13-14_EA21 Ingurumen txostena Larramendi

Page 1

2013-2014 LARRAMENDI IKASTOLA


Ez joan urrutira edertasunaren bila, hementxe bertan dago eta‌


Jardueren jatorria

Ikasturteko ekimenak Mugikortasun astea: Oinez busa Uriguen parkeko zuhaitzak ezagutzera Erreka eguna: Uraren analisia. Erreka inguruko ekosistema eta biodibertsitatearen ezagutza Paper tailerra: Erabilitako papera birziklatu

Tokiko Agenda 21 Mungiako Agenda Lokala

Beira tailerra: Zer egiten da birziklatutako beirarekin? Txorien anilamendua 1.-Ikastetxean bertan eta familietara zaborren kudeaketa egokia sustatu. Udal Foroa:

2.- Erabilitako gauzei bota baino lehen, bigarren bizi bat ematea sustatu.

Gure konpromisoak 3.- Partaidetza eta elkarkidetza sustatu (ikasle irakasle, guraso, ‌) 4.- Natura eta euskararen lotura sendotu. Klima aldaketa: nondik dator, nolako eragina du Urteko gai nagusia: Zer da “berotegi efektuaâ€? Aldaketa Klimatikoa Gure eragina berotegi efektuan - ohitura desegokiak Ikastetxeko zaborren ibilbidea Txokolatearen jatorria (nondik datorren eta nola egiten den) Eskola baratza Ingurumen Batzordetik sortutako ekimenak

Animalia bat aztertu Tximeletaren eraldatze prozesua: arrautzak, beldarra, krisalida eta tximeleta. Ikastetxean bizi prozesu guztia eta ezagutu: eta lortutako tximeletak azkatu tximeleta eta ardia (jarraipena) Gaztaia egiten Ezusteko bisitaria Txori kabien azterketa eta zainketa

Ekoarautegia Urtero, maila zehatz Konposta egin, zaborra organikoaren probetxugarritasuna batzutan finkatuta dauden ekintzak Zuhaitz eguna: Hazitik, zuhaitz landarak lortu eta ikaskideen artean banatu Motxila Ibiltaria: EA21 zer den azalpena, Ekoarautegia, Zaborren kudeaketa, Etxeko oliaren birziklatzea. Antxeta eta katua bideoa. Mailu zopa ipuina Eskolako Agenda 21 Eskola jasangarriaren ziurtagiria Irteerak

Gaiarekin bat datozen bidai hezigarriak


2013-2014

OINEZBUSA MUGIKORTASUN ASTEA

Kea eta zarata dira gure hirietako nagusiak Toki askotan, airea kutsatuta dago. Errudunetariko bat motordun ibilgailuak dira. Beraienganako menpekotasun handiegia dugu. Toki guztietara kotxez joaten gara.

XXXXXXXXXXXXXX

Aire garbia behar dugu! Horretarako, gure ohiturak aldatu egin behar dira.

Mugikortasun astearen barne, kotxea utzi eta oinez ibilteko ohitura bultzatzeko, herriko plazatik ikastolara ibilalditxo bat antolatzen dugu: OINEZBUSA


Bakarkako bidaiak (kotxe bakoitzetan, bat edo bi bidaiari gehienezko) alde batera utzi eta garraioa konpartitu egin behar dugu. Hoberena garraio erabiltzea da.

publikoa

Gainera zoazen tokira heltzean, ez duzu aparkatu beharrik, buruko min handi bat gutxiago. Ondoan ikusten diren irudien azalpena, ikastetxeko gelatan ikusteko aukera izan genuen, mugikortasunaren arazoa ulertzeko.

BURUA ERABILI ETA ONDO IBILI

Plazan inguruko eskoletako ezagunekin aurkitzen gara. Ogitarteko gozo bat ematen digute antolatzaileak ikastolarainoko bidairako hankak gogortzeko. Halako batean, tipi tapa, oinez Belakoraino gelditu barik, lagunekin solasean: gogoratu ere ez kotxearekin.


2013-2014

Uriguen parkeko zuhaitzak ezagutzera Urtero bezala Uriguen parkeko zuhaitzak aztertzera joan gara. Zuhaitzen hostoak bildu ditugu, gelatan lantxo bat prestatu eta gero beraien erakusketa bat egiteko

Adituak, mila azalpen eman dizkigu bertako zuhaitzetaz

Zuhaitzetaz azaldutako datuak, aurkitutako hostoen ezaugarriak eta beste bitxikeri mordo bat idatzi ditugu gero ondo gogoratzeko.

Zuhaitzak hor daude beti eta gu ondotik pasatzen gara beraietaz erreparatu barik. Bitartean, fotosintesiaren bitartez oxigenoa ematen digute, hezetasuna eta hozberoa kontrolatzen saiatzen dira, egurretarako balio dute, beste batzuk apaingarriak dira eta lorea ematen dute edo hain gozoak diren fruituak,‌ Konturatu gaitezen zuhaitzen baliotasunaz !!!


Lagunekin elkar lanean. Txantxa batzuk egiteko tartea ere aurkituko genuen, horixe baietz‌

Behean, gure lanaren emaitzak. Hostoekin egindako erakusketa.

