Esperimentuak

Page 1

ESPERIMENTUAK 5.B


BEGIAREN FUNTZIONAMENDUA HIPOTESIA: Begian irudia aldrebes dago, baina garunak buelta ematen dio, horrela guk irudiak ondo ikusiko ditugu. MATERIALA: - sardeska. - Kartulinak (beltza eta zuria) - linterna - arrainontzia

NOLA EGITEN DA: Lehenengoz kartulina bateri erdian zulo bat egin behar zaio. Gero, ipini arrainontzia erdian, eta kartulina bat arrainontziaren aurrean eta beste kartulina, arrainontziaren atzean. Ondoren, ipini objektu bat aurrean dagoen kartulinaren aurrean eta gero objektuaren aurrean linterna bat, eta horren ondorioz, ipini duzun objektua, beste kartulinan aldrebes ikusiko da. Hau da, objektua aldrebes ipintzen baduzu, beste kartulinan


ondo ikusiko da eta objektua ondo ipintzen baduzu beste kartulinan, aldrebes ikusiko da. ONDORIOAK: Gure hipotesia baieztatu egin da, jarri dugun objektua (sardexka) alderantziz islatu da paper zurian, arrainontzitik pasa eta gero. Beraz gure esperimentua ondo atera da.


BEROAREN HEDAPENA: KONBEKZIOA (GASETAN) HIPOTESIA: Palankana batean beroa (gasa) gora doala eta hotza behera frogatu nahi dugu. Hau da, konbekzioaren funtzionamendua. MATERIALA: - bi palankana. - ur beroa - botilak - puxikak - izotza

NOLA EGITEN DA: Lehenengoz, bi botilak erditik moztu behar ditugu. Ondoren, palankana batean, izotza sartu behar dugu, eta bestean ur beroa Geroago, botilaren muturrean puxikak ipini behar ditugu eta azkenik, botilak palankanatan sartuko ditugu eta konbekzioa ikusiko dugu.


ONDORIOAK: Ur beroan zegoen botilaren puxika apur bat puztu egin da, konbekzioaren ondorioz. Honek esan nahi du, gas beroa gora doala pisu gutxiago duelako. Aldiz, ur hotzean egon den botilaren puxika ez da puztu, gas hotzak pisu gehiago duelako eta ez duelako gorantz egiten. Beraz, gure hipotesia baieztatu egin da.

ALBA, ENAI, AMETS ETA JOSU


PERISKOPIOA HIPOTESIA: islapenaren ondorioz gertatzen da. Goiko ispiluan goiko partea ikusten dugu eta beheko ispilura islatuko ditu izpiak. MATERIALAK: - 2 ispilu txiki - 3 tetabrik - Zeloa - Artaziak

NOLA EGIN: Lehenik 3 tetabrikak batera jartzen ditugu dorre baten moduan. Jarraian zeloarekin itsatsi egiten ditugu. Ondoren periskopioa ondo eusteko kartoizko bi euskarri jartzen ditugu horizontalean. Azkenik bi ispiluak bere tokian ipintzen ditugu, eta periskopioa sortzen dugu.


ONDORIOAK Periskopioa ondo funtzionatzen du bi ispiluak ondo kokatuta daudelako eta argia islatzen dute. Horrela guk ikusi al dugu goiko partea.


BEROAREN HEDAPENA: KONBEKZIOA (LIKIDOETAN) HIPOTESIA: Beroa gorantz joaten dela pisu gutxiago duelako eta hotza, aldiz, pisu handiagoa duenez beherantz joaten dela. MATERIALAK: - 3 edalontzi (bat besteak baino handiagoak) - 2 kolorante (urdina eta gorria). - Ura.

NOLA EGIN DA: Lehenik edalontzi batean ur hotza bota eta bestean ur beroa. Jarraian ur hotzean kolorante urdina bota eta ur beroan kolorante gorria. Ondoren bi edalontzi horiek urarekin nahastu behar duzu edalontzi handian eta ur beroa gorantz joango da eta ur hotza beherantz.


ONDORIOAK: Momentu super txiki batean ikusi ahal da ur beroa gorantza joaten dela baina gero morea sortzen da. Ur beroa ur hotzaren kontra talka egiten duenean ur beroa hotzari beroa pasatu egiten dio eta biak epelak sortzen dira. Gero nahastu egiten dira eta morea sortzen dute.

ASIER, UNAI, ALEX ETA OIER


SOINUA UHINEN BIDEZ HEDATZEN DA HIPOTESIA: uhinak airean eta uretan berdinak ez direla hedatzen frogatuko dugu. MATERIALA: -Urez betetako ontzi bat. -Diapasoia. -Mailua. NOLA EGITEN DA: Lehenengo ontzia urez beteta jarriko dugu.Ondoren uran diapasoia uran sartuko dugu eta geroago mailuaz kolpe bat emango dugu.

ONDORIOAK: ondo atera jaku.Eta uhinak uretan eta airean berdinak ez direla frogatu dugu.


LENTEAK HIPOTESIA: Lente ganbila edo ahur batetik argi izpiak itxi edo zabaldu egiten direla zihurtatu. MATERIALA: -Zapata kutxa bat -Guraizeak -Lente ahurra eta ganbila -Linterna -Folio zuri bat -Gela ilun bat NOLA EGITEN DA: Lehenengo kartoizko kutxari 3 zulo egingo dizkiogu. Ondoren lente ganbil bat jarri kutxa barruan, erdi inguruan, eta ikusiko dugu argi izpiak puntu baten elkartzen badira ala ez. Gero berdina egingo dugu lente ahur batekin eta ea zer gertatzen den.


