Ekintzailetasuna lantzen
Ikastolen Elkarteak eta Mondragon Unibertsitateak unitate bat garatu dute YESict europar programaren barruan
Ikastola ereduaren isla
EKI PROIEKTUA
Esku artean duzuen aldizkari honetan, ikastola eredua zer den argi islatzen da. Egiten ari garena eta egiteko dugun modua biak uztarturik agertzen dira. Horra hor EKI proiektuaren inplementazio fasearen amaiera DBHn, eta LHrako eta Batxilergorako ditugun egitasmoak; Haur Hezkuntzan elkarrengandik ikasten eta elkar ezagutzen daramagun dinamika; Europako hainbat erakunderekin elkarlanean aurrera daramagun ekintzailetasun programa; hezkuntzarako eredu eraldatzaileak ezagutzeko landutako jardunaldi pedagogikoak; Hezkuntza Lege bati begira ikastolak elkarrekin lantzen ari garen dokumentua…
• 03 EKI PROIEKTUA > PEDAGOGIA ERALDATZAILEA INPLEMENTATU DA DBH OSOAN 06 YESICT PROGRAMA Ekintzailetasuna lantzen, europar programa baten barruan 08 BISITAK Zerk erakartzen ditu ikastolak ezagutzera? 09 ERREKONOZIMENDUA Ikastolek suteen prebentzioan duten konpromisoa eskertu du Sueskolak 10 HAUR HEZKUNTZA Ikastolak, elkar ezagutuz, eta elkarrengandik ikasiz 12 HEZKUNTZA LEGEA Eskualdez eskualde, Hezkuntza Legerako oinarriak aztertu dituzte ikastolek 14 IKASTOLAK Batxilergoa eskainiko du Armentia Ikastolak, heldu den ikasturtetik aurrera 16 24. JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK Pedagogia eta espazio eraldatzaileak aztertuko dira ikastolen jardunaldietan 19 IKASTOLAK BANAKA
aldizkaria.ikastola.eus IKASTOLA 223 / 2017ko APIRILA EUSKAL HERRIKO KASTOLAK
2
E
MAITZA HONETARA ERAMAN DUEN BIDEA LUZEA IZAN DA. PROZESUA IREKI ZEN IKASTOLEN ELKARTEAREN BATZARRAK ERA BAKI ZUENEAN EUSKAL CURRI CULUMA JORRATZEA. Geletara iritsi den fase eraldatzailea hortik abiatu zen. Sustraia euskal curriculumean ezarri zen; ikuspuntu metodologikotik erabaki zen integrazioaren pedagogia erabiltzea, eta hortik formulatu zen konpetentzien gainean oinarritutako hezkuntza. Duela zazpi-zortzi urte hasi ziren diseinatzen proiektua, eta duela lau urte hasi zen ikastoletako ikasgeletan ikasleengan zuzenean eragiten, EKIren ikasmaterialak erabiltzen hasi zirenean. Urtez urte, DBHko maila batean inplementatuz, orain amaitu da hedapena. DBHko 1. eta 2. mailatan seina arlo hartzen ditu proiektuak, eta 3. eta 4. mailatan zazpina. EKIren ikasmaterialak berak ere eraldatzaileak dira. Ez dira paperezko euskarri soilean garatu; aitzitik, berariaz sorturiko eduki digitalak eta ikus-entzunezkoak ere baditu. Gainera, guztiz digitala den bertsio bat ere ekoitzi da. Bertsio batean zein bestean, helburu argi batekin egin da: ikasleak IKTetan treba daitezen, konpetentzia digitala eskura dezaten. Eredu pedagogiko berriak, material hauen erabilerak, ondorioak izan ditu irakas-ikaskuntza prozesuan, eta aldatu egin dira irakasleen eta ikasleen rolak. Izan ere, ikasleak, edukiak bereganatzeaz gain, horiek eguneroko bizitzan, egoera errealetan aplikatzen jakin behar du orain. Irakaslearen papera ere bide horretan aldatu da, edukien transmisore izatetik, ikasleen garapenean gidari lanak egitera IKASTOLA 223
Pedagogia eraldatzailea
DBH osoan HEGO EUSKAL HERRIKO IKASTOLETAKO DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZAKO 4. mailako ikasleak oraintxe ari dira EKI proiektuaren arlokako hirugarren unitate didaktikoak lantzen. Ikaselkarrek, Ikastolen Elkarteak eta Elkarrek ikasmaterialak ekoizteko sorturiko argitaletxeak, amaitu du EKI DBHren materialen ekoizpena, eta ikastoletan amaitu da EKI proiektuaren inplementazioa. Agerikoa da ikasgeletan eman den eraldaketa. igaro baita. Izan ere ikaslea lagundu behar du bere bilakaeran eta bere hezkuntzan, edukien transmisioaz gain beste aspektu batzuetan eraginez, eduki baliabideak ikasteaz gain ikasleak jakin behar duelako norbera izaten, elkarrekin bizitzen, pentsatzen, komunikatzen, eta gauzak egiten. Konpetentzia orokorrak
edo prozedura multidiziplinarrak deitzen ditugun horiek, alegia. Hori guzti hori aurrera eramateak prestakuntza sakon bat eskatzen du. Prestakuntzaren zati garrantzitsu bat aurrera eraman da: saio orokorrez gain, maila eta arlo bakoitzean seina saio egin dira bosna ordukoak eta ikastole3
EKI PROIEKTUA
tako DBHko irakasle guztiek hartu dute parte. Hori fenomeno berri bat izan da, eta ondorio bezala ekarri du ikastoletan eztabaida pedagogiko handi bat garatu eta zabaltzea, arloen arteko koordinazio beharretatik abiatuta. Debate irekia da, lana egitea eskatzen du, eta, era berean, oso aberasgarria da. EKIk ekarri duen ondorio onuragarrietako bat da.
dea erraztea eta tresnak ematea, animatzea eta aholkatzea.
Fase bat amaitu da DBHn, inplementazioarena. Azkar joan da, eta orain bigarren fase bat ireki behar da, ikastolen esperientzietatik abiatuz hobekuntzak ezartzea, kualitatiboki ikastolen planteFase bat amaitu da DBHn, amendua fintzea. Fintze horretan puntu klabe bat da lehen aipatutako eztabaida inplementazioarena. Azkar joan da, pedagogikoa, eta ikastolan bertan txereta orain bigarren fase bat ireki taturiko eztabaida gune bihurtu behar behar da, ikastolen esperientzietatik da hori guzti hori. Era berean horra eraabiatuz hobekuntzak ezartzea, man behar dira EKIn sartu ez diren beste kualitatiboki ikastolen arloak, musika, teknologia, gorputz hezplanteamendua fintzea kuntza, plastika… Hori da DBH etapari loturiko hurrengo erronka, ikastolei bi-
Baina erronka nagusia euskal curriculumean eta konpetentzietan oinarritutako eredu pedagogikoa beste etapetara hedatzea da. Horretan ari dira dagoeneko. Lehen Hezkuntzan, esaterako, 6. mailako unitateak esperimentatzen ari dira dagoeneko hainbat ikastolatan, eta horrek garapena izango du beste mailetan. Batxilerren, berriz, heldu den ikasturtean DBH guztia EKI proiektuarekin egin duten lehenbiziko ikasleak igaroko dira. Batxilergoko ikasketak unibertsitateko eta lanbide heziketarako sarbidea irekitzen du, eta hara fokalizatuta egon da beti. Baina bi urte dira, ordu asko eta oso garrantzitsuak ikaslearen garapenean. Horregatik beste helburu batzuk ere izan behar ditu, eta hor ere EHI ari da eztabaida pedagogikoa bultzatzen, eta DBHn garatutako eredua inplementatzeko bideak urratzen.•
EKI YA SE HA IMPLEMENTADO EN TODA LA ENSEÑANZA SECUNDARIA EKI, el proyecto educativo basado en el currículum vasco y en competencias, ya se ha implementado en toda la enseñanza secundaria obligatoria en las ikastolas. Este proyecto ha transformado el modo de enseñanza y aprendizaje en las aulas, y ha suscitado un debate pedagógico en los centros. Implementar este modelo en la enseñanza primaria y en el bachillerato son los siguientes retos. EKI DÉSORMAIS MIS EN PLACE DANS TOUT LE SECONDAIRE Le projet EKI, projet pédagogique basé sur le curriculum basque et les compétences, est désormais mis en place dans tout le secondaire des ikastola. Ce projet a transformé le mode d'enseignement et d'apprentissage en classe et a suscité un débat pédagogique dans les établissements. Prochain défi : l'étendre au primaire et au baccalauréat.
