Iks224 w

Page 1

FEDERICO MALPICA

“Irakasleen jardunak lan kolektiboa izan behar du; ekimen indibidualek ez dute balio�

Hezkuntza doktore eta Escalae Institutuko zuzendaria Ikastolen 24. Jardunaldi Pedagogikoetan izan da, Rosan Bosch arkitekto eta diseinatzailearekin eta Aitor Axpe irakasle eta arkitektoarekin batera.


Hezkuntza eraldatzeko gakoak aletzen IKASTOLA aldizkariaren aurreko zenbakietan azaldu dugu ikastolak nola ari diren hezkuntza eraldatzen abian dituzten pedagogia berritzaileen bitartez. Maiatzean egin diren Ikastolen 24. Jardunaldi Pedagogikoetan eraldaketa horri balioa eman nahi izan zaio, eta horretarako gonbidatu dira maila handiko adituak. Federico Malpicak, Rosan Boschek eta Aitor Axpek hezkuntza eraldatzeko gakoak aletu dituzte, bai pedagogia mailan zein egin beharreko urratsen azalpenetan eta baita hura garatzeko espazioen diseinuan ere. Arrakasta handiko jardunaldiak izan dira, eta haietan parte hartu duten irakasle eta zuzendariek hausnartzeko eta elkarrekin gogoetak partekatzeko aukera izan dute.

24. JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK / 06 > FEDERICO MALPICA: “Eraldaketa pedagogiko batek hamar urteko prozesu bat eskatzen du”. / 10 > ROSAN BOSCH: “Diseinuaren bitartez aukera dugu haurrak ikasle pasibo izatetik ikasle aktibo izatera igarotzeko”. / 14 > AITOR AXPE: “Espazioa eta altzariak ere aparteko ikasmaterialak izan daitezke”.

15 eki PROIEKTUA Etapa bat amaituta, beste bati ekin dio Ikaselkarrek, indar berrituta. 16

ORIENTAZIOA

18

EUROCLIO KONGRESUA

20

IKASTOLA EREDUA

22

JUUL

23

IKASTOLA 224 / 2017ko EKAINA EUSKAL HERRIKO KASTOLAK

PuntuEUS. Interneten euskara lehenesteko unitate didaktikoa garatu du Ikastolen Elkarteak. 2017 Bikaintasunez baloratua izan da Ikastolen eskutik antolatua. Lanbide Heziketa eraldatzen. 17.000 ikasletik gora hartu zuten parte JUUL hauteskunde literarioetan. IKASTOLAK BANAKA

@ikastola_aldizk

ROSAN BOSCH

“Diseinuak hezkuntza eraldaketa bizkortzen lagun dezake”

ERREPORTAJEA

aldizkaria.ikastola.eus

02

F

EDERICO MALPICAk gidatu zuen lehen eguneko saioa. Hernaniko Orona Ideoko auditorioan egin zen goiz osoko lan jarduna. Bi zatitan izan zen jardun hori. Lehenbizikoan aditu mexikarrak hitzaldi bat eskaini zuen. Ondoren, berriz, entzuleriari -ikastoletako irakasleak eta zuzendariak ziren ia denak- galdeketa bat pasa zien Malpicak, lehenbizi bakarka lantzeko eta, gero, taldean gogoetatzeko. Azkenik, ondorioen azalpenak egin zituzten talde bakoitzak izendatutako bozeramaileek, eta saio hau ere Malpicak berak gidatu zuen. Bere hitzaldian, Escalae institutuko zuzendariak gako batzuk eman zituen beren ikastetxean eraldaketa pedagogikoa ezarri nahi dutenei. Aholkulari lanetan dabilen lekuetan pilatu duen esperientzia aintzat hartuta, Malpicak azaldu zuen edozein eraldaketa aurrera eramateko gutxienez hamar urte behar direla. Ondorioz, eraldaketa hori nola egin, zein urrats egin behar diren ongi zehaztu behar dira. Baina, hasteko, eraldaketa zertarako nahi den eduki behar da argi, helburua ezin baitu eraldaketak berak izan,


24. JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK

HEZKUNTZA ERALDATZEKO BIDEAK

ETA BALIABIDEAK AZTERGAI JARDUNALDIETAN

Saio bikainak eskaini zituzten Federico Malpicak, Rosan Boschek eta Aitor Axpek Hezkuntza eraldatzeko bideak eta baliabideak jorratu ziren Ikastolen 24. Jardunaldi Pedagogikoetan. Horiek azaltzeko eta aholku nahiz proposamenak egiteko aditu apartak izan ziren iragan maiatzaren 5ean eta 6an egindako bi saioetan:

3


24. JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK baizik eta ikasleen hobekuntza. Alegia, lehenik eta behin ongi zehaztu behar da ikaslearen irteera profila, zein motako pertsonak hezi nahi diren. Helburu hori ongi barneratuta eduki behar du, gainera, irakasle talde guztiak, zuzendaritzak, eta baita gurasoek eta ikasleek beraiek ere. Izan ere, horrelako prozesu bat taldean eraman behar da aurrera, denek helburua zein den ongi barneratuta, eta helburu horretaraino eramango dituzten urratsak eta etapak, ibilbide orria, ongi marraztuta, epe motzeko, ertaineko eta luzeko ikuspegiarekin.

Zenbateraino dago partekatuta metodologia irakasleen artean, eta koherentea al da?

Hori dena aurrera eramateko, irakasleen prestakuntzak garrantzi handia hartuko du, eta egindako urratsak ebaluatzea ere ezinbestekoa izango da, Malpicak azaldu zuenez.

Zein faktorek (antolaketa kultura mailakoak, baliabideenak, irakats-konpetentzia mailakoek, ingurumenekoek) eragozten dute gelan egin nahi den horretara ez iristea?

Malpicaren hitzaldia amaituta, jardunaldietan parte hartzen ari ziren profesionalek galdetegi bati erantzun behar izan zioten, eta horren gainean hausnartu, bakarka eta taldean. Hauexek izan ziren aholkulari pedagogiko mexikarrak planteatutako galderak: Nola erabaki edo froga genezake gelan lantzen duguna eta ikastolan adostutako egitasmo orokora bat datozela?

Ikasleei ebaluatzen zaiena eta ebaluatzen zaien modua bat datoz heziketa xedeekin eta hezi nahi den hiritar motarekin? Ikastolaren antolaketa eta irakasleei garatuak edukitzea eskatzen zaizkien konpetentziak zenbateraino egokitzen dira ezarritako heziketa xedeak erdiesteko metodologia egokienera?

Taldekako hausnarketak sakonak izan ziren, eta ondorioen elkarbanatzean ikusi zen eguneko lan jardunak izan zuen balioa. Parte hartu zutenek erantzundako galdetegietan oso balorazio ona jaso zuten egunak emandako emaitzek.

aldizkaria.ikastola.eus @ikastola_aldizk

HEZKUNTZA LEGEA EGITEKO HEZKUNTZA ITUNA ESKATU DU EHIKO LEHENDAKARIAK

Hezkuntza sistema osoa eraldatzeko konpromisoa eskatu die Eusko Jaurlaritzari, alderdi politiko eta talde parlamentarioei eta hezkuntza eragileei

Ikastolen 24. Jardunaldi Pedagogikoen sarrera hitzaldia Ikastolen Elkarteko lehendakari Koldo Tellituk egin zuen, eta ikastoletan aurrera eramaten ari diren eraldaketa pedagogikoak izan zituen aipagai. Baina, horrekin batera, hezkuntza sistema eraldatzeko deia ere egin zuen. Eta hezkuntza sistema eraldatzeko konpromisoa eskatu zien Tellituk Eusko Jaurlaritzari, alderdi politiko eta talde parlamentarioei eta hezkuntza eragileei. Horretarako, hezkuntza legea egiteko hezkuntza itun bat eskatu zuen Ikastolen Elkarteko lehendakariak. “Eraldaketa hori, hemen eta gaur, hezkuntza lege batek ekarriko digu, edo, bestela, iraganean iltzaturik geratuko gara, ezin izango ditugu prestatu gure ikasleak egungo mundu aldakor, likido, ziurgabe honetarako. Atzera egingo dugu herri bezala”, ohartarazi zuen Tellituk. “Euskal gizarteak exijitzen digulako, hezkuntza sistema propio bat landu beharra daukagu”, gaineratu zuen.

4

Onartu zuen erresistentziak badirela, egungo legedia, “hezkuntza sistemaren erdia baino biltzen ez duena”, ukitu ere egin nahi ez dutenen aldetik. “Bertan goxo, iraganean iltzaturik geratu nahi dutenak dira”, azaldu zuen. Erresistentziak erresistentzia, ordea, erantzukizunez jokatzeko ordua dela ohartarazi zuen Ikastolen Elkarteko lehendakariak. “Hezkuntzak itun bat exijitzen du, lege bati ekiteko. Publikotasunaren definizio berri bat behar dugu, publikotasun partekatu bat; hizkuntza ereduak gainditu eta euskaran ardaztutako eleaniztasunera jo beharra daukagu; egungo gizarteak eta etorkizun ziurgabeak eskatzen dizkiguten aldaketak

