Iks226 w

Page 1

Ikasgelak ere eraldatzen ariak z lt a ta e k a io z a Esp


Elkartasun besarkada handi bat

B

OST LANT TALDE OSATU DITU EUSKO JAURLARITZAK, HEZKUNTZA ITUNA MAMITZEKO: bizikidetzaren lan taldea, hizkuntzena, hezkuntza modernizatzeko lan taldea, ikastetxeen autonomiarena eta ebaluazioarena.

Egin berri da Elkartasun Ikastolen urteko Batzar Nagusia. Ia 800.000 euro banatu dira behar handiena duten bederatzi ikastolen artean. Laguntza horrekin aurrera egin ahal izango dute euren eskaintzan, eta sendotu ahal izango dute euren hezkuntza proiektua; Ikastola Eredua garatzen jarraitu ahal izango dute, hezkuntza eraldatzeko egitasmoa burutu ahal izango dute.

Cristina Uriarte sailburuak egitasmoa aurkeztu zuen unean bertan, Ikastolen Elkarteak adierazi zuen lan talde horiei gutxienez beste bi falta zitzaizkiela, publikotasuna definitzekoa eta finantziazioarena. Baina ituna lortzeko bidean eta horren ostean etor daitekeen hezkuntza lege berri bat lortzeko bidean, ikastolek prestutasun osoa erakutsi zuten prozesuan parte hartzeko.

Kooperatiba izatearen balio handietakoa da elkartasunarena, ikastolen gizarte ekintza eta gizarte ekarpena balioan jartzen ditu eta. Era berean, egindako ekarpenaren bidez, beren hezkuntza proiektuak aurrera ateratzeko premian diren edo egon diren ikastolei ezinbesteko laguntza eman diete ikastolek.

03

EAE-RAKO HEZKUNTZA LEGEA

04

ERREPORTAJEA ERALDAKETA, IKASGELAN

Hastapenean, hiru hilabeteko epea aurreikusten da lan-talde horiek, nork bere eremuan, Hezkuntza Sailari lehen dokumentua aurkez diezaioten. Dokumentu horretan, taldeko kideen artean adostasuna lortu duten puntuak jasoko dira. Lan hori jaso ondoren, Hezkuntza Sailak berriro dei egingo die gizarte eta hezkuntza eragileei, dokumentu horien edukiaren berri emateko.

•

Lan taldeak martxan, hezkuntza ituna mamitzeko.

ESPAZIOAK ETA ALTZARIAK, PEDAGOGIAREN ZERBITZURA 09

KOMIKIGINTZA

10

ELKARTASUN IKASTOLAK

Santa Familia’, Xabiroiren hamargarren uzta Ikastolen ia 800.000 euro banatu dituzte behar handiena dutenen artean

12

BERTSOLARITZA

14

JOKO ETA JOLASAK

16

IKASTOLAK BANAKA

Gabon hauetan, jolastea oparitu!

aldizkaria.ikastola.eus @ikastola_aldizk

IKASTOLA 226 / 2017ko ABENDUA EUSKAL HERRIKO KASTOLAK

IKASTOLA 226

2018ko Eskolarteko Bertso Txapelketa ari da forma hartzen

Aurkezpen horren ondoren, Hezkuntza sailak eragile guztiei eskatuko die egoki deritzoten ekarpenak egin ditzatela. Parte hartuko duten eragile guztiek izango dute, beraz, aurkezturiko dokumentuak aberasteko aukera, helburua zein den kontuan harturik: guztion artean jarrera bateratua aurkitzea, akordio zabal bat sustatzea ahalbidetuko duena. Ekarpen hauek, Hezkuntza Sailak aztertu ondoren, hasierako testua hobetzeko balioko dute. Hortik aterako den dokumentua Eskola Kontseilura bidaliko da, prozesuari jarraipena eman diezaion. Eskola Kontseiluak egoki deritzon jarduerak burutuko ditu jaso duen dokumentua aztertu eta aberasteko, bidezko ikusten dituen ekarpen edota zehaztapenen bidez. Kontseilu horretan ikastolek ez daukate ordezkaririk. Eskola Kontseiluak Hezkuntza Sailari bidaliko dio bere dokumentu-proposamena. Testu hau Gobernu Kontseilura igorriko da, hura jakinaren gainean jartzeko. Eusko Jaurlaritzak ondoren, Eusko Legebiltzarrera igorriko du Hez-


EAERAKO HEZKUNTZA LEGEA

Lan taldeak martxan, hezkuntza ituna mamitzeko Lehen bilerak egin dituzte; ikastoletako ordezkariak bost lan taldeetatik hirutan ari dira parte hartzen HEZKUNTZA LEGE BERRI BAT EGITEA DA HELBURU NAGUSIA, ETA BIDE HORRETAN, HEZKUNTZA ITUN BAT ADOSTEA LEHEN GELTOKIA. Horretara iristeko, bost gai nagusi jorratzeko lan talde bana osatu dira, eta lanean dihardute dagoeneko. Lan taldeen fase hau urte bukaera aldera amaitzea espero da.

kuntzaren aldeko Akordioa jasotzen duen dokumentua, legebiltzar-taldeek aztertu eta eztabaidatu dezaten. Prozesu gorabeheratsua izatea espero da. Dagoeneko zenbait eragilek aurkakotasuna adierazi dute, eta deituak izan diren arren, uko egin diote lan taldeetan parte hartzeari. Zenbaiten aburuz, ez dago hezkuntza itun eta lege berri baten beharrik, eta eztabaida guztia etorkinen integraziora mugatu izan dute orain arte. Ikastolen iritziz, ordea, bada garaia hezkuntza sistema osatzen duten sare guztiak bilduko dituen lege bat egiteko, egungoak ikasleen erdiak biltzen dituen sarea, sare publikoa, babesten baitu soilik, eta ikastolak hortik kanpo baitaude. Lege bat aldarrikatzen dute ikastolek, sistema osoa hartuko duena, publikotasun partekatu bat izango duena, hezkuntza zerbitzu publikotik abiatuta, euskaran ardazturiko eleaniztasuna ziurtatuko duena, euskal curriculuma ardatz hartuta, eta Hezkuntza Sistema Propio baten bidean oinarriak jarriko dituena. Euskal hezkuntza etorkizunari erantzuteko gai izango den lege bat, finean.•

Hezkuntza Sailaren eta hezkuntza eragileen arteko lehen bilera, iragan irailekoa. Orduan aurkeztu zuten hezkuntza itunerako plangintza eta kronograma.

