Galdudabgidoia

Page 1

G aldutako U d a b arria

Gerra Zibilaren oroimen historikoa Galdakaon berreskuratzeko gidoia Josi Sierra Orrantia EHUko IEKom ikasle www.blogari.net/galdakotar

GALDUTAKO UDABARRIA Oroimen Historikoa lantzeko gidoia - 1


GALDUTAKO UDABARRIAREN GIDOIA Galdutako udabarria 5 ataletan osatutako dokumentala da. Lizardiren Asaba Zaarren Baratza olerkiaren metafora oinarritzat hartuta, oroimen historikoaren bidea urratu nahi du. Famili batean Jugo familian hain zuzen ere, Gerra Zibilean gertatu ziren bizipenak dira kontakizunaren ardatza. Eta famili horren komunikazioa, 70 urteren ondoren, belaunaldien arteko oroimenaren transmisioaren adibide bat bezala erakutsi nahi du. Informazio gehiago ikusteko: www.blogari.net/galdakotar GERTAKIZUN HISTORIKOAK 1937ko udaberria oso latza izan zen Euskal Herrian; eta beste herri askotan bezala (Durango, Otxandio, Gernika, Bilbo, eta abar luze bat) Galdakaon ere. Maiatzaren 19an, Plazakoetxeko babeslekuan zeuden 14 pertsona hil ziren: gehienak emakumeak eta umeak (Ikus eranskinean). ATALAK Kontakizuna 3 maila narratibotan kontatzen da, eta olerkia bezala, 5 ataletan banatzen da: 1. ATARIAN: XX gizaldiaren egoera eta gertakizunak ezagutzeko. Pedro Jugok eta Libe Asuak, euren txikitako oroimenak kontatzen dizkigute: nola zen Plazakoetxeko bizimodua, nola ziren Gandasegiko eskolak, zertara jolasten zuten, nola bizi ziren 2. SARRERA: Gerra Zibilaren aurrekariak, 30eko hamarkada eta 36 hauteskundeak nola ikusi zituzten gaztetan 3. LEHENA: nola hasi zen Gerra Zibila eta ze bizipen izan zituzten Uztailaren 18tik eta Udaberri “galdu� horretan 4. ORAINA: Frente Norte delako erasoaren barruan, 37ko Maiatzaren 19an Galdakaon bonbardaketa odoltsua gertatzen da. 14 pertsona hiltzen dira, tartean Moises Jugo 5. GEROA: Lizardiren olerkian oinarrituta, esperant5zari leiho bat irekitzen diogu. Oroimen historikoaren transmisioak ate bat irekitzen du, ordukoa gogoratuz, hurrengo belaunaldiek ezagutu dezaten gertatutakoa; eta ikasi dezaten aurrekoen esperientzitik.

GALDUTAKO UDABARRIA Oroimen Historikoa lantzeko gidoia - 2


Galdutako Udabarriarekin ikusi daitezkeen gaiak: Euskara eta euskal literatura:

● ● ●

Lehengo euskara eta oraingoa; euskalkiak eta batua; Xabier Lizardi eta gerraurreko olerkariak

Gaztelania eta hizkuntzak orokorrean: ● Olerkiaren itzulpena eta testu motak, ● militarren esanak eta hitz egiteko moduak, ● jendearen kontakizunak, adituen diskurtsoak, ● sentipenen adierazpena Giza Eskubideak eta Bake Hezkuntza: ● Gatazkak ebazteko bideak, modu bortitzak eta baketsuak; ● jendearen sentipenak eta oroimenaren transmisio-komunikazioa belaunaldien artean; ● biktimen sentipenen elaborazioa eta irteera positiboak Historia eta Gizarte Zientziak: ● Errepublika kontzeptu bezala; Lehen eta Bigarren errepublika aldiak Espainian; ● Autonomi estatutuak; noiz, nola, norekin, nortzuk alde ● Populazioa eta giza antolakuntzak: sindikatuak (eta berauen historia), alderdi politikoak eta beraien bilakaera, herri-boterea eta demokrazia, ● monarkia, eliza eta botere laikoa, aginte zibila eta militarren agintea, kolpe militarrak eta bere historia Espainian; ● alderdien koalizioak eta antolaketa: CEDA, Frente Popular, Comites de defensa...; ● gerra egiteko modu ezberdinak,ohizkoa eta modernoa (II Mundu Gerra), ejerzitoa eta soldaduzka, legioa eta atzerriko ejerzitoak; Francoren biografia eta bere aliatuak (Italia, Alemania) ● nazioarteko giroa 30 hamarkadan: faxismoa eta demokraziak, beraien arteko aliantzak; interbentzio ezaren ituna ● abar luze bat...

