Hona hemen IZU GIROAren 11. zenbakia. Dagoeneko, bost urte bete ditugu, eta hori ospatzeko, opari berezia dakar zenbaki berriak: Crass taldearen inguruko gehigarri berezia, talde horren biografia eta zenbait testu eta irudi interesgarri biltzen dituena. On dagizuela. Bide batez, gogoratu zenbaki zaharrak eta fantzinearen kamisetak (8 euroan) ere salgai daudela, eta helbide honetan eskatu ditzakezuela: 10216 postakutxa 48007 BILBO BIZKAIA – EUSKAL HERRIA izugiroa@hotmail.com http://www.flick.com/photos/izugiroa/
Zenbaki honetan kolaboratu dutenak: Txori (azalak), Gari (Crassen testuen itzulpenak), Santi Manterola (CH3ren artikulua), Enano Ramone, Berna (Basuraren elkarrizketa),
ALBISTEAK “Please kill me” liburuaren gaztelaniazko bertsio berria argitaratu da dagoeneko, Discos Crudosen eskutik: porfavormatame.com helbidean aurkituko duzue. * Against All Authority Floridako (AEB) taldeak Deustuko Billy Pool aretoan egongo da apirilaren 15ean. AAAk skapunk politikoa egiten du, eta “The restoration of chaos and order” (Hopeless Records) disko berria aurkeztera etorriko dira. * Fallen da, dudarik gabe, Euskal Herriko hardcore metal talderik beteranoena. Duela gutxi bigarren lan luzea kaleratu dute, “Esposado a la humanidad”, eta entzuteko irrikatan gaude. * Irratiari kiratsa dario, badakigu, baina oraingoan, entzutea merezi duen irratsaio baten berri emango dizuegu: “Kaleko mobida”, Euskal Herriko punk-oi! doinuak jorrratzen dituen Info7 irratiko saioa (sarean ere entzungai dago, info7.com helbidean). Ostiraletan entzun daiteke, gaueko 11etatik 12etara. Zure maketa bidaltzen badiezu, seguru asko jarriko dute, beraz, haiekin harremanetan jartzeko: kalekomobida@hotmail.com. * Ttan Ttakun Irratiak (entzutea merezi duen irrati bakan horietako beste bat) eta Puzkarra Recordsek The Hop La! talde frantsesaren single bat argitaratu dute. Les Sheriff taldearen errautsetatik sortuak dira The Hop La! Singleak bi abesti ditu, eta 525 ale baino ez dira argitaratu. * Puzkarra Records aipatu dugunez, esan dezagun Hernaniko zigiluak beti bezain lanpeturik jarraitzen duela. Fantzine honetan komentatzen dugun Afoniaren disko luzeaz gain, Ukabilkada, Apunta! eta Orreaga 778 taldeen disko berriak argitaratu ditu azken aldi honetan. Eta Apunta!-rena, antza denez, agortu da dagoeneko… * Seme-alabak badituzu, eta umekokoek Txirri, Mirri eta Txiribitonekin ematen duten matrakarekin titietaraino bazaude, hona hemen irtenbidea: Go Kart disketxeak “Brats on the beat: Ramones for kids” izeneko diskoa argitaratu du. Han, Ramonesen abestiak aurkituko dituzu, baina umeentzako moldatuak, eta umeek kantatuak. Beno, umeez gain, beste artista batzuek ere parte hartzen dute: hor daude, esaterako, Blag Dahlia (The Dwarves; hmmm, nik ez nituzke nire seme-alabak tipo honengandik hurbil utziko), Jack Grisham (TSOL), Tony Reflex (Adolescents), Keith Morris (Circle Jerks) eta beste batzuk. * Agnostic Front-ek “A box of hurt and hate” izeneko kutxa argitaratu du. Han, taldearen hiru disko klasiko (“Cause for alarm”, “Liberty and justice” eta “One voice”) biltzen dira, binilo dotorean. Mila ale baino ez dira argitaratu. Beste aldetik, “Live at CBGB” izeneko DVD bat ere kaleratu du New Yorkeko taldeak. * New Yorketik datorren hardcorearekin jarraituko dugu: Crumbsuckers gogoratzen al duzue? Hardcorearen Agent Orange eta metalaren arteko crossover izenekoaren aitzindariak izan ziren, lehenengo disko ikaragarria grabatu zuten 1986an (“Life of dreams”, NYHC-aren klasikoa), eta beste bat (nahiko txarra, gure ustez),
1987an, “Beast on my back” izenekoa. Iazko abuztuaren 3an, “Life of dreams”-en 20. urteurrena ospatzeko, taldea berriro batu zen, eta geroztik hor daude, ostera ere indarrean. Otsailean Europan zeharreko bira bat egin behar zuten… norekin eta The Accüsed-ekin! Jakina, albistea jakin bezain pronto, bira hori Euskal Herrira helduko ote zen amets egiten hasi ginen batzuk, bi taldeak batera ikusteko aukera ez baita ahuntzaren gauerdiko eztula, baina, azkenean, bira osoa bertan behera gelditu da. Hurrengoan izan beharko. * Aurrekoan komentatu genuen “American hardcore” izeneko dokumentala egin duela Paul Rachman zuzendariak. Bada, orain, filmaren soinu banda argitaratu da, hori ere “American hardcore” izenburupean: Black Flag, Bad Brains, DOA, Circle Jerks, Minor Threat, MDC, Gang Green, The Freeze, Jerry’s Kids, SS Decontrol, 7 Seconds eta abar agertzen dira hor. Zoritxarrez, argitaratu gabeko abestirik ez dakar bilduma berriak, baina AEBetako hardcorea zer izan zen ulertzeko primerako dokumentua da. * Urtarrilaren 18an hil zen Brent Liles, Social Distortionen baxujolea 80etako hamarkadaren hasieran (berak jo zuen baxua “Mommy’s little monster” diskoan). Easter eta Agent Orangen ere ibilitakoa zen Liles. Antza denez, kamioi batek harrapatu zuen, bizikletan zebilela. * Portzierto, Agent Orange aipatu ditugula, maiatzean Euskal Herrian egongo dira jotzen, Donostian hain zuzen, NCCrekin. Baxuan Bruce Taylor omen dago, JFAn jotzen zuena. * Herbeheretako Antidote street punk taldea ere gure artean egon daiteke datorren udazkenean.
Muletrainekoei elkarrizketa egitea kitatu beharreko zorra zen IZU GIROA egiten dugunontzat. Ez soilik taldekideak estimu handitan ditugulako eta Aerobitchen garaietatik lagunak direlako, ez. Muletrain talde handia da, beharbada gaur egun Espainian dagoen onena, eta, zaila bazen ere, Aerobitch ohiak izatearen zama hori gainetik kendu dute bi disko ikaragarriri esker. Horregatik, orriotara ekartzea denbora kontua zen. Gainera, badute zer esan, eta haien elkarrizketak beti dira interesgarriak. Muletrainen inguruko azken berritasuna da bigarren disko luzea argitaratu duzuela oraindik orain, “The worst is yet to come”. Pozik zaudete emaitzarekin? “Demolition preaching”-en jarraipena da, ala bilakaera dago bi diskoen artean? (Mario): Oso pozik, buruan neukanetik inoiz baino hurbilago gelditu da, maila guztietan. “Demolition…”-en jarraipena ote den… Nik uste
dut bilakaera logikoa dela, ez da disko mota berdina, ezta urrik eman ere (abestietan, giroan, soinuan eta kantuak jotzeko moduan oso disko desberdinak dira) baina argi dago talde berak egindakoak direla. (Ivar): Eboluzioa dago, ideiak argiago daudelako, eta emaitza gertuago lortu nahi genuenetik, lehenengoan baino.
(Servan): Disko pentsatuagoa da, baina trinkoagoa aldi berean. Disko bi-biek une zehatz bana islatzen dute, garaia baino gehiago. Beti harritu nau Muletrainen kontzeptuak, talde gisa. Punk-rockaren eszenatik zatozte gehienok, eta eszena horretan, askotan auto azkarrak, neska gaiztoak, garrak eta deabruak, larunbat gaueko farlopa marrak eta horrelakoak dira gai bakar. Zeuek, aldiz, kontrol soziala, alienazioa, frustrazioa, poliziaren jazarpena eta horrelako gaiak jorratzen ditizue. Eta, hala ere, ez zarete inoiz panfletokerian erortzen. Nahita egindakoa da, edo hala irteten zaizue besterik gabe?
(Mario): Gauza biak, hala irteten zait baina, era berean, ez zait gehiegi interesatzen autoz eta neskez hitz egitea. Beste batzuek egiten dute eta primeran iruditzen zait, baina ni ez naiz horrelakoa, horiek ez dira abesti batean jorratu nahi ditudan gauzak. Pentsatzen dut abesti on bat are hobea dela letra on batekin; batzuetan lortzen dut, eta beste batzuetan ez, baina beti saiatzen naiz. Kontua ez da lau txorrada errimatzea eta itxuroso gelditzea. Zerbait esan nahi dut, batzuetan zer den oso argi gelditzen ez bada ere. (Servan): Begi-bistakoa da. Ni ez nintzateke inoiz egongo ikuspegi azalezkoegia edo ofentsiboa duen talde batean. Baina punka arriskua hartzea da. Punk talde askok pentsatzen dute hori dela beste inoren programarekin bat egitea. Hori baino gauza
kontserbadoreagorik ez dago, erraza baita bat egitea, baina zailagoa gainditzea, aurrea hartzea, nahi duzuna egitea betiko irizpideetatik aldenduz,
anarkiaz berba egiten bada ere. Politika sakonagoa da, eta zerikusi handiagoa du “osagai politikoarekin” ideologiarekin baino. Mariok egiten ditu letrak baina, oro har, taldeko kide guztiok bat gatoz haiekin. Irakurtzen ditugu, entzuten ditugu eta erabakitzen dugu. Saiatzen gara taldean dena ideia berberaren zati izan dadin, eta batbatekotasunarekin, amorruarekin edo energiarekin du zerikusia. “The worst…” kaleratzeaz gain, EP bat argitaratu duzue duela gutxi. (Mario): “Back door” du izena, eta duela gutxi argitaratu dute Discos Subterraneosek eta Punk Machinek. Diskoaren kantu bat dakar, eta argitaratu gabeko beste bi. Luxuzko edizioa da, paper, poster eta geu bezalako kanpai-joleek maite dituzten antzeko txatxukeria pilo batekin.
Duela gutxi Europan ibili zarete jotzen. Zer moduz? Ikusten al duzue Europan zehar egin dituzuen birek fruitua ematen dutela? Ba al dago Aerobitchen garaietatik jarraitzen dizuen zalerik Europan? (Mario): Europan zerotik hasten ari gara, nolabait esateko. Oro har, jende gutxi egon zen, baina haien erantzuna oso sutsua izan zen, eta primeran pasatu dugu, gure miseria dosiarekin, baina primeran. Ziur nago hurrengoan astazakil kopuru bikoitza egongo dela. Ikusten dugu batzuek jarraitzen digutela Aerobitchen
garaietatik, eta akojonantea iruditzen zaigu. Kontuan izan urte asko pasatu direla, eta pozgarria da ikustea belar gaiztoak luze dituela zainak.
(Ivar): Oso esperientzia ona. Kontzertu batzuetan jende gutxi ibili zen, eta beste batzuetan, ez hain gutxi. Oro har, azpiegitura onak daude eta baldintzak erosoak dira, Muletrain bezalako talde txiki batentzat ere. Erantzuna kristolakoa izan zen. Horrenbeste kilometrora norbaitek ezagutzen zaituela ikusteak harritu egiten zaitu. Gairera, orain, Internetekin eta, batez ere, Myspacerekin, askoz errazagoa da lehen eskura ez zenuen musika aurkitzea. (Servan): Europara irtetea garrantzitsua da, batez ere zure lana baloratzen ikasten duzulako ikuspegi zabalago batetik. Halabeharrez, are umilago bilakatzen zara, eta hori ona da iparra ez galtzeko.
gauza lotzen ditugu. Muletriainen desberdintasunik handiena, ni egon naizen beste talde batzuekin alderatuta, zera da: gauzak natural sortzeko dagoen erraztasuna. Inora ez doazen hainbat kontu saihesten ditugu. Eta, beste aldetik, inoiz ikusi dudan talderik ozenena da, oso altu jotzen du. Entseguak edozein gortzeko modukoak dira, eta, jakina, gero zuzenekoetan ohituta gaude horretara.
Esadazue zerbait zaleok ikusten ez dugun taldearen alde ezkutuaren inguruan, hau da, zer dagoen kontzertu eta diskoen atzetik. Zenbait aldiz entseatzen duzue? Nolakoak dira Muletrainen entseguak? Nola egiten dituzue abestiak?
(Mario): Alde horretatik, mugimendu handiko garaiak tartekatzen ditugu garai lasaiagoekin. Nork bere lan eta zereginak ditu, eta taldeari ahal dugun denbora gehiena ematen diogu, jakinik inoiz ez digula jaten emango (ezta ogi-koxkor bat ere, je, je). Kontzertu garaian abestien zerrenda errepasatzeari, bertsioak prestatzeari eta antzekoei ekiten diegu, baina egia da nahiko genukeen denbora guztia ezin dugula eman… Eta grabatzeko ordua ailegatzen denean, apur bat anarkikoki lan egiten dugu. Gauza batzuk etxetik ekartzen ditugu, beste batzuk lokalean probatzen ditugu… Ez daukagu lan metodo finkorik, gauza garrantzitsu bakarra abestiez harro egon ahal izatea da. (Ivar): Nik uste dut, anarkikoak izateaz gain, diziplinatuak ere bagarela, horrela izatea egokitzen denean. Beharbada, jo eta jo aritzen garen garaian entseguren batean huts egiten dugu, baina, era berean, grabatzera goazenean, buelta asko ematen dizkiogu, bai abestien kalitateari, bai eta ahalik eta soinurik onena lortzeari ere. Abestiak denon artean lantzen ditugu, baina jatorrizko ideia etxetik ekartzen dugu normalean. Baina hori bezain egia da askotan abestirik onenak “bat-batean” sortzen direla lokalean. (Servan): Entsegua elkar ikusteko unea da, hitz egitekoa, eztabaidatzekoa eta elkarri laguntzekoa. Dena nola dabilen komentatzen dugu, eta hainbat
Zuzenean aritzean, asko eskatzen diozue zuen buruari? Aerobitch eta Muletrainen hamaika kontzertu ikusita nago, horietako batzuk benetan ikaragarriak, eta, hala ere, ez dut gogoratzen inoiz esan duzuenik “tira, gaurkoa ez da txarto egon”. (Mario): Jakina, zuzenekoa ezinbestekoa da guretzat, eta oso gutxitan geratzen gara denok pozik. Hala ere, pentsatzen dut batzuetan oso maila altua eskuratu dugula. Eta gauza gutxi daude, kontzertu on bat baino pozgarriagorik. (Ivar): Gogor egin dugu lan zuzeneko ona lortzeko. Trinko, azkar eta etenik gabe jotzeak elkarrekin ondo moldatzea eta oso kontzentratuta egotea eskatzen du, eta hori kontzertuak eginez baino ez da lortzen. Horretan, beharbada, lokalean aritzeak ez dauka horrenbeste garrantzirik. (Servan): Ez dut uste gure buruari horrenbeste eskatzen diogunik. Batez ere, duela urtebetetik
hona, gutxi gorabehera. Eta hori da kontzertuaren emaitza oso kontrolatuta izan ohi dugulako, jotzen hasi baino lehen ere. Faktore asko hartu behar dituzu kontuan: lokala, entzuleak, hiria, nola sentitzen zaren. Zuzenekoa dena da, edo ia dena. Elkarrizketa guztietan Aerobitchen inguruan galdetzen dizuetenez, hitz egin dezagun Milk Fictioni buruz. Servan, nola ikusten duzu talde horrek egin zuen ekarpena? Izan ere, zuen soinua garai hartan boladan zegoen metalcorenew schooletik nahikotxo aldentzen zen. Kanarietan egotea oztopo izan zen zuen proposamena gehiago hedatzeko? (Servan): Beno, apur bat urrun dago Milk Fictionekin izan nuen esperientzia. Kanaria uharteek distantziaren arazoa dute, eta, irla txikiagoen kasuan, arazo bikoitza da, batez ere kontzertuen antolatzaileentzat, bira bat egiteko orduan kostuak handitzen direlako. Zigilu batek behar du taldeak asko jotzea. Beste aldetik, distantziak eragin zuen eragin handirik gabeko musika sortzea (gaur egun ez hainbeste). Garai hartan Tenerifen hardcore eszena sentimendu indartsu bat sartu zen, edo guk hala sentitu genuen. Zirkuitu moduko bat sortu zen, eta entzuleak ere bai. Nik pentsatu nuen hardcorearen bidez gauza asko ikas zitezkeela, hezitzailea zela ia. Alde batetik hori egia da, baina ez da egiten duzun musika motaren arabera, musika hori egiten dutenen jarrera zintzoaren arabera baizik. Berdin dio ze estilo jotzen duzun. Frank Zappa izan zaitezke, eta freak politizatuekin bat egin, edo Fela Kuti, eta kultur nazionalismoarekin bat egin. Arazoa beste bat da, sakonagoa. Dena gero eta baliogabeagoa den mundu batean, musikak benazko artea izaten segitzen du. Milk Fiction old school egiten hasi ginen. Garai hartan, Bartzelonako bigarren edo hirugarren belaunaldiko hardcore taldeak zeuden (24 Ideas banatu ziren, eta Xmilk edo Refraining
sortu ziren) eta horiek eragin handia izan zuten gugan. Horrez gain, animalien eskubideen aldeko borrokan murgildurik geunden, eta batzuk straight edge ziren. Nire ustez behintzat, politikoki gauza gutxi aldatu da. Aldaketa estrategietan izan da. Taldean parte hartzeari utzi nion maila pertsonalean desengainu handia hartu nuelako, gainerako taldeekiko, eta gure kontzertu batean nolako entzuleak genituen ikusita, gauzak aldatzeko gaitasun eskasa ikusten bainuen han. Iruzurra egiten ari nintzela sentitzen nuen, eta ikasi nuen sustraietara jo behar zela, energia gordinera, eta gauzak pazientziaz eta umorez hartu behar direla. Demagun AEBetako disketxe garrantzitsu batek bertsioz osaturiko disko bat grabatzea proposatzen dizuela. Zeintzuk aukeratuko zenituzkete? (Mario): Uuuuf! Ez dakit zer esan. Gure roilotik aldentzen diren bertsioak egin nahi izan ditugu beti, baina, esaten nizun moduan, entseguen aldetik apur bat eskas gabiltza, eta normalean geure abestietan zentratzen gara. Beraz, bertsioak egiteko orduan, ondo gera daitezkeen eta zuzenean kaos apur bat sor dezaketen kantuetara jotzen dugu. (Nacho): Gauza bat da zeintzuk nahiko genukeen jakin ondo jotzen, eta beste bat da zeintzuk egin ditzakegun ondo, eta geure eremura ekarrita. Ez baikara musikari trebeak, eta klasikoak errespetatu behar dira. Beno, kontua da maila ez jaistea, eta auzoko ateak ixtera ez joatea. (Ivar): Normalean, ondo gelditzen zaizkigunak dira jotzeko oso zailak ez direnak, eta jatorrizko grabazioetan korapilatsuak direnak, ez oso garbiak. Hots, zeure erara asmatu ditzakezunak. (Servan): Ondo egongo ezagunenak ez izatea.
litzateke
oso
talde
Mario, zer gertatu da Chingalerosekin? Ez al da putada handia taldea desagertzea, noiz eta “Release the apesâ€? disko bikaina (eta oso kritika onak jasotzen ari zena) argitaratu eta gutxira? (Mario): Chingaleros hil ziren, horretarako unea zelako. Talde gisa nahi genuen guztia lortua genuen, eta taldekide batzuen asmoak elkarren oso urrun zeuden. Beraz, adiskidetasuna pikutara bidali baino lehen, nahiago izan genuen banatu eta bide desberdinetatik joatea. Izan ere, Chingoen kide asko beste egitasmo batean sarturik gaude, eta laster izango duzuela horren berri. Hala espero dut behintzat‌ Zer gertatu beharko litzateke Aerobitch berriro biltzeko? (Nacho): Ezin jakin, baina nik uste dut hori gertatzea oso zaila dela. Gogo handiak eta kimika berezia egon beharko lirateke, eta arrazoi sendo bat. Ezetz, ba. (Ivar): Nik uste dut zerbait oso berezia izan zela, baina igaro zen. Ezin da inoiz ezer guztiz baztertu,
baina berriro elkarrekin jotzeko arrazoiren bat egon beharko luke, eta ez soilik iragana berriro piztu nahi izatea. Etorkizunean, ze ezusteko ekarriko digu Muletrainek? Euskal Herrian jotzeko planik bai? (Nacho): Orain kontzertuen erritmoa jaisten joango gara, atsedena hartu ezean ezinezkoa baita kantu berriak egitea, eta horrek erre egiten zaitu. Eta beti gaude Euskal Herrira joateko gogoz, oso ondo tratatzen gaituzuelako. Harremanetan jartzea besterik ez duzue‌
Fly Shit Bergarako taldeak lan ederra kaleratu zuen 2006an, “Bizitza… baina nola bizi” izenekoa, hardcorea irudimenaren sinonimo zen garaietara eramaten gaituena. Zoritxarrez, horrelako taldeak ez dira oso ohikoak, beraz, urtarrileko arratsalde batean autoa hartu eta Bergarara abiatu ginen, Fly Shitekoei elkarrizketa egitera. Ander (gitarra) eta Osto (baxua) taldekideekin egon ginen solasean Bergarako gaztetxean, eta hauxe kontatu ziguten. estudio batean grabatu genuen. Oraingo honetan, aldiz, grabazioa xumeagoa izan da eta soinua gehiago gustatzen zait. (Ander): Lehen abestiak zuzenagoak eta azkarragoak ziren. Bigarrenean erritmo motelak eta azkarragoak ere badaude. Hardcorearen eremu zabalagoetatik ibili gara oraingo honetan. Leku guztietan aipatu dute diseinua oso dotorea dela. Txori IZU GIROAren azal gehienen egilearen marrazkiak sartu dituzue, eta emaitza benetan ikusgarria da. Zuek ere gustura gelditu zarete diseinuarekin?
1996an hasi zinetenean, bost zineten, baina bigarren diskoa grabatu ostean Unai gitarrajolea joan eta laukote izatera pasatu zarete, ezta? Bai. Diskoan berak ere jotzen du, baina zortzi urte zeraman gurekin taldean eta beste proiektu batzuk egin nahi zituen. Orain bakarlari gisa dabil Azkaiter izenarekin, eta Mahaster River taldean ere badago. Zortzi urte horietan bi disko grabatu genituen hasierako formazioarekin, eta gero aldaketak izan ziren. Eloy bateriajolea kanpoan egon zen, eta tarte horretan Dubik jo zuen gurekin. Gero, Unaik laga zuen, laukote gisa jarraitu genuen eta orain Eloy bueltatu da. Beraz, hasierakoak gara, baina Unai gabe.
Lehenengo diskoa Hotsak-ekin atera zenuten. Zer zelaeta? Orduan guk nahi genuena zen grabatu eta zerbait atera. Banaketa ez komertzialaren arloan ez genuen horrenbeste jende ezagutzen. Hotsak bertan zegoen, Soraluzen, Eloy hangoa zen eta hango tabernan egiten zuen lan, eta, azkenean, eurekin egin genuen. Edo, hobeto esanda, geuk egin genuen, grabazioa geuk ordaindu genuelako eta kopiak ere gure kontura joan zirelako. Ez ginen oso gustura gelditu, ia harremanik egon ez zelako. Gero, geuk prezio herrikoia jarri nahi genion eta 1.000 pezetan saltzen genuen, baina gero Corte Inglesen, Maxi Eroskin eta horrelakoetan 2.000 pezetan zegoen. Gertutasunagatik egin genuen, baina azkenean ikusi genuen geuk eginda berdin irtengo zela eta gu mugitzen garen giroetan gehiago mugituko zela. Hori 2000ko urrian grabatu genuen, eta 2000ko amaieran edo 2001eko hasieran argitaratu zen.
