Iks228 w

Page 1

ETORKIZUNEKO IRAKASLEARI BEGIRA Irakaskuntza lanbidean etengabe hobetzeko gakoak aztertu dituzte Ikastolen 25. Jardunaldi Pedagogikoetan


Hurrengo 25 urteei begira Igaro dira Ikastolen 25. Jardunaldi Pedagogikoak, irakasleen egitekoaz hausnartzeko balio izan dutenak. Irakasleen egitekoaz eta egitekoaren hobekuntzaz aritu dira, praktika gogoetatsuaren bitartez eta hezkuntza emozionalaren bitartez. Irakastearen lanbide zail baina atseginaz ere aritu dira, baita etorkizuneko irakaslea irudikatzen ere. Hogeita bosgarren jardunaldiak izan dira, urteurren biribila, ikastolek gizarteari egiten dion ekarpen handi hau balioan jartzeko. Baina aurrera begira ere jarri dira jardunaldiok. Izan ere, hogeita bosgarrenak amaitu orduko, hogeita seigarrenak izango direnak aurreikusten hasiak dira dagoeneko Ikastolen Elkartean. Oraindik zehazteke dauden arren, beti ere ikastoletan egiten ari diren hezkuntza eraldaketarentzat lagungarri izango diren gaiak jorratuko dira hogeita seigarren jardunaldietan.

03

IKASTOLEN 25. JARDUNALDI PEDAGOGIKOAKA

ETORKIZUNEKO IRAKASLEA MARRAZTEKO PEDAGOGIA EGUNAK 06 > ANGELS DOMINGO “Irakaskuntza eredu zaharkituak desikasten ikasi behar dugu”

08 > HUHEZI Begirada aldaketa, etorkizuneko irakasleak sortu eta prestatzeko

10 > ARITZ ANASAGASTI “Irakasleak kontziente izan behar du berak islatzen duen emozionaltasuna egokia baden ikaslearentzako”

12 > FRANCESC IMBERNON “Irakasleak, dagoeneko, ez du soilik haurrekin lan egiten jakin behar; sozialki lan egiten ere jakin behar du”

14

KiVa IKASTOLAK

Eskola jazarpenari ateak ixten 18

HEZKUNTZA LEGEA

Argi-ilunak Hezkuntza Akordiorako proposamenerako lehen fasearen amaieran. 20

IKASTOLEN JAIAK

Kilometroak jaiaren eredu berria aurkeztu dute 21

DBH OSTEKO ETAPAK

Ikastolen hezkuntza eraldaketaren erakusleiho 22 IKASTOLAK BANAKA IKASTOLA 228 / 2018ko APIRILA EUSKAL HERRIKO KASTOLAK

I

RAKASLEAREN JARDUNEAN JARRI ZITUZ TEN FOKUAK JARDUNALDIOK, ETA HAIN ZUZEN ERE IRAKASKUNTZA HOBETZEKO PRAKTIKA GOGOETATSU SISTEMATIKOAZ ARITU ZIREN LEHENBIZIKO EGUNEAN. Angels Domingo pedagogia doktoreak eman zuen hitzaldi-tailerrarekin abiatu ziren. Bartzelonako Escalae institutuko kide eta irakasleen prestakuntzarako ‘Práctica Reflexiva’ plataformaren sortzaileetako bat da Domingo. Bere alboan izan zuen Federico Malpica pedagogia doktore eta Escalae institutuko zuzendaria. Irakasleek eguneroko praktikaren gainean gogoeta egin eta gogoeta horren ondorioz ekintzak aukeratu eta praktikan jartzea proposatzen du Domingok; praktikaren gaineko gogoeta sistematikoa, irakaskuntzaren hobekuntzara zuzendua. Ordu eta erdiz egiteko horren ezaugarriak eta praktikara eramateko moduak azaldu zituen Domingok, eta, ondoren, tailer bat egin zen jardunaldietara joandako irakasle, pedagogo eta hezkuntza adituekin. Azkenik, tailer horretako emaitzak bildu eta ondorioak atera zituzten. Bigarren eguenan, berriz, Aritz Anasagasti emozioez eta haien kudeaketaz, hezkuntza emozionalaz mintzatu zen jardunaldietan. Emotional Network erakundeko zuzendaria da Anasagasti, psikologo eta psikoterapeuta, irakasle eta prestatzailea. Bere taldean landu duten VEC Lotura Emozional Kontzientearen eredua aurkeztu zuen, eta eredu horrek irakasleari nola lagun diezaiokeen azaldu. Jardunaldion bigarren saioa nor bera izatetik abiatu bazen, lanbideaz jardun zen bigarren hizlaria, Francesc Imber-

2

IKASTOLA 228


aldizkaria.ikastola.eus @ikastola_aldizk

Etorkizuneko irakaslea marrazteko pedagogia egunak “Hezkuntza loraldatzen. Etorkizuneko irakasleari begiraâ€? lelopean egin ziren Ikastolen 25. Jardunaldi Pedagogikoak, Hernaniko Orona Ideo aretoan, martxoaren 2an eta 9an. Leloari men eginez, paisaia loretsu batean egin ziren jardunaldiak. Hogeita bosgarren jardunaldiak izanik, urteotan guztiotan ikastolek pedagogia gizarteratzeko egindako lana balioan jartzeko ere balio izan zuten. non. Irakasle ofizioaz eta bokazioaz aritu zen; egiteko zail baina atseginaz. Didaktika eta Hezkuntza Antolaketako katedraduna da Imbernon, Bartzelonako Unibertsitatean, eta urteak eman ditu bere jardunean. Irakaslearen gaur egungo eginkizuna hizpide hartuta, entzuleria konkistatu zuen bere jardunarekin. Azkenik, etorkizuneko irakaslea marraztu zuten Arantza Ozaetak eta BegoĂąa Pedrosak. HUHEZI fakultatean etorkizunean irakasle izango diren ikasleekin zer eta 3


IKASTOLEN 25. JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK

nola lantzen ari diren aurkeztu zuten fakultateko dekanoak eta Graduondo eta Etengabeko Prestakuntza arduradunak. Jardun interesgarri eta luzeak izan ziren bi egunetakoak; trinkoak eta mamitsuak. Ikastolen Jardunaldi Pedagogikoen 25. ekitaldiak urteurrenaren tamainako egitaraua eduki zuen. Formatua ere berritzailea izan zen aurreko ekitaldietatik alderatuta. Goiz osoko bi saio izan ziren, eta ez ziren jarraiak izan, bi ostiraletan egin baitziren. Jendearen parte-hartzea ere halakoxea izan zen: lehen egunean 160 irakasle eta hezitzaile agertu ziren; bigarrengoan, berriz, berrehun. Eta jardunaldien gaineko oso balorazio ona egin zuten, gainera.

IKASTOLA 228

25. JARDUNALDIAK Ikastolen 25. Jardunaldi Pedagogikoak izan ziren aurtengoak eta ibilbide luze hori erakutsi nahi izan zen jardunaldien hasiera ekitaldian. Ikastolen Elkarteko lehendakari Koldo Tellituk berak esan zuen moduan,

pedagogiaz hitz egin, pedagogiaz hausnartu, eta apustu pedagogiko berriei ekiteko foroa izan dira eta dira jardunaldiok. Baita ikastolen lana balioan jartzeko eta ikastolen lanaren erakusleiho izateko ere. “Jardunaldiotan oinarri sendo batzuk jarri ditugu, gero ikastolara eraman ditugun proiektu berriak ezartzeko”, nabarmendu zuen Tellituk. “Gutxi batzuk aipatzearren, ikastolok aurrera eramaten ari garen hezkuntza eraldaketaren isla diren zenbait aipatuko ditut: Konpetentzietan oinarritutako pedagogiaren gainean egindako jardunaldiak, haur eta lehen hezkuntzari buruzkoak, KIVAri buruzkoa, iazkoak beraiek… Horiek ondoren ikastoletara eraman ditugun


tzen itxiera ekitaldira, Maite Alonso Hezkuntza sailburuordea buru zuela. Tellituk ongietorria egin zien eta eskerrak ere eman zizkien, eta astebete lehenago agertu ez izanak sorturiko kezkak uxatu zaizkiela ere azaldu zuen.

proiektuen ernamuinak izan dira: euskal curriculumean eta konpetentzietan oinarritutako pedagogia, haur hezkuntzako markoa, KIVA programaren ezarpena, Hobekuntza Pedagogiko Iraunkorra…”, azaldu zuen. Hogeita bost urteko ibilbidea marrazteko erakusketa bat ere jarri zen Orona Ideoko aretoaren hall-ean, eta bideo labur batean ere laburbildu zen Ikastolen Jardunaldi Pedagogikoen mende laurden honek eman duena.

Ikastolen 25. Jardunaldi Pedagogikoak amaituta, 26.goak prestatzen hasi dira jada, urteurrenak ospatzeko ere badiren arren, aurrera begira jartzeko ere balio dutelako.•

H EZKUNTZA SAILA, ITXIERA EKITALDIAN Hezkuntza alorreko eragileak, sindikatuetako ordezkariak, euskalgintzakoak, alderdi politikoetakoak ere izan ziren gonbidatu gisa jardunaldiotan. Baina Ikastolen Jardunaldi Pedagogikoak egiten direnetik, lehen aldiz ez zen Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko ordezkaririk izan hasiera ektialdian. Koldo Tellituk deitoratu egin zuen hutsune hori. Baina huts egite hori, bigarren saioan konpondu zen, Eusko Jaurlaritzako ordezkaritza bat agertu bai-

25ª JORNADAS PEDAGÓGICAS DE LAS IKASTOLAS Las 25ª Jornadas Pedagógicas de las Ikastolas celebradas en Hernani los días 2 y 9 de marzo se centraron en el papel del docente. Estas jornadas contaron con un plantel de expertos de alto nivel. Angels Domingo, Federico Malpica, Francesc Imbernón, Arantza Ozaeta, Begoña Pedrosa y Aritz Anasagasti se encargaron de trazar el perfil del docente del futuro.

aldizkaria.ikastola.eus @ikastola_aldizk

25ÈMES JOURNÉES PÉDAGOGIQUES DES IKASTOLA Les 25èmes Journées Pédagogiques des ikastola qui se sont déroulées les 2 et 9 mars à Hernani ont traité de l'enseignement. Ces Journées ont compté avec la participation d'experts hautement qualifiés, comme par exemple Angels Domingo, Federico Malpica, Francesc Imbernón, Arantza Ozaeta, Begoña Pedrosa et Aritz Anasagasti, qui ont esquissé les contours de l'enseignement de demain.