Ospatzeko bi ekitaldi IKASELKAR argitaletxeak goitik ospatu nahi du EKI proiektuaren DBHko inplementazioa. Horretarako bi hitzordu jarri ditu. / Lehena igaro da, joan den martxoaren 31n izan baitzen, EKI DBH unitateen diseinatzaileak, sortzaileak, garatzaileak, edizioan lan egin dutenak, multimedia egileak, produkzioan aritu direnak, prestakuntza lanetan aritu direnak… bildu zituen bazkari batean, eta denei eskerrak eman zizkien egindako lanarengatik. / Bigarren hitzordua, berriz, datorren maiatzaren 11n izango da, Hernaniko Orona Ideon egingo den ekitaldian. Bertan, Ikaselkarrek EKI DBH proiektua gizarteratzeko asmoa du, eta baita hurrengo erronkak aurkeztekoa ere•
4
Udako aisialdi ESKAINTZA ENJOY ENGLISH INGELES UDALEKUAK ATZERRIKO EGONALDIAK UDALEKU IREKIAK ELKARREKILAN TOPAKETAK EUSKARA MUGARA UDALEKUA MENDIA ETA PILOTA UDALEKUA ITSASOA ETA KULTURA UDALEKUA SURF UDALEKUAK UDALEKU IBILTARIA GAZTE EGONALDIAK PROGRAMAZIOA ETA ROBOTIKA
Eman izena maiatzaren 10a baino lehen:
www.aisialdia.eus
IKASTOLA 223
5
YESICT PROGRAMA
Ekintzailetasuna
lantzen, europar programa baten barruan Etxarri Aranazko Andra Mari ikastolako ikasleak esperientzia pilotu bateko protagonista bilakatu dira
ETXARRI ARANAZKO ANDRA MARI IKASTOLAKO DBH1eko ikasleak europar mailako ekintzailetasun programa esperimental bateko protagonista izan dira. Euren herria aztertu, eta hobetzeko proposamenak landu dituzte lan talde kooperatibotan.Talde bakoitzak proposamen bat garatu du, eta maketa banara eraman dute. Emaitzak martxoaren 29an plazaratu dituzte, jendaurrean, Etxarri Aranazko kultur etxean. Ikasleen artean ekintzailetasuna bultzatzeko YESict europar programaren baitan egin dute.
S
AKANAN HONDARTZA BAT EGITEA, ZA BORRAK GUTXITZEKO SENTSIBILIZA ZIO KANPAINA BAT EGITEA, NATUR GUNE BAT SORTZEA, kiroldegi bat egitea edota abandonatutako etxe batean laserborrokarako gune bat eraikitzea proposatu dute Andra Mari ikastolako DBH 1eko ikasleek. Eta proposatzeaz gainera, horiek nola garatuko lituzketen irudikatu dute maketa banatan. Ikastolen Elkartea eta Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoa arduratu dira unitate didaktikoa diseinatzeaz eta garatzeaz, eta haren esperimentazioa gidatzeaz. Unitate hori Europako beste hainbat ikastetxetan ere erabiliko dute, izan ere, ekintzailetasuna bultzatzeko YESict europar programarentzat garatu dute esperientzia pilotua. Ekintzailetasunari buruzko unitate honetan sormena landu nahi da, eta, horrekin batera, arazoen ebazpena, kooperazioa eta norbere buruarekiko konfiantza. Horretarako ikasleek zenbait kasutan IKTak erabiliko dituzte eta beste batzuetan eskulanak egingo dituzte. 6
Ikasleek ekintzailetasunari buruzko informazioa jasotzen dute, eta, pixkanaka, ekintzaile izatea zer den ikasten dute. Ondoren arazo bat identifikatzen dute bere auzo edo herrian, eta talde kooperatiboak sortzen dituzte arazo horren inguruan hausnartu eta konponbide bat aurkitzeko, hau da, arazoa aztertzen dute, hori konpontzeko ideiak asmatzen dituzte, propotipo bat marrazten dute eta, azkenik, maketa bat sortzen dute beraiek eremu jakin batean eraikiko luketen proposamenarekin. Egun batzuk beranduago prozesu hori guztia jendearen aurrean aurkeztu beharko dute.
Ikastolen elkartea eta Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoa arduratu dira unitate didaktikoa diseinatzeaz eta garatzeaz, eta haren esperimentazioa Z ER DA YESICT? YESict europar proiektua ikasleengan ekintzailetasun gidatzeaz. konpetentziak sustatzea xede duen proiektua da. Hamar eta hamabost urte bitarteko ikasleengan ekintzailetasun konpetentziak garatzea du helburu YESict europar proiektuak (Young Entreprene urial Siklls by ICT). Europako Batzordearen Erasmus+ programak finantzatu du YESict; proiektuaren bitartez, metodo didaktiko berritzaile bat diseinatuko da irakasleentzat, haiek euren ikasleen ekintzailetasun konpetentziak sustatzeko erabil dezaten ikasgeletan.
Ekonomia krisiak agerian utzi du Europan hazkunde ekonomikoari, enpleguari eta gizarte ongizateari eusteko beharrezkoa dela ekintzailetasuna bultzatzea. Testuinguru horretan, premiazkoa ikusi da ikastetxeetan ere ekintzailetasuna eta harekin lotutako zenbait konpetentzia (sormenezkoak, arriskuak hartzekoak) garatzen lagunduko duten programak martxan jartzea. Erronka horri aurre egiteko helburuarekin, Ikastolen Elkarteak eta Mondragon Unibertsitatearen Goi Eskola Politeknikoak indarrak batu zituzten, eta europar mailako kontsortzio bat eratu zuten YESict proiektuan lan egiteko. Bi erakunde hauekin batera proiektuan dihardute beste erakunde hauek: Antic (Lapurdi), FH Joanneum Uni (Austria), Synthesis (Zipre), Nikosiako Unibertsitatea (Zipre) eta VaeksthustTRABAJANDO EL EMPRENDIZAJE Ikastolen Elkartea y Mondragon Unibertsitatea han elaborado una unidad didáctica para hus Sjaelland (Danimarka). Kontsortzio honek impulsar el emprendizaje en las aulas, y han sido los alumnos de la ikastola Andra Mari de 2018ko abuztura arte jardungo du lanean. Ikastetxearen ingurunean ekintzailetasuna garatzea ahalbidetuko duten erreminta digital sortzaileen diseinuan eta esperimentazioan kolaboratzen ari dira, zehazki, Ikastolen Elkartea eta Mondragon Unibertsitatearen Goi Eskola Politeknikoa.•
IKASTOLA 223
Etxarri Aranatz los que lo han probado por primera vez, ya que han sido elegidos para el experimento de pilotaje. Este proyecto está dentro del marco del programa europeo YESict, creado para promover el emprendimiento entre los alumnos europeos.