Eta alde handia dago disko horretatik “Bizitza… baina nola bizi” honetara? (Osto): Desberdinak dira. Soinua, adibidez, lehenengoarena ez da oso ona. Niri behintzat ez zait asko gustatzen. Eta
Bai, oso gustura. Lehengoan, azala ere ez zen irten guk nahi genuen moduan. Bigarrena egiteko, konturatu ginen CD-ak mugitzeko eta saltzeko gauzak nahiko txarto daudela, eta zerbait erakargarria ez baduzu egiten… Erabaki genuen digipack-a egitea, eta gero, Txori ezagutzen genuen berak egindako zenbait kartel ikusita. Gratacels-eko Daviden bidez harekin kontaktuan jarri ginen, eta hasi ginen ideiak ematen eta bera marrazkiak egiten. Diseinu grafikoa Castello-ko Comu banatzaileko Tofolek egin zuen. Hiruen artean triangelu modukoa egin genuen, eta emaitzarekin benetan oso pozik gaude. Leku guztietan hitz politak baino ez ditugu entzun. Eta diseinua alde batera utzita, emaitza artistikoarekin ere pozik zaudete? Izan ere, grabatzeko modua ere apur bat bitxia izan da, hainbat lekutan grabatu baituzue. Bai, bateria, esaterako, Oñatiko Gaztelekuan grabatu genuen, ahotsak Xabi Labaienen etxean grabatu genituen, eta baxua eta gitarrak Bergarako gaztetxean. Horretaz aparte, bagenituen beste lau kantu, 2002an Eibarren grabatuak, zenbait bildumatan sartu genituenak, eta horiek ere sartu ditugu. Horietan apur bat igartzen da desberdintasuna, baina, hala ere, ondo gelditu da. Masterizazioa Karlos Osinagak egin zuen, eta beste ukitu bat eman zion, nahiko potentea. Hardcore zaharrean oinarritzen zarete, baina diskoan argi gelditzen da saiatzen zaretela beste esparru batzuk hartzen.
Bai. Hardcore zaharra da gure oinarria, baina beste gauza asko ere entzuten ditugu: Fugazi… Emotik hasita eta jazzeraino. Eloyk, esaterako, jazza entzuten zuelako. Metal taldetan ere egondakoa zen eta horrek bere eragina badauka. Gainera, uste dugu aberasgarriago eginda gusturago gabiltzala. Dena lineala egingo bagenu aspertu egingo ginateke. Lehen esan dugun moduan, hardcorea, baina eremu zabal batean ulertuta. RKL, Bap!!, Bad Brains, Poison Idea eta abar beti izan dira erreferentzia guretzat, eta lehenengo diskoan ere aipatzen ziren talde horiek. Ahotsetan, esaterako, Bap!!-en eragina sumatzen da. Bai, beharbada erritmo erdiko abestietan, ahotsarekin melodia sartzean horrela irteten zaio. Hori ere komentatu izan digute.
Jazz ukituak ere aipatu ditugu, eta “Bizitzak zabortegietan” kantuaren hasieran oso nabarmena da hori. Pianoa ere entzuten da.
Hori Xabi Labaien teknikoak grabatu zuen. Berak Lisker taldean jotzen du, eta kantu horrek eskatzen zuen horrelako zerbait. Toke kuriosoa ematen dio.
Testuei dagokienez, batzuk nahiko pertsonalak dira. Pare bat abestitan, “Ezerezari so!” eta “Irtenbiderik gabeko autobideak” izenekoetan, isolamendua, bakadadea eta jendearen indibidualismoa jorratzen duzue. Kezkatzen zaituzte gai horrek?
Poison Idearen bertsioa sartu duzue. Beste bertsiorik egiten duzue zuzenean?
Asko egin izan ditugu: Bad Brains, Sick Of It All, Bap!!, Poison Idearen beste bat (“Just to get away”), gero Bergarako talde batena, Frenopatics, Brigada Criminalek grabatu zuena. Nik (Ander) talde horretan jotzen nuen. Gero Gorilla Biscuits, Eskoria-tza ere egin izan dugu, Subterranean Kids, Eskorbuto… Beno, hasi ginenean, talde guztien moduan hasi ginen, Ramones, Eskorbuto, RIP eta horrelakoak egiten. Horrekin hasi, eta gero beste esparru batzuetan sartzen eta talde gehiago ezagutzen joan ginen.
Lehenengo diskotik bigarrenera nahiko denbora luzea igaro da, ezta? Bai. Azken finean, gure esperientziak dira, edo gure ingurukoenak. Inguruan dagoenak eragina izaten du guregan. Izan daitezke gatazka sozial edo politikoak, baina gure bizitza ere hor dago. Letrak irudipenak ere izan daitezke. Ez dakit. Denetik apur bat. Saiatzen gara letra panfleteroak ez egiten eta apur bat lantzen, baina protesta ere hor dago, “Milaka morroi armatu” abestian bezala.
Beharbada bai, baina guk ez dugu bestelako pretentsiorik. Kontzertuak egiten ditugu… beharbada denborak luze jo du, baina bitartean ez gara geldirik egon. Jotzen ibili gara, 2002an lau kantu grabatu genituen, hainbat lekutan sartu zirenak, gero kontzertuak ematen eta abesti berriak sortzen ibili ginen eta ondoren grabazioa etorri zen. Etenaldia ere izan genuen, urtebetekoa edo, bateria berria lortzeko, baina beno, azken finean diskoa prestatzen ibili ginen. Hurrengoa datorren urterako edo grabatu nahi dugu.
Jendearen aldetik, zelako iritziak jaso dituzue diskoaren inguruan?
Ez dakit. Komentatu digutena ona izan da. Desberdina dela, melodikoagoa dela ere esan digute... Batzuetan, karteletan, emo egiten dugula jarri digute. Igoal ukituren bat izango du, baina ez dut uste gurea emo gisa definitu daitekeenik. Eta jendearen erreakzioa… Mila ale atera ditugu, eta une honetan ez daukagu esku artean ia ezer. Erantzuna ona izan da.
Zuek egin duzue diskoaren banaketa. Lan itzela da hori, ezta? Herriz herri diskoa tabernetan utzi, itzultzen zarenean batzuetan kobratu ezinik ibiltzea, leku guztietara ezin ailegatzea…
Bai, aurreko diskoarekin nahiko esperientzia txarrak izan genituen: diskoa nonbait laga, eta saldu ez direnak eta dirua jasotzeko pasako gara, pasako gara… eta azkenean, ez gara pasatzen! (barreak) Honetan, gehien bat Seti abeslaria eta Gratacelseko David ibili dira diskoak banatzen, eta hobeto ibili gara. Leku askotatik diskoak jasotzera pasatu gara dagoeneko, leku batean soberan daudenak beste leku batera eraman… Lan handia da, baina, azken finean, guk hori nahi dugu, gauzak geuk egin eta geuk eramatea horren kontrola. Gauza batzuek ihes egiten digute, baina egiten dugun gehiena gure kontrolpean dago.
Zelako harremana duzue Gratacelseko Davidekin? Izan ere, taldean izugarri inplikatzen dela ikusi ahal izan dugu. Bereziki interesgarria iruditu zait “Laga atia zabalik” kantuaren testua.
Letra Unaik egin zuen eta berak hobeto esplikatuko luke, baina ideia hori da, kanpokoari ateak zabaltzearena. Azken finean, gure gurasoak ere kanpotik etorri ziren Euskal Herrira. Batzuetan baztertu egiten da edo aurreiritziak egoten dira, eta hor esaten dugu denei ateak zabalik lagatzeko, denon artean kultura berria sortuz, baina kanpotik datorrenak ere gurea errespetatzeko eta ez zapaltzeko.
Bai, disko honetan parte hartu du. Behin, kontzertu batean, hamazazpi edo hamazortzi urte izango genituen eta bera kontzertua ikusten egon zen eta flipatuta gelditu omen zen. Geroztik jarraitu izan digu, eta geroago elkar ezagutu genuen. Denborarekin, bera inplikatzen hasi zen, kontzertuak antolatzen, eta diskorako ere prest egon zen parte hartzeko, kontaktu asko zituelako eta banaketa antikomertzialaren munduan ibili delako. Asko lagundu eta laguntzen digu. Egiten duen lana benetan sinesten du eta aurrera eraman nahi du, orduan, buru-belarri sartzen da. Promozio kontuak, esaterako, guri eskapatu egiten zaizkigu, baina bera beti adi egoten da:
egunkarietara deitu behar dela kontzertuen berri emateko, eta elkarrizketak lortzeko…
“Isiltasuna Apurtzen” ere agertzen kolaboratzaileen artean. Zer da hori?
da
zen, oso ondo jartzen gintuen, baina gero, ahal zuen guztietan ziztada sartzen zuen. Beno, tipoa ez dugu pertsonalki ezagutzen eta geroztik ez dugu harekin harremanik izan, baina nahiko flipatuta gelditu ginen elkarrizketa irakurri genuenean.
diskoaren Nola dago orain musikaren panorama Bergaran?
Hori sortu zen “Astindu” Bergarako gaztetxearen fantzinetik. Ikusten zen 80etako hamarkadako talde asko zeudela ahaztuta, eta 90etakoan ere talde asko zeudela, eta orduan ideia sortu zen, ale berezia kaleratu bilduma batekin, hau da, fantzine bat eta CD bat, Bergarako talde zahar eta guztiak biltzen zituena. Talde gehienek hemen, gaztetxean, grabatu zuten, eta beste batzuek, geuk adibidez, grabatuta geneukan abesti bat laga genuen. Disko horrek sekulako arrakasta izan zuen eta hortik dirua atera zen, baina ikusi zen hori taldeei eskaini behar zitzaiela, eta erabaki zen diru hori erabiltzea Bergarako taldeen lanak argitaratzeko. Gurea, Supercools-en bi, Doubling Boys-ena eta orain atera den Extorsion taldearen diskoa argitaratzeko lagundu du horrek. Oinarriak dira prezio herrikoia izatea, SGAEri uko egitea eta sare antikomertzialetik mugitzea.
Zenbait talde ezagunekin jo duzue. Bi aipatzearren, Raised Fistekin eta Spermbirdsekin. Baina oso esperientzia desberdinak izan ziren, ezta?
Raised Fistekin jo genuenean, azkenean dirua galdu genuen. Raised Fistek diru pila eskatzen zuen, guri deitu ziguten jotzeko eta dirurik ez zegoen arren, azken finean erabaki genuen joatea Bilborrock ezagutzearren, egon gabe geundelako, eta Raised Fist ez genuen asko ezagutzen. Baxuaren anplia jodidu egin zitzaien, eta laga egin behar izan genien. Eskerrak ere ez zizkiguten eman, gasolinarako dirua ere ez eta ezer barik bueltatu ginen. Beno, Bilborrock ezagutu genuen, baina ez dakit horrenbesterako den… (barreak) Spermbirdsekin guztiz desberdina izan zen. Beno, gu antolakuntzan ibili ginen, eta esan daiteke horregatik jo genuela (barreak). Baina beno, kontzertu hori izugarria izan zen. Bigarrenez etorri zirenean ere oso ongi egon zen, baina lehenengoa ez zaigu inoiz ahaztuko. Harremana oso desberdina izan zen: gure etxeetan egin zuten lo, gu ibili ginen gidari eta abar. Oso jatorrak dira, CD-ak trukatu genituen eta abar.
Lehenengo diskoa argitaratu zenutenean, Oscar Cubillok elkarrizketa bat egin zizuen Correon, eta, antza denez, ez zineten oso gustura gelditu horrekin.
Hori Bilboko jaietan izan zen. Berak esan zigun egunen batean etorriko zela elkarrizketa egitera, eta azkenean Internet bidez egin behar izan genuen. Jakina, Internet bidez ez duzu bestearen aurpegia ikusten eta askoz hotzagoa da, eta erantzuten hasi ginenean, ikusi genuen galdera batzuk apur bat xelebreak zirela: esaterako, Eloy gure bateria Ekonen zebilen, eta Ekoni buruz galdetzen zigun. Edo talde batean baino gehiagotan genbiltzanon kasuan, ea “pluriempleados” ote ginen eta horrelakoak. Guri erantzunak ere nahiko hotzak atera zitzaizkigun. Eta berak, artikulua idazterakoan, buelta eman zion guztiari: los moscones, los mierdosos, que se me enfadan… Egia esan, egin zigun kritika musikala flipantea
Gu hasi ginenean nolabaiteko belaunaldi aldaketa egon zen. 90etako hamarkadaren erdian bakailuaren mobida oso sartuta zegoen, eta ez zegoen talderik zuzenean jotzen. Gu hasi ginenean beste batzuk ere hasi ziren, eta gaur egun talde asko daude, inoiz baino gehiago eta, gainera, maila altuarekin. Ordura arte ez zegoen ezer kaleratuta, Angiolilloren maketa bat baino ez, eta orain egoera oso bestelakoa da. Beno, errazagoa ere bada orain grabatzea, baina askoz talde gehiago daude, diskoak ere kalean, gaztetxea ere badago… Bost urte egon ginen gaztetxe barik, eta orduan Pol-polen egiten ziren kontzertuak, baina, jakina, taberna izanda askoz mugatuago zegoen. Orain badago jotzeko lekua, talde gehiago ikusteko aukera, eta horrek ere zaletasuna sortzen du. Jam aretoa ere hor dago, kanpoko taldeak ikusteko aukera izan dugu, eta azkenean giroa sortu da eta nahiko ondo dago.
Izan ere, zuek beti agertu zarete Bergarari nahiko lotuta. Polpolen eman zenuten lehenengo kontzertua, gaztetxeak zuen diskoan kolaboratu du… Zuek ez duzue Bergara gorroto, Supercoolsek dioten moduan?
(Barreak) Beno, gorroto… Beraiek ere ez dute gorroto. Abesti horrekin herrian dagoen hipokresia salatu nahi zuten, eta nik uste dut hori herri denetan gertatzen dela. Baina gu hemen gustura gaude. Gure gauzak ditugu. Urteetan egindako lanari esker irrati librea daukagu, gaztetxea daukagu, taldeak… Gu horrekin gelditzen gara, alde kontrakulturalarekin.
Kontzertu batzuk badituzue hitzartuta, ezta?
Bai, gure martxa hilean pare bat kontzertu egitea da. Ez dugu nahi saturatzea. Erritmo normala eraman nahi dugu, orain arte eraman duguna. Eta gero, ea zerbait grabatzen dugun. Oraindik ez dugu pentsatu geuk bakarrik ateratzea, beste talde batekin, edo zer egin, baina abesti berri batzuekin bagabiltza.
RATOS DE PORAO Topikoa bada ere, egia berdaderoa da: Ratos de Poraok ez dute aurkezpenik behar Euskal Herrian. Zenbat aldiz jo dute hemen, Balmasedan Subterranean Kids eta Crusherekin kontzertu hura egin zutenetik? Bilboko Aste Nagusian edo Santurtziko jaietan, kontzertu handietan (Bilboko Hiria lehiaketaren final batean aritu ziren oso aspaldi, La Casillan, sekulako jendetza baten aurrean) edo areto txikietan egindako kontzertu iragarri gabekoetan (Bilboko Gauekon edo Barakaldoko Katrenan egindakoak ditugu gogoan) RDP askotan izan ditugu gure artean, eta itzultzen diren bakoitzean, aspaldi ikusi gabeko lagun zahar batekin topo egitea bezalaxe izaten da. 25 urteko ibilbide luzea dute bizkar gainean, disko mordoa argitaratu dute, baina beti bezain fresko eta potente jarraitzen dute. Disko berria dute esku artean, “Homem inimigo do homem”, eta hori arrazoi nahikoa da elkarrizketa egiteko. Boka bateriajoleak erantzun die gure galderei.
Disko berria duzue, “Homem inimigo do homem”. Ze berritasun dakar disko honek aurrekoekin alderatuta? Nik uste dut disko honetan betiko RDP daudela, baina disko guztietan soinua apur bat aldatzen da. Beste baxu jotzaile bat daukagu, Juninho, eta uste dut disko honetan soinua gehiago hurbiltzen dela 80etako thrash / crossover-era, “Cada dia mais sujo e agressivo” eta “Brasil” diskoetan egin genuena. “Covardia de plantao” abestiarekin bideoklip bat grabatu duzue, baina, antza denez, telebistan arazoak izan dituzue bota ahal izateko. Zer gertatu da, ba? Abesti horrek hiriko indarkeriaz dihardu, eta bideoa egin zuenak B serieko film bortitzak egiten ditu, beraz, bideoan odola barra-barra agertzen da, eta lagun batzuei, hemengo gure disketxeko batzuk barne, iruditu zitzaien oso bortitza zela. Hilabete honetan ikusiko dugu zer gertatzen den horrekin. Bideoak aipatzen ditugula, zenbat bideo grabatu duzue? Pentsatu duzue inoiz material hori guztia DVD batean biltzea? Bai, hori egiteko asmoa dugu, irudi eta bideo bilduma bat DVD formatuan, eta zuzeneko bat ere bai. Nik uste dut orain arte 10 bideo baino gehiago grabatu dugula…
Zertan oinarritzen da “Expresso da escravidao” abestiaren testua? Benetan esklabotzarik badago Brasilen? Bai, badago, horretaz arduratzen den polizia berezia dago, eta gaiak odol isuri handiak eta sarraski itzelak eragiten ditu. Herrialde honetako etxalde handietan, hirietatik urrun, jendea oso ezjakina da, ez daki ezta bere izena idazten ere. Hor daude kapitalistarik maltzurrenak, jendearen miseriaz baliatzen direnak. Sinestezina dirudi, baina hala da: esklabotza XXI. mendean. Zer moduz dabil Gordo abeslaria? Harekin hitz egin nuen azkenengo aldian esan zidan ebakuntza egin behar zuela urdaila txikitzeko. Zer moduz atera zen ebakuntza? Gordo askoz hobeto dago orain, ebakuntza egin zioten eta askoz osasuntsuago dabil. Pisua galdu du, erretzeari utzi dio, eta droga gogorrak ere albo batera utzi ditu. “O começo do fim do mundo” mitiko hartan parte hartu zuten taldeetatik, zuetaz gain, ba al dago beste talderik indarrean jarraitzen duenik? Zer gertatu zen Brasilgo punk eta hardcore lehenengo olatu hartan parte hartu zuen jendearekin? Ziur nago oraindik badagoela kontzertu hartan egon zen jenderik. Garai hartan, Brasilgo punkak indarkeria, droga eta distortsio ideologiko handiak zituen. Nik uste dut orain askoz hobea dela. Garai hartan herrialdea diktadura militarretik irten berria zen, errepresioa oraindik oso gogorra zen, eta, gainera, ez geneukan ekiporik edo kontzertuak antolatzeko lekurik. Zer dela-eta erabaki zenuten berriro zuen lehenengo diskoa grabatu eta “Sistemados pelo crucifa” izenburua jartzea? Oraindik kantu horiek egiten ditugunez, eta askoz azkarrago jotzen ditugunez, ideia bururatu zitzaigun. Gainera, Ratosen 20. urteurrena zen, beraz, ospakizun moduko bat da. Brasilgo hardcore-punk eszenak beti bezain indartsu dirau? Bai, talde asko daude: Discarga, B.U.S.H., I Shot Cyrus, Bandanos, Alarme, Presto?… Asko eta oso onak. Eta beti daude kontzertuak. Nolako harremana Alternative Tentacles Biafrarekin?
daukazue eta Jello
Oso ona, ez dago inolako problemarik. AT bezalako zigilu batekin lan egitea oso erraza da, denok leku beretik baikatoz, d.i.y. eszenatik, beraz, kontu berberen inguruan hitz egiten dugu eta oso erraz ulertzen dugu elkar.
Katrenan, 1998
Azken elkarrizketan, Gordok esan zidan Lula da Silva Brasilen presidente aukeratu izanak ilusio handia sortu zuela herritar txiroen artean. “Quem te viu” abestiaren letra irakurrita, badirudi esperantza hori bertan behera gelditu dela. Hala da? Beno, politika ulertzeko moduaren araberakoa da hori. PT (Langileen Alderdia) aspaldi bilakatu zen alderdi neoliberal, horregatik, jende askok alde egin zuen edo alderdiaren barnean ezkerreko atala sortu zuen (nahiko ergela ematen duen arren). Jendeak pentsatzen duen gauza bakarra da, Lula langileriatik datorrenez eta garai batean pobre izan zenez, beharbada esperantza izateko arrazoiren bat bazegoela, baina PT-ren programa politikoa irakurtzea baino ez zegoen konturatzeko politika guztiz neoliberalerako aldaketa egina zutela. Gauza batzuk hobeto daude hemengo jende pobrearentzat, baina hori ez da aldaketa, hobekuntza xume bat baizik. Gaur egun alderdi kapitalistek ere hori bilatzen dute. Kide gehienok beste talde batzuetan jotzen duzue, esaterako, I Shot Cyrus, Vitamin X edo Discarga. Bai, nik I Shot Cyrusekin jotzen dut Ratosek aukera uzten didan bakoitzean, Juninhok berdin egiten du Discargarekin, eta Jaok Periferia S.A.-rekin. Ni iaz Vitamin X-ekin biran egon nintzen Japonian, Australian eta
Asiako hegoekialdean, eta azaroan ere bira bat egingo dut haiekin Brasilen berriro ere. Jotzen jarraitzea asko gustatzen zait, erronka da, eta beti ibilean egoteko modua. Gainera, birak egitea asko gustatzen zait. Laster Euskal Herrian berriro jotzeko asmorik? Orain Brasilen eta Hego Ameriketan jotzen ari gara, eta Japonian eta Kalifornian jotzeko gogoak ere baditugu. Aukera ailegatzen bada, Europara joango gara berriro.
Afonia Aspalditik genuen Afoniari elkarrizketa egiteko gogoa. Azkenik, lortu dugu, baina, zoritxarrez, elkarrizketak bat egin du taldearen etenaldiaren albistearekin. Zer egingo diogu, bada. Hala eta guztiz ere, segitzen dugu pentsatzen Afoniakoek merezi dutela hemen agertzea, gauza interesgarri ugari dituztelako esateko, “Gure belaunaldia” diskoa oraindik labetik atera berria delako (oso azkar saltzen ari den arren), eta haien kontzertuetan oso ondo pasatu dugulako. Espero dezagun etenaldia behin-behinekoa izatea, Afoniak oraindik ere asko eman baitezake. Aratz baxujoleak erantzun die IZU GIROAren galderei, Andoaingo gaztetxearen ondoan egindako elkarrizketan. Bonus gisa, maketako abestiak sartu dituzue, baina, oker ez banago, ez da maketaren grabazio bera, ezta?
Duela gutxi atera duzue “Gure belaunaldia” diskoa. Oker ez banago, bi grabazio desberdinetatik hartu dituzue abestiak, ezta? Ez, hiru grabazio dira. Abesti gehienak Ondarroan grabatuta daude, Santos anaien estudioetan, 2005eko apirilean, Ijurkorekin. Eta gero, beste bi grabazio daude: lehenengo abestia, “I don´t feel allright”, singleko grabaziotik hartuta, eta gero, bost abesti berri daude, Ijurkok utzi zuelako eta Dani sartu zelako gurekin, eta pentsatu genuen abesti horiek ere sartzea. Egia esateko, korrika eta presaka ibili ginen, baina ondo gelditu zen. 2006ko maiatzean grabatu genituen eta Danik abesten du.
