IKASTOLEK INDARTSU HASI DUTE IKASTURTEA Hezkuntza eraldatzeko urrats gehiago egin dituzte, alor pedagogikoan eta espazioetan. 50 urte beteak dituzten 27 ikastola omendu dituzte Ikasturte Hasierako Ekitaldian.
Itun bat hezkuntza lege berri baterako Indartsu hasi dute ikasturtea ikastolek. Indartsu, hezkuntza eredu eraldatzailean sakontzen dihardutelako ikasturte honetan ere, eta espazioak pedagogia berrira egokitzeko lan handia egin dutelako edo egiten ari direlako eraikinetan. Indartsu hasi da ikasturtea hezkuntza politikari dagokionean ere. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoarako hezkuntza lege berri bat abiaraziko duen hezkuntza itun baterako bidea hasi da irailaren 25ean, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak hezkuntza eragileekin egindako bilerarekin. Ikastolek hezkuntza itun hori lortzeko lan egingo dute aktiboki eta ikuspegi irekiarekin, aurretik baldintzak jarri gabe. Helburua, ikastolentzat, itun horren ostean hezkuntza sistemako ikastetxe guztiak hartuko dituen lege bat egitea da, hezkuntza zerbitzu publikotik abiatuta, eta publikotasun partekatu baterantz joanez, Espainiako eta Frantziako legediek diotena gorabehera, hezkuntza sistema propio bat eraikitzeko Euskal Herritik eta Euskal Herriarentzat.
•
03
ERREPORTAJEA
10
KEYCOLAB
IKASTOLEN 2017-2018 IKASTURTE HASIERAKO EKITALDIA / 03 > Hezkuntza eraldatzen jarraitzea eta Hezkuntza ituna lortzea izango dira ikastolen aurtengo erronkak / 08 > Omenaldi beroa, mende erdia bete duten 27 ikastolari
I
KASTOLEN ELKARTEKO LEHENďšş DAKARI KOLDO TELLITUK, ikastolen aurtengo ikasturteko erronkak azaldu zituen, eta nagusiak hezkuntza eraldatzen jarraitzea eta Hezkuntza akordioa lortzea izango direla nabarmendu zuen.
Nafarroako hainbat ikastolak parte hartu dute europar programa batean IKASTOLEN HAZKUNDEA
12 Ateak ireki ditu Bernat Etxepare Lizeoaren eraikin berriak 14 Ikastola berri bat Bokalen, kolegio berri bat Baionan 16
IKASTOLAK BANAKA
Espazioak eraldatzen ikastoletan
20 > Ikastolen Eleanitz proiektuak 25 urte > EKI ebaluazio osatuaren inplementazioa
aldizkaria.ikastola.eus
IKASTOLA 225 / 2017ko URRIA EUSKAL HERRIKO KASTOLAK
IKASTOLA 225
@ikastola_aldizk
Ikastoletako ordezkariekin batera, gonbidatu ugari izan ziren ekitaldian. Besteak beste, Elorrion izan ziren Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu Cristina Uriarte, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara zuzendari Ana De Castro eta Elorrioko alkate Idoia Buruaga; Eusko Jaurlaritzako ordezkari gehiago ere izan ziren, eta baita EAJ eta EH Bilduko ordezkariak, hezkuntza eragileetako hainbat ordezkari, sindikatuetakoak, kooperatibetakoak eta euskalgintza eta euskal kulturakoak ere. Indartsu hasi dute ikasturtea ikastolek, Koldo Tellituk nabarmendu zuenez. Bo-
HEZKUNTZA ERALDATZEN JARRAITZEA ETA HEZKUNTZA ITUNA LORTZEA IZANGO DIRA IKASTOLEN AURTENGO ERRONKAK.
“Hezkuntza eraldatzen� lelopean ospatu dute ikastolek 2017-2018 ikasturtearen hasiera ekitaldia. Elorrioko Arriola antzokian ospatu zuten ikastolek 2017-18 Ikasturtearen Hasiera Ekitaldia, iragan irailaren 30ean. Euskal Herriko ikastoletako eta Ikastolen Elkarteko ordezkari andana bildu zen Elorrion, ordubete inguru iraun zuen ekitaldian. Bertan, ikastolen aurtengo erronkak zeintzuk izango diren aurkeztu zen.
3
HEZKUNTZA ERALDATZEN
IKASTOLEN 2017-2018 IKASTURTE HASIERAKO EKITALDIA
kaleko ama ikastola berriarekin, Bernat Etxepare ikastolaren zabalpenarekin, Lizeo berria ireki dute Lanbide Heziketa ere emanez, eta kolegioa ireki dute orain arteko egoitzan. Era berean, Armentiako ikastolan Batxiler eskaintza ireki dute, bi gelarekin, eta Argantzon ikastolak lehen hezkuntza emateko proiektua ere hor dago. 110 ikastola dira, beraz, eta 56.000 ikasle inguru dituzte jada. Gainontzeko ikastolek ere indartsu hasi dute ikasturtea, Tellituk azaldu zuenez. Asko dira eraikinak berritu dituztenak, berritzen ari direnak, edota berritzeko egitasmoak dituztenak. Batzuk aipatzearren, Gasteizko Armentia ikastola, Leioako Betiko ikastola, Oñatiko Txantxiku, Durangoko Kurutziaga, Tolosako Laskorain, Lekeitioko RM Azkue, Baionako Bernat Etxepare Lizeoa, Arizmendi ikastola, Elorrioko Txintxirri…. Espazio berritzaileak dira, eraldatzaileak, malguak, unean uneko beharretara moldagarriak... Azken batean, hezkuntza eredu eraldatzaileak espazio eraldatzaileak behar ditu. Horregatik jarri du martxan Ikastolen Elkarteak aholkularitza zerbitzu bat ikastolentzako, espazioen eraldaketa horretan laguntzeko.
4
Hezkuntzaren eraldaketan ikastolak egiten ari diren lana ere mintzagai izan zuen Tellituk. Euskal curriculumean, konpetentzietan eta integrazioaren pedagogian oinarritzen den eredu pedagogikoaren bitartez ari dira ikastolak hezkuntza eraldatzen. Hori garatzeko eta gelaratzeko ikasmaterial berriak sortu dituzte eta sortzen ari dira, EKI proiektuaren baitan.
Eta hori guzti horrekin batera, Batxilergorako eta Lanbide Heziketarako proposamen berriak ere ari dira garatzen.