EROSKI ARRASATE Musakola auzoa / 20500 ARRASATE-MONDRAGON

943 711 030

EROSKI GARBERA / Garbera Merkatal zentroa Altza auzoa / 20015 DONOSTIA

943 394 875


IKASTOLEN 25. JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK

aldizkaria.ikastola.eus @ikastola_aldizk

Angels DOMINGO PEDAGOGIA DOKTOREA

“Irakaskuntza eredu zaharkituak desikasten ikasi behar dugu” BARTZELONAKO ESCALAE INSTITUTUKO KIDE ETA IRAKASLEEN PRESTAKUNTZARAKO ‘PRÁCTICA REFLEXIVA’ PLATAFORMAREN SORTZAILEETAKO BAT DA DOMINGO. Berak eman zien hasiera Ikastolen Jardunaldi Pedagogikoei, Federico Malpicarekin elkarlanean gidatu zuen hitzaldi-tailer baten bitartez.

O

ngi prestatzen ari al dira etorkizuneko irakasleak unibertsitateetan? Uste duguna baino hobe. Dena den, prestakuntza gehiago behar ditugu, irakasle izatearen konpetentzia espezifikoei dagokienean. Zehazki horixe da hobetzeko elementuetako bat, nagusia esango nuke. Ikasleen irteera profilaz asko hitz egiten da, baina zein profil eduki beharko luke irakasle batek eskola batean sartzean? Interesgarria da galdera hori. Gaur egun ez dago ezarrita, ez dira eskakizun bereziak egiten. Halere, konplexutasun handiko lanbide bat da, eta oso profesional konpeten-

teak eta prestatuak exijitzen ditu gelan dagoen konplexutasuna, aniztasuna, kudeatzeko. XXI. mendeko gizarteak irakasleei eskatzen diena da, bereziki, jakintzaren transmisore izateari utzi eta aprendizaia prozesuen diseinatzaile, kasik ingeniari, izatera eralda daitezen. Zer konpetentzia garatu beharko lituzke irakasle batek bere jardunean? Hainbat konpetentzia garatu behar ditu. Baina, batez ere nabarmenduko nuke gogoetarako konpetentzia, konpetentzia erreflexiboa; irakaskuntza-ekintzaren gainean gogoeta egiteko gai izatea, etengabe hobetzeko, eta ikastoletako geletan planteatzen diren beharretara egokitzeko. Ikasgeletan esperientzia baduten irakasleez mintzo, zer esan nahi duzu irakasleek desikasten ikasi beharko luketela diozunean? Erantzun labur bat emanez, baina pentsamendu hau ilustratzeko baliagarria dena, izango litzateke, adibidez, nik XIX. mendeko ideia pedagogikoetan oinarritutako prestakuntza jaso nuen XX. mendeko

6

unibertsitatean, eta XXI. mendeko irakaslea naiz. Hiru mendeez ari naiz. Horregatik uste dut mende honetako konpetentzia oinarrizkoetako bat dela irakaskuntza eredu zaharkituak desikasten ikastea, transmisio hutsean oinarritutakoa, adibidez. Aldaketa behar da, eta horregatik konpetentzia nagusietako bat da baliagarri ez den hori desikastea, baliagarri diren batzuk ikasi eta aplikatzeko. Nola laguntzen du praktika gogoetatsuak, “Práctica reflexiva” deitzen diozun horrek, irakasle baten jardunaren hobekuntzan? Praktika hori susperraldian dago mundu osoan, irakasleen garapen edo prestakuntza alorrean. Eta hain azkar hedatu izanaren arrazoi nagusietakoa da prestakuntza hori ez dela sekula lanean ari den ikastetxetik kanpo gertatzen, baizik eta beti norbere testuinguruan izaten da. Beraz, ez dago arriskurik prestakuntza alde batetik joateko eta lanbidearen hobekuntzaren praktika beste batetik. Aitzitik, lanbide praktikaren gogoeta hobekuntza ezarriko den ikastetxean bertan eta lankideen artean egiteak aurrerapausoak ematea ekartzen du.

Labur esanda, zertan datza praktika gogoetatsua? Labur esanda, estrategia bat da, irakasleen auto-formazio eredu bat da, ahal dela kolektiboa, praktika hobetzera zuzendua. Hori izango litzateke deskribapen azkar bat. Eta sistematikoa da. Hau da, praktika gogoetatsuak denok gure lanaren inguruan egiten dugun gogoeta intuitiboa eraldatu nahi du gure praktikari onura ekarriko dion gogoeta metodologiko batera igarotzeko. Praktika gogoetatsua, hobe taldean bakarka baino? Dudarik gabe. Aberasgarriagoa da; baina horretarako aukerarik ez ba-

IKASTOLA 228


lego, gogoeta indibidualak ere beti lagunduko du hobeto lan egiten. Zenbat pertsonaz osatutako taldeaz ari zara? Zenbaki zehatzik ez dut, baina denok gai baten inguruan gogoeta egin behar badugu denok hitz egin eta pentsatu ahal dugun kopuru bat izango litzateke. Praktika gogoetatsua ezarrita duten ikastetxeetan, talde txikiak osatzen dira, jorratuko dituzten gaiekiko interesa

duten eta elkarrekin konfiantza duten kideez osatua, elkarrekin hobetu nahi duten kideez osatua. Talde homogeneoak ala heterogeneoak hobe? Eguneroko jardunari begira, hobe homogeneoak badira, etapa edo gela bereko irakasleez osatua. Aldiz, hezkuntza ereduaz edo pedagogia ereduaz hitz egin eta diseinatzeko, talde heterogeneoak osatzea komeniko litzateke.

Egungo egitekoetarako dagoeneko denboraren kudeaketa oso zaila dela kontuan hartuta, nola ezarri praktika gogoetatsua irakasleria gehiago estutu gabe? Oinarrizkoa da hori. Esperientziatik mintzatuko natzaizu: praktika hau aurrera eramaten ari garen zentroetan egin duguna izan da lehen bileretan presentzia eskatzen zuten zenbait gaietatik denbora erreskatatzea; bilera horiek elkarri pasatzen dizkiogun dokumentu bihurtu ditugu, eta denbora hori erabili dugu gure lanbidearen egitekoak hobetzeko praktika gogoetatsuaren bitartez. Kudeaketarako erabiltzen genuen denbora hori eskuetan dugun teknologia aprobetxatuz aurreztu dugu, eta prestakuntzara bideratu dugu. Zure planteamenduak autoebaluazioan eta ko-ebaluazioan

indarra jartzen du; zer iritzi duzu, ordea, kanpoko ebaluazioen inguruan? Baliagarri eta justuak iruditzen zaizkizu PISAren moduko nazioarteko informeak? PISA informeak OCDEk egiten ditu. Beraz, hezkuntza mailan enpresaren esku-hartze bat dago hor, emaitzak estandarizatu ahal izango balira bezala testuinguruak eta abiapuntuak hain desberdinak izanik. Ebaluazio sistema hori ez da justua, ez bere baitan usteldurik dagoelako, baizik eta oso egoera desberdinak dituzten herrialdeen emaitzak alderatu nahi dituelako. Ekuador edo Finlandia, parekagarriak al dira? Ez dut uste. Beraz, emaitza estandarizatu batzuk ematea hezkuntza errealitate askotarikoen artean emaitzak faltsutzea litzateke; azken batean berdintasunaren eta ekitatearen artean dagoen desberdintasuna bezalakoa da.•


IKASTOLEN 25. JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK

aldizkaria.ikastola.eus @ikastola_aldizk

Begirada aldaketa, etorkizuneko irakasleak sortu eta prestatzeko / Irakasle eskolan egiten ari diren eraldaketa azaldu dute HUHEZIko arduradunek ESKORIATZAKO IRAKASLE ESKOLAK 41 URTE DARAMATZA IRAKASLE BERRIAK SORTZEN ETA PRESTATZEN. Mondragon Unibertsitatearen HUHEZI fakultatean integratuta, eraldaketa prozesu batean murgilduta dabil helburu jakin batekin: beste modu batera irakatsi, beste modu bateko irakasleak sortzeko, etorkizuneko irakasleak sortzeko.

I

KASTOLEN 25. JARDUNALDI PEDAGOGIKOETAN HUHEZI FAKULTATEA EGITEN ARI DEN ERALDAKETA HORREN BERRI EMAN ZUTEN FAKULTATEKO DEKANO Begoña Pedrosak eta Graduondo eta Etengabeko Prestakuntza arduradun Arantza Ozaetak.

“Duela bi urte hasi ginen hausnartzen nolako irakasleak behar genituen. Bartzelonara joan ginen, orain modan dagoen gisan. Harremanetan jarri ginen, pentsatzen hasi ginen; ikaste emaitza, konpetentziak… eta gure curriculumari buelta bat eman behar geniola ikusi genuen. Eta hor hasi ginen hausnartu eta egin… kanpora ere joan ginen, maletak egin eta Europara, Ameriketara… han ikusi, hona ekarri… Mundura begira jarri ginen, hainbat unibertsitate ezagutu ditugu, eta guztietatik zerbait hartu dugu. Hezkuntza eredu desberdinak, egiteko modu desberdinak, ulertzeko eta pentsatzeko modu desberdinak… eta hortik elikatu dugu hurrengo prozesu guztia”,

8

azaldu zuten HUHEZIko bi arduradunek. Berritzea pentsatu zuten, gizartearen “irakurketa sakon bat” eginez. “Gizartea eta eskolaren arteko harremana, zubi hori eraiki nahi genuen. Irudikatu dugu hemendik hamar urterako gizartea, eta mundu guztiz berria irudikatu dugu. Irudikatu dugu mundu konektatuago bat, klima aldaketa, populazioaren zahartzea, aniztasuna, desberdintasuna (irabazietan eta beste aspektu batzuetan). Eta hortik joan gara datorren munduaren irakurketa bat egiten, eta gure hezkuntza proiektura ekartzen”.

