Iks229 w

Page 1

ERALDAKETA LEHEN HEZKUNTZAN Ikasmaterial berriak, espazioen erabilera, proiektuka lan egiteko metodologia‌ dena aldatzen ari da etapa honetan ere


Hezkuntza Akordioa aztertzen Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Akordiorako proposamena Eusko Legebiltzarrerako bidean dela, ikastolak eskualdeka bilerak egiten hasi dira hura aztertu eta jarrera bateratua hartzeko. Akordiorako proposamenak landutako puntuak eta agertzen ez direnak (publikotasuna eta finantzaketa) dituzte aztergai ikastolek, eta bereziki bi alor: hizkuntzarena eta hezkuntza inklusioarena. Ekainaren 13an amaituko dira bilerak, eta ondotik jarrera bateratua hartuko dute ikastolek.

• 03

HEZKUNTZA ERALDATZEN

LEHEN HEZKUNTZARA ERE IRITSI DA ERALAKETA Ikasmaterial berriak, espazioen erabilera, proiektuka lan egitea… oinarri hartuta, lanean ari dira ikastoletan. 06

HAUR HEZKUNTZA

‘hIZAN’: Haur Hezkuntzarako laborategia. 08

DBH-KO PRAKTIKA ONEN I. JARDUNALDIA

EKIren inplementaziotik sortutako esperientzia berriak partekatu dituzte ikastolek. 10

HEZKUNTZA LEGEA

Hezkuntza Akordiorako proposamena aztertzen ari dira ikastolak. 14

INKLUSIOARI BURUZKO IKASTOLEN JARDUNALDIAK

Aniztasunari erantzuten. 16

IKASTOLA EREDUA

Lanbide Heziketa eraldatzen. 18 IKASTOLAK BANAKA

aldizkaria.ikastola.eus

HEZKUNTZA ERALDATZEN

D

BHN EZARRITAKO EKI PROIEKTUA REN GARAPENA DA IKASTOLETAKO LH 6. MAILAN AURTENGO IKASTURTEAN ERABILTZEN HASI DIREN EKI IKASMA TERIALA. Euskal curriculumean, konpetentzietan eta integrazioaren pedagogian oinarritutako proiektua da, DBHn bezala, eta harekin koherentzian etapa honetarako diseinatu da. “Lehentasuna ematen diogu ikasle bakoitzari, segurtasun afektiboa bermatzen dion testuinguruan, bere auto-errealizaziorantz aurrera egiteko, bere ahalmenak ahalik eta gehien garatzeko laguntza eta aukerak emateari, bakoitza bere bizi proiektua oinarri sendoekin eraikitzen joan eta ikasitakoak bizitzan zehar izango dituen erronkei eta arazoei irtenbide egokiak bilatzeko gai izan dadin”, azaldu digu Ikastolen Elkarteko Lehen Hezkuntzako arduradun Belen Baztarrikak. “Nolako pertsonak hezi nahi ditugu? Galdera horri erantzunez abiatu gara, alegia, ikaslearen irteera profiletik. Auto-estimu egokia eta auto-kontzeptu doitua duten pertsonak, pentsamendu irekia eta malgua dutenak, euskaldun eleanitzak, komunikazio gaitasuna eraginkortasunez baliatzen duten pertsonak, autonomoak, konprometituak, lankidetzan trebatuak, konpetenteak, ekintzaileak… heztea dugu helburu. Horretarako, ikasmaterial berriak, espazioen erabilera, proiektuka lan egitea… irakasleen formazioa eta hainbat esparru oinarri hartuta, lanean ari gara ikastoletan”. Zer egin dezakegu egoera ahulean bizi direnei laguntzeko? Hau da, adibidez, 6.mailan proposatzen zaien egoera bat. “Egoera hori askatzeko, irtenbide bat bilatzeko arloetatik ikasi dutena egoera erreal batean aplikatuko dute. Denona da gizarte-arazo hori, eta denok izan behar dugu arazo horren konponbidearen protagonista”, gaineratu du Baztarrikak. Azoka solidarioa planifikatu eta antolatzen dute 6.mailako ikasleek. Jasotako dirua nori helaraziko dioten ere erabakitzen dute. Protagonistak bihurtzen dira.

@ikastola_aldizk

IKASTOLA 229 / 2018ko EKAINA EUSKAL HERRIKO KASTOLAK

2

Datorren ikasturtean Lehen Hezkuntzako bosgarren mailan ere erabiliko dute EKI ikasmateriala ikastoletako ikasleek. “Herrian, auzoan, ikastolan lanean ikusiko dituzue. Egoera errealetan- edo errealitatetik ahalik eta hurbilen daudenetan- bizi eta ikasi egingo dute”. Laugarren mailakorako materialaren sortze lanetan dabiltza gaur egun Ikastolen Elkartean. Material hori IKASTOLA 229


Lehen Hezkuntzara ere iritsi da eraldaketa

Euskal curriculumean, konpetentzietan eta integrazioaren pedagogian oinarrituta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan inplementatu den proiektua eta Haur Hezkuntzan ezarritako marko pedagogiko berria aintzat hartuz eta haiekin koherentzian abiatu da eraldaketa Lehen Hezkuntzan ere. LHko 6. mailan ezarri da aurtengo ikasturtean. Lehen urratsa baino ez da, ordea.


HEZKUNTZA ERALDATZEN 2019-20 ikasturtean hasiko dira erabiltzen ikastoletan. E KITIK HARAGOKO ARLOAK

LHrako EKI proiektua garatzeko orduan, zenbait arlo ez dira ikasmaterialetara eraman. Baina ez dira alde batera utzi. Aitzitik, aintzat hartu dira eta esku-hartze bat egingo da. “Curriculum ikuspegitik, eta lortu nahi dugun ikasle profila kontuan hartuz, arlo horiei ere (Arte Hezkuntza, Musika eta Gorputz Hezkuntza ) erantzun egin nahi zaie mintegi baten bidez”, dio Ikastolen Elkarteko Lehen Hezkuntzako arduradunak. Pentsamendu konputazionala eta robotika ere indartu nahi dira etapa honetan, curriculuma osatze aldera. Ikastolen Elkartean, ikastoletako alorreko adituekin batera, IKT konpetentziaren ikuspuntua osatu nahi da, eta proposamen bat egingo da horren lanketa bermatzeko. “Curriculum aspektu batetik diseinu bat egongo da, eta proposamen zehatz bat egingo zaie ikastolei, Arte Hezkuntza, Musika eta Gorputz Hezkuntza alorrekin batera”. EREDU DIGITALA

Ikasturte honetan LH 6. mailarako EKI materialak ezarri dira ikastoletan, eta heldu den ikasturtean bertsio digitala ere eskuragarri izango dute. “Curriculumaren osaketan ekin diogun beste erronketako bat izan da heldu den ikasturtean LH 6ko materiala euskarri digitalean eskaintzea”, dio Baztarrikak. Orduan, paperekoa edo digitala aukeratzerik izango da? “Adin honetako ikasleen-

tzat paperezko euskarriak edukitzea garrantzitsua da. Aldi berean, eredu digitalak abantaila gehiago ere eskaintzen ditu; euskarri multimediak erabiltzeko aukera, auto-zuzenketak egiteko aukera, edota irakasleentzat ebaluatzeko orduan eskaintzen dituen abantailak. Horregatik, eredu misto bat proposatzen dugu guk”. LEHEN ZIKLORAKO PROPOSAMENA

Lehen Mailarako eraldaketa proposamena ez da mailarik maila modu linealean garatuko. Aitzitik, lehen zikloarekin ere hasiak dira proiektua garatzen, Haur Hezkuntzako markotik abiatuta. “Haur Hezkuntzarako markoaren garapena eta Lehen Hezkuntzako zortzi urte bitarterakoa uztartu nahi ditugu lehen zikloaren proposamena egiteko”, azaldu du Lehen Hezkuntzako arduradunak. “Zer lortu nahi dugu?, Zertarako? eta Zer testuinguru eskaini behar diogu ikasleari dituen gaitasun, ahalmen guztiak gara ditzan? galderei erantzunez abiatu gara. Alegia, irteera profiletik abiatu gara lehenik, hau da, nolako pertsonak hezi nahi ditugun; gero oinarrizko konpetentziak, orokorrak eta espezifikoak landu; eta, azkenik, metodologiak zehaztu”. Metodologiari dagokionez, zehaztu da, batetik, irakaste espliziturako denborak behar direla , esaterako irakurketa-idazketa prozesua gidatzeko, matematikarako…, eta, bestetik, ikasleei mikroespazioak eta libre

Ikastolen Elkarteko Lehen Hezkuntzako arduradun Belen Baztarrikak azaldu dizkigu etapa honetako berrikuntza nagusiak.

