Iks218 w

Page 1

2ur5te

Hezkuntza marko berri bat 0-6 etaparako Haur Hezkuntzarako Ikastolen proiektua abian jarri da


2ur5te

IKASTOLA aldizkariak, hogeita bost urte!

XXIII. JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK

IRAKASLEA BERE LANEAN

Hogeita bost urte bete dira, mende laurden bat, 1991ko martxoaren 1ean IKASTOLA aldizkariak lehen zenbakia argitaratu zuela. Esku artean duzu 218.zenbakia. 25 urte eta gero, gauzak asko aldatu dira, eta aldizkariak berak ere transformazioak izan ditu, bai itxuran eta baita edukietan ere. Egun, gainera, eta 2012tik aurrera, papereko edizioarekin batera edizio digitala ere eskura duzu, irakurle. Bilakaera horretan aldatu ez den gauza bakarra aldizkariaren sortze helburua izan da, duela hogeita bost urte bezala, gaur ere euskal gizartean ikastolen komunitate osoaren bozgorailu izatea baita gure xede nagusia. Horretan dihardugu IKASTOLA aldizkariko lan taldeak. Zorionak denoi!

I

rakasle bezala, Badalonako institutu batean ematen ditu Bigarren Hezkuntzako Lengua castellana eta Literatura klaseak. Hispaniar filologian lizentziatua, pedagogia da Santiago Mollen bizitza eta irakaskuntzarekin batera, prestakuntzan ere jarduten du eredu pedagogikoen, tutoretzaren eta inteligentzia emozionalaren alorretan. Bere ‘Justifica tu respuesta’ bloga oso ezaguna da irakasleen artean.

03

ELKARRIZKETA

06

ERREPORTAJEA

10

IRITZIA

12

IKASTOLAK BANAKA

18

JAIAK

Hezkuntza, diozu, Egitearen Eskolaren eta Izatearen Eskolaren arteko oreka da. Lehenengoa curriculumean dago oinarritua, bigarrengoak lehentasuna ematen die sormenari, berrikuntzari, talentuari eta konpetentzia emozionalei. Nola ezar daiteke oreka hori gelan? Egitearen eskolaren eta Izatearen eskolaren arteko oreka egungo erronka handienetakoa da hezkuntza mailan; nik neuk eta beste irakasle askok egunero gelan aurre egin behar diogun erronka nagusietakoa. Gela hori, eta maiz ahazten dugu hau, edukiz eta prozeduraz gain pertsonez eta emozioez ere betea dago.

SANTIAGO MOLL, Irakasle eta prestatzailea / 05. > XXIII. Jardunaldi pedagogikoak: bigarren lan jarduna HAUR HEZHUNTZA: hezkuntza marko berri bat 0-6 etaparako / 09. > Batxilergo mintegia osatu dute ikastolek Koldo Tellitu, Ikastolen Elkarteko lehendakaria HEZKUNTZA LEGEAREN PREMIAZ

20

ORIENTAZIOA: > Ekogunea. > Moodle plataforma. >Udako asialdi eskaintza.

aldizkaria.ikastola.eus @ikastola_aldizk • IKASTOLA 218 / 2016ko APIRILA EUSKAL HERRIKO KASTOLAK

IKASTOLA 218

Udaberriarekin batera Ikastolen jaiak ate joka.

Izatearen eskolak aukera bat eskaintzen digu arreta, inoiz baino gehiago, gure ikasleengan jartzeko; euren alboan egonez, euren eguneroko jardunean, euren lorpenetan, euren porrotetan akonpainatuz, problemak euren kabuz sormena erabiliz askatzen lagunduz, eta euren abilitateak, euren talentua deskubrituz eta indartuz. Nola lortzen den hori? Metodologia berriak erabiliz lortzen da; esaterako ikaskuntza kooperatiboa erabiliz edota problemetan oinarritutako ikaskuntza erabiliz. Zer oinarri eduki beharko lituzke, zeure iritziz, eskola ideal, perfektu batek? Eskola ideal edo perfektu bat ez da se-


Santiago Moll Irakasle eta prestatzailea

\ “Metodologia berriek aldaketa ekarri dute irakasteko moduan, gai direlako gelan denbora eta espazioa eraldatzeko�

Irakasle, prestatzaile eta blogari ezaguna da Santiago Moll (Menorca, Herrialde Katalanak, 1973). Ikastolen aurtengo jardunaldi pedagogikoen bigarren lan jardunean hitzaldi eta tailer bana eskainiko ditu, heldu den apirilaren 20an, Gasteizko Goiuri jauregian. Hezkuntzaz, irakaslearen rolaz eta Egitearen Eskolari eta Izatearen Eskolari buruz hitz egin dugu harekin.

3


XXIII. JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK

IRAKASLEA BERE LANEAN “Egungo eskolaren arazo nagusietako bat da lidergo kontzeptuaren benetako esanahia ez duela ulertu edo gaizki ulertu duela. Tamalez, lidergoa botereari lotu zaio, autoritateari lotu beharrean. Boterea eman egiten baita, autoritatea, aldiz, irabazi egin behar da. Gelan autoritatea nola irabazi, hori da, zalantzarik gabe, egun irakasleriak erantzun behar dion galdera nagusietako bat�.

kula gauzagarri izango hezkuntza komunitate osoaren adostasunik gabe. Irakasleria, familia eta ikasleria dira eskola eraldatzeko hiru ardatz nagusiak. Eta hiru habe hauen adostasunerako ezinbestekoa da zuzendaritza taldeen inplikazioa eta haien lidergo edo gidaritza. Era guztietako diziplinak eta abilitateak, eta gero eta gehiago, behar dira egungo gizarteak aurrera egin dezan. Zeintzuk beharko dituzte gure seme-alabek, zure ustez, etorkizunean? Abilitate eta konpetentzia zenbait nabarmenduko nituzke nik: norbere emozioen kontzientzia hartzea, enpatia, auto-kontrola, auto-estimua, auto-motibazioa, baikortasuna, erantzukizuna, zoritxarrei aurre egiten jakin eta haietatik indartuta ateratzeko gaitasuna, adierazpen-gaitasuna, gatazken konponketarako abilitatea, helburu errealistak jartzen jakieta eta erabakiak hartzen jakitea. Abilitate hauek garatzeko arazorik handiena da ia gehienetan ikasgaien curriculumetatik kanpo uzten dituztela, eta hondar-ale gisa irakasten direla tutoretza orduetan

aldizkaria.ikastola.eus @ikastola_aldizk •

edo hautazkoetan. Eta hori gertatzen da zailtasun handia dagoelako abilitate bat kalifikatu ahal izateko eduki edo prozedura batekin egiten dugun modu berean. Garai berriek irakaskuntzan eta ikaskuntzan aldaketak egitea behartu dutela esan ohi da. Irakasleen egitekoa aldatu egin behar dela. Egitez, gainera, aldaketa hori ematen ari da. Norat jo behar du egiteko horrek? Denbora batetik hona sortu diren metodologia berriek aldaketa ekarri dute irakasteko moduan, gai direlako gelan denbora eta espazioa eraldatzeko, eta apustu egiten dutelako heziketa inklusiboaren alde, taldean lan egitearen alde, eta problemen ebazpenen alde. Baina metodologia honek hezitzaileen jarrera proaktiboa behar du, hau da, hezitzaileek euren konfort eremutik irten egin behar dute. Zeintzuk izan beharko lirateke aldaketa horren zutabeak? Zutaberik nagusiena formaziotik abiatu beharko litzateke, ikaskuntza berrien lorpenetik. Egin beharrekoa da gehiago ikastea hobeto irakasteko.

