KiVa:
Eskola jazarpenari aurre egiteko Finlandiar egitasmoa
XXIII. JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK
KiVa EGITASMOA 03
> KiVa EGITASMOA, XXIII. JARDUNALDI PEDAGOGIKOEN LEHEN LAN-JARDUNA FINLANDIATIK DATOR ESKOLA JAZARPENARI AURRE EGITEKO FORMULA
ERREPORTAJEA
04 > Fenomeno globala da eskola jazarpena 06 > KiVa programa 08 > JOHANNA ALANEN-i elkarriketa, eskola jazarpenaren aurkako KiVa egitasmoaren nazioarteko koordinatzailea 12
KOMUNIKAZIO ARDURADUNEN MINTEGIA
IKASTOLAK, KOMUNIKAZIO PARADIGMA BERRIRA EGOKITZEN 14
IKASTOLEN AISIALDIA, AURTENGO UDA AUKERA
IKASTOLEN ELKARTEKO AISIALDI TALDEARI ELKARRIZKETA
18 14
IKASTOLAK BANAKA ORIENTAZIOA
LENBUR ETA “KONFIANTZAREN PEDAGOGIA” LIBURU BERRIA
aldizkaria.ikastola.eus IKASTOLA 217 / 2016ko OTSAILA EUSKAL HERRIKO KASTOLAK
2
Goiko argazkian Lekeitioko RM Azkue Ikastolako ikasleak patioan. Behekotan, Ikastolen Etxeko atarian Xanti Aranburu, Johanna Alanen , Imanol Igeregi eta Harri Beobide. Eskubian, Manu Aurrekoetxea, Xanti, Ulrika WillförNyman , Johanna, Imanol, Patxi Olaberria eta Belen Baztarrika.
• HEZKUNTZARI DAGOKIONEZ, EUROPA MAILAN ERREFERENTZIA IZAN DA URTEETAN FINLANDIA. Europa osotik joan izan dira hango hezkuntza sistema ezagutzera eta hainbatek inportatu egin ditu hango sistemaren ezaugarri nagusiak. Gaur egun, berriz, eskola jazarpenari aurre egiteko herrialde hartan ezarritako programa da Europa osoko ikastetxeek begiz jo dutena. 2009ko udazkenean ezarri zuten programa hori, KiVa izenekoa, Finlandiako Gobernuak eskatu eta Turkuko Unibertsitateak garatu zuena. Emaitzak ikusgarriak izan dira programa inplementatu zen urte beretik, eta urtero eskola jazarpenaren datuak murriztuz joan dira herrialde horretan. Dagoeneko Finlandiako Lehen eta Bigarren hezkuntzako ikastetxeen %90etan ezarri da KiVa, eta Europako beste herrialde batzuetara (Erresuma Batua, Herbehereak, Italia eta Estonia) hedatzen hasi da. Euskal Herria izan daiteke hurrengoa, baldin eta gure ikastolek programa ezartzea erabakitzen badute. Urtarrilaren 29an, KiVa programa ezagutzeko lan jarduna egin zuten ikastolek Gasteizko Europa jauregian. Ikastolen Elkarteak antolatzen dituen Jardunaldi Pedagogikoen aurtengo lehenbiziko saioa izan zen. Gaiak
IKASTOLA 217
Finlandiatik dator eskola jazarpenari aurre egiteko formula KiVa izena du, eskola jazarpenari aurre egiteko Finlandian garatutako programa sistemizatu bat da, eta bullying-ari aurre egiteko tresna oso baliagarria dela ari da frogatzen. Ikastolek oraintxe ezagutu dute lehen eskutik, eta heldu den urtean gure ikastoletan martxan jartzeko aukera ireki da.
hezkuntza munduan duen garrantziaren araberako erantzuna izan zuen deialdiak: ikastoletako hirurehun ordezkari inguru hurbildu ziren Gasteizera. Finlandiatik etorritako bi adituk azaldu zizkieten bullying-aren aurkako KiVa egitasmoaren xehetasun guztiak, eta lau tailer ere antolatu ziren programa hobeto ezagutzeko. Ikastolek otsailean zehar erabakiko dute KiVa egitasmoan parte hartuko duten edo ez. Programa hori Euskal Herrira ekartzeko hogei edo hogeita bost bat ikastolaren konpromisoa beharko litzateke. Kopuru horretara iritsiz gero, heldu den ikasturtean martxan jarri ahal izango litzateke gure ikastoletan Finlandian hainbeste arrakasta lortu duen eskola jazarpenaren aurkako programa hori. >
3
XXIII. JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK
KiVa EGITASMOA
Fenomeno globala da eskola jazarpena.
erasotzaileari lagundu edo babesa ematetik biktimarekiko enpatia lortzera igarotzen badira taldean, horrek erasotzailearen jokabidean ere eragina izango du. Horregatik indarra jartzen du KiVa egitasmoak prebentzioko proposamenetan.
D
ATUEK ERAKUSďšş TEN DUTE ESKOLA JAZARPENA FENOďšş MENO GLOBALA DELA. Hala, mundu osoan, ikasleen (haur eta nerabe) %10ek jasan dute edo jasango dute bullyinga. Fenomeno globala eta larria, ikusten denez. Baina ez da hori datuek erakusten duten gauza deigarri bakarra. Ikasleen %8 inguru izan dira edo izango dira eskola jazarpenaren egile, eta %7 haien laguntzaile izango dira. Ikusle edo lekukoei dagokienez, horiek ere ikasleak, gehiago dira erasotzailearen alde agertzen direnak (%20), biktimaren alde agertzen direnak baino (%17). Besteak (%34) ez dira ohartuko eskola jazarpenaz. Eskola jazarpen kasu bakoitzean erasotzaile bat eta biktima bat daude, baina, datuek erakutsi moduan, baita ikusle eta lekuko ugari ere. Izan ere, eskola jazarpenaren helburua, jazarriarekiko nagusitasuna adierazteaz gainera, taldeko nagusitasuna lortzea ere bai baita, taldeko errekonozimendu soziala lortzea, alegia. Hori erakusten dute datuek: gehiago dira
4
erasotzailearen alde jartzen direnak (%27, laguntzaileak ere batuta) biktimaren alde jartzen direnak baino (%17). Fenomeno globala izateaz gainera, beraz, fenomeno sozial edo taldeko fenomenoa ere bada eskola jazarpena. Eta hori da, hain zuzen ere, KiVa programak azpimarratzen duen puntuetako bat. Bullyinga erauzi nahi bada, erasotzailearekin eta biktimarekin bezala, taldearekin ere lan egin beharko da, taldearen jokabidean eragiten bada,
Era berean, ordea, biktimari jakinarazi behar zaio, beharra du-eta hori jakiteko, helduen babesa eta laguntza dituela, eta entzun egingo diotela. Eta, noski, erasotzaileari ere aurrez aurre jarri behar zaio bere jokabide onartezina. Alegia, prebentzioarekin batera, esku-hartzea egon behar du. Mahai baten hirugarren hanka gisa, berriz, ekinbide horiei guztiei jarraipena egin behar zaie. Hori planteatzen du KiVak. Prebentzioa lantzeko ikasmaterial jakin batzuk ekoitzi ditu (testuliburuak, baliabide digitalak eta webgune bat, besteak beste) programa
garatu duen Turkuko Unibertsitateak. Material horren bitartez, gelan lantzen dira hainbat balio, eta balio horiek landuz iristen dira eskola jazarpena bera ere jorratzera. Bullying kasuen aurrean jokabide jakin bat, hura salatzea eta biktimaren alde jartzea, bultzatzen da. Eskola jazarpena detektatzeko baliabideak ere jartzen ditu KiVak irakasleen esku, ikasleek bullying kasuak modu anonimoan salatzeko aukera barne, eta eskola jazarpen kasuetan esku-hartzeko “KiVa taldea� deritzona osatzea proposatzen du. Gutxienez, hiru irakaslez osatutako taldea litzateke KiVa taldea; eta talde horretan zuzendaria edota arduradun pedagogikoa inplikatzea oso garrantzitsutzat jotzen du.
bilatzen du KiVak. Gurasoak ere bai, haientzako egindako eskuliburuen bitartez. Horrela, KiVak eskola komunitate osoa inplikatzen du eskola jazarpenaren aurkako programan. Eskola komunitate osoa inplikatuz, eskola jazarpenarekiko sentikorrago egiten dira denak, bai ikasle, bai irakasle eta langile eta baita gurasoak
ere. Horrek eskola jazarpen kasu asko eragozteaz gainera, prebentzioa asko lantzen baita, gertatuz gero, haiek azkarrago detektatzea errazten du, baita kasu bakoitza konpontzeko hartu beharreko bidea eta egin beharreko urratsak erabakitzea ere.•
Talde berezi horiez gain, irakasle eta langile guztiak programan engaiatzea
Gasteizko Europa Jauregira Lan-jardunadira hurbildutako ikastoletako hainbat ordezkari.
IKASTOLA 217
5
XXIII. JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK
KiVa EGITASMOA
Ikastoletako ordezkariak lan-taldetan banatu ziren gaia eta materiala gertuagotik ezagutzeko.