4

IKASTOLA 229

zirkulatzeko tarteak eskaini behar zaizkiela: konpetentzia espezifikoekin lotura duten espazioak, esperimentatzeko, norbere nahien eta interesen araberako erabakiak hartzeko, autonomia eta ikaskidetza lantzeko, mugimendua ahalbideratzeko eta abar. Era berean, ezagutzak modu testuinguratuan bereganatzeko, ezinbestekotzat jo da ikaskuntza arazo /erronka /proiektuetan oinarritzea eta jakintzak (jakitea, egiten jakitea, izaten jakitea) mobilizatu beharreko baliabidetzat hartzea. “Mintegi bana egin ditugu iazko eta aurtengo ikasturteetan, ikusteko zein aspektu diren landu beharrekoak, eta argi ikusi da, esaterako, espazioen birdefinizio bat egin beharra dagoela: zer mikroespaziok osatuko duten (esperimentaziorakoa, hizkuntzarakoa, matema-

aldizkaria.ikastola.eus @ikastola_aldizk


tika manipulatiborakoa…). Espazio bakoitzaren helburuak ezarri, eta proiektuei begirako irakaskuntza ikuspegitik osatu nahi da; proposamen didaktiko bat egingo da, eta materialari begirakoa ere bai”, dio Baztarrikak. Lehen zikloari begira beste mintegi bat egingo da heldu den ikasturtean, irakasle guztiek norabide berean ekiteko. P RESTAKUNTZAREN GARRANTZIA

Hezkuntza eraldaketak irakasle prestu eta prestatuak eskatzen ditu, eta prestakuntza ikastolen lehentasunetako bat da. Lehen Hezkuntzari dagokionean ere ezinbestean gakoetako bat da irakasleen prestakuntza. Eta horretan dihardute.

EKI proiektuko ikasmaterialaren ezagutza, azterketa, lanketa eta ebaluaketaren gaineko prestakuntza saio trinkoetan ari dira iazko ikasturtetik, eta, era berean, beste hainbat alor ere jorratu dituzte. Aurrera begira ere prestakuntza plangintza zabala dago aurreikusia. Besteak beste gai hauek jorratuko dituzte: haurraren ezaguera, ahozkotasuna eta euskara sustatzeko metodologiak, irakurketa-idazketarako baliabide metodologikoak, espazioen antolaketa, ebaluazioa eta proiektu interdiziplinarrak.•

KiVa LHtik DBHra Iazko ikasturtea hasita ezarri zen KiVa programa ikastoletan. Eskola jazarpenari aurre egiteko mundu mailan eragingarriena den programa da KiVa, eta ikastoletan ere frogatu da haren balioa: ikasturte bakar batean erdira jaitsi dira jazarpen kasuak ikastoletan. Finlandiako Turkuko Unibertsitateak garatutako programa hau Lehen Hezkuntzarako dago diseinatua. Dena den, Finlandian eta Euskal Herrian etapak desberdin zatitzen dira, eta hango Lehen Hezkuntzak hemengo Bigarren Hezkuntzako lehen maila ere hartzen du. Hori dela-eta, aurtengo ikasturtean DBH 1en ere martxan da ikastoletan KiVa programa. Halere, hurrengo ikasturtetik aurrera, KiVa DBH osora hedatuko da, Turkuko Unibertsitateak dagoeneko garatu duelako etapa horretarako programa ere. Material guztiak euskaratzen ari dira dagoeneko, eta 2019ko urtarrilean eskura izango dute ikastolek, DBHko euren geletan KivA programa garatzeko.•

LA TRANSFORMACIÓN LLEGA A LA ENSEÑANZA PRIMARIA Tomando como referencia el proyecto implementado en la Educación Secundaria y el marco pedagógico de la Etapa de Infantil y en coherencia con ambos, ha comenzado, también, la transformación en la Enseñanza Primaria de las ikastolas. Esta transformación ya se ha implementado en este curso en sexto de Primaria, pero no es más que el primer paso, ya que el próximo curso se implementará en quinto, y ya se están dando pasos para la transformación pedagógica en la primera etapa de este ciclo. ÉVOLUTION DE L'ENSEIGNEMENT PRIMAIRE S'appuyant sur le projet développé dans le Secondaire et se basant sur le cadre pédagogique de maternelle, la mutation de l'enseignement primaire va débuter dans les ikastola. En effet, après les changements opérés en 6ème d'autres suivront, en CM2 tout d'abord avant d'être étendus à l'ensemble des cycles du primaire.


HAUR HEZKUNTZA aldizkaria.ikastola.eus @ikastola_aldizk

‘hIZAN’, Haur Hezkuntzarako laborategia. “Ernetzen ari den hazia da haurra. Berez dakar landare bihurtzeko behar duena; lurrean zabaldu eta berez joango litzateke hazten. Baina hazi horri lur egokia, eskatzen duen ura, behar duen eguzkiaren beroa eta argia eta hobeto hazteko ongarria ematen bazaizkio, landare horrek berak dakarren lorea emango du. Hortaz, hazi bakoitzaren beharrei erne egon behar dugu: berak adieraziko digu noiz behar duen ura eta zenbat ur behar duen ez itotzeko, noiz behar duen berotasun handiagoa edo noiz ari den erretzen, noiz dagoen aseta, bapo, gustura”.

S

ARRERAKO METAFORA HORREK IRUDIKATZEN DU ‘hIZAN’, HAUR HEZKUNTZARAKO IKASTOLEN PROIEKTUA. Metafora horrek, haurraren garapen osoaren ikuspegitik, haurra ulertzeko moduaren oinarrizko printzipio metodologikoak biltzen ditu, eta horren gainean ari dira euren proiektu propioak egiten ikastolak. Eta ikastolei Haur Hezkuntzako proiektu propioak garatzen laguntzeko sortu zen, iazko ikasturtean, ‘hIZAN’, Haur Hezkuntza laborategia, Ikastolen Elkartearen eskutik. Zazpi kidek osatzen dute laborategiko lantaldea —Esther Garaialde, Usue Sukia, Gaizka Uriarte, Ainara Bidal, Bego Gordillo, Ane Barruso eta Nere Merinok— , eta Ikastolen Elkarteko Haur Hezkuntzako arduradun Beñat Azurmendik koordinatzen du. Haur Hezkuntzako beren

proiektua garatuen duten ikastoletako kideak dira. “Hirurogeita hamar ikastola ari dira euren Haur Hezkuntzako proiektua garatzen, eta lantaldeko kideen egitekoa da haiei proiektu horiek gauzatzen laguntzea”, dio Azurmendik. Beste etapa guztietan bezala, ikastoletan Haur Hezkuntzara ere eraldaketa eramaten ari dira. Mende honen hastapenean, 2002/03 ikasturtean hasi ziren ikastolak 0-6 urte bitarteko proiektuak garatzen. Gizartearen eskakizunetik eta hezkuntzaren eskakizunetik aldaketa behar zela nabaria zen. Eraldaketarako lehen mugimendu esanguratsua 2008an izan zen, ikastola batzuek Mondragon Unibertsitateko Hazitegi ikerketa taldearen bitartez Bordeleko ikastetxe batzuetara egindako bidaia baten ondotik. 2013an egin ziren Ikastolen XX. Jardunaldi Pedagogikoetan bultzada eman zitzaion. Ondotik, HUHEZIrekin elkarlanean, Haur Hezkuntzako markoa diseinatu zen, hurrengo urtean, eta 2016an Haur Hezkuntzarako proiektua aurkeztu zuen Ikastolen Elkarteak. Horren guztiaren emaitza da ‘hIZAN’ proiektua, eta laborategiaren egitekoa da hori ikastoletan ezartzen laguntzea. “Helburua da ikastolek HHko proiektu propioa egitea, eta laborategiaren egitekoa da ikas-

6

tolen jarraipen lana egitea. Ikastola bakoitzak hausnarketa egin du beren proiektu propioa egiteko, Haur Hezkuntzak duen garrantzitik abiatuta, nortasun propioa baitu etapak berak. Hausnarketa horren ardatza haurra ulertzeko modua izan da. Eta haurra ulertzeko moduan hausnartu beharreko puntuak izan dira: haurraren ikuspegia, helduaren papera, testuingurua eta komunitatea”. H AURRA ULERTZEKO MO DUA Haurra ulertzeko modua, hain zuzen ere, oinarri oinarrian dago hIZAN proiektuan, Azurmendik azaldu duenez. Haurraren garapen osoaren ikuspegitik, Azurmendiren arabera, hauek lirateke haurra ulertzeko moduaren oinarrizko printzipio metodologikoak: • Errespetua izan behar diogu haurraren izate osoari. “Errespetua baita ere geuri, helduari. Kontzientzia hartze bat da; nik, ikuskera horretatik, errespetatzen baldin badut haurraren izate oso hori, kontziente izango naiz haur horrek bere garapen propioa daukala eta nire jarrerak eragina daukala bere ibilbide edo garapen horretan”.

