Hau amona da. Bere etxean dago josten.
Negua da. Elurra egin du eta dena txuri-txuri dago.
-Tik, tik!! Leihoan jo dute.
Amonak leihotik begiratu du eta‌ - Ai ene, txoria da! Gaixoa, hotzak dago!
Amonak leihoa ireki du. - Sartu etxera maitea. Hemen bero egiten du.
Amonak janaria jarri dio txoriari. - Tori, polit hori, goseak zaude.
Negua pasa da eta udaberria iritsi da. Orain elurrik ez dago eta eguzkia atera da.
Amona triste dago bere txoriak joan nahi duelako.
Txoriak, amona triste dagoela ikusi du. - Lasai, amona, ez egon triste‌
• ‌etorri nirekin kanpora, lagun asko ditut eta.
- Begira zenbat txori dagoen! Haiekin jolastuko gara.
• Orain amona pozik dago. Txoriak bere lagunak dira eta umeak jolasten dira txoriekin.