GALDUTAKO UDABARRIA Oroimen Historikoa lantzeko gidoia - 3


00:00 ATARIAN 0:15 Roberto Jugo: Asaba zaarren baratza, untzadun ormek esia, eguzkiak leen maitea ...Otzaldi zoro baten itzuli, yoka nagokik atea. 0:43 Pedro Jugo: La vida en Galdakao en aquella fecha, era una vida muy tranquila, había muy poca circulación, esta era la zona principal de Galdakao. 1.05 Libe Asua: eskolara 8 urtegaz hasten ziren orduan; ta kalor 9gaz egiten zan komuninoa. Akordau jakien eskolak barriztu behar zirela. Doña Pia arsuaga maixtra zan, viuda de Aspiazu. Herria hasi egin zen apurtxu bat eta... Komunikpez, akordeu jakon ayuntamientoari barriztu behar zirela. Pasau ginduzen sakristerire, egiten genduzen teatroak eta Don Franciscok emoten euskun kartilea, komuninoa egiteko, aita guria ta danak buruan sartu behar ziren 2.07 Roberto Jugo: Joka nagokik atea ate gorri zurezkoa, euri zaarrek usteldua; marraskilloek bide biurri dirdaitsuez apaindua. 2.41 Pedro Jugo: Estaba el bar de Bikandi, un poco subiendo hacia el ayuntamiento, estaba el cine, después un caserón grande, que tenia en la parte de abajo carnicería, una frutería y un almacén, que era precisamente nuestro 3.00 Libe Asua: Konpondu ziren eskolak, eta etorri ziren, Don Miguel Primo de Ribera, bederatzi urte egon zala manduan, eta etorri zen Don Remigio Gandasegi, Amadeoren anaia. Ta etorri zen ta gu, mongolita lez bandera españolagaz, plazan hareri errezibimendua egiten, ta batek ekarri zituen kondekoraziotan ekarri eben... 3:29 Roberto Jugo: Bai nun amona xar bat, zazpi begiko baratzai; deadarkari yaioa, marrubi-lapur nenkusanetan ..., bizi ote-dut gaxoa? 4.15 Joseba Agirreazkuenaga historialaria: Lehenengo ta behin aipatu behar da Espainian II Errepublika Eibarren izan zen lehendabizikoz, baina arratsalderarte ez zen bermatu aginte eredua Monarkiaren Alfonso XIII alde egiten du, esaten du ez duela odolik isurtzerik nahi, eta II Errepublika jartzen da agintean. 4:56 Espagne 1936 Dokumentala: En 1931 la monarquía española se derrumba en el entusiasmo popular. Ha nacido la república española. La joven República se encuentra enseguida asolada por grandes dificultades: en 1934 una coalición de derechas aplasta el movimiento popular de Asturias con el apoyo de la legión extranjera y de los marroquíes. Los partidos de derechas permanecen en el poder hasta el final de la legislatura e implantan un régimen autoritario. 5.29 Bittor Atxutegi: Galdakaoko bizimodua nik 13 urte neukazanean, izan zen nik esango nuke, erdi agrario erdi industriala: gehienok Explosiboseko semeak gara (Explosivos Rio Tinto). 5.50 Txabi Ikobaltzeta: Kulturaren aldaketa dator. Ordurarte Galdakao izan da lurrari lotuta edo nekazaritzari lotuta bizi izan dagoen herri batek. Hemendik aurrera beste ekonomi bide bat agertzen da industria. Orduan gure Galdakaoko jendea bizi zen, baserritik oraindino, ganadu apurtxo bat ere bazeukan; hasten da ekonomi mistoa: ganadu-industria- Orduan hasten da Dinamita, bere inguruan fabrika txiki batzuk eta modelo soziala aldatzera doa. 6.40 Txomin Aurrekoetxea: hamarkada gogorra izan zan; Orduko hamarkadan, ahalegin guztiak egiten hasi ginen, 31gn urtean Lizarrako estatutua kongresora eroan eta kongresoan aprobatzeko.

GALDUTAKO UDABARRIA Oroimen Historikoa lantzeko gidoia - 4


7.10 Joseba A.: Azken finean, II Errepublikak zertarako ematen du gaitasuna? Iritzi politiko eta sozialak, populuak bere adierazpenak egiteko, erakunde barriak antolatuz, erakundetu egiten dira lanaren harremanak, eta errepublika honek laizismoa izango du helburutzat: aginte zibila eta eleiztaren agintearen bereiztea. Baina hainbat katolikok eraso moduan ulertzen dute. Eleizan eliztarrak agintzen dute eta gizartean estaduko agintariak dute agintaritza. 8.16 Txabi I.: Kultura batetik bestera imaginarioa aldatu: beste ulermenak euki, gauza barriak datozela. Gauza batzuk desagertu egingo dira, beste batzuk barriztu... pausuak bere denbora eskatzen dau: erlijioa geratzen da aparteko kapitulo moduan, ez da bizitza guztian sartuko, opzio pertsonal bat izango da. 9.05 Espagne 1936 Dokumentala: Febrero de 1936 Elecciones legislativas las mujeres participan en la campaña y votan en gran numero, incluso las religiosas. Los partidos de la oposición reunidos en el frente popular obtiene una victoria aplastante. 9.27 Joseba A.: 1936en otsaileko hauteskundeetan halako 3 bloke 3 hankako gizarte bat dago euskalerrian: (Bizkai Gipuzkoa ta Nafar-Araban) 1. indar barria jeltzaleak: hau da EAJ-PNV 2. beste bat hiriguneetan eta industri guneetan, eskerreko indar republikanoa eta sozialista: gero frente popular moduan bilduko direnak 3. Eskubikoak: monarkia barriro ekarri nahi dutenak 10.27 Antonio Zabala: En Galdakao en la época de los 20, en la dictadura de Primo de Rivera, había 2 grupos políticos: ●

El nacionalista que había evolucionado y tenia una fuerza importante

y el otro la Liga: un conglomerado de conservadores, tradicionalistas, requetés..

La Liga tenía el local enfrente del batzoki (la casa roja) en la parte de abajo había una taberna, y yo era secretario del Batzoki. 11:28 Joseba A.: eskubiko horretan 2 daude. Monarkia berriro ekarri nahi dutenak eta beste batzuk Comunión Tradicionalistakoak monarkia indarrean jarri nahi dute, baina euren erregea (Karlisten ildokoa). Eta Euskalerrian indar handia zuten. Eta aukera guztiak erabiltzen zituzten: monarkia konfesionala, Jangoikoa jarriaz, estrategia parlamentarista bat hauteskundeetan. Baina 1932tik han hemenka talde armatuak entrenatzen ete. Eta 1936rako bazeukaten halako talde armatua zibilak armadarako prestaturik. 12.41 Udaberri Galduaren atarian, 1936 urtean errepublika da gobernu demokratikoa, otsaileko hauteskundeetan aukeratua. ................................

