Ikastola Aldizkaria 231

Page 1

ANIZTASUNA ETA INTEGRAZIOA,

HELBURU Atzerritar jatorriko ikasleen eskolatzeari buruzko proposamena plazaratu dute ikastolek


TORRIKO ATZERRITAR JAO LATZEA IKASLEEN ESK

Ikastolen errealitatearen argazki bat

J

OAN DEN IKASTURTEAN IKASTOLAK ESKUALDEZESKUALDE AZTERTU ZU TEN ATZERRITAR JATORRIKO IKAS LEEN ESKOLATZEAREN GAIA, ETA BAITA IKASTOLEK DAGOKIEN BAINO JATORRI HORRETAKO IKASLE KO PURU GUTXIAGO EDUKITZEKO ARRAZOIAK ERE. Ikasturte amaieran diagnosiaren berri eman zuen Ikastolen Elkarteak, eta udazken honetarako gaiaren inguruko proposamen bat plazaratuko zuela iragarri zuen. Proposamen hori iragan urriaren 18an aurkeztu zuten ikastolek, Bilbon, Euskararen Etxean egindako agerraldian.

Integrazioa/segregazioa, publikoa/pribatua, sareen finantzaketa-desoreka, kuotak… ikasturtea hasi zenetik pil-pilean jarri diren gaiak dira, eta guztiei erantzun diegu ikastolek. Orriotan aurkituko dituzue, besteak beste, atzerritar jatorria duten ikasleen eskolatzeari buruz urrian aurkeztu genuen proposamena, sareen artean dagoen finantzaketa desoreka eta, ondorioz, kuoten beharra, eta ikastolen elkartasun adierazpena den Elkartasun Ikastolen batzarra. Erreportaje hauen bitartez, argazki bat agertzen da, egungo hezkuntza sistemaren baitan ikastolen errealitatea islatzen duena.

Atzerritar jatorriko ikasleen eskolatze orekatua egitea eta segregazioaren mehatxuari aurre egitea herri apustutzat dute ikastolek, prentsaurrekoan adierazi zuten bezala, eta herri bezala, “gaur egungo egoera ondo aztertu eta gero, hezkuntza eragile guztiok irtenbide integralak adostu behar ditugu segregazioaren arazoari aurre egiteko; hau da, hezkuntza eragile guztiok konpromisoa izan behar dugu horretan eta Ikastolok, geure erantzukizunak betetzeko prest egoteaz gainera, gurekin nahi ditugu”.

03

ERREPORTAJEA

11

HEZKUNTZAREN DIRUAK

14

ELKARTASUN IKASTOLAK

16

EUSKARALDIA

18

XABIROI BILDUMA

20

JOKO ETA JOLASAK

22

IKASTOLAK BANAKA

ATZERRITAR JATORRIKO IKASLEEN ESKOLATZEA Erpinasko dituen erronka

Ia 900.000 euro banatu dituzte behar handiena duten ikastolen artean. Berrehun mila ahobizi eta belarriprest, hizkuntza ohiturak eraldatzeko. Euskadi Saria ‘Sant Familia’ri

@ikastola_aldizk • IKASTOLA 231 / 2018ko ABENDUA EUSKAL HERRIKO KASTOLAK

Dena den, ikastolen aburuz, ezin da ahaztu hezkuntza aukera inklusiboak ikasleriaren egoera desberdinak hartu behar dituela kontuan, ez bakarrik jatorri atzerritarra duten ikasleena: beharrizan bereziko ikasleena, genero desberdintasuna, sexuarena, gizarte desberdintasuna, erlijioena…, eskolak aprendizaiarako beharrizan-aniztasunari arretaz erantzun behar baitio. “Noski, ezin ditugu begiak itxi egungo errealitatearen aurrean”, diote: atzerriko jatorria duten ikasle gehienak, Eskola Kontseiluaren eta Eusko Jaurlaritzaren azken txostenen arabera, eskola publiko zein kontzertatu batzuetan eskolatzen dira, eta horrek ez du laguntzen eskolatze hori modu inklusibo eta orekatuan eta aniztasuna ziurtatuz izan dadin.

Ikastolen proposamena aurkezteko prentsaurrekoa egin zen Bilboko Euskararen etxean.

aldizkaria.ikastola.eus

IKASTOLA 231

Argitxo jolas berriak


Erpin asko dituen erronka Atzerritar jatorria duten

ikasleen eskolatzeari buruzko proposamena plazaratu dute ikastolek EAEko hezkuntza sistemak huts egin du, integrazioaren ikuspegitik, atzerritar jatorriko ikasleak eskolatzeko orduan. Eusko Jaurlaritzak berriki eman dituen datuek berretsi egin dute dagoeneko jakina zena: desoreka handia dago herrialdeen artean, sareen artean, sareen barruan eta baita hizkuntza ereduen artean ere jatorri honetako ikasleen eskolatzean. Ikastolek euren proposamena plazaratu dute gaiari herri gisa erantzuteko.

3


ATZERRITAR JATORRIKO IKASLEEN ESKOLATZEA

aldizkaria.ikastola.eus @ikastola_aldizk •

auzoetan, familia etorkinen eta baliabide ekonomiko urrikoen kopuruetan. 3. Ikastetxeen hezkuntza-proiektuan hizkuntza ereduak eta erlijioak duten pisua. 4. Kultura eta hizkuntza hegemonikoaren eragina. 5. Ekonomikoak: sare kontzertatuan kuotak kobratzen diren neurrian, familia batzuentzat honek arazo bat suposatzen du. 6. Baliabideak: Administrazioak ez ditu jartzen baliabide berak itunpeko sarean edo administrazio sarean eskolatzen diren etorkinen ikasleen egokitzapena bideratzeko. I KASTOLEN P ROPO SAME NAK

Eta honen aurrean zer egin? Zer proposatzen dute ikastolek? Ikastolek argi dute, atzerritar jatorria duten ikasleen eskolatzea Hezkuntza Lege berri baten bitartez erantzungo zaiola egokien, baina hura ez dagoen bitartean, hainbat neurri har daitezke. Hona batzuk: Ikastolek aitortzen dute, beste sareetan bezala (publikoan eta Kristau Eskoletan), ikastoletan ere ez dela egoera homogeneo bat ematen; zenbait ikastolatan atzerriko jatorria duten ikasleen ehuneko azpimarratzekoa ematen da, beste batzuetan, aldiz, oso txikia da presentzia hori. Eta ikastolen azken ikerketaren arabera, kuotak ezin dira erabili arrazoi gisa esplikatzeko zergatik dagoen ikastola batzuetan besteetan baino atzerriko jatorria duten ikasleen presentzia handiagoa. E GUNGO DESOREKAREN ARRAZOIAK

tzordeen bidez (Hezkuntza Saileko organo bat da, guztiz teknikoa). Eta ia beti, dagokion herrian matrikulazio arazoak dituen ikastetxera bideratzen du ikaslea. Iazko ikasturtean, esaterako, 4.300 ikasle matrikulatu ziren garaiz kanpo; horietatik 250 inguru bakarrik bideratu zituzten ikastoletara. Ikastolen esperientziaren arabera, behin ikasleak leku batean matrikulatu ondoren ez dira joaten beste ikastetxe batzuetara. 2. Urbanismoa: Eskoletan bezala, herri eta hiri handietan, desoreka handia dago

1. Matrikulazioa garaitik kanpo eskolatzearen aurrean: Orain arteko politika ez da zuzena izan, Administrazioak ikasle hauek matrikulazio zailtasunak zituzten ikastetxeetara bideratu ditu, eta ez du kontutan hartu sare eta eskolen arteko oreka. Beraz, eskolatze batzordeetan hezkuntzako eragile guztiek parte hartzea eta gaur egun erabiltzen dituzten irizpideak aldatzea proposatzen dute ikastolek. 2. Urbanismoa: Atal honetan hezkuntza eragileek gutxi egin dezaketela diote ikastolek, arlo politiko orokorrean hartu behar direlako erabakiak hiriguneetan “get-

Erpin asko dituen erronka da atzerritar jatorria duten ikasleen eskolatze orekatua. Erpin asko ditu, askotariko arrazoiengatik sortu baita egungo desoreka. Hona hemen nagusiak: 1. Atzerriko jatorria duen ikasleria bereziki matrikulazio garaitik kanpo eskolatzen da, eta horien matrikulazioa Administrazioak bideratzen du. Matrikulazio garaitik kanpo datozen ikasleak ezin dira zuzenean matrikulatu ikastetxe batean edo bestean; Eusko Jaurlaritzak erabakitzen du non matrikulatuko diren, Eskolaratze Ba4

Ikastolen Elkarteko lehendakaria eta zuzendaria, azaroaren 30ean, Eusko Legebiltzarrean.

