Iks222 issu w

Page 1

Legegintzaldi bat

Euskal Hezkuntza Lege baterako Lege baten oinarriak aztertzeari ekin diote ikastolek, datorren erronka nagusiari ahots bateratuarekin heltzeko


Euskal gizarteari zor diogun legea

HEZKUNTZA LEGEA

Santo Tomas Lizeoko ikasleak.

Hezkuntza Lege bat legegintzaldi honetan, Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako. Hiru lurraldeetarako, baina Euskal Herri osorako erreferentzia izan daitekeena. Euskal Hezkuntza Lege baten beharra eta aukera ikusten dute ikastolek, eta horri begira eztabaidarako oinarrizko dokumentu bateratu bat lantzen ari dira. Euskal curriculumean eta konpetentzietan oinarritutako hezkuntza nahi dute ikastolek, euskara ardatz duen eleaniztasuna bultzatuz, ikastetxeen autonomia indartuz eta hobekuntza sustatuz. Halaber, Hezkuntza Zerbitzu Publikotik abiatzea proposatzen dute, ikastetxe guztiak eskubide eta betebehar berberekin, aukera berdintasuna eta ekitatea ziurtatuz, finantzaketa ekitatiboarekin.

• 03

HEZKUNTZA LEGEA > IKASTOLAK LANEAN HASI DIRA, HEZKUNTZA LEGE BERRIARI BEGIRA

08

ESKOLA JAZARPENA

KiVa PROGRAMA ABIAN JARRI DUTE 52 IKASTOLATAN 12

BATXILERGOA

BATXILERGORA ZUZENDURIKO IBILBIDE BERRI BAT ABIARAZI DUTE IKASTOLEK 16

HISTORIA IRAKASKUNTZA

Euroclioren urteko konferentzia egingo da Donostian, ikastolen eskutik 18 Aisialadiabfg har aerhg aerh aerhahoigoigoyg 19

IKASTOLAK BANAKA

aldizkaria.ikastola.eus IKASTOLA 222 / 2017ko OTSAILA EUSKAL HERRIKO KASTOLAK

2

A

RABA, BIZKAI ETA GIPUZKOAR AKO HEZKUNTZA LEGE BATI BEGIRA IKAS TOLEK EZTABAIDA RAKO DOKUMENTU LANTZEKO, BAT Ikastolen Elkarteko Artezkaritza Batzordeak txosten bat osatu du ikastolei aurkeztu, elkarrekin aztertu eta denen artean osatzeko. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Lurralde Batzarretan dagoeneko aurkeztu da agiri hori, eta otsailean hasi eta martxora bitarte, eskualdeka bileretara deitu dituzte ikastolak, haiei ere aurkeztu eta ekarpenak egin diezazkioten. Eztabaidarako dokumentu hori ez dago ikastolei soilik zuzendua; aitzitik, Hezkuntza Legeari begira, euskal gizarteari, eragileei eta erakundeei ikastolen aldetik egindako ekarpen gisa ulertu behar da. Ikastolek ulertzen dute oraingoa abagune garrantzitsu bat dela oraingoa Hezkuntza Lege berri bat edukitzeko. 2004tik ari dira eskatzen lege bat, Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza sistema guztia barne bilduko duena, eta ez soilik administrazioaren titularitateIKASTOLA 222


Ikastolak lanean hasi dira, Hezkuntza Lege berriari begira. Legegintzaldi honetan Hezkuntza Lege bat egitea Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako. Horixe da lortu beharreko erronka. Lorgarria da, Eusko Jaurlaritzaren legealdirako konpromisoetako bat baita, eta hezkuntza eragileak ere ari baitira hori erreklamatzen. Ikastolak erronka horri ahots bateratuarekin erantzuteko prestatzen hasi dira. peko ikastetxeak, orain arteko legeak, 1993koak, egiten duen bezala. Aurreko legegintzaldian legeari begira urratsak egingo zirela uste bazen ere, ez zen, azkenean, aurrerapausorik eman, nahiz eta Heziberri 2020 planean aurreikusi. Hirugarren fase gisa aurreikusi zen, eta lehenbiziko biak baino ez ziren garatu aurreko legegintzaldian.

Orain, berriz, Eusko Jaurlaritza osatzeko EAJren eta PSE-EEren arteko itunak jasotzen du Hezkuntza Legea, eta Hezkuntza sailburu Cristina Uriartek urtarrilaren 23an bere sailaren lehentasunak azaltzeko Legebiltzarrean egindako agerraldian azpimarratu zuen helburu nagusia izango dutela eragileekin hezkuntza itun bat egitea, hortik Hez3


HEZKUNTZA LEGEA Eskuinean, EHIko lehendakari Koldo Tellitu. Behean, EHIren Artezkaritza Kontseiluaren urtarrileko bilera.

kuntza Legea egiteko. Oposizioko alderdietan ere hezkuntza lege baten premia adierazi izan dute behin baino gehiagotan. Ikastolak ez dira ari Hezkuntza Legea eskatzen Heziberri 2020ren hirugarren fasea balitz bezala. Legearen balioa harago doa, bere horretan aktibo garrantzitsu bat da, eta bereziki gure artean. Azken batean legea gure hezkuntza sistemaren arau nagusia izan behar da, eta hortik beste guztia garatu, besteak beste curriculum dekretuak. Izan ere, lehen aipatu bezala, EAEko sistemako ikastetxe erdiek baino ez daukate euskal Administrazioak berariaz sorturiko lege baten babesa, eta, gainera, 1992ko hizkuntza hitzarmena, nahiz 1993ko Eskola Publikoaren Legea zaharkiturik daude. Mende laurden honetan, izugarri aldatu dira mundua eta euskal gizartea: egoera sozioekonomiko eta kulturala, globalizazioaren eragina, zientzia eta teknologiaren garapena, hizkuntz testuingurua, migrazioak, bizikidetza orokorra, familia ereduak, publikotasuna ulertzeko modu berriak‌ etengabeko garapenean izan dira. Eta, nola ez, gizarteak hezkuntzari egiten dizkion eskakizunak ere aldatu egin dira 25 urteotan. Ondorioz, hezkuntza ulertzeko era ere garai berrietara egokitu eta eraldatu egin behar da.

4

Gure inguruko Eskola araupetzen duen legedi orokorra eta araudia, berriz, ez dira aldatu, ez dira egokitu euskal gizarteak behar duen heinean garai berrietara, ez dira bihurtu aldaketarako tresna, behar berriei eta gizarte-erronkei erantzuteko baliabide eragingarri. Hori dela eta, oraindik ezin izan zaie erantzun egokirik eman, adibidez, hizkuntza ereduen sistemaren gabeziei edota atzerriko jatorria duten ikasleen eskolatzeari, euskal curriculuma eta konpetentzietan oinarritutako eredu pedagogikoa ezartzeari, IKTen garapen eta hedapenari, kanpo ebaluazioei‌ Ikastolen iritziz, horiei denei erantzun egoki eta oso bat emateko ezinbestekoa da lege bat,nortasun propioa duen legea, ezin baitzaie erronka bakoitzari erantzun partzial eta momentukoak eman. Hogeita bost urteotan aldatu ez dena, eta, aitzitik, sendotu eta euskal hezkuntzaren ezaugarri propio gisa agertzen dena da administrazioaren titularitatepeko ikastetxeek eta itunpekoek hezkuntza sisteman duten oreka, erdia eta erdia baitira. Horrek ekarri behar du, derrigor, hurrengo hezkuntza legeak sarea osotasunean hartzea, publikotasuna ulertzeko era berriak ere aintzat hartuz.

