Izugiroa22

Page 1


Urtebete inguru pasatu da azken IZU GIROA kaleratu zenetik. Ez pentsa denbora tarte horretan fanzinea egiten dugunok potrojorran aritu garenik: lana, ikasketak, beste proiektu batzuk (adibidez, “Barakaldo revienta� liburua), kontzertuak, neskak, garagardoak, Athleticen partidak... Leku guztietara iritsi ezinik ibili gara. Baina, azkenik, hemen dago zenbaki berria, potolo-potoloa eta, hori bai, apur bat garestiagoa (aurreko prezioarekin dirua galtzen genuen saltzen genuen fanzine bakoitzeko; orain ere dirua galtzen jarraituko dugu baina, gutxienez, ez dugu zubi azpira bizitzera joan beharko). Denak ez dira albiste txarrak, ordea. Plantilla galaktikoa osatu nahian, beste fanzine batzuen harrobietara joan gara arrantzatzera, eta Gareth Bale eta Neymar-ena barregarri uzten dituzten fitxaje batzuk egin ditugu. Zenbaki honetan, luxuzko kolaboratzaile batzuk aurkituko dituzue: Igor (Zarata fanzinearen motorIZU GIROAko kide bat autogestio lanetan buru-belarri. ra) eta Pepino (denok ezagutzen duzue mila saltsatan dagoelako, baina, fanzineen alorrera mugatuta, esan dezagun Bando Punk eta Odolkids-en burukidea izan zela, besteak beste). Txeketegiaren indarra, badakizue. Ez dira garai onak. Ez dira inoiz izan. Baina gogoa eta indarra gelditzen zaigun artean, eutsiko diogu fanzinea argitaratzearen erokeria honi. Badaezpada, ez dizuegu esango hurrengo zenbakia segituan aterako dugula; hori bai, espero dezagun beste urtebete ez igarotzea IZU GIROA berria kaleratu arte.

Fanzine hau egiten dugunok eskerrak eman nahi dizkiegu zenbaki honetan lagundu digutenei: Txori (Azala), Igor, Pepino, Lluci Rostra, Mario Riviere, Manu Gallego, Mikel TUCA/ RACA distro, Rowdy Farrago Records. Fanzinearekin kontaktuan jartzeko helbide berria daukagu: barakaldorevienta@gmail.com betiko posta kutxaz gain: IZU GIROA 10216 postakutxa, 48007 Bilbo Bizkaia (Euskal Herria)


Nuevo Catecismo Catolicok, askoren ustez Euskal Herriko punk rock talderik onena denak, 20 urte bete zituen iaz. Azken bolada honetan gutxiago ari dira jotzen, baina hor jarraitzen dute: adinak, formazio aldaketek, aitatasunak, diskoak argitaratu dizkieten disko-etxeen gainbeherak, kanpoan jotzeko zailtasunek eta bestelako arazoek ez dute lortu taldea geldiaraztea. Urteurrena ospatzeko, CD bikoitza ateratzeko asmoa zuten NCC-koek, maketa, kantu arraro eta zuzeneko askorekin, eta badirudi diskoak aspalditik daudela prest, baina, arazoak arazo, oraindik ez dira argitaratu. Beno, ez dezagun esperantza galdu. Guk ere bat egin nahi izan dugu urteurrenarekin, eta, haiek baino gutxiago ez izateko, urtebete beranduago (???) argitaratzen dugu Gonzalo eta Arturorekin egindako elkarrizketa. Horren zati bat Entzun! Aldizkarian atera zen, baina hemen osorik argitaratzen dugu, oraindik ere interesgarria delakoan.

Hogei urte bete ditu NCC-k aurten. Nolako Bai, bai ziur esan ahal dizut gehienek geroago balantzea egiten duzue? ezagutu dutela la Perrera, eta garai hartan ez Gonzalo: Ez dakit. Niri azkar pasatu zaizkit. zeudela han. Bilbon, Bartzelonan, Madrilen edo Badakit gauza asko egin ditugula, eta apur bat Zaragozan jendea bazegoen, baina Donostian harrigarria bada, normalena, gure moduko talde lau katu ginen. Jende askok ikusi gintuen Godfabatentzat, bost bat urte irautea delako. Taldean al- therts, RIP edo SArekin jo genuelako, baina Bardaketak egon dira, baina taldea osatzea erabaki rakosekin jotzen genuenean Buenavistako jendea genuen hirurok hemen gaude. 1992ko maiatzean baino ez zegoen. Nik uste dut batzuei gustatzen erabaki genuen NCC sortzea, aurreko astean La zitzaiela egiten genuena, baina ez gintuztela Perrera desagertu zelako, eta nolako taldea nahi ulertzen. Hemen jendeak hardcorea zuen gogoko, edo thrash metala, edo Cockney Rejects, baina genuen erabaki genuen hirurok jarraitzen dugu. Heartbreakers aipatu eta txineraz hitz egingo baLa Perrera desagertu eta NCC sortu zenute- zenu bezala zen. nean, zein zen buruan zenuten taldearen ideDuela gutxi argitaratu da NCCren lehenengo ia? bi diskoak biltzen dituen binilo bikoitza. Orain, Labur esanda, la Perreraren jarraipen bat egin denborak ematen duen ikuspegitik, nola ikusnahi genuen, baina ganoraz. Musikalki ez genuen ten duzue NCCren lehenengo garai hura, Julen arazo handirik, abestien % 90 nire anaiak eta biok Atorrasagasti eta Jorge Reboredo zeudenean, egiten genituelako, baina ez genuen ganorarik geroago egun duzuenarekin alderatuta? ikusten. Saiatu ginen taldea bizirik mantentzen, baina Xabi taberna batean lanean hasi zenean Nik uste dut musikalki ez dagoela desberdintasun handirik. bilakaera ez dela markatuta egon garai ikusi genuen ezinezkoa zela jarraitzea. hartan Jorge eta Julen zeudelako, nahi genuena Denborarekin, talde mitiko bilakatu da La jotzen genuen, ikuspegi garaikideagoa genuen. Perrera. Banda aitzindaria izan zen, eta taldea Garai hartan bazeuden gure joera berdina zuten berriro batzearekin amesten duenik ere bada- taldeak, eragin zaharrak genituen baina bazeuden antzeko estiloa egiten zuten taldeak Europan, go.


AEBetan zein Australian, punk eta hard rockaren gara eta erdiak dagoeneko saldu dira. Kontuan arteko nahasketa moduko bat. izan disko haietatik oso ale gutxi atera zirela, bigarrena, esaterako, apenas ikusten den bigarren esArturo: Nik entzuten dut berriro lehenengo ma- kuko azoketan. keta, eta uste dut estiloa, abiaduragatik-eta, hurbilago dagoela orain egiten dugunetik, lehenengo Disko haiek jarri zuten NCCren ibilbidearen bi LP-etan egin genuenetik baino. Nik neukan ja- oinarria, baina, geroztik, frogatu duzue estilo torrizko ideia gehiago zen maketarena, hain azkar askotatik edaten duen taldea zaretela. ez jotzea eta abar, baina gauzak horrela ateratzen dira. La Perreraren garaian ere, hardcore talde pila Arturo: lehenengo hiru diskoak grabatu genitubatekin jotzen genuen, Orduan, Stooges-en “No enean, jendeak esaten zigun, “zergatik egiten Fun” jotzen bagenuen, jendea lokartu egiten zen duzue beti gauza bera?”. Laugarren diskoa atera edo harriak botatzen zizkiguten, eta irtenbidea zen genuenean, hor bazeuden aldaketa batzuk, eta abestia azkar arraio jotzea. NCCrekin ere berdin jendeak esaten zigun, “zergatik ez zarete lehen pasatu zela uste dut, hasieran abiada bat eramaten egiten zenutena egitera bueltatzen?”. Nik uste dut genuen, baina diskoa grabatzera sartu ginenean jendea aldatzen denean aldaketak daudela. Eneko dena azkartu zen. Horrelakoxeak dira gauzak. sartzen denean, abeslari bat izateak beste gauza batzuk egiteko aukera ematen dizu. Iker sartu Pozik zaudete berrargitalpenarekin? zenean, nik uste dut beste ukitu bat eman ziola soinuari, Jorgek ematen zionarekin alderatuta Gonzalo: Bai. Masterrak DAT euskarrian zeuden, desberdina. Edo nire anaia baxua jotzera pasatu beraz, ez dago gauza handirik egiteko, ez dira ber- zenean. Beharbada, hasieran oso azkar jotzen sariro nahastu daitezkeen bobinak. Bigarren diskoa iatzen ginen, baina gero, abiada moteltzen duzuondo dago, estudioak ematen zuena ematen zuen nean, konturatzen zara horrek beste gauza batzuk eta ez dago gauza askorik esateko. Lehenengoaren egiteko aukera ematen dizula. nahasketak txapuzero samarrak ziren. Saiatu gara abesti guztiak maila berean entzun daitezen, gra- Beharbada, aldaketa horietatik handiena izan beak apur bat berreskuratzen eta abar. Teorikoki zen Eneko abeslari moduan sartu zenean. Zale horrela atera behar ziren bere garaian, gertatzen batzuk apur bat ezustean harrapatu zituen aldena da garai hartan inork ez zuela masterizatzen, daketa horrek. dirurik ez zegoelako, horretaz inork ez zekielako edo zigilu txikiek ez zutelako dirua horretan Arturo: Julen joan zenean, jendeak esaten zigun gastatzen. ez genuela inoiz hain soinu ona aterako. Jorge joan zenean, berriz. Beraz, beste bat. Arturo. Hori orain ere gertatzen da, jendeak nahiago du dirua azalaren diseinuan gastatu, diskoa Gonzalo: Gainera, gauza bat da jendeak zer esondo masterizatuko duten leku batera bidaltzea aten duen, eta beste bat zuk zer ikusten duzun. baino. Niri bost jendeak zer esaten duen. G: Ni pozik nago, itxura ona dauka, biniloa ona Eneko joan zenean, bolada batez ibili zineten da eta abar, Salmentei dagokienez badirudi ondo beste abeslari baten bila, baina ez zenuten zuen dagoela, Jorgitorekin (Solo Para Punks) egon gustuko inor topatu. Dagoeneko amore eman


duzue eta Gonzalok jarraituko du kantatzen, eta kito. Eneko sartu zenean, gogo handiekin sartu baxua utzita, edo segitzen duzue abeslari bat zen, ordurako jendea ezagutzen genuen Europan, bilatzen? eta garai hartan hasi ginen pentsatzen Europara joatearena. Beharbada goizegi zen, myspaceGonzalo. Norbait agertuko balitz, hartuko genuke, ren aurreko garaiak ziren, bira bat antolatzeko baina ez dakigu. Hasierako hirurok jarraitzen e-mailak bidali behar zenituen, erantzunen zain dugu, baina ez daukagu talde egonkorra. Orain, gelditu, diskoak eta kartelak bidali... ez zen gaur adibidez, BeĂąat dago baxua jotzen, eta momentuz bezain erraza. jarraitzeko prest dago, baina inoiz ez du taldean betirako egoteko konpromisoa hartu. Iker une ho- Arturo: Nik uste dut egiteke dugun gauza bakarra netan ez dago aita izan delako. da soinu ona duen disko bat grabatzea. Arturo: Abeslari bat bilatzen ibili gara, baina ezi- Hori da NCCren inguruan dagoen beste topiko nezkoa izan da. Niri sinestezina iruditzen zitzaid- bat, zuen zuzenekoaren kalitatea harrapatzen an inor ez egotea. duen diskorik ez duzuela oraindik grabatu. Gonzalo: Ez dugu epe luzerako planik egiten. Ez dugu helmugarik. Guk dagoeneko bete dugu, egin behar genuena egin dugu eta jotzen jarraitzen dugu lagunak garelako, entseatzen jarraituko dugu eta noizean behin kontzerturen bat edo beste egingo dugu. Nik uste dut mundu osoan gure egoera berean dauden taldeen %99 bezala. Talde askok jo eta diskoak grabatzen dituzte ahal dutenean eta nahi dutenean. Aurrekoan Nomads ikusten egon nintzen, sei edo zazpi urtean disko bat ateratzen dute eta apenas egiten duten birarik, noizean behin jotzen dute eta kito.

Arturo: Nik uste dut problema hori dutela zuzeneko ona duten taldeen %90ek. Kontuan izan NCCren disko guztiak lau ogerlekorekin eginda daudela. La Perrera-ren diskoa grabatzeko erabilitako diruarekin, NCC-ren hiru disko grabatu genituen, horrekin dena esanda dago. Horren alde txarra zein den? Abestiak hor gelditzen direla, baina soinu eskasarekin. Alde ona? Zigiluetako jendearentzat sekulako mauka zen, diskoak errentagarri ateratzen zitzaizkielako.

Gonzalo: Safety Pins-ekoekin atera genuen diskoak ez dauka soinu txarrik, eta azkenak ere ez. Eta hain ibilbide oparoa izanda, zerbait falta Azkenaren produkzioa oso apurtzailea da, baina zaizue egiteko? uste dut ahotsak eta koruak ondo tratatuta daudela. Baina bakoitzak badu bere zera. “En llamas�Gonzalo: Europan zeharreko birarena egiteke ek ere baditu soinu ona daukaten abesti batzuk. gelditu zen, baina uste dut gaur egun ez dela oso erreala. Ez daukagu gogorik bira luzeak egiteko. Inoiz, kontzertu bereziak egin dituzue, Dead Beharbada, Espainiako Estatuan zehar egingo Boysen disko bat osorik joz, edo surf bertgenuke bira bat, baina, egia esateko, ez dugu fur- sioekin... gonetan sartzeko gogo handirik. Nahiago dugu zortzi kontzertu solte egitea Penintsulan, eta ez, Horrelako gauzak oso noizean behin egin ditugu. adibidez, Frantziara joatea, inor ikustera etorriko Beste kontu bat da, bira bat egin dugunean, aldez ote den jakin gabe. Hasieratik managerrik gabe aurretik bertsio batzuk prestatzea. Dead Boys-ena funtzionatu dugu, iritsi garen lekuetara iritsi gara, berezia izan zen, taldea asko gustatzen zitzaigun


eta emanaldi berezi bat prestatu genuen, uste dut lehenengo diskorik denak jotzen genituela, eta bigarrenetik, baten batzuk. Beste kontu batzuk enkarguzkoak izan dira, esaterako, TV Smith edo Elvezekin jotzea eta Bloody Mary dendaren festarako kontzertua. Azken horretan, surf festa bat zen, eta orduan kontua zen surf edo rock instrumentalaren klasiko batzuk jotzea eta horrez gain rock’n’roll abesti batzuk surfarekin zerikusia dutenak: Customs, Hitmen eta abar.

hori, agertokira igoz gero gauzak ondo egin behar direla, edo, bestela, hobe duzu etxean gelditzea. Baina kontzertuak ikusteko... beti gustatu zaizkidan taldea datozela jakiten dudanean, hotz samar gelditzen naiz. Laster Devil Dogs etorriko dira, baina Andy G. abeslari eta gitarra jotzailea ez dator. Eta, beharbada, ondo egongo da, baina bere garaian ikusi nituenez, bada, ez dakit. Talde batzuk bai: Dickies etorriko balira eta ikusteko aukera sortuko balitzait, joango nintzateke, badakidalako ondo egongo direla. Edo Damned ikusteak Zeintzuk dira zuen bizitzan gehien entzun di- oraindik ere ilusioa egingo lidake. Baina beste tuzuen taldeak? talde batzuk... DOA orain ikusteak ez dauka zerikusirik garai bateko DOArekin. Pena apur bat ere Gonzalo: Ramones, Stooges, Cheap Trick, Slade, ematen didate. Motorhead, Sex Pistols, Damned... klasikoak. Arturo: DOAn, esaterako, jatorrizko taldetik kide Arturo: Nik uste dut “Raw Power” dela gehien bakarra gelditzen da. entzun dudan diskoa. Gainera, hainbat aldiz daukat errepikatuta. Gonzalo: Eta ez hori bakarrik. Jendeak pentsa dezake DOArena punk erraza dela, baina bai Oraindik hasierako grina mantentzen duzue zera, talde gisa oso dinamika polita zeukaten eta talde berriak deskubritu edo gogoko dituzuen lehenengo diskoko abestiak jotzea ez da hain ertaldeen emanaldietara joateko? raza. Eta guk ikusi genituenean, ez zen jatorrizko formazioa, baina horren ostea izan duten formaziGonzalo: Nik ilusioa eta grina mantentzen dut, orik onena zen hori, Subhumans-eko Wimpy-rebaina, talde zaharrekin, normalean hona etortzen kin baxua jotzen, eta gero hil zen bateria jotzaile direnean dezepzio ikaragarria izaten da edo sent- horrekin (Ken Jensen). Gainera, nahiko disko ona sazioa gazi-gozoa uzten dute. Talde berriekin, aurkezten zuten. aldiz, batzuetan badago ezustean harrapatzen zaituen baten bat. Nik ez diot adi egoteari uzten. Arturo: Guk birritan jo dugu DOArekin. LehenenDiskodendan lan egiten nuenean, astia banuen go aldia izan zen “baina, honen ostean zertarako gauza berriak entzuteko, eta beti agertzen ziren aterako gara jotzera?”. Bigarren aldiaz, Mogamgauza interesgarriak. Orain ez daukat astirik In- bon, kontua zen, “baina hauek zer dela-eta atera terneten gauza berriak bilatzeko, baina oraindik dira jotzera?”. Oso tristea iruditu zitzaidan. ere noizean behin agertzen da harritzen nauen talderen bat. Segitzen dut diskoak erosten. Kontzer- Gonzalo: Niretzat DOA eredu bat da, NCC hasi tu batera joaten banaiz, diskoak begiratzen ditut zenean bazeuden lehenengo diskoko gauza batbeti, eta norbaitek esaten badit diskoren bat segu- zuk, guretzat eragin handiak zirenak. Eta, gainru asko gustatuko zaidala, erosi egiten dut. Baina era, ondo jotzen zuten, Chuck Biscuits, Randy egia da kontzertuek hotzago uzten nautela. Jotze- Rampage eta abar sekulako musikariak ziren. ko ez, jotzeko oraindik mantentzen dut harrotasun Baina gaur egun... gauza batzuk, hobe da ikustera


ez joatea. Babalorea izan behar da gaur egun The Germs ikustera joateko. Hori lotsagarria izan zen. Edo Cockney Rejects : lehenengo diskoa jartzen duzu, edo bigarrena, seguru asko lehena baino hobea dena, eta ikusten duzu nolako itxura zuten, East End-eko lau lagun... Eta gero, zuzenean ikusten dituzu, eta lau ingeles zahar ikusten dituzu, txandala jantzita, turista itxurarekin... Punk eta rocka irudia ere bada. Eta itxura ona ez badaukazu, gutxienez potroak jarri Zeintzuk dira azken bolada honetan inpresio ona egin dizueten talde berriak?

Gonzalo: CD bikoitza izango da, NCCren ibilbide osoaren errepasoa egingo duena, maketa, zuzeneko eta singleetako abesti askorekin. Abestien aukeraketa aspaldi egin genuen, duela urtebete inguru, eta Daniel F. Marcok, liburuxkaren testua idatziko duenak, elkarrizketak egin dizkigu taldekide guztioi eta bere lana amaituta dauka. Kontua da diseinu grafikoa Eneko gure abeslari izandakoak egin behar duela, eta, dakizunez, Berlinen ibili da, eta lan hori dezente atzeratu da. baina espero dugu urte amaierarako dena prest egotea. Hemendik urtea amaitu bitartean kontzertu batzuk egingo ditugu, eta diskoa ozta-ozta egongo da azken kontzerturako. Ea ondo ateratzen den. (Dakizuenez, disko hori ez da oraindik argitaratu).

Gonzalo: Niri, esaterako Giuda Italiako glam taldea gustatu zait. Warsong, Nueva Autoridad Democrรกtica, Off, nahiz eta horiek oso berriak ez izan... Nomads ere ez dira berriak, baina azken diskoa gustatu zait. Hzero... Eta ondoren?

Arturo: Nik kuriositatea dut Dictadura ikusteko. Gonzalo: Ondoren, berriro zerotik hasi, entMundu guztiak La Perrerarekin alderatzen ditu, seatzeari ekin, eta gauzak lasai hartu. Printzipioz, eta horrek jakin-mina piztu dit. Iker entseatzera etorriko da, eta gure asmoa da kontzerturik ez egitea, edo, egiten baditugu, guk Bilduma bat atera nahi zenuten NCCren ur- aukeratutako lekuetan eta guk hala nahi dugulako teurrenaren karietara. Nola doa proiektu egitea. Eta ikusiko dugu zer gertatzen den. hori?


Elkarrizketa osatzeko, taldearen diskografiari errepaso bat egitea pentsatu genuen, baina hori IZU GIROAren lehenengo zenbakian egin genuenez, zerbait desberdina egitea pentsatu dugu, eta zenbait laguni NCCren inguruko iritzia eskatu diegu.

Katiximaren fanatikoa naiz nire atzaparrak beraien lehenengo LP izugarrian jarri nituenetik: La Perreraren fan sutsua nintzenez ez nuen ezta segundu batez ere zalantzarik egin gaztetan (karkar) maiz joaten nintzen diska dendan ikustean. Gogoan dut nire platerean hilabetetan zehar apalankatu zela. Hasieratik argi izan nuen: NCC talde berezi bat dira. Aurrerago zuzenean ikusteko aukera izan nuen (hamarnaka bider errepikatu den esperientzia eta beti, beti izugurria izan da) baita pertsonalki taldekideak ezagutzeko aukera, ezagutu ditzazkezun tipo jator eta dibertigarrienak. NCC inguratzen duen guztia miresten dut, pertsona moduan miresten ditut, beraien abestiak miresten ditut, beraien kontzertuak, letrak, zintzotasuna, adorea, iraunkortasuna eta ordezkatzen duten guztia. Denbora luzean haien moduko talde gutxi egon dira (eta mundu mailaz ari naiz!) gauzak bere modura egiten dituzte momentuko pope-k diktatzen dutenari kasu egin gabe. Niretzat putoamoak dira eta beti izango dira. Bizitza luzea Nuevo Catecismo Catolicori!

Hamar urte igaro dira jada H-Recordsekin Nuevo Catecismo Catolico eta Safety Pins taldeen “100% Punk Rock Superfight!!” album partekatua kaleratzeko zortea, ohorea eta pribilegioa izan nuenetik. Edizio horretaz gehien baloratzen dudana, garaian izan zuen ohiartzunaz eta salmenta onetaz haratago, denbora igaro bada ere, oraindik gai dela aulkitik altxarazteko eta lehenengo egunean bezala mugiarazteko. “La Huida“ lehenengo abestitik “Huye de ellos“ bertsio izugarriraino. Punk izpiritua duen rock talde baten abesti batek perfekziora heltzeko behar dituen osagai guztiak dituztelako. Nire iritziz, noski. Musikaz haratago, talde bezala Nuevo Catecismo Catolicoren aspektu deigarriena eta nire miresmen osoa pizten zuena beraien jarrera amateur eta, aldi berean, guztiz profesionala zen, eta oraindik da. Garrantzitsuena musika da eta, inolaz ere ez, itxura edo ondo geratzea. Horregatik dira handiak, estudioan zein zuzenean beti guztia ematen dutelako eta edozeinen gainetik pasatzeko gai direlako, hauek Steve edo Manolo deituta ere. Bizitza luzea Nuevo Catecismo catolicorentzat, amen. Berandu baina oraindik garaiz ezagutu nituen donostiarrak. Berandu, XXI. mendea hasiberria zelako, eta hala ere garaiz, aukera mordoa izan ditudalako euren zuzenekoetaz gozatzeko. Aaahh, NCC eta zuzenekoak; zer gaineratu daiteke? Ikusi nituen lehenengo aldiak izugarriak izan ziren, eta ez soilik nobedadeagatik. Artean Eneko zebilen abeslari lanetan eta ingelesa gailentzen zen kantetan. Berdin zion, nekez topatuko baikenuen zuzeneko bizigarriagorik. Edo euren disketako doinu aniztasuna eta erreferentzia ugariak hain maisuki nahasiko zituenik. Horregatik ulergaitza izaten jarraitzen du taldeak izan duen nazioarteko proiekzio eskasak. Egongo al da atzerrian katekisten mailako ezkutuko harribitxirik? Barka, ez dezadan haria gal. Zuzenekoak jarraitu, diskak lortu (lehenengo singlea Florentziako diskadenda batean!) eta Bando Punk fanzineak eskeini zien monografikoaz taldearen ibilbideaz jabetu; inoiz ez zen fededun izatea hain erraz eta kitzikagarria suertatu. Dena ez zen, ordea, urre kolorekoa izango eta “1530 segundos de” aurkeztu ondorengo kontzertu batzuetan beherakadatxoa atzeman zitekeen (emanaldi laburrak, Eneko harroputzegi). Azken zuzenekoetan setlista ez dute berritu eta ingelesez abesturiko kantak ia guztiz alboratu dituzte. Oreka topatzen duten bitartean, otoi egin dezagun estudioko diska berri baten alde.

Niretzat, NCC-k rock’n’rollaren duintasuna ordezkatzen du. Etengabe jotzen dute, ez dute disko txar bat ere grabatu, ez dute inoiz kontzertu txarrik eman. Eredugarriak dira, lagunak izateaz aparte: Porco Bravoren garairik txarrenean, Zebuk alde egin zuenean eta gitarrarik gabe geundenean Arturok lagundu zigun “Show”-en grabazioan eta gitarra sartu zuen hainbat abestitan. Harremana beti izan da bikaina, beti egon dira jotzeko prest... Nik uste dut rock’n’roll undergroundaren friki batzuk direla”.


Fanzinearen azken alean Skate Punk-aren historiari begirada bat bota genion. Arkeologia lanak eta atzera begiratzea izugarri gustatzen bazaigu ere, ez da komenigarria iraganean gelditzea. Lehenagotik ibilitako taldeen lekukoa hartu eta aurrera egin. Beraz, alborau dezagun momentu batez historia. Oraingoan skatepunk musikaren orainaldiaren, eta etorkizun hurbilaren, txanda da. Ohorea Bartzelonatik datorkigun laukote honi dagokio. Zuekin Bartzelonako tipo zikin eta itsusienak, Dirty Sanchez.

Originala izango naiz eta hasteko taldearen aurkezpena egiteko eskatuko dizuet. Huguito – Hobeto gure burua aurkezten ez badugu, lehenago edo beranduago jendea konturatuko da sasikume eta baldar kuadrila bat garela, lagunekin eta lagunentzat punk rock-a egiteaz gozatzen dutenak. Hugo (bateria) – Baldar batzuk garela egia da, baina zeozer azkarra egitearren, esan dezagun txartoen ematen zaiguna egiten izugarri gozaten duten lau zoro garela. Taldearen izena lehenengo aldiz ikusi nuenean Zeke taldeari egindako keinu bat zela pentsatu nuen, edo tribute-band horietako bat, beraien izen bereko diskoa dela eta. Beranduago, eta nire zoritxarrerako, taldearen izenak beste zergati bat zeukala jakin nuen. Azalduko zenigukete zer den “Dirty Sanchez” bat? Huguito – Dirty Sanchez-a zera da, zure bikotekide sexualari hatzamarra ipurtzuloan sartzea, bion klimax-aren momenturik gorenean, eta kakazko bibote bat margoztea Ordenak ez du emaitza aldatzen. Nahiz eta taldearen izenaren zergaitia ez den aipatutako bat bera ere, horrek izen hau hautatzearen interesa handitu zuen. Dena modu honetan sortu zen, gau batetan bateria eta biok betaurrekoak, gustu musikalak eta mundua apokalipsi zombi baten ondorioz bukatu dadin ditugun gogoak partekatzeaz gain, izen eta abizen berdinak genituela konturatu ginen, Hugo Sanchez. Baina ez bakarrik hori, biak Real Madrilekoak izateaz gain, urte berean jaio ginen, hilabete berean eta 24 ordutako aldearekin! Hau marka! Beraz, taldean sartzeko betebeharreko ezaugarri bakarra Sanchez abizena izatea eta pixkat txarritxua izatea ziren. Hugo – Txikitxuak ezin hobeto azaldu du, zent-

zugabekeria bat izan arren! karkarkar. Taldearen izenari ohore egiten diozue? Hau da, Dirty Sanchez-a praktikatzen duzue? Entseguetan, backstage-ean, literatur solasaldietan… Hugo – Aitortu beharra daukat, behin Huguitori bibote bat marraztu nion, baina maitasunez egin nion. Nola atera zen taldea sortzearen ideia? Non aurkitu zenuten Marcelo? Zer egin duzue orain arte? Huguito – Egia esan, oso istorio laburra dugu, urte bakarra daramagu martxan. Marcelo Maxirekin (Ravales taldeko abeslaria) dugun harremanari esker ezagutu genuen, berak aurkeztu bait zigun. Txantxa bat bezala hasi zen eta sei hilabeteren buruan gure lehenengo kontzerturako prestatzen ari ginen. Bakarrik lau kontzertu eman ditugu Sensa Yuma, AntiPatiks, Zero Boys, Ravales, The urgent kicks, Disaster jack, The gundown, Appraise eta Curro Jimenez taldeekin batera. Binilo bata atera berri dugu eta de puta maiden gaude. Ondo pasatzen dugu eta denbora kristona den jendearekin pasatzen dugu, gora punk-a ostia! Bilatzen zenituzten gabetasun mentalak betetzen al ditu Marcelok? Eta soilik musikari dagokionez? Huguito – Marcelo mundiala da eta akabo! Hugo – Marcelo taldean zeozer egiten bakarra da, crack bat da, handienetakoa eta ez bakarrik bere tamainagatik. Arlo musikalean pentatonika bat eta semifusa bat bereizten dakizki, beraz gure aldean erdi jainko bat da. Ni bakarrik Tupa Tupa ulertzen dut, ezer gehiago ez.