IKASTOLA 231


hoak” ez sortzeko. Hala ere, hori ezin bada ekidin, bi neurri hartu beharko lituzke Hezkuntza Sailak: • Eremu horietan dauden ikastetxeen arteko orekari eustea. • Baliabide berezien politika: integratzeko politikak ezartzeko behar diren baliabideak eskaini ikastetxe horietan. Administrazioak, arreta eman behar die profil sozioekonomiko baxuena duten eta bazterkeria arriskuan dauden ikasleak dituzten ikastetxeei. Ikastetxe hauek beharrezko baliabideak jasoko dituzte. 3. Ikastetxea hautatzea. Eskolatzerako orduan herritar guztien aukera berdintasuna (baldintza berdinak bermatuz) eta hezkuntza eskaintzaren barruan ikastetxea hautatzeko eskubideak bermatu behar dira, ikastolen iritziz. Horrela Ikastetxeek argibideak emateko eskubidea izango dute eta “Lurralde eskolatze guneak” sortzea

Administrazioak matrikulazio zailtasunak zituzten ikastetxeetara bideratu ditu ikasle hauek, eta ez du kontutan hartu sare eta eskolen arteko oreka. Beraz, eskolatze batzordeetan hezkuntzako eragile guztiek parte hartzea eta gaur egun erabiltzen dituzten irizpideak aldatzea proposatu dute ikastolek. egoki ikusten dute, baina batez ere herri anglosaxoietan erabiltzen den metodologiari deritzote egoki: gune independenteak eta eskolen funtzionamenduari buruzko adierazle objektiboak argitaratuz. 4. Kultura eta hizkuntza hegemonikoen eragina: Honen aurrean proposamen bakarra dute ikastolek, hizkuntza ereduen

desagerpena; ikastetxe guztiek eredu bakarra izan beharko lukete, helburu berdinarekin eta murgiltze metodologia erabiliz. Ezin da ahaztu atzerriko jatorria duten ikasleak gizarteratzeko eginbidean, hizkuntza ereduen sistema hautespen eta baztertze bidea bihurtu izan dela; beraz segregazioei aurre egiteko hizkuntza ereduak gainditu behar dira. 5. Ikastolen Harrera planak. Behin ikasleria hau ikastoletara etortzea lortuta, lortu behar da bertan geratzea. Ikastola bakoitzak bere harrera plana du. Aniztasunaren integrazioa ikastolaren jardueraren ildoa


ATZERRITAR JATORRIKO IKASLEEN ESKOLATZEA

da, beharrizan bereziko ikasleek ikastola guztietan tokia dute. Horretarako konfiantza eman behar zaie ikastoletara iristen diren atzerriko jatorria duten ikasleei. 6. Ekonomikoak: itunpeko ikastetxeetan kuotak kobratzen dira. Eskola Kontseiluaren azken txostenak azaltzen duen bezala, Administrazioak ikastetxe hauen gastuen %66 finantzatzen du, eta gainerako guztia gurasoek ordaintzen dute (txosten horren arabera hezkuntza gastuen %21a familiek ordaintzen dute). “Horren aurrean ezin dugu asko esan”, diote ikastolek, “baina Administrazioak bere betebeharra betetzen ez duen bitartean, ikastoletan betiko beka sistema propioa mantenduko dugu”. Alegia, kuotak ordaindu ezin dituen edozein familia beste familien laguntzari esker mantenduko da ikastoletan. Hori bai, hainbat berritasunekin, eta horrela oso ezaguna izan beharko da ikastolaren ingurune geografikoan, jendeak (behar dutenek) sistema horretara jotzeko posible den naturaltasun eta diskrezio handienarekin. Ez dadila izan, eta ezta iruditu ere, karitatean oinarritutako sistema bat dela; objektibatua egon behar da, ikastolako urteroko aurrekontuetan aurrez ikusita egon behar da, aukera ezberdinak eskaini behar dizkie ordaindu ezin duten familiei, hainbatek zerbaitetan “laguntzea” nahiago izaten baitu ordainketatik salbuetsita egotea baino. 7. Udaletxeen parte hartzea. Segregazioaren arazoa ez da bakarrik hezkuntzarena, eta horregatik ikastoletako harrera planak aipatzen diren bezala, era berean herri eta auzoetan administrazioek bultza-

tutako harrera plan integralak egon behar direla pentsatzen dute ikastolek. Horrela, egokia izango litzateke eskolan, eskolaz kanpoko jardueretan eta aisialdian parte hartzen duten eragileek elkarlanean aritzea atzerritar jatorria duten ikasleekin. 8. Orain dela 11 urte, ikastolek etorkin jatorria duten ikasleen integrazioa bideratzeko ikerketa bat egin zuten, eta proposamena egin zioten Hezkuntza Sailari. Ordutik ez dute inolako erantzunik izan, eta Administrazioak ezartzen dituen baliabideak gero eta urriagoak dira. Ikastolen ustez, horretarako bideratzen den diru kopurua biderkatu egin beharko luke Jaurlaritzak, eta urteko 20 milioitik gora inbertitu beharko lituzke hezkuntza sisteman.

P ROP OSAME NA PARTEKATZEKO GOGOZ

Ikastolek gogoa dute urrian aurkeztutako proposamena partekatzeko. Horretarako deia luzatu zuten proposamena aurkeztu zuten egunean berean, eta hasi dira, hasi direnez. Azaroaren 30ean Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean aurkeztu zuten Ikastolen Elkarteko lehendakari Koldo Tellituk eta zuzendari nagusi Jose Luis Sukiak. Era berean, atzerritik etorritako komunitateen taldeekin ere partekatu nahi dute proposamena eta ikastolen inguruan duten ikuspegia ezagutu nahi dute. Halaber, udalen etorkinen harrera planak ere ezagutu nahi dituzte, eta elkarlanean zer egin daitekeen aztertu. •

Administrazioak bere betebeharra betetzen ez duen bitartean, ikastoletan betiko beka sistema propioa mantendu eta indartuko dute. Alegia, kuotak ordaindu ezin dituen edozein familia beste familien laguntzari esker mantenduko da ikastoletan

SOBRE LA ESCOLARIZACIÓN DEL ALUMNADO DE PROCEDENCIA EXTRANJERA La escolarización del alumnado de origen extranjero es una apuesta de país, y como país, todos los agentes educativos tenemos que consensuar medidas integrales para hacer frente al riesgo de segregación. Esto es, los agentes educativos tenemos que comprometernos, y las ikastolas, además de estar dispuestas a asumir nuestras responsabilidades, las queremos cumplir, queremos con nosotros a este alumnado. Porque la segregación es un problema también para nosotros, y queremos poner punto final a esa discriminación. Por ese motivo, las ikastolas hemos elaborado una propuesta, la hemos presentado y queremos compartirla con toda la comunidad educativa, agentes sociales, representantes institucionales y políticos, y con las asociaciones de personas de origen extranjero. PREMIÈRE JOURNÉE DE BONNES PRATIQUES AU BACCALAURÉAT La escolarización del alumnado de origen extranjero es una apuesta de país, y como país, todos los agentes educativos tenemos que consensuar medidas integrales para hacer frente al riesgo de segregación. Esto es, los agentes educativos tenemos que comprometernos, y las ikastolas, además de estar dispuestas a asumir nuestras responsabilidades, las queremos cumplir, queremos con nosotros a este alumnado. Porque la segregación es un problema también para nosotros, y queremos poner punto final a esa discriminación. Por ese motivo, las ikastolas hemos elaborado una propuesta, la hemos presentado y queremos compartirla con toda la comunidad educativa, agentes sociales, representantes institucionales y políticos, y con las asociaciones de personas de origen extranjero.

6


aldizkaria.ikastola.eus @ikastola_aldizk •

Asmo onak bai, baina… Ikastolek aztertu berri dute atzerriko jatorria duten ikasleen eskolatzearen inguruan Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak argitaratu berri duen azterlan sakona; baita eman dituen datuak eta egoera zuzendu-orekatzeko proposatu dituen neurriak ere, eta nahiz eta ikastolentzat neurri eraginkorrena esparru hori Hezkuntza Lege Orokor batean arautzea izan, poztu egin dira orain dela aste gutxi batzuk ikastolek aurkeztutako txostenarekin bat datorrelako, hein handi batean, bai diagnostikoan, eta baita proposatzen dituen neurri batzuetan ere. Jaurlaritzaren txostenak diagnostikoan bat egiten du ikastolekin puntu hauetan: • Desoreka dago lurraldeen artean, eta, lurralde barruan, herrien eta hirien artean. • Desoreka dago sareen artean eta sare berdineko ikastetxeen artean. • Eskolatze batzordeek ikasturtean zehar egiten duten ikasleen banaketa ez da zuzena.