IKASTOLA 224


Bigarren eguna, Bilbon Jardunaldien bigarren egunean arkitektura eta diseinua izan ziren mintzagai. Horretarako bi aditu eraman ziren Bilbora: Rosan Bosch arkitekto eta diseinatzailea zen lehenbizikoa, hainbat eraikinetan, bereziki ikastetxeetan, egindako interbentzioekin mundu mailan ospe handia hartu duena. Aitor Axpe irakasle eta arkitektoa zen bigarrena, espazioak berritzen ari diren ikastolentzako aholkulari lanetan ari dena Ikastolen Elkartearen bitartez. Arkitekto eta diseinatzaile holandarra diseinuak eraldaketa pedagogikoan nola eragin dezakeen azaltzen aritu zen bere hitzaldian. Ordu eta erdiko saioan, bere estudioetatik egindako proposamenak aurkeztu zituen, eta berak “ikaskuntzarako paisaiak” deitzen dituenen gainean aritu zen. Ikastetxeetako gela arrunten bidezko zatiketa hautsi, eta espazioa gune desberdinetan zatitzea proposatzen du, paisaia desberdinak sortu, ikasleek, unean uneko beharren arabera, eta bakoitzak ikasteko duen moduaren arabera leku batera edo bestera joateko aukera izan dezaten. Hala, ikastetxean zuhaitzak, mendiak, kobazuloak, uraskak eta antzeko txokoak proposatzen ditu. “Paisaia hauek

egokiak dira ikasle bakoitzak ondoen ikasteko duen modua deskubritzeko, egoerak eskatzen duen bezala jarduteko lekuak aurkitzeko, ikaskuntza kolaboratiborako, eta ikasteko grina, motibazioa aurkitzeko”, dio Boschek. Hainbat ikastetxetan egindako lanak aurkeztu zituen Boschek, eta entzuleen arreta eta miresmena irabazi zituen, baina bere azkenekotako lan batek, Abu Dhabin egindakoak, liluratuta utzi zituen. Berak erakutsitako proiektu gehienak oso garestiak izan arren, Boschek azaldu zuen ikastetxe baten diseinua eraldaketa pedagogikorako erabiltzeko ez dagoela aurrekontu handirik erabili beharrik. Arkitekto holandarraren ondotik hartu zuen hitza Aitor Axpek. Eta oinak lurrean jarrita, espazioak eta altzariak eraldaketa pedagogikorako erabiltzeko hainbat aholku eta proposamen plazaratu zituen. Espazioak eta altzariak material pedagogiko ere izan daitezkeela azaldu zuen, eta haiek hezkuntzaren zerbitzura jartzeko gonbitea luzatu zien entzuleei. Ikastoletako irakasle eta zuzendariz betea zegoen aretoa.•

XXIV. JORNADAS PEDAGÓGICAS Las Jornadas Pedagógicas de las ikastolas celebraron su vigésima cuarta edición los pasados 5 y 6 de mayo en Hernani y Bilbao. Fueron unas jornadas fructíferas, y versaron sobre dos grandes temas que son actualidad en la educación, en general, y en las ikastolas, en particular: cómo llevar adelante un proceso de transformación de la educación en un centro, y cómo diseñar un centro al servicio de los nuevos modelos pedagógicos. Tomaron parte en estas jornadas el doctor en educación y consejero pedagógico Federico Malpica, y los arquitectos Rosan Bosch y Aitor Axpe. XXIV. JOURNÉES PÉDAGOGIQUES Les Journées Pédagogiques des ikastola ont fêté leur vingt-quatrième édition les 5 et 6 mai derniers à Hernani et Bilbao. Journées fructueuses lors desquelles ont été abordé des sujets d'actualité liés à l'enseignement en général et à l'ikastola en particulier, à savoir : comment mener à bien le processus de transformation de l'enseignement dans un centre et comment adapter un centre au service des nouveaux modèles pédagogiques. Ont pris part à ces journées le docteur en enseignement et conseiller pédagogique Federico Malpica et les architectes Rosan Bosch et Aitor Axpe.

martxan jarri beharra dauzkagu”, azpimarratu zuen Ikastolen Elkarteko lehendakariak. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuordea jardunaldietan zela aprobetxaturik, Tellitu berari zuzendu zitzaion eskaera egiteko: “Sailburuorde anderea, esan nahi dizugu erresistentziak handiak izango diren arren, gehiago garela hezkuntza sistemaren eraldaketa nahi dugunak, gure herria alor honetan etorkizuneko erronkei erantzuteko prest jarri nahi dugunak. Denon artean bakoitzak dituen planteamenduak aurrez aurre jarri, eztabaidatu eta adostasunaren bitartez arautu egin nahi dugu euskal hezkuntza”.•

5


24. JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK aldizkaria.ikastola.eus @ikastola_aldizk

FEDERICO MALPICA HEZKUNTZA DOKTOREA ETA AHOLKULARI PEDAGOGIKOA. ESCALAE INSTITUTUKO ZUZENDARIA

“Eraldaketa pedagogiko batek hamar urteko prozesu bat eskatzen du” Bartzelonako Escalae Institutuko zuzendari gisa, munduko sei herrialdetan pedagogia aholkularitza lanetan dabil Federico Malpica mexikarra. Institutu horrek eta Ikastolen Elkarteak akordio bat izenpetu berri dute aholkularitza hori gure ikastoletan emateko. Hezkuntza eraldaketaz, zailtasunez, prestakuntzaz… jardun gara berarekin, Ikastolen Jardunaldi Pedagogikoetan parte hartu duela aprobetxatuz. Ikasleek, gaur egun, ikasteko modua aldatu behar badute, logikoki, irakasleek ere irakasteko modua aldatu beharko dute. Nola proposatzen duzue eraldaketa hori? Egia da asko aldatu dela ikasleen ikasteko modua, eta, noski, baita haiek irakasteko modua ere. Nagusiki aintzat hartu beharko litzateke joan den mendean medikuntzan egin diren urratsak irakaskuntzan txertatzeko. Hau da, medikuntzan eraldatu egin zen bere praktika, funtzionatzen zuten praktiken ebidentzia zientifikoetan oinarrituta. Mende honetan hori dagokigu egitea irakaskuntzan. Denok gatoz ikasteko eta irakasteko modu batetik, baina ikusi da hura zaharkitu egin dela, ez duela gaur egunerako balio. Baina ez nik diodalako edo besteren batek, baizik eta zientifikoki frogatu delako. Horregatik, ebidentzia zientifikotan oinarritutako eraldaketa egin beharra daukagu irakaskuntzan; pertsonok nola ikasten dugun azaltzen duten ebidentziak hartu behar ditugu aintzat, eta horretara bideratu gure egitekoa. Zeintzuk dira egin beharreko urratsak? Lehenbizikoa da urrats horiek bakarka ez egitea. XXI. mendeko irakaskuntza ezin dai-

6

teke ulertu irakasle bakoitzaren egiteko isolatu bat gisa, baizik eta elkarrekin lan egiten ari den talde bat bezala, eta elkarrekin ikasleak hezten ari den talde bat bezala. Hurrengo urratsa litzateke talde hori ahalik eta ongien osatu eta prestatzea aprendizaia komunitate gisa osaturik, eta gero, metodologia komun bat sortzea pertsonok ikasteko dugun moduan oinarrituta, zientziaren bitartez, denok partekatutako helburu argi bat lortzeko: gure ikasleek ikastea. Munduan zehar hainbat herrialdetan zabiltza ikastetxeetan aholkularitza

pedagogikoa eskaintzen. Zein egoera aurkitzen duzu ikastetxe horietan? Eraldaketarako egarriz ikusten dituzu? Bai, hala da. Era berean, gizartea bera ari da eskatzen eta bultzatzen eraldaketa gerta dadin hezkuntzan. Ohartzen naiz hezkuntza komunitatean egarri hori dagoela, gizartetik ere, eta ikasleen familietatik, presio hori badagoelako. Gaur egun gurasoak haurra matrikulatzera doazenean ez dute galdetzen zer instalazio dituen ikastetxeak; aitzitik, proiektu pedagogikoaz galdetzen dute metodologia aktiboez… Bestetik, noski, irakasleen, klaustroen kezka pedagogikoak ere badaude, ikusten dutelako orain artekoak jada ez diela

IKASTOLA 224


balio. Azken hamar urteotan hazkunde handia eman da ikasgeletan berrikuntza prozesuei ematen zaien garrantzian. Nola egin dakioke aurre eraldaketa pedagogikoaren aurka gerta daitekeen zenbait irakasleren erreakzioari? Irakasleriaren gehiengoa ohituta dago klasea modu batera ematen. Gainera, gutako askok, ikasle garaian, modu berean ikasi genuen, eta oso barneratuta daukagu. Horregatik, egun planteatzen diren aldaketa askoren aurrean kontrako erreakzio bat egotea logikoa da, aldaketa handi bat dakartelako orain arte egin den moduarekiko, eta, ondorioz, kontrako erreakzio handiak ere sor daitezke. Hori dela eta, nik ematen dudan aholkua da ez planteatzea errotikako aldaketarik kontrako erreakzio handia baldin badago. Aitzitik, hobea da aldaketa txikiak planteatzea, urratsez urrats aldaketa handi bat egiteko, aldaketa txikien aurrean erreakzioak ere txikiagoak direlako, kudeatzen errazagoak. Nola inplementatzen da hori? Oinarrizko bi baldintza daude puntu honetan.

