IKASTOLEN XXII. JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK CURRICULUMA, EBALUAZIOA ETA ANIZTASUNA, HOBEKUNTZAREN HABE GISA
Etengabeko hobekuntza, ikastolen ikur
• 03
ERREPORTAJEA > IKASTOLEN XXII. JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK
PEDAGOGIA ALDAKETAK BEHAR DITUEN OINARRIAK SENDOTZEN 05 > Mikele Aldasoro, Ikastolen Elkarteko curriculum arduraduna 06 > Tailerrak 08 > Angel Perez Gomez, Malagako Unibertsitateko katedraduna 10 > Javier Onrubia, Bartzelonako Unibertsitateko katedraduna 12 > Daniel Innerarity, Filosofian doktore, Ikerbasqueko zuzendaria 14
ERKIDE-IRAKASKUNTZA, 25. URTEURRENA
MENDE LAURDEN BAT IBILBIDE ZAIL ETA BIKAINA 16
ALEXIA-XTEND PLATAFORMA
AKADEMIA ETA ADMINISTRAZIO KUDEAKETA INTEGRATURAKO URRATS SENDOA 18
IKASTOLAK BANAKA
aldizkaria.ikastola.net
IKASTOLA 213 / 2015eko APIRILA EUSKAL HERRIKO KASTOLAK
2
EHIko lehendakari Koldo Tellituk eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburu Cristina Uriartek, eta EHIko Prestakuntza arduradun Xanti Aranburuk eman zieten hasiera Jaradunaldi Pedagogikoei. Parte-hartze handiko jardunaldiak izan ziren.
Gauzarik onenak ere beti hobetu daitezkeela kontuan izanda, etengabeko hobekuntza da ikastolen ikurretako bat. Gure irakaskuntza hobetzera begira egiten dira irakasleen prestakuntza saioak, eta horri begira egin dira, baita ere, Ikastolen XXII. Jardunaldi Pedagogikoak. Konpetentzietan oinarrituriko ikastolen curriculuma, ebaluazioa eta aniztasunaren trataera berri baten premia, hobekuntzarako bide gisa jorratu dira jardunaldiotan. Gai horiek Interes handia piztu dute bai ikastoletan eta baita ikastoletatik kanpo ere, eta jardunaldien emaitzak piztutako interesaren parekoak izan dira.
H
ORRELAKO JARDUNAL DIEN ARRAKASTA NEUR TZEKO ALDAGAI DESBER DINAK HARTU BEHAR DIRA KON TUAN: gaien aukeraketa, hizlari gonbidatuen aukeraketa, tailerren aukeraketa, jarritako helburuen betetze maila, entzule eta parte-hartzaileen gogo-betetze maila… Iragan martxoaren 11 eta 12ko Ikastolen Jardunaldi Pedagogikoetan aldagai guztiak bete ziren. Gaurkotasunez betetako eta elkarrekin lotura handia duten gaiak jorratu ziren: ikastoletan iragan ikasturtean ezarritako curriculum berria, euskal curriculumean ardaztua eta konpetentzietan oinarritua, ikaskuntzairakaskuntza prozesuan aldaketa nabarmenak ekarri dituena, izan zen gaietako bat. Horri lotuta jorratu zen beste gaia ebaluazioarena izan zen, curriculum aldaketak ebaluatzeko modua ere irauli egin duelako. Paradigma aldaketak, era berean,
IKASTOLA 213
PEDAGOGIA ALDAKETAK BEHAR DITUEN OINARRIAK SENDOTZEN ‘Hobeak izateko habeak’ zuten goiburutzat Ikastolen XXII. Jardunaldi Pedagogikoek. Iragan martxoaren 11n eta 12an egin ziren Gasteizko Goiuri Jauregian. Ikastolen curriculuma, ebaluazioa eta aniztasunaren trataera berria izan zituzten ardatz, gaurkotasun handiko gaiak eta elkarrekin lotura estua dutenak.
gela kudeatzeko eta ikasle bakoitzaren gaitasunak azaleratzeko bide berriak ireki behar ditu, derrigor, eta horrek aniztasunaren trataera berria ekarri behar du, alegia irakaskuntza-ikaskuntza pertsonalizatuan sakondu egin behar da. Horixe izan zen jorratutako hirugarren gaia. Aukeratutako hizlariak ere jorratutako gaien mailakoak izan ziren. Ikastolen Elkarteko curriculum arduradun Mikele Aldasorok jardun zuen curriculum aldaketak hobe-
kuntzari begira dakartzan onurak eta erronkak azaltzen. Ebaluazioaz mintzatzeko, berriz, Malagako Unibertsitateko katedradun Angel Perez Gomezek hartu zuen parte jardunaldietan; konpetentzietan oinarritutako irakaskuntzan ibilbide luzea egina du Perez Gomezek, eta ebaluazioaz gain, aniztasunaz ere mintzatu zen jardunaldien bigarren egunean. Bartzelonako Unibertsitateko katedradun Javier Onrubiak ere hitz egin zuen aniztasunaren trataera berri baten premiaz, eta bideak ere erakutsi zituen nondik
jo azaltzeko. Hiru hizlari horiek gizarte berri baten aurrean hezkuntzak jokatu beharreko egitekoez sakondu bazuten, jardunaldioi amaiera emateko Daniel Innerarity filosofo doktoreak gizarte berri hau, Ezagutzaren gizartea deiturikoa, zertan den azaldu zuen. Jardunaldien irekiera ekitaldian EHIko lehendakari Koldo Tellituk
Jorratutako gaiek, aukeratutako hizlariek eta tailerrek eta jendearen parte-hartze handiak arrakastatsu egin zituzten aurtengo jardunaldiak. Dagoeneko hogeita bigarren aldia duten jardunaldiek erakusten dute Ikastolen Elkarteak prestakuntzari ematen dioten garrantzia.
3
aldizkaria.ikastola.net
Hitzaldi eta tailerrak jarraitu zituzten irakasle eta hezitzaileen artean nabaria zen jardunaldiok probetxuzkoak izan zitzaizkiela.
laritzak onarturiko marko pedagogikoak ere konpetentzietan oinarritutako hezkuntzaren aldeko apustua egin baitu. Hain zuzen ere, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko ordezkarien presentzia handia izan zen jardunaldiotan. Cristina Uriarte sailburutik beretik hasita, bertan izan ziren baita ere, besteak beste, Arantza Aurrekoetxea, Jose Manuel Bujanda, Patxi Baztarrika, BegoĂąa Garamendi eta Xabier Garagorri. Eusko Legebiltzarretik ere EAJ eta EH Bilduko hautetsien presentzia nabaria izan zen. Eskola Kontseiluko eta ISEIko ordezkariak ere bertaratu ziren. EHUko eta Mondragon Unibertsitateko ordezkariak ere han izan ziren. EAJ, Sortu eta PSE-EE alderdietako, LAB sindikatuko, Elkar eta Ikaselkar argitaletxeetako eta
euskaltegietako ordezkariak ere bertaratu ziren. Hitzaldi eta tailerrak jarraitu zituzten irakasle eta hezitzaileen artean nabaria zen jardunaldiok probetxuzkoak izan zitzaizkiela. Goiuri jauregiko korridoreetan entzuten ziren elkarrizketetan bezala, gogobetetze maila adierazteko banatutako orrialdeetan ere oso balorazio onak entzun eta irakurri ziren. Gonbidatuek ere jardunaldien inguruko oso balorazio onak egin zituzten, bai aukeratutako gaiengatik, eta baita hizlariek erakutsitako mailarengatik eta emandako mezuengatik ere. Zenbaitek aitorpen publikoak ere egin zituzten galde-erantzunen txandetan. Zertan hobetu beti badagoen arren, antolatzaileak ere oso gustura geratu dira aurtengo jardunaldiek emandako emaitzekin, baina dagoeneko hasi dira hurrengo urteari begira ere.• Jardunaldiek iraun zuten bi egunetan 400 lagun inguruk hartu zuten parte. Gehienak ikastoletako irakasle, hezitzaile eta pedagogoak ziren, baina baziren beste zentro batzuetako ordezkariak ere.