Ez. Ondarroako grabazioan maketako abestiak ere grabatu genituen, sei abesti (UK Subsen bertsioak ez), eta bi abesti gehiago, kanpoan geratu direnak. Horietako bat “I don’t feek allright” da, baina Pepino ez zen gitarrarekin gustura gelditu, eta nahiago izan zuen singleko grabazioa sartu. Eta beste bat ere kanpoan gelditu zen, kotxeetan ikusten diren ardien pegatina horien kontrakoa. Nik musika arraro samarra egin nion, batzuek esaten zuten country-edo zela, baina azkenean ez gintuen asko konbentzitu eta kanpoan utzi genuen. Gainerako guztiak hor daude, gaur egun jotzen ditugun abesti guztiak sartu ditugu diskoan. Eta pozik zaudete emaitzarekin? Bai. Ondarroako grabazioa beharbada profesionalagoa da, eta, gustatu ala ez, estudio profesional batean egindakoa da eta hori nabaritzen da. Besteak Valium Generationeko Aitorrekin grabatu genituen gure lokalean, eta horien soinua ere putamadrekoa da. Diferentzia nabaritzen da, baina ezin da
esan hobeto edo okerrago dagoenik. Are gehiago, nik esango nuke freskoago ere gelditu dela grabazio hori, errealagoa. Eta singleko abestia, grabazio horrek daukan gauza txarra da grabeak falta zaizkiola. Nahasketa egin zutenean dena eskuz egin zuten, gurpilak mugitzen, eta grabeak gehiegi kendu zituzten. Baxua entzuten da gehiegi, baina grabe gutxi. Bestela, soinu potentea du. Jendeari gustatu zaio diskoa? Bai. Pepinok, esaterako, asko kanpora bidali ditu. Mila kopia egin ditugu, eta nik etxean 200 baino ez daukat, eta Pepinok ere ez dakit zenbat edukiko duen, baina nahiko azkar banatu dugu, eta jendeari gustatu zaio. Maketatik singlera badago diferentzia, denak batera jotzen dugu eta soinu konpakto eta potenteagoa ateratzen dugu, eta CD-an, diferentzia are gehiago nabaritzen da. Urte dezente daramazue, bost bat edo igoal bai, ezta? Bai, 2002an hasi ginen. Taldea gutxi gorabehera eginda zegoen, baina lokal fijorik ez geneukan, eta, orduan, ni eta Hernaniko beste hiru lagun hasi ginen lokalak eskatzen 1999tik edo, baina bi urte pasatu ziren hor, gauza bat zela eta bestea zela. Ni egoten nintzen Pizzirekin, lehenengo bateriarekin, eta gero, lokala lortu genuenean, Ijurko eta Pepino jada bazeuden taldean, eta orduan hasi ginen, 2001eko bukaeran edo 2002ko hasieran. Lehenengo kontzertua 2002an eman genuen, Sanjoanetan. Eta denbora horretan aldaketa asko izan dituzue taldean. Bai. Putada bat da, baina bai. Juxtu maketa atera genuen 2004ko udan, Loiolako festetan jo genuen kontzertuan. Maketa maiatzean edo grabatu genuen, eta grabatu eta gutxira Pizzik esan zigun ez zegoela gustura taldean, ez zuela aurkitzen bere estiloa edo, eta utzi
nahi zuela. Kriston putada izan zen, ni Pizzirekin hasi nintzelako, eta taldea baino lehen, Afonia taldeari izena ematen dion irratsaio bat egiten genuen elkarrekin Molotoff Irratian. Pepinok eta Ijurkok pentsatuta zeukaten Kalekumeak-eko Bolbori komentatzea, eta Pizzik ere zerbait komentatu omen zion. Egia esateko, hilabete baino gutxiago pasa zen eta berriro martxan ginen, eta alde horretatik ondo, baina beno, niri pena eman zidan Pizzi joateak. Maketa aurkezteko eman genuen lehenengo kontzertua Bolborekin izan zen. Gero beste urte bat pasa zen, singlea grabatu genuen, eta ondoren Ijurkok komentatu zigun utzi egin nahi zuela, ez zegoela gustura abesten. Bitartean, Ondarroako grabazioa egin genuen, eta singlea atera genuenan Ijurkok utzi egin zuen. Singlearen aurkezpenean jada Dani zegoen. Beraz, zerbait atera dugun bakoitzean norbait aldatu da. CD berri honetan sartu ditugu Ijurkok alde egin eta Dani sartu zeneko argazkiak. Kontzertu hori Azpeitiko gaztetxean izan zen, Esnal Korrosion Cerebraleko abeslariaren omenaldian. Bitxia da, baina, aldaketa asko izan arren, taldeak nortasuna mantendu du. Esan nahi dut Afoniak lortu duela nahiko soinu propioa izatea, abesti bat entzun eta segituan dakizu kantu hori Afoniarena dela. Bai, hala esaten dute. Igoal izango da kasualitatea Pepinok eta biok gitarra eta baxua jotzen dugula. Noski bateriak soinua aldatzen duela, baina soinua batez ere
gitarrak eta baxuak jartzen dute, eta batik bat Pepinok jartzen duen soinua: apenas daukan distortsiorik, eta bere jotzeko era oso primitiboa da. Eta, abesteko garaian, bai nabaritu dela diferentzia, Ijurkok abesteko era bat zeukan eta Danik beste bat. Eta zuzenean ere jendeak nabarituko zuen diferentzia, Ijurko dibertigarriagoa zen, eta Dani, aldiz, basatiagoa.
zerikusirik, eta oraingoa ez da txarra, baina ez da berdina. Eta Hernani “Hernani es una mierda” abestian diozuen bezain txungoa al da? Hor ere exagerazio puntu bat badago. “Moderno” kantatzen dugu, baino
“Gure belaunaldia” izena jarri diozue diskoari. Zenbait abestitan (“Valium generation”, “Moderno”) nahiko kritiko agertzen zarete zuen adineko jendearekin. Nire ustez, gutxiago kexatu beharko genuke daukagunarekin. Taldea sortu eta segituan kontzertu pila eman dugu. Kexatzeko arrazoi asko ere ez daukagu. Nik askotan esaten dut gustatuko litzaidakeela 80etako mobida guztia bizitzea, punka hemen agertu zenean, baina beno, ez naiz kexatzen. Orain taldea egiten baduzu, hor daude gaztetxeak, tabernak, eta mugitzen den jendea. Bai, talde gazteen artean badago 80etako mobida hori gehiegi mitifikatzeko joera, eta ez dakit nik horrenbestekoa den… Nik uste dut garai hura benetakoa izan zela, eta oraingoa, aldiz… ez dakit nola esan. Entzun dugun musika eta ikusi ditugun irudiak gustatu zaizkigu, eta halako zerbait egiten saiatzen gara. Igoal ez da hain autentikoa, baina berdin-berdin balio du. Orain askoz hobeto bizi gara, ez daukagu hainbeste arazo… Drogak-eta existitzen dira, baina ez dago hain txungo. Eta orain edozein taldek graba dezake nahi duenean, eta garai hartan hori ezinezkoa zen. Edo soldadutzarena. Orain txorrada ematen du, baina garai hartan sekulako problema zen, talde asko urtebetez geldirik geratzen ziren edo zuzenean pikutara joaten ziren jendeak soldadutza egitera joan behar zuelako. Orain problema da batek Holandara joan behar duela ikastera, sekulako putada balitz bezala (barreak). Garaiek ez daukate
modernoak soilik ez daude. Eta Hernanin ere, gauza batzuk gaizki daude, eta beste batzuk ez. Kritika bat dago hor, oso punk baina oso azalekoa ere bai. Papelera aipatzen dugu, baina herri guztietan daude horrelakoak, isunak jartzen dituzten munipak ere bai. Eta ez dela larrua jotzen, hori egia da, gure inguruan behintzat, baina suposatzen dut herri askotan berdin pasatuko dela. “Hernani es una mierda” gure lehenengo abestia izan zen. Musika ez da gurea, baina gure lehenengo letra izan zen. Lehenengo kontzertuan mila pezetako billete batzuk atera genituen fotokopiatuta, alde batean Afonia, eta beste aldean kantuaren letra. Eta jende askori ez zitzaion gustatu. Polemikoa izan zen, beraz. Bai, pixka bat bai. Gogoratzen dut hurrengo egunean, gau-pasa eginda, jendea etortzen zitzaigula, “baina nola esaten duzue Hernani kaka bat dela?” eta horrelakoak. Eta musika Skrewdriverrena izateak ez zuen polemikarik sortuko, ezta?
Niri ez zait buruan sartzen, baina bai, mobidak egon dira. RASHeko batzuk ibili dira gauza batzuk egiten, flipatzekoak, ez dakit zein taldek joko duela, eta ez dakit zein bertsio jotzen dutelako edo gurekin jo dutelako, aretora deitu kontzertua bertan behera uzteko esanez eta horrelakoak. Flipantea da. Jende horrek ez dauka besterik egiteko? Aspertzen dira edo zer? Ezagutzen gaituen jendeak, nahiz eta beste herrialde batekoa izan, eta nolako mobidatan gauden jakinda, nola pentsa dezake gu naziak garela? Ez diot behin ere garrantzia eman, baina harrituta eta flipatuta nago. Ez da izan oso mobida potoloa, baina bai horrelako gauzak izan direla, eta bastante triste iruditzen zait. Nik ez dut Skrewdriver asko kontrolatzen, badakit etapa nazi bat izan zutela, baina nik lehenengo garaiko disko bat daukat, naziak ez zireneko garaikoa, eta disko horren musika gustatzen zait, besterik gabe. Eta Rekondo Hernaniko alkatea haserre al dago zuekin, “Jose Antonio el demonio” abestia delaeta? Egia esan, ez dakit. Hasieratik udalak utzitako lokal batean gabiltza, eta ondo iruditzen zait, udala zerbaitetarako dago. Guk zergak ondartzen dizkiogu eta kultura bultzatzeko zerbait egin beharko dute, ezta? Eta beldur pixka bat ere bagenuen, abesti hori udaletxeko norbaitengana ailegatu eta udalak esatea, “ostia, Afoniak hau kantatzen du? A la puta calle!”. Hori ez da gertatu. Eta herriko jende askori kantu hau gustatzen zaio, badakitelako Rekondo nolakoa den. Nik, egia esateko, nahiago nuke berataz paso egin eta indarrik ez galdu berari abesti bat egiten, baina beno, abesti bat egin diogu eta ondo dago. Euskal punk-rockean beti egon dira horrelako testuak, eta jendeak ulertzen zuen hori kritika baino ez zela, baina gaur egun, gauzak nola dauden ikusita, igoal horrelakoak kantatzeagatik sekulako marroia topa dezakezu. Bai, adibidez, orain S.A-k daukan mobida. Niri ez zait S.A. gustatzen eta ez dakit ze letrak izango dituen, baina “Txakurra” abestiagatik esan dezakete “incitar a matar” egiten ari garela eta sekulako marroia sartu.
Eta beste talde asko ere bai. Niri letra oso politizatuak ez zaizkit asko gustatzen, baina horrelako batzuk baditugu, batez ere Ijurkok egiten zituen horrelakoak. Gipuzkoan punk-oi! mobida indartsua sortu da azken urteotan. Zuek gustura zabiltzate saltsa horretan, ezta? Afoniarekin hasi baino apur bat lehenago, nire koadrilako lagun bat Arrasatera joan zen ikastera, eta ni hara joaten nintzen eta gogoratzen dut garai hartan Des-Kontrol, Arkada Sozial eta Enboskada zeudela. Ni ez nengoen oso sartuta mobidan, Pepino urrutitik ezagutzen nuen, eta Ijurko apenas ezagutzen nuen. Elkartu ginenean eta jotzen hasi ginenean konturatu ginen talde pila zegoela herri guztietan: Kalekumeak ia-ia gurekin batera sortu ziren, eta gaur egun ez dauden talde batzuk… Azken bost urteotan mobida asko handitu da. Eta igoal gaizki dago esatea, baina moda usain pixka bat ere badauka. Nik uste dut leku askotan, eta 80etako hamarkadan punka sortu zenean ere bai, benetan sentitzen ez duen jendea badagoela. Baina beno, nik ez dut hori kritikatzen eta ez dut inor baztertu nahi. Baina, horretaz aparte, egia da sekulako indarra dagoela. Holidays In Bardulia jaialdia, esaterako, lehenengo urtea hemen ondoan izan zen, Andoaingo gaztetxean, eta autobus bat etorri zen ez dakit nondik eta dena petatu egin zen. Ostiralean 400 eta larunbatean 600 pertsona egon ziren. Laostia. Horretan batez ere Ijurko eta biok ibili ginen lanean, eta geroztik herriz herri joan da antolatzen. Datorren urtarrilan, adibidez, Añorgan egingo dute (dagoeneko egin dute). Urtero egiten da, eta urtero daude hiruzpalau talde berri jaialdian. Eta gero, igoal punk-oi! etiketa jartzea ez da egokiena, Afoniari punkoi! deitzea eta Doubling Boys punk-oi! deitzea, bada, ez dakit… Baina beno, azkenean etiketa gutxienekoa da. Eta ez duzue uste oraindik ere herrialdeen arteko banaketak pisu handia duela gurean? 80etako hamarkadan berdin pasatzen zen, bazeuden talde batzuk, MCD esaterako, Bizkaian oso ezagunak zirenak eta Gipuzkoan, aldiz, jende gutxik ezagutzen zituen, eta alderantziz. Zuek, esaterako, ia astebururo ari zarete jotzen
Gipuzkoan, Bizkaian?
baina
zenbat
aldiz
jo
duzue
Bizkaian bizpahiru aldiz baino ez dugu jo. Gernikan behin, eta besteak… ez ditut gogoratzen. Nafarroan behin baino ez dugu jo, Goizuetan. Iparraldean hiru aldiz edo horrela, eta gainerako guztiak Gipuzkoan. Bai, arrazoia duzu, posible da horrelako zerbait egotea. Badaude beste talde batzuk, Des-Kontrol esaterako, urte gehiago daramatzatenak eta ohitura handiagoa dutenak beste herrialdeetan jotzeko, baina egia da Gipuzkoako taldeak ez direla Gipuzkoatik asko mugitzen. Ez dakit zergatik izango den hori. Barduliako kontu hori nondik atera da? Holidays in Bardulia lehenego jaialdia egin zenean, aurreko udan Pepino, Arrasateko jendea eta abar hasi ziren pentsatzen Gipuzkoako taldeak bilduko zituen jaialdi bat egitea. Hori esaldi batetik dator, “Felicisima Bardulia nunca superata” edo horrelako zerbait. Ideia deputamadre zegoen, baina inork ez zuen ezer egiten, eta Pepinori esan nion, ba goazen egitera. Joan nintzen Andoaingo gaztetxera ikustera ea asteburu bat libre zeukaten, eta horrela sortu zen. Nik badaukat bideo bat grabatuta, talde bakoitzaren bi abesti, eta pentsatzen nuen DVD bat egitea, talde bakoitzaren bi abesti zuzenean eta gero taldeei eskatzea argazkiak, taldearen historia eta abar, baina denbora pila daramat talde guztiei materiala eskatzen DVD guapo bat egiteko eta inork ez dit putokasorik egiten. Ea hau irakurtzen
dutenean zerbait mugitzen diren, ze laostia izango litzateke. Baina bideoa eta lau argazki baino ez daukat. Ea irteten den. Zuetako batzuk, Afonian jotzeaz gain, ibili zarete Holidays in Bardulia antolatzen, Bando Punk fantzinea egiten, orain Puzkarra Records ere bai… Lo egiteko edo neskarekin egoteko astia geratzen zaizue? Galdera hori batez ere Pepinori eta Ijurkori egin beharko zenieke. Ni behintzat Afoniarekin eta lehen Holidays in Bardulia antolatzen ibili nintzen eta guztiz estresatuta ibili nintzen. Ni igoal lau gauzarekin estresatzen naiz, baina Pepino… Lana, Afonia, Orreaga 778, Bando Punk eta Puzkarra Records… gainezka dabil mutila. Eta gauza horiek guztiak, jende gehiagoren artean banatuta, beharbada hobeto egingo lirateke eta bera ere trankilago ibiliko litzateke. Egia esateko, ez dakit nola egiten duen hori guztia eramateko. Eta Ijurkok, berdin. Bando Punkak, esaterako, asko berpiztu du giroa Gipuzkoan. Bai. Hasieran, hilabetero ateratzen zuten. Oso errez irakurtzen den fantzinea da. Izu Giroa edo Zarata hartu eta batez ere denboraz irakurtzeko dira, baina Bando Punk errezagoa da irakurtzeko, eta gainera, saiatzen da gaurkotasuneko kontuak ekartzen. Hilabetero ateratzen zenez, bi aste lehenagoko kontzertuaren kronikak agertzen ziren, eta horrela oso fresko egiten zen. Orain bi hilabetero ateratzen dute. Eta Puzkarra disketxearena? Hori sortu zen Ijurko oraindik Afonian zegoenean. Ijurko eta Pepinoren artean sortu zuten. Oso ondo dago, bai guretzat bai beste taldeentzat. Ijurkok eta Pepinok kontaktu asko egin dituzte kanpoan, beste disketxe eta fantzinerekin. Horrek laguntza handia ematen du, talde batek Puzkarrarekin maketa edo diskoa atera nahi badu. Nik ez daukat ezer Oihuka edo horrelako disketxeen kontra, baina Oihukak, esaterako,
guri zer eman diezaguke? Nik Afonia Euskadi Gaztean ez dut ikusten nipalaostia. Beharbada kontzertu batzuk lor ditzake, baina askorik ez. Puzkarra Recordsek, aldiz, lagundu dezake taldea ezagutarazten Euskal Herrian, Espainian eta Europan ere bai, zeren, esaterako, Pepinok elkarrizketak izan ditu Frantziako fantzine batekin eta gure diskoaren erreseina aterako da. Eta talde hasiberrientzat, ez badakite non grabatu edo kopiak non atera daitezkeen, Puzkarrak badu informazio hori, eta diskoa bidaltzen du Madrileko ez dakit zein zigilura. Hori guztia sekulako lana da. Nola bururatu zitzaizuen GBHren “I am the hunted”-en bertsioa egitea? Oso abesti ona da, baina orain arte inork ez du horren bertsiorik egin. Beno, Brigadak egiten zuen GBHren bertsio bat. Egia esan, hasieran ez genuen bertsio hori egin behar, “Maniac” baizik, baina hau aukeratu genuen “Maniac” zailagoa delako. Hau hasi ginen jotzen eta ondo gelditzen da. Gainera, gure estilorako ere egokiagoa da, abesti azkarra delako. Hasieran bertsio dezente jotzen genituen, orain gutxiago. Hasieratik jotzen genituenak: Cicatriz, Eskorbuto, Decibelios, Peter and the Test Tube Babies, Sham 69, Slaughter & the Dogs, Vibrators, Sex Pistols, Rezillos… Gure artean komentatzen ditugu, bertsio batzuk alde batera utzi eta beste batzuk jotzen ditugu, aldatzen joateko. Nork bere proposamena eramaten du, eta gero erabakitzen dugu. Niri beti kostatu zait aukeratzea, beti esaten dut, “jode, Eskorbutoren bat jo behar dugu!”, baina azkenean ez dut bat aukeratzen. Azkenaldian jotzen ditugunak dira: Paralisisen “Miedo”, Sex Pistols-en “Pretty vacant”, GBHren “I’m the hunted” eta Peter & TTBen “Maniac”. RIPen “Presos” ere jotzen genuen,
eta, esaterako, lehengo urtean Martuteneko espetxean jo genuen eta abesti hori egin genuen bi aldiz. Eta orain, diskoa kalean duzuela, badirudi etenaldi bat egingo duzuela, ezta? Bai. Kontua da Pepino ez dagoela gustura gitarra jotzen. Kontzertu askotan sokak apurtzen ditu, eta nahiko erreta dabil ikusten duelako ez duela asko aurreratzen. Gainera, Afoniaren zamaren parte handi bat berak eramaten du. Orreagan ere jotzen du, eta nik gusturago ikusten dut Orreagan baxua jotzen gitarrarekin baino. Orduan, esan zuen utziko zuela eta igoal aurrerago zerbait egingo genuela edo, eta guk jarraitzeko, baina nik esan nion berak uzten bazuen, nik nahiago nuela ez jarraitzea. Beste gitarra bat hartu beharko genuke, denbora pasatuko litzateke berriro eta abar. Pena da, baina oraingoz utziko dugu eta gero ikusiko dugu zer egin. Urtarrila arte baditugu kontzertu batzuk, eta gero, orain Post Mortem Galiziako taldearekin joko dugu eta badago aukera haiekin Galizian jotzeko. Eta besteren bat ateratzen bada, igoal egingo dugu, baina
printzipioz urtarriletik aurrera utziko diogu jotzeari. Holidays In Bardulia jaialdian joko duzue?
Bai. Suposatzen da hori izango dela azken kontzertua, urtarrilaren 27an. Eta igoal Galiziakoa egingo dugu, baina urtarriletik aurrera, fuera. Ez dakit zerbait gehiago esan nahi duzun‌
Igoal komentatu orain arte maketa eta singlearen diseinua guk geuk egin dugula, eta CD honen diseinua NCC-ko Enekorekin egin dugu. Ideiak neuk ematen nizkion, eta asmoa zen zerbait dibertigarria egitea, letrak sartzea, argazkiak‌ Argazkiak Xabatek egin ditu, Afoniako bosgarrena, nolabait esateko.
Basura Euskal Herriko punkaren hastapenetan, 80etako hasieran, punk talde multzo polita sortu zen Gipuzkoan. RIP (lehen, Doble Cero) izan ziren denen artean ezagunenak eta irautea lortu zuten bakarrak, baina hor zeuden Odio, Optalidon, Neo-Punk, Cirrosis‌ eta Basura, noski. Punka ulertzeko era bat islatzen zuten talde horiek guztiek. Gero, RRVa heldu zen eta panorama erabat aldatu zen. Zoritxarrez, eta RIP kenduta, talde horiek ahaztu antzean egon dira orain arte: ez zuten diskorik grabatu (garai hartan hori pentsaezina zen) eta haien arrastoa galdu zen. Basurak, aldiz, ahanzturaren tuneletik itzultzea lortu du, Beltza Recordsek 2006an argitaratutako diskoari esker (ikus diskoen atala) eta kontzertu gutxi batzuk eman dituzte. Horietako bat, joan den azaroaren 24an Guerrilla Urbanarekin Mogambon egin zutena. Guk aukera hori baliatu genuen taldeari elkarrizketa egiteko. Fran bateriajolea da galderei erantzun diena. Mila esker Barakaldoko Basterra tabernako Bernari, elkarrizketa egiteagatik.
Inoiz pentsatu zenuten, 20 urte baino gehiago igaro ostean, disko bat kalean izango zenutela? Ez genuen inoiz pentsatu. Hasteko, guk garai hartan egiten genuen mobidan oinarritutako diskoa egin nahi bagenuen, kontuan hartu behar zen ez zegoela orduko material grabaturik, disko bat egiteko modukorik. Beste gauza bat izango zen orain disko bat grabatzea, baina hori ere ez zen gure asmoa. Zein izan zen punkarekin izan zenuten lehenengo kontaktua?
Ingalaterran lehenengo eztanda gertatu eta gutxira izan zen. Hona gauzak beti geroago ailegatzen dira, eta han 1977an edo 1976ko amaieran hasi zen, baina gure auzora 1979an edo heldu zen. Auzo langilea zen gurea, horrelako gauzak ateratzen direnean beti gertatu ohi den bezala, eta horrelako inguru batean bizi zarenean, eta 14 edo 15 urte dituzunean, gauza gogorrek, debekatuek eta kitzikagarriek erakartzen zaituzte, garai hartan hori guztia orain baino erakargarriagoa baitzen. Horri gehitzen badiogu nozitzen genuen egoera, errepresioa eta abar, ondorioa da jende multzo handia sortzen joan zela. Apurka-apurka kontaktu gehiago egon zen jen talde gehiagorekin, jende gehiago, eta kontua garatzen joan zen. Gogoan duzu zuen lehenengo kontzertua? Bai, oso ondo gogoratzen dut. 14 edo 15 urte genituen, eta bageneukan Alarma izeneko talde bat, Basuraren aurrekaria izan zena.
Heavy metal taldea zuten inguruko beste lagun batzuekin batera, autobus bat antolatu genuen, eta Alaejosera joan ginen, Valladolideko herri batera. Ostiaka amaitzear egon ginen, batzuek “vascos hijos de putaâ€? esaten zigutelako eta putada handiak egin zizkigutelako. Guk zezen-plazan jotzea nahi zuten, bateria eta dena harearen gainean montatuta, nahiz eta gero antzoki batera eraman gintuzten. Baina oso oroitzapen ona daukat. Nolakoa zen bizitza garai hartan Errenterian punk gazte batentzat? Gainerako lekuetakoaren antzekoa, nire ustez. Groga asko zegoen, anfetamina asko. Heroina ere bai, gu horretan erori ez ginen arren. Alde hori guztia Bizkaiko Ezkerraldearen oso antzekoa da, ezta? Neuk behintzat sentsazio hori daukat autopistan etortzen naizenean, ehun kilometro egin ditudala baina leku berean jarraitzen dudala. Nik Eskorbuto eta horrelako taldeen irudiak ikusten nituenean, edo hango koadrillen argazkiak, guk geneukanarekin oso antzekoa zela iruditzen zitzaidan. Gurearekin paralelismo handia zegoen. Haiengan ikusten nuen gure jendearengan ikusten nuen gauza bera. Ez ziren Ingalaterrako postaleko Hemengo mobida kaletarragoa zen. Bai, ez zegoen hain zaindua, eta landuago zegoen. Zuk zeuk egin behar zenituen zure botak, zure kamisetak‌ Jendeak gogo handia ipintzen zuen, eta benetakoa zen, egiazkoa, ez zen pastelezko kontu bat, edo gogorraren plantak egitea. Jendeak sinetsi egiten zuen horretan. Garaia gero.
gogorra
zen,
punkiak.