DBHn iazko ikasturtean amaitu zen EKIren ezarpena. Aurtengo ikasturtean Lehen Hezkuntzan hasi dira eredu hori ezartzen, zehazki 6. mailan. Heldu den ikasturtean 5. mailan ezarriko dute, eta horrela jarraituko du ezarpenak.
Gainera, orain unea iritsi da ikastolak egiten ari direna aztertzeko. Alegia, zer eta nola egin nahi duten badakite, zer helburu duten ere bai, hau da, zein den edo izan behar duen ikasleen irteera profilak. “Orain jakin nahi dugu helburu horretara iristen ari garen, iritsi garen, edo zein puntutan gauden”, azaldu zuen Tellituk. Horretarako osatu du Ikastolen Elkarteak aholkularitza talde bat, eta aholkulari horiek lagunduko diete ikastolei lan hori egiten. Aurtengo ikasturtean 25 ikastolatan hasiko dira. Heldu den urterako ikastola gehiagotara iritsiko da aholkularitza.
Baina Haur Hezkuntzara ere ari dira eraldaketa eramaten, EHIko lehendakariak azpimarratu zuenez. Baziren ikastola batzuk dagoeneko eraldaketa hori martxan zutela, eta haien denen esperientziak aintzat hartuta eta Ikastolen Elkartean martxan jarritako koordinazio taldearen bitartez, ikastola guztietara eraman nahi dute eraldaketa.
aldizkaria.ikastola.eus @ikastola_aldizk
Hezkuntza eredu berriaren ezarpenean, irakasleen prestakuntza funtsezkoa izan da eta izaten jarraitzen du, Tellituren hitzetan. Ebaluazioaren gaian, esate baterako, prestakuntzarekin jarraitzen dute.
Horrekin batera, eskola jazarpenari aurre egiteko KiVa programak jarraipena izango du, eta ikastola gehiago sartu dira programan. Hain zuzen ere, iaz KiVa ezarri zuten 55 ikastolei beste hamar batu zaizkie aurten. Gainera, programa Lehen Hezkuntzarako prestatua dagoen arren, Biga-
OIN ARIN DANTZA TALDE AREN IKUSKIZUNA
rren Hezkuntzan ere ematen hasi dira aurtengo ikasturtean. Ezarpena azkarra eta eraginkorra izan da. Ikastola guztiak oso gustura daude KiVaren bitartez eskola jazarpenaren aurka prebentzioan egiten ari diren lanarekin. H EZKUNTZA ITUNA E TA LEGEA
Halaber, Ikastolen Elkarteko lehendakariak hizpide izan zuen Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako hezkuntza akordio baten beharra. Horren harira, errepikatu zuen irailaren 25ean Hezkuntza Sailarekin 33 hezkuntza eragilek egindako bilera abiapuntua izan behar dela akordiorako. Eragileekiko Hezkuntza Sailaren konpromisoa nabarmendu zuen Tellituk, eta kronograma bat ezarri izana azpimarratu zuen. Lan taldeei dagokienez, erdietsi nahi den sistemaren publikotasun ereduari dagokion lan taldea erantsiko lioketela esan zuten ikastolek, baina, orain, prozesua indartsu abiaraztearen garrantziaz ohartuta, aurrerago beste lan eremu batzuk zabaltzeko aukera egongo denaren ziurtasuna azaldu zuten. Hezkuntza itunaren ostean Hezkuntza Lege berri bat egon behar duela gaineratu zuen Koldo Tellituk, eta horri begira ikas-
IKASTOLA 225
tolek dokumentu bat garatu dutela adierazi zuen. Dena den, azaldu zuen, ikastolek ez dutela marra gorririk ezarriko, alegia, dokumentu hori ez dela marra gorri bat izango: “Prozesu honetan modu aktiboan hartuko dugu parte, eta ikuspegi irekiarekin; aldez aurreko bermeak eta exijentziak ezarri gabe, prozesua hasi baino ez delako egin”. “Guk eskatzen dugun legea da hezkuntza sistemako ikastetxe guztiak barne bilduko dituena, hezkuntza zerbitzu publikotik abiatuta, eta nolabait esan, publikotasun partekatu baterantz jarriaz”, adierazi zuen Ikastolen Elkarteko lehendakariak. “Baina, aldi berean, uste dugu lege horrek balio izan behar duela Euskal Herrirako Hezkuntza Sistema Propio bat eraikitzeko, herri honentzat funtsezkoa delako gai hau, ezin dugulako Espainiako edo Frantziako lege murriztaileen pean egon, gainditu egin behar ditugulako. Kataluniako prozesuarekin ezagun egin den hitza erabiliz, hezkuntzari dagokionez, bederen, deskonexioa behar dugu”, gaineratu zuen.
Ikasturte hasiera ekitaldian omenaldiaren tartea ere izan zen. Aurtengo ekitaldian, azken lau ikasturteotan mende erdira iritsi diren 27 ikastola omendu zituzten [ikusi ondorengo orrialdeak]. Ekitaldian dantza ikuskizuna ere egon zen, Lazkaoko Oin Arin taldearen eskutik. Dantza talde honek ere bere 50. urtemuga bete berria du, baina Elorrion erakutsi zuen jakin duela garatzen, eta euskal dantza tradizionaletik edan arren, hura oinarri hartuta koreografia berriekin eskaini zuten ikuskizuna. Hiru dantza eskaini zituzten. Lehenbizikoa agurra izan zen; bi dantzarik dantzatu zuten, eta beste bik, berriz, a capella abestu zuten. Bigarren dantza, berriz, Kalakan taldearen musikaren erritmora dantzatu zuten, makil dantza eta sagar dantzaren urratsekin sortutako koreografia berri bat izan zen. Bukatzeko, Korrontzi taldearen doinuarekin Arratiako dantzen interpretazio original bat eskaini zuten. Eta zer esan aurkezleaz? Kike Amonarriz arduratu zen ekitaldia bideratzeaz, eta berezkoak dituen umore, alaitasun eta komunikazio gaitasun apartarekin eraman zuen saio osoa.• 5
HEZKUNTZA ERALDATZEN
IKASTOLEN 2017-2018 IKASTURTE HASIERAKO EKITALDIA
aldizkaria.ikastola.eus @ikastola_aldizk
6
IKASTOLA 225
SEGUIR TRANSFORMANDO LA EDUCACIÓN Y CONSEGUIR UN PACTO EDUCATIVO, RETOS DE LAS IKASTOLAS PARA ESTE CURSO El pasado 30 de septiembre las ikastolas celebraron su acto de inicio de este curso escolar en el teatro Arriola de Elorrio. Además de un gran grupo de representantes de las ikastolas de Euskal Herria y de Ikastolen Elkartea, asistieron un numeroso grupo de invitados. El presidente de Ikastolen Elkartea, Koldo Tellitu explicó los retos de las ikastolas para este curso, y subrayó dos temas: seguir transformando la educación y conseguir un pacto educativo. Además, Ikastolen Elkartea homenajeó a 27 ikastolas que han cumplido 50 años en los últimos cuatro años. POURSUIVRE LA MUTATION PÉDAGOGIQUE ET PARVENIR À UN PACTE ÉDUCATIF : DEUX DÉFIS DES IKASTOLA POUR CETTE NOUVELLE ANNÉE Le 30 septembre s'est déroulée la cérémonie de rentrée au théâtre Arriola d'Elorrio. Outre un nombre important de représentant.es d'ikastola et de Ikastolen Elkartea, de nombreux invités y ont assisté. Le président de Ikastolen Elkartea Koldo Tellitu a présenté les défis pour cette année et en a particulièrement souligné deux : la poursuite de l'évolution pédagogique et le pacte éducatif. Enfin, Ikastolen Elkartea a rendu hommage aux 27 ikastola ayant célébré leur 50ème anniversaire ces quatre dernières années.