• Konfiantza izan behar dugu haurraren berezko garapen-ahalmenean. “Ez da bakarrik errespetatzea; ondoan egotea da, bidelagun izatea, eta bidelagun izate horretan kontua ez da nik haurrari esatea zer egin behar duen, baizik eta esatea hemen nagoela, lagunduko diodala, baina bera gai dela egiteko”. • Haurraren ziurtasun fisikoa eta emozionala bermatu behar dugu. “Etapa honetan, 0-6 urteetan, haurrengan ematen diren aldaketak, kognitiboak, zein bere identitate propioa eraikitzetik etorritakoak, zein fisikoak eta emozio aldetikoak, oso handiak direlako. Hasi oinez ikastetik, hitzak ikastetik, komunikaziora, sozializaziora… bizitzan ez dago horrenbesteko garapena duen beste etaparik”. Oinarri horri ikuspegi zientifikoa ere eman zaio, eta horretan lagungarri izan da Mondragon Unibertsitatearekin eta Rafael Cristobalekin egindako lana. Era berean, prestakuntza bat ere eskatu du irakasle guztien-

IKASTOLA 229


tzat, eta saioak egin dira Aitor Axpe, Jurgi Cristobal, Arantza Lejarraga eta Alvaro Beñaranen eskutik. IKASTOLA BAKOITZAK BERE PROIEKTUA Haurra ulertzeko moduaren oinarrizko printzipio metodologiko beretik abiatuta, ordea, Azurmendik behin eta berriro errepikatzen du ikastola bakoitzak bere proiektua garatu behar duela. “Funtsezkoa da, ikastola bakoitzak bere errealitatea bizi duelako. Askotariko tamaina duten ikastolak ditugu, haiek kokatuta dauden lekuak ere askotarikoak dira, leku horietako errealitate soziologiko eta linguistikoak ere desberdinak dira… horregatik da garrantzitsua ikastola bakoitzak bere proiektua garatzea; denak oinarri beretik abiatuta, baina bakoitzak bere errealitatera egokituta”.

eta horren arabera mintegiak antolatu. Haurraren ikuspegia, helduaren papera eta espazio eta materialekin lotutako gaiak landu dira bertan, erabat lotuak egon direnak ikastolek zituzten beharrei. Ikuspegi nazional batetik, ikastola bakoitzeko txoko guztietara iristeko aukera izan dugu eta hor zituzten beharrei erantzuna eman. Horretarako ezinbestekoa izan da laborategiko kideen eta ikastola bakoitzeko erreferentearen lana. Oso lan aberasgarria izan da eta ikastolen arteko ezagutza sarea indartzeko aukera izan dugu. Era berean, aurreratuen dauden ikastolekin 3 ikerlerro landu dira, hizkuntzarena, materialena eta ebaluazioarena. Hori izan da bi ikasturteotako ibilbidea, motzean azalduta”, laburbildu du EHIko Haur Hezkuntzako arduradunak.

Hala, ikastola bakoitzaren beharrak zeintzuk diren identifikatzen lagundu dute laborategiko lantaldeko kideek. “Diagnostikoa egiten lagundu diegu, eta diagnostiko horretatik ikastola

E LKARREKIN ETA E LKARRENGAN DIK IKASIZ Ezagutza sarea ehuntzea, elkarrekin eta elkarrengandik ikasteko sarea

bakoitzaren beharrak atera ditugu,

osatzea ere bada laborategiak ikastolekin egin nahi duen bide garran-

tzitsu bat, “helburua delako gure artean praktika onak eta ezagutzak partekatzea”. Bide bezala, ikastola desberdinetara bisitak egitea aukeratu da. Orotara, bi ikasturte hauetan hamasei bisita egin dira haur hezkuntzako proiektu desberdinak bertatik bertara ezagutzeko. Errealitate desberdinetako ikastolak bisitatu dituzte errealitate desberdinak bizi dituzten ikastoletako ordezkariek. Azurmendiren hitzetan “oso aberasgarria” izan da bisita hauek utzi duten emaitza. “Bisita bakoitzean hogei bat ikastolatako ordezkariek hartu dute parte. Abiapuntu gisa eta helburu nagusi gisa ezarrita dago ikastola bakoitzak bere proiektu propioa egin behar duela; bide horretan, praktikak jasotzen joan gara proiektu propio horiek ezagutzeko”. Oraindik bide luzea dago egiteko, aitortzen du Azurmendik, “baina bide egokia hartu da. Laborategiaren hurrengo helburuak dira proiektua egonkortzea eta ezagutza sarea indartzea. Bi helburu horiek ezinbestekoak dira. Ebaluazioa, materiala, hizkuntza… dira, baita ere, hurrengo erronkak, eta ikerketa lerro horiek irekita daude dagoeneko”.•


DBHKO PRAKTIKA ONEN I. JARDUNALDIA aldizkaria.ikastola.eus

EKI

@ikastola_aldizk

EKIren inplementaziotik sortutako esperientzia berriak partekatu dituzte ikastolek

Eraldaketa eraman du ikastoletara EKI proiektuak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan. Ikastolek bost urte daramate proiektua lantzen, eta lanketa horretan hainbat praktika berri sortu dituzte. Praktika berri horiek nola lantzen dituzten elkarrekin partekatu eta elkarrengandik ikasteko, Ikastolen DBHko Praktika Onen I. Jardunaldia egin zuten, Hernanin, joan den maiatzean

D

UELA BOST IKASTURTE HASI ZEN INPLEMENTATZEN IKASTOLETAN EKI PROIEKTUA, EUSKAL CURRICULUMEAN, konpetentzietan eta integrazioaren pedagogian oinarritutako eredu pedagogiko berri eta berritzailea. Iazko ikasturtean amaitu zen inplementazioa Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan. Pedagogia eraldatzailea da, eta urte batzuk beharko dira findu, finkatu eta garatzeko, baina ia bost urteko ibilbidea eginda, nabarmena da ikastoletako geletan eman den aldaketa sakona. Bide horretan geletan esperimentatzen ari diren transformazioak, jarduteko modu berriak eta praktika onak elkarrekin partekatzeko DBHko Praktika Onen I. Jardunaldia egin zuten ikastolek, maiatzean, Hernaniko Orona Ideon.

A SKOTARIKO GAIAK Ehun irakasle inguru bildu ziren elkarrekin eta elkarrengandik ikasteko, geletan egiten ari direna partekatzeko, ebaluazio sistema berriaz hitz egiteko, EKI proiektuan biltzen ez diren alorrak EKIren bide berean

8

nola ari diren jartzen erakusteko, inklusibitatea nola ari diren lantzen azaltzeko eta beste hainbat gai jorratzeko. Hogeita bi gai desberdin landu zitzuten goiz osoko jardun trinkoan. Horietatik bost gai orokorrak izan ziren, irakasle guztien artean jorratu zituztenak. Beste bost gai arloz gaineko praktikak izan ziren. Adierazpenaren lanketa egin zuten sei gairen inguruan, eta zientziak jorratzeko beste sei gai izan zituzten. Sarrera hitzaldian nabarmendu zuten bezala, eredu pedagogikoaren eraldaketa hasi baino ez da egin. “Pedagogia aldaketak egiteko urte asko behar dira. Gelaz gela egin behar da, arloz arlo, baina denak koherentzia izan behar du. Ebaluazioak berak ere planteamendu osotua behar duâ€?. Denak ontzi berean eta norabide berean arraunean. Norberak bere aldetik lan egiteko aroa amaitu da, talde lanak du garrantzia. Ikastola bakoitzean eta ikastola guztietan, hezkuntza eraldaketaren aroa abian da.•

IKASTOLA 229


iks

HAMAR URTE BETE DITU AURTEN ELKAR ILUSTRAZIO ETA IPUIN LEHIAKETAK ETA URTERO BEZALA, MILAKA HAUR ETA GAZTEK AURKEZTU DITUZTE BERAIEN LANAK: 9.790 lan jaso dira guztira! 7.829 ilustrazio, 1.756 ipuin eta 205 komiki. Badute, beraz, meritua edizio honetan irabazle suertatu diren lagunek! Maiatzaren 19an Donostiako elkar liburu-dendan banatu ziren 10. Elkar Ilustrazio eta Ipuin Lehia-

ketako sariak eta bertan bildu ziren epamahaiak aukeratutako lanen egileak ongi merezitako sariak jasotzeko prest. Gustura zeuden denak jasotako jolas, ipuin eta tabletekin! Zorionak guztiei!

eskainitako sariari esker. Bestalde, Irrien Lagunek Mungiako Legarda Ikastetxera bisita egingo dute bertan ikuskizun bat eskaintzeko. Zorionak, beraz, hauei ere!

Baina izan dira baita ere eskolentzako sariak. Hauek, zozketa bidez suertatu dira garaile. Alde batetik, Oiartzungo Haurtzaro Ikastola eta Gasteizko San Viator Ikastetxeko haurrek Basque Culinary Center-a ezagutu ahal izango duten Laboral Kutxak

Hamar urte hauek ospatzeko liburu batean bilduko dira aurten lehiaketaren ibilbide honetan zehar sarituak suertatu diren lanetako batzuk, lan aukeratuak, eta udaran zehar Donostiako Aieteko Kultur Etxean ikusgai izango dira aurtengo ilustrazio finalistak.•

Txomin Garmendia

MAIL A

SARIA

IZEN-ABIZENAK

ESKOL A (HERRIA)

A A

ILUSTRAZIOA 1. saria Maria Cabezas 2. saria Laida Soto

Jado Ikastetxea. Erandio Egur Arte Tailerra. Elgoibar

B B

1. saria 2. saria

Txomin Garmendia Libe Aresti

Samaniego Ikastetxea. Tolosa San Nikolas Ikastola. Berango

C

1. saria

C

2. saria

Eneko Moiua / Julen Martiarena Ekhi Aizpuru

Errekalde Herri Eskola. OĂąati Karmelo Etxegarai Ikastetxea. Azpeitia

D D

IPUINA 1. saria 2. saria

Iraide Tejeria Leire Gardoqui

Larraulgo Eskola. Larraul Lizarrako ikastola. Lizarra.