3


ERALDAKETA IKASGELAN

E

SPAZIOA “hirugarren irakaslea” da. Argi dauka hori Aitor Axpek. Familia litzateke lehenbizikoa; irakasleak beraiek bigarrena. Baina espazioak ere betetzen du irakasle papera: “Espazioak moldatzen ditugu, baina espazioak itzultzen digu gure izaeraren garapena. Gela karratu txiki batean mahai baten aurrean, geldi, sei-zazpi ordu egoteak ematen digun mezua da geldi egon behar dela; kalean ere jarrera hori hartzera bultzatzen gaitu, azken finean. Aldiz, espazio zabalak baldin baditugu, eta batera eta bestera mugitu ahal badugu horrek ere baldintzatzen digu gure izaera. Azken batean, ikasle garaian, bizitzaren heren bat egiten da ikastola batean”. Espazioak eraldatzen ari dira ikastolak, baina espazioak eraldatzen, pedagogiaren zerbitzura jartzeko. Ikastolen Elkarteko arkitektura aholkulariak espazio guztiak transformatzera dei egiten du: “Gela bakarrik ez, espazio komunak eta kanpo espazioak ere didaktikarako erabili behar dira. Eta, zergatik ez?, baita ingurunea eta herria bera ere”. Denbora da ikastolak metodologia pasibotik —non irakaslearen hierarkian oinarrituta ikasleak jakintzaren hartzaile huts ziren— metodologia aktiboetara igarotzen hasi zirela. Ikasleak gaur egun parte aktibo bilakatu dira, ‘zuk zeuk sortu’ filosofiari jarraituz. Metodologia aktiboetan hiru nagusitzen ari dira; txokokakoa, kooperatiboa eta proiektuetan oinarritutakoa. Baina, maiz, hiruen arteko konbinazioak ere ematen dira. Horregatik, pedagogiara egokitutako espazioak sortzeaz gainera, espazio horiek moldagarriak izatea ere garrantzitsua da Txokokako metodologiak ikasle bakoitzaren erritmo biologikoari erantzutea bilatzen du, bakoitzak bere erritmora ikasteko. “Txoko desberdinak daude, eta ikaslea, bere erritmoaren arabera, batean edo bestean arituko da, ongien dagokionean”. Metodologia kooperatiboak, berriz, taldekako lana lehenesten du. “Espazioen aldetik, bermatu behar da lau-bost ikaslez osatutako taldeak bakoitza bestearengandik ahalik eta urrunen egotea, elkarri traba ez egiteko. Era berean, irakasleak behaketa eta 4

IKASTOLA 226


Espazioak eta altzariak, pedagogiaren zerbitzura Pedagogia aktiboa hautatu dute ikastolek, eta horrek eraldaketak ekarri ditu eraikinetan

FUNTZIONALITATEAZ GAIN, ESPAZIO BEREAN ESPAZIO DESBERDINAK SORTZEA, aniztasunari erantzutea eta ikasteko motibagarri izatea bilatzen dute euren eraikinetan espazioak eraldatu eta altzari berriez hornitu dituzten ikastolek. Gaia jorratzeko hainbat gako azaldu dizkigu Aitor Axpek. Bera da ikastoletako espazioak eraldatzeko Ikastolen Elkartearen aholkularia.

aholkularitza lanak egiteko batetik bestera mugitu ahal izatea ere bermatu behar da”. Proiektuetan oinarritutakoak lanketa kooperatiboa nahiz indibiduala proposatzen du. “Erronka bati erantzun behar diote ikasleek, bakarka edo taldeka, edo batzuetan bakarka eta besteetan taldeka; baina irakaslearen edo adituren baten parte-hartzea ere eskatzen da batzuetan. Beraz, metodologia honetan, nahiz besteetan, espazioak eta altzariak moldagarriak izan behar dira antolaketaren aldetik”. Espazioak antolatzeko orduan, David Thornburgen hezkuntza filosofiaren irizpideak aipatzen ditu Aitor Axpek: “Thornburgek lau espazio, lau kokagune bereizten ditu: sumendia edo sutondoa, aska edo edanlekua, kobazuloa eta bizitza”. Sumendi edo sutondoa gela arrunt bat litzateke, ohiko egitura duena; “hierarkia batekin, irakaslea goian eta ikasleak entzule pasibo edo ia pasibo direna”. Aska edo edanlekua, aldiz, guztiz desberdina litzateke: “leku lasaiago edo erlaxatuago bat; izan liteke harmaila bat edo butaka batzuk, edo borobilean eserita… Irakasleak rol hierarkikoa galtzen du, denek dute estatus bera, gai bat planteatzen da eta hura jorratu eta eztabaidatzen da”. Kobazuloa, berriz, lan indibidualerako erabiltzen da: “espazio horretan nork berak bere buruarekin

Aitor Axpe, Ikastolen Elkarteko arkitekto-aholkularia.

aldizkaria.ikastola.eus @ikastola_aldizk

5


ERALDAKETA IKASGELAN

lan egiten du, lanerako lasaitasuna behar denerako”. Azkenik bizitza litzateke ikastea albo batera utzi eta aisialdirako edo lasaitzeko espazio bat. Axpek dio espazio horiek guztiak erabilgarri direla, eta, tamainaren eta ikasle kopuruaren arabera, gela batean ongi zehaztuta egon daitezkeela edo unean unean moldatu daitezkeela. Espazioak ahalik eta zabalenak sortzea proposatzen du, beraz: “Arkitektura aldetik espazioa zenbait eta za-

balagoa izan lasaiagoa da, eta zenbat eta itxiagoa, berriz, giroa tenkatuagoa izango da. Helburua, beraz, ahalik eta espazio zabalenak egitea litzateke”, diosku Axpek. “Eta ezingo balitz, gutxienez izan dadila ahalik eta mugikorrena, eta gardena, beirazko hormekin egina, edota espazioak gortinak erabiliz itxi, gero, berriro, ireki ahal izateko. Eta espazio horietarako altzariak zenbat eta mugikorrago edo moldagarriago izan, are eta hobe”. Espazioak moldatu “une batean sumendi gisa ko-

katzeko, hurrena aska gisa edo lanketa kooperatiborako edo indibidualerako baliagarria, eta une baten kobarena. Edota une batean altzariak bildu eta bizitzarako gune bilakatu ahal izateko”. Horretaz aparte, gela girotzea ere proposatzen du. “Arkitekturarekin baino dekorazioarekin lotura gehiago izan dezake honek, baina baliagarria da. Esaterako, unibertsoa ikasten ari bagara, gelan unibertsoko argazkiak jar daitezke, edo planeten maketak es-

aldizkaria.ikastola.eus @ikastola_aldizk

TXOKOKOKA. Txokokako planteamenduarekin, ikasle bakoitzak hautatzen du zein espaziotan ibili. Dena ez denez ikastea, barruak askatzeko txokoak ere aurreikusten ditu espazioen antolaketa berriak.

ESPAZIO KOMUNAK. Gelatik kanpoko espazioek ere balio didaktikoa badutelako, espazio komunetan ikasi eta elkarrekin bizi daitezkeelako adin desberdinetako ikasleak elkarrekin, edota gurasoekin.