7
HEZKUNTZA ERALDATZEN
IKASTOLEN 2017-2018 IKASTURTE HASIERAKO EKITALDIA
Omenaldi beroa, mende erdia bete duten 27 ikastolari.
8
IKASTOLA 225
aldizkaria.ikastola.eus @ikastola_aldizk
M
ENDE ERDIAREN BUELTAN DIRA IKASTOLA ASKO. Batzuk, hasiera hasierakoak, Ikastolen 2013-14 Ikasturtearen hasiera ekitaldian omendu zituzten. Baina lau ikasturte hauetan, eta orain hasten dugunean, badira ikastola gehiago mende erdira iritsi direnak edo iritsiko direnak, 27 ikastola guztira. Horiek guztiak omendu nahi izan zituzten iragan irailaren 30ean Elorrion egindako ekitaldian. Merezi duten esker ona adierazi zieten, eta, bereziki, urteotan guztiotan erakutsi duten konpromiso sendoa aitortu. Konpromisoa euren herri eta herritarrekiko, euskara eta euskal kulturarekiko, kalitatezko euskal hezkuntza eraldatzailearekiko, ikasle guzti eta bakoitzarekiko. Azken batean, ikastola ereduarekiko erakutsitako konpromisoa aitortu nahi izan zieten, Ikastola Eredua sortu, garatu eta gaur egunera arte ekarri dutelako, haien ondotik sorturiko beste ikastola guztiekin batera.
nak egin zituen esker oneko hitzak. “Hunkituta nago, hunkituta gaude, gaur jaso dugun omenaldiarekin. Mila esker Ikastolen Elkarteari, eta mila esker ikastola guztioi, egin diguzuen omenaldiarengatik”, adierazi zuen. “Gure ikastolaren eta ikastola guztien ezaugarri nagusiak dira euskaldunak garela, herritarrak, hezkuntza eredu propioa dugula eta eraldatzaileak garela. Txintxirri ikastolak, gaur omendu gaituzuen ikastola guztiok, aurrekoek eta ondoren sortu zirenek partekatzen ditugu ezaugarriok, eta ezaugarri guztiak dira, gure ikasleak, gure seme-alaba bakoitza eta guztiak, erdigunean jarrita, Ikastola Ereduaren muina”, gaineratu zuen Eider Barrenak. ”Ikastola Eredu hori garatzen, gaurkotzen eta eraldatzen dihardugu, eta halaxe jarraituko dugu, gutxienez beste 50 urtetan”, amaitu zuen.•
Ikastola horietako ordezkari bana igo ziren oholtzara eta oroigarri bana jaso zuten Ikastolen Elkarteko lehendakari Koldo Tellituren eta lehendakariorde Nekane Artolaren eskuetatik. Guztien izenean, Elorrioko Txintxirri ikastolako lehendakari Eider Barre-
9
OINARRIZKO KONPETENTZIAK LEHEN HEZKUNTZAN
Nafarroako hainbat ikastolak parte hartu dute europar programa batean. Egitasmoari amaiera emateko nazioarteko konferentzia bat antolatu zuten Iru単ean. Lehen Hezkuntzan oinarrizko konpetentziak garatzeko europar mailako Keycolab proiektuan parte hartu dute Nafarroako hainbat ikastolek, NIEren eskutik. Ikastola bakoitzean egitasmo desberdinak garatu dituzte eta haiek erakusteko aukera izan zuten iragan irailaren 27an, Iru単eko Civican-en KEYCOLAB azaltzeko NIEk antolatu zuen nazioarteko konferentzian.
N
AFARROAKO IKASTOLEN ELKARTEAK GIDATUTAKO KEYCOLAB PROIEKTUAK BERE IBILBIDEA AMAITU DU, Iru単ean antolatutako bosgarren bilerarekin eta Nazioarteko Konferentziarekin. Keycolab proiektua (Key Competences In Primary School EducationOinarrizko Konpetentziak Lehen Hezkuntzan) bi urteko iraupena
10
izan duen eta ikasleen konpetentzien garapenean sakontzea helburu izan duen Europako proiektua da. Bere interes-gunea hiru esparrutatik artikulatu da: irakasleen prestakuntza estrategia berrietan sakontzea, ikasleen ebaluazioa egitea eta kide diren herrialdeetako oinarrizko
konpetentzien garapena zein alor honetan Europako eskolen intereseko esperientziak ezagutaraztea. Halaber, Nafarroako Ikastolen Elkarteak bere ikastoletan oinarrizko konpetentziak inplementatzeko erabilitako estrategiak ezagutarazi ditu. Proiektua Europako Eerasmus+ programaren bidez finantzatu da.
NIEz gain, hauek izan dira europar mailako partzuergoa osatu duten erakundeak: Turkuko Unibertsitatea (Finlandia), Oxfordeko Lehen Hezkuntzako Elkarte Nazionala (Erresuma Batua), Anberesko Antigon eskola-taldea (Belgika), Banateko eskualde mailako Irakasleen Elkartea (Errumania) eta Ekimen Berritzaileak erakundea (Iru単ea).
