2012 – 2013 Eskolako Agenda 21 Larramendi Ikastola
Kaixo lagunok, ondoko orrietan aurkituko dituzue 2012-2013 ikasturtean EA21 jarraituta burutu ditugun ekimenen berri. Ikusiko duzuenez, ekintza batzuk urtero errepikatzen dira, hau da, ikas-maila batzutan finkatuta daude eta bertan gai konkretu bat lantzen denean, berarekin lotuta dauden ekitaldiak egiten dira, horrela, beraien garrantziagatik, ikasle guztiak maila horretatik igarotzean ekintza apropos horiek bizitzeko aukera dute (erreka eguna, ikastetxeko txori habi eta janlekuen berriztatzea, zuhaitz eguna, zuhaitzak ezagutzera Uriguen parkera irtenaldia, eta beste batzuk ). Urte bakoitzeko ekitaldi berriak ere badaude, ingurumenaren arlo guztiak astiro astiro lantzen joateko,
ikasleei eta bezte guztioi jasangarritasunerako bidearen garrantzia jakinarazteko Hurrengorako, zuen parte-hartzea ere itxaroten dugu‌ Ondo ibili eta ez ahaztu: “NATURA
GOGOAN eta EUSKARA AHOAN�
1
.
AURKIBIDEA
Antzerkia: Astiro baina arin ……………………………
2. orrialdea
Ardia ezagutzen…………………………………………
4.
Artilearen ibilbidea ……………….…………………….
6.
Aztarna ekologikoa………………………………….....
8.
Eskola baratza………………………………..………... 10. Energia berriztagarriak……………………..…………. 11. Erreka eguna………………………………..…………. 12. Hegazti harrapakariak…………………………………. 14. Irteera hezigarriak……………………………………… 16. Konposta………………………………………………… 17. Motxila ibiltaria………………………………………….. 18. Oinezbusa………………………………………………. 20. Tximeletak………………………………………………. 22. Txori kabien zainketa …………………………………. 24. Udal foroa………………………………………………. 26. Zuhaitz eguna ………………………..………………..
28.
Zuhaitzak, Uriguen parkean…………………..………. 30.
2
2012-2013
Antzerkia: ASTIRO BAINA ARIN 2 / 1.
Elikadura arina (fast food), eta elikadura geldoa (slow food) dela eta, benetan antzerki polita izan dugu. Gai hau azaltzeko, epaiketa itxura erabilita, elikatzeko mota bien arteko eztabaida antzeztu zuten 5. eta 6. mailatako ikasle batzuk.
Elikadura geldoaren defendatzaile:
Elikadura azkarraren alde:
Mantsorena jauna
Arineko anderea.
Epailea erdian batan eta bestean arteko abantailak entzuteko
Familia tradizionala: Aita, ama, semea eta alaba, betiko elikagaien defendatzaile Janari geldoa: Garbia eta justua da Tomate eta kalabaza ederrak, piperrak, patata berria, beste barazki mota ugari ongarri naturalekin etxeko baratzetik hartutakoak edo inguruko baserritarrak ekoiztutakoak. Elikagai freskoak hartzeko, familia guztia sukaldeko mahai inguruan eseri eta bakoitzaren kezkak eta eguneko kontuak kontatzen dituzte.
Familia modernoa: Aita eta ama ejekutibo itxuradunak, baina beti prisas. Seme-alaben kezkak etzuteko ez dago astirik. Gazteak, norbera bere telĂŠfono eta ordenagailuarekin baina sarri bakarrik. Janari arina, supermeratuan erositakoa, sarri munduan beste aldetik etorritakoa. Barazki eta frutaren itxura ona lortzeko, kimikaz josita. Dena paketekoa. Gozo ala gaixo?
3
2012-2013
Antzerkia: ASTIRO BAINA ARIN 2 / 2.
Epaileak esaten du: Elikadura egokiaren oinarria, kalitatean datza
Antzerkiko pertsonaien artean, Osansungoitia doktoreak esaten du: Osansuntsua izateko, eguneko produktu freskoak eta ekologikoak jan behar dira, ahal izanez gero, ekoizleei zuzenean erositakoak.