KiVa programa nork bere ikastolan ezartzea da, orain, erronka
ikastolek. Lehena KiVa programaren nazioarteko koordinatzailea da. Bigarrena, berriz, programa hori duela urte batzuetatik hona indarrean duen Finlandiako Espoo hiriko eskola bateko zuzendaria.
Beren testigantzak eta azalpenak entzun, eta lau Finlandian garatu eta dira. Urtero urtero jaitsi tailer desberdinetan landu arrakasta handiz txertatu egin da jazarpena jasan zituzten ikastoletako duten eskola dutenen eta jazarpena ordezkariek KiVak jazarpenaren aurkako egin dutenen kopurua, eta eskaintzen dituen material KiVa programa ezagutu egun kopuru horiek duela eta proposamen eta aztertzeko aukera izan bost urteko kopuruen desberdinak. zuten ikastolek iragan erdiraino jaitsi dira. urtarrilaren 29an, Ikastolen erantzuna, gai Jazarpen kasu batean Gasteizko Europa honetan duten garatu zezan. Ez zen esku-hartzeko eta Jauregian egin zen lan interesaren parekoa izan zehazki Finlandian jarraipena egiteko jardunaldian. da: Hego Euskal Herriko bullying kasu ezohikoak programa ere baden ikastola guztietatik gertatzen ari zirela; izatez, arren, KiVak bereziki joandako ordezkariek Europako batez bestetik prebentzioan jartzen du hartu zuten parte beherako kopuruak zituen indarrik handiena. Eskola Gasteizko Europa orduan ere herrialde jazarpena talde fenomeno Jauregian egin zen lan horrek. Eskola jazarpena bat dela kontuan hartuta, jardunaldian. Seaskatik ez da, ordea, batez gakoa ikasleen jarreran ere ordezkaritza bat joan besteko kontu soil bat. eragitea da, haien zen. Guztira 300 lagunetik Kasu bakoitzaren atzean jarreraren eta gora -zuzendari, dagoen dramak bultzatu pertzepzioaren aldaketa arduradun pedagogiko zuen Finlandiako Eskola jazarpena izugarri proposatzen du. eta irakasleak- bildu ziren Gobernua gaiari serioski murriztea lortu dute Europa Jauregian. heltzera. Finlandian KiVa programari esker. Ikastolen Elkartearen eta Programa landu eta lehen Finlandiako Turku ikastola askoren gogoa esperimentazioak egin Unibertsitateak landu zen Finlandian eskola ostean, 2009. urteko duen programa da. 2006. udazkenean jarri zuten jazarpenari aurre egiteko Urtean, Finlandiako 2009tik martxan duten martxan, eta geroztik Gobernuak eskatu zion emaitzak harrigarriak izan Unibertsitateari eskola Egun osoan zehar jazarpenari aurre egiteko Johanna Alanen eta Ulrika programa eraginkor bat WillfĂśr-Nyman-en eskutik ezagutu zuten programa
6
KiVa programa ezagutzea, aztertzea eta bertako esperientziaren testigantzak jasotzea. Hori dena egin da. Orain ikastolei dagokie programa ezartzen duten edo ez erabakitzea. Programa ezartzeko beharrezkoa den inbertsioa kontuan hartuta, hastapenean hogei-hogeita bost ikastola proiektuan engaiatzea beharrezkoa litzateke, programaren
ezarpenak gain-kostu handiegirik eragin ez diezaien ikastolei. Kopuru hori lortzea eta gainditzea egingarri ikusten den erronka da. Otsailean zehar jasoko dira ikastolen erantzunak. Gutxieneko kopurua lortuz gero, heldu den ikasturtean KiVa programa gure ikastoletan martxan jartzea egongo litzateke.•
IKASTOLA 217
XXIII. JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK
KiVa EGITASMOA
“Eskola jazarpen baten lekukoen jokabidearen arabera jazarpen horri eutsi egingo zaio edo arazoa konpontzen lagunduko da�.
Z
er da KiVa eta nola funtzionatzen du? KiVa eskola komunitate osoarentzako eskola jazarpenaren aurkako programa bat da. Oinarri teoriko sendoak ditu KiVak eta mundu mailan ospea duen Finlandiako Turku Unibertsitateko ikerlari talde batek hamarkadatan egindako ikerketan oinarritzen da. KiVak bere baitan biltzen ditu bai ekintza prebentiboak, edo aldez aurretikoak, bai eskuhartzekoak ere, eskola jazarpen kasu bat eman ostekoak hain zuzen ere, eta baita jarraipenezkoak ere. Zein helburu nagusi markatzen ditu programa honek eskola komunitate batean? Eskolaren mailan, helburua da eskolako langileei (irakasle eta ez irakasleei) eskola jazarpenari buruzko eta hari aurre egiteko oinarrizko
8
prestakuntza ematea. Era berean, helburu nagusietako bat da langile guztiak engaiatzea bullying-aren aurkako lan honetan. Gelari dagokionean, xedea da ikasleengan eragitea, jazarpen egoera isiltasunaren bitartez onartu edota bultzatu beharrean, biktimen alde jar daitezen eta horrela jakinaraz dezaten ez dutela onartzen inor jazartzea. Ikasleei begira, helburua da jazarpen kasu larriei modu eraginkorrean aurre egitea. Horretarako proposamen desberdinak garatu ditugu. Zeintzuk dira eskola jazarpenaren aurkako KiVa programaren oinarri filosofikoak? Programa honen oinarrian ideia nagusi bat dago: eskola jazarpena gerarazteko, erabakigarria da eskola jazarpenaren lekukoak direnengan eragitea, bullying-a taldeko fenomeno bat baita. Hori dela-eta,
KiVak taldeko arauetan eragitea bilatzen du, eta biktimekiko enpatia bultzatzen ahalegintzen da, beste ekintza batzuekin batera. Konbentzituta gaude, eta emaitzek hala esaten digute, talde osoan eraginez murriztu daitekeela eskola jazarpena, ez soilik biktiman eta bere erasotzailearengan eraginez. Eskola jazarpen baten lekukoen jokabidearen arabera jazarpen horri eutsi egingo zaio edo arazoa konpontzen lagunduko da. Zeintzuk dira KiVaren osagai nagusiak? Aurrez azaldu bezala, ekintza prebentiboak eta esku-hartzekoak ditu KiVak. Ekintza prebentiboak oso garrantzitsuak dira, nahiz eta denok dakigun, ahalik eta prebentziozko neurri gehienak hartuta ere, ez dugula eskola jazarpena zeharo desagerraraziko. Hori delaIKASTOLA 217
Johanna Alanen Eskola jazarpenaren aurkako KiVa egitasmoaren nazioarteko koordinatzailea
\ “Talde osoan eragin behar
dugu, bullyinga talde fenomeno bat baita�
Eskola jazarpenari aurre egiteko Finlandian garatutako egitasmoa da KiVa. 2009an ezarri zutenetik erdira murriztu dituzte jazarpen kasuak Finlandian. Dagoeneko hango eskolen %90ean hedatu da egitasmoa. Programak nola funtzionatzen duen ikastolei esplikatzera etorri zen Johanna Alanen iragan urtarrilaren 29an.
eta, bitartekoak eta tresnak behar ditugu, baita ere, eskolako arduradunek bullying kasu bat hautematen duten unean esku-hartu ahal izateko. KiVak bi kasuetarako ematen ditu tresnak eta baliabideak. Material ugari ditu KiVak ikasle, irakasle eta gurasoentzako, bai paperean nola digitalean ere. KiVak eskola arduradunak trebatzen ditu eskola jazarpenaren aurrean zer egin, noiz egin eta nola egin behar duten jakin dezaten. Zeintzuk dira KiVa programa berezi eta bakar egiten duten ezaugarri nagusiak? Ikasturtean zehar emateko ikasgai sail bat du KiVak ikasleentzako. Ariketa eta jarduera desberdinak proposatzen dira. Ikasgai horien artean, adibidez, ikasleei erakusten zaie nola izan aktibo eta nola egin aurre eskola jazarpen baten aurre-
“KiVaren bitartez, ikasleek komunikazioa, elkar-ekintza, emozioen kudeaketa, errespetua, enpatia eta beste balio batzuk lantzen dituzte. Ezagutza horiek, noski, bizitzaren alor guztietan dira aplikagarri; eskolaz kanpo ere bai�.
