ELEFANTEAREN IPUINA

Page 1



ETXEA IZAN NAHI ZUEN ELEFANTEA 1.-Hau elefantea da. Handihandia da eta triste dago. Elefanteari etxea falta zaio. -Etxe bat nahi dut!, etxe bat nahi dut!-esaten du elefanteak negarrez.



2.-Orduan, barraskiloa ikusten du eta galdetzen dio: -Barraskilo!, non dago zure etxea?-galdetzen dio elefanteak. -Nire etxea hemen dagoerantzuten dio barraskiloak. -Ba... nik ere etxe bat izan nahi dut!- esaten du elefanteak.



3.-Geroago, txori bat ikusten du eta galdetzen dio. -Txoria, non dago zure etxea?-galdetzen dio elefanteak. -Nire etxea hemen dago, habia da- erantzuten dio txoriak. -Ba... nik ere etxe bat nahi dut- esaten du elefanteak. Orduan elefanteak habia egiten du baina habia txikia da, elefantea oso handia da, eta...



4.-Habian sartzen denean...kataplan....kataplan... habia apurtu eta elefantea jausten da. -Ai, ai, ai nire ipurdia! -Ai, ai nire ipurdia! -Hau mina!-oihukatzen du elefanteak.



5.-Orain elefantea oso triste eta negarrez dago. Nik ere etxe bat izan nahi dut!- esaten du negarrez.



6.-Kasualitatez, gizon bat agertzen da eta elefantea ikusten du negar batean. -Egun on elefantea! Zer gertatzen zaizu?-galdetzen dio gizonak. -Nik etxe bat izan nahi dudala, besteek bezala- erantzuten dio elefanteak. -Ez egin negar eta zatoz nirekin!- esaten dio gizonak.



7.-Orduan gizonak etxe bat ematen dio eta horrela esaten dio. -Begira elefantea, hau zure etxea izango da!- esaten dio gizonak. -Eskerrik asko, oso polita da, eskerrik asko- esaten dio elefanteak eskerrak emanez.



8.-Orain elefantea poz pozik bizi da bere etxean eta zera abesten diote: Ikusi, ikusi han, teilatu gainean, kriston aberea, triziklo batean. Tronpa du aurrean, isatsa atzean, ja, ja, ja, ja, Zer da? Elefantea da.



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.