Euskal mitologia, haurrei kontatua

Page 1

Bakarne Atxukarro & Izaskun Zubialde Irudiak Aitziber Alonso

Euskal mitologia haurrei kontatua

txalaparta


mitolojia barrukoa-3_TXO! 02/10/15 12:39 Pรกgina 2


mitolojia barrukoa-3_TXO! 02/10/15 12:39 Pรกgina 3

Euskal mitologia haurrentzako ipuinak


mitolojia barrukoa-3_TXO! 02/10/15 12:39 Pรกgina 4

N

Ipuin guztien irakurketa dramatizatua sarean dago: www.txalaparta.eus web orrian liburuaren atalean eta gizarte sareetan.


mitolojia barrukoa-3_TXO! 02/10/15 12:39 Pรกgina 5

Bakarne Atxukarro Izaskun Zubialde

Euskal mitologia haurrentzako ipuinak Irudiak Aitziber Alonso


mitolojia barrukoa-3_TXO! 02/10/15 12:39 Página 6

© Testuarena © Irudiena © Edizioarena Txalaparta argitaletxea E.M.L. 78. Posta kutxa Tel. 948 70 39 34 txalaparta@txalaparta.com ISBN Lege gordailua Azala eta bildumaren diseinua Maketazioa Inprimaketa Txalapartaren lehenengo edizioa

Bakarne Atxukarrok eta Izaskun Zubialdek Aitziber Alonsok Txalapartak San Isidro, 35-1A 31300 Tafalla Nafarroa Fax 948 70 40 72 www.txalaparta.eus 978-84-16350-27-8 NA. 1820-2015 Esteban Montorio Monti Gráficas Iratxe Tafalla, 2015eko urria


mitolojia barrukoa-3_TXO! 02/10/15 12:39 Página 7

Ekilore GURE AITONA-AMONEK kontatzen dute beraien aitonaamonek kontatzen zutela duela urte asko eta asko mendiak, basoak eta gure inguruko guztia iluntasunez estalirik zegoela. Hori dela eta, bertako jendea beldurturik bizi zen, eta izpiritu gaiztoek, mamuek eta deabruek ongi pasatzen zuten haiek izutzen. Kobazuloan zeudenak asperturik zeuden horrela bizitzeaz, eta Ama Lurrari laguntza eskatzea erabaki zuten: —Ama Lurra –esan zioten–, zure laguntza behar dugu. —Zer gertatzen da ba? —Beldurturik bizi gara. Izpiritu gaiztoek gu beldurtzen ongi pasatzen dute, baina ezin gara horrela gehiago bizi!!! –erantzun zuten. Zu hain jakintsua izanda, jakinen duzu zer egin... —Ongi da, lagunduko dizuet –erantzun zien Ama Lurrak. Ama Lurrak, nola zeuden ikusirik, Eguzki ahizpa sortu zuen. Suzko biribil ikaragarria zen, baina jendea ez zen haren beldur. Babesa sumatzen zuten eta, gainera, berotu egiten zituen. Onura handia ematen zuen Eguzkiak; zelaiei, mendiei, ibarrei, animaliei, loreei, landareei, denei ematen zien berotasuna. Berotasun goxo horrekin, landareak hazi egiten ziren, eta kobazuloko jendeak jaki eder eta goxoak biltzen zituen.


mitolojia barrukoa-3_TXO! 02/10/15 12:39 Pรกgina 8


mitolojia barrukoa-3_TXO! 02/10/15 12:39 Página 9

Baina alde onak asko izan arren, lehengo arazoa ez zegoen erabat konpondurik. Izpirituak Eguzkiaren beldur ziren, baina Eguzkia lotara joan orduko, berriz ere zabaltzen zuten izua. Kobazulokoek Ama Lurrarengana jo behar izan zuten berriz. —Ama Lurra –esan zioten–, eskerturik gaude oparitan eman diguzun argiagatik. Baina ez da nahikoa. Eguzkia lotara joaten denean, izpirituak, deabruak eta mamuak berriz beraienak egiten hasten dira. Zu oso jakintsua izanez, jakinen duzu zer egin. —Ongi da –erantzun zuen Ama Lurrak–, lagunduko dizuet. Ama Lurrak, orduan, sua sortu zuen. Sua nola egin eta nola erabili erakutsi zien. Hala, janari beroa jaten hasi ziren; denbora hotzarekin berotzen, eta, kobazuloko iluntasun betean, argia edukitzen. Hala eta guztiz ere, arazoa oraindik ez zegoen konpondurik. Izpiritu txarrak suaren beldur ziren, hurbiltzen baziren erre egiten zuelako. Baina segituan ikasi zuten urak eta haizeak sua itzaltzen zutela. Iluntasuna sortu eta kobazuloko jendeak sua pizten zuenean, izpiritu txarrek urarekin eta haizearekin itzaltzen zuten, eta, horrela, berriz ere iluntasun osoa ekarrarazten. Kobazuloko biztanleek, berriz ere, Ama Lurrarengana jo zuten: —Ama Lurra –esan zioten–, oso eskertuta gaude zurekin oparitu diguzun suarekin. Orain berotzea lortu dugu, baita kobazulo iluna argitzea ere. Baina, sua itzaltzen denean, izpirituak berriz bueltatzen dira. Zu oso jakintsua izanez, seguru badakizula zer egin. —Ongi da –erantzun zien Ama Lurrak–, lagunduko dizuet.


