PATXI ERREMENTARIAREN IPUINA

Page 1



BAZIRUDIEN, ERREMENTARI IZATETIK APARTE, OSO, OSO GAIZTOA ZELA GURE PATXI. HAIN GAIZTOA IZANIK, BEHINGO BATEAN INFERNUKO DEABRU BAT BIDALI OMEN ZUTEN PATXIREN BILA. ETA PATXI LANEAN ARI ZELA, AUSPOARI ETA MAILUARI TINBI-TANBA EMANEZ ETA BURDINARI SUA ETA TXINGARRA ATEREAZ, DEABRUA BERE ONDORAINO HURBILDU ZITZAION. -EGUN ON! -ESAN ZION DEABRUAK. -BAITA ZURI ERE! - ERANTZUN ZION PATXIK. -OSO GAIZTOA ETA MALTZURRA ZARELA ENTZUN DUT, ETA TIRA, INFERNURA ERAMATEKO ASMOZ ETORRI NAIZ HONAINO. -EZ DAGO GAIZKI ESANA. ONDO DA BA! GOAZEN INFERNURA, BAINA LEHENAGO BIDEA HAIN LUZEA IZANIK MOKADUTXOREN BAT JAN BEHARKO DUGU BA. -BA....BA... ONDO....JAN DEZAGUN BA....... -ERANTZUN ZION HARRITUTA DEABRUAK. NORMALEAN JENDEA ASKO IKARATZEN ZEN DEABRUAREN PRESENTZIAREKIN BAINA PATXIK OSO LASAI ZEGOELA EMATEN ZUEN. INOLAKO BELDURRIK EMANGO EZ BALIO BEZALA ZEGOEN.



BIAK MAHAIAN JESARRI ZIREN ETA GOZALDU EGIN OMEN ZUTEN. MOKADU BAKOITZAREKIN, DEABRUAREN HARRIDURA ETA ZALANTZA AREAGOTZEN ZEN. BUKATU ZUTENEAN, PATXI JARRAIAN ALTXATU ETA HONELA ESAN ZION: -TIRA, PREST NAGO INFERNURA JOATEKO! ALTXA ZAITEZ AULKI HORRETATIK ETA GOAZEN LEHENBAILEN.



DEABRUA AULKITIK ALTXATZEN HASI ZENEAN, KONTURATU ZEN EZIN ZELA MUGITU. -BAINA.....BAINA....EZIN NAIZ MUGITU!!! AULKIRA ITSATSITA NAGO!!! PATXIK, LANERAKO ERABILTZEN ZUEN PEGAMENTU INDARTSU BAT ERABILI ZUEN LEHENAGO AULKIAN PLISTI-PLAUSTA EMATEKO. ETA HONELA ESAN ZION: - NIK INFERNURA JOAN NAHI NUEN BAINA ZUK NOLA JOAN ERAKUSTEN EZ BADIDAZU, EZ DAKIT NOLA JOAN ETA BERTON GELDITUKO NAIZ. PATXIK DEABRUA BERTAN ITSATSITA UTZI ZUEN HIRU URTEZ.



HAINBESTE DENBORA ETA GERO PEGAMENTUA LEHORTU ETA DEABRUA LIBRE GERATU ZEN. BERE BURUA ASKE IKUSI ZUENEAN INFERNURA EGIN ZUEN ALDE ZIZTU BIZIAN. INFERNURA IRITXI ZENEAN BESTE DEABRUEK HONELA ESAN ZIOTEN: -ASPALDIKO!! NON EGON ZARA HORRENBESTE DENBORAN DEABRU??? BAINA DEABRUAK EZER ERANTZUN GABE AURRERA EGIN ETA BERE ETXEAN SARTU ZEN. HURRRENGO EGUNEAN ESAN ZUEN BERAK EZ ZUELA BERRIRO PATXIREN BILA JOAN NAHI ETA BESTE DEABRU BAT BIDALTZEKO.



