ELKARREKIN, HEZKUNTZA ERALDATZEN
elkarrekin
Elkarrekin eta elkarrengandik ikasten Etapaz etapa eta etapaz gaindi ari gara ikastolak hezkuntza eraldatzen. Hezkuntza paradigma berri bat abiatu dugu, eta martxan da Lehen eta Bigarren Hezkuntzan, eta proiektu eraldatzaileak ditugu Haur Hezkuntzarako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren osteko ikasketarako ere. Guztia elkarrekin ari gara aurrera eramaten. Hau ez da ikastola baten edo batzuen egitasmoa, guztiena baizik. Taldean egiten dugu lan eta taldearentzat. Elkarrekin eta elkarrengandik ikasiz, eta proiektuak batera eramanez. Aurtengo ikasturte hasiera ekitaldian horixe azpimarratu dugu, talde izaera, eta hezkuntza eraldatzen jarraitzeko konpromisoa berretsi dute ikastolek. Hurrengo urratsak zeintzuk izango diren jakiteko, berriz, Ikastolen Elkarteko Pedagogia arduradun berriarekin, Zigor Ibarzabalekin, elkarrizketa luze bat egin dugu.
03
ERREPORTAJEA
10
ELKARRIZKETA
hezkuntza eraldatzen
18-2019 IKASTOLEN 20E HASIERA N R A E T R U T S A IK EKITALDIA
•
IKASTOLEN 2018-2019 IKASTURTEAREN HASIERA EKITALDIA Elkarrekin hezkuntza eraldatzen jarraitzeko konpromisoa berretsi dute ikastolek Zigor Ibarzabal arduraduna “Ikastolok, etapaz etapa eta etapaz gaindi ari gara hezkuntza eraldatzen”
14
EUSKARALDIA
16
ELKARMAKER EGITASMOA
Elkarlanean, ideiak garatzen eta sortzen / Lehen eta Bigarren Hezkuntzako eta Ingeniaritzako ikasleak ekintzaile, Elkarmaker egitasmoaren baitan.
19 Ikastolen Elkarteko Aisialdiko eskaintza. 20
IKASTOLAK BANAKA
aldizkaria.ikastola.eus @ikastola_aldizk • IKASTOLA 230 / 2018ko URRIA EUSKAL HERRIKO KASTOLAK
IKASTOLA 230
Euskara loratzeko udazkena / Euskara batuaren 50. urteurrenak eta Euskaraldiak gure hizkuntzaren erabilera hauspotu beharko lukete.
A
RETOA BETETA ZELA EGIN ZEN EKI TALDIA, EUSKAL HERRI OSOTIK IRITSI ZIREN IKASTOLETAKO ORDEZKARIE KIN, ETA GONBIDATU UGARIREKIN. Besteak beste han izan ziren Nafarroako Gobernuko Hezkuntza kontseilari Maria Solana, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuorde Olatz Garamendi, Atarrabiako eta Burlatako alkateak, eta hezkuntzako, politikako eta euskalgintzako ordezkari ugari (ANEL, Mondragon Unibertsitatea, Krisatu Eskola, LAB, Euskaltzaindia, EH Bildu, EAJ, Geroa Bai, Kontseilua, Euskarabidea, Elkar, Topagunea…) Ikastolen Elkarteko lehendakari Koldo Tellituk ikastolen aurtengo erronken eta egitasmoen berri eman zuen bere hitzaldian. Ekitaldia Atarrabian izanik, Nafarroari buruz adierazi zuen ikastolen egonkortasuna eta etorkizuna ziurtatzea eta antolaketa ereduan, kooperatiba antolaketan, sakontzea izan direla urteetako
elkarrekin
hezkuntza eraldatzen jarraitzeko konpromisoa berretsi dute ikastolek Hezkuntza Legea, euskara, inklusioa eta Seaskaren eta Frantziako gobernuaren arteko gatazka presente egon dira Ikasturte Hasierako Ekitaldian Ikastolak elkarrekin ari dira hezkuntza eraldatzen, elkarrekin eta elkarlanean ari dira hezkuntza paradigma berri bat eraikitzen. Hezkuntzako etapa guztietan eta etapaz gaindiko alorretan ari dira eramaten eraldaketa hau, elkarrekin eta elkarrengandik ikasiz. Ikastolen talde izaera azpimarratu dute aurtengo ikasturte hasiera ekitaldian, eta horregatik aukeratu dute ekitaldiaren leloa ere: “Elkarrekin, hezkuntza eraldatzen�. Eta hezkuntza eraldatzen jarraitzeko konpromisoa berretsi zuten, irailaren 22an, Atarrabiako Kultur Etxean egin zuten 2018-19 Ikasturtearen Hasiera Ekitaldian.
3
IKASTOLEN 2018-2019 IKASTURTEAREN HASIERA EKITALDIA
aldizkaria.ikastola.eus @ikastola_aldizk •
helburu nagusiak. “Bi xede horiek ez ditugu alboratzeko, baina orain gure eredu pedagogikoa sendotu eta indartu nahi dugu. Eta horretan dihardugu: beste lurraldeetan bezala, Nafarroan ere, hezkuntza eraldaketa aurrera eramaten, curriculum ofizialetik harago joanez, ikastolen artean sareak ehunduz, eta nazioarteko elkarlan pedagogikoa sakonduz”, adierazi zuen Tellituk.
propio bat eraikitzeko bidean mugarri izan daitekeen Hezkuntza Lege berri baterako bidean urrats bat gisa ikusten dugu”. Izan ere, proposamenean ageri diren zenbait puntu arautzeko (hizkuntz ereduak desagertzea eta murgiltze eredua ezartzea, inklusibitatea, autonomia, ebaluaketa… ) ezinbestekoa da Hezkuntza Lege berri bat. Baita agertzen ez diren puntuak arautzeko ere (sistemaren osaketa, publikotasunaren definizioa, finantzaketa … ).