mitolojia barrukoa-3_TXO! 02/10/15 12:39 Página 10

Ama Lurrak, orduan, Ilargi ahizpa sortu zuen. Hasieran, beldurrik egon ziren kobazulotik ateratzeko. Ez zekiten zer zen zeruan zintzilik zegoen biribil zuri hura. —Agian erortzear dagoen suzko biribil ikaragarri bat izanen da –esan zuen batek. —Edo izpiritu txar ezezagun bat –beste batek. Baina izpiritu txarrak haiek bezain beldur ziren, eta ez ziren mugimendu txikiena ere egitera ausartzen. Zoritxarrez, gutxi iraun zuen bake horrek. Izpirituek ez zela ezer pasatzen ikusi zutenean, deabruen eta mamuen laguntzaz berriz ekin zioten kobazuloko jendea beldurtzeari. Nazkatuak, laguntza eske joan ziren, berriz ere, Ama Lurrarengana: —Ama Lurra –esan zuten– oso eskerturik gaude Eguzkia sortu duzulako. Harekin eguneko beldur guztiak gainditu ditugu. Sua sortu izanagatik ere oso eskertuta gaude, baita Ilargiagatik ere. Baina oraindik zure laguntza behar dugu. Ilunpeko eta gaueko deabruak hor dira oraindik. Eguzki ahizparen beldur dira, baina, lotara joaten denean, gordelekutik atera, eta gure kobazuloetan sartzen dira, dena suntsitzera. Zu oso jakintsua izanez, ziur badakizula zer egin. —Ongi da –erantzun zien Ama Lurrak–, lagunduko dizuet.


mitolojia barrukoa-3_TXO! 02/10/15 12:39 Pรกgina 11


mitolojia barrukoa-3_TXO! 02/10/15 12:39 PĂĄgina 12

Orduan, Ama Lurrak lore zoragarri bat sortu zuen, Eguzkiaren antza handikoa, eta Ekilore izena jarri zion. Ekilorea etxeetako sarreretan jarriz gero, tokia babesten zuen, izpiritu txarrek Eguzkia etxe barruan bizi zela pentsatzen baitzuten. Orduz geroztik, Ekilorea gure etxeetako sarreretan jartzeko ohitura dugu, eta, hala, izpiritu txarrak, mamuak eta deabruak ez dira ausartzen barrura sartzen.ÂŁ


mitolojia barrukoa-3_TXO! 02/10/15 12:39 Página 13

Tartalo TARTALO BEGI BAKARREKO GIZON ITSUSI BAT OMEN ZEN, Tartaloetxen bizi zena, basoan, mendiz inguratuta. Esaten dute ardiak eta gaizki portatzen ziren umeak janez bazkatzen zela. Aldi batean, bi anaia basora joan ziren ibilaldi bat egitera, eta, konturatu zirenerako, Tartaloetxera iritsi ziren. Han jabearekin topo egin, eta ihesbiderik gabe gelditu ziren. Tartalok anaiak esku banatan hartu, eta, barre algara izugarri batekin, honela oihukatu zien: —Harrapatu zaituztet! Badaukat afaria gaur gauerako! Etxe barrura sartu zituen, eta, bi anaiak izkina batera bota ondoren, afaria prestatzeko sua piztu zuen. Bi anaiengana hurbildu zenean, anaia gazteenak honela galdegin zion Tartalori: —Jan eginen gaituzu? —Bai –erantzun zion Tartalok.


mitolojia barrukoa-3_TXO! 02/10/15 12:39 Pรกgina 14


mitolojia barrukoa-3_TXO! 02/10/15 12:39 Página 15

—Ez al zaizu iruditzen argalegi gaudela? Ez al da hobe lehenengo pixka bat gizentzea? Horrela, gero, zer jan gehiago izanen duzu! –esan zion gaztetxoak. Tartalo pentsakor gelditu zen; berriz begiratu, eta honela erantzun zuen: —Agian, zuzen zaude. Baina, ihes ez egiteko, bata bestearekin lotuko zaituztet, eta zuri, azkarrena dirudizunez, eskuko hatzean eraztun magiko bat jarriko dizut. Horrela ba, bi anaiak kate luze batekin lotu zituen Tartalok, eta, gazteenari eraztun magikoa jarri ondoren, lotara joan zen. Eraztuna benetan zen magikoa. Bi anaiak mugitzen ziren guztietan, honela esaten zuen etengabe: —Hemen nago, hemen nago! Orduan anaia gazteenak honela esan zion zaharrenari: —Hemendik ihes egin behar diagu; bestela, munstro basapizti honek jan eginen gaitik.