ENSEIGNER L'ENVIE D'ENTREPRENDRE Ikastolen Elkartea et l'Université de Mondragon ont élaboré une unité didactique visant à impulser l'envie d'entreprendre en classe. Les élèves de l'ikastola Andra Mari de Etxarri Aranatz ont été les premiers à expérimenter le projet pilote. Ce projet s'inscrit dans le cadre du programme européen YESict, créé pour promouvoir l'entrepreneuriat chez les élèves européens.
aldizkaria.ikastola.eus
7
BISITAK aldizkaria.ikastola.eus
Zerk erakartzen ditu ikastolak ezagutzera?
Hizkuntzen irakaskuntza eta formazioa, horiek ezagutzera etorri dira Flandesetik eta Kataluniatik azken egunotan. Inma Muñoa, Marta Castañe, Elena López eta Phil Ball.
Harri Beobide, Manu Aurrekoetxea, Kaat Van Hoecke, Inma Muñoa eta Phil Ball.
F LANDESETIK IKASTO LAK E ZAGUTZERA PROVINCIAAL ONDERWIJS VLAANDEREN - FLANDESEKO GOBERNUTIK BISITAN ETORRIA. Kaat Van Hoecke izan dugu bisitan ikastoletan. Ikastolen Elkarteko Phil Ball izan du bere anfitroia aste betez. Ikastolen Curriculuma ezagutzeko parada izan du, eta harrituta itzuli da Flandesera ikusi, entzun eta ezagutu duenarekin. Neerlandera hizkuntza germanikoa da, ingelesetik gertu dagoena. Irakaskuntzan, ordea, ingelesa 12 urtera arte ez da curriculumean sartu, orain arte zuhurki jokatu dutelako euren hizkuntzarekiko. Belgikan hiru hizkuntz ofizial daude: Iparraldean, Flandesen, neerlandera; Hegoaldean, Walonien, frantsesa eta alemana. Phil Ballek Gant-en aditzera eman zuen Ikastolen Eleaniztasun proiektua, ingelesaren irakaskuntza goiztiarra eta CLIL. Interes handia piztu zuenez bere aurkezpenak, ondorioz
8
etorri da Flandeseko bisita ofiziala. Ballek adierazi zuen ingeles goiztiarraren irakaskuntzak ez diola kalterik egin euskarari, alderantziz baino ez, betiere euskara izanik ikastoletan eleaniztasunaren ardatza. Van Hoecke hori ezagutzera etorri da, eta lekuz-leku ibili da informazioa jasotzen. Ibili da EKI English Bilboko saio batean, Lazkaoko San Benito Ikastolan DBH 2 eta 4ko gelatan. Izan da EKI 4 Gizarteko formazio saioan, Harri Beobide eta Mikel Errazkinekin. Inma Muñoak esplikatu dio Hizkuntz Proiektua zer den, Ikastolen Eleaniztasunaren zutabe. Unibertsitatean ere izan da Jasone Cenoz katedradunarekin. Ikastolen Elkarteko materiala ezagutu du: EKI, English eta Frantsesarenak ere (Diana Lindsay eta Itziar Elortzak sortutakoak). Interes handia adierazi du horrekin guztiarekin, izan ere Flandeseko eskoletan CLIL egiten dute frantsesarekin. Eta harritu da horrekin ere: izan ere frantseseko CLIL materiala, Frantziatik kanpo, hemen baino ez baita sortu Europan.
Van Hoecke itzuliko da, Flandesetik itzuliko dira ikastoletara, handia baita jaso duten ekarpena! KATALUNIATIK E KI EGISTAMOAN FORMATZE RA TERRASSAN MONTCAU LA MOLA ESKOLATIK EKI EZAGUTZERA.
Adiorik ez, Mikel Joan den martxoaren 20an hil zitzaigun Mikel Azanza lankide eta laguna. 80. hamarralditik ikastolen zerbitzura lanean jardun zuen Mikelek, eta horrela ziharduen bihotzak “nahikoa da” esan zion arte. Atsekabe eta hutsune handia utzi digu Mikelek Ikastolen Elkartean, baina haren adiskidetasuna gordeko dugu gurekin. Besarkada handi bat familia eta lagunei. Adiorik ez, Mikel! Agur gisa gure lankide Juanjo Respaldizak idatzitako bertsoa, hemen: AGUR BAKO AGURRA BETI EZUSTEA; ADISKIDEAK HEMEN UMEZURTZ UZTEA. NAHI GENUKE ARINDU HAIN BERRI TRISTEA, TA OROITZAPENETAN ALAI IKUSTEA.•
Elena López eta Marta Castañe DBH 3. mailako irakasleak izan ditugu Ikastolen Elkartean EKI egitasmoan formatzen, ospe handiko eskolatik iritsiak. Izan ere 20092010 ikasturtean hasi ziren Montcau La Mola eskolan ikastolen “Hocus and Lotus” materiala erabiltzen eta Ikastolen Elkarteko aholkularitza jasotzen, eta orduz geroztik, urterik urte, harremanak sendotu egin dira. Dagoeneko DBHra iritsi dira, EKI 3ko ingelesarekin dabiltzanez Euskal Herrira etorri dira “in situ” ezagutzera, eta bide batez Batxi 1.rako “Science Sense” plataforma digitala ikertzera, Carmen Anderson eta Phil Ballek sortutako plataforma hain zuzen ere.•
IKASTOLA 223
ERREKONOZIMENDUA
Ikastolek suteen prebentzioan duten 25.000 IKASLE IGARO DIRA SUESKOLAK, suteen prebentziorako fundazioak, ematen dituen ikastaroetatik. Kopuru hori nabarmentzekoa da, eta ospakizun gisa nabarmendu nahi izan dute bertako kudeatzaileek.
S
UESKOLAK suteen prebentziorako ematen dituen ikastaroetan parte hartu duten enpresa eta erakunde esanguratsuak saritu nahi izan zituen ekitaldian, eta ikastolak izan ziren errekonozimendu hori jaso zutenen artean. Izan ere, hezkuntza alorrean suteen prebentziorako konpromisorik handiena duen hezkuntza taldea dela azpimarratu zuten ekitaldian Sueskolako arduradunek, bakarra kasik. Ikastolen Elkarteko lehendakari Koldo Tellitu eta Egonkortasun arduradun Patxi Olabarria izan ziren Gipuzkoako Foru Aldundiaren Donostiako jauregian egin zen ekitaldian.