Bai, baina oso dibertigarria ere bai. Nik uste dut beharrezko osagai guztiak batu zirela. Jendeak ez zuen sosik ere ez, ahal genuen moduan ibiltzen ginen zerbait hartu ahal izateko‌ Adibidez, urrutirago joan gabe, hor zegoen Donostia, zazpi kilometrora baino ez, baina giroa erabat aldatzen zen. Beti izan du pijoago eta dirudunago izatearen ospea. Haiek ere drogatzen ziren eta haien gauzak hartzen zituzten, baina, esaterako, kostoa erostean guk ehun ogerleko hartzen genuen, eta beraiek 25 gramoko bola hartzen zuten. Izan ere, han ez zen mugimendurik ateratzen, ez zegoen punk edo heavy talderik. Hangoak pop taldeak ziren. Eta horrek badu zergatia. Zein talderekin zenuten harremana garai hartan? Gipuzkoan bazegoen multzo bat, eta hor zegoen Doble Cero, gerora RIP izango zirenak, gu geu, Optalidon, Eskoriatzako Cirrosis, eta hori zen multzo nagusia. Geroago beste talde batzuk sortu ziren, AntiRegimen, Vomito, gero Kortatu ere bai, nahiz eta gero mundu guztiak ezagutzen duen beste bide bat hartu. Batez ere, hori zen multzo nagusia. Inguruotan jotzen genuen, eta talde horiek zeuden. Nola sortu zen Tenerifen jotzeko aukera? Escorbuto Cronicoren jendearen aldetik etorri zen hori. Egun batean hemen agertu ziren, beren bateria eta gitarrekin, hemen zegoenaren berri entzun zutelako eta horren bila zetozelako. Hemengo mobida asko
gustatzen zitzaien, eta hona etorri ziren, oso gazte, bizimodua ateratzeko eta jotzeko asmoz. Elkarren lagun bilakatu ginen, gurekin entseatzen zuten, kontzertu batzuk egin genituen, eta gero haiek gonbidatu gintuzten La Lagunan antolatu zuten gazteriaren astea zela-eta. Bitxia bada ere, hango udalaren laguntza ere bazuten horretarako. Esperientzia ikaragarria izan zen. Gogoan duzue Barakaldon egin zenuten kontzertu bat, MCD, Eskorbuto, RIP eta beste zenbait talderekin, Minas institutuan, ostiaka amaitu zena eta Barakaldoko jende askorentzat lehenengo punk kontzertua izan zena? Ostiekin ez naiz gogoratzen, baina kontzertuarekin bai. Detaile gisa, gogoratzen dut ezusteko ederra hartu genuela MCDren abeslariarekin, rockabilly itxura erabatekoa zuelako. Oso tipo kankailua zen, eta asko txunditu ninduen garai hartan rockabillyekiko lehia bizia zegoelako, apur bat Ingalaterrako mobidatik hartuta. Hemen beti geneukan halako ezinikusia rockabillyekin, eta, hara heldutakoan, MCDren abeslari zen rockabilly batekin egin genuen topo, eta horrek, jakina, apur bat txunditu gintuen. Ostiak aipatu ditugukarik, garai hartan liskarrak nahiko ohikoak ziren kontzertuetan. Baten bat gogoratzen duzue bereziki? Bai, guk jo genituenak eta bestelakoak ere bai. Bat egon zen, oso berezia, eta horren ostean 30 lagun inguruk polizia-etxean amaitu genuen. Zarautzen izan zen, Marina izeneko taberna batean. Baina beno, liskarrak beti izaten ziren mobidan ez zegoen jendearekin. Kanpoko jendea, arazo bila etortzen zena, edo, alkohola tarteko, behar ez zenarekin sartzen ziren eta orduan txinparta sortzen zen. Garai hartan giroa bor-borka zegoen, eta jendeak ez zuen arazorik nahi, baina sortzen
zenean, salto egiten zuten. Zarautzen horietako bat antolatu zen, Oesteko pelikuletan bezala. Horren ondoren iskanbilak egon ziren kalean, erakus-lehioak apurtu zituzten eta abar. Ni ez nintzen enteratu, beste mobida batean nengoelako, baina gero, furgonetan herrira itzultzen ari ginela, hor zeuden zetak gure zain. Furgoneta geldiarazi zuten, ekipoa eta guzti, gobernu zibilera eraman gintuzten, eta han geundela hasi zen jende gehiago etortzen. Azkenean, sekulako festa muntatu zen polizia-etxeko harrera gelan. 30 lagun inguru bildu ginen han, eta maderoei adarra jotzen genien. Hippyen kontrako abesti bat zenuten, eta teddyen kontrako beste bat. Zuen ustez, zeintzuk ziren gorrotagarriagoak, eta zergatik? Hippyena‌ Guk ez geneukan inolako problemarik hippyekin, batez ere hemen horrelakorik ez zegoelako. Batez ere, oinordetzan hartutako ideologiaren ondorioa zen hori, arketipo gisa, hippyen ideologiarekin talka egiten genuelako. Teddyen kasuan ere, apur bat Ingalaterratik hartutakoa zen hori, eta, gainera, haien moduak ez genituen gustuko. Teddy batzuk Donostiatiik zetozen eta oso harroputzak ziren, oso pijoak emakumeekin, eta talka egiten genuen, baina ez zen beste munduko ezer, garai hartan teddy edo hippy multzo handirik ez zegoelako, punkekin ez bezala. Sakabanatuago zeuden. Heavy multzoak bazeuden, eta haiekin oso harreman ona geneukan, koadrila berekoak ginen eta elkarrekin joaten ginen kontzertuetara. Zer moduz UK Subsekin Lasarteko Autodromoan egin zenuten kontzertua? Muskarian elkarrizketa egin zioten Charlie Harper abeslariari, eta han esan zuen Basura asko gustatu zitzaiola eta bereziki bateria jolea oso ona zela‌
Beno, oso ona ez dakit… batez ere, oso elektrikoa nintzen. Garai hartan areto berria zabaldu zuten, eta horrek itxaropen handiak piztu zituen, ohiko zirkuituan ikusten ez ziren talde alternatiboak etortzen hasi zirelako. Guk izan genuen hor influentzia apur bat, eta Errenteriako taldeak hasi ziren han jotzen. Guk, zehazki, aukera hori izan genuen, eta oso pozik gelditu ginen UK Subsekin. Ez ziren ohiko harroputzak, eta oso ondo portatu ziren. Gero, esaterako, Anti-Nowhere League etorri ziren, eta liskarren bat egon zen, abeslariak harroputz baten moduan jokatu zuelako, eta jendearekin talka egin zuen. Bronka bilatu zuen eta azkenean ostiak egon ziren. Ez dio axola Anti-Nowhere Leagueren abeslaria edo zure ama putaren abeslaria izateak; ergela bazara, ergela zara eta kitto. Zeintzuk ziren garai hartan gehien gustatzen zitzaizkizuen taldeak? Asko ziren. Musika asko entzuten genuen. Sosik ez zegoen, eta norbaitek Londresetik musika ekartzen zuenean, zintak grabatzen genituen eta azkenean denok entzuten genuen hori. Mundu guztia hasten zen garrantzitsuekin, Dead Kennedys, Damned, Vibrators, Pistols, eta gero kontuak aniztasuna irabazi zuen. Bigarren olatuarekin, 1981 inguruan, sarrera indartsua egon zen, Discharge, Exploited, GBH eta antzeko taldeekin. Belaunaldi berria izan zen, mobidari intentsitate handiagoa eman ziona. Gero, “anarkia, bakea eta askatasuna” mobida ere egon zen, Crass, Subhumans eta antzeko taldeekin, eta polemika apur bat ere egon zen, batzuek joera bat nahiago zutelako eta bestetzuek, aldiz, beste bat, baina hori aberasgarria da beti.
Noiz eta zergatik erabaki zenuten taldea bertan behera uztea? Aldaketak egon ziren, batzuk joan ziren, beste batzuk sartu ziren… Gainera, ez genuen kontua oso serio hartzen, etorkizun handirik ez zen ikusten, ez zegoen dirurik, ez eta
zorterik ere, ez zegoen grabaziorik, inor ez zen gutaz arduratzen… Eta, azken finean, osagai nagusia dibertsioa zenez, eta kontua ez zen batere profesionala, bada, azkenean beste bide batetik jotzen duzu, eta istorioak ez zuen jarraipenik izan. Baina izan zezakeen, gaurtik ikusita. Hori guztia 1985-86an-edo izan zen. Orain nortzuk zaudete taldean? Hasierako gunetik hiru gaude, baxujolea, gitarrajolea eta hirurok. Abeslaria kanpora bizitzera joan zenez, Xabi baxujolearen anaia hartu genuen abeslari, eta gero beste gitarra bat hartu dugu, Jorge. Kontzertu gehiago egiteko asmorik bai? Bai zera! Egia esateko, ez daukagu inolako planik. Taldea ez dago indarrean. Oso gauza berezietarako biltzen gara. Orain, esaterako, Guerrillakoak etorri direlako; bestela, jo ere ez genukeen egingo. Baina hau oso berezia zen, eta horrexegatik egin dugu.
Gehienok Channel 3 talde amerikarra ezagutu genuen “Punk and Disorderly” bilduma ikaragarri haietako bigarren diskoari esker, han agertzen baitzen taldearen abestirik ezagunena, “I’ve got a gun”. Gaur egun jotzen jarraitzen dute, eta merezi du haiei buruzko informazio apur bat ematea. Testu hau taldearen web-etik hartuta dago (http://www.chthree.com), eta Santik itzuli eta egokitu du. Bazen behin erkidego esne-ekoile osasuntsu bat, Cerritos izenekoa, non giroa oso aldakorra izaten zen sarriro. Leku bat non mozkor eginda zegoen tipo bat behi baten gainean azaltzen zen abandonatutako esne-lantegi batean edo zelai erdian, bakar-bakarrik, gauerdi aldera, eta, handik astebetera, egoera berdinean zeuden 7 edo 11 lagunekin topo egin. Paisaia irensten zuen galipot beroaren usain gogorrak, ximaur makatz perfumearekin topo egiten zuen; baina galipota beti suertatzen zen garaile, ximaur perfumea bera irentsiz. Egia esan, punk-rocka suspertzeko leku ezin aproposagoa. Etxe-giro hauskor arrastoak non-nahi astebururo. Erritmo urduria egokitzen zuen soinu-banda asperra, alkohola gainezka edatearen ondorioak gehituz. Hirugarren mailatik lagun ziren Mike Magrann eta Kimm Gardener-ek, jakina, laster aurkituko zituzten gitarrak eskuartean, nahiz eta ez jakin zer egin haien. Hala ere, bazuten musika mota askotarako zaletasuna, bai eta, etsi gabe, garagardoa doan lortzeko asmoa, eta, beraz, luze gabe, CH3-ren lehenengo bertsio bat laster hasi zen The Clash eta 999-ren kantuak jotzen Cerritos inguruko festa guztietan, jendetza handia bilduz. Abesti bat nola idatzi (eta bateriajoleak taldetik nola bota) ikasi eta gero, Kimmek eta Mikek azkenean aukeratu zituzten beste bi kideak, lehen diskoa (EP-a) grabatuko zuen jatorrizko formaziorako, hau da, Larry Kelley baxujole bezala eta Mike Burton baterian. Lehen maketa grabatu zutenean, ezustean Robbie Fields, Posh Boy zigiluaren sortzailea ezagutu zuten, eta maketaren banaketa bere esku utzi zuten. Hau dena gertatu zen beraiek areto batean lehen emanaldia egin baino lehen. 1981eko udako hasieran argitaratu zen “CH3” EP-a, eta diskoak oso harrera ona izan zuen. Baina edizio mugatua izan zenez, arrakasta ere txikia izan zen. Honen ondorioz, ahalik eta leku gehienetan jotzeko kanpaina bat lantzen hasi ziren. Beraiekiko interesa gehitu egin zen, taldea teknikoki hobetzen joan zen, eta 1982ko udan “Fear of life” (Posh Boy) diskoa argitaratru zenean, AEBetan zehar aurreneko bira egiteko prest zegoen. Garai haietan ez zen gauza oso segurua, punk aretoetan bira egitea. Emanaldi asko bertan behera geratzen ziren, jendearen arteko borrokak oso ohikoak ziren emanaldietan, eta backstage zeukan edozein etxe okupatutan, bandera amerikarra iltzetuta bazegoen hormetan, taldekideak bertan horren azpian lo egiten zuten. Taldeak egindako biren ondorioz salmentak handitu zituzten eta 1983an “After the lights go out”-en biran Jay Lansford elkartu zitzaien. Jay Simpletones eta Stepmothers-eko kide ohia zen, (eta Posh disketxeko arrakasta askoren etxeko ekoizlea), eta taldeari ikutu profesionalagoa eman zion (ilea zaintzeko hainbat produktu ez aipatzearren). Taldea ospearen tontorrean zegoen, entzulego handien aurrean joz eta Europan “I got a gun” diskoak izandako arrakastaz gozatzen (No Future 1983). 80etako hamarkadaren erdialdean, denbora gehiago ematen zuten lokalean, boskote bezala esperimentatzen eta kreatibitate maila beldurrik gabe jorratzen. “Airbone” (84) Enigma Records-entzako lehenbiziko lana izan zen, benetako maila handian argitaratua izanik. Zale askoren iritziz, “you guys suck!” (hau da, “mutilak, oso txarrak zarete”) bezala izendatu daiteke garai hori, taldearen aro berri baten hasiera (guztiz komertziala, alegia). Grabazio horretan garrantzi handiagoa ematen zieten abestiei abiadari baino, eta harmonika erabiltzen zuten, zale askok beldurrez ikusten zutena. Horren ondorioz, zale asko aldentzen hasi ziren. Baina maila profesionalagoan jotzeko aukera izan zuten, X, Red Hot Chilli Peppers eta Midnight Oil ospeko taldeen emanaldietan telonero gisa joz.
Askatasun artistikoaren sentsazioak bultzatuta (edo, agian, backstage-etan jartzen zizkieten jakiz betetako erretilu handien ondorioz izango zen), “Last time I drank” (85, Enigma Records) argitaratu zen. Hardcore eta punk zale askorentzat, ez zen izan soilik taldearen maisutasun eta trebezia musikalaren erakusketa, baizik eta errespetu falta ikaragarria. Jainkoarren, disko horretan saxofoi bat ere sartzen dute! Baina taldea ez zen inoiz batere ados egon punkaren hitzarmen antikonformistaren zorroztasunarekin, eta melodikoki ikertzen jarraitu zuen. 80etako hamarkadaren azken diskoari oso izen egokia jarri zioten, “Rejected” (bazterturik). Han estudioko proiektu bitxiak nahasten zituzten, otoi luze eta itxaropenik gabeko baten ondorengo “amen!” nekatua ziruditenak. 90etako hamarkadan, taldeak isilean iraun zuen. Urteroko Doll Ht jaialdiak eta tarteka telebistan egiten zituzten agerpenak alde batera utzita, taldea ia desagertu zen. Harrigarria bada ere, taldea berpiztu zen 1994an, Europan egindako bira txiki baterako, eta “How do you open the damn thing” zuzeneko lana argitaratu zuten. Bertan argi geratzen da zuzeneko emanaldietan daukaten indarra. Baina taldeak ez zuen azken hitza esan, lokalera sartu eta itzulera geldiezina prestatzen hasi ziren, barre ero bat ezpainetan! Gaur egun, harrigarria bada ere, inoiz izan dituen entzule kopururik handienen aurrean jotzen dago CH3. Anthony Thompson baxujolearekin eta Fredo Silva bateriajolearekin, taldea, hastapenetan bezala, laukote gisa ari da. Beren azken lana “CH3” izenekoa da, Doctor Strange Records-ek argitaratua (2002). Hamalau abesti berri ditu, Channel 3ren izpiritu ero klasikoarekin. Zuen denbora eta emandako arreta eskertuz, eta bidai luze honen bukaera arte geratuko zareten itxaropenarekin, agur! CH3 Diskografia -CH3 (EP) 1981, Posh Boy -Fear Of Life (LP) 1982, Posh Boy -I've Got A Gun (LP) 1983, No Future (UK) -I'll Take My Chances / How Come? (7" Single) 1983, Posh Boy -After The
Lights Go Out (LP) 1984, Posh Boy
-Indian
Summer / Separate Peace (7" Single) 1984, Posh Boy
-Airborne
(EP) 1984, Enigma
-Last Time I
Drank (LP) 1985, Enigma -The Skinhead Years (CD) 1989, 1995, 2000, Posh Boy -Rejected (LP) 1989, Lone Wolf (Kanada) -I've Got A Gun/After The Lights Go Out (CD) 1991, Anagram (UK) -How Do You Open The Damn Thing? (Live CD) 1994, Lost And Found (Alemania) -Channel 3 (LP/CD) 2002, Dr. Strange
Talde berria da, baina ez dira zerotik hasi. Macarradan MCD, Parabellum, MDH eta beste zenbait taldetan aritutako musikariak daude, eta iaz lehenengo diskoa kaleratu zuten, “Mundialmente conocidos”. Lino gitarrajolearekin (Parabellumen urte askoan ibili izanagatik ere oso ezaguna) gelditu ginen Barakaldoko taberna batean, eta hauxe kontatu zigun, talde berriaz eta beste zenbait konturi buruz ere bai.
Ez dut asmorik MCDren inguruko polemikan berriro sartzeko, baina, ez al da tristea hain garrantzitsua izan den taldea horrela amaitzea? Nire ustez, oso tristea da. Are gehiago kontuan hartuta ni MCDren zale naizela, kide baino gehiago. MCDn jotzeko aukera izan nuenean niretzat laostia izan zen hura, niretzat jainkoaren parekoak zirelako. Gogoan dut, Parabellumen nengoela, Suitzan egon ginela “Bronka en el bar” grabatzen, eta furgonetan “Jodete” geneukan, suitzarrek zeukatelako, eta niretzat disko hori eta Cicatrizen “Inadaptados” laostia ziren. Taldean sartu nintzenean abesti guztiak nekizkien eta segituan moldatu nintzen. Eta ikusteak zer gertatu den tristezia handia ematen dit. Baina beno, gauzak berriro bideratzen ari dira, nik harremanak ditut ia guztiekin, ia denok hitz egiten dugu elkarrekin eta gauzak normaltzen ari dira. Alde horretatik, Macarrada berriro zerotik hasteko saioa al da?
Bai, baina atzean dugun ibilbideak lagunduta, ez baita gauza bera. Orain hasten den taldeak oso zail dauka. Parabellum utzi genuenean, Josuk eta biok Serie Z egin genuen, saiatu ginen zerotik hasten, eta oso gogorra zen. Macarradak badauka abantaila hori. Eta berriro ere areto txikietan jotzeak pozten ala gogaitzen zaituzte?
Guk areto txikietan eta gaztetxeetan pasatzen dugu ongien. MCDk ez zion inoiz leku txikietan jotzeari utzi, eta horretara itzultzea ondo dago. Diruarekin ere badu zerikusia, Macarradak ezin du eskatu MCDk edo Parabellumek eskatzen zutena, eta gauzak beste era batera egin behar dira. Hotel batean gelditu beharrean, ostatu batean gelditzen zara, edo ez zara gelditzen, eta oso ondo. Zer moduz funtzionatzen ari da diskoa? Ni harrituta gelditu nintzen Saturn eta antzeko denda handietan ale piloa ikusi nuenean. Horrelako denda handi batzuetan diskoa badago, baina, esaterako, duela gutxi Bilbon zabaldu duten FNACen ez dago. Banaketaren araberakoa da hori. Hemen Zabaltzen ari da hori egiten, baina, jakina, lehentasuna ematen die bere taldeei, eta leku guztietara ez gara heltzen. Jendeari dagokionez, jotzen dugun leku guztietan jendeak kantu guztiak dakizki. Emuleak oso ondo funtzionatzen du. Eta guri bost, zenbat eta jende gehiagok eduki, orduan eta hobeto. Salmentei dagkienez, disketxekoak kexaka dabiltza, baina egia da promozioaren aldetik ez direla gauza handirik egiten ari. Beraz, normal. Diskoa eskuratu behar zuenak eskuratu duela uste dut. Eta musikalki, pozik zaudete emaitzarekin?
Bai, oso pozik. Betiko estudio batera joan beharrean, lagun baten estudiora joan ginen, Sanfuentesko (Abanto-Zierbena) Groove estudiora. Bulldozer taldeko bateriajole Alvaritorena da, eta etxean bezala egon ginen han, denok batera. Ona, merkea, eta soinua ere ondo dago. Ni azkar aspertzen naiz neuk egindako diskoekin, eta hau, aldiz, oraindik ere entzun dezaket amaitu arte.
MCD eta Parabellum 80etako hamarkadatik datoz. Zuek ere “Eramos punx” izeneko abestia daukazue, hamarkada horretaz berba egiten duena. Ez duzu uste gehiegizko nostalgia edo gara haren mitifikazioa dagoela? Bai. Garai batean ikusten zenuen jendea zurekin batera hazi egiten zela. Azken hiruzpalau urtean ikusi dugu jende hori guztia desagertu dela, eta kontzertuetan jende oso gaztea dagoela. Berriro ere gangarrak ikusten dira… baina nik zalantzak ditut. Postaleko punk asko ere ikusten dituzu, eta ondo dago istorioak aurrera jarraitzea eta belaunaldi berriek lekukoa hartzea, baina uste dut ez dela lehen bezala bizitzen. Behintzat, belaunaldi aldaketa badago, eta hori positiboa da. Gu, esaterako, askotan joaten gara Igualadara (Kataluniara), harreman handia dugu hango Ateneo Libertariorekin. Han bazirudien jendea zahartzen ari zela eta istorioa agortuko zela, baina, bat-batean, hamabost-hamazazpi urteko jende pila sartu da, eta aurrera egin dute kontuarekin. “Me aburro” abestian ere horretaz diharduzue, garaiak nola aldatzen diren. Portzierto, kantu horren letra izugarri gustatzen zait.
Letra hori Jimmirena da, MCDren bateria ohia. Macarradaren hastapenetan berak jotzen zuen bateria, nik banuen kantu bat, eta berak letra hori ekarri zuen. Irakurri genuenean barrez hasi ginen, eta sartu genuen. Lehen nioena, jende gaztearengan punkizitatea ikusten duzu, baina uste dut lehen zegoen ostia txar puntu hori falta dutela. Egungo egoera uste dut lehen baino okerragoa dela, baina oso mozorrotuta dago. Jendea eroso dago, hilean 900 euro kobratu eta festa egitera ohitu dira, eta badirudi horrek kezkatzen dituela. Duela gutxi Huan Porrah-ren “Negacion punk en Euskal Herria” liburua irakurri dut, eta hor ondo ikusten duzu egoera nolakoa zen urte haietan: jendea potroetaraino, langabezia, droga, poliziaren jazarpena.. eta hori asko aldatu da. Lehen oso puteatuta geunden. Kontzertu batera joan eta aukera handiak zeuden miatuta edo ostiatuta amaitzeko, edo hanka egin behar izateko. Edo soldadutza. Nik gogoratzen dut, esaterako, Barakaldoko Herriko Plazan jotzen egotea, Josu, Distorsioneko gitarra bat, neu… garai hartan hori oso ohikoa zelako: kontzertua izan, baina taldekide erdiak soldadutzan, eta orduan beste taldeetako jendearekin moldatu behar, abestiak arrapaladan ikasi eta benga. Eromena, buru osasuna, sikiatrikoak eta horrelakoak ere maiz agertzen dira zuen letretan. Bai, lagun asko igaro da Zamudiotik. Neu, esaterako, Zamudiora lagun bat bisitatzera lehenengo aldiz joan nintzenean, harrituta gelditu nintzen, sartu bezain pronto jende pila batek agur esaten zidalako… Garai hartan guk taberna genuen Barakaldon, eta konturatu nintzen tabernatik pasatzen zirenen erdiak han zeudela. Badirudi sikiatrikoak eta 80etako punkiak beti joan direla eskutik hartuta. Josuk letra pare bat egin du, eta nabaritzen da gai hori gustuko duela.
Nola egin dituzue diskoan agertzen diren abestiak?