mitolojia barrukoa-3_TXO! 02/10/15 12:39 Página 16

—Baina nola egin ihes? –galdetu zion anaia zaharrenak–. Mugitu bezain pronto eraztuna zalaparta batean hasiko duk, eta Tartalo esnatuko dik. —Ideia bat zeukaat –esan zuen gazteenak–, baina kasu egin beharko didak. Anaia gazteena poliki-poliki eta isil-isilik mugitu zen, ez baitzuen eskua mugitu nahi. Haren gogoa zen su ondora joatea, baina urrunegi zegoen. —Ken itzak jantzita dituan arropa guztiak, eta tapa ezak nire eskua kendutako arropekin. Nik gauza bera eginen diat nire arropekin; horrela, eraztunetik ateratzen den ahotsa ez duk horrenbeste entzunen! –esan zion anaia gazteak zaharrari. Arropak erantzi ondoren, arrastaka, suraino iritsi ziren, eta bertan zegoen burdina bat hartu zuten, Tartalo lo zurrungan zegoela. Gero, sutan jarri zuten ongi gorritu arte. Burdina gorritu zenean, Tartaloren ondora joan ziren biak, eta burdina gorritua kopetako begi bakarrean sartu zioten indarrez. Tartalo, harriturik eta minaren minez, oihuka hasi zen. Ohetik itsu zutitu, eta bi anaiak harrapatu nahian hasi zen, baina, anaiak oso arinak zirenez, Tartaloren esku kolpeak saihesten zituzten. Hala, behinik behin, beren buruak ardi larruz estali, Tartaloetxean zeuden ardiei ataka ireki eta kanporantz bidali zituzten, eta gero, ardi artera sartu ziren. Tartalo atearen erdian jarri zen itsu, baitzekien bi anaiek handik pasatu behar zutela kanpora aterako baziren. Alabaina, ardi larruekin ziria sartu zioten, eta nolabait ere kanpora atera. Halako batean, ordea, eraztun magikoa honela hasi zen:


mitolojia barrukoa-3_TXO! 02/10/15 12:39 Página 17

—Hemen nago! Hemen nago! Tartalok atzetik segitu zien, ahotsa non entzun hara eginez. Azkenean, leher egin zuten bi anaiek lasterka, eraztunak ereta berari eusten ziola: —Hemen nago! Hemen nago! —Ken ezak eraztuna –esan zion anaia zaharrenak gazteenari. —Ezin diat! –erantzun zuen gazteenak. —Orduan hatza moztu beharko duk! Tartalo atzetik dugu! Harrapatzen bagaitu, jan eginen gaitik! Gauzak horrela, anaia gazteenak hatza moztu, eta errekara bota zuen. —Hemen nago! Hemen nago! –jarraitzen zuen eraztunak. Ahotsari jarraiturik, Tartalo, begi bakarreko gizon itsusia, errekara erori, eta hantxe ito zen betirako.


mitolojia barrukoa-3_TXO! 02/10/15 12:39 Pรกgina 18


mitolojia barrukoa-3_TXO! 02/10/15 12:39 Página 19

Patxiku eta kukua MARTXOAREN 25A ZEN, eta amonak egun horretan udaberria hasten zela esan zion Patxikuri. —Baina, amona! Irratiak esan du udaberria martxoaren 21ean hasi zela! —egin zuen protesta Patxikuk. —Ortzadarra ikusi al duzu? –galdetu zion amonak. —Ez –erantzun zion Patxikuk —Negua bukatzen denean, ortzadarrak udaberriko atea zabaltzen du. Ba al dakizu nork zabaltzen duen? –galdegin zion amonak. —Nork? Nork? –Patxikuk jakin-minez. —Kukuak! Mendian kukuaren kantua entzuten baduzu, zure praketako patrikan duzun txanpona ukitu behar duzu. Kukua magikoa da, eta, esan bezala eginez gero, ugaritu eginen zaizkizu txanponak bere gisa, asko ugaritu ere. Eta hala, urte osoan ez zaizu txanponik faltako. Patxiku ahozabalik gelditu zen, eta bere patrikan txanponik ba ote zuen begiratu zuen. Egun horretan, bere artaldea hartu, eta mendira atera behar zuen. Izanez ere, aurreko hilabeteetan ez zuen modurik izan, negu gogorra zela medio artean ez baitzen belarrik soroetan. Hortaz, artaldea goxo-goxo zegoen