Lehenbizikoa da zentzua ematea aldaketari. Helburua ez da metodologia bat ezartzea. Helburuak gure ikasleen ikaskuntza prozesua hobetzea izan behar du, eta da. Metodologia guztiak helburu hori lortzeko bitartekoak besterik ez dira. Bestea, berriz, metodologia hori nola ezartzen den. Aldaketa handiak ezartzen badira, erresistentziak ere handiak izan daitezke. Irakaskuntzako metodo bat egun batetik bestera errotik aldatu nahi izatea prozesuaren aurka joatea litzateke. Emaitza hobeagoak lortzen dira eraldaketa aldaketa txikiak eginez egitea, urratsez urrats, nahi den pun-

turaino iristeko. Eta hau dena talde lanean egiten bada emaitzak hobeagoak eta azkarragoak izango dira. Nola egin dakioke aurre, berriz, zenbait irakaslek proposatutako eraldaketa pedagogikoaren aurka gerta daitekeen ikastetxe bateko zuzendaritzaren erreakzioari? Hori errazago kudeatu daiteke. Eraldaketa nahia irakasleriatik sortzen baldin bada, abantaila handi bat du, eraldaketa martxan jarri behar duen taldearengandik sortu baita. Baina horrek disfuntzioak sor ditzake zuzendaritza mailan, zuzendariak kezkatuta egon baitaitezke euren kontrolpetik ihes egiten ari zaiela pentsa dezaketelako, beraiek ere beren erosotasun gunetik irteten direlako. Horregatik, oso garrantzitsua da berrikuntza proiektu sendo bat egotea ikastetxean, nora joan nahi duten argi edukitzea eta helmugaraino iristeko egin beharreko urratsak ongi marraztuak edukitzea. Zuzendaritza taldeek, egon daitezkeen erresistentziak ongi kudeatzeko, oso ongi jakin behar dute analizatzen zeintzuk diren beren ikastetxearen eta ikasgelen, eta berrikuntzarako plan estrategiko

7


24.JP

bat marraztu behar dute epe motz, ertain eta luzerako. Zenbat denbora beharko litzateke eraldaketa oso bat emateko? Gure ustez, berrikuntza eraginkor batek plan bat eduki behar du gutxienez hamar urtera begira, zuzendaritza taldeak argi eduki dezan zein urrats egin behar diren aldiko, eta irakasleek ere jakin dezaten helmugara iristeko zer urrats egin behar duten. Etengabeko eraldaketan dabilen mundu honetan, irakasleen prestakuntzak ere iraunkorra beharko du izan. Prestakuntzarako zein behar dituzte irakasleek? Beharrak asko dira, eta ikastetxean egin beharreko berrikuntzen araberakoa izango da prestakuntza ere. Irakasleen prestakuntza ere ezin daiteke independentea izan eta ez du helburua bere baitan, funtsezkoa ez baita irakastea, ikastea baizik. Beraz, irakasleen prestakuntza erabat loturik egon beharko luke gure ikasleek ikastea nahi dugun horrekiko. Horren arabera, geletan egin dezakeguna zehaztuko dugu, eta egiten ez dakiguna sartuko litzateke prestakuntzaren barruan. Escalae institutuan prestakuntza iraunkorrerako programa bat garatu duzue, TeachersPro izenekoa. Zeintzuk dira bere ezaugarri nagusienak? TeachersPro-ren sortze helburua izan zen ikaskuntzarako sare profesional bat osatzea, online eta nazioarte mailakoa. Ulertzen dugulako irakasleek ikasten dutela beste irakasle batzuk lanean ikusita, haiekin gogoetak egin ditzaketelako eta elkarrekin esperientziak trukatu. Era berean hautsi egin nahi dugu prestakuntza une konkretu batean, gai konkretu baten inguruan egiten den saio baten ikuspuntuarekin. Guretzat helburua zen espazio bat sortzea irakasle bakoitza aldioro prestatzen joan dadin, bere ibilbide profesional guztian. TeachersProk portfolio bat dauka, irakasleak ez du ikastaro zehatzetan matrikulatu beharrik, baizik eta aldioro jo dezake bertara, kide egiten da. Kidetza horren bitartez, portfolio bat eskuratzen du, eta hortik aurrera plataformaren bitartez garatzen doan guztia bertan geratzen zaio, eduki guztiak, esperientzia guztiak. Gaur prestakuntza dena, bihar kontsultarako material izango da; ez

8

da inoiz ixten, dena geratzen da bertan, baita bere gogoetak ere. Plataformak irakasleari, tartean tartean, eskatuko dio gelan garatzen ari den berrikuntzaren esperientzia sarera igotzeko, besteekin partekatu eta elkarrekin ebaluatzeko, berdinen artean. Berak ere besteen lanak ebaluatu ahal izango ditu, eta, beraz, irizpide profesionala garatzen joango da gai horietan.

Plataforma gamifikatuta dago; nahi genuen modu ludikoa ere garatzea, sari eta dominen bitartez. Irakasleak erronka bat aukeratzen du, erronka hori bere beharretara egokitzen da, eta gainditzen doan heinean sari edo dominak jasotzen joango da. Foroak dauzka, harremanetarako espazioak, banakako saioak egiteko aukerak ematen ditu‌ Prestakuntzarako ibilbide pertsonalizatua eskaintzen du, besteak beste, TeachersPro programak. Zertan datza? Bai. Batetik, irakasleak aukeratu egiten ditu garatu nahi dituen edukiak, eta aldi berean, plataformaren edukiak irakaslearen beharretara egokitzen dira. Ikastetxe bakoitzak ere aukeratu ditzake bere irakasle guztiek garatzea nahi dituen edukiak. Irakasleen formazioaz, ebaluazioaz‌ hitz egiten denean, kolektibo hau kontrolatu nahi denaren susmoa eragiteko arriskurik badago? Irakaskuntzan soilik ez, edozein lanbidetan, profesional guztiei bi gauza horiek eskatu

behar zaizkie: batetik, profesionalki garatzen joan dadila, prestakuntzaren bitartez, eta, bestetik, bere lana ebaluatu ahal izatea. Hezkuntzan ere bai. Arazoa ez da prestakuntza edo ebaluazioa; baina bereziki ebaluazioan arazoa da zer motako ebaluazioa egiten den. Ebaluazio zigortzailea baldin bada, hor sartzen dugu hanka; ebaluazioak, aldiz, iraunkorra izan behar du, formatzailea. TeacherPro-n ebaluazioa berdinen artean egiten da, elkarrekin aurrera egiteko. Erakunde baten aldetik ere, bere irakasleen portfolioak ikusiz, ebaluazio eraikitzaile bat egiteko erabili beharko luke. Hori da, azken batean, prestakuntza eta garapenaren helburua: gero eta profesional hobeago eta prestatuagoak izatea, gure lana ahalik eta ondoen egiteko. Zer aholku emango zenioke eredu pedagogikoa eraldatu nahi duen ikastola bati? Lehenbizikoa, hezkuntza aldaketari zentzua ematea eta ongi komunikatzen jakitea hezkuntza komunitate osoari. Beraz, argi edukitzea zer herritar mota hezi nahi dugun,

zein izango den ikaslearen irteera profila, eta horren araberako interbentzioak egitea. Hori guztiori argi eduki behar du hezkuntza komunitate guztiak, bai irakasleek, bai zuzendaritza taldeak, gurasoek eta ikasleek beraiek ere. Argi eduki beharreko beste puntu bat da aldaketa guztiak batera ez egitea. Hamar urteko eskenatoki bat marraztea, eta horren arabera helburuak ezartzea epe motz, ertain eta luzerako. Gehiago balio du aldaketa txiki batek baina talde osoak egindakoak, norbanako batek egindako aldaketa handi batek baino. Bigarren hori anekdota hutsa da. Lehenbizikoa, berriz, eraldaketarako ezinbesteko urratsa.•

IKASTOLA 224



24. JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK aldizkaria.ikastola.eus @ikastola_aldizk

ROSAN BOSCH ARKITEKTO, DISEINATZAILE ETA ARTISTA

“Diseinuaren bitartez aukera dugu haurrak ikasle pasibo izatetik ikasle aktibo izatera igarotzeko� Arkitekto, diseinatzaile eta artista ezaguna da mundu mailan Rosan Bosch holandarra. Danimarkan, Singapurren eta Espainian dituen estudioetatik irten dira aspaldiko diseinurik berritzaileenak. Duela hamarkada bat hasi zen ikastetxeetan ere diseinu berritzaileak proposatzen. Ordutik erreferente bilakatu da eskola espazioen eraldaketan. Nola murgildu zinen ikastetxeen diseinuan, zerk bultzatuta murgildu zinen? Hezkuntza munduarekin egiten dudan lanean murgiltzeko arrazoi nagusia nire semeak izan ziren. Ikusi nuen euren ikastetxean aspertu egiten zirela, eta, gainera, ikastetxeak berak itzali egiten ziela haiek ikasteko zuten berezko grina. Ohartu nintzen nire lanbidetik, diseinutik, irakasleei lagun niezaiekeela. Eta horrela hasi nintzen, besterik gabe, neure semeentzat onena nahi nuelako.

erreakzionatu zuten hezkuntza komunitateetan zure lehen lanak aurkeztu zenizkienean? Proiektu bakoitza bakarra da, eta erreakzioak ere bakoitzak berea du. Baina egin nuen lehenbiziko proiektuaz, oso gogoan

Gaur egun zuregana jotzen dutenek ezagutzen dute zure aurreko lan guztia. Baina nola izan zien hastapenak? Nola dut irakasle taldearekin egin nuen lehenbiziko bilera, oso gaizki irten zelako. Haserretu egin ziren nirekin. Orduan pentsatu eta birpentsatu egin behar izan nuen haiengana nola hurbil nintekeen. Gero, ohartu nintzen haiek ere hezkuntza ingurua eta sistema aldatu egin nahi zituztela, baina elkar ulertzeko hizkuntza falta genuela. Hori dela eta, printzipio batzuk garatu genituen, oinarrian

10

diseinurako printzipioak dira, baina eduki pedagogikoak ere badituena. Handik aurrera elkar ulertzeak aurrera egin zuen. Gure diseinuen baliabide pedagogikoak beren terminoetan esplikatzeko moduan ginelako, irakasleen munduan sartu eta esplikatzeko moduan ginelako nola erabil zezaketen diseinua beren lanerako erreminta gisa. Orain komunikatzeko aukera dugu, eta errazago egin dezakegu lan elkarrekin. Komunikazio arazoa izan zen, beraz? Beno, hori bakarrik ez. Aldaketarako proiektu batekin zatozenean, badago aldaketarik nahi ez duen jenderik. Dena den, gurekin lan egiten duten erakundeetan aldaketak nahi dituztenak ere badaude. Beraz,