6

IKASTOLA 226


kegi. Udazkena dela? Orbela erabil dezakegu dekoratzeko, edota usain batzuk eraman… Musika ere lagungarri izan daiteke. Zentzumen guztiak erabil daitezke ikasteko”. Arkitekto izateaz gain, irakasle ere bada Axpe, eta horregatik gonbidatzen ditu irakasle eta ikasleak espazioa eraldatu ostean, espazio horiei ahalik eta zuku gehien ateratzera. “Ikasle bakoitzak bere espazioa dauka gusturago ikasteko. Ikastolek espazio horiek eskaini ahal izatea oso ondo dago. Baina ez dugu ahaztu behar espazioen eraldaketak helburu bati erantzuten diola: ikasleen hobekuntzari ikaste prozesuan. Beraz, espazio horiek sortuta, haiei ahalik eta etekin handiena atera behar zaie”.•

GIRO DESBERDINAK. Ikaste prozesuak giro desberdinak eskatzen dituelako: berdinen arteko giroa (aska edo edanlekua), irakaslearen hierarkia behar denekoa (sumendia), edota nork bere lanean jarduteko isolamendua behar denekoa (kobazuloa).

ESPAZIO ZABALAK. Lanketa kooperatiborako edota proiektuka lan egiteko taldekatzeak ahalbidetzen dituzten espazioak, ahalik eta zabalenak, baita bakarka lan egin behar denerako ere; ikasleek euren espazioa izan dezaten albokoen lana eragotzi gabe eta irakasleak talde batetik bestera edota ikasle batetik bestera joateko, trabarik egin gabe.

7


ERALDAKETA IKASGELAN

aldizkaria.ikastola.eus @ikastola_aldizk

MOLDAGARRITASUNA. Espazioak ahalik eta moldagarrienak izatea gakoa da leku berean giro desberdinak sortzeko. Altzariak mugi errazak izateak ere asko laguntzen du espazioak transformatzeko orduan. Teknologia berriak erabiltzeko egokituta edukitzea, edota lurrean etzanda ibiltzeko zoru gozoak edukitzea edota alfonbrak eta beste erabiltzea…

TRANSFORMANDO LOS ESPACIOS, EN SERVICIO DE LA PEDAGOGÍA Además de la funcionalidad, las ikastolas que han transformado sus espacios y han adquirido nuevo mobiliario, han buscado crear espacios diferentes en un mismo espacio, dar una respuesta a la diversidad y motivar y reavivar, mediante esa transformación, el deseo de aprender en los alumnos. Aitor Axpe nos ha ofrecido varias claves para entender esta transformación. Él es el asesor de Ikastolen Elkartea, y trabaja con las ikastolas que han comenzado a transformar sus espacios para ponerlos al servicio de la pedagogía. AMÉNAGEMENT DES ESPACES AU SERVICE DE LA PÉDAGOGIE Au-delà d'une simple question de fonctionnalité, les ikastola ayant réaménagé leurs espaces et acquis du nouveau mobilier ont cherché à créer différents espaces à l'intérieur d'un seul, à apporter une réponse à la diversité et à raviver, via ce réaménagement, l'envie d'apprendre chez l'élève. Aitor Axpe, conseiller de Ikastolen Elkartea et qui travaille avec les ikastola qui réaménagent leurs espaces, nous donne les clefs de cette transformation au service de la pédagogie.

8

IKASTOLA 226


KOMIKIGINTZA

Santa Familia’, Xabiroiren hamargarren uzta

aldizkaria.ikastola.eus

HIRUKO FAMILIA BATEN GORABEHERAK KONTATZEN DITU EIDER RODRIGUEZEN ETA JULEN RIBASEN ALBUMAK. Ikastolen Elkartearen baitan duela hamabi urte sorturiko Xabiroi komiki aldizkariak argitaratu duen hamargarren bilduma da Santa Familia. Eider Rodriguez idazleak eta Julen Ribas marrazkilariak elkarlanean egindako lana da, eta Xabiroi aldizkariaren azken zenbakietan atalka argitaratutako seriearen bilduma.

“F

AMILIA DA EMANDA DATORREN GAUZA BAKARRA. Ez lagunak, ez bizimodua, ez ingurua, familia baizik. Norak, ordea, arau horri ihes egingo dio. Sekretu bat gordetzen du. Bere sekretua. Baina hura kontatzeko ordua iritsi da, eta sakratua den instituzioa eztanda egiteko zorian dago. Jakina da, ordea, iraultza txikiak behar izaten direla gauzak bere onera ekartzeko”. Horixe Santa Familia komiki albumaren sinposia. Donostiako Komikigunean egin zen albumaren aurkezpena, eta bertan izan ziren bi egileak, Xabiroi komiki aldizkariaren zuzendari Dani Fano eta Ikastolen Elkarteko lehendakari Koldo Tellitu. Familia instituzio modu bat da, estatu bat dela ere esan daiteke, Eider Rodriguezen arabera. Harrobi bat bezala ikusten du, eta gogoa zuen, instituzio hori arakatzeko, pikotxarekin jotzeko, ikusteko zer atera zitekeen handik. Horrek joko handia eman die egileei gauzak desegiteko, gauza dibertigarri bat egiteko, eta era berean, familia harremanetan sakondu nahi izateko. Hiru senidez osaturiko familia da protagonista: Sorkunde ama eta Teodoro aita, eta Nora alaba.

Maskota bat ere badago, txakur bat-edo, sartu-irtenean dabilena. Euskal Herrian dago kokatuta. Sorkunde bertan jaiotakoa da, lanbidez dietista da eta aisialdian katixima ematen die haurrei. Teodoro Gineakoa da jatorriz, gazte gaztetan Euskal Herrira etorria, elektrizista lanbidez, baina ingeniari izatea amesten du. Nora da alaba bakarra, nerabea da , igeri egiten du eta dago bizitzarekin zer egin zer ez egin erabaki behar den garai horretan harrapatuta. Historia honek bi ardatz ditu, Rordriguezek azaldu zuenez:

adoleszentzia, batetik, eta gurasotasuna bestetik. Santa familia honek sekretu bat gordetzen du eta Norak gorde izan du orain arte, baina nazkanazka eginda halako batean aita eta amari kontatzea erabaki du. “Orduan dena lehertzen da, eta ordura arte itxuraz egonkor eta banaezin zen familia hori hankaz goratu egingo da eta ipurdi bistan geratuko da. Familiak bere burua berrasmatu beharko du. Hirutasun saindua apurtu egingo da eta beste norbait izan beharko du, askotan hiruki horren mugatik atera ezinda, baina berri bat sortu”.