H E ZKUN TZA LEGEA
Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako Hezkuntza Lege berri bat ere hizpide izan zuen EHIko lehendakariak, urrian Eusko Legebiltzarra hasiko baita Jaurlaritzak igorritako dokumentua lantzen. Herri izaerari eutsiz, Eusko Jaurlaritzak, Legebiltzarrak eta hezkuntza eragileak elkar hartuta bidea egitera deitu zuen Tellituk, “jakinik lege horrek ez dituela bilduko bakoitzaren helburu eta nahi guztiak, baina, era berean, denok islatzen gaituen lege bat izan behar duela”. Adorez eta ausardiaz jokatzeko eta eztabaidatzeko unea dela azpimarratu zuen, eta ikastolak prest daudela horretarako. Ikastolek, dituen gabeziak edukita ere, abiapuntu gisa ikusten dute Legebiltzarrera iritsi den eztabaidarako proposamena, ez helmuga gisa: “Hezkuntza sistema
4
Hezkuntza Legea:
“Ikastolok nahi eta Hezkuntza Sailak aurreikusi baino mantsoago doa prozesua” esan zuen, baina udazkenetik aurrera abiada biziago bat hartzeko itxaropena agertu zuen, “ezinbestekoa baitugu lege berri bat, Hezkuntza Sistema osatzen dugun sare guztiak bilduko dituena, gure ikasleen euskara maila eta beste hizkuntzena ziurtatuko duena, edota inklusioa bermatuko duena segregazioaren mehatxuari aurre egiteko”. E USKARA
Euskararen ezagutza mailaren joan den ikasturteko kanpo ebaluazioaren emaitzak ere hizpide hartu zituen Ikastolen Elkarteko lehendakariak. Kezka handia agertu zuen euskararen ezagutza maila jaitsi egin delako ikasleen artean, eta hiz-
kuntza ereduen sistema amaitzeko aldarrikatu zuen, “benetako murgiltze eredu baten alde”. Hori egiteko, ezinbestean, Hezkuntza Lege berri bat behar dela azpimarratu zuen. Ikastoletan ere ikasleen euskararen ezagutza maila jaitsi egin dela aitortu zuen Tellituk, baina kanpo faktoreen ondorio izan dela azaldu zuen. Dena den, urteetan arrakasta handia izan duen ikastolen hizkuntza proiektua gaurkotu beharraz mintzatu zen, eta esan zuen dagoeneko ari direla horretan, Mondragon Unibertsitatearekin elkarlanean, eta aurten bertan hasiko direla aplikatzen. Euskarari gagozkiolarik, Ikastolen Elkarteko lehendakariak gogorarazi zuen “euskal erdian” ez dela ofiziala gure hizkuntza. “Iparralde osoan gabezia hori erabatekoa da. Nafarroan, berriz, non bizi zaren zure hizkuntza eskubideak bermaturik izango dituzu, edo ez”. Aipatu zuen ekitaldia egin zen astean bertan Nafarroako Legebiltzarrean izan zirela ikastoletako ordezkariak zonifikazioak izan dituen eragin gogorrak azaltzen, ofizialtasuna lurralde osora hedatu behar dela aldarrikatzen, Euskararen Lege berri bat premiazkoa dugula exijitzen. Nafarroako Gobernuari ausardia eta alderdiei akordioa eskatu zien Tellituk, euskara ofizial izan dadin Nafarroa oso-
IKASTOLA 230
Euskara:
an. Urriaren 27an, berriz, Iruñeko karriketan nahi hori, aldarrikapen hori adieraziko dutela gaineratu zuen. Azaroaren 23tik abenduaren 3a bitarte egingo den Euskaraldia ere aipatu zuen, eta ikastolak ‘ahobizi’ eta ‘belarriprest’ izango direla hitz eman zuen. INKLUSI OA
Joan den ikasturtean hezkuntza alorrean eztabaidagai nagusietako bat izan den eskola segregazioaren gaia ere hizpide izan zuen Ikastolen Elkarteko lehendakariak. Berretsi zuen garaiz kanpo matrikulatzen diren ikasleen eskolatzean erabiltzen diren irizpideek eragozten dutela ikastolei dagokien atzerritar jatorriko ikasleen kopuruetara iristea. Arrazoi nagusietako bat hori dela, Eskolatze Batzordeek (Jaurlaritzaren pean dagoen eta teknikariz osaturik dagoen organoak) matrikulazio arazoak dituzten ikastetxeetara bideratzen dituztela ikasleok. “Batek baino gehiagok oker genbiltzala esan ziguten”, esan zuen Tellituk, baina erantsi zuen: “Ba al dakizue zenbat ikasle matrikulatu ziren iazko ikasturtean epez kanpo Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan? 4.000 inguru. Eta horietatik zenbat bideratu zituzten ikastoletara? Berrehun bat”. Horregatik, azaldu zuen Eskolatze Batzordeek ezin dutela jarraitu aipatutako irizpidearekin, alegia, ikastetxe guztiak hartu behar dituztela aintzat, banaketa
5
IKASTOLEN 2018-2019 IKASTURTEAREN HASIERA EKITALDIA aldizkaria.ikastola.eus @ikastola_aldizk •
orekatuagoa izan dadin, segregaziorik egon ez dadin. “Eta hezkuntza eragileok ere egon behar dugu Eskolatze Batzordeetan, ez soilik teknikariek”. Gai honi erantzun oso bat emateko berariazko lege bat egin beharrean Hezkuntza Lege berri bat behar dela defenditu zuen, eta Hezkuntza Sailak aste horretan esandakoari ongietorria eman zion (Hezkuntza Legearen barruan emango zaiola erantzuna). Hezkuntza legeari itxaron gabe, ordea, ikastolek urratsak egiteko asmoa dutela adierazi zuen Tellituk: “Iragan maiatzean eta ekainean eskualdez eskualde bildu ginen, besteak beste, gai hau aztertu eta denon artean proposamenak lantzeko. Udazken honetan plazaratuko dugu gure proposamena”. S EASKARE N EGOERA
Ikasturte hasiera hau berezia izan baldin bada, hori Seaskarentzat izan da batez ere. Egoera gazi gozoa bizi dute, ikastolak etenik gabeko hazkundean baitira, baina, era berean, Frantziako Gobernuak jartzen dizkien oztopoei aurre egin beharrean baitira. Seaskako hezkuntza komunitatea borrokan ari da Parisek eman nahi ez dituen irakasle postuak lortzeko (25 aurtengo ikasturtean). “Metropolitik periferia gobernatzen dabilen kolonialista baten gisan ari da jokatzen Macron presidentea Seaskarekin”, salatu zuen Koldo Tellituk, “baina jakin behar du ez duela ikastolen mugimendua itoaraziko”. Eta hau erantsi zuen: “Sufriarazi gaitzake, une gogorrak igaroarazi ere bai, baina ikastolen mugimenduak tinko eutsiko dio erronkari, eta eutsiko diogu tokiko erakundeen inplikazioa bultzatuz, Euskal Herriko administrazioen konplizitatea eta euskal herritarren sustengua bilatuz, eta, nola ez, ikastolen eta ikastola komunitatearen elkartasun mekanismoen bitartez”. Iparraldeko ikastolen borroka aspaldikoa da. 2019an Seaskak 50 urte beteko ditu, eta etengabeko borroka izan da mende erdi honetakoa. Borroka horren adierazle den familia bereko hiru belaunaldi igo ziren oholtzara: Seaskako lehen andereñoa izan zen Libe Goñi, bere alaba Irati Sala-
6
Seaska:
berria-Goñi gaur egun Seaskako irakasle dena, eta Lore eta Maiana bilobak ikastolako ikasle direnak. Haiek azpimarratu zuten, une gogorrak bizi arren, ikastolak inoiz baino indartsuago daudela Iparraldean (36 ikastola eta ia 4.000 ikasle), eta tinko eutsiko diotela. PAZ DE ZIGANDA IKASTOLAKO I KASLEAK
Ekitaldia Atarrabian egin zen, eta bertako Paz de Ziganda ikastolako ikasleak ere protagonista izan ziren ikastolen ikasturte hasierako ekitaldian. Ikastolako abesbatza eta dantza taldea arduratu ziren ekitaldiari ukitu ludikoa emateaz, eta gogotsu jardun zuten taula gainera igo ziren 50 ikasleak. Abesbatzak ‘Txoriak txori’ eta ‘Xalbadorren heriotzean’ abestiak kantatu zituen, eta dantzariek, berriz, Nafarroako bi dantza ezagun dantzatu zituzten.•
Ikastolei aitortza, Nafarroako erakundeen aldetik IKASTOLEN 2018-19 IKASTURTEAREN HASIERA EKITALDIAK BERRIKUNTZA NAGUSI BAT IZAN ZUEN: lehenbiziko aldiz, Euskal Herriko ikastolek Nafarroan egin zuten ikasturte hasierako ekitaldia. Eta ez zen oharkabean igaro gertakizun hori. Hedabideek azpimarratu egin zuten, eta baita ekitaldian parte hartu zuten zenbaitek ere. Ikastolak hezkuntza eraldatzen ari dira, eta Nafarroan aldaketaren garaiaz mintzo dira. Ekitaldia lehenbiziko aldiz Nafarroan izateaz gainera, lehen aldiz hartu zuen parte bertan, Nafarroako Gobernuko ordezkari batek. Maria Solana Hezkuntza kontseilaria han izan zen, eta hitza ere hartu zuen. Bere hitzaldian, ikastolek Nafarroan egindako lanaren aitortza egin zuen Solanak. “Ikastolak izan dira aitzindari alor askotan, eta erreferente ere bai gutariko askorentzat. Nafarroa bizitzen ari den eraldaketaren parte gara guztiok, eta ikasturte hasiera ekitaldia Nafarroan egin nahi izatea ere horregatik dela pentsatu nahi dut. Euskarazko irakaskuntza badelako Nafarroako eraldaketaren ezaugarri: euskaraz ikasi, bizi eta lan egin nahi badugu, ezinbestekoa delako euskarazko irakaskuntza sustatze eta balioan jartzea. Horrekin gaude konprometituak eta horregatik ere bagaude gaur hemen”, adierazi zuen. Hezkuntza sisteman Nafarroak aurrera egiteko ikastolak ezinbesteko direla, gaineratu zuen; “gurekin batera nahi zaituztegu”, azpimarratu zuen. Ez zen izan erakundeen aldetik ikastolek jaso zuten aitortza bakarra. Atarrabiako alkate Mikel Oteitzak ere esker oneko hitzak adierazi zizkien bai Paz de Zigandari eta baita ikastola guztiei ere. Paz de Ziganda ikastolak 50 urte bete dituela eta, zorionak eta eskerrak eman zizkion. “Euskara, euskal kultura, kooperatibismoa, hezkuntza eredu propioa, IKTak, konpetentzietan oinarritutako pedagogia… ezaugarri garrantzitsuak dituzue ikastolok. Eta eskerrak eman nahi dizuet euskara eta euskal kultura eta euskarazko irakaskuntza Euskal Herri osora zabaltzeko egiten ari zareten lan handiagatik”, esan zuen Oteitzak.•
IKASTOLA 230
… zer ikusi? Irakurketan edo ikaskuntzan arazorik? Koordinazioan? Begi ahula edo estrabismorik? Miopia edo hipermetropiarik?