Zuhaitz bat handi egiteko urte mordoa joan behar da. Enborra ebaki eta botatzeko, momentu txiki bat bakarrik.

Zuhaitzak eta landareria guztia oso garrantzisuak dira naturan. Zaindu ditzagun behar duten moduan gure mesederako dira eta.


Erreka eguna ospatzeko, Tokiko Agendaren laguntza izan genuen. Ibaialde programaren bidez esperientzia oso interesgarria bizi izan genuen.

2013-2014

ERREKA EGUNA

Ibaia ikuspuntu ezberdinetatik ezagutzeko, Ibaialde erakusketako panelak ikusteko aukera izan genuen. Ibaialdeko oinarrizko “kit analitikoak” eman zizkiguten eta nola erabili behar ziren azaldu ere. Ibaira hurbildu eta ura hartzeko irrikitan geunden…

Aztertzera joan ginen ibai eta tokiaren datuak galdetegi baten bildu genituen: - Ibaiaren izena, ibai gunea, zabalera eta sakonera, … - Zer ageri zen ibai ondoan (harriak, landaretza,…) - Animaliak, intsektuak, … - Inguruaren datuak: egiten zuen eguraldia, gizakien eragina inguru horretan, zeren usaina asmatzen genuen, isiltasuna ala zarata asmatzen zen, …


Ibaitik ura hartu eta ur laginak aztertu genituen: Uretan aurkitutako nitratoak,fosfatoak, hozberoa, pH-a,…, aparrak, kolorea, usaina…

Benetako lagun batek, edozein estualditan esku bat botatzeko balio du. Bizkarra berbera ere baliokoa da besterik ez dagoenean…

Toxiaren itxura: Kutsatuta dago? Zeintzuk izan daitezke kutsadura honen jatorriak? Guk zer egin dezakegu?

Tokian inguratzen gintuen landareria ere aztertu genuen. Zer ikusten da?: - Erribera zuhaitzak - Beste zuhaitz mota batzuk: haritzak, pinuak, eukaliptoak… - Sastrakak - Nolako zuhaitzak dira: handiak, txikiak - Zein forma dute? - Neguan hostoak jauzten zaizkie?

Saio guztia oso interesgarria izan zen, baina politenatarikoa, arrain txikiak ibaira botatzea. Aurrerago, arrain hauek handi izango dira eta beraien arrautzetatik arrain txiki berriak izango ditugu. Arrainak bizi ahal izateko ibai garbia izan behar da eta hori gure zeregina da IZAN GAITEZEN ARDURATSUAK INGURUMENA ZAINTZEA GURE BIZIA ZAINTZEA DA


2013-2014

Paper tailerra Erabilitako papera birziklatzeko lehenengo pausoa, papera bera, txiki txiki zatitzea da. Eskuz edo artaziakin zatitzea berdin da.

Zatitutako papera, uretan jarri eta ondo beratu Beratu eta gero birrindu Birrinduko paper orea eskuz amasatu, dena berdindu arte. Kendu edo birrindu aurkitzen ditugun bolak eta zatiak.

Ura eta paper orea banatu behar dira

Edozein paper da balioko (egunkari papera, koadernotako papera,‌) baina beti paper garbia izan behar da. Birziklatzeko erabili dugun paperaren arabera, halako paper berria aterako dugu.


Atera orea toki garbi eta leunera Leundu, berdindu eta mehetu ahalik gehien, eskuekin edo tresna baten laguntzaz

Eman oreari paper berriak izatea nahi dugun forma: laukia, borobila,…

Erne, jarri arreta lehortzen doanean itsatsita gelditu ez dadin

Lehortu eta gero paper berria lortu dugu. Nahieran apaindu eta dotoretu ahal dugu paper hau Beste eskulan polit asko egiteko aukera ematen digu

Zertarako balio izan du paper birziklatze saio honek?  Zaborratara joan behar zen paperari, bigarren bizia eman diegu.  Jolasteko eta eskulan ederrak egiteko beste baliagai bat aurkitu dugu.  Lagunekin batera, elkartasunean, lantxo bat egiteko. Beste lan garrantzitsuagoak egin behar ditugunerako elkarlanean aritzen ikasteko

EZ DA GUTXI PAPER ZAHAR BATZUTATIK ATERA DUGUNA


2013-2014

Beira tailerra Zaborren gaikako bilketaren sentsibilizazio kanpaina barruan, Mungiako Tokiko Agendaren laguntzaz beiraren tratamendua bereziki ezagutzeko jardunaldi bat izan genuen. Bertan, beira nola eta nora bildu behar den azaldu ziguten. Gero, bildutako beira nora joaten den ere entzun genuen. Herriko beira bilketaren datuak ere eman zizkiguten.

Jokoen bidez, beira bilketa landu genuen. BEIRA EZ DA BALIORIK GABEKO ZABORRA BEIRA BEHIN ETA BERRIZ BIRZIKLATU LITEKE. Gure etxeetan hustutako beirazko poteak, behar den moduan birziklatuta, ontzi berrietan eraldatzen dira, naturatik baliagai berriak kontsumitu gabe. Balio ez diguten gauzei beste erabilera bat eman, zaborretara bota baino lehen.


Jokoen laguntzaz, birziklaketaren aukera ezberdinak ikasi genituen.