Nik egin ditudan disko guztien artean, konpartituena izan da hau. Abesti pare batean ez dugu denok parte hartu, baina gainerakoetan, ideia ekaitza egiten genuen: nik musika hau daukat, nik lelo hau, honi ondo etorriko litzaioke neuk egindako letra, eta abar. Josu sartu zenerako, diskoa ia eginda zegoen, hiruzpalau abesti baino ez ziren geratzen. Orduan, Josuren kantu pare bat hartu genuen, eta berak ere moldaketa batzuk sartu zituen aurreko abestietan. Azkenean, denen parte-hartzeak oso nahasita daude: batean, letra Jimmirena da eta musika nirea, beste batean, musika Elierrena da eta letra Toninorena. Tonino etxean badago, eta letra zati bat bururatzen bazaio, erdi kantatu, grabatu eta e-mailez bidaltzen dit, neuk moldatzeko. Horrela funtzionatzen dugu. Eta funtzionatzeko era hori berria da zuretzat? Parabellumen diskoetan, batez ere azkenengoetan, guztiz kontrakoa egiten zenutela dirudi, oso erraza da jakitea nork zein abesti idatzi duen…
Parabellumen guztiz bestela jokatzen genuen. Nork bere abestiak egiten zituen. Lokalera heldu, eta “zuk hau jo, horrela eta horrela”, eta hortik ateratzerik ez zegoen. Nik bestela funtzionatu dut Zein?-ekin, eta MCDren azken diskoetan ere bai, baina batez ere, lokalean egindako lana zen. Honetan ere egon da zerbait, baina gehiago izan da zatika, eta denon partehartzearekin. Azkenean, hobe da horrela lan egitea, abestien artean desberdintasunik sortzen ez delako. Diskoa nahiko homogeneoa da; abestien ordenarekin, esaterako, ez genuen arazorik izan, berdin-berdin funtzionatzen zuelako. Azkenean erabaki genuen “Mundialmente conocidos” hasieran jartzea, estudioan bertan beste letra bat asmatu genuen eta berriro grabatu genuen, diskoa abesti berdinarekin hasi eta bukatzeko, eta, opari gisa, bisa sartu dugu. Bis hori “What a wonderful world”-en bertsioa da. Nolatan bururatu zitzaizuen?
Batez ere, MCDren “Entre borrachos” paretik kentzearren egin dugu. “No mas punkies muertos”, mundu guztiak eskatzen zuena, kentzea lortu genuen, eta orain beste hori kentzea zen asmoa. Orduan, amaierarako beste bat egin behar genuen. Jakina, Joey Ramoneren bertsioa entzutean bururatu zitzaigun egitea. Zuzenean, diskoan agertzen diren abestiez gain, zer jotzen duzue?
Orain, La Destileriaren bertsio bat egiten dugu. Duela gutxi, Asturiasen egon ginen jotzen, bertsio hori egitea bururatu zitzaigun eta ondo gelditu zen. Horrez gainera, MCDren azken etapako hiruzpalau kantu jotzen ditugu, gure garaikoak eta geuk egindakoak, eta MCDk egiten zituen bertsioetako batzuk ere egiten ditugu. Guztira, ordu eta laurden edo ordu eta erdi. Baina gero eta kantu gehiago ditugu, eta MCDrenak kentzen hasi behar dugu. Batzuk haserretzen dira horrekin, baina zer egingo diogu.
Macarrada hitzak ondo definitzen du taldearekin egin nahi duzuena?
Bai. Jaialdietara joaten gara, hor dagoena ikusten dugu, eta zera esaten dugu: “Bai, ondo dago, baina…” Guk ez dugu panfletokerian erori nahi, hori talde askok egiten duelako. Orduan, sustraietara itziuli nahi dugu. Umea zarenean denak berdin ematen dizu, mundu guztiarekin sartzen zara… apur bat horretara itzuli nahi dugu. Esan duzu jaialdietan talde asko ikusten dituzuela. Baten batek atentzioa eman dizu azken bolada honetan?
Ez, egia esan. Bugatti gustatzen zaizkit, baina lagunak direnez, ez dakit nire iritziak balio ote duen. Aurrekoan GBH ikusi nituen eta harritu ninduten, beti bezain kañeroak jarraitzen dute. Eta orain daudenen artean… Espainiako Estatuan, esaterako, La Pollaren eragina hain handia izan denez, laostia da eragin horretatik aldentzen den talde bat ikusten duzunean. Eta hemengoen artean, bada, ni oso klasikoa naiz. Señor No, NCC edo Obligaciones gustatzen zaizkit.
Nola dago une honetan Parabellum? Oraintxe bertan geldirik dago. Lerari ebakuntza egin behar diote, bihotzeko kontu bat da, eta ez omen da oso larria baina luze joko du. Beraz, geldirik gaude, eta kontzerturik hartu gabe. Egunen batean itzultzen bagara, ondo, baina oraingoz ez daukagu ezer berririk egiteko asmorik. Itzuli ginenean nik ez nuen oso argi ikusten, baina hasi ziren kontzertuak ateratzen eta aurrera egin genuen. Bitxia zen, duela bost urte inork ez gintuen nahi eta orain leku guztietatik deitzen gaituzte. Jende askok esaten du bere garaian ez gintuela ikusi eta ikusi nahi gaituela, eta bitxia da, hain denbora luzea ez delako pasatu, baina tira. Esan bezala, ez dugu ezer grabatzeko asmorik, eta grabatzen badugu, seguru asko Interneten eskegiko genuke. Parabellumen omenez ateratako disko horretan taldearen kantu berria agertzen zen, eta hori zela-eta, zuen zale askok pentsatuko zuen laster egongo zela disko berria.
Kantu hori Serie Z-rena zen, eta Segismundo Toxicomanok ere grabatu zuen. Josuren aspaldiko kantua zen, eta grabatu genuen diskoa osatzeko, baina besterik gabe. Gainera, gure desberdintasun musikalak ere baditugu, eta lan zaila izango litzateke disko berria egitea, nork bere gauzak dituelako: Josu eta biok Macarradan gaude topera, Lerak Txetxurekin jotzen du La Jaulan, Txetxuren ordez Pedro sartu zen baina lanpeturik dabik Gris Perlarekin, disko berria grabatu dutelako… Abesti berri hori Barakaldori buruzkoa zen. Asko dira bertoko taldeak, Barakaldoren omenez abestiak egin dituztenak. Zergatik ote?
Ez dakit. Gogoratzen dut Parabellumekin Suitzara joan ginenean, jotzera eta diskoa grabatzera, han zeudela euskaldunak alde batetik, espainiarrak beste aldetik, eta Barakaldokoak aparte. Garai hartan El Paisek erreportajea atera zuen, Espainiako Estatuan hobekien bizi zen hirien zerrendarekin, eta non bizi zen gaizkien, zenbait adierazle kontuan hartuta: kutsadura, langabezia. berdeguneak eta abar. Eta txartoen bizi zen lekuen zerrendan, Barakaldo lehen edo bigarren agertzen zen. Hango jendeak, harrituta, galdetzen zigun: “Eta hau horrela bada, zer dela-eta zaudete hain harro Barakaldokoak izateaz?” Bada, ez dakit. Bolada batean Zein?-ekin ere ibili zinen. Nola ikusi zenuen etapa hori?
Oso polita izan zen. Gitarra jotzen hasi nintzen, eta funtzionatzeko modua ere asko gustatzen zaitzaidan. Dena entsegu lokalean egiten genuen, baina oso gauza sinple eta aldi berean garbietan oinarrituta, hain justu Parabellumekin egiten genuenaren kontrakoa. Efektu bereziak bilatzen genituen, batzuetan bi baxurekin jotzen genuen… Oso esperientzia polita izan zen. Aspaldi honetan ez naiz haiekin egon, baina haien diskoak gustatzen zaizkit, oso pertsonalak direlako, ez dira batere komertzialak eta nahi dutena egiten dute. Eta, amaitzeko, zeintzuk dira Macarradaren hurrengo urratsak?
Jotzen jarraitzea, diskoa mugitzea eta abar. Orain bideo-klip bat grabatuko dugu, “Buscando en siquiatricos” kantuarekin, abesti berriak ere baditugu eta espero dut uda ostean disko berria grabatzen hastea.
Fantzineak eta liburuak T.V.O.R. 1980-1985. Storia di una caoszine hardcore punx. Lovehate80.it, 2006. 80etako hamarkadan, TVOR munduko fantzinerik onena zen. Eta ez guk esaten dugulako; hala iritzi zion Maximum R’n’R AEBetako fantzinerik ospetsuenak. Dibertigarria, apurtzailea, estekikoki erakargarria, bost urtez mundu osoko hardcore mugimenduaren ispilu izan zen eta, aldi berean, Italiako hardcoreari hauspoa eman zion. Orotara, bost zenbaki kaleratu zituzten Stiv Rottamek eta Marco Manigliak 1980etik 1985era. Orain, zenbaki horiek guztiak liburu dotore batean bildu dituzte. Horrez gainera, zenbaki bakoitzaren inguruko xehetasunez beteriko sarrerak idatzi ditu Rottamek (testu guztiak italieraz daude) eta seigarren atala ere sartu dute, argitaratu gabeko material ugarirekin. Guztira, 304 orrialde, hardcorea orain baino benetakoagoa eta hobea zeneko garaietako oihartzunak dakarzkiguna. Ez duzula sinesten? Begiraiozu liburuan agertzen diren taldeen zerrendari, edozein zorabiatzeko modukoa da-eta: Seven Seconds, Black Flag, Crucifix, Hüsker Dü, Suicidal Tendencies, Verbal Abuse, DRI, Minor Threat, GBH, DOA, Disorder, Bad Religion, Exploited, UK Subs, TSOL, Wasted Youth, MDC, Negative Approach, Corrosion Of Conformity, Cause For Alarm, Dead Kennedys, Toxic Reasons, Discharge, Partisans, Crass… Eta, jakina, Italiako eszenako ia guztiak: Negazione, Declino, Crashbox, Rappresaglia, Raw Power, Wretched, Indigesti, CCM… Ikaragarria. Liburua zuzenean Italiara eska dezakezu, lovehate80.it webgunean sartuz, baina Euskal Herrian, guk dakigula, Donostiako Musica Autonomak (alberto@hcpunk.com) eta Bilboko MRHC banatzaileak (mrhidden@teleline.es) badaukate.
La Fuerza de los de Abajo. 18. zenbakia (2006). Dolar bat. Ez da ideia txarra: fantzinearen paperezko edizioa egiteaz gain, orriak emilioz bidali eskatzen dutenei. Horrela, hedapena izugarri handitzen da, munduko edozein lekutara heldu daiteke fantzinea, eta Correoseko lapurrei zentimorik ordaindu gabe. Guk behintzat horrela jaso dugu Argentinako fantzine honen azkenengo zenbakia, eta eskertzekoa da. La Fuerza de los de Abajo Argentinako fantzinerik beteranoenetako bat da, honako hau 18. zenbakia da, eta isilune luze baten ostean agertu da berriro, anarkopunkari, salaketari eta antifaxismoari bultzada emateko asmoz. Zenbaki honetan Heros & Zeros Herbeheretako street punk taldeari, The Pauki errusiarrei eta Guatemalako Desadaptados taldeari egindako elkarrizketak, Peruko eszenari buruzko erreportaje laburra eta disko kritika batzuk aurkituko dituzu, zenbait iruzkin sozio-politikorekin batera. Kontaktua: lucianopunx@hotmail.com
10 Anni Di Mucchi Selvaggi E Ossa Rotte In Italia. 4. zenbakia (2006ko ekaina). Doan. Izen luze eta korapilatsuko fanztine hau lovehate80.it web gunea egiten duen jendeak kaleratzen du, eta, web gunea bezala, eta izenak berak iradokitzen duenez, Italiako punkaren urrezko hamarkada (1980-1989) jorratzea du helburu. Honako hau, fantzinea baino gehiago, boletina da: DIN A-3 orri bat lau orritan tolestuta baino ez da, baina inprenta lana guztiz profesionala da, eta edukiak, nahiz eta fantzine txikia izan, oso tentagarriak Italiako hardcore klasikoa maite dugunontzat. Zati nagusia Negazioneko Tax gitarra jotzaileari egindako elkarrizketa, eta TVOR 2006ko biraren erreportajea dira. Gorago esan dugun moduan, TVOR fantzinearen zenbaki guztiak biltzen dituen liburua kaleratu da duela gutxi, eta hori aurkezteko, lau kontzertu egin zituzten maiatzean Milanen, Turinen, Bolognan eta Erroman, Impact-ekin (bira honetarako bereziki elkartuak) eta garai hartako beste zenbait talderekin, hiri batetik bestera aldatzen zirenak (Eu’s Arse, Infezione, Fall Out eta beste). Bira horretako kronikak eta argazkiak agertzen dira erreportai horretan. Gainera, disko pare baten iruzkinak (den-denak, Italiako 80etako hardcore taldeenak) eta beste bitxikeriaren bat daude fantzine honetan. Esandakoa: txikia, baina mamitsua. Italian doan banatzen dute, baina Euskal Herritik eskatzen baduzu, suposatzen dugu bidaltze gastuak gutxienez ordaindu beharko direla. Proba egin dezakezu helbide honetara idatziz: Hellnation, Via Nomentana, 113 00161 Erroma (Italia) edo info@lovehate80.it. Bestela, guk baditugu ale gutxi batzuk, IZU GIROAren zenbaki zaharren bat postaz eskatzen digutenei oparitzeko. Inrteresatzen bazaizu, esaguzu. Ah! Fantzinea italieraz dago, baina bakarrik argazkiak ikusteagatik merezi du.
The Piohosa’s zine. 15. zenbakia (2006ko azaroa). 4 euro. Aurreko zenbakian, Hardcore Plus fantzinea komentatzean, esan genuen onuragarria zela Espainiako Estatuan banatuko zen eta maiztasun finkoa izango zuen fantzine serio eta profesionala egotea. Akatsak akats, funtzio hori betetzen saiatu da The Piohosa’s denbora luzez. Urte dezente daramatza, 15. zenbakira heldu da, eta maiztasunarenak konpondu gabeko arazoa izaten jarraitzen badu ere, eskertzekoa da haien ahalegina. Zenbaki berrian 5 Days Off, Sound Of Silence, Comeback Kid, Prap’s, Hard Ons, The Briefs, Nunnery eta Cinder taldeak elkarrizketatzen dituzte, hardcorearen alde grafikoa (kartelak, disko azalak, flyerrak) lantzen dituzten bi laguni ere elkarrizketak egiten dizkiete (horietako bat, Txori, IZU GIROArentzat hainbat azal eta marrazki bikain egin dituena), eta albiste eta disko iruzkin ugari plazaratzen dituzte. Ah! Eta fantzine gehienetan ez bezala, zutabeak nahiko interesgarriak dira. Beti bezala, CD interesgarri batekin dator zenbaki berria, fantzinean aipagai dituzten zenbait talderen kantuak dakartzana. Kontaktua: ketchoop@teleline.es
Loud Fast Rules! 4. zenbakia (2006ko uda). $ 3,99. Nonbait esaten dute LFR kontzertuetan circle pit egiten dutenentzako fantzinea dela, kung-fu estiloan dantza egiten dutenentzat baino gehiago. Horrek esan nahi du oraingo hardcorea albo batera utzi eta street punk, 77ko punk eta 80etako hastapenetako hardcorea
jorratzen dituztela. Ondo jorratu ere: fantzinea oso ondo dago, potoloa da (210 orrialde) eta estilo horietako informazio pila dakar. Nabaritzen da Rancid, Dropkick Murphys, Anti-Flag eta antzekoen arrakastari esker punkari lotu diren AEBetako zale gazteei zuzenduta dagoela gehien bat: iraganeko taldeei buruzko zenbait erreportaje didaktiko samarrak dira, hasiberrientzako beren-beregi idatziak, eta beharbada mobida honetan urteak eta urteak eman dituzten txakur zaharrei ebidenteegiak irudituko zaizkie. Hori gertatzen da, esaterako, 1980 urteko diskorik onenak errepasatzen dituen artikuluan, edo Erresuma Batuaren zigilu independenteen sorrera azaltzen duen erreportajean. Hala ere, edukien aldetik fantzinea oso ondo dago. Eskoziako 1977ko punk taldeen inguruko erreportaje interesgarria dakar, Cockney Rejectsekoei elkarrizketa bikaina egiten die Lars Frederiksenek (Garry Bushellek ere eskua sartzen du horretan), eta Subhumans, Sick Of It All, Cheap Trick, Buzzcocks edo New York Dolls talde mitikoak ere elkarrizketatzen dituzte. Baina AEBetan azken urteetan sortu den street punk olatu berriari jartzen diote arreta batez ere: Bouncing Souls, Dropkick Murphys, Time Again, Blackout Shoppers, Born To Lose, The Ducky Boys, World War IX, Cheap Sex, Reducers SF, Run Like Hell, Angel City Outcasts eta beste hamaika talde, ezagunak zein guztiz ezezagunak gurean, agertzen dira hemen. Eta diskoen kritikak, flyerrak, disko piraten inguruko erreportajeak, zutabeak… Gutxi iruditzen zaizu? Bada, gainera, 29 abestiko CD bikaina oparitzen dute, gaur egungo AEBetako kaleko punka zertan den jakiteko oso gomendagarria. PO Box 990 Martinez, CA 94553 USA edo feedback@loudfastrulesmagazine.com
Destruye! 16. zenbakia (2006ko iraila). 5 euro. Euskal fantzinegintzaren aitzindaria bueltan dator, eta ez nolanahi gainera. Destruye!-k 25 urte bete ditu, eta, hori ospatzeko zenbaki berezia kaleratu du Javi Destruye!-k. Hasteko, inprimategian egin du, ohi bezala fotokopiatu beharrean, eta emaitza txukuna da (nahiz eta, Javik berak esaten zigunez, horrengo zenbakirako berriro fotokopien sistemara itzuliko den). Edukien aldetik, beti bezala, punk sentimendua, zintzotasuna eta informazio interesgarria dira nagusi. Talde zaharrak eta gaur egungoak tartekatzen dira, eta, kolaboratzaileen artean, Silvia (Ultimo Resorte) eta Boliche (Subterranean Kids) daude. Testu gehienak oso interesgarriak dira: fantzinearen historiaren inguruko zenbait ohar, RIP-i buruzko testu eta argazki ugari (horietako batzuk oso onak), elkarrizketak Error, Algo Toxico, Bad Taste eta Plan B taldeekin, Frenopatikssen historia Bolichek berak kontatuta (talde horretan ibili zen Shit SAn eta Subterranean Kids-en aritu baino lehen), Bizkaiko punkaren hastepenen inguruko ohar jakingarri batzuk, eta, gehien hunkitu gaituena, Ultimo Resorteri buruzko artikulua, Silviak berak idatzia, non, taldearen inguruko zenbait konturen berri emateaz gain, 2006ko maiatzaren 13an Bartzelonako KGBn Rosaren omenez egin zuten kontzertuaren kronika ere egiten duen. Baina sorpresak ez dira hemen amaitzen. Fantzinearekin batera, CD bat oparitzen du Destruye!-k: Javik eta Richard-ek 1984an argitaratutako RIP-en kasetearen berrargitapena, taldearen hiru kontzertu dakartzana, eta IZU GIROAren zenbaki honetako beste leku batean komentatzen duguna. D!!!, 207 posta kutxa, 20080 Donostia.
Revoltosa. 1. zenbakia (2006). 1,20 euro. Fantzine honek ez dauka datarik, baina elkarrizketa batzuk 2006ko urtarrilean eginda daude, beraz, pentsatzekoa da hilabete batzuk geroago kaleratuko zela. Vigotik (Galizia) dator, eta darabilen ikuspegi zabala da, nire ustez, azpimarragarriena. Gaur egungo fantzineak gero eta espezializatuagoak izaten dira, eta eskertzekoa da GG Allin eta Minor Threat bateragarri ikusten dituzten fantzineak egotea. Revoltosa honek kontu interesgarriak dakartza. Jakina, bertako eszenari arreta berezia ematen dio, eta Ictus eta Esencia de Lapo talde galegoei elkarrizketa egiteaz gain, Vigo Hardcore Crew izenekoari buruzko artikulu bat eta Xuntos Pola Mestizaxe banatzaileari egindako elkarrizketa agertzen dira. Horretaz aparte, Criatura, Myra Lee eta Proud’z taldeak elkarrizketatzen dituzte, Clitocore fantzinea egiten duten neskei ere galdera batzuk egiten dizkiete, GG Allin eta Minor Threaten inguruko artikuluak sartzen dituzte (gogoratzen duzue aurreko zenbakian esaten genuela fantzine hasiberri guztietan agertzen dela Minor Threati buruzko artikulua? Bada, horixe), eta, horretaz gain, kontzertuen eta diskoen kritikak, komikiak eta beste konturen bat ere badakartza zenbaki honek. Sarean ikusi dugunez, badirudi bigarren zenbakia ere prest daukatela. Revoltosa zine, 5218 posta kutxa, Vigo-Pontevedra (Galizia).
Bap!! Bai, ederki. Joxi Ubeda. Paper Hotsak, 2006. 10 euro. Gaztelupeko Hotsak-ek argitaratzen duen Bosgarren Haria izeneko bilduman agertu da Bap!!-en historia kontatzen duen liburuxka hau. Joxi Ubeda kazetari eta aspaldiko lagunak (inoiz IZU GIROArekin ere kolaboratu du) idatzi du liburua, eta, egia esateko, ez zaigu bururatzen lan hori bere gain hartzeko Joxi baino pertsona egokiagorik. Izan ere, Joxik oso gertutik jarraitu du Bap!!en ibilbidea, Tortura Sistematika taldeko baxujolea izan baitzen, eta talde biak batera sortu zirela esan daiteke. Beraz, Bap!!-en ibilbidea laburbiltzen duen testua izateaz gain, Gipuzkoako lehen hardcore olatuaren (Bap!!, Tortura Sistematika, Autodefensa, Ximorra) kronika ere bada liburu hau. Baina, jakina, Bap!! dira protagonista nagusiak, eta horretan bete-betean asmatzen du. Datu jakingarri ugari ematen dizkigu taldearen ibilbideaz, hastapenetatik “Zuria beltzez” eta “Lehertzeko garaia” diskoek zedarritu zuten etaparaino, beti ere taldearen pausu guztiak bere testuinguru sozial eta musikalean kokatuz. Ongi dokumentatuta eta hobeto kontatuta dago “Bai, ederki” hau. Argazki batzuk ere badakartza, taldekideek Bap!! desegin ostean egindakoari ere arreta jartzen dio (batez ere, Inoren Ero Ni-ri) eta, amaitzeko, diskografia, bibliografia eta zenbait kanturen hitzak ere agertzen dira liburuan. Lan polita, benetan, Euskal Herriak inoiz izan duen talderik esanguratsuenetako baten omenez egindakoa. Liburudenda gehienetan dago salgai, baina, bestela, www.hotsak.com helbidean ere topa dezakezu.