• Matrikulazio oreka-desoreka ezberdina da etapen artean (eta, nagusiki desoreka hori Lehen Hezkuntzan ematen da eta ez Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan). • Hizkuntza ereduak badu garrantzi handia ikasle talde honek aukeratzen duen ikastetxearekin, baita eskolatze batzordeek ikasle hauek nora bidali erabakitzeko orduan ere. Proposatzen dituen neurrien artean, berriz, honetan egiten du bat ikastolekin: • Sarbide eta informazioan. • Plangintzan. • Bekak eta zerbitzu osagarriak. • Pertsonalari buruzko politika berria. • Hezkuntza politika. Ikastolek faltan bota dute, ordea, hizkuntzen inguruko planteamendu zehatz eta ausart bat, ezin baita ahaztu atzerriko jatorria duten ikasleak gizarteratzeko eginbidean, hizkuntza ereduen sistema hautespen eta baztertze bidea bihurtu izan

EROSKI ARRASATE Musakola auzoa / 20500 ARRASATE-MONDRAGON

943 711 030

dela; beraz segregazioari aurre egiteko, hizkuntza ereduak gainditu egin behar direla uste dute ikastolek. Era berean, kezkaz ikusi dute ikastolek, Eusko Jaurlaritzak aurkeztu duen egitasmoak ez duelako oinarrizko memoria ekonomikorik, eta kezka handiagoa da, 2019ko aurrekontuen proiektua aztertuz gero. Izan ere, Sare Publikoaren baliabideetan sartu gabe (askoz zailagoa delako partida zehatzak aztertzea, proiektu askok pertsonal propioarekin gauzatu daitezkeelako, eta orain, gainera, jakin da 126 irakasle gehiago kontratatu behar dituztela), hona hemen sare itunduan azaltzen diren zenbaki batzuk: atzerritar jatorriko ikasleen eskolatzea laguntzeko 2.090.000 euro eman dizkie Jaurlaritzak sare itunduko ikastetxeei aurten. Heldu den urterako 1.680.000 euro aurreikusi ditu, 410.000 euro gutxiago, %20ko jaitsiera.•

EROSKI GARBERA / Garbera Merkatal zentroa Altza auzoa / 20015 DONOSTIA

943 394 875

7


PUBLIERREPORTAJEA

N E E T Z A G U T TALEN A T E K A I H E L COCA-COLA COCA-COLA EUSKARAZKOAREN 16. EDIZIOA DUGU

aepalza@eu.ccip.com

Ane Epalza Zuloaga, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako Komunikazio arduradunari elkarrizketa Kronologikoki nola gertatuko da 2019ko Lehiaketa? Otsailean, irakasleentzat Topaketa literarioa antolatuko dugu. Martxoan 15ean, ikasleek idatzizko froga eginen dute. Maiatzaren bukaeran izango dira Sari banaketak. Zein helburu ditu Narrazio Laburren lehiaketak? Lehiaketaren helburuak dira euskararen erabilera bultzatzeaz gain, idatzizko adierazpenaren eta irakurketaren garapena sustatzea DBHko 2. mailako ikasleen artean; eta, horrekin 8

batera, ikasle horiei idazle bihurtzeko ametsa betetzeko ahaleginetan laguntzea, Estatuko lehiaketa garrantzitsuenen artean. Izan ere, gaztelaniazko bertsioak 40 urte gora zituenean sortu zen euskarazkoa. Urteak pasa arren, helburua leial mantendu da: gure herriko ikasleek inspirazioa har dezatela, eta euren gogoa adieraz dezatela idatziz.

Nolako ibilbidea egin du euskarazko lehiaketak? Urratsez urrats joan da. Iaz 57 ikastetxetara iritsi zen, 5.200 ikasle inguruk hartu zuen parte eskolako fasean; eta bigarren fasean Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako 400 ikaslek. Zein da oraingo xedea? Partaideen kopurua handitzea da, aukera zabaltzea; eta aipatzekotan, Nafarroan ahalegin bereziagoa egitea. Euskararen idazlan kalitatea hobetzea ere bada? Bada; urterik urte hobera doa. Lehiaketa honetan irakasleen inplikazioa beharrezkoa bezain nabaria da. IKASTOLA 231


adi eta Senda Viva parkean egin zen Eusk 15.edizioko argazkiak. Nafarroako zkoa). Ezkerrean elera gazt eta zkoa kara (eus n ioeta Nafarroako sari banaketa, bi berts zkian. ileak, saridunekin batera familia arga Ane Epalza eta Koldo Vera, antolatza

Zeintzuk dira parte hartzeko oinarriak? DBHko 2. maila egiten ari diren ikasleek har dezakete parte, betiere ezarritako gehieneko adina -16 urtekoa- gainditzen ez badute, eta euren ikastetxeen bidez aurkeztuz gero. Nola erabakiko dira narrazio onenak? Sektore bakoitzak aurkeztuko ditu bere parte hartzaileak Lurralde Epaimahaiaren ebaluaziora, eta honek 3 narrazio onenak aukeratuko ditu, Sektore bakoitzean aurkeztu diren guztien artetik. Horrenbestez, guztira 15 finalista egonen dira: 3 finalista sektore bakoitzetik, 5 sektore baitira (Bizkaian 2, Gipuzkoan 1, Araban 1 eta Nafarroan beste 1). Lurralde fasean, sariak banatuko dira? Bai; Urrezko, Zilarrezko eta Brontzezko sari onak izango dira ikasleentzat; baita irakasleentzat ere.

Azkeneko Faseari buruz, zer esango genuke? Bigarren Lurralde Epaimahairen Urrezko aipamena lortzen duten 5 finalistak (bat, sektore bakoitzeko) lehiaketaren Azkeneko Fasera pasako dira. Euskal kulturaren pertsona esanguratsuak biltzen dituen Azkeneko Epaimahaiak, tartean Andres Urrutia Euskaltzainburuak ere, Urrezko aipamena lortu duten 5 narrazioak aztertu eta kontsideratuko ditu, eta horien guztien artean bat aukeratuko du; narrazio hori Lehiaketaren Azkeneko Irabazletzat hartuko da, Azkeneko Epaimahaiak berak aurretik ezarri dituen

irizpide objektiboak oinarritzat hartuta. Sari nagusiak baditu plus batzuk? Bai, Euskarazko lehiaketako irabazleak “Coca-Cola” esperientziaz gozatuko du, kultura eta aisialdia batzen duen bidaiaz, galego, katalan eta gaztelaniazko lehiaketako gainerako finalista autonomikoekin batera. Horretaz gainera, bai irabazleak, bai beren irakasleak, idazteko ikastarora joango dira, eta “Real Academia Española de la Lengua” Sari Banaketara ere bai. Zer azpimarratuko genieke ikastolei? Euren partaidetza handitzeko aukera dutela, aurkeztu ez diren ikastolaren batzuk ez daudelako oraindik; informa daitezela, merezi duela, esperientzia ederra baita. Euskarak ere irabaziko du, ibilbide handia egin den arren, badugulako oraindik elkarrekin zer ibilia!• 9



HEZKUNTZAREN DIRUAK

aldizkaria.ikastola.eus @ikastola_aldizk •

Finantzaketa publikoak ikastolen gastuen bi heren estaltzen ditu.

Ikastolek derrigorrezko hezkuntzaren doakotasuna defenditzen dute, baina helburu horrek urrun segitzen du errealitate izatetik, Hego Euskal Herriko administrazioek itunpeko sareari ematen dioten finantzaketa ere urrun dagoelako sare horrek behar duenetik. Horregatik, ikastolek derrigorrean behar dituzte urtero familiek egiten dituzten ekarpenak.

“H

EZKUNTZAKO GASTU PRIBATUAREN DATUEK —HEZKUNTZAKO GASTU OSOAREN EHUNEKO

GISA— ISLATZEN DUTE ZER EKARPEN EGITEN DIOTEN ERAKUNDE PRIBATU GUZTIEK, FUNTSEAN ERABILTZAILEEK EDO HAIEN FAMILIEK, OROTARIKO IKASTETXEEN ETA HEZKUNTZA-ZERBITZUEN FINANTZAKETARI. Irakaskuntza guztien osotasunean, Unibertsitatean izan ezik, egindako gastu pribatuaren osagaia Euskal Autonomia Erkidegoan %21,5ekoa izan zen 2014an, Espainian %12,4 izan zenean eta Europan, batez beste, %6,8 izan zenean. Euskal Autonomia Erkidegoko datuak irakaskuntza pribatuaren proportzio handia islatzen du, baita itunek ikastetxe horien irakaskuntzaren %66 estaltzen dutela ere”.