Zuen soinua definitzerako orduan garai konkretu bateko taldeak aipatzen dituzue (JFA, Black Flag, Circle Jerks…) baina nire ustez, zuena propio den zeozer duzue. Zertan uste duzue bereizten dela zuen soinua aipatutako taldeekiko? Huguito – Desberdintasun handiena guk jotzen ez dakigula eta oso txarto egiten dugula da. Zikinkeriak beti erakarri gaitu, gure izenak hala adierazten du, baina hala era gure burua harritzen jarraitzen dugu gustatzen zaizkigun gauzak jotzeko gai garela ikus-

atzeko? Huguito – Punk rock-a horrelako da, inor ez da honetaz bizi, dirua, lana, denbora… eta hala niretzat odo azkarra izan dela esango nizuke. Nik zigilu bat sortu berri dut, parte hartu nuen beste proiektuak, inoiz kaleratu ez zirenak, deskarga digitalean jartzeko ideia bakarrarekin. Begirada bat bota nahi dionarentzat, hau da helbidea: http://deathtopachangarecords.bandcamp.com Zer kontatu ahal diguzue grabaketaz? Huguito – Azkarra, eraginkorra eta oso goxoa! Bi egun hoiek Artillery Soundseko Paquitorekin pasatzea oso ondo egon zen, tekniko ona eta pertsona hobea. Artwork-a oso landuta dago.

tean. Nahiz eta hau lokalean kontsumitzen ditugun sustantziek eraginda izan. Hugo – Bereizten gaituena zera da, haiek bazekitela zer egiten zuten eta guk, ordea, ez. Gure soinua lauron zaletasun musikalen nahasketa da, hardcore punk-ean topo egiten duena. Bakoitzak bere gustuak ditu, baina Kalifornian 80ko hamarkadaren hasieran egiten zen hardcore punk-ean bat egiten dute. Hau dela eta harritzen gaitu 4 Skins taldearen “A.C.A.B.” abestiaren bertsioa egin izana. Huguito – Gure eraginak ugariak dira eta agerikoa da gure abestiak gustatzen zaizkigun eta gugan eragina izan duten talde guzti horiei egindako omenaldi moduko bat dela, ondo pasatuz. Eta zergatik ez jo zure lagunekin kalean zein taberna edo jaunartzetan ohikutako melodia horiek? Horretaz gain izugarria da Esteban baxujolea koroak egiten ikustea, lepoko ziana lehertzear duela. Ikustekoa da, benetan. karkarkar. Zuen lehen lana kaleratu berri duzue, “Dirty Wolf “ izena daraman 10” bat. Otsailean grabatu zenuten, zer dela eta hainbeste denbora kaler-

Huguito – Egilea bateriajolea izan zen, Marcelo eta Estebanen ekarpenak jaso bazituen ere. Niri orokorrean duen izaera oldarkorra eta zaharra gustatzen zait, nahiz eta zainez eta ileez betetako zakilen marrazkiak nahiago izan. Baina ikusi genuen beste talde batek portada izugarri hori zeukala eta horrekin konformatu behar izan ginen. Hugo – Azalaren eta kontra azalaren lana nirea da. Insert-aren marrazkiak Marcelorenak dira, artista bat bait da bere pinzelekin, eta Esteban, alfer bat den arren, oso ilustratzaile ona da. Letrak Marcelok idazten ditu. Abesti gutxi direnez, azalduko zenigukete zeri buruz hitz egiten duten? Huguito – Egia esan ideiarik ez neukan, guachuguachu edo horrelako zerbait egiten zuela uste nuen, egun batetan norbaitek gure hitzen izaera ironiko eta soziala gustatzen zitzaiola esan zidan arte. Ba oso ondo, eta ni konturatu gabe! Hugo – Hitz guztiak Marcelorenak dira, erreztasun handia dauka idazterako orduan, gainera brasildarra izateak, idazteko era oso yankee-a dauka, horrek egiten dugun musikari ondo datorkio. Hitzak Marceloren begietan isladatzen denari buruzkoak dira, sozialak dira, egunerokotasunaz hitz egiten dute, patinatzeak sortzen digun gorakadaz, behin eta ber-


riz jausteari buruz, berriro altxatzeko, inguratzen gaituzten arazoei buruzkoak… Diskoaren banaketan TUCA/ RACA DISTROko Mikelek parte hartzen du, fanzinearen laguna dena. Nola jartzen zarete berarekin kontaktuan eta nola lortzen duzue parte har dezan engainatzea? Huguito – Oraindik ez diogu galdetu, baina jakin nahi dugu, Mordorreko zulo beltza bisitatu behar badugu ere. Hugo – Mikelekin Ojalä Me Muera Recoords-eko Slyv jarri zen kontaktuan, edizioaren lan guztia bere gain hartu zuen neska da. Berak mugitu zuen guztia, beste zigiluekin kontaktuan jarri zen, editatu zuen, fabrikara bidali zuen, etab. baita Mikel engainatu ere, kopia batzuk atera zitzan. Eskerrik asko Mikel zure laguntzagatik, baita ere Slyv-i gu bezalako lau mogoloengatik apostu egiteagatik. Zelan joan zen aurkezpen kontzertua Ravales eta Jack Disaster taldeekin? Huguito – Espero dut aipatzen dituzun nazkagarriek hau ez irakurtzea, ezta bere aurpegiak berriz ez ikustea. Bestela, beste bakanal punk batetan bukatuko dugu. Izugarrizko gaua izan zen. Soilik bertara hurbildu eta gurekin momentu on bat pasatzera hurbildu ziren guztiei eskerrak ematea geratzen zait. Hugo – Zelako jaia, egia esan jende asko etorri zen, familia giroan egin genuen, Ravales eta Dirtykoek lokal berdinean entseiatzen baitugu eta adiskidetasun handi batek elkartzen gaitu. “Hey! Ho! Brigade” abestian ahotsetan Ravales-eko Maxik kolaboratzen du. Eta Disaster-ekoekin skate eta punk-arekiko maitasunak elkartzen gaitu, izugarrizko piztiak dira! Kontzertuei buruz ari garela, udan “Skate & Figth” jaialdian jo zenuten, Adolescents eta Zero Boys talde mitikoekin. Joatekotan egon ginen, baina talde hauen revivalekin gertatu ohi denak atzera bota gintuen. Bartzelonaraino joatea berbena bat ikusteko arriskuarekin ez zitzaigun oso erakargarria iruditzen eta etxean geratzea erabaki genuen. Zuei irakurri dizuenagatik kontzertua oso ondo egon omen zen (zalantzan jartzen ez

duguna) eta Zero Boys izugarri aritu omen ziren (joan ez izanagatik gure buruak madarikatzera eramaten gaituena). Kontzertuaren kronika txiki bat egingo zenigukete? Huguito – Nik ume baten moduan pasatu nuen, uste dut emozioagatik jaialdiak iraun zituen bi gauetan lo egin gabe egon nintzela, karkar. Egia esan, hainbeste denbora eta gero oholtza gainean hain ondo pasatzen duen talde bat ikusteak la ostia da. Oso modu jatorrean portatu ziren, txokor batzuk edan eta garagardo batzuk erre genituen elkarrekin, karkarkar. Beraz, hurrengoan ez diezazutela kontatu! Hugo – Nik izugarri gozatu nuen, txikitatik Zero Boys-en zalea bait naiz eta beraiekin jotzeko esan zigutenean praketan txis egin nuen. Kontzertua oso ondo egon zen. The Urgent Kicks-ek ireki zuten, beraien lehen kontzertua izan zen eta izugarrizko emanaldia eskeini ziguten. Ondoren gu irten ginen gure koplekin barregarri geratuz. Azkenik Zero Boys igo ziren kontzertu apoteosiko bat eskeiniz, flipatu egin nuen. Hori bai, oso haserre nago bateriajolearekin, azken urdaiazpiko zatia lapurtu bait zidan. Katerinean geratzen zen azkena zen. Nik hartu nuen, berak begiratu ninduen eta “Zuk hau egunero jan dezakezu, nire herrian ez da existitzen” esan ondoren kabroiak kendu egin zidan!!!! Ikusten da Zero Boys begikoak dituzuela. Niretzat talde ikaragarria dira eta beraien “Vicious Circle” ezinbestean eduki beharreko diska bat da. Hugo – Zero Boysena gehienbat nigatik da, fan


handia naiz, “Vicious Circle” hardcore punk amerikarraren disko garrantzitsuenetako bat da. Jokaera ezinhobea izan zuten. Eszenatokitik jeistean gure kontzertuko lehen lerroan egon zirela ikustean flipatu nuen. Urdaiazpikoarena lehen kontatu dut, oraindik haserre nago, benetan urdaiazpikoa lapurtu zidala kabroiak! Jatorrizko formaziotik soilik kitarjolea eta abeslaria etorri ziren baina beste bi kideek denbora dexente zeramaten taldean. Jaialdia zuen skate-arekiko pasioarekin lotuz, goazen hurrengo galderara. Zer da Hey Ho Brigade? Huguito – Bartzelonako skater talde bat da, Hey Ho Skate dendaren inguruan batzen dena, Ravales taldeko Maxi jabe duena, MACBA dagoen enparantzan. Errepideko soldadu eta lagunak. Hau da gure harremana. Gainera Marcelok Maxiri agindu zion hona etortzean talde bat sortzean abesti bat eskeiniko ziola. Ni, egia esan, BMX zalea naiz. Baina azken finean gauza berdinek batzen gaituzte. Hugo – Hey Ho Brigade, Huguitok esan duen bezala, Hey Ho skate dendaren taldea da. Gu guztiok, modu batetan edo bestean, Hey Ho-n inplikatuta gaude. Esteban baxujolea eta biok guztiz sartuta gaude taldean. Huguito bizikletazalea kenduta, taldekide guztiok patinatzen dugu, nahiz eta ni azken aldian pixka bat aldenduta nagoen, lesioak direla eta. Hemen, Bartzelonan, skate bosgarren esentzia bezalakoa da, skate asko praktikatzen da. Denetarik dago, poser eta moderno asko, baita jende jatorra ere, patinarengatik eta patinarentzat bizi dena. Zuen atzerapen mentalaren apologia egiten duzue, oso ondo iruditzen zaidana. Hau

azalduko lukeen adibideren bat kontatuko zenigukete? Huguito – Guztiok Sanchez abizena daukagu, errege magoen gameluetan sinisten dugu, gauerdiaren ondoren jaten eman eta gainetik ura botatzen badiguzu pilotak ateratzen zaizkigu bizkarraldean eta erreproduzitzen gara, ez dugu sardinarik jan behar egarri izateko eta nire eskuko hatzamarrak, oinetakoak, zakila eta bi potroak zenbatuta guztira 23 egiten dute. Zuen izena ispilu baten aurrean hiru bider errepikatuz gero Esperanza Aguirre azaltzen dela dio kondairak, hala da? Huguito – Kabroiak koñazoa ematen jarraitzen du. Baina orain mutil batekin dabil, Delfin Hasta el Fin artista ezagunarekin, eta “Torres Gemelas” hit-a abesten ematen dute denbora guztia. Abesti berriak dituzuela ikusi dugu, noiz daukazue pentsatuta grabatzea? Huguito – Momentuz diskoa aurkezten jarraituko dugu eta aurrerago grabatuko ditugu abestiak. Gugatik uda baino lehen grabatuko genituzke, baina lokalez aldatzen aria gara eta denboraz larri gabiltza bakoitzaren lana eta bestelako proiektuak direla eta. Punk-ak daukana da, eragozpenak, ustegabeko kontuak eta zabor guzti hori. Baina hauei gailentzea polita da eta lagun batekin zure lanaren fruitua entzutera jesarri, hainbeste partekatzen duzun eta filosofia bera duen jendearekin egindakoa. Esan ezazue nahi duzuena… Hugo – Eskerrik asko elkarrizketa egiteagatik, eskerrik asko babesa ematen diguten guztiei, mongolo kuadrila bat garela badakiten arren. Denbora galdu nahi baduzue etor zaitezte gure kontzertua ikustera, behintzat barre batzuk botako dituzue eta. Huguito - Sabeis porque la Monjas nunca utilizan zapatillas…..Porque son mas de botas! [gaztelaniaz mantendu dugu txisteak grazia gal ez dezan, ez daukazun zerbait galtzea ia ezinezkoa den arren, karkarkar]. Ez ezazue ahaztu diskoa debalde deskargatzen eta bota iezaiezue begirada bat esteka hauei: http://deathtopachangarecords.bandcamp.com http://www.facebook.com/xdirty.sanchezx http://www.facebook.com/ojalamemuerarecoords Dirty thanks!


Fanzinearen puntu honetara helduta atsedena behar duzuela? Benetan? Ba kendu ezazue ideia hori burutik. Orain datozenak ez baitizuete utziko. Vitamin X Amsterdametik datoz, beteranoak dira mugimenduan eta ez daude tontakerietarako prest. Aurreko urtean Euskal Herrian izan genituen eta oso argi utzi ziguten lehen minututik hasita 100% ematen dutela. Honetaz gain, kostanteki diskoak kaleratzen dituen talde baten aurrean zaudela jakin behar duzu eta hori beti txalotzekoa da. Beraz, jarrai ezazu irakurtzen beraien musika entzuten duzun bitartean Taldea aurkeztuko zenigukete, mesedez?

Guk guztiz babesten dugu droga eta prostituziaren legezkotzea. Eremu kriminaletik ateratzen ditu biak Kaixo! Nire izena Alex da eta baxua jotzen dut. Markok eta drogei kalitate kontrola ezartzen zaie, Holanabesten du, Marc kitarra txikitzen du eta Dannyk bat- dako prostitutak legeen bidez babestuta daude eta eria kolpatzen du. Vitamin Xen historia misterioz eta beraien sindikatu propioa daukate. Estatu Batuetan magia beltzez inguratuta dago. Ez dakigu nondik eta kartzelan dauden gizon beltzen gehiengoa, poliziak noiz etorri ziren. Punk-urteetan hitz egiten badugu, gelditi zituen momentuan gainean marihuana pixka Vitamin X dinosaurio baten modukoa da, hauekin al- bat eramategatik daude espetxeratuak. Baina bilioilak deratuz garatzeko eta emoa, nu-metala eta metalcorea lapurtu dituzten eta pertsonen bizitzekin eta etxeekin bezalako hondamendien aurrean bizirauteko gai izan jolasten duten eta mundu mailako krisi ekonomiko dena. batetara gidatu gaituzten bankaririk ez duzu topatuko espetxean. Hala deitutako “drogaren aurkako guda�n Marko Korac abeslaria, Serbiar gudatik ihes etor- erabilitako diru guztia, hobe lukete bankariak, mulri zela entzun dut. tinazionaletako jabeak eta Wall Street-eko morroiak kartzelaratzen erabiliko balute. Bai, egia da. Gudan borrokatzera bidali nahi zuten baina ihes egitea lortu zuen. Bidaia ordaindu ahal iza- Zuetako bi Holandatik kanpo bizi zarete. Ze erteko bere disko bildumaren zati handi bat saldu behar agin du honek entseiatzeko, disko berraik kalerizan zuen. atzeko eta birak antolatzeko orduan? Taldearen izena txantxa bat bezala hasi zela diozue baina uste dut taldearen jarrerarekin bat datorrela eta oso izen aproposa dela. Hala da, maila altuko straigth-edge talde baten izena eman nahi izan genion, erdi txantxetan. Garai hartan ez genekien taldeak hainbeste denbora iraun behar zuenik, ezta tonaka diska argitaratu behar zituela edo eta mundu osotik biraka ibiliko zenik. Ez da izen txarra, baina taldeak zelako seriotasun maila hartu behar zuen jakin izan bagenu beste izen bat aukeratuko genukeen. Ez dugu uste straigth-edge izatea taldearen ezaugarririk garrantzitsuena denik, izenak kontrakoa iradokitzen badu ere. Amsterdametik etorrita eta straigth-edge izanda, zein da zuen iritzia prostituzioaren eta drogaren inguruan?

Tira, skype bitartez asko entseiatzen dugu. Entrena-


Horregatik galdetu behar nizuen orain, Euskal Herrian emandako denboraz.

mendu exijitzen du bi segundutako atzerapenarekin jotzera ohitzea, eta sinkronizatuta jotzea berriz zuzenean jotzen duzunean, karkarkar. Hainbat kontzertu eskeini ditugu orain arte, beraz, soilik behin edo birritan jo behar izaten ditugu abestiak biran irten baino lehen. Bakoitza bere etxean dagoenean instrumentuak jotzen ditu. Birak, bi hilabeteko aurrerapenekin planifikatu behar ditugu. Ni, Alex, Genevan bizi naiz eta Danny bateriajolea Hamburgon. Beraz biran hasten garen bakoitzean lehenik hegazkinez etorri behar dugu Amsterdameraino. Baina ez da oso arazo larria, gure etengabeko birek erakusten duten moduan. Oso bira luze batetik heldu berri zarete, non Estatu Batuetan, Euskal Herrian, Espainian, Frantzian eta, azkenik, Alemanian zehar ibili zareten. Zelan joan da? Egia esan herrialde guzti horiek banaka bisitatu ditugu. Gure azken lanaren promozioaren barruan koktazen da. 10 egun eman genituen Kalifornian jotzen eta oso atsegina da tenperetura epela edukitzea azaroan. Hardcore eszena izugarria da Estatu Batuetan eta oso talde interesgarriekin jo izan dugu eta lagun askorekin eman dugu denbora. Espainia, Euskal Herria eta Frantzian zehar egindako bira izugarria izan da. Eskerrik beroenak Juanma generalarentzat (El Dictador!), kontzertu guztiak antolatzen lagundu bait zuen, baita SuperBariorentzat, hemendik hara eraman gintuela. 4 kontzertu izugarri eskeini genituen, baita txurreriak eta espainiar punk zaharra zenbat gustatzen zaizkigun deskubritu genuen.

Izugarria izan zen, benetan. Laister itzultzeko asmoa dauka, denbora gehiagorekin, bertan egoteko eta surfean egiteko. Gurekin jo zuten taldeak oso onak ziren, baina bereziki ikusle basatiekin gozatu genuen, baita talde guztietan lehen lerroan egon zen tipo lodikote eta bizardun batekin, peluka distiratsu bat zeramana. Donostin jo zuten taldeen artean, nire gustokoena Dictadura izan zirela esango nuke. Zera esan nahi dut, energia eta baidura dute, eta ez ahaztu, baita bibotea ere. Asian zehar ibilitakoak zarete. Badirudi azken aldian zerbait handia gertatzen ari dela kontinente hartan hardcoreari dagokionez. Zer ikusi zenuten handik ibili zinetenean? 3 bider egon gara Japonian eta behin bakarrik Asiako hego-ekialdean. Azken honetan 4 egunetan, lau kontzertu eskeini genituen lau herrialde desberdinetan: Singapur, Malasia, Filipinas eta Indonesia. Japonia herrialde guztiz surrealista da eta mundu guztiari hara bidaiatzeko gomendatzen diot. Bertan hardcorea maite dute, baina eszena gainbehera joan da azken urteetan. Bestaldetik, Hego-ekialdeko eszena gogor hazten ari dela ematen du. Han egon ginenean gure kontzerturik intentsoenak jo genituen. Indonesian 1200 pertsona inguru egongo ziren antolatu zuten DIY kontzertuan. Soinua probatzen ari ginela ateak behera bota zituzten eta guztiak barrura sartu ziren. Japoniar argazkilari batek agindu zigun hura izan zela egon zen kontzerturik zoroena, zuzeneko argazkiak ateratzen zeramatzan 20 urteetan. Filipinasen skate park batetan jo genuen, Singapurren polizia sekretua etorri zen eta kontzertua bertan behera uzten saiatu ziren. Malasiakoan, gure


hegaldiak atzerapen bat jasan zuen, eta kontzertua eskaini behar genuen aretoan agertu ginen, berandu, 700 pertsona gure zai zeudelarik. Heldu eta jotzen hasi ginen. Kontzertu guzti ahuek nire buruan izango ditut beti, eman ditugun kontzertu intentso eta zoroenak bezala. Batzutan kritikoak izan zarete hardcore kontzertuetan ikus daiteken bataz-besteko adinarekin. Azken bira honetan odol berria topatu duzue? Mugimendu honetan 90 hamarkadaren erdialdetik gabiltza, beraz eszenaren gorakadak eta beherakadak bizi izan ditugu. Mundu guztia ikusi nahi dugu gure kontzertuetan, ez digu axola gaztea edo zaharra izan. Amsterdamen, kontzertuetara doazenen bataz-besteko adina 30 urtera hurbiltzen ari da. Ondo dago lagun zaharrekin denbora ematea, baina odol berria falatan somatzen dugu. Gazte berriak motibazio berriak ekartzen dituzte, baita talde eta gogo berriak.

Talde bezala garatzen jarraitzen dugu. Orain dela hamar urteko Vitamin X-en diskak entzun nahi badituzu, jar ezazu “Bad Trip” eta goza ezazu. Garatzea garrantziskoa iruditzen zaigu, hardcorearen indarra gure musikan mantenduz. Taldearen azken bi lanen atzean John Baizley dago. Pozik bere azken lanarekin? Tipo izugarria da eta primerakoa izan da berarekin lan egitea. Bere diseinuak oso famatuak bilakatzen ari dira. Oso lagun onak egin gara eta espero dugu diseinu izugarri onak egiten jarraitzea. 14 urteren ostean, taldea bere momenturik onenean dagoela ematen du, jaso dituzuen kritikei eta jotzen ari zareten kontzertu kopuruari kasu eginez gero. Ados nago, bai. Egia da askoz zirraragarriagoa dela zure herritik kanpo lehenengo aldiz jotzea edo Estatu Batuetan lehen aldiz jotzea, guk 2001ean egin genuen bezala. Beraz, modu batean errazki harritu ezin daitezken betereano batzuetan bilakatu gara. Dena den pila bat talde onekin jotzen dugunez eta hainbat jende jatorrarekin topo egiten dugunez, ez dut uste inoiz hau egiteaz aspertuko garenik. Bost LP eta hainbat 7”-ren ostean, erreza al da musika eta hitzak egiterako orduan eskemak ez errepikatzea?

Zer kontatu ahal diguzue “About to crack” azken lanaz? Beroaren ondorioz edozer gauza urtzeko gauza da, beraz adi egon orratza gainean jartzen diozuenean. Kritika oso onak izan ditugu, nire baxua jotzeko era Lemmyrekin alderatuz eta Marc, bestalde, Fast Eddie Clark-ekin. Oso asetuta gaude diskoarekin eta jaso duen erantzunarekin, zuk hala sentitzea ere espero dugu. Musikari dagokionez, zuen abestietan metal eta rock soinuak txertatzen jarraitzen duzue.

Pixkat zaila da haserretzen gaituzten gauza berdinei buruz ez hitz egitea. Baina uste dut musika idazten ari zarenean momentuan bizitzen ari zarena eta inguratzen zaituen errealitatea isladatzen duzula. Beraz, garai berriak etortzen jarraitzen duten bitartean, gorrotatzen ditugun eta gure bularretik atera behar ditugun gauzei buruz idazten jarraituko dugu. “Full Scale Assault” diskoan John Brannon-ek (Negative Approach) kolaboratu zuen eta Steve Albinik grabatu. Nola sortu zen aukera hau? “Full Scale Assault” LPko


abestietan lanean ari ginen bitartean (“About to crack” diskoa gara berdinean prestatu genuen, baita Steve Alvinirekin grabatu ere) disko berezi bat izan behar zela pentsatu genuen. Hardcore talde asko ez dira lau lan grabatzera heltzen, gehienak pare bat 7”tan geratzen baitira. Beraz, dena ematea erabaki genuen. Steve Albinirekin grabatzea txantxa bat bezala hasi zen entsegu lokalean. Steve Albinirekin, zein Phil Spector edo eta Ian Mackaye-rekin grabatzea otu zitzaigun. Baina Shellac taldea Amsterdam-era jotzera etorri zen hilabete gutxiren buruan eta Steve Albinirekin hitz egitea lortu genuen. Oso jatorra izan zen gurekin eta asko gustatu zitzaion Amsterdameko talde bat grabatzearemn ideia. Hardcore zaharra gustatzen zaio eta izugarrizko esperientzia izan zen berarekin grabatzea. John Brannon-i kolaboratu zezan beste ideia zoro bat izan zen. Negative Approach taldea Europara etorri zenean Erresuma Batuko ATP jaialdian jotzera, hara joan ginen eta Nako guztiekin juergan ibili ginen. Honen ostean John-ekin hitz egin genuen telefonoz zein e-mailez eta kolaboratzearen ideiarekin guztiz ados zegoen. Detroiten geundenean deitu genuen eta berak uste zuen hurrengo astean ginela abestia grabatzekoak. Zorionez ez zuen lanera joan beharrik. Berarekin geratu ginen eta janari bila joan ginen, baita whiskey bila, bere “ahotsarentzat onak” baitziren txupito pare bat. Izugarrai da bere ahotsak zenbat amorru transmititzen duen eta zein soinu eroa daukan. Hotzikarak sortu zitzaizkidan bere ahotsarekin gure hitzak abesten entzun nuenean. Egi bilakatutako amets bat da.

Zeintzuk dira etorkizunerako dituzuen planak?

Kontinente guztietan jo dugu, Afrikan izan ezik, beraz Sahara zeharreko bira bat antolatzen ari gara. Egia esan, Hego-Afrikara joateko lanean gabiltza, non Conquest For Death taldeak lehenago jo izan duen. Honetaz gain, Txinara joateko asmoa daukagu, baita Asiako Hego-Ekialdera itzultzea. Gainera abesti pila Orain dela bi urte Amsterdameko sxe talde bakar- bat dauzkagu, beraz lan berri bat kaleratuko dugu laister, entseiatzeko eta grabatzeko denbora daukagura zinetela aipatu zenuten. Egoera aldatu da? nean. Ez, momentuz Amsterdameko sxe talde bakarra gara, Munduak bitamina gehiago behar dituela uste dugu eta Vitamin X-en hitza mundu osotik zabaltzearen seguraski Holanda osokoa ere. misio santua daukagu. Hau ez da inoiz bukatu, ezin Zelan ulertzen duzue straigth-edge izatea? Hemen gaituzuelako gelditu!!! bada jendea txarto begiratzen zaituen haragia Nahi duzuena esateko askeak zarete. jateagatik. Guretzat sxe izatea hautu pertsonal bat da, beraz ez Umeak ikastolara joan zaitezte! Hardcorearen ikasgara inor baino hobeagok sentitzen soilik edan eta tolara, ez zarete damutuko. ANTOLATU EZAZUE erre egiten dutelako. Egia esan, gure lagun et neska- ZUEN TALDE PROPIOA! lagun gehienek erre eta edaten dute. Ez gara soilik Amsterdameko sxe talde bakarra, baizik eta sxe pertsona bakarrenetakoak, lagun gutxi batzuk kontutan hartuta.