GALDUTAKO UDABARRIA Oroimen Historikoa lantzeko gidoia - 5


II SARRERA 0.12 Roberto: Sar eta zuhaitz jantziak, Urrats bat egin, ta ... adar uts. Oroipen-txoriez zeuden, beterik: ni ikus ta, bat-batean, egoei eragin ziten. 0.31 Dokumentala: ...voló de Canarias para ponerse al mando de las tropas de Marruecos. Franco ha sido uno de los últimos generales en sumarse al golpe. 046. Joseba A.: Uztailan 17an hasten dira tropak mugitzen Ipar Afrikan, eta18an tokian tokiko agintari militarrak indarrez kalea hartu eta beren indarra jarri nahi dute. 1.09 Victor Bengoetxea: Bitorian egon ziren 3 kuartel ta kanpo de abiazinoa 4; Bezperan zapatuen hartu zituen Franco horrek, ez zenez egon irratitik ez telebistarik... domeka goizean joan nintzen ni aitarekin mezara, Abusun egon ziren milizianoak eta: Nora zoazte ba? Mezara! Ez dakizue gerreak urten dauela? Gu ez gara enteratu! Bitorian urten dau gerreak Francok koi dituz kuartelak. Orduantxe enteratu zen aita, haiek esanda! Ostantzian enteratu ere ez! 1.52 Dokumentala: En la península la primera ciudad en caer es Sevilla y luego una tras otra, las capitales andaluzas. La noticia de la sublevación llega a Madrid en la tarde 18 de julio, la alarma se instala en la población, los sindicatos obreros exigen al gobierno el reparto de armas. El gobierno acaba cediendo (Dramatizacion de la Historia de España cap. 23) Como protesta por la actitud facciosa de los focos delejercito rebelde han declarado la huelga general en toda papeninsula.. pra salvaguardar la paz interior. En los sindicatos y centros oficiales se reparte armamento a los frentepopulistas que manteinen a raya a los traidores a la república. 2.57 Jesus Gutierrez: Bueno bai igertzen zan aurretik, matxinatuen mugimenduak nola zeuden... Errepublika sortu zenetik bazeuden surrumurruak, botere ekonomikoak hankaz gora jarri nahi zuten errepublikarekin guztura ez zebiltzelako: euren aitxakiak erlijioa, botere militarra, nekazaritza... Armeria eskolako afaria egon zen: eurek zeukaten kurtso amaierako afaria, bazeuden Untzagan: 9ak aldian entzun zuten matxinatuak hasi zirelazeozer arraro egiten Afrikan. Armak eskatzera joan ziren eta Ayuntamientoan ez zuten onartu armak banatzea, tontokeri bat zala, Non? Afrikan! Inongo inportantzirik. Nahiko urduri gelditu ziren gazteak eta kontzientziatuak... 4.27 Dokumentala España Leal en Armas 1936: La posición geográfica de España, un país prospero... los intereses interiores y exteriores.. Y el 17 de julio la dirección de los generales Mola Queipo d Llano... Un movimiento de insurrección estalla en el Marruecos español. 5.00 Roberto Belar gaiztoak yan ditu nire bidexka izkutuak ... Ale bakanak dakartzi, bide gañeko maastiak eta ortziak peitu du iguzki. 6:33 Joseba A.: Beste militar batzuk begiratzen ari dira, ez daude legez kanpoko ekintza horren alde. Gizarteko eta agintari politikoak gai dira, beste laguntza batzuekin, erasoa gelditzeko: legezko agintariak mantentzeko. Euskalerrian zehazki Iruñan eta Gasteizen militarrak berehala kontrolatzen dute ingurua, ez dute erresistentzi nabarmenik gabe, ondo planifikatuta zeudelako. Bestalde batetik toki hauetan, adibidez Iruñan trama zibil indartsua dute tradizionalisten bidez. Armada berrirako, gerra hasteko prestatu egiten dira. GALDUTAKO UDABARRIA Oroimen Historikoa lantzeko gidoia - 6


6.50 Dokumenta La Guerra de España: En Barcelona el sindicato CNT se echa a la calle el 19 de julio y consigue reducir a los golpistas. En Madrid miles de obreros recién armados asaltan el cuartel montaña donde se han hecho fuertes los militares sublevados: consiguen la victoria tras una matanza. 7.40 Mola se ha sublevado con éxito, con el entusiástico apoyo de los carlistas que se suman en masa al entusiastico en Pamplona, Castilla y Galicia. Sanjurjo muere cuando su avión se estrella... los golpistas pierden a su jefe 8:17 Pasados los primeros días, se dieron cuenta que el golpe por tanto ha fracasado. Los generales Mola y Franco comprenden entonces que solo con una larga guerra de conquista: España queda rota entre 2 extremismos políticos. 8.40 Claudio Busquet: Había mucha tensión, se movió por el sur. Aquí dio tiempo a los partidos. Se ha sublevado franco contra el régimen republicano. Las sosadas que decía Queipo de llano de lo que se comía aquí... que íbamos a tener que echar mano a las ratas... muchas cosas así. 9.40 Mireia Uranga: Indarkeriarekin lotuta, garrantzi handia dauka gatazkan egia ateratzea. Esaten dugu gatazkek berradiskidetzea euki behar dutela helburu. Gehien sufritu zutenen egia ateratzea. Batetik galera izugarriak eduki zituzten eta bestetik ezin izan zuten hitz egin. Biktimizazio bikoitza. Garrantzitsua da aukera, leku eman behar zaie euren narrazioari. 10.23 Jose Larrea: sindikatuak egin eurien, PNV ez zen erregular deziditzen, eta sindikatoak, PSOE, ANV eta beste ez dakit popular edo Horreik monteu eurien kuadrilek edo, brazalete batzuk besoan imini ta eskopetagaz urten kaminora. 11.22 Joseba Agirreazkuenaga Historialaria: Gipuzkoan Donostian, frente popularra eta anarkistek, jendeak eraso egiten die militarrei eta kuartelera bueltatu. Eta galdu egiten dute. 11.45 Dokumentala La Guerra de España: los insurgentes se esfuerzan por controlar la frontera y las topas de Mola atacan Irún y San Sebastián: dado que habían volado los,puentes, tienen que pasar por ríos pasos de montaña. Ataque milicianos malherido. Un potente material de Guerra para asegurarles su supremacía. El tren blindado de los gubernamentales frenó durante 15 días el avance de marroquíes. Un contraataque de los milicianos vascos; uno de ellos cae malherido justo delante de la cámara. 12.50 Jesus Gutierrez: Militarren nahia, eta oso nabarmena izan zen, bere helburua zen mugara heltzea. Arrazoia zen Frantzian zegoela ezkerreko gobernuak; euren beldurra zen armak helduko ote ziren. Konbate oso latzak izan ziren eta Irunera irailaren 5ean sartu ziren bertan 13.25 Dokumentala: Disponiendo de un armamento muy superior los insurgentes, repelen a los milicianos vascos. La ciudad se incendia; los últimos habitantes de la ciudad huyen por puente internacional; las fuerzas de los insurgentes finalmente consiguen entrar ciudad en ruinas; los últimos defensores, tras unos muros, en una barca en el rio Bidasoa detrás de un campo de maíz, les falta munición; tienen que abandonar la luchas y refugiarse territorio francés; Irún sigue en llamas toda la noche. 14.50 Txomin A.: Eusko alderdi jeltzalea oso argi eduki zuen momentu hartan autonomia lortzeko derrigorrez bide demokratikotik joan behar ginela, eta orduko bide demokratikoa errepublikaren eskuan zegoan. GALDUTAKO UDABARRIA Oroimen Historikoa lantzeko gidoia - 7


