ERALDAKETA GELETAN DBHN EZARRITAKO EREDU PEDAGOGIKO BERRIAK IKASTEKO ETA IRAKASTEKO MODUA IRAULI DU IKASTOLETAN • EKI DIGITALA ERE ABIAN DA
Ikastolen beste mugarri bat
LIDERGO PEDAGOGIKOA
Konpetentziak, egoerak, autoerregulazioa, talde kooperatiboak… denbora gutxian ikastoletako DBHko 1. Eta 2. mailako ikasleentzat ohiko gauzatu diren kontzeptuak dira. Informazio eta Komunikazio Teknologiak alor guztietan erabiltzea ohiko bihurtu zaien bezala. Eta ebaluatzeko bestelako modu bat. EKI ikas materialen bitartez, euskal curriculumean, konpetentzietan eta integrazioaren pedagogian oinarritutako eredu pedagogiko berriak DBHko ikasgeletara eraman dituen berrikuntzetakoak dira.
• 03
ERREPORTAJEA > LIDERGO PEDAGOGIKOA
ALDAKETA ERREALITATE DA IKASTOLETAKO GELETAN 05 > EKI digitala ikastoletara hedatzeko prest
E
06 > IKTak, hezkuntzaren hobekuntzaren zerbitzura 09 > “Argi daukagu; digitalerako apustuak ez du atzera bueltarik”
12
LANKIDETZA HITZARMENA
ELKARREKILAN EUSKAL HERRIA EGITASMOA, ABIAN 12
VISA-IKASTOLAK TXARTELA
BULTZADA BERRI BAT ELKARTASUN EGITASMOARI 14
ORIENTAZIOA IRAKURKETAREN ZALETASUNA
18
IKASTOLAK BANAKA JUUL EZ DAGO LOTAN
aldizkaria.ikastola.eus IKASTOLA 214 / 2015eko EKAINA EUSKAL HERRIKO KASTOLAK
2
Laugarren ezaugarri nagusia da Informazioa eta Komunikazio Teknologikoen erabilera: gaurko gizartean beharrezkoa den konpetentzia digitala lortzea du xedetzat, IKTak ez izatea osagarri bat, baizik eta arlo guztietara eramatea, egunerokotasunean kokatzea.
11 > Jauzi digitalerako inbertsio handiak
USKAL CURRICULUMA, KONPETENTZIAK, INTEGRAZIOAREN PEDAGOGIA ETA INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO TEKNOLOGIAK. Lau oinarri horiek ditu ikastoletan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, 201314 ikasturtean abiatutako eredu pedagogiko berriak. Horretarako garatu ziren EKI proiektuaren ikasmaterialak, pedagogia berrikuntza bat gelaratzeko bitarteko eraginkorrenak baitira ikas-materialak, curriculum diseinu baten azken zehaztapena baitira. Euskal Curriculumaren garapenerako jaio zen ikasmateriala da EKI, eta aldi berean, curriculum horrek agintzen zuen moduan, konpetentzietan oinarritutako eredua jarri dute martxan: edukiak ikastea baino gehiago, ikasitako eduki horiek bizimoduko aspektu edo egoera anitzetan erabiltzen ikastea du xedetzat, alegia, konpetentziak eskuratzea, ikaslea konpetente egitea. Jakintza akademikoa eskuratzeaz gain, edozein bizitza-egoeratan konpetentea izatea lortu behar du ikasleak; pentsatzen eta ikasten, komunikatzen, elkarrekin bizitzen, norbera izaten, eta egiten eta ekiten jakin behar du.
IKASTOLA 214
aldaketa errealitate da ikastoletako geletaN
Ikasteko eta irakasteko modua irauli du ikastoletan martxan jarritako eredu pedagogiko berriak 2013-14 ikasturtean jarri zen abian eredu pedagogiko berri eta berritzailea Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, EKI proiektuaren ikas materialetan gauzatua. Hezkuntza ereduaren aldaketa ekarri du ikastoletara, eta ikastolen aitzindaritza eta lidergo pedagogikoa berretsi eta sendotu ditu. Ikasmaterial hauek badute hirugarren ezaugarri bat ere, Integrazioaren pedagogia bultzatzen dutela, hau da, ikasleak benetako egoera esanguratsuen aurrean jartzen dituela, eta irtenbideak aurkitzen ikasten dutela, gelan ikasitakoa gero egoera berrietan baliatzeko. Laugarren ezaugarri nagusia Informazio eta Komunikazio Teknologien erabilera da. Gaurko gizartean beharrezkoa den konpetentzia digitala lortzea du xedetzat, IKTak ez izatea gauza
osagarri bat, baizik eta arlo guztietara eramatea, egunerokotasunean kokatzea. Horrela, Konpetentzia digitalak arloetako konpetentziak garatzen laguntzen du eta metadiziplinarrei ere ekarpena egiten die. Badago berrikuntza pedagogikoak ekarri duen beste ekarpen bat: ikaslearen profiletik abiatzea, jakitea 16 urterekin, derrigorrezko hezkuntza amaitzerakoan, gure ikasleek zer behar duten.
EKI PROIEKTUAREN ONURAK Berrikuntza hauek guztiak ebaluazioan ere eragina izan du. Ebaluazio hezigarriaz mintzo dira orain, ebaluazioa ikaskuntza indartzen eta haren kalitatea hobetzen duen jarduera gisa hartuta,
eki 3
LIDERGO PEDAGOGIKOA aldizkaria.ikastola.eus Ondorioak ikusgarriak izan dira. Ikasgelako dinamika nabarmen aldatu da. Ikasleen parte hartzea, dela bakarka edo talde kooperatiboetan, areagotu egin da. Eta ikasteko motibazioak gora egin du.
Bi ikasturtetan EKI digitala fase esperimentalean egon da bost ikastolatan: Elgoibarko Ikastola, Zizur Txikiko San Fermin, Oiartzungo Haurtzaro, Leintz Bailarako Arizmendi eta Lekeitioko RM Azkue Ikastola. Ondoko orrialdetan aipaturiko ikastoletan egindako irudiak.
ebaluazioaren funtzio hezigarria indartzeaz. Eta ebaluazioarekin batera, ikasleen auto-erregulazioa da hezkuntza eredu aldaketaren beste gakoetako bat: hau da, ikasleak jakitea zer ikasi behar duen, ikasitakoa baliatuz zer egiten jakin behar duen, zeintzuk diren ebaluazio irizpideak eta lorpen adierazpenak. Hori guztiori ikasgeletara eraman da ikastoletan. Eta ondorioak ikusgarriak izan dira. Ikasgelako dinamika nabarmen aldatu da. Ikasleen parte hartzea, dela bakarka edo talde kooperatiboetan, areagotu egin da. Eta ikasteko motibazioak gora egin du. Teknologia berrien erabilerak, talde kooperatiboen dinamikak, auto-erregulazio baliabideak‌ izan dira motibazioa areagotzeko arrazoiak, alegia, ikasgelako dinamika aldatzeko ezarritako bide berriek lortu dute helburua. Motibazioa, ikasleen artean bezala, irakasleen artean ere areagotu egin da. Euren roletan egin diren aldaketak hoberako izan dira. Irakasle askok diote ikastaro eta jardunaldietan adituak esaten ari direna dagoeneko ikasgeletan aplikatzen ari direla. Pedagogia berri eta berritzailea ikasgeletan ezartzeko, irakasleen prestakuntza gakoa izan da. Alor bakoitzeko prestakuntza saioetan, nahiz IKTetakoetan edo orokorretan, ehunka irakasle ari dira parte hartzen. Parte hartze horrek, gainera, euren arteko sarea ehundu du, eta hainbat foro ireki dituzte euren zalantzak eta ekarpenak partekatzeko.
EKI DIGITALAREN JAUZIA Jada DBH 1. eta 2. mailatan ezarria, datorren ikasturtean DBH 3.an ere ezarriko da, eta hurrengoan amaituko da ezarpen osoa DBHn. EKI proiektuan IKTek duten presentzia nabarmena aipatu dugu lehenago. Ezin aipatu gabe utzi guztiz digitala den EKIren bertsioa. Gehiago, hobeto eta desberdin ikasi eta irakasteko xedea du EKI digitalak. Bi ikasturtetan fase esperimentalean egon da bost ikastolatan. Datorren ikasturtean ere fase esperimentalean egon behar zuen, baina bi urteotako emaitzak kontuan hartuta, hedapenerako jauzia emateko prest dagoela ikusi da. Beraz, heldu den ikasturtean EKI digitala ikastoletan txertatzeko moduan izango da. Hurrengo orrialdeetan azaltzen dugu hori guztia.•
eredu pedagogikoa eta teknologia
IKTek gero eta eragin handiagoa daukate gizartean, eta ikasgelan ere haien presentzia nabarmen handitu da. EKI proiektuak berak helburuetako bat du ikasleek konpetentzia digitala eskuratzea. Baina ez da teknologia izan ikasgeletako dinamika aldarazi duena. Aitzitik hautu pedagogiko berria izan da IKTen erabilera alor guztietan txertatzera eraman duena, IKTak hezkuntzaren zerbitzura jarriz, eta haien bitartez onura pedagogikoak indartuz.•
4
IKASTOLA 214
digitala eki ikastoletara hedatzeko PreSt
Aurreikusi baino urte bat lehenago hasiko da hedatzen ikastoletan erabat digitala den ikasmateriala
Hiru ikasturteko fase esperimentala aurreikusita zuen, baina bi ikasturte nahikoa izan dira EKI digitalaren onurak balioztatzeko. Ikastolen eskariak, azpiegitura eta dispositibo inbertsioek, eta plataforma egoki batek ahalbidetu dute datorren ikasturtean EKI digitala ikastoletara hedatzeko prest egotea.
