Iks220 w

Page 1

Berritzen, hobetzeko

Ikastolek berrikuntza pedagogiko handiekin abiatu dute ikasturte berria


Berritzen, hobetzeko Ikasturte berria hasi dute ikastolek, etapaz etapa berrikuntza pedagogiko sakonekin. Ikasturte berria hasi du Ikastolen Elkarteak, Artezkaritza Batzorde eta Zuzendaritza talde berrituekin. Ikastolen jaiek ere eredu berri bat nahi dute martxan jarri, eta gogoeta prozesua hasi berri dute. Berritzen ari dira ikastolak, baina berritzen ari dira, hobetzeko. Legegintzaldi berri bat hasiko du Eusko Legebiltzarrak, igaro diren hauteskundeetako emaitzetatik sortutako indar oreka berriekin. Legegintzaldi honek hezkuntzara berrikuntza ekar diezaion nahi dute ikastolek, hezkuntza komunitate osoa bilduko duen eta adostasunez onartuko den hezkuntza lege berri batekin.

03

ERREPORTAJEA

IKASTOLEN 2016-2017 IKASTURTEAREN HASIERA EKITALDIA / 03 > Berrikuntza pedagogiko askorekin hasi dute ikasturtea ikastolek / 06 > IKASTOLA aldizkariaren hogeita bosgarren urteurrena ospatu dute ikastolek / 08 > Datorrenak Hezkuntza Legearen legegintzaldia izan behar duela aldarrikatu dute ikastolek / 10 > Artezkaritza eta Zuzendaritza talde berrituekin hasi du ikasturtea Ikastolen Elkarteak

12

ELKARRIZKETA

14

BERNAT ETXEPARE LIZEOA

16

KILOMETROAK BIDEA

20

IKASTOLAK BANAKA

Sagardi bat, elkartasuna batzeko

@ikastola_aldizk •

EUSKAL HERRIKO KASTOLAK

IKASTOLA 220

Ikastolen etorkizuneko jaiak irudikatzen hasi dira

aldizkaria.ikastola.eus

IKASTOLA 220 / 2016ko URRIA

B

Ageda Laraudogoitia. KIVA programaren Ikastolen Elkarteko koordinatzailea

ERRITZEN, HOBETZE KO. Lelo hori hartuta, ikastolak etengabe berritzen ari dira euren eskaintza pedagogikoa. Ikastolek betidanik egin dute eredu pedagogiko berri eta berritzailearen aldeko hautua; baita orain ere. Ikusi besterik ez dago zer egiten ari diren, urratsez urrats, etapaz etapa. Euskal curriculumean eta konpetentzietan oinarrituta, eredu pedagogiko berria jarri zuten martxan ikastolek duela hiru ikasturte, DBHn. Aurtengo ikasturtean laugarren mailarekin itxiko dute inplementazioaren azken fasea. DBHn ezarritako ereduari jarraituz, Lehen Hezkuntzan, iragan ikastur-


2016-2017 â „ IKASTURTEAREN HASIERAKO EKITALDIA

BeRRiKUNTZA

eDAGoGiKo P askorekin hasi dute

ikasturtea ikastolek. Berrikuntzak gelaratzeari eta Hezkuntza Legeari begira ospatu dute Ikasturte Hasierako Ekitaldia.

Ikastolek aurtengo ikasturtean aurrera daramaten berrikuntza pedagogikoak ardatz hartuta ospatu zuten ikastolek 2016-17 Ikasturtearen Hasiera Ekitaldia, iragan irailaren 24an. Hezkuntza Legea ere hizpide izan zuten, eta IKASTOLA aldizkaria omendu zuten, haren hogeita bosgarren urteurrenean.

EHIko zuzendari nagusi Jose Luis Sukia, Hernaniko alkate eta Udalbiltzako lehendakari Luis Intxauspe, EHIko lehendakari Koldo Tellitu, Hezkuntza sailburu Cristina Uriarte eta Gipuzkoako Komunikazio eta Gobernantza diputatu Imanol Lasa.

3


BERRITZEN, HOBETZEKO

2016-2017 ⁄ IKASTURTEAREN HASIERAKO EKITALDIA

Hernaniko Orona Fundazioan egin zen ekitaldia; hura ere berrikuntzarekin erabat lotua dagoen espazioa izanik, eskenatoki aproposa zen aurtengo leloari (‘Berritzen, hobetzeko’) erabat lotuta.

tean esperimentazio fasea zabaldu zuten ikastolek. Hamar ikastola izan ziren iaz; beste hogeita hemezortzi batu zaizkie aurtengo ikasturtean. Lehen eta Bigarren Hezkuntzan garatzen ari den curriculum proiektuarekin koherentzian eta etapa honek dituen berezitasunak kontuan hartuz, Haur Hezkuntzarako markoa ere aurkeztu zen iazko ikasturtearen amaieran. Horri guztiari erantsi behar zaio, urtarriletik aurrera, eskola jazarpenari aurre egiteko KIVA programa ezarriko dutela 52 ikastolatan. Berrikuntza pedagogikoak gelaratzeko, ordea, lan handia egin dute eta egiten ari dira ikastoletan: ira-

4

kasle eta hezitzaileak prestatzen; espazioak berritzen eta berrantolatzen; teknologia berrien erabilerarako azpiegiturak prestatzen eta dispositiboak eskuratzen; urrats bat harago joateko bideak irekitzen… Hori guzti hori kontuan hartuta ospatu zuten ikastolek 2016-17 ikasturtearen Hasiera Ekitaldia. Hernaniko Orona Fundazioan egin zen ekitaldia; hura ere berrikuntzarekin erabat lotua dagoen espazioa izanik, eskenatoki aproposa zen aurtengo leloari (‘BERRITZEN, HOBETZEKO’) erabat lotuta.

Ikastolen komunitatea bertan zen, 48 ikastolatako ordezkariekin, eta Ikastolen Elkarteko Artezkaritza eta Zuzendaritzako kideekin. Hernaniko alkate Luis Intxauspe, Gipuzkoakok Foru Aldundiko Gobernantza eta Komunikazio diputatu Imanol Lasa eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburu Cristina Uriarte ere han izan ziren, eta hitza ere hartu zuten ekitaldian. Horiezaz gainera, EAJ eta EH Bilduko ordezkariak bertaratu ziren, baita LAB eta ELA sindikatuetakoak ere. Erkide kooperatibako ordezkariak, Mondragon Unibertsitatekoak eta Kristau Eskoletakoak ere joan ziren ekitaldira. Eta gizarte eta kultur ordezkariak ere han ziren: EKAI CENTER, Bertsozale Elkartea, Elkar, Ikaselkar,

IKASTOLA 220


aldizkaria.ikastola.eus @ikastola_aldizk •

Euskaltzaindia, Unesco, Urrats Euskaltegia, Btek, Elhuyar, Berria…

ko Aldundiak. Onenengandik ikasi nahi dugu”, gaineratu zuen Lasak.

HEZKUNTZA EREDU PROPIOA, BERRIKUNTZA ETA HEZKUNTZA LEGEA

Hezkuntza sailburu Cristina Uriartek LOMCE legeari aurre egiteko Eusko Jaurlaritza egiten ari den lana azaldu zuen, batetik, eta, bestetik, berriz, Heziberri 2020 egitasmoa muturreraino eramateko deia egin zuen. Alegia, Hezkuntza Legea onartzeko. “Heziberri bere osotasunean” aurrera eraman beharra azpimarratu zuen.