“Ez pentsa larritasunez idatzitako istorioa dela”, ohartarazi zuen, dena den, Rodriguezek; “ez dauka dramarik, eta ustez umorez egin diogu aurre familia den harrobi horretan pikotxa sartu eta arakatzeari”. Lan hau aurrera ateratzeko Julen Ribasekin izaniko elkarlana ere azpimarratu nahi izan zuen Rodriguezek: “Normalean bakarrik eta bakardadean lan egiten dugu idazleok, eta alde horretatik oso esperientzia aberasgarria izan da bi lagun alai eta argitsu hauekin [Ribas eta Dani Fano] lan egitea”.•

9


ELKARTASUN IKASTOLEN BATZAR NAGUSIA

Ikastolen elkartasun besarkada 800.000

Xede bakar bat zuten batzartutako kooperatibistek: premiarik handiena duten ikastolei laguntzea. Ia 800.000 euro banatu zituzten eskaera egin zuten ikastolen artean. Berriro ere agerian geratu zen kooperatiben balio nagusietakoa: gizarte ekintzarena.

K

OOPERATIBEN BALIO NAGUSIETAKOA DA GIZARTE EKIMENA, GIZARTE EKARPENA. Ezaugarri hori ikastoletan txertaturik dago barreneraino, eta halaxe jarri zen agerian azaroaren 30ean, Orion, Elkartasun Ikastolak Europar Kooperatiba Elkarteak egin zuen Batzar Nagusian. Ikastolen Elkartea osatzen duten ikastola guztiek Elkartasun Ikastolei egindako ekarpen ekonomikoa beharrik handiena duten ikastolen artean banatu zuten, beste behin ere. 1990.eko hamarkadan Elkartasun Kutxa sortu zuten xede horretarako; hamarkada honetan Europar Kooperatiba bilakatu zen, Elkartasun Ikastolak izena hartuz. Ikastolen Elkartea osatzen duten ikastola guztiek osatzen dute, baita ere, Elkartasun Ikastolak. Aurten 835.162 euro jarri dituzte ikastolek, eta azaroko Batzar Nagusian 770.752 euro banatu zituzten zortzi ikastola eta Kanboko Ikastolen Etxearen artean. Hauek dira gainontzeko ikastola guztien elkartasun ekonomikoa jaso duten ikastolak: Baionako Bernat Etxepare Lizeoa, Angeluko Ikastola, Tuterako Argia ikastola, Lodosako Ibaialde ikastola, Bastidako ikastola, Bilboko Harrobia ikastola, Etxebarria ikastola (likidapenerako) eta TrebiĂąuko Argantzon ikastola. 65.000 euro inguru geratu ziren banatu gabe, baina Beasaingo ikastolaren kasua aztergai geratu da. Izan ere, bi gela kontzerturik gabe dauzka ikastola txiki honek, eta hori dela-eta litekeena da diru premia izatea. Hurrengo

10

ELKARTASUN IKASTOLAK

2018. URTERAKO LAGUNTZAK

IKASTOL A M

M

HERRIA

L AGUNTZA

Bernat Etxepare Lizeoa Angeluko ikastola Ikastolen Etxea Argia ikastola Ibaialde ikastola Bastida ikastola Harrobia ikastola Etxebarri ikastola Argantzon ikastola Beasaingo ikastola

Baiona Angelu Kanbo Tutera Lodosa Bastida Bilbo Etxebarri Argantzun Beasain

150.000 20.000 46.272 93.000 103.000 23.000 123.000 92.000 90.480 zehazteke

G UZTIRA IKASTOLEN EKARPENAK

M

770. 752 835.162

IKASTOLA 216


aldizkaria.ikastola.eus @ikastola_aldizk

Elkartasun Ikastolen batzorde teknikoa: (Ezkerretik eskuinera) Martin Etxeberria, Urko Rodriguez, Jose Luis Sukia, Zaloa Aldatz, Patxi Olabarria, Gaizka Arrizabalaga, Aimara Arostegi, Miriam Zuazola eta Idurre Maortuak osatzen dute batzorde teknikoa. Talde honek prestatzen du Batzar Nagusirako txostena.

hilabeteetan aztertuko da egoera, eta behar izanez gero Artezkaritza Kontseiluak hartuko du Beasaingo ikastola laguntzeko erabakia. Ikastola guztiek premiarik handiena duten ikastolentzat egiten duten ekarpenaren balioa agerian geratu zen laguntza hori jasotzen ari diren ikastoletako ordezkarien testigantzekin Batzar Nagusian proiektatu zen erreportaje batean. “Elkartasun Kutxa, guretzat dena da, bizirautea”, zioen, esaterako, Ibaialde

ikastolako lehendakari Laura Mikelezek. Eraikinaren hipotekari eta inguruko herrietako haurrentzako garraio zerbitzuari aurre egiteko erabiltzen dute laguntza. Harrobia ikastolako ordezkari Juan Carlos Gomezentzat, berriz, “elkartasunerako lanabes indartsua” da Elkartasun Ikastolen ekarpena. Harrobia bideragarritasun ekonomikoa bermatzeko erabiltzen ari da laguntza. “Elkartasunean oinarritutako eraikuntza

EROSKI ARRASATE Musakola auzoa / 20500 ARRASATE-MONDRAGON

943 711 030

nazionalerako ezinbesteko tresna” dela, azaldu zuen Bernat Etxepare Lizeoko zuzendari Iban Thikoipek. Elkartasun Ikastolen ekarpena Baionan ireki berri duten eraikinaren kostuei aurre egiteko erabiltzen ari dira. “Elkartasun besarkada handi bat da”, berriz, Argantzon ikastolako zuzendari Ekaitz Lotinaren hitzetan. Jasotzen ari diren laguntza irakasleei ordaindu ahal izateko erabiltzen dute bereziki Trebiñuko ikastolan.•

EROSKI GARBERA / Garbera Merkatal zentroa Altza auzoa / 20015 DONOSTIA

943 394 875

11


BERTSOLARITZA aldizkaria.ikastola.eus @ikastola_aldizk

2018ko Eskolarteko Bertso Txapelketa ari da forma hartzen

MARTXOAN HASIKO DU IBILBIDEA 2018KO ESKOLARTEKO BERTSO TXAPELKETAK. Hura prestatzeko lanean dihardute Ikastolen Elkarteak eta Bertsozale Elkarteak. Azken ekitaldietan berrikuntza ugari sartu dituzte, eta txapelketa bainoago bertsoaz gozatzeko gune dira lurraldeetako txapelketak eta Euskal Herri mailakoak.

E

USKAL HERRIKO TXAPELKETA NAGUSIKO FINALA IRISTEN ARI DEN HONETAN, FORMA HARTZEN ARI DA HELDU DEN URTEKO ESKOLARTEKO BERTSO TXAPELKETA. Ikastolen Elkarteak eta Bertsozale Elkarteak elkarlanean antolatzen dute duela ekitaldi batzuetatik hona. Aurten, erreleboa eman da Ikastolen Elkartean. Orain arte Mikel Mendizabal eta Juanjo Respaldiza arduratzen ziren Gipuzkoako eta Bizkaiko eskolartekoak antolatzeaz, Euskal Herrikoarekin batera. Orain, Mendizabal erretreta hartzear dela, Juanjo Respaldizak hartu ditu bere gain egiteko horiek denak.