IKASTOLA 225
aldizkaria.ikastola.eus @ikastola_aldizk Erakunde horiek guztiek bilera eta konferentzia egin zuten Iruñean, iragan irailaren 26an eta 27an. Lehenbiziko egunean Nafarroako Hezkuntza kontseilariarekin bilera egin zuten, eta ondoren Tafallako Garces de los Fayos ikastolara bisita egin zuten, Lehen Hezkuntzan oinarrizko konpetentziak nola garatzen ari diren bertatik bertara ikusteko. Hurrengo egunean, berriz, konferentzia egin zuten oinarrizko konpetentziak gaitzat hartuta. Hainbat adituren ekarpenak jaso ziren konferentzia horretan, eta
Civican eraikineko areto nagusia bete zuten ekarpen horiek entzutera joandako irakasle eta unibertsitariek. NIEko lehendakari Mikel Asiainek, NIEko zuzendari Josu Reparazek eta Hezkuntza arduradun Irene Lopezek hartu zuten hitza Nafarroako ikastolen aldetik. UNESCOtik, berriz, Renato Operttik hezkuntza sistemak eta ikasleen konpetentziak birpentsatu beharraz hitz egin zuen. Lehen Hezkuntzan oinarrizko konpetentziak lantzeko Ingalaterrako eta Finlandiako ereduak ere ezagutarazi ziren.
Ekitaldi horretan bertan, Europatik etorritako nahiz bertako ordezkariek, Nafarroako hainbat ikastolatan programa honen bitartez garatu dituzten proiektuak ezagutzeko aukera ere izan zuten. Hain zuzen ere, Vianako Erentzun Ikastolako, Iruñeko Jaso Ikastolako, Lizarra Ikastolako, Zizur Txikiko San Fermin Ikastolako, Tafallako Garces de los Fayos Ikastolako eta Zangozako Ikastolako ikasleek erakutsi zizkieten euren ikastoletan aurrera eramandako proiektuak.•
LAS IKASTOLAS DE NAFARROA HAN LIDERADO EL PROYECTO EUROPEO “KEYCOLAB” Durante los últimos dos años, las ikastolas de Nafarroa han liderado un proyecto europeo de desarrollo de competencias básicas en Educación Primaria. Este proyecto, denominado Keycolab, ha contado con la financiación del programa europeo Erasmus+, y ha sido desarrollado, además de las ikastolas, por la Universidad de Turku (Finlandia), NAPE Asociación Nacional de Educación Primaria (Oxford, Reino Unido), Grupo de Escuelas “Antigon” de Amberes (Bélgica), Asociación de profesores a nivel regional de Banat (Rumanía) y la asociación Iniciativas Innovadoras (Iruñea). Para dar fin al proyecto se ha celebrado una conferencia internacional en Iruñea. LES IKASTOLA DE NAFARROA PIONNIÈRES DU PROJET EUROPÉEN “KEYCOLAB” Ces dernières années les ikastola de Nafarroa ont expérimenté un projet européen de développement des compétences élémentaires du Primaire. Ce projet, dénommé Keycolab et financé par le programme européen Erasmus+, a également été développé par l'Université de Turku (Finlande), l'Association Nationale de l'Enseignement Primaire NAPE (Oxford, Royaume-Uni), les écoles « Antigone » d'Anvers (Belgique), l'Association des enseignant.es régionaux de Banat (Roumanie) et l'association Initiatives Innovatrices (Iruñea). L'expérimentation s'est clôturée avec une conférence internationale à Iruñea.
11
IKASTOLEN HAZKUNDEA aldizkaria.ikastola.eus @ikastola_aldizk
Ateak ireki ditu Bernat Etxepare Lizeoaren eraikin berriak.
Hirurehun ikaslek ikasturtea hasi dute Seaskaren Lizeo berrian, Baionako Bernat Etxeparen, irailaren 4ean. Sail orokorra eta profesionala proposatzen dituen ikastetxearen estreinaldia irailaren 16an izan zen. Urrats handia da Lizeo berria Seaskarentzat, urrats handia ikastolentzat, urrats handia Ipar Euskal Herrian erreferente bilakatzeko osagai guztiak ditu eta.
G
OGOTSU ETA ILUSIOAREKIN HASI DUTE IKASTURTEA BERNAT ETXEPARE LIZEOKO IKASLEEK ETA IRAKASLEEK. Baita gurasoek ere. Eraikin berri, moderno, beharrezko azpiegitura guztiekin, baita ostatu eta jangelarekin ere. Gainera, lizeo berriaren kiroldegiak eskaintza zabala proposatuko du. Proiektua pentsatzerakoan, kiroldegiak izan zitzakeen bestelako funtzioak ere aintzat hartu zituzten. Adibidez, ikuskizunetarako areto bat izan daiteke, baita pilota partidak antolatzeko gunea ere. Urte bat igaro da lehen kamioiek obrei hasiera eman zizkietenetik. Hamabi hilabete baino gehiagoko lanen ondoren, ateak ireki ditu Etxepare Lizeoaren eraikin berriak. Orotara, 300 ikaslek hasi dute ikasturtea Bernat Etxeparen. Horietatik 30ek Lanbide Heziketa ikasiko dute. Hain zuen, aurtengo ikasturtean bere eskaintza zabaltzea lortu du Seaskak. Lizeo berria irekitzea pauso biziki
12
garrantzitsua da. Alde batetik, eraikuntza mailan, Seaskak hasieratik ezagutu duen inbertsiorik handiena baita, 10 milioi euroko proiektua izanik. Bestetik, berriz, Lanbide Heziketa ere martxan jarri dutelako, lehenbiziko aldiz Ipar Euskal Herriko ikastolen historian. Proiektua hasi zutenetik, hainbat zailtasun gainditu dituzte. Oztopo horiek lehenik eta behin administratiboak izan ziren. Izan ere Frantziako Hezkuntza Ministerioak ez zituen bi arlo profesional ireki nahi, ikasle kopuru txikiegiak zirelako. Azkenean, ofizialki bakarra eskaini dute, baina Seaskak bere gain hartu du bigarrena ere irekitzea garrantzitsua delako askotariko eskaintza proposatzea.