IKASTOLA 224


aldaketarik nahi ez dutenekin ere lan egin behar da, berrikuntzak ezartzeak arriskurik ez duela barneratu dezaten. Espazio irekiak diseinatzen dituzu, gardenak, hormarik gabekoak edo pareta gutxi dituztenak… Nola laguntzen diete espazio berri horiek irakaskuntzako metodo berriei? Espazio desberdinekin jokatzen dugu, ez denak irekiak, espazio itxiak ere sartzen ditugulako gure proiektuetan, espazio irekiagoak, itxiagoak, argiagoak, ilunagoak, kolore desberdinekoak… ikaskuntzarako paisaiak deitzen ditugu. Paisaia batetik zoazenean, zuhaitz baten azpian eser zintezke, menditxo baten atzean erdi-gordean egon, kobazulo baten barrenean… modu horretan lan egiten dugu espazioarekin, ikaskuntza paisaiekin. Paisaia horren barruan pedagogia batekin lan egiten ikasteko, fokua aldatu egiten da, sistema zentralizatu batetik sistema indibidualago batera igaroz, eta proiektuekin lan eginez. Irakasleek proiektuen bidez lan egiten dute; ikasleak batzen dituzte, proiektuak aurkeztu, haiei beren kasa lan egiten utzi, eta gero berriz bildu proiektu ho-

riek aurkezteko. Irakasleek ere elkarrekin lan egiten dute: ingeleseko irakasleak, adibidez, historiakoarekin batera, elkarrekin proiektu bat diseinatzen dute. Nola konpontzen da gela eta etapa desberdinetako ikasleak espazio berean jardunda sor daitekeen anabasa? Jendeak beldurra dio anabasari. Pentsatzen du ikastetxe batek diseinu tradizional bat ez badu, geletan banatuta, korridoreekin… erabateko anabasa izango litzatekeela, ez litzatekeela jakingo haurrak non diren, zarata handia egongo litzatekeela… Baina errealitatea zeharo desberdina da. Errealitatea da haurrek badakitela nola jokatu behar duten, edo ikasi egiten dutela. Kultura kontua da.

Egun, sistema tradizionalean, haurra gelara sartzen denean, esaten zaio ezin duela hitz egin, ezin dela mugitu. Gero, atea ireki eta korridoreetara irteten direnean, haurrek hitz egiten dute, mugitu egiten dira, oihu egiten dute… gela barruan ez dutelako hori egiteko askatasunik. Espazio irekiak dituzten ikastetxeetan, ikaskuntzarako paisaiak dituztenetan, ez da egia haurrek ez dutela beren espaziorik. Talde bakoitzak bere espazioa du, hara joaten da, handik mugitzen dira eta gero itzuli egiten dira berriro. Baina ez da egia anabasa sortzen dela, haurrek ikasi egiten dutelako dauden paisaia bakoitzean nola jokatu, saltoka ari daitezkeen, hitz egin dezaketen bestea kaltetu gabe, edo isilik igaro behar duten isiltasuna eskatzen duen paisaia batetik igarotzerakoan. Beraz, ez da anabasaren kontua; aitzitik, sistema bat dago, baina sistema hori ez da espazio tradizionaletakoa. Ez da sistema bat haurra pasibo izatera bultzatzen duena, irakaslearen aginduen meneko; sistema bat da non zuk, haur gisa, egoera zein nahi dela, nola jokatu behar duzun ikasten baituzun zeure kabuz.

11


Rosan Boschek urteotan hainbat ikastetxetan egindako diseinu eraldatzaileak erakutsi zituen jardunaldietako bigarren egunean.

24.JP

Nola azaltzen duzu diseinuak lagun gaitzakeela bizi osorako ikasle izaten? Diseinuaren bitartez aukera dugulako haurrak ikasle pasibo izatetik ikasle aktibo izatera igarotzeko. Hau da, ikasten dugulako ez soilik nola ikasi behar dugun, oso garrantzitsua izan arren, baizik eta zerk bultzatzen gaituen ikastera, zerk motibatzen gaituen ikastera. Lortu behar da ikasle bakoitzak sentitzea ikastetxeak lagundu egin diola ikasten, bizitzan behar dituen edukiak jakiten eta erabiltzen, eta ikasteko motibatu egin duela, bizitza osoan ikasten jarraitzeko pizgarri izan dela ikastetxea. Kulturalki eta sozialki nola jokatu behar duen irakatsi diola, eta gehiago jakiteko edota gauzak aurrera ateratzeko baliabideak eman dizkiola. Uste dut modu horretako eskola horiek opari bat ematen digutela, bizitza osoan ikasle izateko aukera eman digutelako. Ikastetxe baten diseinu aldaketa bati ekiterik badago inbertsio ekonomiko handiak egin beharrik gabe? Askotan galdetzen didate hori. Baina inbertsioaz ari garenean zertaz ari gara, diruaz ala esfortzuaz? Nik uste dut horrelako alda-

12

ketak ezin direla egin esfortzu handirik gabe. Uste dut prozesu gogorra dela, zaila eta luzea. Ez dut uste beharrezkoa denik inbertsio ekonomiko handi bat egitea, aldaketa bati ekiteko. Herriko baso bat, ikastetxe baten ondoko paisaia, ikasteko lekurik onena izan daiteke. Danimarkan haur eskola ugari ditugu non umeak hartu eta egun osorako basora eramaten dituzten. Horretarako autobus bat besterik ez da behar. Jendeak, noski, aldaketa nahi du, baina ez du nahi aldaketa hori gogorra eta luzea izatea. Ordea, aldaketa hain da funtsezkoa, hain oinarrizkoa, ezen oso zaila baita irakas-ikaskuntzan kultura aldaketa handi bat ematea esfortzurik gabe. Irakasleak bezala, gurasoak eta ikasleak beraiek ere ez dira aldaketa handien zale. Horregatik, elkarrekin egin beharreko bidaia bat da. Eta bidaia hori egiteko, aldez aurretik kontziente izan behar dugu helmugara iritsi iritsiko garela, baina

bidean nekatuta egon gaitezkeela, trabak eduki ditzakegula, euria egin dezakeela, lo gutxi egin dezakegula‌ Beraz, niretzat ez da beharrezkoa inbertsio ekonomiko handi bat egitea, baina bai inbertsio handi bat esfortzuan, motibazioan, dedikazioan‌ Eraldaketarako diseinua pizgarri izan daiteke, beraz, prozesua azkartzeko? Urteak behar dira, esfortzu handia egin behar da hezkuntza eraldaketarako. Baina, era berean, haurrak azkar hazten dira, eta neronek ere pazientzia gutxi daukat. Horregatik, denbora asko itxaron behar baldin bada eskolak hezkuntza eredu eraldatzaile batera egokitu bitartean, egungo haurrek eskola utzia izango dute ordurako. Hori dela eta, diseinuak joka lezake paper garrantzitsu bat eraldaketa horretan, azkartu, bizkortu egin dezakeelako aldaketa hori. Enpresa handietan ere lana egiteko modua eraldatu nahi denean, enpresaren diseinuan aldaketa handiak egiten dituzte, diseinu aldaketak langileengan eragiten duelako, beren jarreretan, beren inplikazioan eta beren lan egiteko moduan.•

IKASTOLA 224



aldizkaria.ikastola.eus @ikastola_aldizk

24. JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK

AITOR AXPE

IRAKASLE ETA ARKITEKTOA, IKASTOLEN ELKARTEAREN AHOLKULARI ARKITEKTONIKOA

“Espazioa eta altzariak ere aparteko ikasmaterialak izan daitezke� Arkitektura eta irakaskuntza lanbideak elkarrekin eraman ditu urteetan Aitor Axpek. Orain, Ikastolen Elkarteko arkitektura aholkulari izanda, bi lanbideak uztartzeko aukera izaten ari da Aitor Axpe. Ikastola batzuetan dagoeneko obra handiak egin dituzte espazioak eredu pedagogiko berrietara egokitzeko. Asko dira, era berean, bide horri ekiteko direnak. Haiek dira Axperen aholkuak jasotzen ari diren lehenbizikoak. Irakaskuntza eta arkitektura biak batera daramatzazu, eta, orain, ikastoletan biak uztartuta ari zara aholkularitza lanetan. Nondik datozkizu bi pasio horiek? Arkitektura betidanik gustatu zait; lanean ere aritu naiz alor horretan, baina beti gustatu izan zait dakidan hori ere erakustea, ikasi dudan hori ere beste batzuei kontatzea. Eta beste motibazio bat izan zen unibertsitatean oso irakasle on gutxi izan nituela. Hori ere beste erronka bat izan zen irakaskuntzan proba egiteko. Proba egin nuen, gustatu egin zitzaidan eta jarraitzen dut irakaskuntzan. Arizmendi ikastolan lanbide heziketan irakasle izan nintzen bederatzi urtez, eta Lanbiden nabil orain, Bilbon. Arkitektura ez dut sekula albora utzi, beti jarraitu izan dut arkitektura lanetan. Horiek izan dira biak uztartzeko motibazioak. Nola jarri espazioa, hezkuntzaren, pedagogiaren zerbitzura? Oso garrantzitsua den puntu bat da hori. Azkenean, ez dadila arkitekto bat etorri eta bere gustuko ikastetxe bat diseinatu. Hor egon behar du arkitektoaren lan taldean jakintza-alor anitzeko talde batek, ikastolako irakasleek, pedagogoek, eta egonez gero, psikiatrek ere osatutako lan talde batek, metodologia edo helburu oso argiak dituena. Talde horrekin elkarlanean, arkitektoak ikastolan ezarrita daukaten eredu pedagogikoari erantzungo dion