Betiko ikastolan, Kurutziaga ikastolan eta Txintxirri ikastolan, besteak beste. Biekin egon da IKASTOLA ALDIZKARIA, hurrengo Eskolartekoaz mintzatzeko. Eskolarteko Txapelketaren helburuak, sorreratik, 1981etik,

gaztetxoei jendaurrean batbatean jarduteko aukera ematea eta adin horretako haur eta gaztetxoak entzulearen aulkitik zaletzea izan da. Bertsoaren bidez ikastoletan euskara eta euskal kultura sustatzea izan zen ekimen honen sorrerako sena.

2014an Euskal Herriko bertsoeskolekin Eskolartekoari buruzko gogoeta bideratu zuten Ikastolen Elkarteak eta Bertsozale Elkarteak, eta elkarrekin egindako prozesu horretan finkatu ziren egun Eskolartekoak dituen oinarri nagusiak.

Mendizabalek 1982an hasitako ibilbideari emango dio amaiera. Respaldizak, ardura berriekin, duela ia hogei urte hasitakoari jarraipena emango dio. Eskolartekoaz gain, Respaldizak bertso eskolak ere ematen ditu

12

IKASTOLA 226


• Haur eta gazteei, euren neurriko saioak eskaintzea, rol anitzetan aritzeko bide ematea, adinkideekin harremanak egitea eta bertsolariekin zuzeneko harremana izatea. • Bertso-eskolatan, bertsotan egiteko motibazioa piztea, rol ezberdinak lantzeko bide ematea, saioen antolakuntzan trebatzeko aukera bat izatea, beste bertsoeskolekin harremanak egitea, eta talde lana zein bakarkakoa uztartzea eta biei balioa.

• Inguruan (adinkideengan, gurasoengan, ikastolan, herrian), adinkideak ekimen hauetara erakartzea eta zaletzea, herriko bertso-eskola ezagutzera ematea eta herrian bertso ekimenak sustatzea. Eskolartekoaren formatuak aldaketa ugari izan ditu bere bilakaeran. Gaur egun, bat-bateko saioak 15-18 urte bitarteko ikasleek egiten dituzte, eta gazteagoak, berriz, bertsopaperetan lehiatzen dira eta saio didaktikoak izaten dituzte.•

Saioak, goizetan 2018ko ekitaldiko berrikuntza nagusia, bertsopaper lehiaketa goizeko saio bihurtzea izango da, eskola orduetan egingo dena. Saio didaktikoak ere egingo dira, azken ekitaldietan bezala, epaimahaiak bertso onenak zein izan diren ebatzi bitartean. Gipuzkoan zortzi saio izango dira, martxoaren 6tik 16ra bitartean. Gipuzkoako batbateko finala eta bertso paperena, Lasturko barnetegian jokatuko dira, Aste Santuaren bueltan. Bizkaiko txapelketa, berriz, maiatzean jokatuko da, eta aurreko asteetan izango dira kanporaketak. Bertsozale elkarteak antolatuko ditu, berriz, Arabako, Nafarroako eta Iparraldeko txapelketak. Euskal Herriko eskolartekoa, azkenik, ekainean jokatuko da, iaz bezala, Saran, eta herrialde guztietako txapelketak amaitu ostean.

13


JOKO ETA JOLASAK

Gabon hauetan, jolastea Uzta batzera, Argitxo panpina, Hatz10 oparitu! eta Kontalari, Ikastolen Elkartearen bermearekin

JOSTAILU ETA JOLAS UGARI DAUDE OPARITZEKO, BAINA JOLASTEA DA OPARIRIK EDERRENA, ETA JOLASTUZ IKASTEA DA SARIRIK HANDIENA. Ikastolen Elkarteak lau eskaintza ditu Gabon hauetarako, gure seme-alabek jolas, ikas eta disfruta dezaten. UZTA BILTZERA DA LEHENBIZIKOA; mahai jolas honen bitartez, baratzegintzaz, sasoiko uztaz eta elikaduraz jakintza aberasteko. Argitxo panpinarekin jolasteko aukera ere izango dute, eta ipuinak egiteko eta mekanografian trebatzeko aplikazioekin dibertitu eta ikasi egingo dute.

UZTA BATZERA! (6+) Etxe ondoan edo herri-gunetik oso hurbil familiaren kontsumorako baratze txikiak, ortuak izatea ohikoa izan da gure herrietan, gure kulturan. • Jolas kooperatibo honen bidez nekazari girora hurbilduz, eta ohitura horren transmisioa bermatu nahian, baratzean urtaro bakoitzean zer erein eta zer landatzen den ezagutuko dugu, eta baratzea zaintzeko egin behar diren lanetan murgilduko gara. Gure neska-mutilek baserriko nahiz hiriko baratzeko oinarrizko egutegia ezagut dezaten nahi dugu. • Jolasaren helburua da hiru baserritarren artean, kooperazioan, ahalik eta uzta gehien jasotzea. Baratzeko lanak ere egin beharko dituzte bide naturalak erabiliz, gainera! Eta naturaren egoerei eta basurdeari aurre egin! Ez da lan erraza! • Uzta batu baino lehen basurdeak bere 24 zatiko puzzlea osatzen badu, baserritarrek galdu dute jolasa! URREZKO BASERRITARRA Urrezko baserritarraren titulua lortzeko ortuarien eta fruituen artean 20 eskuratu behar dira, eta lurraren zaintzarekin lotutako 5 lan egin, guztien artean. ZILARREZKO BASERRITARRA Zilarrezko baserritarraren titulua eskuratzeko ortuarien eta fruituen artean 13 eskuratu behar dira, eta lurraren zaintzarekin lotutako 3 lan egin, guztien artean. • Jolasteko arau zehatzak, kaxa barruan. • ZURE ESKU DAGO JOLASTEKO ERA BERRIAK SORTZEA!