Mundu berri horretan aurrera egiteko beharrezko ezaugarriak ere identifikatu dituzte. “Garbi dugu bizialdi osoan izango garela ikastunak. Horrek esan nahi du garrantzitsua ez dela soilik ikasten ikastea; desikasten ere ikasi behar dugu. Jakintza berri pilo bat sortzen ari da egunero. Irakasle jendea beti egon behar dugu etengabeko ikaskuntzan murgilduta. Aniztasuna da beharrezko beste elementu bat: buru irekitasuna, hizkuntzak menderatzea… Eta, noski, aldaketara moldatzen ikasi behar dugu. Aldaketak iraun egingo du; moldatzen jakin beharko dugu, beraz, eta aldaketa horretan ondo bizitzen ikasi”.

Testuinguru hori ikusita, irakasleak sortu eta prestatzeko prozesuan ere eraldaketaren beharra ikusi dute, eta martxan jarri dute curriculum berri bat. “Jakintza arloak hor daude, baina erdian jarri duguna da pertsona; subjektu sozial indibidual, kultural baten koadroa egin dugu. Eta hau da gure ardatza”. Currculuma jaun eta jabe da oraindik, “baina guk pertsona ekarri nahi dugu erdira, aldatu egin nahi dugu”, diote. “Gizarte aldakor honetan, pertsonak hainbat lanbide joan-etorri pertsonal eta profesional izango ditu. Guk hemezortzi urteko pertsona hori hartu behar dugu eta bere ibilian lagundu, ahaztu barik profesional on bat izan behar duela”. Curriculum berri bat ari dira diseinatzen pertsona hartzen duena erdian, ezaugarri pertsonal batzuk hartzen dituena erdian, eta elementu profesionalak periferian, bere inguruan. Zertarako? “Gizarte eraldaketarako; hau da gure misioa, kooperatiba-

IKASTOLA 228


rena, eraldaketa sozialerako agenteak behar ditugu. Gakoa da nola lortzen dugun ni hori gu izatea, eta eragitea�, azaldu dute. Eta irudikatu dute lanbideari lotutako curriculumaz gain, nolako pertsonak hezi nahi dituzten, nolako profesionalak irtengo diren: testuinguru euskaldunean sustraitua eta komunitatearekin konprometitua, jasangarritasunaren begiradatik; norberaren buruarekin eta lanbidearekin konprometitua; pertsona kooperatiboa eta justizia sozialari begiratuko diona; sortzailea eta eraldatzailea; autonomoa eta bizialdi osoko ikastuna; pentsamendu kritiko eta analitikoduna; ziurgabetasuna eta frustrazioa kudeatzeko gaitua; kontzientzia eta komunikazio kultura-arteko, eleanitz eta multimodularra izango duena.•


IKASTOLEN 25. JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK

aldizkaria.ikastola.eus @ikastola_aldizk

Aritz ANASAGASTI EMOTIONAL NETWORK ERAKUNDEKO ZUZENDARIA

“Irakasleak kontziente izan behar du berak islatzen duen emozionaltasuna egokia baden ikaslearentzako� ARITZ ANASAGASTI EMOZIOEZ ETA HAIEN KUDEAKETAZ, HEZKUNTZA EMOZIONALAZ MINTZATU ZEN JARDUNALDIETAN. Emotional Network erakundeko zuzendaria da Anasagasti, psikologo eta psikoterapeuta, irakasle eta prestatzailea. Bere taldean landu duten VEC Lotura Emozional Kontzientearen eredua aurkeztu zuen, eta eredu horrek irakasleari nola lagun diezaiokeen azaldu.

A

rrazoia eta emozioak lehian daude? Sarritan bai, eta gure lana izan beharko litzateke, arrazoiak ulertzea emozioari zer gertatzen zaion eta azken helburua litzateke arrazoia eta emozioak batera ibiltzea. Baina sufrimendua gertatzen da emozioak eta arrazoia ez dabiltzalako batera. Arrazoiak bere bidea egin nahi du, emozioak bere bidea egiten du; arrazoiak emozioa domatu nahi du, eta emozioa ez da uzten. Emozioa zaindu behar da, emozioa aldatu egin behar da, emozioak bere burua aldatu behar du. Arrazoiak hori ulertu behar du; utzi behar dio lekua emozioari, eta hortik aurrera, arrazoia eta emozioa bat eginez, elkarrekin bide bat irekitzen hasi. Euskaldunok gure sentimenduak adierazteko orduan nahiko lotsatiak edo zuhurrak omen gara. Kulturala da? Bai. Ez da ez ona ez txarra, zeren adierazpen hori egin edo ez, gerta-

10

tzen dena da garrantzitsuena. Hau da, ni egon naiteke haserre erakutsi edo ez, eta haserre horrek eragingo dit erakutsi edo ez. Kaltegarria izango da ni neu konturatzen ez banaiz eta ez baldin badiot horri irtenbide bat ematen. Baina irtenbide hori ez da derrigorrez adierazpen bat izan behar; baina askotan lasaialdi bat behar izaten da. Berdin zait euskaldun batek haserrea aizkora batekin enbor bati emanez, topikoekin jarraituz, askatzen baldin badu, edo hori bere intimitatean egiten baldin

badu. Berdin dio, zeren bere buruak badaki zertan ari den, eta egiten ari den horren kontzientzia badauka. Norbaiti adieraziko dion edo ez, ez diot garrantzi handirik ematen, zeren besteak nabaritzen du nahiz eta batek esan ez. Noiz hasi behar da emozioak lantzen, kudeatzen? Emozioak lantzen ikasten dugu jaiotzen garen momentu bertatik, hortaz kontziente izan ez arren. Haurra emozionatzen hasten da arrazoitzen

baino lehenago, arinago, eta emozioak baditugu hasiera hasieratik. Gertatzen dena da, kontziente ez bagara gertatzen ari dena emozionalki zer den, ez dugula izango kontrolik hori eraldatzeko, egokia ez baldin bada. Baina emozioa hor dago; emozioa beti dago, egokia edo desegokia izan daitekeen arren. Beraz, hezkuntza emozionala gu geu lantzen hasi behar gara gure haurrak etorri orduko; haiek datozenean oinarri emozional egoki bat egoteko eta han bertan hezi ahal izateko. Beraz, hasiera hasieratik, izango litzateke erantzuna. Egoera bakoitzean gure emozioak egoeraren arabera kudeatzen jakitea klabea izan ohi da, egoera horri behar bezala erantzuteko. Baina ezin dugunean, eta ezintasun hori egoera bertsuetan errepikatzen denean, zer egin dezakegu? Hori da landu behar duguna zehazki, behin eta berriro gertatzen baitzaigu,

IKASTOLA 228


egoera jakin batzuetan, gure emozioak ez digula laguntzen. Beraz, ikasi behar duguna da horren atzean zer dagoen, zer ikasi dugun egiten. Zeren ikasi duguna da gaur egun edo momentu honetan balio ez didan zerbait. Noiz ikasi nuen nik honela emozionatzen? Nola ikasi zuen nire fisiologiak horrela erantzuten estimulu honi edo mota honetako estimuluei? Jakintza horretatik eta begirada horretatik, berriro ikasi beharko nuke estimulu hauetan nola emozionatu behar naizen. Eraldaketa hau ez da beti arrazionala izaten, zeren, esan duzun bezala, arrazoiak badaki ez naizela egoki ari, eta, hala ere, ezin du beste era batera egin. Beraz, entrenamendu hori emozionala izan behar da, eta emozionalki ikasi behar dut egoki erantzuten. Behin egoki erantzuten Ikasten dudanean, ez dut nabarituko, berez gertatuko baita. Hori da gure helburua. Nola lagun diezaioke irakasle batek bere ikasle taldeari beren

emozioak egoki kudea ditzaten ikas dezaten? Oso erreza da. Bere burua kudeatuz. Irakasleak bere burua kudeatu behar du, hori da garrantzitsuena, bere buruaren kudeaketa konstante baten kontziente izan. Hau da kontziente izatea gertatzen ari zaiona eta erreakzionatzen duen modua egokia den, eta egokia ez bada hori kudeatu behar du. Horrek eraman diezaioke denbora bat, ez da bost minututan konponduko; egun edo aste batzuk beharko ditu edo urtebete, baina horrek izan behar du bere helburua, bere buruan gertatzen den hori kudeatzea. Hortik abiatuta eta bere buruaren kudeaketa osasuntsutik abiatuta, ikasleengan eragin kontziente bat sortzeko esfortzua egin dezake, baina inoiz ezin gara hasi kanpotik, barneko lana egin gabe; lehenengo norbera, eta gero besteak. Irakaslea, izan ere, ikasleen ispilu bihurtzen da, ikasleek irakaslearengan bilatzen du beren burua begiratzeko erreferentzia gisa, ezta? Horrela da; ez da nahi bat, da gertaera bat. Hori gertatuko da; ira-

kaslea ispilu izango da, eta ispilu horrek eragin bat izango du beti, egokia edo desegokia. Irakasleak, beraz, kontziente izan behar du berak islatzen duen emozionaltasuna edo berak islatzen duen izate hori egokia baden ikaslearentzako. Sarritan gerta daiteke irakaslearentzako egokia dena agian ikaslea dagoen testuinguruan egokia ez izatea, eta horretaz ere kontziente izan behar da, eta horregatik, ikasleari beti eskaini behar dizkio alternatibak. Lotura Emozional Kontzientearen eredua planteatzen duzue, nondik abiatzen zarete? Gure proposamena irakaslearengan oinarritzen da. Ematen dizkiegun tresna guztiak berek beren burua zaintzeko, bere burua kudeatzeko, bere buruan gertatzen dena antzemateko, horretaz hausnartzeko. Lan edo entrenamendu bat, bere buruarekin egiteko. Hori egin eta gero, ematen dizkiegu tresnak gelako haurrekin aurrera eramateko. Hau lehenengo momentutik ari da gertatzen; ezin da isolatu, irakasle bat ezin da isolatu hau ez egitetik. Baina lehenengo konpondu behar duena

bere burua da eta guk ematen dizkiogun erreminta eta lanabesekin bere burua landu behar du, eta lanketa horretatik islatu behar da bere ikasleengana, eta horretarako ere gero ematen dizkiogu erremintak. Amaitzeko izango ditugu protokoloak, izango ditugu gauza estrukturalagoak, edo dinamikak edo ariketak; baina hori guzti hori gero etorriko da. Beraz, lehenbizi norberaren kudeaketa, gero harreman edo binkulu horren lanketa, eta gero, harreman horretan eraikiko ditugu ikaskuntza akademikoak edo betebeharrekoak.•

11


IKASTOLEN 25. JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK

aldizkaria.ikastola.eus @ikastola_aldizk

Francesc IMBERNON DIDAKTIKA ETA HEZKUNTZA ANTOLAKETAKO KATEDRADUNA

“Irakasleak, dagoeneko, ez du soilik haurrekin lan egiten jakin behar; sozialki lan egiten ere jakin behar du� FRANCESC IMBERNON IRAKASLE OFIZIOAZ ETA BOKAZIOAZ ARITU ZEN JARDUNALDIETAN; egiteko zail baina atseginaz. Didaktika eta Hezkuntza Antolaketako katedraduna da Imbernon, Bartzelonako Unibertsitatean, eta urteak eman ditu bere jardunean. Irakaslearen gaur egungo eginkizuna hizpide hartuta, entzuleria konkistatu zuen bere jardunarekin.