Birziklatutako beiraren hurrengo erabileraz ere hitz egin ziguten eta hainbat adibide erakutsi ere.

Txikitutako kolorezko beira zatiak eskulanetako baliagai ere bihurtzen dira.

Paparreak jartzeko txapa apainarriak egiten ere irakatsi ziguten.

Esperientzi dibertigarria izan zen Hustutako beirazko poteak bigarren, hirugarren, ‌, bizi bat izango dute era egokian edukiontzi aproposera (edukiontzi berde argira) bildu eta gero. Hori bai, tapak kenduta bildu behar ditugu (eta hauek edukiontzi horia bota)

BIRZIKLATZEA = APROBETXATZEA


2013-2014

Txori anilamendua Gure inguruan aurkitzen ditugun txorien ibilbideak ezagutzeko, nondik datozen eta nora doazen jakiteko, identifikaziorako balio duen eraztuntxo bat hanka-hezurrean jartzen zaie.

Txorien ikerketak egiteko, sareen bidez mindu barik, harrapatzen dira. Sarean jausitakoak, kontu handiz hartu, eta bakoitza bere poltsan gordetzen da, ahal den neurrian ikaratu barik mantentzeko.

Honela, hurrengoan beste toki baten harrapatzean, nondik datorren eta beste gauza batzuk jakin ahal izango dira. Beraien datuak hartu, eraztuna jarri eta laster berriro askatzen dira.

Harrapatutako txori bakoitzari jartzen zaion eraztuna, hemendik gora bere identifikazio txartela izango da. Eraztunean, data, tokia, eta beste datu batzuen erreferentzia jartzen da. Datu hauek, elkarte ornitologikoak gordetzen dituzte, ikerlariak behar dituztenerako

Tresna bereziak erabiltzen dira, oso kontuz, txoriari kalterik egin barik eraztunak jartzeko.


Identifikatze lana egiteko, liburuak, argazkiak, ‌, eta adituen eperientzia erabiltzen dira. Txori batzuk pasekoak dira. Oso urrutitik datoz eta oraindino asko falta zaie beraien tokira heltzeko. Neguan hegoaldera doaz eta udan iparraldera. Beste txori batzuk berton bizi dira urte guztian.

Naturan txoriak beharrezkoak dira. Txori mota bakoitzak naturan bere lana du.

Askatutako txantxangorria, hegaz azkar doa bere eraztun berriarekin

Polinizazioan parte hartzen dute. Konta ezinezko espezializazioak dituzte eta guztiak beharrezkoak. Beraietariko bat desagertzen denean, naturan desoreka sortzen da.

Zaindu ditzagun txoriak, gure lagun dira eta.


Urtero bezala, Mungiako eskoketato ikasleen ordezkariak, udaleko buruzagi, tekninari eta koordinatzaileekin bildu ginen udal foroa burutzeko.

2013-2014

UDAL FOROA

Ikastetxe bakoitzeko ikasleak, aurretik prestatutako lanak eraman genituen.

Bertan, guztion proposamenak eta konpromisoak azaltzen ditugu gure herria hobetzeko asmotan


Ikastetxe guztietako ikasleen ordezkariak batzartuta, denok eramandako proposamenak irakurri eta egokienak udalari aurkezteko auketaratu genituen.

Ikastetxe bakoitzak, urtean zehar ingurumenataz egindako lanen laburpena azaldu genien udaleko ordezkariei.

Gure proposamen eta konpromisoak entzunda, kontuan hartuko dituztela erantzun ziguten, baita orainarte bezala ingurumen jasangarriaren alde lanean jarraitzeko eskatu ere.

Orain gazte garan ikasleongan dago etorkizuna, baina gaur hasita landu behar dugu. Denontzako tokia dago: ELKARREN ARTEAN GEHIAGO ETA ERRAZAGO EGITEN DA


2013-2014 ikasturterako Agenda 21eko gai nagusia, Klima Aldaketa izan da.

2013-2014

ALDAKETA KLIMATIKOA

Hori dela eta azalpen berezi bat prestatu genuen, guztiok ulertzeko behingo batez, hainbeste aipatzen diren “klima aldaketa�, “berotegi efektua� eta beste modako hitz batzuk. Gure eragina berotegi efektuan nola sortzen zen ezagutzeko, beste bideotxo batzuk ere lortu genituen: gure eguneroko ohitura desegokien argazki gordina.

Berotegi efektuka sortzen duten gasak, nola sortzen dira naturan? - CO2: landaren fotosintesiatik - Ur lurruna: Eguzkiaren berotasunak lurruntzen duen ura - CH4 metanoa: Hodakin organikoen deskonposaketatik Nola gehitzen dira gizakien eraginagatik? Erregai fosilak erabiltzeak, nekazaritza estensiboak, baso eta oihan suntsiketak, joan den mendean, berotegi efektua sortzen duten gasen konzentrazioa %30 gehitzea eragin du.