Toksiko. 8. zenbakia (2005eko negua). Fantzine honek baditu hilabete batzuk, baina, guk dakigula, zenbaki berria oraindik atera ez denez, hona ekartzea erabaki dugu. Eta ez da harritzekoa fantzineen arteko tartea luzatzea: zenbaki honek 100 orrialde ditu, eta bi CDrekin dator. Beti bezala, testu interesgarri eta informazio baliagarri asko dakar, musikaz gaiz, bestelako kezkak dituzten irakurleentzat, eta ekologiaren, gerraren, sexismoaren eta antzeko gaien inguruko artikulu, komiki, agiri eta ohar asko aurkituko ditugu, gehienak oso interesgarriak. Musikari dagokionez, Criatura, Gato Aplastado eta Matarife taldeei elkarrizketa luze eta sakonak egiten dizkiete, eta disko kritika ugari ere badakar. toksiko@nodo50.org
Punk-Rocker. 5. zenbakia (2006ko abendua). 2,50 euro. Punk-Rocker fantzinea egiten duen jendea aspalditik ezagutzen dugu. Ezagutu baino zerbait gehiago: milaka kontzertu eta mobidatan elkarrekin egon gara, talde asko deskubritu ditugu elkarrekin, barreak, garagardoak, marrak, une on eta txarrak konpartitu ditugu. Hitz bitan, kolegak gara. Horregatik, Punk-Rocker Euskal Herriko fantzinerik onenetako bat dela esaten badugu, norbaitek pentsa dezake gaizki ulertutako kolegismoaren ondorioa dela hori. Bada, oso oker dago horrela pentsatzen duena. Alderantziz: hain zuzen ere ondo ezagutzen ditugulako, badakigu, jarrera egokia izateaz gainera, zertaz hitz egiten duten ederto dakitela eta mundutxo honetako zirrikitu guztiak kontrolatzen dituztela. Eta horretaz jabetzeko, azken zenbakia irakurtzea besterik ez dago: Asta Kask, The Sexmachines, Des-Kontrol, UK Subs, The Kids, The Oppressed, Ultimo Asalto, The Nerds, Chingaleros, Beurier Noir eta Guerrilla Urbana taldeei egindako elkarrizketak, beste elkarrizketa luze bezain mamitsua TNT-ko Jesus Ariasekin (bereziki hunkigarriak dira Joe Strummeren inguruko anekdota eta oroitzapenak), Suspendersek Alemanian zehar egindako biraren kronika, kontzertuak (tarte berezia hartzen du 2006ko Wasted jaialdiaren kronikak), diskoak, albisteak, liburuak, “Conciertos de otro siglo� izeneko atal bikaina (oraingoan, Exploitedek eta UK Subsek Barakaldon 1986an egin zuten kontzertu gogoangarri hura ekartzen duena) eta beste hamaika kontu, denak estilo fresko eta dibertigarriz idatziak. Urte eta erdi baino gehiago igaro da azken zenbakia kaleratu zutenetik, baina merezi izan du. Barakaldo punk rock city-k munduari egindako beste opari galanta. Kontaktua: punkrockerzine@hotmail.com
DISKOAK
7 Seconds – Take it back, take it on, take it over! CD Side One Dummy Records 05 Bai, badakigu disko honek denboratxoa daramala dendetan, baina, egia esateko, 2006an gehien entzun dugun diskoetako bat izan da hau, eta ezin tentazioari eutsi. 80etako hamarkadan inortxok ere entzun ez zituen disko pare bat kaleratu zuelako bere burua “mitikotzat” jotzen duen horrenbeste taldek diskoak ateratzeari ekiten diola ikusita, are garrantzitsuagoa iruditzen zaigu 7 Seconds bezalako talde batek ematen duen lezioa. Haiek bai mitikoak, mitikorik izatekotan! Haiek bai urrezko lekua irabazi dutela hardcorearen historian! Eta, hala ere, beti bezain umil, beti bezain maitagarri jarraitzen dute. Eta, gainera, primerako diskoak ateratzen. Hori ere azpimarratzekoa baita: “Take it back, take it on, take it over!” disko izugarria da, hasieratik amaieraraino ez du atsedenik ematen, abesti guztiak hiper-laburrak, azkarrak eta anfetaminikoak dira, eta, gainera, elkarrekin lotuta agertzen zaizkigu, kantuen arteko hutsunerik gabe. Badirudi azkenengo diskoekin taldeak sustraietara jo nahi izan duela, garai bateko itzulinguruak alde batera utzita. Ozen, gogor, azkar eta melodia pittin batekin, behar den moduan. Izan ere, 7 Secondsek beti mantentzen jakin duen ukitu melodiko hori ere present dago lan honetan, Kevin Secondsen ahots gozo eta ezagun horrekin. Irribarre batekin entzuteko moduko diskoa da “Take it back, take it on, take it over!”. Neu, behintzat, umore oneko jartzen nau “My band, our crew”, “Still on it”, “Stand here and just stare”, “Where is the danger?”, “All came undone”, “Our core”, “Breaking news” edo “Y.P.H.” entzuteak (eta isil nadin, bestela diskoaren abesti guztiak aipatuko ditut). Hardcore talde guztiak horrela iritsiko balira heldutasunera!
Afonia – Gure belaunaldia CD Puzkarra Records 06 Honezkero jakingo duzue Afoniakoek, disko hau kaleratu eta gutxira, taldea lozorroan uztea erabaki dutela. Horretaz luze eta zabal aritzen gara zenbaki honetan bertan argitaratzen dugun elkarrizketan, beraz, orain diskoan zentratuko gara. Eta diskoa oso ondo dago. Betiko ildoari jarraitzen diote Afoniakoek, punk azkar eta kaletarra eginez, 77ko eragin handiekin. Abesti batzuk lehenagotik ezagutzen genituen (“I don’t feel allright”, “Txakurra”, “Lapurtu”) eta, kantu berrien artean, “Jose Antonio el demonio” eta “Odio en el asfalto” gustatu zaizkigu bereziki: kaña, ironia eta umore beltza barrabarra. Eta, nola ez, “Hernani es una mierda”, sekulako himnoa, batzuk gauzak aldrebes ulertzen tematzen diren arren. Abesti batzuetan Ijurkok kantatzen du, eta beste batzuetan Danik, baina, aldaketak aldaketa, taldeak jakin du berezko estiloa mantentzen, eta grabazioak ere desberdinak diren arren, diskoak badu batasuna. Opari gisa, lehenengo maketako sei abesti agertzen dira, berriro grabatuak. Afoniakoak lasai egon daitezke: haien ekarpena ongi jasota geldituko da disko honetan. Baina, hala eta guztiz ere, espero dezagun disko hau ez izatea Afoniatik entzuten dugun azken lana. Denborak esango du. Aside – We are frequency CD Sons Urbanos Records 06 Aside (ez nahastu izen bereko crust talde frantziarrarekin) Portugaldik datoz, eta “We are frequency” haien bigarren lan luzea da. Diskoa grabatzera Suediaraino joan dira, Pelle Saether (No Fun At All, The Hives, Satanic Surfers, Bombshell Rocks) izan dute ekoizle, eta abesti batean Bombshell Rockseko kide biren laguntza izan dute. Datu horiek guztiak harrigarriak egingo zaizkie Portugalgo punkaren egoera negargarriaren aurreiritziek itsututa daudenei, baina are gehiago harrituko dira diseinuaren eta soinuaren kalitateari erreparatuta. Kalitateko lana egin du Asidek, dudarik ez. Haien estiloa rocking emo gisa definituko luke norbaitek, baina kasu honetan etiketak soberan daude. Doinu indartsuak, rockero samarrak, Samiam, Bodyjar eta, beharbada, Millencollinen ildotik baina rockarekiko jaidura handiagokoak, eta, oroz gain, maila altua. Antzeko doinuak gustuko badituzu, gogoratu lisboar hauen izena.
A Step Apart - Structure 7” Not Just Words Records 05 A Step Aparten bigarren EP-a dugu hau. Eskola zaharreko sXe hardcorea Herbeheretatik. Sarrera indartsu baten ostean, youth crew hardcorearen arau guztiak betetzen dituzten hiru abesti daude, azkarrak, indartsuak eta melodia pittin batekin. Laugarren abestia, “Stripped down”, dezente geldoagoa da eta zaigu hainbeste gustatu. Disko ona, baina apur bat generikoegia. Antza denez, agortuta dago, eta gainera A Step Apart 2006ko maiatzean desegin ziren, baina Not Just Wordsek CD bat argitaratuko du laster, taldeak bere ibilbidean kaleratu zituen hiru Ep-ak ekarriko dituena. Aterkings – Aterqueens CD Gaztelupeko Hotsak 07 Aterkingsen zuzenekoak ikaragarriak dira, basatiak, izerditsuak, sendoak, zoroak eta dibertigarriak. Hori bagenekien, eta orriotan behin baino gehiagotan nabarmendu dugu. Ez dute ezer asmatzen, hori beraiek ere badakite, baina rock’n’rollaren grina hedatzen eta ikusleekin konektatzen maisuak dira markinarrak. Formula hori diskora eramaten denean, ordea, hotz samar uzten gaitu. Hori gertatu zitzaigun “Rock’n’roll” aurreko diskoarekin, eta hori gertatzen zaigu bigarren honekin ere. Ez da disko txarra, ez horixe: gustatzen zaizkien doinuak errepikatzen dituzte Aterkingsek, eta disko honetan garage-punk (“Meteoritu”, “Chulo del barrio” himno makarra), rock’n’roll (“Dance tonite”, “Bakarrik gatuko za”), Stooges (“Laugarren lainoa”) eta pop bihotzeko punka (“My baby only wants to dance”, gure faboritoetako bat) nahasten dituzte kokteleran. Pleasure Fuckers-en bertsioa ere egiten dute, “Ripped to the tits”, taldearen jagole izan zen Kike Turmixen omenez. Eta hori guztia ondo dago, taldekideek gogoko dituztelako soinu horiek eta ondo menperatzen dituztelako. Sormen lana baino gehiago, estilo ariketa da “Aterqueens”, eta horrek bere alde onak ditu, baina bere mugak ere bai. Ze arraio, seguru gaude berriro ere zuzenean ikusten ditugunean deputamadre pasatuko dugula, beti bezala. Ah, eta diskoaren azalak (New York Dollsen eta Ramonesen azalen modura egindakoak) izugarriak dira!
!"#$"%&"#'(")*("#&*+#,-.#/#0123#4#0135#6("7"8-.%*9#8.:)+*;"9#5<=>5!?# @A%9;*(#,*8.(&9#BC# Ez dauka zentzu handirik orain gogoratzen hasteak nolako garrantzia izan zuen La Traperak. Beharbada, belaunaldi gazteei ez die gauza handirik esango, baina gutako askori 80etako hasieran eskuz esku ibiltzen ziren kasete haiek begiak zabaldu zizkiguten (izan ere, garai hartan zaila baino zailagoa zen Traperaren lehen diskoa eskuratzea) eta rocka ulertzeko beste modu bat, makarragoa eta basatiagoa, erakutsi ziguten. Punkaren (edo, besterik gabe, rock makarraren) aitzindariak izan ziren Traperakoak, inork baino hobeto jaso zuten nolakoa zen hiri handietako estoldetan bizitzea, eta bi LP utzi zizkiguten: lehenengoa, dudarik gabe disko historikoa, eta “Guante de guillotina”, bere garaian argitaratu gabe gelditu zena eta jende askok gutxiesten duena (niri lehena bezainbeste gustatzen zait, edo gehiago). Munsterren edizio honek bi disko horiek jasotzen ditu, eta ezer gutxi dago horren inguruan gaineratzeko: seguru asko, bi disko horiek aspalditik ezgutzen zenituen, eta hala ez bada, berandu zabiltza. Berritasunak beste batzuk dira. Alde batetik, informazioa: CD-an zein biniloan Jaime Gonzalok idatzi duen eta laster argitaratuko den liburu baten pasarte ugari sartu dituzte (ugariagoak CD-an, egia esateko), oso informazio preziatua ematen dutenak eta liburua irakurtzeko irrikatan utzi gaituztenak. Argazkiak ere ez dira nolanahikoak. Eta musikalki, harribitxi batzuk sartu dituzte: lehenengo diskoan, 1978ko otsailean zuzenean grabatutako 4 abesti, horietako bi, “El 800 (Tina els dits)” eta “Dona”, orain arte ezezagunak, eta erakusten dutenak “Ciutat podrida” ez zela izan katalanez abestutako Traperaren kantu bakarra, ikusleekiko konfrontazioaren abidibe bikaina izateaz gain. Bigarren diskoan, berriz, demo pare bat daude; lehenengoak hiru abesti ditu, bigarrenak bi baino ez, eta maketa bietan abesti ezezagun bat agertzen da (“Diviértete”). Gainerakoak, gerora bigarren LP-an agertuko ziren kantuak ditugu (“Vulgaridad”, “Monopatín” eta “A mi dosis”). Basura – Dando ostias sin parar LP Beltza Records 06
Ez gara nekatuko goraipatzen Beltza Records egiten ari den lan bikaina euskal punkaren historia berreskuratzeko. Orain, Basurari heldu zaio txanda. 1983ko apirilaren 16an Altzan egindako kontzertua jasotzen du disko honek, eta taldearen klasiko ia guztiak agertzen dira hemen: “Represión”, “Bastardos”, “Tontodromo”, UK Subs-en “Warhead”-en bertsioa eta, nola ez, “Redadas de la policia”. Euskal punkaren hastapenetako testigantza, musika estilo hori makarragoa, arriskutsuagoa eta benetakoagoa zenean. Blood For Blood – All fucked up CD Energy Recordings 06 Hardcore makarraren erregeak izan ziren Blood For Blood. Street punk, oi! eta hardcorearen alderik arriskutsuenak hartu eta osagai horiekin indarkeriaz eta amorruz beteriko taldea osatu zuten, zalerik makarrenek gurtu eta politikoki zuzenek arbuiatzen zutena. Bostongo taldea aspaldi desagertu zen, baina aurten zuzenean grabatutako disko bat ailegatu zaigu. 1999an New Yorken egindako kontzertu bat jasotzen du diskoak, eta taldearen abestirik ezagunenetako batzuk biltzen ditu (“Wasted youth crew”, “Revenge on society”, “All fucked up” eta abar) baina soinua ikaragarri txarra da. Disko pirata ematen du (eta, itxura guztien arabera, pirata da grabazio hau) eta, zoritxarrez, badirudi entzuleetako batek grabatu duela grabagailu ziztrin batekin. Beraz, ez du jasotzen Blood For Bloodek zuzenean sortzen zuen soinu mehatxugarria. Beharbada, taldearen zalerik itsuenek gustura entzungo dute disko hau, baina, taldea ezagutzen ez baduzu, hobe duzu Blood For Bloodek argitarartu zituen estudioko diskoekin hastea.
Cannibal Corpse – Kill LP-CD Metal Blade Records 06 Ostia, Cannibal Corpse! Death metal makabro eta odolgosearen jefeak bueltan datoz. Eta nola gainera! Lehenengo abestiak, “The time to kill is now” izenekoak, dena argi uzten du hasiera-hasieratik: ez sarrerarik, ez ostiarik, belarrondoko bat muturren erdian eta jesukristoren abiada. Disko osoan ez dute oina azeleragailutik altxatzen (alderantziz, “Purification by fire” izenekoan erokeriaren ertzetara eramaten dute abiada), beti ere Pat O’Brien eta Rob Barrett-en riff torturatuekin eta George “Corpsegrinder” Fisher-en ahots infernuzkoarekin lagunduta. Aurreko diskoetan bezain nabaria ez bada ere, segitzen dute gorezaletasunari bidea ematen (“Necrosadistic warning”, “Five nails through the neck”, “Submerged in boiling flesh”) eta soilik azken kantuan, “Infinite misery” instrumentalean, jaisten dute apur bat (apur bat, eh!) abiada. Hitz gutxitan, kaña, kaña eta kaña. Eta hala ere… Ez dakit, baina uste dut basakeria erakustaldi horren atzean zerbait falta dela. Ez dakit oso ondo zer den, baina apur bat hutsala begitantzen zait. Beharbada, horregatik etxe honetan nahiago dugu hardcorea metala baino: zarataren eta indarraren atzean zerbait gehiago dagoelako. Baina beno, zure logelan lepoa bihurritu arte burua goitik behera mugitzeko disko aproposagorik ez duzu topatuko.
Dead Stop – Live for nothing LP-CD Complete Control Records 06 Hortxe duzu fandangua geure gustukua. Edo, beste hitzetan esanda, hona hemen fantzine honetan maite dugun hardcore mota: azkarra, basatia, klasikoen zapore guztiarekin eta % 100 metal free. Dead Stop Belgikakoak dira, Complete Control disketxe txikiarentzat grabatzen dute (Europan, hardcore klasikoa egiten duten talde gazteen habia) eta Negative Approach edo Verbal Abuseren oihartzunak dakarzkigute. Hamar abesti labur eta bortitz, eta beste bat, “Letting go”, luzeagoa eta apur bat geldoagoa, baina tentsioz betea. Zapore zaharreko hardcorea bilatzen baduzu, hau izan daiteke zure taldea. Bide batez, Dead Stopek beste disko luze bat argitaratu du, “Done with you” izenekoa eta guk oraindik entzun ez duguna, beraz, horren bila hasi beharko dugu.
Devil In Me – Born to lose CD Sons Urbanos Records 06 Devil In Me Portugalgo taldearen estreinako lana dugu “Born to lose” CD labur hau. NYHCren esparruan mugitzen da DIM, Madball, Terror, SOIA eta antzeko taldeen ildotik. For The Glory portugesak ere ekartzen dituzte gogora. Baina badute ezaugarri berezia, talde horietatik guztietatik desberdintzen dituena: Devil In Me-ren abesti asko eta askotan melodiak eta lelo itsaskorrak aurkitzen ditugu, mosh pasarte eta zati astunagoen artean barreiatuta (“FTW”, “As years pass by”, “We stand alone”). Hori dela-eta, beharbada batzuek pentsatuko dute komertzialegiak direla (zenbait unetan MTVren nu metal komertzialera ere hurbiltzen direla iritziko diote horrelakoek), eta beste batzuek, aldiz, errazago irentsiko dituzte DIMen oldarraldiak, melodia horiek lagunduta. Gustuaren arabera. Dena dela, esan behar da zuzenean Devil In Me-k berreskuratzen duela diskoan falta duten indar guztia. Azken abestian, “DIM” izenekoan, hip-hop kontutxo bat ere egiten dute. Destierro 7” Humildad y Honestidad – In My Heart – La Humanidad Es La Plaga – Tofu Guerrilla 06 Bizkaiko talde honen estreinako lana. Crust-punk ilun eta ezkorra, gizateriaren ergelkeriaz eta naturaren suntsipenaz obsesionatuta. Musikalki, begi bat klasikoetan (Doom, Amebix, crust eskandinaviarra) eta beste bat Tragedy, His Hero Is Gone eta antzeko talde modernoagoetan, soinu pertsonala lortzeko. Eta zuzenean, sekulako zaplastekoa. Maila handiko lana.
DJVU – ¿Ahora quien? CD Comu – Sentimientos Kontra El Poder 03 Badirudi DJVU Bartzelonako Sants auzotik datozela, Rabia Positiva taldea bezala. Ez dakigu benetan hala den, baina, hala balitz, hori ez litzateke Rabia Positivarekin duten harreman bakarra, DJVU-k ere punk rock melodikoa egiten baitu, beharbada hardcore melodikotik gertuago. Rabia Positivak askoz denbora gehiago darama eta, beharbada horregatik, talde horrek duen heldutasun puntua falta zaie DJVUkoei, abestien konposizioetan batez ere, baina, hala ere, “¿Ahora quien?” gustura entzuten den lan atsegina da. Beste aldetik, Bartzelonan 90etako hamarkadan izan zen hardcore melodikoaren olatu horren taldeak ere erreibindikatzen dituzte (Corn Flakes, Penguin Village, Innocents; azken horien “Blinded”-en bertsioa egiten dute), eta hori oso ondo dago, Bcore-k disko onak argitaratzen zitueneko garaia gogora ekartzen digulako (ez orain bezala, denak modernokeriak). DJVUren abestirik intimistenak eta melodikoenak dira gehien gustatu zaizkigunak. Gutxien gustatu zaiguna, berriz, “Despierta”-ren sasi rap-a. Gainera, zer egin behar digun esaten diguten kantuak ez ditugu inoiz oso gustuko izan. Diskoa apur bat zaharra da, eta ez dakigu taldeak indarrean jarraitzen duen ala ez, baina “¿Ahora quien?” lan polita da, oro har. Fly Shit – Bizitza… baina nola bizi? CD Gratacels Records – Bergarako Gaztetxea 06
Disko hori buruzko informazio gehiago aurkituko duzue zenbaki honetan bertan argitaratzen dugun elkarrizketan, baina ezin aipatu gabe utzi Fly Shitek disko ederra argitaratu dutela: ederra diseinu dotoreagatik, eta ederra barruan biltzen dituen doinuengatik. 80etako hamarkadaren amaieran eta 90etako hasieran, hardcorea oinarritzat hartuta harago iritsi nahi izan zuten taldeen oihartzuna dakarkigu disko honek (RKL, Bad Brains, Bap!!-en bigarren etapa), baina nortasun eta orijinaltasun handiarekin. Ez dugu abestirik nabarmenduko, horretaz elkarrizketan luze eta zabal aritzen garelako, baina azpimarra dezagun Poison Idearen “Crippled angel”-en bertsioa izugarri ondo gelditu zaiela.
Gargamboig – Dins del cap for a del cos CD Comu – Garganta Loka 05
Katalanez abestutako musikak ez dauka oso ospe onik zenbait aldizkari eta girotan, exkaxa, komertziala, irudimenik gabekoa eta instituzioek diruz bultzatuta delakoan. Ez dugu guk ezetzik esango, baina kontua da azken bolada honetan esparru antikomertzialean lan egiten duten eta katalanez abesten duten hainbat talderen lanak jaso ditugula, eta batzuk nahiko interesgarriak dira, beraz, dendena ez da izango batzuek ikusarazi nahi diguten bezala. Gargamboig Castello-tik datoz, hamaika abesti hauetatik erdietan katalanez aritzen dira, eta punka egiten dute, bi ahotsekin (neska eta mutila). Haien musikan erritmo aldaketak, melodia landuagoak, reggae edo rap zati batzuk eta bestelako osagaiak sartzen saiatzen dira, baina emaitzak nahiko punk oinarrizkoa izaten jarraitzen du, salaketa helburu duten testu politiko samarrak apaintzeko. Hamaika abesti hauez gain, pista multimedia ere sartu dute, non beste lau kantu agertzen diren mp3 formatuan.
Gaizkiñe CD Cooperaccion Records 04
Oharkabe antzean igaro da disko hau, eta tamalgarria da benetan, Gaizkiñeren lehenengo lan luzeak (90etan ateratako maketa baten ostean) zorte hobea merezi duelako. Lan ederra egin dute Andoaingoek, gustu eta sentsibilitatea duena, originala eta nortasun handikoa. Niri Leatherfeace eta Señor No-ren arteko nahasketa begitantzen zait, eta Hüsker Dü, Big Drill Car edo Dag Nasty ere izan daitezke erereferentzia egokiak Gaizkiñeren lana nondik nora doan azaltzeko. Baina ez gelditu erreferentzietan: lehen esan bezala, nortasuna erakusten du Gaizkiñek disko honetan, eta hori da azpimarragarriena. Ez dakit Gorkaren ahots pertsonala ote den, edo Gorkak berak eta Pablok gitarrekin sortzen dituzten pasarte liluragarriak, edo melodien kutsu melankolikoa, edo letrei darien poesia (Artze eta Sarrionandiaren olerkiak musikatu dituzte), baina diskoa izugarri gustatzen zait. Kontaktua: Iñaki 656 760 005.
Habitacion 101 / Biofilo Panclasta / Sin Apoyo Tumbando fronteras… aunando gritos CD Apatridas – Produktiones Kostrosas – Kremon Records – La Plana Harde – Coak – Victimas del Progreso – Controversy – Eguzki 03
Jende askok parte hartzen du disko honetan: hiru taldek eta zortzi disketxek edo banatzailek. Eta emaitza kontuan hartzekoa da, batez ere bielaren maitale guztientzat. Habitacion 101 Kordobatik (Espainia) datoz, (ez nahasi Kataluniako izen bereko taldearekin) eta fastcore oihukaria egiten dute, apur bat E-150 mitikoen ildotik. Sei abesti sartzen dituzte, horietatik bi, bertsioak (Escandalo Publico eta HHH). Biofilo Panclasta Argentinatik datoz, anarkista kolonbiar batengandik hartzen dute izena, eta horiek ere hardcore hiperazkar eta politikoari ekiten diote, bi ahotsekin (gizonezkoarena eta emakumezkoarena). Hamaika abesti sartzen dituzte, eta horietatik bakarrak gainditzen du minutua: laburrak, azkarrak eta zuzenak, guri gustatzen zaigun bezala. Amaitzeko, Sin Apoyo txiletarrek crust-hardcore politikoz beteriko bost abesti sartzen dituzte. Disko apala, baina oso ona.
Hindrance – Death beyond sadistic behaviour CD Victim Records – Violent Satanic Grinders 04
Madrileko talde honek badu EP berria, 2006an argitaratua, baina, oraingoz, hona ailegatu den bakarra haien lehenengo lan luzea da, “Death beyond sadistic behaviour”. Death metalak eragindako grindcorea (edo grindcore pasarteak dituen death metala) izan daiteke talde honen definizio egokia. Lehenengo abestia, esaterako, (“Load”) sei minutuko pieza astuna da, erritmo aldaketa askorekin. Diskoaren bukaera aldera dagoen “Gordas sin tetas”, aldiz, minutura heltzen ez den grind erasoaldi azkar eta bortitza da. Bi mutur horien artean mugitzen dira diskoan agertzen diren gainerako kantuak, den-denak zakarrak, urratzaileak, pisutsuak eta odoltsuak. Black metalera apur bat gerturatzeko astia ere badute lan honetan (“King of the land”). Muturreko zaratak gustuko dituztenentzako lan aproposa.