14

IKASTOLA 226


HATZ10 Mekanografia ikasteko Ikastolen Elkarteak garatu duen web aplikazio bat da Hatz10. Zortzi urtetik aurrerako ikasleentzat prestatua dago, eta ikastea dibertigarriago izateko, ariketak joko modura proposatzen dira. Bi prozesu nagusi bereizten dira, ikastea eta trebatzea. Aplikazioaren webgunea:

www.hatz10.eus

aldizkaria.ikastola.eus @ikastola_aldizk

ARGITXO panpina

KONTALARI Ipuin pertsonalizatuak sortzeko webgunea da. Ikastolen elkarteak sorturiko zenbait ipuin txantiloi modura erabil daitezke eta pertsonaien izenak aldatu. Gainera, norberak bere argazkia igo dezake pertsonaia batzuen aurpegiak aldatzeko. • Orriz orri, (argazki album digital baten modura), fondoko irudiak, objektuak, pertsonaiak eta testuak gehitu edo editatzeko aukera ematen du. • Ipuina osatzean, inprentara bidali eta etxean jasotzeko aukera ere ematen du. • Kontalariren webgunea:

www.kontalari.eus

15


IKASTOLAK ASSA IKASTOLA

NASATIK ETORRITA, JOSU FEIJOO EUSKAL ASTRONAUTA IKASTOLAN Hitzaldia ematera etorri da ikastolara. Big Bangaren teoriarekin egin du sarrera, horri esker unibertsoan eta Esne Bidean gertatutako garapenak ulertzen laguntzeko; ondoren, bere lanbidera hurbildu da, astronauta baita bera. Bi urte barru Nazioarteko Espazio-Ontzira joateko aukera izango duela pentsatzen du. Ikasleek galderez josi dute gure gonbidatua: Zer jaten duzu? Komunean nola moldatzen zara?… Eta noizbait kanpora atera zara espazio-ontzitik? Berak ezetz esan du; oso arriskutsua omen da hori egitea dagoen erradiazioarengatik, minbizia izateko arrisku handia baitute.• Josuk, azterketa oso zailak gainditu ondoren, NASAn egiten du lan, bera bezalako beste 500 astronautarekin batera. Bere lanarekin maiteminduta dagoelako, gasteiztarra izan arren, Miamin bizi da.

Erabilpen anitzeko gela bat erabat berritu da harremanetarako eta jarduteko; jarduera anitzak zein malguak eskainiko dira. Helburua espazioak jardunen izaerara moldatzea da, eginbeharra erraztuz, girotuz eta atseginagoa eginez.

ELGOIBAR IKASTOLA

“PAUSOZ PAUSO” ARI GARA ERALDAKETA PEDAGOGIKORANTZ Hausnarketa Estrategikoak ekarri du Plan Estrategiko berria eta osatua, datozen lau urteotan garatzeko, baita espazioen eraberritzea ere, lehenak HHn, gure printzipio eta helburuak ahalbidetzeko. Kanpoko espazioak metamorfosian daude eragile pedagogiko gisa. Parkeari itxura berritu diogu, kanpoko pistetan kirol espazio hutsa izatetik askotariko jolasak egiteko aukera emanez, adin ezberdinetako ikasleak batzen. Frontoia eta gimnasioa ere berrituta daude. Horiekin batera, sukaldea eta jangela ere bai; horrela, garraiatutako bazkari-sistemaren ordez, Auzo-Lagun enpresaren eskutik bertan prestatutako janaria eskainiko dugu. Bagoaz!•

16

IKASTOLA 226


“aldizkaria.ikastola.eus” web gunean duzu, irakurle; bertan informazioa osatuagoa aurkituko duzu paperean argitaratutakoa baino. >>

Badira dexente urte Silvode herrira joaten direla elkarrekin, Herbeeretan Alemaniatik gertu dagoen herrira. Proiektu bat egitea da aitzakia, benetako arrazoia elkarkidetza eta ingelesez komunikatzea baita, esperientzia aberasgarriak eskuratuz.

AZKUE

aldizkaria.ikastola.eus @ikastola_aldizk •

ETA

ZUBI ZAHAR IKASTOLAK

“EXTREMELY LOUD AND INCREDIBLY CLOSE” HERBEERETAN DBH-4ko ikasleak ibiltzen dira batera eta bestera. Trukaketa hauen helburuak zehazterakoan, bata da eleaniztasunari begira ingelesa indartzea, aste osoan ingelesez “bizi” baitira. Bigarrena, lehena bezain garrantzitsua, elkarbizitzari lotua dena, harremanak egitea, beste kultura eta herri bat ezagutzeko bide. Azaroan joaten dira gure ikasleak hara; hangoak, berriz, martxoan etortzen dira hona. Zazpi eguneko bi txango dira, han eta hemen. Aurten 27 ikasle joan dira Lekeitiotik, eta 13 Ondarroatik, talde bakoitza bina irakaslerekin. Fama ona dute gure gazteek: zarata handikoak, baina hurbilak.•

SAN BIZENTE IKASTOLA

IKERKETAREN EMAITZA: PRAKTIKA ONEN ADIERAZLE, BAINA HOBETZEKOAK ZEHAZTUTA

Informazio zabalagoa, San Bizente Ikastolako blogean duzue, http://www.sanbizenteikastola.eus/es/en-la-red/blog-de-nuestra-ikastola.html 2017/06/21ean argitaratua.

Agenda 21eko proposamenetik abiatu zen gaia, hain zuzen, argi kutsaduraren eragina aztertzea. Ondorioa izan da herriko hainbat kaletan erabilitako argi motak askoz gutxiago kutsatzen duela: batetik, LED teknologia erabiltzen duelako, eta bestetik, sortutako argia oso ondo bideratua dagoelako, hain zuzen, kaleak argitzeko erabiltzen delako, zerua alferrik argitu gabe. Aldi berean, hobetzekoak zeintzuk diren agertu dira. Scrach, sonda, dron, errobota, sentsoreak; zientzia eta ausardia erabili dituzte egitasmorako.•

17


IKASTOLAK

aldizkaria.ikastola.eus @ikastola_aldizk

Tailerrek eta proiektuek garrantzi handiagoa hartzen dute. Adin bereko ikaskideekin hainbat saio izaten dituzte, hala nola, teknologia, plastika edo soinketa.

SAN BENITO IKASTOLA

OSTIRALERO 10:45EAN LAZKAOKO PLAZAN KANTU-JIRA Kantu saioak astero izaten dira; saio bakoitzeko, ikastolako talde desberdin bat ateratzen da plazara, maila bakoitzeko gela bakarrarekin, euskal kanta pare bat animatzen den ororekin abestera. Panderoa, soinua, atabala eta dunbala jotzen duten ikasleek eta herritarrek ikastolatik plazara gidatzen dituzte aste bakoitzeko parte hartzaileak, kalejiran, eta saioa amaitzean berriro itzultzen dira elkarrekin ikasgeletara.•

IÑIGO ARITZA IKASTOLA

DOH2 UNITATEA D EREDUAN ESKURATZEN LEHEN ZENTROA Aniztasuna gaiaren trataeran aitzindaria eta Sakanako erreferentea da. 2009an Transizio Gela lortu zuen, ikastolako ikasleak hartzeaz gain, zonaldeko beste ikastetxetatik etorritako ikasleak ere jasotzen baititu. Aurten DOH2 unitatea (Derrigorreko Oinarrizko Hezkuntza 2) sortu da CREENA eta Hezkuntza Departamenduarekin batera egindako elkarlanari esker. Familia eta ikasleei euren inguruan bertan, Altsasun eta euskaraz, euren Derrigorreko Hezkuntza osoa burutzeko aukera ematen baitie. Familiak eta ikastolaren arteko elkarlana du oinarri, eta ikastolako estamentu guztien proiektua da.•

Egun berezietan, (Euskararen Eguna, Gabonak, Inauteriak, ikasturte amaiera..), maila eta talde guztiak elkarrekin irteten dira, 'Euskaraz Bizi' programaren baitan martxan jarritako ekimen bati esker.