Zein baliabide ditu irakasleriak jauzi hori egiteko? Teknologia berrien defendatzaile sutsua naiz; haiek erreminta gisa, ikaskuntzaren erraztaile gisa erabiltzea defendatzen dut, eta sinesten dut oso lagungarri direla. Teknologia berriek irakasle bati lagundu eta erraztu egin behar diote irakasle hobea izaten. Teknologia berriek hain zuzen ere ahalbidetu egiten dutelako gelan denbora eta espazioa eraldatzen, eta hori gakoa da, elkarrizketa honen hastapenean aipatzen genuen Egitearen Eskolaren eta Izatearen Eskolaren arteko orekan. Irakaskuntza/ikaskuntza moduaren errotikako aldaketa ematen ari dela esan genezake, baina irakasleriaren prestigioa une txarrean dagoen puntu batetik abiatuta. Galdera, beraz, litzateke nola berreraiki irakasleriaren lidergoa egoeran honetan? Egungo eskolaren arazo nagusietako bat da lidergo kontzeptuaren benetako esanahia ez duela ulertu edo gaizki ulertu duela. Tamalez, lidergoa botereari lotu zaio, autoritateari lotu beharrean. Boterea eman egiten baita, autoritatea, aldiz, irabazi egin behar da. Gelan autoritatea nola irabazi, hori da, zalantzarik gabe, egun irakasleriak erantzun behar dion galdera nagusietako bat. Ikastolek apirilaren 20an Gasteizen antolatutako jardunaldi pedagogikoan gai hauei buruz hitz egiteaz gain, denbora kudeatzeko tailer bat ere emango duzu. Zer ikasi ahal izango dugu tailer horretan? Tailer honetan ideia hau defenditzen ahaleginduko naiz: denbora kudeatzea denbora galtzea dela. Izatearen Eskola ez baita denbora kudeatzetik abiatzen; denbora eraldatzetik, iraultzetik abiatzen da. Denbora ez da arazo gisa ikusi behar; aitzitik aukera baten moduan hartu behar da, hura eraldatuta, esan ahal izan dezagun, argi eta ozen, bizitza honetan, besterik gabe, zoriontsu izan garela.•

4

IKASTOLA 218


Jardunaldi pedagogikoak: Bigarren lan jarduna. Irakasleak ahalduntzeko bideak aztergai, apirileko jardunaldian. Zergatik da hain funtsezkoa irakasleen jarduna? zer behar du irakasle on batek bere ahalmen guztiak garatzeko? Irakaslearen lana eta bere garrantzia erakustea du xede aurtengo jardunaldi pedagogikoen bigarren lan jardunak. Apirilaren 20an izango da, Gasteizko Goiuri jauregian. LEHENBIZIKO JARDUNALDIAN ESKOLA JAZARPENA ETA “KiVa” PROGRAMA JORRATU BAZIREN, AURTENGO JARDUNALDIEN BIGARREN LAN JARDUNA IRAKASLEAREN FIGURAREN INGURUAN ARDAZTUKO DA. IRAKASLEA AHALDUNTZEA XEDE. AHALDUNDU, BERE EGITEKOA HOBETO EGITEKO. Ohi bezala, gaian aditu diren pertsonak euren esperientziak kontatzeko gonbidatu dira jardunaldi honetara. Horietako bat da Santiago Moll, irakasle eta

irakasle prestatzailea eta hezkuntza gaietako blogari ezaguna. Mollek ‘Lidergoa ikasgelan’ izeneko hitzaldia emango du goizean, eta arratsean, berriz, tailer bat emango du denboraren kudeaketari buruz. Enrique Zuazuak berriz, ‘Irakasten ikasten’ hitzaldia eskainiko du. Zuazua matematikari ezaguna da, eta katedraduna Madrilgo Unibertsitate Autonomoan.

SANTIAGO MOLL EN LA PRÓXIMA JORNADA PEDAGÓGICA DE LAS IKASTOLAS Hablamos sobre el empoderamiento del profesor y de la transformación de la Escuela del Hacer a la Escuela del Ser con Santiago Moll, profesor, formador de profesores y blogger conocido. Moll participará en la próxima jornada de trabajo dentro de las jornadas pedagógicas de las ikastolas. Será el 20 de abril, en el palacio Goiuri de Gasteiz.

Irakaslea eta ikastola, bien arteko loturari buruz arituko da, berriz, Irene Larraza, Tolosako Laskorain ikastolako lehendakari gisa. Horrezaz gain, praktika on eta tailer gehiago ere egongo dira. Enprendizaia edo ekintzailetasunaren inguruan hainbat ikastolaren esperientziak ezagutuko dituzte parte hartzaileek. Bakarkako tutoretzari buruzko esperientzia kontatuko dute, berriz, Ordiziako Jakintza ikastolako ordezkariek. Apirilaren 20an izango da lan jarduna, goiz eta arratsaldez. Apirilaren 15ean amaituko da matrikulatzeko epea.•

ENTRETIEN AVEC SANTIAGO MOLL Nous avons évoqué avec Santiago Moll, professeur, formateur et célèbre blogueur, le pouvoir de l'enseignant et la transformation de l’École du Faire en l’École de l’Être. Moll participera au prochain atelier de travail dans le cadre des Journées pédagogiques des ikastola qui se dérouleront le 20 avril au Palais Goiuri de Gasteiz.

5


HAUR HEZKUNTZA

HEZKUNTZA MARKO BERRI BAT

0-6 O K A R A ETAP

Ikastolen Elkartea Haur Hezkuntzarako Hezkuntza marko propio bakarra garatzen ari da ikastola guztientzat.

EHI

KO PEDAGOGIA ARDURADUN ABEL ARIZNABARRETAK ETA HAUR ETA LE HEN HEZKUNTZAKO ARDURADUN BELEN BAZ TARRIKAK EMAN ZITUZTEN MARKOAREN GARA PENEAN EGITEN ARI DIREN URRATSEN BERRI. Ikastolen erronka, etapaz etapa euskal curriculuma garatzea da. Horrek eskatu die egitea planteamendu oso bat, dagoeneko Lehen eta Bigarren Hezkuntzan garatzen ari den curriculum proiektuarekin koherentziaz eta etapa honek dituen berezitasunak kontuan hartuz, marko pedagogiko berri bat egiteko erronkari heldu dio Ikastolen Elkarteak Urte batzuk badira Ikastolen Elkarteak, ikastola batzuekin elkarlanean, asmo honi heldu ziola. Batetik, psikologiak, pedagogiak eta neuro-zientziak azken urteotan hezkuntzari egindako ekarpenak kontuan izanik, eta, bestetik, ikastola batzuek Haur hezkuntzako proiektua hobetzeko egindako ibilbidea kontuan hartuz, prozesu eraldatzeari ekin zion EHIk. Horretarako berariaz antolatutako Jardunaldi Pedagogikoetatik ateratako ondorioak kontuan hartuta jarri zuen prozesu hori abian. Iragan ikasturtean,

6

berriz, hasi zen lantzen Ikastolen Elkartea Haur Hezkuntzarako marko berria, Mondragon Unibertsitateko Huhezi fakultateko hainbat aditurekin elkarlanean. Baina ez ziren hutsetik abiatu. Dagoeneko Haur Hezkuntzan berrikuntzak sartzen ari diren hainbat ikastolaren esperientzietan oinarritu ziren. Hain zuzen ere, maila batean edo bestean, sei ikastolaren espe-

Hego Euskal Herriko ikastola guztietako 150 ordezkari inguru hurbildu ziren Donostiara iragan martxoaren 9an egin zen aurkezpen ekitaldira, Haur Hezkuntzarako proposamenak piztu duen interesaren seinale.

IKASTOLA 218


rientzia aztertu zituzten: Aranzadi, Arizmendi, RM Azkue, Ikasberri, Kurutziaga eta Txintxirri ikastolenak. Horietako hiruk (Aranzadik, Azkuek eta Ikasberrik) Haur Hezkuntza etapan martxan dituzten proiektuen berri ere eman zuten Donostiako saioan. Lanketa horretatik oinarrizko marko bat osatu zuten EHIko eta Huheziko adituen artean, Haur Hezkuntzako etapak duen garrantzia aldarrikatuz, haurraren garapena eta eskaini behar zaion testuingurua oinarri hartuta. Teoría eta praktika uztartzen dira marko horretan. Aipatutako ikastoletan bideoen bidez eta elkarrizketen bidez jaso zen egun egiten ari dena. Baina oinarrizko dokumentu hori, Ikastola guztientzat Haur Hezkuntzarako izango den curriculum proiektuaren oinarria izango den dokumentua osatzeko prozesua abian da. Konpetentzietan oinarritutako Hezkuntzako ereduarekin eta gure izaerarekin bat datozen irizpideekin bat eginez. Datorren maiatzeko Zuzendarien Mintegirako prest eduki nahi da dokumentu hori, eta hortik aurrera ikastolen ekarpenak jaso nahi dira. Gainera, ikasturte honetan bertan dagoeneko hasi nahi da dokumentu horretan oinarritutako prestakuntza ematen. “Hau abiapuntu bat da marko bat osatzeko eta gero ikastola bakoitzak bere proiektu propioa abian jartzeko, horretarako EHIk behar den prestakuntza, aholkularitza eta tresna egokiak eskainiko dizkie ikastolei”, laburbildu zuen Abel Ariznabarretak.