Z

er da, gaur egun, irakasle izatea? Zer inplikazio ditu? Irakasle izatea, gaur egun, zaila da. Beno, beti izan da zaila. Historikoki, irakasle izatea lanbide atsegina izan da, baina konplexua ere bai, hezi, haiekin egon eta zaindu behar diren pertsonekin egon behar delako. Gaur egun erronka berriak daude, eta ez soilik alor teknologikoetakoak, baizik eta ikasleekin lan egiteko moduan ere bai. Ikaslerian eman den aldaketa garrantzitsua da; gizarte aldaketak ere bai. Nik askotan esan ohi dut, egun komunitateak garrantzia handiagoa duela eskolak berak baino. Alde onak eta txarrak ditu horrek, lagun dezakeen bezala, komunitateak haurrak eskoletatik irtenarazi eta gizarte bazterketan eroraraz ditzakeelako. Konpetentzia berri interesgarriak daude orain. Adibidez, lehen irakaslea eskola bateko irakaslea zen. Nik diot, orain, irakaslea komunitate irakaslea dela; ez du soilik haurrekin lan egiten jakin behar, ez du soilik matematika edo litera-

12

tura jakin behar; komunitatearekin sozialki lan egiten ere jakin behar du. Harremanak oso garrantzitsuak dira. Dagoeneko ez da aski matematika irakastea, elkarrekin bizitzen irakatsi behar da, demokrazia, elkartasuna, berdintasuna‌ zer diren. Agertu diren erronka berriak dira, eta aldaketa eskatzen dute irakasle-ikasketak eta prestakuntza diseinatzeko orduan. Ados zaude irakasleak prestigioa galdu duela edo ebatsi diotela dioen baieztapenarekin?

Irakasleen prestigioaren gaia irakasleen beraien pertzepzioaren araberakoa da gehiago. Egia da imajinario bat dela irakasleek prestigioa galdu dutela. Inkestek ez diote hori. Inkestetan ageri da gizartearentzat lanbide garrantzitsuenetako bat dela irakaslearena. Litekeena da prestigio apur bat galdu izana, baina hori izan da gizartearen kultura hazi egin delako. Alegia, jendea urte gehiagoz eskolatu da, gero eta gazte gehiago formatu da unibertsitateetan. Horrek ekarri du gizartearen ezagutza handitzea irakasleen egitekoaz. Irizpide handiagoa dute herritarrek hezkuntzari buruz. Dagoeneko ez da kultura gabeko gizarte bat, irakasleek jakintzaren monopolioa zuten gizarte bat. Orain jakintza sarean dago, pertsonen sozializazioan dago, eta, beraz, irakaslearen papera eztabaidatzen da. Ez da irakaslearen prestigioaren auzia, egiten duenaren gaineko eztabaida da. Honek dakar gogoeta egitea irakasle-ikasketak diseinatzeko orduan, frogatu ahal

izateko irakasleak ezagutza zientifikoak dituela; finean egiten duena ondo egiten duela frogatzeko. Beraz, prestigioa galtzea baino gehiago da jakintzaren monopolioa galdu izana, eta horrek egiten du jendeak lehen baino gehiagotan esku-hartzea hezkuntza gaietan. Gizartean irakaslearenak ospe handien duen lanbideetako bat delako. Medikuntzan egiten den MIR-en moduko bat aplikatu beharko litzateke, Espainiako Gobernutik esaten hasi diren moduan? MIR bat ez, hori medikuntzara lotua dagoelako, baina ni beti izan naiz lanbide eragite edo murgiltze ikastaroen aldekoa. Ona da, eta herrialde garatuenetan badituzte horrelako ikastaroak. Kezka sortzen didate, dena den, gradu bat eta master bat egin ostean beste bi urteko lanbide murgiltze ikastaro bat exijitzen entzuten ditudan ahotsek. Hori gehiegizkoa dela uste dut. Ni lanbide murgiltzearen alde-

IKASTOLA 228


koa naiz, amets hautsiak eragozteko. Zer esan nahi du amets hautsiak? Irakasle berri bat gelan sartzerakoan ikasi duenak ez diola balio ohartzen denean esaten diogu. Horregatik lanbide murgiltze ikastaroak egokiak dira irakasle berri eta beteranoen arteko elkarlana bultzatzeko, unibertsitatea tarteko. Arazoa denboran dago; ezin dugu zazpi edo zortzi urte igaro irakasle izateko. Sistema bat aprobetxatu behar dugu, eta gainera, murgiltze horrek ordaindua izan behar du, gobernuek eta administrazioek erabili ez dezaten behin-behineko langileak kaleratzeko eta ordezkatzeko.

batek hezkuntza informeak egitea, ikasleak eta eskolak sailkatzea? Zer asmo dauka? Ongi da, erreferente bat izan daiteke, baina informe batek eskolak sailkatzen dituen unetik konpetentzia bakar batzuk aintzat hartuta eta beste asko alboratuta ezin da erreferentzia nagusitzat hartu, erlatibizatu egin behar dira PISA txostenak. Informazio bat gehiago dira. Baina ikasleen ebaluazioari buruz benetan dakitenak haur horiekin egunero dauden irakasleak beraiek dira. Egia da, batzuetan gizarteak, gobernuak esango nuke, ez dira fio ebaluazio hauetaz. Eta horregatik jotzen dute kanpo erakundeetara, OCDEra, eta mundu mailako Hezkuntza Ministerio bihurtzen ari da, herrialdeak sailkatzen dituelako. Hori baztertu

egin behar da. Erreferente bat gehiago baizik ez da. Gainera, bere informeetan agertzen den emaitza zein da? Ohartu zarete? Pertsonen artean 1,70 m edo 1,72 m neurtzea bezalako desberdintasun ĂąimiĂąoak besterik ez daude herrialdeen artean. Eta, hala ere, eta eginkizun zaila izanik ere, atsegina izaten jarraitzen du irakasle izateak? Bai, atsegina da. Azken urteotan aldaketa garrantzitsu bat eman da, eta da Europa osoan derrigorrezko hezkuntza hamasei urtera arte luzatu dela, eta, gainera, gero eta jende gehiago doala goi mailako ikasketak egitera eta unibertsitateetara. Horrek erronka gehiago ekarri dizkigu. Baina arazoa ez da hori,

arazoa sistema bera da. Denok dakigu hezkuntza urteak luzatzeak herriari onura dakarkiola, ekonomiari eta pertsonei. Krisi ekonomikoak murrizketa handiak eraman ditu hezkuntzara. Baina lanbideari dagokionez, murrizketak hor egon arren, administrazioek gaizki tratatu arren, aurrekontuak murriztu dizkieten arren, irakasleek beren lanbidearekiko atxikimenduari eusten diote, lanbide atsegintzat dute. Uste dut konpromisoa ari dela salbatzen herri honetako hezkuntza; espainiar estatuaz ari naiz. Irakasleen konpromisoa ari da salbatzen hezkuntza, badakitelako lanbide sozial garrantzitsua dela eta horregatik egin zituztelako irakasleikasketak. Horrek frogatzen du irakaslearena lanbide atsegina dela.•

PISA modukoen informeek, kanpo ebaluazioek‌ ez dituzte ikastetxeak kanpoko nota onak bilatzera bultzatuko eginkizun pedagogikoen kalterako? Oso kritikoa naiz modu horretako informeekin. PISA informeak OCDEek egiten ditu; ez da hezkuntza erakunde bat, ekonomikoa baizik. Nola liteke erakunde ekonomiko

13


KIVA IKASTOLAK

ESKOLA JAZARPENARI ATEAK IXTEN / Ikasturte batean %47,3 jaitsi dira eskola jazarpen kasuak KiVa programa martxan duten ikastoletan IKASTURTE BAKAR BATEAN ERDIRA JAITSI DIRA JAZARPEN KASUAK IKASTOLETAN. Eskola jazarpenari aurrea hartzeko eta aurre egiteko KiVa programaren bitartez lortu dira emaitza horiek. Emaitzak itxaropentsuak dira, eta mundu mailan eragingarrien den bullying-aren aurkako programa inplementatzearen alde ikastolek egindako apustua balioan jartzen dute.

E

SKOLA JAZARPENA GORANTZ DOALA ZIOTEN DATUEK. Bullying kasuak, EAEko Administraziora iritsitakoak, ere bai. ISEI erakundeak 2016an egindako inkesta batek alarmak piztu zituen: Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ikastetxeetan eskola jazarpena jasan zuten Lehen Hezkuntzako haurren %22,7k eta Bigarren Hezkuntzako %19,2k.