Administrazioaren titularitatepeko hezkuntzaren eta hezkuntza kontzertatuaren arteko elkarlanaren alde egin zuen Hernaniko alkate eta Udalbiltzako lehendakari den Luis Intxauspek. “Elkarlana hezkuntza sistemaren alde, euskal kultura, hizkuntza eta nortasuna kontuan hartuko duen hezkuntza sistema propioaren alde. Ez digutelako balio beste hezkuntza eredu batzuk, kanpotik inposatutakoak. Guri gure sistema propio eta burujabeak balio digu. Horregatik, euskal hezkuntza sistema batengatik erreferente izan nahi baldin badugu, garrantzitsua da denok elkarrekin eskuz esku euskal hezkuntza sistema propio eta burujabe baten alde lan egitea”, adierazi zuen. “Ikastolak erreferente dira berrikuntzan, apustu argia egin dute, gero eta pertsona formatuagoak eta hobeak hezteko. Gure babes osoa duzue”, esan zuen Gipuzkoako Komunikazio eta Gobernantza diputatu Imanol Lasak. “Kalitatezko hezkuntzaren eredu dira ikastolak, kalitatezko administrazioaren eredu izan nahi du Gipuzkoa-

Hezkuntza Legea izan zuen hizpide, baita ere, Ikastolen Elkarteko lehendakari Koldo Tellituk, eta datorrenak Hezkuntza Legearen legegintzaldia izan behar duela azpimarratu zuen (berri gehiago hurrengo orrialdeetan). CRESCENDO ABESBATZA ETA ZURRIOLAKO AURKEZLEAK

Crescendo Abesbatza izan zen ekitaldiari musika eta kolorea jartzeko egitekoa hartu zutenak, eta aurreko ekitaldiren batean egin be-

zala, ikuskizun bikain eta harrigarria eskaini zuten, euren ahotsekin eta euren koreografiekin. Armentia ikastolaren inguruan sortutako abesbatza, ikasle gazteez osatutakoa da, baina profesional handien pare aritu ziren ekitaldian. Aurkezleak ere ez ziren berriak. Duela hiru ikasturte ere aritu ziren Ikastolen Ikasturte Hasiera Ekitaldia aurkezten. Zurriola ikastolako Zuriñe Zabalo eta Unai Ribera izan ziren, eta goi mailako aurkezpena egin zuten, baita Ikastolen Elkarteko lehendakaria elkarrizketatu zutenean ere. Agurreko momentuan, Zuriñek eta Unaik gogoan izan zuten aurreko egunean hildako musika irakaslea. “Eskerrik asko Olatz zure irribarrearengatik, eskerrik asko zure alaitasunarengatik”, agurtu zuten euren irakaslea.•

‘Crescendo Abesbatza’ izan zen ekitaldiari musika eta kolorea jartzeko egitekoa hartu zutenak, eta ikuskizun bikain eta harrigarria eskaini zuten, euren ahotsekin eta euren koreografiekin.

5


BERRITZEN, HOBETZEKO

2016-2017 â „ IKASTURTEAREN HASIERAKO EKITALDIA

oLA AkASRT iK iA Ldiz a Hogeita bosgarren urteurrena ospatu dute ikastolek. 220 Ikastolen Ikasturte Hasierako ekitaldiak omenaldia egin nahi izan zion bere berripaperari, IKASTOLA aldizkariari, aurten hogeita bost urte bete baititu. Aldizkariak urteotan izan duen bilakaera erakusten duen bideoa eman zen emanaldian.

H

OGEITA BOST URTE BETE DIRA, MENDE LAURDEN BAT, 1991. URTEAN IKASTOLA ALDIZKARIAK LEHEN ZENBAKIA ARGITARATU ZUELA. 25 urte eta, esku artean duzunarekin, 220 zenbaki bete ditu Ikastola aldizkariak. Letraz letra, hitzez hitz, ikastolez, pedagogiaz, curriculumaz, hezkuntza politikaz, eta, oro-har, ikastolen komunitateari begira haren intereseko diren gaiez bete ditu Ikastola aldizkariak bere orrialdeak. Ikastolen komunitateari eragiten dioten eta intereseko diren bestelako gizarte gai batzuk ere jorratu izan dira, eta bere orrialdeetatik igaro dira Euskal Herriko gizarte eta kulturako pertsona aski ezagunak ere.

6

IKASTOLA 220


urteotako bilakaeraren testigu izan da Ikastola aldizkaria, eta beste hainbat urtez izateko bokazioarekin jarraitzen du. Edukiari bezala, itxurari ere garrantzia emanez, argazki eta irudi ikusgarriekin eta maketazio zaindu batekin, Ikastola aldizkariak lortu du hura esku artean hartu orduko erakargarri izatea. Horrela, ikastolen eta euskal hezkuntzaren hogeita bost

Ibilbide oparoa egin du, bai, herenegun, atzo eta gaur lanean aritu den eta ari den pertsona talde handi bati esker. Antonio Campos, J. Iñaki Etxezarreta eta Mirari Bereziartua izan ziren sortzaileak. Aldizkarian lan egin dute Pello Ordoñezek, Jon Basterrak, Mirari Jon Elexgaraik, Joxean Agirrek,

EROSKI ARRASATE Musakola auzoa / 20500 ARRASATE-MONDRAGON

943 711 030

Nekane Iturregik, Imanol Artolak, Edurne Alegriak, Eva Domingok, Sebastian Castetek, Xabier Gutierrezek eta Xabier Oleagak. Lanean dihardute, berriz, Zuriñe Mendizabalek, Txema Garziak, Arantza Munduatek eta Koldo Aldabek. 25 urte eta gero, gauzak asko aldatu dira, eta aldizkariak berak ere transformazioak izan ditu, bai itxuran eta baita edukietan ere. Gaur egun, hedabide multimedia duzue, paperean bezala digitalean,

webgune propioarekin, guztiontzat eskuragarri. Bilakaera horretan aldatu ez den gauza bakarra aldizkariaren sortze helburua izan da, duela hogeita bost urte bezala, gaur ere euskal gizartean ikastolen komunitate osoaren ispilu eta bozgorailu izatea baita IKASTOLA aldizkariaren xede nagusia. Horretan dihardu IKASTOLA aldizkariko lan taldeak. ZORIONAK DENOI!•

EROSKI GARBERA / Garbera Merkatal zentroa Altza auzoa / 20015 DONOSTIA

943 394 875

7


BERRITZEN, HOBETZEKO

2016-2017 ⁄ IKASTURTEAREN HASIERAKO EKITALDIA

k A N e R R o t A d Hezkuntza Legearen legegintzaldia izan behar duela aldarrikatu dute ikastolek. Heziberri 2020

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen bezperan egin zen Ikastolen 2016-2017 Ikasturtearen Hasiera Ekitaldia, eta amaitzear den legegintzaldian Hezkuntza Legeari begira urrats erabakigarririk ez dela egin nabarmendu zuen Ikastolen Elkarteko lehendakari Koldo Tellituk. Horregatik, hurrengoak Hezkuntza Legearen legegintzaldia izan behar duela aldarrikatu zuen, lortuko ez balitz guzti-guztion “porrot itzela” izango litzatekeela ohartaraziz.

H

ITZALDIA ALBORATU, ETA ELKARRIZKETAREN FORMATUAN MINTZATU ZEN KOLDO TELLITU, ETA BI AURKEZLEEK PARATU ZIZKIOTEN GALDEREI ERANTZUN ZIEN. Tellituren mezu nagusia Hezkuntza Legea lortzeari begira izan zen, baina beste hainbat gai ere jorratu zituzten elkarrizketan “Kontuan hartzen badugu hauteskundeetara aurkeztu diren alderdi nagusiek, denek, azaldu dutela Hezkuntza Legea egiteko asmoa, uste eta desio dut bozen emaitzak gorabehera, Hezkuntza Legearen legegintzaldia izango dela ondorengoa”, esan zuen EHIko lehendakariak. Eta gaineratu zuen legegintzaldi horretan Hezkuntza Legerik onartzen ez bada “porrot itzela” izango litzatekeela “guzti guztiontzat”. “Legea lortzeko guk baino presa gutxiago daukaten eragileak badira”, onartu zuen

8

Tellituk; “baina ezin dugu legegintzaldi hau galtzen utzi. Kronograma bat ezarri beharko litzateke legegintzaldi berria abiatu bezain laster”, azpimarratu zuen.

zituen, LOMCEri aurre egiteko aukera galdu delakoan. Azkenik, Heziberriren hirugarren fasea, Hezkuntza Legea abiatu behar zuena, ez garatu izana alde negatiboan jarri du.