E
KI PROIEKTUAREN IKASMATERIALAK GELARATU ZIREN IKASTURTE BEREAN, 2013-14 ikasturtean, Ikastolen Elkarteko zuzendaritzak erabaki zuen EKI digitalaren esperimentazio fasea martxan jartzea lau ikastolatan: Arizmendin, Elgoibarren, RM Azkuen eta Haurtzaron. Lehen bietan ikasgai guztien esperimentazioa burutu da, eta beste bietan bina arlotan. Aurtengo ikasturtean San Fermin ikastolan ere esperimentatu dute. Esperimentazioaren helburua zen EKI digitalaren onura pedagogikoak frogatzea eta teknologia eta azpiegitura aldetik eredu jasangarria lortzea. Bi ikasturteotan, onura pedagogikoen lanketa sistematizatu egin da. Ikastola horietan, EHIko IKT arduradunen eskutik, eki digitalaren martxaren jarraipen zuzena egin da, ikasgeletako lana behatuz, irakasleei prestakuntza berezia eskainiz eta zuzendaritzako kideekin kontrasteak burutuz. Eredu jasangarriaren lanketa
ere egin da. Halakoxeak izan dira ere emaitzak. Fase esperimentala egin duten ikastolen, irakasleen, ikasleen eta gurasoen artean egindako inkestetan, emaitza onak atera dira. Azpiegiturei dagokienez, konektibitate beharrak finkatu dira, dispositiboen azterketa egin da, dispositiboen finantzazio eredua frogatu da eta, oro har, sistema balidatu da eta baldintzak zehaztu dira. Erabileraren aldetik ere, erabilera pedagogikorako eskaintza balidatu da. Gainera, plataforma berrien agerpenak erraztu egin du EKI digitalaren hedapena martxan jartzea. BEREBIZIKO INTERESA IKASTOLETAN Iragan maiatzaren 22an bilera berezi bat egin zen EKI digitalaren hedapena zehaztu eta aurkezteko. Ikastoletako zuzendari, arduradun pedagogiko eta IKTetako dinamizatzaileak deitu
zituzten bilerara, Orioko Herri Ikastolan. Bertako areto nagusia jendez mukuru zela egin zen aurkezpena, proiektu digitalak ikastoletan eragin duen berebiziko interesaren adierazle. Besteak beste bi urteko esperimentazioaren behin behineko balorazioa egin zen (bigarren ikasturtea oraindik ez baita amaitu), eta digitalera jauzi egiteko hezkuntza eta logistika arloko zalantzak, kezkak eta argibideak eman zitzaizkien. Esperimentazioan parte hartu duten ikastolek ere euren esperientziaren berri eman zuten, EKI digitalak dakartzan onurak, hastapeneko arazoak, eta ondorio orokorrak, xehexehe azaldu zituzten. Oraindik ezin da jakin heldu den ikasturtean zenbat ikastolatan ezarriko duten EKI digitala, eskaera egiteko epea irekita baitago oraindik, baina dagoeneko esan daiteke hedapen prozesuak ez duela atzera bueltarik.•
Plataforma berrien agerpenak erraztu egin du EKI digitalaren hedapena martxan jartzea.
Maiatzaren 22an elkartu ziren bilera berezian, Orioko Herri Ikastolan, ikastoletako zuzendari, arduradun pedagogiko eta IKTetako dinamizatzaileak EKI digitalaren hedapenaz aritzeko. Lehen argazkian Ikastolen Elkarteko kideak: Imanol Igeregi, Patxi Olabarria, Oihan Odriozola, Josune Gereka, Ander Iturburu, Jose Luis Sukia, Abel Ariznabarreta, Belen Baztarrika, Xanti Aranburu eta Manu Aurrekoetxea.
5
LIDERGO PEDAGOGIKOA
aldizkaria.ikastola.eus
iKtak hezkuntzaren
hobekuntzaren zerbitzura
Konpetentzia digitala lortzeaz gainera, beste alorrak indartzea du xede IKTen erabilerak ikastoletan Gure testuinguruaren eskakizunei erantzuteko bitarteko edo baliabide ezinbesteko bilakatu dira IKTak. Hori dela eta, ikastoletan izaera metadiziplinarra eman zaie IKTei, oinarrizko konpetentzia guztiak lortzeko funtsezko zeregina baitaukate.
Teknikoki EKI digitala garatzen ari den Ikastolen Elkarteko lan taldea.
6
E
KI PROIEKTUAK OINARRI DUEN EREDU PEDAGOGIKOAK OHIKO BIHURTU DU IKTEN TXERTAKETA ALOR GUZTIETAN. Berebiziko aldaketa izan da, IKTek ikasgeletan izan duten bilakaeran. 1980ko hamarraldian IKTak gehigarri ziren ikasgeletan; 1990eko hamarraldian osagarri izatera igaro ziren; mende berriaren lehenbiziko hamarkadan, berriz, IKTak integratu egin ziren, baliabide didaktiko gisa. Bigarren hamarraldian, ikastoletan, EKI
proiektuaren bitartez, konpetentzia digitalaz ari gara, IKTak alor guztietan txertatu dira, eta alor horietako konpetentziak eskuratzeko ezinbesteko bilakatu dira IKTak. Honela definitzen du ikastolen eredu pedagogiko berriak ikasle batek derrigorrezko hezkuntza amaitzerakoan eduki behar duen konpetentzia digitala: “Ikaslea gai da, bere bizitzako eremuetan, zeregin bat diseinatzean eta planifikatzean, informazioa kudeatzean,
produkzio digitalak sortzean, elkarlanean aritzean eta emaitzak komunikatzerakoan, egoera bakoitzak eskatzen duen IKT baliabideen erabilera egokia, eraginkorra eta arduratsua egiteko, eta hori guztia, hiritar digital arduratsua izateko eta sarean etengabeko (auto)ikasketarako prestatzeko�. Ikasleek kalkulu orriak erabiliz aurrekontuak egitea, mapa digitalak egitea, horma irudiak, informazioa
IKASTOLA 214
EREDU PEDAGOGIKOA ARDATZ
bilatzea, audioak eta bideoak sortu eta editatzea eta baliabide teknologikoak erabiliz beste hainbat alorretako lanak egitea arrunt bilakatzen ari da orain. Horiek denak menderatzea beharrezkoak ditu alor guztietan. Ikastolen Elkarteko lan taldea izan da IKTen txertaketaz arduratu dena EKI proiektuan: Konpetentzia digitala lantzeko gutxieneko IKT jarduerak arlo guztietako unitateetan txertatuta daude. Eta horretaz gain, unitate didaktikoetako helburuetan markatuta daude IKT helburuak, eta arloko konpetentzian eta egoeretan ere adierazi dira konpetentzia digitalaren lorpenak. Ikastolen Elkarteko lan talde handi batek hartu zuen parte eduki digitalen sorkuntzan eta txertaketan, eta lan talde hori bera aritu da garatzen EKI digitala ere. EKI proiektua oinarritzat hartuz, EKI ikasmaterialen aldaera digital sakona gauzatu da, hezkuntza hobetzeko eta ikasmaterial edizioan aurreratzeko. EKI digitalaren abantaila nagusia da eduki eta baliabide guztiak plataforma bakar batean daudela, eta horrek haien kudeaketa errazten du.