Pertsonai ezberdinak, hamaikatxo eztabaida batan eta bestean alde izan eta gero epaileak esaten du: Epaiketa honetan ez daukagu irabazlerik, lapikokoa lagunekin jan nahi duenak zein hanburgesa jan nahi duenari ere on egin diezaiola!
kalitatezkoa eta ahal bada ekologikoa, gure gorputzak eta ingurumenak eskertuko dutelako. Jaten duguna jaten dugula, izan dadila
4
2012-2013
ARDIA 2 / 1.
Ardia (emea)
Urtero animalia bat hobeto ezagutzen saiatzen gara. Aurtengo ikasturtean ARDIA aukeratu genuen berataz ikasteko. Euskal Herrian oso antzinatik hedatua dagoen etxe-aberea da. Oso animalia taldekoiak dira, horregatik artaldetan biltzen dira
Arkumea / bildotsa, amaren errotik esnea edaden
Ardiaren ezaugarri nagusiak hauek dira:
Aharia (arra)
UGAZTUNA……..: Amaren errotik esnea hartzen du. HAUSNARKARIA: Lehenengo jan eta errumena betetzen du, gero lasaiago berriz ahoratu, hausnartu, eta azkenean irentsi. BEDAR JALEA….: Bere jakien gehiengoa bedarliak dira APATXDUNA…...: Lau hankak apatxetan amaitzen dira
Ardiaren arlo guztiak probetxugarriak dira. : ARTILEA: Ardiaren ilearekin artilea egin eta jantzigintzan erabiltzen da. ESNEA: Ardiaren esneaz Idiazabal gazta, Erronkariko gazta eta Iparraldeko gasnak, beste batzuren artean egiten dira HARAGIA: Bereziki arkumeak erabiltzen dira, haien haragia xamurragoa delako. LARRUA: Ardien larruarekin janzkiak, botak, eskularruak, …, egiten dira. Zelaian artaldera inguratuta denak hobeto ikusteko
Artaldearen ardura duena ARTZAINA da, eta bere laguntzaile nagusia artzain txakurra.
5
2012-2013
ARDIA 2 / 2.
Ardiaren zehaztasunak ikusi, ikasi eta erakusteko multimedia azalpen bat prestatu genuen. Gure azalpenetarato panelaren bidez ere, Ingurumen Batzordeko ikaskeek gelaz gela aurkeztu zuten prestatutako lana. ARDIAK LARREAN eta GU EKINEAN Ingurumen jasangarriaren alde!
6
2012-2013
ARTILEAREN IBILBIDEA 2 / 1.
Artilea: Ardiaren bizkarrean hasi ‌ Ardiaren ezaugarritariko bat bere gorputz gehienean hazten zaion artilea da. Oso antzinatik artilearen erabiltze nagusia, janzkiak egitekoa izan da. Gure soinera iritsi arte hamaikatxo pauso eman behar zituen
Urtero, udaberri azkenean, ardiei artilea moztu egin behar zaie. Bestela nahastu eta korapilatu egiten da
Ezer baino lehen, uretan garbitzen da Prozesuaren pausoak Garbitu eta lehortuta, apatzagoa ematen du Artilearen prozesua toko berdean erakusten
Artilea hari bihurtzeko, aurretik kardatu egin behar da
7
2012-2013
ARTILEAREN IBILBIDEA 2 / 2.
Leun leun, kardatu eta gero
Azalpenak adikor entzuten
Beste kolore bat emateko momentu egokia hauxe da
Kardatutako artileari, zati bat tiratu, bihurritu eta matazatan bildu Artilea, garai bateko janzkigintzarako baligai garratsitsua izan da
Jertse, bufanda, txano, eskularru, txapin, ‌
Nire soinean amaitu!
8
2012-2013
AZTARNA EKOLOGIKOA 2 / 1.
Aztarna ekologikoa zer den azalpen baten bidez ikasi genuen. Guztiok, eguneroko bizimodu arruntean energia eta baliabideak kontsumitzen ditugu, kutsadura eta hondakinak sortu, …
Akaso larregitxo…?
Ikastolako aztarna ekologikoan, zein den gure eragina ezagutzeko asmoz, bertako toki ezberdinak bisitatu ditugu:
-
Bulegoak Sukaldea Ikasgelak Kirolgunea …….