Garunera iristen den %80ko informazioa begietatik jasotzen dugu, baina begietako zailtasunek eragiten dute ikaskuntza eta irakurmen prozesuetan, abiadura motelduz arrazoi ezberdinagatik, izan begi ahulagatik, estrabismoagatik, lateralitateagatik, motore koordinazio ezagatik, edo bestegatik. 20 urte baino gehiagoko esperientzia duen Gentzane García doktoreak gidatzen ditu bere Visuality zentroan eraginkor eta aurreratuta diren hobekuntza sistemak. Visualityn ebaluatu egiten dugu, ikaskuntza prozesuan dauden zailtasunak argitzeko. Gure seme-alaben ikaskuntza gaitasunak hobetzen saiatzen gara, ikasturteko helburuak lortzeko xedearekin. Jakin badakigulako, badirela inteligentzia normala izanda ere zailtasunak dituzten neska-mutikoak.
Sintoma orokorreko zenbait adibide: IKASKUNTZAN
IDAZKETAN
MMM
MMM
Ulermen zailtasunak ditu. Lanak ez ditu amaitzen. Informazioan ez ditu bereizten ideia nagusiak eta beste.
Idazkera traketsa. M Gehiegizko Zailtasunak presioa. irakurritakoa Hitzen arteko gogoratzeko. zatiketa eza.
MEMORIA BISUALEAN
IRAKURKETAN
KONTZENTRAZIO LATERALITATEAN MM GAITASUNEAN Irakurmen motela. MM Ezker eskuin Hitzak aldatzen Erraztasunaz ihes. nahastea. edo nahasten. Atentzio eza. Letrak edo Lerroak saltatzen. zenbakiak Atzaparra behar aldatzea. irakurketarako. . MMMM
ZENTRO AURRERATUA OPTOMETRIA ETA IKASKUNTZA PROZESUTAN
Julio Urkijo Hiribidea, 8, 20720 Azkoitia, Gipuzkoa - 943 85 25 11
www.izpioptika.com
Reina Maria Cristina 10 , 2º C, Las Arenas (Bizkaia) - 618 186 722 E-mail: info@centrovisuality.com
www.centrovisuality.com
IKASTOLEN 2018-2019 IKASTURTEAREN HASIERA EKITALDIA IRAILAREN 22AN EUSKAL HERRI OSOTIK IRITSITAKO IKASTOLETAKO ORDEZKARI ANDANA BILDU ZEN ATARRABIAN, IKASTOLEN 20182019 IKASTURTEAREN HASIERA EKITALDIAN. Haiekin batera, gonbidatu ugari bertaratu ziren. Hantxe izan ziren, besteak beste, Nafarroako Gobernuko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariak, Maria Solana Hezkuntza kontseilaria eta Olatz Garamendi Hezkuntza sailburuordea buru zituztela, Atarrabiako eta Burlatako alkateak, Nafarroako kooperatiben ANEL elkarteko ordezkariak, Mondragon Unibertsitatekoak, Kristau Eskolakoak, Kontseiluko eta Euskaltzaindiko ordezkariak, baita Topagunea, Elkar eta Euskarabideakoak, EH Bildu, Geroa Bai eta EAJko ordezkari politikoak eta LAB sindikatuko ordezkariak ere. Irati Sarasua Arabaolazak egin zituen aurkezle lanak taula gainean, eta ederki gidatu zuen ordubeteko saioa. Eta Paz de Ziganda ikastolako ikasleek osatutako abesbatzak eta dantza taldeak ikuskizun dotoreak eskaini zituzten.•
8
IKASTOLA 230
aldizkaria.ikastola.eus @ikastola_aldizk •
LAS IKASTOLAS RATIFICAN SU COMPROMISO DE SEGUIR TRANSFORMANDO LA EDUCACIÓN Las ikastolas están transformando la educación entre todas, y en cooperación están construyendo un nuevo paradigma educativo. Esta trasformación se ve reflejada en todas las etapas educativas. Es una labor cooperativa, fruto del trabajo continuo de innovación. Esta labor de transformación en grupo fue reconocida en el acto celebrado el pasado 22 de septiembre en Atarrabia/Villava, donde las ikastolas ratificaron su compromiso de seguir transformando la educación. La Nueva Ley De Educación, el euskara, la inclusión y el conflicto entre Seaska y el Gobierno francés estuvieron también presentes en los discursos de apertura del curso de las ikastolas. LES IKASTOLA CONFIRMENT LEUR ENGAGEMENT DE TRANSFORMER L'ÉDUCATION Les ikastola sont en train de transformer l'éducation et de construire un nouveau paradigme éducatif en coopération. Ce changement s'opère au niveau de tous les cycles scolaires. C'est un travail coopératif, fruit du travail continue d'innovation. Ce travail collectif de transformation a été réaffirmé lors de la cérémonie du 22 septembre dernier à Atarrabia et lors de laquelle les ikastola ont confirmé leur engagement de continuer à transformer l'éducation. La Nouvelle Loi sur l'Enseignement, l'euskara, l'inclusion et le conflit entre Seaska et l’Éducation Nationale ont également été à l'ordre du jour de cette cérémonie de début d'année scolaire.
9
ELKARRIZKETA
ZIGOR IBARZABAL IKASTOLEN ELKARTEKO PEDAGOGIA ARDURADUNA
Abel Ariznabarretak erretiroa hartu, eta Zigor Ibarzabalek hartu du Ikastolen Elkarteko Pedagogia ardura. Lanean hasi berritan, ikasturte honetarako helburuak xehetu dizkigu elkarrizketa honetan, eta hurrengo urteetarako proiektuen berri ere eman digu.
I
RAKASLE IKASKETAK AMAITU ZITUENETIK, OÑATIKO TXANTXIKU IKASTOLARI LOTUA EGON DA ORAIN ARTE ZIGOR IBARZABAL (OÑATI, 1979). 2001ean, karrera bukatu eta berehala, ordezkapenak egiten hasi zen, Batxilerren eta DBHn. Lehen Hezkuntzan eta Haur Hezkuntzan jarraitu zuen gero. Irakasle lanetan aritzeaz gain, Ikastolen Elkarteko Eleanitz proiektuan ere lanean aritu zen, atzerriko hizkuntzetan espezializatua baita. Azken sei urteak Txantxikuko zuzendaritzan aritu da; lehen bi urteak Lehen Hezkuntzako koordinatzaile gisa, eta azkeneko lauak ikastolako zuzendari lanetan. Etapa guztietan irakasle lanetan arituta, eta koordinatzaile eta zuzendari lanetan pilatutako eskarmentuarekin, Ikastolen Elkarteko Pedagogia ardura, egindako ibilbidearen hurrengo urrats bat bezala ikusten du, “erronka berri askorekin”. Jauzi handia al da ikastola batetik etorri, eta Ikastolen Elkarteko Pedagogia ardurak hartzea? Ikuspegia asko aldatzen da, noski. Oso desberdina da ikastola baten ikuspegitik lan egitea edo ikastola guztietan eragiteko lan egitea. Gauzak asko aldatzen dira, hain desberdin diren ikastoletara iristeko, bakoitzak bere autonomia, bere errealitatea dituztela... Askotan ez da asmatuko denetara iristea, baina helburua hori da. Etxe barruan ere orain arte ezagun nituen batzuk, beste batzuk ezagutu berri ditut, eta guztiak lankide ditut orain. Erronka berri handi bat da, baina gogotsu nago.