Helburua ikasleek konpetentzia digitala eskuratzea da, eta IKTak erabiliz gehiago, hobeto eta desberdin ikastea. Ikaskuntzan bezala, irakaskuntzan ere xedea gehiago, hobeto eta desberdin irakastea du xede IKTen erabilerak. IKTen erabilerak,noski, ez du ziurtatzen xede hori. Aitzitik, hautu pedagogikoak du garrantzia. Ikastolen eredu pedagogikoak, euskal curriculumean oinarritua, konpetentzietan ardaztua eta integrazioaren pedagogiaz bideratua, ahalbidetzen du IKTen bitartez gehiago,hobeto eta desberdin ikas-irakastea. Gehiago ikasi/irakatsi, orain arte egiterik ez zeuden jarduerak egin ahal direlako IKT bidez edota orain arte egiten ziren moduan baino era eraginkorragoan egiten direlako. Hobeto ikasi/irakatsi, bai ikasleak baita irakasleak ere beren praktikak orain artekoak baino pertsonalizatuagoak egiten dituztelako, dibertsifikazio handiagoz, ohiko premiak eta premia bereziak artatuz eta, azken finean, denok gusturago jardunez. Teknologia digitalei esker, adibidez, ikasgela bateko martxa arrunta jarraitzeko zailtasunak dituzten ikasleek beren abiadura propioa eta beren ezaugarrien araberako ikaskuntza-mota egin ahal izan dute, bai motelago dabiltzanek, baita bizkorragoek ere. Irakasleak eskura
ditu, inoiz ez bezala, berak kudeatu behar duen unitate didaktikoa gauzatzeko, ohiko baliabideekin batera, gailu eta aplikazio teknologikoak ikasle bakoitzari artapen doitua eskaintzeko moduan. Ikaslearen ikaskuntza-prozesuaren jarraipena errazten duen aplikazio informatikoei eta plataformei esker,
Ikasleek kalkulu orriak erabiliz aurrekontuak egitea, mapa digitalak egitea, horma irudiak, informazioa bilatzea, audioak eta bideoak sortu eta editatzea eta baliabide teknologikoak erabiliz beste hainbat alorretako lanak egitea arrunt bilakatzen ari da orain.
7
LIDERGO PEDAGOGIKOA Helburua ikasleek konpetentzia digitala eskuratzea da, eta IKTak erabiliz gehiago, hobeto eta desberdin ikastea. EKI digitalaren abantaila nagusia da eduki eta baliabide guztiak plataforma bakar batean daudela, eta horrek haien kudeaketa errazten du.
gainera, irakasleak behatu eta jarraitu dezake, behin ere ez bezala, ikasle bakoitzak egiten duena. Horren arabera, argazki pertsonalizatua lortu lezake eta prozesuaren hurrengo urratsak era pertsonalizatuan antola ditzake. Desberdin ikasi/irakatsi, IKTen bitartez bide berrietatik joateko aukera irekitzen delako. Teknologia digitalak, gizakiaren sistema sinboliko ezagun guztiak (ahozko hizkuntza, idatzia, grafikoa, numerikoa, irudi estatikoa, mugimendu-irudia, soinua eta abar) bat egin eta integratu ditzaketen inguruneak sortzen ditu. Historian lehen aldiz, konpetentzia digitala zenbat eta sakonago landu, orduan eta informazioa prozesatzeko ahalmena handiagoa izango du gizakiak. Kognizioa azkartu dezake prozedura orotarako, hots, informazioa eskuratzeko eta onesteko, informazioa ulertzeko eta adierazteko, informazioa baloratzeko eta baloratutakoa adierazteko, ideiak sortzeko, hautatzeko eta adierazteko, egitasmoak planifikatzeko, gauzatzeko eta adierazteko, elkarrekin ikasteko eta bizitzeko, nork bere burua erregulatzeko… IKTAK ‘IKUSEZIN’ BIHURTU Bistakoa da, eduki digitalen hazkundeak aldaketa eraman duela ikasgelara. Orain berrikuntza handitzat ikusten dena, ordea, ohiko bilakatzea da erronka. Ikas-irakaskuntza prozesuan, baliabide digitalak normaliza daitezen, disolbatu egin behar dira ikasgelako dinamikan; hau da, ikasgelako jardueretan txertatzea, ohiko eta eguneroko bihurtzeraino. Horixe da, beraz, EKI proiektuko ikasmaterialetan egiten ahalegindu direna: konpetentzia digitala modu pertinentean, arlo guztietan txertatu, arloko hainbat jarduera IKT jarduera bilakatuz.•
8
IKASTOLA 214
aldizkaria.ikastola.eus
argi daukagu; digitalerako apustuak ez du atzera bueltarik
EKI digitalaren fase esperimentala egin duten ikastolek euren esperientziaren berri eman dute Orioko Herri Ikastolan egin zen EKI digitalaren aurkezpena, eta bertan Haurtzaroko Josu Arotzenak, Arizmendiko Elena Errastik, Elgoibarko Jabier Larrañagak eta San Fermingo Amaia Arrietak euren esperientzia propioa aztertu eta baloratu zuten gainontzeko ikastolen aurrean.
A
RIZMENDI, RM AZKUE, ELGOIBAR, HAURTZARO ETA SAN FERMIN IKASTOLETAN BURUTU DUTE EKI DIGITALAREN FASE ESPERIMENTALA. Lehenbiziko lau ikastoletan iazko ikasturtean hasi ziren. San Ferminen, berriz, aurtengo ikasturtean egin dute. Fase esperimental horren azalpenak eman zizkieten Orioko Herri Ikastolan, iragan maiatzaren 22an, bertaratutako Hego Euskal Herriko ikastolei. Arizmendi ikastolako Elena Errastik, Elgoibarko
Jabier Larrañagak, Haurtzaroko Josu Arotzenak eta San Fermin ikastolako Amaia Arrietak azaldu zituzten fase esperimentalean ateratako ondorioak. Lau ikastoletako ordezkariek ondorio berak plazaratu zituzten: digitalerako urratsak ez du atzera bueltarik. EKI digitala benetako jauzi kualitatiboa izan dela esan zuten, baina digitala izatea baino gehiago EKIren planteamendu pedagogikoa dela benetako jauzia.
Errastiren hitzetan, jauzia ez dago horrenbeste era digitalean egite horretan, baizik eta EKI berak daukan planteamendu pedagogikoan: “Aldaketa da konpetentzietan eta integrazioaren pedagogian oinarrituta dagoela EKI. Horrek garamatza planteamenduak aldatzera, bai ikasleen rolean eta baita irakasleenean ere. Digitalak ere, noski, beste urrats batzuk egitera bultzatu gaitu. Baina ez zaigu egiten oso erraz bereiztea zer zailtasun edo gauza on etorri diren EKItik eta zeintzuk digitaletik”.
Fase esperimentala burutu duten ikastoletako arduradunak ados dira: benetako jauzia EKIren planteamendu pedagogikoa izan da, eta ez hainbeste ikasmaterial guztia digitala izatea.
9
LIDERGO PEDAGOGIKOA aldizkaria.ikastola.eus “EKI digitala aukera ona da, baina ez da aukera itxi bat. Hasiera bat da. Denon artean eraiki beharrekoa da. Horregatik, abantaila bat dugu ikastolok, talde bat garela eta nork bere esperientziak partekatzeko elkargune bat dugula. Aprobetxatu dezagun bentaja hori”.