Toki bakoitzean galdetegi bat bete dugu bertan zeregina zeukatenekin:
-
Zein energia mota erabitzen duten, Nolako baliabideak erabiltzen diran, Nolako zaborrak sortzen diran, Ura eta paperaren kontsumoa, ………
9
2012-2013
AZTARNA EKOLOGIKOA 2 / 2. Toki guztietan bildutako erantzunak kontuan hartuta gure aztarnaren mapa irudikatu genuen:
Ikastolara joateko garraioan hasi, eskolako materiala fabrikatzeko behar diren baliabide eta energia, gelatako argi indarra eta berogailua neguan, sukaldatzeko gasa, tresnen garbiketarako ur beroa, kirola eginda ondorengo dutxa, sortzen ditugun hondakinak, eta beste asko. Komunean bertan ere ura eta papera kontsumitzen ditugu. Egun guztian eta zeregin guztietan, ingurumenaren baliabide iturria zabalik daukagu!!!
Etorkizun iraunkorraren alde: ALDATU GURE OHITURAK ZAINDU KONTSUMOA GUTXITU, BERRERABILI eta BIRZIKLATU
10
2012-2013
ESKOLA BARATZA 1 / 1.
Zer gertatzen da hemen? Landaratxo txiki eta mehe bat buru eder baten eraldatu ahal da? Hemen hasten da mirakulu guztia: Landara xume bat, lurra, ura eta eguzki garbiaren eraginez gauza eder baten bihurtzen da. Gainera, elikagai hori nola sortzen den ikusteko balio du, eta supermerkatuan plastiko baten barruan gordeta ikusten duguna, nola jaiotzen eta burutzen den konturatzeko. Zainketa pixka batek ere laguntzen du:
Bitartetan hasten diren bedarrak kendu, bero egiten duenean ureztatu, eta asko begiratu nola hazten diren.
Beste gauzatxo batek ere hainbat laguntzen du: futbolean baratz inguruan ez egiteak. Barazkiak eta balioa ez dira oso bateragarriak
Gure baratza kolore guztiekin janzten da: Tomate gorri, uraza eta zerba berde, baratxuri zuri, azenario laranja,‌
Baratzean, gure landaraz aparte, hamaikatxo lagun aurkitu genezake:
bertatik
dabiltzen
Txoriak, tximeletak, zizareak, inurriak, eta beste batzuk. Bakoitzak naturan bere zeregina du. Gure zeregina baratzean, lurra landuta eta landaratxoak txukun mantentzea da.
Barazkien erakusketa
11
2012-2013
ENERGIA BERRIZTAGARRIAK 1 / 1.
Energia berriztagarrietaz “GORA GURE ENERGIA” azalpen oso interesgarria izan dugu” Energia berriztagarriak iturri naturaletatik sortzen diren energiak motak dira.
Energia mota hauek erabiltzen dituztenen baliabide naturalak oso ugariak dira baina garrantzitsuenak hauek dira: eguzki-energia, haizea, euria, itsasaldiak eta bero geotermikoa. Iturri natural hauek, birtualki agortezinak dira daukaten energia kantitate izugarriagatik eta neurri naturalak erabiliz birsortzeko gai direlako.
º
Ikasleak azalpena arretatsu entzuten
12
2012-2013
ERREKA EGUNA 2 / 1.
Zaborrak bildu, sailkatu eta mota bakoitza aparteko poltzetan jarri, gero edukiontzi egokietara eramateko.
2012-2013 ikasturtean ere Udalaren Agenda Lokalaren laguntzaz ERREKA EGUNA ospatu genuen. Butroi ibaira hurbildu ginen eta bertan hainbat gauza egin genituen. Erreka bazterretik ibiltzeko, Andui mendi taldeko kideen laguntza izan genuen.
Bertan, ibai inguruak garbitzen saiatu ginen, oraidik zaborrak edonon botatzen dituztenak badaude eta... Gero, ibaitik ur laginak hartu genituen, bere edukien analitikak egiteko: • pHa • fosfatoak • nitratoak
13
2012-2013
ERREKA EGUNA 2 / 2.
Ura aztertzeko IBAIALDEtik etorriko materialak erabili genituen. Laborategietan bezala, hainbat froga egin genien errekako urari. Elkarrekin lan interesgarria egin genuen.