E ZTABAIDARAKO O INARRIAK

Horregatik, ikastolak lantzen ari diren dokumentuan, gai eta galdera horiei guztiei erantzuna emateko moduko lege baten alde egiten da, eta lege horrek bildu beharko lituzkeen ideia edo interesgune nagusiak azaltzen dira. Ideia edo interesgune horiek lau ataletan aurkezten dira. Lehenbizikoan, hezkuntzaren definizioan hezkuntzaren ezaugarri berdintzaile eta sozializatzailea azpimarratu dute; bigarrengoan, “bizitza osoan zehar� pertsonek egin beharreko prestakuntza jorratzen da; hirugarren blokean, antolaketa-mailako gai nagusi bat jorratzen da, ikastetxeen autonomia; azkenik, laugarrengoan, eskola emaitzen hobekuntzarako urratsak proposatzen dira. Hezkuntza Zerbitzu Publikotik abiatzea proposatu dute ikastolek, euskal gizarte-


aren eta hiritarren prestakuntza eta kohesioa sustatzeko eta desberdintasun sozialak gainditzeko lanabesa delako Hezkuntza. Euskal hezkuntza zerbitzu publikoa publiko-herritar ikuspegian kokatzen dute ikastolek, hots, komunitateari lotua, hezkuntzan ere demokrazia partehartzailea gauzatu nahi baitute. Dokumentuaren arabera, ikasle guztien hezkuntza eskubidea bermatzeko finantzaketa ekitatiboago bat eskatzen dute ikastolek, eta titularitatea gorabehera, Hezkuntza Zerbitzu Publikoko partaide guztiek betebehar eta eskubide berdinak izan beharko lituzkete. Halaber, abiapuntua konpetentzietan oinarritutako euskal curriculumaren garapena izanik, euskaran ardazturiko hezkuntza eleanitza, konpetentzia digitalaren garapena, hezkuntza sistemaren eta ikastetxeen ebaluazio sistema propioa eta irakasleen prestakuntzan sakontzen du ikastolen agiriak. Eskolatu-

EROSKI ARRASATE Musakola auzoa / 20500 ARRASATE-MONDRAGON

943 711 030

IKASTOLA 222

rik dagoen ikasleriari ahalik eta erantzunik hoberena eman ahal izateko, ikastetxeen autonomia aldarrikatzen dute, eta haien kudeaketa demokratikoaren beharra azpimarratzen. E LKARRIZKE TARAKO PRE ST

Hezkuntzaz eztabaidatzeko eta lege berri bati buruz adostasunak bilatzeko ikastolek beti egin dute elkarrizketarako deia, eta besteek egin dutenean ere baiezkoa erantzun dute. Oraingoan ere prest dira ikastolak hezkuntza lege bat osatzeko adostasunak bilatzeko. Horretarako ari dira lantzen beren ekarpena, besteek egin ditzaketenekin parez pare jarri eta denen artean adostasuna lortzeko. Ikastolek eskola akordio zabal eta ireki baten partaide izan nahi dute, horren

beharrizana euskal gizartearen egoeran begi bistakoa baita. Partaidetzarako jarrera erakusten dutenean, partaidetza aktibo eta eraginkorra eskatzen dute. Era berean, erantzukizunez eta adostasunaren alde jokatzeko konpromisoa azaldu dute aldiro. Horregatik, uste dute, inork ezin duela legea bera baldintzatu, mahaiaren inguruan jartzeko baldintzak ezarriz, hura eztabaidatzen hasi aurretik. Aitzitik gai guztiak mahai gainean jarri behar direla defendatzen dute, taburik gabe, betorik gabe. Ikuspegi zabal batekin ekiteko gonbita egin diete eragile guztiei, jakinik, denen onurarako izanik, inork ez duela lortuko bere xede guztiak bideratzea.

EROSKI GARBERA / Garbera Merkatal zentroa Altza auzoa / 20015 DONOSTIA

943 394 875

5


HEZKUNTZA LEGEA

Hezkuntza lege berri baterako Ikastolak lantzen ari diren txostenean, Hezkuntza Lege berri baterako hainbat oinarri proposatzen dira. Honakoak dira puntu nagusiak. I. ILDO BERDINTZAILEA EDO SOZIALIZATZAILEA Euskal Hezkuntza Zerbitzu Publikoa (EHZP). Funts publikoekin hornituriko ikastetxeek osatuko lukete, hots, administrazioko ikastetxeek, ikastolek eta gizarte ekimeneko ikastetxeek, bakoitzaren Hezkuntza Proiektua eta titulartasuna galdu gabe, hezkuntza zerbitzuaren ezaugarriak bete eta ikasle guztien hezkuntza eskubidea, inolako bazterkeriarik gabe, bermatuko dutenak. Ikastetxe guztiek eskubide eta betebehar berak izango dituzte. Aukera berdintasuna eta ekitatea. EHZP-k gizarte kohesioa, integrazioa eta aukera berdintasuna sustatu behar ditu. Hezkuntza aukera inklusiboak ikasleriaren egoera desberdinak hartu behar ditu kontuan: beharrizan bereziko ikasleena, etorkinena, genero

desberdintasuna, gizarte desberdintasuna… Hezkuntza Lege batek hauek guztiak bideratzeko irizpideak definitu beharko lituzke. EHZPren finantzazioa. EHZPren barruan dauden ikastetxe guztiei oinarrizko tratamendu berdina ematea,hots, EHZPren helburuak ikastetxe bakoitzean betetzeko eta ikastetxeen funtzionamendua eta zerbitzuaren doakotasuna ziurtatzeko oinarrizko finantzaketa II. HEZKUNTZA EDUKIAK; EUSKAL CURRICULUMA Konpetentzietan oinarritutako euskal curriculumaren garapena da abiapuntua, bertan kokatzen dira ondoko aukerak: Euskaran ardazturiko hezkuntza eleanitza. Eleaniztasuna ziurtatu behar da, beti ere

euskara ardaztzat harturik. Maila hauek lortu beharko lituzke derrigorrezko eskolaldia amaitzen duen ikasle batek: B2 maila hizkuntza ofizialetan, eta B1 maila hirugarren hizkuntzan (Europako Hizkuntzen Erreferentzia Bateratuen Esparruaren arabera). Konpetentzia digitalaren garapena. Konpetentzia digitala berdintasunez eskuratu beharra dago. Horretarako, oinarrizko ekipamendua finantziazio publikoaren bitartez bermatu beharko litzateke. Era berean, giltzarri dira ikasmaterial egokiak ikasle guztien esku jartzea eta irakasleak prestatzea.

Hezkuntza sistemaren eta ikastetxeen ebaluazioa. Ebaluazioaren kultura indartu behar da, hobekuntzaren oinarri gisa. Ebaluazio-sistema propio baten aldeko aukera egiten dugu, horren kudeaketa erakunde autonomo baten esku egon behar duelarik. Irakasleen prestakuntza. Hezkuntza sistemaren helburuak eta ikastetxeen Hezkuntza proiektuak oinarri hartuta, irakasleen prestakuntza areagotzeko proposamena egiten da. III. ANTOLAKETA, IKASTETXEEN AUTONOMÍA Ikastetxeek autonomia handia izan behar dute eskolaturik dagoen ikasleriari ahalik eta erantzunik hoberena eman ahal izateko. Autonomiak ondorengo onurak ekarriko dizkio

ikastetxeari/zerbitzu publikoari: inguruarekiko lotura zuzenagoa, gizartearen partaidetza, pedagogia beharrizan zuzenekiko erantzun eraginkorra, aniztasunean oinarrituriko kudeaketa, ikasleen integraziorako aukera, ekitate eta kalitate maila hobea. IV. ESKOLA EMAITZEN HOBEKUNTZA Sistema edo eskola baten ebaluazioa eta hobekuntza plana hezkuntza proiektutik abiatu behar dira. Hobekuntza eta eskola, hobekuntza eta gelako jarduera, lotu egin behar dira eta irakasleen prestakuntza eta taldelanerako gaitasuna areagotu egin behar dira.•

LAS IKASTOLAS, ANTE UNA NUEVA LEY DE EDUCACIÓN El Consejo de Administración de Ikastolen Elkartea ha elaborado un documento de trabajo de cara a la posición que han de tomar las ikastolas en el debate que se abrirá entre los partidos políticos y agentes educativos ante una nueva Ley de Educación para Araba, Bizkaia y Gipuzkoa. Este documento ya ha sido presentado en los Consejos Territoriales, y durante febrero y marzo se presentará a las ikastolas mediante varias reuniones, para analizarlo, debatirlo y para que las ikastolas hagan sus aportaciones. LES IKASTOLA ET LA NOUVELLE LOI SUR L'ENSEIGNEMENT Le Conseil d'Administration de Ikastolen Elkartea a élaboré un document de travail visant à définir la position des ikastola dans le débat qui s'ouvrira entre les partis politiques et les acteurs du monde de l'enseignement et concernant la nouvelle Loi sur l'Enseignement qui impactera Araba, Bizkaia et Gipuzkoa. Ce document a été présenté aux Conseils Territoriaux et sera présenté aux ikastola en février et mars pour débat et contributions.