DICTADURA Zuzenean lehenengo aldiz ikusi genituenean, harrituta utzi gintuzten, punk-rocka eta eskola zaharreko hardcorea uztartzeko duten trebeziagatik. Eta diskoa iritsi zitzaigunean, lehenengo inpresio hori biderkatu egin zen. Beraz, Dictadura segituan sartu genuen elkarrizketatu beharreko taldeen zerrendan. Arratsalde eguzkitsu batean Zarautzen Nitad suediarrekin jotzen zutela aprobetxatuta, hantxe bertan harrapatu eta, elkarrizketa prestatu gabe geneukan arren, galdera batzuk egin genizkien. Kontua da geroztik urtebete baino gehiago pasatu dela (bai, ganorabako batzuk gara) baina, hala ere, pentsatzen dugu elkarrizketak ez duela gaurkotasunik galdu. Beraz, hona hemen, azkenik, Dictadura taldea Izu Giroan. Bolbo (bateria) - Kepa (baxua) - Lope (gitarra) - Juanma (ahotsa) - Alberto (gitarra) Nola sortu zen taldea? Bolbo: Ni azkena sartu naiz, beraz, beste batek hitz egin dezala Kepa: Taldea duela hiruzpalau urte sortu zen. Bildu ginen Alberto, orain gitarra jotzen duena, baterian, Lope gitarran, ni baxuan eta Kepa ahotsean. Aurreneko kantuak atera genituen, kontzerturik eman gabe, eta gero Bilboko Ritxi (Destierro, Crickbat, Represion) sartu zen baterian eta Alberto gitarra jotzera pasa zen. Baina urtebetean hiru entsegu bakarrik egin genituen, eta orduan, Bolbo sartu zen. Formazio horrekin hiru urte baino gehiago eman dugu, kantu gehiago atera ditugu, landu, eta diskoa grabatu dugu. Bolbo: Beno, kantu gehiago... Hiru urtean, gure errepertorioa izan dira hamahiru abesti. Oker ez banago, beste talde batzuetan ere jotzen duzue. Zu, Bolbo, Achtung-en aritzen zara. Bolbo: Bai, hala da. Juanma: Ni Hell Division-en nago. Kepa: Ni country talde batean nago, Pareak Bai. Alberto: Ni Metralletan. Bolbo: Nik rap talde bat egin nahi dut (barreak). Eta beste talde batzuetan jo duzuela edo jotzen duzuela kontuan hartuta, Dictadura sortu zenutenean oso argi al zeneukaten ze musika mota egin nahi zenuten?

Kepa: Horregatik sortu ginen, nik uste. Zarautzeko hirurak parrandan juntatzen ginenean beti komentatzen genuen horrelako talde bat falta zela eta horrelako zerbait egin behar genuela. Lope: Horrelako zeozer falta zen. Sentsazioa geneukan herrian talde asko zeudela zapatila esaten dena edo oso azkar jotzen dutenak, zarata, azken finean, eta igual bageneukan gogoa lehenengo taldeetara bueltatzeko, 80etako hamarkadako AEBetako hardcore estilo horretara. Ideia horrekin hasi ginen. Nik beti pentsatu dut crust edo hardcore oso zaratatsua egiten duen jendeak, doinu punkrockeroagoak egiten dituenean, ukitu berezia ematen diola. Ez dakit, baina beti gustatu zaizkit hardcore eszenako jendeak osatutako punk rock taldeak. Juanma: Hain juxtu, aurrekoan egon nintzen Madrileko irrati saio bat entzuten, eta han abesterakoan ahotsa luzatzeaz aritzen ziren. Dictaduran hori argi ikusten da, amaieretan ahotsa luzatu egiten dela. Hell Division-en ere egiten dut hori, eta uste dut denbora luzean entzun ditudan talde japoniarren eragina dela. Bai, ukitu berezia ematen dio. Bolbo: Ni sartu nintzenean abesti asko eginda zeuden, eta zuk esaten duzun hori apur bat nabaritzen nuen. Berezitasun hori ikusten diot. Garai hartan, taldean sartzeko esan zidatenean, une hartan sekulako gogoa nuen musika mota hori jotzeko, eta niretzat laostia izan zen. Bai, ze zu beste esparru batetik zatoz. Bolbo: Bai, ni batez ere punk eta oi! rollotik nator eta baneukan gogoa horrelako zerbait egiteko, des-


berdina.

zaletasunekin.

Orain arte, disko bakarra daukazue, ezta?

Abestiak idatzi, entseatu, grabatu, zuzenean jo. Zer da gehien eta gutxien gustatzen zaizuena?

Kepa: Bai. Beno, historia bastante luzea da. Hasi ginenetik planteatzen disko bat grabatu behar genuela urte dezente pasatu dira. Kontuan hartuta beste talde batzuek ze denbora gutxian ateratzen duten diskoa, gure kasuan nahiko prozesu luzea izan zen. Bolbo: 2010ean grabatu genuen, eta 2012an atera. Beraz, atera kontuak. Juanma: Diseinuaren kontua oso motela izan zen. Horretaz arduratu zen pertsona ez zen oso azkar ibili, beste arazo batzuk egon ziren eta dena urtebetez atzeratu zen. Beno, diseinua behintzat oso ona da. Juanma: Bai, merezi izan duela uste dut. Bolbo: Jendeari gustatu zaio. Eta guri ere, diseinua zein soinua gustatu zaizkigu. Beti dago zerbait, uste dut hogei disko grabatuta ere beti aurkitzen diozula zerbait. Nork egiten ditu letrak? Juanma: Normalean nik. Beno, hasieran Lopek ere letra batzuk egiten zituen, ingelesez daudenak. Horiek bion artean egiten genituen. Nola desberdintzen dituzu Hell Division edo Dictadurarentzat idazten dituzun letrak? Juanma: Ez da gauza bera, Dictadurak Hell Divisionek baino ukitu politikoagoa duelako. Hell Divisionen abestiak ez dira politikoak. Mitologiaz aritzen dira, historiaz eta abar. Dictadurarenak, aldiz, gaur egungo kontuen ingurukoak dira, gure eguneroko bizitzan eragiten duten kontuez. Diskoan badago atentzioa eman didan letra bat, “Condenado�. Juanma: Oso abesti pertsonala da, nik dudan arazo fisiko baten ingurukoa, baina, oro har, gaixotasun kroniko bat duen jendeaz ari da, ez dela inoiz etsi behar, aurrera egin behar dela, ahalik eta bizimodurik onena izateko borrokan, etxean gelditu, deprimitu eta etsi beharrean. Bizitza baldintzaturik izan arren, beti egin dezakezu aurrera zure bizimodu eta

Kepa. Nik uste dut hori norberaren araberakoa dela. Batzuk oso plazagizon dira, agertokiaren gainean oso gustura sentitzen dira, eta beste batzuk beharbada ez horrenbeste. Beste batzuek nahiago dituzte konposaketa une horiek, sentitzea abestiak berak egin dituela... Ez dakit. Ni, pertsonalki, grabatzean oso nerbioso jartzen naiz eta ez da nire punturik inportanteena. Beharbada sortzea da gehien gustatzen zaidana, nahiz eta azken bolada honetan bastante flojo nabilen. Bolbo: Zerrenda bat egin dezakezu eta lau gauza horiek sailkatu zure gustuen arabera, baina horietako batek huts egiten badu, hankamotz gelditzen da dena. Nire kasuan, ni gehiago naiz plazagizona (barreak), baina beste zerbait falta bada... ez dakit, urtean kontzertu pila egin dezakezu, baina bi urtean ez baduzu ezer grabatzen, hutsune inportante bat dago hor. Juanma: Ni konturatu naiz, hainbat taldetan izandako esperientziagatik, grabazioek krisiak sortzen dituztela taldeetan. Grabazioek eta disko bat ateratzeko prozesuak, oro har: diseinua, nahasketak... Izugarria da. Gehien gustatzen zaidana zuzenean jotzea da. Eta birak egitea, kanpora ateratzea. Bolbo: Hori zer den ez dakigu (barreak) Bai, momentuz, Euskal Herrian jo duzue batez ere, ezta? Kepa: Betiko marmarra izan da kanpoan jotzera atera behar dugula, baina egia da azken aldian beti hemen inguruan jo dugula. Orain lehenengo aldiz Bartzelonara abiatzen gara (elkarrizketa egin eta hilabetera jo zuten Bartzelonan) eta horrekin arrankatzea espero dugu. Hortik aurrera zeozer pentsatuta badaukagu. Denak zarauztarrak zarete, Bilbo (Antigua) eta Juanma (Lasarte) izan ezik. Zarauztarrentzako galdera: nola ikusten duzue hemengo mugimendua? Kepa: Ni une honetan beharbada ez naiz egokiena hitz egiteko, baina tira... Txapela jantzita edukiko banu, denbora guztian kentzen egongo nintzen, he-


Juanma: Mundu osoko talde askorentzat hau erreferentzia puntu bat bilakatu da dagoeneko. Leku askotan ezagutzen dute, eta luxu bat da aste guztietan biran dagoen talderen bat edukitzea. Getaria, Mogambo eta Urretxurekin, horiek dira Gipuzkoako punk eta hardcore eszenako lekurik garrantzitsuenak. Bizkaian ez dugu horrenbesteko zorterik... Juanma: Bai, batzuetan benetan zaila da aste barruan kontzertuak antolatzeko prest dagoen jendea aurkitzea Bilbo inguruan, eta pena bat da, hiri handia delako, jendea badagoelako eta interesatuta daudenek hona etorri beste biderik ez dute. Dena dela, hemen ere, mugimendu handia dagoela ematen duen arren, kontzertuak antolatzen ditugunok ez gara hainbeste, eta batzuetan sekulako zoramena da. Egunero posta elektronikoa zabaldu eta hiruzpalau talde daude, hona jotzera etorri nahi dutela esaten dutenak, eta, jakina, guztiei ezin baietz esan ez garelako guztira iristen. Ondo legoke lana apur bat banatzea eta jende gehiago inplikatzea.

men egiten den lana jesukristorena delako. Jenerazio desberdinak daude, beti egon dira batzuk “al pie del cañón” esaten dena eta pertsona horiek kriston meritua daukate. Hemen egin den lana, eta nola eraman den aurrera egunerokoa txalotzekoa da. Gaztetxe hau, adibidez, hainbat urtez nola eraman den aurrera definitzeko hitz gutxi dago. Putzuzulok, hemengo taldeei jotzeko leku bat eskaintzeaz gain, kanpoko talde pila ikusteko aukera ematen dizue. Horrek eragina ba al du hemengo mobidan? Kepa: Aste barruan kanpoko taldeen kontzertuak ikusi ahal izatea niretzat luxu bat da. Baina, gainera, nik pertsonalki esan dezaket asko ikasi dudala. Mila talde sonorizatzen ikustea, mila estilotakoak... Getarian ere gauza asko egiten dira, eta Getaria eta Zarautz artean kanpoko taldeekin sekulako mugimendua dago, eta uste dut hori dela gauzarik aberasgarriena: kanpoko taldeak, jende desberdina, hemengo taldeak ere bai, askotan ezustean harrapatzen zaituztenak... oso positiboa da. Bolbo: Eta zarauztar ez garenontzat ere, aste barruan asteko errutina hori apurtu ahal izatea de puta madre dago, egia esan.

Bolbo: Niri inoiz tokatu zait kanpoan hemen jo duen talderen batekin topo egitea, eta askok Putzuzuloko kontzertua gogoratzen dute birako onena bezala. Lehen esan duzue taldea sortu zenutenean oso argi zeneukatela nolako musika egin nahi zenuten. Zeintzuk dira zuen eredu edo eragin nagusiak? Juanma: Nork bereak ditu. Ni batez ere fijatzen naiz Toxic Reasons, Replacements-en lehenengo etapa, Necros, Zero Boys eta horrelako taldeetan. Hardcore amerikarra eta Buenavistako eskolako punk taldeak, La Perrera eta horrelakoak. Kepa: Nik uste dut hasieran gehiago fijatzen ginela horrelako taldeetan, esaten genuen “ea, egin dezagun hau”, baina une honetara iritsita, nik uste dut gure estiloari jarraitzeko gauza garela. Dictadurak badu ildo zehatz bat eta ez dugu bati edo besteari arreta jarri beharrik. Apurka-apurka aurrera goaz, eta nik pertsonalki gehiago hartzen dut kontuan Dictaduraren berezko estiloa abesti berriak egiterakoan. La Perrera aipatu duzue. Jende askok esaten du oso antzeko estiloa duzuela eta La Perrera berriak zaretela. Ados al zaude? Juanma: Talde askorekin konparatu gaituzte, eta denak amerikarrak Upright Citizens izan ezik, baina


egia da La Perrerarena askotan komentatzen dutela. Asko gustatzen zaigu denoi La Perrera, baina ez dakit, ez dut uste... Zuk zer uste duzu? Ez dakit, egia da baduzuela punk-rock ukitu hori, baina norbaitek galdetuko balit zein den Dictaduraren soinua edo noren antza duen, seguru asko hamaika talde etorriko litzaizkidake burura La Perrera baino lehenago. Bolbo: Nik, egia esateko, duela gutxi entzun dut La Perrera, denbora luzea neramalako entzun gabe, eta ez dut uste hainbesteko antzik dagoenik. Ez dut esango batere antzik ez dagoenik, baina xehetasunetan sartu behar duzu antza topatzeko. Juanma: Beharbada, hori da azken bolada honetan ez delako sortu Buenavistako taldeen moduko talde gehiago. Buenavistako talde zaharrek segitzen dute jotzen, baina azken urteotan ez da erreleborik egon, eta jendeak ikusten du hardcorea egiten duen baina punk rock ukitu bat duen talde bat, eta segituan gogoratzen dira La Perrerarekin. Epe motzean proiektu berririk bai? Juanma: Bi abesti grabatu ditugu, Maximum Rock&Rollek atera behar duen bilduma baterako, seguru asko luze joko duena banda asko garelako eta proiektu hauek asko luzatzen direlako (izan ere, guk dakigula, bilduma hori ez da oraindik atera). Eta gero, badago beste errekopilazio bat ateratzeko asmoa, Karkaba, Semen, Deposito de Cadaveres eta

Dictadurarekin, lau talde, bakoitzak launa kantu. Duela asko hitz egin genuen horretaz, eta bitxia da, beste hiru taldeak dagoeneko desagertuta daudelako. Ikusiko dugu hori noiz ateratzen den. Eta ea laster bira bat egiteko modua bilatzen dugun, kontuan hartuta diskoa nahiko harrera ona izaten ari dela. Bai? Nolako iritziak jasotzen ari zarete diskoaren inguruan? Alberto: Jendeari gustatu zaio. Zuzenean jotzen dugunean jendea hurbiltzen da diskoak erostera. Nire beste taldearekin esaterako (Metralleta) ostiarik ere ez dugu saltzen, badakizu, zaratak ez du arrakasta askorik izaten, baina Dictaduraren diskoa badirudi jendeari gustatu zaiola. Juanma: Bitxia da, Euskal Herritik kanpo apenas jo dugulako, eta, halere, kanpotik disko asko eskatzen digute. AEBetara esaterako 75 bat disko bidali dugu, eta hori ez dago batere gaizki. Beno, katxarro honi hiru minutuko memoria gelditzen zaio, beraz, elkarrizketa bukatzen joan behar dugu. Zerbait gehiago esan nahi baduzue... Kepa: Eskerrik asko elkarrizketagatik. Bolbo: Eta esan Izu Giroa ere guretzat erreferentzia bat dela eta pozten gaituela fantzinean agertzeak.


Suediako bost basapizti hauek gurean izateko gogoa geneukan aspaldi. Beraien hardcore azkar eta bortitza, baina aldi berean melodia borobilez josia, orri hauetan agertu behar zen nahi ta nahiez. Iazko udan beraien azken lana kaleratu eta Europa osotik zehar aurkeztu zuten. Beraien lan berriaren esperoan gauden bitartean, beraien hitzekin uzten zaituztegu. Noiz eta nola ezagutu zenuten elkar? Patricia eta biok 2000 urtearen inguruan lagunak egin ginen, interneteko foro bati esker, uste dut. Gustu eta interes berdinak genituen eta talde bat sortzearen inguruan hitz egiten hasi ginen. Soilik honi buruz hitz egiten denbora asko eman eta gero, Patriciak bere lagun batzuei galdetu zien ea talde batetan parte hartu nahi zuten, eta hala izan zen. Beraz, etxe huts batetan entseiatzen hasi ginen, ez geneukan ekiporik eta ez genekien instrumentuak zelan jo.

Tira, familia bat bilakatu gara. Elkar hainbeste denbora ikusten duzunean eta momentu on zein txarrak elkarrekin pasatzen dituzunean, zeozer berezia sortzen da pertsonen artean, adiskidetasunetik eta taldekidetasunetik haratago doana. Talde hau ni nor naizen zatia handi bat, aspektu guztietan, ume bat nintzen taldea hasi nuenean. Ondo egon gara beti, baina orain hobeak garela uste dut, musika hobea egiten dugula, instrumentuak hobeto jotzen ditugula, hobeto laguntzen diogula elkarri, hobeto komunikatzen garela eta askoz hobeto pasatzen dugula.

Zergatik aukeratu zenuten izen hori?

Hasieran riot-grrrl musikan fijatu zinetela esan zenuten, gero crust eta hardcore soinuen Jostailu denda batetan ikusi nuen lehengoz izena, Bar- eragina izateko. bie eta bere lagunek zeukaten musika taldearen izena zen. Guk soilik lapurtu egin genuen. Ez genuen asko pentsatu, egia esan. Ez genizkion buruari buelta asko eman, ez hitzen esanahiari buruz ez ezertaz, dibertigarria zela uste genuen.

Bah, hori ez zen guztiz horrela izan. Gu guztiok musika estilo desberdin asko entzuten genituen, gutako batzuk riot-grrrl taldeak entzuten genituen, beste batzuk, ordea, ez. Gure eraginik handiena bezala hardcore azkar eta gogorra izan dugu beti. Baina gure Iaz hamargarren urteurrena ospatu zenuten, lehen bi 7�etan riot-grrrl soinuaren eragin handiagoa orain arte denbora zelan baloratzen duzue? geneukan.


Entseiatzen denbora gutxi zeneramatenean

10 abestiz osatutako 7” bat kaleratu zenuten. Zelakoa izan zen esperientzia? Lanaz harro zein lotsauta zaudete esan izan duzue, berriz grabatzeko asmorik? Benetan 10 abesti izan zirela? 7” batetan? Diskaren bila joan behar izan egia den ikusteko, ta bai, hala da. Sineztezina. Esperientzia arraroa izan zen, ez genekien ezer diska bat grabatzeari buruz eta soinu teknikaria tipo hard-rockero aspergarri bat zen, guztiz gorrotatzen gintuena eta zer lortu nahi genuen inola ere ez ulertzen ez zuena. Eta ez, hori ez da gertatuko. Nahiko produktiboak gara abesti zaharrak berriz grabatu behar izateko. Eta oso alferrak ere.

Zelan jarri zineten kontaktuan Emancypunx Records-ekin zuen lehen lana kaleratzeko? Hasiera batetan zigilu amerikar batek kaleratu behar zuen gure lehen lan luzea, baina zigiluaren ardura zuen neskak bere lana galdu zuen. Honen ondoren Emancypunx-eko Jennyk Varsovian jotzeko eskatu zigun, eta gauza batek bestera eraman zuen.

Lan honek dakarren liburuxka benetan ondo dago, zergatik ez duzue antzeko zerbait egiten hurrngo lanekin? “Jedan dva, jebla te ja”ko liburuxka? Txantxetan zaude? Microsoft Publisherrekin egin nuen, pixelatutako irudi zatarrekin. Gustatu izanak pozten nau. Baina ez nuke berriz halakorik egingo. Bukaezina egin zitzaidan. Beharbada aurrerago liburuxka antzeko bat egingo dugu, baina azken lanetan sartu dugun orri solteak gure beharrak asetzen ditu.

“Slave of my Uterus” abestian amatasun inposatuaren inguruan hitz egiten duzue, abestia “Kill the baby” esanez bukatzen duzuelarik. Abestiak emakume batek umeak eduki nahi izateko, ume guztiak maitatzeko eta umeak

izatea bizitzaren esanahia bezala ikusteko jasaten duen presio sozialari buruz hitz egiten du. Abortoa legala da Suedian.

Maskulinitate ereduak kritikatzen dituzue “Work out to kill” eta “Guitarmaster Dick” bezalako abestietan. Lehenik eta behin: abesti horiek oso zaharrak dira. Uste dut 2002an grabatu genituela, beraz hamar urte baino gehiago izango ditu. “Guitarmaster Dick” ez da soilik hardcore/punk mugimenduan dauden gizonei eskeinia, baizik eta zu baino hobeak direla uste duten gizonen inguruan, baxu erritmoak eta bateria soloak zuk baino hobeto egiten dituztelako, beraien musika izugarri aspergarria den arren. “Work out to kill” ez da moshpitean aritzearen aurka. Zure gorputza lantzearen inguruan da, indartsu egoteko. Uste dut aspergarria iruditzen zitzaigula “Nazi Macho Guy” bitan jarraian abestea. Beraz, moshpit-ean ergel baten moduan portatzen denari bizkarrean kolpe bat emateko aukera izatearen inguruan hitz egitea erabaki genuen. Baina hau gure aurka erabilia izan da ordutik, jendeak uste izan baitu moshpit-aren, eszenatokitik burua botatzearen eta holako gauzen aurka gaudela, baina ez da horrela. MOSHPIT-AK MAITE DITUGU, ADOS?

Hainbat abestitan gorrotoari eta amorruari buruz hitz egiten duzue, eta hurrengo galdera datorkit burura… zein gehiagok bultzatzen zaituzte zuen bihotzetan botaka egitera? Uste dut momentu honetan gure begipuntuan gu neskak izateari ematen zaion garrantzia dagoela. “Angry girls” edo eta “female hardcore” izendapenekin nazkatuta gaude, baita guri buruzko iruzkinak


irakurtzeaz non, abestiak emakume perspektiba batetik egiten ditugun esaten duten. Inork ez luke esango gizonezkoen talde batek abestiak perspektiba maskulino batetik egiten dituela.

gauean okurritu zitzaigun, abestian esaten genituen gauza batzuk egiten ditugu eta hitz zatiak karteletan erakusten ditugu. Gauza sinple eta bat ere ez harroputza egin nahi genuen.

Uste dut “The New Black” diska inflexio puntu bat dela taldearen soinuan, baita beste aspektu batzuetan ere.

Ez zen denbora asko igaro lan honen eta “Try at home kids” 7”aren artean, ezta?

Guztiz ados. Lan honen eta aurrekoaren artean lau urte pasatu ziren eta taldea izugarri garatu zen denbora honetan. Gainera, diska honetan hardcorea ezagutzen zuen tipo batekin grabatu genuen, teknikoki ere ona zena. Izugarri gozatu genuen berarekin grabatzen, ideia berriekin baitzetorkigun eta grabaketa batetan lehenengoz geneukan onena ateratzeko gai izango zela ikusten genuelako. Bestetik, diska grabatu baino pixkat lehenago birak egiten hasi ginen eta honek taldearen maila igotzen lagundu zigun, baita taldearekin gozatzen hasi ere.

Egia esan denbora asko igaro zen, 2009an kaleratu zen arren lau urte lehenago grabatu baikenuen. Guk geuk grabatu genuen eta ez genekien kaleratu behar genuen ere. Azkenean baietz erabaki genuen, baina prozesua oso motela izan zen. lana kaleratu genuenean “berria” bezala aurkeztea txantxa bat iruditzen zitzaidan.

Azken hiru lanen diseinua oso koloretsua da, modu batetan taldearen soinuarekin talka egin dezakeena. Nahita egindako zerbait da? Zerikusirik dauka “Statement on statements” abestiarekin?

“Aldrig pa min sida” abestiarekin bideoklip bat grabatu zenuten. Nola sortu zen ideia? Gustatzen zaizkigun azalak egiten ditugu. “Try at Ia ezagutzen ez genuen jende batek, ikus-entzunezko ikasketak egiten zituena, gurekin bideoklip bat grabatu nahi zutela komentatu ziguten eta dibertigarria ziango zela pentsatu genuen. Ideia grabaketa aurreko

home kids”erako azala gure kitarjolea den Cajsa-k egin zuen eta “The New Black” kaleratu behar genuenean erabaki genuen gu geu azalean agertzeko garaia zela. Azkenengo honetan katu zuri iletsu bat nahi genuen azalerako, gure arteko barne txantxa bat


irakurtzen. Nonbait erantzuna aurkitzen baduzu, abisatu mesedez. Okerrena zera da, jendeak galdera horiek eginez, gugan emakumeak izatearen ezaugarrian arreta jarriz, fabore bat egiten digula pentsatzen duela, galdera berdina behin eta berriz errepikatuz. Ideia ergela benetan.

baitzen. Ez genuen bilatzen guztiak koloretsuak izaterik. “Statement on statements” abestiarekin lotura gordetzen du, baina ez uste bezain beste. “The New Black” kaleratu genuenean, jende askok, aldizkarietan eta beste hainbat lekutan, arreta gure itxuran jarri zuten, eramaten genituen arropetan, ea zergatik aukeratu genituen arropa horiek eta bestelakoak esanaz. Guk eguneroko arropa baino ez generamatzan (nire ustez hain arraroak ez direnak, bide batez. Zera esan nahi dut, nik praka bakero laburrak eta musika talde baten elastiko zuri bat baineramatzan) eta horren atzean ez zegoen inolako asmorik edo planifikaziorik. Eta azkenik, ez dut uste azalek musikarekin talka egiten dutenik, guztiz kontrakoa baizik.

Emakumea eta punk-aren arteko harremanaren inguruko galdera errpikakorraz aspertuta nago, emakumeren bat dagoen talderen bat elkarrizketatzen denean egin ohi dena. Aitortu beharra daukat nik behin baino gehiagotan egin izan dudala. Zergatik jarraitzen dugu fanzine eta aldizkarietan irakurtzen? Zu aspertuta bazaude, imaginatu nola gauden gu! Egia esan, ez dakit zergatik jarraitzen dugun hori

Hainbat bertsio burutu izan dituzue, hala nola, Metallica edo Blink 182. Zer dela eta taldeatik nolabait urrun dauden taldeen bertsioak egitea? Ez dut uste lehen garaietako Metallica gure soinutik HAIN urrun daudenik. Baina gure soinutik urrunago dauden bertsioak egin izan ditugu, Beyonceren “Halo” kasu. Abesti itsasorrak jotzea gustatzen zaigu, jendeak bertsioak direla konturatzeko modukoak. Modu berean jendea harritzen saiatzen gara.

Zeintzuk dira etorkizunerako planak? Ingalaterra goaz eta 5 kontzertu eskeiniko ditugu hurrengo astean (bihar bertan irtengo gara) [Elkarrizketa honi Otsailaren 18an erantzun zioten]. Honen ondoren kontzertu gutxi batzuk ditugu lotuta Suedian eta Alemanian udaberri honetarako. Udan Estatu Batuetara bidaiatzeko begira gabiltza eta oso emozionatuta gaude honekin, ilusio handia egiten baitigu. Udazken/Negu honetan berriz grabatzera sartuko garela espero dut. Abesti berriak egiten hasi gara eta oso itxura ona daukate.


John Peel irrati esatari ospetsuaren arabera “Teenage Kicks” bizitzan entzun zuen abestirik onena izan zen. Ez zen ahobero baten boutadea, bere hilarrian abestiaren hitzak idatzarazi baitzituen: “teenage dreams, so hard to beat”. Kantaren egileak Derryko Undertones ditugu, punkrockaren eta poparen artean zubi egin zutenak 77. urtearen aldera. Ez ziren, ordea, abesti bakarreko taldea izan eta horren lekuko ditugu beren estreineko singleak eta lehen bi LPak. Harira, Michael Bradleyk erantzuten die galderei email bidez, Andoainen aurtengo ekainean emandako kontzertu biziaren ondoren. XXI. mendean bi LP publikatu dituzue kanta berriekin. Hauek nahiko desberdinak dira zuen estreineko kanta melodiko, labur eta koruz beterikoekin alderatzen baditugu. Ez al duzue lehenengo kanten antzekoak idatzi nahi ala?

Oso abeslari ona da. Feargali ez genion itzultzeko galdetu pentsatu genuelako ez zuela nahi izango, eta gutariko batzuk ez genuelako bera itzultzerik nahi. Horrela laburbiltzen dut istorioa beti: ez genion galdetu eta berak ez zigun galdetu zergatik ez genion galdetu.

Ez dut uste ona izango zitekeenik abesti berriak zaharren antzera nahita konposatzea. 1978an baino askoz nagusiagoak gara eta ordutik hona diska mordoa entzun ditugu. Baina baita ere pentsatzen dut abesti berrietako asko laburrak direla eta melodia eta koruak dituztela. Gustatuko litzaiguke abesti gehiago egitea baina ez da erraza horretarako denbora aurkitzea.

Sar gaitezen abestiekin. “My perfect cousin” egiterakoan lehengusuren bat haserretu zen. Zuekin hitz egin barik jarraitzen al du?

