Erro Ibarra ERLIEBEA Mendebaldeko Pirinioetan kokaturik, Adi mendiaren (1.459 m) hegoaldeko magalean dugu Zilbeti herri erroibartarra. Halaber, aipatzekoak dira Sorogaingo ingurunea eta Kintoa izeneko pagadi ezaguna. Erro ibaiak harana sortu zuen eta inguruneari izena eman zion. Mugakide herri eta herrialde hauek ditu: Aldude eta Urepele (Nafarroa Beherea) eta Baztan iparraldean, Auritz eta Artzibar ekialdean, Lizoain hegoaldean eta Esteribar eta berriz Baztan mendebaldean. PAISAIA Erro Mendietan dago, mendiz beteta dago eta oso altuak 1000 baino gehiago. KLIMA Bi klima ezberdin daude, iparraldeko klima azpiatlantiarra, pagadi ugari eta urte osoko prezipitazioekin, eta hegoaldeko klima azpimediterraneoa, basa pinuekin eta uda garaiko bi hilabete idorrekin. Urteko batez besteko prezipitazioak 1.200mm dira hegoaldean, eta 2.000mm ibarraren iparraldean. Batez besteko tenperatura 7 eta 10 gradu bitartekoa da. Urteroko egun euritsuak 120 izaten dira ibarraren hegoaldean eta 140-150 egun iparraldean. Gunerik menditsuenetan egun euritsuak 150 baino gehiago izan daitezke. UDALAK Herri hauek osatzen dute udalerria: Aintzioa, Ardaitz, Aurizberri, Erro, Esnotz, Lintzoain (herriburua), Loizu, Mezkiritz, Orondritz, BizkarretaGerendiain eta Zilbeti Erroibarko biztanleria 1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006 2.355 2.323 2.527 2.508 2.467 2.225 2.006 1.747 1.094 906
761
775
745
Berezko euskalkia zeukaten, erroibarrera, hain zuzen ere. Gaur egun, ordea, ia galdutzat jo daiteke bertako euskara.