Känvapen Attack – Knust und unkunst LP Mala Raza - End Of Silence – Trabuc Records – Behind The Tofu Scenes 06
Zenbait EP argitaratu ondoren, azkenik Kärnvapen Attackek lehen disko luzea kaleratu du. Eta a ze diskoa! Fastcore zaratatsu eta bortitza, ahots lakar eta oihukari batekin, baina bortizkeriaren eta ahotsaren zakartasunaren azpian melodia apur bat gordetzen duena. Gainera, umoreari eta topikoetatik aldentzeari ez diote muzin egiten (“Taxista”, “Sor Chapas”, “Artista”). Niri bereziki gustatzen zaizkit ahots lakarra eta “normalagoa” tartekatzen dituztenean (“La cosa en si”, “30 segundos perdidos”, “Tres orificios”, “Siempre es presente”, “Asesinos”, “Hemoglobina”). Musikalki, abiadura eta kaña ederto uztartzen dituzte erritmo eta melodien aniztasunarekin, eta iruditzen zait hardcorea entzuten oso ohituta ez daudenek ere disfrutatu dezaketela disko honekin. Letrak burutsuak dira, eta batzuetan gaizki ulertuak izateko arriskua beren gain hartzen dute (“Odio Madrid”, “Yonkis”). Nire ustez, Espainiako Estatuan atera den hardcore talderik onena E-150 desagertu zirenetik, eta HHH, 24 Ideas eta antzeko klasikoen maila berean. Oso handiak.
Macarrada – Mundialmente conocidos CD Santo Grial 06
Zorionez, badirudi MCDren inguruko polemika hits hura itxita dagoela. Tonino eta gainerakoek Macarrada izena hartu eta berriro hastea erabaki dute, eta benetan pentsatzen dugu erabaki zuzena izan dela hori. Diskoaren promozio orrian, esaterako, MCD aipatzen dute (ezin bestela izan), Parabellum, Zein?, Serie Z eta taldekideen beste proiektuak aipatzen diren moduan, baina iragana atzean uzteko gogoa atzematen da, eta hori osasungarria da. Aurten estreinako lana kaleratu dute, “Mundialmente conocidos”, eta lan ona da. Ez dakar aparteko ezustekorik, MCDren itzala ikusten da zenbait kantutan (ezin bestela izan, berriro diogu), baina zakur zahar hauek badakite punk-rocka egiten, eta eskarmentua nabaritzen da diskoan zehar. Hamalau abesti (“Mundialmente conocidos” birritan agertzen da, bertsio desberdinetan), Louis Armstrong-en “What a wonderful world”-en bertsioa dago (Joey Ramonek egindakoaren zordun) eta betiko punk-rocka gustuko dutenek eromenari, gizartean nagusitu den ergelkeriari eta amorruari buruzko istorio ugari kausituko ditu hemen. Eta gainera, azken bolada honetan entzun dugun abestirik onenetako bat, “Me aburro”, garai triste eta gatzbako hauek zorroztasunez isladatzen dituena. Moho - …He visto la cruz al reves LP-CD+DVD Throne Records – Beat Generation 06
Erritmo astun eta zapalgarriak, giro itogarriak, moteltasuna… Aurreko diskoarekin hasitako ildoa sakondu dute Mohokoek, eta are disko ilunago eta geldoagoa egin dute oraingoan. Abestiak ere ikaragarri luzatu dituzte (“Semana Santa”-k eta “Coche funebre”-k hamar minutuak gainditzen dituzte, “Fistula” eta “Lava” hortxe-hortxe dabiltza). Emaitza ikusgarria da: garai batean Anestesiak frogatu zuen moduan, batzuetan muturreko moteltasuna abiada bizia bezain eraginkorra izan daiteke. Europako sludge talderik interesgarrienetako bat da Moho, eta Mastodon, Black Sabbath, High On Fire eta Neurosisen arteko haien proposamena oso interesgarria da betikotik aldendu nahi dutenenentzat. CD bertsioak DVD bat ere badakar, Berlin, Dunkerque, Le Mans eta Nantesen grabatutako irudiak dakartzana (zortzi abesti orotara). Irudien kalitateak gorabehera handiak ditu: grabazio batzuk nahiko amateurrak dira, beste batzuk guztiz profesionalak, baina beti interesgarriak.
Moloko Plus – Make my day CD TPShit Recordings 04
Gustatu zaigu Moloko Plusen disko hau. Punk-rocka eta ska uztartzen dituzte Moloko Plusekoek, eta badakizue hemen ez gara oso skazaleak, baina Madrileko talde honek badaki patxangatik ihes egiten eta abestiei punkaren indarra ematen, kantu gehienek ska zipriztinak dituzten arren. Batzuetan apur bat nahasi eta erritmo aldaketekin trabatu egiten dira (“Thirsty”), baina, oro har, lan txukuna egin dute, eta hamar abesti hauek atseginez entzuten dira. AEBetatik etortzen zaizkigun ska-punk talde askoren
bigunkeriaren aldean, Moloko Plusekoek indarra eta ostia txarra gordetzen dakitela erakusten dute “Make my day” honetan, eta hori osasungarria da oso. Gainera, badirudi taldea hobera doala. Antza denez, laster split bat kaleratu behar dute El Mal Ja Esta Fet taldearekin, eta Piohosa’s fantzinearen diskoan entzun dugun aurrerapenaren arabera, kontuak itxura ona dauka.
Muletrain – The worst is yet to come CD-LP Beat Generation 06
“Demolition preaching” lehenengo disko haren itzala oso luzea zen, benetan lan ikaragarria egin baitzuten estreinako horretan, baina Muletrainek aise gainditu du bigarren diskoaren erronka. Eta lortu dute aurreneko diskoan agertzen ziren osagaiak muturrera eramanda. Alde batetik, inoiz baino bortitzago agertzen zaizkigu (“Jag hatar dig”, “Time to fall”, “Cops on acid”, azken hori zuzenean jotzen dutenean grindcore talde bat ematen dute) eta beste aldetik, paradoxikoa eman badezake ere, taldeak ongi menperatzen dituen trikimailu melodikoei esker, abestiak inoiz baino errazago sartzen dira (“Operation brainwash”, “Back door”, “Uprising howl”), beti ere basakeriari uko egin gabe. Ustezko kontraesan horren emaitza disko borobila da, “Demolition preaching”-ek hasitako bidea sakontzen eta hobetzen duena. Ohi bezala, soinua eta diseinua bat datoz diskoaren mailarekin. Eta Muletrainen inguruan gehiago jakin nahi baduzu, fantzine honetan bertan duzu horretarako aukera, taldeari egindako elkarrizketa irakurrita.
Muletrain – Back door 7” Discos Subterraneos – Punk Machine Records 06
Hiru abesti dakartza binilo zati honek. Horietako bat, “Back door”, “The worst is yet to come”-tik hartuta dago, eta disko horretako abestirik onenetako bat da. Gainerako biak, “My word” eta “Mouth shut”, orain arte argitaratu gabeak dira, baina grabazio-aldi berean jasotakoak, eta disko handian agertzen diren kantuen mailari eusten diote problemarik gabe. Azalaren diseinua apur bat sinplea da, baina barruko orriena, oso ona, pixka bat Black Flag-en diseinuen ildotik. Ederra.
New York Dolls – From here to eternity – The live bootleg box set 3CD Castle Music 06
New York Dollsek (edo haietatik geratzen denak) disko berria du dendetan, baina hori baino interesgarriagoa da kutxa hau, hiru disko dakartzana panpinen zenbait zuzenekorekin. Hemen agertzen diren grabazio batzuk ezagunak ziren dagoeneko, baina lehenengo aldiz agertzen dira denak batera kutxa dotore batean. Zoritxarrez, Billy Murcia bateriajole zeneko lehenengo garaiko grabaziorik ez da ageri; lehenengo grabazioa, Parisen 1973ko abenduaren 23an jasotako hiru kantu dira. Hortik aurrera, egun batzuk geroago (abenduaren 31n) Detroiten egindako kontzertu bat, 1974ko apirilaren 14an Long Islanden egindako beste bat (biak irratitik grabatuak), Vancouverren urte berean egindako beste bat, Dallasen 1974ko irailean emandako beste bat eta, amaitzeko, 1975ean New Yorken egindako kontzertu ezaguna, lehenago “Red patent leather” izenarekin argitaratu zena eta taldearen azken etapako zenbait abesti ezezagun (“Red patent leather”, “Girls girls girls”, “Teenage news”) eskaintzen dizkiguna. Opari gisa, Johnny Thundersek, Sylvain Sylvainek eta Jerry Nolanek 1984ean Suedian egindako kontzertu baten pasarte bat agertzen da (hiru abesti). Musikari buruz oraindik ez dugu ezer esan, baina ez dago gauza handirik esateko: dagoeneko, jakin beharko zenuke hemen dagoela punkaren hazia, eta New York Dolls zuzenean ikaragarriak zirela. Horixe, ba. Jakina, abesti asko errepikatzen dira, eta oso zalea ez bazara, beharbada ez dizu grazia handirik egingo “Personality crisis”-en bost bertsio desberdin (baina denak oso antzekoak) entzuteak. Hala bada, hobe duzu kutxa hau ahaztu eta taldearen bi disko ofizialak eskuratzea. Gainerakoentzat, NYD-en zale amorratuentzat, hau gozokia da.
Nuevo Catecismo Catolico – 1530 segundos de… LP-CD No Tomorrow 06
“Noise! Noise!” sekulako klasikoa da, “Killed by death” edo antzeko bilduma batetik hartua dirudi, eta, lehenengo aldiz zuzenean jo zutenean, AEBetako 77ko talde ezezagun baten bertsioa zela pentsatu genuen gehienok, atera kontuak. “Mezclando los problemas con alcohol” abestiak, aldiz, ez ninduen konbentzitu zuzenean lehenengo aldiz entzun nuenean, koru horiek zuzenean egitea ez baita batere erraza. Diskoan, berriz, primeran gelditu zaie. “Quizas no haya mañana” NCCren klasikoen zerrendan apuntatzeko beste abesti bat da. Ia perfektua. Sladeren “When I´m dancing” talde askok egin dute orain baino lehen (azkenak, oker ez bagaude, Discipline) baina hau da inoiz entzun dugun kantu horren bertsiorik onena, dudarik gabe. “Perdida de control” ere abesti bikaina da, eta lurrera botatzen du NCCren kantuetan letrak ez direla garrantzitsuak dioen topikoa. “Where the riot starts”-ek, berriz, “To hell and back” diskoan jorratu zuten street-punk-aren zapore gozo hori dakarkigu. D.L. Byron-en “Listen to the heart beat”-ekin, berriro ere harribitxi galdua berreskuratzen digute katiximakoek, rock’n’rollaren historiaz duten ezagutza enziklopedikoa ostera ere agerian utziz. “(Why when the youth ends) You got to turn into a square?” izenekoaz “Perdida de control” kantuaz esandakoa errepika dezakegu. Oraingoan, heldutasunarekin batera nagusitzen den sentimendu hori dute mintzagai (batzuok hain ondo ezagutzen duguna), berriro ere street-punk doinuekin atondua. “Dias de gloria”-k sakontzen du NCC-k “Scarred for life”-tik jorratzen duen ildo melodikoa; beste klasiko bat. “The fire still burns”-ek Loveslug-en oroitzapena dakarkigu, punk-rock azkar eta gihartsua. Gure kutunetako bat. Eta, amaitzeko, “Mi verdad”, NCCren beste klasiko ukaezina (dagoeneko zenbat ote?), taldearen dohain melodikoen adierazgarri. Laburbilduz: ez dakigu hau, batzuek dioten moduan, NCCren diskorik onena ote den (zaila da hori baieztatzea hainbeste disko bikain oparitu dizkigun talde batetaz ari garela), baina, dudarik gabe, hauxe da 2006an entzun dugun diskorik onena.
Poison Idea – Latest will and testament LP-CD Farewell Records 06
Azkenik, hemen dago Poison Idearen disko berria, IZU GIROAren 6. zenbakian Jerry A-k agindu ziguna. Zoritxarrak markatutako diskoa; ez soilik zenbait arazok lanaren argitaratzea atzeratu dutelako, edo diskoa agertzear zegoenean Jocelyn Latka Jerry eta Pigen lagun gaztea kamioi batek harrapatuta hil zelako. Dakizuenez, diskoa grabatu eta gutxira Pig Champion bera hil zen. Eta, ez dakit nola, baina tristezia eta amorru horrek, Poison Idearen ibilbidean beti present egon den patu anker horrek isla du diskoan. “Latest will and testament”-ek badu halako zapore mingotsa, giroan nabaritzen den tristezia moduko bat, eta taldearen agurra ere izan daitekeelako sentsazioa nagusitzen da diskoa entzutean. Eta, hala ere, disko bikaina da. Poison Idearen disko peto-petoa, amorruz betea, zorigaitzaren kontra errebelatzeko gogo tinko eta bortitza erakusten duena. Egoerarik zailenean ere, Jerryk, Pigek eta disko honetan lagun izan dituzten hiru musikariek maisu-lana egin dute, taldearen gainerako diskografiaren alboan merezimendu osoz egon daitekeen lan trinkoa. “Jihad love” eta “With / Against” ikaragarriak “Plastic bomb” eta antzeko klasikoen parekoak dira, eta beste zenbait kantutan sustraiak berreskuratzen dituzte eta hardcore azkar eta bortitzari ekiten diote mila deabruren abiadaz (“The number one”, “Factor X”, “Baby flys”). Poison Idea gure talde kuttunetako bat da, eta horrek ez digu inpartzialak izaten uzten, baina uste dut “Latest will and testament” maisulantzat hartzea ez dela inolako gehiegikeria. Ikaragarria, benetan.
Prau – En o rafe d’a fuxaina CD Mago Fermin 04
Aragoitik datoz Praukoak, eta hori ez da datu hutsala. Izan ere, bertako kultura erreibindikatzen dute, eta aragoieraz kantatzen dute. Musikalki ere, haien lurraldearen sustraiei eusten diete, eta dultzaina, tronpeta, gaita eta antzeko tresnak erabiltzen dituzte. Ondorioz, haien proposamena hibrido samarra da, eta batzuetan Negu Gorriak-en “Gora herria”-ren ildoa gogorarazten digute. Seguru asko, Prauren mestizaje musikala eta folk ikutuak ez dira izango fantzine honetako ohiko irakurleen oso gustukoak, estiloa ere oso desberdina delako, eta guri ere ez digu askorik esaten, baina kultura aniztasunaren alde egiten dituzten aldarriak (“Charra a tuya lengua”) eta herrien askatasunaren aldeko haien jarrera (“Pueblo”, “A luita”) begikotasunez hartuko ditu batek baino gehiagok.
Rabia Positiva – Un altre camí CD Propaganda pel fet 05
Ibilbide luzea egin du Rabia Positivak. Atzean utzi dute hasierako hardcorea, eta aspaldi honetan punk-rock melodikoa egiten dute, landua eta zaindua, batzuetan indar apur bat falta badute ere. “Un altre camí” azken diskoa diogunaren adibidea da. Abesti gehienak politak dira, sentimenduz egindakoak, eta atseginez entzuten dira (“No conforme”, “A les parets”), batzuetan Dag Nasty edo Leatherface (beste ahots batekin, jakina) gogorarazten dituzte, baina guk eskertuko genuke abestietan adore eta amorru apur bat gehiago aurkitzea eta gitarrak ozenagoak izatea. The Jam-en “In the city”-ren bertsio txukuna egiten dute (“Al meu barri”) eta Salvador Puig Antich frankismoak hildako anarkistari izen bereko kantua eskaintzen diote. Beste aldetik, hizkuntzarekiko konpromisoa areagotzen dute disko honetan, eta hemen abesti gehienak katalanez daude (“A volar!” 2000ko diskoan lauzpabost abesti baino ez ziren katalanezkoak, eta 2002ko “Paraules”-en, berriz, erdiak).
Ratos de Porao – Homem inimigo do homem CD-LP Beat Generation 06
A, Ratos de Porao! Hauek bai jefeak! Zenbat kontzertu, zenbat disko, zenbat une gogoangarri 25 urteko ibilbide luzean! Disko berria dakarkigute oraingoan, eta berrikuntza handirik ez badago ere, Ratos berriro entzutea beti da eskertzekoa. Berrikuntza gutxi, esan dugun moduan: betiko hardcore, punk eta thrash metalaren arteko nahasketa basatia, batzuetan thrasheroagoa (“H.I.D.H.”), beste batzuetan harcoreroagoa (“Otario involuntario”, Discarga taldeko Danielen parte-hartzearekin) eta beti Gordoren iruzkin sozial zorrotzekin (“Pedofilia santa”, “Expresso da escravidao”). Horretan Jao gitarrajoleak ere bere hondar aletxoa dakar, eta Lula presidentearen gaineko letra argia izenpetzen du (“Quem te viu…”). Diskoaren diseinua oso erakargarria da. Behintzat, badute aitzakia beste biratxo bat egiteko. Ea berandu gabe hemendik berriro ikusteko aukera daukagun.
Restless Youth – State of confusión EP 7” Painkiller Records 06
Hauxe da azken bolada honetan Europan indarrean dagoen 80etako hardcorearen berpizkundearen zutabeetako bat. Duela bi urte, Complete Control Recordsek disko hau kaleratu zuenean, haize fresko bolada baten parekoa izan zen new schoolek eta metalcoreak monopolizatutako eszena batean. Herbeheretako talde honek 80etako hardcorean ditu sustraiak, eta ahotsa edo gitarraren riff bihurri
eta indartsu horiek entzuten ditugunean, Bad Brains eta garai hartako beste talde batzuk datozkigu gogora ezinbestez. Hemen daukaguna ez da Complete Controlek ateratako diskoa, Painkiller Records disketxe amerikarrak AEBetan plazaratutako bertsioa baizik, baina bien artean ez dago alde handirik. Abiada, sentimendua, originaltasuna… hardcore talde bati eskatu ahal zaion guztia dago hemen.
Restless Youth – Light up ahead LP-CD Complete Control Records 06
Aurreko diskoaren kritika irakurri baduzue, ulergarriagoa egingo zaizue disko honek sortu digun noraeza. Ezustean harrapatu gaitu Restless Youthen lehenengo lan luzeak. Eta ez lan kaskarra delako, baina aurreko lanarekiko bilakaera nabaria da. Askoz rockzaleago ageri zaizkugu disko honetan Restless Youth, askoz klasikoagoak, helduagoak nahi baduzue, eta hardcore sustraiei muzin egin gabe ere, iruditzen zaigu disko honek arrakasta handiagoa lortuko duela MC5 edo Zen Guerrilla entzuten dituzten punk-rockerren artean, betiko hardcorezaleen artean baino. Beno, musikari gisa hazi eta garatzea berez ez da gauza txarra, baina argi dago hau trantsizio disko bat dela, eta itxaron beharko dugu bilakaera horrek Restless Youth noraino eramaten duen jakiteko. RIP – Punkaren 25 urteko historia bizia CD + DVD Gaztelupeko Hotsak 05 Hauxe da, dudarik gabe, RIP zer zen hobekien islatzen duen dokumentua. Iker Bariandiaranek lan ikaragarria egin du, eta Euskal Herriak inoiz eman duen punk talderik onenaren (Eskorbutoren baimenarekin) uzta jaso du kutxa dotore honetan. DVDak ordubeteko erreportajea dakar, txukuna eta ongi kontatua, bai eta argitalpen honen ekarpenik garrantzitsuena: zuzenekoak. 1984ko Eginrock kontzertu historikoaren lau abesti, Donostiako Amara auzoan 1986an grabatutako beste bost kantu, eta launa abesti Eibarren (1986), Arrasateko Gurea gaztetxean (87), eta Bergaran (87) hartutakoak. Izugarriak, benetan. Soilki kontzertu horien irudiak ikusteagatik, merezi du DVD hau eskuratzea. RIPen itzuleraren ostean hartutakoek (1991ko Arrasate Pressen aldeko kontzertukoak, Jarrairen urteurrenekoak 1998an, eta Bilboko Kafe Antzokian Porturen omenez egindako jaialdikoak) balore historiko argia dute, baina ez digute ilea lazten besteek bezala. Argazkiekin eta bestelako kontuekin osatzen da DVDa. Cicatrizeko Natxo RIPekoekin batera agertokiaren gainean ikusteak, esaterako, zirrara handia eragin digu. Kontu bitxi horien artean, bereziki interesgarriak dira “Gritos a ritmo fuerte” filmetik hartutako irudiak (RIPekoekin batera, Decibelios edo Ultimo Resorteko jendea ere agertzen da), soinua oso txarra den arren. CD-an, berriz, RIPek disko ofizialetan inoiz grabatu ez zituen zenbait harribitxi berreskuratzen dira, maketetatik edo zuzenekoetatik ateratakoak. Orain, zorionez, belaunaldi berriek “Pisar la sociedad”, “Perversión”, “Guerra y destrucción”, “Crimen de estado” edo “Hasta el fin” ezagutu ahal izango dituzte. Kritika bakarra bururatzen zaigu, eta da abesti horiek nondik atera dituzten ez dela inon agertzen, eta informazio garrantzitsua da hori. Baina horrek ez du aldatzen argitalpen izugarri honen inguruko iritzi positiboa.
RIP – 83-84 Elgoibar Vitoria Lasarte Barna CD Destruye! – Musica Autonoma 06 Eta RIPekin jarraituz, hona hemen beste dokumentu ikaragarria: Javi Destruye!-k eta Richardek 1984an argitaratu zuten RIPen kasetea, orain CD formatuan, Destruye! fantzinearen 25. urteurrena ospatzeko. Hamasei abesti, lau kontzertutatik ateratakoak (Elgoibar, Gasteiz eta Bartzelonakoak 1983an, eta Lasartekoa 1984an), RIPen garairik onena islatzen dutenak. Orduko klasiko ia guztiak daude hemen: Eskorbutorekin batera ateratako diskoko lauak, “No te muevas” LP-an agertuko ziren beste batzuk (“Escoria”, “Ultima generación”, “Odio a mi patria”), eta garai hartako zuzenekoetan zoratzen gintuzten beste batzuk (“Grito de España”, esaterako). Bertsio pare bat, Wire eta Abrasive Wheels-en betikoak. Abestiren bat edo beste lehen komentatu dugun “Punkaren 25 urteko historia bizia”-n agertzen dira, baina, hala eta guztiz ere, lortu beharreko diskoa da hau RIP gustuko baduzu. Destruye!-ren 16. zenbakiarekin batera banatzen da, 5 euroren truke. Suposatzen dugu hcpunk.com helbidean edukiko dutela, dagoeneko agortuta ez badago. Edo bestela, fantzinearen helbidera idatz dezakezu, ea zorterik dagoen: 207 postakutxa, 20080 Donostia.
The Rippers – Nomelêc’s revenge! CD-LP Rock On 06 Dagoeneko, The Rippersek lortu dute soinu pertsonala, beraiena baino ez dena, eta, munduari soraio eta entzungor, horretan sakontzea dute helburu. Ildo horretan, “Nomelêc’s revenge” hau “No mört” eta “Invertebrät”-en jarraipen koherentea da. Berritasunak gutxi dira: beharbada, oraingoan soinua hobea da, ahotsetan handiagoa da Marc-en garrasirako joera, baina disko hau, aurrekoak bezala, talde berezi honen unibertso pertsonaletik bidalitako beste postal bat da, iluna, gordina, eroa eta oso-oso ona. Ez dago besteen gainean gailentzen den abestirik, aipagarriena disko osoari darion tentsio eta iluntasun giroa baita. Eta horretan maisuak dira Teichenné anaiak.
Supercools CD Gratacels Records 06 Behin baino gehiagotan aipatu dugu Bergarako Supercools taldeak bertsioak aukeratzeko daukan gustu ona. Gazteak izanik ere, ondo ezagutzen dute 80etako hardcorearen ondarea, eta harriturik utzi gaituzte zuzenean ikusi ditugun bakoitzean. Beraz, bertsioekin osatutako diskoa ateratzea pauso logikoa zen, are gehiago kontuan hartuta taldea bolada batean geldirik egongo dela, Tabu gitarra jotzailea Bartzelonara ikastera joan delako, eta komenigarria zela zerbait grabatuta uztea itxaronaldia apur bat beratzeko. Diskoa zuzenean grabatuta dago, Bergarako Koroba baserrian iazko martxoan lagun gutxi batzuen aurrean, eta emaitza primerakoa da. Dena da bikaina: bertsioen aukeraketa (Poison idea, Dag Nasty, Bad Brains, RKL, Dead Kennedys, DOA, Gorilla Biscuits, Circle Jerks, Spermbirds… eta gure taldeei dagokienez, Bap!!, Anestesia, Eskoriatza edo Bost Axola), zuzenean grabatuta lortu duten lagunarteko giro aparta (argi gelditzen da festa bat dela, eta akatsak ere ondo gelditzen dira), diskoaren aurkezpena (Dead Kennedys eta Poison Idea omentzen dituzten azal barregarriak, barruko enkartea eta, batez ere, diskoarekin batera banatzen duten fantzinea, Txoriren azal ikaragarri batekin eta abesti guztien letrak eta taldeen informazioa dakartzana) eta abar. Oso ona, benetan. Taldeak egindako abesti bat ere sartu dute Supercoolsekoek, “Bergara gorroto dut”. Badirudi lehenengo edizioaren ale guztiak saldu dituztela dagoeneko (ez gara harritzen), baina fantzinea kaleratzen denerako beste bat izango dute prest. Beraz, orain arte eskuratu ez baduzu, ez galdu bigarren aukera.