Zertan hobetu beti badagoen arren, antolatzaileak ere oso gustura geratu dira aurtengo jardunaldiek emandako emaitzekin, baina dagoeneko hasi dira hurrengo urteari begira ere.
adierazi bezala, dagoeneko hogeita bigarren aldia duten jardunaldiek erakusten dute Ikastolen Elkarteak prestakuntzari ematen dioten garrantzia, kanpora begira antolatuak izanik gehien ikusten direnak izanik ere, prestakuntzari dagokionean ikastolentzat antolatzen diren ikastaroen izebergaren punta baino ez diren arren. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza politika eta Kultura sailburu Cristina Uriarte hezkuntzaren garrantziaz mintzatu zen, eta jardunaldien leloa erabiliz, bere sailaren habe eta zutabeez hitz egin zuen. Jardunaldietako bi egunetan 400 lagun inguru azaldu ziren hitzaldi eta tailerretara. Horietatik gehienak ikastoletako irakasle eta hezitzaileak, pedagogia arduradunak eta zuzendariak izan ziren –EHIko Artezkaritzako eta Zuzendaritzako kide ugarirekin batera-, baina baita beste ikastetxe batzuetakoak ere. Nabarmentzekoa da, baita ere, gonbidatuen presentzia handia. Jorratu ziren gaiek interes handia pizten dutenaren seinale, eta ez bakarrik ikastolentzat, berriki Eusko Jaur-
4
IKASTOLA 213
ALDASORO \ “Pedagogia alorrean aldaketa esanguratsu eta kualitatiboen bidean goaz”
Euskal Curriculumaren baitan urteetan garatzen eta probatzen aritu ondoren, iazko ikasturtean jarri zen martxan ikastoletan curriculum berri eta berritzailea, konpetentzietan oinarritutakoa. Curriculum berriak, noski, aldaketak eskatzen ditu pedagogia alorrean, aldaketa esanguratsu eta kualitatiboak, Mikele Aldasorok azpimarratu duenez.
‘C
urriculumaren aldaketa, hobekuntzarako aukera’ hitzaldia eskaini zuen Ikastolen Elkarteko curriculum arduradunak, Ikastolen XXII. Jardunaldi Pedagogikoetan. “Curriculum berri eta berritzailea ezarri dugu ikastoletan, konpetentzietan oinarritutakoa. Pedagogia alorrean aldaketa esanguratsu eta kualitatiboak exijitzen ditu eta bide horretan goaz”, laburbildu zuen Aldasorok. Lehen aldaketa irakasle lanari dagokiona da, ikuskera aldaketa, hain zuzen ere: eduki edo jakintza transmisioaren ardura edukitzetik ikasleari oinarrizko konpetentziak garatzen laguntzeko zeregin nagusia izatera igaro baita. “Orain kontua ez da ikasleak zer dakien, baizik eta dakien horrekin zer egiten gai den; beraz, irakaslearen papera ere horretara bideratu behar da”. Horri begira Ikastolen Elkarteak ikas-materialak garatu ditu, EKI proiektua, “pedagogia berrikuntza bat gelaratzeko bitarteko eraginkorrenak baitira ikas-materialak, curriculum diseinu baten azken zehaztapena baitira”. Argi eduki behar da, dena den, ikas-materialak tresna direla; hobekuntzaren giltza, beraz, material horiek ikasgelan, ikasleek eta irakasleek erabiliz garatzea da, “ikasgela baita pedagogia berrikuntzaren giltza”. Eta irakaslea, berriz, aldagai garrantzitsuena. Horregatik, aldaketa
Aldaketa ez da erraza izan, errotutako prentsatzeko eta egiteko ohiturak aldatzea dakarrelako. Horrek motibazioa, konpromisoa, esfortzua… eta denbora eskatzen ditu. Ebaluazioa da, Aldasororen arabera, aldatzeko ohiturarik zailena. Baina ebaluazioa ikaskuntza indartzen eta haren kalitatea hobetzen duen jarduera gisa hartuta, ebaluazioaren funtzio hezigarria indartzea, beste biderik ez dago. Eta ebaluazioarekin batera, ikaslearen auto-erregulazioa ere gakoa dela deritzo EHIko curriculum arduradunak, “ikasteko gaitasuna erlazionatuta baitago ikaskuntza auto-erregulatzeko gaitasunarekin; hau da, ikasleak jakitea zer ikasi behar duen, ikasitakoa baliatuz zer egiten jakin behar duen, zeintzuk diren ebaluazio irizpideak eta lorpen adierazpenak…”. esanguratsu eta kualitatiboak egiteko irakaslearen prestakuntza gakoa da. Eta horretan dihardu Ikastolen Elkarteak. Prestakuntza saioak interesgarri eta emankorrak izan dira Aldasororen hitzetan. “Curriculum berrira egokitzeko zailtasunez gain, lorpenez ere aritu gara. Zailtasunak eta lorpenak baloratu eta partekatzeko foro eraikitzaileak bihurtu dira saio hauek. Nolabait, irakasleen arteko kooperazio kultura berreskuratu eta sakontzeko balio izan dute”.
Azkenik, motibazioa ere gakoa da hobekuntzaren bidean. Irakasleak ikasleak motibatu behar ditu, beren buruengan eta gaitasunetan konfiantza izaten erakutsi behar die, auto-estimua lantzen, ikasteko motibatzen… Eta nola lortu hori? Aldasorok zenbait bide azaldu zituen: ikasleari eskakizun maila eskuragarria, baina ez hutsaren hurrengoa jartzen dioten ebaluazio irizpide eta lorpen adierazleak ezarriz; askotariko erregulazio tresnak proposatuz; zailtasunak antzeman eta haiei berehala aurre egiteko jarrera erakutsiz; ikasleen arteko laguntzak antolatuz, talde kooperatiboak sortuz…•
Mikele Aldasoro eta EHIko DBHko koordinatzaile Manu Aurrekoetxea, jardunaldietako une batean.
“Ebaluazioa ikaskuntza indartzen eta haren kalitatea hobetzen duen jarduera gisa hartuta, ebaluazioaren funtzio hezigarria indartzea, beste biderik ez dago”. 5
TAILERRAK IKASKIDETZA, IRAKASKUNTZA AKTIBOA, ESPERIENTZIAK ETA BERRIKUNTZAK, TAILERRETAN Ikastolen Jardunaldi Pedagogikoen bigarren zutabea dira tailerrak. Aurtengo ekitaldian hainbat egin dira, ikaskidetzan eta irakaskuntza aktiboan sakontzeko. Era berean, hainbat esperientzi eta berrikuntzaren berri izan dute irakasle eta hezitzaileek.
6
IKASTOLA 213
aldizkaria.ikastola.net
Irakaskuntza aktiboen tailerrean, berriz, Maria Galdeano pedagogoak gidaturik, ebaluazio hezitzailea edo ikasteko balio duen ebaluazioaz jardun ziren RM Azkue, Abusu, Bihotz Gaztea eta San Bizente ikastoletan esperimentatzen ari diren hobekuntza proiektuetan oinarrituta.
Txintxirri, Txantxiku eta Eguzkibegi Ikastolak DBHrako zein HHrako diseintatu dituzten hainbat berrikuntza eta esperientzia ere dastatzeko aukera izan zuten Ikastolen XXII. Jardunaldi Pedagogikoetan.•
7
ANGEL PEREZ GOMEZ
MALAGAKO UNIBERTSITATEKO KATEDRADUNA
\ “Irakaskuntza pertsonalizatua eta ebaluazio hezitzailea hezkuntza aldaketaren giltza dira”
Bat ez, bi hitzaldi eman zituen Angel Perezek jardunaldietan. Ebaluazioaz eta irakaskuntza pertsonalizatuaz aritu zen.Bi-biak giltzarritzat ditu aro digitalaren garaian hezkuntzan eman beharreko errotikako aldaketan. “Norbanakoakm unduaren konplexutasuna ulertzen eta horren arabera jokatzen lagunduko dioten eskema edo mapa mentalak egiteko gaitasuna lortzeko bidea izan behar du Hezkuntza Sistemak”.
“E
spainiar Estatuan oraindik XIX. mendeko hezkuntza sistema errepikatzen ari gara. Munduak, gizarteak, izugarrizko aldaketa izan du, baina hezkuntza sisteman apenas eman da transformaziorik, ez curriculumaren diziplinetan, ezta hura lantzeko sisteman ere”. Abiaburu horretatik, Angel Perezek hezkuntza sistema iraultzeko aldarrikapena egin du.