6

IKASTOLA 222



ESKOLA JAZARPENA

aldizkaria.ikastola.eus

KiVa programa

abian jarri dute 52 ikastolatan. Lehen Hezkuntzako 18.419 ikasle hasi dira parte hartzen eskola jazarpenaren aurkako programa honetan.

Eguberrietako oporraldia amaitu ostean, Euskal Herriko 52 ikastolak martxan jarri dute dagoeneko eskola jazarpenari aurre egiteko KiVa programa. 52 KiVa ikastola ditugu, beraz, gaurtik aurrera. Lehenbiziko 52ak; izan ere, programa Euskal Herriko ikastola guztietara hedatzea baita helburua.

U

RTARRILA, KiVa PRO GRAMA TXERTATZEN HASTEKO HILABE TEA IZAN DA IKASTO LENTZAT, ETA HA LAXE ARITU DIRA, nork bere ‘KiVa eguna’ antolatzen, prestatzen eta aurrera eramaten. Kiva eguna, azken batean, ikastola bakoitza KiVa programa martxan jarri duen eguna izan da. Ospakizun gisa egin nahi izan da, eskola jazarpenari aurre egitearen alde positiboa indartzeko.

Txintxirri ikastola eta Andoaingo Aita Larramendi ikastola. Bi ikastoletan nabari zen egun berezia zela. Eguberrietako oporralditik bueltatu berritan, beste ospakizun bat zuten. Egun berezia eta egun garrantzitsua ere bai. Ikasleen jarreran antzematen zen, baita egunerako prestatu zituzten mezu eta marrazkietan ere. Eskola jazarpenari aurre egin, eta taldean aurre egin. Horretarako konpromisoak hartuz, eta urtean zehar konpromiso horiei eutsiz.

KiVa programa Lehen Hezkuntzan aplikatuko da, baina xedea eskola jazarpenaren aurrean ikastola komunitate osoa inplikatzea denez, ikastola guztietan etapa guztietako ikasleek hartu dute parte KiVa egunean.

Bi ikastolek zituzten gela barruan eta gelatik kanpoko ekintzak prestatuta: KiVa programaren aurkezpena tutoretza orduetan, gogoeta egin eta konpromisoak hartzea, haiek idatzi eta gelan ezartzea, eta baita gelatik kanpo ere. Kiva ikurrak marraztu edo margotzea, zenbait bideo ikustea… Txintxirrin argazkiak ere atera zituzten Kiva ikurrekin.

IKASTOLA aldizkariak bi ikastola bisitatu ditu, KiVa egun horiek bertatik bertara ezagutzeko: Elorrioko 8

KiVa egunerako prestatutako bertsoak kantatu zituzten Aita Larramendi ikastolakoek. Txintxirrikoek, berriz, eskola jazarpena gaitzat hartuta abesti bat osatu eta kantatu zuten. K ASU BAKAR BAT GEHIAGO GERTA EZ DADIN

Lehen Hezkuntzako 18.419 ikasle hasi dira parte hartzen programa honetan. Mundu mailan eskola jazarpenari aurre egin eta hura murrizteko programarik eraginkorrena da KiVa, Finlandiako Turku-ko Unibertsitateak garatutakoa. Helburua, noski, ez da jazarpenak murriztea, baizik eta bakar bat gehiago ere ez gertatzea. Ikastolek xede hori lortzeko borondate irmoa dute. Datuek erakusten dute eskola jazarpena fenomeno globala dela. Hala, mundu osoan, ikasleen (haur eta nerabe) %10ek jasan dute edo jasango dute bullyinga. Fenomeno globala IKASTOLA 222


KIVA BERTSOAK (egilea: Juanjo Respaldiza) Zer da ba gozatzea bestearen minez ezin gara isildu guztia jakinez gauzak garbi esanda ta aurre eginez bideratuko dugu erantzukizunez Ikastolan nahi dugu bizi atseginez. Eguneroko mina min handiegia taldea, gu, babesa, laguntza, begia‌ Kivak aberastu du gure hiztegia ezin da ezkutuan geratu egia irribarrea bedi denon aurpegia.

eta larria, ikusten denez. Baina ez da hori datuek erakusten duten gauza deigarri bakarra. Ikasleen %8 inguru izan dira edo izango dira eskola jazarpenaren egile, eta %7 haien laguntzaile izango dira. Ikusle edo lekukoei dagokienez, horiek ere ikasleak, gehiago dira erasotzailearen alde agertzen direnak (%20), biktimaren alde agertzen direnak baino (%17). Besteak (%34) ez dira ohartuko eskola jazarpenaz. Eskola jazarpen kasu bakoitzean erasotzaile bat eta biktima bat daude, baina, datuek erakutsi moduan, baita ikusle eta lekuko ugari ere. Izan ere, eskola jazarpenaren helburua, jazarriarekiko nagusitasuna adierazteaz gainera, taldeko nagusitasuna lortzea ere bai baita, taldeko errekonozimendu soziala lortzea, alegia. Hori erakusten dute datuek: gehiago dira erasotzailearen

KiVa programa Lehen Hezkuntzan aplikatuko da, baina xedea eskola jazarpenaren aurrean ikastola komunitate osoa inplikatzea denez, ikastola guztietan etapa guztietako ikasleek hartu dute parte KiVa egunean.

9


ESKOLA JAZARPENA

Helburua, noski, ez da jazarpenak murriztea, baizik eta bakar bat gehiago ere ez gertatzea. Ikastolek xede hori lortzeko borondate irmoa dute.

alde jartzen direnak (%27, laguntzaileak ere batuta) biktimaren alde jartzen direnak baino (%17). Fenomeno globala izateaz gainera, beraz, fenomeno sozial edo taldeko fenomenoa ere bada eskola jazarpena. Eta hori da, hain zuzen ere, KiVa programak azpimarratzen duen puntuetako bat. Bullyinga erauzi nahi bada,

aldizkaria.ikastola.eus

erasotzailearekin eta biktimarekin bezala, taldearekin ere lan egin beharko da, taldearen jokabidean eragiten bada, erasotzaileari lagundu edo babesa ematetik biktimarekiko enpatia lortzera igarotzen badira taldean, horrek erasotzailearen jokabidean ere eragina izango du. Horregatik indarra jartzen du KiVa egitasmoak prebentzioko proposamenetan. Era berean, ordea, biktimari jakinarazi behar zaio, beharra du-eta hori jakiteko, helduen babesa eta laguntza dituela, eta entzun egingo diotela. Eta, noski, erasotzaileari ere aurrez aurre jarri behar zaio bere jokabide onartezina. Alegia, prebentzioarekin batera, esku-hartzea egon

behar du. Mahai baten hirugarren hanka gisa, berriz, ekinbide horiei guztiei jarraipena egin behar zaie. Hori planteatzen du KiVak. Prebentzioa lantzeko ikasmaterial jakin batzuk ekoitzi ditu (testu-liburuak, baliabide digitalak eta webgune bat, besteak beste) programa garatu duen Turkuko Unibertsitateak. Material horren bitartez, gelan lantzen dira hainbat balio, eta balio horiek landuz iristen dira eskola jazarpena bera ere jorratzera. Bullying kasuen aurrean jokabide jakin bat, hura salatzea eta biktimaren alde jartzea, bultzatzen da. Eskola jazarpena detektatzeko baliabideak ere jartzen ditu KiVak irakasleen esku, ikasleek bullying kasuak modu anonimoan salatzeko aukera barne, eta eskola jazarpen kasuetan esku-hartzeko “KiVa taldea” deritzona osatzea proposatzen du. Gutxienez, hiru irakaslez osatutako