15.25 Roberto Urte yoanen zitala! zuek zarpildu-itzalia, leenera nork lekardake? Zabal-naroa nuen baratza, gaur ain estu, gaur ain gabe! 15.53 Joseba A.: Zalantza handia zegoen EAJk zer egingo ote zuen: Ez da ahaztu behar, alderdi konfesionala, katolikoa zela ... Eta altxatu zirenak Jangoikoaren izena erabiltzen zuten. Jeltzaleek kontzientzi zalantza handia zuten: benetan katoliko batek beste katoliko bat hiltzea posiblea ote zen? Kontzientzi eragozpen handiak: Aitzol eta horiek egon ziren ausnartzen; baina azkenean belaunaldi gazteko buruzagiek lehenetsi zuten, lehen jomuga euskal aginte politiko bat lortzea zala. Ikuspuntu eta ekimen demokratikotik lortu behar zen euskal agintea. 17:10 Antonio Zabala: en el PNV había división interna. Los mas avanzados decían, vamos por el camino de la república; pero había los que decían que podemos sacar mas tajada por el otro lado. Duró mucho tiempo en decidirse, lo menos un par de meses! Había habido conversaciones con los sublevados, pero llegaron a la convicción de que no estaban dispuestos a conceder nada, ni esto. La decisión que tomaba el partido era que se aprobara el estatuto. Los republicanos se comprometieron a que se aprobara, y así se decidió el partido. 18:30 Dokumentala: En la zona rebelde Junta defensa que asume todos los poderes. Elige al general Franco que pasa a ser el generalísimo. Los sublevados restauran inmediatamente el culto católico en la zonas de su dominio, la iglesia recupera la posición de poder, la iglesia los obispos agradecidos redactan una carta a todos los católicos del mundo, que da a la contienda carácter religioso: la guerra se convierte en cruzada, la protección de la religión católica amenazada, es uno de los grandes argumentos para legalizar ante el mundo la guerra. . 19.29 Franco country relijion 19:42 En la zona republicana ocurre todo lo contrario, la iglesia católica es perseguida a muerte; a excepción País Vasco donde se ha constituido un gobierno nacionalistas y republicanos, allí la iglesia y sus representantes son plenamente respetados 20.14 Joseba A.: Espainako parlamentua onartzen du estatutoa: ordainez, Irujok, katolikoa izanik, II Errepublikako gobernuko ministroa bihurtzen da. Hor gertatzen da garaikide historian momenturik garrantzitsuena: Euzko Jaurlaritza bat, aginte politiko bat antolatzen dela. Parlamentua ezin da bildu, Euskal Parlamenturik ezin da bildu ez dagoelako baldintzarik, Elgetan daude borrokaldiak eta Gernikan gobernua antolatzen da. Eta Euzko Jaurlaritza, 9 hilabetez antolatzen da. Eta Gobernu hau azpimarratu behar da konzentraziozko gobernu bat dela. 21.25 Lendakari Dokumentala: Jaungoikoaren aurrean apalik, Euskolurren gainean zutunik, asabearen gomutaz, Gernikako zuhaitzpean, nire agindua ondo betetzea zin dagit! Honela hasi zen Jose Antonio Agirre Lekube, Euskadiko lehen lehendakariaren historia. Gernikako haritzaren azpian esan zituen hitzek, markatu egin zuten gizon honen bizitza eta herri baten patua, Euskal Herriaren etorkizuna.

GALDUTAKO UDABARRIA Oroimen Historikoa lantzeko gidoia - 8


1936ko urriaren 7an Gernikako arbola zaharraren aurrean. Jose Antonio Agirrek Euskal Herriaren askatasuna defendatzeko hitza eman zuen. Milaka gizon-emakumek aukeratua zuten bere bizitza gida zitzan. Historiaren gorabeherak bere herritik urrun eramango dute, eta atzerrian emango du bizitzaren zati handi bat. Baina sekula ez du bere herri okupatuaren askatasuna lortzeko itxaropena galduko. 22.20 Txabi I.: Gerrak horretan drama bat dakar: jende erlijiosoa gerra baten sartzen denean eta erlijio herren elizak beste taldeari arrazoia ematen dionean norberaren erlijioa kondenatuta gelditzen da, pertsona bakoitza ereje bat izango balitz bezala gelditzen da. Beste drama bat, dakar horrek jendearen kontzientzian: kolpe gogor bat izan zen.