Klima aldaketa edo zerbait bada, zeren eguraldia zorabiatuta dago azpaldian. Euriteak eta lehorte sasoiak gehitu eta gogortu egin dira. Honek, toki askotako janari iturrian zerikusi handia du: munduko toki askotan eskasia da nagusi

Azpalditik kontrolpean zeuden hainbat gaixotasun berriro hasi dira zabaltzen


Gure planeta borobil hau ostikoka darabilgu, baloia jolasean bezala. Momentuko asebetetzea bilatzen dugu etorkizurea begiratu barik: baliagaien berriztatze zikloa errespetatu beharrean, topera amaitu arte. Gero ezer ez. Bitartean kutsadura gehitzen, animalia eta landaren desagertzea handitzen. Gure ongizatea betirako bermatuta dago? Pobrezia gutxitzen ari da? Gure gaixosunekin zer gertatzen ari da? Gelditu gaitezen momentu gertatzen ari den aztertzeko ‌

bat,

zer

Gure portaerak badu eragina: Kontsumo ohiturak aldatu behar ditugu: Gauzak neurri barik erabili eta bota, oraindino erabilgai direnean, ez da egoki etorkizun jasangarri baterako. Erabilitako gauzei bigarren bizi bat eman behar diegu zaharkitu arte. Birziklatu objetu guztiak behar den moduan, baliagaiak berriz berreskuratzeko eta hauekin beste ziklo bati hasiera emateko.

Natura ito beharrean, baliagaien berriztatze zikloa bermatu = jasangarritasuna

Energia kontsumoak ere egokitu egin behar ditugu: Alperrikako kontsumoak ez digu inolako probetxurik ematen, gastu bat da eta gainera kutsadura gehitzen laguntzen du. Ura eta energien kontsumoak neurri egokian erabili behar ditugu, probetxugarriena delako


2013-2014

ZABORREN IBILBIDEA

Gure inguruko ingurumen egoeraren errealitatea jakiteko, ikastetxean hainbat tokitako berrikuste bat egin dugu, datu errealak biltzeko.

Datuen azterketatik atera ditugu: 

zer hobetu behar den



Nolakoa izan behar duen hobekuntzak



Hobekuntza lortzeko behar diran argibideak eta tresnak, denon eskura jartzea

Argibideak, erraz ulertzeko modukoak izan behar dira. Behar diren tokietan egotekoak dira.

Eguneroko zaborraz gainera, botika zaharrak farmazietan dauden edukiontzi berezierara eramatea, eta kaleko edukiontzietara bildu ezin diren zaborrak, garbigunera eraman behar direla, azaldu dugu ere.

Lortutato datuen azterketa zehatzak, arlo batzuk eguneratu behar genituela, adierazi digu.


Argibideak ondo erakusteko azalpen multimedia bat ere sortu dugu, zaborrak nola eta nora bildu adierazteko. Azalpen horretan, eguneroko zaborren (papera, ontzi arinak, kristalezko ontziak, zabor orokorra) kudeaketaz gainera, gutxiago sortzen ditugun zaborren argibideak ere ematen dira: nola kudeatu pilak, arropak, jostailuak, etxeko elektragailu txikiak,‌ Erabilitako landare olioa ere, nora bildu argitzen da. Mungiako planoan edukiontzi berezi hauen kokapena azaldu dugu.

1 ďƒ LEHEN - Ontzi guztiak berdinak. - Elkarrengandik banatuta. - Argibiderik ez

2ďƒ ORAIN - Ontzi guztiak bereiztuta - Elkarrengandingandik hurbil - Argibideak aldean

Zaborretara bota aurretik, ahal den neurrian objektuen bizia luzatu, berrerabili beste gauza baterako. Balio ez duten gauzak banatu eta sailkatu. Bakoitzarentzat izendatuta dauden edukiontzi berezietara bildu behar dira


2013-2014

KAKAOTIK TXOKOLATERA Ingurumen batzorderako urteko jardunaldi berriak eztabaidatzen hasi ginenean, beste batzuren artean “txokolatearen jatorria” aukeratu genuen, gai interesgarria zelako eta azkenean lortzen den “emaitza” denon gustuko delako. Lan hau burutzeko, gurekin zegoen Elik azalpen eder bat prestatu zigun, zehaztasun ugarirekin, argazki eta guzti. Begira!, neska hau gurekin bere prestakuntza hobetzen zegoen eta guregandik ikasten zuen, baina berak ere bazeukan guri zer erakutsi eta irakatsi. Gure merienda, munduaren beste aldean jaio eta hango biztanleen ogibidea da. Guregana heldu orduko, hamaikatxo buelta emanda dago.

Txokolatea, edozein eratara, beti gozo


Kakaoa, txokolatearen oinarrizko osagaia da. Beste derrigorrezko osagai bat azukrea da. Kakaoa gozotu eta aromei luzaroan mantentzen laguntzen die. Esnea ere txokolatearen prozesuan partaide da. Almendrak, fruitu lehorrak, mila fruitu motak, denak txokolate gozoa egiten laguntzen dute.

Mota askotako txokolateak bildu genituen denetatik dastatzeko: txokolate zuria, beltza, esneduna, fruitu lehorduna, txokolate birrindua eta haustutakoa ere. Zein baino zein gozoagoak.

Ondoko kutxatxoan gordeko dugu, ikasitakoa eta lagunekin oso ondo igarotako saioaren oroimena.

Azkenean, etxean opil bat prestatzeko, hiru txokolatezko tartaren errezeta banatu genuen.