E E

1. saria 2. saria

Oihane Irastorza Izaro Borao

Haurtzaro Ikastola. Oiartzun IES Arrigorriaga BHI. Arrigorriaga

F F

KOMIKIA 1. saria 2. saria

Miren Iturbe Ainhoa Gracia

Arizmendi ikastola. Arrasate Haztegi ikastola. Legazpi

L A B O R A L KU T X A S A R I A BCC-era TXANGOA Lujan Bengoa BCC-era TXANGOA Enara Jauregi

Laida Soto

Maria Cabezas

Eneko Moiva eta Julen Martiarena San Viator ikastetxea. Vitoria-Gasteiz Haurtzaro ikastola. Oiartzun


HEZKUNTZA LEGEA

Hezkuntza Akordiorako proposamena aztertzen ari dira ikastolak Eskualdekako bilerak egiten ari dira gaia jorratu eta jarrera bateratua hartzeko

Eusko Jaurlaritza bultzatzen ari den Hezkuntza Akordiorako proposamenaren edukia aztertzen, lantzen eta horren gaineko irakurketa egiten ari dira Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ikastolak, gero ondorioak atera eta jarrera bat hartzeko. Proposamena Eusko Legebiltzarrerako bidean da dagoeneko –Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak Ibilaldiaren jaian iragarri zuen ikasturtea amaitu aurretik aurkeztuko duela Legebiltzarrean-, eta ikastolek ikusi dute gaiaren gainean jarrera bateratu bat hartzeko unea dela.

M

AIATZAREN 22AN HASI ZIREN EGITEN IKASTOLEN BILERAK. Eskualdez eskualde egiten ari dira, ikastoletako komunitateetako ahalik eta jende gehienak parte hartzeko helburuarekin. Guztira, hamahiru bilera izango dira. Orain arte egin diren bileretan parte-hartze handia izan da, eta eztabaida eta azterketa mamitsuak egin dituzte. Ikastolen Elkarteren izenean, Koldo Tellitu lehendakaria, Jose Luis Sukia zuzendaria eta Patxi Olabarria Egonkortasun arduraduna ari dira parte hartzen. Hezkuntza Akordiorako proposamenaren gabeziak ( ez du hezkuntza sistemaren osaketa zehazten; ez du publikotasunaren definiziorik egiten; finantzaketa gaia ere ez du aipatzen‌) eta eduki nagusiak aztertzen ari dira, eta bereziki

10

hizkuntzen alorra eta hezkuntza inklusioa. Azken horri dagokionez, aurkeztu den Herri Ekimen Legegilea ere aztertzen ari dira ikastolak. Gai guztiei erantzun bat ematea du helburu abiatutako eztabaida prozesu honek. Gainera, iazko ikasturtean Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako Hezkuntza Lege berri bati begira ikastolek landu eta osatutako dokumentua dute oinarri. Ekainaren 13an amaituko da bileren prozesua, eta haren ondotik ikastolek euren jarrera argituko dute.

batekin. Dokumentu hura lantzeko bost lantalde osatu ziren, eta bakoitzak alor bat aztertu zuen (modernizazioa, bizikidetza, hizkuntzak, ebaluazioa eta autonomia) eta ekarpenak egin zituen, azaro eta abendura bitartean. Horren ostean Jaurlaritzak beste testu bat aurkeztu zien eragileei, eta ekarpenak egiteko epe bat zabaldu zuen. Ikastolen Elkarteak bereak egin zituen. Martxoan, Eskola Kontseiluaren esku utzi zen testu hori, horren gainean iritzia eman zezan. Horren ostean, Legebiltzarrerako bidean da.

P ROPOSAMENAREN IBILBIDEA Hezkuntza Akordiorako proposamenaren ibilbidea iragan udazkenean hasi zen, Eusko Jaurlaritzak Hezkuntza Eragileei aurkezturiko dokumentu

Hastapenetik, ikastolek bi gabezia nagusi ikusi zizkion testuari, azken orrazketan ere agertzen ez diren bi gai falta dira: hezkuntza sistemaren osaketa eta finantzazioa.

IKASTOLA 229


bazterkeriarik ez (matrikulazio-irizpideak), hezkuntza doakotasuna, kudeaketa demokratikoa eta sozialki kontrolagarria. Eskubideak: Doakotasuna bermatzeko finantzazio nahikoa, eskaintza publikoaren parte izatea. Alderdi hauek guztiak araupetzeko Hezkuntza Legea ezinbestekoa da.

Lehenari dagokionez, ikastolen jarrera aspaldikoa da: egungo legediak soilik administrazioaren titularitatepeko ikastetxeak hartzen ditu, sistemaren erdia osatzen dutena; eta beste erdia, itunpekoak (ikastolak barne) legeditik at daude. Ikastolek Hezkuntza Zerbitzu Publikotik abiatuko den sistemaren alde egiten dute, titulartasuna gorabehera, ikastetxe batek ematen dituen zerbitzuetan oinarritutakoa. Nolabait esan, publikotasun partekatu baten aldeko proposamena da, Europako iparraldeko hainbat herrialdetan dagoenaren antzekoa. Araudi propioa, berariazko araudia behar da, Hezkuntza euskal hiritarron interesen eta beharrizanen arabera antolatzeko. Hala, Euskal Hezkuntza Zerbitzu Publikoan parte hartuko dute zerbitzu publiko hau ematen duten ikastetxe guztiek. Hezkuntza Zerbitzu Publikoko ikasle eta ikastetxe guztiek eskubide eta betebehar berdinak izango dituzte. Betebeharrak: ikasle-

Finantzaketarena ere ezinbesteko gaia da ikastolentzat. Sekulako desoreka dago bi sareen arteko finantzazioan. Hori eztabaidatu gabe ezin dira parekatu baten eta bestearen egoera. Izan ere, Eusko Jaurlaritzak ikasleko 9.800 euro inbertitzen ditu sare publikoan; itunpeko sarean, berriz, ikasleko 4.800 euro. Ikastolen proposamena da progresiboki ikasle guztien baliabideen banaketan eta finantziazioan berdintasuna; hezkuntza hitzarmenen sistema mantentzea sare kontzertatuan; Euskal Hezkuntza Zerbitzu Publikoaren barruan dauden Ikastetxe guztiei oinarrizko tratamendu berdina ematea eta ikastetxeetako ikasleriaren ezaugarrien eta Hezkuntza Sistemak bultzatzen dituen helburuen araberako finantziazio osagarria, banakako hitzarmenen bidez. E USKARAREN EZAGUTZA MAILA Ikastolek, oro har, bat egiten dute Hezkuntza Akordiorako proposamenean hartzen den bide pedagogikoarekin. Hala ere, zehaztasun falta ikusten da Administrazioak hartu beharko li-

EROSKI ARRASATE Musakola auzoa / 20500 ARRASATE-MONDRAGON

943 711 030

tuzkeen protagonismoaren eta konpromisoen inguruan. Proposamenak lantzen dituen bi puntu nabarmendu dituzte ikastolek. Lehena hizkuntzen atala da, eta horri lotuta, euskararen ezagutza mailaren inguruan egin diren kanpo ebaluazioen emaitzak. Izan ere, ikastetxeko Hizkuntza Proiektuari berebiziko garrantzia ematen bazaio ere (eta ikastolak horretan ados daude, baita helburuekin ere), A) ez da zehazten helburu horiek ikasle guztientzat derrigorrezkoak izango diren ala ez, B) ez da aipatzen helburu horien lorpena neurtzeko ebaluazio mekanismorik, C) ez da aipatzen zailtasun bereziak dituzten ikasleekin konpentsazio neurririk‌ Eta horrek kezka eragiten du, izan ere, azken ebaluazio probek erakutsi dute euskararen ezagutza maila jaitsi egin dela ikasleen artean. Horrek alarma piztu du ikastoletan, euskararen erabileran berebiziko eragin kaltegarria ekar dezakeelako, eta neurri eragingarriak berehala hartzen ez badira, eragin kaltegarriak izango dituelako. Ikastolen kezka horren berri eman zuen Ikastolen Elkarteko lehendakariak iragan maiatzean Eusko Legebiltzarrean egin zuen agerraldian, baita Ibilaldia jaiaren hasiera ekitaldian ere. Bi agerraldietan hizkuntza ereduak albo batera utzi behar direla esan zuen, ez baitute euskal-

EROSKI GARBERA / Garbera Merkatal zentroa Altza auzoa / 20015 DONOSTIA

943 394 875

11


HEZKUNTZA LEGEA aldizkaria.ikastola.eus @ikastola_aldizk

duntzen, eta benetako murgiltze eredu bat abian jarri behar dela azpimarratu zuen.

