HERENSUGEAREN IPUINA

Page 1



HERENSUGEA 1. Mendi eta harkaitz handi batzuen azpian Ordu単a herria kokatuta dago. Orain duela asko, trena ez zegoenean, orain baino askoz txikiagoa zen. Jendea nekazaritzan eta abeltzaintzan aritzen zen. Eta dirudienez, jendea zoriontsu bizi zen herensuge izugarri batek ikaratu aurretik.



2. Bai, lagunok. Ordu単atik ez urrun, hango kobazulo batean herensuge harrigarri bat bizi zen. Ezin du inork imajinatu herensuge batek zenbat jan dezakeen. Ordu単akoek esaten zutenez, hango herensugeak egunero behi bat eta bi ardi jaten zituen. Jendea kezkatuta zegoen, honela jarraituz gero, herensuge madarikatu hark abere guztiak jango zituelako.



3. Ordu単ako jendeak ezin zuen gehiago jasan, herensugearen tripa handiarentzat abere guztiak gutxi zirelako. Herensugearekin paktu bat egin behar zuten. -Zertara zatozte?- oihukatu zien herensugeak -Zurekin hitz egin behar dugu. Horrela ezin dugu jarraitu, abererik gabe geratuko garelako. -Ja, ja, ja..- barre egin zuen herensugeak- gauza bat egin dezakegu, urtean behin herriko gazte bat ematen badidazue, nik zuen abereak errespetatuko ditut eta ez dut bat ere jango. Ordu単ako jendeak amorru bizian onartu zuen herensugeak egindako proposamena.



4. Herriko beste leku batean Jon errementaria bizi zen. Hau guztiz maiteminduta zegoen Nerearekin eta honek gauza bera sentitzen zuen. Lana hau bukatu eta gero joan gaitezke paseatzera, ezta? Ederki, ea bukatzen duzun zure lana, nirea bukatuta dagoelako jadanik. Biak elkarrekin egoteak zoriontsu egiten zituen.



5. Baina herriko jaiak zirenean, eta herritarrek kantak eta dantzak egiten zituztenean, han agertu zen herensuge maltzurra bere gaztea eskatzera. -Agindu duzuen bezala, gazte baten bila nator. Ea ba, azkar ibili eta ekar ezazue!! Nire sabelak ezin du gehiago jasan. -Barkatu, baina jaietan gaude, ezin duzu jaiak bukatu arte itxaron? -Zuek agindutakoa bete behar duzue, bestela zuen abereek nire sabelean bukatuko dute! -Ongi dago. Egin dezagun zozketa gazteen artean eta tokatzen zaionari tokatu zaio eta kito! Hau zorte txarra, Nereari tokatu zitzaion eta.



6. Ordu horretan Nerea bere maitearekin zegoen eta hara joan ziren berri txarra ematera. Jon, hori jakindakoan, su eta gar jarri zen. -Hemendik ez duzue inor eramango, herensuge handitzar horri emateko, eta askoz gutxiago ere nik maite dudan pertsona. -Sentitzen dut, Jon, baina onean ala txarrean eramango dugu Nerea, herensugeari horrela zin egin geniolako. -Ezta pentsatu ere!Aurretik ni ere eraman beharko nauzue!



7.-Jonen oihuen artean eraman zuten Nerea, herensugeak jateko. Ez egin negar Nerea. Nik zin egiten dizut salbatuko zaitudala. Jon geldiarazteko, bi gizon sendo behar izan zituz ten. Nerea etsituta, negar isilean, bi gizonen artean eramanda izan zen. Geldi, Jon, ez dugu beste erremediorik!



8. Herriko batzuek Nerea harri handi batera lotu zuten herensugeren kobazuloaren aurrean. Herensugeak Nerea ikusi zuenean, orroka hasi zen eta bere sudur zuloetatik sua eta kea ateratzen zitzaizkion.



9. Jonek ezin zuen denborarik galdu. Bere errementerian su gorri-gorritan bere lantza prestatzen hasi zen. Aurreko tristura amorru bihurtu zen lantza prestatzen ari zen bitartean. Orduan, herensugea nola hil pentsatzen hasi zen. -Herri honetako jendeak hemendik aurrera jakingo du nor den Jon errementaria...



10. Jon herensugearen kobazulora joan zen. Lehengoz Nerea askatu zuen, gero bere ezkutuak lagunduta herensugearen sugarraldiak gelditzen zituen. -Maitea, ez dakit ezkutuak iraungo duen, baina herensugea hurbilduz gero, bereak egingo du. -Zuhur jokatu, maitea, bestela mamutzar honek biok hilko gaitu.



11. Herensugea Jon ikaratzeko asmoz, gehiago hurbildu zen eta Jonek momentu hura aprobetxatu zuen bere lantza herensugearen bihotzean iltzatzeko. -Hemen akabo gure pena, baita zure bizitza ere! Garrasika eta garrasika herensugeak azken sugarraldiak bota zituen. Jonek behin eta berriro iltzatzen zuen lantza herensugearen bihotzean.



12. Jon eta Nerea herrira itzuli ziren herensugearen buztanarekin. Herriko jendeak, algara bizian, bikotea lepoetan eraman zuten. -Ongi etorri, Jon! Zuri esker berriro bakean biziko gara. -Eskerrik asko, lagunak! Herensugearen istorioa inork ez ahazteko, bere buztana ekarri dizuet‌ Herensugearen buztanak urteak eta urteak herriko dorre batean eskegita iraun zuen beste herensugeak handik urrun ibil zitezen!



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.