(Ez dakit, barruan gordetako oroimenak zenbat iraungo duen, baina kutxatxo gozoak ez hainbeste‌)


2013-2014

GURE BARATZA

Baratza lantzean gure helburuak izan dira: ďƒ lurra bizi-iturri bezala ezagutzea, ďƒ gure inguruko ekosistema eta biodibertsitatearen oinarria dela, ďƒ barazkiak elikagai iturri osasungarriak direla

Zaindutako lurra oso emankorra da.

Lurrak, zapatak zikintzeko baino gehiegotarako balio du: milaka landare eta animalia bizi da berataz baliatuta. Lurra barik ez dago bizirik.

Hor aurkitzen dugu betirik eta ez dugu aintzat hartzen bere balioa eta berak ematen diguna.

.

Emaitzak lortzeko, gauza guztietan bezala, aurretik ganoraz ekin behar zaio.


Arretaz lantzeak, bere lorpenak ematen ditu: Gure baratzak duen tamainarako, fruitu ugari ematen du. Mota askotako barazkiak lortzen ditugu. Zozketatu ondoren, bakoitzari egokitu zaiona, poz pozik eramaten du etxera

- Lurra, benetako altxor bat da baina zaindu egin behar dugu. - Gure aurretikoengandik hartutako baliabideak gure hurrengoei egoera onean eskualdatu behar dizkiegu gerokoentzat ere probetxugarri izan daitezen.

Barazkiak landatu, ureztatu, zaindu pixka bat = OTZARA BETE BARAZKI Mila esperientzia aberasgarri lagunekin batera

XXXXXXXXXXXXXX

- Lurra, esker onekoa da, guk bertan egindako ahaleginak baino emaitza aberatsagoak bueltatzen dizkigu.


Naturarengana arretaz inguratzen garanean, bere simpletasun itxuraren barnean, benetan harrigarria dela erakusten digu.

2013-2014

TXIMELETAK

Ezkutuko tokietan arrautzak jarrita, (gero bere elikagai izango diren orrietan), tximeletaren bizi zikloaren prozesua hasten da. Tximeletak, inork ezer esan barik, arrautzatxoak non jarri behar dituen badaki.

Arrautzetatik beldarrak jaiotzen dira. Itxura beldurgarria erakusten dute, bere etsaietatik babesteko. Krisalida bihurtu aurretik jan eta jan baino ez dute egiten

Bere edertasunak, une bakoitzean liluratuta uzten gaitu.


Sasoia iristen denean, beldarrak krisalida bihurtzen dira. Landara errama eta zuhaitz enborretan zintzilikatuta jartzen dira tximeleta bihurtu arte. Gehienetan inguruko kolore eta itxura hartzen dute babes moduan. Begi bistan egonda ere, beti ez ditugu nabaritzen. Laugarren fasean, krisalida urratu eta tximeleta agertzen da. Laster baten hegaz egiteko moduan dago. Gehienetan, beraien bizi iraupena nahiko laburra izaten da. Arrarekin bildu eta ernaldu egin behar da zikloari berriz hasiera emateko: arrautza berriak jarri. Bitartean, lorarik lora, polinizazioan parte hartzen du. Tximeletaren mezua: “itxura ez da dena, bakoitzak bere eginkizuna burutu behar du, polinizazio barik ez dago bizirik ‌â€?

Gure neska mutilei oso atsegin egin zaie esperietzi hau. Guk, tximeletaren mezuaz bat egiten dugu: Itxuraren ganetik, benetan balioko diren aspektuak aurkitu eta zabaltzen ahaleginduko gara. .


Iazko ikasturtean ingurumeneko arloen barruan “ardia” ezagutzen hasi ginen. Bere emari garrantzitsuenak: haragia, larrua, artilea eta esnea zirela ikasi genuen Orduan, guraso batek, artilea nola lantzen zen erakustaldi baten bidez irakatsi zigun.

2013-2014

GAZTAIA EGITEN

Ardiaren gaia jarraituz, aurten gaztaia egiten ikasi dugu.

Horretarako “Laukizko artzaina” bere ardi eta guzti etorri zaigu, ekintza hau hulbiletik erakusteko

Halako bitxikeria: Neska-mutilen begi bistan ardiak eraitsi zituen eta beraien errapetik esnea atera. Han ikusi genuen, nondik lortzen den gosaltzeko erabiltzen dugun tetrabrikeko esnea…

Mutiko eta neska batzuk ere prestatu ziren esnea eraisteko, baina ez da erraza… Ardiak badaki nori eman esnea…

Gaztaia egiteko, nolako pausoak eman behar diran, zelako baliagaiak eta tresnak behar genituen, eta prozesu guztia astiro astiro azaldu zigun

Esneari gatzagia gehitu eta lehenengo eraldaketa sortzen da: Hasierako esnea gauza bitan banatzen da  gaztura (likidoa)  gatzatua (solidoa)


Gaztaia egiteko, gatzatua hartu, gaztura kendu eta ontzi aproposetan jartzen da

Neskak zein mutilak, denak ausartak “maisuaren” gidaritzapean… Inor ez zen gelditu aprobadatxo bat egin barik…

Azkenean lortu genuen. Begira, gure ekinaldiaren emaitza gozoa… Hau bai hau momentu liluragarria. Gozo baino gozoago, (eta niretzat orain arte gaztaia ez zen gustokoa …)

Irriparra nagusi. Ondo egindako lana eta denen gustokoa. Denak oso pozik EZIN HOBETO!