Baieztapen hori ez dute ikastolek egin; Euskadiko Eskola Kontseiluak aurten argitara eman duen txostenean dator. Sare publikoak eta itunpekoak oso antzeko pisua dute Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza sisteman; lehenak Haur Hezkuntzatik hasi eta Batxilergoraino eta Lanbide Heziketaraino, ikasleen

IKASTOLA 231

%50,8 ditu, eta bigarrenak, berriz, %49,2. Finantzaketan, ordea, desberdintasun handia dago: itunpeko sareak jasotzen duena halako bi jasotzen du sare publikoak. Nafarroan ere antzera dira gauzak. Egia da sare publikoak pisu handiagoa duela hezkuntza sisteman, matrikulatutako ikasleen %68,6 biltzen baititu, eta itunpekoak %31,4. Dirua banatzerako orduan, ordea, antzera dabil: sare publikoan ikasleko 5.202 euro inbertitzen ditu Foru Gobernuak, eta itunpekoan, berriz, 3.272 euro. Unitateko, berriz, sare publikoak 102.000 euro

jasotzen ditu, eta itunpekoak 80.000. Datuok Nafarroako Eskola Kontseiluak emanak dira, 2016ko aurrekontuak aintzat hartuta. 2019KO AURREKON TUETAN, BERDIN Ezin esan, ordea, egoerak hobetzeko bidea duenik. Aitzitik, urteotako joerari eutsiko diote 2019rako Eusko Jaurlaritzak prestatu dituen aurrekontuek, Eusko Legebiltzarrean zuzenketarik ez baldin badago, eta ez da halakorik aurreikusten. Begirada azkar batean ikusten da titularitate desberdineko ikastetxeen finantzaketan dagoen desoreka.

IKASTOLAK DATUETAN (ITURRIA: IKASTOLEN ELKARTEA)

LURRALDEA

IPAR EH NAFARROA ARABA BIZKAIA GIPUZKOA EUSKAL AE EUSKAL HERRIA

IKASTOLAK

IKASLEAK

LANGILEAK

59 110

46.603 56.860

3.699 4.710

36 15 8 22 29

3.886 6.371 3.758 15.837 27.008

397 614 185 1.217 2.297

11


HEZKUNTZAREN DIRUAK

ARABA, BIZKAI ETA GIPUZKOAKO IKASLEAK SAREAREN ARABERA (ITURRIA: EUSTAT, MATRIKULAZIOA 2017/18)

ETAPAK

HAUR HEZKUNTZA LEHEN HEZKUNTZA DBH BATXILERGOA LANBIDE HEZIKETA GUZTIRA

SARE PUBLIKOA

ITUNPEKO SAREA

47.676 66.851 37.739 15.004 21.889

189.159

GUZTIRA

43.427 62.670 43.650 15.227 17.947

91.103 129521 81.389 30.231 39.836

182.921

372.080

(ITURRIA: NAFARROAKO ESKOLA KONTSEILUA 2016)

IKASLEAK

67.714 %63

ITUNPEKO SAREA

Haur eta Lehen Hezkuntzan, sare publikoak 612.519.034 euro jasoko ditu, eta itunpekoak 313.304.614 (%66 eta %33, hurrenez hurren). Bigarren Hezkuntzan eta Lanbide Heziketan, sare publikoak 652.988.538 euro jasoko ditu, eta itunpekoak 361.963.732 (%64 eta %36). 0-3 etapan, berriz, sare publikoak 47.535.212 euro edukiko ditu, eta itunpekoak 29.127.322 euro (%62 eta %38). Orotara, sare publikoarentzat 1.313.042.784 euro izango dira, eta itunpekoarentzat 704.395.668 euro (%65 eta %35). Gastu hauetan zuzenean etapa bakoitzean Hezkuntza Sailak bere aurrekontuetan gastatzen duen dirua dago, ez dira kontuan hartu Hezkuntza Sailaren beste gastu orokorrak: bekak, euskara sustatzeko laguntzak, egiturazko gastuak, Berritzeguneak… Eta hau dena, derrigorrezko etapetan ikasle kopurua antzekoa izanik bi sareetan. Zer esanik ez, 0-3 etapan. Etapa honetan askoz ere nabarmenagoa da aldea. Sare publikoan etapa honetan 0 eta urte 1 bitarte dituzten haurrak eskolatzen dira, bost mila ikasle inguru; itunpeko sarean, berriz, 13.000 haur

12

38.392 %37

HAUR eta LEHEN

BIGARREN HEZKUNTZA eta LANBIDE HEZIKETA

HEZKUNTZA DATUAK NAFARROAN SARE PUBLIKOA

%

GUZTIRA

GUZTIRA

IKASLEAK SAREAREN ARABERA SARE PUBLIKOA / ITUNPEKO SAREA

51,90

48,10

49,30

50,70

50,80

49,20

106.106 %100

eskolatzen dira (Udal Haur Eskolak barne). Bada diruen banaketan, sare publikoak ikasle bakoitzeko 9.500 euro inguru jasoko ditu, eta itunpeko sareak, berriz, 2.250 euro inguru. BALIABIDERIK GABE, E ZIN PROGRAMA BERRIAK MARTXAN JARRI Ikastolen Elkarteko zuzendari nagusi Jose Luis Sukiak hedabideetan berriki azaldu duen moduan, aurtengo urtean, arrazoi ezberdinak direla medio (PISA probak, Auto-diagnostiko probak, atzerritar jatorriko ikasleen eskolatzea…), Hezkuntza Sailak publikoki azaldu du egoera zuzentzeko programa ezberdinak martxan jartzeko borondatea (irakurketa planak, IKTen erabilera, euskara sustatzeko programa, orain inklusiorako proposamena, … ). “Baina datorren urteko aurrekontuetan programa hauek guztiak martxan jartzeko ez da aurreikusi euro bakar bat ere, sare kontzertaturako behintzat. Ezin dira programa berriak martxan jarri baliabiderik gabe”, salatu du. “Hala ere, ikastoletan, behintzat, guretzako eta Euskal Herrian hezkuntza sistema propio

bat eratzeko giltzarriak diren programak martxan jarriko ditugu, eta horretarako, berriro ere, gurasoei ekarpenak eskatu behar badizkiegu, horrela egingo dugu. Eta, zehazki, atzerritar jatorria duten ikasleen gaian, bere momentuan adierazi genuen bezala, beka sistema propioarekin jarraituko dugu”, gaineratu du Sukiak. Mezua ere badu EHIko zuzendariak Hezkuntza Sailarentzat eta zenbait eragilerentzat: “Hau dena esan ondoren, mesede bat eskatu behar diegu: Hezkuntza Sailak programa horietarako behar diren baliabideak jartzen ez dituen bitartean, ez eskatu guri ezinezkoa dena, alegia kuotarik ez kobratzea”. Ikastolen Elkarteak egindako azken agerraldian esan zuten kuotak kobratzen zituztela eta kobratzen jarraituko dutela, datuok esku artean edukita: “Gure gurasoak kontziente dira beren seme-alaben heziketaren garrantziaz, eta prest daude irakaskuntzarako 40-50 euro ordaintzeko hilean, jakinda, gainera, zati bat elkartasunera bideratzen dela. Eta bateren batek ezin badu, beti bezala tresnak jarriko ditugu bideratu ahal izateko”.•

IKASTOLA 231


aldizkaria.ikastola.eus @ikastola_aldizk •

AURREKONTUAK NAFARROAN

(ITURRIA: NAFARROAKO ESKOLA KONTSEILUA 2016)

SARE PUBLIKOA

ITUNPEKO SAREA

GUZTIRA

352.281.000 %73,8

125.615 %26,2

477.896.000 %100

IRAKASKUNTZA BEREZIRIK ETA BESTE IKASKETARIK GABE

UNITATEKO GASTUA IKASLEKO GASTUA

ALDEA

BATAZ BESTE

102.676

80.265

22.411

95.655

5.202

3.272

1.930

4.503

%

2019ko HEZKUNTZA AURREKONTUAK (ITURRIA: EUSKO JAURLARITZA)

Gastu hauetan zuzenean etapa bakoitzean Hezkuntza Sailak bere aurrekontuetan gastatzen duen dirua dago, ez dira aurreikusten Hezkuntza Sailaren beste gastu orokorrak: bekak, euskara sustatzeko laguntzak, egiturazko gastuak, Berritzeguneak… ETAPAK

HH ETA LH BH ETA LBH 0-3 DENERA IKASLEKO GASTUA

ETAPAK

0-3 IKASLEAK 0-3 DIRUA

SARE PUBLIKOA

ITUNPEKO SAREA

ALDEA

612.519.034 652.988.538 47.535.212

313.304.614 361.963.732 29.127.322

299.214.420 291.024.806 18.407.890

1.313.042.784

704.395.668

608.647.116

6.941

3.850

3.091

HAURRRESKOLAK PARTZUERGOA

ITUNPEKO SAREA ETA UDAL HAURRESKOLAK

ALDEA

47.535.212

29.127.322

18.407.890

5.000

13.000

HEZKUNTZA SAILAREN 2019KO AURREKONTUEN BANAKETA SARE PUBLIKOA / ITUNPEKO SAREA

HAUR eta LEHEN HEZKUNTZA

66,16

33,84

BIGARREN HEZKUNTZA eta LANBIDE HEZIKETA

64,33

35,67

65,20

34,80

GUZTIRA

BATEZ BESTE

%

5.422

0-3 ETAPA

% 0-3 ETAPA

0-3 ETAPA IKASLEAK SAREAREN ARABERA HAURRRESKOLAK PARTZUERGOA / ITUNPEKO SAREA eta UDAL HAURRESKOLAK

28

72

0-3 ETAPA HEZKUNTZA SAILAREN 2019KO AURREKONTUEN BANAKETA HAURRRESKOLAK PARTZUERGOA / ITUNPEKO SAREA eta UDAL HAURRESKOLAK