JAKINTZA IKASTOLA

POSSIBLE MISSION: HEALTH, ERASMUS PLUS-EN Izenak adierazten duen moduan, proiektuak pertsonen osasuna aspektu desberdinetatik aztertzea du xede; bi urteko iraupena izango du, eta beste hiru ikastetxerekin elkarlanean egingo dugu. Turkiarrek espezien aldetik jorratuko dute osasunaren gaia, greziarrek uraren aldetik, poloniarrek basoen aldetik, eta euskaldunok nutrizioaren ikuspegitik. Proiektuaren lehen ekintza, parte hartzen duten irakasleen batzarra izan da, eta txupinazoaren jaurtitzea Ordizian egin da. Orain DBHko ikasleen txanda iritsiko da, eta lanak bere zentzu guztia hartuko du.•

LHrako material osatu asko dago, txukuna eta baliokoa. Orain DBHrako ari dira jarraipena egiten. Lizarra, Iñigo Aritza, Paz de Ziganda, Labiaga, Arangoiti eta NIEk hartzen dute parte egitasmoan.

NAFARROAKO IKASTOLAK

ULERMEN LANKETA EGITEKO URRATS SENDOAK Natur eta Gizarte irakasleak biltzen dira NIEn, formazio saioetan, EKI material berriarekin ikasleentzat ulermen testuak egokitzera; testuak eta ikus-entzunezkoak dira, ikasleei ulermena modu globalean garatu ahal izateko oinarri teorikoak eta praktikoak eskaintzeko helburuarekin. Testu ezberdinak, tipologia ezberdinetatik, lau azpigaitasun landuz: identifikatu, interpretatu, antolatu eta baloratu. Azken finean, edukiak modu kritikoan jorratzeko informazioa eratzea eta balioestea behar du ikasleak, eta horrek lanketa eskatzen du.•

18

Europar Batasunak Erasmus plus bekak banatzen ditu Europako ikastetxe desberdinek aurkeztutako proiektuen artean. Hauek dira parte hartzen duten ikastetxeak: greziar Kreta irlako Kolymvari High School, Turkiako Antalya hiriko Yusuf Ziya Öner Fen Lisesi eta Poloniako Slocieniec herriko Gimnazium nr 1 Zlociencu, Ordiziko Jakintza Ikastolarekin batera.

IKASTOLA 226



IKASTOLAK BANAKA

aldizkaria.ikastola.eus @ikastola_aldizk

TXINTXIRRI IKASTOLA

ANTZERKIA, EZKUTUKO ROL ETA GATAZKAREN KUDEAKETARAKO TRESNA

Datorren urteari begira, zerbitzua HH4 eta 5era luzatzea ari dira pentsatzen, izan ere ibilbidea laua da, erosoa eta segurua; errepide bakarra da gurutzatu beharrekoa. 20 minutuko distantzia dago erdialdetik ikastolaraino.

Curriculum barruan txertatu dute, urritik ekainera bitartean, LH5.mailan, hizkuntza lantzeko baina, bereziki, harremanetan sortzen diren arazoetan eragiteko. Saio gordinak dira (batzuetan goxoak, bestetan gogorrak), eguneroko errealitatean talde moduan sortzen diren egoerei erantzuteko. Lagin txikiak direnez helburua du tresnak ematea egoera identifikatzen eta azaleratzen laguntzeko, eta ikasleek beraiek irtenbideak topatzeko.•

LASKORAIN IKASTOLA

ERDIGUNETIK LAGUN-BUSAREKIN IKASTOLARAINO OINEZ Deialdia familia guztiei egin zaie, eta oraingoz 18 dira interesatu direnak. Galdetegia ireki eta segituan bete zen egutegia, izena emateaz gain zein ordutegitan egitea komeni zitzaien argituz. Eguneko 4 joan-etorri dira 5 egunez; horrek esan nahi du 20 buelta/asteko direla. Guraso bakoitzak, gehienera jota, bitaz arduratu behar du, eta ez 20ez. Erraza izan da egutegia eta ordutegia antolatzea, gurasoen artean watxap taldea sortu, eta autonomoki ari baitira funtzionatzen. Buelta bakoitzeko pertsona bat dago izendatuta.•

Antzerkihizkuntza du izena hezkuntza berrikuntzarako programa honek, eta kasu honetan, bertako kidea den Gari Lasak, Itsaso Basauri tutorearekin batera lantzen du hezkuntza berrikuntzarako metodologia hau. 10-11 urteak egokiak dira lagun arteko harremanek duten garrantziagatik, eta identitatearen finkatzean gainbehera bat ematen ohi delako.

PIARRES LARZABAL KOLEGIOA

ARGAZKI TAILERRA BAINO GEHIAGO, BIZIPENAK

Geroz eta gehiago dira bizikletaz etortzen diren gaztetxoak, taldeka zein bakarka.

Rober Doisneau argazkilari ezagunaren erakusketa bisitatzeko ohorea izan dute kolegioko 69 ikaslek. “Culottes courtes et doigts plein d’encre” izenekoan, argazkigintzaren jakiteak landu dituzte, 30 argazki banan bana aztertuz, eta nostalgia zein umorearen aztarnak kontuan hartuz. Bertan zirela, Karibeko St Martin uharteko irakasle bat topatu dute, eta bere ahotik entzun dute zikloiak aurten nola suntsitu dituen hango eskolak: 21etik 18. Bere lizeoko 1.000 ikasletik 400 baino ez ditu bueltan topatuko, ezbeharrean hil edo uhartetik ihes egin behar izan dutelako Guadalupera edo frantses kontinentera. Hunkigarria benetan!•

ANDRA MARI IKASTOLA

OINEZBUS-EZ IKASTOLARA TALDEAN Ikastola berria lehen herrian zegoen, orain, berriz, erdigunetik kanpo dago. Hasiera batean, “distantzia psikologikoak” eraginda, herriko umeak bertaratzeko garraio zerbitzua eskaini zen, baina aurtengo ikasturterako ekimen berri bat jarri da abian: “Oinez-busa” izenekoa, non 4-8 urte bitarteko ikasleak, herri-guneko toki jakin batean elkartu ondoren, laguntzaile batekin ikastolara ttipa-ttapa oinez hurbiltzen diren eta irteera garaietan gauza bera egiten duten. Balorazioa egiteke dagoen arren, gaur gaurkoz, pozik dira ekimen berri honekin.•

20

IKASTOLA 226


iKASTOLEN

Ikastolen Jaien izenean lagundu diguzuen guztiei ESKERRIK ASKO! Bide eta modu asko daude eskerrak emateko, eta guk guztiak erabili nahi ditugu, zinez estimatzen dugulako nork bere aldetik egindako ahalegina. Ikastolen jaietako laguntzaile-babesle guztiei gure esker ona.