Taldean jazotako aldaketa bakarra abeslariarena da. Paul McLoone abeslari berriak Feargalen antzeko ahotsa dauka eta bikain moldatzen da zuen soinura. Playbackik egiten al du (barreak)? Zergatik ez zenioten Feargali taldera itzultzeko aukera eman? Paulek ez du playbakcik egiten, eta ulertzen dut Milli Vanillik egiten zuen mimoaz ari zarela. Paulen ahotsa oso antzekoa da eta abestiak ildo beretik doaz, ez da besterik.

John eta Damiani hitz egiten die, beraien lehengusua baita. Ez da nire lehengusua baina ez dut berarekin hitz egin azken 30 urte eta pikutan; abestia egin aurretik ere ez nuen berarekin berba egin. Batzutan damutzen naiz jendeari esan izanaz nor zen abestiaren protagonista baina uste dut berari jada ez zaiola axola. Mars txokolate etxeak dirurik eman al zizuen “Mar bars” abestiko doako publizitateagatik? Ez, ezer ere ez. Eskaera egitea ahaztu zitzaigun. 1979an Mars lantegiko langile batzuk gu ikustera etorri eta Mars txokolatina poltsa handia oparitu ziguten, hori bai. Oso jatorrak, edonola. Abesti asko eta askok neskak dituzte oinarri. Sexuarekin eta neskekin obsesionatuta zeundeten? Neskak joaten al ziren zuen kontzertuetara? Ez, ez geunden neska edo sexuarekin obsesionaturik, baina abestiak idazteko sekulako gaia da. Mundu guztiak egiten du, Beatles-etik hasi eta Ramones arte. Sex Pistols eta The Clash salbu, noski. Neskak gure kontzertuetara hurbiltzen ziren? Ez bereziki, nahiz eta bagenituen neska jarraitzaile batzuk. Edonola, gehiengoa mutilak ziren, pena bat dena. Zergatik jende askok pentsatzen du “Teenage kicks” abestia masturbatzeaz diharduela? Feargalek halaxe esan zuelako. Gogoratzen dut duela urte asko nola hori erantzun zuen elkarrizketa batean, baina


guk ez genion kontuan hartu, jendeak ahaztuko zuen itxaropenarekin. Ondoren, berdina adierazi zuen telebista saio batean eta geroxeago berriro errepikatu abestien hitzei buruzko hitzaldi batean. Auskalo zergatik gonbidatu zuten Feargal hitzaldira, Undertonesen abesti bat bera ere ez zuelako inoiz idatzi; edonola, ez dut uste antolatzaileek hori jakingo zutenik. Hitzaldikoaren ondoren ohar bat bidali behar izan genion, abestia masturbazioaz ez ziohala gogorarazteko. Kanta neska eta abarren ingurukoa zen. Gaur egun eroso sentitzen al zarete pirituko kanta zaharrak jotzen?

nerabe

iz-

Bai. Abestiak dira, abesti onak, eta ondo dago hauek jotzea. Jendeak gozatu egiten du beraiekin eta guk ere kantak jotzen. Ez diot alde txarrik ikusten. Nola eta zergatik lagundu zenuten Derryko futbol taldea? Celticeko jarraitzaileak zarete? Derrry City noizean behin laguntzen saiatu gara, dirua behar izan dutenean, nahiz eta ez dudan uste asko lagundu dugunik. Celtic jarraitzen dugun? Baietz suposatzen dut, irlandarrak eta katolikoak baikara. Oso gauza tradizionala da, katalanek Barça jarraitzearen modukoa. “Undertones kaka dira” irakurri daiteke “Teenage kicks” singlearen atzeko azalean. Nork maite zintuzten hainbeste? Inoiz ez dugu jakin nork idatzi zuen graffitti hura, baina oraindik uste dut argazki bikaina dela. Estatu Batuetan bira egin zenuten The Clashekin batera. Egia al da Strummerrek itxura zaintzea iradoki zizuela? Ez, ez dut halakorik inoiz entzun. Joe gertu edukitzeko tipo bikaina zen. Talde ona ginela pentsatu zuen eta horregatik eraman gintuen birara, talde gonbidatu modura. The Clashen itxuran interesatuta zegoen, ez beste taldeenean. Ez al zuen berak behin abestu “Someone Just Asked Me If The Group Would Wear Suits”? (Itzultzailearen oharra: Garageland abestiaren hitzak). Zuen biren inguruko pasadizoak irakurrita badirudi droga, sexu eta gauzak apurtu barik tourrak egitearena apur bat aspergarria zirudiela. Nolakoak ziren (dira) Undertonesen birak? Droga eta kontu horiek birak are aspergarriagoak bihurtzen dituzte. Hirietan barrena ibili, eraikinak, jen-

dea, dendak eta abar ikusi; horiek ziren biretako ohiturak. Oraindik jarraitzen dut berdina egiten. Maite dut bidaiatzea, nahiz eta batzutan uste dudan jo beharreko kontzertua eragozpen bat dela… Zein zen Stiff Little Fingersekin zenuten harreman txarraren jatorria? Itxuratiak zirela uste genuen. Beraien abestietako hitzak ez zituzten haiek idazten baina horrek ez gintuen harritzen. Daily Expresseko kazetari batek letrak haientzat idaztea barregarria iruditzen zitzaigun. Gainera, Highway Star izeneko ile luzeko rock taldean ibilitakoak ziren. Nerabea zarenean gisa honetako gauzak garrantzitsuak dira. Ez hainbeste gaur egun, noski. Zergatik uste duzu, oro har, Irlandako punkrockak ez zuela politikaz edo Ipar Irlandako gatazkaz hitz egin? Zein zen zuen taldearen iritzia honen inguruan? Stiff Little Fingersi buruz galdetu didazu lehenago. Gatazkaren inguruko abestiak idatzi zituzten. Beste talde batzuk ere berdin egin zuten. Guk ez genuen halakorik egin New York Dolls edo Ramonesen antzeko abestiak egin nahi genituelako. Halaber, ez dut uste gatazkari buruzko abesti onak idazteko gai izango ginenik. Bobby Sandsen oroimenez zuetariko bat besoko beltzez agertu zen telebistan, “It´s going to happen” jo zenutenean. Ondoriorik ekarri zizuen horrek? Ez, ondoriorik ez. Ez dut uste inor konturatu zenik. Zer esan nahi du punkak zuentzat? Punka abesti onak dira, melodia egokidun abesti azkarrak Etiketa egokia al da Undertonesentzat? Bai, bada.


Azken aldian gehien harritu gaituen taldea dugu La URSS. Ez, Andaluziar hauek ez dira batere hasiberriak, guztiz kontrakoa. Hainbat urte daramatzate musika egiten, kalitate altuko lanak kaleratzen eta munduan zehar beraien soinua zabaltzen. Harritu gaituena kaleratu duten azken diska izan da. Aurrekoak onak baziren, “Sonidos de un derrumbe” azken hau deskribatzeko ez dugu adjetibo egokirik aurkitzen. Baina tira, diskaz luzeago hitz egiten dugu iruzkinen atalean. Beraz utz dezagun hori alde batera eta zentratu gaitezen taldean. Urtarrilean Bilbon izan genituen jotzen, Iralako Izar Beltz ateneoan eta ezin genuen elkarrizketa egiteko aukera desaprobetxatu. Hemen dituzue taldekideek, Afriko abeslaria kenduta, kontatu zigutena, erantzun interesgarriak, benetan. Goza ezazue elkarrizketa hau irakurtzen, zuen lehiotik mundu berri eta zahar hau zelan amiltzen den ikusten duzuen bitartean. Zuekin, La URSS. Klasiko batekin has gaitezen, zuen burua aurkeztu ezazue eta taldearen historia laburbildu, mesedez. P: Kaixo, Pablo naiz, La URSSeko tipo altua eta tinbalak bi makilekin jotzen dituena. Gure historia 2006 urtetik hasita gaur arte heltzen da. J: Jorge naiz eta kitarra jotzen dut. Miguelek baxua jotzen du eta Africok abestu egiten du. M: Laburbilduz, elkar ezagutu genuen, elkarrekin bizitzera joan ginen, bi single eta disko luze bat grabatu genituen, 4 edo 5 bider joan ginen biran Europa, Mexiko eta Amerikan zehar, beste single bat kaleratu genuen, beste diska bat, 150 kontzertu edo eman genituen, sakabantu ginen, La Corporacion jarri genuen martxan eta orain beste diska batetan eta beste Amerikar bira batetan lanean gaude. Zelan joan da Euskal Herrian egin duzuen bira txikia? Bilbon 80 pertsona inguru batu ziren, ez da nolanahiko kopurua, igande euritsu bat izan zela kontutan hartzen badugu. P: Ba laostia izan zen, egia esan, bi hilabetetan birritan igo gara, guztira bost kontzertu eskeiniz, guztietan jende asko zegoen eta jendeak abestiak bazekizkien! Beti oso zaila izan den gauza, Africok abesteko duen eragatik. Igande horretan Bilbok asko harritu gintuen, egia esan, gure Izar Beltz-eko lagunek izugarrizko lana egin zuten! M: Afoniak hara igo gintuen lehen alditik, bide batez esan beharra dago hemendik atera gintuzten lehenengoak izan zirela, askotan itzuli gara. Kontzertu guztiak oso dibertigarriak izan dira eta mila istorio ditugu kontatzeko eta beti gure gurasoak balira

bezala tratatu gaitutze, batuta dagoen familia batetan bezala. La URRS-ek talde bezala ez du inoiz ahazten nork eskeini dion laguntza, bere etsaiekin mendekatzaile eta barkagaitza den moduan. Zelan doa diska berriaren aurkezpena? P: Oso ona izaten ari da. Oso jende arrunta gara jotzeko, lo egiteko eta jateko toki bat bilatzerako orduan. Badakigu hortik esamesak egon direla direnak eta ez direnak eskatzen ditugula esanaz, gezur nazkagarria baino ez dena. M: Egia esan ahal dugun guztietan jotzen dugu, disko kaleratu berria izan edo ez. Zer kontatu ahal diguzue “Sonidos de un derrumbe” azken lan honetaz? M: Begira, “Sonidos de un derrumbe” diska bat da zeinetan, grabatzerako orduan, gure ilusio guztiak jarri ditugun eta uste dut emaitza oso ona dela. Kontatu nahi genuen istorio baten emaitza da, zeinetan gogo eta ahalegin guztiak jarri ditugun, guk ilusioa soberan daukagulako, baita baliabide gabezia ere. Mamia izatea eta guk geuk guztia egin izanak balore erantsia du. J: Uste dut egin dugun diskarik borobilena dela. Metatutako esperientziak gure alde egin du eta konposatzeko, zein hizkuntza grafiko bat eratzeko, gure artean daukagun koordinaketa ezin hobea da. P: Ba bukatzea hainbeste kostatu zaigun gure bigarren LPa dela, bakoitza puntu batetan bizi baikara… Africo Bartzelonan bizi da, ni Madrilen eta Jorge eta Miguel, aldiz, Granadan.


Abestiak gaiaren araberako lau blokeetan antolatuta daude, zer dela eta? J: Asuntoa diska borobil bat egitea zen, koherentzia bat jarraituko zuena, gauza osatu bat bezala. Soilik hamar abesti eta portada bat ez izatea. Eskorbutoren “Demenciales chicos acelerados” diska geneukan buruan, konposizio bat bezala egin zena, istorio bat kontatzeko helburuarekin baina, espazio faltagatik, abestiak azkenean nahastuta agertu ziren. Guk, modu metaforiko batetan, gure erorialdiari buruz hitz egin nahi genuen, gizartearen eta balore zaharren erortzeari buruz. M: Jorgek oso ondo azaldu duenez, arrazoia hori da. Bloke-ideia bakoitzari espezifikoki dagokionez, laburbilduz, hau izango litzateke esanahia: “Los limites” gizarte eta norbanako bezala aurrera egitea oztopatzen diguten gauzei buruz da, hau da, ideia berrien gabezia, jasaten dugun kontrola, etab.; “Las vanidades” izan ahal garenari buruz, hau da, ondo funtzionatzen duten gorputz eta buruak, hitz egiten du; “Los incendios” gure mugeetaz nola libratu gintezken esaten du, isiltasunak gure gizartearen erorketari abesten dioten bitartean, non suteak itzaltzen diren eta mugak itogarriak diren. Hau da, funtsean, planteamendua. P: Bizitza bezalakoa. Diskoarekin batera artelan bat argitaratu behar zenuten. Zertan datza? Egunen batetan kaleratuko da? P: Suposatzen dut artsitek, Miguel eta Jorgek, hobeto azalduko dizutela. Artelan hori existitzen da eta diskoa burutu baino lehen egin zen. Espazio eta segurtasun arazoengatik ezinezkoa izan zaigu gurekin kontzertuetara eraman eta ikusgai jartzea. M: Begira, sakabanatuta egotean oso zaila egiten zitzaigun diskako abestiak konposatzea. Beraz, forma ematen joateko hainbat ekimen jarri genituen martxan. Komunikazioa asko landu genuen eta elkarri bidaltzen genizkion ideiak, eskemak, mapa topografikoak eta mota guztietako argazkiak. Gero elkartzen hasi ginen, ahal genuenean. Hitz egiten jarraitzen genuen eta collage erraldoi batzuk egin genituen abesti bakoitzarentzat, hauen esanahia osatzen zutenak. Gainera abestiek collage-n esentzia bereganatu zezaketen. Esperientzia emankorra,

benetan. Azkenik diskan sartu nahi izan genuen, baina produktua izugarri garestituko zuela ikusita, kanpoan geratu zen. Ea egunen batetan nonbaiten sartu dezakegun. J: Collage-ak abestiak osatzen ari ginen bitartean sortu ziren. Miguel eta biok arte ederrak ikasten ditugu eta proiektu bezala aurkeztea pentsatu genuen, modu honetan taldearentzat lan egiten genuen fakultatean sartzen genuen denbora erabiliz. Orduan erabaki genuen abestiei dimentsio berri bat ematea, grabazio soil eta isolatu batetan ez geratzea, baizik eta beraien artean harreman bat izatea. Ea inoiz zeozer antolatu dezakegun artelanak erakusteko. Zuen musika “Autosuntsiketa eta agonia existentzialeko garaietarako soinu banda” bezala definitzen duzue. Ezinhobeto definitzen zaituteztela uste dut. Zuen musika eta hitzek desolazioa, porrota, desengainua, amorrua, desesperantza… bezalako sentimentuak transmititzen dituzte eta topikoetan erori gabe. Nork egiten ditu hitzak eta ze garrantzia ematen diezue? P: Joder, zelan pozten nauen gure esentzia ulertzen duen jendea dagoela ikusteak… batzutan frustagarria da. Hitzak Africok egin ohi ditu, nahiz eta beti pasatzen dizkigun, zeozer gehitu edo aldatu nahi badugu. La URRS-ek talde bat bezala lan egiten du eta ez ditu inoiz besteen dominak jartzen, guztia elkarrekin egiten dugu, bati gauza bat hobeto ematen zaio eta besteari beste bat. Adibide on bat “Otros dioses” abestia litzateke.


Zelan sortzen da abesti hau eta zer transmititu nahi duzue? P: Oker ez banago, musika hitzak baino lehenago sortu genuen, abesti asko horrela sortu baitira. M: Horrela sortu zen, egia da. Abesti hau asko gustatzen zait eta “Dicen”-en norabidea jarraitzen du. Niri asko gustatzen zaizkit mota honetako abestiak, asko transmititzen didate baxu lerro hoiek eta pixka bat motelagoak diren abestiak. Hau nire gustokoena da eta hitzak oso onak dira. Zer bilatzen dugun galdetzen duzu, zer pentsatzen dugun, ba egia esan punk diska bat zelakoa izan behar den ez zaigu axola, paso egiten dugu eta nahi duguna egiten dugu. Soilik gure buruekin daukagu konpromisoa, inor gehiagorekin ez… beraz hau punk abesti bat da bere onenean. Zeintzuk dira zaharkituta geratu diren arma zahar hoiek? Zeintzuk erabili beharko genituzke guda berri honetan? M: “Viejas armas”ek beste garaietan esandako lelo eta idealak ditugula esaten du, gaur egun daukaguna baino testuinguru sinpleago batetan balio izan zutenak. Mundua aldatu nahi izatea XVIII mendeko ikuspuntu bat erabilita, hegazkin bat geziekin lurrera bota nahi izatea bezala da.

Gizarte honen bizimoduaren alde iluna gogor kritikatzen duzue “Ciudades” eta “Control” bezalako abestietan. J: Masen kontrola ahalbidetzen duen gizakien bilketa sistema bat sortu dugu. Hiria zure hilobia izan daiteke. P: Zuk oso ondo esaten duzun moduan, beldurgarria da gizarte honek irakasten dizkigun baloreak, hiritartasuna, hiri erraldoiak hiritarrari inolako mesederik egiten ez diotena, estatu honen hiriburu nazkagarria kasu. Gizakiak, honen jakitun izan gabe, kontrolpean nola jartzen diren ikusteak, soilik lanbide on bat izatea nahi dutenak beraien hipoteka itogarriak ordaindu ahal izateko, kotxea, hondartza parean etxe bat… M: “Ciudades” abestia ideia zahar baten moldaketa da. Hirian jendearen arteko harremanak nola usteltzen diren kontatzen du. Harrituta uzten nau, bide batez esanda, jendeak modu alai batean “nire hiria zein polita da” esaten duenean, diru apur bategatik su ematen utziko luketen bitartean. Zuen mezuari kasu eginez, badirudi gizarte honentzat ez dagoela irtenbiderik. P: Asko aldatu beharko litzateke hau, klase ertaina “aberats berriak” izatera ohitu zen eta orain “pobre berriak” dira, zeintzuei dirurik gabeko jendeak beraien kontrolik gabeko desioetan aurrera egiten lagundu behar dieten. M: Ez dakit, dena komunetik behera doan modu berdinean, kontrakoa izan liteke. J: Ez dakit jendeari heltzen zaion mezua hori den. Berez ez naiz ezkorra, baina egia esan zaila da garai zoro hauetan nire onetik ez ateratzea. Ageriko da parte hartzen dugun gizarte sistema guztiz zaharkituta eta ustelduta dagoela, hau nahi ta nahiez aldatu beharra dago beste harreman ereduei bidea irekitzeko. Espero dut antzinako akatsetan ez jausteko nahiko argiak izatea. Gizartea ikusteko modu hori punk musikaren bitartez nola landu zerikusia izan dezake zuen abesti gogokoena RIP-en “Incorruptible” izatearekin? Gehienbat hitzengatik esaten dut. M: Quillo, nola enteratu zara horretaz? Izugarri gustatzen zait abesti hori, ereserki bat da. P: Tira, RIPek gure bizitzetan eragina izan du ezagutu genituenetik… “Que asco me dan” honi buruz hitz egiten zuen.


Oso interesgarria iruditzen zait elkarrizketa batetan Angry Brigade talde armatuari buruz aipatu zenutena. mendebaldeko gizartearen bizimoduarekiko egiten duten kritikak zuek egiten duzuenarekin bat egiten duela uste baitut. La URSS: Irakurri dugunagatik, modu bikain eta artistiko batetan gizartea barregarri utzi zuten, beraien mezua da bat egiten dugun bakarrenetakoa. Azken lanaren edizio amerikar bat irtetzear da, baita herrialde honetatik egin behar duzuen bira bat. P: Gure bigarren lana jada salgai dago han, Austineko “Todo destruido” zigilupean, esperientzia errepikatuz. Eddie eta Dru-k berriz lagundu behar digute lurralde horretan ezagutzera ematen. 37 egunetako bira bat egin behar dugu, bi kostaldeetatik. Managerra, management booking eta halakoak dituzten taldeen biretaz barre egiten dut, hamar egunetako biran doaz eta laostia direla uste dute, popatik hartzera joan daitezela. Andaluzia zuek diozuen bezain madarikatua al da? J: Asko sufritu duen herri bat da eta betidanik zapaldua izan da, kanpotik diruz beteta zetorren poteredunagatik. Gaur egun turismoari eta industriari saldua da, urdangarik merkeena bezala, putaseme batzuk poltsikoak betetzen dituzten bitartean. Hori da gure madarikazioa. P: Madarikatua, tratu txarra jasan duen einean, bai. Politikariengatik eta andaluziar jauntxoengatik (baldar asko dago jauntxo izan gabe ere). Alferrak bezala tratatuak izan garen langileak gara, ja! Sasikume hoietaz barre egiten dut. Gaur egun bizitzeko autonomi erkidegorik txarrena izan behar da musika talde batentzat, erraztasun gutxi, aretoen zentzugabeko alokairuak, etab. Estatu mailan zein kanpoan (Ingalaterra, Ale-

mania, Estatu Batuak) asko jo duzuen talde bat zarete. Gogoekin eta lan eginez posiblea dela erakusten duzue, beraien eremu txikitik irtetzen ez diren taldeen aurrean. P: Begira, gu Andaluziatik gatoz, bertatik irtetzea asko kostatu zitzaigun hasieran, eta are gehiago, kasua egin ziezaguten. Azken aldian badira taldeak beraien hirian jotzen dutenak, Europa zeharreko bira bat egiten dute, Ameriketara doaz… eta seguraski soilik 7” bat kaleratu dute. Ondo iruditzen zait eta beraiengatik pozten naiz. Baina uste dut talde batek bere ibilbidea izan behar duela… baita jarraipen bat ere. Oso zaila izan da guretzat taldearekin jarraitzea, baina errazena uztea zen. Guri, kanpora irtetzeko aukerak sortu zaizkigunean, aprobetxatu izan ditugu, dirua galtzen, hotza jasaten, gosea, lurrean lo egiten… baina gustatzen zaiguna da, behintzat niri. Dena hilda dagoen hiri batetik irten diren lau lagun garela erakusten jarraituko dut. M: Nik berdina uste dut. Noski zaila dela honelako hiri batetik irtetzea, non ia mugimendurik ez dagoen. Baina ez gara kexatzen, inolaz ere ez. Gustatzen zaiguna da, etamodu honetan grazia gehiago dauka, nik ez nuke ezergatik aldatuko. Oso talde emankorra zarete, 2 LP kaleratu dituzue, bi 7” eta split bat zazpi urtean. Taldeari dedikazio esklusiboa eskeintzen diozue? J: Ez, gertatzen dena bakoitzak berer aldetik lan asko egiten duela taldearentzat.


P: Nahi bai guk… lehen LPtik bigarrenera lau urte igaro dira… uste dut ondo dagoela, karkarkar. M: Ezta pentsatu ere! Baina oso garrantzitsua da gure aisialdiarentzat eta gure adierazteko modua bezala, fanzineak egiten dituenarentzat bezala edo cricketean jolasten duenarentzat, zerbaitek betetzen bazaitu zure arima eta gogoak jartzen dizkiozu, ez dut ulertzen norbait kexatzea gauzak egiten interesa jartzeagatik, bereziki gustatzen zaizkizun gauzetan.

underground-etatik etekina ateratzen duten ergeletaz nazkatuta gaude. Zigiluetakoak zein kontzertu antolatzaileak, berdin digu, lau ogerleko ateratzeko. M: DIY punkak duen onena izateaz gain, diskurtso subertsibo bat izatea eta dena eginda jasotzea ez da gure estiloa. Hobe da zure harrotasuna izatea, lau egunetan zehar kotxean lo egin behar baduzu ere.

Taldekide bakoitza hiri desberdin batetan bizi dela komentatu duzue, zelako eragina du horrek taldearengan?

P: Abesti berriak konposatzen gaude, Ipar Amerikako bira prestatzen gabiltza, Europatik zeharreko beste bat, dena ikusteke dago, etorkizuna ilun dago.

J: Putada bat da, gauzak egiterako orduan asko moteltzen gaituelako, ezin dugu ezta entseiatu ere. Baina elkartzen garenean gooekin hartzen dugu. P: Konposatzeko kaos bat da, imaginatu dezakezun moduan. Ni Granadara autobusez jeisten naiz, abestiak ahal dugun moduan grabatzen ditugu, Africori bidaltzen dizkiogu Bartzelonatik jeistea ezinezkoa izna bazaio, berak hitzak egiten ditu… Diska honetako abestiren bat estudioan bertan bukatu genuen. Distantziaren aurka borrokatzen dugu.

Esan nahi duzuena.

Zer da “La Corporacion”? P: Egin nahi genuen zerbait nahasia eta badirudi lortu dugula. bakoitza hiri batetan egotea, gugan interesik ez zuten ziguluak… diskoak guk editatzeko eta bizi garen hirietan kontzertuak antolatzeko… Zirkuito

Ze plan dituzue etorkizunerako?

P: Eskerrik asko elkarrizketa honegatik. Aspaldian egin diguten onena izan da, dudarik gabe! M: Sar zaitez interneten, gure material guztia dohainik eskegi dugu. J: Eskerrik asko guztiagatik. http://laurssmaldita. bandcamp.com/album/sonidos-de-un-derrumbe-lp


Beraien lehenengo diskak asko konbentzitu ez bagintuen ere, Azpeitiarrek zuzeneko aparta zutela ezin genuen ukatu. Beraien kontzerturen bat ikusteko aukera bagenuen hara hurbiltzen ginen. Baina aurreko udazkenean kaleratutako ‘Pentsatu, Iratzarri zure kontzientzia’ lanak sentsazio onak utzi zizkigun hasieratik. Oro har askoz landuago dago eta maila handiko abestiak dauzka. Beraz, aurtengo martxoan Algortako Gaztetxean jo behar zutela aprobetxatuz, elkarrizketa hau egin genien. Hau erantzun ziguten Markex (ahotsa), Labaka (baxua), Agirre (kitarra), Kusto (kitarra) eta Arri (bateria). Kontatuko diguzue tadearen historia? Noiz hasi zineten, zer dela-eta batu zineten.. galdera klasikoa. Markexa: Ba hori izan huan 2006an edo. Ez dakit ze hilabete izango zan baina, hauek beste talde batzutan jotzen zuten: Apunta, Seme putiek, Korrosion Zerebral… ta holaxe juntatzen ginen ostiralero-ostiralero Txarrantxan, Azpeitiko taberna mitiko bat. Musika ona entzun ta kriston mozkorra harrapatzen genuen, horixe egiten genian beti. Labaka: Gero ni Markexari mikrofonua atera ta kantatzen ibiltzen huan beti. Txarrantxan? Labaka: Txarrantxan bertan. Barra barrun sartu eta kantatzen hasi. Markexa: RIPen kantuak. Labaka: Eta pentsatu genuen: Ostia, zeozer egin behar diagu honekin! Honek kanta egin behar dik! Eta gero ‘Azpeitia Desegin’ CD-a atera behar genuen, bigarrena. Eta esan genuen “Abesti bat grabatuko diagu”, Txarrantxan kontzertu bat emateko asmotan. Markexa: Hor grabatu genituen ‘Viernes’ ta ‘Punk-Oi’. Labaka: Ez. Markexa: Ez! ‘Viernes’ ta ‘Friday’s Crew’. Izena horregatik dator. Ostiraletan juntatzen ginen peña ginelako. Hasieran zan bi kontzertu jotzeko baina Apuntak laga in zun, Semeputiek laga in zun ta grupo baten gelditu zan jendia. Labaka: Hasieran jotzen genun ba Apuntak jotzen zun edo Semeputiek jotzen zun kontzertutan, kolaute. Hirulau kantu jo ta…

egin eta serio hartzeko erabakia hartu genuen. Agian taldearentzat zorte bat izan zen Apunta-k uztea. Markexa: Zorte bat ez dakit, niri pena asko eman zidan. Baina taldearentzako ondo etorri zitzaigun, bestela ez zen aterako. Jendea bazegoen hiru talderekin, beraz… Labaka: Hasieran jotzen zian kitarra Apuntako kitarrak, Apuntako abeslariak be kitarra jotzen zun, Moso eta Arka, eta gero kitarra batek utzi zian urte betera edo bi urtera. Gero Agirre sartu zan, zala Apuntako bajua. Talde dexente Azpeitin baina jende gutxi. Familia arteko giroa sortzeko onena. Markexa: Bai. Azken finean hori dek onena. Niri ez zait gustatzen edozeinekin jotzea, ordu asko pasatu behar dituk talde baten ta hi, beti ere lagun giroan baldin bada, askoz hobeto. Agirre: Garai hartan zan “Grupo bat atarako diagu?” ta ja. Labaka: Gero atara genuen gure lehen diskua izan zana, ‘Friday’s Crew’. Hori zein urtetan izan zen?

Markexa: Berez katxondeoko talde bat zan. Labaka: Bi kontzertu jotzeko.