8
“Iraultza horrek bi oinarri ditu: irakaskuntza pertsonalizatua eta ebaluazio hezitzailea. Aro digitalean hezkuntzak eman beharreko iraultzaren giltza dira”. “Batere aldatu ez den hezkuntza sistema hau, informazio gabezia zegoen gizartean jendea muntaia-kateetan lan egiteko prestatzen zen garaikoa da. Norbanakoak informazioz betetzen ziren, beren bizitzan zehar informazio hori bera errepikatzeko. Egun, aldiz, informazioaren saturazioaren garaian bizi gara. Haurrek prozesatzeko gai diren baino askozaz informazio gehiago daukate ‘klik’ ba-
tera, eta gainera aldioro gaurkotua dago. Orduan, gaur egungo hezkuntza sistemaren gakoa ezin da informazioa izan, baizik eta norbanakoak informazio horrekin egiten duena. Hezkuntza sistema oinarritu behar da norbanakoa munduaren konplexutasuna ulertzen eta horren arabera jokatzen lagunduko dioten eskema edo mapa mentalak egiteko gaitasuna lortzera”. Horregatik uste du Perezek hezkuntzak errotikako aldaketa behar duela. “Helburua dagoene-
ko ez bada informazioa lortzea, baizik eta ulertzeko eta ekiteko eskemak eta mapak egiten ikastea, ezin dugu jarraitu informazioaren transmisioa garatzen, denentzako bera, aldi berean, eduki berekin, erritmo berean eta azterketa berekin. Aitzitik, haur bakoitzaren bizigarapena bultzatuko duen irakaskuntza bat behar dugu. Bakoitza eraikitzen joan dadin bere ulertzeko modua, bere jokatzeko modua, bizitza pertsonalean, akademikoan, sozialean edo profesionalean ezartzen dituen lehentasunak… eta guk, irakasleok, izan behar dugu bizitza-proiektu horretan ikasle bakoitzaren laguntzaile, kitzikatzaile, bide erakusle eta zuzentzaile. Horretan datza irakaskuntza pertsonalizatua, haur bakoitzari aukeratzeko askatasuna ematea, eta, ondoren, egin duen hautuarekiko erantzukizunak eskatzea”. Irakaskuntza pertsonalizatuak, beraz, hautsi egiten du orain arteko curriculumaren egitura: “Beharrezkoa da diziplinetan oinarritzen ez den irakaskuntza probokatzea, eta egoeratan, problematan, proiektuetan eta kasuetan oinarritzen den irakaskuntza bultzatzea, diziplinak baliabide onena izango dira haurrak uler ditzan egoerak, problemak, proiektuak eta kasuak, natur zientzietan izan, gizarte zientzietan, artean, literaturan… baina proiektu errealetan oinarrituta”. Irakaslearen egitekoa erabat desberdina izango litzateke: “Edukiak transmititzetik haur bakoitzaren garapen singularraren lagun-
IKASTOLA 213
aldizkaria.ikastola.net
Angel Perez Gomez jardunaldiotako bi saiotan aritu zen. Lehenbizikoan ebaluazioaz mintzatu zen. Bigarrengoan, berriz, irakaskuntza pertsonalizatuaz. Harrituta geratu zen ikastolen sareaz eta haien arteko antolaketaz.
tzaile, erraztaile eta probokatzaile izatera bihurtu behar du”. Baina trabak ez dira gutxi. Eta horien artean bat ikusten du Perezek, oso arriskutsua: errebalidak. “Haur guztiak modu uniformean, estandar komun batzuen bitartez ebaluatzeko joera berpiztua mehatxu izugarria da. Estandar komunen bitartez, arkatz eta orrialde batekin ahalik eta modu ekonomikoenean eginez, gainera, haur bakoitzaren jakintzaren behe mailako elementuetan sakontzen da. Eta horrek ez du ezertarako laguntzen. Errebalida horiek ez dira gai haur bakoitzaren singulartasuna eta kreatibitatea eta bizi-proiektua atzemateko. Eta gaur egungo gizarteak hori eskatzen du, nork bere singulartasunaren aberastasuna ematea bere talentu singularrak eskaintzea”. “Haur bakoitzak beretzako bizi-proiekturik onena eraikitzen lagundu behar dugu. Horretarako, ikastetxean giro egokia sortu behar da, harremanetarako, kolaboraziorako, sostengurako eta askatasunerako. Askatasunik gabe ez
dago erantzukizunik, eta haurrari askatasuna eman behar diogu, erabakitzeko askatasuna, eta, ondoren, hautatu duenarekiko erantzukizuna exijitu”. Haurraren ikaskuntza laguntzea xede duen ebaluazio hezitzailea, orduan, irakasleek bakarrik egin dezakete Perezen arabera. “Ezin da kanpoko ebaluazio bi-
dez egin. Irakasleak beste inork ez daki nola jokatzen duen haurrak, nola egiten dien aurre egoerei eta arazoei, noiz blokeatzen den eta ezin duen aurrera egin. Hori haurraren alboan dagoenak bakarrik egin dezake, haur bakoitzaren garapena erregistratzen duenak bakarrik, haren indarguneak sendotzen eta ahulguneak gainditzen laguntzen dionak bakarrik”. Erreminta gako bat dago horretarako, Perezek ezinbestekotzat jotzen duena: portafolio edo paper-zorroa. “Haurrari ahalbidetzen dio bere ikaskuntza prozesuko mugarriak ezartzen, haur bakoitzak aukeratzen duena; era berean, haurra behartzen du bere hautaketaren arrazoiak azaltzea, komunikatzea eta besteei adieraztea”. Perezek uste du ikasgeletako ratioak jaitsi egin beharko liratekeela hezkuntza sistema aldaketa hau bideratzeko. Hala ere, gaurko ratioekin ere badira norabide horretan lan egiteko aukerak: “Bai, egin daiteke, irakasleok gai bagara modu kooperatiboan lan egiteko, eta irakasle bakoitzaren gaita-
sun singularrei zukua ateratzeko. Ikasgela, taldean lan egitea… denok elkarrekin lan egin beharreko lurraldeak dira. Bikote edo hirukote pedagogikoa giltzarri da elkarri laguntzeko eta irakasle bakoitzaren gaitasunak aprobetxatzeko”.•
9
JAVIER ONRUBIA
BARTZELONAKO UNIBERTSITATEKO KATEDRADUNA
\ “Lan egiteko modu malgu eta
dibertsifikatua behar dugu, aniztasuna ongi tratatzeko”
Aniztasunaren trataera ulertzeko modu berri batez eta hura aurrera eramateko ikastetxeetan eta ikasgeletan pixkanaka xede horretara eramango duten ezaugarri berriak ezartzeko premiaz mintzatu zen Javier Onrubia, Ikastolen XXII. Jardunaldi Pedagogikoetan. Eskolak emateko eta antolatzeko moduak errotik aldatu behar direla deritzo Onrubiak, gero eta ikasle gehiagok parte har dezaten, ikas dezaten eta sar daitezen eskola horietara, beren ahalen, baliabideen, trebetasunen eta arrazoien bitartez eta etekinik handiena atera diezaieten.