Halaber, arlo profesionalean zein sail irekitzerakoan zalantzak izan zituzten. Horretarako, ikerketa bat burutu zuten, jakiteko zein behar zeuden, zein ziren euskararen beharra zuten arlo profesionalak. 300 ikaslerekin hasi dute ikasturtea, baina 450 ikaslerentzako aurreikusitako eraikina da. Halere, azken urteetan ikastoletan izan den hazkundea kontuan harturik, laster eraikin berria ere txiki geratuko dela aurreikusi dute. Horregatik, eraikinaren saihets batean dagoen lur zatia gordea dute, hiru edo lau urteren buruan eraikina handitzeko obrei ekiteko. M EREZITAKO OSPAKIZUNA Ikasleei eta irakasleei ateak ireki eta bi astera izan zen inaugurazio
ekitaldi ofiziala. Bertan elkartu ziren Etxepare Lizeoko komunitate osoa, Ikastolen Elkartekoa, gizarte eta kultur mailako ordezkari andana‌ Hautetsi eta politikari ugari ere elkartu ziren, Alain Rousset Akitania Berria eskualdeko lehendakaria, Jean Rene Etxegarai Baionako alkate eta Euskal Elkargoko lehendakaria eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako eta Hezkuntzako sailburu Bingen Zupiria eta Cristina Uriarte, besteak beste. “Euskara hezkuntzaren hizkuntza bilakatzen ari da, eta lortu behar dugu lehenbailehen bizi den hizkuntza izateaâ€?, azaldu zuen Seaskako lehendakari Paxkal Indok. Helburu horretarako estrategikoak diren alorrak ukitu behar direla gaineratu zuen, eta alor horietako batean kokatu zuen Lanbide Heziketa, euskarak bide horretatik lan mundura jauzi egiteko aukera izango du eta. Ikastolen Elkarteko lehendakari Koldo Tellituk, berriz, Etxepare
IKASTOLA 225
INAUGURACIÓN DEL NUEVO EDIFICIO DEL LICEO BERNAT ETXEPARE El pasado 4 de septiembre abrió sus puertas a sus alumnos y profesores el nuevo edificio del Liceo Bernat Etxepare de Baiona. Dos semanas, más tarde, se celebró su inauguración oficial. El nuevo Liceo es un gran salto en el desarrollo de las ikastolas de Iparralde. Además de abrir el camino de sus alumnos para la entrada en la Universidad, el Liceo ofrece a partir de este curso la opción de la Formación Profesional.
ondoren, berriz, ehunka lagun elkartu ziren bazkarian.
Lizeoa “herri proiketua” dela azpimarratu zuen, hura errealitate izan zedin ikastolak berak bezalaxe, mugaz bi aldeetako erakundeek, ikastolen elkartasun
kutxak eta herritarrek emandako laguntzarekin eraiki baita.Eraikina ezagutzeko bisita eta diskurtsoen amaieran hamaiketako goxoa izan zuten bertaratutako guztiek, eta,
EROSKI ARRASATE Musakola auzoa / 20500 ARRASATE-MONDRAGON
943 711 030
SAGARRONDOEN KAN PAINA , AURRERA Eraikina egiteko ez ezik, hura ekipamenduz hornitzeko dirua ere behar zen, eta diru hori biltzeko “Hazten dugu, hazten gaitu” kanpaina abiatu zuen iaz Etxepare Lizeoak. Sagarrondoak banatuz, dirua lortu dute, diru ugari, baina ez nahikoa. Hori dela-eta, kanpainak negu honetan ere izango du jarraipena.•
INAUGURATION DU NOUVEAU LYCÉE BERNAT ETXEPARE Élèves et enseignant.es du lycée Bernat Etxepare de Baiona ont effectué leur rentrée dans les nouveaux locaux le 4 septembre dernier. L'inauguration officielle a eu lieu deux semaines plus tard. Le nouveau lycée est le symbole du développement grandissant des ikastola en Iparralde. Préparant les élèves à leur entrée à l'Université, le lycée propose également depuis cette année la branche de la formation professionnelle.
EROSKI GARBERA / Garbera Merkatal zentroa Altza auzoa / 20015 DONOSTIA
943 394 875
13
IKASTOLEN HAZKUNDEA
aldizkaria.ikastola.eus @ikastola_aldizk
Ikastola berri bat Bokalen, kolegio berri bat Baionan.
Ia 3.700 ikasle biltzen dira Seaskaren 32 ikastoletan. Iaz 3.492 ziren. Jaiotzek behera egin duten arren, ikastolak haziz doaz. Hazkunde horri erantzunez sortu dira bi ikastola berri aurtengo ikasturtean: Bokaleko ama ikastola eta Baionako Bernat Etxepare Kolegioa. Ilusio handiz eta gogotsu hasi dute ikasturtea.
I
KASTOLA TXIKIA DA BOKALEKOA. Sei haur eta irakasle batekin hasi dute ikasturtea. Seaskaren ikastola guztiak bezalaxe, xume xume abiatu du bidea, euskara ia galdurik duen herrian. Ipar Euskal Herri osoan bezala, ordea, euskara berreskuratu eta biziberritzeko nahia ere bada Bokalen, eta hastapena baino ez da. Izan ere, hazkunderako aukera handiak ditu, ia 8.000 biztanleko herria baita.
hobean kokaturik dago, urrats gutxira jolas parke eder bat baitauka, eta alboan, berriz, naturaz gozatzeko baso bat. Bokaleko alkatea hasieran ikastola bat ezartzearen aurka agertu zen, Bokale ez dela lurralde euskalduna argudiatuta, baizik eta gaskoia. Ikastolaren guraso
Gainera, Bokale eta inguruetako herrietako hogeita hamar ikasle inguru jada ari ziren beste ikastola batzuetan ikasten. Beraz, ikusten da interesa badagoela. Izan ere, ateak ireki berri dituenean, gurasoak hurbiltzen ari zaizkio ikastolari, beren haurrak bertan matrikulatzeko aukerak aztertzen ari dira eta. Ikastolak, dena den, ez du hastapenean asko hazteko helbururik, aitzitik, eskaini nahi duen pedagogiak ikasle talde txikiak izatea eskatzen du. Eraikin aurrefabrikatu txiki bat du egoitza gisa. Baina ingurune ezin
14
IKASTOLA 225
bultzatzaileek, ordea, ez zuten atzera egin. Aitzitik, eraikin berean ikastola bat eta gaskoi hizkuntza ematen duen calandreta bat egiteko aukera ere aipatu zuten. Baina, azkenean, ez zen haurrak gaskoieraz matrikulatu nahi zuen gurasorik azaldu, eta, beraz, ikastola bakarrik dago eraikinean. Alkateak, azkenean, onartu egin zuen ikastola eraikitzea. ABENTURA BERRI BAT BAIONAN Bokalekoa ez da Ipar Euskal Herrian ateak ireki dituen ikastola berri bakarra. Baionan ere kolegio bat ireki du Seaskak, Bernat Etxepare Lizeoaren eraikin zaharrean. Seaskak bazuen laugarren kolegio baten beharra. Orain arteko hiruetan jada ez
zegoen tokirik ikasle gehiagorentzat, eta atzetik gero eta ikasle gehiago datoz. Horrek bultzaturik, eta Lizeoak eraikin huts bat uzten zuela ikusita, berehala heldu zioten abenturari. Izan ere, “abentura berriâ€? gisa abiatu dute proiektua, baina ilusio handiz eta gogotsu. Irakasleek ere tinko eutsi diote erronkari. Egoitzaren parte berrituan ematen ari dira klaseak. Egoitza zaharra ere eraberritu beharko dute. Ikasturte honetan 62 ikasle ditu kolegio berriak, 37 seigarren mailan eta 25 bosgarrenean. Heldu den urtean irekiko dute laugarrena eta 2019an hirugarrena. Kolegio honek ere Bernat Etxepare izena eramango du, Lizeoarekin lotura eginik.•
Eraikin aurrefabrikatu txiki bat du egoitza gisa Bokaleko ikastolak. Baina ingurune ezin hobean kokaturik dago, urrats gutxira jolas parke eder bat baitauka, eta alboan, berriz, naturaz gozatzeko baso bat.