2013-2014

EZUSTEKO BISITARIA

Ingurumeneko maskola dotore bat badugu, “ARGI” hontza. Berak esaten digu: “ARGI BETARGI, GURE INGURUA GARBI” Hor ibilten da gelaz gela, gure ingurumenarenganako ardurak gogoratzen.

Gutxien uste genuenean, teilatutik sartu eta gure gelara bertara, aurretik abisatu barik, gure “Argiren” ahaide bat azaldu zitzaigun: Mozolo potolo Segurutik, hainbeste aldiz ingurumena zaintzen arduratzen garela esaten dugunez, ia benetako egia den edo itxura baino ez, ikustera etorriko zen.


Gure artean denbora bat igaro eta gero, pixka bat motelduta ematen zuen. Ez dakigu, gure gelatako haibeste matematika eta lengoaiak eragin zioten edo gure zalaparta ugariak zorabiatu zuen,… Badaezpadan, Gorlizeko “fauna basatia sendatzeko” tokira bidali genuen. Bertan, profesionaltasun handiz eta adikortasun osoz, ondo zegoela eta bueltatu ziguten, berton berriro askatzeko

Hain txori bitxiak, guztioi gozatzeko aukera eman zigun. Ezin gara nekatu naturaren edertasunaz liluratzen…

Txori harrapakietaz aditua den guraso baten laguntza ere beharrezko izan genuen, gure mozola behar den moduan maneiatzeko. Jolastokian koadrila handi bat bildu ginen, berriro libre uzteko…

Gure bisitari ederra askatu genuen eta hegaz joan zen pozik, bere bizi tokira. Berarekin eraman zuen gure bihotz zatitxo bat, baina dagoen tokitik guri begira izango da. Halako batean bueltatuko da, natura maite dugunoi beste ikustalditxo bat egitera … Eskerrak mozolo, zure ezusteko bisitagatik!!


Aspaldian, ikastola inguruko zuhaitz batzutan, txorientzako kabiak egiteko kaixak eta janaria emateko tokiak jarri genituen.

2013-2014

TXORI KABIEN BERRIKUSKETA

Denbora igarotean eta eguraldiaren eraginez, zikinduta eta konpondu beharrezko izaten dira. Batek daki, zenbat txori pasa diren bertatik, iaz azkenengo berrikusketa egin genienetik.

Zuhaitzetatik zintzilikatuta, nahiko goian, inguruko harraparietatik salbu. Izan ere, harrapaki asko dago:

Txorientzako laguntza izan daitezen beste urte batez , garbitu, konpondu, berriztatu eta berriro zuhaitzetan jarri ditugu.

Hegaztiak

Narrastiak

Lau hankadunak

Hanka bidunak ere, eta hauek ez dira arrisku gutxienekoak gainera…

Kaixa hauek, gaua pasatzeko eta bertan kabiak egiteko ere erabiltzen dituzte. Aurten zortzi txori kabi berri egin dituzte kaixatan: Txio eta kantu ugari izango ziran bertan, bai horixe! …

Txoriak txikiak dira, baina naturan lan handia eta oso beharrezkoa egiten dute.

Gure planetan bizi den animalia mota bakoitzak bere zeregina du. Gure zeregina, natura eta bertako animalia eta landareria guztia zaintzea da


Gure ikastetxean hainbat urte dela sortutako “EKOARAUTEGIA�ren bidez bertako ingurugiroko zenbait arloren jarraipena egiten dugu.

2013-2014

EKOARAUTEGIAREN EMAITZAK

Ikasleak aldizka egiten dituzten berrikusketen bidez, gure ikastetxeko oinarrizko arauak, nola errespetatzen ditugun aztertzen dituzte. Aurkitutako datuak grafika bidez azaltzen dira. Honela bistan jartzen dira gure ohitura txalogarriak baita desegokiak ere.

Beharrezko baliagaiak iraun dezaten, zaindu eta mantendu behar dira bestela suntsitu egingo ditugu. Gure gaurko portaerak etorkizuna nolakoa izango den erakusten digu. Izan gaitezen jatorrak IKASTETXEAN, KALEAN eta GURE ETXEAN: errespetuzko portaera gauza guztientzat, neuretzat hartu nahi dudanalakoa. Natura: landare, izaki eta gizaki guztien artean osatzen dugu.

Bere zaintza eta iraupen egokia guztion ardura da.