“A
niztasunari erantzuteaz ari garenean, esan nahi dugu eskolak ematen eta antolatzen ari diren modua aldatu behar dela. Lan egiteko modu uniformea dago egun: ikasle guztiek lan bera egin behar dute, eta une berean; denek emaitza bera lortzea bilatzen da. Modu hori irauli eta beste modu malguago eta dibertsifikatuago bat ezarri behar da”. Aniztasunari erantzutea, beraz, ez litzateke izango beharra duten ikasleen mesedetan egun egiten denari beste ekintzaren bat gehitzea, baizik eta aniztasunari erantzutea ardatz gisa hartuz eraikitzea gainontzeko guztia: “Ikasgelen funtzionamendurako egitura bat sortzea litzateke, antolaketa, eginkizun eta edukien ikuspuntutik, ikasgela inklusiboa egitea, ikasle gehiago sar daitezen sistema horretan eta inor kanpoan gera ez dadin zenbait gauza egiteko edo eduki batzuetara iristeko duten gaitasunaren arabera”. Egungo ikasgelen ohiko eredua selektiboegia dela uste du Onrubiak, eta horrek ondorio latzak dituela: hainbat ikasle eredu horretatik kanpo geratzen dira hastapenetik edota ikasturte edo ibilbide akademikoan zehar, eta, aldi berean, ikasle horiek egin ditzaketen ekarpenak, horiek ere garrantzitsuak denentzat, alferrik galtzen uzten dira. Horregatik malgutu behar dira ikasgeletako zereginak eta jarduerak, Onrubiaren iritziz, gaitasun,
10
erritmo, interes eta arrazoi desberdineko ikasleak ere haietan parte hartzeko aukera izan dezaten. “Gaiaren muina da, beraz, ikasgelako zereginak eta jarduerak aldatzen saiatzea, eta baita irakaslearen egitekoak ere”. Horrek ikasgela oinarrizko zenbait gauzatan aldatzea eskatzen du. Aldaketa horietako bat da, Orubiaren esanetan, ohiko zeregin akademiko hertsi, indibidual, erantzun bakarreko eta prozesu bakarrekoetatik egiteko irekiago, konplexuago, errealistago, garrantzitsuago eta zentzuzkoagoetara igarotzea. “Idazten badugu, norbaiti zentzua duen zerbait komunikatzeko idatzi behar dugu, ez irakasleak zuzentzeko. Neurtzen badugu, neurri horrek beste zerbait egiteko balio
“Inklusioa eta ikasgelaren egokitzea ez da ulertu behar berehala lortu beharreko helburu gisa, baizik eta gogoeta eta hobekuntza prozesu etenik gabekoa bezala, euren bizitzentzat funtsezkoa den eszenatoki honetan gero eta ikasle gehiagok parte har dezaten lortzeko”. IKASTOLA 213
aldizkaria.ikastola.net
baldin badigu neurtuko dugu. Historiako gertakizun bat aztertzen badugu, gertaera horrek ariketa bat egiteko edo orainaldia ulertzeko balioko digulako aztertuko dugu…”. Ikasgelaren antolaketa ere aldatu beharra dago: “Eraketa indibidualista batetik eraketa kooperatibo batera igaro behar da, ikasleen artean elkarri laguntzeko elementuei probetxua aterako dien antolaketa bat behar da”. Hirugarren aldaketak ebaluazioa ukitzen du. “Ikaste prozesuarekiko banatuegi dagoen eta froga agiriekin eta errendimendu indibidualarekin lotura handiegia duen ebaluazioa alboratu, eta ikaste eta irakastearekin lotura zuzena duen ebaluazio bat egin behar da, ebaluazio hezitzailea, ikaslearekin ‘feedback’ jario etengabea lortu eta hari lagundu ahal izateko bere indarguneak sendotzen eta ahulguneak gainditzen”. Azken aldaketa esanguratsuak ikasgelaren funtzionamendurako giroarekin du zerikusia: “Planteatzen
dudan ikasgela ereduan funtsezkoa da erronkei aurre egin ahal izatea, hanka-sartzeak egin ahal izatea, galderak egin ahal izatea, ez dakizula esan ahal izatea, besteekin elkarlanean aritu ahal izatea… Konfiantza eta segurtasun giro bat sortzea beharrezkoa da, ikasleen eta irakasleen artean konplizitatea lortzea”. Eredu horretara joateko ibilbidea mantsoa eta zaila dela badaki Onrubiak. “Izatez zaila da, be-
rariaz da zaila egungo ereduak utzi eta berriak aplikatzea. Zaila da, kudeatzeko eta behatzeko abilitateak exijitzen dituelako, enpatiarako gaitasuna ere bai, eta eskola eman ahala hura egokitzeko gai izan behar delako”. Horregatik, Onrubiak azpimarratzen duenez, ezin zaie irakasleei eskatu hori egin dezaten goizetik gauera, berehala eta gainera dena. Aitzitik gakoa urratsez urrats joatean
datza, progresiboki aldaketa gauzatzen joatea: “Inklusioa eta ikasgelaren egokitzea ez da ulertu behar berehala lortu beharreko helburu gisa, baizik eta gogoeta eta hobekuntza prozesu etenik gabekoa bezala, euren bizitzentzat funtsezkoa den eszenatoki honetan gero eta ikasle gehiagok parte har dezan lortzeko. Horregatik denek egon behar duten eszenatoki bat da, ez batzuk bakarrik egongo direna”.• Javier Onrubia Ikastolen Jardunaldi Pedagogikoetan. EHIko Haur eta Lehen Hezkuntzako koordinatzaile Belen Baztarrikarekin eta Angel Perez Gomenezekin.
11
aldizkaria.ikastola.net
DANIEL INNERARITY \ “Gure ezjakintasuna kudeatzen ikasi beharra daukagu”
Aro berrirako behar den hezkuntza ereduaren oinarriez edo habeez hitz egin zen Ikastolen XXII. Jardunaldi Pedagogikoetan. Jardunaldiei amaiera emateko, berriz, aro berri hori zertan datzan azaltzen ahalegindu zen Daniel Innerarity; informazio gaindosiaren garaietan gero eta ezjakinago bihurtu garela, eta gure ezjakintasuna kudeatzen ikasi behar dugula azaldu zuen Ikerbasqueko zuzendariak.
E
zagutzaren gizartea deiturikoan bizi gara. Botereari eta diruari beste elementu bat batu zaio: jakintza edo ezagutza. “Gaur egun, jada ohikoa bilakatu da erakunde edo talde adimentsu edo inteligenteak sortu beharraz mintzatzea. Garrantzia duena ezagutza da, baina ezagutza gogoetatsua, ezagutza aktiboa. Jakintza mota berria da, ez tradizionala, ikaste prozesuari lotutako
12
jakintza, ez onarpenari lotutakoa”. Hori xede duen gizartea izan arren, gizarte horrek ezaugarri jakin batzuk ere baditu xede horretatik urruntze gaituenak: “Informazioaren eta teknologiaren aroa da. Informazioa, baina, gehiegizkoa da, informazio gaindosiaren garaia da. Eta teknologia, berriz, aldakorra eta iraungi erraza. Gaur egun arazoa ez da informaziorik eza, baizik eta gehiegizko informazioa. Prozesatzeko gai ez garen eta sekula lortuko ez dugun gain-informazio aroa da egungoa”.
Ezaugarri horiek, berekin, eta ezinbestean beste ezaugarri bat ekarri dute: ziurgabetasuna. “Ziurgabetasun handiko testuinguru bat dugu. Eta testuinguru horretan mu-
gitzen ikasi behar dugu, dena jakin gabe. Gure ezjakintasun hori kudeatzen jakin behar dugu”. “Argi dago: gure aiton-amonak baino jakintsuagoak gara egun. Baina haiek zekitenaren eta ez zekitenaren arteko aldea askozaz txikiagoa zen, guk dakigunaren eta ez dakigunaren arteko aldea baino. Horrek halako sentsazioa uzten du guregan, gero eta ezjakinago ote garen”, dio Innerarityk. Sentsazio hori ez da pertsonal edo indibidual mailakoa soilik, maila kolektiboan ere ematen da: “Gizateriaren gaur egungo erronkarik handienek, klima aldaketak adibidez, ezagutza konplexutasun ikaragarria exijitzen dute. Ezagutza kolektibo izugarria. Baina ezagutza hori bera ere ez da osoa izango. Hori dela-eta, ohitu behar dugu gure ezjakintasuna kudeatzen, ikasi egin behar dugu gure ezjakintasunetik erabakiak hartzen, eta informazio zati bakar batekin ekiten eta erabakitzen”. Horrek, ondorioz, ekarri behar du konfiantza ere izaten, ezagutzaren eta irizpideen bitartez delegatzen ikastea. Hori zaila da ziurgabetasuna nagusi den munduan, baina are okerragoa litzateke, Innerarityren aburuz, konfiantzarik eza nagusitzea, nahiz eta horretarako arrazoiak egon badauden ere: “Azkeneko krisi ekonomiko erraldoi honen erantzule bat eta bakarra da: erabat seduzitu gintuen pentsatzeko modu bat da erantzulea, alegia, ekonomia zientzia zehatza zela uste izatea.
IKASTOLA 213
XXII JORNADAS PEDAGÓGICAS
“Gaur egun arazoa ez da informaziorik eza, baizik eta gehiegizko informazioa. Prozesatzeko gai ez garen eta sekula lortuko ez dugun gain-informazio aroa da egungoa”. “Informazioz bonbardatutako gizarte honek pentsatzeko eta gogoetarako lekurik ez du uzten”.
Engainatu egin gintuzten. Horregatik adituen konfiantza eta fidagarritasuna gaur egun gizartearen eztabaida nagusietakoa da”. Beraz, Innerarirtyren arabera, “ideala litzateke gai bakoitzeko eta unearen araberako konfiantza eta konfiantza ezaren arteko oreka egokia izateko formazioa jasotzea; baina halakorik ez dago”. Orduan, erabakiak hartu behar dira, munduan jokatu behar da, aldagai guztiak ezagutzen ez ditugula, horrek arriskuak ekar ditzakeen arren. “Arriskua beti egongo da presente, baina arriskurik handiena arriskurik ez hartzea da”. “Gaur egun balio handia duen gauzetako bat da zer jakin beharrik
ez dagoen jakitea. Konpetentziarik nagusietakoa da ideia nagusi bat egitea, loturak ezartzen jakitea gauza baten eta bestearen artean. Informazioa ezagutza, jakintza, bihurtu behar dugu”. Informazio gaindosiak trabak jartzen dizkio, ordea, gogoetari: “Informazioz bonbardatutako gizarte honek pentsatzeko eta gogoetarako lekurik ez du uzten, etengabea baita. Gogoetatzeak, pentsatzeak, berriz, eten bat egitea eskatzen du, zurrunbilo horretatik irtetea eskatzen du”.•
Daniel Innerarity filosofoa, EHIko zuzendari Imanol Igeregirekin, jardunaldietako une batean.