Lege hori egiteko orduan, hezkuntza eragileen parte hartzea eskatu zuen: “Ezinbestekoa izango da eragileon parte hartzea, eta adostasunak bilatzea ere bai. Eztabaidatzeko prest gaude, baldintzarik gabeko eztabaida bat nahi dugu, betorik gabekoa, zabala eta sakona”.

Kontzertazioetan eta planifikazioetan Eusko Jaurlaritzarekin erdietsitako ulermena ere nabarmendu zuen Tellituk.

AMAITU DEN LEGEGINTZALDIARI ERREPASOA Ibilbidea amaitzear duen Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren lana ere baloratu zuen Ikastolen Elkarteko lehendakariak. Heziberri 2020tik lorpen gisa nabarmendu zuen eragile ia guztiekin adostutako Hezkuntza Markoa. Curriculum dekretuak, aldiz, deitoratu egin

Eta errepasoa amaitzeko, teknologia berriak gelaratzeko Eusko Jaurlaritzaren azken deialdia ere aipatu zuen EHIko lehendakariak. Deialdiak, aurrekoak bezala, lehentasuna dispositiboetan jartzen duela deitoratu zuen, ikasketa prozesuetan jarri beharrean, eta euskarazko kalitatezko eduki digitalak bultzatu gabe. NAFARROA ETA IPARRALDEA Nafarroari dagokionez, pozik agertu zen Tellitu, gobernu berriarekin izan diren aurrerapauso batzuengatik, besteak beste, aurreko

IKASTOLA 220


gobernuak ikastolen ikas-materialei ezarritako debekua altxatu izana eta “eremu ez euskaldun” izendatutako horretan ikastoletako jangela eta garraioaren finantzaketan urratsak egin izana. D eredua eremu horretako ikastetxe publikoetara hedatzeko orduan, bestalde, eman beharreko pausoak hezkuntza komunitatearekin adostuak izateko eta era orekatuan emateko eskatu zuen Tellituk.

“Lurralde horretan ikastolek ziurtatu dute D eredua ikastolak dauden herrietan eta ingurukoetan. Zoritxarrez, ez gara herri guztietara iritsi, eta hor lan handia dago egiteko; hortik hasi beharko litzateke. Alegia, batzeko eta gehitzeko bidea hartu beharko litzateke, ez zatitzeko”. Iparraldeari dagokionez, Seaskak izan duen hazkundea nabarmendu zuen Ikastolen

Elkarteko lehendakariak. 2009an, Euskal Herriko Ikastolen Elkartea Europar Kooperatiba sortu zenean, Seaskako ikastoletan 2.200 haur zeudela gogorarazi zuen, eta orain, berriz, 3.500 direla. Horrek azpiegituretan inbertsio handiak egitera behartu du Seaska, eta horri aurre egiteko euskal gizartearen elkartasuna eta erakundeen inplikazioa behar direla azpimarratu zuen Tellituk.•

9


BERRITZEN, HOBETZEKO

2016-2017 ⁄ IKASTURTEAREN HASIERAKO EKITALDIA

A T E A Z T i R A K ARTEZ

ARTEZKARiTZA

ZUZENDARiTZA talde berrituekin hasi du ikasturtea Ikastolen Elkarteak. orekatu eta bikainak

O

RDURAKO MARTXAN BALDIN BAZIREN ERE, IKASTOLEN IKASTURTE HASIERAKO EKITALDIAN AURKEZTU ZIREN ARTEZKARITZA BATZORDE ETA ZUZENDARITZA TALDE BERRITUAK. Artezkaritzako lehendakari izaten jarraituko du Koldo Telliltuk, baina kide berriak ere izango ditu EHIren organo nagusiak. Besteak beste, lehendakariordea berritu da, Pasaia-Lezo Lizeoko Nekane Artolak hartu du orain arte kargu horretan egon den Arantza Manterolaren lekua (Haurtzaro ikastola, Oiartzun). Artezkaritzako idazkari karguan Xabier Arrietak jarraituko du (Lautada ikastola, Agurain), eta diruzain postuan Paxkal Indok (Manex Erdozaintzi ikastola, Lartzabale).

10

Zuzendaritza Taldean, berriz, Jose Luis Sukia da zuzendari nagusi berria. Imanol Igeregik, erretreta hartuta, utzi duen lekuan dago orain Sukia. Zuzendaritza Taldean kide berriak ere sartu dira. Ekitaldian aurreikusita ez bazegoen ere, inprobisazioa erabilita, zuzendari nagusi izendatu berriak oholtzara igoarazi eta omenaldi txiki bat egin zion Euskal Herriko Ikastolak Europar Kooperatiba Elkartea sortu zenetik hona kargu hori izan duenari. Aretoan bildutako guztien txalo zaparrada bildu zuen Igeregik. Bi taldeak aurkezteko orduan EHIko lehendakari Koldo Tellituk karguak utzi dituzten kideen lana aitortu eta eskertu zuen, eta kide berrien sarrerak egungo

lana hobetzea ekarriko duela esan zuen: “Nabarmendu nahiko nuke, lehenbizi, talde bat zein bestea utzi dutenek egin duten lan handi eta garrantzitsua. Eskertu ere bai egin duten lan hori guztia”, esan zuen. “Belaunaldi aldaketa bat dator, halabeharrez, eta, zorionez, datozenak oso pertsona baliagarriak dira. Ziur naiz, haiekin hobetu egingo dugula orain artekoa”, gaineratu zuen. “Jarraitzen dugunon esperientziarekin, batetik, eta etorri berri direnen bultzadarekin, bestetik, talde orekatu eta bikainak osatu ditugu bai Artezkaritza Kontseiluan eta baita Zuzendaritza Taldean ere. Hemen ere, berritzen ari gara, hobetzeko”, azaldu zuen. •

IKASTOLA 220

ZUzENDARiTZA

Iragan ikasturtearen amaieran onartutako aldaketak martxan dira dagoeneko ikasturte berriarekin. Artezkaritza Batzordean kide berriak sartu dira, eta Zuzendaritza taldean ere hainbat aldaketa egin dira, kide berriak sartuz, eta zuzendari nagusi berriarekin.


Koldo Tellitu Lehendakaria Betiko Ikastola (Leioa)

Nekane Artola Lehendakariordea Pasaia-Lezo Lizeoa (Pasaia-Lezo)

Xabier Arrieta Idazkaria Lautada Ikastola (Agurain)

Paxkal Indo Diruzaina Manex Erdozaintzi ikastola (Lartzabale)

Mikel Asiain Batzordekidea Paz de Ziganda Ikastola (Atarrabia)

ACTO DE COMIENZO DEL CURSO ESCOLAR DE LAS IKASTOLAS Las innovaciones pedagógicas que están llevando a cabo ya en sus centros fueron el eje principal del acto de inicio del curos escolar 2016-17 de las ikastolas. También estuvo presente la necesidad de una nueva ley de educación en la Comunidad Autónoma Vasca. Durante el acto se rindió un homenaje a la revista IKASTOLA en su vigésimo quinto aniversario. También se presentaron el Consejo de Administración y el Grupo de Dirección recientemente renovados CÉRÉMONIE D'OUVERTURE DE L'ANNÉE SCOLAIRE Les innovations pédagogiques réalisées dans les ikastola ont été le thème phare de la cérémonie d'ouverture de la nouvelle année scolaire. Autre sujet abordé, la nécessité d'une nouvelle loi sur l'éducation au sein de la CAB. Il a aussi été rendu hommage à la revue IKASTOLA qui fête ses 25 ans. Enfin, le Conseil d'Administration et le Groupe de Direction récemment renouvelés ont été présentés.