9
XXIII. JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK
KiVa EGITASMOA “Programa honen oinarrian ideia nagusi bat dago: eskola jazarpena gerarazteko, erabakigarria da eskola jazarpenaren lekukoak direnengan eragitea, bullying-a taldeko fenomeno bat baita. Hori delaeta, KiVak taldeko arauetan eragitea bilatzen du, eta biktimekiko enpatia bultzatzen ahalegintzen da, beste ekintza batzuekin batera”.
an, edota nola lagundu jazarpena jasaten ari den bati. Ikasleentzako ikasgai horiek lotuta daude online joko batzuekin; haien bitartez beren abilitateak trebatu eta gehiago ikas dezakete. Zein adin taldeetarako dago zuzendua KiVa programa? Hiru adin talde bereizi ditugu programa aurrera eramateko. Adin talde bakoitzarekin unitate bat lantzen dugu. Lehenbiziko unitatea 79 urte bitarteko ikasleei zuzendua dago; bigarren unitatea 10-12 urte bitarteko ikasleei; eta hirugarren unitatea 13-15 urte bitartekoei. Zenbateraino da eragingarria KiVa programa? Noraino iristen da haren arrakasta? Finlandian, KiVa programari esker eskola jazarpenaren maiztasun tasak eta biktimizazioarenak jaitsi egin dira urtero, martxan jarri genuenetik, 2009. urtetik, hain zuzen ere. Beraz, funtzionatzen du, eta arrakastarekin funtzionatu ere. Esaterako, KiVaren inplementazioaren urteotan, sei urteotan, erdia baino gehiago jaitsi da erasotzaileen proportzioa. KiVaren baliagarritasuna frogatuta geratu da, era be-
rean, beste herrialde batzuetan; esaterako Italian, Erresuma Batuan, Estonian eta Herbehereetan. Herrialde horietan, KiVa programa martxan jarritako ikasteetxeetan %30-50 jaitsi da eskola jazarpena lehenbiziko urtean. Esan daiteke, beraz, miraririk eragiten ez badu ere, eragingarria dela KiVa. Hori da, bai. Eta ez da formula magikoa ere. Esan nahi dut, programa honek ez du desagerrarazten eskola jazarpena, murriztea lortzen du, asko gainera, baina ikusten da programa bera ezarritako lekuetan ere badirela jazarpen kasuak. Horretarako zabaldu da, baita ere, salaketa anonimoaren bidea. Izan ere, eskola jazarpena detektatzea oso zaila izaten da askotan. Inor heroi bihurtu gabe halako kasuak salatu ahal izateko aukera ematen du Internet bidezko salaketak, adibidez, guztiz anonimoa baita. Ohartu gara bide horretatik lortu ahal direla bestela detektatuko ez genituzkeen eskola jazarpen batzuk antzematea.
Eskola jazarpenaren aurkako programa honek eraginik badu ikasleen nortasunean eta jokabidean eskolaz kanpo, adibidez, familian edo lagunekin denean? KiVaren bitartez, ikasleek komunikazioa, elkar-ekintza, emozioen kudeaketa, errespetua, enpatia eta beste balio batzuk lantzen dituzte. Ezagutza horiek, noski, bizitzaren alor guztietan dira aplikagarri; eskolaz kanpo ere bai. Kontuan hartu behar dugu ekintza baten aurreko talde jokabidea aldatzea dela asmoa. Horretarako landu behar diren balio horiek guztiek derrigor eragiten dute beste ekintza askoren aurrean talde jokabidea eta pertsonala aldatzea. Zenbat denbora behar izaten da eskola batean KiVa programa inplementatzeko? Zaila da eskola komunitate batentzat programa honetan murgiltzea? Lehenbizi eskolako arduradunek ikastaro bat egin behar dute; gutxi gora behera, bi edo hiru eguneko ikastaro trinko bat da. Ondoren, ikastetxeak KiVa programa martxan jartzeko material didaktikoak eta bestelakoak jasoko ditu. Inplementazioa hasi aurretik online bidezko galdetegi bat bete beharko du. Eta, azkenik, programa hasiko du udazkenean. Beraz, ez da inondik ere zailtasunez betetako bide edo prozesua. KiVak, dena den, ez du urtebete baterako proiektu bat izateko balio, baizik eta jazarpenaren aurkako lan iraunkor bat izateko egin da. Horregatik, KiVa programa martxan jartzea epe luzerako konpromiso bat da.•
PRESENTACIÓN DEL PROYECTO KIVA CONTRA aldizkaria.ikastola.eus EL ACOSO ESCOLAR El pasado 29 de enero, Ikastolen Elkartea organizó una jornada de trabajo para sus ikastolas asociadas, de cara a conocer exhaustivamente el proyecto finlandés KiVa, proyecto que desde su implantación en los centros escolares finlandeses ha conseguido reducir drásticamente el acoso escolar o bullying, en Finlandia. Johanna Alanen, coordinadora internacional del proyecto KiVa de la Universidad de Turku (Finlandia) fue la encargada de desgranar este programa anti-bullyng. Por su parte, Ulrika Willför-Nyman, directora de la escuela Vindängens Skola de Espoo (Finlandia) dió cuenta de la experiencia en la implantación en su centro del proyecto KiVa. PRÉSENTATION DU PROJET KIVA CONTRE LE HARCÈLEMENT À L'ÉCOLE Le 29 janvier dernier Ikastolen Elkartea a organisé une journée de travail visant à informer les ikastola sur le projet finlandais KiVa, projet qui a considérablement contribué à réduire le harcèlement à l'école - le bullying - depuis sa mise en place dans les écoles finlandaises. Johanna Alanen, coordinatrice du projet KiVa à l'Université de Turku (Finlande), a présenté ce programme anti-bullying. Quant à Ulrika Willför-Nyman, directrice de l'école Vindängens Skola de Espoo (Finlande), elle nous a fait part de l'expérimentation du projet dans son école.
10
IKASTOLA 217
KOMUNIKAZIO ARDURADUNEN MINTEGIA aldizkaria.ikastola.eus
IKASTOLAK, KOMUNIKAZIO PARADIGMA BERRIRA EGOKITZEN
Ikastoletako komunikazio arduradunen mintegia martxan jarri da, Mondragon Unibertsitatearen Aretxabaletako fakultatearekin antolatutako komunikazio ikastaro trinko batekin. Lau lan jardunetan egungo komunikazio paradigma berria ezagutu eta hartara egokitzeko saioak egingo dituzte.
Ikastolek komunikazio alorrean gizartetik datozkien eskakizunak bete nahi dituzte, komunikazio jario zuzen, garden, horizontal eta joan eta etorrikoa izan dadin.
12
K
OMUNIKAZIOAREN GIZARTEAN BIZI GARELA DIOTE. INFORMAZIOAREN GIZARTEAN BIZI GARELA ESATEA EGOKIAGO LITZATEKE, ORDEA. Informazioa baino, gain-informazioa ere esan beharko litzateke. Gain-informazioaren aroan, nola lortu garena komunikatzea? Nola lortu gure mezua gizarteratzea, hartzaileari desitxuratu gabe irits dakion? Azken hamarkada honetan izugarri aldatu da pertsonak, taldeak eta erakundeak elkarrekin komunikatzeko ditugun bideak eta baliabideak.Hedabide tradizionalak ere aldatu egin dira, eta moldatu behar izan dute sare sozialak nagusitu diren errealitatera. Ikastolek ere ongi dakite zein aldaketa eman den, eta komunikazio alorrean gizartetik datozkien eskakizunak bete nahi dituzte, komunikazio jario zuzen, garden, horizontal eta joan eta etorrikoa izan dadin. Ikastolen Elkartetik ikastolen behar horri erantzun nahi izan zaio, eta horretarako osatu du komunikazio arduradunen mintegia, Mondragon Unibertsitatearekin antolatutako ikastaro batekin abiatu dena. Hogeita hamazazpi ikastolatako ordezkariak ari dira parte hartzen Mondragon Unibertsitatearekin antolatutako ikastaroan. Elkar ezagutzeko eta sareak josten hasteko baliagarria izan da dagoeneko.
Lau saiotan aztertuko dute egungo egoera. Saio magistralak, eztabaidak, taldeko dinamikak eta ariketa praktikoak egingo dituzte. Ikastaroan zehar aurkeztuko dira komunikazioaren alorrean eman den paradigma aldaketa eta aldaketa horrek erakundeetara eraman dituzten komunikazio kultura berriak; Informazio eta Komunikazio Teknologiek eta sare sozialek ekarri dituzten komunikaziorako baliabide teknologiko berriak ezagutu, aztertu eta haiek erabiliko dituzte; besteak beste ikastola
IKASTOLA 217
bakoitzak bere webgunea aztertu eta hura eta sare sozialak uztartzeko bideak jorratuko dituzte; edota ikastola bakoitzaren komunikazio planak ezagutu edo garatzeko aukera izango dute. Ikastolak komunikazioaren garrantziaz ohartarazteko, erakundeari buruzko komunikazio eraginkorra egiten ikasteko eta ikastola bakoitzaren komunikazioaren egoerari buruzko hausnarketa egiteko helburuarekin antolatutako ikastaroa da oraingoa. Ez da horretara mugatuko, ordea. Mintegi honek iraunkorra izateko asmoa du, eta ikastoletako komunikazio arduradunen sare aktiboa osatzea litzateke xedea, elkarrekin eta elkarren laguntzaz, ikastola guztiak komunikazio mailan gizartetik datorren eskakizunak betetzeko gai izan daitezen.•
LES IKASTOLA S'ADAPTENT AU NOUVEAU PARADIGME DE LA COMMUNICATION Le nouveau paradigme de la communication fait que tout le monde (personnes, groupes et entités) a modifié son mode de communication. Ce changement, qui se reflète notamment par l'usage continue des réseaux sociaux, nécessite une adaptation des ikastola dans leur façon de communiquer. Ainsi, un séminaire organisé par Ikastolen Elkartea s'est tenu à l'Université de Mondragón, séminaire qui a réuni les responsables communication des ikastola.
