XAGU KASKARINA
Xagu Kaskarina oso polita da.
Goizero etxeko ataria garbitzen zuen.
Egun batean txanpon bat aurkitu zuen.
Txanponarekin laxo bat erosi zuen.
Handik gutxira, oilar bat pasa zen xagutxoaren etxe aurretik.
Kukurruku! Ni oilarra naiz!
Geroxeago txerri bat agertu zen. Kurrin-kurrin, kurrin-kurrin! Ni txerria naiz!
Ondoren txakur bat pasa zen.
Uau, uau! Ni txakurra naiz!
Eta azkenean katu bat azaldu zen. Miau, miau! Ni katua naiz!
Denak Xagutxo Kaskarinarekin ezkondu nahi zuten.
Uau, uau! Sagutxo, sagutxo, nirekin ezkondu nahi zenuke?
Oi, ez, ez! Zure zaunkadekin ezin izango nuke lorik egin !
Kurrin-kurrin! Sagutxo, nahi al zenuke nirekin ezkondu?
Ez, ez! Horrenbeste zaratarekin ezin izango nuke lorik egin!
Ez, ez. Horrenbeste zarata aterata ezin izango dut lorik egin!
Kukurruku, kukurruku! Sagutxo, sagutxo, nirekin ezkondu nahi al duzu?
Bai, bai! Zurekin ezkonduko naiz!
Miau, miau! Nirekin ezkondu nahi al duzu?
Eta ezkondu ziren, baina etxera iritsi zirenean... Orain jan egingo zaitut!
Ez, ez! Laguntza, laguntza!
Xaguak ihes egitea lortu zuen eta lagunen etxean ezkutatu zen.
Xagu txiki, xagu maite, zulotxoan gorde zaitez. Katuak ikusten bazaitu, kris-kras, kris-kras jango zaitu.
Amaiera