Las ikastolas celebraron unas jornadas pedagógicas exitosas y de gran interés, los pasados 11 y 12 de marzo, en el Palacio Goiuri de Gasteiz. El currículum basado en competencias de las ikastolas, la evaluación y la necesidad de un nuevo tratamiento de la diversidad fueron los ejes de estas jornadas. La responsable del currículum de las ikastolas Mikele Aldasoro, el catedrático de la Universidad de Málaga Ángel Pérez Gómez, el catedrático de la Universidad de Barcelona Javier Onrubia, y el doctor en Filosofía Daniel Innerarity fueron los ponentes de esos temas. Como siempre, el objetivo principal de estas jornadas fue profundizar en la formación de nuestros profesores, educadores y pedagogos.
XXIIÈMES JOURNÉES PÉDAGOGIQUES
Les Journées Pédagogiques des ikastola des 11 et 12 mars au Palais Goiuri de Gasteiz ont suscité grand intérêt et ont connu un franc succès. Le curriculum basé sur les compétences, l'évaluation et la nécessité d'un nouveau traitement de la diversité ont été au cœur des débats. La responsable du curriculum Mikele Aldasoro, Javier Onrubia (Professeur à l'Université de Barcelone) et le docteur en Philosophie Daniel Innerarity étaient les intervenants sur ces thématiques. Comme toujours, l'objectif premier de ces Journées était d’approfondir la formation des nos enseignants, éducateurs et pédagogues.
13
aldizkaria.ikastola.net
/
Mende laurden bat, ibilbide zail eta bikaina Gasteizko Artium museoan egindako ekitaldian, ERKIDE-Irakaskuntzak 25. urteurrena ospatu zuen Iñigo Urkullu lehendakaria bertan zela. Ibilbide hau, une zail eta bikainekin, ezinezkoa izango zen Irakaskuntzako Kooperatiben laguntzarik gabe.
E
RKIDEIRAKASKUNTZAK 25 URTE BETE DITU, eta joan zen martxoaren 4an Gasteizko Artium museoko Auditoriumean ospatu zen Euskadiko Irakaskuntza Kooperatiben Federazioa eratu zeneko urteurrena. Ekitaldiaren buru Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkullu, Hezkuntza sailburu Cristina Uriarte, KONFEKOOPeko eta ERKIDEko lehendakari Javier Goienetxea, eta ERKIDE-Irakaskuntzako koordinatzaile Patxi Olabarria, izan ziren. Ekitaldian, gainera, bazkide diren Irakaskuntzako Kooperatiba eta kontseilu errektoreetako kide izandako gehienak egoteaz gain, kooperatiba-mugimenduaren eta euskal hezkuntza-eragileen ordezkaritza zabala ere izan zen. Erakundeen ordezkaritza ere garrantzitsua izan zen, Eusko Legebiltzarreko taldeen ordezkariak eta Eusko Jaurlaritzako hainbat kargu izan baitziren bertan, baita sindikatuen eta alderdi politikoen ordezkariak ere. ERKIDE-Irakaskuntzaren 25. urteurrenean urteotako ibilbidea jaso zen, eta horietan une zailak izan dira, baita askoz distiratsuagoak ere, eta horiek ez ziren posible izango Irakaskuntzako Koopera-
14
tibarik gabe, beren laguntza eta parte-hartzearekin ERKIDE-Irakaskuntza errealitate sendoa izan dadin lagundu baitute. Kooperatiben laguntza eta parte-hartze horrek are garrantzi handiagoa du kontuan izanda askotariko errealitate eta sentiberatasunak daudela Federazioan; horrek lankidetza kooperatibismoaren adibide on egiten du erakundea. Ospakizun-ekitaldian, urteotan kontseilu errektoreak osatu dituzten pertsona guztiak eta bakoitza bereziki aipatzeaz gain –eta horietako asko bertan izan ziren–, aitorpen publikoa egin zitzaion eraketa bultzatu zuen batzorde kudea-
tzaileari, eta haren ordezkari gisa Felix Ormaetxeari; baita Federazioak izan dituen koordinatzaileei ere: Jose Ramon Zubizarreta, Eduardo Fernandez, Imanol Igeregi eta Andoni Zendoiari; eta urte hauetan gehienetan Arloko idazkari izan den eta den Belen Guridiri. I BILBIDE H ISTORIKOA
Ekitaldiaren ospakizuna ikus-entzunezko bat emanez hasi zen: ERKIDE-Irakaskuntzaren ibilbide historikoa jasotzen zuen, urteurren hau posible egin duten pertsona batzuen ahots eta lekukotasunekin, gero hitzaldien txandari bide emateko. ERKIDE-Irakaskuntzaren arduradun Patxi Olabarriak, bestalde, publikoki eskertu zuen kooperatibek eta esker ona jasotako pertsonek egindako lana, eta azIKASTOLA 213
pimarratu zuen irakaskuntzako kooperatibak zerbitzu publikoa eskaintzen duten ikastetxeak direla eta oso kontuan dituztela beraien titulartasunak berekin dakartzan konpromisoa eta ezaugarri bereziak. Egun, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastola guztiak kooperatiba dira, eta denak daude bazkidetuta ERKIDE-Irakaskuntzan. Olabarriak esan zuen legeriak, bai estatukoak eta bai autonomikoak, aintzat hartzen dituela Irakaskuntzako Kooperatiben ezaugarri bereziak, baina araudi orokor hori zehazteko orduan eta neurri zehatzak adostu eta gauzatzeko orduan sortzen diren zailtasunak nabariegiak direla. Horregatik, neurri sorta zehatza eskatu zuen, hots, ikaskuntza kooperatiboaren balioak eta printzipioak hezkuntza-sisteman maila
guztietako curriculumetan sartzea, hezkuntza-programak sustatuz; euskal irakaskuntzako Kooperatibek, ERKIDE-Irakaskuntzaren bidez, Hezkuntza Administrazioak antolaturiko gizarte- eta hezkuntzaeztabaida eta solaskidetza eremuetan parte hartzea, bereziki Euskadiko Eskola Kontseiluan; “herri-onurako” erakundeen izaera hezkuntza-arloan zehaztuko duen tratamendu berezia, hori aitortua baitie Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak irakaskuntzako Kooperatiba gehienei. E TORKIZUN EKO EUSKAL H EZKUNTZA LEGEA
Halaber, publikoki eskertu zen, ekonomiaren krisi-egoera honetan, laster onartuko den deialdi berria irakaskun-
25 ANIVERSARIO DE ERKIDE-IRAKASKUNTZA Erkide-Irakaskuntza, la agrupación de cooperativas de enseñanza de la Comunidad Autónoma de Euskadi, acaba de cumplir un cuarto de siglo desde su creación. Con el fin de celebrar ese aniversario, Erkide-Irakaskuntza reunió a todos los consejos de administración que ha tenido la agrupación durante estos años, y rindió homenaje a todos ellos en un acto celebrado en Gasteiz, con la presencia del lehendakari del Gobierno Vasco, Iñigo Urkullu. 25ÈME ANNIVERSAIRE DE ERKIDE-IRAKASKUNTZA Erkide-Irakaskuntza, qui regroupe les coopératives d'enseignement de la CAB, vient de célébrer son quart de siècle d'existence. A cette occasion, Erkide-Irakaskuntza a réuni tous les conseils d'administration qui ont pris part au regroupement ces dernières années et leur a rendu hommage lors d'une cérémonie à Gasteiz, en présence du président du Gouvernement Basque Iñigo Urkullu.
