ERRONKARI IBAXEKO
GIDA TURISTIKOA FRANTZISKO DEUNA I.P. 5gn. (A) Mailako IKASLEAK
KOKAPENA Erronkari, Nafarroako Ipar-Ekialdean dago. Mendialdea izeneko zonaldean.
Erronkariko mugak :
Iparraldetik: Frantzia Hegoaldetik: Aragoi Ekialdetik: Aragoi Mendebaldetik: Salazar Ibarra
Erronkari Ibarran 7 herri daude.
Burgi: 253 biztanle Bidankoze: 117 “ Garde: 201 “ Erronkari: 364 “ Urzainki: 111 “ Izaba: 562 “ Uztarroz:289 “
Ibarreko junta nagusia Erronkarin dago. Erronkariko Ibaxa Udala deitzen da .
Erronkarira ailegatzeko honako errepidea jarrai daiteke Iru単atik: A-21, N-240, NA-137. Parte batetik Aragoira ateratzen dena eta geroago Nafarroara bueltatzen dena.
NATURA
Erronkari
Ibaxatik Eska ibaia pasatzen da. Eska ibaia, Burgi ondoko herri batean hasten da Arrigorrietan, eta Belagoan bukatzen da. Arrain mota asko daude Amuarraina, Urtxakurra...
adibidez
hauek
dira
batzuk:
Loina,
Barboa,
Erronkari Ibaxan mendiz inguratuta dago, adibidez: Hiru Erregeen Mahaia, Au単amendi, Arlas, Lakora, Ori...
KLIMA Erronkarin Mendiko klima da nagusi. Negu hotzak eta luzeak, udaberria eta udazkena euritsuak; uda motza eta freskoa.
LARRAKO NATUR ERRESERBA Larra natur erreserba da, animali asko daude: zaldiak, behiak, ardiak, urtxintxak, azeriak, hartzak... Bere inguruan mendi asko daude adibidez: Hiru Erregen Mahaia, Kartzela, Otsogorrigaina, Txamantxoia... 120km ditu,Isaba ondoan dago.1000 – 2444 metroko altuerara dago. 2789 hektarea betetzen ditu.
ETXEAK Erronkariko etxe guztiak harrizkoak dira. Erronkariko etxeak ez dira pisuzkoak, hiri batena bezalakoak, baizik eta familia banakako etxe handiak direla. Oso handiak dira, gehienak 4 logelak dituzte, eta denak balkoiak dituzte; batzuk oilotegiak dituzte ere. Erronkariko etxeek, oso teilatu puntadunak dituzte, hor elur asko erortzen delako neguetan eta honela irrista egiten laguntzen du.
NEKAZARITZA ETA ABELTZAINTZA Ibar honetako ekonomiaren oinarria den iharduera nagusienetakoa abeltzantza dugu, gaur egun lehengo garaietan bezala. Larre eta zelai asko daude beharrezkoa bait dira. Azken urtean ugaritzen doaz larra artifiziala aziendatarako belarra egiteko.
GASTRONOMIA Artzaien ohizko janaria Ogi mamiak dira
Osagarriak:Ogia, urdaia, baratxuria, ardi gantza, ura.
Nola egin: Urdaia zati txikietan zatitu eta ardi gantza piska bat bota. Ogia mamietan zatitu, baratxuria nahasi ogi mamietan. Dena sartaginera bota eta gero urarekin nahasi. Sutan lehortzen utzi,mugitzen diren bitartean eta.... Jatera!!
MUSEOAK Gayarreren etxe museoa Julian Gayarre XIX. Mendeko opera abeslari famatua izan zen. Bere Etxe-Museoa Erronkari herrian dago, Gayarreren sortetxean. Dokumentuak, argazkiak, partiturak, agerraldietan erabilitako eskutitzak..... ikusteko aukera izanen dugu.
jantziak,
Gaztaren museoa Museo etnografiko txiki honetan gaztagintzaren prozesu osoa ikusten ahal da. Arbasoei eskainitako omenaldia da.
Tun-tun Dantza eta ospakizun inportantea zen. Astearen bukaeran herria bilatzen zen. Neskak eta mutilak dantzara ateratzen ziren. Haurrek ez zuten parte hartzen. Dantzak iragana eta etorkizunakuztartzen ditu.