HAZIAREN METAFORA Haur Hezkuntzarako ikastolen hezkuntza eta curriculum proiektuaren zertzeladak eman zituen, bestalde, EHIko Curriculum arduradun Mikele Aldasorok. Zertzeladak, oraindik erabat itxi gabe dagoelako. “Nola ikusten dugu haurra?”, galdetuz abiatu zuen azalpena Aldasorok: “Ernetzen ari den hazi bat bezala ikusten dugu. Berez dakar landare bat izateko behar duen guztia. Hazte prozesu horretan zenbat ur hartzen duen, zenbat argi… horren arabera modu batera edo bestera haziko da. Horregatik, hazi bakoitzari arreta jarri behar zaion moduan, haur bakoitzari arreta jarri behar zaio”. Konpetentzietan oinarritutako euskal curriculumarekin koherentzian egin nahi bada HHko markoa, konpetentziak ere agertu beharko dira, baina konpetentziez hitz egin ahal liteke HHn? Mikele Aldasorok

Abel Ariznabarreta: “Hau abiapuntu bat da marko bat osatzeko eta gero ikastola bakoitzak bere proiektu propioa abian jartzeko, horretarako EHIk behar den prestakuntza, aholkularitza eta tresna egokiak eskainiko dizkie ikastolei”.

Jardunaldiaren une batzuk: hezitzaileak aretoan, eta Abel Ariznabarreta eta Mikele Aldasoro euren hitzaldien une banatan.

7


HAUR HEZKUNTZA berak egin zuen galdera eta berak eman zion erantzuna: “Etapa honetan ere beti hitz egin da konpetentziaz; beste hitz bat, beste adiera bat emango genion, baina konpetentziak beti egon dira presente”. Orduan, zein da etapa honi jarri behar zaion xedea? “Gainerako etapetan lantzen jarraituko dituen oinarrizko konpetentziak garatzen hastea, edo haien garapenerako oi0narriak jartzea”. Helburua, beraz, haurrari testuinguru aberatsak eman, egoera desberdinak jarri eta egoera horietan modu konpetentean jokatzen irakastea izanik, gakoa haurrari konpetentzia desberdinak garatzen joateko eta eskuratzen dituenak integratzeko aukera emango dioten gune eta egoera esanguratsuak identifikatzea edota sortzea izango da, Aladasorok azaldu zuenez. HHko hezkuntza curriculum proiektuaz gain, kalitatezko Haur Hezkuntzarako oinarrizko beste baldintza batzuk ere aipatu zituen Aldasorok: — — — — — — —

Espazioen antolaketa: espazio zabalen aldeko hautua. Materialak askotarikoak eta balio anitzekoak izatea. Arreta berezia ematea alderdi emozionalari. Haurraren ekimenaren eta lan gidatuaren arteko oreka. Hizkuntza aberatsa erabiltzea; gero eta hobeto hitz egiten ikasteko egoerak sortzea. Haur bakoitzari arreta jarri eta eskaintzea. Haur bakoitzaren garapenaren jarraipena egiteko ebaluaziorako erreferenteak eta tresnak edukitzea (ebaluazio hezigarria). Guraso zein komunitatearekin elkarlana (ikastola irekia).

“Gure emozioak bideratzen hasi behar dugu haurraren emozioak ezagutzeko”

BERRIAREN 0-6 ETAPARAKO IKASTOLEN HEZKUNTZA MARKO ENEKO HAUR DAGO DA XAN MART UTA ZIRRIBORROA OINARRI HART 9ko aren Martxo GIA. MINTE N AILEE IZATZ DINAM HEZKUNTZAKO OZAk eta MEND M MIRIA aurkezpenean mintegi honen berri ere eman zen. Haur eko Elkart len Ikasto nak. azalpe n IRATXE RAMIREZek eman zituzte • Ibaizabal . dunak ardura ako honet i minteg eta dira ariak Hezkuntzako teknik 75 hezitzailerekin. ikastolan elkartu ziren lehenbiziko saioan 42 ikastolatako letan ere ikasto arako horret baina “Aldaketa eskatzen ziguten ikastolek, zuten. azaldu , ziren” behar nak pertso zuten aldaketa hori bultzatuko Haur Horretarako sortu zuten dinamizatzailearen figura. • Eta . gakoa hitz da oa emozi Hezkuntzan gaur egun eta ETAPA 0-6: emozioak dira, baita ere, protagonista Mendozaren oak UN MARCO PARA Ramirezen saioetan. Emozioez hitz egiten dute, emozi en garatz nola eta den LAS IKASTOLAS a kudeatzen dituzte. “Haurra nolako o. jakitek Ikastolen Elkartea está dugun behar aldatu zer jakin, den den; haurra zer elaborando un marco para la zuten. azaldu dira”, nak pertso ko beteri oz emozi k haurra Eta etapa 0-6, en coherencia con nik Eta zer da aldatu beharreko lehenbiziko gauza? “Lehe el currículum diseñado para la Gure . aileok hezitz dugu, behar eta behin geuk aldatu educación primaria y tzeko, emozioak bideratzen hasi behar dugu haurra ezagu secundaria obligatorias. Este ileen izatza proyecto fue presentado el haurraren emozioak ezagutzeko”. • Dinam , pasado marzo en Donostia, en mintegian “sentikortasuna pizten” ari dira: ukitu, jolastu atzea azaler oak un auditorio lleno, debido al emozi egin… barre u, hunkit dantza egin, n interés creado por este dute helburuetako bat. “Horrekin lortu nahi da bizitza proyecto como a la necesidad a, biluzte , izatea geu gu eta daramagun maskara erantzi de las ikastolas de dar un paso nor ua helbur Baina • o”. hastek n bizitze gure emozioekin significativo en esta etapa den ahaztu gabe. “Haurra da helburua”. • escolar.

Ikasberriko ordezkariak eta Aranzadiko eta RM Azkuekoak HHn egin dituzten berrikuntzen berri ematen.

8

LETAKO ARANZADI, RM AZKUE ETA IKASBERRI IKASTO HONETAN. ORDEZKARIEK ERE HITZ EGIN ZUTEN SAIO uen berri ere Haur Hezkuntza etapan martxan dituzten proiekt aldaketa eman zuten hiru ikastolek. Nondik abiatu ziren gaur egun egiteko, eta aukeratutako eredutik nola iritsi diren bat gauzatzeko eskaintzen dutenera. Hain zuzen ere, aldaketa untza lidergoa eta inplikatuen parteaidetza eta prestak etako ikastol hiru zuten rratu azpima direla stekoa ezinbe ordezkariek Donostiako saioan.

0-6 ANS : PROJET DU CURRICULUM Ikastolen Elkartea élabore actuellement un cadre pour les 0-6 ans, en cohérence avec le curriculum du Primaire et du Secondaire. Ce projet a été présenté en mars dernier à Donostia devant une salle comble. Cette présentation a suscité un vif intérêt et a montré la nécessité pour les ikastola d'approfondir le contenu du curriculum pour cette tranche d'âge.

IKASTOLA 218


aldizkaria.ikastola.eus

BATXILERGO MINTEGIA OSATU DUTE IKASTOLEK

@ikastola_aldizk •

Batxilergo mintegia behar batetik sortu da; azken aldian hezkuntzaren etapa horretan, ikasleak derrigorrezko hezkuntzatik unibertsitaterako bidean jartzen dituen etapa horretan, iragarri diren aldaketen aurrean prest egoteko talde bezala. Behar batetik sortu arren, ordea, geratzeko sortu da.

E

TAPA HORRI DAGOZKION GAIEI BURUZ HITZ EGITEKO IKASTOLEK ERAKUTSI DUTEN GOGOARI ERANTZUN EGIN NAHI IZAN ZAIO IKASTOLEN ELKARTETIK, ETA BATXILERGO MINTEGIA OSATU DA IKASTURTE HONETAN. Euren zentroetan batxilergoa eskaintzen duten Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ikastolak ari dira parte hartzen. Kezkak eta proiektuak partekatu eta etorkizuneko erronkei elarrekin aurre egitea,

horiexek, besteak beste, dituzten xedeak. IKASTOLA aldizkaria mintegiaren saioetako batera joan zen. Durangoko Kurutziaga ikastolan bildu ziren, eta une honetan Batxilergoko curriculumari dagozkien gaiak jorratu zituzten saio horretan. Aretoa lepo beterik zegoen. Saio honetan, lehenbizikoan bezala, Batxilergoa duten ikastoletako zuzendarien eta arduradunen partaidetza oso handia izan baitzen. Batxilergoa arautuko duen Eusko Jaurlaritzaren

EROSKI ARRASATE Musakola auzoa / 20500 ARRASATE-MONDRAGON

943 711 030

dekretuaren zirriborroak sortu dituen kezkak argitzera joan ziren Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Batxilergoko ikuskatzaileen buru Javier Granja, eta Gipuzkoako lurraldeko ikuskatzaileen buru Jose Antonio Fernandez. Kezka ia guztiei erantzun zieten bi arduradunek. Eta erantzuterik izan ez zutenei, berriz, gauzak nondik nora joan daitezkeen azaldu zuten, selektibitatea eta errebaliden auzian, adibidez. Ia bi orduz egon ziren azalpenak ematen, bai Batxilergoari buruz, baina baita

DBH 4ko antolaketaz ere. Ikastolek Ikastolek eta Ikastolen Elkarhezkuntzako teak zinez eskertu zituzten etapa horretako Granjak eta Fernandezek emandako azalpenak. gaiei buruz hitz Curriculumarekin zerikuegiteko erakutsi sia duen beste gai bat ere jorratu zuten Ikastolen Elkar- duten gogoari teko curriculum arduradun erantzunez osatu Mikele Aldasororekin. Derridu Ikastolen gorrezko hezkuntzarako Elkarteak ikastoletan diseinatutako curriculumarekin koherenBatxilergo tzian (konpetentzietan mintegia. oinarritutakoa) batxilergorako curriculumak eduki beharko lituzkeen ezaugarriak azaldu zituen Aldasorok.• Jose Antonio Fernandez eta Javier Granja, Batxilergoa duten ikastoletako zuzendariekin.