Ikastolen Elkarteak Finlandiako Turkuko Unibertsitatearekin sinatutako akordioaren bitartez, 2017. urteko urtarrilean Unibertsitate hark eskola jazarpenaren aurka garatutako KiVa programa ezarri zen 52 ikastolatan. Programa horren baitan, urtarrilean bertan inkesta bat bete zuten ikastola horietako Lehen Hezkuntzako ikasleek; 14.000 haur, gutxi gora behera. Inkesta bete aurretik eskola jazarpena zer den ongi esplikatu zitzaien ikasleei, eta inkesta betetzeko orduan ere galdera bakoitzean gogorarazi zitzaien zer den eskola jazarpena. Emandako emaitzak ez ziren ISEIren inkestatik asko aldendu: Ikastoletako Lehen Hezkuntzako haurren %18,86ek esan zuten eskola jazarpena jasan zutela. %9,98k, berriz, jazarle izan zirela. Datu kezkagarriok eskuartean zituztela abiatu zuten ikastolek KiVa programaren inplementazioa. Iazko ikasturte amaieran, berriro

14

ere inkesta bera bete zuten ikasleek. Eta hauek izan ziren emaitzak: %9,97k esan zuten eskola jazarpena jasan dutela, eta %5,41ek jazarle izan direla. Ikasturte batean, beraz, %47,13 egin du behera eskola jazarpenak ikastoletan. P OZIK, BAINA ZUHUR Argi dago oso datu baikorra dela, baina datu hori zehazteko Ikastolen Elkarteko Lehen Hezkuntzako arduradun Belen Baztarrikaren eta Ikastolen Elkarteko KiVa programaren arduradun Agueda Laraudogoitiaren balorazioa eskatu du IKASTOLA aldizkariak. “Datu pozgarria da, bai, baina zuhurtziaz ere jokatu behar da. Batetik, eskola jazarpenaren datuak ikastoletan erdira jaitsi diren arren, oraindik %10en bueltan gabiltzalako. Beraz, lanketa handia dago egiteko oraindik. Bestetik, berriz, lehenbiziko urtearen balorazio bat da, baina ez ikasturte osoarena ere. Hurrengo inkestak ere kontuan hartu beharko ditugu. Baina abiapuntu moduan, pozteko datuak dira”, azaldu digute. Hurrengo inkestan, heldu den ikasturtearen hasieran egingo denean, 11 ikastola gehiagoren datuak ere sartuko dira, ikasturte honetan 63 ikastolatan ari baitira KiVa programa aurrera eramaten.

Baina bi inkesta horiek eskuartean ditugula atera daitekeen ondorioa da, eskola jazarpenaren aurkako esku-hartzea egiten denean emaitzak lortzen direla. KiVak eskaintzen du programa egituratu sakon bat, prebentzio mailan lanketa handia egiten da, eta gatazka bat dagoenean esku-hartu egiten da. Eta programaren eragingarritasuna frogatua dago, Europan, Asian eta Ameriketan egin diren inplementazioetan. KiVa programa ezarri zela ez da denbora asko igaro, baina aldaketa nabaritzen ari dira ikastolak, eta ez soilik inkestek emandako emaitzetan. Ikastolak oso pozik daude: prebentzio mailako neurriak dituztelako eta badakitelako zer egin, nola egin, eta noiz egin. Pausoak zehaztuta daude eta denek dakite denek gauza bera egiten dutela. “Ikasleek beraiek esaten dute oso pozik daudela KiVarekin, baita inoiz jazarpena jasan duten ikasle askok ere. Programa honen bitartez, nolabait esan, ahaldundu egin dira eskola jazarpenaren aurka. Besteekiko existitzen direla sentitzen dute, eta esku-hartzen ari direla”. Baztarrikak eta Laraudogoitiak azaldu dute ikasleek, bereziki LHko lehen hiru mailetakoek, asko atsegin dutela arauen sistema. Arau sinple batzuk jartzen dira gela bakoitzean, “gela

IKASTOLA 228


aldizkaria.ikastola.eus @ikastola_aldizk

aldizkaria.ikastola.eus

Irakasleen artean ere oso harrera ona izan du KiVak. Hasierako zalantzak, beraientzat ere berria zelako, uxatzen joan dira. KiVa ikastorduetan, irakasleak ikasleengandik informazio asko biltzen ari dira. “Ikasleak ireki egiten dira; egin behar dituzten ariketek hausnarketa sakona eskatzen dute, eta egin egiten dituzte”. KiVa Taldearen funtzionamendua eraginkorra dela ere ikusi dute, eta funtzionamenduan ere fintzen ari dira. “Izan ere, zailtasuna dago batzuetan noiz den harreman arazo bat eta noiz dagoen bullying-a. Kasu batzuk oso argiak dira, baina beste batzuk lausoak. Hala ere, zalantzaren aurrean, esku-hartu egiten da. Esku-hartzea konpromiso bat hartzea delako. Batzuetan tutoreak egiten du Kiva Taldeak esku hartu beharrean. Oso argi ez dagoenean ere esku-hartu egiten da, gatazka bat badagoelako”. A LDAKETA NABARMENA IKASTOLETAN Ikastoletan aldaketa nabarmena eman da eskola jazarpenari aurrez aurre begiratzeko orduan. “Irakasleak, alde batetik, beste be-

JAZARPENA, datu estatistikoak

honetan ez da jazarpenik onartuko”, “gela honetan denok bat gara” eta antzekoak dira. Arau horietatik kontratu bat sortzen da, eta ikasle guztiak konprometitzen dira hura betetzera.

DATU OROKORRAK EAEKO IKASTETXEAK (ISEI)

22,7

BIKTIMA 2016 LEHEN HEZKUNTZA

19,2

BIKTIMA 2016 BIGARREN HEZKUNTZA

21,7

BIKTIMA 2012 LEHEN HEZKUNTZA

14,9

BIKTIMA 2012 BIGARREN HEZKUNTZA

DATU OROKORRAK IKASTOLAK 2016-2017

18,86

BIKTIMA 2016

9,97

BIKTIMA 2017

9,98

JAZARLEA 2016

5,41

JAZARLEA 2017

15


KIVA IKASTOLAK aldizkaria.ikastola.eus @ikastola_aldizk

DATU OROKORRAK IKASTOLAK 2016-2017 ARABA

20,25

BIKTIMA 2016

10,62

BIKTIMA 2017

taurreko batzuekin ikusten dugu gaia, formazioa jaso dugulako. Bestetik, ikasleen artean ere aldaketa handia ematen ari da. Hainbat kasutan lortzen ari gara eurak etortzea gatazka bat dagoenean, zuzenean irakasleengana, tutoreengana edo KiVa Taldekoengana joz, edo posta elektroniko bidez gatazkaren berri emanez. Hori da lortu nahi duguna, ikasleak aldatzea, eurek laguntzea eta ezin badute laguntza bila etortzea”.

10,8

JAZARLEA 2016

7,8

JAZARLEA 2017

Gurasoenganako irismena da gutxien garatu den puntua, baina horretan ere urratsak egin nahi dira. Izan ere, programa aurkezterakoan gurasoak pozik ageri dira, baina esku-hartzeak gertatu direnean eta bereziki jarrera jazartzailea izan duen haur baten guraso direnen erreakzioak ez dira aldatu. Gerora, esku-hartzea egin denean eta emaitzak lortu direnean, onartu dute programaren balioa. “Guraso guztiekin lan handia egiten ari gara, euren inplikazioa eskatzeko, guraso askok oraindik uste dutelako eskola jazarpena umeen kontua dela, eta hori ez da horrela”.

DATU OROKORRAK IKASTOLAK 2016-2017 BIZKAIA

19,5

BIKTIMA 2016

9,7

8,5

BIKTIMA 2017

JAZARLEA 2016

4,9

D BH N EZARTZEKO BIDEAN KiVa programa Lehen Hezkuntzari begira dago egina, baina ikastolen eskaera izan da egitasmoa DBHra ere hedatzea. Turkuko Unibertsitateak garatu du programa, baina proba fasean dago. Halere, heldu den ikasturtean DBHn ere ezarriko da KiVa ikastoletan. Batetik, Finlandian Lehen Hezkuntza hemengo DBH1erartekoa delako, eta beraz, lehen mailarako materialak badaudelako. Aurten 30 ikastolatan esperimentatzen aritu dira DBH1en. Heldu den ikasturtean, berriz, ikastola guztietan egingo da DBH1en. Eta, bestetik, DBH 2 eta 3rako materialak ere prest egongo dira 2019ko urtarrilerako. “Akaso Haur Hezkuntzan ere planteatu behar dugun erronka bat da, KiVaren ezarpena”, dio Laraudogoitiak.•

4,7

HACIENDO FRENTE AL ACOSO ESCOLAR En solo un curso, se ha logrado reducir a la mitad el acoso escolar en las ikastolas donde se implementó el programa KiVa el curso pasado. Este dato, junto con la nueva cultura anti-bullying que se ha generado, no hace más que reforzar la apuesta realizada por 53 ikastolas (63 en este curso) para introducir en sus aulas este programa desarrollado por la Universidad de Turku (Finlandia).

JAZARLEA 2017

DATU OROKORRAK IKASTOLAK 2016-2017 GIPUZKOA

19,15

BIKTIMA 2016

9,9

BIKTIMA 2017

9,9

JAZARLEA 2016

JAZARLEA 2017

DATU OROKORRAK IKASTOLAK 2016-2017 NAFARROA

16,5

BIKTIMA 2016

16

9,9

BIKTIMA 2017

Ikasleen artean figura berri bat ere sortu da, ikasle prosozialak deitzen direnak. “KiVa talde batek kasu batean esku-hartzen duenean, biktimaren konfiantzazko lagunengana jo eta haien inplikazioa, haien laguntza, eskatzen zaie. Eta erantzun ona izaten ari dira, ikasle horiek oso ondo sentitzen direlako laguntzen, eta erantzukizun handiz ari dira lanean”.

10

JAZARLEA 2016

4,1

JAZARLEA 2017

FAIRE FRONT CONTRE LE HARCÈLEMENT SCOLAIRE En l'espace d'une année scolaire, les cas de harcèlement scolaire ont été réduits de moitié au sein des ikastola ayant intégré le programme KiVa. Ce chiffre, associé à la culture anti-bullying généré par ce programme, ne fait que renforcer notre volonté d’étendre ce programme développé par l'Université de Turku (Finlande) dans davantage d'ikastola encore (63 centres cette année).

IKASTOLA 228



HEZKUNTZA LEGEA aldizkaria.ikastola.eus @ikastola_aldizk

Argi-ilunak Hezkuntza Akordiorako proposamenerako lehen fasearen amaieran. Kezkak ere badiren arren, ikastolek akordioa erdiesteko konpromisoari eusten diote

HEZKUNTZA LEGE BERRI BAT EGITEKO AURREKO URRATS GISA Eusko Jaurlaritzak abiarazi duen Hezkuntza Akordiorako proposamenaren lanketak lehen fasea amaitu du. Hezkuntza eragileekin egindako lana aurkeztu zuen Hezkuntza Sailak, eta eragileen ekarpenak egiteko epea zabaldu. Ikastolek egin dituzte ekarpenak, eta proposatutako zirriborroaren argi-ilunak mahai-gaineratu dituzte.