62

38

LAS CUENTAS DE LA EDUCACIÓN El Gobierno Vasco invierte dos de cada tres euros en la red pública, y uno de cada tres en la red concertada, cuando el peso da cada red es prácticamente igual en el Sistema Educativo de la Comunidad Autónoma Vasca. El último informe del Consejo Escolar de Euskadi recalca que el Gobierno Vasco solo financia el %66 de los gastos de los centros de la red concertada, y que, por consiguiente, la aportación de las familias es imprescindible, y, además, muy superior a la media europea. En la Comunidad de Navarra ocurre prácticamente lo mismo. Las ikastolas creen firmemente en la gratuidad de la educación obligatoria, pero, en estos términos es imposible no cobrar cuotas a las familias. Viendo los proyectos de presupuestos para el año que viene, no hay motivos para pensar que se pueda revertir esta situación en un futuro próximo. PREMIÈRE JOURNÉE DE BONNES PRATIQUES AU BACCALAURÉAT El Gobierno Vasco invierte dos de cada tres euros en la red pública, y uno de cada tres en la red concertada, cuando el peso da cada red es prácticamente igual en el Sistema Educativo de la Comunidad Autónoma Vasca. El último informe del Consejo Escolar de Euskadi recalca que el Gobierno Vasco solo financia el %66 de los gastos de los centros de la red concertada, y que, por consiguiente, la aportación de las familias es imprescindible, y, además, muy superior a la media europea. En la Comunidad de Navarra ocurre prácticamente lo mismo. Las ikastolas creen firmemente en la gratuidad de la educación obligatoria, pero, en estos términos es imposible no cobrar cuotas a las familias. Viendo los proyectos de presupuestos para el año que viene, no hay motivos para pensar que se pueda revertir esta situación en un futuro próximo.

13


ELKARTASUN IKASTOLAK aldizkaria.ikastola.eus @ikastola_aldizk

Ia 900.000 euro banatu dituzte behar handiena duten ikastolen artean.

IRAGAN AZAROAREN 29AN EGIN ZEN, Hernanin, Elkartasun Ikastolak Europar Kooperatiba Elkartearen Batzar Nagusia. Xede bakar bat zuten batzartutako kooperatibistek: premiarik handiena duten ikastolei laguntzea. 872.000 euro banatu zituzten eskaera egin zuten ikastolen artean. Berriro ere agerian geratu zen kooperatiben balio nagusietakoa: gizarte ekintzarena.

S

ORTZE FASEAN, GARAPEN FASEAN EDOTA KRISIAN DEN IKASTOLAK AURRERA EGIN DEZAN, GAINERAKO IKASTOLEK EGITEN DUGUN ELKARTASUN ADIERAZPENA DA ELKARTASUN KUTXA. Urtero, 800.000 eurotik gora jartzen dituzte ikastola guztiek, eta diru hori banatzen dute euren artetik gehien behar duten ikastolen artean. Horrela, euren kabuz aurrera egiterik izango ez zuketen, edo nekez egingo zuketen proiektuek, ikastola guztien bultzada jasotzen dute.

Elkartasun Ikastolak izena hartuz. Ikastolen Elkartea osatzen duten ikastola guztiek osatzen dute, baita ere, Elkartasun Ikastolak. Diru hori, noski, ez da ezerezetik atera. Aitzitik, ikastolen sareko 56.860 ikasleen gurasoek ordaintzen dituzten kuotetatik irten da, Elkartasun Ikastoletako lehendakari Koldo Tellituk azpimarratu zuenez. “Azken aldian hainbatek auzitan jarri digute kuotak kobratzea. Baliabide urriko familiei,

eta bereziki atzerritar jatorrikoei, ateak ixteko erabiltzen ditugula esan digute, eskola segregazioaren iturburu direla kuotak”, gaineratu zuen, eta horren arrazoia eman zuen: “Ikastolok hezkuntzaren doakotasuna defenditzen dugu, baina egungo egoeran ezinezkoa zaigu hori, ezinezkoa zaigu, administrazioek ez dituztelako gure behar ekonomiko guztiak

estaltzen. Euskal Autonomia Erkidegoan, esaterako, Eusko Jaurlaritzak gure beharren %66a betetzen du soilik. Nafarroan ere antzera dira kontuak: unitateko, itunpeko ikastetxeek eskola publikoek baino %22 gutxiago jasotzen dute; ikasleko, berriz, %37 gutxiago. Gainerakoa, ezinbestez, gurasoen ekarpenetatik jaso beharra daukagu”. “Baina era, berean, eta hau ere esan dugu eta azpimarratu nahiko

Kooperatiben balio nagusietakoa da gizarte ekimena, gizarte ekarpena. Ezaugarri hori ikastoletan txertaturik dago barreneraino, eta halaxe jarri zen agerian azaroaren 29an, Hernaniko Orona Ideon, Elkartasun Ikastolak Europar Kooperatiba Elkarteak egin zuen Batzar Nagusian. Ikastolen Elkartea osatzen duten ikastola guztiek Elkartasun Ikastolei egindako ekarpen ekonomikoa beharrik handiena duten ikastolen artean banatu zuten, beste behin ere. 1990.eko hamarkadan Elkartasun Kutxa sortu zuten xede horretarako; hamarkada honetan Europar Kooperatiba bilakatu zen,

14

Diru laguntzen eskaerak aztertzeko Elkartasun Ikastolen batzorde teknikoko kideak, azaroaren 29ko Batzar Nagusian.

IKASTOLA 231


nuke, kuotak ez dira eragozpen izango gurean matrikulatzeko, orain ere ez diren moduan”, gaineratu zuen, “eta Administrazioak bere betebeharra betetzen ez duen bitartean, ikastoletan betiko beka sistema propioa mantendu, berritu eta indartuko dugu. Alegia, kuotak ordaindu ezin dituen edozein familia beste familien laguntzari esker mantenduko da gure ikastoletan. Eta hau ez da karitatea, gizarte ekintza baizik”. Azaroko Batzar Nagusian egindakoa ere ez da karitatea izan, elkartasun adierazpena baizik. “Elkartasunaren bitartez, bai, gurea proiektu nazionala delako, kooperatiba garelako, ikastola bakoitza ikastola mugimenduaren, Ikastola

proiektuaren eta Ikastola ereduaren tokiko adierazpena delako”, Tellituren arabera.

ELKARTASUN IKASTOLAK: 2019. URTERAKO LAGUNTZA

Ikastolek euren buruari eskaini zioten tresna eraginkor honen bitartez, hainbat proiektu aurrera atera dira, eta gaur egun proiektu sendo eta osasuntsuak dira. Horren azken adibidea da Harrobia ikastola. 2006an sortua, urteotan Elkartasun Ikastolen laguntza jaso du, eta gaur da eguna proiektu sendoa dena eta etorkizun handia duena Bilbon Lanbide Heziketa euskaldunaren erreferente izateko. Iazko batzarrean azkeneko aldiz eman zitzaion laguntza. Aurten, jada ez du beharrik, eta ikastola gehienak bezala, dirua jasotzera ez, dirua ematera joan zen Batzar Nagusira.•

Manex Erdozaintzi Etxart Ikastolen Etxea Argia ikastola Ibaialde ikastola Bastida ikastola Lautada ikastola Argantzon ikastola Uzturpe ikastola Andramendi ikastola

IKASTOLA

GUZTIRA

HERRIA

LAGUNTZA

200.000 46.272 93.000 103.000 33.000 91.000 100.203 123.000 82.605

(mailegua)

872.530

15


EUSKARALDIA

220.000 “ahobizi” eta “belarriprest”, hizkuntza ohiturak eraldatzeko

Hamaika eguneko ariketa bizia izan da Euskaraldia. Euskaldunok ditugun hizkuntza ohiturak eraldatu, eta lehen hitza euskaraz –eta, ahal dela, baita hurrengo guztiak ere– izatea bermatzeko inoiz izan den ekimen handiena egin da Euskal Herri osoan azaroaren 23tik abenduaren 3a bitartean.

11

EGUN EUSKARAZ; horixe izan da Euskaraldiak euskal herritar guztioi luzatu digun ariketa soziala. Euskal Herri osoan aldi berean egin den ekimen honek hizkuntza-ohiturak aldatu eta euskararen erabilera bultzatzea izan du xede. Ariketan izena eman duten lagunek 11 egunetan ahobizi edo belarriprest rola bete dute. Ahobiziek euskara ulertzen duten guztiei euskaraz hitz egin behar zieten 11 egunetan, eta ezezagunei lehen hitza euskaraz (ulertzen baldin bazuten, euskaraz jarraitu behar zuten). Belarriprest rola hartu dutenek, berriz, euskaraz hitz egiteko gai diren mintzakide guztiei euskaraz hitz egiteko gonbitea egin behar zieten.