tzako Kooperatibetan egindako inbertsioak finantzatzeko: 12,8 milioi euro izango ditu. Aldi berean, itxaropenez agurtu zen Hezkuntza Sailaren HEZIBERRI 2020 plana, zeren eta, gauzatzen bada, hezkuntza-paradigmaren aldaketa suposatuko baitu gure hezkuntza-sisteman; eta aurrerapenak eskatu zituen bere hirugarren fasean, etorkizuneko Euskal Hezkuntza Legean, urteak baitaramatzagu hau eskatzen. Amaitzeko, kooperatibek eta hezkuntza-arloak etorkizun hurbilean aurrean izango dituzten erronketako batzuk aipatu zituen Olabarriak. Adibidez, datozen urteetarako iragarria dagoen jaiotze-tasaren jaitsiera; gure irakasleak hezkuntza-eredu berrian prestatzeko zeregin izugarria; ikasgelan eguneroko jardueran teknologia berrien benetako inplementazioa; edo datozen hamar urteetan gertatuko den ehunka irakasleren belaunaldi-txandakatzea. Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak, bere aldetik, “irakaskuntzaren kalitatearen hobekuntzarekin konpromiso iraunkorra” azpimarratu zuen, “hezkuntza eta prestakuntza beharrezkoak baitira gazte 15
aldizkaria.ikastola.net
ALEXIA-XTEND PLATAFORMA
\
I
kastolen eta ikastolen sarearen eguneroko lana erraztu, hobetu eta eraginkorrago egiteko xedea ipar orratz hartuta, duela hilabete batzuetatik hona, kudeaketa akademiko, ekonomiko eta administratiboa integratuko dituen eta ikastolen beharretara egokien moldatuko den aplikazio edo plataforma bat aukeratzeko hainbat enpresaren eskaintzak aztertzen aritu da Ikastolen Elkartea, eta ikastolekin kontsulta egin eta gero, COSPAAGILMIC enpresaren Alexia plataformaren hautua egin du. Iragan martxoaren 11n sinatu zuten hitzarmena Ikastolen Elkarteak, Koldo Tellitu lehendakaria buru zuela, eta COSPA-ALGIMICeko ordezkariek, Gasteizen. Hitzarmenaren bitartez, horrela nahi duten
Martxoaren 11n sinatu zuten hitzarmena Ikastolen Elkarteak, Koldo Tellitu lehendakaria buru zuela, eta COSPAALGIMICeko ordezkariek, Gasteizen. Plataformak Xtend bidez irakaskuntzari begira ematen dituen aukerek egiten dute erakargarri apustu hau. 16
Hitzarmena izenpetuta, iragan martxoaren 25ean programaren aurkezpen ofiziala eta hura erabiltzeko tailerrak egin ziren Donostian. Halako tresna baten premia aspaldikoa zen, eta nabari zen, Alexiaren aurkezpenak 45 ikastolatako 120 ordezkari inguru hurbildu baitziren plataformak eguneroko lana erraztu eta hobetzeko eskaintzen dituen zerbitzuak ezagutzeko eta haiekin lehenbiziko praktikak egiteko.•
ikastola guztiek Alexia-Xtend plataforma ezarri ahal izango dute beren zentroetan, eta plataformak kudeaketa akademikorako, ekonomikorako eta administratiborako eskaintzen dituen zerbitzuak erabili ahal izango dituzte. Hain zuzen ere, plataformak Xtend bidez irakaskuntzari begira ematen dituen aukerek egiten dute erakargarri apustu hau: besteak beste, ikaskuntza pertsonalizaturako plataforma batez osatua dago, eduki digital irekiak ditu, irakasle eta ikasleen arteko sare soziala ere badu edukiak sortu eta editatzeko. Zerrenda eta informe pertsonalizatuak sortzea; ikaslearen jarraipena egitea; datuak esportatzea; ikastetxe taldeen kudeaketa kontsolidatua egitea;ikastetxe, irakasle, ikasle eta gurasoak komunikatzea; Administrazioarekiko dokumentazio ofizialak sortzea; erkidegoetako kudeaketa sistemekin konektatzea, eta bestelako 2.0 erremintekin integratzea, dira plataformak eskaintzen dituen beste zerbitzuetako batzuk.
Ikastolen Elkarteko lehendakari Koldo Tellitu eta COSPA-AGILMIC enpresaren ordezkaria, bi erakundeen arteko akordioa izenpetzen, iragan martxoaren 11n.
UNA PLATAFORMA INTEGRAL DE GESTIÓN ACADÉMICA Y ADMINISTRATIVA Ikastolen Elkartea y la empresa COSPA-AGILMIC acaban de firmar un acuerdo para que las ikastolas, que así lo deseen, puedan usar el programa Alexia-Extend. Mediante esta plataforma integral de gestión académica y administrativa se pretende agilizar y modernizar el trabajo diario de las ikastolas, dotándolas de una herramienta más eficaz. La plataforma también ofrece la opción de utilizar herramientas 2.0, como Xtend, una plataforma de aprendizaje personalizado, contenidos digitales abiertos y web social del profesorado y alumnado para editar y compartir contenidos. UNE PLATEFORME DE GESTION ACADÉMIQUE ET ADMINISTRATIVE Ikastolen Elkartea et l'entreprise COSPA-AGILMIC viennent de signer un accord pour que les ikastola le désirant puissent utiliser le programme Alexia-Extend. En les dotant d'un outil efficace, cette plateforme de gestion académique et administrative leur permet d'améliorer et de moderniser leur travail quotidien. La plataforme propose également d'autres outils 2.0 comme par exemple Xtend, une plateforme d'apprentissage personnalisé, des contenus numériques ouverts et un web social à destination des enseignants et des élèves permettant l'édition et le partage des contenus.
IKASTOLA 213
>
. . . a d n e m e h
O K A UD i D i Si AL A skaintZa e
opor hezitzaileak etxeko gazteenentzat
!
Zabalik dago iZen ematea !
In fo rm aZ io gu Zt ia :
a is ia ld ia
eus
17
IKASTOLAK aldizkaria.ikastola.net
“aldizkaria.ikastola.net” web gunean duzu, irakurle; bertan informazioa osatuagoa aurkituko duzu paperean argitaratutakoa baino. >>
KURUTZIAGA IKASTOLA
ELIKATU POZA! BERTAKO PRODUKTUAK, SASOIKOAK ETA EKOLOGIKOAK Guraso taldearen eskariz ikastolako jantokiko zerbitzuaren kalitatea hobetzeko proposamena iritsi zen. Espektatibak guztiz bete dira: iraultza txiki bat lortu da, produktu berriak sartu baitira sasoiko, bertoko eta ekologikoak gehituz. Bertoko baserritarrak dira jantokian ematen diren barazkien ekoizle. AUZOLAGUN kooperatibak lagundu die. Hiru partaidetzako mahaiak elkarlana bultzatu du. Filosofia bat da, ez da jantokira mugatzen, baizik eta ingurura. Orain formazioan jarraituko dute.•
“Jolasaren bitartez ikastea dibertigarriagoa da, eta gainera ikasitakoa hobeto barneratzen dugu, curriculumeko helburuei jolas ezberdinetan tokia bilatzen baitiegu”.
ABUSU IKASTOLA
HHKO HAURREK OGIA EGIN ETA GURASOEI SALDU EGITEN DIETE Irindegia izan zen orain Abusu Ikastola dagoen eraikin dotorea. Gaur egun HHko ikasleek egindako ogia da ostiraletan saltzen dena, ikasleek egin eta eurek saltzen dutena. Hilabeteko proiektua da, astero 6ko taldeek gauzatzen dutena. Angel Ansinak sortutako piramidea dute eredu. Tartean hamaika ikaskizun gauzatzen dituzte, ikastolako okindegiko labean jolasaren pedagogia gori-gorian egosten baita: matematika, “ekonomia”, zientziak, irakurketa-idazketa, google ordenagailuetan, euskara, komunikazioa, elikadura osasuntsua, garbitasuna, talde lana. LHra ere esportatu nahi dute egitasmoa.•
HAURTZARO IKASTOLA
INTEGRAZIO BATZORDEA
ELKARREKIN EUSKAL HERRIA EGITASMOA BASABÜRÜA, EPERRA ETA HAURTZARO BATUTA
XVI. KANPAINA ABIAN DA; HAUR KOPURUA HANDIAGOA AURTEN Hamasei urte iragan dira Seaskako ikastoletan ahalmen urriko haurrak beste ikasleen modura eta eurekin batera eskolan elkarrekin ikasten hasi zirela. Hasieran hiru haur baino ez ziren. Orduz geroztik ahalegin handia egin da eskolatzearen alde, eta emaitza onak lortu diren arren, beharrak ez dira gutxitu. Integrazioa Batzordeak/Seaskak lagundu behar ditu ordaintzen ahalmen urriko 18 haurrentzat laguntzaileen kontratu pribatuak eta prekarioak, eta beste. •
Eredu hau jostun batek ikastolaren neurrira egindako menua izan da, Kurutziagarako bereziki egina. Sukaldeko langileak ere betean inplikatu dira.
Udalbiltzak eta Euskal Herriko Ikastolak Europar Kooperatiba Elkarteak “Elkarrekin Euskal Herria” programa sortzea erabaki ondoren, goiko hiru ikastolen artean hitzarmena izenpetu da etengabeko lotura mantentzeko asmoarekin, egunerokoan hiru ikastoletako ikasle, irakasle eta gurasoen artean lankidetza har-emana indartzeko.• Harreman hauen xedea da Xiberoko eta Oarsoaldeko eremu euskalduna osatzen duten pertsonen arteko lotura bultzatzea, eta delako harreman horiek orotariko eremuetara zabaltzea.
Seaskako ikastoletan ahalmen urriko haurrak eskolatzearen alde 1.200/1.300 partikularrek, 40tik 50era elkartek, eta inguruko enpresek ere laguntzen dute.
18
IKASTOLA 213
PUBLIERREPORTAJEA LIERREPORTAJEA PUB
AUZOLAGUN ETA KURUTZIAGA IKASTOLAKO PROIEKTUA
ELIKATU POZA!