52 IKASTOLAS HAN IMPLANTADO YA EL PROGRAMA KIVA Tras finalizar el periodo de vacaciones de estas Navidades, 52 ikastolas de Euskal Herria han puesto en marcha en sus centros el programa KiVa contra el acoso escolar. Estas son las primeras 52 ikastolas, ya que el objetivo es que todas las ikastolas pongan en marcha este programa en los próximos cursos. Un total 18.419 alumnos y alumnas de Educación Primaria han comenzado a tomar parte en este programa anti-bullying.. El objetivo no es solo reducir el acoso escolar, sino conseguir que no se den más casos de bullying. Las ikastolas tienen una firme voluntad para conseguir ese objetivo. LE PROGRAMME KIVA DÉVELOPPÉ DANS 52 IKASTOLA Dès la fin des vacances des fêtes de noël 52 ikastola du Pays Basque ont commencé à développer le programme KiVa de lutte contre le bullying à l'école. Ces ikastola sont pionnières, l'objectif étant de développer ce programme dans toutes les ikastola ces prochaines années. Pour l'instant ce sont quelque 18.419 élèves du Primaire qui sont sensibilisés via ce programme dont l'objectif n'est pas seulement de réduire le nombre de cas de bullying mais tout simplement de l'éradiquer. Les ikastola agissent dans la ferme intention d'y arriver.

10

IKASTOLA 222


Txintxirri Ikastolaren abestia ELKAR LAGUNDUZ, DENA DA POSIBLE Ohetik altxatzean kezka pila bueltaka dut buru gainean prestatzera noa gosaldu, jantzi dardara izugarria dantzan bihotz barrenean.

Zabaldu begiak gu ere hemen gaude zure ondoan batera irtengo gara honetatik gure laguntza tinkoa izango da ez zaude bakarrik.

Ikastolara noa, hau bai egun polita lagunak ditut zain poz-pozik hasita dena da festa, dena da irrika ni ote naiz bakarra jasaten duena?

Nik ere ikusi dut egin dizun guztia laguna izan arren ez dio egia. Gogaitu gara zapaltzaileekin hemen ez inon hori ezin da egin.

Pertsona, ume, heldu zein neska-mutil Denok parez pare berdin ta desberdin Izan, esan, sentitu, lagundu, eman, jaso Denok bizitza bizi nahi dugulako!

Pertsona, ume, heldu zein neska-mutil Denok parez pare berdin ta desberdin Izan, esan, sentitu, lagundu, eman, jaso Elkarrekin dena posible delako!•

taldea litzateke KiVa taldea; eta talde horretan zuzendaria edota arduradun pedagogikoa inplikatzea oso garrantzitsutzat jotzen du. Talde berezi horiez gain, irakasle eta langile guztiak programan engaiatzea bilatzen du KiVak. Gurasoak ere bai, haientzako egindako eskuliburuen bitartez. Horrela, KiVak eskola komunitate osoa inplikatzen du eskola jazarpenaren aurkako programan. Eskola komunitate osoa inplikatuz, eskola jazarpenarekiko sentikorrago egiten dira denak, bai ikasle, bai irakasle eta langile eta baita gurasoak ere. Horrek eskola jazarpen kasu asko eragozteaz gainera, prebentzioa asko lantzen baita, gertatuz gero, haiek azkarrago detektatzea errazten du, baita kasu bakoitza konpontzeko hartu beharreko bidea eta egin beharreko urratsak erabakitzea ere.•

11


BATXILERGOA

Batxilergora zuzenduriko ibilbide berri bat abiarazi dute ikastolek. Bide berri bat hasi, kolektibo bezala. Ikastolentzako Batxilergora zuzenduriko ibilbide berri bat hasi zen iragan urtarrilaren 24an, Donostiako Ikastolen Etxean. Batxilergorako praktika onen lehen jardunaldia izan zen. Gehiago egingo dira, eta prestakuntza saioak ere aurreikusi dira dagoeneko. Irakasleei nahiz zuzendaritzako kideei zabalik, Ikastolen Etxeko areto nagusia beterik zela egin zen Batxilergoko lehen jardunaldia iragan urtarrilaren 24an. Sei ikastolak euren ikasleekin lantzen ari diren proiektu bana aurkeztu zuten lehenbiziko jardunaldian. 12

I

AZKO IKASTURTEAN SORTU ZEN BATXILERGO MINTEGITIK SORTUTAKO EDO ERATORRITAďšş KO URRATSA DA BATXILERGOKO JARDUNALDIA. Ikasleak derrigorrezko hezkuntzatik unibertsitaterako edo lanbide heziketarako bidean jartzen dituen etapa horretan iragarritako aldaketen aurrean talde bezala prest egoteko sortu zen, zuzendarien foro gisa. Etapa horri dagozkion gaiei buruz hitz egiteko ikastolek erakutsitako gogoari erantzun nahi izan zioten Ikastolen Elkartetik, Batxilergo Mintegia osatuz. Kezkak eta proiektuak partekatu eta etorkizuneko erronkei elkarrekin aurre egitea, horiexek, besteak beste, jarritako xedeak. Mintegiarekin batera, iazko ikasturtean inkesta bat ere egin zen ikastolen artean, Batxilergoari begira. Bi urrats horiek eginda, etapa horretarako hezkuntzaz eta pedagogiaz aritzeko gune bat osatzea ikusten zen hurrengo urrats gisa, eta horixe da, hain zuzen ere, urtarril honetan abian jarritako bidea. Izan ere, heldu den ikasturtean hasiko dira Batxilergoa egi-

ten DBH guztian EKI proiektua garatu duten lehenbiziko ikasleak. Bestelako modu batean ikasi dute Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan; horrek eskatzen du Batxilergoa ere eredu pedagogiko berrira moldatu beharko dela. Aipatutako helburuetako bat da, beraz, Batxilergorako diseinua egitea gaurko abiapuntutik, baina ikastola ereduaren baitan nora joan behar den zehaztuz. Euskal curriculumean eta konpetentzietan oinarritutako hezkuntza marko berriaren osaketan etapa honi dagokion ikaslearen irteera profila ezartzea litzateke xedea. Irakasleei nahiz zuzendaritzako kideei zabalik, Ikastolen Etxeko areto nagusia beterik zela egin zen Batxilergoko lehen jardunaldia iragan urtarrilaren 24an. Sei ikastolak euren ikasleekin lantzen ari diren proiektu bana aurkeztu zuten lehenbiziko jardunaldian. Askotarikoak izan ziren aurkeztutako egitasmoak: konpetentzien lanketari begira, Ibaizabal ikastolak Ikastola Eredua unitate didaktikoa aurkeztu zuen eta Santo Tomas Lizeoak, berriz, oroimen historikoaren IKASTOLA 222


lanketarako proiektua; sarean lan egiteko proiektu bana aurkeztu zuten, berriz, Oiartzok (moodle plataformaren bitartez) eta Oteitzak (kudeaketan zentratua); orientazioarekin lotutako proiektu bana aurkeztu zuten, halaber, Astilekuk (konpetentzien garapenerako diseinaturiko BAL proiektua) eta Laudiok (ikasleei eta gurasoei zuzenduriko orientazio azoka). Lehen jardunaldia izan zen urtarrilekoa, gehiago egiteko asmoa baitago. Eta, gainera, prestakuntza saio bat ere aurreikusi da dagoeneko, heldu den martxoan egingo dena.•

PRIMERA JORNADA DE BUENAS PRÁCTICAS EN BACHILLERATO Desde el pasado 24 de enero, las ikastolas han comenzado a andar un nuevo camino destinado a renovar la oferta pedagógica en Bachillerato, en coherencia con el nuevo marco educativo de las ikastolas, basado en el currículum vasco y las competencias. Ese día, las ikastolas celebraron la primera jornada de buenas prácticas en Bachillerato. Seis ikastolas mostraron sendos proyectos que están llevando a cabo en sus centros. Va a haber más jornadas de buenas prácticas y también se han previsto jornadas de formación. PREMIÈRE JOURNÉE DE BONNES PRATIQUES AU BACCALAURÉAT Depuis le 24 janvier dernier, les ikastola se sont engagées sur un chemin visant à rénover l'offre pédagogique au Baccalauréat, en cohérence avec le nouveau cadre éducatif des ikastola basé sur le curriculum basque et des compétences. Ce jour-là, les ikastola ont célébré la première journée des bonnes pratiques au Baccalauréat. Six ikastola ont présenté de solides projets actuellement développés dans leur ikastola respective. Plusieurs autres journées de ce type seront organisées, ainsi que des journées de formation.