10
Nola aurkitu duzu “etxe” berria? Abiadura handian doan tren batera igotzen ariko banintz bezala sentitzen naiz; oraindik uste dut gorputz erdia dudala bertan eta hankak arrastaka daramatzadala momentu batzuetan. Baina normala da. Proiektu asko martxan daude eta horiei jarraipena eman behar zaie, eta beste batzuk martxan jarri behar ditugu. Horretan ari gara; kokatzen, eta, kokatu ahala, ekiten. Izan ere, bai etapaz etapa eta baita etapaz gaindi ere hamaika proiektutan murgilduta zabiltzate. Halaxe da. Gai asko dira eta arlo asko dira etapa guztiei eragiten dienak. Etapa arteko lan handi bat dago egiteko, eta erronka desberdinak ditugu. Hezkuntza eraldaketaz mintzo gara, eta ikastolok, etapaz etapa eta etapaz gaindi ari gara hezkuntza eraldatzen. Horietako bat euskararen inguruko lanketa berri bat da. Kanpo ebaluazioen emaitzek erakutsi dute ikastoletan ere behera egin duela euskararen ezagutza mailak ikasleen artean, nahiz eta batez bestekoaren gainetik egon. Zer aurreikusten duzue egoera iraultzeko? Euskara sustatzeko ekimen berri bat abian dugu. Ikasle guztiengan eragin beharra daukagu. Iaz egindako azterketatik ondorio batzuk atera ditugu, eta ondorio horietan jaso dugunaren arlo bati helduko diogu, ikasleen elkarrekintza buruan, eta irakaslearen esku hartzearen ikuspuntutik planteatuko da proiektu berri bat, bai brankako emaitzak hobetzeko helburuarekin eta baita eba-
luazio emaitzak hobetzeko helburuarekin ere. Ikastola bakoitzak bere helburuak izango ditu, eta hori hobetzeko estrategiak eta tresnak eskainiko dira. Ikastoletan Hizpro teknikariak baditugu, Ikastolen Elkartean ere bai. Hizpro teknikari horiek prestakuntza bat jasoko dute, ikasleen artean eta ikasle-irakasleen artean elkarrekintza egoki baterako oinarriak identifikatzeko. Oinarri horiek ezagutzeko HUHEZIko fakultateko adituekin elkarlanean aritu gara, haiek jarriko dituzte Ildo teorikoak eta horiek gelara jaitsiko ditugu. Ezagutu behar dugu gaur egungo gelako praktika nolakoa den; jakin behar dugu gaur egungo praktika nolakoa den, ikasleek zein hizkuntza erabiltzen duten, zein erregistrotan, hizkuntza horren kalitatea, zuzentasuna aztertu behar dira, eta horren baitako hobekuntza proposamenak egingo zaizkio irakasleari: nola hobetu daitekeen hizkuntza erabilera hori gelan gaudenean, aurkezpen bat dugunean, lanean ari direnean, edo irakaslea aurkezten ari denean. Horregatik esaten dugu betiere ikasleen arteko elkarrekintzan eta ikasle eta irakasleen arteko elkarrekintzan zentratuko garela, baina ikuspegi didaktiko batetik egingo dugula. Azken aldian, ebaluazioaren lanketa ere egiten aritu zarete Ikastolen Elkartean eta ikastoletan. DBHn eta LHko 5 eta 6 mailetan, EKI proiektuaren baitan, ebaluazioaren lanketa sakona egin dugu Ikastolen Elkartean eta egiten ari gara ikastoletan, ebaluazio integrala
IKASTOLA 230
aldizkaria.ikastola.eus @ikastola_aldizk •
“Ikusten ari gara etapek lotura handia daukatela ebaluazio irizpideak ezartzeko orduan, eta hori osatzen lan egingo dugu aurten�. >
11
ELK. ZIGOR IBARZABAL deitu dioguna. Ebaluazioaren inguruko erabaki batzuk, irizpide batzuk, markatu dira, eta Haur Hezkuntzan ere aritu dira ebaluazioaren inguruan lanketa egiten, eta hor ere irizpide komunak izan behar ditugu, ebaluazioari koherentzia eman behar baitzaio. Ikusten da etapek lotura handia daukatela ebaluazio irizpideak ezartzeko orduan, eta hori osatzen lan egingo dugu. Etapa batzuetan hasi, baina besteetara ere zabaldu nahi diren egitasmo batzuk ere badira tartean; inklusibitatea da horietako bat. Bai. Une honetan DBHko lehen mailan jardungo dugu, lehen esperientzia egingo da ikastolekin elkarlanean, EKIren hirugarren ebaluazioko hiru alor hartu ditugu, eta inklusibitatearen aldetik aberastu egin dira. Honek helburu potolo bat dauka: orain ikasten dugun hori, ondoren beste maila guztietara eta alor guztietara zabaltzea. Inklusibitateaz ari zarenean zentzu zabalean ari zara, ezta? Ikasleen gaitasunak kontuan izanik, garatu behar ditugun konpetentziak kontutan harturik, jakin badakigu, eta irakasle garen aldetik oso argi daukagu, gure gelatan oso ikasle tipologia desberdinak izaten ditugula: batzuk gaitasun gehiago dute matematikan hizkuntzetan baino, beste batzuk alderantziz; batzuk gaitasun handia dute arlo guztietan, beste batzuek irakaslearen behar handiagoa daukate arlo jakin batzuetan edo guztietan‌ Gure ikasgelak hain aberatsak izanik alde horretatik, guri dagokigu ikasle bakoitzari bere beharrei ahalik eta egokien erantzuna ematea. Ikasketa prozesu pertsonalizatuago bat eskaintzea? Irakaskuntza tradizionalean esaten zen guztientzako baliagarria zena eskaintzen zela, baina egia da, bestalde, irakasleek aniztasun hori
beti izan dutela kontuan eta bai zuzenketak egiteko orduan, ikasleari feedback-ak emateko orduan‌ baina une honetan beste urrats handiago bat egitea izango litzateke; ez bakarrik ostean laguntzeko, baizik eta baita aurretik ere, lan bat egitea ikasle horri ahalik eta erraztasun gehiago emateko bere bidea errazago egiteko. Nola egiten da? Zer baliabide behar dira? Prestakuntza bat behar dugu; baliabide horiek tresnetan eta estrategiatan laburbiltzen dira. Adimen aniztasuna aintzat hartzen badugu, jakin badakigu pertsona bakoitzak adimen mota bakoitza modu eta maila desberdinetan garatzen dituela. Beraz, batek ahozko aurkezpenak entzundakoan modu batera jasotzen du, eta aldamenean eserita daukanak informazio berdina era bisual batean jasoko balu askoz hobe garatuko luke. Alde batetik dugu adimen anitzen trataera. Bestetik berriz, ikasketa kooperatiboak ere oso baliagarriak dira aniztasunari erantzuteko eta elkarren artean eraikitzeko‌ Badaude kontuan hartu beharreko ildo desberdinak, eta horiek integratu behar ditugu gure saioetan eta gure eguneroko jardunean. Horretan lan egingo dugu inklusibitatearen aldetik. DBHn hasiko gara, baina helburua da orientatzaileak trebatzea, irakasleak trebatzea etapa guztietan, pausoz pauso hau garatzen joan dadin. KiVa proiektua ere hedatzeko bidean da. Bai, ikasturte honetan KiVa proiektua DBHra hedatuko dugu. Ikustea besterik ez dago bi ikasturte hauetan zein emaitza baikorrak lortu diren. Bidea hori dela ikusten dugu, ikasleekin landu behar dugula, beren rolak landu behar direla, beren ardurak eta konpromisoak landu behar direla. DBHn, nerabezaroan, sortzen diren berdinen arteko gatazkak kudeatzeko tresnak eman behar zaizkie ikasleei. Horregatik ikusten dugu ezinbestekoa Lehen Hezkuntzan hain ondo funtzionatu duen proiektu batek Bigarren Hezkuntzan jarraipena izatea. Zer duzue ikasturte honetarako Haur Hezkuntzari begira? Haur Hezkuntzari erreparatuz, azken urteetan garatu den hIZAN proiektuari jarraipena ematea izango da ikasturte honetan egiteko nagusia, eta proiektua bera sendotu nahiko genuke. HHko markoa hor dugu, ikastolak ari dira marko hori garatzen beren klaustroetan eta aholkularitza ere eman diegu espazioen eta denboraren kudeaketaren inguruan. Proiektu hau sendotzeko hainbat baliabide eskaini beharko ditugu ikastoletan eta horien diseinu eta sorkuntza prozesuan ari gara une honetan.