Bertan izan ziren fundazioarekin kolaboratzen duten erakunde, larrialdi zerbitzu, enpresa eta bestelako entitateetako 40 ordezkari baino gehiago. Sueskolak Ordizian dituen instalazioen maketa jaso zuten oroigarri gisa, hiru dimentsiotan inprimatutakoa, eta Markel Olano diputatu nagusiaren esker ona jaso zuten. Sueskola suteak itzaltzen trebatzeko zentroa da, eta benetako suarekin
jarduten dira. Bertan erabiltzen dituzten teknologiak punta-puntakoak dira, eta horrek azken belaunaldikoa eta aitzindaria bilakatzen du zentroa, bai Euskal Autonomia Erkidegoan bai Espainiako estatu osoan. Sueskola Gipuzkoako Foru Aldundiak hiritar guztientzat sortutako proiektua da, profesional nahiz par-
tikularrentzat, eta helburua da bertara gerturatzen diren ikasleek suteen aurrean zer neurri hartu behar dituzten eta haiek nola itzali behar dituzten ikastea. Koldo Tellitu eta Patxi Olabarria izan ziren Sueskolak Gipuzkoako Foru Jauregian egin zuen ekitaldian
• Larrialdi zerbitzuetako profesionalak prestakuntza maila egokietan trebatzea eta mantentzea. • Enpresen eskariari erantzutea suteen prebentzio eta itzaltze gaietan. • Suteen prebentzio eta itzaltze gaietan hiritarrei jakintzak
9
HAUR HEZKUNTZA
aldizkaria.ikastola.eus
Ikastolak, elkar ezagutuz, eta elkarrengandik ikasiz
Haur Hezkuntzako proiektu desberdinak ezagutzen ari dira nork bere proiektua abiatzeko AZKEN ALDI HONETAN EUREN IKASTOLETAN HAUR HEZKUNTZAN martxan jarri dituzten proiektu berri eta eraldatzaileak aztertu eta ezagutza sarea hedatzeko eta elkarrekin eta elkarrengandik ikasiz nork bere proiektua abiatzeko xedearekin hainbat bisita egin dira ikastola desberdinetara. Esperientzia aberasgarria izan da denentzat, bai bisitarientzat baita bisita jaso dutenentzat ere.
U
nez, hamar ikastolatara joan dira bisitan: Elorrioko Txintxirrira, Altsasuko Iñigo Aritzara, Bergarako Aranzadira, Elgoibarko Arizmendira (Jose Arana eraikinera), Usurbilgo Udarregira, Oñatiko Txantxikura, Ibarrako Uzturpera, Orioko Herri ikastolara, Leioako Betikora eta Azpeitiko Ikasberrira. Lekeitioko RM Azkuera ere badute programatuta bisita bat.
RTE BATZUK BADIRA IKASTOLEN ELKARTEAK, ikastola batzuekin elkarlanean, Haur Hezkuntzan interbentzio pedagogiko berriak txertatzeko asmoari heldu ziola. Batetik, psikologiak, pedagogiak eta neuro-zientziak azken urteotan hezkuntzari egindako ekarpenak kontuan izanik, eta, bestetik, ikastola batzuek Haur hezkuntzako proiektua hobetzeko egindako ibilbidea kontuan hartuz, prozesu eraldatzaile bati ekin zion EHIk. Iazko ikasturtean, Haur Hezkuntzarako hezkuntza marko bat eraikitzen hasi ziren, proiektu desberdinak bilduko eta babestuko dituen aterki edo marko bat izan nahi duena. Aurtengo ikasturtean, berriz, ikastolek etapa honetan dituzten beharrei erantzuteko helburua jarri da. Ikastoletako Haur Hezkuntzako proiektuak eraikitzea da helburua. Horretarako, zazpi laguneko lantalde bat osatu da, erreferentzia talde bat, eta kide bakoitzak Hego Euskal Herriko zortzi-bederatzina ikastola hartu ditu, haien beharrak zeintzuk diren aztertu eta zer motako interbentzioa behar duten aztertzeko. Alegia, ikastola bakoitzaren proiektua jarraitzea eta ekintza plana egitea dute zeregin gisa.
10
Ikastola bakoitzarekin bi norabide lantzen dira: batetik, ikerketa lerroen, hizkuntza trataeraren, ebaluazioaren eta materialen inguruan hausnartzeko egitekoa du; eta, bestetik, ikastolen artean ezagutza sare bat ehuntzeko, errealitate eta abiapuntu desberdinak elkarrekin harremanetan jartzekoa. Lan taldeko kideak ikastolak bisitatzen hasi ziren unean bertan, ikastolek eskatu zieten proiektu berriak martxan dituzten ikastolen ereduak ezagutu nahi zituztela. Horri erantzu-
Ikusten den bezala, askotariko ikastolak bisitatu dituzte, handiak, txikiak, ertainak… Haur Hezkuntzako proiektu berria martxan dutela denbora daramatenak eta baita hasi berriak ere; batzuk behar batzuetatik abiatutakoak beste batzuk beste behar batzuetatik, batzuk pedagogia eredu jakin batetik abiatutakoak, bete batzuk beste batzuetatik… Helburua ere horixe baitzen, erakustea eredu eta tamaina desberdinetara egokitzen direla. Denak abiaburu bat izan arren, bakoitzak bere bidea jorratu duela. Hogei ikastolatako hogeita hamar irakasle izan dira, be-
IKASTOLA 223
aldizkaria.ikastola.eus
APPRENDRE DE TOUS ET ENTRE TOUS Connaître les diverses expériences pédagogiques développées dans plusieurs ikastola maternelle et apprendre de tous et entre tous, tels ont été les objectifs des visites réalisées par les enseignants d'une vingtaine de centres dans dix autres ikastola. Il s'agit d'un des axes ouverts par Ikastolen Elkartea pour donner suite au cadre pédagogique élaboré l'an dernier pour la Maternelle.
rriz, bisitariak. Ikastola bisitariak ere askotarikoak ziren. Bisitetan ikusi da, eta horixe izan da positiboena, nolako balioa duen ikastolen arteko sarea ehuntzeak, ezagutzaren eraikitzea ikastolen artean egitea, batzuek besteei euren esperientzia eta lan egiteko modua erakustea, baina baita besteengandik ikastea ere, hartu-eman bezala eman-hartu ere egiten dela ohartzea. Balorazioak oso positiboak izan dira.
Hurrengo urrats bat izango da prestakuntza beharrei erantzutea. Ikasturte honetan bertan hasiko dira horretan. Era berean, Haur Hezkuntzan proiektu berriak txertatzeko obrak ere egin behar dituztenez, gela barrua nola antolatu eta nola egin aholkularitza emateko asmoa ere badu Ikastolen Elkarteak. Izan ere aholkularitza arkitektonikoaren behar bat dago diseinu pedagogikoaren inguruan, behar pedagogiko hori diseinuarekin nola lotu asmatzeko. Maiatzeko Ikastolen Jardunaldi Pedagogikoetan gai horrek pisu handia hartuko du.•
11
HEZKUNTZA LEGEA aldizkaria.ikastola.eus
Eskualdez eskualde, Hezkuntza Legerako oinarriak aztertu dituzte ikastolek
Eragile guztiekin gaia jorratzen hasi aurretik, ikastolen jarrera finkatzea du helburu Ikastolen Elkarteak ESKUALDEKA ANTOLATURIK, hamar bilera egin dituzte ikastolek legegintzaldi honetan onartzea aurreikusten den Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako Hezkuntza Legeari begira jarrera bateratua hartu, eta lege hori egikaritu dadin lan egiteko. Ikastolen parte-hartzea handia izan da egin diren bileretan.