15
IKASTOLAK
espazioak eraldatzen UDAN, LANEAN DENAK EMANDA
EGUZKIAREN DISTIRA IKASTOLETAKO ISPILUETAN OBRAK HAN ETA HEMEN, HEZKUNTZA ERALDAKETAREN ZERBITZURA. Ikastoletan ematen ari diren aldaketa fisikoak ugari direnez, IKASTOLAK BANAKA atalean dirdiraren adibide batzuk jaso ditugu irakurlearen informaziorako. Hurrengo zenbakietan gehiago bilduko ditugu, argitasuna bazter guztietan baitago. HAURTZARO IKASTOLA
MARATOI-OBRA, AZKEN URTETAKO POTENTEENETAKOA “Obra ez da moda kontua, oinarrizko arrazoia badago, haurrak baitira gure egunerokotasunean protagonistak eta hori horrela, gure egitekoa da ikasleari bere garapenean laguntzea. Badira modu ezberdinak, ez dago bat bakarra, guri gurera egokitzea dagokigu”. Azpeitiko ikastola dute erreferente. Uda osoa eman dute obra erraldoian, umeen beharretara egokituko den ingurunea sortzen. HH osorako egin dute. Lehengo 9 edo 10 geletatik, espazio irekia sortu dute, zirkulazio libreko apustuarekin, adin ezberdineko haurrak batera ibil daitezen.
Azpeitiko Ikasberri ikastolako irakaslea den Ainara Bidal dute EHIko erreferente, HH Marko berrian oinarrituta.
BETIKO IKASTOLA
LANAK BUKATUTZAT, IKASTOLA ERALDATUTA
Inaugurazioa azaroan eginen da, urria ekitaldiz lepo baitago.
16
Urte eta erdi pasa da obra bukatutzat emateko. Iazko udan HH eraikinaren erreforma burutu zuten proiektu pedagogiko berriaren parametrotan. Ikasturtea eman zuten ondoren eraikin berria gauzatzeko, DBH 3 eta 4 bigarren lerroa bete ahala osatzeko. Bulego zaharrak bota eta jantokia handitu dute; administrazio osoa eraikin berrira pasa dute, igogailua eta irisgarritasuna bermatze aldera emerjentzitako eskailerak gehituz. Eraikin zaharraren itxura ere berritu dute; ikastolako sarrerak etapaka berezitu dituzte, patioak jolastoki eta autobus zerbitzura egokitu ere. Betiko Ikastolak inoiz ez bezalako aurpegi dotorea zein gorputz ederra ditu Leioan!•
“aldizkaria.ikastola.eus” web gunean duzu, irakurle; bertan informazioa osatuagoa aurkituko duzu paperean argitaratutakoa baino. >>
ikastoletan
aldizkaria.ikastola.eus @ikastola_aldizk
ARMENTIA IKASTOLA
OBRA SAKONA, ALDERIK ALDE Ikastola osora iritsi da aldaketa. Dagoeneko 3 lerro eta 1100 ikasle dituen Gasteizko ikastola gazteak berrikuntza sakonak egin ditu. Azpiko solairura eraman ditu HH 1-4 eta jangela, hiru patioen ingurura: 2 estalitakoak eta bestea, berdea, baratzarekin. Beheko plantara bildu ditu sarrera, idazkaritza, HH 5 eta LH 1-4. Bigarren solairuan LH5-6 eta DBH 1-2; eta goiko aldera DBH 3-4 eta Batxilergoa. Metro asko eta asko ditu duela 25 urte mojei erositako eraikinak, hartara aukerei zukua ateratzen jakin dute. Eraldaketa pedagogikoan sakondu dute. Inbertsioetarako diru-laguntzen dekretuaren zain daude, obra handiena eginda.•
Espazioa dagoeneko prest dago, orain detaileak egokitzeko garaia da.
URRETXINDORRA IKASTOLA
SAN ADRIAN ETA MIRIBILA ARTEAN IA 1.000 URRETXINDOR KANTARI Miribila auzo berriaren alboan dago Urretxindorra Ikastola. Bi lerro izatetik hirura pasa behar izan du, matrikulazioan gora eta gora eginda, familien eskaerei ezin erantzun baitzebiltzan. Euskararen garapenerako estrategikoa den proiektuan Lehen Hezkuntzarako eraikin berria altxatu dute, atzeko aldean zuten patio batean. Modernoa da, energetikoki puntakoa; laborategi, ingeles eta behar berezitako gelak ditu; eta hezkuntza fisikoa egiteko leku estalia sortu diote. Urriaren bukaera baino lehen inauguratuko dute.•
IKASTOLA 225
Aurten bertan bete ditu 25 urte Ikastolak eta HH1etik Batxilergorako eskaintza zein azpiegitura berria izango ditu urteurren honetan.
17
IKASTOLAK
espazioak eraldatzen ikastoletan LASKORAIN IKASTOLA
ERAIKINAK IKASTOLEN IZAERA BERRITZAILE ETA ERALDATZEARI ERANTZUTEN DIO
Urriaren 28rako antolatu dute Ikuskizun ibiltaria ikastolak izan zituen lau kokapenetan gogoratuko diren pasadizoak lekuko.