Eta izugarria izan da ekimenean parte hartzeko jasotako eskaera: 196.000 herritarrek eman zuten izena ariketa soziala hasi bezperan, eta gehiago izan dira guztira, ariketa hasi ondoren ere irekia utzi baitzen izena emateko aukera. Berrehun eta hogei mila herritar euskararekiko konprometitu inguru, zazpi herrialdeetakoak, horietatik hiru laurden inguru ahobizi eta laurden bat belarriprest. Emakumezkoak izan dira ekimen honetan parte hartzeko izena eman duten gehienak, %63. Adin taldeei erreparatuta, berriz, oso antzekoa izan da parte-hartzea: 16 eta 25 urte bitartean dituzte izena eman-

dakoen %18k; 26 eta 35 urte artean %18k; 36 eta 45 urte artean %28k; 46 eta 55 urte artean %19k; eta 56 urtetik gora %17k. Hizkuntza ohiturak aldatu eta euskara bultzatzeko ekimen honen arrakasta neurtzeko beste adierazle esanguratsu bat izan da Euskaraldia bultzatzeko erakunde publikoen, euskara elkarteen eta ehunka gizarte eragileen artean lortu den babesa eta konplizitatea. Era berean, Euskaraldia martxan jartzeko herrietan egin den lanketan izan den parte hartze handiak ere erakusten du ekimen honek gizartean izan duen harrera ona. Euskaraldia igarota, orain, erronka hamaika egunez egin den ariketa sozial hori urteko egun guztietara edo ia guztietara eramatea da. G ELETAN LANTZEKO UNITATE DIDAKTIKOAK Ikastolok hasieratik egin genuen bat Euskaraldiarekin, eta hasieratik izan gara ekimen honen sustatzaileak. Baina hezkuntza talde garen heinean, argi izan dugu ekarpen

16

berezi bat egin behar geniola ekimen honi. Horregatik, unitate didaktiko bat egin dugu, Euskaraldia abiatu auretik ikasgeletan lantzeko. Ikasleei Euskaraldia ezagutzera eman, ekimen honen esanahia azaldu, eta Euskaraldiaren bultzatzaile izatera animatzeko unitate didaktikoa da; hobeki esan, hiru unitate didaktiko dira, etapa desberdinetarako (HH eta LHrako, DBHrako eta Batxilergorako) egin eta egokitutakoak. Aipatutako helburuez gain, lehenbiziko bi unitateak (hamasei urtetik beherakoentzat) xede izan du ikasleek euren gertuko inguruan (familian) bereziki, Euskaraldiaren transmisore izatea, euren gurasoak ekimenarekin bat egitera bultza ditzaten lortzea. Batxilergorako unitatearekin, berriz, ikasleak (hasei urtetik gorakoak izanik) Euskaraldian ahobizi izatera (edo, gutxienez, belarriprest) bultzatzea izan du helburu. Azaroaren 6an aurkeztu zen unitatea, Ikastolen Elkarteak, AEK, Irrien Lagunak, Topaguneak eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak elkarrekin egindako agerraldian.•

IKASTOLA 231



XABIROI BILDUMA

aldizkaria.ikastola.eus @ikastola_aldizk •

Euskadi Saria ‘Santa Familia’ri. Haur eta Gazte Literaturaren alorrean saritu dute Eider Rodiruez eta Julen Ribasen lana Unai Iturriaga eta Alex Sanvi ‘Haur Besoetakoa: Paristik datorren artista’ albuma aurkezten ari zirela etorri zen berria: iaz aurkeztutako Xabiroi bildumaren zenbakiari, ‘Santa Familia’-ri, Euskadi Literatur Saria ematea erabaki zuen epaimahaiak, Haur eta Gazte Literatura alorrean. Ikastolen Elkartearen bitartez argitaratzen diren komiki albumek jaso duten bigarrena da.

I

ZENDAPENA URRIAN IZAN BAZEN, AZAROAREN AMAIERAN JASO ZUEN EIDER RODRIGUEZEK SARIA, albumaren egileak bi diren arren, epaimahaiak testua hartu baitzuen aintzat eta ez ilustrazioa, komiki batean biak bereiztea ezinezkoa den arren. Xabiroi aldizkariarentzat eta Ikastolen Elkartearentzat, ordea, biak dira, bai Eider eta baita Julen ere.

zorrotuta. Aurreko albumetik hona, denbora bat igaro da, eta gauzak asko aldatu dira Haur Besoetakoaren munduan. “Ihes egitea zaila bada, are zailagoa itzultzea, ahaztuen zerrendatik irten eta gailurreraino berriro iristea. Horrela dabil HB [Haur Besoetakoa]. Lehengo lagunak bizirik ote? Loli-ta izan zuen salbatzaile, baina aldi berean etsai; ezin inorekin fidatu. Zailtasunak zailtasun, HB ez da jaio erdipurdikoen lohian plistiplasta ibiltzeko. Kosta ahal kosta bereganatuko du berriz Litxarrerien Jaunari dagokion lekua. Itzuli da HB!”. Horrela dio album honetako sinopsiak. Eta jarraitzen du: “Baina oraingo honetan Beste Aldetik dator mehatxua. AIMAk saldoka datoz ihesi haurren mundura, helduen mundutik errefusatuak. Zertaraz datoz ordea? Ba al dago heldu onik? Lo-li-taren eta HBren mundua arrisku larrian dago”.

“Familia da emanda datorren gauza bakarra. Ez lagunak, ez bizimodua, ez ingurua, familia baizik. Norak, ordea, arau horri ihes egingo dio. Sekretu bat gordetzen du. Bere sekretua. Baina hura kontatzeko ordua iritsi da, eta sakratua den instituzioa eztanda egiteko zorian dago. Jakina da, ordea, iraultza txikiak behar izaten direla gauzak bere onera ekartzeko”. Istorio hori kontatzen du ‘Santa Familia’-k B INAKA Bi zenbakia adierazgarria, kasik magikoa, bihurtu da. Izan ere, Eider Rodriguez behin ez, bitan saritu dute aurten Euskadi Sarietan, ‘Santa Familia’z gain, ‘Bihotz handiegia’ eleberriarengatik ere jaso baitu saria. Julen Ribasentzat ere bigarren aldia da, lehendik ere bere bilduma batek, Iban Zalduarekin batera landutako ‘Piztia otzana’ bildumak, Euskadi Saria Jaso baitzuen. Eta Xabiroi bildumarentzat ere bigarren aldia da bere album bat saritzen dutena Euskadi Sariarekin. Unai Iturriagak eta Alex Sanvik ere elkarlanean egindako bigarren al-

18

buma aurkeztu zuten urriaren17an: ‘Haur Besoetakoa: Paristik datorren artista’. Aurretik, ‘Haur Besoetakoa: Litxarrerien jauna’ argitaratu zuten biek. Haur Besoetakoa komiki ganberroa da, nobela beltz bat, haurren munduan girotua, egia handi eta biribilak kontatzen dituena, mo-

Goian, Dani Fano, Eider Rodriguez eta Julen Ribas. Lerroon gainean, Alex Sanvi eta Unai Iturriaga.

XABIROI ALDIZKARIA 50. ZENBAKIRA IRISTEN Ikastolen Elkartearentzat ohore bat da, urteotan guztiotan, eta jada hamahiru badira, Xabiroi egitasmoa bultzatu izana. Duela hamahiru urte sortu, eta berrogeita hamargarren zenbakira iristear da Xabiroi aldizkaria, abenduko uzta izango denak izango baitu ohore hori. Kalitateko lana eta elkarlana eskaintzen ditu Xabiroik, eta bi aldiz Euskadi Sariarekin ezagutu dute balio hori.•

IKASTOLA 231


ZENTRO AURRERATUA OPTOMETRIA ETA IKASKUNTZA PROZESUTAN Reina Maria Cristina 10 , 2º C, Las Arenas (Bizkaia) Tel: 618 186 722 E-mail: info@centrovisuality.com

www.centrovisuality.com

IRAKURKETAN EDO IKASKUNTZAN ARAZORIK? Gentzane García doktoreak daramazki 20 urte baino gehiago irakurketa arazoak dituzten neska mutilekin lanean, ikasketa zailtasun direla, lateralitate edo beste… aztertzen oinarrizko gaiztasuna non dagoen, ikaslearen gaitasuna garatu asmoz, barnetik duen onena eman dezan, xede izanik normaltasunean aurreratzen laguntzea. Esan nahi du adimen normala duten ikasleak, ikasketa-gaitasuna garatzeko zergatia ezagutzen (izan lateralitatea, koordinazioa, begi ahula…) eta irtenbidea topatzen. .