Markexa: Orain lau urte edo, 2009an edo. Labaka: Bueno, lehenago grabatu genuen ‘Bardulia Sounds’ diskorako, Mosokin. Markexa: kantu hoiek oso makal daudela ta oso gaizki, baina bueno. Labaka: Lokalian grabatutako dira. Markexa: ‘La Jungla Sonora’-n jarri zuten gure abestia, ‘Garagardoa’, grabazio zaharra ta esaten dezu “buffff”. Lotsatuta. Justo jarri zun bertsio kaxkarra.

Berbeneroak.

Lehenengo diskoarekin pozik?

Markexa: Hori da! (barreak). Baina gero gure artean hitz

Markexa: Bai, bai. Diferenteak dituk lehenengoa ta bigar-

Nahi gabe sortu zen talde bat dela esan genezake?


letrekin. (barreak) Bigarren diskoko lehenengo kanta zuk ere egin duzu? Hori speed-agatik da, ezta? Markexa: Bai, drogagatik. Esanez ba, hi, danok ibiltzen gaituk mundu hortan baina kontuz ibiltzeko, ez dala dana ‘de guay’. Labaka: Alde onak eta txarrak dituela. Markexa: Hori da. Gu ez gaituk drogen aurkakoak, baino nahi det esan jendeak pixka bat ikusteko dana ez dala ‘de guay’, bere parte txarrak badauzkala. rena. Labaka: Pixka bat eboluzionau ein diagu. Lehenengo diskoa 2009an graba zan ta… Hi Kusto noiz hasi hintzan? Kusto: Oin dala 2-3 urte. Labaka: Ba 2011 arte Arkak jotzen zian gitarra. Harek utzi zian ta Kusto sartu zan. Orduan ari ginen kantu berriak ataratzen. Zelan aldaketa kitarrajole berriarekin? Labaka: Ondo, ondo. Pixka bat alda ein diagu. Kusto: Hasieran nahiko zaila. Haren kitarra jotzeko estiloa ta nirea oso diferenteak ziren. Gure aurreko grupoa Pilhead rock&rolleroagoa zan. Baina zuen bigarren diska da rollo horren antzekoagoa. Labaka: Bai, zati rockeroago gehiago ditugu. Igual taldea bere jotzeko erara moldatu da? Labaka: Bera gehiago moldatu da gure jotzeko erara. Markexa: Igual pixka bat egon da bi aldeetatik. Zelan ikusi duzue bigarren diskaren harrera publikoaren partetik? Markexa: Ona, ona, ona. Kusto: Bueno, nik hasieran kritika asko entzun nituen. Hasieran jendeak lehenengoz entzun Cda ta… ostia! Friday’s asko aldau dala, ta hau, ta bestia. Gero pare bat buelta eman CDari ta ja jendea ohitu da soinu berrira. Markexa: Ez da behin entzun ta sartzen den diskoa. Agirre: Hirugarrenera edo laugarrenera bai. Estribillo gutxiago ditu ta horrek ba zailago egiten du. Nork egin ditu hitzak? Markexa: lehenengo diskoan gehienak nik egin ditut. Nik eta Arkak. Joan ginen oporretara ta itzuli ginen 20

Bardulian desfase gehiegi ikusten duzue? Labaka: Bai. Markexa: Jende bat badago mozkortzen eta drogatzen bakarrik dakiela. Libre dituk egiteko. Guk ere momentu hoiek dauzkagu. ‘Toque de atencion’ bat emateko da. Letrek ere aldaketa bat jasan dute. Lehenengo diskoan agian punk-oi mobidako gaiak jorratzen dira gehien. ‘Skizo’ izan ezik, besteetan topiko guztiak jorratzen dituzue. Labaka: Skizo dek Esnalek egindako letra bat, Korrosion Zerebraleko kantantia. Abestia beraiei lapurtutako da. Markexa: Bueno, lehenengoan ere badaude beste motako abestiak, emakumeen tratu txarren aurkakoa. Baina bai, topiko asko. Labaka: Topikoenak Markexak idatzi ditu danak. Markexa: (barreak) Bigarren diskoa askoz sakonagoa dek, letren aldetik hobeagoa. Lehenengo diskoko ‘PunkOi’ eta ‘Friday’s Crew’ atera genitun hiru entseguetan. Herrirak antolatutako lehiaketa batetarako abesti bat grabatu duzue, youtuben eskegita daukazuena. Markexa: Hor hiru botazio zeuden, bata zuzenekoa, elektro-txaranga batek irabazi zuena. Interneteko bozkaketan gu geratu ginen bigarren edo hirugarren. Labaka: Bigarren. Hirugarren bozkaketa ‘aditu’ talde batek osatzen zuen, herriko jendea zan, musikariak. Lehiaketa Azpeiti mailakoa zen? Markexa: Bai. Hirugarren bozkaketa hori irabazi genuen. Gero egiten zen media bat hiru epaimahien artean ta bigarren geratu ginen. Labaka: Grupo diferente asko zeuden. Baian generalian elektro-txarangak irabazi zuen. Zuzenekoarekin ba imaginau, 15 pertsona, tronpetak… Gero kantu hori erabili behar zan flashmob bat egiteko. Beraz, aproposagoa. Dantza bat asmatu behar duzu, ta gure kantu batekin dantzatu behar badute…


Ez zaudete dantza egiteko prest?

Nahita hartutako eragin bat izan da?

Markexa: Guk ez geniaun dantza egin behar, baina jendeak gure kantuarekin bai ta… (barreak)

Markexa: Ez, ez! Labaka: Guk ez dugu inoiz ezer kontzienteki egin. Markexa: Musika egiten hasten zara ta horrela irtetzen zaizu. Agirre: Danetariko musika entzuten dugu. Nik adibidez asko entzuten diat The Crack edo Cock Sparrer. Gaur adibidez “We are the glory boys” jo behar diagu. Markexa: Gure estilotik asko urruntzen dena. Labaka: Horri ere metronomoan puntu bat gehitu diogu.

Hasi zarete kanta berriak egiten? Labaka: Zeozer… Markexa: Oso kontzertu martxa handia daramagu azken aldian. Uda ondoren igual pixka bat lasaitu behar gara. Zelan orain arteko kontzertuak? Markexa: Gehiegi. Baina ondo. Jendea hasieran hotz ibiltzen zan baina orain kontzertuetan jendeak erantzun egiten du eta ‘a sako’ deitzen digute jotzeko. Ta askori ezetz esaten diegu. Hau hobby bat dalako ta lan bilakatzen bada, ja ez dau ondo. Ta beste hobbyak badauzkagu neska, lana, futbola, eskalada… Enteratu gara metronomo batekin entsaiatzen hasi zaretela. Markexa: Ta jotzen ere. Horregatik Elorrion ikusi zintuztedanean abesti guztiak klabatzen zenituzten. Markexa: Orain konturatu gara makalegi sonatzen zutela eta arinago jotzen ditugu, azkartu egin ditugu. Guretzako kriston aldea izan da. Lehen bata mozkortuta zegoela, bestea ez dakit zer… Kusto: Kantu bat azkartu ta gero igual ezin diat jo punteoa ta… Markexa: Honek gainera punteo pila sartzen ditu eta bata abiadurarekin pasatzen bada bestea salduta geratzen da. Baina orain metronomoari abiadura bat gehiago eman diogu. Eta esaten badizuet zuek zaretela Barduliako Oxymoron? Markexa: (barreak). Labaka: Nik ez diat uste inorekin konparatzeko… Baina soinua antzekoa da, ez? Labaka: Ostia! Haren soinua ta gure soinua… ez diat uste. Markexa: Hi, hori alago bat dek guretzat baina ez diat uste haraino ailegatzen garenik. Asko falta zaiguk. Igual ingeleseko abestian gehiago somatzen da, agian ingelesez abestua izanagatik. Markexa: Hori gaur joko degu, baita Oxymoronen bertsio bat. Asko gustatzen zaigun talde bat da.

Txarrantxan sortu zinetela esan duzue, baina horretaz gain harreman estua gordetzen duzue tabernarekin. Labaka: Gu han egunero egoten gaituk. Bueno, bi azkoitiarrak dituk. Baina nik anaia tabernako sozio diat. Markexa: Niretzat Azpeitian Txarrantxa sakratua dek. Arri: Han egoten gaituk egunero. Labaka: Han kontzerturen bat antolatzen denean handik ibiltzen gaituk. Markexa: Giro ona, gure gustuko musika… gainera abesti batetan esaten diagu “We are the Txarrantxa’s fellows”. Agirre: Ez dek erreza gaur egun gure gustoko musikia dun taberna bat aurkitzea. Gainerako tabernetan regetoie ta holakoak jartzen dituzte.


Agian, ligatzeko aproposagoa den musika. (barreak) Markexa: Segun eta zeinekin nahi dezun ligau. Txarrantxaren garrantzia ez da soilik Azpeitira mugatzen. Agirre: Astebukaera gehienetan dago zeozer. Labaka: Herriari bizitza ematen dio. Markexa: Gaztetxea urrunegi geratzen da ta. Teletetxo Records ere herrikoa duzue. Labaka: Kuadrilakoa. Laguntza asko ematen digu. Grabatzerako orduan ere, herrian bertan grabatu izan ditugu bi diskoak.

Markexa: Ba orain dana kakazkten ari da ta pena bat da. Lehenago joaten ginen kontzertuetara ta zan egotea anai artean. gaur egunean da txerrikeri handi bat. Baina guri ez zaizkigu kontzertuak falta, alde guztietatik deitzen gaituzte. Gaizki ematen den kuadrila batek deitzen gaitu, beste aldekoak ere. Guk gure ideiak argi dauzkagu. Orain bigarren diskarekin atzerrira ateratzeko aukerarik izan duzue? Labaka: Orain ibili gara zeozer begiratzen, aste santuan Galizira joateko baina ezin. [Galizian zeharreko hainbat kontzertu eskeini dituzte aurtengo udan] Agirre: Pasatzen dena da gure letra gehienak euskaraz direla, gure artean egunera euskaraz hitz egiten degulako. Ordun, gertatzen zaiguna gure hizkuntza euskara dala, herrikoekin egiteko, lagunekin egiteko, familiarekin egiteko… ta iruditzen zaigu defenditzeko zeozer dela ta horregatik euskaraz kantatzen dugu. Baina kanpora irtetzeko euskaraz abestuz… Labaka: Bueno Alemanian jotzeko aukera ere izan diagu. Markexa: Ta Bartzelonatik ere deitu gaituzte. Orain txipa aldatzen hasi gara. Lehenago zen alboko herrian jo, mozkorra harrapatu ta ya esta. Frantziatik ere deitu izan digute, Burdeosetik, ta Madriletik behin baino gehiagotan. Baina gauza batengatik edo besteagatik ez gara inora joan. Baina badaukagu ilusioa nonbaitera joateko. Igual ez da kalitate kontua, baizik eta sare kontua.

Beteranoak zarete Barduliako mugimenduan. Zelan ikusten duzue gaur egun? Labaka: Giroa orain petraldu egin da. Nik lehen neukan sentzazioa gutxiago ginela, familiako giroa zegoela. Markexa: Orain kakaztuta dago a tope. Orain pasatzen ari da Bizkaian pasatu dana. Nik oraingo kontzertuetan ez dinat inor ezagutzen. Kusto: Kontzertutan ere jende gutxiago. Gu hasi ginenean, 14-15 urte genituenean, han ibiltzen ginen leku guztietan musturra sartzen eta ostiralero kontzerturen bat zegoen. Orain, ordea, ez. Markexa: Aurten, adibidez, Holidays in Bardulia egiteko saiakera bat egon da, baina ja ez da egingo gehiago. Saiatu da, baina gaztetxeetan ezetz esan dute. Borrokak, ostiak… eta beti lau gilipollas dira. Beti igualak. Asmoa zen beste jaialdi bat antolatzea, beste izen batekin. Barduliako izena asko kakaztuta dago eta. Niri Bizkaitik inbidia ematen dit han duzuen giro onak.

Labaka: Jendea internetetik asko mugitzen da baina gu ez. E-mail egin genian baina kontraseña ahaztu genuen. Markexa: Facebook-a ere orain dela hiru hilabete ireki genian ez genekielako nola irekitzen zan. Labaka: Myspace ireki genian baina ez genekian nola manejatzen zan. (barreak) Markexa: Gaituk teknologia berrietan… Gero Kaleko Urdangakekoak kriston propaganda egiten dute. Gu baserritar batzuk gaituk. Bueno, Kaleko Urdangakekoak ere pixkat baserritarrak badira ta... Markexa: Kantantia batez be. (barreak) Hori ipiniko dut! (barreak) Markexa: Jarri, jarri! Lagunak dira eta!


Ez dakit gogoratuko zareten, baina Elorrion Pottokorekin (Never Surrender) abestera igo zinenean… Markexa: Ez nauk akordatzen! (barreak) Badago abesti bat Neverren azken diskan esaten duena “batzuentzat moda zena…” ta zuk mikrofonotik esan zenuen “Hauek jende jatorra dira nahiz eta orain Vans zapatilak daramatzaten Marteensen ordez. Vans Zapatilek mugimendua izorratu dute”. (barreak) Markexa: Pottokok beti esaten dit “Marteens danak gelan ditut gordeta”. Jarritzak ba!!! Beti noakio kontu horrekin kaña pixka bat sartzeko. Oso ondo eramaten gara Neverrekoekin. Egia esan, Arrasateko talde gehienekin oso ondo eramaten gara. Labaka: Baina Never eta Orreagarekin batez ere. Bi talde horiekin asko jo dugu. Beste taldeekin ere ondo eramaten gara. Markexa: Baina gertutasuna hoiekin hartu dugu gehien. Neverrek agian bai eman du aurrera pauso bat. Labaka: Nik uste dut berdin jarraitzen dutela. Markexa: Baina jendea, beraiek, igual jarraitzen dute. Labaka: Niri musika estilo berdina iruditzen zait lehenengo diskotik azkenera. Markexa: Ostia, lehenengotik azkenera aldatu egin dira. Kusto: Eboluzio bat izan da. Agirre: Linea bat mantendu dute. Markexa: Gorako linea bat. Gainera Pottoko el puto amo da. Hori jarri be bai. (barreak) Nahiz eta Vans jantzi? (barreak) Agirre: Arrasatekoek beti mantendu dute estilo hori. Gu musika jotzen hasi ginenean Arkada Sozial eta Deskontrol entzuten genituen. Asko gustatzen zaigun musika da. Hango talde bat entzun ta berehala estaen duzu “Hau Arrasatekoa da”. Labaka: Guri ere Deskontrolizatu garela esan digute. Niri asko gustatzen zaidan taldea da. Markexa: Niri ere asko. Labaka: Baina beste mila grupo ere. Beraz, hortik esatea Deskontrolizatu egin garela…

Agian talde batek garapen bat duenean, ematen du publikoak nahi duela aurreko lanetako esentzia mantentzea. Agirre: Gertatzen dena da abesti bat hainbeste entseiatu, grabatu, jo… ba ez dut esango nazkatu egiten zarela, baina pixka bat nekatu egiten zara. Markexa: Ezin zara estankatu. Agirre: Dena den, publikoaren partetik beti erantzun ona izan dugu. 50 pertsona gutxienez egon dira beti gu ikusten ta hori guretzat la ostia da. Etorkizunerako planik? Labaka: Nik bost ume ekarri behar ditut ta… (barreak) Agirre: Nik neuk lasai hartuko dut etorkizuna, gazteak gara eta gauza asko egiten ditugu batera. Lanik gabe egon gara, paroa bukatuta. Beste batzuk lan gutxirekin, EREn. Labaka: Ta Rock & Rollak ez du dirurik emanen, gure partetik behintzat ez. Markexa: Haiei bai, guri ez. Gaur egun zuek Garik baino publiko gehiago edukiko duzue. Agirre: Nik ez dakit Garik zenabt mugitzen duen, baina guk daukagun publikoarekin oso gustora nago. Zeozer gehiago gehitu nahi baduzue… Markexa: Konturatu behar gara kriston altxorra daukagula Gipuzkoan eta altxor hori pixka bat zaindu behar dela. Labaka: Inportantzia emateko gauza asko daude: presoak, etxegabetzeak… Agirre: Zentzua erabili behar da. Eta jendeari errespetua izan. Markexa: Borroka egiteko motibo asko daude gure artean borroka egin beharrean.


The Gee Strings beteranoak dira R&Raren munduan. Urteak daramatzate ‘77 punk soinuak Alemaniatik mundura zabalduz. Mundura, bai. Europan ez ezik Hego Amerikan eta Japonian bere abestietaz gozatzen baitute. Gurera diskoak Dead Beat Recordsen bitartez heltzen ziren eta aurreko hamarkadan lortu zuten ospe handiena.. Urte hasieran Bermeoko Beleza Malandra ateneoan jo zuten, Galiziatik Frantziara eramango zituen biraren erdian. Kontzertu ederra eskeini ondoren beraiekin hitz egin genuen eta galdera hauek helaraziko genizkiela adostu genuen. Hona hemen erantzunak. Taldea 1994tik dabil martxan, zer egin duzue orain arte? Urte hartan lau lagun geunden Gee Strings-en, Ingi Pop ahotsetan, Mrs Hanson baxuan, Damir kitarran eta Jac baterian. Bosgarren Gee Strings kidea Bernadette zen, bigarren kitarrajole moduan. Hainbat baxujole aldaketaren ondoren laukote moduan jo dugu 1997tik aurrera. Gure lehenengo kontzertua 1995 urteko hasieran eskeini genuen gure Dog Food 5 lagunekin (Alemaniar garagepunk R.I.P. – bide batez, talde honetako Til kitarjolea King Khan taldeko kitarjole famatua da gaur egun) Aachen-en, gure herrian, bertako AZ squatean. Dog Food 5 taldea High Society International izeneko

zigilu batetan zeuden (R.I.P. hau ere bai), kontzertua bukatu eta berehala zigiluko arduradunarekin harremanetan geunden beraiekin lan egiten hasteko… beraz, gure bi lehenengo lanak alemaniar zigilu honekin kaleratu genituen… eta 1997/98 bitartean biran joaten hasi ginen modu iraunkorrean. Volkswagen Caravan zahar bat erosi genuen eta lagunak genituen 90 hamarkadako hainbat talde alemaniarrekin kontzertuak antolatzen hasi ginen, Turbonegro, The Stitches, The Lurkers, The Buzzcocks eta beste hainbat talderekin batera joz… izugarria izan zen gure heroietako batzuekin jotzea. 2002an gure lehen lana kaleratu genuen Alemaniatik kanpo, 2 LP Dead Beat Records-en beste hainbat lanekin batera, Brasil, Japoni, Suitza eta Espainiako zigiluekin… birak egiten hasi ginen Espainia, Frantzia, Suitza eta Italian zehar. Bi tour burutu genituen Brasilen zehar. Ingi Pop eta Bernadette kenduta, beste kide guztiak ez dira jatorrizkoak. Zeintzu formazio izan dituzue? Oso kide gutxi aldatu dira azken 20 urteetan. Ingenius Pop, Bernadette eta Jac hainbat urtez iraun zuten jatorrizko taldekideak izan ziren… aldaketa asko izan ditugu baxuan… arrazoiak biran joan ezin izana, familiak osatzea edo ikasketak bukatzea ziren. Emakume baxujoleak haurdun geratzen ziren… beraz, 2002an Nik Nasty (alemaniar punk-rock legenda, The Puke, Canal Terror eta Molotow Soda taldeetan ibilitakoa) batu zitzaigun. Berez, gure lehen brasildar biran laguntzera baino ez zen etorri, baina gurekin jotzea hainbeste gustatu zitzaion non 2009rarte egon zen taldean. Jac-ek taldea 2005ean utzi zuen, 11 urtez bateria jotzen egon ondoren. Hainbeste bira egiteaz, baita edan eta drogak hartzeaz, erre zen. 2011tik gure


formazioa hurrengoa da: Ingenius Pop (ahotsa), Bernadette (kitarra), Buanax (bateria) eta Macst (baxua). Taldearen azkenengo biran Euskal Herritik pasatu zineten, baina uste dut hau ez dela izan zuen lehen aldia gure artean. Orain dela denbora asko izan zen… 2001-2002an burutu genuen gure lehenengo bira Espainia eta Euskal Herrian zehar. Bloody Mary dendako (Irun) Juan Carlosek antolatu zuen eta Donostiako Bukowsky tabernan jo genuen 2001ean. Hori izan zen gure lehen aldia Euskal Herrian. Lazkaon eta Barakaldon ere jo genuen. Gogoan dut Beasainen emandako kontzertu bat non Señor No, Vincent Von Reverb eta Obligaciones taldeekin jo genuen. Urte hasierako biran 5 kontzertu eta 4000 kilometro egin zenituzten. Zelan joan zen? 2010 eta 2011 urteen bitartean biran joan nintzen Sonny Vincentekin batera. Bartzelonan eskeinitako kontzertu baten ondoren Galiziar batekin egon nintzen hitzegiten. Bera kexu zen Galizian oso talde gutxik jotzen zutelako, distantzia asko baitago haraino, munduaren amaieraraino. Kontaktuan jarraitu genuen eta han kontzertu bat lotu zigun The Gee Strings-entzat. Asko gustatzen zaigu Galizia, ederra da. Han egon nintzen oporretan nire furgonetarekin 2001 urtean. Jaialdi bat dut gogoan, Cedeiran egindakoa. Beraz, ondo egon da hara itzultzea hainbeste urteren ondoren. Hau da hainbeste kilometro egin izanaren arrazoia, turismo pixka bat egitea eta Alemaniar gabon eta urte berri lazgarrietatik ihes egitea. Lehenengo kontzertua Galizian izan zen, asteazken batetan eta urtarrilaren 2an. Data oso aproposa ez izan arren, ondo joan zela entzun dut. Bai, data zailak dira biran egoteko, justu gabonak eta urte berriaren ondoren. Baina Ingenious bere irakasle lanera itzuli zen orain bi urte. Beraz, birak bere oporraldietan antolatu behar izaten ditugu. Iaz berdina egin genuen, Frantzia eta Suitzatik zeharreko bira burutuz. Gau ederra igaro genuen Santiago de Compostelan, Samesugas taldearekin batera, berriz itzuli nahi dugu! Bermeon ere oso ondo egon ginen. Eskerrak eman nahi dizkiegu gure lagunak diren, eta zigilu berdinean dauden, The Safety Pins taldekoei, beraiek eman baitziguten Bermeoko taberna eder honen kontaktua. 2002 urtetik ez geneukan kontratazio agentziarik Espainian eta horrela zaila da kontzertuak lortzea. Izugarria izan da hamar urteren ondoren itzultzea. Ea laister bueltan gauden!

Egiten duzuena eta zuen bizimodua asko gozatu behar duzue horrelako birak egiteko. Gainera biran askotan irtetzen zareten talde bat zarete. Zuen bizitza hau gabe ulertuko zenukete? Asko gozatzen dugu biran gaudenean, talde on askorekin jotzen eta lagun zahar eta berriekin denbora ematen. Bereziki beste herrialdeetara irtetzea gustatzen zaigu. Oso garrantzitsua da taldean espiritu hau daukan jendea izatea. Furgonetan 10 orduz jesarrita emateko prest daudenak, distantzia luzeak eginez. Baina Brasileko esperientziaren ostean, honako hau jolas bat bezalakoa izan da. Pozik gaude jotzeko leku berriak ezagutzeaz. Bira honetarako 7” bat kaleratu duzue, Mr. Scott Drakerekin batera. Zer kontatu ahal diguzue honetaz? 90. hamarkadaren lehen urteetan The Humpers izugarrizko eragina izan ziren guretzat. Gogoan dut Ingi Pop-ekin batera kotxez joan ginela hauen kontzertu batetara 1997an. hainbat urteren ondoren, 2010en Scott Drake-k bakarkako bira bati ekin behar ziolako zurrumurruak heldu zitzaizkidan. Ingi eta biok Hanburgoraino bidaiatu genuen kontzertua ikusteko. Kontzertuaren ondoren Scott-ekin hitz egin nuen eta zera esan nion: “barkaidazu The Humpersen hainbat riff lapurtzeagatik The Gee Stringsentzat”. Whiskey bat hartzera gonbidatu ninduen eta hurrengoa esan zidan: “The Humpersek 70 hamarkadako hainbat taldeei lapurtu egin zien, beraz ez dago arazorik”. Gau horretan konturatu ginen birarako kitarjole bakarra zeukala, beti bi kitarjolerekin bidaiatzen duen arren. Kontaktuan jarraitu genuen eta bigarren kitarjole bat behar izatekotan arazorik gabe deitzeko esan nion. 2011an bigarren bira bat burutu zuen eta orduan ni bigarren kitarjole bezala aritu nintzen The Humperseko Jeff Fieldhousekin eta Buanax eta Macst frantziarrekin batera. Biraren ostean egun bat izan genuen elkarrekin egoteko eta Frantziako estudio batetan abesti batzuk grabatzeko aprobetxatu genuen. Denbora tarte horretan The Gee Stringseko baxujole eta bateriajoleak taldea uztea erabaki zuten. Scott Drakekin


egindako biran Buanax eta Macst-ekin izan nuen harreman onaz eta musikalki mantentzen genuen sintoniaz gogoratu nintzen eta biei taldera batzeko eskatu nien. Oso ondo funtzionatu zuenez, abesti batzuk grabatu genituen elkarrekin. Azkenik Ghost Highwayko Marcok Splita kaleratzearen ideia izan zuen. Oso harro gaude Split honetaz baita bere atzean dagoen istorioaz. Beraz, azkar ibili eta eskuratu ezazue! 330 kopia baino ez daude!

youtuben ikusi dezakezue: http://www.youtube.com/ watch?v=CvmVP6XRJTo

Zuen azken lan luzea orain bost urtekoa da.

Oso bertsio ona, baina zoritxarrez ez da Gee Stringsen originala, baizik eta 70 hamarkadako The Avengers talde amerikarraren bertsio bat, talde ona. Gure set listean Avengersen bertsio bat jotzen jarraitzen dugu.

Arrazoi desberdinak daude hau azaltzeko, single batzuk baino ez ditugu kaleratu “Bunch of Bugs” lanaren ondoren. Diska hau kaleratu ondoren bira asko egin genituen bi urtetan zehar eta 2009an Nik Nasty eta Steve the Beef-ek taldea utzi zuten, beraz denbora batez gelditu behar izan genuen. Lagun batzuekin bira txiki bat burutu genuen, baina berriz uzti behar izan genuen urte betez. Ingi Pop-ek arazoak izan zituen bere belaunarekin. Denbora horretan ni oso lanpetuta ibili nintzen bi urtez, diska bat grabatzen eta Sonny Vincent eta Scott Drakekin bira bana egiten. Baina 2011ko bukaeran berriz martxan ginen. Oso ondo moldatzen gara taldekide berriekin eta abesti berri asko ditugu grabatzeko prest… Zelako esperientzia izan zen Sonny Vincentekin jotzea? Momentu ederrak Punk-Rockaren aitona honekin. Bi urtez egon nintzen berarekin. Izugarria izan zen berarekin jotzea eta diska bat grabatzea. Zuen lanak herrialde desberdinetan argitaratuak izan dira, hala nola, Japonia eta Brasilen, non herrialdean zeharreko bira bat burutu duzuen eta bertako telebistan agertu zineten. Oso posizio onean geunden eta hainbat eskeintza jaso genituen gure lana kaleratu nahi zuten diskoetxe desberdinengandik. Gure LP askok Japoniako lizentzia dute eta gure katalogo osoa Hego-Amerikako herrialde desberdinetan eskuragarri dago. Honek Brasilen bi bira egiteko aukera eman zigun. Dena ez zen ona izan bira honetan, baina momentu ederrak izan genituen garai ero hartan. Kontaktua Ronny Biggsen bidez lortu genuen. Gure lehen lanean “Old Man Out” izeneko abesti bat dago, Ronny Biggsi eskeinia, Rio de Janeiron bizi den Ingalaterrako banku lapur ospetsua. Honen ondorioz bere helbidea lortu genuen Alemaniako fantzine batetan eta gure CD bat bidali genion. Tipoa oso sartuta zegoen Brasileko punkrock mugimenduan eta bira bere lagun eta promotoreekin batera antolatu zigun. Brasildar talde askorekin jo genuen, adibidez Agrotoxico Hardcore taldearekin, Butchers Orchestra (60 ´Garage Trash), Sick Terror (Grindcore), Sao Paolo heroi lokalak diren The Flicts, Blind Pigs… eta beste hainbatekin. Agnostic Frontekin batera kontzertu erraldoi batetan jo genuen Sao Paolon eta zuzeneko saio batetan agertu ginen bertako telebistan. Nahi izanez gero

Euskal Herrian bada punkrocker bat Ladys Ramone izenekoa, hainbat diska grabatu ditu –gehienak gustatzen zaizkion taldeen bertsioz osatuak- eta Gee Stringsen abesti baten bertsioa grabatu zuen, “Thin White Line” izenekoa.