13
AISILALDIA
Ikastolen Elkarteko Aisialdi Taldea
aldizkaria.ikastola.eus
\ “Proposatzen dugun
aisialdiak balio hezitzaileak ditu, egiteko moduetan eta edukietan”
Jone Larrañagak, June Rivasek, Nagore Amondarainek, Aritz Grijalbak, Iraultza Urrutiak eta Joseba Mujikak osatzen dute Ikastolen Elkarteko Aisialdi Taldea. Ikastolen komunitateari aisialdi eskaintza kalitatezko eta osoa eskaintzen diharduen taldea da. Beraiek koordinatzen dituzte egiteko nagusiak, baina berekin batera ia berrehun kide gehiago dabiltza Aisialdi Taldean. Neguko eskaintza itxi eta udakoa irekitzeko trantsizio etapan harrapatu ditugu, eskaintza berri eta berrituei azken ukituak ematen. “Kritikoak izaten eta hautatzen ere ikasi behar dute egungo haur eta gazteek eta hori dagokigu guri: irakasle zein aisialdiko hezitzaileei”.
14
Zenbat denbora darama EHIk aisialdi eskaintzarekin? Talde honek zenbat denbora darama funtzionatzen? Udalekuak ikastolen sorrerarekin bat etorri ziren. Aurreneko udalekuak 60ko hamarkadan antolatu ziren eta ordutik hona jarraitu du udalekuen planteamendu tradizionalak ikastolen mugimenduan. Denborarekin udalekuak behar eta helburu berrietara egokitzen joan dira, eta hortik egungo udaleku eskaintza zabala. Aisialdiko eskaintzaren historia
apur bat eginez, esan dezakegu ingelesa adibidez, Eleanitz egitasmoa sortzearekin batera txertatzen dela. Ingeles Udalekuak 1992-1993ko ikasturtean hasten dira burutzen, duela ia 25 urte, beraz. Modu berean, bost urte beranduago Enjoy English programa antolatzen hasten da. Bestetik, duela 10 urte inguru udaleku tematikoak antolatzen hasi ginen, adinen araberako udaleku desberdinak sortzen, alegia. Gaur egun 3 urtetik 18 urtera arteko eskaintza dugu. Eta 18tik aurrerako
ikasleentzat begirale eskola bat ere badugu. 2009an Euskal Herriko Ikastolak eratzearekin batera dator talde honen osaera. Ordura arte, Bizkaiko Ikastolen Elkartean kokatua zegoen aisialdia. Gaur egungo gure jarduna lurralde guztietara zabaldua dago eta aisialdi taldeko kideok Bilboko eta Donostiako bulegoetan gaude kokatuak. Nola dago egituratuta Aisialdi taldea? Aisialdi taldea hemen gaudenok osatzen dugula pentsatu dezakezue, bost kideko taldea, ezta? (Jone amatasun bajan dugu une honetan) Baina gurekin batera ehundik gora hezitzaile ditugu lanean, berrehundik gertuago geundeke ehundik baino. Ekintza ororen (uda zein negua) gidaritza egiten da bulegoetatik. Hauek lirateke zeregin nagusiak: edukien sorkuntza, begirale taldearen koordinazioa eta formazioa, ikastolekin harremana, udalekuen azpiegitura eta bertatik bertarako jarrai-
pena, guraso arreta, ekintzen zabalkundea, ekintzen amaierako ebaluazio eta hobekuntza planak. Hala ere, esan bezala gure lanaren ardatza hezitzaileak dira, beraiek direlako egitasmoak gorpuzten dituztenak, beraz aisialdi taldea lan-talde handi bat da, gaur egun. Zer aldatu da hastapenetik hona, aisialdiaren ikuspegian? Esan genezake aisialdian ez eze, gizartean aldatu direla hainbat eta hainbat alderdi. Alderdi horiei erantzun bat ematea, edo beste batzuetan, prebentzio lan bat egitea dagokigu. Gure ardura haur eta gazteen hezkuntza da, eta, hezkuntza eragile garen neurrian, gela barruan zein kanpoan eragiten dugu. Eskola ez dago gizarteko gatazketatik kanpo. Eremu ez-formalak, gela barrukoak bezala, gero eta langa altuagoa du gainditzeko. Gizarteko aldaketek bete-betean eragiten dute geure egunerokoan, baita ikasle-
IKASTOLA 217
Ezkerretik hasita Joseba Mujika, Nagore Amondarain, Aritz Grijalba, June Rivas eta Iraultza Urrutia elkarrizketa garaian egindako hainbat argazkitan; Jone Larrañaga ez zen egun horretan.
enean ere, eta aisialdiaren ikuspegia behar berrietara egokitzen joan behar izan da bide horretan. Adibidez, postmodernitateko gaitza omen da norbanako identitateen krisia. Eta norbanako identitateak krisian badaude, nolako identitate kolektiboak ari gara eraikitzen? Ba ote dago identitate kolektiborik? Eta zelakoak da gure gazteen iruditeria soziala, kulturala…? Kritikoak izaten eta hautatzen ere ikasi behar dute egungo haur eta gazteek eta hori dagokigu guri: irakasle zein aisialdiko hezitzaileei. Eta nola ez, kezkatuak gaude emakume/gizon rolek sortzen dituzten bereizketekin. Berdintasunean heztea da gure erronka. Eskolaratze mistoan aitzindariak izan ginen ikastolok, eta horren isla izan ziren udalekuetako praktika asko ere. Hari horri jarraituz beste hainbat alderdi lantzen jarraitu dugu eta aisialdiaren esparrua uste dugu gune aproposa dela irizpide egokien transmisiorako. Bestetik, euskararen erabilera eta hizkuntzarekiko atxikimendua ere badira gure iparrorratz. Euskarazko irakaskuntza bermatzen dugun arren, euskaraz bizitzeko au-
kerak ez dira berdinak Euskal Herri zabalean. Aisialdi Taldea, udako sasoiaz gain, eskolaz kanpoko eremuan euskaraz bizitzeko orube berriak ari da eskaintzen. Udari, oporrei loturik egon izan da nagusiki eta dago orain ere zuen egitekoa. Dena den, urte osoan duzue eskaintza, eta zabaltzen ari zarete eskaintza hori. Zer dela eta? Hiru zatitan banatu daiteke gure egungo jarduna: udako aisialdi eskaintza, ikasturtean zeharrekoa eta begirale eskoletan ematen den formazioa. Guk uste dugu jendea hasi dela ohartzen aisialdiak ematen dituen aukera hezitzaileez. Proposatzen dugun aisialdiak balio hezitzaileak ditu, bai egi-
teko moduetan eta edukietan. Gu aritzen garen esparruak ez duenez ez azterketa, ez errekuperaziorik derrigortzen… horrek askatasun guztia ematen digu jarduna apurkaapurka zabaltzen joateko. Eskaintza bakoitzak adinaren araberako helburuak eta helburu propioak ere izango ditu, noski. Atzerriko egonaldiak, udaleku itxi edo irekiak, tematikoak… Zeintzuk dira helburu horiek? Helburu orokor berdinak planteatzen ditugu egiten diren ekintza guztietan. Noski, adinaren araberako proposamenak desberdinak izaten dira, ez badituzu adinaren arabera helburuak moldatzen, frustra-
zioa etor daiteke ondoren. Horregatik proposamenak eta osteko lorpen mailak, jartzen dituzun helburu horien baitan ebaluatu behar dira. Gure helburu nagusien goiburuak edo balio hezitzaileak hauek dira; autonomian heztea, herrigintza eta komunitatea, parekidetasuna, denontzako aisialdia, ingurukoekin eta ingurunearekin bizikidetzan, ekintzailetasunean heztea eta euskaldun eleaniztunak sortzea. Helburu propioak izateaz gain, hezitzaile talde bereziak ditu eskaintza bakoitzak. Formazio berdina jasotzen duten hezitzaile denek, baina bakoitza bere espezializazioan sakontzen eta trebatzen joaten da. Hezitzaile batzuek oso argi ikusten dute, hasiera batetik, euren lekua zein den: “nik haur
“Gure helburu nagusien goiburuak edo balio hezitzaileak hauek dira; autonomian heztea, herrigintza eta komunitatea, parekidetasuna, denontzako aisialdia, ingurukoekin eta ingurunearekin bizikidetzan, ekintzailetasunean heztea eta euskaldun eleaniztunak sortzea”.