Gauza interesgarrietarako lurra bera ere aulki egokia da
Butroi ibaiko arrainak ugaritzeko asmoarekin, arrainkume berriak bota genituen errekara, (Bizkaiko Foru Aldundiak emanda)
IBAI ARRAINTSUA = IBAI OSASUNTSUA
14
2012-2013 HEGAZTI HARRAPAKARIAK 2 / 1.
Hegazti harrapakariak hurbiletik ikusteko aukera ere izan dugu. Belatza, urubia, hontz zuria eta hontz handia, beraien buruzagiaren esanetara mantso mantso gure inguruan izan ditugu. Zein ederrak diran denak, begi bizkor, luma leun eta atseginez jantzita, baina erpe eta moko zorrotzekin ere. Beraiek, naturako askatasunean, hegaz ikusten ditugu, eta pertsonengandik ihes egiten dute.
Belatza
Gure aupegietan, interesa, emozioa, eta beldur pixka bat nabaritzen da ‌
Guregana ekarritakoak, erakustaldietan parte hartzeko bereziki irakatsita daude eta ez dira ikaratzen jende artean. Hontz zuria
15
2012-2013 HEGAZTI HARRAPAKARIAK 2 / 2.
Nola bizi diran, non egiten dituzten kabiak, zer jaten duten eta harrapakarion zehaztasun guztiak azaldu dizkigute.
Hontz handia
Sagu, arratoi eta beste harrapakin batzuk jaten dituzte, animalia ezpezie batzuk larregi ez daitezen ugaritu. Naturan oreka mantentzen laguntzen dute. Ikusmen eta etzumen oso handia dute. Isilean hegaz egin eta ziztu bizian gainera etorrita harrapatzen dituzte beraien jaki biziak.
Ingurumenean oso funtzio garrantzitsua betetzen dute hegazti harrapakariak. Beraiek errespetatzea eta babeste ezinbestekoa da.
Natura zaindu eta gozatu. Nola ez ba ‌
Hontz handia
16
2012 – 2013 IRTEERAK
1 / 1.
2012-2013 IKASTURTEAN EGINDAKO IRTEERAK Taldea
Irteerak nora izan diran
Zein gaiarekin lotuta
HH – 3 URTE
Gorliz: Hondartzara
Kostaldea ezagutzera
HH – 4 URTE
Gorliz: Hondartzara
Kostaldea ezagutzera
Mungia: Olentzeroren etxera
Euskal mitologia
Mungia: Herritik bisitaldia
Herria ezagutzera
Gorliz: Hondartzara
Kostaldea ezagutzera
El Carpin: Karrantza
Dinosaurioak
Elikagaien tailerra
Elikagaien jatorria
Pakea Bizkaia
Biodibertsitatea
Dorre Madariaga
Ekosistemak, landareak eta animaliak
Avellaneda
Erdi aroa
Meatzaria museoa (Gallarta)
Erliebea, harriak
Kutxa Espazioa (Donostia)
Lurra, eguzkia, ilargia
Euskal meatzarien museoa: Gallarta
Mineralak
Kutxa espazioa (Donostia)
Energia
Museo etnologikoa: Bilbo
Euskal herriko historia
Labasua: ikastolan
Euskadiko tradizioa
Urdaibai
Padura. Euskal H. biodibertsitatea
Guggenheim: Bilbo
Plastika / kultura
Planetarium: Iruñea
Lurra eta astroak
Uriguen parkea: Mungia
Landareria. Bertoko zuhaitzak.
Uriguen parkea: Mungia
Biodibertsitatea
Eureka eletrizitate T.
Energia
Araiako izozki lantegia
Ingurunea, industria
HH – 5 URTE
LH – 1. Maila
LH – 2. Maila
LH – 3. Maila
LH – 4. Maila
LH – 5. Maila
LH – 6. Maila
17
1 / 1. 2012 - 2013
KONPOSTA
LH – 4.maila Konposta, materia organikoaren deskonposizio ondorioz sortutako ongarria da
Probetxu handikoa izateaz gainera, konposta bide ona da hiri handiek eta nekazaritza eta abeltzaintza esplotazioek sortzen duten hondakin organikoen arazoa konpontzeko.
Konposta nekazaritzan eta lorezaintzan erabiltzen da, ongarri modura.
18
2 / 1. Orrialdea
MOTXILA IBILTARIA
2012-2013 ikasturteko
azaroan
esperientzi
berri
bat
hasi dugu: MOTXILA IBILTARIA.