Sintoma orokorreko zenbait adibide: IKASKUNTZAN MMM

Ulermen zailtasunak ditu. Lanak ez ditu amaitzen. Informazioan ez ditu bereizten ideia nagusiak eta beste.

IDAZKETAN MMM

MEMORIA BISUALEAN

Idazkera traketsa. M Gehiegizko Zailtasunak presioa. irakurritakoa Hitzen arteko gogoratzeko. zatiketa eza.

IRAKURKETAN

KONTZENTRAZIO LATERALITATEAN MM GAITASUNEAN MM Irakurmen motela. Ezker eskuin Hitzak aldatzen Erraztasunaz ihes. nahastea. edo nahasten. Atentzio eza. Letrak edo Lerroak saltatzen. zenbakiak Atzaparra behar aldatzea. irakurketarako. . MMMM

Julio Urkijo Hiribidea, 8, 20720 Azkoitia, Gipuzkoa - 943 85 25 11

www.izpioptika.com


JOKO ETA JOLASAK

Argitxo jolas berriak JOLASTEA DA OPARIRIK ONENA!

Jostailu eta jolas ugari daude oparitzeko, baina jolastea da oparirik ederrena, eta jolastuz ikastea da saririk handiena. Ikastolen Elkarteak hiru eskaintza berri ditu, gure seme-alabek jolas, ikas eta disfruta dezaten. Hiruak ARGITXOREN ESKUTIK datoz: Argitxo hitzak irakurtzen, Argitxo dinosauroen munduan eta Argitxoren alfabetoa!

Argitxoren alfabetoa Adina: 3-7

Alfabetoko letrak ezagutzeko, bakoitzaren grafia desberdintzeko, eta dagokion irudiarekin erlazionatzeko jolasa. Jolasteko era ugari, barruan dagoen argibideorrian. Haurrek alfabetoko letrak ezagutuko dituzte, lera bakoitzaren grafia desberdinduz, eta animalia eta objektuen irudiekin erlazionatuz. Kaxa honetan 27 letra eta 27 irudi daude, eta, zuzen uztartuta, euskal alfabetoko letrekin, puzzle dibertigarria osatzen dute.

aldizkaria.ikastola.eus @ikastola_aldizk

Edukia: 28 zatiko puzzlea (70x40 cm) eta argibide-orria.

20

IKASTOLA 231


Argitxo hitzak irakurtzen Adina: 4-7

Lupa magikoaren laguntzarekin letrak ezagutzen eta hitzak osatzen ikasteko jolasa. Irakurketa-idazketaren lehen pausoak emateko jolas erraz eta ludikoa. Jolasaren bidez letrak ezagutzen eta hitzak osatzen ikasiko dute. Lupa magikoa dagokion tokian jarrita, hitza osatzeko behar den laguntza izango dute. Eta, hitza osatu ondoren, zuzen dagoen ala ez esango die. Edukia: 11 hitz (+ 2 osagarri) + 61 letra + lupa + argibide orria + poltsa.

Argitxo dinosauroen munduan Adina: +6

Munduko mapa eta dinosauroak ezagutzeko puzzlea. Argitxoren irudia eta 36 dinosauroen gida dituen horma-irudia, barruan. Diplodokoa, buztan supersonikoa duen dinosauroa; Rex Tiranosauroa, dinosauro beldurgarriena; Espinosauroa, dinosauro arantzaduna; Oviraptor, izenak “arrautza-lapurra� esan nahi du... Edukia: 100 zatiko puzzlea (40x28 cm) eta dinosauroen gida.

21


IKASTOLAK LAUDIO IKASTOLA

HESIHES IKASLE KOOPERATIBA MARTXAN JARRI DUGU 1. BATXILERGOKO IKASLEOK Euskara eta ekonomia klaseetan ari gara ikastolan, 59 ikasle. HESIHES kooperatibak hezkuntza alternatibo bat sortzea du xede, elkartasuna eta talde lana oinarri nagusi dituena. Europan dauden errefuxiatuei laguntza eskaintzean oinarrituko da, hemen Euskal Herrian, baita Grezian ere. Victoria Social Centerren aritu gara astelehenetik ostiralera lanean. SOS Errefuxiatuak erakundeak kudeatzen du, boluntarioen bidez. Gure esku dagoen guztia eginen dugu, beharrezkoa dela uste baitugu.•

Poliki-poliki espazio honetan ikaslearen mugimendua sustatuko duten elementu desberdinak gehitzen joango gara.

Guretzat premiazkoak diren baloreak eta konpetentziak aztertu ditugu talde ezberdinetan, bakoitzak ardura propioa hartuz; horizontaltasunean oinarritzen gara. Arazoa neguan izan ohi dute, boluntarioak lortzeko zailtasunak baitituzte.

ELGOIBAR IKASTOLA

ERABILPEN ANITZEKO GELA ETA TXIRRISTA BERRIAK Bi espazio berri estreinatu ditugu. Bat, HH1 eta HH2ko haurrentzako erabilpen anitzeko espazio lasaia eta argitsua, zeinetan materiala ikaslearen autonomia garatzeko diseinatu den. Bigarrena, berriz, frontoi ondoko kanpoko pistetan kokatuta dagoen txirrista. Motrizitatea, indarra, oreka… garatzeko, eta, aldi berean, jarduera fisikoa eta mugikortasun aktiboa sustatzeko tresna ezin aproposagoa da, izan ere, bertatik jaitsi ahal izateko soken bitartez eskalatzea beharrezkoa baita.•

22

IKASTOLA 231


“aldizkaria.ikastola.eus” web gunean duzu, irakurle; bertan informazioa osatuagoa aurkituko duzu paperean argitaratutakoa baino. >>

aldizkaria.ikastola.eus @ikastola_aldizk •

URRUÑA, HENDAIA, BIRIATU, ZIBURU ETA ORERETA

ZUBIAK ERAIKIZ EKIMENAREN BAITAN FESTA HANDIA ERRENTERIAN Euskaraldiari ongietorria egin genion Urruña, Hendaia, Biriatu, Ziburu eta Orereta Ikastoletako 1.300 ikasleok “Hartu kontrola, aukeratu rola” Euskaraldiko abestia kantatu eta dantzatu genuenean Koldo Mitxelena plazan. Azoka-eguna aprobetxatuz Errenteriako zazpi plazetan zazpi euskal kanta abestu genituen beste hainbeste taldetan banatuta. Muga administratiboez gaindi, ikastolen, irakasleen zein ikasleen arteko harremanak sortu eta indartzea, eta Ipar Euskal Herriko ikastolei sustengua eskaintzea izan dugu xede, besteak beste.•

Errespetuz eta adeitasunez euskara erabiliz, herri bat osatzen dugula erakutsi dugu.

AXULAR LIZEOA

EKOSISTEMA BERRIA, ELKARLANA, KOOPERAZIOA ETA METODOLOGIA AKTIBOAK BULTZATZEKO

Espazio tradizional eta itxiak atzean utzi, eta elkarlana, kooperazioa eta metodologia aktiboak bultzatzea laguntzen duen “ekosistema” berri bat sortzeko asmoz egin da: irakasten duten espazioak, ikasten duten pertsonentzat.

Artezkaritza Kontseiluak eta Zuzendaritzak bideratuta, berrikuntza pedagogikoari erantzungo dion eraldaketa arkitektonikoaren Plan Estrategikoa aurkeztu da. Plangintza horri jarraituz, bigarren solairutik hastea erabaki da, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoko beharrei erantzun nahian. Ikastolarekin lotura zuzena duten jakintza-alor anitzeko pertsonek osatutako taldeak lanean hilabete asko igaro ondoren, udan gauzatu da obra, aro berri bati hasiera emanez.•

23


IKASTOLAK

aldizkaria.ikastola.eus @ikastola_aldizk

Daniarrak hona etortzen direnean ikastolako familiatan banatzen dira. Hasieran lotsatiak iruditu arren, lasaiak, atseginak eta berbatiak dira!

SEBER ALTUBE IKASTOLA

ONGI ETORRI ERREFUXIATUEI!