URTEA JOAN, URTEA ETORRI, URTEROKO DEIALDIA: BABESLE ETA LAGUNTZAILEAK, AUZOLANA, AUSARDIA… IKASTOLAREN PILARE HAUEK DUTE SUSTENGU HANDIA, ESTIMU ETA ESKERTZA ONA DUGU ZINEZKO SARIA, ILUSIOAK GAINDITU DEZAN URTEROKO KOMERIA. MIKEL MENDIZABAL BERTSOLARIA KANTATZEKO, “MUTIL KOXKOR BAT ITSU AURREKO” DOINUA ERABIL DAITEKE.

GURE BABESLEEI

GURE LAGUNTZAILEEI

ESKERRIK ASKO EUSKALTEL, EROSKI FUNDAZIOA, EUSKO LABEL, BBK-KUTXA, GIZARTE EKINTZA-VITAL KUTXA, EITB. • ESKER MILA KAIKU, BAQUE, LUMAGORRI, BASATXERRI, COCA-COLA, AQUABONA, NATURGAS ENERGIA, MAHOU, AUSOLAN, LABORAL KUTXA, EROSKI BIDAIAK, ELKAR.


PUBLIERREPORTAJEA

DONOSTIAko KUTXA EKOGUNEAn eta www.ekogunea.eus ETXEKO TXIKIENTZAT (3-12 urtekoentzat) KUTXA EKOGUNEAN ANIMALIAK NEGUAN ZER?

BEIRAZKO POTEEKIN XILOFONOA

Urtarrilaren 4an

Abenduaren 23, 27, 30

Muxarra marmartiak sorpresa jasoko du neguan, trikuaren trikimailua behintzat ez zuen espero eta. Eta Ekoguneko Eki erlea prest azaldu da hotzetik babesteko duten sekretua guri, eta guri bakarrik, kontatzeko.

Musika tresnak eraikitzeko baliabide eta era berriak asmatu daitezke. Mundua oso anitza denez, lurralde ezberdinetako jendeak kantu eta erritmo ezberdinak egiteko tresnak sortu izan dira, horrela kultura ezberdinei izaera emanaz. Tailer honetan, etxean hondakintzat ditugun materialak berrerabiliz sortuko ditugu musika tresnak.

EKOGUNEKO BELDARRA Abenduaren 16-17 Haurrak tximeletak ezagutzen dituzte, baina ezagutzen dituzte tximeletak bihurtu baina lehenago zer diren? Beldar baten transformazioa ikusi (bideoan) eta gero bere gorputza ezagutzera goaz.

22

NEGULEKUAK

abeletxeko animaliek neguan zer egiten duten behatuko dugu, Ipar Haizearen bisita jasoko dugu, neguko olinpiadetan hartuko dugu parte eta, nola ez, hotz handia bada, gure Haur Parkea eskura izango dugu. Zatoz guregana, eta ez gera lozorroan! •

INUZENTE EGUNA Abenduaren 28 Inuzente eguna dela eta bihurrikeriak egiteko gogoa piztu zaigu Ekoguneko Haur Parkean, horregatik sorpresaz beteriko eguna prestatu dugu.•

Abenduaren 26tik 29ra eta urtarrilaren 2tik 05era Zeinek esan du neguan bizidunak lozorroan sartzen direla? Batzuk bai, baina Ekogunean inoiz baino esnatuago gaude! Bi astean zehar adin guztientzako jarduera ezberdinak antolatu ditugu, negua izanik ardatz nagusi eta Ekoguneko eremua, jolastoki. Gure

IKASTOLA 226


EUREKA! ZIENTZIA Museoan ETXEKO GUZTIENTZAT (3-99 urtekoentzat) EUREKA! ZIENTZIA MUSEOAn GABONETAN, JARDUERA ESKAINTZA ZABALA Zientziak gizakion arrazoitzeko gaitasunean eta behaketarako berezko jarreran du oinarria. Eureka! Zientzia Museoa interaktiboa da, zientziaren eta teknikaren munduarekin parte hartzeko pentsatua eta diseinatua.

ZIENTZIA TXOKOA ETA TEKNOLOGIA-TAILERRAK Abenduaren 26, 27, 28 eta 29 Urtarrilaren 2, 3, 4 eta 5 Oporraldietako goizetan, lagunartean ondo pasatzen eta zerbait berria ikasten. > Zientzia Txokoa: 4-10 urte. Haurrak zientziara modu dibertigarri batean hurbildu daitezen. Eskulanak, jolasak, esperimentuak, planetarioa, simulagailuak, animaliak… > Teknologia-tailerrak: 7-16 urte. Kezka berriak erakusten hasten dira gazteek, eginez ikasi eta dibertitzeko. Aurten Minecraft, Eraikin Biodomotikoa eta Gabonetako paisaia berezi bat egiten ikasiko dugu. •

PLANETARIUMEAN BERRIKUNTZA Asteburu, jai-egun eta Gabonetako oporretan Unibertsoan murgilduko gara Planetario eraberrituan. Polaris eta Kaluoka´hina:

uharri sorgindua 3D filmak eskainiko ditugu. Biak lau urtetik gorakoentzat egokiak. Gaztelaniaz 13:15ean eta euskaraz 17:00etan.

ANIMAZIO ETA IKUSKIZUNAK

Asteburu, jai egun eta Gabonetako oporretan (ordutegia programazioa kontsultatu)

ANIMALIA ARETOA Asteburu, jai egun eta Gabonetako oporretan Naturaren eta izaki bizidunen kontserbazioaren garrantzia hobeto ulertzeko. Oihan tropikaletako sugeak, basamortuetako muskerrak eta itsasoko arrainak ezagutuko ditugu besteak beste, eta horiek errespetatzen eta zaintzen ikasiko dugu. Bisita gidatuak 11:30 eta 18:30ean, bai euskaraz eta baita gaztelaniaz ere.

> Animazioak: Segway-a, Fakirraren ohea, Magdeburgoko Hemisferioak, Zuzeneko esperimentuak, Xaboien tailerra eta Gabonetako zuhaitza… > Zientzia ikuskizunak: Elektrizitate ikuskizuna eta Elementuen Magia. •

SIMULAGAILU GELA

Asteburu, jai egun eta Gabonetako oporretan Eta bisita biribiltzeko, emozio berriak eskaintzen dituen simulagailu gela dugu. Bertan 1 Formula autoa gidatu dezakezu edota Errusiar mendian gora eta behera ibili. Hegazkin bat pilotatzeko aukera ere badago eta baita familia giroan 3D espazio-ontzi bat gidatzekoa ere.•

23



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.