Tax Slave – Bohemian Grove/Religion CD-EP Autoekoizpena 06 Ryan Sullivanek oso argi dauzka gauzak. Bera da Tax Slave egitasmoaren arima; izan ere, orain taldea hirukotea da, baina garai batean Sullivan baino ez zen ezkutatzen izen horren atzean, eta berak egiten ditu kantu eta letra guztiak. Helburu bakar batekin egin ere: Bushen eta errepublikanoen Amerikari eraso egitea. Oso egile politikoa da Sullivan, jo eta su dihardu sistemaren kontra, Bushen kontra, sionismoaren kontra (eta ez juduen kontra, bere webgunean argi azaltzen duenez) testu zorrotz eta garratzekin. Alde horretatik, behin baino gehiagotan alderatu dute Jello Biafrarekin, musikalki zerikusi gutxi duten arren. Izan ere, bi abesti hauek punk-rockean dituzte erroak, baina nabaritzen da harago heltzeko borondatea. Seguru gaude Euskal Herrian jende askok bat egingo lukeela Tax Slaveren proposamenarekin. Abestiak (eta bideo batzuk ere) entzungai daude taldearen web-ean: http://myspace.com/taxslave
Askoren artean – Ataque frontal 2CD Impulso Atlantico 06
Portugalgo hardcore punk panorama “eskasa” ei da, Hardcore Plus magazinaren 2. zenbakian esaten zutenez. Eskasa? Ez du ematen, bilduma honi erreparatuz gero. “XXI. mendeko underground portugesa” da disko bikoitz honen goiburua, eta horrek ondo laburbiltzen du hemen aurkitzen duguna: Portugalgo 50 talde eta beste horrenbeste kantu, fadoaren lurraldean zertan ari diren jakiteko dokumentu preziatua eta, gainera, oso disfrutagarria. Talde gutxi batzuk ezagunak dira Euskal Herrian (For The Glory, Mata-Ratos, Twenty Inch Burial, Pointing Finger) baina gehienak ezezagun samarrak edo guztiz ezezagunak dira gurean (nahiz eta
horietako batzuek, Crise Total-ek kasu, 20 urte baino gehiago izan). Eta maila, esan dezagun argi, oso altua da. Gainera, estilo asko jorratzen dituzte Portugalgo taldeek. Hemen denetarik dago: punk (Acromaniacos, RJA, Coiratos Violentos, Ervas Daninhas, Fora de Mao), thrash metal (Alien Squad), ska-punk (Banshee and Something Else We Can’t Remember, Enday), hardcorea (Freedoom, Get Lost, Resposta Simples), hardcore melodikoa (Defying Control, Fitacola, July Thirtheen, No One Yet, Tara Perdida, SK8), emocore, indie rock eta enparauak (Easyway, Fiona At Forty, Fishbrain), new school eta metalcorea (More Than Hate, Omited GR), crust (Simbiose, Subcaos), rock’n’roll sutsua (The Hellspiders, The No-Counts D.O.M.) eta abar. Oso bilduma gomendagarria.
Askoren artean – I Scream summer sampler 2006 CD I Scream Records 06
I Scream Recordsek argitaratzen dituen diskoek kalitatearen bermea izan ohi dute, punk rock, hardcore eta street punkari dagokionez. Beraz, disketxearen talde gehienekin osatutako bilduma ona behar du derrigorrez. Eta hala suertatzen da promoziorako disko honekin: emo metal melodiko pasteleroa egiten duten talde batzuk kenduta, gainerako guztiek oso maila ona dute, eta bilduma polita eta aniztasun handikoa osatzen dute, gustura entzuten diren horietakoa. Gehien gustatu zaizkigun taldeak aipatzearren, hemen daude Ramallah, Nervous Chillin’, Discipline, Beowulf, Token Entry mitikoak, Darkbuster, Wrecking Crew, Stars and Stripes, Backfire!, Maximum Penalty (ze ona, berriro ere talde bikain horren berri izatea!), Far From Finished, No Trigger, The Ducky Boys, Mark Lind, Inhuman, Ironbound NYC edo Uppercut. Denetarik, ikus dezakezuenez.
Askoren artean – Night of the covers dead vol. 2 10” Black Bird – Bazofia – In My Heart – La Revuelta – Pakistan Rock´n´roll Crusade – Jan – Flying Peluca 06
Misfitsen sugarra bizirik mantendu nahi duen disko sortaren bigarren alea dugu hau. Lehenengoan hardcore taldeak ziren nagusi, eta honetan ere ez dira gutxi (Spandau Bullet gureak, Afganistan Yeye’s, Necesidad de Luchar), baina oraingoan esparrua gehiago zabaldu dute eta Baby Horror, Kanzer D’Eskroto, Rockahulas, No Pickty, Mostros, Torazinas eta antzeko taldeak agertzen dira. Ez da ezinbestekoa, baina Misfitsen zaleentzat bitxikeria polita da.
KONTZERTUAK Destierro, Pandemia, Cordura. Gaztetxea (Barakaldo), 2006-09-28
Kontzertu honekin hasi zuten Destierrokoek Europan zeharreko bira, eta, bide batez, haien estreinako EP-a ere aurkeztu zuten. Ostegun buruzuria zen, ez zen jende asko bildu Barakaldoko Gaztetxean eta giroa apur bat hotza izan zen, baina, hala ere, Destierro jotzen hasi zenean gauzak aldatu ziren. Hardcore crust ilun, azkar, astun eta zapaltzailea egiten dute Destierrokoek, testu ezkor eta desesperantzaz beterikoekin, Totalitär, Wolfpack eta Europako iparraldeko antzeko taldeen ildotik, eta oso emanaldi ona egin zuten. Guri behintzat asko gustatu zitzaigun. Anti Cimexen bertsio bat jo zuten. Gero, Pandemiaren txanda heldu zen. Barakaldoko talde berria da Pandemia, uste dut hura izan zela haien estreinako kontzertua, eta lehenengo ezustekoa heldu zen ikusi genuenean gitarrarekin Sueko zegoela, Putakaska eta MCDren abeslari ohia. Hardcore punk azkarra egiten du Pandemiak, batzuetan bonbo bikoitzaren erritmoekin atondua, eta haien emanaldiak ez gintuen gehiegi motibatu, beharbada azarotxo batzuk izan zituztelako (une batean argindarra joan zen) edo abestiak ezagutzen ez genituelako, baina talde berria da eta ikusi beharko da etorkizunean zer eskaintzen diguten. Cordura ere jotzekoa zen, baina kontzertua berandu samar hasi zen eta haien emanaldia ez genuen ikusi. Beraz, hurrengoan izan beharko. 999, UK Subs, Des-Kontrol, Afonia. Txosnak (Oùati), 2006-09-29
Destierr o
Kontzertu aparta antolatu zuten Oñatin jaiak zirela-eta: punk ingelesaren bi talde historiko, eta Barduliako punkaren bi ordezkari sutsu. Zoriontzekoa da Oñatikoek izan duten iniziatiba, eta ea aurrerantzean berdin jarraitzen duten. Izan ere, pozgarria da ikustea gure herrietako jaietan oraindik horrelako kontzertuak antolatzen direla, OT eta antzeko fulei muzin eginez. Afoniari egokitu zitzaion kontzertua hastea, eta oso ondo aritu ziren, agertokiaren gainean egoten badakitela erakutsiz. “Gure belaunaldia” CD-a labetik atera berria zuten, eta, batez ere, disko horretako kantuak egin zituzten (“I don’t feel allright”, “Valium generation”), baina maketaren abesti batzuk ere berreskuratu zituzten (“Johnny el Feo”) eta jendea ederto berotu zuten. Bertsio batzuk ere egin zituzten, Slaughter & The Dogs, GBH (jode, ze ideia ona “I am the hunted”-en bertsioa egitearena!) eta Skrewdriver (“I don´t like you”, letra aldatuta). Oso ondo. Gero, DesKontrol igo zen agertokira, bolada honetako azken kontzertua egitera, orain etenaldia egiten ari direlako kantu berriak-eta prestatzeko. Normalean, Des-Kontrolekin kalitatea bermatuta egoten da, nahita ere ez zaie kontzertu txarrik ateratzen kabroiei, baina Oñatikoa berezia zen, etxetik gertu, zale guztien laguntzarekin eta, gainera, bolada batean zuzenean ikusteko azken aukera zela jakinda. Ondorioz, kontzertua oso zirraragarria suertatu zen, hunkigarria ia. Musikalki ez zen sorpresa handirik izan, “Duintasunez eusti” azken disko luzetik abesti gehienak jo zituzten eta, amaitzeko, Cock Sparreren “Because you’re young” eta “Des-Kontrol”, baina aipagarriena giroa izan zen, beroa, elektrikoa, hunkigarria. “Duintasunez eutsi” jo zutenean, zaleen pankarta eta guzti, bati baino gehiagori begiak busti zitzaizkion. Euskal taldeen ostean, girien txanda heldu zen. Lehenengo aldia zen 999-k Euskal Herrian jotzen zuela, eta ikusmin handia zegoen. Nick Cash eta Guy Daysen taldea ez da inoiz punta-puntakoa izan, baina 1977ko punk eztanda lehenengo lerrotik bizi zuten eta klasikoen estatusa irabazita daukate. Kontzertu ona egin zuten, klasiko guztiak jo zituzten (“I´m alive”, “Nasty nasty”, “Feelin’ alright with the crew”), diskoetan baino dezente indartsuago, eta urteak alferrik igarotzen ez diren arren, harrigarria zen Nick Cash, guztiz potolo eta burusoil, saltoka eta jendea etengabe animatzen ikustea. UK Subs taldeari dagokionez, eta espero genuen bezala, Charlie Harperrek ez zuen ekarri okasio berezietarako gordetzen duen formazioa (urrian eta azaroan bira egin dute AEBetan eta han bai, han Nicky Garratt eta Alvin Gibbs egotekoak ziren) eta, jakina, gitarra eta baxua jotzeko ekarri zituen mertzenarioek ez zuten Garratt eta Gibbsen maila ematen (“Endangered species” jo zutenean, denon ahotan egon zen NCC-k hobeto egiten duela abesti hori), baina beno, kantuak hain onak direnez… Guk behintzat ondo pasatu genuen, eta Harper berriro ikustea aspalditik ikusten ez duzun lagun zahar batekin topatzea bezalakoa da. Gau eder batentzako amaiera egokia, beraz. Mallory Knox, TurboZero, Muletrain. Mundos (Villarcayo), 2006-10-27 Muletrain berriro ikusteko gogoak bultzatuta, Burgoseko lurralde hotzetara abiatu ginen, Villarcayora, hain zuzen. Madrileko Mallory Knox taldeari egokitu zitzaion kontzertua hastea, eta ezusteko atsegina izan zen. Guk haien lehenengo diskoa baino ez genuen ezagutzen eta, egia esateko, ez zitzaigun gehiegi gustatzen, baina orain daukaten roiloa askoz hobea da: punk-pop, power pop eta new wave-ren arteko doinu itsasgarri, fresko eta politak egiten dituzte, lehenengo disko hartan baino indartsuago eta gitarrazaleago aritu ziren, eta abesti batzuk benetan deigarriak ziren (eta zer esanik ez Billy Bragg-en “New England” edo Dinaramaren bertsioak). Girlfriends eta Suckin’ Dicks-eko zenbait kide edo kide ohi daude taldean, eta, musikalki behintzat, guri dezente gustatu zitzaigun. Hori bai: neska abeslariak “sinpatika” izateko egiten zituen ahaleginek ez zuten arrakasta handirik izan eta nik uste dut ikusle bat baino gehiago nazkatu samar utzi zutela. Aholku bat: horrelakoetan, hobe izaten da egiten ari zarenean (jotzea, alegia) zentratzea bestelakoak alde batera utzita. Muletrain atera ziren ondoren, eta guri behintzat asko gustatu zitzaizkigun: oraingoan ez zuten bolumena topera jarri, eta horrek, energia apur bat galtzea ekarri bazuen ere, soinu definituagoa eman zien. Baina,
antza denez, horretan iritzi guztiak ez ziren bat etorri: gurekin etorritako batek apur bat motela iritzi zion kontzertuari, eta taldekideak beraiek ere ez omen ziren oso gustura gelditu, bisik egin gabe utzi baitzuten agertokia. Iritziak iritzi, Muletrainek laostiako taldea izaten jarraitzen du, ze arraio! TurboZero, izenak dioen moduan, Turbonegro eta Subzeroren nahasketa da, edo, hobeto esanda, Subzeroko kideak Turbonegroren bertsioak egiten. Sekulako festa: musikari denak mozorrotuta atera ziren (jode, Jelok zeukan piura, Happy Boy moduan jantzita, ikustekoa zen!) eta Turbonegroren abestirik ezagunenak (batez ere, â&#x20AC;&#x153;Apocalypse dudesâ&#x20AC;?-etik aurrerakoak) jo zituzten. Hasieran, apur bat mantso jo ere, dena esan behar bada; baina kontzertuak aurrera egin ahala, giroa berotzen joan zen, eta azkenean iskanbila polita muntatu zuten. Datozen ihauterietarako proposamenik onena. Gimme death punk, babe! Devon, Bloodshot, Agents Of Man. Edaska (Barakaldo), 2006-11-1 Beste hardcore-metal gau bat Edaskan, aspaldiko partez, eta uste dut nabaritu zela jendea horrelako zerbait entzuteko gogoz zegoela, jende dezente hurbildu baitzen Barakaldoko aretora nahiz eta hurrengo eguna lan eguna izan (lana dutenentzat, jakina). Lehenengo taldea
Agents Of Man Basauriko Devon izan zen, Bizkaiko metalcorearen promesa. Hasiberriak dira, baina gogoz ekin diote eta nahiko sarri ari dira jotzen. Basauriko jaietako debutaren ostean, Barakaldokoa haien bigarren kontzertua zen, eta txukun aritu ziren. Metalcore gogor eta zapalgarria egiten dute, bi ahotsekin, tupa-tupa zati azkarragoekin eta mosh pasarte astunekin, nahiko ona, mikro batekin izan zituzten arazoak gorabehera. Madball-en bertsio bat jo zuten. Bloodshot belgiarrak dira, eta badakizue horrek hardcorearen munduan zer esan nahi izaten duen: H8000 soinua, metala, Congress, Liar, Blindfold eta abar. Bloodshot gazteegiak dira belaunaldi horretakoak izateko eta, gainera, uste dut Bruselakoak direla eta ez Flandeskoak, H8000ko taldeak bezala, baina, dena dela, erreferentziak balio du: Slayer-etik hartutako riffak, metal zamalkaldi azkarrak, gitarra soloak eta abar. Niri behintzat ez zitzaizkidan batere gustatu, metalcore talde generikoa iruditu zitzaidan Bloodshot. Eta New Jerseyko (AEB) Agents Of Man, nire kasuan behintzat, sekulako ezustea izan zen. Taldea lehenagotik ez nuen ezagutzen (antza denez, Bulldozeko kide ohiak daude hor) eta hamaikagarren metal taldea izatea espero nuen, baina ez: metal eraginak badituzte ere, oso soinu originala dute, zuzenean behintzat (diskoa ez baitugu entzun), zati melodiko askorekin, apur bat Maximum Penalty-ren moduan baina eragin metalikoagoekin (konparazioak balio badu behintzat). Gainera, oso jarrera ona
erakutsi zuten, batez ere baxujole txinatarra, etengabe saltoka eta ostikoak ematen. Ondo, benetan. Sintonics, The Rippers. Edaska (Barakaldo), 2006-11-4 Arrazoi desberdinengatik, bi talde hauek ikusteko gogo handiak genituen, eta hara non biak batera ikusteko parada suertatzen zaigun Edaska aretoari esker. Zoritxarrez, mundu guztiak ez zuen berdin pentsatu, eta nahiko jende gutxk jo zuen Barakaldoko aretora. Horren ondorioz, giroa apur bat hotza izan zen, eta hori bereziki The Rippersek nozitu zuten, haien proposamena ez baita hain erraza. Baina banan-banan joan gaitezen. Safety Pins desagertu zirenetik, askok faltan sumatzen genuen Bilbo inguruan punk-rock talde indartsu eta jarreradun bat, Buenavistako taldeei parez pare begiratzeko ausardia izango zuena. Oraindik asko falta zaie, baina Sintonics talde hori izan daiteke, dudarik gabe. Jarrera behintzat badute, eta lehenengo unetik bertatik gauzak argi utzi nahi izan zituzten La Perrera-ren “Esta vida apesta”-ri gogor eta amorruz ekinez. Horik aurrera, punkrocka, Señor No-ren moduko rock gogorra, rock’n’rolla (“Route 66”) eta, batez ere, australiar jatorriko high energy entsalada bitaminaduna eskaini ziguten. Amaiera izugarria izan zen, Radio Birdman-en “New race” kantuaren bertsio gordin batekin. The Rippersek ere kontzertu ona egin zuten, baina, esan dugun moduan, ia dena kontra izan zuten. Entzuleen hoztasunari bezperan Bergaran emandako kontzertuaren ajea gehitu zitzaion, eta, gainera, kontuan hartu behar da The Rippersen proposamena ez dela belarri guztietarako egina. Hala ere, Taichane anaien taldeak elektrizitatez eta feed-backez hanpatutako munstro beldurgarria sortu zuten agertokitik eta, espero bezala, emanaldi ilun, dramatiko eta bortitza egin zuten, abesti zaharrak eta egun gutxi batzuk lehenago kaleratutako “Nomelêc’s revenge!”-tik hartutakoak tartekatuz. Ziur gaude, Muletrainekin gertatu bezala (eta konparazioa ez da hutsala, talde biek zenbait gauzatan elkarren antz handia dute-eta), behin taldea ezagututa, hurrengoetan jarrera abegikorragoa aurkituko dutela The Rippersek Edaskako entzuleen aldetik. Putakaska, NCC. Edaska (Barakaldo), 2006-11-11
Putakaskarena harrigarria da. 80etako hasieran ekin zioten jotzeari, Barakaldoko Bunkerraren inguruan sortu zen mugimendu bizi hartan, eta, hamarkada hartan, ospe gehiago lortu zuten eta belaunaldi berekoak ziren beste talde batzuen itzalean ibili ziren apur bat (Distorsion, Parabellum). Baina, gorabehera handiekin bada ere, inork baino gehiago irautea lortu dute, Bunker belaunaldi hartatik bizirik gelditzen den talde bakarra da, eta hogei urte baino gehiago eman dute inoiz jotzeari edo entseatzeari utzi gabe. Eta ez hori bakarrik: gainera, gezurra badirudi ere, une ezin hobean daude, eta, nire ustez, oraingoa inoiz izan duten formaziorik onena da. Marka da gero! Barakaldon oso ezagunak dira, eta, horregatik, egiten dituzten kontzertu guztiak sekulako festak izaten dira. Edaskakoa ez zen salbuespena izan. 77 eta 82ko
Rippers
punk ingelesaren oihartzunez beteriko emanaldi sendoa egin zuten: betiko klasikoak inoiz baino erakargarriago agertu ziren (“Por lo menos”, “Retrogrados”, “Violencia”, “Kema la TV”, “Historias makabras”), Rezillos eta Slaughter & The Dogs-en bertsioak egin zituzten, eta abesti berriak aurkezten ere ausartu ziren. Horietako bat, “Verano del 86”, bikaina, eta berandu baino lehen grabatua izatea eskatzen ari dena. Amaitzeko, klasiko bat, “Barakaldo”, beharbada Putakaskaren abestirik onena. Ederto. Eta NCCri buruz, zer esan? Fantzine honetan NCCren dozena erdi bat kontzertu komentatu ditugu dagoeneko, eta zaila da ezer berria gaineratzea. Barakaldokoa berezia izan zen, alde batetik Edaskan jotzea bereziki gustuko dutelako Catecismokoek, eta beste aldetik azken diskoaren aurkezpen biraren azken kontzertua izan zelako (badirudi orain atsedenalditxo bat hartuko dutela gauza berriak egiteko). Baina, horretaz aparte, NCCren kontzertu guztien osagai guztiak izan zituen: dibertsioa, jarrera, indarra, abesti bikainak eta maila izugarria. Beharbada, beste emanaldi batzuk baino kaotikoagoa suertatu zen Barakaldokoa (jendea agertokiaren gainean, mikroak lurrean) baina horrek ez zion indarrik kendu, alderantziz, dibertigarriago bilakatu zuen. Hori bai, apur bat motza gelditu zen, aukeran. Baina primeran pasatu genuen. JAN, The Casualties. Edaska (Barakaldo), 2007-01-23
Jende asko (170 lagun inguru) batu zen The Casualtiesek Euskal Herrian ematen zuten lehenengo kontzertua ikusteko, nahiz eta astearte buruzuria izan. Hasteko, JAN (Jodida Actitud Normal) Alonsotegiko taldea izan genuen, aspaldi honetan ikusi gabe
The Casualties
geneukana eta “Cientos de crimenes” azken lan luzea aurkeztu behar zuena. Ondo hasi ziren JANekoak, baina kosta egin zitzaien giroa berotzea. Nabaritzen zen jende askok ez zituela haien abestiak ezagutzen, eta lehenengo lerrokoak baino ez ziren ausartzen dantzatzera. Apurka-apurka, taldekideak kontzertuan sartzen joan ziren, abesti labur, azkar eta zuzenagoak jo zituzten eta giroa nahikotxo berotu zen, baina unerik onenean zeudenean bukatutzat eman zuten kontzertua, nahiko laburra suertatu zena. Normalean, eskertzekoa da teloneroek ardiak aspertu arte ez jotzea, are gehiago asteartea izanda, baina kasu honetan coitus interruptus sentsazioa gelditu zitzaigula esan behar dugu.
Beno, jendea gehiago entzuteko irrikaz uztea ere ez dago txarto, ze arraio. Ondoren, The Casualties. Gu soinu proban egondakoak ginen, eta beraz, bagenekien zer espero: hardcore street punk hutsa, amorrua eta soinu bikaina. Izan ere, jende askok The Casualties-en oso irudi okerra dauka, musika tresnak jotzen ez dakiten punk mozkorti eta baldar saldo bat besterik ez direla pentsatzen dute (beharbada, taldeak hastapenetan ematen zuen irudian oinarrituta), eta oso oker daude. Lagun jator eta abegikorrak izateaz gain, primeran jotzen dute, azkar eta gogor, agertokiaren gainean etengabe mugituz eta saltoka (ia gauero jotzen dutela kontuan hartuta, latza izan behar da erritmo horri eustea). GBH, Abrasive Wheels, Exploited-en abestirik azkarrenak eta, oro har, 1982ko punk ingelesaren alderik hardcoreena berreskuratzen dute New Yorkekoek, hardcore punk doinuak street punk espirituarekin uztartuz eta hori ederto frogatu zuten Edaskan. Hasierako zenbait abesti berreskuratu zituzten (“Ugly bastard”, “Riot”), “Under attack” disko berritik ere zenbait kantu jo zituzten, Jorge abeslariak Eskorbutoren “Antes de las guerras”-en zatitxo bat kantatu zuen, Ramones-en “Blitzkrieg bop” ere egin zuten eta, laburbilduz, oso kontzertu ona egin zuten. Biharamunean, Jorge abeslariarekin gelditu ginen Mundanal Ruido Hard Core-ren lokalean, Bilbon, eta oso tipo jator eta adeitsua dela konprobatzeaz batera, elkarrizketa mamitsua egin genion MRHC-ko jendearen laguntzaz, baina IZU GIROAren zenbaki honetan tokirik ez eta hurrengo zenbakirako utzi beharko dugu. Hori bai, aurreratzen dizuegu elkarrizketa oso interesgarria suertatu zela, eta taldearen hastapenez, New Yorkeko hardcorearen sorreraz, Eskorbutorekiko sentitzen duten miresmenaz eta beste zenbait konturen inguruan oso gauza jakingarriak kontatu zizkigula. Baina hori, IZU GIROAren hurrengo zenbakian irakurriko duzue. Ah! Eta litekeena da datorren udan berriro ere The Casualties gure artean egotea.