12
aldizkaria.ikastola.eus @ikastola_aldizk •
Haur Hezkuntzan ikastolekin eta ikastola erreferenteekin egin den lana oso aberatsa izan da. Ikastoletan bertan mugimendua sortu du arlo pedagogikoaz hausnartzeko edota ikuspegi desberdinak mahai gainean jartzeko eta tokian tokiko ikastolak erabaki propioak hartzeko oso aberatsa izan da, eta bide berdinetik jarraitu nahiko genuke Lehen Hezkuntzako lehen zikloan. Izan ere, ikastolak arduratuta daude HHn egiten ari denaren hurrengo urratsak zeintzuk izango diren jakiteko. Guretzat une aproposa da, HHko baliabideak diseinatzen eta sortzen ari garen fase honetan bat egingo dugulako LHko lehenengo ziklo horretan behar denarekin. Eta hor ere ari gara gauzak definitzen, irakurketari eta idazketari dagokienean adibidez. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza ondorengo etaparako ere lanean ari zarete? Batxilergoa hor daukagu, bai. Iazko ikasturtean BatxiLABekin hasiera eman zitzaion bide bati, egoera/erronka planteamendua Batxilergora eramaten. EKIko ikasleek dagoeneko Batxilerrera jauzi egin dute eta ikasle hauek beste era batean ikasten, beste era batean lan egiten ohituak daude, eta Batxilergoan ere urratsak egin behar ditugu horrela lan egiteko; uste dugulako eragingarriagoa dela, ikasleentzako motibagarriagoa dela eta ikasketa prozesu horretan konpetentziak hobeto garatzen direla eta edukiak barneratu egiten direla. Beraz, iaz abiatutako bideari jarraituko diogu, eta markatutako agertoki berrirainoko urratsak egingo ditugu. Ikas-materialgintzan ere ez dago geldi Ikastolen Etxeko lantaldea. Aurretik datozen beste hainbat proiekturi jarraipena ematen ari gara. EKI proiektua LH 5en eta 6en inplementatuta dago. Une honetan 4. mailarako sorkuntzan ari gara. Maila honetan, bisualki EKIk banaketa berdina izaten jarraitzen duen arren, proiektuak berak, edo egoera/erronkaren lanketak berak diziplina arteko ikuspuntu handiago bat hartzen du, eta arlo desberdinen ekarpenekin osatuko da. Beraz, arlo arteko loturak garrantzi handiagoa hartuko du. HPI Hobekuntza Pedagogiko Iraunkorra ere ikasturte honetako egitasmo handietako bat da? Aipatu ditugu estrategikoak diren proiektu pedagogiko asko, baina nagusi bat badugu, Hobekuntza Pedagogiko Orokorra, azkenean ikastolak eraldaketarako bide horretan, beraien iparra markatzeko oso erabilgarria den tresna delako. Hobekuntzaren bidea diseinatzen laguntzen duen proiektu bat da HPI. Ikastola batzuk bigarren ikasturtean dira une honetan.
IKASTOLA 230
ENTREVISTA CON EL NUEVO RESPONSABLE DE PEDAGOGÍA DE IKASTOLEN ELKARTEA Desde el inicio de este curso, Zigor Ibarzabal (Oñati, 1979) ha tomado las riendas del proyecto pedagógico de Ikastolen Elkartea. Le hemos realizado esta entrevista para conocer los nuevos proyectos y objetivos marcados para este curso en la labor pedagógica de las ikastolas, proyectos que inciden en la transformación educativa de nuestros centros.
Iazko prozesua oso aberatsa izan da, ikaslearen irteera profilarekin aritu baitira, horrek duen garrantziarekin, azken batean ikastola osatzen dugun guztiok ipar horretara begiratzen jartzen gaituelako. Zer nolako pertsonak nahi dugu izatea gure ikasleak, ikastolako ibilbidea amaitzen dutenean? Galdera horri erantzunez osatzen da irteera profila. Guztiok irteera profil horri begirako ekarpenak egiten ditugu, eta hori oso aberatsa da. Irakasleentzat oso garrantzitsua da jakitea autonomia landu behar
dugun, zer nolako euskalduntasuna landu behar dugun, konpetentzia zientifikoa, sortzailetasuna… bakoitzak bere ekarpenak egin ahal izateko. Proiektu nagusi bat da HPI, eta ikastoletan arrakasta izan dezan, zuzendaritza taldearenaz gain, irakasle guztien konpromisoa eskatzen du. Aurten bigarren urtean daudenak gelaratzean zentratuko dira, hori izango dute aurtengo erronka, eta erronka hori denen artean eraman behar dute. Horregatik azpimarratzen dut irakasle guztien konpromisoa behar
dela. Guk jardunbide bat proposatuko dugu, jardunbide hori gelaratzeko prozedura batzuekin, eta irakasle guztiek aurrera eraman beharko dute. Noski, bide horretan prestakuntza eta aholkularitza beharko dute Ikastolen Elkartetik, eta hori eskaintzeko taldea prest dago. Guretzako erronka handi bat da, ikastolentzako ere bai. Eta beharrezkoa da eraldaketaren bide honetan osasuntsu eta motibatuta jarraitzeko guztiok elkarrekin egitea, guztiok batzea eta talde lanean aurrera egitea.•
ENTRETIEN AVEC LE NOUVEAU RESPONSABLE PÉDAGOGIQUE DE IKASTOLEN ELKARTEA Zigor Ibarzabal (Oñati, 1979) vient de prendre les rênes du projet pédagogique des ikastola depuis le début de l'année scolaire. Nous nous sommes entretenus avec lui pour connaître les nouveaux projets et objectifs pédagogiques des ikastola pour cette nouvelle année, projets qui impactent la transformation éducative de nos ikastola.
Euskara loratzeko udazkena
/ Euskara batuaren 50. urteurrenak eta Euskaraldiak gure hizkuntzaren erabilera hauspotu beharko lukete Berrogeita hamar urte bete ditu euskara batuak, eta euskaldun orok goitik ospatzeko motiboa bada, euskararen normalizaziorako ezinbesteko urratsa egin baitzen duela mende erdi bat Arantzazun, Euskaltzaindiaren eskutik. Inoiz baino euskal hiztun gehiago ei gara. Bada ordua, beraz, erabileran ekiteko. Euskaraldiak jarriko al du mugarri bat, 50 urte atzerago euskara batuak jarri zuenekoaren pareko?
E
USKARA DAKITENEK EUSKARAZ EGITEN ETA EUSKARA ULERTZEN DUTENAK EUSKARA ENTZUTEN JARRI NAHI DITU EUSKARALDIAK. Eragile eta erakunde ugariren babesarekin sortu den ekimena Ikastolen Elkartea du bultzatzaileetako bat, eta ikastolak gogotsu arituko gara, azaroaren 23tik abenduaren 3ra, euskararen erabilera areagotzeko xedez. Iragan irailaren 20an abiatu zen Euskaraldian izena emateko epea, eta bi egun geroago, Atarrabian, ikastola guztiok konpromisoa hartu genuen ekimena bultzatzeko, Ikastolen Ikasturte Hasierako Ekitaldia kari. Ordutik ikastolak buru belarri dabiltza lanean euren herri eta auzoetan. Euskaraldia ahalik eta eraginkorrena gerta dadin.
14
1 1 E GUNETIK, URTE OSORA Hamaika eguneko ekimena da Euskaraldia, eta bertan ‘ahobizi’ edo ‘belarriprest’ izateko aukera zabaltzen du. Ikastolok ‘ahobizi’ izango gara, eta komunitateko kide guztiok ere bai, edo gutxienez ‘belarriprest’.
Hamaika egun dira, bai, baina ikastolon xedea urteko 365 egunetara hedatzea da. Eta badakigu ez gaudela bakarrik. Euskaraldiaren bitartez, euskararen erabilera etxean nahiz kalean, lanean zein aisialdian, areagotu nahi da; frogatu nahi da uste baino aukera gehiago ditugula euskaraz aritzeko, eta uste baino jende gehiagok dakiela edo ulertzen duela euskara. Eta erabilera areagotzea denon esku dagoela. Informazio gehiago: https://euskaraldia.eus/ HIZKUNTZA GUTXITUETAKO HEDABIDEAK AZTERGAI Hedabideek hizkuntzarentzat duten garrantzia azaldu beharrik ez dago, are hizkuntza gutxituen kasuan. Euskarazko hedabideek urteotan egin duten jauzia ez da makala izan, baina nola gaude besteekiko?
