARAZTEA HELBURU Harrobia Lanbide Ikastolaren xedea da euskarazko software libreko aplikazioak ikastoletako ikasleen zein irakasleen artean ezagutaraztea eta erabiltzera animatzea. Ildo horri eutsita, euskarazko software libreko aplikazio interesgarrienak DVD batean bildu ditugu 4. urtez. Aplikazioak Windows sistema eragileetarako izan arren, aurreko ikasturteetako ikasleen eskakizunak aintzat hartuta, Android zein Ubuntu sistema eragilerako aplikazioak sartzea erabaki dugu. DVDarekin batera, ordubeteko jardunaldiak eskaintzen dizkiegu ikastoletako DBH 4. mailako ikasleei, aplikazio interesgarrienak zein software librearen nondik norakoak aurkeztearren.•

20

Bi urte dira aldaketa sakonak bideratu dituztela Armentiako jantokian, sukalde berria egokitu dutenetik. Urtea da produktu zehatz batzuk zuzenean erosten dizkietela lurraldeko hainbat nekazariri. Armentiako 430 ikaslek bertan bazkaltzen dute egunero, eta jaten dituzten jakien artean, bertan prestatzen diren Arabako babarrun, dilista, patata, kuia, tipula edo porru ekologikoak daude. Horri gehitu behar zaio jantokian sortzen diren hondakin organikoak jasotzen direla, kalitatezko konposta lortzeko. Helburua zera da, hots, jantokizerbitzu duina eskaintzea, euskalduna, jasangarria, iraunkorra zein hezigarria eta, bide batez, ikasleekin gai ezberdinetan sakontzea, hala nola, elikaduran, nekazaritzan, aztarna ekologikoan, Lortzen duten konpostarekin ikastolako subiranotasunean eta beste.•

baratza zein lorategien mantenua aberasten da. Kalitatea handitu nahi izan dute, gurasoei kuotarik igo gabe. Lantalde batek gidatzen du proiektua.

IKASTOLA 212


aldizkaria.ikastola.net

Ehun eta hiru ikasle elkartuko ditu, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan.

GARCES DE LOS FAIOS IKASTOLA

ZORTZI URTEKO AMETSETIK ESNATUTA DBHRAKO ERAIKUNTZA BERRIA INAUGURATU DU. Inauguratu berri da eraikuntza, Tafalla berriko auzoan, AR-2 urbanizazioan, Udalak utzitako 4.654 metro karratuetatik 3.142,53 erabili dituzte. Amaia Jaurrieta eta Juan Etxeberria izan dira arkitektoak, eta eraikuntzaren irizpideak oso ongi bete dituzte: espazioak autoregulatuak dira, hau da, ez dira gela itxiak baizik eta elkarrekin komunikatu ahal direnez malgutasunean irabazi da, argitasunean eta zabaltasunean ere. Instalakuntzen kokapenean eguzkiaren eta argiaren norabideak kontutan izan dira, biomasaren kontsumo energia aurrezteko helburuarekin. Guraso eta irakasleekin maiz elkartu dira euren xedeak behar bezala jasotzeko. Iritsi da amestutako eguna, eta ikastola berria inauguratu da. Lau solairu ditu eraikuntza berriak. Azpiko semi-sotanoko planta, solairu nagusia eta gorako beste bi. Behe-behean frontoia sartu dute, gimnasiorako gela txiki bat eta apymarako lekua; goian altxa dituzte guztira eskolarako zortzi gela, irakasleena, areto nagusia, laborategia, liburutegia eta audiobisualetakoa. Beharrak ongi beteta daude, eta horrek liberatuko ditu La Planan dauden bi eraikuntzak non kokatzen diren HH eta LH. Azken urteotan oso justu ibili dira ezin kabituz, musika eta teknologia gelak ikasgelak bihurtuta, non sartu ezinikan.•

www

.

ikasto la . eus

>

>

>

denda

. ikasto la . eus

21


IKASTOLAK aldizkaria.ikastola.net

KIRIKIÑO IKASTOLA

“GEHIEN HARRITU NAUENA, BIKTIMEK GORROTOA GAINDITZEKO ERAKUTSI DUTEN AHALMENA IZAN DA”

“Eskola Jasangarria” ziurtagiria jaso zuten Donostiako Kursaalean, Iñigo Urkullu, Ana Oregi eta Cristina Uriarte agintariak bertan zirela.