Zeintzuk dira etorkizunerako planak? Gure planak jotzen jarraitzea eta Ghost Highway Recordsekin atera berri dugun diska saltzea da. Gero abesti berriak grabatzeko asmoa dugu Gee Stringsen lan berrirako!!! Udaberriko bira gure lagunak diren The Irradiates frantziarrekin burutuko dugu - Buanax eta Macsten surf taldeaFrantzia, Alemania, Suitza eta Belgikan zehar. Nahi duzuena esateko askeak zarete. Osasuna!!! Zuek Euskal Herrian berriz ikusteko gogogak ditugu!


XXI. mendea estreinatu zenetik 80. hamarkadako hainbat euskal talderen berpiztearen lekuko izan gara. Revival antzeko honetan gutxi izan dira estudioak zapaldu dituztenak baina salbuespenen artean badaude, kanta berriak grabatu beharrean, euren abesti zaharrak bitarteko berriekin birgrabatzeko hautua hartu izan dutenak. Vulpes, Odio, Poliputos, Distorsion edo Ultimatum horren adibide dira. Goazen euren estudioko lana ikertzera. Oholtzak utzi eta bi hamarkada geroago atzera begiratu eta taldea, nolabait, eraberritu zutenen artean Vulpessen kasua nabarmendu behar da lehendabizi. Eskandaluarekin lotu zen punk talde bilbotarra beste edozerren gainetik. Eskandaluak ospea eman zien eta sona hark taldearen gainbeheran ere zerikusi handia izan zuen. Edonola, 1983an kaleratutako “Me gusta ser una zorra” single gogoangarria besterik ez zuten grabatu, B aldean Inkisición zeramana, eta zaleek zuzeneko piratetara jo behar izan dute laukotearen beste kanta batzuk ezagutu ahal izateko. Soinu kaskarreko grabazio hauetan taldearen oldarkortasuna igertzen zen nahiko basikoa suertatzen zen musikaren gainetik. “Anarkia en TV” edo “Andy es un punk” horren adibide dira. Joan den hamarkadan zuzeneko gutxi batzuk emateaz gain estudioan sartu ziren eta abesti guzti horiei tratamendu berria eman zieten. Lana cd formatuan atera zen Oihukaren eskutik “Me gusta ser…” izenburupean eta emaitzak nahiko hotz uzten du entzulea. Jatorrizko bertsioen eta eraberrituen arteko aldea nabarmena da. Zurruntasuna eta doinu sinpleen tokian melodia eta punkrockaren kutsu rockeroenak aurkitzen ditugu (grabatzerakoan MCDko Joakin kitarjolearen laguntzak zerikusia izango zuen horretan); oldarkortasuna eta malaostia beharrean punch falta, eta probokazioaren ordez Vulpes “s” bakarrarekin. Ez dirudi Vulpess entzuten gaudenik, bertsio deskafeinatu bat baizik. Horregatik “Punks de plástico” edo “Deja tu sitio” modu honetan entzuteak ironikoa suertatzen da. Txitxarra gustoko dutenek, ordea, zorioneko daude taldearen jatorrizko oldarkortasuna berreskuratzen duen biniloa argitaratu baitu berriki Punkaway disketxeak. LPak “Barbarela 83” izenburua darama eta Mallorcan urte hartan emandako zuzenekoetatik ateratako kantak biltzen ditu. Igerriko zenuenez soinu kalitatea halamoduzkoa da; ezin guztia eduki, motel! Azkenik aipatu 800 kopietara mugatutako edizioa dela honakoa eta lotsagarria dela diskak insert ziztrin bat ere ez ekartzea. Vulpessen oihartzunak Euskal Herriko mugak gainditu bazituen Poliputosen abestiek, kontrara, nekez gainditu zituzten Durangaldekoak. Orain, 23 urte inguru lozorroan eman ondoren, bueltan datos Poliputos. Fundamentuzko grabaziorik ez zuten argitaratu eta beraz, ulergarria dirudi itzulera baliatuz estudioan sartzeko erabakia. Horren emaitza da “Greatest Hits 1986-2011” cda. Erraz sartzen den punkrocka dugu bertan entzungai, nabarmentzeko abestiren bat ere, (“Miserableen himnoa” zer da ereserki bat ez bada?) gaurkotasunik galdu ez duten horieta-


koa. Dena den, badirudi iragazki barik sartu dituztela abestiak. Izan ere, “al alguacil hay que cortarle el pitilín” aldarrikatzen duen abestia entzuteak edonor shock egoeran uzteko modukoa da. Esanak esan, 80. hamarkadako punk euskaldunaren arakatzaileek badute hemen eskuratu beharreko diska. Arakatzaileek, izena merezi badute, izango dute derrigorrez Odio taldearen berririk baina nekez fundamentuzko grabaziorik. Izan ere, Pikotas eta bere mosketarien ibilbidea gorabeheratsua izan da oso. 1985ean IZ etxearekin EP bat ateratzear egon ziren baina azkenean ideia ezerezean geratu zen. Lau urte geroxeago taldeak agur esan zuen eta abestiak modu artesanalean grabaturiko maketa eta zuzenekoetan baino ez ziren erregistratu. 2001-2003 bitartean oholtzak zapaldu zituzten berriro eta, itzulera baliatuz, epe horretan DDTkoek zuzeneko zahar haietatik abesti andana atera zituzten “Todo está podrido” konpaktuan biltzeko. Soinuaren kalitatea txarra zen, letren gordintasun eta garraztasunarekin bat egiten. Dena esanda zirudienean hara non Pikotasen taldeak sorpresa ematen duen abesti zahar horiek birgrabatuz “Esclavos del capital. ¡¡Miseria para siempre!!” diskarako. Hit zaharrak ondo jotako punkrock indartsuaren bidez entzuteko aukera ematen du merke-merke saltzen den diskak. Noski, aurreko taldeei gertatu bezala, bidetik gordintasuna galdu dutela aitortu beharrean gaude baina emaitza duina da eta zuzenean ondo defendatzen dakite estudioan grabatutakoa, 2012ko irailean Artzentaleseko jaietan ikusitakoa aintzat hartzen badugu. Odio ikusi genituen jaialdi berberean Distorsion ere ibili ziren taula gainean euren punkrock umoretsua aireratzen. Josuk Distorsion berregin zuenetik kontzertu askotxo eman dituzte taldearen lehenengo etapan grabatutako hiru LPak baliatuz. Antza ez ziren gustora geratu grabazio haiekin eta egun zuzenekoetan jo ohi dituzten abesti sorta taldeak “atera duen soinu berriarekin” (Josu dixit) grabatzeko apetak eraman ditu berriro estudiora. Lerrook sinatzen dituenaren uste apalean ez zen beharrezkoa halakorik egitea, taldearen diskarik borobilena, “Ke Buen Dios” alegia, soinu kalitate onekoa baita. Edonola, “20 T-Mazos” diskan aurkitzen dena ez da beste munduko zerbait. Soinua alboratuz, nobedade bakarra azkenengo kanta da. Distorsionek zerabilen umorea modaz pasatu ez ote den edota taldearen kanta berriak nolakoak liratekeen zuen buruei noizbait galdetu badiozue ez larritu. Egungo punkrockaren mukizuei zuzentzen zaizkie abesti berri honetan eta hitzetan zein musikan maila ona ematen dute. Gisa honetako kanta berriak aterako balituzte zaharrak birgrabatu beharrean, askoz hobe. Errepasoa amaitu baino lehen ezin Ultimatum ahaztu. Abesti pare batera mugatu bazen ere, Iruñeako taldeak bere doinuak islatzeko aukera izan zuen 80ko hamarkadako bilduma ezagun batean, “Condenados a luchar/Borockari loturik” diskan hain zuzen ere. Ez zen hau izan ekarpen bakarra, bestelako bilduma underground batzuetan parte hartu baitzuten, “Iruña for Katakrak” maketan esaterako, eta Porkeria-T eta Nacionales taldeekin batera emandako zuzeneko baten grabazio pirata eskuz esku pasatu zen. Hala ere, Iruñeakoen bizimoduak, legearekin arazotxoak izan ohi zituen kidearenak batez ere, ez zuen lagundu ibilbide oparoago bat marrazten. Taldea utzi ondoren, berririk txarrena: Bolicheren heriotza 1994ean. Joan den urtean jatorrizko bi kidek, Potxetak eta Kutxak alegia, beste bi musikari errekrutatu eta taula gainera itzultzeaz gain estudioan ere sartu ziren. Emaitza “Sacrilegio” konpaktuan aurki daiteke. Euren kantu zaharretaz gain, RIPen “Pisar la sociedad” bertsioneatu dute eta berria ematen duen “Cloacas”. Diska entzutean soinuak deitzen du atentzioa, dezente pisutxua, geldo samarra, baina hauek arestian aipaturiko bilduma entzutean iger daitezkeen ezaugarriak dira. Ezin esan, beraz, jarraipen bat ez dagoenik, baina lehenengo entzunaldiek utzi didaten sentsazioa nahiko hotza da.



Fear taldea 80. hamarkada hasieran Estatu Batuetan gertatu zen punk eztandarekin lotu behar dugun Los Angeleseko talde IZUGARRIA dugu. Bai. Ondo irakurri duzu. Izugarria!!! Izugarria alde musikaletik, beraien estiloa era bat bakarra izatea lortu zutelako (gaur egun inortxok lortzen duena). Musika azkarra, baina zenbait zati kaotikoz josiak. Bateriaren erritmo arraro eta bitxiez josita. Eta AHOTS (bai, maiuskulaz idatzita!!!) berdinezin batekin. Eta izugarria ere, taldeak lortu zuen legenda kutsua dela eta. Liskarrak zuzenezkoetan, filma baten agertzen dira (liskarrak eta guzti), telebista saio baten ere (liskarrak eta suntsiketak barne, noski), taldeak gerora irabazi zuen kutsu politiko ez oso ona………… Denetarik punk talde txiki baina erraldoi honentzat. Beraz, hementxe zuekin.........FEAR. (Testua: Pepino) Haserak Talde honen ibilbideari errepasoa emateko momentuan pertsonai “klabe” batez hitz egin behar dugu: Lee Ving. Minnesotako estatuko Minneapolisen jaioa 1959an, eta Lee James Capellaro izena jarri zioten pertsonaia. Hala ere, bere ezizenaz ezaguna izan da beti: Lee Ving. Oso gaztea zelarik Philadelphiako Sweet Stavin Chain Blues taldean hartu zuen parte, eta talde honekin BB King, Buddy Guy, edota Cream bezalako artista eta talde ezagunekin eszenatokia tartekatzeko aukera eduki zuen. Ondoren, Philadelphiatik New Yorkera joaten da eta han Daybreak taldea osatzen du. Badirudi talde honekin ere pozik ez dagoela Lee Ving, eta beste “mudantza” bat egiten du. Oraingoan Los Angelesera. Eta han…………bai. Han, Derf Scratch izeneko baxulari batekin elkartu (Lee Ving’ek gitarra eta bere ahots majikoa jarriko ditu Fear’en zerbitzura), eta 1977an, ospera bultzatuko zuen taldea osatzen du: FEAR. Beste taldeko bi kideak Burt Good gitarra-jolea eta Johnny Backbeat bateria izango dira. Baina taldekideen gaiaren inguruan gauzatxo bat argi eta garbi esan beharra dago. FEAR taldean kide finko bakar bat egongo da ibilbide guztian zer: Lee Ving. Beraz, biografia honetan ez dugu denbora gehiegirik galduko taldeko kide aldaketetan. Soilik, garrantzitsuenak edota esanguratsuenak aipatuko ditugu. Urte horretan bertan, FEAR’ekoek beraien lehen “pelotazoa” plazaratuko dute: “I love living in the city” singlea. Urte batzuk beranduago kanta hau birgrabatu egingo dute beraien lehen diska luzean plazaratzeko, baina single hura.........argi eta garbi erakusten zuen nondik nora joango zen Fear’en estilo musikala. Baina gainera.........kontuan eduki ze urtetan argitaratzen den single hau. Britania Handian Damned, Clash eta Sex Pistols izan ziren bakarrenetarikoak horrelako materiala argitaratzen. Eta han, putzu handiaren beste aldean, Fear izeneko ezezagun batzuk “I love living in the city” bezalako artefakto makarra hau kaleratu zuten. Ez duzu sinisten?? My babie: hartu zure interneta, jetsi tipo hauen kanta hau, eta ea zer esaten duzun.


Baina Fear’en ibilbidean dena da nahiko nahasia, eta horrela, lehen konponente aldaketak iristen dira. Good eta Backbeat-ek taldea utzi eta Philo Cramer eta Spit Stix-ek ordezkatuko dituzte bi kide ohiak. Eta zergatik aipatu kide aldaketa hau? Ba......Fear’en hurrengo pasarte garrantzitsu baten Spit Stix-ek hartuko duelako parte Lee Ving’ekin batera. Decline of the western civilization 80. hamarkada haseran bertan Penelope Spheeris zine zuzendariak Lee Ving eta Spix Stix aurkituko ditu Los Angelesko Laurel Canyoneko telefonoetan flyerrak (taldearen propagandazko papertxoak) pegatzen ari zirela. Biekin hitz egin ostean, Spheeris-ek bera filmatzen ari den Los Angelesko punk eszenari buruzko dokumental batean parte hartzea proposatuko die. Filma, “The Decline of Western Civilization” du izenburu gisa, eta, 1981an aurkeztuko da. Decline of The Western Civilization dokumental hau........ez dakit ziur nola izendatu baina.........punk edo antzeko eszena baten sartua dagoen edonork ikusi BEHARKO lukeen filma bat da. Sex Pistols edo Cock Sparrer entzutea “derrigorrezkoa” den bezala, edota Quadrophenia filmako Mod eta Rockerren arteko ostiak ikustea “derrigorrezkoa” den bezala, “The Decline of Western Civilization” filma ikustea era bat DERRIGORREZKOA da. Sekulako zuzenezko irudiak ikusi ahal izango dituzu: Black Flag hasi berri batzuk Dez Cadena ahotsetan dutela, Keith Morris Black Flag’etik alde egin eta gero osatu zituen Circle Jerks iritsi berriak, X izugarri batzuk, amildegira zihoazen Germs kaotiko batzuk............eta guztien gainetik.........FEAR. Dokumental horretan.........Fear taldearen kontzertu bat agertzen zen, non publikoa zirikatzen zuten irain pertsonal eta umore eszentriko samarra erabiliz. Bueno, humore eszentrikoa deitzen diote web orri ofizialetan, baina iruditan sekulako irain sexistak erabiltzen dituzte behin eta berriz. Ikusleak, haserre, eszenatokira igotzen saiatzen ziren, taldekideei erasotzeko. Batez ere neska bat agertzen da beraiekin hika-mikan berbalean, eta azkenik, neskatoa taula gainera igotzen da behin eta berriz Lee Ving harrapatu nahian eta honen ukabilkada saiakera pare bat eta gero, sekulako desmadrea gertatzen da taula gainean. Dena lasaitzekotan dagoenean.........hor hasten dira berriro Fear’ekoen irainak. Eta berriro tentsioa. Eta horrela..........a tocar!!!! Eta beraien kantak..........Buah!!! Izugarriak: “I don’t care about you”, “I love living in the city”, “Beef Bologna” (ezin det explikau zer sentitzen dudan kanta hori entzuten dudan bakoitzean), eta “Let’s have a war”. Sin más!!! Sekulako tentsio musikala!!! Brutal!!!! Gustatuko litzaidake hemengo talderen bat horrelako kondiziotan eta horrelako amorruz jotzen ikustea. Baina bronka eta tentsio guzti horretaz gaina………FEAR’en kantak izugarriak dira, eta hauen ejekuzioa zuzenean………….berdin.


Spheeris zuzendaria Slash Records-eko presidente zen Bob Biggs-ekin ezkonduta zegoen, nork urte horretan bertan grabaketa bat egitea adostu zuen Fear taldearekin. 1981: Saturday Night Live-n agerraldia “The Decline of Western Civilization” filmari esker, John Belushi aktorea (Granujas a todo ritmo - Blues Brothers’en pelikula -, Desmadre a la americana, Mis locos vecinos, edo Camino hacia el sur pelikuletan aktore izandakoa) taldearekin interesatuko da, eta gestioak egiten hasi Fear gonbidatu musikal bezala izateko 1981eko Halloween gaueko Saturday Night Live telebista programan (Belushi-k bertan egiten zuen lan). Taldearen agerraldia sekulako mosh (pogoa) dantzen artean izango zen, non Minor Threat-eko Ian MacKaye, The Meatmen-eko Tesco Vee, The Cromags-eko Harley Flanagan eta John Joseph eta Negative Approach-eko John Brannon izango ziren tartean. Eta pertsonai hauen presentziaz gain.......aipatzekoa ere, ematen duela Fear’eko lagunak ere nahiko “gustora” joan zirela telebistako agerraldi hartara. Programako zuzendariari ez zion grazia putarik egiten elementu haiek platoan izatearen ideiak, baina Belushi-k bera ere pogoan egotea eskaini zion, eta orduan eman zuen baiezkoa (aktorea egongo zen pogoan, ez zuzendaria). Emaitza: Fear-ren agerraldia benetan motza izatea. Bigarren kantua “ederra da New Jerseyn egotea” esaldiarekin hasi zuten, jendearen haserrea piztuz (programa New York-en grabatzen zen, eta newyorktarrek areriotasuna dute New Jersey-koekin). Taldeak “Beef Bologna” eta “New York’s Alright If You Like Saxophones” kantak jo, eta “Let’s Have a War”-ekin hasi zirenean Saturday Night Live anuntzioetara joan zen. Kontzertuak iraun zuen bitartean, pogoa osatzen zuten mutikoek kalabaza puskaz bete zituzten eszenatokia eta bozgorailuak (Halloween gaua zen). Beraien 1981eko Halloween-eko Saturday Night Live hartako agerraldiak 20.000 dolarreko kostua izan zuen kaltetan, eta hori dela eta club eta musika sala askok Fear-ri gehiago ez deitzeko erabakia hartu zuten. Geroago, New York Post egunkariko artikulu batek zifra hori 500.000 dolarretara igo zuen. Uste denez, zifra honen zergatia New York Post-eko kazetariak Ving Fear-eko abeslariari eginiko deian aurkitzen da. Honek zera esan omen zion: “Egon adi, egon adi! 20.000 dolar? Hori gezur hutsa duk, lagun! 500.000 dolarretako kalteak egin genizkian, milioi erdi eder bat kaltetan, zeren eta gu profesionalak gaituk honetan, eta nik neuk zenbatu nizkian kalteak”. Honen ostean, Belushi-k bere Neighbors pelikulako soinu banda egitea eskainia zien Fear-eko mutilei, baina aktorea hil ostean, filmaren grabaketa zeraman estudioak popatik hartzera bidali zituen. 1982-1989 1982an, Fear-ek euren debut albuma kaleratuko du, “The Record”. Eta zer esan lan honi buruz?? Ba…….diska izugarri bat dela bere ñabardurekin.


Ze……..agian zenbait unetan ez da munduko diska errezena belarrietan eta burmuinean lehen entzunaldian ondo sartzeko. Zenbait kanten konplexotasuna nahiko zail bihurtzen du zenbait uneetan. Baina……. kanta batzuen konplexotasuna alde batera utziz……..IZUGARRIZKO ereserki batzuk gordetzen ditu bere barnean: I don’t care about you, I love living in the city, New York is allright if you like a saxophones, Beef Bologna………. Disko izugarria, gaur egun ere…….zailki berdin daiteken hoietakoa. Batez ere diskoa bere osotasunean duen estilo pertsonal eta berezi horrengatik, batez ere gaur egun talde ia guztiak klonatuak diruditen garai hauetan. Aurkezpen biraren ostean, Ving-ek Derf Scratch baxularia taldetik bidali zuen. 1983ko udatik 1984 hasera arte, Stix bateriajolea Europan barrena ibili zen Nina Hagen taldearekin, eta Chuck Biscuits-ek (D.O.A. taldeko baterijole izugarria, eta sinisten ez badezu ikus ezazu DOA’ren bideo zahar hoietako bat) bera ordeztea adostu zuen. Hala ere, taldekideek Stix berriro Fear-era itzultzeko konbentzitu zuten eta Biscuits-ek ez zuen sekula zuzenekorik eman taldearekin. PJ Harvey, Captain Beefheart, Pere Ubu eta Frank Black-en taldeetan jotzen zuen Eric Feldman-ek bete zuten probisionalki Scratch-ek baxuan utziriko hutsunea, Red Hot Chili Peppers-eko Flea heldu aurretik. Flea-k ere taldea utziko du, eta Lorenzo Bruhne-k ordezkatuko. 1986an Fear-ek bere bigarren lana grabatuko du bi egunetan, “More Beer”, Ving-ek ekoiztuko diena. Eta nahiko ondo gainera, soinu aldetik behintzat lana oso txukuna baita. Baina.....naiz eta lan hau gaizki ez dagoen ere….Fear’ek ez du lortuko inondik inora beraien lehen lan luzean (The Record) lortu zutena. Gordintasun hura, eta barruan zeuden 5-6 ereserki haiek………….. beren ibilbide guztian zehar ez zuten lortu hura berdintzerik. Eta bigarren lan honekin……….ezta ere!!! 90. hamarkada 1991an 1985ean emandako kontzertu baten grabaketa kaleratuko da “Live… For the Record” izenpean. Grabaketa ez da munduko grabaketa zoragarriena izango, baina FEAR bere gordintasunean gozatzeko aukera ematen du, eta gainera beraien betiko ereserkiz josia. Azken finean.......Lehen bi diskoetako bilduma baten antzekoa da diska hau, baina zuzenean grabatuta. Niretzat behintzat.........lan oso interesgarria. Disko hau plazaratu eta handik gutxira Will “Sluggo” MacGregor baxularia helduko da taldera. 1991 eta 1993 artean, Ipar Amerikan barrena birak egin ostean, Fear-en formazio originala apurtu egingo da. Philo Cramer eta Spit Stix-ek taldetik ospa egingo baitute, Ving-ekin eztabaida liskartsuak eduki ostean. Zergatia?? Antza denez.......diruagatik. Money, money!!!! La pasta!!!! La puta pasta!!!!! Diru kontuez gain, ziotenez, beste gauzatxo batzuk ere egon ziren tartean. Adibidez, politika. Ze......Lee Ving’eri politikoki eskuindarra izatea egozten zioten bere taldekideak, eta horretaz gain.....taldekideen artean zuten enpatia falta izan zen ere hausturaren arrazoi nagusietako bat. Beraz......taldea hautsita!!!

Baina.....Ving ez da geldirik egongo ordea, eta Austinen (Texas) Lee Ving’s Army taldea sortuko du. Baina denboraren poderioz talde honek Fear izena berreskuratuko du, hau da, Ving bera bere taldekide berrien laguntzarekin: Sean Cruse gitarrajolea, Scott Thunes baxularia eta Andrew Jamiez bateria. Fitxaketa berri hauetatik azken honek bakarrik izango du jarraipena taldean. Ze.......taldea haize berri hartu eta aurrera jarraituko du indar handiz diskak kaleratzeari dagokionez behintzat. 1995ean beste album bat kaleratuko dute, “Have another beer with FEAR” izenekoa (egia


esateko entzuteko paradarik ez dut izan). Bitxia dena da, taldea berregitearekin batera Lee Ving abeslari gisa zebillela MD45 taldearekin non Megadeth’eko kidea eta Metallica’ko kide oiha zen Dave Mustaine, eta Suicidal Tendencies’eko Jimmy De Grasso’k jotzen zuten. Talde honekin 1996an The Craving diskoa kaleratu zuten, baina historioak ez zuen aurrera jarraitu Dave Mustaine trash-metal’arekiko bidea jarraitzen baitzuen, eta Lee Ving’ek ordea punk’a. Bitxia da diko hau 2004 urtean birrargitaratu zela Lee Ving’en ahotsa ezabatuz eta bere ordez Dave Mustaine’rena sartuta. ¡Viva el rock!!! Fear taldera itzuliz, 2000garren urtean beste disko bat kaleratzen dute “American Beer” izenekoa, non Ving eta Jamiezes gain, taldea Richard Presley gitarrajoleak eta Mando Lopez baxulari berriek osatzen zuten. Album honetan Fear’en garai zaharretan grabatu gabe utzi zituzten kanta asko sartu zituzten eta egia esateko...... diska ez dago batere txarto. Handik gutxira, Presley eta Lopez, Kim Deal eta Kelley Deale-kin batera The Breeders taldean jotzen hasiko dira. 2000 Azken hamarkada honetan taldeak ez du zer esan handiegirik eman, baina 2008an, Fear taldeak Warped Tour “punk-rock” (zeozer esateagatik, horrelako festibalei Galerias Preciados’eko subentzioa falta baitzaie) festibal itinerantean parte hartuko du. Eta hortik aurrera noizean behin taula gainean aritzen dira gaur egungo Fear’ak. Gaur egungoak diogu ze..... taldekide original bakarra Ving baita.


SVART FRAMTID - 1984 EP (XPORT RECORDS, 1984) Iepa lagunok! Zenbaki honetan nitaz libratuko zinetelakoan? Izu Giroako nazkanteek dirutza ederra ematen didatenez, hemen nauzue berriz ere, punk harribitxi bat berreskuratzeko prest! Oraingoan eskandinabiara bidaiatuko dugu. Beraz, kotoizko galtzontzilo luzeak jar itzazue, pitilina izozterik nahi ez baduzue! Gaur gurean Svart Framtid norvegiarrak ditugu, beraien hardcore-punk zikin eta azkarrarekin. Europako iparraldeko lehen hardcorearekin fantzine hau egiten duten alprojen zakilak tente jartzen direla gauza jakina da, beraz aukeraketa aproposa nirea. Talde honen izenak “Etorkizun beltzaâ€? esan nahi du. Etorkizuna ez ezik, oso denbora gutxi iraun bait zuen taldeak, iragana ere beltza dute, oso zaila bait da taldearen gaineko informazioa lortzea. 1982an hasi ziren, bi urte geroago esku artean dudan single-a kaleratu eta hurrengo urtean banandu bait ziren. Hala ere Norvegiako talde mitikoen zerrendan leku goren bat lortu dute eta ez da gutxiagorako. Hasteko Osloko Blitz etxe okupatuan sortu zen lehen taldea dugu. Etxe hau 1982an okupatu zuten eta oraindik zutik dirau, Osloko ezkertiar mugimenduaren ikur bihurtu delarik. Honetaz gain, beraien herrialdeko lehen hardcore taldea izan ziren atzerrian bira bat egin zutenak. Alemanian zehar bira bat egin zuten, trenean bidaiatuz hainbat hiritan zehar. Baina goazen diska izugarri honi buruz hitz egitera. Lehenik, azala. Rafaelen Madonna Sixtina koadroan agertzen diren bi aingeru famatuak agertzen dira, aurpegiaren ordez burezurra ikusten zaiela. Barneko diseinua ere oso landuta dago, guztiz zabaltzen den karpeta horietako bat bait da. Alde batetik abestien hitzak eta hainbat irudi aurkitzen ditugu, collage polit bat sortuz. Bestetik artelan izugarri bat azaltzen zaigu, taldearen soinuarekin eta izenarekin guztiz bat datorrena. Kalaberak, heriotza, kutsadura, guda, Reagan eta ayatola, komunistak eta yankeeak, norvegiar bandera esbastika batekin‌

Svart Framtid, Venstres Hus, Oslo, 83/4/14.

Singlearen diseinua.

Musikari dagokionez, maila altuko hardcore punk-a aurkituko dugu, garai hartan egiten zenaren antzekoa baina melodia puntu batekin. Guztira sei abesti dira, hiru alde bakoitzeko. Abesti guztiak norvegieraz abesten dituzte, baina izenengatik antzeman dezakegu nondik joan daitezkeen: Religios terror, disiplin, systematikk, nar bomba kommer, 17 milliarder eta der trot det blir bedre. 2011an kaleratutako edizioan hitzak ingeles azalduta datoz, orri solte batetan. Taldeak material gehiago utzi zuen, nahiz eta lan ofizial bakarra hau izan. Hainbat bildumatan beraien abestiak agertzen dira, baita zuzeneko piratetan. EP honen kopia originala lortu nahi ezkero, eskatuiozue dirua gurasoei, oso garesti ordaintzen bait da. Dena den 2011an Volatge Recordsek berargitarapen ofizial bat kaleratu zuen, zuek bezalako baldarrek gu bezalako melomanoen pare zaudetela uste dezazuen. Inuxenteak, karkarkar! Bueno lagunok, joan beharra daukat. Fernandiscorekin geratua nago ouija sesio bat egiteko. Ea Joaquin Luquiren ispirtuarekin kontaktatzen dugun!