15
AISIALDIA “Etorkizuna euskaratik eta euskaraz izatea nahi badugu, gazteak erreferentzia euskaldunekin janztea dagokigu. Jakin badakigulako erdarek hartu dituztela beraien aisialdiko eremu asko. Horrek bultzatu gaitu beste eragile batzuenagana: Gaztezulo, Badok.eus, OinHerri egitasmoa…”.
txikitxoekin aritzea dut gustuko” eta gero jabetzen zara begirale ikastaroa egin ostean Haur Hezkuntzako magisteritza hautatu duela unibertsitatean. Beste batzuk oso sortzaileak direla sumatzen duzu (ez bakarrik formazioagatik, euren praktikagatik ere) orduan jende hori udaleku zehatz batzuetan leku bat egiten joatean da, apurka-apurka. Berdin kirolean, ingurumen gaietan… trebatuak daudenak. Urte osoan zehar zenbat haur eta gazte, zenbat familiarengana iristen zarete? Mila eta bostehun haur eta gaztek hartzen dute parte udako egonaldietan, horrek esan nahi du atzetik familia bat duela ikasle bakoitzak, beraz mila eta bostehun bider bi… horrek esan nahi du ia hiru mila pertsonen nahiak ase behar ditugula (haur, gazte eta familiena). Pentsa uda sasoiari begira zelako erronka! Urtean zehar gero eta ikastola gehiagotan ari gara gure ekarpena egiten. Baditugu 15 ikastolatan begirale ikastaroak (Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako lurraldeetan banatuta). Eta eski egonaldiak ere gero
ikastola gehiagorako ari gara antolatzen. Eski egonaldietan ere berrikuntzaren batekin etorri zarete negu honetan ezta? Egitasmo handia zen eski egonaldiena garai batean, Partaidek koordinatzen zuen garai haietan 3.000 ikasle inguru mugitzen ziren urtero. Guk proposatzen dugun berrikuntza ez da zabalkundean edo egitasmoaren hazkundean soilik ikusiko, eski egitasmoek hartuko duten forman ikusiko da berrikuntza. Eski irteerak aukera ederra dira elurraz gozatzeko, gainera neska eta mutilek, bereizketarik gabe kirolaz taldean gozatzen aukera ematen du. Bestetik, eskia bera diziplina huts gisa landu baino, mendizaletasunari eta honen transmisioari garrantzia eman nahi izan diogu. Hain-
beste eragina du honek gure ingurunean, uste genuela belaunaldi transmisio horri ekin behar zitzaiola. Horregatik eski irteera egiteaz gain, Ternuarekin elkarlanean hitzaldiak antolatuko ditugu, mendizaletasunari buruzko hitzaldiak izango dira denak. Gaztezulo, Badok.eus, Udaleku, Udalbiltza… Azken aldian beste erakunde eta talde batzuekin elkarlana ari zarete indartzen. Zerk bultzatu zaituzte horretara? Ikastolen mugimendua handia da eta hedapen handia du Euskal Herrian, baina badaude oso lan ona egiten ari diren beste eragile batzuk ere. Elkarlanak denok aberasten gai-
tuelakoan gaude. Etorkizuna euskaratik eta euskaraz izatea nahi badugu, gazteak erreferentzia euskaldunekin janztea dagokigu. Jakin badakigulako erdarek hartu dituztela beraien aisialdiko eremu asko. Horrek bultzatu gaitu beste eragile batzuenagana: Gaztezulo, Badok.eus, OinHerri egitasmoa… Euskal musikaren ataria den Badok.eus adibidez tresna itzela da gazteentzat, bertan euskal musikari buruzko ia dena aurkitu dezakete eta udalekuetan beronen aurkezpena egiten saiatzen gara. Modu berean Gaztezulo ere bada beste erreferentzia interesgarri bat gazteentzat. Aldizkaria ezagutu eta kazetaritza lan bat zer eta nola
egiten den ikusten dute. OinHerri egitasmoko kide ere bagara beste hamabost eragilerekin batera, “Herri hezitzailea, eskola herritarra” filosofia goiburu duela lanean ari den taldean. Beste maila batekoa da adibidez, Uda Leku eta Udalbiltzarekin duguna, “Elkarrekilan Zuberoan” egitasmotik etorri zen elkarlan hau. Oihartzun handia izan du, esaterako, Elkarrekilan Zuberoan egitasmoak. Gustura zaudete egitasmo horrek izan duen erantzun eta bilakaerarekin? Oso gustura gaude. Aspaldi heldu nahi genion iparralde eta hegoaldeko ikasleen harremana sustatzeari eta uste
dugu udalekua aproposa izan zela horretan hasteko. Udalbiltzak zirikatu zigun 2013aren hondarrean eta dagoeneko badira 2 uda udalekua arrakastaz burutzen dela. Aterpetxearekiko kontuetan lagundu digute eta oso eskertuak gaude. Bestetik, udaleku hori antolatzeko iparraldean euskara hutsez ari den Uda Leku elkartearekin jarri ginen harremanetan. Harrez gero, talde bakar gisa funtzionatzen dugu udaleku honen antolaketan.
Aisiola ere baduzue, hezitzaile-begirale eskola. Nola funtzionatzen du? Nolakoa da hezitzailebegiraleen prestakuntza…? Halaxe da. Aisiola deitzen da gure eskola eta dagoeneko 16 urte daramatzagu aisialdiko hezkuntzan oinarritzen den eskola ikastoletatik zabaltzen. Gure xedea, aisialdian trebatu nahi duten ikasleei prestakuntzaren bidez aisialdiko hezitzaile izateko aukera ematea da. Ikastaroa, bi zatitan banatzen da: batetik, arlo teorikoari dagokiona eta 200 orduko iraupena duena, eta bestetik, arlo praktikoa, non ikasleek 120 orduko praktikak bu-
rutu behar dituzten aisialdiko egitasmoren baten. Ikastaroaren helburua, ikasleari aisialdi heziketaren planteamendu hezitzaile, pedagogiko eta metodologikoak erakustea dira, eta honekin batera, aisialdiko ekimenak sortu eta antolatzeko gaitasuna lantzea eta talde zein elkarteak dinamizatzeko ezagupen teoriko eta baliabide praktikoak ezagutzea. Ikastaroan lantzen diren eduki nagusiak honakoak dira: talde dinamika, soziologia, psikologia, legedia, kudeaketa, jolasa, hezkidetza, lehen sorospenak, kulturartekotasuna, inklusioa,
EROSKI ARRASATE Musakola auzoa / 20500 ARRASATE-MONDRAGON
943 711 030
IKASTOLA 217
Mendizaletasuna sustatzeko helburuarekin, Ikastolen Elkartea eta Ternua elkarlanean.
Eski egitasmoan parte hartu duten Ikastoletako ikasleek, euskal mendizaletasunean erreferentzia den mendizale baten bisita jaso eta bere esperientzia eta bizipenen berri zuzenean ezagutzeko aukera izango dute.
programazioa, sormena eta natura. Gaur egun, 15 ikastolatan gaude ikastaroak kudeatzen, eta ia 200 gazte ditugu ikastaroetan. Beraz, esan daiteke etorkizuneko aisialdia indartsu datorrela. Aurrera begira zeintzuk dira aisialdi taldearen erronka, helburu, helmuga nagusiak? Gure erronka urte osoko eskaintza orokor bat katalogo bakarrera eramatea da. Udaberrian etorriko gara katalogo berri horrekin, bertan ikastolek eskura izango dituzte hainbat ekintza, euren eremu ez formalerako osagarri izan dai-
ENTRETIEN AVEC LES COORDINATEURS DU GROUPE TEMPS LIBRE DE IKASTOLEN ELKARTEA Depuis de nombreuses années le groupe Temps Libre de Ikastolen Elkartea travaille sur l'offre de loisirs basés sur des valeurs éducatives de qualité, destinée à des milliers d'élèves. Ce groupe est chargé de développer les valeurs du modèle ikastola dans le domaine extrascolaire. Nous nous sommes entretenus avec les coordinateurs du groupe qui, avec les moniteurs-éducateurs, forment une équipe d'environ 200 personnes.
tezkeen ekarpenak. Bestetik, begirale eskolan dugun erronka nagusia, aisialdiko hezkuntzan emango den legedi aldaketara moldatzea izango da. Orain arte, gure ikastaroak Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren menpe egon dira, baina datorren ikasturtean egoera guztiz aldatuko da LANBIDEk arautuko baitu, eta honek hainbat aldaketa suposatuko ditu ikastaroen antolaketa eta kudeaketan. Baina argi daukagu, aldaketa prozesu honetatik indartuta aterako garela, eta eskolaren zutabeak sendoagoak izango direla. Kezkatuta gaude, baina era berean gogotsu egoerari aurre egiteko prest!•
aldizkaria.ikastola.eus
EROSKI GARBERA / Garbera Merkatal zentroa Altza auzoa / 20015 DONOSTIA
943 394 875
17
PUBLIERREPORTAJEA
Margoak eta teklatuak prest! Parte hartzera gonbidatzen zaitugu! Apirilaren 15erako bidali behar diguzu zure lana. Zortzigarren aldiz jarri du abian elkar Fundazioak elkar Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketa! Eta berritasun garrantzitsuekin dator, gainera. Parte hartzera animatzen zaretenok sari berriak eskuratzeko aukera izango duzue aurten: jolasak, BQ Edison 3 tabletak, libbuk-ak, egonaldi kutxak! Badira, baita ere, ikastetxeentzako sariak ere: Laboral Kutxak bi ikasgelentzako txangoa antolatuko du eta Irrien Lagunen Klubak, berriz, publikoak gustukoen duen ilustrazioa sarituko du egilearen ikastetxean ikuskizun bat eskainiz. Helburuak argi ditugu: haur eta gazteen artean irakurzaletasuna eta sormena bultzatu, eta zuk sortzen ongi pasatzea nahi dugu. Anima zaitez eta anima itzazu zure inguruko haur eta gazteak parte hartzera! Zein da zure ikasmaila? Horren arabera ariketa hauetako bat egin beharko duzu.