A

KORDIO PROPOSAMENAREN ZIRRIBORROARI IKASTOLEK ETA BESTE ERAGILE BATZUEK EGINDAKO EKARPENAK BILDU ZITUEN EUSKO JAURLARITZAK, ETA HORIETAKO BATZUK SARTU ZITUEN ZIRRIBORROAN. Zirriborro berritua dagoeneko Eskola Kontseiluaren esku dago. Iragan martxoaren 7an eman zion Cristina Uriarte sailburuak Eskola Kontseiluko lehendakariari. Eskola Kontseiluak aztertu egingo du orain, eta bere iritzia emango du. Kontseilu horretan ikastolek ez dute ordezkaririk, ezta beste eragile batzuek ere. Aldizkariaren edizio hau ixterako orduan, ez genekien zer aldaketa izan dituen Hezkuntza Sailak Eskola Kontseiluaren esku jarri duen zirriborroak, ezta ere, beraz, ikastolek egindakoak onartu dituzten edo ez. Eragileekin eztabaidatu zen proposamenaren gainean idatzitako zirriborroari buruz Ikastolen Elkarteak egindako irakurketa da, beraz, ondorengoa. Oinarrizko edo balorazio orokorra, hain zuen ere. Ikastolen Elkartea, orokorki, bat dator Hezkuntza Akordiorako proposamenaren zirriborroan hartzen den bide pedagogikoarekin. Besteak beste gai hauek azpimarratzen dira: eraldaketaren beharra, konpetentzietan oinarritutako ikas-irakas prozesua, ikasleen irteera profilaren garrantzia, ebaluazioaren papera eta oinarrizko printzipioak…

18

Hala ere, ez dira tratatzen ikastolen ustez oinarrizko diren bi gai: Lehena da Euskal Hezkuntza Zerbitzu Publikoaren osaketa eta ezaugarriak. Ikastolek onartzen dute Hezkuntza Sailak nahita alboratu duela gai hau, aurrerago jorratzeko, baina era berean ezinbestekoa ikusten dute berau mahai gainean jartzea, bestela ezinezkoa delako ze-

haztapenetan edo lan-ildoak finkatzerakoan Administrazioaren papera definitzea eta zehaztea. Horren adibide da dokumentu osoan egiten diren proposamen gehienak administrazioaren titularitatepeko ikastetxeei begira daudela, eta ez dituela aurreikusten ezta aipatzen zeintzuk izango diren beste ikastetxeen egitura eta ezaugarriak. Ikastolek Hezkuntza Legearen inguruan plazaratutako azken proposamenean defenditzen dute funts publikoekin hornituriko ikastetxe guztiek, hezkuntza zerbitzu publikoaren ezaugarriak bete eta ikasle guztien hezkuntza eskubidea bermatuta, osatu beharko luketela Euskal Hezkuntza Zerbitzu Publikoa eta administrazioak tratu bera eman beharko liekela. “Horren aurrean zer interpretazio egin behar dugu?”, galdetu dute ikastolek, “berriro ere (1993an gertatu bezala) sare publikoari begira egiten den akordio bat lantzen ari garela,

edo Hezkuntza Sistema osoarena?” Ikastolek proposamenaren zirriborroan ikusi duten beste gabezia bat da, dokumentuan zehar oso kasu gutxitan azaltzen dela zein izan beharko litzatekeen Administrazioaren papera eta proposatzen diren norabideak gauzatzeko Administrazioaren betebeharrak. “Badakigu ez dela dokumentu bat zehaztapen guztiak azaltzeko, baina bai bakoitzaren konpromisoak azaltzeko, eta kasu honetan ez dira ikusten zeintzuk diren Administrazioarenak”, azaldu dute ikastolek. Beste kezka bat ere plazaratu dute. Koldo Tellitu lehendakariak azaldu zuen Ikastolen Jardunaldi Pedagogikoetan: “Jakinaren gainean gara, Eskola Kontseilua dagoeneko hasia dela gai honetan lanean; bigarren fasea abiarazi dute, beraz. Ikastolok ez gara Eskola Kontseiluko kide, ezta beste eragile batzuk ere. Horregatik, dei egiten dugu foro horretan ere hezkuntza eragileok parte hartzeko aukera bideratzera”. “Kezkak badirauen arren, ez pentsa ez gaudenik konprometituta bide honetan aurrera egiteko”, gaineratu zuen Ikastolen Elkarteko lehendakariak. “Hogeita bost urteotan izan dugun aukera handiena, bakarra esango nuke, dugu eskuartean Hezkuntza Sistema osoarentzako lege bat egiteko, eta horretan gogor jardungo dugu ikastolok”.•

IKASTOLA 228


Udako aisialdi ESKAINTZA ENJOY ENGLISH INGELES UDALEKUAK ATZERRIKO EGONALDIAK UDALEKU IREKIAK ELKARREKILAN TOPAKETAK EUSKARA MUGARA UDALEKUA MENDIA ETA PILOTA UDALEKUA ITSASOA ETA KULTURA UDALEKUA SURF UDALEKUAK UDALEKU IBILTARIA GAZTE EGONALDIAK PROGRAMAZIOA ETA ROBOTIKA

Eman izena maiatzaren 10a baino lehen:

www.aisialdia.eus

19


IKASTOLEN JAIAK

Kilometroak jaiaren eredu berria aurkeztu dute. Bi urteko azterketa eta gogoeta prozesu baten emaitza plazaratu dute Zumarragan

ZUTEN, martxoaren 17an, Zumarragan, Zelai KILOMETROAK JAIAREN EREDU BERRIA AURKEZTU eta gogoeta prozesu baten emaitza da Aristi aretoan egin zen ekitaldian. Bi urteko azterketa olen artean eta ikastolen gainontzeko jaiekin Zumarragan aurkeztutakoa, eta lurraldean bertako ikast da. Kilometroak jaiaren eredu berria 2020an batera aurrera eramandako prozesuaren baitan kokatzen martxan jartzea aurreikusten da.

K

ILOMETROAK JAIAREN EREDU BERRIAREN AURKEZPENEAN AZALDU ZITUZTEN 2020TIK AURRERA GIPUZKOAKO IKASTOLEN JAIAK IZANGO DITUEN EZAUGARRIAK.

A BIAPUNTUA Kilometroak jaiak 40 urteak beteak ditu, eta urterik urte hutsik egin gabe ospatu da Gipuzkoako ikastolen jaia. Une egokia ikusi zen urteurren horren harira egindakoaz hausnartu eta etorkizunari begira jartzeko. Era berean, beste lurraldeetako jaiek ere hasi zuten gogoeta prozesua. Ikastolen Elkartearen baitan partekatzen ari dira gogoeta horiek eta aterki beraren azpian ari dira garatzen. Dena den, lurralde bakoitzeko jaiak bere erritmo eta ezaugarriak ditu. Kilometroak jaiak amaitu du prozesua, eta horren aurkezpena egin zuten martxoaren 17an. Euskalduna, herritarra, hezkuntza eredu propioa duena eta eraldatzailea. Horiek dira ikastolen lau ezaugarri nagusiak.

20

Kilometroak jai berria ezaugarri horien inguruan ardaztea proposatu da.

kooperatibagintza enpresa antolaketa baino harago doalako.

Era berean, urteko ekintzetan zein Kilometroak egunaren antolaketan ezaugarri horiek bermatuko dira; ahalegin berezia egingo da auto-ekoizpena sustatzeko, ikastoletan urtean zehar landutako sorkuntzari erakusleiho bat eskainiaz, Kilometroak egunean. Bide honetan, herriko zein bestelako eragile desberdinekin ere lan egingo da.

HELBURUA • Jai hauetan Ikastola Ereduarekin bat datozen baloreak bultzatzea nahi da; horrela, jaia gizarteari ikastolen hezkuntza eredua aurkezteko baliatuko da, gure-gureak diren ezaugarriak erabiliz: auzolana, herrigintza, kooperatiba izaera, euskara eta euskal kultura… • Era berean, Gipuzkoako ikastolen arteko sinergia bultzatu nahi da, eta ikastolen inplikazioa eta presentzia ageriago jarri nahi dira. • Ikastolek urtean zehar orain arte sortzen dituzten adierazpen kultural eta artistiko ezberdinak biltzea eta hauei plaza bat eskaintzea Kilometroetan, egindako lanari erakusleiho bat eskai-

Parte-hartze aktiboa sustatu eta garatuko duten egitasmoak gauzatzen saiatuko da. Gaur egun Kilometroak jaia antolatzeko 1.500-2.000 pertsona boluntario aktibatzen dira. Auzolana ikastolon ezaugarri garrantzitsua da,

niz eta ikastoletan egiten dugunaren balioa goraipatuz. Nolabait esan, ikastolen mugimenduan etengabe Kultura elikatzen duen dinamika sustatzeko “harrobi kulturala” landu nahi da.

EZAUGARRIAK Egin den hausnarketa prozesuaren ondorioz, etorkizuneko Kilometroak jaiaren eredu berriak ezaugarri hauek barne bilduko ditu: • Ludikotasunean oinarritutako jaialdi/prozesua izango da • Orduz kanpoko ekintzetan eta aisialdian euskararen erabilera sustatuko du • Jai txikien bitartez antolatutako

jaialdi/prozesua izango da • Adin guztientzako eskaintza izango du • Auto ekoizpen kulturala bultzatuko du • Ikastoletatik modu parte-hartzailean landutako jaialdi/prozesua izango da • Ikastolen arteko harremana bermatzeko jaialdi/prozesua izango da URTERO BI JAIALDI MOTA ANTOLATZEA PLANTEATZEN DA: • JAIALDI TXIKIAK, eskualde mailakoak. Gipuzkoako ikastola guztiak izango dira antolatzaileak. • HERRIALDE MAILAKO JAIALDI NAGUSIA (Kilometroak jai berritua); ikastola bakarra izango da antolatzailea. M BI JAIALDI HAUEK elkar lotuta egongo dira, hau da, jaialdi txikiak azken jaialdira iristeko aberasteko prozesua izango da. Urte osoko antolaketa izango du, beraz, Kilometroak jaiak, eta ardura bakarra ez da ikastola antolatzailearen esku egongo; aitzitik, Gipuzkoako ikastola guztiak izango dira prozesuaren parte eta arduradun.•

IKASTOLA 228


DBH OSTEKO ETAPAK aldizkaria.ikastola.eus @ikastola_aldizk

Ikastolen hezkuntza eraldaketaren erakusleiho. Askotariko proiektuak, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako Ikastolen Praktika Onen V. Jardunaldian

A

Batxilergoko eta Lanbide Heziketako Praktika Onen V. Jardunaldia burutu zen, martxoaren 21ean, Ikastolen Etxean. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren osteko ikasketetan ikastoletan egiten ari diren berrikuntza pedagogikoak aurkeztu zituzten hainbat ikastolak, eta etorkizunerako ildoak azaldu zituzten Ikastolen Elkarteko ordezkariek.