EROSKI GARBERA / Garbera Merkatal zentroa Altza auzoa / 20015 DONOSTIA

943 394 875

9


IRITZIA KOLDO TELLITU MEJIA

HEZKUNTZA LEGEAREN PREMIAZ G

URE HEZKUNTZA SISTEMARI ERAGITEN DIOTEN HAINBAT GAI HEDABIDEETAN IZAN DIRA AZKEN ASTEOTAN. Kanpo eta barne ebaluazio probak direla, atzerriko jatorria duen ikasleriaren eskolatzea, eskola jazarpena, curriculum dekretuak, matrikulazio kanpaina, bereziki Nafarroakoa, baita eskoletako jangelak ere, gai guztiek leku nabarmena izan dute. Hitz egin da, baita ere, hezkuntza itunen eredua berrikusteaz, ikasleen onarpen irizpideen aldaketaz, matrikulazio bulego bakarra eratzeaz eta egungo hizkuntza-ereduen sistema aldatzeza. Azken asteotan bezala, aspaldian hezkuntza gaiak foku mediatikoaren erdigunean daude, eta, hezkuntza eragile garen aldetik, pozten gara, uste dugulako hezkuntza gaiak oso garrantzitsuak direla eta duten garrantziaren araberako lekua izan behar dutela hedabideetan. Eta hezkuntza legeak. Zer esan hezkuntza legeez? Zenbat idatzi ote da LOMCEri buruz, edo Falloux Legearen ondorioei buruz? Eusko Jaurlaritzaren balizko hezkuntza lege baten egitasmoari buruz ere idatzi izan da‌ baina aspaldian ez dago haren berririk. Ez da hedabideetan ageri; ez dute erakunde, eragile, sindikatu, alderdi politikoetako ordezkariek aipatzen. Bat-batean ez dago interesik hura aipatzeko. Eta harrigarria da, zerrendatu ditudan gai horiek eztabaidaren erdigunean egoteak ageriago egiten baitu euskaldunok geure hezkuntza sistema propioa garatzeko dugun beharra. Hezkuntza sistema propioa behar dugu, baina hori jauzi bakar batean

10

IKASTOLA 218


LA NECESIDAD DE UNA LEY DE EDUCACIÓN El presidente de Ikastolen Elkartea, Koldo Tellitu, analiza los temas candentes en materia de educación en este artículo de opinión. Llega a la conclusión de que los problemas actuales en esta materia no hacen más que acrecentar la necesidad de una ley que regule el sistema educativo en su conjunto. Es por ello que pide que no se demore más el proceso de elaboración de una ley de educación para Araba, Bizkaia y Gipuzkoa, tal como lo prevé el proyecto Heziberri 2020 del Gobierno Vasco. NÉCESSITÉ D'UN LOI SUR L'ENSEIGNEMENT Koldo Tellitu, président de Ikastolen Elkartea, analyse dans cette tribune les thèmes brûlants en matière d'enseignement. Il arrive à la conclusion que les problèmes actuels ne font que confirmer l'impérieuse nécessité d'une loi régulant le système d'enseignement dans son ensemble et réclame au plus vite une loi sur l'enseignement pour Araba, Bizkaia et Gipuzkoa, comme le prévoit le projet Heziberri 2020 du Gouvernement Basque.

aldizkaria.ikastola.eus @ikastola_aldizk •

lortuko ez dugunez, hara eramango gaituzten urratsak egin behar ditugu. Ikastolontzat, argi dago, une honetan helburu hartara eramango gaituen urrats esanguratsua da Eusko Jaurlaritzak Heziberri 2020 egitasmoan hirugarren faserako utzitako Hezkuntza Legearen onarpena. Heziberri 2020 oraindik aipatzen baita, baina azken aldian hura bertan behera uzteko eskaerak baino ez dira entzuten. Osotasunaren lekuan zatia hartuz, Heziberri 2020 egitasmoa curriculum dekretuetara mugatzen dute. Horregatik, ez dute argi adierazten, edo nahita ez dute argi adierazi nahi, Heziberri 2020 bertan behera uzteko eskatzen ari direnean zer ari diren eskatzen: curriculum dekretuak bertan behera uzteko, edo Heziberri 2020 osotasunean bertan behera uzteko, alegia, dekretuekin batera, hezkuntza eragile guztien onespena jasotako marko pedagogikoa ere bai, eta baita oraindik abiatu gabeko hezkuntza lege baten egituratze prozesua ere. Ikastolok, aitzitik, osotasunean baino ez dugu ulertzen Heziberri 2020. Eta osotasunean ematen diogu balioa, geure egin genuen marko pedagogikoarekin, curriculum dekretuekin eta hezkuntza legearekin. Eta bai, curriculum dekretuek, marko pedagogikoak ez bezala, kezka eragin digute, eta salatu genuen jendaurreko agerraldi batean. Zehazki, curriculum dekretuei hiru kritika nagusi egin genizkien: kritikatu egin genituen ikasleen irteera profilerako ez zutelako aintzat hartzen Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratua; kritikatu egin geni-

tuen euskal dimentsioaren trataera behar beste ez dutelako jasotzen; eta kritikatu egin genituen LOMCErekiko menpekotasun gehiegi azaltzen dutelako, harekiko erreferentzia gehiegi egiten dutelako.

Osotasunean baino ez dugu ulertzen Heziberri 2020. Eta osotasunean ematen diogu balioa, geure egin genuen marko pedagogikoarekin, curriculum dekretuekin eta hezkuntza legearekin.

Heziberri 2020an Eusko Jaurlaritzak planteatu zuen ibilbide orrialdean azkenerako utzi zuen hezkuntza lege baten onarpena, ohikoena lehenbizi hura garatzea zatekeenean, eta haren bitartez garatu alor desberdinetako araudiak (ebaluazioa, curriculuma, eskolatze egoera bereziko ikasleria…). Guk aspaldi esan genuen, azken faserako utzi beharrik ez zegoela, beste bi puntuak garatzen ari ziren bitartean paraleloan ireki zitekeela legerako lan ildoa, legegintzaldi hau amaitzerakoan legearen garapena oso fase aurreratuan utzi ahal izateko. Ez genuen lortu hala izan zedin. Baina, orain, faseari ekin behar zaionean, ez gaude prest aukera galtzen uzteko.

Lehenik eta behin hautsi egin nahi dugulako Espainiako eta Frantziako hezkuntza sistemek gurean txertatutako publiko/pribatu dikotomia zaharkitua; eztabaida hori behingoz gainditu, eta Hezkuntza Zerbitzu Publikotik abiatuta marraztu nahi dugu etorkizuneko hezkuntza sistema. Lege bat behar dugulako guretzako nahi dugun hezkuntza sistema definitu eta besteak beste gai hauek zehazteko: aukera berdintasuna eta ekitatea, euskaran

ardazturiko hezkuntza eleanitzaren aukera, konpetentzia digitalaren garapena, ikastetxeen ebaluazioa, edota benetako doakotasuna eta aukera berdintasuna ahalbidetzen duen finantzazio eredu ekitatiboago bat, esate baterako.