ZINEMA KRITIKAK ZINEMA

Ez, ez dugu Felix Linares fitxatu. Bere soldata altuegia da eta fantzineak saldu baino beste negozio batzuetan sartu beharko ginateke eskatzen duena ordaindu ahal izateko. Hala ere ez dugu morroi horren beharrik. Hurrengo lerroetan azken aldiko hiru pelikulen berri ematen dizuegu.

KRITIKAK

THIS BAND IS SO GORGEOUS! Zuzendaria: Dunstan Bruce. Donostin 2012ko urrian ospatutako Dock of The Bay musika dokumental jaialdiak punkarekin harreman estua duen filmea ikusteko aukera eman zuen, egun bakarrean, azpitituluz lagunduriko bertsio originalean eta 7 euroren truke izan bazen ere. Filmeak Sham 69 taldeak 2009an Txinan egindako bira kontatzen digu. Duela gutxi jatorrizko taldekideekin (Jimmy Purseyrekin beraz) bolo batzuk ematen hasi da Sham 69 baina beste batzuetan B formazioarekin aurkezten dira, apur bat UK Subs-ek egiten duen eran. Txinako birara halamoduzko formazioarekin joan ziren: Dave Parsons kide originala, taldean 1985etik dagoen baterijolea, Tim abeslaria eta langabezitik atera zuten baxujole bat. Laukote honek taula gainean erakutsi duen maila pattala den arren, 72 minutuko dokumental hau ikusteak pena merezi du. Zergatik? Lehenik eta behin, 50 urteen inguruan dauden punk batzuen bizitza, curriculum arina, izaera, jokabidea eta buruhausteak azaleratzen dituelako. Kontzertu batera joatean, diska bat entzuterakoan edota elkarrizketak irakurtzerakoan ezkutuan geratzen diren alderdiak hain justu. Drogak, militantzia politikoa, punkari buruz duten ikuspegia, zaleekiko jarrera eta bestelako pentsamenduak ere pixkanaka joango zaizkigu azaltzen. Halaber, biretan usualak diren kideen arteko liskar eta tirabirek egungo Sham 69 zer den hobeto ulertzen laguntzen dute. Guzti honi esker taldekideen rolak zeintzuk diren ikusiko dugu: alkoholiko alferra, berbati ziniko erretxina, mutua eta diplomatikoa. To laukotea! Bestalde, Txinako punk mobidaren eta egoera sozialaren zertzelada batzuk eskeintzen dizkigu dokumentalak. Noname izeneko Txinako punk taldearen abeslariak antolatu zien bira Sham 69koei eta oso bitxia suertatzen da ingelesez pattal moldatzen den tipoa tour-managerrarena egiten ikustea. Hotel, irrati, tren, areto eta bestelakoetatik eramaten ditu ingelesak eta barregura eragiten duten pare bat pasadizoen lekuko gara berari esker. Honetaz gain, Txinako punk eta kaskamotzek euren iritzia emateko aukera dute bertan bizi duten egoeraren inguruan. Hauen aldetik ez dago diskurtso handirik, Sham 69koen iritzi politikoak ere ez dira esanguratsuak (Tiananmengo plaza bisitatzerakoan abeslaria sakon hausnartzen jartzen dela dirudien arren), eta azpimarragarriena Misandao Oi! taldeko abeslariaren hitzak dira, alderdi komunistako buruzagien luxuak eta klaseen arteko desberdintasunak salatuz. Ikusteko erraza, xumea eta naturala. Horrela laburbil liteke Brucen lan hau. Last but not least, eskertzekoa da behingoagatik nostalgiarik gabeko dokumental bat ikustea. Strumerrek Madrilen galdutako kotxeaz edo RRVko edozein txotxolok botatako azken puzkerraz gain badira bestelako istorio interesgarriak eta filme hau horren adibide argia da. THE PUNK SYNDROME. Zuzendariak: Jukka K채rkk채inen eta Jani-Petteri Passi. Kovasikajuttu da 2012an estreinatu zen dokumental honen jatorrizko izenburua. Zer kontatzen digun? Bada, Finlandiako lau gizonek punkrock talde bat osatzen dute. Musikalki oso basikoak, abestiak geldoak eta errepikakorrak suertatzen dira. Ez du axola; taldea daramaten bizimoduaren adierazle egiatia baita. Haien artean tirabirak dituzte baina hala ere single bat kaleratzeko eta hainbat zuzeneko eskeintzeko (tour bat eta guzti!) aukera izango dute. Bada, hori da 85 minutuko dokumental honek kontatzen duena. Irakurleak pentsatuko du luzemetraiak ez duela aparteko istoriorik kontatzen baina hanka sartuko luke. Laukoteak badu batzen dituen berezitasun bat: adimen-urritasuna. Down sindromea eta bestelako gaitzak


dituzten lau pertsonen gorabeherak kontatzen ditu dokumentalak, beti ere taldearen eta kide bakoitzaren bizitzarekin lotuz, gisara testuinguru paregabea eskainiz. Horrela, alde batetik, entsaiatzen, grabazio lokalean, furgonetan, kamerinoetan eta oholtza gainean ikusiko ditugu Pertti Kurika Nimipäivät taldekoak; bestalde, kamerak kide bakoitzaren arazo eta iritzien berri emango digu. Esaterako, maitasun eta sexu kontuak nola kudeatzen dituzten, liskarren aurrean nola jokatzen duten, beren autonomía nola ikusten duten eta abar. Abestien hitzetan ere euren sentipenak plazaratzen dituzte. Punk klitxe bakan batzuk jorratzen dituzten arren (“Parlamentua gorroto dut” kantatzen dute, nahiz eta kide batek alderdi zentristako hautagai bati sostengua eman), kanta gehienen ildoa pertsonala da oso. Kafeari abesteaz gain (“Sei kafe kikara”), gustoko ez dituztenak salatzen dituzte; hala nola, pedikuroak (bai, oin-artatzaileak, ondo irakurri duzu), trabak ezartzen dizkietenak edo etxe komunitarioetako bizimodua. Filmea adimen-urritasunera egindako hurbilketa humanoa da eta ez hori bakarrik, punkaren aldetik testigantza zinez erreala eskaintzen digu, itxurakeriaz guztiz aldendua. Hausnartzera ere bultzatu gaitzake, adibidez, “eszenak” bere baitan duen eraldatze ahalmenaz. Beraz, dokumental gomendagarria, nahiz eta berau ikusteko aukerarik errazena, nik dakidala, internet bidezkoa den, ingelesezko azpitituluekin. Ez larritu, ez baita apenas ingelesik jakin behar istorioa ondo ulertu eta jarraitzeko. DVD bertsioa ere kaleratu dela uste dut, baina ez dakit gaztelerazko azpititulurik dakarren.

AQUELLO QUE AMAMOS. Zuzendaria: Jacek Borcuch. “Wszytsko, co kocham”, horixe baita 2009. urtean egindako fikziozko filme honen izenburu originala, ez da oraindik Euskal Herriko zinema aretoetan estreinatu, hegoaldean bederen. Eta, egia esan, ez dakit harritzekoa den edo ez, ohiko zirkuitoetan dagoen maila pattal samarrarekin bat egiten baitu. Badirudi atalka dagoela eginda, ez du hainbat puntutan sakontzen, sekuentzia dramatikoek ez dute indarrik eta tarteka aspergarria ere suertatzen da. Momentuz filmea ikusteko modu bakarra youtube bidezkoa da, bertsio originalean eta gaztelerazko azpititulu narrasekin. Polonia sozialistan gaude, 80. hamarkadaren hasieran. Bertan lau gaztek punkrock talde bat osatzen dute, Janek izeneko abeslaria izanik filmearen protagonista nagusia. Aita itsas armadako ofiziala du, ama ulerkorra aldiz Solidarsnoc sindikatuaren aldekoa eta bera maiteminduta dago, gobernuaren aurka dagoen neskato batekin. Errusiarren esku-hartzearen beldurra airean dago giroa petraltzen eta, ondorioz, gerra-legea ezartzen da herrialdean. Nola ez, laukoteak zuzenean jotzeko zailtasunak ditu eta hortik komeriak. Komunisten eta opositoreen arteko gatazkan zuzendariak ez ditu hasieratik bere kartak erakusten eta egiten duenean modu lausoan adierazten ditu. Edonola, azken txanparako uzten du mezuaren gordina, punkrocka Solidarsnocek errepresentatzen zuen “askatasunarekin” lotsa barik lotzen duenean. Orduan bai, filmea panfleto huts bihurtzen da. Lotsa barik esan dut baina, auskalo, agian garai hartako punk talde poloniarren ideologia bide beretik zihoan. Filmean zehar punkrockari emandako tratamendua nahiko azalekoa da, beraz ekialde sozialistako punk talde baten gorabehera eta zailtasunak sakonki argitzen dituen filmea ikustea espero baduzu ez nizuke inolaz ere fikziozko filme hau gomendatuko. Ezta ere punkrock zalea bazara; ezta ere sozialismo errealeko filmeak gustoko badituzu; ezta zinema, oro har, gustoko baduzu. Pelikula deskafeinatuak eta Antena 3-eko bazkalostekoak maite badituzu, orduan bai, baduzu hemen zerekin denbora pasatu.


SONS OF NORWAY. Zuzendaria: Jens Lien. 1978. urtean gaude, Norvegian. Pantailan familia burges, gorri eta askatasun zale bat ikusten dugu, gabonak internazionala abestuz ospatzen, jai giroan. Ikusleak, beraz, pentsatu beharko luke zein bitxia, outsider eta frikia den gisako sendia. Giro honetan, nerabea oraindik ez den hamabi urte inguruko mutiko batek Sex Pistols eta auzuneko punkia ezagutuko ditu, zeharo liluratuta geratuz. Honarte dena ondo, baina maitasunez beteriko komedia leunari drama dosi handia erantsiko dio gidoilariak, ea familia disfuntzioanalago batekin filmeak indarra hartzen duen eta, bide batez, ikusleak bizitzaren inguruko leziorik jasotzen duen… 180 graduko aldaketarekin, mukizu protagonista erabateko “punkia” bihurtuko zaigu, bide emanez punkiaren irudirik estereotipatuena esplotatzeari; badakizue, kateorratzak, listukadak, itsustasuna, drogak, no future espiritua eta Johnny Rotten ayatollah moduan. Behin puntu honetara helduta ematen du filme hau jada ikusita dugula, topikoak pilatzen zaizkigu (ezin du punk batek familia normala izan eta listukadarik ez bota?), Sex Pistols soinu banda bakarra bihurtzen da (Ramones, Clash edo Damned ez ziren antza Norvegiara heldu…) eta salbuespen parea alboratuz, punkari dagokionez norabide bakarreko irakurketa bultzatzen da. Filmean entzun bezala, “benetako punkia guztiak bost axola diona da”. Gai honen inguruan azalpen errealistago bat nahi baldin baduzue, fikziozkoa ere den Podslon (Shelter) filmera jo, drama eta komediaren arteko oreka askoz ere sanoagoa baita. Sons of Norweyren kasuan, ordea, komedia puntuek ez dute indarrik eta dramak, sinpleki esanda, ez du funtzionatzen. Hau gutxi balitz, pelikulak aurrera jo ahala zuzendariari istorioa eskuetatik joaten zaio, surrealismoa besarkatzen du momentuka eta agerikoa da ez dakiela filmeari nola eman amaiera. Ez dago, azkenik, mezu garbirik filmean, Johnny Rottenen agerpena salbu. Bai, ondo irakurri duzue. Ken Loachek Cantonarekin “Looking for Eric” pelikulan erabilitako baliabidea gogoraraziz, filmean Lydon jauna agertuko da “cameo” bat egiten, protagonistari bizitzari buruzko irakaspenak ematen. Edonola, gaztaroko ulertezintasun sentimendua, alienazioa, munduaren ulerkera, identitatea eta askatasunaren inguruan filmeak planteatzen dituen auziak airean geratzen dira hainbestean, ikusleak etxean hausnart dezan edo. Baliteke erretxin samarra izatea lerroon idazlea. Litekeena. Beraz, 2011. urtean estreinatu zen eta jatorrizko izena Sonner av Norge duen filmeak baten bati ikusmina sortu baldin badio, interneten bila dezala bertatik jeisteko; jatorrizko hizkuntzan aurkituko du, gaztelerazko azpitituluekin.

KONTZERTUAK

Kontzertuen kronikak segituan idatzi behar dira. Kontzertua amaitu eta berehala. Hurrengo orduetan, hurrengo egunetan gehienez ere. Bestela, oroimena lausotzen da, xehetasunak ahaztu egiten dira, eta, okerragoa dena, nagitasunak eta alferkeriak harrapatzen zaitu; duela hiru hilabeteko kontzertuaren inguruan idazten hastea baino gauza aspergarriagorik ez dago. Eta guk IZU GIROA ondo pasatzen dugulako egiten dugu, ez sufritzeko edo aspertzeko. Beraz, zenbaki honetan ez da kontzertuen kroniken ohiko atala egongo. Zer egingo diogu, horrelakoak gara-eta. Dena dela, 2013ko lehen zortzi hilabete hauetan egon da aipatu beharreko kontzertu asko. Urtea sorpresa batekin hasi genuen: “Barakaldo revienta” liburuaren argitalpena zela-eta, Josu Distorsionek, Gansok eta El Lobo De Armañoneko Landerrek talde bat osatu zuten, El Bueno, el Malo y el Hijoputa, aipatutako liburuaren zenbait aurkezpenetan jotzeko. Hilabete batean, talde askok urte luzetan egiten duten guztia egin zuten. Taldea osatu, abesti batzuk idatzi, maketa grabatu, maketa horrekin binilozko disko bat atera (bost kopia baino ez...), kamisetak egin, kontzertu pare bat eman (DDTren lokalean martxoaren 21ean, eta Algortako Eztabaidan apirilaren 11n) eta desegin ziren. Dudarik gabe, urte hasierako kontzerturik dibertigarrienak izan ziren horiek.


Galdu bazenituen, tira, oso litekeena da abesti berri horiek Distorsionen errepertorio berrian agertzea.

Los Dalton

Martxoan beste kontu batzuk ere izan genituen: Stage Bottles Alemaniako oi! talde antifaxista historikoa izan genuen Barakaldoko Edaskan, eta oso kontzertu ona eskaini ziguten, sentikorra eta zenbait unetan hunkigarria, eta Minority Of One Truth Through Fight taldeko zenbait kidek osatutako bandak frogatu zuen 90etako hamarkadan old school hardcorearekin engantxatu ziren gaztetxo askok hardcore melodikoa izan zutela horretarako sarbide, eta sustrai horiek gogoratu eta noizean behin omentzea ez dagoela txarto.

Apirilean, nahikotxo bisitatu genuen Barakaldoko Edaska. Han aritu ziren Herida Social madrildarrak, street punk antifaxistari ekiten eta Abra Ke Amputar eta Obsesion Fatal bertako taldeek lagunduta; The Sulfators disko berria aurkezten, eta Safery Pins aspaldiko partez, talde bikaina izaten jarraitzen dutela frogatzeko. Ezin aipatu gabe utzi Dimako III. Nekazalpunk jaialdia, talde bikainak ikusi genituelako, ondo pasatu genuelako, barre ederrak bota genituelako... baina, batez ere, bertako jendeak erakutsitako prestutasun eta gogoagatik. Asperraldia apurtu eta gauzak egiteko gogoak bultzatuta antolatzen diren ekimen horietako bat da Nekazalpunk, BBK Live eta antzeko txiringito guztiei mila buelta ematen dizkiena, gertutasunetik eta maitasunez antolatuta dagoelako. Poliputos, Latigazos, Tiparrakers, Toni Metralla & Los Antibalas, Ciudad Rayada, El Mal del Pan eta seguru asko ahaztuko zitzaigun beste talderen bat ere aritu ziren han, baina, berriro diogu, han aurkitu genuen giro onak eta jende jatorrak hunkitu gintuen gehien. Zorionak. Left In Ruins italiarrek hardcore gordin eta azkarra bota ziguten aurpegira Erandioko Sentinelen. Ez ziren gaizki jardun, baina ez gintuzten harritu. Agent Attitude taldeak, aldiz, ederto harritu gintuen: suediarrak badira ere, ez dute betiko hardcore suediarra jotzen, eta 80etako hardcore amerikarretik edaten dute, apur bat Career Suicideren ildotik. Oso onak. Porco Bravok eta Motociclonek gau gogoangarria eskaini ziguten Bilboko Kafe Antzokian, erdibana egin duten EP-aren aurkezpenean, eta handik gutxira, gauza bera egin zuten NCC eta Shock Treatment taldeek leku berean. Exhumed goregrind-aren erregeek oso kontzertu ka単ero eta dibertigarria eman zuten Edaskan. Ratos de Poraok zapaldu gintuen Zorrotzako gaztetxean. Raw Justice frantziarrek, berriz, DYS, SS Decontrol eta Boston HC-eko beste taldeen gomuta ekarri ziguten Txirbilenera eta, bide batez, Sestaoko gaztetxe honetan egiten ari diren lan bikaina ezagutzeko parada izan genuen. Eta Barakaldoko jaietan, beti bezala, gauza pila izan genuen, baina bi bereziki aipagarriak: Distorsion-en kontzertua, taldearen 30. urteurrena ospatzeko (kontzertua grabatu zuten, eta material horrekin DVD bat argitaratuko da aurki) eta Los Dalton-en itzulera. Askoz gauza gehiago egon dira, noski, baina ezin guztiekin akordatu. Hori bai, ez dugu artikulu txiki hau amaitu nahi TSOL talde mitikoak Gijonen egin zuen emanaldia aipatu gabe: zorionez, oraindik badaude kontzertu onak egin eta duintasuna galdu ez duten talde zaharrak, eta TSOLen kontzertua horren adibidea izan zen.

Raw Justice


DISKOAK

13 BATS – La venganza del sol CD – LP Potencial Hardcore 13 Psychobillya apur bat baztertuta daukagu fanzine honetan, baina horrelako lan fresko eta gustagarriak iristen direnean, aurreiritziak albo batera utzi behar dira. 13 Bats talde madrildarraren hirugarren lanean aurkitzen duguna ez da psychobillyrik eroena, azkarrena edo odoltsuena, baina gustu handiz eginda dago, eragin asko nahasten ditu, batzuk rockabillyra lerrotuagoak, beste batzuk punkiagoak, eta atsegin handiz entzuten da. Omenaldi eta erreferentzia ugari aurkitzen ditugu bertan: “The judge”-ren gitarra moldaketek “I fought the law” klasikoa ekartzen dute gogora, “Punk party roll” Ramonesen omenezko kantu bat da (eta, gainera, “Ramones” eta “cojones” errimatzera ausartzen dira) eta abar. Zonbiak eta tripak gurago badituzu, bilatu beste leku batean, baina punk rocka eta rockabillya dotorezia handiz uztartzen dituen talde baten bila bazabiltza, 13 Bats izan daiteke zure aukera. APURTU – Tik tak LP + CD Hainbat zigilu 12 Talde batzuek, gehienek esango nuke nik, lehenengo disko bat ateratzen dute, eta hortik aurrera zaila dute hasierako mailari eustea. Beste batzuk,

ardo onaren moduan, denborarekin hobetzen joaten dira. Horixe litzateke, nire ustez, Apurturen kasua. Oso bide luzea egin dute, zarata handirik egin gabe, merezi zuten baina oihartzun handirik izan ez zuten diskoak kaleratuz, abesti berriak eginez, zuzenean joz, inoiz etsi gabe. Eta orain, urte piloaren ostean, disko berria ateratzen dute, oso disko ona, abesti gogoangarriz betea, nahiko jostalariak batzuk, mingots eta etsipen puntu batekin beste batzuk; seguru asko, Europako zenbait herrialdetan Euskal Herrian bertan baino arrakasta gehiago izango duen diskoa. Hamabi abesti, dendenak euskaraz, den-denak berriak (beno, “Topa in topo” Perro Caliente Aitor Apurturen talde paraleloaren singlean agertzen zen), eta, gainera, biniloarekin batera CD-a oparitzen dute. B.E.K. Beti Etxetik Kanpo CD Pots & Crime 12

Mañaritik datoz Beti Etxetik Kanpokoak, beraiek grabatu, ekoitzi eta argitaratutako hamar abestiko CD honekin. Punka euskaraz egiten dute, batzuetan heavytik gertu daude gitarrekin, eta bestelako tresna ugari sartuta (saxoa, txalaparta, alboka eta abar). Niri 90eko euskal talde batzuk ekarri dizkidate gogora, ez dakit, EH Sukarra, Lin Ton Taun eta horrelakoak. Alderik ahulena, nire ustez, ahotsak dira (euskal talde askoren akatsa, bide batez esanda). Baina gazteak dira, eta disko hau ibilbide luzeago baten lehenengo urratsa izatea espero dugu. BESTA – Ajoelha-te perante a besta CD Raging Planet 12

Besta zuzenean ikusi genuen iazko urrian Erandioko Sentinel aretoan, eta aho bete hortz utzi gintuzten. Guri, behintzat, iluntze hartako izarrak omen ziren Massgrave baino gehiago gus-

tatu zitzaizkigun. Diskoa entzunda, ezustekoaren efektua apur bat apaldu egiten da, baina, hala ere, gauza serioa da hau. Portugaletik datoz Besta, beste hainbat taldetan aritu edo aritzen diren musikariak daude hemen (besteak beste, We Are The Damnedekoak), eta gasolioa asmatzen ez badute ere, beren proposamena bitxia da: musikalki, hardcore azkarra egiten dute, minutu eta erdi gainditzen ez duten abesti labur eta espidikoekin, crust ukitu batzuekin zenbait kantutan, eta riff batzuetan (“Vampiro psiquico”) melodiari muzin egin gabe. Ahotsa, baina, guztiz maniakoa da, eroa, histerikoa. Nonbait ikusi dut grindcore talde bezala sailkatzen dutela Besta ez, ez da grind talde bat, baina hardcore azkarraren eta grind-powerviolence ahotsaren arteko nahasketa hori oso efektiboa suertatzen da. Hamazazpi abesti 28 minutuan: horrekin dena esanda dago.

BLANK PAGES – Blind faith 7” Hardware Records 12 Blank Pages Alemaniatik datoz (ez nahastu izen bereko talde kristau amerikar nazkagarriarekin), eta, labur esanda, Idle Hands taldearen errautsetatik sortu ziren, eta musikalki ere, talde bien proposamena nahiko antzekoa da. Blank Pagesek kalitatezko punk rocka egiten dute, abesti bikainak idazten badakite, doinuak


halako ukitu triste edo malenkoniatsu batez jantziz, The Wipers-en eragin handiarekin (horrelako taldeez berba egitean beti aipatzen da The Wipersen eragina; Blank Pagesen kasuan, nik ez dut hain argi ikusten, baina egia da Euskal Herrian jotzen egon zirenean zuzenean The Wipersen bertsio bat egiten zutela). Lehenengo EP baten ostean, beren bigarren lana da hauxe, eta, zoritxarrez, bi abestiko single bat da. Zoritxarrez diogu, bi kantuak benetan bikainak direlako, eta diskoa oso labur egiten zaigulako, are gehiago kontuan hartuta gaur egun inork ez dituela bi abesti puta eskaintzen zazpi hatzbeteko binilo baten prezioaren truke. Baina beno, suposatzen dut beti izango dela hobea bi abesti bikain, erdipurdiko lau abesti baino.

letrak: ez dakit Deskonocidosen eragina izango den, baina talde horren alde iluna, ezkorra eta depresiboa ondo txertatu dute beren proposamenean: abestien titulu batzuk irakurrita (“Oscuridad eterna”, “Flores en la tumba”, “Ahí viene la muerte”, “Quemado en la hoguera”) norbaitek pentsa dezake afterpunk talde baten aurrean gaudela. Ez horixe: Criaturasek iluntasunez blaitutako hardcore punk birrintzailea egiten dute, eta oso ondo gainera.

DESTRUCTORS / THE ASTRONAUTS Split CD Rowdy Farrago 12

DELINCUENCIA SONORA. Estados delincuentes.

CRIATURAS – Oscuridad eterna LP Trabuc – Lengua Armada 12 Beste latinopunk talde bat... Argi dago une honetan AEBetan boladan dagoela gaztelaniaz kantaturiko hardcore punka. Baina ezin esan Criaturasekoek betiko formulari eusten diotenik. Vaaska eta Deskonocidos taldeetako kideak dituen Texaseko talde hau azkarra da, latza, garratza, bortitza era egurra banatzen dute barra-barra, baina xehetasun batzuek laguntzen diete multzotik burua ateratzen. Ezer baino lehen, kantatzen duen neskaren ahotsa: diskoa lehenengo aldiz entzun nuenean ez zitzaidan gustatu, baina orain, hainbat aldiz entzun ondoren, taldearen dohainik aipagarrienetako bat dela iruditzen zait. Zolia da, zorrotza, oso altua, batzuetan ume batena ematen du, eta efektuak eta horrelakoak sartzen dizkiotenean, (adibidez, A aldearen amaierako oihartzun hori) oso ondo gelditzen zaie. Beste aldetik,

Josek maila mantentzen du (bikain “A golpes”-en, esaterako) eta, gainera, inspirazioa aurkitu du Fragileren poema batean (“¿Dónde estaban?”, musikalki luzeegia akaso, bost minutu inguru) eta lagun zuen Antonio Vegarengan (“Relojes en la oscuridad”, Nacha Pop-en bertsioa, ez izutu mesedez). Esandakoa, Delincuencia Sonoraren jarraitzaileak zorioneko daude; hamar abesti digipack polit batean aurkeztuak, Lengua Armada zigiluaren eskutik.

Bazen garaia! Hamalau urte igaro dira Madrildarren estudioko azken lanetik, hamaika zuzenekoa kontuan hartzen badugu. Patxadaz daramate taldea baina horrek ere aukera ematen die lan borobilago bat aurkezteko. Euren jarraitzaileek, beraz, badakite zer topatuko duten hemen: punkrocka eta hitz landuak. Musikalki, “El arte de atontar” diskaren ildotik jarraitzen dute, baina grabazioari etekin handiagoa atera diote, soinu maila potenteagoa lortuz eta ahotsak aurrekoan baino pisu handiagoa izanik. Hala ere, abestiei oldarkortasun eta urgentzia apur bat falta zaiela ematen du. Honen adibide “Liber” kanta dugu, reggae ikutuekin, nahiko mantsoa. Dena den, aipatu abestia salbuespena da diskaren soinuari dagokionez eta, edonola, badira Delincuencia Sonoraren klasiko bihurtu behar diren abesti puskak. “A golpes” da horren adibide, baita Miguel Hernández poetaren hitzak dituen “Las puertas de Madrid” edo zuzenekoan ere sartu zuten “Entre paredes”, La Resistencia taldearen bertsio izugarria, orain estudioan grabatua. Bestalde, aukera baliatu dute euren kanta zahar bat, “Vagabundo”, berriz grabatzeko. Hitzei dagokienez,

Sorpresa txiki bat dakar The Destructorsen azkenengo (oraingoz) split luzea: The Astronauts taldea aukeratu dute diskoa erdibana egiteko. The Austronauts Erresuma Batuko 80ko hamarkadaren hasierako anarkopunk eszenako talde bat izan zen, Zounds, The Mob, Poison Girls eta beste talde batzuekin batera betiko punkaren muga estuak gainditu eta beste soinu batzuekin esperimentatzen aritu zirenak. Garai hartan, talde horiek ez zuten arrakasta askorik izan, zale gehienentzat arraroegiak edo bigunegiak ziren eta askok hippiepunk bezala katalogatzen zituzten, baina eszena hartatik oso gauza interesgarriak atera ziren. Guk pentsatzen genuen The Astronauts honezkero desagerturik egongo zirela, baina hara non berriro agertzen diren Destructorsekoen eskutik. Zazpi abesti eskaintzen dizkigute, betiko punketik aldentzen direnak (“Nothing is impossible” Stranglers eta Wire-ren arteko nahasketa bat da, “The things you crave”-k ere badu Stranglersen antza, “Wild” abestiak zortzi minutu inguru irauten du) eta bi bertsio sartzen dituzte, bat Destructorsena, eta bestea, Zounds-en “Can’t cheat karma” klasikoa, originala baino gehiago gustatzen zaidana. The Destructorsen aldean, berriz, ez dago berritasun askorik, abestiek taldearen batez besteko maila gainditzen duten arren. Horiek ere bi bertsio sartzen dituzte, The Astronautsen “Everything stops for baby” eta Wireren “Dot dash”.


ezagutu genuenontzat, betiko abestiak gaur egun nola jotzen dituzten eta jatorrizko bertsioekin nolako aldaketak dauden ikusteko balio du (bai, aldaketatxo batzuk badaude). Baina, berrio diot: nire ustez, lan honek ematen duen berri nagusia da ikustea Distorsion hor daudela ostera ere, gauza berriak egiteko gogoz. Portzierto, dagoeneko kantu berri gehiago egin dituzte, eta motxila proiektu berriz beterik dakarte. DESTRUCTORS – ZIPLOCK Pax Romanus Split CD 12 Ziplock Ingalaterrako talde bat da, nahiko berria, kideek beste zenbait taldetan eskarmentu handia bildu badute ere, eta punk ingelesaren eragina duten arren, badaukate hardcore amerikarraren ukitu ukaezin bat, 80etako hamarkadaren hasierako Bostongo taldeak gogora ekartzen dituena. Destructorsek, berriz, hamaikagarren split honetan betiko ildotik aldentzen ez diren beste lau abesti eskaintzen dizkigute, horietako bat Peter & The Test Tube Babies-en “Banned from the pubs”-en bertsioa. DESTRUCTORS – Ragnarok 1212-12 CD Rowdy Farrago 12

Destructorsen beste disko monografiko bat. Badakizue inka, azteka edo ez dakit noren profezien arabera mundua joan den abenduan amaitu behar zela. Beno, mundua ez da amaitu, itxura guztien arabera asko gelditzen ez zaion arren, baina Destructorsekoek pentsatu zuten gaia polita zela beste disko kontzeptual monografiko horietako bat ateratzeko, eta iazko abenduaren 12an (hau da, 12-12-12) “Ragnarok hau atera zuten, den-dena munduaren akaberari buruzko abestiekin. Musika estiloa betikoa da, 1977tik 1982ra salto egiten duen punk rock klasiko eta apur bat topikoa, eta bertsioak, oraingo honetan, ondo aukeratuak izateaz gain, oso onak dira: Dischargeren “The final bloodbath” (buah, txabal!), Exploiteden “Dead Cities” eta Warsawen “Failures” (hau da, Joy Divisionen aurreko taldearen kantua).