Juan Carlos Gomez Batzordekidea Urretxindorra Ikastola (Bilbo)

Mikel Belar Batzordekidea Ikasberri Ikastola (Azpeitia)

Larraitz Mendikute Batzordekidea Assa Ikastola (Lapuebla de Labarka)

Christophe Texier Batzordekidea Piarres Larzabal Ikastola (Ziburu)

Miren Josune Bañales Batzordekidea Kirikiño Ikastola (Bilbo)

Aimar Larrea Batzordekidea Andramendi Ikastola (Beasain)

Aitor Garate Batzordekidea Aresketa Ikastola (Amurrio)

Lierni Elortza Batzordekidea Bernat Etxepare Lizeoa (Baiona)

Xabier Sanchez Batzordekidea San Fermin Ikastola (Zizur Txiki)

Endika Zinkunegi Langile ordezkari gonbidatua

David Oroz Batzordekidea Andra Mari Ikastola (Etxarri Aranatz)

Jose Luis Sukia Zuzendari nagusia

Abel Ariznabarreta Hezkuntza arduraduna

Patxi Xabier Olabarria Egonkortasun arduraduna

Mikele Aldasoro Curriculum arduraduna

Idurre Maortua Zerbitzuetako OKUko burua

Beñat Azurmendi Haur Hezkuntzako OKUko burua eta Prestakuntza arduraduna

Belen Baztarrika Lehen Hezkuntzako OKUko burua

Manu Aurrekoetxea Bigarren Hezkuntzako OKUko burua

Hur Gorostiaga Seaskako zuzendaria

Josu Reparaz NIEko zuzendaria

Arantza Munduate Idazkaria

Koldo Aldabe Komunikazio arduraduna

11


ELKARRIZKETA aldizkaria.ikastola.eus @ikastola_aldizk •

Ageda Laraudogoitia / “KIVAren bitartez, ikastolaren komunitate osoak hartuko du parte eskola jazarpenari aurre egiten” Ageda Laraudogoitiak 33 urte daramatza Trapagarango Itxaropena ikastolan lanean. Aurrerantzean, ikastolako lana eta KIVA programaren Ikastolen Elkarteko koordinatzaile lana uztartuko ditu. Magisteritza tituluduna eta Filosofia eta Hezkuntza Zientzietan ere lizentziaduna da Laraudogoitia. KIVAren inplementazioan lagunduko dion lan taldearekin batera Finlandiara prestakuntza jasotzera abiatu aurretik elkarrizketatu dugu.

Z

er suposatuko du ikastoletan KIVA programa ezartzeak? Jazarpen kasuen trataeran esku hartze sendoa eta ikasle guztien jarreretan eragiten duen programa da KIVA. Hots, biktima, erasotzaile, erasotzailearen laguntzailea eta ikusle isilak edo pasiboak kontuan hartzen dituena. Beraz, urrats bat aurrera egitea suposatzen du programa ezartzeak. Gainera, KIVAren bitartez, ikastolaren komunitate osoak hartuko du parte eskola jazarpeari aurre egiten (irakasle, ikasle, guraso, jantokiko langileek… ), helburu batekin: ikasle guztiak salbu sentitzen direla eta haien ongizatea bermatzea. Horretarako, prestakuntza jasoko dute denek, bakoitzak bere esparruan zer egin eta nola bideratu ezagutuz. Horrekin, eskola jazarpenari erantzun bakarra eman nahi zaio, erantzun bateratua. Horrez gain, Europako eta Ameriketako hainbat lekutan probatu dute programa, beti ere Finlandiako Turkuko Unibertsitatearen kontrolpean, eta denetan jazarpen kasuak jaitsi egin dira. Beraz, ezartzean emaitza onak izan dituen programa batek ziurtasuna eta konfiantza emango die ikastolei.

12

Bukatzeko, paisaia ere aldatuko da. Ikastoletako leku guztietatik KiVa txartelak agertuko dira eta patioetan dauden begirale edo irakasleek KiVa txalekoa eramango dute jantzita, gogorarazteko gure ikastoletan ez dela jazarpena onartzen. Eskola jazarpenari aurre egiteko eta haren prebentziorako giltzarri izango da KIVA? Pentsatzen dut giltzarrietariko bat izango dela arazo larri honi, jazarpenari, erantzun integrala eman nahi badiogu. Kontuan izanda, aurrez esan dudan bezala, emaitzak hor daudela eta arrakasta eta hobekuntza adierazten dutela. Urtarrilean ezarriko da KIVA programa ikastoletan. Bitarte horretan, zer urrats egin behar dira? Udako opor ostean materialak euskaratzea izan da gure lehen urratsa. Bigarrena nirekin proiektua martxan jarriko duen lan taldea sortzea izan da. Urriaren 3tik 6ra Turkuko Unibertsitatean prestakuntza jasoko dugu. Gainera, ikastoletako langileak eta gurasoak prestatu behar dira programa honetan, KIVAn. Horrez gain, Ikastola bakoitzak sortu behar du bere KIVA taldea, jazarpen kasuak tratatuko dituen taldea. Dena prest egon beharko du urtarrilean ikasgeletan eta ikastoletan lanean hasteko.

IKASTOLA 220


Unibertsitateko adituek ematen dituzten aholkuak kontuan izanda. Gurasoen inplikazioa handia da proiektu honetan. Alde batetik, seme-alabak ondo ezagutzen dituztenez, sumatu dezakete aldaketaren bat gertatzen ari den, eta honen aurrean zelan jokatu eta zer egin azaltzen zaie proiektu honetan. Gainera, ikasgaiak seme-alabekin etxean indartzeko aukera dute, ordenagailuan dauden jolasak erabiliz.

Zu izango zara koordinatzailea. Lan talde bat ere izango duzu, ordea, inplementazioaren garairako. Lan taldeko partaide bakoitzak hainbat ikastola hartuko ditu bere ardurapean prestakuntza emateko ikastola bakoitzeko proiektu arduradunei eta bertako inplementazioan sortuko diren oztopoetan eta zailtasunetan laguntzeko Lan taldeko partaideak zazpi dira. Denak joango gara Turkura prestakuntza hartzera. Taldea

sortu berria dagoenez, espero dut bidaia honetan aukera izango dugula elkar ezagutzeko eta talde sentipena garatzeko Ikastolak gogotsu daude KIVA programa ezartzeko. Ikastola bakoitzean nola funtzionatuko du programak? Lehen Hezkuntzan (6-12 urteko ikasleen artean) jarriko da indarrean, baina ikastola bakoitzak erabakiko du zein ikasmailatan hasiko diren lantzen; beti ere, Turkuko

Zer bitarteko material erabiliko da programaren ezarpenean? Erabiliko den materiala Turkuko Unibertsitatean sortutakoa izango da. Materiala ikasle, irakasle, guraso eta ikastoletako beste langileekin lantzeko egin dute, hots, bakoitzak berezko materiala du; ikasleak gurasoekin etxean jolasak egiteko barne.

“Gurasoen inplikazioa handia da proiektu honetan. Alde batetik, seme-alabak ondo ezagutzen dituztenez, sumatu dezakete aldaketaren bat gertatzen ari den, eta honen aurrean zelan jokatu eta zer egin azaltzen zaie proiektu honetan. Gainera, ikasgaiak semealabekin etxean indartzeko aukera dute, ordenagailuan dauden jolasak erabiliz”.

Horrez gainera, materiala mota askotakoa da: horma-irudiak, liburuxkak, gidak, power point, pelikulak, jolasak… Material asko paperean dago, baina are gehiago digitalean. Laburbilduz, material eta formatu ugari erabiliko da KIVA programaren ezarpenean.•

ENTREVISTA A LA COORDINADORA DE KIVA Ageda Laraudogotia, docente de la ikastola Itxaropena de Trapagarán, es la coordinadora del grupo Kiva de las ikastolas. Recientemente nombrada, Ageda coordinará la implementación de este programa anti bullyng que tan buenos resultados está dando allí donde se implementa. Junto con Ageda, formarán parte del grupo Kiva otras siete personas. Todas han recibido formación en la Universidad de Turku. Entrevistamos a Ageda, justo antes de partir a Finlandia. ENTRETIEN AVEC LA COORDINATRICE DU PROJET KIVA Ageda Laraudogotia, enseignante à l'ikastola Itxaropena de Trapagarán, est coordinatrice du groupe Kiva des ikastola. Nouvellement nommée, Ageda coordonnera la mise en œuvre de ce programme anti bullying aux résultats probants dans les établissements où il est mis en place. Aux côtés d'Ageda, sept autres personnes, toutes formées à l'Université de Turku, font partie du groupe Kiva.