A, B eta C MAILAK HH4tik hasi eta LH4ra bitartekoa bazara, Peru Magdalenak idatzitako “Lolo” IPUINA ILUSTRATU beharko duzu. D eta E MAILAK LH5etik DBH2ra, bi kategoriatan banatuta, Martintxo Altzuetak egindako ilustrazioari IPUINA OSATU beharko diozu, orrialde bakarrekoa.
F MAILA Eta DBH3 eta 4an bazabiltza, zuri ariketa berria proposatzen dizugu. “Eta kultura zer?” gaian oinarrituta komikia ala bineta aurkeztera animatzen zaitugu. Eskuz zein ordenagailuz, beti ere orrialde bakar batean. INFORMAZIO GEHIAGO GURE LOTURAN:
http://postdata.elkar.eus/ ilustrazio_eta_ipuin_lehiaketa/ Zure lana bidali nahi baduzu, datu guztiak bete aurretik. Bidalketa egin ondoren, mezu bat iritsiko zaizu.
IKASTOLAK
LAUTADA IKASTOLA
EUSKARAREN BIRIKA BERRIA LAUTADARAKO, GEROARI BEGIRA.
Hitz hauek profitatu nahi ditugu gonbidapena luzatzeko, Arabako ikastolen jaiaren arrakastak hauspo handia ematen diolako guztiona den proiektuari. Badakizue non izango garen ekainaren 19an!
Aire berriak eskualdean. Irakasleak ilusioz beterik daude ikastolen taldean sentitu direlako, lagunduta, proiektu berriaren partaide. “Gu, gurasook, ere oso pozik gaude euren ibilbidearekin, ziur baikaude itsasontzi berean gabiltzala, batera, elkarren konfiantzan; haiekiko oso eskertuak ere bagaude, jakin badakigulako zenbat lan egiten ari diren egitasmoa aurrera ateratzeko, zenbat ordu eta inplikazio. Elkarrekin ikasi dugu, eta dagoeneko hizkuntza berean komunikatzen gara. Ikasleek ere asko ikasi dute. Gure seme-alabak sentitzen dute gurasoon ilusioa, badakite proiektuan sinesten dugula, eta buru belarri ari garela lanean. Sentipen hori bere egin dute, eta ikastola beren etxe bihurtu. Ez dira ikasle hutsak; ikastola maite dute”.•
IKASTOLEN ELKARTEA
EUROPARA BIDAIA BERRIETAN IKASTOLEN EKARPENEKIN: KOPENHAGEN ETA BOLONIAN Kopenhagen, YESict europar proiektuan parte hartzen ari gara Mondragon Goi Eskola Politeknikoarekin, 2018ra bitartean. Hamar eta hamabost urte bitarteko ikasleengan ekintzailetasun konpetentziak garatzea du helburu. Bolonian “Zentsuraren bidez hiritarrak isilarazten”, Euroclio proiektuaren barruan, hiru atal esanguratsu hautatu ziren: Zentsura liburu eta egunkarietan, Liburu erreketa, eta zentsura arte eta kultura arloan.• Gai horiei buruzko ikaste-jarduerak sortzen aritu ginen Europako 8 herrialdetako historia irakasle eta teknikariak, herrialde ezberdinetako iturriak erabiliz, eta Italiako hainbat irakasleekin antolatutako tailerretan frogatu genituen.
20
Europako Batzordearen Erasmus+ programak finantzatzen du, metodo didaktiko berritzaile bat diseinatuko da irakasleentzat, haiek euren ekintzailetasun konpetentziak sustatzeko erabil dezaten ikasgeletan. Beste erakunde hauek ere parte hartuko dute: Antic (Lapurdi), FH JoanneumUni (Austria), Synthesis eta Nikosiako Unibertsitatea (Zipre) eta VaeksthusthusSjaelland (Danimarka).
“aldizkaria.ikastola.net” web gunean duzu, irakurle; bertan informazioa osatuagoa aurkituko duzu paperean argitaratutakoa baino. >>
aldizkaria.ikastola.eus
ELGOIBAR IKASTOLA
BRUSELARA DEITUAK IZAN DIRA IKASTOLAREN BERRI EMATEKO, ETA TXALOTUAK Google eta ACERek antolatu du “Chromebook Pilot and Professional Development” izeneko Simposiuma, eta Elgoibar Ikastolak gonbidapena jaso zuen. Bi aldiz izan dira Europako hiri nagusian; Estatutik eskola bakarra izan da. EKI proiektua aurkezteko aukera izan dute, eta puntu asko baloratu dizkiete: Ikastolaren zuzendaritzaren gidaritza eta atxikimendua lehen unetik, langileen talde lana, aplikazioaren lehenengo bi urteetan familien aldetik jasotako balorazio baikorra. EKI proiektua bera, ikasmaterialak, liburuak kenduta ari den eskola bakarra, teknologia berrietarako azpiegitura aurreratuak, hiru urtetako formazio saioak profesionalentzat eta familientzat, Chromebook eta beste programen eguneroko erabilera, DBH2ko ikasle bakoitzak bere dispositiboa erostea, ez baita inongo eskolatan horrelakorik egiten; azken puntu honek egitasmoan parte hartu duten beste eskolei interes berezia piztu die. Bidaiek ere onurak ekarri dizkiete: aplikazio teknologiko berriak ikusi eta ikasi dituzte, zalantzak partekatu, blog berria sortu dute Bruselako taldearekin aritzeko, bi bideo konferentziatan parte hartu dute herrialde ezberdinetako 45 pertsonaren aurrean galdera interesgarriei erantzuten, bukaerako txostenean ikastola azalduko da… Elgoibar Ikastola, eta ikastolak, Europan gaude!• BIHOTZ GAZTEA IKASTOLA
ROKODROMOA ETA ESKALADA IKASTOLAN! Bi gauzatxo azpimarratu dituzte. Amgaladairako emakumeen eskutik jasotako esker onak, eta Frente Polisarioko Euskal Herriko ordezkariak antolatutako jaia, haraino joan izana eskertzeko. Nazioarteko egoera nahasi honetan, ikastolako ikasleen jarrera eta laguntzeko grina txalotu zituzten.
TXINTXIRRI IKASTOLA
SAHARAREKIN ELKARTASUNA, AMGALA PROIEKTUA TINDUFEKO KANPALEKUETAN Laguntzaz eta ilusioz beteriko bidaia izan da Elorriotik Sahararakoa. Oraingoan 16 kide joan dira, horietatik 9 ikastolako ikasle eta 3 irakasle. Pozik daude, helburu guztiak bete baitira. Bertako 90 familiari ur-deposituak banatu dizkiete, haien poz-irribarrea lekuko. Iazko ortuak bisitatu dituzte eta, nahiz eta azaroko uholdeek txikizio izugarria eragin, tomate ederren bat ikusteko aukera izan dute. Azkenik Laiwad museoa inauguratu dute, Amgalan. Museoa aurrera ateratzeko laguntza eskatu zieten, eta dagoeneko martxan dago. Bertan euren kultura eta folklore tresnak jarri dituzte ikusgai, eta Dairako emakumeekin ordu zoragarriak eman dituzte solasean. Ikasleak ikasleekin elkartu dira, adin bereko gazteak kontu-kontari nork bere errealitateaz hitz egiteko: egoera eta bizipen guztiz ezberdinak, bizitzaren erakusleiho. Esperientzia ezin hobea, lagun arteko elkartasunean.•
IKASTOLA 217
Rokodromo bat eraiki dute bertan espazioari etekina ateratzeko eta, aldi berean, hezkuntzarako tresna paregabea bihurtu dute hainbat arrazoiagatik: ikasleek aukera daukate eskaladaren zimenduak ikasteko, jarduera fisiko bat eginez; kirol alternatiboa ezagutzeko oinarria dute, ohiko ez den jarduera delako; segurtasun eta prebentzio arauak zehaztasunez ikasten dituzte. Egoera fisikoaren ikuspuntutik eskaladak bermatzen ditu indarra, erresistentzia, malgutasuna eta zaletasun lanketak. Baita oso garrantzitsuak diren baloreak ere: norberaren eta ondokoaren erantzukizun-maila, ahaleginaren gaitasuna, auto-konfiantza eta elkarlana.