mitolojia barrukoa-3_TXO! 02/10/15 12:39 PĂĄgina 20

bordan, baina egun horretan kanpora aterako zituen. Gainera, ortzadarra ikusi nahi zuen, baita kukuaren kantua entzun ere. Zerua, ordea, urdin-urdin zegoen; ez zen hodeirik ikusten, eta eguzkiak indartsu berotzen zuen. Atzean gelditu ziren neguko elurteak eta hotzak. —Amonak dio oraindik udaberria ez dela hasi! Zuhaitzak hostoz betetzen ari dira eta! –pentsatu zuen Patxikuk bere baitan, artaldeak gustuko sorora eramateko maldan gora zihoan bitartean. Sorora iritsi bezain laster, bere ardiek ez zutela han bazka gehiegirik jateko ikusi zuen, belarra ez baitzen nahikoa hazi. Hala ere, ez zirudien ardiei sobera axola zienik! Lehenengo belar puntak gustukoak zituztela ematen zuen. Baita eguzkitan egotea ere, neguan zehar ukuiluan gordeta egon ondoren. Zuhaitz baten itzalean eseri zen. Hortik artalde osoa ikusten zuen. Hala zegoela, behintzat, oharkabean, begiak poliki-poliki itxi zitzaizkion, eta loak hartu zuen. Ez zen esnatu hotza sumatu zuen arte. Hodei beltz batzuek eguzkia estali zuten, eta euria zetorrela konturatu zen. —Ez banaiz mugitzen, busti eginen naiz, baita ardiak ere! Gainera, ez banaiz garaiz etxeratzen, amonak errietan eginen dit! Mugitu beharko dut! Baina berandu zen jada. Lehenengo tantak begi bat busti zion; bigarrenak, berriz, beste begia, eta hirugarrenak, sudurra. Ondoren, zaparradaka hasi zen.


mitolojia barrukoa-3_TXO! 02/10/15 12:39 Página 21

Artaldea bildu eta etxera jaisteko denborarik ez zuenez, han inguruko borda batean sartu zuen artaldea. Zaparrada pasatu arte egon zen, beldurturik. —Euri zaparrada ez bada gelditzen eta gaua iristen bada? –ari zen pentsatzen Patxiku. Baina ez zuen askorik egon behar izan. Polikipoliki euri tanta lodi haiek mantsotzen hasi ziren, eta eguzkia atera zen bere indar guztiarekin dizdizka. Orduan, ortzadar distiratsu bat ikusi zuen Patxikuk zeru urdinaren erdian. —Hara! Udaberriko atea! Amonarengana abiatu zen laster batean, zer ikusi zuen kontatzeko, eta batbatean entzun zuen: —KU-KU, KU-KU... Irribarre batekin, eskua praketako patrikara eraman zuen, eta txanpona ukitu. Handik aurrera, urte osorako txanponak izanen zituen Patxikuk. ¦


mitolojia barrukoa-3_TXO! 02/10/15 12:39 Pรกgina 22


mitolojia barrukoa-3_TXO! 02/10/15 12:39 Página 23

Txantxangorri BATZUEN ESANETAN, duela urte asko eta asko, etxe handi batean, aita, ama, amona, Joxe eta Unai txikia zoriontsu bizi ziren, guda garaia heldu zen arte. Horrelakoetan gertatzen den bezala, aitak borroka egitera joan behar izan zuen, baina, joan aurretik, honela esan zion amonari: —Zaindu ezazu familia, nik eginen nukeen bezala, mesedez. Amonak, baina, sekretu bat zuen; sorgina zen, eta, aita gudara joan bezain pronto, amari orratz magiko bat sartu zion buruan, txantxangorri bihurtuz. Ondoren, bi umetxoak lotu, eta honela hitz egin zion neskameari: —Mendira eraman eta hil itzan! Neskameak horrela egiteko asmo zuen baina, bide erdian, pena handia sentitua, etxe baten parera iritsi zenean atera hurbildu eta hantxe jo zuen, kask-kask. Gero, sartu, eta atso-agure batzuk ikusi zituen. Honela esan zien: —Hemen utzi nahi nituzke umetxo hauek. Maitasuna bakarrik behar dute, eta, ordainetan, zuen lurrekin eta animaliekin lagunduko dizuete. Handitzen direnean, zaindu ere eginen zaituztete. Atso-agureek, hunkiturik, baietz esan zioten, eta geroztik, haiekin bizi izan ziren bi anaiak.


mitolojia barrukoa-3_TXO! 02/10/15 12:39 Pรกgina 24


mitolojia barrukoa-3_TXO! 02/10/15 12:39 Página 25

Urteak pasatu eta hazi ziren umeak. Oso zintzoak ziren, eta ordezko gurasoekin oso ongi portatzen ziren. Hala eta guztiz ere, beti triste zeuden. Pozik jartzen zituen gauza bakarra beraien ondoan jartzen zen txantxangorri baten kantua zen. Joxek eta Unaiek ez zekiten, baina beraien ama zen kanta-kantari ibiltzen zen txantxangorri hura. Egun batean, Joxe basora joan, eta galdu egin zen. Mendia zuhaitzez eta sasiz beterik zegoen, eta ez zuen etxeko bidea aurkitzen. Ikaraturik, negarrez hasi zen. Bat-batean, txistu bat entzun, eta emakume baten itzala ikusi zuen. Oso luzea zen, eta besoetan, hanketan, gorputzean eta aurpegian, ile usua eta luze-luzea zuen. Itxuraz beldurgarria zen, baina haren begiek bihotz onekoa zela argi eta garbi esaten zuten. Berriz ere txistu egin zuen. —Nor zara? –galdetu zion Joxek. —Basandere dut izena –erantzun zuen. —Eta zer nahi duzu? –esan zuen Joxek. —Badakit basoan galdurik zabiltzala. Jarraitu niri, eta etxerako bidea erakutsiko dizut –agindu zion Basandereak. Basanderea ama zenez, Joxe ikusi, eta errukitu egin zen. Atzetik jarraitu, eta honela adierazi zion Basandereak Joxeri: —Bide horretatik zuzen jarraitzen baduzu, etxera iritsiko zara. —Benetan? Mila esker, andere! —Beste gauzatxo bat –esan zion Basandereak–: har ezazu hor aurrean duzun harri hori. Magikoa da. Harri horrekin animalien hizkuntza guztiak ulertuko dituzu. Horrela, berriz galtzen bazara,