23.06 Amaiera ....................

GALDUTAKO UDABARRIA Oroimen Historikoa lantzeko gidoia - 9


III- LEHENA 00.16 Roberto: Baratz erdian dut aurki...amona: alderoka dator, begi galduak nora-nai ... Eriotzak dakar besalagun,bere buruz ezpaita gai. 0.40 Joseba A.: Gobernu horren lanik garrantzitsuena, gerra bati aurre egitea. Eta ez edozelango gerra. Alde batetik Jaurlaritzakoak ezin zuten ahaztu aurkarien artean baita ere euskaldun asko zeudela. Eta horrez gainera, alemanen eta italiarren laguntza zein handiagoa zutela. 1.16 Inaki Goiogana: Eusko Jaurlaritza sortzen 1936ko urrian, eta daukan borondate irmoa da irauteko; eta sortzen da herriak daukan edo abertzaletasunak behintzat ulertzen duen moduan behintzat, herriaren nahi bat asetzeko; herri honek duen autogobernurako grina eta behar hori asetzeko. Eta ez da momentu baterako sortzen, ezpabere irauteko sortzen da. Urritik ekainera iraungo du, horregaitik sortuko ditu erakunde guztiak, ea ea estatu bat osatzerainoko erakunde guztiak sortuko ditu. Eta hiru hilabete horietan etorriko da, nahia batetik eta ezina bestetik. Batzuk, dute indarra, hau da frankistak dute indarra, eta Euzko Jaurlaritza edo herria ordezkatzen duen horrek, dauka borondatea, baina nahiko ez dena frankistek eta bere lagunek duten indarraren aurrean. Atzerakada bat izango da martiaren 31an, ekainaren 17rarte, atzera, atzera, atzera, harik eta Euskalerritik kanpora bota arte. Esan dudana, batetik borondate eta nahia, eta bestetik indarra: nire ustez laburpena hori izan daiteke. 2.50 Jesus Gutierrez: Alemanek zer egin zuten? Bigarren munduko gerran erabili zituzten taktika militar guztiak hemen probatu. Hau da, Euskalerria izan zen lehenengo lekua, alde batetik biztanle zibilak bonbardatu zituzten, horregatik da oso sinbolikoa Gernikakoa; eta bestetik taktika militar aldetik erabilitako gauzak. Espainako gerrarate zenbait gerra ziren gerra aintzinako gerrak: caballerĂ­a ligera, infanteria,lubakiak leku jakin abten... Hemen erabili zituzten taktika, hau da infanteria erabiltzeaz gain, kanoiak alcance askoko kanoiak, hau da 15 km.ko kanoiak egurra eman eta bonbardaketak: zigortu lubakiak kanoiekin zein abioiekin, eta eman eta eman, orduak eta orduak eman ondoren, orduantxe etortzen zen infanteria errematatzeko. Horrelako taktika militarrak erabili zituzten, hemen Intxorta partean lehenbiziko aldiz, eta gero zoritxarrez, Bizkaiako erasoaldian... 4.18 M. Luisa Bilbao: Hamaika urtez eta pitike pitike paseoan umeagaz urte bi edo Pilare Plazakotxerarte, eta sirenak hasi ziren. Ez eusten emoten denborea eta sartu nintzen errefugio Tximelarren azpian dagoenera. Apurbategaitik bertan hiltzen gara biok eta familia enteratu bez hantxe hil garela biok! Holako gauzak izaten ziren. 4.48 Roberto: Amona zatokit otoibilloba laztan ezazu, esan zadazu “billoba!â€? Itz ori soilki, zaarrak dit ondu, ardoa oi-dun bezala. 5.12 Pedro Jugo: Mucha gente se quedaba en la boca del refugio, estaba en medio del tĂşnel una boca de entrada y la gente se quedaba mirando a los aviones: no ledaban importancia. Los aviones cuando pasaban, nos miraban y tomaban nota. 5.35 Roberto: Biraka hasi zen dei ta dei, aita dei, ta ama, aurtzaroko, lurrak irentsi-lagunak... Zaarrez birrumetu danez-gero, menbeko darabil leenak.

GALDUTAKO UDABARRIA Oroimen Historikoa lantzeko gidoia - 10


5.55 Mireia Uranga: Horrelako egoerak aztertzerakoan, garrantzia ematen diogu batez ere ikasteari. zer gertatu zen eta zer egin behar dugu errepikatu ez dadin! Gizakiak frogatu duguna da gai garela artea edertasuna eta elkarlaguntza sortzeko; baina frogatu dugu gai garela elkar hiltzeko eta elkarri sufrimetua sortzeko gai garela, Beraz zerk eraman gintuen egoera horretara, ze testu inguruk? Zer ikasi behar dugu prozesu horretatik aurrera begira hori eman ez dadin. 6.34 Joseba A.: Porrot batetik datoz frankistak Madril ezin izan zuten hartu eta harrapatu, eta egia esan horrek euren moralean eragina izan zuen. Madrilen itzelezko erresistentzia erakustsi zuen populazioak. Aldaketa taktiko bat egiten dute franquistek: ez gara itsutuko Madril hartzen, eta goazen orain iparraldea garbitzera, hartzera. Iparraldean be badago industri bat, populazio interesgarri bat... Indar guztiak konzentratzen dira Molaren agindupean, erasoaldi hori lehenengo Eusko Jaurlaritzaren kontra, Bizkaian kontra eta gero Santander eta Asturiaseraino. 7.33 Roberto: Errukari lausorik dugizargia begietan ... Non-nai aldiaren sitsa! Zuka, zoroki, mintza zitzaidan, zaldun arrotza bai nintza. 7.57 Libe Asua: Eta etorten ziren abioiak: lehenengo etorten zan goikoetxea, el alkauete, letxeroa... izen asko euki zituen. Egiten zuen inkursioa: badator el alcahuete. Gero etorten ziran hirunaka bele baltzak lez etortzen ziren junkerrak... hasten ziren kanpak joten estu eta peligro. Txakurrak, behiak... Hura izaten zen espektakulo bat izaten zan txakurrek alaurika, behiak orroaka, eta guk burua ez dakigula non bota; ni besteak baino gehiatxoago izaten nintzen, sutearen kontran jartzen nintzen eta pasatuko dira; baina amak errefugiora joan behar izaten zuen lehenengo orduan. 9.00 Roberto: Laztan dut bera harrituta begi-begira dagokit. Gero geldiro: "Nor zaitut?" Euskeraz ark niri galdegiña gogoan besterik ez dut! 9:25 Jose Larrea Abioak gainean dabizela, goazen Abusure, abioiak hil behar dauskue... Galapaka izan zan dramatikoa ikustea, Galdakao zelan egon zan ikustea: etxeak sei edo zazpi erre egin ziren, baina Kurtzean hasi eta Plazakoetxeraino mila bonba inzendiaria baino gehiago egon ziren, kandela moduen! 9.59 Roberto: Nire begiek suz sutu: biloba nauzu zaharrena naiez bereak diotsat: “billoba nauzu, zaarrena... zure marrubi gorriak iñoiz ostutzen oi-nutuena...” 10.23 Mireia: Biktimek bakegintzarako daukaten potentzial berezia. Ikusten duguna da sufrimentua etagalerak jasan dituzten pertsonak sarritan nahi izaten dute bere esperientzia erabili, ekarpen bezala hori errepikatu ez dadin, gizarte hobeago batetan laguntzeko, eta hori potentzial berezia da; ez da berdin hori kaleko pertsona batek esan edo biktima bat izan. Adibidez Gernikan oso garrantzitsua izan da lekukoek adierazi duten gogoa eta grina hori. Norbaitek ahalbideratu eta lagundu behar duela 85 urtetako pertsona batek ezin du bere kabuz egin... Garrantzizko bide bat. Biktimak daukan potentzial moral hori bakea eta justizia eskatzeko. 11.25 Pedro Jugo: Entonces de jugaba mucho... Jugaban a las cartas, cromos... estabamos en grupos, Uranga, el hijo de Goyarrola, el panadero, mi hermano Moises, yo con David Burón, unos 5 o 6. Iba con mi hermano Josemari de la mano, entonces tenia 3 años... de la mano le llevaba GALDUTAKO UDABARRIA Oroimen Historikoa lantzeko gidoia - 11