21
IKASTOLAK
NAFARROAKO IKASTOLAK
“NIE” BURU DA EUROPAN KONPETENTZIEN INGURUKO PROIEKTUAN “Key Competences in Primary School Education” du izena, Erasmus+ Europar Batasuneko markoan kokatzen da, eta handik finantzatuko da, bi urteko epean burutzeko. XXI. mendeko konpetentziak garatzeko metodologia berriak proposatzen dira, non LHko ikasleek dituzten ezagutzak aplikatzen jakin behar duten. Nafarroako ikastolak 2008an hasi ziren erronka horri erantzuteko estrategia bat lantzen, BLOK izeneko egituran; bertan, 2885 ikasle daude sartuta proiektu ezberdinetan, 150 irakasle, eta 84 egitasmo baino gehiago landu dituzte. Sortutako material eta estrategiak direla eta, NIEk erabaki zuen Europar Batasunean KEYCOLAB proiektu berri bat bultzatzea ikastolen metodologia partekatzeko, eta beste entitate batzuen esperientziak eta materialak ezagutzeko. Aurrera eramango diren aktibitateak ugariak dira; metodologia, ebaluazioa, formazioa, material sormena eta nazioarteko Jardunaldiak aurreikusten dira. Europako domeinua duen web ataria ere sortu da: www.keycolab.eu Partaideak sei dira: NIE, proiektuaren liderra, Finlandiako Turku-ko Unibertsitatea, Erresuma Batuko Lehen Hezkuntzako Elkarte Nazionala (Oxford), Anberes (FlandesBelgika)koAntigon Eskola Taldea, Errumaniako Banat Eskualdeko Irakasle Asoziazioa eta Iruñeko Iniciativas Innovadoras taldea.
ZUBIMUSU IKASTOLA
DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZARAKO IKASTOLAREN AUKERA ESKURA Villabonako ikastola 50 urte betetzen ari da ikasturte honetan. Santio Ikastola izenarekin sortu zen Zizurkilen, Zubimusu izeneko etxean. Ospakizun zerrendan bideoklipa eta kanta sortzea erabaki zuten, eta herrian aurkeztu dituzte. DBH handitzea du erronka, Erniobeako bailaran aukera zabalduz, ikastola bakarra baita. Udalekin, Guraso Elkarteekin eta familiekin ari dira harremanetan Ikastola eredua zer den argitzen, eta gurean lantzen ditugun egitasmoak erakusten: EKI eta SLIC, besteak beste.•
Lizeo berriaren maketa, ezkerraldean irakaskuntza atala, eskuinaldean jangela eta barnetegia. Lizeoaren ondoan egurrezko berogailu kolektiboa sortuko da auzuneko berogailu beharrei erantzuteko.
LIZEO PROFESIONALA
LANBIDE HEZIKETA BAIONAN, 2017AN SARTZEKO!
Villabona, Zizurkil, Asteasu, Alkiza eta Larraun herriek osatzen dute Erniobea bailara. Ikasleak DBH egitera Villabonan dagoen institutura joan izan dira urtetan, ia-ia automatikoki. Orain Zubimusu Ikastola bere proiektua aurkezten ari da eta ateak zabaltzen ikastera etorri nahi duen guztientzat.
22
Lizeo profesionala ororen buru Baiona iparraldean kokatuko da, oraingo lizeotik hurbil, ACBA Hiriguneak utzitako lur batean, guztira 14.000m2 izango dituen bi lur eremutan. SeaskaPro elkarteak, Ikastolen Egoitza elkartearekin batera, eramanen du eraikuntzaren proiektua, eta osoa batera egingo da: irakaskuntza atala, kiroletako antolaketa, jantokia, sukaldea eta barnetegia. 2017ko udarako eraiki nahi da, irakaskuntza profesionala euskaraz garatzea izanik helburu. 400 ikasle errezibitzen ahalko dira, eta 148 barnetegiar. Bukaeran bigarren zatia eraikitzen hasiko da, Etxepare Lizeoaren gaitasuna handitzeko. Urrats berri honek Ipar Euskal Herriko haur eta gazteendako euskaraz ikasteko eskaintza zabaltzea du helburu.•
IKASTOLA 217
aldizkaria.ikastola.eus
IBAIZABAL IKASTOLA
IKASLEEN ARTEAN LANDU DUTE IKASTOLA EREDUA, OINARRIZKO TRANSMISIOA ZIURTATZEKO. Zalantzatik abiatu gara, urte mordoa ikastolan eman eta zaila zaigu Ikastola eredua zer den esplikatzea, ikasleek ikastolaren izana koszienteki barneratu dutela bermatzea . Oinarrizko transmisio egokiaren falta nabarmenduta, erabaki genuen ikastolan ikasle guztiengana iristea. Batxi 1-eko, eta Haur Hezkuntza Goi mailako zikloko lehen mailako ikasleak bihurtu dira eragile, eta erronkari erantzun diote: erakusketa bat antolatu dute, informazio ugari arakatu ondoren. Lau gelatan makro-sekuentzia bat osatu behar izan dute, lau atal nagusitan, eta atal bakoitzeko sei azpi-atal osatuz. Bizikidetza, Elkarkidetza, Elkarbizitza, Golden 5, Agenda 21… Haztegi Ikastolan martxa bizia dute proiektu ezberdinak elkartuta helburu berdinetara iristeko, eta hori da ikasleen elkarbizitza hobetzea.
HAZTEGI IKASTOLA
IKASLEENGAN SINESTEN DUEN IKASTOLA 2010-2011 ikasturtean diagnosia egin zuten ikastolan, elkarbizitza hobetzeko zer egin aztertu nahian, eta erabakiak hartu zituzten. Ikasleen arteko harremanak sendotzea erabaki zuten, heldu eta txikien arteko kidetza lantzea, elkarri laguntzea, har eta ematea. Mezua berdinen artean errazagoa ulertuta onuragarria da, guztiak aberasten baitira. Egite horretan ikasleak jarri dituzte eta ikastola osoa inplikatu da. Ikasleek hausnarketa egiteko lehendabizi bizipena behar dute ikusi, sentitu.•
Atal nagusiak lau izan dira “Hutsetik sortu”; “Ibaizabal Ikastola”; “Ekimenak”, eta “Nik zer?” eta horietako bakoitzak sei azpiatal izan ditu. aldizkaria.ikastola.eus informazio gehiago!
ANDRAMENDI IKASTOLA
OBRAK EGINDA, IRAILEAN HASIKO DU DBHKO LEHEN MAILARAKO IBILBIDEA Beasaingo Ikastolak amaitu ditu Urbialde enparantzan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarako behar zituen 1.200 metroak, 2010eko Lege Dekretura egokitzeko. Herriari begira festa handia antolatu zuen kalejirarekin, musika joz eta dantza eginaz kaleak alaitasunez bustitzeko. Andramendi Ikastolak 2016-2017 ikasturtea 300 ikaslerekin hasiko du, lerro bakarreko ikastola izanen da, eta irakasle kopurua ere handitzekotan dago. Zorionak!•
IÑAUTERIKO IKASMATERIALA 12 € (hiru jokoak)
ehi@ikastola.eus 23
ORIENTAZIOA
LEGAZPI, NATURA ETA BURDINA LOTZEN DUEN SINBOLOA DA. BURDINA DA, BEREIZTEN GAITUENA.
aldizkaria.ikastola.eus
Burdin LEGAZPIN HIRU IBILBIDE
MILA URTEKO BURDIN-HISTORIA ZEHARKATZEKO, UROLA IBAITIK ABIATUTA BAILARARI LOTUTA:
1. GOIAN, ERDI AROA
2. ERDIAN, XIX. menderaino
BURDINOLAREN IBILBIDEA
MIRANDAOLA PARKEA
AIZKORRI-ARATZEKO PARKE NATURALEAN, LEGAZPIN.
•
IKASTOLA 217
BI GUNE: EUSKAL BURDIN MUSEOA ETA MIRANDAOLAKO BURDINOLA
BISITAK ANTOLATUTA “BURDIN HARANAN” BISITAN DATORKIGUNARI ESKAINTZA PLAN BIKAINA PRESTATZEN DIOGU, baita behar duen informazioa eman ere: izan IKASTOLA, TALDE edo FAMILIA. Taldearen ezaugarriak aurretik aztertzen ditugu, eta bere beharretara egokitzen gara: nahia, interesa, maila, herria, hizkuntza. Ingelesez ere aritzen gara, natiboekin. Talde handientzat prezio bereziak ditugu. MIRANDAOLAKO Egun erdiko edo osoko planak. Baita bizpahiru BURDINOLA BISITATZEKO egunetako egonaldiak ere. Eguraldi txarrarekin “B” •Martxan ikusteko: plana. Mirandaolako Parkean, merendero, frontoi, IGANDERO (Aste Santutik aurrera) haur parke, pista joko eta beste. Bisitak egiten ditugu era berean Artzaintzaren Ekomuseora, • Taldeentzako: URTE OSOAN ZEHAR Ogiaren Txokora, baserri historikoetara, Euskal Burdinaren Museora, Lantegira, INFORMAZIO GEHIAGO: Chillidaren lantokira, Langile etxebizitzara, 1950. eskolara, eta HARREMANETARAKO: ikerketa@lenbur.com gehiago.
www.lenbur.com
943.731.895 / 943.730.428
Euskal Herriaren bihotza
LENBUR Fundazioaren eskutik, Euskal Herriko historian atzera egingo dugu Erdi Arotik Industrializaziora, XI. mendetik XXI.eraino, burdinaren garrantziaz jabetzeko. Benetako ondarea da, martxan jartzen dituzten egiazko adibideak dira, ikus eta ukitu daitezke, ez dira audiobisualak. Harrigarria da ikustea Fundazioak nola jaso, zaindu eta mantendu duen orduko tresnak, oraina eraiki dutenak. Familiak, ikastolak, edonork ezagutu ahal dute espreski eurentzat Fundazioak antolatzen dituen bisita zoragarriekin. 3. BEHEAN, XX. mendea
LANGILEEN IBILBIDEA IRAULTZA-INDUSTRIALA, LEGAZPI HERRIAN.