10
HUTSEGITEETATIK IKASI ETA HOBETU Fase esperimentalean izandako arazoak eta egin beharreko hobekuntzak detektatu eta planteatu ere egin zituzten. Azken batean fase esperimental bateko dinamika ere izan da; alegia, probak egin, huts egin, hutsegiteetatik ikasi, berriro probatu, huts egin, hutsegiteetatik ikasi, eta hobetu. Lau ikastola horietan arazo bertsuak izan zituzten hastapenean azpiegituretan eta dispositiboetan. “Wifi sareak ez zuen behar besteko indarrik ematen. Konexio arazoak sortzen ziren. Era berean, dispositiboekin ere arazo batzuk izan genituen, autonomia zela, konektibitatea edo gaitasuna zirela…”, azaldu zuen, adibidez, Larrañagak. Arazo horiek, dena den, konpondu zituzten, inbertsioak behar izan bazituzten ere: wifi sistema egokiak ezarriz eta dispositibo egokiak aukeratuz. Ikastola guztietan gertatu da hori, eta konpondu dute. Konexio eta dispositiboen arazoak gaindituta, ikasle, irakasle eta gurasoen artean egin dituzten asebetetze inkestetan balorazio oso onak atera dituzte fase esperimentala egin duten ikastolek, bai EKIren proiektu pedagogikoaren aldetik eta baita EKI digitalaren aldetik ere. Ikasleek pantailaren aurrean denbora gehiegi emango duten kezka ere badago. Arizmendin neurketa egin zuten jakiteko zenbat denbora ematen zuten. Zazpi gelatan egin zuten astebeteko neurketa, eta emaitza izan zen denbora guztiaren %20-40 artekoa zela, alegia astean 6-12 ordu bitartean
JAUZIA EGITEKO GAKOAK Digitalerako jauzia egiteko gakoak ere azpimarratu zituzten. Hauek dira: teknologia aldetik konektibitate eta dispositibo egokiak edukitzea; prestakuntza aldetik, bai eredu pedagogikoa eta bai IKTen aldetik, prestakuntzan sakondu eta jarraipen eta aholkularitza egokia jaso; beste gakoetako bat da gurasoen prestakuntza beren haurren jarraipena egin ahal izateko; azkenik, apustu digitala eginez gero, zuzendaritzaren eta artezkaritzaren konbentzimendua eta inplikazioa, apustua aurrera eramateko. Josu Arotzenak beste modu batera esplikatu zuen: “Digitalak dituen abantailak? Onura pedagogiko asko ditu, eta aipatu dira. Nik hitz bat erabiliko dut: partekatzea, eta modu konkurrentean partekatzea. Artxibo bakar batean pertsona bat baino gehiago ari gara lanean. Orain zertan ari gara? Ikasten jarraitzen dugu, ikasleak eta gu”. Arotzenak metodologian aldaketa egin behar dela uste du: “Klaseak emateko modua aldatu beharko da; ziur aski, ikasleak etxean hainbat bideo eta irakurketa egin beharko ditu bakarkako lanean; gero, ikasgelan, taldeko lanak egin beharko dituzte, eta irakaslearen laguntza jasoko dute. Eta zuzenketak etxera bueltatuko dira. Nola? Irakasleak prestatu beharko ditu
bideo tutorialak, audio tutorialak edo papereko tutorialak”. Ikastolan izan dituzten erraztasunak azpimarratu zituen: “Zorte onekoak gara. Denon prestakuntzatik abiatuta. Zuzendaritzak, irakasleek, ikasleek, gurasoek… konfiantza guztia eman digute. Prestatzaile guztien eta EKIren egile guztien laguntza jaso dugu. IKTetan daukagun bideo tutorialen plataforma bezalakorik ez dut inon ikusi. Izugarria izan da”. Eta EKI digitala ikastolen artean zabaltzeak dakarren abantaila nagusi bat aipatu zuen: “EKI digitala aukera ona da, baina ez da aukera itxi bat. Hasiera bat da. Denon artean eraiki beharrekoa da. Horregatik, abantaila bat dugu ikastolok, talde bat garela. Eta maila horretan nork bere esperientziak partekatzeko elkargune bat dugu. Aprobetxatu dezagun bentaja hori”.•
IKASTOLA 214
jauzi digitalerako iNbErtsio handiak Lidergo teknologikoa sendotu dute ikastolek, azpiegitura, dispositibo eta aplikazio egokietan egindako esfortzuarekin EKI proiektuak IKTei ematen dien garrantzia kontuan hartuta, eta EKI digitalak garrantzia hori areagotzen duela begi bistakoa izanik, ikastolek lan handia egin dute azpiegitura, dispositibo eta aplikazio egokiak edukitzeko. Inbertsio handiak egin dituzte, eta, ondorioz, teknologikoki ere ikastolen lidergoa sendotu egin da.
E
KI PROIEKTUAK IKTAK ARLO GUZTIETAN TXERTATUTA, bi ikasturteotan ikastolek inbertsio handiak egin behar izan dituzte proiektua erabat garatzea ahalbidetzeko. Horrek eragin du, besteak beste, datorren ikasturtean EKI digitala erabili nahi duten ikastolek bidearen zati handi bat dagoeneko egina edukitzea. Datorren ikasturtean ere, dena den, inbertsio gehiago egingo dira azpiegitura, dispositibo eta aplikazioetan. Ikastolen Elkarteko IKT zerbitzuen aholkularitza eta koordinazioaren bitartez garatu dira aldaketa hauek.
Konektibitatea da gakoetako bat. Ezinbestekoa da Ikastoletan ikasle eta irakasle guztiek jarduteko moduko Internet linea egokiak izatea. Aurrera pauso esanguratsuak ari dira ematen Ikastoletan. Lineak ikastolara abiadura egokian eta etenik gabe iritsiko direla bermatzeaz gain, gelaz-gela ordenagailu guztiak konektatu ahal izango direla zaindu behar du Ikastolak, eta horretarako Wifi sistema profesionalak jartzen ari dira. Inbertsioak dispositiboetan ere egin dira: 2014an eta 2015ean guztira 3.000tik gora ordenagailu erosiko dira. Google-ren Chrome OS sistema eragilea duten Chromebookak dira Ikastoletan gehien erosten ari direnak. Ikaslearen dispositibo egokiena aukeratzeko hainbat ezaugarri hartu dira kontuan: bateriaren iraupena, pantailaren tamaina egokia, teklatu erosoa, prezioa, eta mantenu errazekoa izatea. Orain arte, gainera, ohikoena Ikastoletan zeuden
baliabideak txandaka erabiltzea zen. Baina pixkanaka 1:1 eredua da nagusitzen ari dena. Hau da, ikasle bakoitzak bere ordenagailua izatea bere lanak burutu ahal izateko. PRESTAKUNTZA OSAGARRIA Aspaldi txertatu ziren IKTak ikastoletan. EKI proiektuak areagotu egin du IKTen erabilera, eta jauzi hori ahalbidetu du Ikastolen Elkartearen IKT zerbitzuak aspaldi martxan jarritako prestakuntzak. EKIren IKT baliabide espezifikoez gain, IKT eta teknologia berrietan oinarrituriko ikastaro eta prestakuntza saio ugari bideratzen ditu EHIk: dela webguneen garapena, gestio aplikazioen kudeaketa, Moodle plataformen kudeaketa, zerbitzari, dispositibo eta sareen kudeaketa‌ Izan ere, momentuoro berritzen ari den teknologoa guzti hau ikastolen kontrolpean egoteko, prestakuntzan indarra jartzea ezinbestekoa da. Informazio eta Komunikazio Teknologien garapen azkarrari aurrea hartzeko moduan egotea da xedea, eta hori lortu da EHIko IKT zerbitzuetako lantaldeari eta ikastoletako IKT dinamizatzaileei esker. Ikastolen Elkartearen eta ikastolek ekoitziriko webguneak etxean bertan egin eta garatu dira, eta aldioro berritzen eta sortzen diren aplikazioetara egokitzeko gaitasuna dute, baita dispositibo desberdinetara egokitzeko ere. Horrek guztiak ikastolak teknologia aldetik postu aurreratuan jarri ditu, eta horri esker dira gai IKTak ikastolen behar pedagogikoetara eta eskakizun administratiboetara egokitzeko.•
Wifi sare profesinalak jarri dituzte ikastola askotan, eta azken bi urteetan 3.000tik gora ordenagailu erosi dituzte, gehienak Google-ren Chrome OS sistema eragilea duten Chromebookak.
11
VISA-IKASTOLAK TXARTELA
aldizkaria.ikastola.eus
Bultzada berri bat elkartasun egitasmoari VISA-IKASTOLAK
1997
ko udaberrian jarri zen martxan VisaIkastolak txartela. Ikastolen Elkarteak eta orduko Lankide Aurrezkiak (egungo Laboral Kutxa) elkarlana hasi zuten premia handiena zuten ikastolei laguntza iturri bat irekitzeko. Urteotan guztiotan funtzionatu du, eta emaitza oparoak eman ditu: ia milio bat euro bildu baitira, eta horregatik dator kanpaina berria, aupada berriaren bila.