I
KASTOLEK URTEAK DARAMATE HEZKUNTZA SISTEMA OSOA, ez soilik titularitate publikoa dutenena, barne bilduko duen hezkuntza lege bat eskatzen. Abagune horretan egon gaitezkeela kontuan hartuta, Eusko Jaurlaritzak legegintzaldi honetarako lege bat egitea aurreikusi baitu, agintari eta legebiltzarkideekin eta gainontzeko hezkuntza eragileekin gaia jorratzen hasi baino lehenago ikastolen jarrera finkatzea izan du helburu Ikastolen Elkarteak.
Hori dela-eta, dokumentu bat egin zuen Ikastolen Elkarteak, eta hura aztertzen aritu dira ikastolak, eskualdeka egin diren bileretan. Otsailean eta martxoan egin dira bilera horiek, hamar guztira: bi Araban (Assa ikastolan eta Gasteizen), hiru Bizkaian (Harrobia, Betiko eta Kurutziaga ikastoletan) eta bost Gipuzkoan (Santo Tomas, Laskorain, Urretxu-Zumarraga, Aranzadi eta Orioko ikastoletan). Eta nabarmentzekoa izan da parte-hartzea. Interes handia jarri dute ikastolek gai honetan, eta erantzuna ere halakoxea izan da. 12
Gasteizen egindako eskualdeko bilera.
Ikastolen Elkartetik dokumentua aurkezten ibili dira Koldo Tellitu lehendakaria, Jose Luis Sukia zuzendari nagusia, Abel Ariznabarreta Hezkuntza arduraduna eta Patxi Olabarria Egonkortasun arduraduna. Gustura azaldu dira parte-hartzearekin, orotara 350 ikastolakide inguruk hartu baitute parte eskualdekako bileretan.
Parte-hartze hori handitu egingo da, orain ikastoletan gaia jorratuko baitute nork bere errektore kontseiluan. Izan ere, eskualdekako bileretan ez baita dokumentuaren aurkezpen soila egin. Aitzitik, ikastolek ekarpenak egiteko epe bat ireki da, guztiek egindako iradokizunekin behin betiko dokumentua egiteko. IKASTOLA 223
LA LEY DE EDUCACIÓN A DEBATE EN LAS IKASTOLAS Las ikastolas han analizado un documento elaborado por Ikastolen Elkartea con el fin de emprender el camino para la consecución de una ley de educación para Araba, Bizkaia y Gipuzkoa en esta legislatura. Se han celebrado diez reuniones comarcales para que todas las ikastolas pudieran escuchar, debatir y opinar sobre el documento. Es de destacar la numerosa participación de las ikastolas en estas reuniones. Ahora se ha abierto un plazo para recabar las aportaciones al documento que pueda hacer cada ikastola. LA LOI SUR L'ENSEIGNEMENT EN DÉBAT AU SEIN DES IKASTOLA Les ikastola ont analysé un document élaboré par Ikastolen Elkartea afin de commencer la réalisation d'une loi sur l'enseignement pour Araba, Bizkaia et Gipuzkoa. Une dizaine de réunions ont eu lieu afin que les ikastola puissent échanger et débattre le document. A noter la forte participation des ikastola à cette réflexion. Une période s'ouvre maitenant pour recueillir les contibutions des ikastola.
Eskualdekako hamar bilera egin dira orotara; bi araban, hiru Bizkaian eta bost Gipuzkoan. Ikastoletako 350 ordezkarik hartu dute parte. Ikastolek ulertzen dute oraingoak izan behar duela Araba, Bizkai eta Gipuzkoako hezkuntza sistema osoa hartuko duen Hezkuntza Legea egingo den legegintzaldia. Izan ere, lehen aipatu bezala, EAEko sistemako ikastetxeen erdiek baino ez daukate Euskal Administrazioak berariaz sorturiko lege baten babesa, eta, gainera, 1992ko hezkuntza hitzarmena eta 1993ko Eskola Publikoaren Legea zaharkiturik daude. Mende laurden honetan, izugarri aldatu dira mundua eta euskal gizartea: egoera sozioekonomiko eta kulturala, globalizazioaren eragina, zientzia eta teknologiaren garapena, hizkuntz testuingurua, migrazioak, bizikidetza orokorra, familia ereduak, publikotasuna ulertzeko modu berriak… etengabeko garapenean izan dira. Eta, nola ez, gizarteak hezkuntzari egiten dizkion eskakizunak ere aldatu egin dira 25 urteotan. Ondorioz, hezkuntza ulertzeko era ere garai berrietara egokitu eta eraldatu egin behar da.
berriei eta gizarte-erronkei erantzuteko baliabide eragingarri.
duen legea, ezin baitzaie erronka bakoitzari erantzun partzial eta momentukoak eman.
Hori dela-eta, oraindik ezin izan zaie erantzun egokirik eman, adibidez, hizkuntza ereduen sistemaren gabeziei edota atzerriko jatorria duten ikasleen eskolatzeari, euskal curriculuma eta konpetentzietan oinarritutako eredu pedagogikoa ezartzeari, IKTen garapen eta hedapenari, kanpo ebaluazioei… Ikastolen iritziz, horiei denei erantzun egoki eta oso bat emateko ezinbestekoa da lege bat, nortasun propioa
Hogeita bost urteotan aldatu ez dena, eta, aitzitik, sendotu eta euskal hezkuntzaren ezaugarri propio gisa agertzen dena da administrazioaren titularitatepeko ikastetxeek eta itunpekoek hezkuntza sisteman duten oreka, erdia eta erdia baitira. Horrek ekarri behar du, derrigor, hurrengo hezkuntza legeak sarea osotasunean hartzea, publikotasuna ulertzeko era berriak ere aintzat hartuz.•
Hiru lurraldeotako eskola araupetzen duen legedi orokorra eta araudia, aldiz, ez dira aldatu, ez dira egokitu euskal gizarteak behar duen heinean garai berrietara, ez dira bihurtu aldaketarako tresna, behar Lerro honen gainean, Tolosako eskualdeko bilera. Goian Oriokoa.
13
IKASTOLAK
Batxilergoa
Armentia ikastolak,
25 urte beteko ditu Gasteizko ikastolak 2017-18 ikasturtean; mila ikasletik gora ditu MENDE LAURDENA BETEKO DU DATORREN IKASTURTEAN GASTEIZKO ARMENTIA IKASTOLAK. Baina atzera begira bainoago etorkizunari begira jarria dago. Batxilergo ikasketak eskainiz ospatu nahi ditu 25 urteak. Era berean, eraikina eraberritzen ari dira Armentian, espazioak egokitu eta pedagogia berritzailerako prestatzeko. Bi milioi euroko aurrekontua du egiten ari diren inbertsioak.