HALAKO BATEAN BESTE DEABRU BAT BIDALI ZIOTEN PATXIRI, INFERNURA EKAR ZEZATEN. LEHENENGO DEABRUAK BIGARRENARI ZERA ESAN ZION: - KONTUZ PATXIREKIN OSO AZKARRA DA ETA! AULKI BATEAN ESERTZEKO ESATEN BADIZU EZ JARAMONIK EGIN. BERTAN ZIURRENIK PEGAMENTUA EGONGO DA ETA ZUREAK EGINGO DU NIREAK EGIN ZUEN BEZALA! DEABRUAREN AHOLKUAK KONTUTAN HARTUTA HAN AGERTU ZEN BIGARREN DEABRUA PATXIREN SUKALDEAN BERA BAZKALTZEN ZEGOELA. - EGUN ON -ESAN ZION DEABRUAK. - BAITA ZURI ERE –ERANTZUN ZION PATXIK. - GAIZTAKERI ASKO EGIN DITUZUNEZ INFERNURA ERAMATEKO AGINDUA DAUKAT. - ONGI DA. BAINA JOAN BAINO LEHEN LO KULUXKA BAT EGIN BEHARKO DUGU JOAN AURRETIK INFERNUA OSO HURRUTI DAGO ETA. NIK BAZKALDU ETA GERO BETI EGITEN DUT LO KULUXKA GAINERA. - BA...BA...ONDO DA -ERANTZUN ZION DEABRUAK HARRITUTA. - BA ITXOIN EZAZU AULKI HORRETAN JESARRITA NIK BUKATU BITARTEAN. - EZ, EZ, EZ... NAHIAGO DUT OHE HORRETAN ITXAROTEA. AULKI HORRETAN PEGAMENTUA EGONGO DA ETA!! - ONGI DA. ZUK NAHI DUZUN BEZALA. ETA DEABRUA OHEAN ETZAN ZEN PATXIK LO KULUXKA NOIZ AMAITUKO ZAI.



PATXIK LO KULUXKA BUKATU ZUENEAN ZERA ESAN ZION DEABRUARI: - AIZU, ALTXA ZAITEZ HORTIK ETA BAGOAZ INFERNURA PREST NAGO ETA! -ONGI DA GOAZEN -ERANTZUN ZION DEABRUAK. BAINA ALTXATZERA ZIHOANEAN EZIN ZEN MUGITU. BERA ERE OHERA ITSATSITA ZEGOELA KONTURATU ZEN. PATXIK OHE HARTAN ERE PEGAMENTUA JARRI ZUEN. ETA HONELA ESAN ZION: - NIK INFERNURA JOAN NAHI NUEN BAINA ZUK NOLA JOAN ERAKUSTEN EZ BADIDAZU, EZ DAKIT NOLA JOAN ETA BERTON GELDITUKO NAIZ. PATXIK BIGARREN DEABRUA ERE BERTAN ITSATSITA UTZI ZUEN HIRU URTEZ.



DENBORAEKIN BIGARREN DEABRUA ASKATU ZENEAN, ZIZTU BIZIAN JOAN ZEN PATXIREN ETXETIK URRUTIRA. ETA INFERNURA HELDU ZENEAN HONELA GALDETU ZIOTEN BESTE DEABRUEK: -KAIXO ASPALDIKO!! NONDIK IBILI ZARA HAINBESTE DENBORAN? DEABRUAK NEGARREZ, GERTATU ZITZAIONA KONTATU ZUEN. ETA HANDIK GUTXIRA HIRUGARREN DEABRU BAT BIDALI ZUTEN PATXIREN BILA. -KONTUZ IBILI PATXIREKIN OSO ARRISKUTSUA DA ETA! EZ JESARRI INON ETA EZ ETZAN INON BESTELA PEGAMENTUAREKIN ITSATSITA GELDITUKO ZARA ETA HAN GELDITU BEHARKO DUZU DENBORA LUZEZ!! KONTUZ IBILI!! HIRUGARREN DEABRUA BELDURREZ BETETA JOAN OMEN ZEN PATXIREN BILA. BAINA ORAINGO HONETAN ETXEAREN KANPOKALDEAN GELDITU ZEN PATXIREN ZAI ETA ETXEAN SARTU GABE.