12.04 Roberto: Oroi ote begietan, zalantza dut tximistarik zalantza dut tximistarik iragan zuelakoa. Burua igurtzi zidan astiro, esanaz: Zu...? Zu...? Gaxoa 12.38 Maria Luisa: bonba jausi zanean, ni egon nintzen beste errefugioan, esan dizut, Tximelarren azpikoan, nire ilobatxuagaz ondoan. Bonbea jausi orduen danak bildurtute, jakin gendun gure inguruan dabizela! 13.00 Pedro: y de pronto el bombazo y nos caen los escombros a los pies, a David Burón y a mí, y a mi hermano Jose Mari, ibamos charlando y avanzando en el túnel. La bomba perforó y se vió el cielo 13.08 Maria Luisa: Bonba bota ta gero, pasatu ziren 10 minutu edo... ta gure errefugiora sartu zen, Rosita Tximelarrekoa, eta bere alabea, 3 urte ingurukoa edo gutxiago; egon ziren hemeko errefugion. Sartu ziren gure errefugiora Manu Carrasco eta Josefita (la de Beitia), ez ezagutzeko moduen, aurpegi eta dana zurituta, zarataka ta negarrez... Bildurtute danok. Nire ondoan egon ziren Rosita eta Manu. Rosita negarrez eta zarataka esaten zuen: “le he tenido en mis brazos y me ha arrancado el tiro” (la hija Josefita). Esplosinoagaz berari ez jakon apsatu ezebez. Baina alabatxuea eskapatu jakon! Hilda klaro 14.20 Roberto: Ta hasi zen biraka berriz, il-zarrei oska negarrez, eriotzaren egarri ... Bizitzearen ondar-aleak larraiñean eultzen ari! 14.52 Pedro Jugo: mi hermano y esos estaban jugando en los laterales, en unos bancos, jugando a cartas. Tenía la duda si mi hermano y estos estaría al otro lado del socabon, que había hecho la bomba. Y sin embargo les había cogido a todos esos. Quisieron auxiliar a los heridos, pero no pudieron porque venían los aviones ametrallandoles. Todos los muertos llevaron aquí, en donde Bikandi. Pusieron todos los cuerpos en las mesas del bar de Bikandi. Y mis padres vinieron a reconocer a ver si era mi hermano...

16.00 Libe Asua: Kapillan egon ziren Maria Galantaren alabea, amama eta alabak, Azaolaren andrea, holan ipinita danak... Han egin zuten matantza itzela. Errekatxue pasatzen zan, handik, Goikotxetik etorten zan errekatxue.. Bertan bota bonbea; zelango personak kategorikoak... Tristea izan zen, amama, ama ta alaba bi, hil zizkioten Morenori amama, ama ta alaba 2... bera fabrikan egon zalako, ostantzian... Azaolana, Etxebarria, Maria Galantan alabea... 15.25 Jose L.: Ama ta joan ziren etxera, baina nik han ezagutu nuen, horma kontra egon ziren 15/16 kadaberrak. Hantxe ezagutu nuen, Moises Jugo, han horma kontran, nire eskolan, nire mahian egon zena, ezagutu ez egiteko moduen, Moises Jugo 11 urtegaz, ezagutu ez egiteko moduen, baina ni erropeagaz edo ezagutu nuen. Eta izan zen: egia da! 18.00 Pedroren anaia maiatzaren 19an hil zen beste 13 pertsonekin batera ...................

GALDUTAKO UDABARRIA Oroimen Historikoa lantzeko gidoia - 12


IV ORAINA 00.14 Roberto Ta hara bidean baldarño mutiko bat gure gana: ark birbilloba, nik seme. Ikus amonak, bertan gelditu, ta aren eztizko irriparre! 0.40 Joseba A.: Burrukaldi horietan Martxo Apirilean, Maiatzean, populazio zibilak izango dira helburu. Eta holan heltzen dira Ekainean Bilbora, Azkenean, burdin hesia egon arren, taktika militar berrietarako ez zen izan eragozpena. 1.10 Felipe Ealo: Gogoratu ba... Frenteak egon ziren koiute koiute. Galdakao hartu zutenean parrokiko kanpaitorrean egon nintzen. Esaten zuten haxe zela, errefugiorik onena. 1.26 Mireia: Egi hori urte asko pasatuta irteten da. Transizioan adibidez, dana ixildu zen. Sufrimendua ta sarraskia jasan zutenen bilobak hartu rol berri bat, aktiboa, errebindikatuz memoria, aitona amonen egia ateratzea, ta publiko egitea, bai prozesu pertsonala, bai gizarte bezala daukan behar bat moduan. 1.57 Roberto: Laztan du pozak zoratzen: “I aut, orain akust ongi!” (diotsa) “I aut nai olako”!...” Ta... nere izenez igurtzi zuen burutik oiñetaraiño. 2:22 Pedro: Aiba Ainhoa! Osaba! 2.28 Roberto: Leena zegoen orainaz, ele gozoka, bitzuok mintzo-beraz ziarduten. Ene asaben lokarri zarra yaunari zor etzan eten! 2.45 Ainhoa: Osaba eskerrik asko! 2.55 Pedro: Pues aqui había un refugio para los bombardeos, aquí el de Tximelarre 3.10 Mireia Testigantzak entzutean kuriosoa izaten da, gaztetxoek: gu oso ondo, ez geneukan eskolarik, rutinak apurtzen ziren... batailoiak ikusten genituen, hemen kamioiekin... pelikula baten egotea bezala izan zan, Horrek pentsa-arazten digu hezkuntzaren garrantzia: pelikuletan ikusten ditugu, bideojokoak: badirudi gerra gauza ea ea gauza emozionante bat bezala, batez ere ikusten ditugulako alderdi estetikoak eta ez hainbeste pertsona konkretuen bitzitza konkeretutan daukaten eragina, apurketa eta sufrimendua. Alde horretatik hezkuntzari garrantzia eman behar diogu: erakutsi behar digu zer dageon gerra baten atzean, gerra kultura, ekonomia baten atzean, non bukatzen duen guzti horrek, ze eragin daukan pertsona konkretuetan. Eta horrekin lotuta, zernolako etsai irudiak zabaltzen ditugun, azken batean eramaten gaitu bestea etsai bihurtzea, besteari gizatasuna eta eskubideak kentzera, gai gara edozein gauza egiteko. Eta horretan Hekuntzak garantzi handia dauka. 4.36 .................................................

