MARI ERRAUSKIN-EN IPUINA

Page 1

MARI ZIKIN


Ama batek bi alaba omen zituen: Gaxi eta Milia. Gaxik etxeko lan guztiak egiten zituen; Milia, berriz, oso alferra zen.


Aldameneko etxean ezteiak ziren. Gaxi eta Milia ezteietara joateko prestatzen ari ziren. Baina Gaxiri amak honela esan zion: - Zuk ez duzu joan behar. Etxean lana egin behar duzu eta.


Gaxi negarrez gelditu zen. Ama eta Milia, ederki apaindurik, ezteietara joan ziren. Atetik Miliak esan zion Gaxiri: - Ongi pasa!


Erreka ondoan jarri zen sagarra jateko eta negar egiten zuen. Gosetu zen Gaxi etxeko lanak egiten eta sagar bat jatera baratzera atera zen.


Errekako uretan andre eder bat azaldu zen. Ile luze ederra zuen eta zillarezko jantziak zeramatzan. Andreak, irribarrez, hau galdetu zion Gaxiri: - Zer duzu, neska, negarrez egoteko?


Gaxi beldurtu egin zen, baina andreak beldurrik ez izateko eskatu zion. - Errekan bizi den Lamia naiz – esan zion. Lasaitu zaitez ez dizut minik egingo.


- Ezteietara joan nahi al duzu? - galdetu zion Lamiak. - Bai, baina ez dut jantzirik – erantzun zion, triste, Gaxik. - Nik emango dizkizut jantzi politak.


Ur tanta batzurekin busti zuen Lamiak Gaxi, eta bere jantzi itxusiak urrezko eta zilarrezko soineko bihurtu ziren. Zapata ederrak eman zizkion eta ezteietara joan zen. Han printzearekin dantza egin zuen.


Ilunabarrean etxera itzuli eta bere soineko politak ezkutatu zituen. Hurrengo egunean eguneroko soineko zaharrez jantzi zen.


Hurrengo egunean, Gaxi ezteietara joan zen berriz, bere soineko ederrarekin. Eta bezperan bezala, printzearekin dantza egin zuen. Ilundu zuenean, presaka eta korrika joan zen etxera eta bidean zapata bat galdu zuen.


Erregearen semeak, printzeak, zapata aurkitu zuen. Eta zapata horren jabearekin ezkonduko zela esan zuen.


Euskal Herriko neska guztiek probatu zuten zapata; baina inori ere ez zitzaion ongi gelditu. Azkenean Miliak, behatz guztietan mina hartuz, sartu zuen zapata oinean.


Printzeak, neska hura ezteietan baino itxusiago zegoela pentsatu zuen. Baina amak esan zion hura zela ezteietan ikusi zuen neska eta berarekin ezkondu behar zuela.


Printzea lorategira atera zen buelta bat ematera. Eta han txoritxo batek. Zapata hura Miliaren ahizparena zela esan zion.


Beraz, printzeak Miliari zapata kendu eta gaxiri jarri zion. Eta konturatu zen Gaxiri zapata primeran sartzen zitzaiola. Gainera, ezteietan ezagutu zuen neska eder bera zela konturatu zen. Eta oso pozik zegoen.


Hurrengo egunean elkarrekin ezkondu ziren eta oso zoriontsuak izan omen ziren.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.