13


BERNAT ETXEPARE LIZEOA

Sagardi bat, elkartasuna batzeko. Baionako lizeo berriaren azpiegiturak finantzatzeko sagarrandoak saltzen ari dira.

Ametsa zena errealitate bihurtzen hasi da Baionan. Bernat Etxepare Lizeoaren eraikin berria altxatzen hasi ziren iragan uztailean. Eraikina altxatzeko finantzaketa loturik duten arren, ordea, eraikinaren ekipamendurako dirua beste iturri batetik lortu beharrean dira. Horri erantzutera dator ‘Hazten gaitu, hazten dugu’ kanpaina.

B

ERNAT ETXEPARE LIZEO BERRIA AZKEN URTEETAN SEASKAK IZAN DUEN GARAPENAREN ISLA DA, sail teknologiko eta profesionaletara zabaltzeaz gain, laugarren kolegio bat ere irekiko baitute, Baionan, lizeoak orain arte zituen eraikinetan. Amaitzen dutenean, 400 ikaslerentzako lekua izango du Lizeoak.

Sagarrondoak salduko dituzte, milaka sagarrondo. Izan ere, 300.000 euro behar dituzte lizeo berria ekipamenduz hornitzeko.

‘Hazten gaitu, hazten dugu’ kanpainaren bitartez lortu nahi den dirua biltzeko, sagarrondoak salduko dituzte, milaka sagarrondo. Izan ere, 300.000 euro behar dituzte lizeo berria ekipamenduz hornitzeko. Sistema erraza da: batek ematen du laguntza (30, 50, 100 euro edo gehiago), eta horren truke Seaskak ematen dio sagarrondo bat. Txekez

edo transferentziaz bideratu daiteke laguntza, baina beste bide batzuk ere badaude kanpainaren webgunean ( w w w. b e t x e p a r e . e u s ) . Erosleak eskuratutako sagarrondoa norberak har dezake, eta hura landatu ondoen datorkion tokian, edo Seaskaren esku utzi, landatua izan dadin Euskararen Sagartzean.

Baiona inguruan lur bat lortu nahian ari dira Euskararen Sagartzea osatzeko. Bertan, profesional baten esku utziko lituzkete zuhaitzak, hark ekoizpen bat ateratzeko gisan. Herriko etxeekin ere harremanetan dira eta horietako batzuk jadanik engaiatu dira sagarrondo batzuk erosi eta beren herrian euskararen sagardia osatzera.

KANPAINA GIROTZEKO, EKITALDI ETA HITZORDU UGARI ANTOLATU DITUZTE. HONA HEMEN HORIETAKO BATZUK:

• Urriaren 27an, Donazaharren, hitzaldia. • Abenduaren 17an, Baionan, Gaskoinen plazan : sagarrondoak banatzeko azoka.

Seaskako eta Lizeoko ordezkariak, kanpaina aurkezten.

UN MANZANO PARA AYUDAR A BERNAT ETXEPARE LIZEOA El liceo Bernat Etxepare de Baiona, junto a Seaska, ha iniciado una campaña para financiar los gastos de equipamiento del nuevo edificio que están construyendo en la capital de Lapurdi. Necesitan 300.000 euros para dotar al edificio de los servicios necesarios para ponerlo en marcha. La campaña se basa en comprar una planta de manzano. Quien lo adquiera podrá decidir llevárselo o donarlo a Seaska para plantar un manzanal en unas tierras que para tal efecto le han sido donados por el ayuntamiento de Baiona. UN POMMIER POUR AIDER LE LYCÉE ETXEPARE Le Lycée Bernat Etxepare de Bayonne a entamé, avec Seaska, une campagne pour financer les équipements du nouveau bâtiment actuellement en construction. 300.000 euros sont nécessaires pour doter l'édifice des services indispensables à son fonctionnement. La campagne consiste à acheter un plant de pommier. Ce plant peut ensuite être emporté par son propriétaire ou bien donné à Seaska qui réalisera une pommeraie sur un terrain cédé par la municipalité de Bayonne et prévu à cet effet.

14

EKITALDI UGARI

IKASTOLA 220

• Abenduaren 29an, Baionan: Bertso poteoa Baionako ostatuetan ikasle ohiek alaiturik. Ondotik, Bertso afaria Sustrai Colina eta Aimar Karrikarekin. • Urtarrilean, Baionan: Txotx eguna, sagardo sasoia abiatzeko. • Otsailean: sagarrondoen landaketa • Martxoan: ikasle ohien gaualdia • Ekainean, Baionan: Sagardo Eguna.


IKASTOLEN SUKALDETARAKO SOLUZIO INTEGRALAK 35 URTE IKASTOLEN ZERBITZURA Ostalaritza, gizataldeentzako sukaldaritza sektoreentzako soluzio integralak eskaintzen 35 urtetik gorako esperientziarekin, sektoreko erreferentziazko enpresetako bat izatera iritsi gara. Bide osoa egiten dugu gure bezeroekin, irtenbide egokiena bilatuz beti, eta beren beharretara egokituz, dela makinaria ordeztea edo erostea, dela proiektu integral bat egitea. Zuen esanetara gauzkazue Gipuzkoako eta Araba/Errioxako gure egoitzetan; pertsonalki emango dizugu aholkularitza, eta gure erakusketak bisitatzeko aukera izango duzu.

Salmenta aurreko aholkularitza

Onespena

Salmenta osteko zerbitzua

Instalazio eta martxan ipini

GURE BEZEROEN ZIURTAGIRIA DUGU

www.etxe-lan.com


KILOMETROAK BIDEA

Ikastolen etorkizuneko jaiak irudikatzen hasi dira. Kilometroen berrogeigarren ekitaldiaren harira, gogoeta prozesua abiatu dute.

Ikastolen jai guztietan hausnartzen ari dira etorkizuneko jaietan eskaini beharrekoaz, hartu beharreko bideaz eta egin beharreko urratsez, Ikastolen Elkartearen baitan zabalduriko prozesu batean. Gipuzkoa da hausnarketa horretan aurreratuen dabilena. Kilometroak bidea izena eman diote gogoeta prozesuari. Lehen urratsak egin dituzte jada.

Aitziber Lopez de Aretxaga, Igor Elorza, Mikel Egibar, Ane Barruso eta Nekane Artola.

K

ILOMETROAK JAIA DA IKASTOLEN JAIRIK BETERANOENA. Aurtengoarekin berrogei ekitaldi egin dituzte jada. Eta urteurren biribil hori aprobetxatuta, ikastolen aldeko jaiak etorkizun ertainean hartu beharreko bideaz hausnarrean hasi dira. Hasi besterik ez da egin prozesua. Izan ere, hiru edo lau urteko ibilbidea aurreikusi dute etorkizuneko jai eredua egituratu eta martxan jartzerako. Prozesua abiatzeko, Antonio Campos, Paulo Agirre eta Josu Erguin historikoak batu zituzten lehenbizi, eta haien testigantza

16

bildu zituzten bideo batean. Hastapenetik, gogoeta prozesu hori ahalik eta parte-hartzailearena egitea dute xede, eta hurrengo urratserako, jaien ibilbide historikoaz gogoeta egiteko, Gipuzkoako 24 ikastolatako ordezkariak eta Kilometroetako koordinazio lanetan aritutako jendea batu zituzten, Kilometroak jaien sortzaile Josu Erguin bera ere han zela.

hainbat puntu izan zituzten jorratzeko.