E
ZOHIKO IKASTURTEA ARI DIRA IZATEN ARMENTIA IKASTOLAN. Ezohikoa, aurtengo eta datorren ikasturteari begira ari baitira lanean. Izan ere, datorren ikasturtea berezia izango da Gasteizko ikastolarentzat, Arabako hiriburuan dagoen bakarrarentzat. Hogeita bost urte beteko ditu ikastolak; gaztea da, 1993. urteko publifikazio prozesuaren ondotik sortua, eta mende laurdena ospatzeko eraberritzen ari da. Hasteko, batxilergo ikasketak eskaintzen hasiko da 2017-18 ikasturtean. Jauzi handia egingo du, beraz, ikastolak. Batxilergo zientifikoa eta humanistikoa eskainiko ditu Armentia ikastolak, eta horien barruan, giza zientziak eta soziosanitarioa eta teknologikoa eta zientifikoa. Batxilergoa metodologia aktiboen bitartez ikasiko dute Armentia Ikastolako ikasleek, Agurne Barruso zuzendariak azaldu duen Eurocliok 2013ko azaroan
14
mintegi bat antolatu zuen Donostian. Ordukoak dira argazkiak.
moduan. “Proiektuen bitartez ikasiko dute”, esan du. Kontuan hartuta, ikastolan bertako DBH 4. mailako ikasleak EKI proiektuaren bidez ikasi dutela Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza osoan, eta haiek izango direla euskal curriculumean eta konpetentzietan oinarritutako
pedagogia berrian aritu eta batxilergora igaroko diren lehenak, etapa horretan sakondu egingo dute pedagogia horretan, “emaitza akademiko hobeak ematen dituelako, eta pertsona konpetenteagoak egiten dituelako”, Barrusoren esanetan. “Gaur egungo joera arrakas-
aldizkaria.ikastola.eus
Batxilergo zientifikoa eta humanistikoa eskainiko ditu Armentia ikastolak, eta horien barruan, giza zientziak eta sozio-sanitarioa eta teknologikoa eta zientifikoa tatsu guztiak horretara doaz eta Unibertsitateak eta lan mundua ere hori ari dira eskatzen�. Bi lerro irekiko dituzte Batxilergoan, eta orain matrikulazio kanpaina ari dira prestatzen. Dagoeneko mila ikasletik gora dituen ikastola gehiago haziko da, beraz, eta hemendik bi ikasturtera oraindik gehiago. Aurtengo ikasturtean 1.070 ikasle zeuden matrikulatuta 0-16 urte bitartean; heldu den ikasturtean, batxilergoko lehen mailarekin 1.131 izango dira, eta 2018-19koan, eskaintza osoa dutenean, 1.170.
Ikasle hazkundeari erantzuteko eta behar pedagogiko berrietara egokitzeko inbertsioak egitera bultzatu du Armentiako ikastolako komunitatea. Obretan dago eraikina izango duten eskaintza osoa egoki sartu eta kokatzeko, eta Haur Hezkuntzarako marko pedagogiko berrira egokitzeko. Era berean, espazio estali gehiago edukitzeko ere lanetan ari dira. Bi milioi euroko aurrekontua daukate inbertsio horiek egiteko, eta eraberritze eta egokitze lanak maiatzean amaitzea espero dute.•
EROSKI ARRASATE Musakola auzoa / 20500 ARRASATE-MONDRAGON
943 711 030
•
EROSKI GARBERA / Garbera Merkatal zentroa Altza auzoa / 20015 DONOSTIA
943 394 875
15
24. JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK
aldizkaria.ikastola.eus
Pedagogia eta espazio eraldatzaileak aztertuko dira ikastolen jardunaldietan 5
6
FEDERICO MALPICA, ROSAN BOSCH ETA AITOR AXPEK gidatuko dituzte ikastolen aurtengo Jardunaldi Pedagogogikoak. Hogeita laugarrenak izango dira, eta datozen maiatzaren 5ean eta 6an egingo dira, ostiral eta larunbatez, Hernaniko Orona Ideo-n eta Bilboko EHUren Bizkaia aretoan. Ikastolen eredu eraldatzailea garatzeko, pedagogia eta espazio eraldatzaileen inguruan arituko dira aurtengo jardunaldiak.
B
I EGUN, BI LEKUTAN ETA BI GAIREN INGU RUAN HAUSNARKETA EGITEA PROPOSA TZEN DUTE IKASTOLEN AURTENGO JARDU NALDI PEDAGOGIKOEK. Goiz osoko saioak izango dira biak. “Pedagogia 3.0. Berritu, eraldatzeko” goiburua izango dute Ikastolen 24. Jardunaldi Pedagogikoek. Pedagogia eraldatzailea eta hura garatzeko espazio eraldatzaileak ardatz hartuta, ikastoletan garatzen ari diren eredu pedago-
16
giko eraldatzailearentzako bitartekoak aztertu eta eskaintzea dute xede. Eta badira nor gai horiez mintzatzeko gonbidatu diren hizlariak. LEHEN EGUNEAN hezkuntza praktika eraldatzeko irakaskuntzaren garapenerako klabeak aztertu eta landuko dira jardunaldietan. Hitzaldi formatua bainoago, lan jardun formatua edukiko du, eta Bartzelonako Escalae institutuko kide eta sortzaile Fede-
IKASTOLA 223
rico Malpica izango da gidari. Malpica Hezkuntza doktorea da, eta aholkularitza pedagogikoa ematen du sei herrialdetan. BIGARREN EGUNEAN, berriz, eredu pedagogiko eraldatzaileak garatzeko espazio eraldatzaileak jorratuko dira. Bi hizlari arituko dira behar pedagogikoetarako espazioen eraldaketaz mintzatzen. Lehena Rosan Bosch holandarra izango da. Arkitekto, diseinatzaile eta artista da Bosch, eta Danimarkan, Singapurren eta Espainian dituen estudioetatik irten dira azken aldi honetako diseinu berritzaileenak. Eraikin publikoetan, liburutegietan eta ikastetxeetan egindako lanek sari eta errekonozimendu ugari jaso dituzte. Aitor Axperen hitzaldiak itxiko ditu jardunaldiak. Irakaslea eta bioeraikuntzan editua da Axpe, eta oraintsu hasi da espazioak behar pedagogiko berrietara egokitu nahi dituzten ikastoletan aholkularitza ematen. Badu horretan esperientzia, eta horregatik izendatu du alor horretako aholkulari Ikastolen Elkarteak.• 17
IKASTOLAK aldizkaria.ikastola.eus
“aldizkaria.ikastola.eus� web gunean duzu, irakurle; bertan informazioa osatuagoa aurkituko duzu paperean argitaratutakoa baino. >>
GARCES DE LOS FAIOS IKASTOLA
BARATZA EKOLOGIKOA HH ETA LH-KO IKASLEENTZAT Iazko udaberrian, LHko ikasleek kudeatutako baratza ekologikoa sortu genuen, Txoko Berdea lan taldeari esker. Horretarako belarra aitzurrez bueltatu, lurra prestatu, laiatu, harriak kendu eta arrastelatu genuen eremua. Ondoren gainazalean medeagarria organikoa bota eta minerala gehitu genuen. Hasteko udaberriko landareak erein genituen: tipulak, 4 letxu mota eta kuiatxo batzuk. Aurten neguko produktuak landatu ditugu: porruak, azak eta bruselako azak, eskarolak, atxikoriak. Ikasturte honetan HH-ko ikasleentzat beste lur eremu bat prestatu dugunez, ikastolako txikienek ere udaberriko landareak sartuko dituzte.
