Edurnezuri

Page 1



EDURNEZURI ETA ZAZPI IPOTXAK 1.- Behin bazen Edurnezuri izeneko printzesa bat. Edurnezuri oso polita zen txikitatik, baina handia egin zenean, askoz ederragoa zen. Animalia guztiak bere lagunak ziren eta haiekin jolastea gustatzen zitzaion. Edurnezuriri, txikitan, bere ama hil zitzaion eta bere aita, erregea, beste emakume batekin ezkondu zen: amaordearekin.



2.- Amaordea ere oso polita zen baina Edurnezuri baino itsusiagoa. Amaordeak Edurnezuriri inbidia zion eta egunero bere ispilu magikoari galdetzen zion: -Ispilutxo, ispilutxo, esadazu nor den munduko neskarik politena. -Sentitzen dut amaordea, zu oso polita zara, hala ere Edurnezuri politagoa da.



3.- Behin, Edurnezuri animaliekin jolasten zegoenean, amaordeak gazteluko soldadu bati esan zion: -Ikusten duzu erregearen alaba? -Bai andrea, ikusi egiten dut... -Ba zera, Edurnezuri hil behar duzu, eta nik ondo ordainduko dizut. Eraman ezazu basora eta han bertan hil. -Bai amaordea, zuk nahi duzun bezala egingo dut.



4.- Gazteluko soldaduak basora eraman zuen Edurnezuri hiltzeko asmoz. Baina pena sentitu zuen eta Edurnezuriri dendena kontatu zion. -Begira Edurnezuri, amaordeak zu hiltzea agindu dit, baina ezin dut hain pertsona polita eta maitagarria hil. -Ez mesedez soldadu, ez egin, nik bizi nahi dut.. -Ez Edurnezuri, ez zaitut hilko, baina zin egin behar didazu ez zarela gaztelutik inoiz agertuko..., bestela amaordeak ni hilko nau.



5.- Edurnezuri basoan gelditu zen eta gaua heldu baino lehen bera bizitzeko leku bat bilatzen hasi zen. Ibili eta ibili oso polita zen etxe txiki bat aurkitu zuen. -Oh zelako etxetxo polita, nor biziko da hemen?



6.- Edurnezuri etxean sartu zenean mahai txiki bat eta zazpi plater zeuden salda gozoa barruan... -Guztietatik apur bat jango dut, gose naiz eta... Oh zein gozoa, baina nor bizi da hemen? Eta jan ondoren, logura zenez ohe batean lotan gelditu zen.



7.- Baina etxe hura zazpi ipotxena zen, eta mendian lana egin ondoren etxera joaten ziren atseden hartzera: “Aibo, aibo, etxera goaz gu aibo, aibo, etxera goaz gu deskantsatu, oso ondo pasa. Jatera, dantzatzera, ohera goaz gu Aibo, aibo, etxera goaz gu Aibo, aibo, aibo, aibo, Etxera goaz gu...



8.- Zazpi ipotxek, etxera heldu zirenean, neska ederra aurkitu zuten lotan. ZAZPI IPOTXAK --- Nor da neska polit hau? – denak batera esan zuten. –Zer egiten du gure etxean? EDURNEZURI--- Barkatu lotan geratu naiz zuen ohean. Edurnezuri dut izena eta ezin dut gaztelura itzuli, amaordeak hilko nauelako. Z.I. ---Ez dago arazorik, geratu gure etxean, elkarrekin ondo pasatuko dugu.



9.- Amaordeak berriro bere ispilu magikori galdetu zion: -Ispilu, ispilu, esadazu nor den munduko neskarik politena. -Gazteluan zu zara politena, baina munduan Edurnezuri da politena. -Baina Edurnezuri hilda dago! -Ez amaordea, Edurnezuri zazpi ipotxen etxean bizi da... basoan bizi da... -Puaf! Ispilu memeloa...



10.- Amaordea, atso zaharra bezala jantzita, pozoi bat prestatzen hasi zen... -Oh, oh, oh... Edurnezurik sagarra jaten duenean hil egingo da ... Ja, ja, ja...



11.- Amaordea, atso zahar jantzita, Edurnezurirengana joan zen eta aurkitu zuenean esan zion: -Tori neska polita, jan ezazu sagar gozo hau, gustatuko zaizu, gustatuko zaizu... -Eskerrik asko andrea, oso zintzoa zara sagar hain gozoa emateagatik. Oraintxe jango dut...



12.- Edurnezurik sagar zati bat jan zuenean, lurrera erori zen, begiak itxita eta ahoan sagar zati bat zuela... -Amaordea, berriz, korrika joan zen gaztelura, oso pozik. -Ja, ja, ja, ni izango naiz politena. Orain ez dago besterik...



13.- Zazpi ipotxak etxera heldu zirenean, lurrean aurkitu zuten Edurnezuri. Denak negarrez hasi ziren eta basoko animaliek loreak ekarri zituzten Edurnezurirentzat. -Ai, gure neskato polita, hilda dago, zer egingo dugu orain...



14.-Ipotxak triste eta larri zeuden. Une horretan mutil polit eta sendoa, beste gaztelu bateko printzea, agertu zen. Printze honek Edurnezuri ikusi zuenean, berehala maitemindu zen eta musu bat eman zion. Orduan Edurnezurik ahoa zabaldu zuen eta ahotik erori zitzaion sagar zati pozoindua... -Eskerrik asko printzea, zuk esnatu nauzu... Handik gutxira Edurnezuri eta printzea ezkondu ziren eta zazpi ipotxak haiekin bizitzera joan ziren.



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.