GALDUTAKO UDABARRIA Oroimen Historikoa lantzeko gidoia - 13


V GEROA 0.10 Roberto Ordun eguzkiz jantzi zan, asaba zaarren baratza; ordun zuaitzak igaliz, ordun baratza leeneratu zan mugak berriro zabaliz. 0.35 Mireia U: Ez dala bereiztu behar guztiz gerra eta bakea, gerraren erdian bizitza eta edertasuna dagoela, gai gara elkar laguntzeko; horri deitzen diogu ber-adizkidetze haziak. Suntsiketaren erdian, bizitza eta elkar laguntza badagoen. Eta alderantziz, itxurazko bakearen erdian ikusten dugu nola zelan indarkeria ematen den espazio mikroagoetan. 1.10 Bittor: Pena sentitzen ebala hain jende ona ikusita eurak zelan bonbardatu zuten Gernika. Bularrean pistola ipini, amartileu pistola... Inoiz hil zorian sentitu banaiz, orduan sentitu nuen gure aita hilda. Zorionez kapitaina etorri zen, kanpora agindu zuen bestea eta esan zion: Holako gauza bategatik ezin da gizon bat hil Eta gure aitari esan zion berak ere ahoa ixilik eukitzen ikasi dezala. 2.02 Roberto Ta leen ikusi gabeko zuaitz berri bat zegoan erdian, guzien buru ... Aren gerizak erribaratzak ezin-ilkor egin ditu. 2.26 Txomin A.: Ordutik asko ikasi dugula elkarkidetasunean: gu ondo hartuak izan ginen herri guztietan. Behar bada gure jaurlaritzaren eraginez, saritan esaten denean: zer daukazue zuek besteak baino gehiago? Zuen elkarkidetasuna agiriago ikusten da. Guk erakutsi ona daukagu, gure aintzineko gudaostekoetatik; guk ere herri bezala hori egin behar dugu, etorkinei besoak zabaldu: geure erakutsiak eman, baina eurengandik hartuere, kanpotik etortzen direnengandik 3.34 Pedro: Nosotros hemos pasado unos años que nos han mermado, yo no he aprovechado mucho de chaval 4 años de guerra, luego la guerra europea... Pasamos mucho hambre en el año 41. Les diría que tiene que haber paz. Con guerras no hay felicidad! 4.18 Roberto Nire tabor mendi; nire baratz zaarraren antzalda! egi, mami, biur adi! Leenaren muiñak aldatu beza baratz zaarra baratz berri! 4.42 Ordun eguzkiz jantzi zan asaba zaarren baratza

GALDUTAKO UDABARRIA Oroimen Historikoa lantzeko gidoia - 14


ESKERRAK: ●

Jugo familiari (Pedro, Roberto, Ainhoa)

Mª Luisa Bilbao

Antonio Zabala

Felipe Ealo

Mari & Vitori Yurrebaso

Victor Bengoetxea

Claudio Busquet

Bittor Atxutegi

Jose Larrea

Libe Asua

Mireia Uranga

Inaki Goiogana

Jesus Gutierrez

Txabi Ikobaltzeta

Txomin Aurrekoetxea

Joseba Agirreazkuenaga ......................

GALDUTAKO UDABARRIA Oroimen Historikoa lantzeko gidoia - 15


ERANSKINA: ASABA ZAHARREN BARATZA (Xabier Lizardi - Antton Valverde) I – Atarian Asaba zaarren baratza, untzadun ormek esia, eguzkiak leen maitea ... Otzaldi zoro baten itzuli yoka nagokik atea.

III - Leena Baratz-erdian dut arki amona: alderoka dator, begi galduak nora-nai ... Eriotzak dakar besalagun, bere buruz ezpaita gai.

IV - Oraiña Ta, ara, bidean, baldarño, mutiko bat guregana: ark birbilloba, nik seme. Ikus amonak, bertan gelditu, ta aren eztizko irriparre!

Yoka nagokik atea, ate gorri, zurezkoa, euri zaarrek usteldua; marraskilloek bide biurri dirdaitsuez apaindua.

Amona, zatozkit otoi: billoba laztan ezazu, esan zadazu “billoba!” Itz ori soilki, zaarrak dit ondu, ardoa oi-dun bezala.

Laztan du pozak zoratzen: “I aut, orain akust ongi!” (diotsa) “I aut nai olako”!...” Ta... nere izenez igurtzi zuen burutik oiñetaraiño.

Bai-bainun amona xaar bat zazpi begiko baratzai; deadarkari yaioa marrubi-lapur nenkusanetan ... bizi ote-dut gaxoa?

Biraka asi zan, dei ta dei: aita dei, ta ama, aurtzaroko lurrak irentsi-lagunak... Zaarrez birrumetu danez-gero, menbeko darabil leenak.