-EGUNON PATXI! -BAITA ZURI ERE. -BA..BA...BA..BADAKIZU ZERTARA NATORREN EZTA? -GALDETU ZION DEABRUAK BELDURREZ BETETA ETA EZPAINAK DARDARAKA ZITUELA. - BAI NOSKI! INFERNURA ERAMAN BEHAR ZAUZU EZTA? -BA...BA...BA...BAI PATXI. HALA BA, JOANGO AL GARA HARANTZA? -BAI NOSKI BAINA, JOAN AURRETIK MOKAUTXOREN BAT JAN BEHARKO DUGU EZTA? JESARRI ZAITEZ AULKI HORRETAN NIREKIN. - EZ, EZ DUT JESARTZEKO GOGORIK EZ NAGO NEKATUTA ETA. - BA ORDUAN ETZAN OHEAN LASAI. - EZ, EZ DUT LOGURARIK PATXI. - ONDO DA BA! BA ORDUAN EGIDAZU MESEDE BAT ETA EKARRI SAGARRONDO HORRETATIK, SAGAR GORRI ETA HANDIENA BIDEAN JATEKO. BADAKIZU INFERNURAKO BIDEA LUZEA DELA ETA GOSEA SARTZEN BAZAIGU ONDO ETORRIKO ZAIGU.



-ONDO DA BA! -ERANTZUN ZION DEABRUAK. SAGARRAK ASKO GUSTATZEN BAIZITZAIZKION. ESAN ETA EGIN. KANPOALDEKO SAGARRONDOAREN ERDIRA SALTO HANDIHANDI BAT EGINEZ HELDU ZEN ETA ARBOLAKO SAGARRIK HANDI HANDIENA ETA GORRIENA ESKUETAN HARTU ZUEN. BITARTEAN PATXI BEHETIK BEGIRA ZEGOEN. ETA HONELA ESAN ZION: -AIZU! JEITSI BERA ETA GOAZEN INFERNURA BERANDU EGINGO ZAIGU ETA. DEABRUA ARBOLATIK JEISTERA ZIHOANEAN, KONTURATU ZEN EZIN ZELA MUGITU. ADARRETARA ITSATSITA ZEGOEN. PATXIK PEGAMENTUA EMANDA ZEUKAN ARBOLAKO ADAR GUZTIETAN ETA.



ETA HIRUGARREN DEABRU HAU ERE BERTAN GELDITU ZEN ITSATSITA HIRU URTEZ. GAINERA HANDIK PASATZEN ZIREN UME GUZTIEK HARRIAK ETA TOMATEAK BOTATZEN ZIZKIOTEN DEABRU GIZARAJOARI. ETA ASKOTAN BURLA ERE EGITEN ZIOTEN. -JA,JA,JA,JA... DEABRU ITSUSI!!! EZETZ HARRAPATU!!!! JA,JA,JA,JA... HALAKO BATEAN, DEABRUAK ASKATZEA LORTU ZUEN ETA INFERNURA ALDE EGIN ZUEN ZIZTU BIZIAN. BERTAKO DEABRU GUZTIEI ZER GERTATU ZITZAION KONTATU ZIEN ETA AURRERANTZEAN EZ ZEN INOR PATXIREN BILA JOATEN AUSARTU. GUZTIAK ZIREN PATXIREN BELDUR. BERAZ, PATXI BAKEAN UZTEA ERABAKI ZUTEN: -GELDITU DADILA PATXI DAGOEN LEKUAN!! GU EZ GARA JOANGO GEHIAGO BERAREN BILA!! -HEMEN OSO LASAI GAUDE BERA GABE!!