Bai, badakigu zailtasunak egongo direla, bereziki gure sistemarentzat nahi dugun Hezkuntza Zerbitzu Publikoaren eredua definitzeko orduan, baina ez gaude prest zailtasunen eta eztabaida partzialen aurrean amore eman eta atzerapen gehiago onartzeko. Aitzitik, gai hauek guztiak lehenbailehen eztabaidatu behar ditugu. Eta horretarako beharrezkoa dugu Eusko Jaurlaritzak determinazio gehiago izatea bereak diren proposamenak aurrera ateratzeko orduan. Hori guztia aintzat hartuta eskatzen dugu Heziberri 2020 egitasmoaren garapen osoa, alegia, osotasunerako falta den hezkuntza legearen inguruko prozesua abian jartzea, atzerapen gehiago gabe, determinazio osoz. Lege horrek eraman beharko gintuzke hain zuzen, hezkuntza sistema osoa arautzera eta barne biltzera, esan dugun bezala Hezkuntza Zerbitzu Publikoan oinarrituta, eta gaur egun ditugun arazo eta erronka horiei guztiei egoki erantzuteko moduan. Ez gaitezen despistatu, ordea, eta ez gaitezen galdu arazo partzialen gaineko eztabaidan. Ez dezagun gal hezkuntza sistemaren auto-erregulazioan urrats esanguratsuak egiteko aukera hau.•

11


IKASTOLAK

Enkarterriko azokak oso ezagunak dira, eta Balmaseda, Zalla eta Gueñeseko janarikoak tradizio handikoak, asterokoak, garaiko produktu freskoaz hornitutakoak. Naturan zer, noiz eta nola erein ikasteak garrantzi itzela du.

ZUBI ZAHARRA IKASTOLA

BARATZA IKASTOLAKO GOIKO SOLAIRUAN Mungiako Garaia kooperatibarekin jarri dira lanean, ikasleek eskura izan dezaten lurraren ezagutza, naturarekin harreman zuzena, eta ikastola bertan ikas dezaten letxugak, tipulak edo perejila landatzen, nola hazten diren ikusten eta, heldutakoan, etxera eramaten. 52x37 zentimetroko lur eremuak dira, bata bestearen ondoan jar daitekeena, behar adineko ongarri daramate, erein lanak ez dira zailak, hori bai mimatu eta ureztatu egin behar dira behar duten bakoitzean.•

Ikastolak 1998an ospatu zuen aurreko Ibilaldia. Ikastola etorkizunari begira dago gogoz pedagogiari ate berriak zabaltzeko.

LARRAMENDI IKASTOLA

IKASLEEN EKARPENAK BILDU DIRA IBILALDIA 2017RAKO Batxi 1 eta 2ko ikasleek hartu dute parte saio bakanetan euren iritziak emateko, datorren urteko Ibilaldiak nondik norako izan beharko luken adierazteko. Maiatzaren 30etik aurrera zabalduko da lau haizetara leloa eta logoa. Horiek zehazteko bilera ezberdinak antolatu dira ikastolan ekarpenak egin nahi izan duten guztiei zabalik. Ilusioa piztu da jaia antolatzeko.•

12


“aldizkaria.ikastola.eus” web gunean duzu, irakurle; bertan informazioa osatuagoa aurkituko duzu paperean argitaratutakoa baino. >>

aldizkaria.ikastola.eus @ikastola_aldizk •

ABUSU IKASTOLA

FALLAREN MAITASUN SORGINDUA OBRA MOLDATZEN IKASTOLAN “Adoptatu musikari bat” proiektuan ari gara parte hartzen DBH-3ko ikasleok Bilboko Orkestra Sinfonikoak (BOS) antolatuta. Ara Cividian, BOSeko biola jotzailearekin batera Fallaren Amor Brujo/Maitasun sorgindua interpretatzen ari gara, gure bertsioa egiten, gorputz perkusioarekin, gelako musika-tresnekin, dantzarekin. Izan ere BOS eta Victor Ullateren balletak ari dira obra honetan, eta zeinen zortea izan dugun euren entsegu orokorra ikusi ahal izan dugula Euskalduna Jauregiko areto nagusian Carmen Linares cantaora ere bertan zegoela. Imajina zaitezte, halako sala handian 80 ikasle eta 8 irakasle baino ez garela izan entsegu orokorra ikusten, jantzi, efektu, irudi, argi eta guztiarekin! Gure emanaldia maiatzaren 16an izango da, BBK-ko aretoan, eta bertan lau ikastetxe (gure ikastola tartean) lau musikari adoptatuekin arituko gara.• Egitasmoak bost fase ditu: lana aurkeztea eta BOSeko musikariekin prestatzea. Irakasleak ikasleekin lantzea proiektua ikasgelan. BOSeko musikariak ikasleekin sormen-fasea garatzea. Ikuskizunaren entsegu orokorrean gozatzea. Eta, ikasleen emanaldia antolatzea.

Erreserba naturala, Leireko mendi katearen inguruan, hegaztien paradisu, saiaren bizileku. Ikastolarekin bisitan joanez gero, Arangoitiko Ikastola polita duzue ikusteko.

IBAIALDE IKASTOLA

NATURAN JOLASTUZ IKASI

Txango berezia egin dute Lodosako ikasleek Lunbierreko arroiara (1.300 metro luze da, Irati ibaiari jarraituz, harkaitz zorrotzak ditu, hormarik altuenak 150m) bertako naturaz gozatzeko eta ikasteko. Udaberri aurreko elurrak harrapatu zituen ingurua polit-polita izaki. Natura lotan bazegoen ere, aukera izan zuten hango bizilekua aztertzeko eta horretaz jabetzeko; baita etxera itzuli aurretik, bola zuriekin jolasteko ere.•

URRETXINDORRA IKASTOLA

BILBO BERRIAN BERE NEURRIKO LEHEN HEZKUNTZA Mirabilla auzoan, ikastolaren lehengo jolastokian lurperatu dute lehen harria eraikin berria altxatzeko, Lehen Hezkuntzarako. Ekitaldi xumea izan da, ikastola barruko kontsumorako. Harriaren ordez kutxa izan da, ikasle bakoitzeko marrazkia edo-eta hitzak sartuta. DBHko ikasleak arduratu dira gelaz gela hori antolatzen eta jasotzen, guztien desioak biltzen. Eraikin zabal eta moderno berria lau espaziotan banatuko da. Lehenengo solairuak hartuko du kirol erabilera anitzetarako estalitako pista. Bere gaineko bi solairuetan egongo dira punta-puntako ikasgelak, ekitaldi aretoa eta erabilera ezberdinerako gelak. Teilatuari ere irteera berezia emango zaio, bertan joango baita hiri-ortu ekologikoaren proiektu berritzailea.•

Gurasoak, ikasleak eta ikastolako langileak elkartu dira ekitaldian, euriagatik frontoi azpian. Bertsoek, dantza eta kantek berotu dute giroa, eta kalejiran hurbildu dira eraikin berria altxatzen hasi diren eremura, pozez gainezka.

IKASTOLA 218

13


IKASTOLAK

ANDRAMARI IKASTOLA

DBHRAKO INAUGURATU DU ERAIKIN DOTOREA Aurten 50 urte betetzen dituen Andramari Zornotzako ikastolak 2005ean egin zuen bigarren lerroa martxan jartzeko apustua, horra hor eraikin berriaren zergatia. 1.688,81m²ko ditu, hiru solairuko eraikin zabal eta argitsua. Lehenengo solairuan bulegoak, laborategia eta liburutegia daude, kristalen bidez edozein lekutara begirada botata natura baino ez dela ikusten. Bigarren eta hirugarren solairuan gelak eta tutoretzak. Andramarik apustu berezia egin du musika, plastika, dantza suspertzen espazio handietan, ikasleen adimen logikoa eta sormena indartzen. Berria eta zaharra batera integratu ditu erarik ederrenean.•

Gizarte aldaketak, familia eredu berriak … aldaketa horiei guztiei erantzuna eman nahian, Haur Hezkuntzan (0-6 urte) etapa gaurkotze eta egokitze lanetan dabiltza dagoeneko buru belarri ikastolan.

ARESKETA IKASTOLA

MAITASUNA ETA PEDAGOGIA: BIZIPOZAZ HEZI! Ikastolak deituriko bere XVI. Hezkuntza Jardunaldi Irekien izenburua izan da. Urtero lez, bost aditu aritu dira foro honetan astean zehar guraso zein irakasle funtzioetan sakondu, hobetu, ikasi eta bizipenak partekatu nahi dituzten pertsonekin. Aurtengo gaia zuzenki lotu zaio hezkuntza jardueraren ezinbesteko osagai edo motore bikoitzari, hau da, bizitzarekiko pasioa eta haurrarekiko, nerabe, ikaslearekiko maitasuna. Heziketa humanista eta humanizatzailearen inguruko aurtengo ardatzak hain zuzen.• Jakintzak eta zientziak sortzen digun zirrara (Marta Macho-Stadler, EHUko Matematika doktorea); komunikazio bide arin eta eraginkorra den barrea (Néstor Muzo, clown argentinarra); ikasketaren funtsezko diren jolasa eta bizipoza (Violeta Gallego, psikologo klinikoa); ikastearen desioa pizteko, bihotzean aurkitzen den giltza (José María toro, maisu eta idazle sevillarra); eta hezitzailearen jarrera etikoa (Joaquín Jiménez, analista psikokorporala).