Helburu handiek esfortzu handia eskatzen dutela esan ohi da, eta gurean hezkuntza komunitate osoaren ahaleginari esker lortutako helburua izan da; guztiok pasa behar izan dugu urtebete estua, orain askoz baldintza hobeetan aritzeko. Iazko ikasturtean 500 ikaslek eraikinetik kanpo egon behar izan zuten beste kokapen batzuetan, aurten guztiz eraberritutako Sakramentinoen eraikineko ateak zabaltzeko. Eta gainera, eraikin berrituaren irekierarekin, Laskorain Ikastolak bere ateak lehen aldiz ireki zituen dataren 50. urteurrenarekin bat egiten du, 1967ko urrian hasi baitziren lehen andereñoak umeekin lanean.•
BIHOTZ GAZTEA IKASTOLA
“ZEROSEI” PROIEKTUA, GELAK IKASLEEI EGOKITU. Irakasleak dudatsu zeuden, Santurtziko ikastola txikia baita metrotan; baina Ikastolen Elkartetik jasotako bultzadari esker, Lekeitioko ikastola erreferente hartuta, proiektu pedagogiko berrian murgildu dira ilusiorik handienarekin. Amesten zutena egia bihurtu, eta komunitate osoaren adostasunarekin, “ZeroSei” proiektua zehazten ari dira, identitatea eman ondoren. Formazioa dute lagun. Diogenes sentimendua kenduz, gelak ikasleentzat egokituz, eta tutoreen elkarlana areagotuz, familiak ere erakarri nahi dituzte. Buruko hormak hautsi zituzten lehendabizi, dagoeneko HH 2, HH 3 eta 4 urtekoen gelak elkartu ere egin dituzte. Lan metodologia eta material berriarekin emozionatuta daude.•
Isiltasuna errespetatzen da, ikasgelatik atera bezain laster. Astero, ostegunero, sorpresa eguna dute.
ZUBIMUSU IKASTOLA
PEDAGOGIAN ERE ALDAKETAK, AURTEN MAHI MAHI PROIEKTUA, ADIBIDEZ Zirzurkilgo obra amaituta, Villabonako Txermin eraikuntza berritzeari ekin diote. HH 2 eta 3ko gelak eraberritu eta jangela ere aldatu dute, espazioaz gain funtzionamendua ere bai. ASKORA etxearekin dabiltza, aurten Mahi Mahi proiektua jarri dute eurekin batera martxan: ikasleak seinaka mahai biribiletan bazkaltzen, bakoitza bere eguneko rolarekin, jangela ez baita zerbitzu huts bat, proiektu pedagogikoan txertatua dagoen osagaia baizik. Ikastolako matrikula goraka doa, gauzak poliki egiten, etenik gabe. Formazioa dute derrigorrezkoa, aholkularitza pedagogikotik talde pedagogikoa sortu baitute. Fronte guztitan dabiltza ilusioz blai!• 2018an, Bizkaiko ikastolen jaia antolatuko da Santurtzin, eta ilusio hori ere antzematen da bihotzen taup! sentitzen baitira.
18
IKASTOLA 225
aldizkaria.ikastola.eus @ikastola_aldizk
URRETXU-ZUMARRAGA IKASTOLA
UDALAREN LAGUNTZA ESKERTZEKOA DA Instalazio zaharkituak zirelako, aspaldi ziren Urretxuko egoitza berritzeko asmotan. Lur sail baten salmentari esker, eta 2018ko Kilometroen atarian, ikastola ez dute bakarrik berritu, handitu ere egin dute, Urretxuko udalak lagapen akordio baten bidez utzi dizkielako Pasiotarrenak ziren lokal berri batzuk. Hartara zerbitzu orokorrak hobetu dituzte, areto nagusia gehitu eta 0-6 eraikina eredu pedagogikoaren mesedera egokitu dute arkitektura. Bi udalen laguntza handia izan da; egoitza Urretxun izanik, espeziala. Auzolanak ere antolatu dituzte: ikasleen bidez hustuketa lanak egiteko; gurasoei eta irakasleei esker gelak betetzeko. Biziki pozik dira.•
Lehenengo fasearen amaiera da.
ARIZMENDI IKASTOLA
UDAKO OBRAK BUKATUTA BOST GUNETAN, ETA BUKATZEAR SANTA TERESAN Jauzi berezia egiteko asmoz diseinatu eta exekutatu dira ikastolan aurtengo udako obrak. Santa Teresako eraikina osorik birmoldatu da, Lehen Hezkuntzan eta Haur Hezkuntzan diseinu propioz eta auzoarekiko lotura kontuan izanda. Arimazubin, bigarren zikloa egokitu da; Gazteluondon eta Almenen, berriz, lehenengo zikloko gelak. Gaztelupen eta Almenen batxilergo berritua eskaintzeko —proiektu bidezko metodologia— espazioak moldatu dira. Olarten, bolumena zabaltzeko obrak egin dira. Azkenik, Almeneko futbol zelaia jarduera eremu bihurtu nahi denez bizpahiru ikasturtetan, aurten aglomeratu asfaltoduna egin da. Arizmendi beti bizirik, mugimenduan!•
Irailaren 30an elkartu dituzte ikasle ohiak eta gertukoak bazkari erraldoi batean non 1.200 lagun elkartu baitira gozatzera.
19
PUBLIERREPORTAJEA
Ongi jatea denon afera da
Hitzarmen batek bildu ditu Seaska eta BERTAKOA enpresa.
Enpresaren ezaugarri ugari adierazten ditu BERTAKOA izenak. Baionan sortua da, eta Iparraldeko haurrentzako zirkuitu laburreko ostalaritza zerbitzua sortzeko xedeari erantzuten dio. Ausolan BERTAKOA da Ipar Euskal Herrian, eta, izenari oles eginez, bertako eta gertuko baserritarrekin lan egiten hasia da. Laborantza Ganbarak aintzat du egitasmoa. Etxepare Lizeoko ikasleak elikatuko ditu, baita inguruko ikastoletako ikasleak ere. Sukaldeak Lizeoko eraikinetan kokatu dira, Seaskarekin izenpetutako hitzarmenari esker. Arduraduna eta hainbat langile ikastoletako gurasoak dira. BERTAKOA-k bere sortzearekin laborarien eta kontsumitzailearen harremana indartu nahi du gertutasunari, kalitateari eta naturaren errespetuari arreta handia eskainiz. Xedea ez da soilik “jaten ematea” baizik eta “apairuak osotasunean prestatzea”, jaten dutenak “kontsumitzaile hutsak” izan ordez “kontsumitzaile eragileak” izan daitezen. Egileak ere bat datoz izaerarekin, ekoizpenak lantzen dituen sukaldari talde sutsua baita. Horrela esan digute arduradunek “Gure nahia da nutrizio kalitate gorena zein zaporetsua ematea, haurrek hala tokiko nola sasoiko ekoizpenak ezagutzea, eta gustukoak izaten ikastea. Menuak proposatuko dizkiegu ikastetxetako arduradunei zeinek, buraso boluntarioz eta hautetsiz osatutako batzordeak, ontzat emango dituen. Hurbiltasuna eta konfiantza sortu nahi ditugu, ongi jatea denon konpromisoa baita”. Lehen egunak igaro dira gogotsu, ikasleak ase, familiak pozik eta Bertakoak ilusioz beterik.