BAINA HALAKO EGUN BATEAN PATXI HIL EGIN ZEN. ETA GAIZTAKERIA ASKO EGINDA ZITUENEZ INFERNURA JOATEA TOKATU ZITZAION. BAINA ARRAROA ZENEZ, EZ ZETORREN DEABRURIK BERE BILA. ORDUAN INFERNURA BERE BORONDATEZ JOATEA PENTSATU ZUEN. BERE ERREMINTA ETA TRESNA GUZTIAK LEPOAN HARTU ETA BERTARANTZA JOAN ZEN ZIZTU BIZIAN.



INFERNURAKO BIDEAN PATXIREN URRATS HOTSAK ENTZUTEN ZIREN: -TIPI-TAPA, TIPI-TAPA....... INFERNUKO DEABRUEK PATXI INFERNURAKO BIDEAN ZETORRELA ENTZUTEAN BERTAKO ATEA IXTEA PENTSATU ZUTEN BELDURRAK JOTA. -AZKAR! AZKAR! ITXI ATE GUZTIAK PATXI DATOR ETA!! KLIN, KLAN, PUM, PAM, KRAK, KRAK... ATE GUZTIAK ITXI ZITUZTEN.



PATXIK ATEA JO ZUEN: -POM-POM... ZABALDU ATEA! PATXI NAIZ ETA INFERNURA NATOR GAIZTAKERIA ASKO EGITEAGATIK. DEABRUEK BARRUTIK HONELA ZIOTEN: -EZ PATXI EZ! HEMEN EZ ZARA SARTUKO GURETZAKO GAIZTOEGIA ZARA ETA!! -KANPORA HEMENDIK!! HALAKO BATEN, ATEAREN ZULOTXO BATETAIK PATXIK BERE ERREMINTA BAT SARTU ETA DEABRU BATEN BELARRIA HARRAPATU ZUEN: -ZABALDU ATEA BESTELA BELARRIAK ERE KENDUKO DIZKIZUET!! ZABALDU ATEA!! DEABRUAK HONELA ZIOTEN: -AI, AI, AI... BA NAHI BADUZU BELARRIA ERAMAN BAINA EZ ZARA SARTUKO INFERNUAN AI, AI, AI... KANPORA HEMENDIK PATXI!! ETA PATXIK BELARRI ZATIA BERAREKIN ERAMAN ZUEN. ETA ZERA PENTSATU ZUEN, INFERNUAN SARTZEN UZTEN EZ BAZIOTEN ZERURA JOAN BEHARKO ZUELA.



GEHIAGO PENTSATU GABE, ZERURAKO BIDEA HARTU ZUEN. BAINA BIDEAN BERE BURUARI GALDETU ZION: -HAINBESTE GAIZTAKERIA EGINDA NOLA UTZIKO DIDATE ZERUAN SARTZEN??



ZERURA IRITSI ZENEAN, SAN PEDROK ZABALDU ZION ATEA: -NOR ZARA ZU? -PATXI ERREMENTARIA. -ETA ZER EGITEN DUZU HEMEN? -INFERNUAN SARTZEN UZTEN EZ DIDATENEZ ZERURA ETORTZEA PENTSATU DUT. HANDIK ZEBILEN ANDRE BATEK PATXI EZAGUTU ETA SAN PEDRORI HAREK EGINDAKOAK AZALDU ZIZKION. ETA ORDUAN SAN PEDRORI IDEIA BAT ETORRI ZITZAION BURURA. -DEABRUEK BERAIEK ERE BELDURRA BADIOTE BERARENTZAKO LAN APROPOSA BURURATZEN ZAIT. ZERUKO ATEETAKO ZAINDARI IZENDATUKO DUT. ETA HORRELA EZ DA EZ DEABRURIK EZTA PERTSONA GAIZTORIK ZERUAN SARTUKO. GAIZTAKERIAK EGITEN DITUZTENEK PATXI IKUSTEN DUTENEAN, BELDURRAREKIN INFERNURA ALDE EGINGO DUTE BUELTAN!! ORDUZ GEROZTIK PATXI DA ZERUETAKO ATEETAKO ZAINDARIA. ETA EZ DA INOIZ DEABRU GEHIAGORIK ZERUAN SARTU!!



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.