14

eraikin bat antolatu behar du. Azken batean, eraikina edo diseinua da bitarteko bat pedagogia hori ezartzeko; eta ikasmaterial bat ere bada, ikasmateriala testuliburu bat izan bai

baitaiteke, baina baita ikasgela eta ikastetxea nola dagoen diseinatuta, horrek ere asko motibatzen baitu. Adinaren arabera, espazio hori, diseinu hori, erabilgarri izan daiteke eredu pedagogikoan zehaztutako hainbat ekintza aurrera eramateko. Alegia, eraikina, gela eta bertako altzariak bihur daitezkeela ikasmaterial? Bai, hori da. Zer zerbitzu eskaintzen diezu ikastolei? Martxoan hasi nintzen Ikastolen Elkartearen bitartez aholkularitza ematen ikastolei, eta esperientzia aberasgarria izaten ari da niretzako, horrela uztartzen baititut nire irakaskuntzako lanbidea eta arkitekturako lanbidea. Plazer bat izaten ari da irakasleekin eta talde pedagogikoekin lan egitea. Ikastola asko ari al dira ate joka? Egia esan, momentuz ditudan proiektuekin aski lan badut, eta Ikastolen Elkartetik Beùat Azurmendi ari zait laguntzen filtro lanak egiten; berak sailkatzen ditu denborak eta erritmoak. Zein lan metodologiko darabilzu aholkularitza lan honetan? Lanketa bat egin aurretik lehen urratsa da ikastolara bisita bat egitea, ikusteko nolako espazioak dituen eta ezagutzeko zein pedagogia erabiltzen duten. Era berean, garrantzitsua da ikastolako talde pedagogikoarekin bilerak egitea. Eurak ezagutu eta gero, eta akordio batzuetara helduta, bigarren bilera bat egiten dugu pedagogia hori nola landu zehazteko eta berau aurrera eramateko espazio eta altzari aldetik dauden beharrak ezartzeko. Estudio batzuk egiten dira ondoren, eta ikastolako arduradun taldearekin partekatzen dira aldaketak edo moldaketak egin eta aurreproiektuak aurkezteko. Eta dena aurrera badoa, hurrengo urratsa litzateke obra hasi eta hura aurrera eramaten laguntzea.•

IKASTOLA 224


EKI PROIEKTUA

ETAPA BAT AMAITUTA, beste bati ekin dio Ikaselkarrek, indar berrituta Orona Ideon ospatu du argitaletxeak DBHrako ikasmaterialen eskaintza osoa kaleratua eta ikasgeletan dela. “Euskal Curriculuma adostu genuen. Adostutakoa gauzatu dugu. Euskal Herriko gizarteari eskaintzen diogu”. Hitz horiek erabili zituen Ikastolen Elkarteko Hezkuntza arduradun Abel Ariznabarretak EKI proiektuaren Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarako ikasmaterialen eskaintza osoa ikasgeletan dagoela ospatzeko Hernanin egin zen ekitaldian. Etapa bat amaitu, eta beste bat hasi: Lehen Hezkuntzarako ikasmaterialen sorkuntzan dihardu, orain, Ikaselkarrek.

E

KI DBH PROIEKTUA GIZARTERATZEKO EKITALDIA ANTOLATU ZUEN IKASELKAR ARGITALETXEAK, IKASTOLEN ELKARTEAK ETA ELKARREK OSATUTAKOAK, iragan maiatzaren 11n, Hernaniko Orona Ideoko auditorioan. Bertan bildu ziren hezkuntzako, kulturako eta gizarteko ordezkari ugari. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan egindako lanaren ibilbidea errepasatu zen ekitaldian, Abel Ariznabarretaren bitartez, eta Ikaselkarreko kudeatzaile Dani Maizak etorkizuneko erronkak aurkeztu zituen. Bi agerraldi horien artean, berriz, Jakin aldizkariko zuzendari Lorea Agirre kazetari eta antropologoak, gaur egungo gizartean hezkuntzak dituen erronken gaineko hitzaldi bat eman zuen. Xabier Zeberio musikariak, berriz, nyckelharpa instrumentuarekin (teklak dituen biola suediarra) pieza bana jo zituen ekitaldiaren hasieran eta amaieran. Euskal curriculuma du jatorrian EKI proiektuak, Ariznabarretak gogorarazi zuen bezala, eta joan den mendearen amaieratik mende honen lehen

hamarraldira bitarte garatu eta gauzatu zen adostasunean izan zuen abiapuntua. Euskal curriculumean oinarritzen da, bai, baina berrikuntza pedagogiko asko ekarri ditu. “Motz geratuko nintzateke EKI proiektuaren berrikuntza euskal curriculumera mugatuko banu”, azaldu zuen Ariznabarretak; “izan ere, gehiago da EKI proiektua. Hezkuntza ekarpen berri eta esanguratsu baten oinarria da EKI; euskal curriculuma ardatz duen, konpetentzietan oinarritzen den eta integrazioaren pedagogia barnebiltzen duen proiektua da”. Ikastolen Elkarteko Hezkuntza arduradunak EKIren ezaugarri nagusiak azaldu zi-

tuen, eta banan bana aletu zituen ezaugarriok. Egindako lana goraipatu zuen, baina bidea hasi besterik ez dela egin ere gogorarazi zuen: “Hezkuntzaren erronkak ez dira Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan amaitzen. Gure egitekoa, beraz, hasi baino ez dela egin esan genezake. Lehen Hezkuntza osoa dugu, Haur Hezkuntza, Derrigorrezko ikasketen ondorengo hezkuntza… eta etengabe aldatuz doan, etorkizun zehaztugabea duen eta erabat likido den mundu honetan gure ikasleak, gure etorkizuna, hezten eta trebatzen jarraitu behar dugu”. Dani Maizak heldu zion etorkizuneko proiektuak azal-

tzeari: “Bigarren Hezkuntzan murgilduta egon bagara ere, 6-11 adin tarteari ekin berri diogu. Konpetentzietan oinarritutako hezkuntza eredua Lehen Hezkuntzara ekarri nahi dugu”. Dagoeneko hainbat ikastolatan ezarpenak egin dira eta lehen emaitzak jasotzen ari da orain Ikaselkar. “Aurrera ez egiteko motiborik ez dugu”, azaldu zuen Maizak: “Gure haurrek ikasteko gaitasuna berezkoa dutelarik, helduok, argitaletxeok, kasu, hori garatzeko testuinguru egokiak eskaintzen badizkiegu, emaitzek hobera egiten dutela frogatua dugu”. EKI DBHko ikasmaterialekin egin bezala, Ikaselkarrek

irakasleen prestakuntzan ere urratsa egin nahi du fase berrian ere: “Ikastetxeen bidelagun izan nahi dugu. Eta horretarako, ikastetxeek gure laguntza izango dute, bai EKI proiektua inplementatzeko aholkularitza emateko orduan, bai ikasturtez-ikasturte irakasleak trebatzeko prestakuntza plana diseinatuz. Arreta eta jarraipena emango duen eskaintza bizia eta garai berrietara egokituz joango dena”, azaldu zuen Maizak. Une honetan, Ikaselkar hurrengo urteetarako plan estrategikoa marrazten ari da. Denbora gutxi barru osatuko du etorkizun hurbileko urratsen ibilbidea.•

15


ORIENTAZIOA

aldizkaria.ikastola.eus @ikastola_aldizk

INTERNETEN EUSKARA lehenesteko unitate didaktikoa garatu du Ikastolen Elkarteak PuntuEUS fundazioarekin lankidetzan egin du eta sareko ikastola guztietan erabiltzera gonbidatu du

Ikastolen Elkarteak, PuntuEUS fundazioarekin lankidetzan, Interneten euskararen erabilera bultzatzeko helburua duen "Interneten ere lehen hitza euskaraz" kanpaina barruan kokatzen den unitate didaktiko bat garatu du. Unitatea, DBHko ikasleekin lantzea proposatzen da. Unitate didaktiko honen helburua, euskaldun garenok, Interneten ere euskara lehenesteak duen garrantziaz jabetzea da. Guztiok dugun ardura horri erantzuteko, ikasleak euskarri digital ezberdinetan euskara lehenesten lagundu eta honetan eragile izatera bultzatzen ditu unitatearen lanketak.

I

NTERNETEN ERE, LEHEN HITZA EUSKARAZ lankidetza-

proiektua aurkeztu zuen maiatzaren 16an Ikastolen Elkarteak PuntuEUS Fundazioa, CodeSyntax eta Kontseiluarekin batera, Interneten lehen hitza euskaraz egitearen garrantziaz ohartarazi eta erabilera areagotzeko. Maiatzaren 17an ospatu zen Internet egunaren testuinguruan kokatzen da ekimena. Interneten euskaratik abiatu nahi duten guztiek badute nondik hasi eta segi. Baina, Interneterako eta sare sozialetarako edukiak, webguneak eta aplikazioak

16

euskaraz ekoiztea garrantzi handikoa izanik ere, haren pareko garrantzia edo gehiago dauka haiek erabiltzeak, euskarak alor hori ere bereganatu dezan. Ikastolen Elkartearen asmoa da, hezkuntza eragile den aldetik, haur, nerabe eta gazteei horren garrantzia azaltzeaz gainera, horiek ezagutaraztea eta erabiltzen irakastea eta Internet eta sare sozialetarako lehen jauzia euskaratik egin dezaten bultzatzea, eta bakoitzak egiten duen urratsaz gain, besteek ere urratsa egin dezaten ekintzaile bihurtzera gonbidatu nahi ditu ikasleak.