mitolojia barrukoa-3_TXO! 02/10/15 12:39 Página 26

edozein animaliari galdetzen ahalko diozu, eta bide zuzena zein den jakinen duzu. Joxek harria hartu, eta bideari ekin zion. Bidean, txori, urtxintxa, marigorringo, ardi eta beste animalia gehiagoren elkarrizketak entzuten hasi zen. Joxe pozik zegoen animalien elkarrizketak ulertzeko gai zelako, eta, halako batean, txantxangorri bat etorri zitzaion. —Kaixo, txantxangorri! –esan zion Joxek–. Ba al dakizu gauza bat? Hemendik aurrera, zure kantuek ez ezik, zure hitzek ere alaituko naute. Harri miragarri honi esker, ulertzeko ahalmena dudalako. —A bai? Zeinen zoriontsu egin nauzun! –erantzun zion txantxangorriak–. Orain arte ez nekien nola adierazi zuei, etxe handiko nagusia gudatik etorria dela eta zuek ezagutzera etorri behar duela hona. —Zergatik? —Oso garrantzitsua da, benetan, hona etor dadin lortu behar duzu. —Eta nola egin dezaket hura hona ekartzeko? —Egunero ehizara ateratzen da. Ez arduratu, nik ekarriko dut. Eta hala gertatu zen. Biharamunean, etxe handiko nagusia ehizara atera zen lagun batekin, eta, txantxangorriaren kantuarekin txoraturik, bi anaien etxera iritsi zen. Gaua gainean zenez, etxean sartzera eta afaltzera gonbidatu zuten. Mahaian zeudenean, txantxangorria leihotik sartu, eta nagusiaren eskuetan pausatu zen. —Esaiozu burua laztantzeko –esan zion Txantxangorrik Joxeri.


mitolojia barrukoa-3_TXO! 02/10/15 12:39 Pรกgina 27


mitolojia barrukoa-3_TXO! 02/10/15 12:39 Página 28

Joxek etxe handiko nagusiari txantxangorriak esandako hitzak errepikatu zizkion, eta, harriturik, hark esana egin zuen. Behatzak buru gainetik pasatzean, orratzaren burua sumatu zuen. Behatzekin hartu, eta poliki-poliki kendu egin zion. Orduantxe, txantxangorria emakume polit eta liraina bihurtu zen, nagusiaren emaztea, hain zuzen ere. —Zu al zara? –esan zuen gizonak liluratua–. A ze poza ematen didazun! Gudatik etorri nintzenean eta ez zintudanean etxean aurkitu, betirako galdua zintudala pentsatu nuen! Baina zer pasatu da? Non daude gure semeak? —Hemen dituzu –esan zuen emakumeak, bi mutikoak seinalatuz–; denbora asko pasatu da, eta hazi egin dira. Normala da ez ezagutzea, eta haiek ez jakitea aita zarela. Baina orain, berriz gaude laurok elkarrekin. Eta, horrela, etxe handira bueltatu ziren denak. Amona gaixtoa, berriz, desagertu egin zen betirako, eta zoriontsu bizi izan ziren. Eta hala bizi izan baziren, arabera hartara hil ziren.|