Ekintza honekin ondoko helburuak lortu nahi genituen: •
Familietara Agenda 21 zabaldu, eta gurasoen parte-hartzea handitu
•
Ingurumena eta elkarkidetza arloak landu
Probatzeko Haur Hezkuntzako 5 urteko hiru taldetara zabaldu dugu lan hau.
5 urteko taldeak aukeratzeko arrazoia: Ikasleak orain hasi dira irakurketarekin baina oraindino ez dute menperatzen eta gurasoen laguntza behar dute: hemen josten ditugu familia eta ingurumena.
19
2 / 2. Orrialdea
MOTXILA IBILTARIA
Etxera bidali dugun materiala: 1-DVD - “Motxila Ibiltaria” ingurumenari buruzko azalpen eta bideo batzurekin •
Ekoarautegia......................: Gu, gure etxea, eta ingurumena (power point azalpena)
•
Hondakinen kudeaketa.......: Hi argi !, lurraldea garbi – (power point azalpena)
•
Etxeko
olioaren
birziklaketa:
Olibatxo – (power point azalpena)
• Zer da Agenda-21 – bideo azalpena 2-DVD - Elkarkidetza arloa lantzeko gaiak: •
DVD: --> Antxeta eta Katua
• MAILU ZOPA ipuina Ekintza honen ebaluaziorako, DVD eta ipuinari “ Etxekoen iritziak jasotzeko orria” erantsi diogu, bertan gurasoak baloratzen dute hartutako materiala eta elkarrekin egindako lana
Elkarrekin lanean Natura gogoan eta Euskara ahoan !!! Ikastolako Agenda 21ko Batzordea.
20
2012-2013
OINEZBUSA 2 / 1.
2012.eko urrian kotxe gabeko eguna ospatu genuen Tokiko Agenda 21ekin batera. Horretarako Mungiako Matxin plazara joan ginen, ibilaldia bertan hasi eta ikastolaraino oinez joateko asmoarekin. Bertan beste eskoletako ikasleekin elkartu ginen. Andui Mendi Taldekoak ikastolaraino bidelagun izan genituen. Gurutze Gorrikoak ere etorri ziren anbulantzia eta guzti. Udal ordezkariak ere bertan zeuden eta guztioi ongi etorria eman ziguten. MATXIN PLAZA
Toki batetik bestera, kotxez joaten gara beti, oso ibilbide laburrak ba dira ere. Erosoagoa dela esaten dugu, baina zer galtzen dugu ordez? : Ez ditugu lagunak aurkitu eta agurtzen, ez ditugu txoriak entzuten, ez ditugu tximeletak hegaz ikusten, ez ditugu lorategiren bateko lorak usaintzen, ‌, Jarraitu zuk goiko zerrenda hau, eta eman pausotxo batzuk noiz behinka, kotxeak ere atsedenalditxo bat behar du eta.
Oinez hasi aurretik, ogitarteko bana hartu genuen bidaia errazago igaroteko
21
2012-2013
OINEZBUSA 2 / 2.
Eguraldi aparta, umore ona, toki lasaia, Zer gehiago behar genuen ondo pasatzeko?
Momentu batez liburuak aparte utzi eta lagunekin gozatu
Txikienak ongi etorria emateko itxaroten zeuden. Halako baten azkarrenak iristen hasi ziren, eta gero beste guztiak.
22
2012-2013
TXIMELETAK 2 / 1.
Haur Heziketa, 4 eta 5 urte. Aurten, naturak gure egitasmoei aurrea hartu die. Tximeletak eta beraien mundua udaberrian ikustea pentsatuta geneukan baina beraiek gure atea joka etorri zaizkigu. Irailaren azkena zen eta gure ingurura beldar baltz itsusi mordo bat hurbildu zitzaigun. Liburutegian, tximeletaz dagoen liburuan, tximeleta polit baten beldarra zela ikusi genuen. Tximeletaren bizi zikloa
Liburu honetan tximeleten bizi zikloa (metamorfosia) ere agertzen zen.