Visa-Ikastolak txartela Visa txartel arrunt bat da, eta edozein ordainketa edo erosketarako balio du. Erosketak eta ordainketak egiteko Visa-Ikastolak txartela erabiltzeak ez du inolako gastu gehigarririk sortzen, ez txartela kontratatzeko orduan, ezta ordaintzeko orduan ere. Aitzitik, Ikastolen Elkartasun Kutxak, eta haren bitartez laguntza berezia jasotzen duten ikastolek, diru sarrera berezia izango dute, ordainketa horren portzentaje
bat Elkartasun Kutxara joango delako, eta hark diru gehiago izango duelako premian diren ikastolak laguntzeko. Visa-Ikastolak txartela eskuratzeko nahikoa da Laboral Kutxaren edozein bulegotara hurbildu eta eskaria egitea. Visa-Ikastola erabiliz, ikastolak laguntzen dira, erabiltzaileari gastu gehigarririk eragin gabe. Hogei urte beteko dira bi urte barru, Ikastolen Elkarteak eta Laboral Ku-
txak lankidetza hasi zutela, eta elkarlan hori sendotzeko bidean dira aurrerantzean ere. Udazken honetatik aurrera, egitasmo honi abiada berezia eman nahi diote Ikastolen Elkarteak eta Laboral Kutxak. Berri gehiago izango duzue laster. Baina nahi izatera, dagoeneko ere eskuratu daiteke Visa-Ikastolak txartela. Nahikoa da Laboral Kutxaren edozein bulegotara hurbildu eta eskaera egitea.•
LANKIDETZA HITZARMENA
Elkarrekilan Euskal Herria egitasmoa, abian K
oldo Tellitu Ikastolen Elkarteko lehendakariak eta Mertxe Aizpurua Udalbiltzako eta EGKF Euskal Garapen eta Kohesio Fondoko lehendakariak izenpetu zuten maiatzaren 6an, bi erakundeen arteko hitzarmena. Bertan izan ziren, baita ere, Oiar-
tzungo alkatea, Zazpiak Bat elkarteko ordezkariak, eta Haurtzaro, Basabürü eta Eperra ikastoletako ordezkariak. Alde biek Euskal Herriko administrazio ezberdinen pean dauden ikastolen arteko lankidetza
sustatuko dute, eta lurralde ezberdinetan kokaturik dauden ikastolen arteko kohesioa, barne ezagutza eta elkartasuna bultzatuko dute. Horretarako, ikasle, irakasle eta gurasoen arteko trukaketak sustatuko dituzte, hala nola, giza harremanak indartzeko, euskararen eta euskalkien alde, kirola, teknologia berriak, elikadura burujabetza edota alde biek landu nahiko luketen beste edozein gai lantzeko.Hitzarmen honek parte hartu nahi duen ikastola ororentzako balio du, eta iraupen mugagabea dauka. Ikastolen Elkarteak hitzarmena hedatu eta
12
sustatuko du bere baitan biltzen dituen ikastolen artean, parte hartzera animatu daitezen. EGKFk Udalbiltzako kide diren alkate eta zinegotzien sarean hitzarmena jakinarazi eta sustatuko du. Horrez gain, behar izanez gero antolaketa eta kudeaketarako laguntza eskainiko die ikastola zein udalei, beti ere egitasmoa gauzatu dadin. Elkarrekilan Euskal Herria egitasmoaren hitzarmena Haurtzaro ikastolan izenpetu zen. Ez zen ausaz aukeratutako lekua izan. Izan ere, Alozeko Basabürü ikastolako haurrak bertan ziren, egitasmo honen baitan eginiko lehen esperientziaren barruan. Esperientzia horretan Sohütako Eperra ikastolako ikasleek ere hartu zuten parte.•
IKASTOLA 214
ORIENTAZIOA
IRAKURKETAREN zaletasuna Irene Lopez Goñi
NIEk o koord inatz aile Peda gogik oa hau egin GUSTATZEN ZAIZU IRAKURTZEA? Galdera digute. zun erant k ikasle 958 eta ei, diegu gure ikasle eranhaien iki Jakin nahiko duzu zein izan den nagus , ez Beraz k. (%44) asko eta, k; (%46) tzuna: baietz asko irakurtzea da egia esatea gaur egungo ikasleek ez dutela aunitzekin gustuko. Irakurketa gure imajinazioan gauza arekin, zigun tzen irakur ipuina aitak gure o: baitag lotua tzeakonta a eduki baten klasean irakasle horrek liburu sentinetan Gehie in… batek i berez txoko o rekin, herrik dugu, menduak sortarazten duten zerbaitekin lotzen du bat boren afekti lotura sunak zaleta n eta irakurketare zer adin askotan. Horregatik da garrantzitsu, berdin dio i irakurdugun, irakur tzeko leku goxoa aurkitzea, ozenk
DZANGA IRAKURKETARA!
UDAN ZER LIBURU IRAKURRI? Oporraldia garai polita da esku artean liburua hartu eta bertan murgiltzeko, itsasoan ala igerilekuan bezala urperatzeko, eta gozatzeko. Aukera handia dago gustukoen duzun hori eskuratzeko herri edo auzoko liburutegitik hartuta, edo liburu-dendan erosita. Hona hemen aukera txiki-txiki bat zure esku uzten duguna, adinaren arabera sailkatuta. Badira askoz gehiago nonahi; zoaz baten bila!
gure iritzia tzea, leitu dugunaren inguruan hitz egitea, gero nola emateko aukera izatea. • Helduoi galdetuz ak, zein liburu n ditugu nahi ri irakur n aukeratzen ditugu itek goda gure erantzuna? Erantzungo dugu norba izoren mendatu digula, baten batek kontatu digula pasad ri dugula. irakur bat garri tenta en laburp aren liburu bat, i berdiGauza bera gertatzen da gure ikasleekin, arrazo gatik Horre . beste edo bat liburu dute tzen hauta nengatik kin beraie guk eta ak, aukeran jarri behar dizkiegu liburu laldeko atzea , ntatu kome teak pasar ri, batera irakur egiten baburpenak irakurri, eta interesa sortu. Halaxe jartzen ari dugu, irakurketaren zaletasunaren bidean ie. • gara. Gustukoa izatea beraiei bakarrik dagok
0-3 urte
0-6
BIHOTZ-BIHOTZETIK
ANTZINAKO GREZIAKO
Émile Jadoul Marrazkiak ere Émile Jadoul 2009, Ibaizabal – Ipurtargia Bilduma Ipuina Umearekin begiratzeko liburua da, marrazki zoragarriak ditu eta maitasunez mintzo da. Formatu gogorra du berarekin jolasteko, esku artean ibiltzeko eta, zergatik ez, ahora eramateko. — 0-5 URTE
ZERLEA HEGAN Guido Van Genechten Marrazkiak ere Guido Van Genechten 2013, Ibaizabal – Animaliakeriak Bilduma Ipuina Aurrekoa bezalaxe umearekin begiratzeko liburua da. Zerlea hegan egiten duen zebra da. Orrialde bakoitzean bi marrazki konbina ditzakezue, eta horrela animalia dibertigarriak sortuko dituzue, zein baino zein barregarriagoak.
14
URTE
Juan Kruz Igerabide Marrazkiak: Escletxa, Feijóo, Izagirre, Jalón Aizkorri, 2013 Ipuinak Atenea eta Zeus, Orfeo eta Euridize eta beste 22 ipuin. Ipuintxo bat gauero kontatzeko aipatzen da, Greziako mitologiaren erakusle. Formatu txikian dago, marrazki ederrak ditu, eta, hizkuntza mailan JK Igerabideren eskutik, berma osoa du. — 3-6 URTE
ARTURO ETA KLEMENTINA Adela Turin Marrazkiak: Nella Bosnia Pamiela, 2013 - Kalandra Ipuina (eta saiakera) 1976koa da lehen ipuina. Bi dortoka dira Arturo eta Klementina. Marrazki ederrak ditu. Berrogei urte pasa diren arren, gaurkotasun handia du istorioak, helduek ere irakurtzeko modukoa baita. Bilduma baten liburua da, non sexuen arteko berdintasuna aldarrikatzen den.
6
URTETIK GORA
MUX MUNSTROA Pello Añorga Marrazkiak: Jokin Mitxelena Elkar, 2013- Batela Bilduma Ipuina Nik ez daukat anaiarik eta ez arrebarik; baina badaukat munstro bat, Mux nire laguna dena. Gaur ama etorri da nire gelara, heldu dit belarritik, untxi bati bezala, eta “kakanarru” deitu dit oso desordenatuta dudalako gela, eta esan dit, larunbatero bezala, aitaren etxera joan behar dudala bazkaltzera, berari tokatzen zaio-eta “zaintza”. — 8 URTETIK GORA
NIRE LAGUNEN GEZURRAK Joxemari Iturralde Marrazkiak: Estibalitz Jalon 2014, Erein – Auskalo Ipuinak Gezurrak ez omen dira esan behar. Ezta gezur txikiak ere. Baina beti egia esatea oso aspergarria da, saltsa pixka behar da. Zuk zer? Seguru zuk ere noiz behinka…; nik baino gehiago? Ez hasi gezurretan. Edo bai. Zuk ikusi.
IKASTOLA 214
aldizkaria.ikastola.eus
8
URTETIK GORA
ELEFANTE BAT HEGAN Patxi Zubizarreta Marrazkiak: Aitziber Alonso 2014, Elkar – Xaguxar Bilduma Ipuina Munduko uholde unibertsalean kokatua; hain juxtu ere berrogei egunez euria egin, eta Noek itsasontzi miresgarri bat eraiki zuenean. Orduko gertakari harrigarriak ezagutu nahi badituzu, hemen duzu aukera zirraragarria. Kus eta Put elefanteak, krokodiloak, saguzarrak, marigorringoak eta kilkerrak maitatuko dituzu. — 10 URTETIK GORA
ORKESTRA LURTARRA Harkaitz Cano Marrazkiak: Jokin Mitxelena 2013, Elkar – Xaguxar Bilduma Ipuina Hogeita bat kapitulu txiki ditu, irakurketa errazteko. Manuk orkestra bat sortu nahi du, eta bertan joko duten lagunen bila abiatuko da… Denen artean musikarik zoroena eta zoragarriena egingo dute, baita hainbat abentura bizi ere, umorez eta irudimenez beteak.