13


PUBLIERREPORTAJEA


Abian da jada 9. elkar Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketa! Abian da berriro ere elkar Fundazioak antolatzen duen lehiaketa, haur eta gazteengan irakurzaletasuna eta euskararen erabilera bultzatzea helburu duena! Irakurriz eta marraztuz sari zoragarriak eskuratzeko aukera eskaintzen du lehiaketa honek. Badira sariak parte-hartzaileentzat eta baita ikastetxeentzat ere! Ikasturtearen arabera, maila ezberdinetan sailkatuta, ariketa hauetako bat egin beharko dute haurrek eta gazteek: Gaztetxoenek, hau da, LH4 mailakoek ala txikiagoak diren guztiek, Ana Jaka idazleak idatzitako ipuin eder bat irakurri beharko dute: “Haur bat espazioan” ipuina. Azal zuri-zuria duen neskatila baten istorioa kontatzen digu ipuin honek. Eguzkiak min egiten dionez, gaua du maite, eta bere izarrekiko afizioak ilargira bidaia bat egiteko aukera emango dio. Lortuko al du? Bigarren ariketa edo lana ipuin bat idaztea izango da. Ariketa hau LH5 eta DBH2 artekoek egin beharko dute (bi maila horiek barne). Ainara Azpiazu, “Axpi”, ilustratzaile hernaniarrak egindako ilustrazio batean oinarritu beharko dira ipuin labur bat idazteko. Orrialde bakar batean sartzen den ipuina izan behar du. Eta azken lana komiki ala bineta bat egitea izango da. Hori koxkorrenek egin behar dute, DBH3 eta DBH4 mailakoek. Euskal Herriaren historia gaitzat hartuta, komiki ala bineta bat aurkeztu beharko dute. Hori ere orrialde bakar batean egina, eskuz ala ordenagailuz.

Apirilaren 8a arteko epea izango da lanak bidaltzeko. Parte-hartzaileak aurkeztu nahi duen lana edozein elkar liburu-dendetan utz dezake, edo www.elkar.eus web orrira igo. Web orri horretan lehiaketaren inguruko informazio guztia jasotzen duen orrirako lotura dago eta bertan aurki litezke baita ere Ana Jakaren ipuina eta Ainara Azpiazuren ilustrazioa. Parte hartzeagatik bakarrik ikastetxeentzako sari zoragarriak lortzeko aukera duzue! Aurten, Laboral Kutxak 2.000 € arteko bi sari eskainiko ditu ikasturte amaierako bidaia edo txangoa finantzatu ahal izateko. Irrien Lagunen Klubak, berriz, ikuskizun bat eskainiko du ikastetxe batean. Zozketa bidez erabakiko dira sari hauek. Epaileek aukeratutako lanen egileek, berriz, jolas hezitzaile sorta bikainak, tabletak eta libbuk-ak ere eskura ditzakete. Zeren zain zaudete, beraz? Jarri dantzan zuen irudimena eta anima zaitezte parte hartzera!


HISTORIA IRAKASKUNTZA

EUROCLIOren urteko konferentzia egingo da Donostian, ikastolen eskutik.

Historiaren irakaskuntza aldatzeko bideak aztertuko dituzte Europa osoko irakasleek, apirilaren 2tik 7ra. How can History Education Change today? Nola alda daiteke, egun, Historia irakaskuntza? Goiburu hori hartuta, Europa osotik etorritako Historia irakasleek, eta Euskal Herrikoek Eurocliok antolatutako Urteko Konferentzian parte hartuko dute apirilaren 2tik 7ra, Donostian. Ikastolen Elkarteari, Euroclioko kide gisa, eskaini zaio konferentzia prestatzea.

Eurocliok 2013ko azaroan mintegi bat antolatu zuen Donostian. Ordukoak dira argazkiak.

16


HOW CAN HISTORY EDUCATION CHANGE TODAY?

INTER ECTIONS

24TH EUROCLIO ANNUAL CONFERENCE 2-7 APRIL

2017 DONOSTIA-SAN SE BASQUE COUNTR BASTIAN Y Local

Pr es en t

Past Glo bal

aldizkaria.ikastola.eus

H

ISTORIA IRAKASLEEN EUROPAKO ELKARTEA DA EUROCLIO, ETA IKASTOLEN ELKARTEA BERTAKO KIDE DA DUELA ZENBAIT URTETIK. Ez da apiril honetakoa Ikastolen Elkarteak Euroclioren ekitaldi bat antolatzen duen lehen aldia. 2013ko azaroan ere Euroclioren mintegi bat antolatzeko eginkizuna bere gain hartu zuen EHIk. Hauxe izan zen orduan landutako gaia: “Iraganeko aztarnak, gaur egun elkarrekin bizitzeko bitarteko gisa. Kulturarteko hiritartasuna irakasten, ondare eta memoria historikoaren bitartez”. Mintegi hark izandako arrakastaren ondorioz, Eurocliotik aurtengo Urteko Konferentzia antolatzeko mandatua egin zioten Ikastolen Elkarteari. Konferentziaz gain, halaber, urteko Batzar Nagusia ere egingo du Eurocliok, Donostian. Konferentziaren azkeneko egunean izango da, apirilaren 7an. Ordura bitarte, ordea, astebeteko programa trinkoa prestatu da Europatik etortzea espero diren 150 Historia irakaslerentzat, eta bertokoentzat. Nola alda daiteke, egun, Historia irakaskuntza? Galdera honek planteatzen dituen perspektiba eta erronken aurrean hainbat gai eta mintzagai gako jorratuko dira konferentzian. Halaber, lokala-globala eta iraganaoraina batzen diren elkargunearen perspektibatik jorratuko dira gaiak.

Itzal handiko adituek hartuko dute parte Konferentzian, eta, besteak beste, gai hauek jorratuko dituzte: — Espainiar Estatuan oraindik eztabaida pizten duten gertakari historikoak. Nola islatzen dira eztabaida horiek egungo Historia eta politikaren irakaskuntzan? — Non amaitzen da Historia lokala eta non hasten Historia globala? — Gazteen parte hartzea: Historia ikasten, eginez. — Iraganaz arduratzen den gizartea, Historiaren irakaskuntzan: gizarte zibilaren ekimenak ezagutzea. — Hezkuntza praktikaren bidez esperimentatzea: hainbat ikastola eta ikastetxetara bisitak. — Baliabide berritzaileetarako sarbidea: Historiana webgunearen sustapena, online ikastaro berriak, eta proiektu baliabide berriak. Gai horiez gain, bestelako bisitak ere egingo dituzte. Aipagarriak izango dira, Gernikako Bakearen Etxera egingo duten bisita, eta bertako Juntetxera, edota Gogora Institutuaren Memoria Plazara egingo dutena. Donostiako San Telmo museoa, Pasaiako Albaola museoa, EHUren Hezkuntza museoa ere bisitatuko dituzte, eta Donostiako oroimenaren ibilbidea ere egingo dute. Informazio gehiago eta matrikulatzeko,

euroclio.eu webgunean•

PROFESORES DE HISTORIA DE TODA EUROPA SE DARÁN CITA EN DONOSTIA, EN ABRIL La asociación europea de profesores de Historia, Euroclio, va a celebrar su Congreso anual y su Asamblea General en Donostia, el próximo mes de abril, y es lkastolen Elkartea la asociación encargada de organizar dichos eventos. Se espera la participación de cientos de profesores de Historia de toda Europa. El encuentro comenzará el 2 de abril, con una recepción en el Ayuntamiento por parte de su alcalde, y durará hasta el día 7, día en que se celebrará la Asamblea General de Euroclio. PROFESSEURS D'HISTOIRE DE L'EUROPE ENTIÈRE À DONOSTIA EN AVRIL PROCHAIN L'association européenne des professeurs d'Histoire Euroclio va célébrer son Congrès annuel et son Assemblée Générale à Donostia en avril prochain. Ikastolen Elkartea est chargée de l'organisation de l'événement pour lequel des centaines de professeurs de toute l'Europe sont attendues. Le Congrès débutera le 2 avril avec une réception à la mairie de Donostia et se terminera le 7, jour de l'Assemblée Générale de Euroclio.