14

Proiektu hauetan, batean edo bestean, Ikastolako erakunde desberdinak inplikatuta daude; zuzendaria, bulegaria, idazkaria, sukaldaria, atezaina, beste irakasleak, gurasoak,... hauen inplikazioa beharrezkoa da, ikasleak taldearen partaide direla jabetzeko.

LIZARRA IKASTOLA

ZER EGIN GALDUTAKO JANTZIEKIN? Lizarra Ikastolak Haur Hezkuntzan konpetentziak lantzeko proiektuak abian ditu. Andereñok jertsea patioan ahaztu eta galdu egin du. Non bilatu? Zer egin? Arazo ikaragarria sortu zaigu gelan, izugarria benetan. Ikastolan badago ontzi erraldoi bat galdutako arropez beteta, guretzat oso handia dena, bulegoen ondoan dagoen txoko ilun batean gordetzen dena. Joango gara denok elkarrekin jertsea bilatzera? Proposatu digu gure andereñoak. Hemen hasten da konpetentziak garatzeko 3 urteko gelan aurrera eramaten dugun Bateratze Lana edo proiektua. Planteatzen diren arazoei aurre egiteko prozesua denon artean adostuko dugu, eta azkenean konponbide bat ematea da gure helburua, “zerbait” eginez. Hau da, kasu guztietan amaiera bat lortzea da gure erronka. Galdutako jantzien prozesuak sei egun emango digu, egun bakoitzeko ildo bat jorratuz.•

IKASTOLA 218


aldizkaria.ikastola.eus @ikastola_aldizk •

Lasterketa ondoren bideo muntaia egin eta youtuben jarri dugu ikusgai. • https://www.youtube.com/watch?v=-CzTX-rMeUU (Bideo muntaia); • https://www.youtube.com/watch?v=EO5E_zPy608 (Aurretik, animazio bideoa); • https://www.youtube.com/watch?v=gmvr29NnBk0 (Anjel Alkain aktorearekin animazio bideoa).

IPARRALDEKO IKASTOLAK

KANTUAK IADANIK EGIN DU IA MUNDUAREN ITZULERA Esne Beltza taldeak egin du kanta. Txuriak (Jon Garmendiak) letra idatzi du, aurtengo helburua kontutan izanik: Seaskan Ama Eskolatik 18 urtera ikasketa-ibilbide osoa egin daiteke. Xabi Solanok eta Pinik kantatzen dute Lehen, Bigarren eta Lizeoko ikasleekin batera. Diskaren bigarren berezitasuna da munduko musika eta soinu ezberdinak sartu dituztela, tartean Balkaneko, Bulgariako Ciocarlia fanfare ezaguna. Esne Beltzak ELKARen maketa egin, Hong Kong-era bidali, fanfareak han soinua grabatu, EHra itzuli, hemen nahasketa egin, eta Bardosen ikasleen ahotsak gehitu dira. Laster izango dugu entzungai. Iadanik dakiguna da gaztea, dibertigarria, alaia eta festarako egokia dela!•

HERRI AMETSA IKASTOLA

IKASTOLAREN 50.URTEURRENAK OSPATZEN HASTEKO, MENDI-MARTXA Urteurrena bereziak hasera berezia behar zuelakoan, gure ikastola ezagutzera emateko, auzoari bizitza emateko eta euskara sustatzeko merezi duen neurriko lasterketa eta martxa antolatzea erabaki genuen. Mendi martxak 7,6 Km-ko luzera izan zuen eta 170 pertsonek hartu zuten parte. Mendi krosean, aldiz, 14,15 km-ko ibilbidea eta 225 korrikalarik. Irteera zein helmuga ikastolan bertan izan ziren. Krosa hasi aurretik ikastolako bi ikaslek aurreskua dantzatu zieten. Berezitasun ugari izan zituen, tartean drone batekin airetik filmazioa burutu genuela, Maite Eskarmendi izan genuela hizlari lanetan; babesle -laguntzaileen zerrenda handia izan da, 115 boluntario izan genituela lanean, guraso, ikasle eta irakasleen inplikazioa eta laguntza handia izan baita. Hain pozik amaitu dugu non datozen urteetan biak antolatzen jarraituko dugula erabaki dugu.•

Emir Kusturikaren filmetan behin baino gehiagotan entzun dugun musikak badu loturarik aurtengo Herri Urrats kantarekin, izan ere Ciocarlia fanfare ezagunak jotzen baitu Iparraldeko ikastolen jaiko kantuan.

ZURRIOLA IKASTOLA

IKASLEEN ARTE ERAKUSKETA OKENDOKO KULTUR ETXEAN IKUSGAI

Bost ataletan banatu dute euskal musikaren historia: 60ko hamarkadara artekoa; 60ko eta 70eko hamarkadak; 80koa; 90ekoa eta 2000.urtetik gaur egunera artekoa. Hitzaldiek parte-hartzaileak eta ludikoak dute helburu, eskola magistraletatik urrun. Harremanetarako: ni@mikelmarkez.com

Zurriola Ikastolako arte batxilergoan dabiltzan ikasleen lanak dira erakusketan ikusgai ditugunak. Ilusio puntua nabaria da. Batxi 1 eta 2ko 16-18 urte bitartekoen produkzio artistikoak dira, ikastolan bertan egindakoak erronka moduan aurkeztuta; batetik, egoera errealari aurre egiteko: leku publiko zabal batean ipini, zintzilikatu ala txukun jarriz; eta, bestetik, hurbilduko denak gogoz ikusteko. Margolanak eta eskulturak dira gehienak, ikasle-obra bana, bakoitzaren gustukoena dena, izan marrazketa artistikoa, bolumena ala pintura. Apirilaren 8an inauguratu da, eta hilaren bukaera arte ikusgai izango da “Hi bai artista” Zurriolako artisten erakusketa.• URRUÑAKO IKASTOLA

BAGA, BIGA, HIGA MULTIMEDIA FORMATUKO PROIEKTUA IKASTOLAREN ALDE Mikel Markezek eta Eñaut Elorrietak emandako hitzaldikontzertuak euskarazko musikaren transmisioa eta sustapena du xede. “Historia, erreferenteak eta zaletasuna sustatzen duen proiektua da, belaunaldi berriek gure musikagintza sakonago ezagutu, aukeratu, maitatu eta bizi dezaten. Baga, iragana; Biga, oraina eta Higa, etorkizuneko erronkak eta aukerak”.•

Erakusketak ikasleei planifikazioa eskatzen die, motibagarri bihurtu ere, ikastolatik kanpo dagoen arte-errealitateko partaide bihurtuta. Erakusketa zuretzat ere zabalik dago, Donostiako Okendo Kultur-Etxean, Grosen, 10:0014:00 eta 16:00-20:30. Sarrera doan.

15


PUBLIERREPORTAJEA

AUSOLAN , un bidelag Ordutegi berrantolaketa sakona egin du Santo Tomas Lizeoak, eta Ausolan izan du bidaide paregabea bazkariak egiten zein infraegiturak aholkatzen eta errazten.

Eguerdian bi ordu eta erdi izatetik, ordu bete izatera “Hiru urte eman ditu Lizeoak bere etorkizunari begira, eta laugarrenean martxan jarri du eraldaketa. Oinarrizko gogoeten artean ordutegien eguneraketa eta ikasleen jardunaldi integrala izan genituen, eta horrekin eguerdiaren antolaketa eta dagozkion hausnarketak: elikadura, ikaslearen jateko premiak eta ordutegiak, bazkaltzeko eredu ezberdinak, estra eskolarrak, garraioa,

16

jantokia eta sukaldea. Familiengan eragin zuzena zuelako denek hartu zuten parte eta botoa eman: DBH 1-tik gora eguerdian bi ordu eta erdi izatetik, ordu betera murriztera; eta HH eta LHkoei ordu laurden jaistera. %85ek familiak aldaketaren alde agertu ziren; Ikasleen %90ek ere bai; eta langileen artean beste horrenbeste.

guztia antolatzen lagundu duena: sukalde berri bat eraikitzen, izaera konkretu batekin, bazkari mota diferenteekin, ekipamendu bariatuarekin erantzuteko (bertako sukaldearentzat; eta etxetik janaria ekartzen duen ikaslearentzat)…

baliabide eta legeari, marko osoari, erantzuteko” esan digu Iñaki Zubizarreta Santo Tomas Lizeoko zuzendariak.