ITXAROPENA IKASTOLA

Ikastola herritik sortu zen, eta herriarekin bat egiten du, partaide aktiboa izanik. Busturialdean eta Gernikan 15 etorkini ongi etorria egin zaien une honetan, “Busturialdea Harrera Eskualdea” ekimenean ikastola ere inplikatu da. Arropak eta jakiak biltzeaz gain, etxe batean ari dira lotan, Astran bazkaltzen dute, eta ikastolako sukaldetik atera daitekeena ere banatzen zaie. Elkartasuna eta harremana gelatara iritsi da, hainbat galderarekin batera: Zergatik daude pertsona hauek hemen? Zer bizipen izan dituzte? Zertan elkartu gaitezke? Zertan lagundu diezaiekegu? LH 1etik DBH 4ra bitartean solidaritatea eta laguntasuna bihotzez eskaini nahi zaie, elkartrukerako espazioak sortuz, maitasuna eta errespetua banatuz. Eta gu bagina, zer nahi genuke? Busti gaitezen.•

DANIARREKIN IKASTEN XXXXX HERRIAN Sei urte badira harremana sortu zela Danimarkako ipar-ekialdeko herri bateko eskolarekin, e-twinning plataformaren bidez, Erasmus plus markoan. DBH 4ko ikasleei zuzendutako ekimena da, eta ELKARBIZITZA du helburu zazpi eguneko trukean han eta hemen. Bertan, nolako bizimodu eta arau ezberdinak dituzten ikusi, eta horiei buruzko lanak egiten dituzte, taldeka elkartuta. Hangoek astea barnetegian ematen dute, eskola orduez gainera musika, dantza eta kirola lantzen dutelako. Asteburuak, etxean familiarekin ematen dituzte. Ikastolakoek ere, hara joandakoan, berdin egiten dute. Kontrasteak hain dira itzelak, aberastasuna dela denentzat.•

Seigarreneko 95 ikasle elkartu gara Sara, Senpere, Azkaine, Miarritze, Urruña eta Hendaiatik, elkar hobeki ezagutzeko eta gure aztarnak jarraitzeko.

Ikastola-komunitatea ari da parte hartzen. Ikastolako txikienak ere ari dira, euren neurrira laguntza ematen. Elkartasuna bat eginda eskualdean: ongi etorri gure herrira!

HARROBIA IKASTOLA

BILBOKO UDALAREN GAZTE BALIOAK MARTXAN LEHIAKETAN, SARITUTA “Software bilduma 2018” proiektuaren xedea da euskarazko softwarea Bizkaiko ikasleen artean ezagutaraztea. Ildo horri eutsita, Windows, GNU/LINUX zein Android sistema eragileetarako aplikazio interesgarrienak bildu ditugu “Software bilduma 2018” aplikazio bilduman. Proiektu honen baitan, Bizkaiko ikastetxeetako DBH 4. mailako ikasleekin, ordubeteko tailer praktiko bat ere antolatzen dugu. Izatez, bi tailer proposamen eskaintzen ditugu.• Tailerra zure ikastetxeko ikasleekin antolatu nahi izatekotan, bete honako galdetegi hau: https://labur.eus/ayXWN. Harrobia ikastolako Mikroinformatika-Sistemak eta Sareak, erdi mailako heziketa zikloaren 2. mailako ikasleek garatutako proiektua da.

LARZABAL KOLEGIOA

ARBASOEN AZTARNETATIK… Hiru egunez Orioko Txurruka aterpean izan gara ikastola ezberdinetatik heldutako ikasleak gaur Kolegioan biltzen garenak. Iritsi eta Zestoako bidea hartu dugu Erdi Aroko Lili jauregira bisitan antzerkitxo bidez familia historia ezagutzera; inguruko erreka eta oihanean zientzia fitxak segitu ditugu; Ekainberrira hurbildu; argazki’rally batean parte hartu mapa bati esker, orientazioa landuz; Euskotren topoan txartela konpostatu… Orion, Oteitza eta Benito Lertxundi eta hondartza. Donostiako Tabakalera, Cristina Enea… Eta ondoren oroitzapen liburuxka bete eta egonaldiaren ahozko bilan biziki baikorra egin dugu.•

24

IKASTOLA 231


k a i ja

ikastolen

GURE PARTETIK, TXALORIK BEROENAK ZUENTZAT!

Amaitu dira aurtengo Ikastolen Jaiak, eta dagoeneko martxan ditugu datozenak. Urtea agurtu aurretik eskerrak eman nahi dizkizuegu festa hauek aurrera ateratzeko lagundu diguzuen guztiei. Ozenki esan nahi dugu zuen laguntza urrea dela guretzat.

LAGUNAK BEHAR DIRA ETA ZU ZAITUGU IKASTOLEN JAIETAN GRINAZ BURUZ BURU. AUZOLAN GOGOTSUA OROITZEN BAITUGU ESKERTZA ZINTZOENA KANTATZEN DIZUGU EKINTZAN LAGUNTZEAK KIDETZEN GAITU GU. JUANJO RESPALDIZA BERTSOLARIA

HERRI URRATS, IBILALDIA, ARABA EUSKARAZ, KILOMETROAK ETA NAFARROA OINEZEN IZENEAN MILESKER! ESKERRIK ASKO EUSKALTEL, EROSKI FUNDAZIOA, EUSKO LABEL, BBK-KUTXA, GIZARTE EKINTZA-VITAL KUTXA, EITB. • ESKER MILA KAIKU, BAQUE, LUMAGORRI, BASATXERRI, COCA-COLA, AQUABONA, NATURGAS ENERGIA, MAHOU, AUSOLAN, LABORAL KUTXA, EROSKI BIDAIAK, ELKAR.


IKASTOLAK

aldizkaria.ikastola.eus @ikastola_aldizk

ZUBIMUSU IKASTOLA

IKASTOLAN MATAZAK LOTU DITUGU; EHUNDU DEZAGUN BERDINTASUNA

Erakusketak ikasleen 50 lan bildu ditu, proiektuan lantzen diren bi diziplinen arteko konbinazioa uztartuz, hots, Matematikaren eta Artearen arteko konbinazioa; forma geometrikoen eta kolorearen konbinazio-sistemaren proportzioetan datza, edozein testuinguru kulturaletan aplikagarria izanik.

Berdintasunaren aldeko konpromisoa egunerokoa izan arren, ikastolan matazak lotu ditugu beste ikastetxeekin eta Udalarekin batera, Gipuzkoa Berdintasuna Ehunduz proiektuarekin bat eginez, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Egunean. Hezkidetza eta genero berdintasuna defendatuz, aldarrikatuz eta praktikara eramanez, heziketa da ikastolak duen bidea indarkeria sexistarekin amaitzeko, eta gure ikasleak berdintasunean hezteko.•

ARANGOITI ETA ZANGOZA IKASTOLAK

EUROPAKO PROIEKTU BATEAN MATEMATIKA ETA ARTEA UZTARTUZ Nafarroako Ikastolen Elkarteak PUSE (Poly-Universe in School Education) nazioarteko programa europarraren topaketa antolatu du. Beste gauza askoren artean bideratu du Iruñeko Planetarioan János Szász SAXON artistarekin hitzaldia. PoliUniverse-Game osatzen duen piezen sortzailea da, Europako Madí mugimenduaren ordezkari ezaguna izanik. Bi ikastolak bisitatu ditu, eta ikasleen erakusketan hartu du parte. Proiektuaren helburu nagusia da ikusmenezko matematika lantzeko material berri bat garatzea, hain zuzen, PUSE metodologia izenekoa.•

Ahalegindu gaitezen indarkeriarik gabeko gizartea eraikitzen, egin ditzagun matazak, ehundu dezagun berdintasuna. Matazak, indarkeria sexistaren aurkako nazio mailako egitasmoa da: https://youtu.be/OEuI3rlGHIc

ERENTZUN IKASTOLA

40 URTE BETE ILUSIOZ, ETA LUZE BIZITZEKO GOGOAREKIN! 1978an 12 ikaslerekin hasi ginen, eta ikasturtea 23rekin amaitu genuen. Matrikulazioa gora, oztopoz beteriko ibilbidea izan dugun arren, beti aurrera. Gela zaharrak, Velascoren oilategian gelak atondu… 92ko Nafarroa Oinez-ari esker eraiki genuen gaurko gure ikastola. Egun 130 ikasle ditugu 0-12 urte arteko etapatan, zeinetan irakasleak eta gurasoak garen ikastolako kudeatzaileak, hezkuntza kooperatiba lez, hezkuntza proiektu berritzaileak bultzatzen.•

Halako tailerretan beti dagoenez zer ikasia, aholkatzeko moduko saioak dira.

Gure ikasle izandako hainbat, ikastolako irakasleak dira gaur! Pello Mirena San Millan Bergarak, baztandarra eta ikastolako laguna izanik, 40.garren urteurreneko logoa egin digu.

HERRI AMETSA IKASTOLA

DESFRIBILADOREA IZENEZ ZAILA, ERABILERAZ PRAKTIKOA Herri Ametsa ikastolan, ekainaz geroztik, desfibriladorea dugu. Gerta litezkeen ezbeharren aurrean, behar-beharrezkoa den lehen erantzuna azkar eta egoki emateko dagoeneko prest gaude geurean. Kutxa berezia jartzeaz gain, ikastolako langileok haren erabileran trebatzeko, lehen sorospenen ikastaroa ere burutu dugu, ikastola bezalako eremuan, adin desberdineko pertsonei behar bezala laguntzeko gai izatea zeregin garrantzitsua baita. Saioak Gurutze Gorriko aditu baten eskutik jaso ditugu, eta erabat praktikoak izan dira.•

26

IKASTOLA 231




Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.