Zer dakigu munduan barrena dauden hizkuntza gutxituetako hedabideen inguruan? Zein da beraien egoera? Zein da hizkuntza komunitate horietan duten eragina? Nolakoa da hizkuntza horien erabilera? Zeintzuk dira etorkizuneko erronkak aro digitalean? Diagnostiko antzeko bat egingo da urriaren 20an, Nafarroa Oinezen bezperan, Altsasun, Txikiak Handi ekimenaren baitan. Larunbat goizeko ekitaldia izango da, 9:30etatik 14:00etara, eta besteak beste Europako hizkuntza gutxituetako hedabideak aztertuko dira (Irlandakoak eta Galeskoak bereziki), zein den euren egoera, nolatan hainbesteko desberdintasunak, zeintzuk diren zailtasunak, zeintzuk aukerak. Euskarazko hedabideen iraganaz orainaz eta geroaz ere arituko dira jardunaldiotan. Eta mundu mailan, Mexikoko hizkuntza gutxituetako hedabideak ere aztertuko dira. Informazio gehiago eskuratzeko edota izena emateko: http://www.nafarroaoinez.eus/ txikiakhandi/•
IKASTOLA 230
ELKARMAKER EGITASMOA
aldizkaria.ikastola.eus @ikastola_aldizk •
Elkarlanean, ideiak garatzen eta sortzen Lehen eta Bigarren Hezkuntzako eta Ingeniaritzako ikasleak ekintzaile, Elkarmaker egitasmoaren baitan Zientziak, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematika arloak erabiliz ideia bat landu, hura garatu eta aurrera atera. Guztia elkarlanean, eta etapa desberdinetako ikasleen artean eginda. Hori da Elkarmaker egitasmoaren bitartez, hainbat ikastolatan aurtengo ikasturtean hasi duten proiektua. Ikastola horietako batean izan gara, lehen fasea ezagutzen.
I
RAILAREN 26KO GOIZA. AZPEITIKO IKASBERRI IKASTOLAN EZOHIKO EGUN BAT DUTE LH 3ko IKASLEEK ETA DBH3KOEK. Ezohiko egun bat, ezohiko jardun batean arituko baitira goiz osoan zehar. Ezohiko egun bat dute, baita ere, Mondragon Goi Eskola Politeknikoko lau ikaslek. Haiek, euren ikastetxetik irten, eta Azpeitira hurbildu dira, Ikasberriko ikasle horiekin egotera. Guztien artean, ikasturte osorako aurreikusitako proiektu bat landuko dute. Gela handi batean elkartu dira LH 3ko ikasle guztiak, DBH3ko hainbat ordezkari, eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoko lau
ikasleak. Haiekin batera, LH3ko irakasle tutoreak eta Teknologia irakaslea. Aurkezpen saio labur bat egin dute, eta berehala bildu dira, taldeetan. Talde txikiak dira, LH3 ko lau edo bosna eta DBH3ko bana. Bi gelatan banatu dira. Haiek egiten ari direnari so Ingeniaritzako lau ikasleak. Eguneroko bizitzan lagungarri izango den ideia bana proposatu behar dute LH3ko ikasleek. Ikasle bakoitzak ideia bat proposatu eta defendatu beharko du taldean, eta taldekideen artean beraien artean proposatu diren ideietatik bat aukeratu beharko dute. Ondoren, talde bakoitzeko ideia onenak erkatuko dira, eta ikasle guztien artean ideia bat edo bi aukeratuko dituzte. Hori zuten egun honetako lana. Eta, azkenean, guztien arten bi ideia aukeratu dituzte: ohea egiten duen makina bat, eta zakarrontzi ibiltari bat. DBHko ikasle ordezkariek erabakia beren geletara eramango dute, eta
16
hurrengo egunetan proposamen horien gaineko maketak egin beharko dituzte. Ondoren etorriko da Ingeniaritzako ikasleen egitekoa: maketa horiek aintzat hartuta, prototipoak egitea, bai birtuala eta baita erreala ere. Prozesu guztiak ikasturte osoa hartuko du, eta amaieran, erakutsi egingo dituzte prototipo horiek.
E LKARMAKER EKIMENA Baina ez da Azpeitiko ikastolaren ekimen soila. Aitizitik, beste sei ikastolatan ere egingo dute proiektu bera, Elkarmaker egitasmoaren baitan ari baitira zortziak. Hauek dira parte hartzen
ari diren ikastolak: Azpeitiko Ikasberri Ikastola, Elorrioko Txintxirri, Orioko Herri Ikastola, Durangoko Kurutziaga, Santurtziko Bihotz Gaztea, Oiartzungo Haurtzaro eta Altsasuko IĂąigo Aritza. Ekimen honen sustatzaileak Ikastolen Elkartea, Mondragon Goi Eskola Politeknikoa eta Gipuzkoako Foru Aldundia dira. Elkarmaker ekimenaren ardatza elkarlana da, bai heziketa maila ezberdinen (LH, DBH eta Ingeniaritza), bai errealitate sozio enpresarialaren artean, izaera teknologikoko proiektuen esparruan. Elkarmaker-ek STEM arloetan (ingeleseko siglak dira Zientziak, Teknologia, Ingeniaritza
IKASTOLA 230
eta Matematika adierazteko) izaera ekintzaileko jarrerak indartzea du helburu.
pertseberantzia eta konstantzia dira Elkarmaker-en bitartez lantzen diren gaitasunak.
Beronen bitartez, helburu hauek bultzatu nahi dira:
ZORTZI URRATS Ikasturte honetan hasi du bidea Elkarmaker egitasmoak, Bertan parte hartzen ari diren ikastoletako irakasle arduradunek formazio ikastaro bat jaso zuten irailaren hasieran Donostiako Ikastolen Etxean, Amaia Gutierrez eta Erramun Martiarena adituen eskutik. Egitasmoa xehatu eta hori nola eraman gelara azaldu zieten, eta handik gutxira jarri zuten martxan euren ikastoletan.
1. STEM ikas-arloen bokazioa sustatzea, sormen esperientziaren bidez. 2. Hezkuntza etapa ezberdinen eta errealitate sozio enpresarialaren arteko kooperazioa bultzatzea. 3. Teknologia alorrean, sormenpentsamendua garatzea, ikasleen beharren, gaitasunen, emozioen, nahien edo abilezien aniztasuna integratuz.
4. Ekintzailetza gaitasunaren garapenean laguntzea. 5. STEM ikas-arloetan estereotipoak eta genero rolak gainditzeko asmoz, erreferente positiboak eskaintzea. Sormena, arriskuak hartzeko gaitasuna, elkarlana eta
EROSKI ARRASATE Musakola auzoa / 20500 ARRASATE-MONDRAGON
943 711 030
Ikasturte osorako egitasmoa da Elkarmaker, eta zortzi urrats aurreikusten dituzte. Horietatik, lehenbiziko biak egin dituzte dagoeneko. Aurreneko urratsa aurkezpena izan da: Lehen Hezkuntzako, Bigarren
EROSKI GARBERA / Garbera Merkatal zentroa Altza auzoa / 20015 DONOSTIA
943 394 875
17
aldizkaria.ikastola.eus @ikastola_aldizk •
Hezkuntzako eta Ingeniaritzako ikasleei Elkarmaker aurkeztu zaie, eta ikasleei adierazi zaia zeintzuk diren ekimenaren oinarriak, helburuak, fasea eta elkarlanerako estrategiak. Bigarren urratsa izan da elkarrekin ideia sortzea. Lehen Hezkuntzako ikasleak izan dira protagonista nagusiak; erronka bat jarri zaie, eta Bigarren Hezkuntzako eta Ingeniari-
tzako ikasleekin ideiak sortu dituzte, eta guztien artean ideia bateratu bat adostu dute eta maketa egiteko mandatua eman diete Bigarren Hezkuntzako ikasleei. Hurrengo urratsa izango da STEM arloetako ezagutzak aplikatuz maketa hori egitea. Bigarren Hezkuntzako ikasleek Lehen Hezkuntzakoekin komunikazioa mantenduko dute, maketa bateratu bakar baten garapen egokia berma dadin. Hori egin eta gero, laugarren urratsean, DBHko ikasleek lorturiko maketa eta jarraitutako prozesua azalduko dute, eta, elkarlanean, LHko eta Ingeniaritzako ikasleekin kontraste lanak egingo dituzte beren lanaren nondik norakoen gainean. Ondoren, prototipoa eraikitzeko enkargua emango diete Ingeniaritzako ikasleei.