20
Lizeoaren eraikinaren ondoan daude frontoia, barnetegia eta sukaldea, eremu berean.
Puntako sukaldea, gaur egungo baliabidez osatua.
IKASTOLEN ELEANITZ PROIEKTUAK 25 URTE
Ausartak, langileak eta aurrekariak. Zortzi ikastola elkartu ziren lehen promoziorako: Txantxiku, Zangoza, Jakintza, Paz de Ziganda, Ikasbide, Santo Tomas Lizeoa eta Urretxu, astean 4 aldiz, ordu erdiko ingelesezko klaseak ematen. Bigarren promoziorako baziren ikastola gehiago: Haztegi, Axular Lizeoa… eta urte gutxian zabaldu zen egitasmoa ikastolen talde osora.
50.
URTEURRENEKO ospakizunetan ekitaldi berezia antolatu dute txantxikuarrek Eleanitz proiektuaren 25. urteurrena gogoratzeko. Horrelako ospakizuna besterik gabe pasatzen ezin zitekeela iruditzen zitzaigun, izan ere, Eleanitz proiektua ikastolen ikurra izan baita urte askoan! Aipatutako saio horretan, hasiera, garaia, zergatia, helburuak, hizkuntzaren trataera, metodologia, materiala eta beste hainbat arlo landu dituzte, bi mahai ingurutan. Lehen mahai ingurua sortzaileekin egin da; bigarrena, garaiko zuzendariekin eta irakasleekin. Tartean kantuak eta ikasle ohien
“acting out” eta jokoak egin dira. A ze gozamena! Ikastolen Elkarteak bultzatu zuen egitasmoa 1991-1992 ikasturtean. Xabier Garagorri
aholkularia izan zen horren “errudunetako” bat. Horregatik, lehenengo mahai inguruan ondoko pertsona hauek elkartu zituzten: Garagorri bera,
Itziar Elorza, Diana Lindsay, Inma Muñoa eta Kataluniako Jose Maria Artigal. Zein zen helburua? Hirugarren hizkuntzaren ikasketarekin,
ingelesarekin, goiz hastea euskara ikastolako hizkuntza nagusi bihurtuta. Gogoan izan behar dugu orduan 12 urterekin hasten zirela ikasleak ingelesarekin; Eleanitz Proiektuarekin, ordea, lau urterekin. Salto handia zen hori, beldurrak eragiten zituena, baina laster frogatu zen hizkuntzak ez direla lehendabizi ikasten eta gero erabiltzen; erabileraren poderioz ikasten direla. •
IKASTOLEN ELKARTEA
EKI ebaluazio osatuaren inplementazioa
aldizkaria.ikastola.eus @ikastola_aldizk
E
BALUAZIORAKO IRIZPIDEAK markatu ditu Ikastolen Elkarteak EKI prozesu osoan zehar landu ahal izateko; ebaluaketarako planteamendu osoa da non arloak zein prozedura metadisziplinarrak neurtuko diren. Batetik, zertifikatzaile aldetik; baina batez ere, orain, hezitzaile aldetik, ikasteko ebaluatu behar baita. Egoeren bankua osatu nahi da, ereduak, irakasle oro kapazitatzeko dosierrak egiten. Urrian Alexia tresna ebaluazio sistemara ere egokitu da. Berrikuntza ere LH-6mailara iritsi da, bi etapak LH eta DBH batera landuko baitira. “Ebaluazioa puntu klabea da, ikastolek hezkuntza aldatzen ari garenaren seinale” esan digu Manu Aurrekoetxeak EKI proiektuaren zuzendariak.•
DBH 1eta 2rako hiru saio antolatu dira egunotan Gipuzkoan, Bizkaian eta Nafarroan. 14 ikastolako talde bat osatu da inplementazioa gelan sartzeko, era ireki batean. Ohi den bezala, jarraipena irakasleekin zein koordinatzaile pedagogikoekin kontrastatuko da.
22
IKASTOLA 225
TOPAKETAK 2 edo 3 eguneko barnetegia. Bi ikastola elkartuko dira Maulen eta aisialdiko dinamiken bidez, elkar ezagutza sustatuko da.
ESKIA/SURFA/ZUHATZA 2 edo 3 eguneko egonaldia. • Eski alpinoa Aretteko eski estazioan • Ipar Eskia Belaguako eski zentroan. • Surfa Zarautzen. • Ur egonaldiak Zuhatzako uhartean.
EUSKARAREN MURGILTZE ASTEA Euskararen motibazioan eta erabileran eragiteko saioak. 5 eguneko programa, gelako ordutegian.
AISIALDIKO ESKAINTZA 2017-2018
www.aisialdia.eus 943 369 637
EUSKAL JOKO ETA JOLASAK Guraso erdaldunei euskaraz jolasteko tresnak eskainiko dizkie ikastaro honek. Bestetik, guraso euskaldunek beraien haurtzaroko jolasak euskaraz ikasteko aukera izango dute.
HATZ 10 MEKANOGRAFIA IKASTAROA Ikastolen Elkarteak garatutako Hatz10 aplikazioa erabiliz, aisialdiko hezitzaileek bideratuko duten mekanografia ikastaroa.
PROGRAMAZIOA ETA ROBOTIKA Blokekako programazioaren oinarriak ikasiz, bideo-jolasak garatu eta Robot pertsonalizatuak programatuko dira.
AISIOLA BEGIRALE ESKOLA Eremu ez-formalean lanean aritzeko eskatzen den titulazioa eskuratzen da ikastaro honetan. Gaitasun Profesionala, Lanbidek ematen duena SSCB0209 kodearekin. Familia profesionala: Gizartea eta Kultura zerbitzuak.