2013-2014

KONPOSTA

Birziklaketak hiru oinarri nagusi ditu: - kontsumoa murriztu, - berrerabili, gure gauzen iraupena luzatu, beraiei bigarren bizi bat emanda. - birziklatu, objetuen balioa amaitutakoan, birziklatze prozesuaren bidez beste produktu berri bat lortzeko Oraingoan, birziklatzeari ekin diogu, zeren sukaldeko jaki organikoen eta bazkaria egiten sortu diren barazki hondakinekin KONPOSTA egin dugu

Era egokian birziklatzeak, zaborrak sailkatuta biltzea esan nahi du: hau da, bakoitzak beretzako duen zaborrontzira. Honela zaborretatik ere, gauza probetxugarriak atera ahal izango ditugu. Nahastuta baleude ezin erabili izango genituzke

Lan hau egiteko, 3 ikasleko taldetxoak sortu ditugu eta beraiek txandatzen dira. Sukaldera joan, barazki puskak hartu eta karretilaren laguntzaz konpostagailura eraman. Ardura hau jolastorduetan betetzen dute. Sukaldeko arduradun eta langile batzuren laguntza ere eskertzekoa da. Zabor poltsak erosoago eramateko, karretila erabiltzen dugu. Hor ageri da gidariaren trebetasuna, baina bada ezpada hiru laguntzaile galant ditu berarekin.


Konpostagailua hornitu, lurrera zaborrik bota barik Zaborrekin lan eginda ere, ingurua txukun era erakusgarri mantendu behar da.

Konposta egiteak bere prozesua du eta hainbat luzatzen da zaborrak ongarri bihurtu arte. Ikasturte honetan bildutako zaborrak, datorren ikasturterako egongo dira prest, baratzeko lurrarekin nahasteko.

Zaborra, gauzarik desatseginena, trataera egokiarekin ongarri bihurtzen da. Gauza guztiekin berdin jokatu behar dugu.

Konturatu gaitezen gure ekintzaren probetxua: hondakin organikoa, zabortegi nagusi baten urte mordo baterako zigortu beharrean, probetxugarri den gauza baten eraldatu dugu. HAU DA BIDEA, EKIN HORRELA, GURE MESEDERAKO DA ETA‌


Urtero errepikatzen dugu antzeko esperimentua, baina sekula ez gara azpertuko begi bistan sortzen zaigun ikuskizun harrigarriarekin.

2013-2014

ZUHAITZ EGUNA

Gure eskuekin ereindako haziak, sustraia eman eta arbola bihurtzen dira, naturan milaka urtetan gertatzen ari den bezela

Bildutako haziak, erretiluetan ereiten ditugu. Gure begiraden berotasunarekin laster ernetzen dira.

Ondo egindako lanak, sustrai ederra ematen du

Zuhaitz landaratxoak, denak batera egondakoak, banako tokietan jartzen ditugu

XXXXXXXXXXXXXX Denon artean birlandatu eta ureztatzen ditugu. Mila esku lanean zeinek gehiago, denak poz pozik, hazi txiki batetik izugarri handia izango den zuhaitza nola sortu eta hasten den oso hurbiletik aditzen.


Haritzak Euskal Herrian nolako garrantzia izan duen, gogoratu dugu ere.

Haritz egurrak, etxe eraikuntzan, itsasontzigintzan baserriko tresnagintzan, erregai bezala, ‌, hamaikatxo erabilera izan ditu

Gure arbasoak mendi gailurretatik adar eta txalapartaz deituta, Gernikako haritzaren inguruan biltzen ziran sasoi hartako erabaki garrantzitsuak hartzeko

Haritz ezkurrak animaliak elikatzeko erabiltzen dira, txerriak bereziki. Azala eta orriak, botika eta kimikagintzan erabiltzen dira.

Erretiluak zatitu eta zuhaixkak kideen artean banatu ditugu

Gure lana beste gelatan ere azaldu dugu

Zuhaitzek basoak eratzen dituzte. Guk, kideen artean banatzen dugun zuhaixka bakoitzarekin ingurumenaren lagun berri bat gehitu nahi dugu. Basoetan dauden zuhaitzen besteko lagun arduratsu mordoa bildu eta, gure ingurua behar den moduan zaindu behar dugulako. Zuhaitz bat galtzen den bakoitzeko, naturari zartada gogorra ematen diogu. Zuhaitzak eta landareria orokorrean, bizitzarako beharrezko ditugu: Etorri zaitez gurekin ingurumen jasangarri eta osasuntsu baten alde !!!


2013-2014

MOTXILA IBILTARIA Ikastetxeak eta familiak, badute bakoitzak bere zeregina seme-alaben irakaskuntzan . Arlo ezberdinak izan arren, nahiko lotuta daude elkarrekin, hainbat gai tratatzeko ardura horretan. Horregatik, elkarren harteko harremanak gehitu eta hobetu nahi ditugu, familia osoaren eta bereziki gure neska-mutilen gizarte eta ingurumen gaiak elkarrekin lantzeko Motxila Ibiltaria, Eskolako Agenda 21 inguruan sortu genuen zuengana gogoz hurbiltzeko

Eskolako Agenda 21, ingurumenataz egindako egun bateko jaialdia edo bakarkako ekitaldi batzuk baino gehiago da. Ikastetxearen eta haren inguruko gizarte eta ingurumen arazoen konponbide eta hobekuntzan parte hartzeko, ezaguera, gaitasuna, jarrera, motibazioa eta konpromisoa sustatzen dituen hezkuntza programa da .


Motxila Ibiltaria ez da neska-mutikak, bakoitza bakarka, etxera eramadako ipuina edo bideoak ikusteko. Familiaren parte hartze eraginkorra eskatzen du.

