Elantzen aurkezpena

Page 1

Elantzen.eus

JAKINOLA

Elantzen.eus : euskara i(ra)kasteko baliabide digitalak

!1


Elantzen.eus

JAKINOLA

1. Aurkezpena

Elantzen.eus euskara lantzeko webgune bat da, 2016ko hondarrean abian jarri

dena. Webgune honek Iparraldean dagoen euskara ikasteko baliabide gabeziaren hutsunea betetzea du xede. Iparraldeko eskasia hori, arlo digitalean bereziki, are nabarmenagoa da gaur egun, non gero eta jende gehiagok, gazte zein heldu, euskara ikasteari ekiten baitio. Webgune honetan, internautak euskara lantzeko askotariko ariketak ditu eskura. Hizkuntzak ikasteko orduan, paperezko baliabide klasikoekin alderatuta, digitalek anitz abantaila dituztelakoan gaude. Besteak beste, honako hauek: • Ikus-entzunezko edukiak aiseago txertatzen dira euskarri digitaletan liburuetan baino, eta merkeago suertatzen da. • Baliabide digitalak errazki partekatu, aldatu, eta egokitu ahal izaten dira. • Interaktibitateak arindu egiten ditu ikasteko ahaleginak. • Horrelako euskarriek ikusmolde pedagogiko aktiboak bultzatzen dituzte; esate baterako, “alderantzizko klasea” (ikasleak gaiak etxean landu ditzake, eta hurrengo egunean, klasean, irakasleekin zailtasunak jorratu).

4. Proiektuaren deskribapena

Elantzen.eus nabigazio arineko webgunea da, erakargarria eta ergonomikoa.

Euskaraz idatzita dago, osoki, harrerako orrialdeko agurra izan ezik, zein euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez idatzita den. Oinarrizko 9 atal ditu:

!2


JAKINOLA

Elantzen.eus

•

Gramatika: euskal gramatikaren gai nagusien azalpen argi, erraz eta

bisualak, ariketa autozuzenduez hornituta, eta, noizbehinka, erabiltzailea ondo bideratzeko laguntzak gehituta.

•

Aditzak : Euskal aditzaren berezitasuna ikusita, atal berezi bat eman diogu,

aditz-taula interaktiboak eta ariketak gehituta.

•

Bideo interaktiboak: lexiko eta ahozko ulermenerako galderak txertatuak.

Ulermena errazteko, transkripzioaz ere hornituta dago, arazorik izanez gero erabil daitekeena.

!3


JAKINOLA

Elantzen.eus

•

Audio dokumentuak: irratiko erreportajeak, ariketa eta transkripzioekin,

ahozko ulermena lantzeko.

•

Lexikoa: jarduera ludikoak, gaika eta irudien bidez antolatuak, lexikoa

zabaltzeko.

!4


JAKINOLA

Elantzen.eus

Testuak: gaurko literatura eta kazetaritzatik hartuak, hizkuntzaren eredurik

nabarmenenak ikasleen esku jartzeko.

Ipuinak : irakurri, entzun, eta idatzizko ulermena lantzeko.

!5


Elantzen.eus

JAKINOLA

Abestiak : entzun, ikasi, eta hizkuntzaren erritmoak bereganatzeko.

!6


JAKINOLA

Elantzen.eus

Olerkiak : irakurri, entzun, eta hitzekin jolasteko. Horretaz gain, euskal

literaturaren ondarea ezagutzeko parada.

Edukiez aparte, hurrengo ezaugarriak ere nabarmenduko genituzke:

Ariketa guztiak mailaren, gaiaren eta egilearen arabera sailkatuak dira: lau

iragazki dira webgunean (maila, kategoria, etiketa, eta egilea), ariketen bilaketa errazten dutenak.

Webgunearen baliabideok irekiak, doakoak eta eskuragarriak dira

denentzat eta halakoxeak izango dira aurrerantzean ere. Gure proiektua bat dator Unescoren “Open Educational Ressources” mugimenduarekin.

6. Publikoa

Helduak : lanean, familian edota lagun artean aritzeko.

!7


JAKINOLA

Elantzen.eus

Gazteak : ikastetxe, lizeo edota unibertsitateko ikasleak, klasean ikusitakoa

beren kasa azkartzeko.

Haurrak : 1. hezkuntzako ikasleak, gurasoekin klaseko gaiak berrikusteko.

7. Gizabaliabideak • Jesus Garate: Ingeniari Pedagogikoa, Jakinola, proiektu burua. Webgunearen ideia eta sorkuntza. Ariketen sorkuntza eta digitalizazioa. • Roberto Alkarterri: euskara irakaslea Portugaleteko Udal Euskaltegian, euskara ikasteko 5 libururen egilea. Ariketen sorkuntza eta hizkuntzaren zuzentasunaren zaintza. • Koldo Amestoy: kontalaria. Ipuinen sorkuntza. • Txomin Heguy: antzezlea (Théâtre des Chimères). Ahotsa hainbat dokumentu audiobisualetan (bideoak & olerkiak). • Marie-Hélène Estecahandy: (Théâtre des Chimères). Ahotsa hainbat olerkitan. • Olivier Criado: Hezkuntza Nazionaleko euskara irakaslea: ariketen sortzailea • Maryse Elissalde : euskara irakasle pribatua Angelun: ariketen sortzailea, eta

ahotsa ipuin batzuetan • Ane Ablanedo: euskara irakaslea Baionako fakultatean, pedagogia aholkularitza.

9. Eredu ekonomikoa

Gorago aipatu dugun bezala, webgunea doako eta irekia izango da, Open

Educational Ressources mugimenduaren ideiei jarraituz. Hori dela eta, finantzamendua xerkatu behar dugu Elantzen garatzeko. EEP-ari eskatutako diru-laguntzaz gain, beste dirulaguntza batzuk eskatzeko asmoa dugu.

!8


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.