DICTADURA – Bajo la sombra del miedo LP No Thanks!! – Stomp Records 12

THE FIGHT / REPRESION Split 7” In My Heart – La Humanidad Es la Plaga – NNNW – Miusichole 12

Euskal Herriko eszenari dagokionez, iaz argitaraturiko diskorik onenetako bat da Dictadurarena: latza baina itsasgarria, punk-rocka eta hardcorea erdibitzen duen ertz horren gainean dantzan, Zarautzen egina baina Kaliforniako talde mitikoen gomuta ekartzen duena, azkarra, dantzagarria, ona, oso ona. Ez gara gehiegi luzatuko zenbaki honetan bertan taldeari egindako elkarrizketa irakur dezakezuelako, baina argi gera bedi diskoa aparta dela, eta hurrengo lana dagoeneko berandutzen ari dela.

The Fight talde poloniarraren eta In My Heart zigiluaren inguruan mugitzen den jendearen arteko harremana aspalditik dator. Hona hemen beste adibide bat: The Fight-ek hiru abesti sartzen ditu, betiko hardcore punk estiloan, eta Represionekoek, berriz, metraileta eta egurra banatzen dute lau abestitan, gai deserosoei beldurrik gabe helduz (kantu batek estalinistek 36ko gerran izandako jokabidea kritikatzen du, eta beste batek drogarekiko gorrotoa ozen adierazten du; morroi hauek badakite nola egin adiskideak, bai horixe!).

DISTORSION – 20 T-Mazos CD Melancronicam – Gaua Records 12 Distorsionen disko berria. Beno, berriberria... Honezkero jakingo duzuenez, Distorsionen abesti zaharrak dira, berriro grabatuak: “Ke buen Dios”-etik hamaika (hau da, denak, bi izan ezik), “Esto es para kitar el stress”-etik sei, eta “En esta mierda de vida”-tik bi. Txikitan matematika ikasi bazenuen, konturatuko ziren abesti horien baturak hemeretzi ematen duela, eta ez diskoaren izenburuan agrtzen diren hogei temazoak: izan ere, kantu berri bat ere sartu dute diskoan, “Niñatos generación”, eta, seguru asko, horixe da disko honen albisterik onena, Distorsionekoak abesti berriak egiten hasi direla konprobatzea. Zale gazteentzat, taldea ezagutzeko eta klasiko mordo bat disko bakar batean edukitzeko aukera ematen du lan honek. Distorsion duela 25 urte baino gehiago

FUCKLAND / CAPACES Split EP Hainbat zigilu 12 Argi dago split hau Poison Idearen omenez eginda dagoela: Fucklanden aldean agertzen den azala “Kings of punk”-en azalean oinarrituta dago, eta Capacesenak, berriz, “Ian McKay”-ren azalari egiten dio erreferentzia. Fucklanden aldean agertzen diren abestiak aspaldikoak dira, 2007an grabatutakoak, baina ez dute indar zipitzik ere galdu: Zeke eta Dwarvesekin zorretan dagoen hardcore punk zikin eta zakarra eta, nola ez, Poison Idearen bertsio bat, “God noy god”. Capacesen aldean agertzen den lehenengo abestia ez da ezezaguna, “Whatever it is, I’m against it” diskoan agertzen baitzen. Beste biak, aldiz, berriak dira, eta horietako bat Apartment 3G-ren bertsio bat da, hots, Poison Idearen erritmo sail klasikoak osatutako taldea.


THE GEE STRINGS – SCOTT “DELUXE” DRAKE AND THE WORLD’S STRONGEST MEN Split 7” Ghost Highway Recordings 12 Zuetako askori ez dio ezer esango Scott Drakeren izenak, baina bera izan zen The Humpers taldeko liderra. Orain, bakarka (beno, disko honetan, Munduko Gizonik Indartsuenek lagunduta) bi abesti eskaintzen dizkigu: lehenengoa punk rock ereserki bat da, apur bat Sonny Vincentek bakarlari moduan egiten duenaren ildotik, eta bestea, “Keep a knockin’”, Little Richarden bertsio bat. Beste aldean, Gee Stringsek berdin egiten dute: abesti propio bat beraien betiko estiloan (eta oso ona, portzierto) eta Little Richarden beste bertsio bat, kasu honetan “The girl can’t help it”. HARD-ONS Smell my finger 2CD Citadel 12 Hard-Ons-ek Gasteizen eman zuten kontzertuak (Jello Biafrarekin batera) iritzi kontrajarriak sortu zituen. Taldea zuzenean hainbat aldiz ikusi ditugunok bagenekien Australiako taldea agertokira igotzen denean bere alderik popero eta melodikoena alde batera utzi eta hardcore eta death metaletik gertu dagoen komando zaratatsua bilakatzen dela, baina lehenengo aldiz ikusi zituztenak nahiko harrituta (eta zapuztuta) gelditu ziren anabasa hura entzundakoan. Iritziak gorabehera, argi dago Hard-Ons oso ibilbide luzea duen talde historikoa dela eta ibilbide horretan disko bikain ugari utzi dizkigutela. Orain, Citadel Records hasi da australiarren disko zaharrak berrargitaratzen, eta, horrelakoetan ohikoa den moduan, disko bakoitza opari mordo batekin dator. “Smell my finger” da serie horren lehenengoa. Taldearen lehenengo mini-LP-aren izena jarri diote argitalpen honi, baina hori baino askoz gehiago dago hemen: askoz zuzenagoa izango zen “The Hard-Ons-ek 1984tik 1987ra grabatu zuten GUZTIA” izenburua jarri izan baliote. Horixe baita disko bikoitz honetan aurkitzen duguna: lehenengo CDan, aipatutako “Smell my finger” eta “Hot for your love” LPa agertzen dira, gehi etapa horretako single guz-

tiak eta zenbait bildumatan agertu ziren kantu argitaragabeak. Bigarren CD-an, berriz, 29 kantu bildu dituzte, denak maketetatik eta zuzenekoetatik ateratakoak. Denetarik dago hor: gauza interesgarriak, eta soinu kalitate eskaseko bitxikeriak. Taldearen zaleentzat, sekulako oparia.

HARD-ONS - Dickcheese 2CD Citadel 12

Hona hemen Hard-Onsen berrargitalpenen bigarren alea. Beste CD bikoitz bat da: lehenengo galletan, “Dickcheese” 1988ko diskoa agertzen da, gehi “Busted / Suck’n’swallow” singlea, eta Stupidsekin batera atera zuten split bikain horretan sartu zituzten abestiak (AC/DC, UK Subs eta Stupidsen bertsioak). Suposatzen dut zale amorratuentzat benetako gutizia bigarren CD-an dagoela: zuzenean grabatutako 26 abesti, lau kontzertutatik ateratakoak. Goian komentatutako “Smell my finger”-ek bezala, honek ere aurkezpen dotorea du, argazkiz, marrazkiz eta testu interesgarriz beteriko liburuxka batekin. Dirudienez, Citadelek beste hiru disko bikoitz argitaratzeko asmoa du Hard-Onsen diskografiaren errepaso honetan. Dirua aurrezten hasi beharko dugu.

tik. Hardcoretik abiatuta, badirudi aspaldi honetan Motorhead, Eskandinaviako olatuaren taldeak eta antzeko basapiztiak entzuten egon direla, eta nahasketa horretatik oso disko potolo, makarra eta oldarkorra atera zaie, apur bat Poison Idea gogorarazten duena Portlandekoen etaparik rockzaleenean. Diskoaren izenburuak ondo definitzen du zer aurkituko dugun barruan. Badirudi Bartzelonako talde honek dagoeneko baduela lan berria hortik: adi egon beharko. KALEKO URDANGAK - Eman bai! CD-LP Hainbat zigilu 12 Azken bolada honetan Barduliatik atera den talderik freskoena eta interesgarriena begitantzen zait Kaleko Urdangak. Bai, badakit batzuk ez direla ados egongo, badagoela taldearen izenari sexista irizten dionik (fanzineren batean azaldu dute izena broma edo gaizki-ulertze barregarri batetik datorrela, baina tira, denok dakigu hemen inork ez duela fanzinerik irakurtzen) eta “Del Ebro para abajo” kantuak polemika piztu duela (oker egon naiteke, baina nik uste dut kantua Patxi Lopez, Basagoiti eta enparauak hemendik bidaltzeaz ari dela, bestelako konnotazio arrarorik gabe). Baina tira, horrelako ika-mikak albo batera utzita, uste dut taldearen oi! rockanrolleroa dezente aldentzen dela Bardulian nagusitu den betiko oi! melodikotik, eta hori eskertzeko modukoa da. Horrek ez du esan nahi melodiak egiteko orduan urdangak hankamotz gelditzen direnik: niri behintzat oilo ipurdia jartzen zait “Ez dago hilda” entzuten dudan bakoitzean. Eta Ostiada Oi!ren bertsioa ere primeran gelditu zaie. Noizko hurrengoa? KAOS KOOPERATIV / ACHTUNG! Split LP + CD Petruska Records 12

HZERO – La barbarie LP In My Heart – No Tomorrow – Odio Sonoro – Punk Machine – Sonambulo 12 Asko “rockerizatu” dira HZeroko mutilak zarata ateratzen hasi zirene-

Bi euskal talde, biak oso desberdinak, eta biak putamadrekoak. Kaos Kooperativ gero eta gehiago gustatzen zaizkit, eta hori asko esatea da, euren lehenengo grabazioak eta zuzenean ikusi dizkiegun kontzertuak asko gustatu zitzaizkidalako. Beharbada abiadura apur bat jaitsi dute (apur bat esan dut), eta doinu hardcorezaleei muzin egin


gabe, punkiagoak agertzen zaizkigu zazpi kantu hauetan, baina segitzen dute egurra goian-behean banatzen. Achtung!-ekoei dagokienez, badirudi taldeak ezin dituela arazoak gainetik kendu, formazio aldaketa batzuk izan dituzte, eta une honetan ematen du geldi samar daudela eta ez direla kontzerturik egiten ari. Pena da, beti pentsatu dugulako Achtung!-ek ekarpen originala egiten ziola gure panoramari eta haize freskoa ekartzen ziola eszenari. Afoniaren garaitik beren ezaugarri nagusia izan diren umorea eta ostia txarra uztartzen dituzte (bai, badakit kontzeptu kontrajarriak ematen dutela, baina morroi hauen kasuan ez da horrela) eta bi sorpresa oparitzen digute: bat, “La carniceria del norte”, denok buruan daukazuen taldeari egindako omenaldia (binilozko diskoa ez daukat aurrean, baina esango nuke Txarli Usherrek parte hartzen duela ahotsak sartzen) eta bertsio bat, D.I.-ren “Hang ten in East Berlin” bikaina.

eta odola, bi kantu hauek disko osoa entzuteko gogoak piztu dizkigute, eta suposatzen dut hori dela promoziorako CD baten gainean esan daitekeen gauzarik onena. LOS MONJO / ASPIRINA INFANTIL Split EP Metadona Records 12 Los Monjokoek betikoari eusten diote, bi abesti gehiago Eskorbutok hasi eta talde mexikarrak jarraitzen jakin duen tradizio horretan. Beti bezain ondo. Aspirina Infantil, berriz, Mallorcatik datoz, eta bi abesti hauetan punk rock eta hardcorearen arteko nahasketa moduko bat egiten dute, lehenengo belaunaldiko amerikar hxc taldeen eragin askorekin.

LAST UNDER THE SUN – Hooligan jihad CD Iron Man Records 11 Ingalaterratik datoz Last Under The Sun, Birminghametik hain zuzen, urte batzuk badaramatzate mobida honetan, kideek beste talde batzuetan jo dute (ezagunena, beharbada, Police Bastard) eta bost abestiko mini CD hau beren azken lana da. Hardcorea egiten dute, batzuetan nahiko azkarra, beste batzuetan erritmoak moteltzen dituzte, sanplerrak eta horrelako zaratatxoak erabiltzen dituzte eta horrek ukitu industrial bat edo antzeko zerbait ematen die, apur bat 90eko hamarkadan metala eta doinu industrialak nahasten zituzten taldeen moduan. Ez daukate zerikusirik Nailbomb-ekin, ez dute batere antzik, baina, ez dakit zergatik, disko hau entzuten dudanean ezin dut Nailbomb burutik kendu.

bat disko hori. Eta, hori bai, zuzenean ikusteko parada suertatzen bazaizu, ez galdu aukera! OBSESION FATAL – Coge esa bala CD Santo Grial 12 Sekulako jauzia egin du Obsesion Fatal Barakaldoko taldeak bigarren disko honekin. Lehenengo lana, “Generación Perdida”, 2007koa zen, eta argi dago bost urte ez direla alferrik pasatu: disko hartan nahiko punk sinple eta zuzena egiten zuten, baina bigarren lan honetan askoz heldutasun handiagoa erakusten dute, eta Erandioko Cromaticity estudioetako jendearen eskarmentua ere nabaritzen da, soinua primerakoa baita. Street punk gogor eta gitarrazalea egiten dute Obsesion Fatalekoek, faxismoaren kontrako eta erresistentziaren aldeko mezu argiekin, himno itxurako melodiekin (“Coge esa bala” edo “Lucha armada” zuzenean oihukatzeko guztiz aproposak dira), koru askorekin (Soplik bigarren ahotsa sartzen duenean ikaragarria da) eta NYHC eragin batzuekin zenbait kantutan (“Yo sigo aquí”). Beren sustrai kaletarrak erreibindikatzeko edo, Burning-en “Esto es un atraco”-ren bertsio bat sartu dute. Aipatzeko modukoa da bi gitarrek egiten duten lana.

NITAD – Rastlös och vild LP – CD Mourningwood Recordings PARALITIKOS – La senda de los 12

Nitad talde suediarrak iaz Zarautzeko Putzuzulon emandako kontzertua izugarria izan zen, iazko kontzertu oinenen zerrendan oso goian egoteko modukoa. Hala ere, diskoak ez nau hainbeste gogobetetzen. Ondo dago, bai, nabaritzen da Suediako hardcore klasikoa eguneratzeko eta zaharberritzeko gogo hori, baina ez dakit, ez diot topatzen herrialde hartako hardcore disko klasikoek LOBOS HUMANOS – Promo CD duten zapore berezi hori. BeharWC Records 12 bada nire arazoa izango da. Edo, Bi abesti baino ez, “Hombre lobo” eta beharbada, talde batzuk zuzenean “Cyrus”, Murtziako talde honek da- gozatzeko direla, diskoan entkarzkigunak promoziorako CD hone- zuteko baino gehiago. Ez dakit. tan, suposatzen dugu “Cementerio de Edozein modutan, ez niri kasu animales” azken diskotik ateratakoak handirik egin, eta hardcore suedidirela. Horrorpunk, psychobilly, kaña arraren zalea bazara, eman aukera

antiheroes CD Artimaña Records 12 Seguru asko, Espainiako estatuko afterpunk eszenan Paralitikos da talderik beteranoena, 1989an hasi baitziren. Orain, taldearen laugarren CD-a iritsi zaigu, “La senda de los antiheroes”. Esan daiteke Paralitikos dela Carniceros del Norte-ren ifrentzua. Eta alde batetik zein bestetik zaleak harriak botatzen hasi baino lehen, azalduko dugu zer esan nahi dugun: Carniceros bortitzak dira (batez ere zuzenean), oldarkorrak, odoltsuak, eta abesti gehienetan nabaritzen zaizkie punk sustraiak; Paralitikos, berriz, gotikoagoak dira, dotoreagoak, giro malenkoniatsu eta ilunak egin zaleak, eta eboluzio argia atzematen da duela hogei bat urte grabatu zituzten maketekin alderatuta. Teklatuek dotorezia nabarmena ematen diete doinuei, letretan poeta erro-


mantikoen iturritik edaten dute (oraingo honetan, Becquer) eta bi abestitan Elizia teklatujoleak abesten du, ingelesez gainera. Eta nahiz eta hau ez den gehien gustatzen zaidan after-punk mota, onartu behar dut abesti batzuk on-onak direla, esaterako, “Diva perdida” (otseme zaurituaren istorioa asko gustatu zait, are gehiago Ana Currari dedikatuta dagoela irakurri ostean), “La promesa” (leloa oso ona da) edo “Lejos del redil” (Eskorbutokoei eskainia). Zuetako askok honezkero jakingo duzue, baina diskoa grabatu eta gutxira Luisja baxujoleak taldea utzi zuen, eta horren ordez, nor eta Rafa Balmaseda (Paralisis Permanenteko baxu jotzaile ohia) sartu da. POLISKITZO – Dulce del systema 7” Todo Destruido 12

Los Angeleseko Poliskitzo Gringolandian gaztelaniaz kantatzea erabaki duten punk taldeen olde horretakoa dugu. Hemen agertzen diren lau abestien arabera, badirudi Criaturas, Mundo Muerto, Porkeria eta antzeko taldeak baino lasaiagoak direla Poliskitzo, ez direla hardcorera hainbeste hurbiltzen, eta punk iberikoa eta 80etako hamarkadako euskal punka direla haien eragin nagusiak. Bereziki, Eskorbutoren antza hartzen diegu lau abesti hauei; eragina ez da Los Monjoren kasuan bezain ageria, baina dezente igartzen da. Ez dakit, EP hau entzuten dudanean, pentsatzen dut gehiago gustatzen zaizkidala Porkeria, Mundo Muerto eta horrelako talde kañeroagoak, baina gero, laugarren abestia iristen da, “Niños suicidas” (izenburuak ere Eskorbuto dakar gogora) eta oso talde onaren aurrean gaudela pentsatzen dut. Ea aurrerantzean zer egiten duten.

hainbeste hedatu den post-punk musika aurkituko duzue, baina hauei zeozer berezia atzeman diegu eta horregatik gomendatzen dizuDiskoa ez zen iritsi bi taldeek Bilboko egu orriotan. Agian ahotsa izango Kafe Antzokian egin zuten aurkezpen da, agian anarko-punk musikari ofizialerako, baina, azkenean, kalean dago Porco Bravok eta Motoci- uzten dioten tartea. Ez dakigu zeclonek erdibana egindako disko hau. hazki zer den. Argi daukaguna, Kontzeptua erraza da: Porcokoek Mo- ordea, talde honi behintzat entzutociclonen bi abestiren bertsioak gra- naldi bat eman behar diozuela. PORCO BRAVO / MOTOCICLON – Porcociclon EP + CD Another Freak Production 12

bati dituzte (“Ciclon” eta “Yumas”), eta madrildarrek gauza bera egiten dute barakaldarren “Bicho raro” eta “Sin ti”-rekin. Batzuek zein besteek beren esparrura ekartzen dituzte bertsioak (jatorrizko kantuak gainditu gabe, nire uste apalean), VallekasBarakaldo konexioaren oroigarri polit bat utzita. Azala oso itxurosoa da, eta binilozko diskoak CD-a ere dakar opari.

SHOCK TREATMENT – Antologia 3CD No Tomorrow 12

SECT - S/T LP Discos Enfermos 12 Bai, badakigu zer esnago duzuen. Azkenaldian Post-Punkarekin tontakeri gehiegi dagoela, moda bat dela, talde guztiak berdinak direla... eta ez zaizue arrazoirik falta. Badirudi gaur egun mundu guztiak miresten dituela Joy Division eta orain 10 urte gutxik goraipatzen zituztela beraien bertuteak (punk mugiemnduaz ari nazi, halakorik balego). Baina noizean behin halako talderen batek atentzioa deitzen digu eta gure eginbeharra horren berri ematea da. Beraz, hemen aurkezten dizuegu Bartzelonatik datorren Sect taldea, non Belgradoko kideak aurkituko ditugun. Esan bezala, hemen garur egun

Oraindik oso gogoan dugu Shock Treatmentek Bilboko Kafe Antzokian egindako kontzertu ikaragarria, antza denez taldearen ibilbideari amaiera eman diona (espero dezagun hala ez izatea). Beraz, une egokia da kutxa bikain hau komentatzeko. Shock Treatmentek atzera begirako bat merezi zuela argi zegoen: Espainiako Estatuan pop-punk ramonezalearen aitzindariak izan ziren, gaur egun indartsu datozen talde askoren aurrekariak, eta, gainera, etiketa hori gainditu eta euren burua berrasmatzen jakin zuten, doinu rockeroagoetara hurbilduz eta Buenavistako eskolako lezioak ederto ikasiz. Eta gainera, ze arraio, abesti sorta ikaragarria utzi ziguten. Beraz, ondo merezitako oroigarria da kutxa hau. Baina, jakina, omenaldiak ondo edo txarto egin daitezke, eta, kasu honetan, No Tomorrowk ateratako bilduma hau gauzak oso ondo egin daitezkeela frogatzen duen adibidea da. Hiru CD aurkitzen ditugu hemen, taldearen produkzio ia guztia jasotzen dutenak: hiru LP ofizialak, jakina, baina baita bilduma, single, maketa eta abarretan sakabanatutako abesti ugari ere, orain arte argitaratu gabeko zenbait kanturekin batera. 74 abesti orotara. Eta, horretaz gain, liburuxka


mardula (96 orrialde) taldearen historia modu dibertigarri batez kontatzen duena, anekdota pila batekin, argazki mordoarekin... Gustuz, gogoz eta maitasunez egindako lan bat.

SUGUS - Ciclostes LP TORREZNETES ENTERTAINMENT 13 Bueltan ditugu Sugus taldeko lagunak beraien bigarren lan luzearekin. Musikalki ez dugu berritasunik aurkituko eta hori oso albiste ona da beraien hardcore melodikoaren eta punk-rock ramnzalearen arteko nahasketaren zalea bazara. Gure kasuan hala da, Screeching Weasel gogora ekartzen diguten soinuen zaleak gara eta izugarri gozatu dugu diska honekin. Asteak eman ditu gure platerean biraka, azkenaldian lan gutxik lortzen dutena. Ciclostes-en aurreko lanetan umoreari ere eusten diote, hainbat abestitan isaldatzen delarik. Adibidez, motor txiki bat erosteari edo kriston dirutza Ramonesen LP batetan gastatzzeari buruz hitz egiten dute. Ikusten duzuenez, pretensio handirik gabeko punk-rock disko bat da, beraiek esaten duten moduan “I don’t wanna change the world. It’s only punk-rock, but I like it“. Ez dugu ahaztu behar punk-rock musika dibertitzeko ere badela. Azken aipamen bat. Azalean guda eszena baten marrazki bat ikusten dugu. Honekin lotuta, abestien hitzak halako informe militar baten antzera idatzita daude. Eskertzen dira gauzak egiterako orduan gusutu pixka bat adierazten duten

taldeak, edonolako diseinu bat eta flexi polit hau kaleratu du, eta, egia esateko, flexia izatea eta itxura da fotokopia ziztrin baten ordez. VULPES – Barbarela 83 LP Punk Away Records 12 80etako hamarkadaren hasierako doinuak berreskuratzeko grinak ez du etenik, antza denez, eta honezkero den-dena ustiatuta eta agortuta zegoela ematen zuen arren, oraindik ere agertzen dira ahoa bete hortz uzten gaituzten diskoak. Zabor asko ere ateratzen ari da, baina tarteka-marteka lan bikainak ere heltzen zaizkigu. Beste egun batean hitz egingo dugu Vomito Punk Rock diskoetxea egiten ari den lan izugarriaz, baina, oraingoan, Vulpesen disko hau hartuko dugu hizpide. Gauza gutxi utzi ziguten Vulpesek: single mitiko horretaz aparte, gainerako maketa eta zuzeneko grabazio guztiak nahiko kaskarrak ziren, oso soinu eskasekoak, taldearen benetako neurria ematen ez dutenak. Eta hara non, gutxien espero genuenean, Vulpesen grabazio bat agertzen den, soinu kalitate bikainarekin (zuzeneko bat dela kontuan hartuta). Mallorcako Barbarela aretoan 1983ko maiatzaren 20an eman zituzten bi kontzertuetatik bat jasotzen du disko honek, eta, esan bezala, dokumentu aparta da, taldearen espiritua 2005eko “Me gusta ser” disko hark baino askoz hobeto jasotzen duena. Taldearen klasiko (ia) guztiak daude hemen, singleko biak eta bere garaian diskoan inoiz grabatu ez zituztenak, abesti arraroren bat eta UK Subs-en “Warhead”-en bertsioa barne. Eta askoz gehiago ere dakar disko honek: taldearen freskotasuna, Mamenen lotsagabekeria, ikusleak zirikatzeko gaitasuna. Gu ez gara bereziki nostalgiazaleak, baina nostalgiak horrelako diskoak ekartzen dizkigun bitartean, gora nostalgia. ASKOREN ARTEAN – Scoria Flexi 7” TuPaTuTuPa 12 A, flexi diskoak! Bai, politak dira edukitzeko, batez ere plastikoa koloretakoa bada (kasu honetan bezala), baina, zer nahi duzue esatea, ez dira batere praktikoak, segituan hondatzen dira. Frikientzako gutizia gisa, ondo dago, baina ez da erarik onena musika entzuteko. TuPaTuTuPa diskoetxeak

erakargarriena. Azala primeran dago, Napalm Death-en “Scum” diskoari eta Earache diskoetxeari egindako omenaldi bat da, eta benetan oso-oso ondo dago. Musikari dagokionez, zortzi talde (Nuclear Assao, Assac!, Crani Septic, 466/64, Söm-Hi Nöise, Tralla!, Teething, El Punto Devil), denak Bartzelona ingurukoak edo katalanak oker ez banago, eta bederatzi abesti... sei minutuan. Bai, asmatu duzue: grind, Power violence, fastcore, zarata, egurra eta munduaren akabera. Diskoa aspaldi agortu zen, baina diskoetxearen bandcamp gunean doan deskargatu dezakezue.

ASKOREN ARTEAN – This is Peterborough goes forth CD Rowdy Farrago 13 Ingalaterrako Peterborough hiriko eszena dokumentatzera dedikatutako bilduma hauek laugarren atalera iritsi dira, eta, egia esateko, aurreko hiru bildumak komentatzeko esan genuenak balio luke laugarren CD honetarako ere: erabilitako irizpide bakarra taldeak Peterboroughekoak izatea izan da, estiloak eta joerak gorabehera, eta horren ondorio nagusia da hemen denetarik dagoela, punk, hardcore, txandal-metal, folk,



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.