URREKO ETAPETAN BEZALA, HEZKUNTZA ERALDAKETA BATXILERGORA ETA LANBIDE HEZIKETARA ERAMATEN ARI DIRA IKASTOLAK, eta horren adierazgarri dira, martxoaren 21ean, Ikastolen Etxean egin zen etapa hauetako Praktika Onen V. Jardunaldian azaldu zituzten proiektuak. Hogeita sei ikastolatako hirurogeita hamar irakaslek hartu zuten parte jardunaldi honetan. Jardunaldiak balio izan zuen ikastolek diseinatu eta gelaratu dituzten proiektu eraldatzaileak beste ikastolekin partekatzeko; ikastolen eredu berriaren argazki bat egiteko. Izan ere, askotarikoak izan ziren aurkeztu zituzten proiektuak: arlokakoak, metadiziplinarrak, lan proposamenak, geletako paretetatik harago lan egiteko aukera ematen dutenak… Inspirazio pilula asko, baina egingarri direla ere frogatu zuten. Jardunaldia bi saiotan banatu zen. Lehenbizikoa saio orokorra izan zen, eta bigarrengoa, berriz, gunekako saioak izan ziren. Saio orokorrean, Inmakulada ikastolak ikasketa zerbitzuak eta erronkak aurkeztu zituen; Ibaizabal ikastolak, berriz, Durangoko airearen kalitatearen inguruko lanketa azaldu zuen; Txorierri Politeknika Ikastolak, bere aldetik, Ethazi proiektua aurkeztu zuen, eta, azkenik, Txantxiku ikastolak giza mailei begira eginiko proiektua azaldu zuen.

rrobia ikastolak marketin eta publizitatean egiten ari diren berrikuntzak azaldu zituen eta Oteitzako ordezkariek lan estazio aurreratuen gaineko proiektua aurkeztu zuten; Inmakulada ikastolak diagnosi irudiaren gainean egiten ari diren lanaren berri eman zuen, eta Ibaizabal ikastolak, berriz, haurrentzako ikuskizunak azaldu zituen. E TORKIZUNEKO ILDOAK Bertaratu ziren irakasleek praktika onen azalpenak jaso ostean, Ikastolen Elkarteak marrazturik dituen etorkizuneko ildoen berri eman zuen, alorreko arduradun diren Manu Aurrekoetxea, Ana Monge eta Mikel Errazkinen bitartez.

Gunekako saioetan, Kirikiño, Txorierri, Txantxiku, Aita Larramendi eta San Benito ikastolek Batxilergoko zientzia ikasgaietan egiten ari diren proiektuak aurkeztu zituzten. Batxilergoko giza zientzietan egiten ari diren berrikuntzak aurkeztu zituzten, berriz, Kirikiño, Urretxu-Zumarraga, Santo Tomas, Laudio eta Laskorain ikastolek. Batxilergoko ikasgai orokorretan, esku artean dituzten zenbait proiekturen gainean azalpenak eman zituzten Armentia, Axular Ikasberri, Aita Larramendi, Oteitza eta Txantxiku ikastolek. Azkenik, Lanbide Heziketako praktika onak aztertzeko gunean, Ha-

Batxilergorako osatzen ari diren marko berrian urratsak egiten jarraitzea da asmoa, eta horretarako sortu zen Batxilergo Foroan markoaren garapenaren azterketa sakona egingo da. Era berean, prestakuntza mintegiak jarraipena izango du ekainean, aurten egin diren lanak errematatzeko. Ikasturtean zehar diseinatu diren erronkei (Elkarrekin erabaki eta Herrigintza auzolanean) zientzietako beste bat gehituko zaie, eta horrela, gutxinaka erronka banku bat osatzen joateko asmoa dago. Lanbide Heziketan, berriz, ebaluazioan eta metodologietan eta antolamenduan eta espazioen kudeaketan sakontzeko asmoa adierazi da.•

21


IKASTOLAK aldizkaria.ikastola.eus

“aldizkaria.ikastola.eus” web gunean duzu, irakurle; bertan informazioa osatuagoa aurkituko duzu paperean argitaratutakoa baino. >>

@ikastola_aldizk ANDRAMARI, IÑIGO ARITZA ETA TXIOKA

BIRZIKLART, SAKANAKO IKASTOLEN IV. ARTE PROIEKTUA BIZIRIK

Sei urte dira dagoeneko Sakanako hiru Ikastolak arte proiektua aurrera eramaten hasi ginenetik. Lehenengo urtean Sakanako artistak landu genituen, bigarrenean Sakanako idazleak, eta hirugarrenean Sakanako musikariak.

Bi urtetik behin gai bati heltzen diogu gure ikasleek euren artelanak burutzeko. Oraingoan hondakinen berrerabilera izan dugu oinarri, eta BirziklART du izena, lan guztiak hondakinekin osatu baititugu. Artelanaren sortze prozesuak inplikatzen duen arterako gaitasunaz gain, bestelako konpetentziak ere landu ditugu, hala nola, hizkuntza komunikaziorakoa, matematikarakoa, zientziarakoa, teknologia-digitalerakoa, gizarterakoa eta herritartasunerakoa, guztietan gutako bakoitzak duen ardura azpimarratuz.•

HERRI AMETSA IKASTOLA

ULIATIK BILBOKO EUSKARAREN ETXERA BISITAN Euskarak gaur egun dituen erronkak partekatu eta eztabaidatu dituzte San Ignazio auzoan dagoen Euskararen Etxean. Ikasleak ohartuta daude Donostian Bilbon baino euskara gehiago mintzatzen den arren, gure hizkuntzaren alde aukera egiten duten gazte talde gehiago behar direla, ekin eta mintzo. Aldi berean bitxikeria mordoa ikasi dute, Komiki Digitalaren Lehiaketan ere hartu dutelarik parte. Euskararen Etxea zabalik dago edonorentzat, doakoa da eta, bereziki, merezi du!•

AXULAR LIZEOA

DONOSTIATIK LEGAZPIRA BURDIN HARANA EZAGUTZERA Lehen Hezkuntzako ikasleak izan dira bisitan ingurua zurituta zegoelarik! Egun zoragarria eman dute Burdinola, Euskal Burdin Museoa, Chillida Lantokia eta aiton amonen eskola ikusten. Bada zer ikasia!•

22

IKASTOLA 228



IKASTOLAK

HARROBIA IKASTOLA

SOFTWARE BILDUMA 2018, DBH 4KO IKASLEENTZAT DOAN Bizkaiko Foru Aldundiak diruz laguntzen duen proiektu honen baitan, Bizkaiko hezkuntza zentroei eskaintzen diegu DBH 4ko ikasleekin doakoa den ordubeteko tailer praktikoa egitea. Bertan, software librearen nondik norakoak aurkezteaz gain, “swb2018”ko zenbait aplikazio lantzen dira haiekin batera. Bi tailer praktiko dira aukeran. Informazio osatua http://harrobia.net/ proiektuak/ software-bilduma-2018•

Tailerraren bukaeran, ikasle orok “swb2018” aplikazioko USB ale bana doan jasotzeaz gainera, ekainaren 21ean egingo den “tablet” baten zozketan parte hartuko du.

ASSA IKASTOLA

IKASTOLAREN IRUDIA ERRIOXAKO BIDEETAN Arabar Errioxako ikasleak datoz Lapueblako ikastolara ikastola ereduan Batxilergoko ikasketak burutzera. Hemendik aurrera ohikoa bihurtuko da horren kontzientzia, izan ere, edozein bidetan topatu ahal izango baititugu itxura berritutako autobusak ASSA Ikastolako logoarekin apainduak. 36 herritako ikasleak hartzen dituzte (Araba, Nafarroa eta Errioxako lurraldeetakoak), 7 autobusetan (2 HH-LHrako eta 5 DBH-Batxilergorako). HH-LH ibilbideak batuta 62,6 Km egiten dituzte x2 (joan-etorria) eguneko. DBH-Batxilergoko ibilbideak batuta 203,9 Km x2 eguneko. Atera kontuak!•

Agenda 21ean DBHrako ortua sortu dute, eguneroko kudeaketa ziurtatuz. LHn birziklatzeari ekin diote, patruila berdeekin.

Ez da ez irudi soila, hori baino askoz gehiago baita; hemen ari gara alai eta trinko bidea egiten, egunero euskaren etorkizuna zaintzen eta zabaltzen.

SAN BIZENTE IKASTOLA

IKASTOLA SENDOTUTA, BERRITZAILEA ETA ERAGINKORRA DELAKO Ametsa egia bihurtu da Oiongo ikastolan, inoiz izan gabeko kopuruetara iritsi baita (dagoeneko 309 ikasle ditu), proiektua indartu egin baita, herrian eta inguruko herrietan konfiantza zabaldu, Erentzungo ikasleak DBHra datozelako...; pozik dira ikastolan. Obra egin dute eraikin gorrian, leihoak aldatuta tenperatura arazoak uxatuz. HHn gelak elkartu egin dituzte, jangela propioa lortu dute, erabilera anitzerako eraikina ere bai. Orain formakuntzan ari dira bete-betean.•

24

IKASTOLA 228


aldizkaria.ikastola.eus @ikastola_aldizk

“Aberatsa da daukaguna partekatzea, etxeko ateak irekitzea, daukaguna zabaltzea, besteena jasotzea eta etxera ekartzea”. Tenperatura 25º zero azpitik izan arren, bero eta goxo hartu dituzte Alexandrian. Maite Otero joan da Erentzundik eta Irene Lopez Goñi, NIEtik.