Epe luzeko helburuetan dugu iraunkortasuna bermatuko dion kudeaketa egitura diseinatzea, eta, ondoren, eraldaketa abian jartzea.
LARRAMENDI IKASTOLA
IKASTOLA ETORKIZUNERAKO PRESTATZEN: PLAN ESTRATEGIKOA MARTXAN Iraunkortasuna bermatuko dion kudeaketa egitura bat osatzen ari gara gure ikastolak dituen erronkei aurre egiteko. Diagnostiko gogoeta fasean ibili ginen, erabat irekia eta parte-hartzailea izanik. Hurrengo etapan murgilduta gaude orain, eredu baten proposamenaren eraikuntzan. Proposamena lantzeko lan-talde zabal bat eratu da guraso eta langileak batuz, 80 lagun inguru, datozen urteetarako proiektu zehatz eta estrategikoak kudeatzeko bide orria garatuz; maiatzean finkatuko da diseinua, irailean martxan jartzeko.
Merezi du Burdin haranera bisitan joatea, Legazpira, adin guztietako ikasleentzat egokitutako tailerrak antolatuta baitituzte.
OIARTZO IKASTOLA
BATXILERGOKO IKASLEAK LEGAZPIRA LENBUR EZAGUTZERA Batxi 2.ko ikasleek oraintsu aztertu dute Euskal Herriko industrializazioa Historia arloan, eta berahala hastekoak direnez diktadura garaiko industria alderdiak arakatzen, egokia iruditu zaie Legazpira txangoa egitea in situ ikusteko gelan azterturako guztia. Industralizazioari buruz aritzean, 2. Batxilergoan ez da propio lantzen, baina burdinolak burdingintzaren aintzindari izan zirela ulertzen da.
18
Bestalde ikasleek baratzari buruzko ezagupenak zabaltzeko, Baratzako Txokoa sortu dugu. https://sites.google.com/a/tafallaikastola.org/txoko-berdea/home
IKASTOLA 223
IKASTOLAK
IÑIGO ARITZA IKASTOLA
KABI INTERESA PIZTU DUEN PROIEKTUA, 25 IKASTOLA BISITAN Haurrak berezko gaitasunak ditu. Bere gaitasunak bere erritmoan eta bere moduan garatu behar ditu, eta prozesu honetan irakaslea bidelagun izanen du. Ikastola eta irakasleen lana izanen da haurraren garapenerako testuinguru egokiak eskaintzea. Haurraren segurtasun afektiboa ziurtatu behar dugu, eta horretarako atxikimendu figurak, haur bakoitzaren beharrak eta erritmoa eta irakasleen komunikazio moduak zaintzea ezinbestekoa da.
Gurasoak, haurrak eta irakasleok, errespetua, malgutasuna, komunikazioa eta konfiantzan oinarritzen den familia bakar bat osatzen dugu.
ANDRA MARI IKASTOLA
OSPAKIZUN HANDIAK 50. URTEURRENERAKO Ikastolan erabaki zuten urtemuga biribilean jarduera sorta ederra antolatzea guztia kondentsaturik astebetez. Alaitasuna izan da giltza, eta ospakizunen ardatzak, euskara, kultura, hezkuntza eta kirola. Unerik hunkigarrienetakoa izan da Zornotzako ikastolaren bultzatzaileak gogoratzeko eta omentzeko antolatutakoa: gomutarako, nostalgiarako, gorazarrerako ekitaldi berezia; eta, aldi berean, etorkizunera gogo eta indar biziak erakusteko parada. Amaitzeko herri-bazkari erraldoia. Zorionak!
Jabi Elorriaga artistak sortu zuen 50.urteurreneko logoa 1967-2017 urteak bilduz, ikastolaren logoari jarraituz.
EGUZKI BEGI IKASTOLA
AUZOLAN TALDEA 50.URTEURRENA OSPATZEKO
20
Eneko Atxa eta Beñat Ormaetxea sukaldariak, Mikel Urdangarin, Beñat Egiarte eta Joe Gonzalez musikariak, Beñat Ugartetxea bertsolaria, ‘Anita Maravillas’ antzerki taldeko kide den Miren Larrea, Gorka Barrenetxea ginekologoa eta Xabi Etxeita eta Asier Goiria futbolaria... denak ikasle ohiak.
Era asko dago, eta ez bakarra, urteurrenak ospatzeko. Eguzkibegikoek urte osoa erabili dute patxaraz ekitaldi ugari egiteko, pistoletazotik hurrengo 50 ospatzeko toparaino. Herriko jaietan ikasleen marea gorria desfilea. Gainezka ere sortzaileek garai hartan izan zuten kemena goraipatzeko ekimena Torreazabalen. Beste egun osoko bazkaria ekimenez josia... urte biribila benetan!
IKASTOLA 223
aldizkaria.ikastola.eus
IRURAKO IKASTOLA
HH-KO OBRA BERRIA BUKATUTA, ETORKIZUNARI BEGIRA Apirilaren 10ean aldatuko dira herrian zeuden lekutik handien ikastolaren jarraian egin duten eraikuntza berrira, gaur egungo baliabideekin eta pedagogia berrian uztarturik. Bi eraikinen erdian jolastokia gelditu da, plaza modukoa, gelen luzapena dena egunez jolaserako bildua eta arratsaldez familiak elkartzeko aproposa, izan ere ikastola baita Irurako ikastetxe bakarra. Handitzen ari den herria da, bikote gazte ugari bizi den ingurua. Dagoeneko 250 ikasle ditu 2 eta 12 urte bitartekoak.
Bestearen paperan jartzea da, ikasle eta familiaren egoeran jarri ulertzeko zer gertatzen den, eta zertan lagundu ahal den. Umiltasuna ere bada errespetua.
LAUDIOKO IKASTOLA
ESKOLA INKLUSIBOAK ERRESPETUA ETA BESTEAREN PAPEREAN JARTZEA DAKAR Ikaslearengana nola zuzentzen garen, zer sentsibilitate erakusten, eredu izan dadila. Errespetua gauza guztien gainetik. Errespetatzen dugun neurrian, saiatuko gara ulertzen eta egiten. Gauza ez da bakarrik gelan zer jarduera egingo dugun, ez, hori baino askoz gehiago da! Oinarrian baitago zuzentzeko modua, hitz egiteko modua, erabiltzen dugun hiztegia, keinu, detaile horietan bait datza zer nahi dugun ikaslearentzat.
ARIZMENDI IKASTOLA
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza ikastera Anoetako Ikastolara joaten dira; eta handik Batxilergorako, Laskorainera. Bailarako ikastola da Irurakoa.
Ekitaldira hurbildutako agintariak harrituta ziren, izaera kooperatiboa berezkoa duen eskualdean, noraino daraman elkarrekin aritzeak ikusita.
ESKORIATZAKO GAZTAĂ‘ADUI JAUREGIAN KONFIANTZAREN PEDAGOGIA Jose Arana ikastolan 6 urte bitarteko haurrak daude XVII. Mendeko eraikin ederrean. Zubizarreta alkateak hunkituta argitu zuen duela 20 urte gogoeta egin zutelarik herrian bertan eraikina behar zutela, nola Ganuza familiarengana jo zuten, Ignacio eta Maria Josefa Telesforo Monzonen emaztearengana, ikastolaren proiektua aurkeztera. Konfiantzak eta pozak elkartu zituen betiko. Berritu egin da jauregia Konfiantzaren Pedagogian ikasle kooperatibo, euskaldun, konpetente eta zoriontsuak hezteko desioarekin.