IKASTOLA 222

17


Ikasgelatik kanpo hezten Aisialdia,

Aurten ere, Ikastolen Elkarteak udaleku eskaintza anitza zabaldu du udako sasoirako. Aisialdiak, ikasgeletatik kanpo, balore hezitzaileak landu eta zabaltzeko beste esparru bat eskaintzen du.

E

USKARAREN NORMALIZAZIOAK AISIALDI EUSKALDUNA BEHAR DU, gure hizkuntzaren erabilerarekin gozatzeko aisialdia. Aisialdiak, pertsonari garatzen eta bere gizarteratze prozesuan laguntzen dio, eta komunitate kulturalean sartzeko ateak irekitzen dizkio. Ikastolen Elkarteak, Euskal Herriko herri desberdinetan zein atzerrian

barreiatutako egonaldiak eskaintzen ditu. Hiru urtetik hasi eta hamazortzi urte arteko egonaldiak: Iparralde eta Hegoaldeko gazteen topaketak, Euskara Mugara Udalekuak, Surf Udalekuak, Enjoy English, Ingeles Udalekuak, Atzerriko Egonaldiak, Itsasoa eta Kultura, Udaleku Irekiak, Programazioa eta Robotika udaleku irekiak, Mendia eta Pilota,

Gazte Egonaldiak eta Udaleku Ibiltaria. Udaleku guztietan, edukietan zein egiteko moduetan, balio hezitzaile berdinak izango dira ardatz: ● Haurraren eta gaztearen autonomian eragitea da egonaldi guztien helburua, autonomia horretatik eta eraikuntza pertsonaletik eraikuntza kolektibora iritsiko gara.

● Haurren eta gazteen parte hartzea sustatuko da, hartzaile pasibo izan ordez, partaide aktibo bilakatzeko praktiketan oinarrituko da gure jarduna. ● Gizon/emakume rolek dakarten botere desorekarik gabe, berdintasuna izango da aisialdiko praktika ororen oinarri. ● Ikasle bakoitzaren gaitasun eta beharrak desberdinak dira eta aniztasun hori kontuan hartuta bizikidetza egoki bati ekingo dio taldeko kide orok. Euskaldun eleanitzak sustatzea dute helburu Ikastolen Elkarteko udalekuek. Ikasleak bere konpetentzia linguistikoak bizitzako egoera errealetan aplikatu behar ditu gure udalekuetan. Izan ere, euskara ardatz duen ingelesaren ikaskuntzak toki zabala du gure eskaintzan. Hizkuntza batek kultura bat dakar berarekin, eta atzerriko egonaldiak aberasgarriak suertatzen dira gazteentzako hizkuntza ikasteaz gain, bizitzarako baliagarri izango zaizkien bizipenak izateko aukera izaten dutelako udaleku hauetan.•

18


IKASTOLAK

“aldizkaria.ikastola.eus” web gunean duzu, irakurle; bertan informazioa osatuagoa aurkituko duzu paperean argitaratutakoa baino. >>

ZUBI ZAHAR IKASTOLA

“LORITUK” ETA “GANBERRUK” ONDARROAKO RADIXU IRRATIAN LH 5. Eta 6. mailako ikasleek egindako lan guztia zuzeneko irratsaio batean emititzen da. Aurten, astero, bi irratsaio sortzen ari dira herriko irratirako: “GanberrukFM” saioa ostegunetan, eta “LoritukFM” ostiraletan. Ikasleek, ondo pasatzeaz gain, komunikaziorako baliotsuak diren gaitasunak eskuratzen dituzte, esate baterako, mikrofono baten aurrean berba egiteko beldurrari eta lotsari aurre egiten, edota taldean lan egiten. Azpiegitura teknikoak ezagutzeko aukera ere badute, edota kazetaritzaren aldeak nolakoak diren, irratsaio baten antolaketaz arduratzen baitira, elkarrizketa egiteko pertsona bilatzen, pertsona horrekin harremanetan jartzen, eta elkarrizketa bera prestatzen. Azken batean, bizitzako hainbat esparruetan oso baliagarriak diren konpetentziak eskuratzen dituzte.

Ondarroako « Radixu Irrati » libreko asteroko programazioan parte hartzen du zuzenean ikastolak. Eguerdiko tartean bideratzen dituen tailerretako bat irrati-tailerra da, benetako irratsaioak prestatzen ikasteko.

ARANGOITI IKASTOLA

GABONETAKO JAIALDIA CURRICULUMEAN TXERTATUTA Aurtengo gaia Irunberri izan da, eta urtean zehar ospatzen ditugun jai nagusiak aurkeztu ditugu herriko zinema aretoan, herri osora gonbidapena bidalita. Herriko plazaren erreplika egin, eta bertan ospakizunak taularatu genituen. Aurkezle bat izan beharrean, haurrak agertu ziren oholtzaren gainera argibideak ematera. Urtero hezkuntza komunitate osoak hartzen du parte jaialdian, eta, curriculumeko parte bat izanik, hainbat adierazpen jorratzen ditugu hala musika eta dantza, nola antzerkia edo beste. Gure festa herriko Gabonetako beste ohiko ekintza bihurtzea lortu dugunez, gainezka izaten dugu aretoa! Gurasoen partaidetza eta laguntza oso garrantzitsua da. Irakasleekin elkarlanean arduratzen baitira oholtza prestatzeaz, arropak egiteaz, musikarekin laguntzeaz eta teknikari lanak egiteaz…

IKASTOLA 222

Eskerrik asko Ainhoa!

IBAIALDE IKASTOLA

ATSEGIN DUGU FAMILIA GELA BARRUAN SARTZEA Konbentzituta gaude hezkuntzan ikasgela bat irakasle bat baino askoz gehiago dela, denok baitaukagu zer ikasi eta zer irakatsi, horregatik familiek ere hartzen dute parte gure ikastolako gelatan. Haur Hezkuntzan giza-gorputza lantzen ari garenez, oraingoan Ainhoa Espinosa ama eta fisioterapeutak haurrentzako masaje tailerra eskaini digu. Zeinen ongi pasa dugun!

19


IKASTOLAK

NAFARROAKO IKASTOLAK

“GURE ONDAREA QR-TUZ” Egitasmoak arazo erreal baten aurrean sekuentzia didaktikoak planteatzen ditu, xedea izanik lortutako ezagutzak aplikatzea, horiek arlo ezberdinetan integratzea eta ikasleen erabilera-testuinguru inportanteetan aplikatzea. LH-6 eta DBH-1 ikasleek bere herrian edo bailaran identifikatu dituzte 5-6 elementu adierazgarri, elementu arkitektoniko zein inguru - girokoari dagozkionak. Informazioa bilatu eta bildu dute. Aukeratutako elementua era garbian deskribatu dute eta duen garrantziaz jabetu dira. Informazioa hiru hizkuntzatan prozesatu dute (ahozkoan zein idatzizkoan) eta QR kodigo bidez publikoaren esku jarri dira. Principe de Viana, Iruñeko Artzapezpikutza, Ikastolak dauden herrietako Udaletxeak, Nafarroako Ikastolen Elkartea eta Ikastolas de Navarra dira egitasmoa burutu duten erakundeak. Nafarroako 14 ikastolak hartu dute parte, guztira 492 ikaslek, 60 irakaslek, 750 artxibo sortu dituzte, eta 16 udaletxetan banatu dira.

Ikastolok nahi duguna da Delors txostenak planteatzen duen hezkuntzaren lau pilareen garapenean lagundu, eta ikastolak izatea bizitzarako eskolak, non ikasleek izaten, ezagutzen, egiten eta lagunartean bizitzen ikasiko duten.