10
URTETIK GORA
NIKOLAS TXIKI, ISTORIO EZEZAGUN GEHIAGO. René Goscinny Marrazkiak: JeanJacques Sempé Itzulpena Koro Navarro&Josu Zabaleta 2006, Elkar Ipuin-kontakizunak Nikolas Txikik betiko ume bihurri eta argia izaten jarraitzen du, bere piper eta gatzarekin. Irribarrea aterako dio irakurleari, gazte zein heldu. Grazi eta umore handiko bilduma da. Berrogeita bost istorio labur ditu, Goscinny zendu eta gero argitaratu zirenak. — 12 URTETIK GORA
EGIA GORDINA. GIZAJO BATEN EGUNKARIA Jeff Kinney Marrazkiak ere Jeff Kinneyrenak Itzulpena Aritz Branton Alberdania, 2014 Ipuin marraztuak Greg-en egunkaria sailekoa da bosgarren liburu hau. Mundu osoko kritikariek goretsitako liburuak dira. Greg mutil koxkorra da, eta beti izan du hazteko gogoa. Orain, ordea, adinean aurrera doala, dena ez zaio hain dibertigarria suertatzen… eta gainera bere betiko lagunik onenarekin haserre dago… — 14TIK GORA
ZALAKAIN ABENTURAZALEA Pio Baroja Marrazkirik ez Itzulpena Koro Navarro 2006, Alberdania&Elkar Nobela Literatura unibertsaleko altxorra da hau. Barojaren sorterria da Euskal Herria, Urbiako
Martin Zalakainen abenturen gertalekua. XIX. mende erdi aldeko pintura paregabea. Ez da suspensea falta, ustekabeko eta ibili arriskutsuak nonahi daude, eta deskribapenak ikusgarriak dira. — 15ETIK GORA
ALKASOROKO BENTA Mikel Taberna Marrazkirik ez 2013, Susa - Narratiba Nobela Lesaka eta Bera artean dago Alkasoro. Denetik saltzen da hango bentan. Bentako semea da Martin Irazoki, nobelaren kontalaria, 50eko hamarkadan jaioa, gaztaroko hogei urteen berri emango diguna, eta aldi berean herri oso baten erretratua. Lehen pertsonan idatzia. — 15ETIK GORA
LURRAREN TAUPADAK Jon Arretxe Marrazkiak: Cristina Fernandez 2001, Alfaguara - Zubia Nobela Aturi du izena eleberriko protagonistak, Amazoniako Mukaxi tribuko oihandarrak, eta bere ahotik entzungo dugu, zehaztasunez eta sentimenduz, bere familiaren, tribuaren eta bere inguruaren berri: bizinahia, heriotza, maitasuna, borroka elkartasuna…; mitologiatik abiatuta gaur-gaurkoak diren arazoetaraino iritsiko da.
16TIK
GORA
18TIK
GORA
ROBINSON CRUSOE
TXORIAK KOLPEKA
Daniel Defoe Marrazkirik ez Itzulpena Aintzane Ibarzabal 2012, Elkar – Urrezko Biblioteka Nobela Abenturazko eleberriaren klasiko handienetako bat da liburu hau. Uharte huts batera iritsi da Robinson, eta ia 30 urteko bakarraldian era guztietako estualdi eta gorabeherak biziko ditu gizajo heroiak, baina bere kemenari eta asmamenari esker, arazoei aurre egitea lortuko du. — 16TIK GORA
Bernardo Atxaga Zenbait marrazki 2014, Pamiela – Upaingoa saila Bi kontaerak eta saiakera labur batek osatzen dute liburu hau, eta 120 orrialde baino ez ditu: Andoniren heriotza LSDaren argitan; Pierrek dioena entzuten dut; Lawrence Arabiakoa. Atxagaren prosa estimutan dutenei atsegingarri egingo zaie, plazerez irakurtzekoa baita.•
HIRU ISTRIPU ETA BI AMODIO Fernando Morillo Marrazkirik ez 2013, Gaumin – ZSu gazte Nobela Nerabezaroko konfliktoak biziko dituzte protagonistek, hala nola, Anuskak, Galderrek eta Izortzek. Anuskak Marie Curie zientzialaria du eredu, eta bihotzari kasu egin nahi dio. Zer demontre egin, ordea, taupadek bi bide desberdin seinalatzen badituzte aldi berean?
15
iks
LEHIAKETAK HELBURUA BETE DU! Haur eta gazteen irakurzaletasuna eta sormena bultzatzea, euskararen erabilera indartuz. Hori izan da beti lehiaketa honen helburua eta aurten ere biziki bete dela esan dezakegu. Egia esan, emaitza ederrak izan dira aurtengo edizioan, lan bikainak bildu baititugu, ederki landutakoak. Aipatu besterik ez dago Igone Aldalur, Eneko Iturrartek, Sofia Garridok, Alaitz Artolak, Aiora Mancheñok eta Iara Anduezak idatzitako ipuinak, guztiak saridunak izan baitira. Beste hainbeste gertatu da ilustrazioen atalean. Etxahun Goñik, Aetz Larreak, Kepa Alavak, Santiago Gutierrezek, Nora Santanak eta Leire Erausquinek irudi ikusgarriak sortu dituzte! Txalo bero-beroak zuei guztiei, ongi merezi baitituzue saria eta errekonozimendua. Horiek elkar-ek eskainitako sariak jaso badituzte ere, aurten sari berezi gehiago ere izan dira, garrantzitsuak hauek ere. Alde batetik, Irrien Lagunak Klubak Publikoaren Saria eskaini du. Jendeak bozkatu du 30 ilustrazio finalisten artean gustukoen zuena, hala, Urduñako Kepa Alavak jaso du sari hau ere; eta, ondorioz, bere eskolan Irrien Lagunen ikuskizun bat jaso dute opari! Beste sari potolo bat ere bada aurten: Laboral Kutxak, parte hartzea saritzeko, zozketa bidez bi sari eder eskaini baititu, Gorlizeko Aterpetxean bi eguneko egonaldia kirol jarduerez beteta ikasgela guztiarentzat!! Ilustrazioen artean egin den zozketan Oiartzungo Haurtzaro Ikastolako Unax Lanzek jaso du saria, eta ipuinen arteko zozketan, berriz, Aguraingo Lope de Larrea ikastolako
Mikelats Jausorok. Bi lagun hauek eta beraien ikasgelakideek, guztiek batera, abenturaz betetako asteburu zoragarriaz disfrutatu ahal izango dute Laboral Kutxari esker. Zuek bai zortedunak!
urteko edizioa prest izango duzuelako, 2016koa! Eskerrik asko gure artean izan zaituztegun partaide guztiei, harro baikaude egin duzuen lanarengatik!
Partaidetza handia izan da 2015eko edizioan, guztira 5.942 lan jaso baititugu: horietatik 5.140 ilustrazioak izan dira, eta 802, ipuinak, Euskal Herri osotik iritsitakoak izan direnez, hori zinez baloratu dugu.
7. edizioan bildu diren lan guztiak ikusgai dira elkar.eus webgunean, eta Aieteko Kultur Etxean, ekainaren 9-tik irailaren 12ra , Donostia Kulturarekin elkarlanean antolatutako erakusketan, hurbildu nahi duenarentzat.•
Gogoratu oporretan ongi pasatzeaz, familia eta lagunekin gozatzeaz, kirola egiteaz, parrandan ibiltzeaz, eta, nola ez, amets egiten jarraitzeaz, irakurtzeaz eta margotzeaz, bueltan datorren
Amaia Etxahun Goñi
Kepa Alava Remirez de Ganuza
Unax Lanz (ilustrazioa)
Nora Santana Gonzalez
2015eko irabazleak sari eta guzti.