ONDORIOAK: ondo atera jaku. Eta ikusi al izan dugu argia hainbat norabidetara joaten dela. Lente ahurrarekin argi izpiak itxi egiten dira eta ahurrarekin zabaldu.

LUPA AURREAN JARRIZ‌

MIKEL, PAULE H., IRATI ETA OIHER


IRISAK ARGIAREN ARABERA DUEN PORTAERA HIPOTESIAK: Irisa txikitu eta handitzen da begiaren barrualdea babesteko eta argi gehiegi ez sartzeko. MATERIALA: - Linterna bat - Begiak.

NOLA EGIN: Lehenengo begi ninia nola dagoen ikusi. Ondoren linterna begi aurrean kokatu. Gero, lagun bati deitu, emaitza ikusteko. Azkenik, elkarren artean egin eta hipotesia egia ala gezurra baden egiaztatu. Bakarrik ere egin daiteke ispilu bati begiratuz, horrela norberaren begiek nola erreakzionatzen duten ikusi dezakegu.


ONDORIOA: Irisa txikitu egingo da begia babesteko eta argi gehiegi begi barrura ez sartzeko.


ARGIAREN DESKONPOSAKETA HIPOTESIA: Argiak uraren kontra joko du. Bere abiadura moteldu egingo da eta argi zuri hori 7 koloreetan (ostadarraren koloreak) sakabanatuko da. MATERIALA: - Edalontzi zuzen eta altua. - Kartulina beltza. - Zinta itsaskorra. - Ura. - Eguzki-izpiak edo linterna. NOLA EGIN: Lehenik eta behin edalontzia urarekin bete, ondoren kartulina beltzari zulo bat egin eta edalontziaren ondoan kokatu. Jarraian edalontziaren azpian orri zuria ipini. Ondoren eguzki-izpiak edo linternaren argia kartulinaren zulotik pasatu behar dira eta urez betetako edalontzia zeharkatu. Amaitzeko argi zuriaren deskonposaketa frogatu.


ONDORIOA: Gure hipotesia baieztatu da. Ostadarraren koloreak ikusiko dira folio zurian, argi izpiei uretan sartzerakoan abiadura moteldu egiten zaielako eta zazpi koloreetan sakabanatzen da.

IKER, NAHIA, GARAZI ETA PABLO


ARGIAREN ISLAPENA HIPOTESIA: Argi izpiak gogorra, laua eta leuna den objektu baten kontra talka egiten dutenean (ispiluaren kontra adibidez) norabidea aldatzen dute. MATERIALA:

ISPILUA LINTERNA KARTULINA (BELTZA)

ARTAZIAK

● ●

NOLA EGIN: Lehenengo gure artaziekin kartulinari zulo txiki bat egin erdian. Ondoren Kartulinaren aurrean ispilua ipini eta jarraian linterna kartulinaren atzean kokatu eta piztu.


ONDORIOA: Argi-izpiak ispiluaren kontra jotzerakoan norabidea aldatzen dela ikusi dugu. Ispiluaren kontra islatu eta kartulina beltzan argia ikusi egin dugu.


ARGIAREN ERREFRAKZIOA HIPOTESIA: Gure ustez txanpona katilu barruan dagoen uretan sartzerakoan lekuz aldatuta edo deformatuta dagoela dirudi. MATERIALA: ● TXANPONA ● KATILUA ● URA

NOLA EGIN: Lehenengoz, txanpona katiluan sartu behar da. Ondoren katiluaren ertzetik txanpona justu ez denean ikusten kokatu behar gara. Azkenik katilua uraz bete behar da.

ONDORIOA: Txanpona ikusiko ahal izango dugu errefrakzioaren ondorioz; hau da, argiaren abiadura moteldu egiten da uretan


sartzerakoan eta horrekin batera norabidea ere aldatu egiten zaio.

ITSASNE, ANARTZ, IKER G. ETA BACHIR


SOINUAREN HEDAPENA HIPOTESIA: Soinua hutsean ez dala entzuten frogatuko dugu. MATERIALA: Pospoloak Alkohola Kotoia Kaskabiloa Kristalezko pote bat Alanbrea

NOLA EGITEN DA: Lehenengoz, kristalezko potearen barruan alkoholez bustitako kotoi zati bat sartuko dugu. Jarraian, potearen tapari kaskabilo bat itstsiko dugu alambrarekin. Ondor-uko da. Azkenengoz, potea mugituko dugu eta kaskabiloa ez du soinurik egingo. ONDORIOAK: Suak potearen barruan zegoen oxigenoa kontsumitu du eta horrela toki huts bat sartu dugu.


Kaskabiloa gutxiago entzuten zen. Hala ere, gure ustez ez zaigu guztiz ondo atera ez delako izan guztiz hutsa.


BEROAREN HEDAPENA HIPOTESIA: Ea zein koilaratik gurina jaisten den arinago frogatuko dugu. Hau da, beroaren hedapenaren lotuta, gorputz beroek hotzei beroa pasatzen dietela. MATERIALA: Plastikozko koilara Egurrezko koilara Metalezko koilara Gurina Kristalezko pote bat Ur bero beroa NOLA EGITEN DA: Lehenengoz, kristalezko potea ur bero beroagaz beteko dugu. Geroago hiru koilarei gurin pixka bat jarriko diegu beheko aldean. Jarraian, hiru koilarak potean jarriko ditugu, eta horrela itxaron beharko dugu beroa koilaretatik pasatu arte.


ONDORIOAK: Metalezko koilarak beste biak baino bero gehiago hartzen du. Horregatik gurin zatia erori egin zaio.

JON, PAULE V., MARIA ETA ANER



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.