NAFARROAKO IKASTOLEN ELKARTEA

AINGERU EPALTZAK JASO DU, EUSKALTZALEAK, IDAZLEAK ETA IKASTOLEN LAGUNAK NIEk 2016ko saria Aingeru Epaltzari eman dio, euskal literaturari lotuta duen ibilbidea aitortu eta saritzeko helburuarekin. Izan ere, ibilbide horri esker, haurrek, gazteek eta helduek idazlearen sorkuntzaz eta historiaz gozatzeko aukera baitute, era didaktikoan hurbiltzen baitzaio irakurleari; horregatik eta beste gauza askogatik egin zaio gorazarre. Aingeru euskal itzultzailea ere bada, kategorikoa, hizkuntza irakurketan errazten duena. Eta bereziki ikastolen lagun handia da, inkondizionala, Nafarroako ikastolen alde lan mardula egindakoa. 1997tik 2002ra lehendakaria izan zen, Miguel Sanz eta Javier Marcoteguiren garaian, garai estua eta zaila izan zena ikastolentzat. Baina Aingeruk bere ahalegin eta ekarpenarekin arrastoa utzi zuen, eta hori da bihotzez eskertu zaiona.

Laugarren aldia da epe motzean (2004tik 2017ra) Arabako ikastolen jaia antolatzea suertatu zaigula. Zatoz ekainaren 18an Bastidara!!

BASTIDA IKASTOLA

SUZIRI BATEN IRUDIA, ETA WOW! HARRIDURA LELOA AURTEN BASTIDAN

Aingeruk sari ugari jaso ditu besteren artean 1997ko Euskadi Saria Tigrea ehizan liburuarekin.

20

Suziriak adierazten digu hezkuntza hartzen ari den bidea, bide azkarra, etengabekoa, gero eta bukaezinagoa dena, hasi zena, jarraitzen duena, eta batek dakiena non bukatuko den. Irudi honekin ere azaldu nahi dugu hezkuntza hartzen ari den norabidea internet-a, liburu eta arbel digitalak, ikasteko beste era batzuk badaudela eta denok horretara joan beharko dugula. Wow!-k, harridura adierazten du, hala nola, jaia bera harritzekoa dela eta, aspalditik edizio ezberdinak antolatzen ari garela, aurretik beste lelo batzuekin lan egin genuela, baina oraindik gogoz gabiltzala edizio berri hau suzirizko ilusioarekin antolatzeko.

IKASTOLA 222


aldizkaria.ikastola.eus

LAUTADA IKASTOLA

AHALEGINAREN IKASTOLA, ILUSIOZ BETERIKOA Egunerokotasunera itzuli dira Araba Euskaraz urtearen ostean. Artezkaritza Kontseilua berritu da, eta jardunaldi pedagogiko arrakastatsua antolatu dute xume bezain interesgarria, umearen zoriontasuna aztertuz erreferente den aditu batekin, Alvaro Beñaranekin. Formazio espazioa sortu dute, gurasoekin harremanak indartzeko, hezkuntza komunitate osoa elkartuz ikaslearen hazkuntzari buruz hitz egiteko, eta Agurain herrira zabaltzeko, foro irekia izan dadin. Aldi berean azaldu digute zeintzuk diren ikastolaren xedeak Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan eta Derrigorreko Bigarrenean, eta konturatu gara pedagogia-korrente berrietara hurbilduak direla hausnarketan, debatean, formakuntzan eta bereziki, ilusioan. Ohiko harremanetako forma batzuk ez ditugu errepikatu nahi; mindfullness eta beste tresnen bidez ari gara ikasten nork bere autokontrola nola landu.

SAN BIZENTE IKASTOLA

OHIKO FORMAK AZTERTUZ ETA AUTOKONTROLA LANDUZ Genero arazoen azterketa egin dugunez ikastolan, jendartean loturiko ohiturak eta arazoak aztertu ditugu (indarkeria, matxismoa, LGTBak gutxietsi). Eta, ondorioz, ikasleok eta irakasleak martxan jarri gara horren kontzientzia handitzeko. Hezkidetza proiektuaren ildoari jarraituz, irakasleriaren sentsibilizaziorako aditu baten eskutik prestatu ditugu jardunaldi batzuk. Ikasleok prest gaude neskak gure jabetzearen alde egiteko, eta mutilak maskulinotasun eredu berriak aurkitu eta eraikitzeko. Errespetuzko harremanak nahi ditugu gure artean, gure emozioak partekatuz eta landuz.

Zabalarte aretoan elkartu ziren topaketa pedagogikoa egiteko, eta sekulako oihartzuna izan zuen herrian, ehundik gora lagun bildu zituelako Beñaranen hitzaldiak, foroak eta erakusketak.

HAURTZARO IKASTOLA

HAURTZARO IKASTOLA, BIZITZARAKO HEZKUNTZA

Horregatik da “Haurtzaro Ikastola, Bizitzarako Hezkuntza”.

Oiartzungo Haurtzaro Ikastolak, 50. urte betetzen ditu aurten. Urte aproposa egindako ibilbideari begiratu eta etorkizunerako pauso sendoak emateko. Hezkuntza arloko proiektu berritzaileez gain, 2016/2017 ikasturtean Haurtzaro Ikastolaren marka definitu eta garatzeko bideari ekin dio. Ikaslea bere osotasunean ikusten da eta bere garapenean bidelagun izango dituen irakasle eta hezitzaileak topatuko ditu Ikastolan. Jakintza curricularra jasoko du, baina hori bezain garrantzitsua da aukerak eskaintzea bizitzan behar-beharrezkoak izango dituen hainbat abilezia lantzeko eta baloreak bereganatzeko. Horregatik dira garrantzitsuak eskolaz kanpoko ekintzak, Agenda 21, Eskuttun, irteerak, prosa eta poesia lehiaketa, jaiak eta ospakizunak… eta bestelako zeregin ez curricularrak. Ikastolan jasotakoa emaitza akademikoetatik askoz haratago doa: lagunak, bizipenak, euskara, aurkikuntzak, jolasak, ospakizunak, emozioak… horiek guztiak dira Ikastolako haurren oroitzapenen kutxak betetzen dituztenak eta Ikastolako eskaintza berezi egiten dutenak.

21


aldizkaria.ikastola.eus

Aurtengo logoa Bruno Aguerre euskal artistak egin du. Lizeo berria auzo herrikoi eta multikultural batean kokatuta izango denez, lizeoko pareta batean aniztasuna erakutsiko duen fresko handia egitea erabaki dugu ikasle eta auzoko artisten artean.

IPARRALDEKO IKASTOLAK

Zizurkilen eman da urratsa. Villabonan Gabonetako oporrak aprobetxatu dira auzolanean hall-a eta lehenengo solairua margotzeko, eta pixkanaka Konfiantzaren pedagogia Txerminera zabaltzen ari da.

ZUBIMUSU IKASTOLA

ZAILTASUNAK ZAILTASUN, DESAFIOAK DESAFIO, IKASTOLA BERPIZTU EGIN DA! Inauguratuta geratu da Zizurkilgo Zubimusu Ikastola, 0 eta 2 urteko haurrentzat Konfiantzaren Pedagogia eredu berritzailean oinarrituta “Hau ez da erreforma soil bat, proiektu pedagogiko baten etxetxoa da. Zuek ohartuko zineten gizartea aldatzen ari dela eta ikasgaietan soilik oinarritutako hezkuntza zaharkituta geratu dela. Urte gutxitan teknologiak aurrerapauso ikaragarriak eman ditu, zer esan eskura dugun informazio kantitateari buruz, lan egiteko moduak aldatu dira, gizartearen beharrak ere bai… Baina hezkuntza sistema jarraitzen zuen hamarkadetan ikasleak seriean fabrikatzen zituen berbera izaten”. Horrela hitz egin zien Zubimusu Ikastolako Artezkaritza Kontseiluko Mikel Ugartek inaugurazio ekitaldira joan zirenei.

