NON DAGO MAMUA?

Page 1



1.- Hau gaztelu bat da. Oso polita eta oso handia da.



2.- Hauek Leire eta Eneko dira. Gazteluko atean daude eta atea itxita dago. -Begira, gaztelu bat! Goazen! – esaten du Enekok.



3.- Orain Leire eta Eneko gaztelu barruan daude. Eneko pozik dago, baina Leire ez. Leire beldur da. Mamua ikusi du. Begira mahai azpian! Mamua dago! – esaten du Leirek.



4.- Enekok mahai azpian begiratzen du, baina mamua ez dago. -

Ez dago! – esaten du Enekok.



5.- Orain mamua erloju gainean dago. Leirek ikusi du, eta Enekori esaten dio: Begira erloju gainean! Mamua dago!



6.- Enekok erloju gainean begiratzen du, baina mamua ez dago. - Ez dago! – esaten du Enekok. Zu gezurti bat zara, Leire.



7.- Mamua armairu gainean dago. Etzanda eta oso pozik dago. - Begira armairu gainean! Mamua dago! – esaten du Leirek. Enekok ez du sinisten mamua dagoenik eta ez du ezta ikusteko keinurik egiten. - Ez dago! - esaten du Enekok. Zu burutik zaude.



8.- Eneko eserita dago. Aulki azpian mamua dago. - Begira aulki azpian!. Mamua dago. – esaten du Leirek - Bah! Ez dago! – esaten du Enekok. Utzi pakean leire, ez dizut sinisten!



9.-Baina orduan… Mamua aulki azpitik atera da eta Enekori susto itzela eman dio.

-BUUUUUUUUU…….. BUUUUUUU…

-ENEKOOO... HEMEN NAGOOOOO…. Eneko: AAAAAYYYYY….AAAAAYYY!!!! -Leire, goazen hemendik mamu bat dago!!



10. - Leire eta Eneko korrika doaz etxera. -AAAAAAH…. Goazen etxeraaa….. Mamu bat dago!!! -esaten dute Leirek eta Enekok beldurrez beteta. - Agur Eneko eta Leire! Etorri nahi duzuenean berriro!– esan du mamuak. AGUR !!!



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.