Beldarrok, kristalezo ontzi batera batu eta landare kimatxo batzuk jarri genizkion. Hurrengo egunean beraietatik zintzilik zeuden. Egun bi geroago krisalida bihurtuta zeuden. Lau edo bost egun geroago ustekabean tximeleta bat jaio zen, eta laster beste hiru. Hau bai hau gure harridura, udaberrirarte ez genituen itxaroten eta. Liburuan “Hegazterren tximeleta� (pavo aurkitu genuen.
real)
deitzen zela
Tximeleta honek arrautzak asunetan jartzen ditu eta beldarrak jaiotzen direnean beraien horriak janda elikatzen dira.
23
2012-2013
TXIMELETAK 2 / 2.
Gure gelako kristalezko ontzian jaiotako lau tximeleta liluragarriak: Sekula ez genuen sinetsiko halako oparirik izango genuela. Naturak, tximeleten eskaini zigun
Tximeletei begira, kendu ezinik...
ugalketaren
miraria
begiak
Denok ikusi eta beraien bizi zikloataz (metamorfosia) hitz egin eta gero, askatu eta hegaz beraien bizia egitera bialdu genituen. Atzera gelditzen zen azkenengo lotsatiari ontzitik irtetzen eskuarekin hartu eta lagundu behar izan genion.
Laster egin zuen hegaz zuhaitzera bere kideenganaino. Horrela berriro ere arrautzak, beldarrak eta tximeleta berriak izango dira. Bitartean: NATURA GOGOAN eta EUSKARA AHOAN
24
2012-2013
TXORI KABIEN ZAINKETA 2 / 1.
Ikastola ingurua ordu batzutan, goizetik arratsaldera, bertako biodibertsitateko hainbat txorirekin partekatzen dugu. Beste batzuen artean, txoriak gure korrika, salto eta zaraten lekuko dira. Etxera itzultzen garenean, hau bai hau bakea esango dute.
Inguru horretan egunez, artatxoriak, txantxangorriak, epertikerak, enarak eta beste txori batzuk ikusteko aukera izaten dugu egunero. Gauaz ere bere sasoikoak ibiliko dira baina horiek ez ditugu ikusten etxean gaudelako
Bertako toki ezkutuetan, bazterretako teilatu azpietan eta zuhaitz batzuetan noiz behinka txori kabiak ere aurkitzen ditugu.
Gu bertan gabiltzala txorikumeei jaten ematea hainbat kostatuko zaie
25
2012-2013
TXORI KABIEN ZAINKETA 2 / 2.
Hainbat urte dira, janari kaxak eta kabiak egiteko tokiak jarri genituela ikastolako zuhaitz batzutan
Urtero, zuhaitzetatik jaitsi, garbitu eta konpondu egiten ditugu, txoriak beraietaz baliatu daitezen.
Bedarrekin eta luma gozoz betetzen dituzte kaxak, kabiak egiteko. Batzutan, kabietan plastiko zatiak ere agertzen dira. Modernotu egin zaizkigu txoriak ala? Ez, guk kontrako tokietan botatako plastikoak izango dira seguru asko. Zaborrak zakarrontzietara bota, eta txorientzat, bedarrak eta gauza naturalak utziko ditugu behar den bezala.
26
2012-2013
UDAL FOROA 2 / 1.
Urtero bezela Agenda Urtero bezala Agenda 21ak eskatzen duenez Udal Foroa osatu genuen. Herriko Alkate, Udaltzain eta beste eskoletako ikasle batzurekin elkartu ginen Tokiko Agendaren bidez, gure urteko ekintzak, konpromisoak eta eskariak aurkezteko Agenda UDALARI EGINDAKO ESKARIAK IKASTETXEAREN KONPROMISOAK .Inguruko ekosistema, biodibertsitatea eta ingurua bera aztertu eta ikasleei trasmititu etorkizuna “gaur lantzen dela” eta kudeaketa jasangarria irtenbide onuragarri bakarra dela.
Jarraitu familietara hurbiltzen, Ingurumen arloan gure mezua hau izango da: Kontsumoa gutxitu, bota baino lehen berrerabili, eta azkenean berziklatu.
Ikastolak bere ekoarautegian beste batzuren artean hurrengo hauek landuko ditu: • Hobe zikindu ez, garbitu behar baino • Hobe apurtu ez, konpontzen egin beharra baino. • Hobe iraindu ez, iztiluak bideratu beharra baino
Zaborren kudeaketarako kartel aproposak (txiki, argi, eta plastifikatuak): Denda, taberna, eta jatetxetako sukaldetan jartzeko, bertako langileen argibide izanda kudeaketa egokia egin dezaten.