mitolojia barrukoa-3_TXO! 02/10/15 12:39 Página 29

Makilakixki ETXE BATEAN, GIZON BAT BIZI ZEN, HIRU SEMEREKIN: Xabirekin, Mikelekin eta Beñatekin. Diru beharrean zeudenez, lan bila joan ziren hirurak. Etxetik ateratzen lehena Xabi izan zen. Oso langilea zenez, ez zuen denbora asko behar izan lana aurkitu eta nagusia pozik edukitzeko. Urtebete egon zen lan eta lan, nagusia hil zen arte. Xabirentzat oso penagarria izan zen hura hiltzea. Etxera bueltatzear zegoenean, honela esan zion nagusiaren semeak: —Aita ez dago, eta azienden arduraduna ni neu izango naiz hemendik aurrera. Geratuko zara gurekin? Langile fina zara, eta hemen jarraitzea gustatuko litzaiguke. —Eskertzekoa da –erantzun zion Xabik–, baina oso penaturik nago, zure aitaren galeragatik, eta etxekoen falta sumatzen hasia naiz. Etxera joateko garaia da. —Ongi da. Noizbait itzuli nahi baduzu, jakizu zure etxea izango dela hau. Baina, joan baino lehen, hartuko duzu asto miragarri hau. Kaka egitean urrea ateratzen zaio. Xabik animalia hartu, eta etxerako bidea hartu zuen. Gaua iristean, ostatu batean deskantsatzera gelditu zen. Oso denbora txarra zegoenez, ez zuen nahi astoak kanpoan lo egitea. Hortaz, barrura sartzen uzteko eskatu zion ostalariari. Ostalariak ez zuen nahi inola ere, eta honela esan zion: —Eta kaka egiten badu? —Ez dago arazorik, ez du kakarik eginen, eta, eginen balu, ez luke ezer zikinduko. Gainera, zuri asko gustatuko zaizu astoak kaka egina izatea –erantzun zion Xabik.


mitolojia barrukoa-3_TXO! 02/10/15 12:39 Pรกgina 30


mitolojia barrukoa-3_TXO! 02/10/15 12:39 Pรกgina 31

Hala eta guztiz ere, Xabik ez zuen konbentzitu ostalaria, eta, astoa kalera botatzear zegoenean, diru gehiago eskaini behar izan zion gaua barruan pasatzen uzteko. Ostalariak dirua ikusi zuenean, baimena eman zion, baina Xabik lo hartu bezain pronto zuen asmoa astoa kanpora ateratzeko. Afalostean, Xabi aho zabalka hasi zen, nekatuta eta logura. Hala, ostatuan zeuden guztiak agurtu, eta ohera joan zen. Ostalariak Xabiren falta aprobetxatu, eta astoa kalera ateratzen saiatu zen, baina, astoa beti asto, ez zuen kanpora atera nahi. Trumoi soinuak eta tximistek beldurra ematen zioten astoari, eta, gainera, ez zuen inolako gogorik euripean egoteko. Ostalaria tira eta tira kanpoko aldera, eta astoa tira eta tira barruko aldera. Astoak halako indarrarekin egin zuen tira, non ostatuaren erdian kaka egin zuen. Ostalariak makila hartu, eta astoa jotzekotan zegoenean, konturatu zen lurrean ez zegoela kakarik; urrea zen! Astoa besarkatu eta milaka muxu eman zizkion, eta ukuiluan zuen bazkarik onena eskaini. Ildo berean, Xabiren astoaren ordez, beste astoa jarri zion etxerakoan, horrela bera geldituko zen kaka beharrean urrea egiten zuen astoarekin. Biharamunean, Xabi jaiki zen. Gosaldu ondoren, astoa hartu, eta etxerantz abiatu zen pozik, astoak egingo zuen urrearekin zenbat gauza egin behar zituen pentsatzen. Etxera


mitolojia barrukoa-3_TXO! 02/10/15 12:39 Pรกgina 32


mitolojia barrukoa-3_TXO! 02/10/15 12:39 PĂĄgina 33

iritsi zenean, aitari eta senideei deitu zien, eta honela agindu zion astoari: —Egin ezak kaka! Eta astoak, urrea beharrean, kaka mokordo eder bat egin zuen. Xabi atsekabetuta zegoen. Familia lehen bezain behartsua izaten zen oraindik, eta lana bilatzeko hurrengo txanda Mikelena izan zen, bigarren anaiarena. Xabiren etxalde berean aurkitu zuen lana, eta anaiarekin bezala Mikelekin ere oso pozik egon ziren hangoak. Urtebete pasa ondoren, ordainetan, mahai miragarri bat oparitu zioten. Mahai horri “jar ezak mahaia� esanez gero, sekulako janariak jartzen zituen mahai gainean. Mikelek mahaia hartu eta etxera itzultzea erabaki zuen, handik aurrera gose gehiagorik pasatuko ez zutelakoan. Etxerako bueltan, nekatuta zegoenez, Xabik ostatu hartutako toki berean deskantsatzea pentsatu zuen. Ostalariak mahaiarekin ostatura sartzen ikusi zuenean, kanpoan uzteko eskatu zion, baina Mikelek mesedez erregutu zion barrura sartu eta bazter batean jartzen uzteko. Bai utzi ere.