Horixe izan da ikasle baten iritzia. Adi-adian da Eusko Jaurlaritzak prestatu duen Hezkuntza modulu bat, Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusiak bideratua. Berau biolentziari buruz mintzatzen da; hain zuzen ere, Euskal Herrian azken 50 urteotan bizi izan den gatazka du abiapuntu. Kirikiño Ikastolan landu da aurten programa hau, DBH 4. mailan, Etika orduan. Bost puntutan oinarritzen da: Lehena, giza-eskubideak lantzea da; Bigarrena, biktimak zer diren aztertzea, biktimak zentzu zabalean ikusita, alde batekoak zein bestekoak, guztiak kontutan izanik; Hirugarrena, biktimen testigantza zuzena entzutea da; Laugarrena enpatia da; Eta bosgarrena, elkarbizitzarako hori guztia bideratzea.•

HAZTEGI IKASTOLA

“ESKOLA JASANGARRIA” ZIURTAGIRIA BERRITZEA LORTU DU ORAINGOAN ERE Ziurtagiri honek, Eskola Agenda 21 programa bikain garatu izana saritzen du, alegia, lana, prozedurak eta esperientziak. “Brigada Berdea” antolatua dute ikastolan zabor organikoa ere jaso, pisatu, erregistratu eta datu estatistikoak biltzeko. Natura-ingurunea ezagutzeko txango berezietan hartu dute parte, biodibertsitatea baita ingurumen-hezkuntzaren ardatz nagusia. Udalarekin batera, Kale Nagusia oinezkoentzat kale bihurtzeko lanean aritu dira. Ezagun du Haztegi Ikastola talde sendoa dela!•

Ikasleen iritziak entzun nahi badituzue, YOUTUBE-ko link hau erabiliz egin dezakezue: http://youtu.be/6e8tGgpB0Cw

ORERETA IKASTOLA

ESKOLAZ KANPOKO ESKAINTZA HAUSNARTUA ETA OSO-OSO ZABALA

Sormena piztea, umeen fantasia bizitzea, gorputz-espresioa lantzea eta hobetzea dute xede. Errepikapena, diziplina, hobeto egiten saiatzea, besteen aurrean lasaiago ibiltzea, dira ondorio batzuk.

ORIO HERRI IKASTOLA

TXIKIENAK ANTZERKIA LANTZEN IKASTOLAKO ORDUTEGIAREN ONDOREN

Betidanik eman dira eskolaz kanpoko ekintzak ikastolan, baina azken urteotan horien inguruan hausnartu eta irizpideak markatu dira. Batetik zer eskaini: klasean lantzeko zailagoak diren interes edo konpetentziak; bestetik, adin guztietara zabaldu, gurasoen proposamenak eta balorazioak kontutan hartuta. Hirugarrenik, herriko kultur eskaintza zabalean oztoporik ez sortu, baizik eta lagundu. Antolaketa konplexua da, eskaintza oso handia, emaitza bikaina. Zuzendaritzatik zaintzen da eskema, etapaka koordinaketa.• HHko bigarren zikloan hasten dira, hiruhileko bide ezberdinak probatzen. LH-n aukera zabaltzen zaie eta DBH-n, adibidez, kirola eta ingelesaz gain, Robotika eta bideo-jokoen programazioa ere bada. Ia 600 ikasle gelditzen dira jangelan bazkaltzen.

Estatu Batuetatik itzuli da Amaia Lizarralde HHko umeei antzerki tailerrak eskainiz, oraingoan Orioko Ikastolan. Lehen saioaren arrakasta ikusita, bigarrena antolatuko dute otsailerako. Ipuina “bizitu” egin dute parte hartu duten 72 haurrek, kanguruaren, elefantearen, Txanogorritxoren, otsoen eta pertsonaia klasikoen paperetan sartuta, fantasian murgilduta, besteen aurrean ondo baino hobeto egin nahian, ongi pasatzeaz gain, harreman trebetasunak lantzeko ere balio baitu. Bi asteko tailerrak dira euskaraz zein ingelesez egin daitezkeenak. Emanaldia Orioko Kultur Etxean egin da.•

22

IKASTOLA 212



ALDE ZAHARREKO BIHOTZEAN

MUNDUARI ZABALIK 15 hizkuntzatan euskarazko hitzak non topatu horrelakorik Donostian?

5 %

ESKU ORRI HAU AURK EZ ZURE KONTSUMIZIOAR TUTA, IKASTOLEN ELKARTEA EN %5 RE Abendu, urtarril eta otsa NTZAT. nahi adina aldiz erabilg ilean arri.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.