Etxeetara bidali den hodakinen kudeaketaren liburuxkan, hurrengo argitaratzean, Mungiako planoan jarri non dauden edukiontzi bereziak (etxeko olioa eta berrerabiltzekoak biltzeko direnak)
Gure ingurumen batzordeko ezaugarria “NATURA GOGOAN eta EUSKARA AHOAN” da. Mungian ingurugiro jasangarria eta giro euskalduna nahi ditugu. Horregatik herriko sarreratan MUNGIA HERRI EUSKADUNA kartelak jarri beharko genituzke.
27
2012-2013
UDAL FOROA 2 / 2.
Herriko agintari eta Agenda 21 teknikarien aurrean irakurri genituen gure proposamen eta konpromisoak, baita ikasturtean zehar ikastetxean ingurumenataz egindako lanak ere.
Aurten Tokiko Agendaren laguntzaz, hurrengo ekintzak izan ditugu: •
Oinezbusa
•
Erreka eguna
•
Uriguen parkeko ekosistemaren azalpena
•
Paper tailerra
•
Baratza
•
Txori harrapakariak
Ikastolan Agenda 21arekin batera egin ditugun ekitaldiak txosten beronetan aurkituko dituzue
28
2012-2013
ZUHAITZ EGUNA 2 / 1.
Euskal Herrian zuhaitz bat garrantzitsua badago, hau haritza da.
Haritzataz ikasteko sortutako fitxaren zehaztasuna
Horregatik zuhaitz honen etapak aztertu genituen. Fitxa bat sortu genuen haritzaren zehaztasunak ezagutzeko: Hazia Landaren jaiotza Sustraia Enborra Azala Egurraren erabilgarritasuna ‌
Hainbat ezkur lortu genituen eta erretiluetan erein beraien jaiotza prozesua hurbiletik ikusteko.
Ezkurrak, laster naturaren deia nabaritu zuten eta lehenego puja txiti bat agertu zitzaien.
Gero sustraia eman zuten eta zurtoina gorantza agertu zen. Handik orri txikiak eman zituzten.
Zurtoinak azkar gora eta orri berriak geroago eta ederragoak.
Hau bai hau gauza liluragarria: 40 metro garaiera izan ahal duten zuhaitzak, txiki eta eder gure eskuetan eta guk geuk hazita.
29
2012-2013
ZUHAITZ EGUNA 2 / 2.
Laster, pixkatxo bat hazi eta gogortu ziranean, landaratxoak, batera zeuden erretilutik atera eta banango ontzietan jarri genituen. Kontuz kontuz, miniaturazko zuhaizti bat mahai gainean jarri genuen
Hainbat lan eman ziguten baina poz pozik egiten genuen.
Gu txiki izanik, oraintxe hasita, naturan nolako eragina dugun azaldu genuen.
Gure lana beste ikasle kideekin partekatzeko, zuhaiztxo bana eskaini genien.
Gure ekinaldi txikia hainbat tokitan handi bihurtuko da.
Zuhaitz txikiok, handi eta sendo bihurtuko dira eta ehunka urte biziko dira aukera egokia ematen badiogu.
Guk lehenengo pausua eman dugu ‌
30
2012-2013
URIGUEN PARKEKO ZUHAITZAK 1 / 1.
Joan den udazkenean Mungiako Uriguen Parkera joan ginen. Bertako zuhaitzetaz hamaikatxo azalpen entzun eta ikusi izan genituen Mungiako Agenda
Lokalak
jarritako
pertsona
jakituen ahotik: Landare taldeak, landareen elikadura, beraien ugalketa, eta abar. Gero
bertako
zuhaitz
hostoak
batu
genituen beraiekin herbario bat egiteko. Merezi du arreta prestatzeak, gauza interesgarriak ikasten dira eta‌
31
1 / 1. 2012 - 2013
ESKER ONEZ
Ikastetxeko zuzendaritzak eta Ingurumen batzordeak, ingurugiro arloan partaide izan zareten guztioi, egindako ahalegin guztiak eskertzen dizkizuegu.
Ingurumenaren zaintza arduratsuak eta etorkizun jasangarriak denok behar gaitu, zu ere bai ‌ bitartean ‌
2011/2012 <> 2013/2014 I ngur ument xost enak