Kilometroak 2016ko Demasa Kultur Hamabostaldiaren testuinguruan egin zuten hitzordua, Bergaran, iragan irailaren 17an. Goiz beteko lan saioa egin zuten, ‘work coffee’ formatuan antolatuta, eta

Galdera hauei erantzun zieten parte-hartzaileek:

Parte hartzaileek, lan talde desberdinetan banaturik, goiz osoa eman zuten ideia, iritzi eta proposamenak partekatzen. Hausnarketa saioa, Gipuzkoako Ikastolen Elkarteak abian jarri berri duen Kilometroak bidea prozesuan baitan kokatzen da.

— Nola, zergatik eta zein helburuarekin uste duzu sortu zela Kilometroak?

— Egin dezagun azterketa konparatiboa: 1977. urtea, Beasain; 2015. urtea, Usurbil. Norberaren informazioa eta ustea jarraituz, atera ditzagun pareko eta ez parekoak diren errealitateak. — Guztion artean egin dezagun Kilometroak jaiari buruzko AMIA analisia. — Nola irudikatzen dugu etorkizuneko Kilometroak? — 40 edizioa betetzear da. Urriaren 2an, Bergaran izango da hori. Modu arin eta eskematikoan egin dezagun memoria: 39 urte hauetan zein egoera politiko, sozial, linguistiko eta instituzionala bizi izan du Kilometroak jaiak?•

IKASTOLA 220


aldizkaria.ikastola.eus @ikastola_aldizk •

Webgune bat eta erakusketa bat

G

ogoeta prozesuarekin batera, Bergarakoa Kilometroak jaiaren berrogeigarren ekitaldia zela-eta, erakusketa bat prestatu dute urterik urte edizio berriekin handitzen

joango dena. Erakusketa horretan, Kilometro jai guztiak biltzen dira hainbat paneletan. Artxibo historikoa berreskuratzeko ahalegin

bat da erakusketa, baina amaitu gabeko prozesu bat da, aurrerantzean ere jarraitu nahi dutelako kapital historikoa berreskuratzen.

Erakusketa birtual bat ere ireki berri dute, Kilometroak bidea webgunean (http://www.kilometroakbi dea.eus). Erakusketa hori ere berritzen joango da

eta edukiak gehitzen joango zaizkio. Era berean, webgune horretan azalduko dituzte ikastolen jaien inguruan egindako gogoeta prozesuaren emaitzak.•

Kilometroak bidea egitasmoak antolatutako topaketan parte hartu zuten ordezkarien familia argazkia.

DISEÑANDO EL FUTURO DE LAS FIESTAS DE LAS IKASTOLAS Los organizadores de las fiestas de las ikastolas han iniciado una reflexión para diseñar el modelo de fiesta que desean implantar dentro de tres o cuatro años, teniendo en cuenta cómo han evolucionado desde hace cuarenta años hasta nuestras fechas, y cuál es el objetivo que se quiere alcanzar. Gipuzkoa es el territorio donde se ha avanzado más en este tema. Hemos analizado su propuesta de reflexión. PENSER LE FUTUR MODÈLE DES FÊTES DES IKASTOLA Les organisateurs des fêtes des ikastola ont engagé une réflexion sur le modèle souhaité pour ces fêtes d'ici trois-quatre ans, modèle qui tiendra compte de leur évolution ces quarante dernières années et de l'objectif à atteindre. Sur ce thème, Gipuzkoa est le territoire le plus avancé. Nous avons analysé sa proposition de réflexion.

Hasi besterik ez da egin prozesua. Izan ere, hiru edo lau urteko ibilbidea aurreikusi dute etorkizuneko jai eredua egituratu eta martxan jartzerako.

17


PUBLIERREPORTAJEA

ORIENTAZIOA

aien eldu A L O K S E A Z HIZKUNT tu Elduaien Hizkuntza Eskolako Zuzendariak, sor zabaltzen joan da gaur zuen duela 46 urte lehen akademia Tolosan, eta enetatik, bi izan dira egun Gipuzkoan 14 zentro izan arte. Bere hastap etik, berrikuntza eta e bat Elduaienek izandako arrakastaren gakoak: ald eta, bestetik, familiarekin a, metodologia eraginkorraren etengabeko bilaketjarraipen zuzena. duten harreman estua eta ikaslearen Ezaugarriak • Bezeroarekiko harreman oso pertsonala, gardena eta gertukoa. Ikasleen beharrei egokitzeko malgutasuna du indargune. • Talde txikiak eta ordutegi zabala, haur, gazte eta helduen beharretara egokitzeko. • Cambridge English azterketa ospetsuen aztertzaile ofizialak dira.

18

Haur eta helduentzako munduko hizkuntza ziurtagiriak lortzeko deialdiak urtean zehar eskaintzen dituzte: Young Learners, KET, PET, FIRST, ADVANCED eta PROFICIENCY • Irakasle prestatuak. Etengabeko formakuntza jasotzen dute. Goi formakuntza dute eta asko Cambridge English aztertzaile ofizialak dira. • Ikasteko modalitate guztiak dituzte: aurrez aurreko klaseak, online, mistoak edo Skype bidez.

• Enpresa pribatu eta erakunde publikoekin lankidetza proiektuak ditu, hizkuntzak alderdi profesionalean garatzeko. • Hizkuntzak ikasteko baliabide berrienak. Aurtengo berritasuna, gela bakoitzean ekipamendu teknologiko berrienak eta interneta barneratzea izan da. • Atzerrian hizkuntza ikastaroak eta egonaldiak 5 herrialdetan.

IKASTOLA 220

Ikaslea eta familia Elduaien Hizkuntza Eskolak hizkuntzen ikaskuntzaren kontzeptua aldatu behar dela dio: “Haurra kontziente izan behar da zertarako behar duen hizkuntza ikastea; eta, horrekin batera, zer egiteko gai den. Hori ulertuta errazago bereganatuko du ahalegina” esan digu Ondarretako zentroko arduradunak.


aldizkaria.ikastola.eus @ikastola_aldizk •

Haurrak kontziente izan behar du zertarako behar duen hizkuntza ikastea; eta, horrekin batera, zer egiteko gai den.

garatzen joan da gaur egun 3 alderdi garbi bereiziz: “Lehena, ikasleei eskaintzen diegun formakuntza, haur hezkuntzan hasi eta goi mailako ikasketak bukatu arte. Ikasturte hasieran mailaketa proba egiten diogu ikasle bakoitzari eta, adina eta ezagutzaren arabera, taldeak osatzen ditugu.

20 urte ikastolekin lanean Asko dira azken urteetan Elduaienekin elkarlanean diharduten ikastolak. Ikastolarekin eta gurasoekin koordinaturik, haurrei hizkuntzen ikaskuntzan laguntza gehigarria eskaintzen diete, ikastolan bertan hizkuntza eskolak ematen orduz kanpo. Eguerdian ala arratsaldean. Ibilbide luzean ikastolekin batera egin duten lana

Etengabeko jarraipena egiten diegu, hiruhileko bakoitzean aurrerapen txostenak gurasoei helaraziz eta bilerak eginez urtean zehar eboluzioaren berri emateko. Bigarrena, irakasleei zuzendua; izan ere, ingelesaren ezagutzan gero eta maila altuagoa eskatzen zaienez, helmuga horietara iristen laguntzen diegu. Eta hirugarrena, ikastetxeekin lankidetzan garatzen ditugun hezkuntza

proiektuak, ikastetxeei bere hizkuntza proiektua garatzen laguntzeko” esan digu Elduaieneko komunikazio arduradunak.