• Administrazioak bideratu beharko lituzke ikasle horiek ikastetxe guztietara (gaur egun ez du hori egiten).

Horregatik, gaur egun euskarak gure hezkuntza sisteman duen egoera kontuan hartuta, akordioan eta legean ezinbestean puntu hauek ezarri behar dira, ikastolen ustez:

• Hori bideratzeko, «zonifikazio» sistema desagertu egin beharko litzateke. • Ezinbestekoa da finantzazio sistema egoki bat bideratzea Administrazioaren aldetik, kuotarik ez kobratzea nahi bada, Administrazioak ez duelako finantzatzen oinarrizko funtzionamendua sare kontzertatuan (berak onartuta 2005ean eta 2007an egindako azterketetan).

• DBH bukatzerakoan, hizkuntza konpetentzia neurtu eta ebaluatu behar da. Europako Hizkuntzen Erreferentzia Bateratuen Esparruaren araberako ebaluatu beharreko helburu argiak: B2 maila hizkuntza ofizialetan eta B1 maila hirugarren hizkuntzan.

• Egoera berezian dauden ikasleak, matrikulazio tasaren arabera dagozkien guztiak, hartu nahi dituzte ikastolek, eta behar izanez gero, beka sistema propio bat eratzeko prest daude.

• Ikasle euskaldun eleaniztunak bermatuko dituen ikas eredu orokorra jarri behar da abian: murgiltze eredua. A TZERRIKO JATORRIA DUTEN IKASLEAK Ikastolen artean gehien aztertu den beste gaia atzerriko jatorria duten ikasleen eskolatzea izan da, akordiorako proposamenean Bizikidetza atalean ageri dena. Proposamenean agertzeaz gainera, gaiaren inguruan aurkeztu den Herri

Ekimen Legegile bat ere tarteko, ikastolek berebiziko garrantzia eman diote gaiari. Ikastolek argi dute atzerriko jatorria duten ikasleriaren eskolatzea herri apustu bat dela, hezkuntza eragile guztiek konpromisoa izan behar dutela, eta ikastolek eurei dagokien mailaren araberako konpromisoa betetzeko prest egoteaz gainera, bete egin nahi dutela. Era berean, gai hau ikastolen aurka jotzeko erabili izan dute hainbat sektoretatik, manipulatutako datuak erabiliz eta hainbat gezur esanez. Horren aurrean, ikastolak hainbat konpromiso hartzeko prest daude, eta mahai gainean jarri dituzte hainbat puntu:

• Ikasle etorkinak gizarteratzeko eginbidean hizkuntza ereduen sistema hautespen eta baztertze bidea bihurtu da… desagertu behar dira. • Herri eta auzoetan instituzioek bultzatu behar dituzte harrera plan integralak… segregazioaren arazoa hezkuntzarena bakarrik ez delako. Azken batean, inklusibotasuna transbertsala da, ikastolen ustez, eta hainbat gairekin ukaezinezko lotura dauka (hizkuntzak, hezkuntza proiektua, eskola mapa, finantzazioa …); horregatik, guztiek bultzada orokorra behar dute, lege baten oinarri orokorra behar dute.•

LAS IKASTOLAS ELABORAN UNA RESPUESTA COMÚN SOBRE LA PROPUESTA DEL GOBIERNO VASCO PARA UN PACTO EDUCATIVO Las ikastolas de Araba, Bizkaia y Gipuzkoa están celebrando varias reuniones comarcales para estudiar y analizar la propuesta que ha realizado El Gobierno Vasco para un Pacto Educativo, un paso previo que debería de conducir a la elaboración de una nueva Ley de Educación en la Comunidad Autónoma Vasca. La propuesta ya está en camino del Parlamento Vasco, y ante esta tesitura, el objetivo de estas reuniones es consultar y elaborar entre todas las ikastolas una respuesta común sobre dicha propuesta. CONTRIBUTION DES IKASTOLA À LA PROPOSITION DU PACTE ÉDUCATIF DU GOUVERNEMENT BASQUE Les ikastola d'Araba, Bizkaia et Gipuzkoa sont en train d'effectuer des réunions par provinces afin d'étudier et analyser la proposition du Pacte Éducatif du Gouvernement Basque, Pacte qui devrait conduire à l'adoption d'une nouvelle Loi sur l'Enseignement. La proposition étant à l'ordre du jour au Parlement Basque, l'objectif de ces réunions est de recueillir les avis avant d'élaborer une contribution commune entre toutes les ikastola.

12

IKASTOLA 229



INKLUSIOARI BURUZKO IKASTOLEN JARDUNALDIAK

Aniztasunari

erantzuten

Ikaskuntzaren Diseinu Unibertsalaz EKI

Inklusibitateari begira diseinatu den EKI unitate didaktikoaren prototipoa aurkeztu du Ikastolen Elkarteak. IDU Ikaskuntza Diseinu Unibertsalaren printzipioetan oinarrituta dago

I

KASKUNTZA DISEINU UNIBERTSALAREN (IDU) PRINTZIPIOETAN OINARRITUTA INKLUSIBITATEARI BEGIRA DISEINATU DEN EKI UNITATE DIDAKTIKOAREN PROTOTIPOA AURKEZTU ZIENIKASTOLEN ELKARTEAK IKASTOLEI, IRAGAN MAIATZAREN 23AN. Ikastolen Elkartetik ikasle eta adimen aniztasunari erantzuteko material didaktikoan egin den lanaren emaitza da prototipo hori, aurrera begira landu nahi den ildoaren hasiera, hain zuzen ere. Hernaniko Orona Ideoko auditorioan aurkeztu zen prototipoa, ehundik gora irakasle, orientatzaile eta arduradun pedagogikoren aurrean.

sortzaileak eta orientatzaileak eskuz esku lanean aritu dira helburu berdinarekin. Lan taldean aritu dira orientatzaileak, ikasmaterialgintzaren arduradunak, irakasleak eta IKTetako adituak, prototipoa bera digitala baita. Pertsona hauek osatu

dute lan taldea: Bego Goridillo, Leire Burdain, Josepo Teres, Petro Vera, Amaia Gutierrez, Maite Gomez, Josune Gereka, Loraine Lekuona, Manex Etxabe, Aritz Trueba, Neide Garmendia eta Manu Aurrekoetxeak.

14

Prototiporako aukeratutako ikasgaia EKI proiektuaren DBH 2. mailako Natur Zientzietako 3. unitatea (Fisika eta Kimika) izan da. Batetik, ikasleentzako motibagarria izan zitekeelako aukeratu da, eta, bestetik, unitate egin duten taldeko kideen osaketak (batzuk irakasle baitira) prototipoa ikasgelan bertan probatzeko aukera ahalbidetzen zuelako. Eginda zegoen unitate batetik egokitzapenak egin dira, aberastu egin da, ikaslearen zein irakaslearen ikuspegitik. Horretarako ikastolek erabiltzen dituzten Ikasgune eta Xtend plataforma erabili dira. Irisgarritasuna aintzat hartuta aukera desberdinak ematen ditu: letra tamaina handitzeko aukera, bideotan azpitituluak jarri dira, bideoen abiadura bizkortu eta mantsotzeko aukera ematen du, testuak audio bihur daitezke. Era berean, glosategi bat osatu da 110 hitzen azalpenarekin eta irudi eta deskripzioekin. Informazio testu guztiak, berriz, aberastu egin dituzte bideoekin, eskemekin… eta informazio testu horien bilduma automatikoa egin da. Jarduerak ere mailakatu egin dira gaitasunak eta zailtasunak aintzat hartuta. Hiru maila jarri dira zailtasun edo gaitasun mailaren araberakoak. Hasiera fasea berdina da maila guztietan, baina garapen fasean daude maila desberdinak. Horretarako aukera desberdinak jarri dira: ereduak ematea, testuak erraztea, ariketak egiteko orduan baliabide desberdinak erabiltzeko aukera ematea (idatziz, audioak grabatuz, bideoak eginez…), ariketak egiteko estrategiak ematea…

Inkluisibitatea jorratzen, ikasle aniztasunari erantzuten, “amets bat egia bihurtzen … bide luzea urrats txikiekin egiten”. Horrela aurkeztu zuten egindako lana. “Orain arte, ikastoletan, beharren arabera egin izan dira egokitzapen puntualak ikasmaterialgintzan: Txanelarenak, Ostadarrenak, EKIrenak… Esku artean duguna Natur Zientzietako EKI unitate baten gaineko prototipoa da, IDU Ikaskuntza Diseinu Unibertsalaren marko teorikoan oinarritua, etorkizuneko bideari erreferentzia praktikoa eman diezaiokeena”, esan zuten egileek. 2016-17. ikasturtearen hasieran abiatu zen proiektua, duela bi urte, alegia. Talde lanaren emaitza izan da. Lehenbiziko aldiz, ikasmaterial

Prototipoa Ikaskuntza Diseinu Unibertsalaren printzipioetan dago oinarritua. Alegia, eskaintzen du askotariko errepresentazio moduak erabiltzea, egiteko eta adierazteko askotariko moduak erabiltzea eta askotariko inplikazio moduak erabiltzea.