mitolojia barrukoa-3_TXO! 02/10/15 12:39 Página 34

Afaldu ostean, gelara joan zen Mikel etzatera, eta ostalariak mahaia jartzeko eskatu zion semeari, haiek afaltzeko ordua baitzen. “Jar ezak mahaia” esan orduko, aita-semeak harriturik gelditu ziren elkarri begira. Mikelen mahaia janari goxoz bete zelako istant batean. Bi aldiz pentsatu gabe, ostalariak Mikelen mahaia hartu, eta gorde egin zuen, eta haren tokian antzeko mahai bat jarri. Biharamunean, Mikel etxera iritsi zenean, aita eta anaiak deitu zituen mahaiak egiten zituen mirariak erakusteko. Honelaxe esan zion Mikelek mahaiari: —“Jar ezak mahaia”. Baina mahaiak ez zuen ezer egin. Triste-tristerik jarri ziren Mikel eta haren senideak, lehen bezain behartsu izango ziren handi aurrera ere. Azkeneko, Beñat anaia gazteenak ere lanera atera behar zuela pentsatu zuen. Etxetik atera eta bi anaien lantoki berean jarri zen lanean. Beñatekin ere oso pozik egon ziren nagusiak, eta ordainetan, makila miragarri bat oparitu zioten. Nagusiek honela esan zioten: —Makila miragarri horri “makilakixki” esanez gero, lapurtu nahi dizunari joka hasiko da. —Erabilgarria izanen dela iruditzen zait –erantzun zuen Beñatek. Ordurako konturatuak ziren etxeko guztiak ostalariak astoa eta mahaia lapurtu zizkietela Xabiri eta Mikeli. Beraz, makila hartu, eta etxerantz abiatu zen. Bidean, betiko ostatu hartan gelditu zen, eta afaldu ondoren, honela esan zion ostalariari: —Makila hementxe utziko dut, baina, mesedez, ni lo nagoen bitartean, ez esan inolaz ere “makilakixki”.


mitolojia barrukoa-3_TXO! 02/10/15 12:39 Página 35

—Ez, ez! Egon lasai, hitza beteko dut eta –erantzun zuen ostalariak. Ostalariak susmatu zuen Beñat beste bi anaien senidea zela, eta hura lotara joan zenean, makila hartu eta ze magia mota egiteko gauza ote zen pentsatzen hasi zen. Ostalariak “MAKILAKIXKI” esan, eta bat-batean, ostalaria joka hasi zen makila, gelditu gabe. —Aaai-aaai! Aaai-aaai! Gelditu, gelditu! –esan zion ostalariak makilari. Beñat, zalaparta entzunda, ostalariarengana joan zen, eta barrez zer gertatzen zitzaion galdetu zion. —Kendu iezadazu makila hau gainetik! Kentzeko makila gainetik! —Oraintxe bertan! –erantzun zion Beñatek–, baina lehenago, anaiei lapurtutako astoa eta mahaia eman beharko dizkidazu. Honela lortu zuen Beñatek anaiei lapurtua berreskuratzea; hala, hain behartsua zen familia zorionez bete zen.¤


mitolojia barrukoa-3_TXO! 02/10/15 12:39 Pรกgina 36


mitolojia barrukoa-3_TXO! 02/10/15 12:39 Página 37

Txakur eta otso ANTZINEKO GARAIETAN, mendiak animalia klase askoz beterik egoten ziren. Denbora hartan, baserritarrek negu gogorrak lurreko suaren ondoan pasatzen zituzten. Negu haietako batean, Otsok honela esan zion Txakurri, anaia txikiari: —Baserritarrak ez dik sekula hotzik izaten, eta, gainera, jateko gauza goxo-goxoak izaten ditik! Guk ez diagu jatekorik, eta, gainera, hotzak egoten gaituk. Hoa baserritarraren etxera, eta lapurtu suaren txinparta batzuk, guk ere su zerbait izan dezagun. Baina Txakurri beldurra ematen zion; ez zuen halakorik egin nahi. —Eta zergatik ez haiz hi heu joaten? Beti ni baino ausartagoa eta indartsuagoa haizela aritzen haiz! –erantzun zion kexaka. Horrelako erantzuna hartuta, Otsok Txakurri ostiko batzuk eman zizkion, baita hozka batzuk egin ere. Azkenean, Txakurrek Otsok esana egin behar izan zuen, gogoz kontra eta gorputzeko minez, gainera!


mitolojia barrukoa-3_TXO! 02/10/15 12:39 Página 38

—Eta ez itzuli nire esana bete artean! –oihu egin zuen Otsok. Egunak joan eta egunak etorri, Txakur ez zen itzultzen. Otsoak ez zekien, baina anaia baserritarraren zelatan ematen zuen denbora, haren pausoei jarraika, ongi aztertzen txinpartak lapurtzeko tenorerik onena zein zen. Baina laster konturatu zen ez zela batere erraza izanen. Sua pizten zuenean, ondoan geratzen zen beti baserritarrak, goxogoxo; beraz, ezin kendu. Eta baserritarra etxetik kanpo zegoenean, hau da, Txakurrek lapurtzeko unerik aproposena zeukanean, ez zen surik izaten etxean. Egunak joan eta egunak etorri, Txakurrek ez zuen txinpartarik eskuratu. Hotzak eta goseak ahultzen joan zen, izan ere egun asko baitzituen baserritarraren zelatan. Goiz batean, Txakur bere gordelekuan jarri zen, baina ez zuen ikusi baserritarra. Bat-batean, atzean pauso soinu batzuk entzun zituen, eta, buelta ematean, nor ikusiko eta baserritarra! Txakurrek baserritarra hozkatu nahi izan zuen, baina, oso ahul zegoenez, ezin izan zuen. Baserritarrak jo eta bertan hilen zuela pentsatu zuen, baina oker zen. —Txakurtxo!, badituzu egunak hemen zaudela, hotzak eta goseak. Tori jaki hauek, eta jan poliki. Jan horiek, eta sartu etxera, hor goxo egonen zara eta. Egun hartatik aurrera, lagun minak egin ziren. Baserritarrak jatera ematen zion, eta zauriak sendatzen. Maitasuna ere ematen zion, Txakurrek inoiz ezagutu ez zuen maitasuna. Orduan, Txakur Otso anaiaz oroitu zen.“Otso oso gaizki portatzen da nirekin, jo egiten nau eta oso gutxi maite nau gainera”.