Ausolanetik aholku-bideak jorratu ditugu “Erronka handia izan da guretzat, 1.200ekin hasi eta oso urte gutxitan 1.500 pertsonari jaten emango duen sukalde berria antolatzen, zerotik proiektu berria diseinatzen. Egia esanda, Lizeoa eta Ausolan eskutik helduta joan gara. Klabe bi izan ditu: bata, lan-

Erabakiak ondorio ugari ekarri ditu: sistema aldaketa eta lanerako eredu ezberdinak. Tartean ere hornitzaile berria, AUSOLAN, mundu hori

IKASTOLA 218


aldizkaria.ikastola.eus @ikastola_aldizk •

Ezkerretik hasita, hurrenez hurren Estitxu Roteta STLko Jantokiko zerbitzuburua, Ausolako Laura Gonzalez bideratzailea eta Gorka Lasa, sukaldaria.

garbiketa plana, garraio, produkzio, langile subrogazio, kontratu, prebentzio, emergentzi, formazio…, kalitate lege guztiak behar bezala betetzen direla ziurtatzeko” kontatu digu Ausolaneko Laura Gonzalez bideratzaileak. taldea izan da, sukaldeko lan-talde finko eta ona, Ausolaneko Gorka Lasa sukaldari eta lankide buru duena. Eta bi, Lizeotik oso argi adierazi zigutelako zer nahi eta zer behar zuten. Gure helburua da prozesu guztiak bermatzea, bezeroaren ahotsa entzutea eta behar bezala erantzutea. Tamaina handiko ikastola da: 800 ikaslek ordu beteko tartean bazkaldu behar dute; bi ordutan adin eta jantoki ezberdineko ia 1.500 neskamutilak, eta tartean 60 langilek. Ausolanetik aholkuak eman ditugu: obra, finantziazio, mantenu,

Hemendik aurrera fintzea dugu helburu “Teknologiari esker eta pazientzia handiarekin lortu dugu puzzlea osatzea, ikasleen ongi izatea bideratzea espazioak, denborak, txandak, entrenamendu eta hezkuntza eskaintza hedatua egokitzea, eta egin dugula esan dezakegu. Oso pozik gaude Ausolan eskaintzen ari zaigun laguntzarekin. Hemendik aurrera hobetze prozesuan sartuta gaude Lizeoko

familia guztien asetze-maila altuenera iristeko” azpimarratu du Estitxu Roteta Lizeoko Jantoki zerbitzuburuak.•

17


aldizkaria.ikastola.eus @ikastola_aldizk •

UDABERRIAREKIN BATERA IKASTOLEN

Jaiak ATE JOKA

Hiru dira Udaberriko jaiak, maiatzaren bigarren igandean Herri Urrats eta azkenekoan Ibilaldia; eta ekaineko hirugarrenean, Araba Euskaraz. Bertan parte hartzera zaude gonbidatuta, zatoz ikastolak sustatzera!

18

“JALGI”,

“DAGIGUN”,

“GEROARI BEGIRA”,

maitzaren 8an, Senperen, Seaskako ikastolak antolatuta. Bernat Etxepare Lizeoa helburu, eraikin berria sortzeko.

maiatzaren 29an Durangon, Bizkaiko ikastolen jai nagusia, Ibaizabal eta Kurutziaga ikastolen besotik antolatuta. Kurutziagaren Haur Hezkuntzaren eraikina berritzeko eta Ibaizabalgo Batxillergoko zorra ordaintzen jarraitzeko.

ekainaren 19an Agurainen, Arabako ikastolen jai nagusia, Lautada Ikastolaren eskutik. Ikastola egiteko eta eraikina berritzen segitzeko helburuekin.


EURO iTZU BAT L BERR iTAKOAN iZ Z URET : ZAT EDO NATU RAR ENTZ AT

BU EL TA TU

EDALO NTZiA !

ERRONKA

BUELTATU EDALONTZIA!

Ikastoletako ikasleak dira parte hartzaile aktiboak, erronka ezberdinetan parte hartzen dutenak euren abileziak eta indarrak neurtzen, eguneko protagonista bilakatzen, euren ikastolaren izena defendatzen, eta ikusleen gozamena sustatzen. DBH adineko talde ezberdinak antolatzen dira, normalki ikastola bakoitzeko talde bana bere kapitaina eta guzti. Proba diferenteak pasa beharko dituzte, goiz osoan gune ezberdinetan egin beharrekoak zeinetan buruargitasuna, jakintza orokorra eta euskaltzaletasuna frogan jarriko dituzten, non helburua den ongi pasatzea ondo pasa araziz. Bukaeran sariak banatuko dira, sari onak, horiek eskuratzea ederra baita; baina zer ederragorik elkarrekin gozatzea eta taldearen izena goraipatua izatea baino? Aurten ia mila berrehun ikaslek parte hartuko dute Ikastolen jaietan. Begira egitaraua, fija zaitez Erronka-n, eta ez galdu aukera zure herriko ikastola

Jasangarritasunaren sentsibilitatea garatuta dago ikastolen jaietan, gero eta gauza gehiago antolatzen baitira helburu horri lotuta. Duela urte batzuk erreziklatzeko edalontziak egin ziren, eta horrekin zabor ugari gutxitu ere. Aurten urrats bat gehiago eman nahi da, eta hau da: bueltatu edalontzia! Helburua da ahalik eta edalontzi gutxien galtzea, ahalik eta edalontzi gehien jasotzea. Horretarako eguna amaitutakoan, etxerako orduan, eskertuko da markatutako JASOKETA PUNTUetan zure plastikozko edalontzia bueltatzea, etxera eraman gabe eta inon zaborrik utzi gabe. Nahi baduzu zuk aurretik edalontziagatik ordaindutako euroa itzuliko zaizu; edo bestela, ikastola antolatzaileak bere inguruneko naturan inbertituko du zure ₏-ko ekarpena.•

IKASTOLA 218

BU EL TA TU

iTZULiTA EURO BA KOAN : T BERRiZ ZURETZA T EDO NA TURAREN TZAT

AURTENGO berezitasunetan, bi

EDALONTZiA!

19


aldizkaria.ikastola.eus @ikastola_aldizk •

ORIENTAZIOA KUTXA EKOGUNEA Hezkuntza eskaintza Kalitatezko aisialdi dibertigarria DONOSTIAN

EMOZIO eta

BIZIPEN bila naturan Bizi esperientziak eta emozioak lantzen dituzte Ekogunean, haur eta gazteak naturara gerturatzen direnean, Donostian, Galarretarako bidean, dagoen eremu zoragarrian. Eskaintza ugaria 2016-2017 ikasturterako Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntzako hiru zikloak eta Bigarren Hezkuntza dituzte sailkatuak eta bakoitzarentzat tailer bereziak antolatuta dituzte lau gai nagusiren bueltan: BARATZA, URA, ENERGIA eta HIZKUNTZA-EKOLOGIA. Adina aurrera, tailerrak teknikoagoak antolatzen dituzte, izan ere gaiak mantentzen dira, baina mailara egokituz. BARATZAren errealitatearekin zerikusia duen gaian, Artoterapia, Eskuak lurrera, Mila bizidun

20

M Ikastolentzat eskaintza osoa prestatuta dute, ikasleak naturarekin kontaktu zuzenean izan daitezen, era ludiko eta praktikoan ikasteko. Haur Hezkuntzatik DBH bukaera arteko aukera ugari baitaude, taldeari egokituak.

modukoa, hizkuntza eta hezkuntza jasangarritasunarekin elkartuta. Eta nola ez, berri berria den, HAUR PARKEA ere jolas librearen eremua. Benetan, ikusgarria.

ditu gure baratzeak, Intsektuen bila, Bizikidetza, Auzolanean landa landuz eta abar luzea garatzen dute. URArekin lotutako tailerrak inguruan dagoen Zabalaga errekatxoan lantzen dituzte, adinari egokituak, uretan sartzen dira zer topatzen duten aztertzeko, ibaiaren

ekosistema ezagutu, uraren zikloa ulertzeko, uraren beharrak zehazteko. Energiaren kasuan bi eraikin berri dituzte, bioklimatikoak, bata lastoarekin egindakoa, bestea termo-bustinarekin lortutakoa. Hizkuntzaekologia gaia jolas baten bidez lantzen da, ginkana

IKASTOLA 218


Gozatu gure tailer eta ikuskizunekin Familian edo taldean etorriz gero hamar laguneko taldea osatu, tailerra erabaki, eta hogei egun aurretik abisatu. IKASTOLA INTERESATUTA IZANEZ GERO: TELEFONOZ deitu

zabala du, astean zehar edo asteburuan joateko.