21
aldizkaria.ikastola.eus
SEASKA
NORK SINETSIKO ZUEN KOLEGIO MAILAKO HAZKUNDE IKARAGARRIAN?
Pedagogian ere etorkizunari eskua eman diote, Konfiantzaren Pedagogian sartuta baitaude, eta Lehen Hezkuntzan hiru urteko gurpilak jarri dituzte martxan.
ZUBI ZAHARRA IKASTOLA
DBHRAKO BIGARREN LERROA ZIURTATUTA 2008an Balmasedako demografia handitu zenez Haur Hezkuntzako bigarren lerroarekin hasi ziren. Oraintxe da garaia non Boletinean azaldu den DBH-2 mailara arte baimen guztiak lortu dituztela, eta dagoeneko planifikatuta dutela DBH-4-ra arte. Bigarren lerroa LH-6an dago, eta irailean hasiko dira ilusioz beterik DBH-1ean. Datorren ikasturterako 515 ikasle aurre ikusten dutelarik. Obra ere egina dute eta ordaindua, horregatik Komunikazioan sartu dira, ikaslearen familiara iritsi nahi dutelako, hurbiltasunean gehiago murgilduz, gertuagotik entzuteko.
Hiru kolegio ditu Seaskak egun, Kanbon, Ziburun eta Lartzabalen. Datorren urterako laugarrena zabalduko du Baionan. Jadanik aurrikusten dute 5.ena Miarritzen, 6.ena Hazparneko eskualdean eta 7.na kostaldean, Ziburukoak gainezka egingo baitu laster. 2017-2018 ikasturterako, Lehen Hezkuntzako 31 ikastola izango dira, 4 kolegio, eta Lizeo bat gehi Lanbide Heziketa. Kolegio mailako hazkunde itzelak etorkizuna baieztatzen du. Hamaika eta hamabost urteko ikasleak biltzen ditu Kolegioak, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren parekoa, adin berdinberdinekoak ez badira ere.
ABUSU IKASTOLA
JANGELA ZERBITZUA BERRITUTA, FAMILIAK OSO POZIK
Kanpainari amaiera emateko gonbidatu bereziak izan ditugu, Sakanako Mankomunitateko Beñat Agirre eta Itziar Zudaire. Horien antzerki eta emandako hitzaldiei esker, kanpaina sozializatu eta bukaera biribila izan du.
Hausnarketaren ondorio da jangelaren inguruan egindako aldaketa. Bertako produktu ekologikoak sukaldean eginez jarraitzen duten arren, arteka-marteka zapore ezberdinei ateak zabaltzen dizkiete. Funtzionamenduan talde giroa sustatu dute, ikasleen ardurak bultzatuz. Zortzina ikaslek sortzen dute talde bat zeinetan eguneko arduraduna izendatzen duten, berak nahi izanez gero. Taldeko eguneko kapitaina izango da, lepoko zapia jantziko du eta egiteko batzuk izango ditu. Jangelari itxura aldatu diote eta itsasontzi bihurtu. Aurrera marinelak, jateko ordua da!
ANDRA MARI IKASTOLA
“DENOK BERDINAK DENOK DESBERDINAK” KANPAINA “Izan gaitezen arduratsu zaborra birziklatuz” gaia landu dugu aurten. Helburua izan da ikastolan nola etxean gehiegizko kontsumoaren eta birziklapenaren inguruan hausnartzea eta kontzientziatzea. Horretarako, aste batean zehar, ekintza ezberdinak burutu ditugu, hala nola, familientzako galdetegia beraien parte hartzea sustatuz, zabor ontzietan jartzeko txartelak diseinatuz, jokabide egokien dekalogoak eratuz…
22
Hiru txoko berezi daude: urtebetetzearena, egonean egotekoa, eta tripetako minez izanez gero, lasaiago esertzeko manta goxo batekin. Detaile asko zainduta!
IKASTOLA 223
Lukas Irazusta
Velkommen til Norge – Ongi etorri Norvegiara Norvegiatik gutxien gustatu zaidana? Eguraldia esatea ez litzaidake justua irudituko, izan ere nahiko ona izaten ari da (klase-kideek diote azken 30 urtetako eguraldi onena omen dela). Egun euritsuak urriak diren arren, animoa apaltzen duena iluntasuna da. Egunak igaro ahala, nabarmen mozten dira argi-orduak, orain ulertzen dut bitamina kontsumoaren zergatia.
Gezurra badirudi ere, dagoeneko hiru hilabete igaro dira kartel hura lehen aldiz irakurri nuenetik. Norvegiara etortzekoa nintzela jakinarazi zidatenean, ez nekien ondo zer pentsatu, suposatzen dut hori izango dela ezjakintasunaren abantailetako bat, aurreiritzirik ez izatea. Iritsi bezain pronto hasten da moldaketa prozesua, eguzkitako krema alde batera utzi eta txamarrari heldu diot. Tenperaturaren beherakadari aurre egiteko edo, prezioek berriz gora egin dute. Azkar antzematen da hemengoen izaera: jendea hotza eta isila da baina, aldi berean, zeharo adeitsuak, badirudi esfortzu bat egin beharko dudala norvegiarren lagun bilakatzeko. Alor akademikoan ere aldaketak, unibertsitateari pelikula amerikano horietan agertzen direnen antza hartu diot. Pasiloetan postuak muntatzen dituzte ikasleek, kirol edota ekintza ezberdinen inguruko informazioa banatzeko, konturatzerako Quidditcheko panfleto bat dut eskuan.
Badakit gehiegi errepikatzen den esaldia dela baina denborak hegan egiten du. Ez dut egonaldia desprobetxatu, ordea: hilabete hauetan jende asko ezagutu dut, kultura bat ere ezagutu dut, lagunak egin ditut, bidaiatu dut, kanpoan bizitzen ikasi dut, baina kanpotar bat izatea zer den ere ikasi dut. Norvegiatik gehien gustatu zaidana? Bertako natura eta paisaiak dudarik gabe. Alde batera utzita neukan mendizale grina berreskuratu dut herrialde honek eskaintzen dituen paisaia liluragarriak ezagutzeko asmoz: Kjerag – bolten, Preikestolen, Lofoten‌ zaila da paraje hauen edertasuna hitzez azaltzea. Ahaztu gabe, aurora borealak. Hiria gelditu egiten da hauetako bat agertzen den bakoitzean, jendea arin aldentzen da argi artifizialez kutsatutako kaleetatik eta mendi aldera gerturatzen da koloretako sugeak zeruan dantzan ikustera. Hura bai ikuskizuna.
www.mondragon.edu/prest
Herrimina noizean behin bisitan etortzen den arren, badakit penaz utziko dudala leku hau. Erasmus esperientzia benetan erabilgarria suertatzen ari zait erosotasun esparruaren mugak hausteko eta neure burua erronka berriz betetako egunerokotasun batean ikusteko. Inork galdetuko balit, uste osoz erantzungo nuke kanpora joatea gomendatzen dudala, eta Norvegiara bada, oraindik gehiago.•