Irakasleari bere egitekoan (azalpenak eman, ariketak aurkeztu, ebaluazioa egin…) baliabideak ere eskaintzen dizkio prototipoak.•

Goian, EKI unitate didaktikoaren prototipoa garatu duen lantaldeko kide batzuk. Lerro hauen gainean, prototipoaren aurkezpeneko irudi batzuk.

IKASTOLA 229


aldizkaria.ikastola.eus @ikastola_aldizk

Inklusibitaterantz: Ikaskuntzarako Diseinu Unibertsala. CARMEN ALBA PASTORREK aniztasunari erantzuteko gakoak azaldu ditu

M

AIATZAREN 23AN ETA 24AN HERNANIKO ORONA IDEON EGIN ZIREN INKLUSIOARI BURUZKO IKASTOLEN JARDUNALDIETAN CARMEN ALBA PASTOR GONBIDATU ZUTEN, Ikaskuntzarako Diseinu Unibertsalaz mintzatzeko. Madrilgo Complutense Unibertsitateko Hezkuntza doktoreak dotore azaldu zituen ikasle eta adimen aniztasunari erantzuteko gakoak. Hezkuntzan IKTen erabilpena eta aniztasuna uztartuz egin du lan gehienbat Carmen Albak, eta egun Ikaskuntzarako Diseinu Unibertsala garatzeko Complutense Unibertsitateak daukan EducaDUA ikerketa lerroko zuzendaria da. Beste hainbat alorretan, arkitekturan edo teknologia berrien erabilpenean, adibidez, aniztasunari erantzuteko egin diren urrats berdinak hezkuntzara eramatearen defendatzaile da Carmen Alba. Arkitekturan, esaterako, oztopo arkitektonikoak ezabatzen diren bezala, araudi bat dago gainera, hezkuntzan ere oztopo horiek ezabatu beharko lirateke. “Egun, espazio berean eskailerak, arranpak, eskailera mekanikoak, arranpa mekanikoak eta igogailuak aurki genitzake, eta den denok erabil ditzakegu, ezintasunen bat izan edo ez. Telebistetan azpitituluak gorrentzako ezarri ziren, baina, egun denok erabiltzen ditugu une batean edo bestean. Testuak idazterako orduan ere, lehen karaktereak idatzi eta hitz osoak proposatzen dizkigute testu prozesatzaileek, edota ahozko diktaketak eta aginduak egin ditzakegu. Idatzizko testuak ahotsez entzuteko aukera ere badugu… Guztiak aniztasunari erantzuteko garatu ziren, baina egun denok erabiltzen ditugu”, azaldu zuen. Hezkuntzan ere berdin jardutea proposatzen du. “Hasiera batean, aniztasunari erantzuteko ezarria zegoen sistemari moldaketak egiten zitzaizkion. Baina horrek eragiten zuen zailtasunak zituzten ikasleak beti atzetik joatea. Aitzitik, hasieratik aniztasun horri erantzungo dion di-

moduak eta askotariko ekintza eta adierazpen moduak. Teknologia berriek erraztasunak eta bide askotarikoak (idatzizoak, audioak, bideoak…) eskainiko ditu, azkenik, aniztasunari erantzuteko ikaskuntza diseinu unibertsal bat eratzeko. Laburbilduz, hauek lirateke aniztasunari erantzuteko hiru printzipio nagusiak eta haiei loturiko jarraibideak:

seinu bat edukiz gero, bide desberdinetatik joateko aukerak ematen dituen sistema bat garatuz gero, denak iritsiko dira helmugara”. Zentzu horretan, IDU Ikaskuntzarako Diseinu Unibertsalak hezkuntzan ikusmolde desberdin bat eskaintzen duen eredu bat proposatzen du. Bidea luzea da, onartzen du Albak, elementu berriak eskatzen ditu. Zentzu horretan, IDU hezkuntza planifikatzeko eta praktikara eramateko erreferentzia marko bat da. “Planifikazio bat egitea da, aniztasunaren aberastasuna onartuz”. Muga edo oztopo arkitektonikoak dauden bezala, ikaskuntzarako muga eta oztopoak ere badaude “ikasle arrunt” bat ez denarentzat. Muga horiek nagusiki hiru dira, Albaren arabera: • Idatzizkoan oinarritutako eskola kultura: paperezko testu liburuak. • Inprimatutako informaziora eta zenbait edukitara eta formatutara heltzeko zailtasunak dituzten ikasleentzako irisgarri ez diren eskola materialak • Aniztasunetik abiatu ez den curriculum baten zurruntasuna diseinuan eta garapenean Zeintzuk dira, orduan, IDUren gakoak? • Baieztapen honetatik abiatzen da: ez dago erabiltzaile (ikasle) mota

bakar bat, askotarikoak baizik. • Diseinuaren hastapenetik erantzuten zaio aniztasunari (kontua ez da diseinatu ondorengo egokitzapenak egitea). • Erabiltzaile (ikasle) guztientzat aukerak hobetzen eta areagotzen ditu. IDU garatzeko lau alor nagusi hartzen dira kontuan: neurozientziako azken aurkikuntzak, ikaskuntza prozesuak, teknologien erabilera eta hezkuntza. Alor horiek elkarlanean, diziplina arteko elkarlanean, aurrerapauso handiak eman dira. Esaterako, neurozientziaren bitartez ikusi da ikaskuntza prozesuan hiru neurona sare aktibatzen direla: sare afektiboa, ezagutzaren sarea eta sare estrategikoak. Hortik ondorioztatzen da zergatik, zer eta nola ikasten den. Eta horiek aktibatzeko eskaini behar dira askotariko inplikazio moduak, askotariko irudikatze

Askotariko inplikazio moduak eskaintzea: — Intereserako askotariko aukerak eskaintzea. — Esfortzuari eta iraunkortasunari eusteko askotariko aukera eskaintzea. — Auto-erregulaziorako askotariko aukerak eskaintzea. Askotariko irudikatze moduak eskaintzea: — Pertzepziorako askotariko aukerak eskaintzea. — Hizkuntzarako, adierazpen matematikoetarako eta sinboloetarako askotariko aukerak eskaintzea. – Ulermenerako askotariko aukerak eskaintzea. Askotariko ekintza eta adierazpen moduak eskaintzea: — Ekintza fisikorako askotariko aukerak eskaintzea. — Adierazpen eta komunikaziorako askotariko aukerak eskaintzea. — Funtzio exekutiboetarako askotariko aukerak eskaintzea.•

Carmen Alba Pastor, bere aurkezpeneko irudi batean, eta lantaldeetan eginiko dinamikan parte hartzen.

15


IKASTOLA EREDUA

LANBIDE HEZIKETA

ERALDATZEN

Lanbide Heziketa euskalduna eskaintzen dute ikastolek, lan mundua ere euskalduntzeko. Eskaintza zabala dute erdi mailako ikasketetatik goi mailakora, eta unibertsitaterako bidea ere irekitzen dute. Ikasketarako metodologia berri eta berritzaileak eta punta-puntako ekipamendu eta instalazioak dituzte, ikasleak lan mundurako prestatzeko. Guztiarekin Ikastola Eredua Lanbide Heziketa ere eraldatzen ari da. Ekainaren 5etik 16ra bitartean irekita egongo da aurre-matrikulatzeko aukera. Uztailaren 13tik 19ra bitartean, berriz, egingo da matrikulatzea. E USKALDUNA Euskaraz munduratzeko lanera, Lanbide Heziketa euskaratik egingo duzu ikastolan. Giro euskaldunean garatuko dituzu zure ezagutzak eta konpetentziak, eta, aldi berean, trebatuko zara, baita ere, gaztelaniaz eta ingelesez.

E RALDATZAILEA Erronketan oinarrituriko metodologia berritzaileak erabiliko dituzu ikastolan, Ethazi

16

edo metodologia aktiboak, lanketa kooperatiboan arituko zara eta ekintzailetasuna garatuko duzu, punta puntako ekipamendu eta instalazioen bitartez.

LAN M UNDUARI LOTURIK Enpresetako egoera errealekin lan egingo duzu. Lanbide Heziketa duala eskaintzen dizugu ikastolan, ikasiz lan egiteko eta lan eginez ikasteko. Enpresekin harreman estua dugu, lan poltsa propioak ditugu. Gure ikasle ia

guztiek lana aurkitzen dute ikasketak amaitu orduko. Atzerrian lan egiteko aukera ere izango duzu Erasmus+ programen bitartez.