Haur Parkea • Ikastolarekin, familiarekin edo bakarka etortzeko. • 0-12 urte bitartekoentzat. • 700 m2 baino gehiago, 7m. altuerako gune. Material naturalarekin egindako espazio berezia da Haur Parkea. Eraikitzen hasi baino lehen hausnartua izan zena, ideiaren sorreratik irizpide pedagogikoekin landuta, eta honetan oinarrituta: jolas librearen bidez haurraren garapen emozionala, intelektuala eta soziala lantzen delako, besteak beste. Eskaintza

Ikastolarekin joanez gero, tailerra eta Haur Parkea biak uztartu daitezke, eta taldearen beharretara egokitu. Lau gela batera sartzeko ahalbidea dute. Publiko orori zuzendua dago: familia, ikasle zein sektore ezberdinetako profesionalentzat.

ZEHAZTASUNAK

hezkuntza.ekogunea.eus

943 552 020 beti, irizpideak zehazteko eta E-POSTA bidali guztia lotzeko erresebak@ekogunea.eus Datak adostu, inprimakia bete eta erreserba baieztatu. Aurretik materiala bidaltzen dute gelara, eta itzuleran zerbait praktikoa egiteko irizpideak ere bai. Ikasleak Ekogunera etorri orduko zer dakiten, zer aurreiritzi dituzten galdetzen zaie, eta joan aurretik ebaluatzen. Hezitzaile eta irakasleekin harreman zuzena lantzen da, etekin positiboa lortzeko. Ikastolen Elkartearekin eta Berritzeguneko teknikariekin ere harremanetan daude, curriculumarekin txertatzen baitira esperientzia ugari.•

web atarian. INFORMAZIO GEHIAGO

www.ekogunea.eus Rekalde-Hernani errepidea z/g (GI-2132, KM.2) 20009 - DONOSTIA

21


ORIENTAZIOA

Moodle PLATAFORMA

aldizkaria.ikastola.eus @ikastola_aldizk • Helburua da moodle plataformaren erabilpen ezberdinen ezagutza zabaltzea, berritasunak ezagutzea erabilera mailan zein aspektu tekniko mailan, formaziorako baliotsuak direnak, horregatik irekiak dira, interesatuta dagoen ikasle, profesional, dinamizatzaile edo pertsonarentzat eskainita. Ekainaren 3rako antolatu da, goizeko 9:00 - 14:30era. Hasteko bi ponentzia izango dira, Deustuko

Ekainaren 3an, ostiralarekin. Donostian, Orona-Ideo Fundazioaren eraikinean. Izena emate zabala: interesatuta dagoenarentzat. Maiatzean, ikastola.eus-en bidez Ikastolen Elkarteari egokitu zaio 2016ko Moodle Topaketak antolatzea eta Hernanin izango dira, Orona-Ideo Fundazioak duen eraikin dotorean. Urteak dira horrelako jardunak antolatzen direla Euskal Herrian. Erakunde ezberdinetako jende

ugarik parte hartzen du, izan unibertsitate (Mondragon, EHU edo Deustu), Berritzegune eta sare desberdinetako mugitzen diren hainbat profesional. Urtero bati egokitzen zaio antolaketa, eta aurtengoa Ikastolen Elkarteak eratuko du.

Unibertsitateko irakasle den Iratxe Esnaolak euskaraz emango duena; eta OTB Innovatik Juan Manuel Nuñez, Madrileko Autonoma Unibertsitateko irakasle eta gaztelaniaz arituko dena. Ponentzia horietan ikas-irakaskuntza plataformek, zehazki Moodlek, berrikuntza pedagogikoan eskain ditzaketen aukerez arituko dira. Ondoren lauzpabost tailer egongo dira bina komunikaziorekin. Ikastolok ere gure lanaren berri emango dugu, Moodlen bitartez garatzen ari garen eki digitaleko esperientziak partekatuz. Bukaeran Kultura Sailak antolatutako Kultura Ondarea sarietan bideo-lehiaketaren sariak banatuko ditu, modu sinbolikoan, teknologia berriak azpimarratuz. Topaketak irekiak dira, baina aldez aurretik izena eman beharko da; eta ohi denez, matrikula ordainduko da, 25€ pertsonako. Maiatzean zabalduko da deialdia ikastola.eus-en bidez.•

hemen da.. . AKOi UD i iALD A SkaintZa es

opor hezitzaileak etxeko gazteenentzat

!

Zabalik dago iZen ematea maiatzak 6 arte ! In fo rm aZ io gu Zt ia :

22

IKASTOLA 218

a is ia ld ia

eus


Asier Fernandez

“Kotxe elektrikoendako haririk gabeko gasolindegi baten proiektua landu dugu�

Zergatik aukeratu zenuen Ekoteknologia Industrialetan gradua, eta zergatik MONDRAGON UNIBERTSITATEAn? Hasieratik oso argi neukan MONDRAGON UNIBERTSITAEAn ikasi nahi nuela, bere ikasketa metodologia oso interesgarria iruditzen zitzaidalako eta zaidalako, ebaluazio bakoitzaren bukaeran proiektu erreal bat egitearen ideia asko gustatzen zait-eta. Behin zein unibertsitatetan ikasi behar nuen argi neukala, zer adarretik jo ikusi behar nuen. Zati hau zailagoa egin zitzaidan, zalantza asko nituelako. Orona-Ideoko campuseko ate irekietara joan nintzenean, Donostialdean, argi ikusi nuen Ekoteknologia Industrialetako graduak nire eskaerak betetzen zituela. Ingeniaritzaren arlo guztiak jorratzen ditu, baina ingurumenera moldatuz eta errespetatuz..

kontzeptuak, eta ikasitakoari zentzua aurkitzen zaio. Gainera, beste arlo batzuetan trebatzen laguntzen du, hala nola, jende aurrean hitz egiteko gaitasuna lantzen.

Nola baloratuko zenuke orain arte bizitako esperientzia? Esperientzia oso positiboa izaten ari da, bai ikasketa aldetik baita esperientzia pertsonal moduan. Hasi baino lehen zalantzan nengoen ea gradua nire gustukoa izango zen ala ez eta, egia esan, nire ustez guztiz asmatu dudala. Espero dut horrela jarraitzea.

Egindako proiekturen bat azalduko diguzu? Lehenengo urteko bigarren seihilekoan elektrolinera bat egin genuen, hau da, kotxe elektrikoak kargatzeko haririk gabeko gasolindegi bat. Elektrolinera eta kotxe ekologikoa diseinatzeko lanak banatu eta atal desberdinak jorratzen hasi ginen; adibidez, kotxea kargatzeko sistemaren analisia, xasisaren materialaren hautaketa, maketaren fabrikazioa, eta abar. Kotxearen xasisa egiteko hautatutako materiala aluminioa izan zen; kalkulu batzuk egin ondoren, kotxearen funtzio guztiak ondo betetzen dituela eta gainera ingurumenarekiko sortutako kalteak, beste material batzuek sortutakoak baino txikiagoak direla ikusi genuen. Dena prest zegoenean, kotxearekin froga batzuk egin genituen; hala nola, aldapa bat ahalik eta azkarren igotzea. Bukatzeko, proiektuaren aurkezpena egin genuen.

Nola definituko zenuke ikasteko metodologia? Praktikoa. Klasean ikusitakoa zertarako balio duen erakusten duen metodologia da. Ebaluazio bakoitzean ikusitakoa talde proiektu batean aplikatuz hobeto barneratzen dira

Zer moduz moldatzen zarete talde lanean? Taldekideen artean daukagun giroa bikaina da, denak errespetatu egiten gara eta edozer zalantza galdetzeko lotsarik ez daukagu. Horrek ez du esan nahi arazorik egoten ez denik,

www.mondragon.edu/prest

talde lan guztietan egoten dira arazoak, bakoitzak bere ideiak baititu. Baina edozein arazoren aurrean jarrera onez erantzuten dugu, guztion ideiak kontuan hartuz. Zeintzuk dira zure etorkizunerako asmoak (ikasten jarraitu, lana bilatu, atzerrira joan...)? Oraindik ez naiz hasi honen inguruan pentsatzen, baina gradua amaitzean ikasten jarraitzeko asmoa daukat, masterren bat edo. Atzerrira joateak asko erakartzen nauen ideia denez, ez dut baztertzen gradu honetan Erasmusen joateko aukera aprobetxatzea, esperientzia hori bizitzeko •



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.