• •
25
ORIENTAZIOA
Liburua “Konfiantzaren Pedagogia” LEINTZ BAILARAKO ARIZMENDI IKASTOLAK “KONFIANTZA PEDAGOGIA” LIBURUA ARGITARATU DU. ORIENTAZIO ATALEAN HONEN BERRI EMAN NAHI, ETA AMAIA ANTERO INTXAUSTI EGILEARI ELKARRIZKETA LABURRA EGIN DIOGU. Hizkuntza erregistro errazean dago idatzita liburua; normalean pedagogia irakurtzeko ohitura handirik ez duenarentzat, eta interes pedagogikoa daukaten gurasoentzat egokia; bai eta Arizmendi Ikastola osatzen duten komunitate osoarentzat ere, irakasle guztiek marko pedagogiko partekatua izan dezaten. Eta nola ez, bada, gainontzeko ikastolentzat ere bai. Oraingoz euskaraz eta gaztelaniaz argitaratu da. Liburu formatua du, ia 200 orrialde ditu, eta badu bereizgarri bat kapitulu bakoitzaren ondotik, “nire oharrak” idazteko orri batzuk baititu norberak bere sintesia egiteko, edo/eta oharrak gehitzeko. Amaia Antero Intxausti, egile nagusia da. Arizmendi Ikastola, Leintz bailarak argitaratuta. Euskarazko eta gaztelaniazko bertsioak daude. Salgai dira: arizmendi.eus-en eta ELKAR saltokietan 19,50 eurotan.
Amaia Antero LEINTZ BAILARAKO ARIZMENDI IKASTOLAKO ZUZENDARI PEDAGOGIKOA DA IKERKETA, GARAPEN ETA BERRIKUNTZA JARDUNAREN ARDURADUNA. GURASOA ERE BADA, ETA KONFIANTZAREN PEDAGOGIAN SINESTEN DU.
“Pertsona konfiantzaz begiratzeko jarrera”
Nola ulertzen duzue Pertsona? Guk pertsona BETETA ikusten dugu: gaitasunez beteta, zailtasunez beteta, beharrez eta ametsez beteta. Klabea da hori. Sinesten dugu pertsonak bere baitan duela behar duen guztia bere burua garatzeko eta zoriontsu izateko. Eta gure hezitzaile egitekoa da horretan bidelagun izatea. Bera, pertsona, protagonista baita, eta gu hezitzaileok, entrenatzaile. Filosofia bat da, beraz, Konfiantzaren Pedagogia? Filosofia bat baino gehiago, esango nuke pedagogia honen abiapuntuan ikuspegi filosofiko jakin bat dagoela. Alegia, pertsona ulertzeko eta begiratzeko modu batetik eraiki dugun esku-hartze mota bat; sinesten dudan hori egunero-egunero praktikatzeko. Bi irudi ditu funtsean: begia, begiarekin pertsonak ikusteko; eta eskua, modu koherente batean esku hartzeko. Gure egite-
26
ulertzea eta lantzea garrantzitsua da pertsona bere osotasunean garatzeko.
Zer da Konfiantzaren Pedagogia? Pertsona ulertzeko eta begiratzeko modu jakin batetik abiatzen den esku hartze mota jakin bat da. “Pertsona” eta “Konfiantza” hitzak azpimarratuko nituzke.
koa da pertsonari bere hezkuntza-ibilbidean laguntzea, bere buruarengan, besteengan eta ingurunean konfiantza izan dezan bere gaitasunak ahalik eta hobekien garatzeko; testuingurua segurua, egokia eta atsegina izan dadin. Nola egiten da hori? Bestearekiko begirada norbere buruarekiko begiradatik hasten da. Eta hori ere ikasi egiten da. Horretarako, ezinbestekoa da nork bere burua ezagutzea, auto-ezagutza, besteei pertsona izaten laguntzeko, nor bere gaitasunetatik, zailtasunetatik, beharretatik abiatuta. Gainera, adimen aniztunetan sinesteak ere laguntzen du. Adimen mota asko daude jokoan, bizitzarako behar di-
aldizkaria.ikastola.eus
renak, batak bestearengan eragina du, gaitasun baten barruan mila azpi-gaitasun baitaude. Zer ekarpen berri du adimen aniztunak aintzat hartzeak? Hasteko, aintzat hartzea bera da berria, izan ere, orain arte, salbuespenak salbuespen, bi adimen mota baino ez dira nagusi izan hezkuntzan, hots, hizkuntzari eta logika matematikoari lotutakoak. Adimen hauek guztiak aintzat hartzeak bi aldaketa garrantzitsu dakartza: ikasleak ikasteko duen estiloari eta moduari erreparatzea batetik, eta bestetik ikasleak dakien hori adierazteko modu desberdinak egon daitezkeela aintzat hartzea. Honen kontzientzia hartzea,
Ikasgelak aldatzen ari zarete, hormak botatzen, espazio zabalak eraikitzen. Zergatik? Espazioak zabalak dira, bai, baina era jakin batean antolatutakoak, metodologia jakin bati jarraituz. Gure planteamendu arkitektonikoa gure planteamendu pedagogikoetara egokitu dugu, zientziatik edan dugu: neska-mutilak espazio zabaletan lasaiago daude; elkar ekintzetan aritzeko leku handiagoa dute; adin ezberdinak nahasteko naturalagoa da; beraien jakin-mina eta esploraziorako interesa ahalbideratzen du. Espazio zabal hauetan, ordea, lasaitasunean egoteko, bakarkako lanean aritzeko zein talde kooperatibo txikietan aritzeko espazioak daude. Espazio berri horietan irakaslearen rola garrantzitsua da. Aldaketa handia egin da, izan ere, irakaslea ez da bere 25 ikasleren erreferente bakarra; kotutoretzak garrantzi handia du. Haur batekiko begirada irakasle batek baino gehiagok dauka, eta neska-mutikoek badituzte erreferentziazko beste irakasle batzuk ere.•
IKASTOLA 217
Laiotz Murua
“Taldelanean oinarritzen da Mondragoneko ikasteko metodologia�
Zergatik aukeratu zenuen MyGADE gradua, eta zergatik MONDRAGON UNIBERTSITATEAn? Egia esan, txikitatik argi izan dut gradu hau ikasi nahi nuela. Unibertsitateak bilatzen nenbilela, Mondragon Unibertsitateak duen eskaintzak harritu ninduen, hau da, lana eta ikasketak batera egiteko aukerak, hori
eta otsailaren erdialdean hasiko gara en-
baitek jakin dezake eta honela, beste baten
izan zen Mondragon Unibertsitatea auke-
presekin lanean. Hasiera batean oso gogorra
laguntzaz, pertsona bakoitzak ezagutza
ratzeko arrazoi nagusia.
dirudi, ez baitugu ia denbora librerik izango,
gehiago izatea lortzen dugu.
nik ez, behintzat. Azken finean, klaseko orNola definituko zenuke ikasteko
duak eta lan orduak gehituz, ordu asko dira
Zein asmo dituzu etorkizunerako
metodologia?
eta horri eguneroko bidaia ere lotu behar
(ikasten jarraitu, lana bilatu, atzerrira
Ikasteko metodologiari dagokionez, talde-
zaio. Honenbestez, ez da erraza izango
joan‌)?
lanean oinarritzen den metodologia du eta
baina gustatzen zaidan zerbait denez, erra-
Etorkizunari dagokionez, asko gustatuko li-
azken finean ikasle guztiak graduarekin ba-
zago egingo dudalakoan nago.
tzaidake atzerrira joatea kanpoko kultura
teratzea lortzen du. Taldelan hauen bitartez,
eta lan egiteko moduak ikusteko, gehienbat
nire ustetan, estilo tradizionalean, hau da,
Zer moduz moldatzen zarete talde
Europa iparraldeko herrialdeetara. Nire us-
ikastea soilik,baina dexente gehiago ikasten
lanean?
tetan, gaur egun, kanpora irten behar baitugu
da eta etorkizun batean beharrezkoak izango
Egia esan, ez gabiltza gaizki. Hasieran asko
kanpoko ezagutzak hona ekartzeko eta hauen
ditugun baloreak ere ikasten ditugu, ikaski-
kostatzen zitzaigun bata bestearekin lan
bitartez gurea duguna indartzeko.•
deekin elkarlanean.
egitea, ez baita erraza ezagutu berri duzun jendearekin lanean aritzea, baina denbora
Praktikaldiak non eta zertaz ari zaren
aurrera joan ahala gero eta hobeto eta erra-
egiten kontatuko diguzu?
zago egiten ari garelakoan nago. Gainera,
Bueno, orain graduko lehen mailan nago
batek ez dakiena agian taldeko beste nor-
www.mondragon.edu/prest