Lena zegoen orañaz ele gozoka, bitzuok mintzo-beraz ziarduten. Ene asaben lokarri zarra yaunari zor etzan eten!

Errukarri! Lausorik du gizargia begietan ... Non-nai aldiaren sitsa! Zuka, zoroki, mintza zitzaidan, zaldun arrotza bai nintza.

V - Etorkizuna

II - Sarrera Sar eta... zuaitz yantziak Urrats bat egin, ta ... adar uts. Oroipen-txoriez zeuden beterik: ni ikus ta, bat-batean, egoei eragin ziten Nigana datoz, naasian... Adiskide min-maiteak! Barru-muiñeko gauean, su itzalitako zaarra gar gorri dabil da biur-naiean. Belar gaiztoak yan ditu nire bidexka izkutuak ... Ale bakanak dakartzi bide gañeko maastiak eta ortziak peitu du iguzki. Urte yoanen zitala! zuek zarpildu-itzalia leenera nork lekardake? Zabal-naroa nuen baratza gaur ain estu, gaur ain gabe!

Laztan dut. Bera arrituta, begi-begira dagokit. Gero geldiro: "Nor zaitut?" Euskeraz ark niri galdegiña gogoan besterik ez dut! Nire begien suz sutu naiez bereak diotsat: “billoba nauzu, zaarrena... zure marrubi gorriak iñoiz ostutzen oi-nutuena...” Oroi ote?... Begietan, zalantza dut tximistarik iragan zuelakoa. Burua igurtzi zidan astiro, esanaz: Zu...? Zu...? Gaxoa

Ordun eguzkiz yantzi zan asaba zaarren baratza; ordun zuaitzak igaliz, ordun baratza leeneratu zan mugak berriro zabaliz. Ta leen ikusi-gabeko zuaitz berri bat zegoan erdian, guzien buru ... Aren gerizak erri-baratzak ezin-ilkor egin ditu. Nire Tabor-mendi; nire baratz zaarraren antzalda! egi, mami, biur adi! Leenaren muiñak aldatu beza baratz zaarra baratz berri!

Ta asi zan biraka berriz, il-zarrei oska negarrez, eriotzaren egarri ... Bizitzearen ondar-aleak larraiñean eultzen ari! (Xabier Lizardi / Antton Valverde) GALDUTAKO UDABARRIA Oroimen Historikoa lantzeko gidoia - 16


HUERTO DE MIS ANTEPASADOS I - EN EL UMBRAL Huerto de mis viejos antepasados, cercado de paredes con hiedra, viejas lluvias, ornada por los caracoles con brillantes tortuosos amado en otro tiempo del sol... caminos. A la vuelta de un largo desatentado alejamiento, héme llamando a tu puerta. Y aquella abuela que yo había, toda ojos para vigilar su huerto, brava gritadora cuando me sorprendía hurtando fresas... vivirá aún Héme llamando a tu puerta, roja puerta de madera que pudrieron la pobre? II – INGRESO Entro: arboles frondosos... un paso adelante: instantáneamente, ramas desnudas... es que estaban poblados de pájaros-recuerdos, que así que me vieron rompieron a volar.

mis apartadas sendas... Raros racimos da la vid que cubre el camino... en el firmamento falta el sol.

A mi vienen tumultuosamente... amigos entrañablemente amados!... En la noche de mi profundo centro, fuegos pretendidamente extintos pugnan por volverse roja llama.

Crueldad de los años que fueron! aquello que vosotros habéis envejecido y desdorado, ¿quien me lo traerá a su antiguo ser?... Tan estrecho, tan desnudo mi huerto, en otro tiempo amplio y pródigo!

Mala hierba ha invadido III- PASADO En medio del huerto he topado con la abuela: viene tambaleándose, divagan sus ojos anublados... La muerte le trae del brazo, pues por si propia no fue capaz.

Yo la abracé. Ella maravillada, me miró fijamente. Luego, poco a poco – Quien es usted? No recuerdo que me hubiese nunca dirigido más palabra en mi idioma.

Ven abuela, ven: abraza a tu nieto, ¡llámale nieto! Solo esa palabra, como suele el vino, ha mejorado con el tiempo.

Pugnando por incendiar los suyos con el fuego de mis ojos, exclamo: “tu nieto soy, el primogénito... aquel que solía a veces hurtar en tus fresales...”

Mas ella diose a girar,llamando, llamando... invocaba a su padre, a su madre, a amigas de infancia que tragó la tierra... Anidada por la ancianidad, es juguete del pasado.

¿Recordó? Tengo la sospecha que por sus ojos cruzó un relámpago. Acariciome lentamente la cabeza, diciendo: Usted? Usted? Pobrecillo.

Pobrecilla! Anublose en los ojos la claridad humana... En todas partes huellas de la polilla del tiempo!... Hablábame bizarramente de usted, como si fuera para ella un caballero extraño.

Y diose a girar de nuevo invocando antiguos muertos. Llorando sedienta de morir... Trillaba en su era las últimas mieses de la vida.

III- PRESENTE De pronto por el camino, avanza hacia nosotros, torpezuelamente, un niño, biznieto de ella, hijo mio. Verlo la abuela, detenerse en seco, y sonreírle dulcemente todo fue uno. Lo abrazó loca de placer, diciéndole: “Eres tu, si, bien te veo ahora. Eres tu, si fulano!...” III- PORVENIR Entonces encendióse el sol en el huerto de mis antepasados, cubriéndose de fruto los arboles, y transportándose aquel al antiguo ser, ensanchado de nuevo sus límites.

Y... llamándolo por mi nombre lo acarició de la cabeza a los pies. Conversaban sabrosamente el presente y el pasado, ambos en el mismo idioma. Gracias señor, porque la vieja cadena de mis antepasados no se ha roto.

en su sombra la que ha dado la inmortalidad a los huertos-pueblos.

Y vi allí, en medio, dominando a todos, un árbol nuevo, antes desconocido...

Oh Tabor mio: oh, transfiguración del viejo huerto. ¡Hazte carne y realidad! Que la esencia del pasado mude el viejo huerto en nuevo.

GALDUTAKO UDABARRIA Oroimen Historikoa lantzeko gidoia - 17


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.