Gurasoen esperientzia erabilita, familiaren berotasunean, denak elkarrekin, beti dago zer ikasi: ďƒ Gurasoak seme-alaben erreferente izan behar dute. ďƒ Elkarrizketak, jakituriaren iturri, elkarren arteko errespetu eta arazoen konpontze bidearen giltza izan behar du.

Familiei, esperientzia honetaz, beraien iritzia ere eskatzen diegu. Arlo honetan hobetzen joateko asmoz, Motxila Ibiltarian, bidalitako materiala ikusi eta eztabaidatuta, familien iritziak oso garrantzitsuak dira. Etxeetatik hartutako datuak, grafikoen bidez aztertzen ditugu, familien asebetetzea ezagutzeko.

Asko pozten gaitu familietan elkar-lan hau ulertzea eta bertan lortzen dugun partaidetza. Ingurumenak eta elkarkidetzak, eskertzen dizue etxean egindako ahalegina‌


2013-2014 ESKOLA JASANGARRIAREN ZIURTAGIRIA

Eskolako Agenda 21: Ikastetxearen eta haren inguruko gizarte eta ingurumen arazoen konponbide eta hobekuntzan parte hartzeko, ezaguera, gaitasuna, jarrera, motibazioa eta konpromisoa sustatzen dituen hezkuntza programa da . Gure egitasmoaren ardatza: Gaur ume eta gaztetxo direnei jakinarazi behar diegun mezua ďƒ Aurrerago, gizon eta emakume direnean, aukera garrantzitsuak hartzeko ahalbidea dutenean, lurralde osasuntsua eta guztientzako ondasun nahikoduna mantentzeko, baliabideen garapen jasangarria hartu behar dutela eredutzat.

2005 utean sinatutako Eskolako Agenda 21eko konpromisoa


Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza politika eta Kultura sailak gure ikastetxeraren ingurumenarenganako jarrera aztertu zuen joan de urtean, bigarren aldiz, lehenengoari jarraipena emateko. Batzorde ebaluatzaileak gure antolaketa eta lanak ikusita, Eskolako Agenda 21 proiektuak ikastetxeko garapen iraunkorrerako hezkutza sustatzen dela frogatzen du eta horregatik “Eskola jasangarria�ren ziurtagiria (berriro ere) berriztatzea erabaki du.

Larramendi ikastola barnean dugun baserriko etxaurrean erakusten dugu Eusko Jaurlaritzatik hartutako ikurra. Baserria tradizioa da, eta jasangarritasuna gaur egungo kontzeptua. Biak elkarrekin:

Oinarriaren gainean . . etorkizuna eraikitzen . .

. Etxe hau, zurea ere bada . (ikasle, irakasle, guraso, langile ez irakasle).

Horregatik, gure etxea gaur txukun mantentzeko, eta tinko berria bezala jarraitu dezan etorkizunean, .

Zu ere behar zaitugu. .

Guzkion ahalegina barik ez dago arrakastarik.


2013-2014

IRTEERA HEZIGARRIAK

2013-2014 IKASTURTEAN EGINDAKO IRTEERAK HEZIGARRIAK Maila

Irteerak nora izan diran

Zein gaiarekin lotuta

HH – 3 URTE

Gorliz: Hondartzara

Kostaldea ezagutzera

HH – 4 URTE

Gorliz: Hondartzara

Kostaldea ezagutzera

Mungia: Olentzeroren etxera

Euskal mitologia

Gorliz: Hondartzara

Kostaldea ezagutzera

El Carpin: Karrantza

Animaliak

Enkarterriko museoa

Lehen gizakia

Dorre Madariaga

Biodibertsitatea

Kutxa espazioa

Lurra, eguzkia, ilargia

Gorbeia

Lurra, eguzkia, ilargia

Meatzarien museoa

Erliebea, harriak, mineralak

Dorre Madariaga

Biodibertsitatea

Areatza

Ekosistemak

Udaletxera

Udalherria eta eskualdeak

Bizkaigane

Sektoreak

Museo arkeologikoa

Euskal herriko historia

Uriguen parkera

Landareak

Urdaibaiko erreserba naturala

Animaliak eta landareria

Guggenheim

Plastika

Igeldo

Kurso bukaerako bidaia

Miko/Nestle

Elikadura

Eureka museoa

Zientzia museoa. Elektrizitate tailerra

HH – 5 URTE LH – 1. Maila LH – 2. Maila

LH – 3. Maila

LH – 4. Maila

LH – 5. Maila

LH – 6. Maila


Kaixo guztioi, ni “Argiâ€? naiz eta hemendik goitik, ingurugiro arloan jardun diren neskamutil, irakasle, eta beste guztien ahaleginak ederto ikusi ditut. Jarrera hau estimagarria da, eta horregatik, nik neuk, ikastetxeko zuzendaritzak eta ingurumen batzordeak eginahal guztiak eskertzen dizkizuegu. Datorren ikasturtean, denon partaidetza itxaroten dugu, etorkizun jasangarriak guztiok behar gaitulako, zu ere bai noski ‌


GU ARGI ETA GARBI INGURUMEN JASANGARRIAREN ALDE… ETA ZU?

 2011/2012 -- 2012/2013  Ingurumen txostenak


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.