18
Elkarrekintza horretatik ateratako ondorioekin, bosgarren urratsean, Ingeniaritzako ikasleek prototipo bat eraiki beharko dute. Prototipoa birtuala (3 D) eta fisikoa izango da. Prototipoa bere osotasunean eraikitzeko, ingeniaritzako ikasleek diziplina anitzeko ariketa bat landuko dute, ingeniaritza esparruko ezagutza desberdinak landuz eta horiek errealitatera islatuz. Seigarren urratserako, Ingeniaritzako ikasleek dagoeneko egina edukiko dute prototipoa, eta Bigarren Hezkuntzako ikasleei aurkeztuko diete eta beren lanaren berri emango, haiek arduratuko baitira prototipoaren gaineko komunikazioaz. Alegia, elkarlanean garatutako ideia, maketa eta prototipoaren aurkezpen publikoa prestatuko dute Bigarren Hezkuntzako
ikasleek zazpigarren urratsean. Eta, azkenik, zortzigarren urratsean, emaitza aurkeztuko dute. Bigarren Hezkuntzako ikasleek Elkarmaker proiektua bere osotasunean aurrera eramateko jarraitutako prozesua azalduko dute, ideia, maketa eta prototipo fisikoak ardatz izanik. Elkarmaker ekimenaren plazaratzea gizarte osoari zabalik egongo da, eta parte hartu duten Lehen Hezkuntzako ikasleei egongo da bereziki zuzendua.•
IKASTOLA 230
aisialdiko eskaintza 2 0 1 8 2 0 1 9 ikasturte a
IKASTAROAK :
• Begirale eta zuzend ari Ikastaroa. • Eskolaz kanpoko ek intz arratsaldetan, ikasto ak (eguerditan zein lan bertan): > Robotika tailerra. > Hatz1o m ekanografia ikastaro a. • gabonetan eta aste santuko oporraldian: > Robotika ikastaroa (ikastolan ) • Ikastoletako langil e ez dozenteei formaz io saioak (jantokiko begiralea, kiroletakoak…).
EGONALDIAK :
• Zuhatza: Udazkenean eta udaberrian. • Surf egonaldiak: Ud aberrian. • Eskia (Otsaila eta Martxoa): > Eski alpi noa: Arette. > Ipar eskia: Belagua. • Neurrira egindako eg onaldiak.
www.aisialdia.eus
aisialdia @ ehi.ikastola .es
943 369 637
19
IKASTOLAK SEASKAKO IKASTOLAK
GLISS EGUNA AURTEN ERE ARRAKASTATSU Irailean antolatzen da eguna, helburua izanik lerra kirolak euskaldunak ere badirela aldarrikatzea, Aisialdietan euskarak baduela bere izaera, presentzia eta harrotasuna, non eta Iparraldeko kostan, La Barre guneko skate-parkearen inguruan. Seaskak, eta Angelu eta Miarritzeko ikastolek bideratu dituzte animazioak, goizeko 10etatik aurrera, publiko zabalari eskainia. Bezperan, Lapurdiko Surf Elkarteko kideek “Glisseguna surf txapelketa” alaitu zuten zeinetan Zarautzeko surfalariak ere batu ziren, guztira ia 70 lagun. Euskal hizkuntza bultzatzeko parte hartu zutenek euskarazko erranaldiak ikasi eta erabili behar zituzten puntuak markatzeko. Kirola eta jolasaren bidez euskara beti lagun!• Gazte giroan, gaurkotasun markoan, euskara ikur!
BERNAT ETXEPARE LIZEOA
SOSAK BILTZEAZ GAIN, IKASTOLARI LAGUNTZEN
Youteben ikusgai XIBEROOTS- e i a https://www.youtube.com/watch?v=iAR-bJe2x0I
ALOZE IKASTOLA
Sagarbiltzea antolatu dute berriro ere, oraingoan Senperen. Ikasle baten aita zendu eta baserrian laguntzera hurbildu dira taldean. Sagarrak bildu, kooperatiba batera bidali botiletan sartzeko, eta ikastolaren sarean saltzeko sagarnoa eta sagar jusa. Hartara ekoizpenaren zati bat Lizeorako izanen da. Bestetik, Landetako Luxey herrian, Musicalarue abuztuko musika festibalean Senpereko eta Lizeoko 23 gurasok parte hartu dute lanean, eta han lortutako dirua ikastolarentzat izan da. Argi dago inplikazioa biribiltzen dela Seaskan.•
IKASTOLAK 40 URTE ETA “E I A XIBEROOTS!” Urteurrena iristear zela, haurrekin diska konpakt bat atera nahi izan dute. Talde batzuri galdegin eta Xiberoots-ek argitaratzeko zutena eman die youtubeko bertsioan erabiltzeko. Kantari beste bertso bat gehitu ez ezik, ikastolako komunitate osoaren lankidetza lortu dute, harreman goxoa, musikariekin batera ikastolako 35 haurrak bideoan protagonista bihurtuz, baita marrazkiak egiten Pette Etxeberriren laguntzarekin. Ikusgarria da, alaia, irudi bizia. Gabonetarako plazaratuko dute konpakta, ikastolako hainbat kanturekin. Hori bihurtuko da 40 urteurrenaren lore sorta.• Beharra non, zangoa han!
20
IKASTOLA 230
“aldizkaria.ikastola.eus” web gunean duzu, irakurle; bertan informazioa osatuagoa aurkituko duzu paperean argitaratutakoa baino. >>
aldizkaria.ikastola.eus @ikastola_aldizk •
ARESKETA IKASTOLA
HAUR HEZKUNTZAKO LANAK EKAINEAN HASI, ETA DAGOENEKO PREST! HH eremua zaharberritzea izan da lanen helburu nagusia. 2003an, elurte batek HHko instalazioak erabilezin utzi ondoren, irtenbide egonkorra emateko aukera 2017/18 ikasturtean ailegatu zitzaigun. Eraikuntzaren birmoldaketaren beharrak bat egin du Haur Hezkuntza etapan ematen ari den hausnarketa pedagogikoarekin, eta lanak egiterakoan kontuan hartu izan dira haize berriek ekarritako irizpide berriak. Ekainean hasi eta irailean amaitu ditugu, erronka konplexu guztiei irtenbide ona ematen.
Ibilbidea erreza izan ez den arren, “Gustuko bidean, aldaparik ez”. Eskerrak eman nahi ditugu ibilbide honetan laguntza eskaini diguten pertsona eta erakunde guztiei, denon artean lortu baitugu obra egitea eta garaiz amaitzea.
AXULAR LIZEOA
DOTOREJANTZI BASERRITAR JANTZIAK HARRO ETA SENTIBERATASUNEZ ERABILTZEKO Gero Axular Dantza taldeak egitasmo berria sortu zuen iaz, eta aurten zabaltzea nahi du. Helburuetan du Donostiarren kultura tradizionala berreskuratzea; baserritar jantziaren ezagutza zabaltzea eta, aldi berean, gozatzen irakastea, propio senti dezaten sustatuz. Kultura tradizionala eta garaikidea bultzatzen ditu, jantzien eta oihalen berrerabiltzea, hezkuntzan eta teknologian elkartuz, betiko merkataritzaren sustapenari eta gizarte-integrazioaren alorrei eutsiz; bada besterik ere. Proiektu sendoa du.• #dotorejantzi proiektua Donostiako Udala aurrekontu partehartzaileen deialdian sartu eta onartua izan da. Orain hiritarrek bozkatu egin behar dute, Garrantzitsua da boto ematea! Informazio gehiago http://www.geroaxular.com/eu/zer-egiten-dugun/baserritar-jantzia.html
21
IKASTOLAK Azken gogoeta estrategikoaren ondoren, ikasleen irteera profila eguneratzea izango da aurtengo ikasturteko ekarpen nagusienetakoa. 1.500 ikasletik gorak ekin diote ikasturteari gure ikastolan.