IKASTEN JARRAITZE KO Aukera duzu erdi mailatik goi mailara igarotzeko eta goi mailatik unibertsitatera. Formazio osagarriak ere eskaintzen ditugu: zertifikazio profesionalak (Hobetuz, Lanbide) eta bestelakoak (EGArako prestakuntza‌)•

IKASTOLA 229


aldizkaria.ikastola.eus @ikastola_aldizk

17


IKASTOLAK aldizkaria.ikastola.eus

“aldizkaria.ikastola.eus” web gunean duzu, irakurle; bertan informazioa osatuagoa aurkituko duzu paperean argitaratutakoa baino. >>

@ikastola_aldizk ARIZMENDI IKASTOLA

TABAKALERAKO "ESKOLEN ALDIRIEN" BAITAN, ALMENEKOAK ESKOLARAKO BIDEAK AZTERTZEN

Tabakalerak Eskola aldirien baitan kokatzen da, eta Maite Beitia irakaslea ari da gidaritza lanetan. Oso pozik daude, ikasleak ez ezik gurasoak eta irakasleak ere murgildu direlako proiektuan.

AZPEITIKO IKASTOLA

ZIENTZIA AZOKA AZPEITIAN, IRAURGI BERRITZEN ETA ELHUYARREKIN ELKARLANEAN

Azken hilabeteotan “Eskola Bideak” proiektua lantzen ari dira Almenen DBHko laugarren mailakoak. Bertara oinez hurbiltzeko bidearen inguruko hausnarketa egiten ari dira ikuspuntu berezitik, sentsazioen eta artearen ikuspegiari helduta. Zer da Almenerako bidea guretzako? Zein sentsazio, sentimendu eta oroitzapen pizten dizkigu ideia horrek? Galdera horiei sormenez erantzuteko lanetan ari dira, hurrengo faseetan, bidean eragiteko eta bidea bera eraldatzeko asmoa baitute.•

Holanda, Finlandia, Alemania, Grezia eta Danimarkako irakasle zein ikastetxeekin kolaboratzen duten enpresetako 26 langile eta ordezkari izan dira gure artean hemengo errealitatea ezagutzeko asmotan.

Ekainaren 14an, gonbidatuta zaudete! DBH4ko Fisika/Kimikako ikasleek erreakzio kimiko batean eragina duten faktoreen inguruko ikerketa gauzatu, eta Zientzia Azokan lortutako emaitza eta ondorioak aurkeztuko dituzte. Aitziber Eleta zientzialariaren laguntza paregabea izan dugu. Berak helburu bikoitza bete du: batetik, zientzialarien lana gerturatu die ikasleei, eta bestetik, ikerketa lana aurrera eramateko laborategiko lanean neurketak nola egiten diren aurkeztu du.• DBH4ko 3. unitatean planteatzen zaigun erronkarekin ari gara, Zientzia Azoka antolatzearekin, hain zuzen ere. Iraurgi Berritzen eta Elhuyar erakundeekin ari gara elkarlanean. Ekainaren 14an, 11:00etan, Azpeitiko plazan.

ELGOIBAR IKASTOLA

EUROCOM SMART ERASMUS + Elgoibar Ikastolan, Alemaniako eta Holandako ordezkariek garatzen dihardugun “Pausoz Pauso” egitasmoa ezagutzeko aukera izan dute, horrela antolaketa ikusteko eta instalazioei bisita egiteko, eta ondoren, beraien ikasleak Euskal Herrira praktikak egitera bidali ahal izateko. Horrek guztiak, sarean lan egitea ahalbidetzen du, informazioa partekatzea eta hezkuntza kalitatean eragitea. Eurocom proiektuaren azken helburua baita ikasleek lan praktika egokiak eta kalitatezkoak izatea, eta, horrekin batera, erreferentziazkoa izango den sare europarra antolatzea.•

18

IKASTOLA 229



IKASTOLAK

ASSA IKASTOLA

ASSA IKASTOLAN, 400 IKASLE GARA!

ZORIONAK Assa Ikastola osatzen dugunoi, eta nola ez, Arabako Errioxako ikastola guztiei, denon artean eskuratu dugulako “zoro batzuen proiektua” 400 familiarena izatea. Haserako beldur hura, euskarazko hezkuntzak ikasleen etorkizun akademikoa bermatuko ote zuenarena, alegia, gaindituta dago gaurko emaitzak ikusita. Horixe irabazi dugula!

Nork esango zukeen kopuru hauetara iritsiko ginenik! 1979an 2 eta 4 urte bitarteko 22 umek eman zioten hasiera Ebro ondoko proiektu honi. Gutxik esango zuten orduan 40 urteren buruan 400 ikasleko langa gaindituko zuela Assa Ikastolak! Bidea ez da erraza izan; 90. hamarkadako egoera larriak ikastola ia ixteko zorian utzi zuen, baina hura gainditu, eta 2000. urtean ia 200 ikasletara heldu ginen, egonkortasunez eta sendotasunez errotuz orduantxe. Assa Ikastola eskualde-ikastola izanik, Bastida, Lantziego eta Oiongo ikastoletatik datozen ikasleez hornitzen da DBHn eta Batxilergoan. Denon artean iritsi gara inoiz pentsatuko ez genuen ametsera!•

PAZ DE ZIGANDA IKASTOLA

ELKARTASUNA DA IKASTOLAKO BALIO ERANTSIA Betidanik izan ditu ikastolak egitasmo solidarioak esku artean. DBH eta Batxilergoko ikasleei zuzendutako mintzaldiz gain, ikastolako kide guztien inplikazio zuzena eskatzen zuen proiektu batean parte hartzea erabaki zen, Paris 365 erakundearekin, hain zuzen. Helburua bikoitza da: batetik, beharra duen jendeari laguntzea, eta bestetik, gure ikasleekin elkartasunean sakontzea era praktiko batean, familiak ere inplikatuz.• Parte hartze hori maila ezberdinetan gauzatzen da. Duela bost urte Jira Bira taldea sortu genuen, bereziki solidaritatea lantzeko guraso eta ikasleekin batera. Atzerriko hainbat egitasmotan ere bagabiltza!

Ideia beste ikastola batetik hartua izan arren, erabilitako istorioak gure irakasleek asmaturikoak izan dira. Guraso batzuen partehartzea ere izan dugu. Lehen aldia izan da, baina parte hartu dugun guztion balorazioa da ziur errepikatzekoa!

ABUSU IKASTOLA

GAU LITERARIO-GAUBELA, 320 IKASLE ETA 20 LANGILEREN ARTEAN LH1etik hasi eta DBH3ra arteko ikasleak batu ginen ikastolan lotara, apirilaren gau euritsu batean, irakurzaletasuna bultzatzeko eta ikastolako bizikidetza indartzeko helburuarekin. Irakurzaletasunaren astean egindako ekintzetatik garrantzitsuenetakoa izan da, baina ez bakarra. LHkoek ipuin kontalariak, ipuin musikatu eta dramatizatuak eduki dituzte, eta lotara joan aurretik, mailaren batean, tutoreak ipuina irakurri die. DBHn pista jokua izan dute, non Abusu Ikastola eszenatoki moduan izanik, beldurrezko istorio asmatu batetik abiatu ziren.•

20

IKASTOLA 229


aldizkaria.ikastola.eus @ikastola_aldizk

Bi urtez jardun dute dirua lortzen, gurasoekin batera lanean. Ikastolatik argi dutenez Europarako bidaia behar duela izan, aurten Parisen eta Eurodisneyn izan dira.

ARGIA IKASTOLA

EHIREN BIZIJOLAS EGITASMOAK 8 IKASTOLA BATU DITU ARGIAN ETA BARDEETAN DBH 3. eta 4.eko 300 ikaslek parte hartu dute Topaketan, ikastolan landutakoari bukaera ederra emateko. Hainbat helburu izan ditu: alde batetik, ikasleen bizi-kalitatea hobetzea eta jarduera fisikoa bera haien aisialdian txertatzea; bestetik, txirrindularen erabilera-aukerak ezagutzea; horrekin batera, ingurune natural batean bizitzen jakitea; eta azkenik, egoera ezezagunak biziaraztea, ziurgabetasunaren lanketa hezitzailea bultzatzea, beste herrialdeetako ikasleekin harremanetan egotea, euskaraz jardutea, ikastolatik kanpo jardueratan parte hartzea. Finean, era ludikoan jardutea eta Euskal Herriko basamortu bakarra ezagutzea.• Ikastola hauek hartu dute parte: Argiak (Fontellas), San Nikolasek (Algorta), Assak (La Puebla), San Bizentek (Oion), Paz de Zigandak (Atarrabia), Iñigo Aritzak (Altsasu), Andra Marik (Etxarri), Lizarrak eta Labiagak (Bera).