Haurrentzako proba bereziak Haurrek hizkuntza berri bat barneratzeko prozesuan, garrantzitsua da bere ahalegina errekonozitzea eta gustura ikasteko motibatzea. Horretarako Elduaienek ikasle gazteekin Cambridge English Young Learners probak erabiltzen dituzte. Proba txiki hauek, umea azterketa modu ludikoan egitera ohitzea du helburu, presiorik gabe eta joko moduan. Ikasturtean zehar klaseko dinamikan proba honi zuzendutako prestakuntza barneratzen joaten dira, eta, prest dauden heinean, gurasoekin hitz egiten da proba egiteko aukera emanez. Hizkuntzaren atal bakoitzean haurrak ezkutu kopuru bat

jasotzen du bere aurrerapenak baloratuz eta egindako ahalegina saritzeko, diploma eta opari bat ematen zaie ekitaldi berezi batean, guraso, irakasle eta Cambridge English-eko ordezkarien aurrean. “Honela, lortzen duguna, alde batetik, ikasleak egin duen ahaleginak bere saria duela barneratzea eta hizkuntzaren ikaskuntza modu positiboan hartzea da, eta, bestetik, gurasoek ikasleek benetan duten aurrerapenen ziurtasuna izatea, hizkuntzen europar markoan duten maila zehatza”. Laburbilduz, Elduaien Hizkuntza Eskola egun hizkuntzak ikasteko apustu ziurra eta kalitatezkoa.•

19


IKASTOLAK ARESKETA IKASTOLA

‘ZER IKUSI HURA IKASI’ EUSKARAREN TRANSMISIO LANEAN GURASOON PAPERA EZINBESTEKOA DA Guraso talde batek GURARISO euskara taldea sortu berri dugu, gure xede nagusia transmisioa bermatzean datzalako, ikastolarekin eta herriko euskal eragileekin elkarlanean, euskararen erabileraren inguruan dugun kezkan oinarrituta eta euskaraz bizi guran. Gure seme-alabek Amurrio eta, bide batez, Aiara euskaldunagoa ezagutu dezaten. Ikasturte honetarako hainbat ekintza antolatzeko proposamena luzatuko ditugu irteerak, hitzaldiak… ikasgelatan zein ikastolatik kanpo aukerak izan ditzaten. Guztiak hezkuntza proiektuarekin zerikusia dutenak. Lehen ekintza, Artzain egunaren aitzakia pean. HH eta LHko ikasleek kataloxa (largabista) batzuk egin zituzten, hiru marrazkietan oinarrituta (baserria + ardiak; baserriko produktuak + saskia; eta bi lagun euskaraz hitz egiten). Ondoren, Artzain egunean bertan ikasle hauek euren gurasoen laguntzarekin argazkiak atera zituzten, kataloxa guztietan presente zegoelarik. Azkenik, ikastolako web orrira igorri zituzten argazki guztiak. Horrela, hurrengo asteotan ikastolako DBHko ikasleek mural baten bidez argazki bilduma hori guztion begi bistan jarriko dute, beste ikastolako ikastaldeetan horren guztiaren berri emanez eta, bide batez, lehen aipatu dugun ahozahoko transmisioa bermatuz. Amaitzeko udazken honetarako inguruko baserri batera bisita egiteko aukera lantzen ari gara, gure seme-alabek in situ ikus dezaten zer den baserritarrak eta, oro har, 1.sektoreak gure gizarteari egiten dion ekarpena. Ariketatxo honekin hezkuntza komunitatea osatzen dugun eragile guztion elkarlana indartu nahi da (ikasle, irakasle, ikastolako langile eta gurasoena). Finean, euskara herrian zabaltzeko ideia piztu nahi dugu, eta horretarako aukerak badaudela probatu.•

Hiruhilero ekintza bat burutu nahi dugu. Udazkenean ingurugiroari eta elikadurari erreparatu nahi diogu; neguan, aldiz, kultura eta aniztasunari; eta udaberrian, kirola eta aisialdiari.

20

BIHOTZ GAZTEA IKASTOLA

BERROGEITA HAMAR URTE BETE, ETA ILUSIOZ LANEAN JARRAITZEKO PREST! Tango zaharrak bazioen “20 urte ez da ezer…” bada zerbait bai, eta berrogeita hamar askoz gehiago, nahiz eta oraindik gazte mantendu, bizitzeko ilusioa eta grina eduki, borrokatzen jarraitzeko kemena izan. Horixe gertatzen ari zaio Santurtziko ikastolari, aurrera jarraitzeko prest dagoela jakin badakielako Ezker aldeko euskalduntze prozesuan mugarri garrantzitsua dela Bihotz Gaztea, beti Bihotz eta beti Gazte. Aurten berrogeita hamar urte urreneko aitzakia hartuta ospakizunez ospakizun dabil batetik bestera, eta azken boladan gelditu gabe, zinez datak merezi duelako, geldi une bat egiteko izan direnak gogoratzeko eta izango direnak animatzeko. Ikastola herriak sortutakoa da, eta herriari zor zaio gorazarre egitea. Hainbat eta hainbat ekitaldi gogoangarri sortu du programa luzea bete arte (urteurrenaren leloa sortzeko kanpaina, logoak, altxorraren bila jolasa, bideoak, hitzaldiak, kontzertuak, eta beste). Gailurrera iritsi dira ekitaldi nagusiarekin Santurtziko Serantes Kultur Aretoan gauzatu dena, urriaren 15ean. Zorionak ikastola komunitate handiari jarrai dezazuen urte askotarako txapela buruan izanik!•


“aldizkaria.ikastola.eus” web gunean duzu, irakurle; bertan informazioa osatuagoa aurkituko duzu paperean argitaratutakoa baino. >>

aldizkaria.ikastola.eus @ikastola_aldizk •

HARROBIA

3D ANIMAZIO JOKOAK ETA BESTE, GOI MAILAKO 2000 ORDU Harrobia, Lanbide Heziketa Ikastola da Bilbon. Portugaleten jaio zen 2001-2002ko ikasturtean Ibar Ezkerra Ikastola izenarekin, eta EHI Europar KooperatibaElkartearen partaide da. 2011tik aurrera, Lanbide prestakuntza zerbitzua eskaintzen du HARROBIA izenarekin. Eusko Jaurlaritza Hezkuntza Sailak baimendutako eta Itundutako Lanbide Heziketako Zentro euskalduna da. Erdi mailako eta Goi mailako Heziketa zikloak eskaintzen ditu. Mikroinformatika Sistemak eta Sareak. Gorputz eta Kirol Ekintzen Sustapena, eta beste. Aurtengo berrikuntzan 3D Animazioak, Jokoak eta Inguruneak dute. Goi Mailako bi mila orduko ikasketa. Informazio gehiago www.harrobia.eus…• UZ IKASTOLA

URREZKO ARBOLA, PREGOIAN, HERRIKO JAIETAN Iraileko jaietan gertatu da Udaletxeko balkoitik irakurri eta herri guztiak Urrezko Arbola abestia kantatu du, izan ere 50 urte beteko ditu ikastolak hilabete honetan. 1966ko urrian sortu baitzen, gainontzeko ikastola guztiak bezala, ilegalean. Herri honen eskola izateko xedearekin, guraso eta herritarren ametsak etorkizun oparoa izan du orduz geroztik eta, hasierak gogoratuta, ospatzeko garaia da. Haserako hazia / erne zen bezala, // etengabe berritzen / dugu guk azala. Gorka Ojangurenek jarri ditu hitzak “Zuhaitzak, ikastola bezala, etengabe hazi eta berritzen dira eta fruituak ematen dituzte. Urrezkoa dela diot, hitz horrek Urretxu eta Zumarraga izenen letrak hartzen dituelako”. Esker on hitzak izan ziren gehien erabili zirenak ospakizun berezian.•