Xede hori lortze aldera osatu du “Interneten ere, lehen hitza euskaraz� unitate didaktikoa garatzen. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzendua dago, hau da, 12-16 urte bitartekoentzat. Jolas eta erronka gisa planteatu dute unitate didaktikoa. Hasteko, nabigatzeko orduan bakoitzak duen ohituraz hausnartzea proposatzen du: telefono, tableta eta ordenagailuak zein hizkuntzatan konfiguratuta duten aztertzera gonbidatzen ditu, eta, ahal dela, horiek euskaraz jartzera.Ondoren erronka bat botatzen

die; eurek egin bezala, bakoitzak beste hamar bat lagun gauza bera egin dezaten lortzea. Azken batean, unitatearen azken helburua da Interneten euskaraz dagoen edukiaren erabilera haztea, eta hori gu guztion esku dagoela konbentzitzea. Aurreneko urratsa erraza baita: lehen hitza euskaraz egitea Interneten. Orain unitate didaktiko hori sareko ikastoletan landu dezaten bultzatuko du Ikastolen Elkarteak, eta, era berean, beste ikastetxe guztiak ere animatzen ditu parte hartzera.•

IKASTOLA 224


iks

PARTE HARTZEA IRABAZLE

Ekaitz Delgado

Alaitz Arana

Mikel Kortaberria

Nerea Murguialday

Aurtengoa ere izugarria izan da! 9.426 haur eta gazte izan dira 9. elkar Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketan parte hartu dutenak. Euskal Herriko txoko guztietatik iritsi dira lanak! Milaka istorio kontatu dituzte parte-hartzaileek ilustrazio, ipuin eta komiki horietan bilduta: ageri ziren astronautak espazioan, esploratzaileak oihanean eta basajaunak basoan, edo izarrez betetako zeruak, basoan galdutako haurrak edo langileen mobilizazioak siderurgia enpresetan. Oinarria bera, baina emaitzak izugarri anitzak. Biba zuek! Aurten ere, eskarmentu handiko idazle eta ilustratzaile banaren laguntza paregabea izan du lehiaketa honek. Ana Jakak idatzitako “Haur bat espazioan” ipuina irakurriz sortu behar zuten ilustrazioa txikienek. Koxkorragoek Ainara Azpiazu “Axpi”ren ilustrazio bat hartu behar zuten ipuina idazteko oinarri, eta helduenek, berriz, Euskal Herriaren historiaren pasarte bat komiki ala bineta bihurtu behar zuten. Esan bezala, irudimen izugarria dutela erakutsi dute Euskal Herriko haur eta gazteek, lanak izugarri anitzak izan baitira. Saridunak aukeratzea, beraz, ez da lan erraza izan epaileentzat. Maila bakoitzeko lehen eta bigarren saria zein lanek merezi zuten erabakitzeaz gain, aurten, bi sari berezi izan dira lehiaketan parte hartu duten eskolentzako. Bi sari hauek, zozketa bidez erabaki dira jasotako lan guztien artean. Alde batetik, Laboral Kutxak 2.000 € bitarteko bi sari eskaini ditu eskola irabazleek ikasbidaia edo txangoa prestatu dezaten. Etxarri Aranazko San Donato Herri Eskolak eta Lekunberriko Ibarberri Eskolak jaso dituzte bi sari hauek. Beste eskola batek, Bilboko Pureza de Maria Ikastetxeak, berriz, Irrien Lagunen ikuskizun batez gozatu ahal izango du ikastetxean bertan, Irrien Lagunen Klubak eskainita. Irabazleen lanak ikusgai daude iada 9. Elkar Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketaren orrian eta ekainetik irailera baita Donostian ere, Aieteko Kultur Etxean antolatzen den erakusketan. Bertan, ilustrazio irabazleak eta finalistak izango dira ikusgai.•


EUROCLIO KONGRESUA 2017

EHU/UPV Carlos Santamaria guneko atarian Kongresua hasi aurretik. Atarian egindako talde argazkia. 185 pertsonak hartu dute parte. Donostiako Udalean harrera Eneko Goia alkatearen eskutik. Ikastolen Etxera bisitan. GFAn Markel Olano diputatu nagusiarekin eta Imanol Lasarekin. Hasiera ofiziala Eusko Jaurlaritza, EHU eta EHIrekin. Ikastolen Elkarteko ikasmateriala aurkezten. Hainbat eta hainbat tailerretan. Santo Tomas Lizeoan. Gernikako arbolaren itzalean.

1

HOW CAN HISTORY EDUCATION CHANGE TODAY?

1. 2. 3. 4. 5. 6. 7. 8. 9. 10.

INTER ECTIONS

24TH EUROCLIO ANNUAL CONFERENCE 2-7 APRIL

2017 DONOSTIA-SAN SEBA STIAN BASQUE COUNTR Y Local

Past

Pr es en t

Glo bal

2

3

4 18

IKASTOLA 224


aldizkaria.ikastola.eus

BIKAINTASUNEZ BALORATUA IZAN DA ikastolen eskutik antolatua Europako Kontseiluaren babesean EUROCLIO elkarteak biltzen ditu Europako historia irakasleak, eta helburua du beroien esperientzia partekatzea bata bestearengandik ikasteko, eta horrekin historiaren irakaskuntza hobetzea, gaurko ikaslea etorkizuneko hiritar kritikoa sortzeko xedearekin.

@ikastola_aldizk

6 5 9

7

8

E

10

UROPAN ZEHAR HISTORIA IRAKASLE SARE BAT DUTE ANTOLATUA, IRAKASKUNTZA PRAKTIKA HOBETZEKO ESPERIENTZIAK PARTEKATZEN, ELKARREKIN LAN EGITEKO AUKERAK ZABALTZEKO. Urtero zenbait alditan elkartzeko bide egiten dute, eta urtean behin kongresu nagusi topaketa bat antolatzen. Aurten Euskal Herrian izan da , eta Ikastolen Elkarteak lagundu du hori behar bezala antolatzen. Balorazioan bikaintasuna lortu du.

dira lanerako. Guztira 26 tailerretan parte hartu dute, seminario eta talde lanetan gai eztabaidagarriak nola irakatsi hausnartuz, identitatearen garrantzia, Europaren aniztasuna edo historiaren ikaskuntzan ikasle-irakasleen eskuhartzea bezalako gaitaz. World Cafe bat ere antolatu da, eta Europako Kontseilutik etorritako Tatiana Minkina-Milko ordezkariaren bitartez hainbat iritzi eta aholku bideratu dira ofizialki irakaskuntza atalean neurriak hartzeko.

INTERSECTIONS: PAST AND PRESENT, LOCAL AND GLOBAL izenburupean, aurtengo Kongresuan galdera honi erantzuna topatzea izan da helburua : Nola alda dezake historiaren irakaskuntzak egungo gizartea? EHU Carlos Santamaria gunean eta Magisteritzan elkartu

32 herrialdetako irakasleak izan dira, orotara 185 pertsona. Euskal Herriko hainbat leku, ezaugarri eta historiara hurbiltzeko aukera eskaini zaie 6 egunetan. Ikastolentzat ere gauza handia izan da taldea Europan ezagutarazteko: Zer den Ikastolen Elkartea, ikastolen funtziona-

EROSKI ARRASATE Musakola auzoa / 20500 ARRASATE-MONDRAGON

943 711 030

mendua, euskal curriculuma, nola ari diren konpetentzietan lanean, ikasmateriala, euskara ardatz izanik ingelesaren irakaskuntza eta maila, Gizarteko klaseetan zertan ari diren erakusteko… Guztia kalitate gorenaz baloratua izan da. Eta ongi etorriak izan dira Udaletxean eta Gipuzkoako Foru Aldundian, alkate eta Diputatu Nagusiari esker. Agerian gelditu da zein herrialde aurreratuan bizi garen. Ezagutu dituzte hainbat ikastola, EHU/UPV, EHUn kokaturiko Hezkuntza Museoa, San Telmo Museoa, Gogora Institutuko karpa, Gernikako Bake Museoa, Bizkaiko Batzar Nagusiak, Albaola Itsas Kultur Faktoria , Kafe Antzokia, Gerra zibila garaiko Donostia… Sagardotegia, bertsolariak, euskal musika eta dantzak, txalaparta… eta Korrika!•

EROSKI GARBERA / Garbera Merkatal zentroa Altza auzoa / 20015 DONOSTIA

943 394 875

19


IKASTOLA EREDUA

LANBIDE HEZIKETA aldizkaria.ikastola.eus @ikastola_aldizk

Lanbide Heziketa euskalduna eskaintzen dute ikastolek, lan mundua ere euskalduntzeko. Eskaintza zabala dute erdi mailako ikasketetatik goi mailakora, eta unibertsitaterako bidea ere irekitzen dute. Ikasketarako metodologia berri eta berritzaileak eta puntapuntako ekipamendu eta instalazioak dituzte, ikasleak lan mundurako prestatzeko. Guztiarekin Ikastola Eredua Lanbide Heziketa ere eraldatzen ari da. Ekainaren 5etik 16ra bitartean irekita egongo da aurre-matrikulatzeko aukera. Uztailaren 13tik 19ra bitartean, berriz, egingo da matrikulatzea. E USKALDUNA Euskaraz munduratzeko lanera, Lanbide Heziketa euskaratik egingo duzu ikastolan. Giro euskaldunean garatuko dituzu zure ezagutzak eta konpetentziak, eta, aldi berean, trebatuko zara, baita ere, gaztelaniaz eta ingelesez. E RALDATZAILEA Erronketan oinarrituriko metodologia berritzaileak erabiliko dituzu ikastolan, Ethazi edo metodologia aktiboak, lanketa kooperatiboan arituko zara eta ekintzailetasuna garatuko duzu, punta puntako ekipamendu eta instalazioen bitartez. LAN MUNDUARI LOTURIK Enpresetako egoera errealekin lan egingo duzu. Lanbide Heziketa duala eskaintzen dizugu ikastolan, ikasiz lan egiteko eta lan eginez ikasteko. Enpresekin harreman estua dugu, lan poltsa propioak ditugu. Gure ikasle ia guztiek lana aurkitzen dute ikasketak amaitu orduko. Atzerrian lan egiteko aukera ere izango duzu Erasmus+ programen bitartez. IKASTEN JARRAITZE KO Aukera duzu erdi mailatik goi mailara igarotzeko eta goi mailatik unibertsitatera. Formazio osagarriak ere eskaintzen ditugu: zertifikazio profesionalak (Hobetuz, Lanbide) eta bestelakoak (EGArako prestakuntza‌)•