JAKINTZA IKASTOLA
IGELTSEROAK PARETAK BOTA BAI, BAINA ZER EGIN? Jakintzak 50 urte bete dituen arren, ikastolarekiko maitasun eta konpromisoak bizirik dirau. 1993ko Kilometroak Haur Hezkuntzako gure etxea eraikitzeko egin genituen. Badira urte batzuk Konfiantzaren Pedagogian formatzen hasi ginela, eta gure ilusioak berriro berpiztu dira. Aurtengo ekainean ikasleak agurtu, eta igeltseroei egin genien ongietorria! Nola antolatu ondorengoa? Bilera egin genuen gurasoekin ikastolako obran laguntza eskatuz eta auzolana bultzatuz, eta erantzuna izugarria izan da. Guraso taldeak osatu eta hor ibili gara udan lanean, ikastolan zein etxetik bueltan, guraso eta aiton-amonen laguntzarekin.• ORERETA IKASTOLA
IKASTURTEKO BERRIKUNTZAK: ORDUTEGIAK, ARRATSALDEKO ZAINTZA TXOKOA ETA SUKALDEA Gure ikastolak 5 eraikin ditu 3 eremu ezberdinetan. Hori horrela, azken urteetako gure erronka ordutegiena izan da, guztiak ahalik eta gehien bateratzearen aldekoa, ikasleen zein familien erosotasuna helburu. Aurtengo berrikuntzak Haur Hezkuntzako sarrera-ordutegi malgua eta arratsaldeko zaintza zerbitzua dira, eta DBHko ordutegia trinkotzea. Sukalde eta jangelei dagokienez, azpimarratu, sukaldean obrak egin ditugula. Horrez gain, zerbitzua hobetzeko, elikagaiei arreta handiagoa eskaintzeko, eta otordu-garaiak proiektu pedagogikoan integratzeko Auzolagun eta Askora enpresekin elkarlanean dihardugula.•
¨Hau hasiera besterik ez da, eta honelako laguntza eta babesa atzetik izanda, guri ere lanerako ilusioa berpizten zaigu”.
ELGOIBARKO IKASTOLA
KAXUBIARRAK IKASTOLAN
”Zailtasunak batu gintuen, ikastola atera behar zelako, bai ala bai”. Web atariari bisita egitea oso interesgarria da: https://50urte.elorriokoikastola.eus/
Garabide Elkartearen laguntzarekin Poloniako “Naja Szkola” eskolako ordezkariak izan ditugu bisitan. Kaxubiera bertako hizkuntza gutxitu bat izanik 2017an ireki dute euren lehen eskola elebiduna, bizi ala hil egoeran. “Google classroom” plataforma erabiltzen dute eskola horretan, eta 2016.an guk Bruselan parte hartu genuenez “Chromebook Research & Professional Development Programme” egitasmoan, horren bitartez aurkitu dute Elgoibar Ikastola, eta guk IKT-een ezarpenean egindako ibilbidea. Ondorioz ikastolan izan ditugu gure lan egiteko moldeak aztertzen. Kaxubiarren esanetan beraien dimentsioak bestelakoak badira ere, plataforma berdinak erabiltzen ditugunez elkar-trukatzeko asko dugula frogatu da.•
TXINTXIRRI IKASTOLA
ZEIN HANDIA DEN TXIKIAK IZATEA! 50 urte bete dituenez Elorrioko ikastolak txikien ideia handiak plazaratu ditu berriro ere. Web atari berria sortu dute ospakizunerako eta ikastolaren eraikin historikotik abiatzen da informazioa: koloreztatutako leiho bakoitzetik harribitxi bana ikus eta, bereziki, entzun daitekeelako. Zer diren harribitxi horiek? Sortzaile izan ziren irakasle ohiei, gaurko gurasoei eta irakasleei elkarrizketa, ikastolaren proiektu pedagogikoa, ikastolako Zorion jaialdia eta argazki bilduma, esate baterako. Bestetik, herriko jaietan gaztetxekoekin eta Basaide dantza taldekoekin batera bota dute txupinazoa. Misteriorik ez dago, ikastola etxekoa da.•
22
Euren esanetan, esperientzia oso aberasgarria izan da, beraien txikitasunetik, horrelako proiektu handia arrakastaz martxan dagoela ikusteak ikusarazi dielako ez daudela burutik jota; izatekotan, eta ametsa ortzimugan badago, zoragarriki daudela erotuta!
IKASTOLA 230
aldizkaria.ikastola.eus @ikastola_aldizk •
Navarra Telebistako Oihane Garzaron-en erreportajea ikusgai youtuben: TANTTAKA NATV Jaso, 1937 Musikala: https://www.youtube.com/watch?v=RlFBngA_LdE
JASO IKASTOLA
1937 JASO IKASTOLAKO AURTENGO MUSIKALA Zazpigarren urtea du urtero mundu zabalari eskainitako musikalak. Oraingoan helduentzat bihotzeko gaiak eskainiko dira, memoria historikoari lotuak; gazteentzat, ametsak nola bete eta ahaleginaren garrantzia; txikientzat ere erakargarria izango da, akrobaziak, argi jokoak eta beste dituelako. Urte osoko lana da, 4 zuzendari eta 49 ikasle batera buru-belarri izan dituena. Hala ere, Irantzu Zabalzaren esanetan, prozesua bera da politena “denok baikara onak zerbaitetan, denok daukagunez zerbait oso ongi egiten dakiguna, eta horixe bultzatzea dagokigu”. Aurten unitate didaktiko bat ere atera dute gelatan aurrez landu, gaiari erreparatuz musikala hobeto ulertzeko.•
BAZTAN IKASTOLA
HAUR HEZKUNTZAKO ERAIKIN BERRITUAREN ATEAK ZABALDU DITU
Ikasleek udan etxekoei oporrak antolatzen lagundu nahi eta, ExpoOporrak proiektu globalizatua sortu dute. Emaitzarekin denok gustura.
2015ean bailaran ospatutako Nafarroa Oinezeko irabaziei esker berritutako eraikinaren inaugurazio ekitaldia egin da. Pauso sendoa eman du ikastolak berrantolaketa arkitektonikoaz gain, pedagogiaren aldetik ere ilusioz bete dituen proiektu berri eta garrantzitsua abiatu baitute, Haur Hezkuntzako eraikinean beren lan egiteko modu berrira egokituz. Espazioak eta Konfidantzaren Pedagogia eredu berritzaileak bat egin dute, helburu bakarrarekin: haurrak konfidantzan heztea. Umeak bere gaitasunak garatu eta zailtasunak kudeatzeko beharrezkoa du konfidantza bere buruarengan, bertzeengan eta bere inguruarengan. Baztan Ikastolan oso argi dute hori, eta ikaslearen garapena ahalik eta hoberen sustatzeko, baliabideak lortu eta espazioak egokitu dituzte.•
ABUSU IKASTOLA
EXPO-OPORRAK LEHEN HEZKUNTZAKO 5. ETA 6. MAILAKOAK Euskal Herria eta Europako edukiak erabili ditugu, zuzeneko eta zeharkako konpetentzia ezberdinak lantzeko. Opor aurretik LH 5. eta 6.ikasleak BECera hurbildu ziren Expoopor azokara informazio bila, familiei oporrak antolatzen laguntzeko xedearekin. Helburu Orokor bat eta Amaierako produktua zuten bideratzeko: herrialde baten analisia egin eta gurasoen aurrean aurkeztu; ondoren, jarduera ezberdinak sortu, helburu espezifikoak barneratu, lana planifikatu eta ebaluatu. Ondorioztatu dugu ikasleak motibatuago eta inplikatuago daudela, beraien lan prozesu guztiaren protagonista eta jabe nagusi bihurtuta.• Argitasuna, hormarik gabeko espazio zabalak, haurrek goxo eta lasai egoteko guneak, eskalatzeko rokodromoa, bakarkako lanen zein kooperatiboetan aritzeko espazioak sortu dituzte eraikin zaharberrituan.
23