LAUTADA IKASTOLA

PARISEN IKASBIDAIAN, DBH 3 ETA 4KOAK Turista moduan zipriztindu dira frantsesarekin gure ikasleak: Senan bateau mouche batean ibili dira, Arc de Triomphe, Sacre Coeur, Montmartre, Galeries Lafayette, Folies Pigalle eta Le Moulin Rouge, Notre Dame, Les Tuileries, Eiffel dorrera igo gauez, Louvre eta D’Orsay museoak bisitatu dituzte. Frantziako iraultzan sakondu dute, Marie Antoinette izan dute gogoan, baina bereziki Napoleon. Gaurko egoerak atentzioa eman die: zenbat militar armatu kaleetan, metroan; greba giroa, bereziki SNCF edo trenaren inguruan; eta hori gutxi balitz, Paris zuri-zuri zela, turista askok ez bezala, elurra zapaldu dute!•

ARANGOITI IKASTOLA

IZASKUN ALDAZI, URDIAINETIK IRUNBERRIRA JOANDAKO LEHEN ANDEREÑOARI, MILESKER! Erretiroa hartuko duenez ikasturte bukaeran, sorpresaz beteriko festa antolatu diote herrian. 1980tik bizitza egin du Irunberrin. Pertsona berezia da, irakaskuntzan sinesten duen irakasle nekaezina, musika jolea, sortzailea, dinamizatzailea,…; hamaika bertute ditu, baina bat azpimarratzekoa: integratzailea da, inguruan dituen guztiak taldera erakartzen dakiena. Horregatik ere jakin du euskal kultura eta ikastola herrira erakartzen eta normalizatzen!• Eskerrik asko, Izaskun’ izan dira gehien errepikatutako hitzak ordubete iraun duen ekitaldi hunkigarrian. Irunberri herri txikia izan arren, ikastolarekin lotura izan duten denek nahi izan dute omenaldian parte hartu: guraso, ikasle, lankide eta lagunek.


IKASTOLAK

aldizkaria.ikastola.eus @ikastola_aldizk

IBAIZABAL IKASTOLA

AUZOLANAREN FILOSOFIA TRANSMITITU NAHI Ikastola herritik sortu, eta auzolan filosofia bereganatu zuen. Ibaizabalen ez dugu, beraz, ezer asmatu; kudeaketan txertatu eta eskura ipini ditugu baliabideak. Langileek hilean behin zerrenda osatzen dute mantenu lanak zehaztuz. Horiekin deialdia egiten zaio komunitate osoari. Guztira 10 deialdi urteko, hilabeteko bat. Gela bakoitzari dagokio urtean bat egitea. Ondoren kontuan hartzen dira zer lan egin den eta dirutan zer estimazio duen, garrantzitsua baita komunitate osoak ezagutzea zer aurrerapen ekonomikoa egiten zaion ikastolari horrela funtzionatuz gero.•

Haizea eta eguzkia lagun, egun ederra bizitu dute bi kolegioetako ikasleek.

PIARRES LARZABAL KOLEGIOA

COMÈTE SAREAREN BIDEZIDORRETIK, MANEX ERDOZAINTZI IKASLEEKIN BATERA Bi kolegioko 3.ek II. Mundu Gerra garaira bidaiatzeko aukera izan dute Comète sarearen bidezidorrean barrena ibiliz. 1941 eta 1944 urteen artean Belgikako nazien aurkako erresistentziak sortutako Comète sareak 800 bat hegazkin-pilotu eramatea lortu zuen Pirinoetako mugaren bestaldera, Bidasoa ibaia zeharkatuz. Muga pasa, eta Britainia kontsulatuak bidalitako taxi baten bitartez, pilotuak lehenengo Madrilera eta gero Gibraltarrera eramanak ziren, handik hegazkinez Londresera itzularazteko. Hura gogoratuz, ikasleek, pilotuek egindako ibilbide honen zati bat bete dute, Urruñatik Bidasoarainokoa, hain juxtu ere.•

“Ikaragarrizko balioa du talde moduan egiten dugunak; ez dugu inoiz ahantzi behar nondik gatozen. Oso argi dugu auzolan filosofia transmitu behar diegula gazteei”.

SAN BIZENTE IKASTOLA

IKASTOLAK BIZI DUEN GARAIA ONENETAKOA DA, ONENA EZ BADA. Berrogei urte dira San Bizente Ikastola sortu zela eta beste hainbat ekitaldiz gainera, geldiune bat eginez erakusketa bat antolatu dugu, nondik gatozen eta zenbat kostatu zaigun gaurdaino iristea jaso nahian. Txokoka antolatu dugu, zehar lerro nagusiak aukeratuta. Une goxoak bizi ditugu; behin obra nagusiak eginda eta matrikulazioa ziurtatuta dugula, Pedagogian gaude orain zentratuta. Hurrengo urratsa, euskara kalera ateratzea izango da!• Hauek dira erakusketaren lerroak: Ikastolaren historia, eraikinak, estatutuak eta barne araudiak, Pedagogia eta metodologiak, 5 Araba Euskaraz, Guraso Elkarteak eskainitako kultur ondarea, beste erakundeekin lotuak, eta barruko ikasgela bat.

Hurrengo erronka, alde batetik lehenengo maila hobetzea eta sendotzea, eta bestetik lehen aldiz bigarren mailari erantzutea izango da, selektibitaterako prestaketak eta proiektu bidezko ikaskuntza uztartuz.

ARMENTIA IKASTOLA

BATXILERGOAREN LEHEN URTEA ARMENTIAN, POZIK! Proiektu bidez egin dugu lan, eta hainbat arlotan diziplina arteko proiektuetan ere bai. Gure Batxilergoko lehen urtea izan da. Lan itzela izan da antolaketaren aldetik proiektuak prestatzea, garatzea, berrikustea eta zuzentzea. Batxilergoko irakasleek sekulako ahalegina eta lana egin dute ikasturte osoan zehar, eta ikasleek zein familiek proiektuarekiko konfiantza erakutsi dute. Horrek guztiak ekarri du apirilean egindako balorazioa (ikasleek, gurasoek eta irakasleek egindakoa) positiboa izatea oso.•

22

IKASTOLA 229


www.mondragon.edu/eu

Alazne Agirre “Oso esperientzia aberatsa bizi izan dut azken lau urte hauetan” Zergatik aukeratu zenuen Lehen Hezkuntzako Gradua? Eta zergatik Mondragon Unibertsitatean? Irakaskuntza txikitatik oso gertu izan dudan lanbidea da, nire gurasoak irakasleak baitira. Horrez gain, umeak eta umeekin aritzeak betidanik erakarri izan nau. Gradua ikasten hasi arte, eremu ludikoan izan ditut esperientziarik nabarmenenak haurrekin, eta horietan gustura aritu naizenez, mundu horretan sakondu nahi izan dut. Mondragon Unibertsitatea aukeratu nuen unibertsitatearen gainean jasotako erreferentzia positiboak eraginda. Bestalde, ate irekietan, bertan baliatzen duten metodologia berritzaileak eta sumatu nuen giro onak erakarri ninduten. Gradua bukatzen ari naizen honetan esan dezaket oso gustura nagoela HUHEZIn. Nola balioetsiko zenuke orain arte bizitako esperientzia? Goian aipatu dudan bezala, oso esperientzia aberatsa bizi izan dut azken lau urte hauetan. Izan ere, aukera anitzak eskaini didan ibilbidea izan da, bai fakultatean bertan, baita praktikak egiteko aukera izan dudan ikastola eta ikastetxeetan ere. Bestalde, beste lurralde batzuetara joateko egokiera izan dut, eta horrek irakaskuntza sistema ezberdinak ezagutzeaz gain, arlo pertsonalean ere asko aberastu nau. Horrek guztiak, nire irakasle profila janzten lagundu dit.

Nola definituko zenuke HUHEZIn jasotzen duzun ikasteko metodologia? Urte hauetako ibilbidean, irakaskuntza bideratzeko era ezberdinak, talde lana, iritzi kritikoa… jorratzeko aukera izan dut, gaur egungo berrikuntza eta beharretara egokitu ahal ditudanak. Egunerokotasuneko jarduna talde lanean oinarrituta dago batik bat, eta etorkizunean, irakasle naizenean, horrelaxe aritu beharko dudanez, jasotako prestakuntza lagungarria izango zait. Bide horretan, egoera errealetan oinarritzen diren jardueratan, hausnarketetan, talde eztabaidetan… murgiltzeko aukera izan dut. Unibertsitatetik zer da gehien gustatzen zaizuna? Eta zerbait hobetzeko? Batetik, ikasle zein irakasleekin lortu dudan harreman estua eta gertukoa eta, bestetik, bidelagun izan ditudan irakasleak ezagutu izana da unibertsitatetik gehien gustatu zaidana. Horrek guztiak, beraiengandik eta beraiekin asko ikasteko aukera eman dit. Bestetik, lehenago esan bezala, aukera ezberdinez betetako ibilbidea izan dut: Erasmus programa, practicumak ikastolan, unibertsitateak antolatutako jardunaldiak… Hobetzeko arloei dagokienez, bestalde, unibertsitateak berak arkitektonikoki dituen mugak aipatuko nituzke. Eraikin nagusiak, dituen ezaugarri historikoengatik bere xarma badu ere, baditu bere mugak. Etorkizunari buruz zeintzuk dira zure asmoak? Etorkizunean, oraindik zer egin erabaki ez dudan arren, ikasten jarraituko dudala uste dut. Hala ere, gustatuko litzaidake lana eta ikasketak uztartzea. Izan ere, lanean, aurretik ikasitako guztia aplikatzeko aukera izango nuke eta, ikasten jarraituz gero, nire formazioan sakondu ahal izango nuke.•



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.