20

IKASTOLA 224


21


APIRILEAN EGIN ZIREN HAUTESKUNDEAK, ETA MAIATZAREN AMAIERAN BANATU ZITUZTEN SARIAK Literaturzaletasuna bultzatu, eta irakurritako liburuen artean onena aukeratzea dute xedetzat JUUL hauteskunde literarioek. Urterik urte gero eta ikasle gehiagok hartzen dute parte. Aurten Euskal Herriko 53 ikastolatako 17.000 ikaslek baino gehiagok eman dute boza. Hemeretzigarren urtez jarraian, Ikastolen Elkarteak literatur hauteskundeak antolatu zituen, apirilaren 4an, eta emaitzen ondorioz sarituak izan ziren idazle eta lanen aitortza eta sari emate ekitaldia egin zuten maiatzaren bukaeran. Euskal Herriko Ikastoletako 17.099 ikaslek hartu zuten parte libururik onenaren bozketan, eta 8.900k, berriz, ilustratzaileri onenarenean. Aurreko urteetan bezala, bozketa egiteko bi sistema erabili ziren, hots, betiko boto-txartela eta bozketa elektronikoa. Ikasleen artean helduenak izan ziren, bereziki, bozketa elektronikoko sistema erabili zutenak. Adin taldeka banatuta, talde bakoitzak bere liburu gustukoena eta ilustratzaile onena aukeratu behar zuen. Boto-emaile askok bi aukeretan parte hartu zuten, alegia, liburu gustukoena zein ilustratzaile gustukoena aukeratzeko botoa eman zuten. Partaidetzari dagokionez, honako hau izan zen ikasle kopurua kategoria ezberdinetan: A B C D E I

Kategoria (Haur Hezkuntza): 2.589 (Ama Ikastola). Kategoria (LH 1. eta 2. maila): 3.153 (Lehen Maila 1. eta 2. urtea). Kategoria (LH 3. eta 4. maila): 3.804 (Lehen Maila 3. eta 4. urtea). Kategoria (LH 5. eta 6. maila): 4.025 (LM 5. urtea eta Kolegioko 6.a). Kategoria (DBH): 3.528 (Kolegioko 5., 4., 3.a eta Lizeoko 2.a). Kategoria (Ilustratzailearena): 8.900.

Orotara 53 ikastolek hartu zuten parte hauteskunde literarioan. Irabazleak, berriz, hauek izan ziren: 3-6 urte: 6-8 urte: 8-10 urte: 10-12 urte: 12-16 urte:

Margarita del Mazo eta Charlotte Pardiren Azazkalo (Txalaparta). Txomin eta Peru Magdalenaren Txomintxo eta Perutxo maiteminduta (Elkar). Toti Martínez de Lezearen Nur eta banpiroen dantza (Erein). Jeff Kinneyren Greg 6 – Etxean itxita (Alberdania). Jasone Osororen Ezekiel (Elkar).

Ilustratzaile onenak, ikasleen iritziz, Juan Luis eta Ivan Landa izan ziren, Nur sailaren ilustratzaileak.

22

IKASTOLA 224


IKASTOLAK

“aldizkaria.ikastola.eus” web gunean duzu, irakurle; bertan informazioa osatuagoa aurkituko duzu paperean argitaratutakoa baino. >>

aldizkaria.ikastola.eus @ikastola_aldizk IKASTOLEN ELKARTEA ETA MONDRAGON UNIBERTSITATEA, GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIAK LAGUNDUTA GASTEM,

EKINTZAILETZA-PROIEKTU BERRITZAILEA Gipuzkoako Foru Aldundiak lagunduta, hiru urteko proiektua garatzen hasi dira elkarlanean Ikastolen Elkartea eta Mondragon Unibertsitatea. Berrikuntza proiektua STEM alorrean kokatzen da (zientziak, teknologia, ingeniaritza eta matematikaren uztarketaren ingelesezko laburdura) eta helburua du gazteekin ekintzailetza teknologikoa bultzatzeko urratsak egitea, hezkuntza-etapa guztiak uztartzearekin batera. Mondragon Unibertsitatetik Ester Val eta Nagore Lauroba eta Lehenik, informazioa biltzeaz gain, Euskal Herriko Ikastolak-tik Amaia Gutierrez aurten enprendizaiaren egoeraren eta Erramun Martiarena. diagnostiko bat egin dute. Horretarako Gipuzkoako garapen-agentzien arduradunak elkarrizketatu dituzte euren ikuspegia jasotzeko: gazte ekintzaileak hezteko zer landu beharko litzatekeen ezagutzeko. Aldi berean, helburu pedagogiko horiek betetzeko, munduan martxan dauden proiektuak arakatu dituzte. Hori dela eta, Flandeseko Koortrijk Unibertsitatean izan dira Mymachine ekimena zuzenean ezagutzeko, bat baitator GASTEMen helburu didaktikoekin: besteak beste, ikasleek ildo komun bat izango dute sormena eta ekimena lantzeko, Lehen Hezkuntza-Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Unibertsitatea lotuta. Datorren ikasturtean, bigarrenean, zein metodologiarekin eta zein fasetan arituko diren diseinatuko dute. Hirugarrena, berriz, esperimentazioarena izango da, zenbait ikastolatan MUko ingeniaritzaikasleekin elkarlanean burutuko dena.•

TXINTXIRRI IKASTOLA

ERAIKINA PEDAGOGIA AKTIBOAREN ZERBITZURA Ikastolako espazioak ingurune hezitzaile bihurtzeko prozesua martxan jarri du ikastolak. Horretarako, prozesu partehartzailea bultzatu dute, ikastolako komunitate osoa inplikaturik. DBHko ikasleekin egindako saioetan, ikasleek zer gela eta nola ikasi nahi duten adierazi dute, ideia eta iritzi anitzak maketa desberdinetan antolatuz. Nondik-lab arkitekto taldearekin ari dira lanean azken helburua gauza dadin, ikastolaren identitatea eta metodologiaren uztarketa. Epe luzerako plan-gidaria ere egiten ari dira, 0-6 bioeraikinaren bigarren faseak gune guztien berrantolaketak ekarriko baititu, baina irailean lehen urratsak ikusi ahal izango ditugu.• Irailerako, DBHko gelen antolaketa berria izango dute martxan eta datozen ikasturteetan egingo dituzten urrats berrien plan gidariarekin jarraituko dute.

23


IKASTOLAK

aldizkaria.ikastola.eus @ikastola_aldizk

IKASTOLEN ELKARTEA IKASTOLEN ETXEA

EHI-K ‘HATZ10’ MEKANOGRAFIA APLIKAZIO PROPIOA SORTU DU Ikasleak DBHra heltzen direnean mekanografiatzen ikastea da Hatz10en helburua. Hatz10 web-aplikazio bat da eta ikasle bakoitzak bere pasahitza izango du bertan sartzeko. Hartara, bakoitzaren erritmora egokitzen den ikasketa prozesua burutu ahal izango du ikasle bakoitzak. Ikasleentzako ikasketa hau erakargarri egiteko, gamifikazio moduan dago planteatuta, hau da, jolas modura eta bisualki erakargarria den interfaze batekin. Interesa duten gurasoek ere aukera izango dute Hatz10 erabiliz mekanografia ikasteko.• Ikastolen eskaera izan da mekanografia aplikazio bat sortzea, euskaraz eta euskal edukiak izango dituena. Esperimentazioa burutu da 2016-17 ikasturte honetan 12 ikastolatan (732 ikasle). Hobekuntzak egin dira eta dagoeneko prest dago Hatz10 nahi duen ikastolak 2017-18 ikasturtean erabiltzeko.

ARGIA IKASTOLA

BTOM-EKO XIII. EDIZIOA: BARDEETAKO TXIRRINDULA ORIENTAZIO MARTXA Euskal Herriko zazpi ikastolak Argia Ikastolak eta EHIko BiziJolas egitasmoak Tuteran, Fontellas eta Bardeetan antolatu dituzte hainbat jarduera zeinetan DBH-3 eta 4.mailako 280 ikaslek hartu duten parte, ikastolatako proiektu kurrikularrean txertatuta: gorputza heziketa, naturarekin harremana, aisialdirako emoziozko eredu berri bat eskaintzen eta partekatzen. Bi eguneko esperientzia intentsoa, ahaztezina, eta 32 km bizikletaz!•

DBHn ere berrikuntzak ditugu Teknologia ikasgaian landutako panel sentsorialak, adibidez, eta errobotikan emandako urratsak.

SAN BIZENTE IKASTOLA

Ikastola hauek izan dira: Argia, San Nikolas (Algorta); Assa (Lapuebla); San Bizente (Oion); Atarrabia (Paz de Ziganda); Iñigo Aritza (Altsasu); Andra Mari (Etxarri Aranatz) eta San Fermin (Zizur)

24

Gure ikastola ere ilusioz eraldatzen Konfiantzaren Pedagogian hasi gara murgiltzen, HH-ko lehen zikloan eta horretarako ilusioz ari gara espazioak berritzen. Lehenengo bi gelak elkartu ditugu eta material berria sortzen ari gara, haurtzaroan zentzumen estimulazioak duen garrantziagatik. Udan jarraituko dugu obrekin, baita jangelarekin ere. Tartean pasiloa landuko dugu lur bereziarekin, hondar txoko eder batekin, jolas eta sormen lekua izan dadin.•

IKASTOLA 224


11:00etatik 18:00etara UDAZKENEAN EGUN OSOKO JAIA BILBON Casilda Iturrizar parkean EiTBren Hiru3 haur komunitateak egun osoko jaia ospatuko du oporren bueltan, Bilbon. Eguna oraindik zehaztu gabe badago ere, Casilda Iturrizar parkean izango da hitzordua udazken honetan. Musika ardatz hartuta, eguneko une nagusiak hiru izango dira: Go!azen dantzatu eta abestera: Basakabiko neska-mutilen kaleko musika ikuskizuna. Haur eta gaztetxoek telesail ospetsuko kantak abestu eta dantzatzeko aukera izango dute. Euskararen Txantxangorria erronka: bertaratutako guztien artean, ‘Euskararen Txantxangorria’ abestu, dantzatu eta jo. 3Txulo eta lagunak ikuskizun berezia. 3Txulotarrek euskal ume eta gaztetxoentzat ezagunak diren lagunekin dantzatuko dituzte abesti kutunenak. Horretaz gain, jaiak hainbat gune eta agertoki izango ditu: Hiru3 dantza! ekitaldiarekin abiatuko da jaia ondoren, street dance masterclass saioa izango da nagusi eta, berebat, Tor magoa ere jaian izango da. Bestalde, errealitate areagotuaren bitartez, ume eta gaztetxoek 3txulotarrekin batera dantza egiteko aukera edukiko dute; gainera, standetik igaroko diren haur guztiekin bideoa grabatuko da, eta ETB3n zein Hiru3 webgunean, http://www.eitb.eus/eu/hiru3/, izango dira ondoren guztiak ikusgai. Tailerrak eta ekintzak izango dira egun osoan zehar: ETB3ko marrazki bizidunetako protagonista ezagunen irudiarekin aurpegia margotzeko tailerra, puzgarriak eta ludoteka, musika-tresna birziklatuen tailerra, etab. Hiru3 komunitateak ere bere txokoa izango du, eta egunean zehar kide egiten direnak zein aurretik webgunean izena ematen duten kideak jai bukaeran egingo den zozketa berezian sartuko dira. Indarrak hartzeko, berriz, jateko gunea prestatuko da.