(H)AIZU, HERRI URRATS LIZEOKO IKASLEEKIN LOTUA Ofizialtasuna aldarrikatzen dugu Haizu izan dadin, Euskal Elkargoari deia egiten diogu ikastolen eraikuntzen gaia eskutan har dezan eta zuri ere, irakurle, egiten dizugu deia: AIZU! Gaur egun 34 ikastolak osatzen dute Seaska. Orain eraikitzen ari garen Bernat Etxepare Lizeo berriak 3 kolegioetatik ateratzen diren ikasleen harrera segurtatuko du. Sare profesionalaren irekitzeak Seaskaren esparrua zabalduko digu, eta bi baxo proposatuak izanen dira. Gaur egungo lizeoaren egoitza libratuko denez, datorren ikasturtean, gune honetan berean, kolegio berri bat kokatuko dugu. Hala, Xiberoko eta Baxe Nafarroako ikasleak errezibitzen dituen Manex Erdozaintzi Etxart Kolegioan obrak egin beharko dira ikasle gehiago hartzeko. Ondorioz, Baionako laugarren kolegio horrek hats berri bat emanen digu. Aurrera goaz, aizu! ELEIZALDE IKASTOLA

IKASTOLA, HERRITIK SORTUA ETA HERRIAN SARTUA Ikastolaren berrogei eta hamargarren urteurrenean murgilduta daude Bermeoko ikastolan, ospakizun eta ekintza mordoa ari dira gauzatzen datak hala merezi duelako. Hasteko logoa sortu eta hori zabaldu dute. Liburua idatzi dute “Bermeoko Luis Elizalde ikastolaren historia, Herri baten ahaleginak”. Arrakasta handiko argazki erakusketa ere bai, 50 urteko historia argazkietan, Nestor Basterretxea aretoan. Euskararen Egunean, ekintza nagusia antolatu zuten non estamentu guztiko aipamenak luzatu ziren iraganari, gaurkoari eta etorkizunari keinu eginez. Han ziren bertsolariak, dantzariak zein musikariak; han abestu zuten 50. urteurreneko kanta, ikasle eta guraso ohien artean. Agate deunaren 50 urte oles egiten, Txitxiburduntzi eguna, Ken 7 kontzertua, bazkideen bazkaria, ikasle ohiena, umeen eguna, hitzaldiak, kirola, txirrindu martxa…, ospatu dituzte. Denean ilusioz blai, halakoak baitira birmiotarrak!

ZANGOZAKO IKASTOLA

BURU-BELARRI FRONTE ASKOTAN: PEDAGOGIAN ETA KOMUNIKAZIOAN Une honetan 68 ikasle dituzte DBHn EKI egitasmoan; 86 LH-n, 6. mailakoak Ikastolen Elkarteko pilotajean sartuta; Konfiantzaren Pedagogian 54 ikasle HH-n, horietatik 17, 0-3n. Irakasleen formazioan inbertitzen ari dira, konpetentzietan eta egitasmo transbertsaletan hazten, Golden 5 eta KiVa lantzen…

22

Irudi berria ere jorratu dute Komunikazioan, Oteitza eskulturaren logoari kolore berde fresko eta berria emanez. Ikastolaren Junta berritu da, eta talde berriaren xedea izango da pedagogiak eskatzen dituen fronte berriei aurre egitea: obrak izango dira datozen urteetako helmuga.

Youtuben dago 50. urteurreneko kanta, tradizionala eta modernoa uztartuta, https://www.youtube.com/watch?v=bxjEEcMNP8Y

IKASTOLA 222


Iñaki Narbarte

“Lau urtez, aldi berean ikasten eta lanean arituko naiz”

Zergatik aukeratu zenuen MyGade gradua? Nik nahiko argi nuen enpresa kudeaketarekin harremana zuen ikasketaren bat egin nahi nuela. Izan ere, betidanik erakarri nau enpresa munduak, bai eta ekonomiak ere. Horregatik, nire ideia EAZG eta Zuzenbide Gradu bikoitza ikastea zen. Mondragonek enpresa kudeaketan formazioa eta, aldi berean, ikasketa horiekin harremana duen lan aukera eskaintzen zuela jakin nuenean, ordea, aukera hoberena iruditu zitzaidan. MONDRAGON UNIBERTSITATEA aukeratzerakoan, zer hartu duzu kontuan; Unibertsitatearen ospea, kokapen geografikoa, instalazioak, ingurukoen iritziak, ate ireki saio batean entzundakoa… Alde batetik, kokapena nahiko kontuan hartu nuen; izan ere, ni irundarra izanik, bertan ikastea abantaila bat da. Hala ere, ez zen hori izan ezaugarri erabakigarriena; Mondragon Unibertsitatean ikasi duten beste hainbat ezagun ditudanez gero, unibertsitatearen funtzionamenduaren berri banuen, eta ate ireki saio batean entzundakoa eta gero, argi izan nuen alternantzia ereduko ikasketak egin nahi nituela. Eta bat dator entzun zenuena eta gero bertan aurkitu duzuna? Ikasgaiak azaldu zitzaigun erakoak dira eta unibertsitatearen funtzionamendua ere esandakoa da. Hala ere, egia da oraindik ez garela lanean hasi, lehenengo urteko bigarren lauhilekotik aurrera hasiko baikara, gradua amaitu arte. Graduko zein alderdi nabarmenduko zenuke? Batez ere, lana eta denbora dedikatzea eskatzen du graduak. Hala ere, nire kasuan berezitasuna enpresa munduarekin dudan lotura izango litzateke. Hots, ikasten nagoen bitartean, enpresa batean lan egiten hasiko naiz lehen urteko bigarren lauhilabetean eta gradua bukatu arte, enpresak nire lanaren eta gaitasunen garapena ikuskatzen duen bitar-

tean. Horrela, ikasi ez ezik, ikasgelan neureganatutako gaitasunak praktikan jarri ahal izango ditut. Nolakoa da ikasteko metodologia, alde handia dago Batxilergoarekin alderatuz gero? Ikasgaiek ez dute zer ikusirik Batxilergoko ikasketekin. Badago gehiago edo gutxiago gustatzen zaidan ikasgairik, baino ikasgai guztiek ikasi nahi dudanarekin harremana dute. Metodologiari dagokionez, egia da egur gehixeago ematen digutela, eta etxean gehiago ikasi behar dela baina irakasleak saiatzen dira aldaketa oso handia izan ez dadin, eta guk geuk lan egiteko ohitura berriak har ditzagun. Izan ere, orain ardura guztia geuregan dugu, eta irakasleak ezin dute segundu bat bera ere galdu gure atzetik. Eta irakasleekin eta beste ikasleekin harremana? Oso ona, irakasleak atseginak eta hurbilak dira, beti laguntzeko prest. Ikasleekin ere antzeko. Denak gaude hor guk nahi izan dugulako, eta egon nahi ez duenak eskura du atea, inolako azalpenik emateko beharrik gabe. Gainera, campus txikia da, eta horrek ikasleon eta irakasleen arteko harreman ona sustatzen du. Proiektuak dira ikaste-prozesuaren ardatzetako bat. Egindako proiekturen bat azalduko diguzu? Bada, oraintxe bertan Antolakuntza arloko talde lan bat egiten ari gara, non enpresa bati buruzko informazioa jaso eta honek duen egitura azaldu behar dugun. Horretarako, enpresako langile batekin harremanetan jarri behar gara, eta enpresara bisita bat antolatu behar dugu taldeko lauontzako, nola funtzionatzen duen ongi ulertzeko. Bukaeran, lan bat entregatu beharko dugu. Praktikaldiak non eta zertaz ari zaren egiten kontatuko diguzu? Oraindik ez naiz hasi praktikaldiekin, baina Gureak-en hasiko naiz otsailetik aurrera, giza

www.mondragon.edu/prest

baliabideen atalean. Haiekin bildu naiz, eta oso ongi azaldu didate zein den niretzako prestatutako plangintza hurrengo lau urteetarako. Enpresan nire lana ikuskatuko duen tutore bat izango dut, eta unibertsitateko tutorearekin harremanetan egongo da une oro. Nola ikusten duzu zure burua behin gradua bukatuta? Ez dakit. Printzipioz lanean hasteko gogoz, baina hemendik lau urtera batek daki. Goizegi da oraindik ezer esateko.•



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.