SARIDUNAK MAILA M
SARIA
M
IZEN-ABIZENAK
M
HERRIA
M
ILUSTRAZIOA A A
1º saria 2º saria
Amaia Etxahun Aetz Larrea
Bera Oñati
B B
1º saria 2º saria
Kepa Alava Santiago Gutierrez
Urduña Erandio
C C
1º saria 2º saria
Nora Santana Leire Erausquin
Zizur Nagusia Hendaia
IPUINA
IPUINAREN IZENBURUA
A A
1º saria 2º saria
Igone Aldalur Eneko Iturrate
Azpeitia Sopela
Zer da bizitza ametsik gabe? Sorgin gaueko abentura
B B
1º saria 2º saria
Sofia Garrido Alaitz Artola
Barakaldo Amezketa
Markelen kometa Abentura berrien bila
C C
1º saria 2º saria
Aiora Mancheño Iara Andueza
Oiartzun Lezo
Izarretatik so Amets gaiztotik ihesi
LABORALA SARIA ilustrazioa Ipuina
2005 2004
Unax Lanz - Oiartzungo Haurtzaro ikastola Mikelats Jausoro Aguraingo Lope de Larrea ikastola
Oiartzun Agurain (Ozaeta)
IRRIEN LAGUNEN SARIA Publikoaren saria
Kepa Alava
Urduña
IKASTOLAK
“aldizkaria.ikastola.eus” web gunean duzu, irakurle; bertan informazioa osatuagoa aurkituko duzu paperean argitaratutakoa baino. >>
IRAKURTZEA, a zer plazera! ZIURRENERA ESANA izango digute gehienoi lehen hizkiak non ikasi genituen. Ikastolan bai seguru, baina agian etxean ere bai, amari, aitari, amonari entzunda, edo, agian, neba-arreba zaharragoari. Ez da erraza borroka horretan noiz hasi ginen gogoratzea; errazagoa da gogoratzea zenbat balio izan digun, edo zenbat plazer eman digun… Gogoratzen dituzu ume koskorretan esku artean izan zenituen hainbat liburu? Nik bai, eta nire ingurukoek ere bai… • Halaxe mintzatuko zaigu ikasle asko hemendik gutxira ikastolako oroitzapenak gomutatzean. Izan ere, inoiz ez bezalako intentzioarekin ari dira ikastolak irakurzaletasuna sustatzen saiatzen, hori baita ikaskuntzaren habe nagusietakoa; baina bada besterik ere, eta hori da plazeraren beste habe garrantzitsu bat. Jarraian, hainbat ikastolak egindako ahaleginaren lekuko diren zenbait adibide aipatuko ditugu, batzuk aurtengo ikasturtean martxan jarri direnak, besteak lehenagotik datozenak. Irakurzaletasunarekin dute guztiek lotura, eta JUUL egitasmoarekin gehienek, beronek joko handia ematen baitu. Argi dago ez dagoela lotan!! Informazio gehiago aldizkaria.ikastola.eus-en.
TXINTXIRRI IKASTOLA
1
Hiru proiektu kontatu dizkigute, zein baino zein politagoak. Lehenak Liburu Ibiltaria du izena, HHko ikasle txikiekin egiten dutena. Liburu zuri bat hartzen dute abiapuntu, Argitxorekin lotu, eta urte osoan zehar betetzen dute. Bigarren proiektuak Liburu bat, bizipen bat du izena, HHko bost urtekoek aurten lehen aldiz egin dutena. Liburua jolas egiteko egokia da, pilotaz (=koloretako marrazkiz) osatutakoa, eta irudimena lantzeko aproposa. Hirugarren proiektua Eslogan Lehiaketa da, Juul hauteskunde eguna girotzeko balio izan diena. ZANGOZAKO IKASTOLA Zangozan ere hiru egitasmo bultzatu dituzte aurten. Speed Book Dating (Liburu zita azkarra) du izena eta DBHra eraman dute. Laburpen-tentatzailea dago batetik, eta iritzi-emailea bestetik. Parez pare esertzen dira, binaka. Eta ondoren, ondoko galderari erantzungo diote: “Liburua egokia al da ligatzeko? Bigarren egitasmoa Kutxa Ipuina izan da. Helburua da konturatzea zenbat informazio dagoen marrazkian, zenbat gozatu daitekeen liburuaren irudiekin, hau da, ilustrazioekin. Hirugarren egitasmoa Bizirik dauden liburuak izenekoa da, non liburu bati begiratzerakoan zeri erreparatu erakusten dieten.
2 3
TXANTXIKU IKASTOLA
1, 2, 3 eta 5 Elorrioko Txintxirri Ikastolakoak dira. 4. Zangozako Ikastolakoa.
4
18
5
Irakurketa Astearen barruan antolatuta Herensugeak gonbidatu ditu aurten txantxikuarrak Liburuaren Eguneko martxara. Ez zen edonolako herensugea, oso berezia baitzen. Burua eta buztana zituen LH5. mailako ikasleek margotutakoak; gorputza, berriz, urtean zehar irakurritako liburuen azalen fotokopiekin egindakoa zuen. Luzea zen, oso luzea, eta tira egiten zien pasillo eta patioetan zebiltzanei gelan sartzeko “16:30etan aretora!” esanaz, izan ere, han baitzen atrakzio itzela, hots, ipuin kontalariak eta liburutegi ibiltaria denon eskura apainduta. Ikasle guztiek hartu dute parte.
IKASTOLA 214
aldizkaria.ikastola.eus
ERENTZUN IKASTOLA
6 7
Bi esperientzia aipatuko ditugu. Lehena, QR kodeekin liburuak aberasten izenekoa da, LH6.mailakoek burutu dutena eta Teknologia Berriekin lotutakoa. Liburuen testuak grabatu zituzten etxetik ekarritako tabletak eta mugikorrak erabiliz. Ondoren Interneten argitaratu zituzten, eta QRa sortu, grabazioarekin lotura zuzena zuena. Kode hori liburuan itsatsi zutenez, txikiek etxean liburuak entzun ahal izan zituzten gurasoen mugikorrak baliatuta. Bigarren esperientzia da Herriko/auzoko liburutegiaren txartela izenekoa. Beronek leloa du oso interesgarria, hala nola, “Ikasle bakar bat bera ere ez txartelik gabe”. Ikastolako haur guztiak dira herriko liburutegietako kideak. PIARRES LARTZABAL KOLEGIOA
9
8 10
6, 9 eta 10 Vianako Erentzun Ikastolakoak. 7. eta 8. Oñatiko Txantxikukoak.
Kanpaina animatzeko eta indartzeko, dokumentalistek eta irakasleek, elkarlanean, liburu bat landu dute. Irakurketa jarraian doa, eta horren grabaketa ere egin dute, batez ere ikasleek elkarrekin irakurriz eta galderei erantzunez. Irakurketa tailer hauek oso interesgarriak dira, eta saiatzen dira desafio batekin burutzea. Aurten, seigarren mailan, Patxi Zubizarretaren Hiru egun balearen sabelean (Pamiela, 2011) landu dute; 5. mailan, berriz, Oihane Fernandezen eta Alex Orberen Labarreko Itsasargia (Elkar, 2013). Oraingo berezitasuna izan da zaharrenek joko moduan aurkeztu dutela liburua, bi borobiletan elkartuta. Barnealdeko borobilean kokatuta izan diren ikasleak ez dira mugitu haien eserlekutik; kanpoan zirenak, aldiz, bai. Zortzina minutu izan dituzte batak besteari haien liburua azaltzeko.
UMMM, ZE GOXUAK !
UDAN JAN GOXO, FRESKO, OSASUNTSU, KOLORETSU, ZAPORETSU… ETA ONGI PASA !
11
IKASTOLAK aldizkaria.ikastola.eus
LAUDIO IKASTOLA “MIKROIPUIN LEHIAKETA” Euskara irakasleek sariketaren oinarriak jakinarazi zizkieten DBHko ikasleei gelaz gela. Arauak xumeak eta ulerterrazak ziren: idazlanek euskaraz idatzitako ipuinak izan behar zuten; jatorrizkoak, argitaragabeak eta beste inongo lehiaketatan aurkeztu gabeak ere bai, eta ipuin bakoitzak gehienez 100 hitz izango zituen. Hizkuntza Mintegiak aukeratu zituen Laudioko bi idazle epaimahaia osatzeko, Mikel Ayllon eta Txani Rodriguez laudioar kazetari eta idazleak. Bi idazle horiek edonola ere ez zuten egileen izenik ezagutuko. Guztira 103 ikaslek idatzitako aleak baloratu behar izan zituzten. Euren epai apelaezina JUUL hauteskunde egunaren bezperan jakinarazi zuten.