IKASTOLAK BANAKA

aldizkaria.ikastola.eus @ikastola_aldizk

ZUBIMUSU IKASTOLA

IKASLEEK BI KOOPERATIBA SORTU DITUZTE, ENPRESA MUNDUA ESTREINATUZ

Oraingoz Barañainen. Baluarten ekainaren 13an; Baionan irailaren 29an eta urriaren 11n Tuteran izango dituzte emanaldiak.

JASO IKASTOLA

“HAN-HEMENKA” 5. MUSIKALA OHOLTZARATUTA DAGOENEKO. Musikalaz gain, komedia ere bada, euskarazko proposamen berritzailea. 50 ikaslek eta 4 irakaslek osatzen dute taldea (37 ikaslek eszenatokia aurrean eta 13 atzeko aldean), 8 hilabeteko aurre lana, konpetentzia bitartez lan egin dute motibatutako alorretan: gidoia sortzen, ikusentzunezkoak egiten, abestien letrak moldatzen, dantzak, antzezpenak eta abar koordinatzen... Horrela, disziplina, talde lana eta batez ere bizikidetza landu dituzte. Eta jabetu dira lana dela ametsak gauzatzeko bidea, eta jendartea berdintasunean hazi eta hezi egin behar duela.•

Basque Product Business eta Zubifood izenekoak. Elikagaisektorea hautatu dute, bertako produktuetan jarriz fokua: txorizoa, sagardoa, intxaurrak, zainzuriak, gazta… astearteroko herriko azokan salgai jartzen dituzte produktuak. Ahalik eta modurik errealenean egin dute lan. Enpresa sortu dute bere estatutuekin eta arduradunekin. Merkatu azterketak egin dituzte, konpetentzia zer egiten ari den ikusi, hornitzaileekin negoziatu, produktuak hautatu, katalogoak eta irudi korporatiboa landu… Irabazien %30 banatu egingo dute eta %70 gobernuz kanpoko erakunde bati bideratuko zaio.• Irakasleak eta gurasoak gonbidatu zituzten. 5 euroren truke eskaini zieten bazkidetza, proiektuak xehetasun osoz aurkeztu ostean.

ELEIZALDE IKASTOLA

XXIII. HEGALUZE SARIA JASO DU IKASTOLAREN MENDE ERDIAN.

Bazkari herrikoia eta rratsaldean, kontzertu bikaina eskaini zuten Etiam, Kepa Junkera, Esne Beltza eta Alaitz eta Maider, Huntza eta Gozategi taldeek.

Bermeoko Arrain Azokan banatzen den ohorezko saria da, herriko ondarea zabaltzeagatik eskaintzen dena. Udalak hala adierazi du “Bermeoko itsas eta arrantza ondarea balioan jartzeagatik eta horren transmisioa belaunaldien artean bermatzeagatik. Honetan urte guztiotan Eleizalde Ikastolak gure herriaren alde lan garrantzitsua egin du. Eskerrik asko eta zorionak!” Zorionak ere Eskola Jasangarria ziurtagiria jaso berri duelako ikastolak.•

HAURTZARO IKASTOLA

50. URTEURRENETAN, OROITZAPEN JAIALDIA Urte osoa daramate ospakizunetan. Bizipozez beteriko eguna izan da Oroitzapenen jaialdia. Ekitaldi instituzionalean, Haurtzaro Ikastolaren ibilbidea gogoratu eta une hunkigarriak bizi izan ziren 50 urteetako promozioetako ordezkariak argazkia ateratzeko oholtzara igo zirenean. Eguerditik aurrera, erakusketan, hainbat ikasle-ohik bere espediente akademikoko argazkiarekin egindako oroigarri-txartela jaso ahal izan zuen. Oroitzapenak berpizteko ariketa polita zen, ikasle-ohiak elkartu eta irribarre asko sortu zituena.•

26

Eleizalde Ikastola Arrain Azoka Alkarteko kidea izan da sortu zenetik, beti era parte-hartzailean.

IKASTOLA 224


Mikel Antia Aramburu

“Atentzio pertsonalizatua ematen da unibertsitate honetan”

Zergatik aukeratu zenuen Haur Hezkuntza gradua, eta zergatik MONDRAGON UNIBERTSITATEAn? Selektibitatea nahiko gaizki atera zitzaidan eta horrek unibertsitate publikoan ezin ikasi ahal izatea ekarri zuen. Hala ere, HUHEZIko ate irekietara ere etorria nintzen Batxilergoa bukatu aurretik eta, egia esan, oso unibertsitate familiarra iruditu zitzaidan. Herriko hainbat lagun eta ikasle oihek ere berdina esan zidaten Fakultatearen inguruan; hau da, atentzio pertsonalizatua ematen dela, talde lanetan oinarritutako metodologia erabiltzen dela…eta lau ikasturte hauetan horrela izan da, azken finean. Ni Haur Hezkuntzako gradua egiten ari naiz, Atzerriko Hizkuntza ibilbidetik, ustez ate gehiago irekiko zizkidala pentsatu bainuen bere garaian. Nola definituko zenuke ikasteko metodologia? Talde lanetan ibili izan gara batez ere azken lau urte hauetan eta gelako dinamika ere hortan oinarritzen da. Artikuluen inguruko eztabaidak, work coffe-ak, jardunaldiak… Hala ere, bakarkako lanentzat ere beti dago tokia eta bakoitzaren garapen pertsonal zein profesionala ebaluatzeko erabiltzen dira, batik bat. Irakasleen artean ere, aniztasun handia dago hezkuntzako zenbait arloren ideien aldetik eta horrek hausnartzera eramaten zaitu, zure ideia propioak sortu eta justifikatzeko. Egindako proiekturen bat azalduko diguzu? Oraintxe bertan Gradu Bukaerako Lanarekin jarri gara martxan eta bertan 4 urteko gela batean haurrek ingelesaren jabekuntzan jarraitzen duten prozesua aztertzen hasi gara, aurretik dakizkiten hizkuntzek jabekuntza

beldurrak kentzera eraman nau. Oso gustora nabil, egia esan, asko ikasten ari bainaiz.

horretan duten eragina aztertuz, nolabait esateko. Horretarako, gure klaseak grabatzen hasi gara, baita gure tutoreak eskainitako hainbat artikulu irakurtzen ere. Dena ondo joateko, egutegi antzeko bat egin dugu taldekideok eta denon lanarekin seguru nago ondo aterako dela. Ez da erraza praktiketan gauden bitartean elkarrekin lan egitea, baina Skype eta Drive hobe ezagutzeko aukera eman dit horrek. Tutorearekin egiten ditugun mintegiek ere laguntzen dute lana norabide egokian doan ala ez jakiten. Praktikaldiak non eta zertaz ari zaren egiten kontatuko diguzu? Gaur egun, Urretxu Zumarraga Ikastolan nabil praktiketan, 4 eta 5 urteko haurrekin. Ordu gehienetan ingelesa ematen diet baina, libre nagoenean, nire tutorearen gelan egoten naiz. Orain arteko praktika aldi guztietan eskola eta etapa ezberdinak aukeratzen saiatu naiz eta guztietatik gauza asko ikasi eta ikusi ditut. Gomendagarria da. Gainera Ikastolan ere, batzuetan neure kasa ibiltzeko aukera eman didate, eta horrek nire burua gehiago ebaluatzera eta

www.mondragon.edu/prest

Zer moduz moldatzen zarete talde-lanean? Normalean ez da inongo arazorik izaten konpromisoak denon artean hartuz gero. Bakoitzak bere bizi erritmoa dauka, baina taldekideekin konfidantza izanez gero, ados jartzen gara normalean ardurak hartu eta lanarekin aurrera egiteko. Noiz edo noiz, lanen batean bada aukerarik arazorik izateko, baina normala da denekin konfidantza berdina ez izatea eta batek besteak baino ardura gehiago hartzen dituenean, bat erre egin daiteke. Baina ez da ohikoena, ez. Oso gela jatorrak egokitu zaizkit eta oso gustora ibili naiz. Zeintzuk dira zure etorkizunerako asmoak (ikasten jarraitu, lana bilatu, atzerrira joan…)? Egia esan, oraindik ere duda asko ditut nire etorkizunaren inguruan. Hala ere, lanean hasi nahiko nuke, ahal bada nirean (hezkuntzan edo kulturgintzan) eta, bestela, ba beste edozer gauzetan. Horrez gain ikasten ere jarraitu nahiko nuke, masterren bat, Lehen Hezkuntza…ez nago ziur. Dena ez dago 22 urterekin egin beharrik. Hemendik bi edo hiru urtetara berriz masterren bat edo beste edozein gradu ikasteko gogoa sartzen bazait, beti egongo da aukera horretarako.•



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.