HIRU BEHIEN ZERGA Jai honen jotorria Erronkari eta Baretouse Ibarretako biztanleen arteko gatazketan datza. Gogoratu, abereen baskalekuan ur-iturriak erabiltzeko kontuak daude tartean, baina hipotesi bat baino gehiago daude ohituretan jatorriaz. Hor, mendian, harri bat dago,San Martin Harria. Hain zuzen. Urtean behin, Uztailan, bi ibarretako zinegotzi batzuk eskuak jartzen dituzte harriaren gainen “PAX AVANT� esaten duten bitartean. Gero izugarrizko jaia egiten dute.
JANZKERA NESKEENA : Gona gorria, ertz batean lore batzuk bordatuak. Jaka urdina eta horia; bere azpian atorra txuri bat. Ilean motots batean edo txirikorda batean bilduta daramate. Bitxi-lepoko luze bat era janzten zuten. MUTILENA : Atorra txuria, gainean txaleko beltz bat. Lepoan gorbata txuria. Praka beltzak eta galtzerdi txuriak eramaten zituzten.
ALMADIAK Erronkari Ibaxan zuhaitz enborrak beste leku batera eramateko, almadiak erabiltzen zituzten. Almadiak, enborrez egindako txalupa antzerakoak dira; egi単ak zeudenean ibaiatik behera botatzen zituzten, horrela salduko zuten lekuetara eramaten zituzten. Zangozaraino garraiatzeko egun bat behar zen eta Tuteraraino hiru egunetako bidaia. Zaragozaraino, berriz, aste bete. Bueltan oinez etortzen ziren. Egun askoz etxetik kanpo egoten ziren almadiazainak, bitartean, haien emazteak, animalietaz eta landataz arduratzen zirelarik. Gaur egun, Almadia Eguna ospatzen dute Erronkarin urtean behin.
Transhumantzia Udan, eguraldi goxoa dagoen bitartean, artaldeak Erronkarin geratzen dira. Neguan, berriz, Erriberara jeramaten dituzte. Bidai honi “Transhumantzia� deritzo. Orain 1.000 urte inguru hasitakoa. Erronkaritik Erriberara 140km daude. Oinez joaten dira, lautadetatik. Artzi batzuek Aragoiko lurretaraino jarraitzen zuten. Oso lanbide gogorra da.
LEIENDAK MAIRUAREN KONDAIRA: Iruñeko erresumaren hasierako garai hartan musulmanak Nafarrora ailegatu eta Erronkariko ibaxan sartu ziren. Guda bat izan zen; Musulmanek garaipena izan zuten. Gizonezko asko zauritu eta hil egin zuten. Emakumeak, haserre bizian, plan bat egin zuten: Musulmanen kampamenduan sartu eta jateko eta edateko gauzekin atzipetu zituzten. Horrela, Musulmanak limurturik, algaraka eta festaka ziren bitartean, herriko neska bat erregea zegoen tokira joan eta burua moztu zion. Ez zeukanez non eraman, bere mantalan sartu zuen burua. Horregatik Erronkariko emakumeen jantziaren mantala gorria da, eta Ibaxa zein herrietako armarrietan mairu baten burua agertzen da.
“Abduramen, rey de Córdoba. 1588”
GAUR EGUNGO JARDUERAK: Eski: Belagoan egin ahal dugu, oso jarduera dibertigarria da. Eskola gehienak Aste Zuria pasatzera joaten dira hara. Mendi Bizikleta: 50 kilometroko pista dago, aldapaz josita. Zailtasun maila desberdinak daude, familia osoa joan ahal da. Ehiza eta arrantza: Arrantza eta ehiza kirol eta jarduera bezala egiten dituzte Erronkariko biztanleak; turista bezala joaten bazara dembora pasa ona da. Mendizaletasuna: ibilbide asko egin ditzazkezu. Adibidez: Arlas. Nafarroako eta Frantziako mugan ibilbide laburra. Hasiera: San Martin Harritik, Izaba-Frantzia errepideko 26.kilometroan. Iraupena: 2ordu. Zailtasun maila:Erreza. Hiru Erregen mahaia. Nafarroako mendirik garaiena da. Tontorretik ikusten den bista zoragarria da Hasiera: Lintzako aterpetxea (Izaba - Frantzia eta Zuriza - Lintza errepidea) Iraupena: 6 ordu. Zailtasuna: Zaila.
2009/2010 IKASTURTEA