Prozesua duela bi urte hasi zen, guraso talde baten hausnarketari esker ikastolako menuaren eraldaketa bat eskatutakoan. Xedea zen, ahal zela, produktuen kalitatea hobetzea, kalitatea gertutasunean ulertuta; eta ondorioa izan da Kurutziaga Ikastolako sukaldean hemendik aurrera barazkiak izango direla sasoikoak, ekologikoak eta bertakoak. 700 lagunek jaten dute egunero Kurutziagan, bertan lan egiten duten sukaldarien lanari esker. Ikastola, Ausolan Koop. eta inguruko baserritarrak, Zer lortu da?
TRIANGELUAN LAN-TALDE SENDOA SORTU DA: KURUTZIAGA – AUZOLAGUN ETA DURANGO ALDEKO BASERRITARREN ARTEKOA. IKASTOLAKO SUKALDARIEK MIKEL, ANA ETA PILIK EGUNERO EGITEN DUTE 700 LAGUNENTZAT OTORDUA.
GARAIAN GARAIKOAK, AHAL DELA EKOLOGIKOAK, ETA DURANGO ALDEKO BARAZKIAK DIRA.
IKASTOLAK
UZTURPE IKASTOLA
“KATUKA” ESKOLA PORROTA UXATUZ! 2-8 BITARTEKO IKASLEAK Ikasleak katuka jartzen dira egunero, eta horrela ikusmena eta koordinazioa garatzen dituzte. Berdina da beso eta lurraren distantzia katuka ari direnean, bai eta besoa eta paperaren arteko distantzia ere mahaian eserita ari direnean. Katuka, irakurketa eta idazketarako hain garrantzitsua den distantzia garatzen da. Bestalde, katuka ibiliz ondo eserita egoteko jarrera jorratzen dute (kontrol posturala). Adinaren arabera ariketak planteatzen dira, eta zailtasunak dituzten haurrek maiztasun handiagoz egiten dituzte.•
Samaniego Ikastola Laguardia eta Bastida artean dago, Herrerako aldapa eta Lezako ospitalearen inguruan.
SAMANIEGO IKASTOLA
ANDEREÑO BAKARRA, BIGARREN AMATXO ETA EUSKARA-DUNA Samaniego Ikastolan Villabuena, Eskuernaga, Mañueta, eta inguruko haurrak elkartzen dira. Zortzi dira aurten, Lapueblako ikastolatik urrun bizi diren haurrak dira, bi eta hiru urtekoak. Eneritz Bilbao da euren andereñoa, bigarren amatxoa, euskararen munduan murgiltzen dituena. Lau urterekin joango dira handien ikastolara, ASSAra. Bitartean jolasten, kantatzen, esperimentatzen, familia handi bat bezala sentitzen ikasten dute goizeko ordutegian.•
Haur Hezkuntzako pasilloa eta beste espazio batzuk egokitu eta hornitu ditugu.
AZPEITIKO IKASTOLA LABIAGA IKASTOLA
KIMU HAUSNARKETATIK SORTUTAKO 0-6 URTE BITARTEKO GURE PROIEKTUA Hausnarketarako bidea sortu genuen, eta sakon aztertu genituen Haurra bere osotasunean hartzen dugu, garrantzitsua baita haur bakoitza den bezalakoa haurraren berezko errespetatzea. Bera da ikaskuntza prozesua jokabideak eta gaitasun aurrera eramaten duena, eta guk bide horretan ezberdinen garapenak, lagundu egiten diogu. hala nola, hizkuntzaren garapena, garapen kognitiboa edo motorea... Zenbait eredu pedagogiko ere arakatu ditugu, hots, Integrazioaren Pedagogia eta Konfiantzaren Pedagogia. Era berean teoria psikologiko eta ikerketa ezberdinak ere aztertu ditugu, Reggio Emiliako eskola edo Emmi Pickler-en eredua esaterako. Horrez gainera, beste zentro batzuetara bisitak egin ditugu. Nolabait, ez gatzaizkio iturri bakar bati lotu, baizik eta, hausnarketaren ostean, bakoitzetik interesgarri iruditu zaiguna jaso dugu gure ikastolaren proiektuan txertatzeko. Hori horrela, esan dezakegu iturri ezberdinetatik edanez, gure Haur Hezkuntzako errealitateari egokitzeko sortu dugun egitasmo pedagogikoa dela KIMU proiektua.•
20
BETI GURE INGURUA HOBETZEKO ZER GEHIAGO EGIN PENTSATZEN Jasangarritasun sarean sartzea lortu du, eta Nafarroako beste bi zentrorekin batera ikastolaren proiektua aurkezteko eta zabaltzeko izan da aukeratua. Proiektua hiru urteren buruan osatu beharko dute, zigilua lortzeko. Ilusioz beterik daude. Hori guztia aurrera eramateko Ikastolako Inguru batzordea sortu dute, hiru astean behin elkartu, eta hurrengo asterako ekintzak planifikatuko dituena. Horrekin batera, batzorde horrek egindakoaren eta egin beharrekoaren informazioa zuzendaritzari pasako dio, urratsez urrats etengabeko bidea egiten joateko.•
Mankomunitatearen irizpideak ere jarraitzen dituzte. Ohiturak zabaltzea dute xede; erabilera sustatzea, jarraitzea eta komunikatzea.
IKASTOLA 213
aldizkaria.ikastola.net
Etxebarriaren iritziz hobe da jolas edo ariketekin jardutea, ikasleek gehiago ikasten baitute. LH5.eko 62 ikasleek jarraitzen dituzte antzerki saioak Curriculumean txertatuta.
TXANTXIKU IKASTOLA
KUKUBILTXO TALDEKO IURGI ETXEBARRIAREN ESKUTIK AURTEN ANTZERKI SAIO BEREZIAK IKT irakasle taldearen iniziatiba izan da; haiena da ideia eta ardura. Ikastola osoak hartu du parte. Hau da bideoaren lotura https://www.youtube.com/watch?v=LXwoOwEj6oI&feature=youtu.be
ASSA IKASTOLA
IKASTOLAKO IKT-ROEK EGINIKO PROMOZIO BIDEOA DA Ikastolaren funtzionamendua azaltzea izan da xedea, goizetik, negu gorrian, autobusean iristen diren 320 ikasleekin hasita. Bost autobus lerro dituzte DBHrako toki ezberdinetatik doazenak, eta beste bi lerro, LHkoak; izan ere, Assa, ikastola komarkala baita. Ikastolaren bizitza, pedagogia eta curriculuma agertu nahi izan da. Onena, bideoa ikustea da, bost minututan ikastolaren errealitate gordina laburtzen baita.•
IK/KI programan murgilduta daudenez, antzerkia ere era kooperatiboan antolatutako jardueren bitartez lantzen ari dira, ondorioz, ikasleen arteko elkarreraginaz taldean sortuko den artelana izango da. Beraien sentimenduak azaltzeko era bat ere bada. Iurgi maisuak partekatzen du antzezlanaren entseguetan zer egin, nola, eta nola adierazi. Era horretara denon artean erabakitzen dute aurrera nola jardun. Artelana taldean sortzeak elkarren arteko sentimenduak batzen ditu. Magia hori gertatzeko garrantzitsua da komunikazio lan on bat egitea; eta hori ari dira lortzen.•
ZUBI ZAHAR IKASTOLA
ZE ATSEGINA DEN IRAKURTZEA! IRAKURTZEAREN PLAZEREA TRANSMITZEN Irakurzaletasun taldea osatu dute, eta bertan etapa guztietako irakasleak daude; hilabete bakoitzari bere izena eta izana eman diote plazerezko irakurketa dinamizatzeko. Hilero-hilero bizpahiru aldiz elkartzeko ahaleginak egiten dituzte, eta guztiek batuta berezia den zerbait egiteko konpromisoa hartu dute. Irakurtzearen plazera, ikastolaren helburu estrategikoa bihurtu da aurten. Erronka ez da erraza, baina plazeraren fruituak ikusten hasita daude.• Martxoari “Dakarrenak darama, eskutik eskura” deitu diogu eta hor liburu trukaketak antolatu ditugu, baldintza bakar batekin: dakarrenak hartuko du soilik.
Londoneko gune turistikoak ezagutzeko parada ere izan dute, tartean museoak, kaleak eta zonalde ezberdinak. Bidaia ordaintzeko egindako ekintzak, denbora eta ahaleginak merezi izan dutela aitortu dute.