KURUTZIAGA IKASTOLA

IKASLEEN PARTE-HARTZEA EZINBESTEKOA JOLASTOKIA AMESTEN EGITASMOAN Jolastokia Amesten deitu genion ikastolako kanpo espazioaren ordenazio berriaren proiektuari (10.000m2 dira guztira). Proposamen integratu, parte-hartzaile eta berritzaile bat osatzea zuen helburu. Hiru fasetan gauzatu zen: Behaketa, Hausnarketa eta Proposamenak. Ondorioz, neska-mutikoak aukera berdintasunean jolastuko diren espazioa lortu dugu, naturagaz harremanean, ikerketa eta esperimentazio gune bilakatu dugun jolastokian.•

ERENTZUN IKASTOLA

VIANATIK ALEXANDRIARA IKASTOLA AURKEZTERA Erasmus+ko proiektuak TeachCom du izena, Europako egitasmoa da, Nafarroako Ikastolen Elkarteko 5.a. Proiektuak irakasleei lagundu nahi die etengabe eraldatzen ari den gizarte-aldaketak ikusten, eta horietarako gaitasunak lantzen. Erentzun Ikastolak harrituta utzi ditu Errumania, Lituania eta Turkiatik joandako eskolen ordezkariak, 130 ikasle izanik zenbat proiektutan dabilen erakutsiz, eta zein formakuntzatan murgilduta.•

SEBER ALTUBE IKASTOLA

Ikastolako komunitate osoarentzat izan da aberasgarria eta, bide batez, kanpo espazioaren ordenazio berriaren oinarriak fundamentuz ezartzen lagundu digu.

Osotara 336 pertsonak hartu dute parte batzarretan (ikasleak, irakasleak, langileak eta gurasoak), eta horri 173 familiaren inkestak gehitu behar zaizkio. Zenbaki politak. Zorionak denoi, eta eskerrik asko ahaleginagatik!

50 URTE ONDOREN, BIDEARI JARRAITZEKO… HASI GARA! Urteurrenean geldialdia egitea erabaki genuen ikastola hankaz gora jarriz, ikastolako komunitate oso-osoarekin zer egin dugun eta zer nahi dugun ikusteko. Urte eta erdi eman dugu kontzienteki eta ilusioz etorkizuna marrazten. Lantalde ezberdinak sortu dira kezka guztiak batuz, proposatutako ideiak burutzeko denon indarra beharrezkoa baita: Pedagogia, Arkitektura, Guraso ordezkariak, Auzolana, Jantokia, Kirola... Kooperatibista lez, sintonia eta gogoa azpimarratu dira, jakitun izanik “Izango bada, zuri esker izango da! Oso pozik gaude”.•

25


IKASTOLAK

aldizkaria.ikastola.eus @ikastola_aldizk

ARANZADI, ARIZMENDI ETA TXANTXIKU IKASTOLAK

KROS SOLIDARIOA ETXEPARE LIZEOAREN ALDE ESKUALDEKO BOST HERRITAN

Hasselt hiriaz gain, inguruko toki garrantzitsuak bisitatzeko aukera izan dute, besteak beste, Leuven, Brusela edo Europako Parlamentua. Neerlandera eta kultura ezagutzeko bidea eta aukera!

LASKORAIN IKASTOLA

FLANDESEKO HASSELT HIRIKO ESKOLAREKIN ELKARTRUKEAN Humaniora Kindshed Jesuk, Hasselt hirian kokatzen den Bigarren Hezkuntzako ikastetxeak, Nazioarteko elkartrukeetan eskarmentu handia du. Ingelesa praktikatzeko eta beste kultura batzuk gertutik ezagutzeko aukera bikaina eskaintzen duenez, Batxilergoko 26 ikasle bertan izan dira, eta apirilean hangoak etorriko dira. Laskorain hizkuntza gutxituen inguruko Erasmus+plus proiektuan murgilduta egon da bi urtez, Flandria eta Sardiniako bi eskolarekin elkarlanean. Hortik dator lotura.•

Hazten gaitu, hazten dugu kanpainarekin bat eginda, aurtengo Krosaren xedea izan da lizeoan falta dituzten hornidurak lortzen laguntzea, dirutan elkartasuna adieraztea. Partaide bakoitzak 1€ ekarpena egin du eta herri bakoitzeko batzordeak hainbat ekimen antolatu ditu, hala nola, Aretxabaletan, tonbola; Arrasaten, 2. eskuko postua eta Eskoriatzan, Bernat Etxepareko ikasleen parte hartzea. Lasterketek kutsu herrikoia izan dute.•

Ikastoletako haur, gazte eta langileek ez ezik, parte hartu nahi izan duen herritar orok izan du aukera. Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Eskoriatza eta Oñati izan dira.

ETXEPARE LIZEOA

EUSKAREN SAGARTZEAK 2.500 ZUHAITZ EMAN DITU DAGOENEKO Euskarari laguntzeko bi urte dira Lizeoa kanpainarekin hasi zela, eta bilana ezin hobea egin dute. Partikularrak, 110 ikastola, elkarte edo enpresak lagundu dute; 45 Herriko Etxek landareak erosi dituzte Baionako 2 sagartzetan landatzeko; horietatik 12 udalena, herri ezberdinetan kokatuko dira. Tolosak eta Uztaritzek duten anaitasunari esker, Gipuzkoako herriak erositakoak Uztaritzen landatuko dira. Tokiko sagarrak dira, hiru urte baino ez dutenak behar lehen fruituak emateko.• Aurten ere artzainak herrira etorri dira inudeak gorteatzera, baita haur jaioberriak bedeinkatu eta txertatzera ere. Herriko hainbat Elkarte eta kuadrillak hartu dute parte, dantza eta musika eskainiz. Denak eskertu nahi dituzte!

ORERETA IKASTOLA

MENDE BAT ATZERA, INUDE ETA ARTZAINEKIN Ikastolako haur eta gazteek, guraso eta irakasleek osatutako konpartsa antolatu dute, 21 urtez jarraian, Raimundo Sarriegik 1869an egindako musikarekin. Donostiatik dator ohitura, Kandelario egunez ospatzen dena, inauteri bezperatan. 450 pertsonak hartu dute parte mozorrotuta: irudikatutako alkatea emaztearekin, udal idazkaria, kardinala, apaiza akolitoekin, mikeleteak, medikua eta erizainak, puxika-saltzaileak, barkilleroak, piruleteroak, galleterak, sardinerak, arropa-garbitzaileak, margolaria, zapata-garbitzailea, lore-saltzaileak, okinak, kale-garbitzaileak eta abar.•

26

Proiektua zabala bihurtu da, euskaldundu den Calandretako okzitar nekazari batek lagunduko du landaketa eta zaintzan; eta, aldi berean berari lagunduko dio bizitzen.

IKASTOLA 228


Irati Berasaluze

“Sukaldaritzaz gain, beste hainbat gauza ikasten dira Basque Culinary Centerren� ez dudana. Egia esan, oso denbora gutxi daramat hemen ikasten eta oraingoz ez nuke ezer aldatuko. Hala ere, badago pena ematen didan zerbait, hizkuntza. Ikasle asko munduko herrialde ezberdinetatik etortzen direnez eta hauek euskara ikasten jartzea erraza ez denez, eskolak gaztelaniaz ematen dira. Alde batetik, inguru multikultural batean ikastea oso aberasgarria da eta, bestetik, nire ama hizkuntza izanik eta unibertsitatea Donostian egonda, tristura ematen dit euskaraz ez ikasteak.

Zergatik aukeratu zenuen Gastronomia eta Sukaldaritza Arteak gradua? Eta zergatik Basque Culinary Center - Mondragon Unibertsitatean? Betidanik ama ikusi izan dut etxean sukaldatzen eta beti gustatu izan zait sortzen duen giro egoki eta polita bere platerekin. Txikitatik berarekin sukaldatzeko aukera izan dut eta, gastronomia munduari buruz gehiago ikasi nahi nuenez, gradu hau egitea erabaki nuen. Basque Culinary Centerren ikastearen lehen arrazoia da, etxetik gertu dudala eta bigarren arrazoia da, sukaldatzeaz aparte beste hainbat gauza ikasteko aukera dagoelako, beste gastronomiako, goi mailako zikloek edo graduek eskaintzen ez dutena. Nola balioetsiko zenuke orain arte bizitako esperientzia? Egia esan, espero nuena baino askoz gusturago nago. Gradu honetan ezer jakin gabe sartu naiz eta hasieran beldur pixka bat nuen baina, egia esan, bertako jendea, taldea, ira-

kasleak... denak, laguntzeko prest daude eta hori asko eskertzen da. Pentsatzen nuena baino askoz gehiago ikasten ari naiz eta, egia esan, oso gustura. Nola definituko zenuke Basque Culinary Centerren jasotzen duzun ikasteko metodologia? Egia esan, pixka bat arraroa da. Hau da, Batxilergotik etorri berri naiz eta ikasteko metodologia Batxilergoan eta BCC-an oso ezberdinak dira; baina, hala ere, oso egoki eta interesgarria iruditzen zait, betiko metodologia hautsi eta praktikotasunari aukera ematen zaiolako. Unibertsitatetik zer da gehien gustatzen zaizuna?, Eta zerbait hobetzeko? Unibertsitatetik gehien gustatzen zaidana da ate asko zabaltzen dituela. Nik uste nuen sukaldatzen bakarrik ikasiko nuela eta, bat-batean, ohartu naiz gastronomia ez dela hori bakarrik. Gainera, gradu honetan, talde lanean eta adiskidetasunean lan egiten ikasi dut, beste leku askotan ikasi

www.mondragon.edu/prest

Etorkizunari buruz zeintzuk dira zure asmoak? Egia esan, oraingoz ez dakit zer egin edo izan nahi dudan, baina bidaiatzea eta ahal dudan guztia ikastea gustatuko litzaidake. Bestalde, aurten sortutako proiektuarekin jarraitu nahiko nuke. HESTIA Project izena du eta gure asmoa da, errekurtsorik gabekoei otordu duinak eskaintzea. Horretarako, gaur egun dagoen beste arazo bati eutsi nahi diogu: multinazional handiek ezarritako edertasun estandarra ez betetzeagatik egunero botatzen diren elikagaiak aprobetxatzea. Estetikoki perfektuak ez diren baina nutrizionalki guztiz baliagarriak direnak erabiliz. Gure proiektua aurrera eramateko talde-lan bat antolatu dugu izen handiko jatetxeetan lan egiten duten sukaldariekin, hauek baitira lehen aipatutako elikagai zatarrak erabiliz mirariak egin ditzaketenak, polit ez diren baina guztiz erabilgarriak direnekin artelanak sortuz.•



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.