SEASKA

GLISS EGUNEKO XIV. EDIZIOA JADA ANGELUN Seaskak antolatuta, Zaldunen hondartzan kokatu da, hogei bat elkartek parte hartu dute lehiaketak, erakustaldiak eta lehen ikaspenak egiten. Helburu zehatza: lerra kirolak ere euskal kirolak direla aldarrikatzea, eta aisialdietan euskararen erabilpena bultzatzea. Ez da gutxi! Tranpolina & indoboard jokoak haurrentzat, surf-arekin batera salbamendua, paddel, hip hop eta capoeia, skimboard tailerra egurrezko tauletan, kenpo kai erakustaldia, euskarazko Yoga, roller eta trotineta ikastaldiak, dohako Shiatsu masaiak, FRIKUN taldea (afro beat & biguine) eta PAULINE & JULIETTE folk bikotearen kontzertuak, eta txalaparta ikastaldia. Berrikuntza ugari aurtengo edizioan. Eguraldiak lagunduta arrakastatsua izan da aurtengoa ere!•

IKASTOLA 220

21


IKASTOLAK

ARIZMENDI IKASTOLA

“EKI ARIZMENDI IKASTOLAN”, BIDEO BALIOTSUA Salto kualitatibo garrantzitsua da ikasleak egiten duena Lehen Hezkuntzatik Derrigorrezko Bigarrenera, eta horren berri emateko bideoa grabatu dute, modurik atseginean erakusteko Arizmendi Ikastolan nola lantzen duten EKI egitasmoa; ikasle, irakasle eta guraso berriei zuzendutakoa da; interesgarria ere gainontzeko ikastolentzat. Arizmendiren Hezkuntza Pedagogiaren bizkar hezurrean txertatzen da, Konfiantzaren Pedagogian: Pertsona laguntzen garatzea eta bizitzarako prestatzea, hain zuzen ere; balore eta konpetentzietan oinarrituta. Informazio gehiago arizmendi.eus eta Youtube-n.• IKO graduko Andoni eta Josu ikasleek egin dute bideoa Gradu Amaiera Lanerako, ikastolako profesionalen gidaritzapean. Aurten 676 ikasle ditu DBHn, bi egoitzetan banatuta: Almenen (Eskoriatzan) eta Gaztelupen (Arrasaten).

ERENTZUN IKASTOLA

GAZTE ATERPEA ZABALIK IKASTOLAN Ikastolaren atzeko eraikinean egokitu dute auzolanean egindako aterpe berezia, familiak eta ingurukoak lanean inplikatuta. Lehen aldiz erabili da pasa den udan Arizmendiko ikasleekin eta Andoaingo La Sallekoekin, hezkuntzarekin lotu nahi dutelako espazioa eta ez erromesekin. Hirurogeita bi ohe ditu, komun eta dutxak, proiekzioetarako aretoa, erabil anitzetarako beste gela handia, jangela, patioa eta abar. Udan udal zerbitzuak erabiltzeko aukera ere eskaintzen du, hau da, igerilekuak, txirristak… eta urtean zehar, edozein eskolatik interesatuta izanez gero Vianako herri ikusgarria ezagutzeko ematen du, hango parajeak, historia eta abar. Klima ere oso ona du, eta aldaketa horiek osasuntsuak dira. Gaurko mezua da zabalik dagoela! Alokairuan hartzen da, ikastolarentzat diru sarrera izango den iturri, ondoren pedagogian inbertitzeko.•

Azken hamar urteotako ibilbidea ikaragarria izan da, 350 ikasletik 550era iritsi baitira. Obra berriak ikastola osoko birmoldaketa ekarri du eta, geroari begira, eraikin berriak LHko 4., 5. eta 6. mailako ikasleak bilduko ditu.

ITXAROPENA IKASTOLA

ERAIKIN BERRIA ESTREINATUTA Duela hamar urte ikastolako Plan Estrategikoan hartutako erabakiaren ondorioa da eraikin berria, orduantxe erabaki baitzen apustua egitea eta bigarren lerroa zabaltzea. 2009an, leku faltagatik, lehen obra egin zuten. Hori ordaintzeko 2012an antolatutako Ibilaldiak aukera eman zien banketxetako kreditu berriari ateak zabaltzea eta, ondorioz, bigarren obran sartzea. Urrian inauguratu dute eraikin berria. Bi solairukoa da. Lehena dagoeneko guztiz hornitua, eta kanpokoa ere bukatuta. Bigarren solairua oraingoz hutsik utziko dute, 2019rako osatuko baita bigarren lerro osoa, 0tik hasi eta DBH 4.mailaraino. Gaur egun 550 ikasle ditu ikastolak Zorrozatik hasi eta Sopuertaraino.• Ohe guztiak bete dira oraingoan Nafarroa Oinezera bezperatik laguntzera etorritako bolondresekin.

22

IKASTOLA 220


aldizkaria.ikastola.eus @ikastola_aldizk •

PAZ DE ZIGANDA IKASTOLA

IKASLEAK INPLIKATU ETA KOHESIOA SORTU GELA BARRUAN Chema Avilesekin, Valladolideko Unibertsitateko irakaslearekin, daude harremanetan, interesgarritzat dutelako DBH ikasleak aktibatzeko markatzen dituen norabideak, estrategiak eta dinamika ezberdinak. Jazarpenaren kontra eta elkarbizitza proiektu orokor baten markoan proposatzen du gida moduko bat, ikastetxe batek jorratu beharreko 26 punturekin. Irailean saioa izan dute berarekin, gida hori erabiliz ikastolaren auto-diagnostikorako, xedea baita elkarbizitza sano eta sendoa eraikitzen jarraitzea ikastolako eragile guztien artean. Formazioa behar da, prebentzioa eta baliabideak. KiVarekin erabat lerrokatuta dago, Golden 5ekin ere bai, eta ikasleen aktibatze ikuspegia oso aberatsa baita.•

Eta bide batez, ikasgela ordutan, ilustratzaile lanak zer diren ere ezagutu dute ikasleek, Arte Ederrak ikasitako aipaturiko bi profesionalekin: Eiderrekin eta Edurnerekin. Elkarrekin lanean jarraitzeko asmotan dira!

“Proyecto antibullying: prevención de bullying y el cyberbullying en la comunidad educativa” du izena bere azken liburuak.

TXANTXIKU IKASTOLA

ASTEROKO BULETINARI JARRAIPENA EMAN DIOTE

TAFALLAKO IKASTOLA

FATXADA MARGOTU DUTE EIDER EIBARREN LAGUNTZAREKIN Umeak egunero sartzen diren ateko fatxada berritzeko zegoenez, Edurne Arambilet, LHko tutorea, Eider Eibar lagunarekin berriro ere harremanetan ipini eta martxan jarri ziren. Juntaren baimena eskuratu zuten, gurasoen laguntza, aldamioak lortu, pintura erosi eta aste osoa eman dute horretara. Kanpoko pintaketa helduen esku gelditu da eta egina dago. Eiderrek pertsonaiak sortu ditu ikastolak maite dituen gaiak kontutan hartuta: irakurketa, euskara, musika, artea eta mitologia. LHko ume guztiak ere inplikatu dituzte, pertsonaiak sortu dituzte jokoen bidez, eta horiek margotzen jarraitzen dute barruko paretak ere apaindu nahi dituztelako.•

Gero eta ikastola gehiago zarete buletin elektronikoa sortzen ari zaretenak guraso eta komunitate osoarekin ikastolaren azken berriak partekatzeko. Gauza txukun eder asko ikusten ari gara eta, egiten ari direnez, Txantxikukoa ekarri nahi izan dugu adibide lez. Mezua ongi antolatuta dago, txukun jarrita, detailez zainduta, irudiek janzten dute bi orrialdeak; lan handia dago horren atzetik. Astean behin banatzen da, posta elektronikoz, etxe guztietara. Emaitza bikaina Komunikaziotik bidaltzen digutena eta, adibide gisa, zuekin banatu nahi duguna.• Ikastoletan egiten diren buletin eta aldizkari batzuk jasotzen ditugu Ikastolen Elkartean, baina ziur gara beste batzuek ere horretan ariko zaretela. Hala bada, bidal iguzue sortzen duzuen hori geu ere informatuta izan gaitezen: aldizkaria@ehi.ikastola.eus era.

23



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.