13
BETIKO IKASTOLA
12
“Gau literarioa” gau magikoa da, opari moduko bat. Ia ikasle guziek parte hartu dute; 300 izan dira aurten, eta horiekin batera 22 irakasle. Ikastolan gaua pasatzeko baldintza bat dute: joaten denak bere liburutxoa eraman behar du, eta horrekin batera linternatxoa eta lotarako zakua. Pasilloetan esterilak ipini, argitxoak piztu eta irakurtzera! Banaka, binaka, hirunaka, irakurtzera! Giro berezia sortzen da halakoetan, irakurtzea maite duenarentzat jakina, eta ohituta ez dagoenarentzat ere bai, liburuak duen erakargarritasunak harrapatu egiten zaituelako. Biharamunean ikasleak jangelatik ikasgelara joan ziren zuzenean, berriro ere ikastera, eta arratsaldean etxera, leher eginda baina etxeko argitxoarekin liburua irakurtzen jarraitzera… irakurzaletasunaz kutsatuta…
14 16
15 17
11. Laudio Ikastola. 12. Lesakako Tantirumairu Ikastolakoa. 13, 14, 18 Leioako Betiko-ko ikasleak. 15. Zangozakoa. 16. Irunberriko Arangoitikoa. 17. Zornotzako Andra Mari
20
18
19
•
JUUL KANPAINA Apirilaren 23an egin ziren ikastoletako 17. Haur eta Gazte literaturaren hauteskundeak. Orotara 49 ikastolak hartu zuten parte, eta boto kopurua 15.877koa izan zen. Euskal Herriko Ikastolen hauteskundeetan hautatutako liburu gustukoenak ezagutu nahi badituzu, hementxe dituzu: aldizkaria.ikastola.eus-en eta www.juulkanpaina.eus-en.
IKASTOLA 214
IKASTOLAK aldizkaria.ikastola.eus
ARMENTIA IKASTOLA
ARMENTIA KROSS-BTT-LASTERKETAN NERABEAK ANIMATZEN AURTEN
Ikastolaren iraunkortasunerako eta kalitaterako ingurumen-hezkuntza programa da. Ingurumen egoera eta arazoen konponbidean motibazioa eta konpromisoa garatzen ditu.
Hamargarren edizioa izan da aurtengoa. Urtero legez helburu berriak, eta aurtengoan Gasteizko nerabeen partaidetza handitzeko sari berezia eskaini da: 12-16 urte bitartekoen izen-emate altuen lortu duen ikastetxeak eraman du 500€-ko saria kirol-materiala erosteko, eta Egibide Jesus Obrero izan da. Izaskun Basaras oroigarri maitea ere banatu da, eta Armentia Kross-BTT lasterketak martxan ipini zutenek jaso dute gorazarrea. Kross lasterketa ezberdinetan, adinaren baitan sailkatuta, mila pertsonatik gora parte hartu dute goizean. Eta arratsaldean, familia giroan, txirringan ibiltzeko zirkuitu paregabea antolatu da.•
ANDRA MARI IKASTOLA
“ESKOLA JASANGARRIA” ZIURTAGIRIA JASO DU, 2007-2008 IKASTURTETIK EA21 LANTZEN ARITUTA Maiatzean iritsi da ikastolara erabakia, Andra-Mari Ikastolari “Eskola jasangarria” ziurtagiria ematen diotela adieraziz. Ekainaren 2an izan da Madariaga Dorretxean (Busturian) “Eskola jasangarria” agirien banaketa, eta han izan dira ikastolako ordezkariak. Agiri horrekin jasangarritasunaren Hezkuntzaren alde Andra Mari ikastola egiten ari den lana zoriondu da, eta animatu ditu ondorengo urteetan ere bide horretatik jarraitzea. Datorren ikasturtean, “Eskola jasangarria bandera” izango dute, eta Euskadiko Eskola jasangarrien sarean (IRAES 21) parte hartzeko aukera ere zabaldu die aintzatespen honek.•
Izan dira sari gehiago ere, asteburu bat Londreserako bidaia, edo Gasteizko jatetxe ezagun batean afaria. Antolatzaileak oso pozik daude.
ARGIA IKASTOLA
EZKUTUKO TUTERA BISTARAZIKO DU ARGIAK ‘Ezkutuko Tutera… familian ibiltzeko’ proiektua Tuterako Hirian barna murgiltzen gaituen ibilbide historiko eta arkitektonikoa da, baina ezohiko ikuspuntu hauek kontuan hartuta: euskal kulturarekin loturik dauden datuak agerian jartzen ditu, eta familian ibiltzeko jolasa du (ginkana) haurrek egin dezaten helduen laguntzaz. Ekimen honen bitartez ospatuko du Argia ikastolak aurten 30. urteurrena. 25.000 eskuorri argitaratuko dira lau hizkuntzatan (euskara, gaztelania, frantsesa eta ingelesa) eta ekainaren amaieratik aurrera, formatu digitalean ere argitaratuko da, eta katalanez ere bai. Formatu digitala eskuragarri izango da web gune honetan: www.iktlagun.com. Argiako ikastolakideek pentsatutako ideia eta eginiko lana da, eta ikuspegi pedagogikoa, ikastolaren sustapena eta iraunkortasun ekonomikoa lotu nahi dira. Hemendik aurrera Nafarroako Erriberako hiri nagusia hobe ezagutu nahi dugun euskaldunok gure hizkuntzan prestaturiko tresna berezko eta atsegina eskura izango dugu Ezkutuko Tuteraren egitasmoaren bitartez.• Proiektua aurrera eramateko Arketas eta Tuterako Udalen babesa jaso dute, eta erakunde pribatuen laguntza ere bai. NIE eta EHIren lankidetza du egitasmoak.
22
IKASTOLA 214
Jon Iñaki Yurrebaso “Londreseko jatetxe kate batean nago, Erasmus beka batekin” Zergatik aukeratu zenuen Gastronomia eta Sukaldaritza Arteak gradua? Betidanik gustatu izan zaizkit ikasketa praktikoak eta eskuekin gauzak egitea. Baina, egia esan, Ikastola bukatzean hasieran ez nekien zer egin, Basque Culinary Centerri buruzko informazioa heldu zitzaidan arte. Etxean ere hona etortzeko animatu ninduten eta uste dut nire bizitzako erabakirik onenetarikoa izan dela, nire tokia aurkitu dudalako eta pertsona moduan pozik sentitzen naizelako. Gradu hau Basque Culinary Centerren ematen da bakarrik, zer iruditzen zaizu Fakultate hau eta irakasteko metodologia? Oso ona iruditzen zait, ostalaritzako arlo guztiak jorratzen dituelako; hau da, ez da bakarrik sukaldaritzan oinarritzen, eta bere irakasteko modua ezberdina da, batez ere praktikoa. Egiten ikasten duzu, eta ez liburu baten bitartez, eta arlo bakoitzeko profesionalak aritzen dira gurekin. Nola joan dira graduko lehen urteak, asko ikasi duzu? Oso ondo. Ez nekien zer aurkituko nuen; baina, egia esan, gauza asko ikasi egin ditut, eta oso garrantzitsuak; gainera, mundu osoko lagunak egin ditut. Bi urtetan hemen ikasi ondoren kapazak gara jatetxe askotan lan egiteko, arazorik gabe, eta maila on batekin. Orain etxetik kanpo bazkaltzen dudanean zerbitzuko gauza askotaz konturatzen naiz, lehen ohartu ez nintzen gauzez, hain zuzen.
Orain Londresen zaude, Erasmus beka batekin. Zertaz doa zure lana han? Unibertsitatearen hirugarren urtean gure espezialitatea aukeratu behar dugu. Hiru aukera hauek ditugu: goi mailako sukaldaritza, abangoardia deitzen dioguna; elikaduraren industria eta kudeaketa. Nik hirugarren hau hautatu dut. Hemen Londresen Ibérica jatetxe katean aritzen naiz lanean. Ibéricak bost jatetxe ditu jadanik. Nire eguneko eginkizun nagusiak fakturak eta eskaerak egitea dira. Horretaz aparte, txakolina menuan sartzen saiatzen ari naiz, gure ardo famatua hemen ezagutzera emateko; eta errezeten bilduma bat egiten ari naiz, nire nagusiarekin batera. Behin bilduma bukatuta, azterketa bat egingo dugu jatetxearen hobekuntzarako. Beka bat lortu ahal izatea, bestalde, oso eskertzekoa izan da, Londres oso garestia delako. Nahiz eta gehienetan sukaldaritzarekin lotzen dugun gradu hau, esparru zabalagoa da, ezta? Hori da gure unibertsitateak eskaintzen duen gauzarik onena. Lehenengo bi urteetan, lehen esan dudan bezala, oinarrizko formakuntza bat daukagu, guztiontzako. Baina honetaz gain, ardoen munduan aritzen gara, sanitatearen arloan, sukaldaritza, maître lana,
www.mondragon.edu/prest
kontabilitatea eta gestio arloa, industria, marketina, eta abar. Erabateko formakuntza daukagu eta gero, ikasle bakoitzak, bere esparrua hauta dezake. Gero, praktikak dira gehien ikasten dugun momentua, bizitza erreala delako.•
> MUNDUARI ZABALIK
15 hizkuntzatan euskarazko hitzak
non topatu horrelakorik DONOSTIAn?
%5
ESKU ORRI HAU AURK EZ ZURE KONTSUMIZIOAR TUTA, IKASTOLEN ELKARTEA EN %5 RENTZAT. Apiril, maiatz eta ekain ean nahi adina aldiz erabilg arri.