SAN BENITO IKASTOLA
BATXI 1EKO IKASLEAK LONDRESEKO FAMILIETAN ASTEBETEKO EGONALDIETAN Lazkaoko neska-mutikoek Catford izeneko auzoan familia ezberdinetan egin dute egonaldia Britainia Handiko hiriburuan. Bertan familia ingelesek dituzten ezaugarri, ohitura eta kultura ezagutzeko aukera paregabea izan dute. Goizetan Greenwich zonaldean dagoen ISIS eskolan, bakoitzaren maila ezagutzeko ahozko eta idatzizko frogak izan dituzte, eta ondorengo egunetan ingeles klaseak hartu dituzte herrialde ezberdinetako beste ikasle batzuekin.•
21
IKASTOLAK aldizkaria.ikastola.net
HERRI AMETSA IKASTOLA
KEI KALITATE ZIGILUA LORTU ZUEN 2009AN, ETA 2014AN KEI ASEGURAMENDUAN BIKAINTASUNA KEI zigilua, ikaslea pertsona bezala ardatz duen hezkuntza eredua da. Beronek irakasleen gaitasun eta balio profesionalaren onespen handiagoa du; Ikastolaren Idearioaren, Hezkuntza Proiektuaren eta eguneroko irakas-jardunaren arteko adostasun maila handiagoa du; irakas-jardueraren hobekuntza, eta funtsezko prozesuen zehaztapen zein plangintza bilatzen ditu, pertsonengan antzemandako premia eta itxaropenei erantzun profesionalagoa emanez. Finean, Hezkuntza Komunitateko partaide guztien asebetetzea du xede, eta Ikastolako langile guztien arteko kohesioari, eginkizunari, ikuspenari eta balioei dagokienez, eraginkortasuna eta emaitzak jasotzen ditu.•
Bozketa eguna apirilaren 23an egingo da, Liburuaren Nazioarteko Egunean. Botoa emateko bi era daude: boto-txartela, paperezkoa, edo bozketa elektronikoa.
JUUL KANPAINA
IKASTOLETAKO 15.000 IKASLE BOZKATZEKO PREST Ikastoletan oso ezaguna da Juul kanpaina, Euskal Herriko ikastoletako haurren irakurketaren zaletasuna bultzatzeko, ikastoletan antolatzen diren jardueren bilduma baita. Urteko kanpaina, haur eta gazte guztiek egun berean liburu eta ilustratzaile bana aukeratzen dutenean burutzen da. Gustukoen duten euskaraz idatzitako liburua izango da. Haiek aukeratu eta epaituko dute. Irakurzaletasuna bultzatzea du helburu.•
URRETXINDORRA IKASTOLA
RURA IKASTOLA
ORIENTAZIO ASTEA ETORKIZUNERAKO BIDEA EZAGUTZEKO AUKERA BAT
Zortzigarren urtez egingo den rallya martxan dute Irurako ikastolako guraso eta irakasleek. Eskertza besterik ez dute urteotan zehar antolatzen aritu den Iñigo Iñurritarentzat, orain arte bera aritu baita koordinatzaile gisara, eta txanda egitea egokitu zaio. Bere afizio-nahiari esker sortu zen egitasmoa 2008an, ikastolarentzat laguntza ekonomikoak lortzeko asmoarekin, hain juxtu ere Kilometroak egin zuten urtean. Alegitik Amezketara egiten den rallyesprintak arrakasta handia du segurtasunagatik eta zirkuitua erakargarria delako. Maiatzaren 16an egingo da aurtengoa.•
Erraztasunak eskaintzea eta informazioa ikastolaraino ekartzea erabaki genuen, hau da, aste batean, denbora jakin batean, aukera ezberdinen berri ematea eta hori guztia jasotzeko egunak antolatzea. Horri “Orientazio Astea” deitu EHU/UPV, Unibertsitate pribatuak, Goi diogu, azkenean bost egun Zikloa duten ikastetxeak, eta ikasle ohiak baitira jarraian erabiltzen ere gonbidatzen ditugu errealitateaz ditugunak behar bezalako jabetzeko. Hiru urte daramatzagu informazioa jasotzeko. Batxi esperientzia hau gauzatzen. 1 eta 2ko ikasleei eta, bide batez, familiei dago zuzenduta. Aurretik kanpaina antzeko bat egiten dugu, ziurtatzeko guztiek dakitela, irudi-kartel bat asmatzen dugu eta deialdia zabaltzen.•
22
KEI Deustuko unibertsitateko Horreum fundazioak sortutako kalitate eredua da, Hezkuntzaren alorretik eta hezkuntzarako soil-soilik sortutako eredu bakarra. Europako eskola eraginkorrenen kalitate adierazleetan dago oinarrituta.
BEJONDIZULA, IÑIGO, ETA MILA ESKER!
Alegia, Abaltzisketa, Orendain eta Amezketa herriak lotzen ditu zirkuituak. Eskertzekoa da lau udaletxe horien laguntza, ematen dituzten baimen eta erraztasunengatik.
IKASTOLA 213
Martxel Garai “Ikasteko metodologia talde-lanean oinarritzen da” Zergatik aukeratu zenuen Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza gradua? Eta zergatik MONDRAGON UNIBERTSITATEAn? Oso zaila egin zitzaidan gradu aukeraketa, buruan hainbat ideia nituen eta guztiz ezberdinak. Nire burua gradu batetara bideratzeko asmotan hainbat hitzalditan egon nintzen eta konturatu nintzen nirekin bat zetorren gradua zela Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza. Gainera, banekien Mondragon Unibertsitateak gradu hau egiteko aukera berri bat eskainiko zuela, enpresa ibilbidea. Honi buruz ondo informatu eta unibertsitateak daukan izen onak eta eskaintzen zuen ibilbide berriak bultzatu ninduen Oñatira joatea. Bertan sartzeko elkarrizketa bat izan nuen enpresa ibilbiderako profilarekin bat ote nentorren jakiteko, eta azkenean aukeratua izan nintzen. Klasean 24 ikasle gara enpresa ibilbidean dihardugunak, 65 ingurutik. 1. mailan zaude oraindik, baina nola baloratuko zenuke orain arte bizitako esperientzia? Esperientzia ona da, nahiz eta oraindik goiz den baloraziorik egiteko. Baina graduan daramadan denboran oso gustura sentitu naiz. Unibertsitatera saltoa igarri dut, lan gehiago egin beharra eta denbora gehiago inbertitu beharra. Hasieran kosta egiten da erritmoa hartzea baina denborarekin moldatu egiten zara. Gainera lagun berriak egiten dira eta bizitzan beste urrats bat eman dudala pentsatzen dut.
Nola definituko zenuke MONDRAGON UNIBERTSITATEAn jasotzen duzun ikasteko metodologia? Mondragon Unibertsitatean jasotako metodologia talde-lanean oinarritzen da. Kurtsoa hasi denetik hainbat talde lan egin ditugu, ikasle guztiak elkar ezagutzeko baita elkarrekin lan egiten ikasteko ere. Horrela, esango nuke unibertsitateak jarrera hauek bultzatu nahi dituela: parte hartzea, informazioa partekatzea eta iritzia trukatzea. Praktikaldiak burutzen ari zara 1. mailatik eta enpresa berean jarraituko duzu gradu osoan zehar, astero bi egunez, kontaizu non eta zertan ari zaren? Enpresa ibilbidea egiteko aukeratua izan nintzenez otsailaren 19az geroztik enpresan
www.mondragon.edu/prest
hasi berria naiz. Hainbat enpresatan elkarrizketak egin ostean AZK enpresak bertan lan egitea proposatu zidan eta onartu egin nuen. AZK enpresaren ardatza komunikazioa da. Honek aukerak emango dit ezagutzeko enpresa munduan komunikazioaren esparru ezberdinak. Bertan, administrazio lanak egiten ditut, fakturak aztertu eta kontabilitateko programa baten datuak sartu, adibidez. Datozen 4 urte hauetan jasoko dudan esperientzia, etorkizunerako oso baliagarria izango dela iruditzen zait. MUtik zer da gehien gustatzen zaizuna?, Eta zerbait hobetzeko Mondragon Unibertsitatean irakasleek ikasleekiko daukaten arreta maila altua da, oso erraza da edozein irakaslerekin kontaktuan jartzea. Oñatiko campuseko instalazioak ere berriak eta atseginak dira. Gainera unibertsitateak antolatzen dituen aktibitateak interesgarriak dira. Zerbait hobetzekotan ordutegia izango litzateke, klaseak goiz eta arratsaldez izatea oso gogorra da. •
ALDE ZAHARREKO BIHOTZEAN
MUNDUARI ZABALIK 15 hizkuntzatan euskarazko hitzak non topatu horrelakorik Donostian?
%5
ESKU ORRI HAU AURK EZ ZURE KONTSUMIZIOAR TUTA, IKASTOLEN ELKARTEA EN %5 RENTZAT. Apiril, maiatz eta ekain ean nahi adina aldiz erabilg arri.