mitolojia barrukoa-3_TXO! 02/10/15 12:39 Página 39

Hauxe pentsatu zuen, orduan, Txakurrek: “Ez naiz gehiago Otso anaiarengana bueltatuko. Hementxe geldituko naiz baserrian baserritarrarekin. Hark janaria eta maitasuna ematen dizkit, eta oso ongi zaintzen nau”. Orduz geroztik, txakurrek baserriak eta baserritarrak zaintzen dituzte esker moduan. Txakurrek nagusiak maite dituzte; errespetatu egiten dituzte, behar dutenean laguntza ematen diete, eta animaliak zaintzen dizkiete. Ordutik ere, ilargi beteko gauetan, otsoek ulu egiten dute. Auuuuu! Ulua anaia txikiari deitzeko modu bat da, sua ekar dezan.™


mitolojia barrukoa-3_TXO! 02/10/15 12:39 Pรกgina 40


mitolojia barrukoa-3_TXO! 02/10/15 12:39 Página 41

Kukubiltxo ETXE POLIT BATEAN FAMILIA BAT BIZI ZEN: Amona, aitona, ama, aita eta haurtxo bat oso txikia. Kukubiltxo zuen izena. Kukubiltxok urteak bete bai, baina ez zen askorik hazten; txiki-txikia zen. Udako egun batean baratzean jolasean zebilela, loak hartu zuen azaburu baten azpian. Kukubiltxo lo zegoela, behi bat inguratu zen hara, eta, konturatu gabe, mau! Azaburua jan, eta, azaburuarekin batera, Kukubiltxo bera sartu zuen urdailera! Mutikoa esnatu zenean, dena ilun zegoen, eta halako batean, amaren ahotsa entzun zuen: —Kukubiltxo! Non zaude? –oihukatzen zuen amak. —Hemen nago, ama, behiaren tripa barruan! —Eta nola demontre aterako zaitut hortik? –galdegin zuen amak. —Lasai, ama! Behiak kaka egiten duenean aterako naiz –erantzun zuen Kukubiltxok. Eta hala izan zen. Behiak kaka egitearekin batera atera zen Kukubiltxo ere. Oso zikina zegoenez eta oso usain txarra zerionez, amak errekara eraman zuen zuzenean, garbitzera. Baina, orduan, Eate, ekaitzaren, suaren, uholdeen eta haize bortitzen jenioak, agerraldia egin zuen zarata gorgarri batekin. Ortotsaren ondoren, tximista


mitolojia barrukoa-3_TXO! 02/10/15 12:40 Pรกgina 42

batek zuhaitza bete-betean jo, eta suak hartu zuen. Haizea gogor zebilen, eta euri jasa gero eta handiagoa zen. Denbora okertzen ari zela ikusirik, Kukubiltxoren amak ortzadar belar bat ezker eskuarekin hartu, eta urrunera seinalatu zuen, Eatek bere


mitolojia barrukoa-3_TXO! 02/10/15 12:40 PĂĄgina 43

amorru guztia urrun bota zezan, baina beranduegi; Eatek bereak eta bi bota zituen mutikoa errekan zela. Errekaren indarra izugarria zen, eta Kukubiltxo eraman zuen. Ama, mutikoa uretan itotzeko beldurrez, eskua eman nahian hasi zen, baina, zoritxarrez, ama bera ere eraman zuen urak. Han hasi zen ama oihuka uretatik, bai aita laguntzera joan ere, entzun bezain pronto. Ama eta mutikoa uretan ikusi zituenean, lagundu beharrez hasi zen, baina uraren indarra handia zen, eta aita ere hartu zuen. Oihu eta oihu hasi, eta amona etorri zen korrika. Gero aitona, baina urak denak eraman zituen. Geroztik, familia osoa errekan dago, eta uholde egunetan, errekak ubidetik ateratzen direnean, lokatz, enbor eta adar bihurtuta ikusi ahal ditugu.¸


mitolojia barrukoa-3_TXO! 02/10/15 12:40 Pรกgina 44


mitolojia barrukoa-3_TXO! 02/10/15 12:40 Página 45

Lamiak MARGARITA HERRI TXIKI BATEAN BIZI ZEN, lagun askorik gabe. Herriko soinuak ez zituen atsegin, eta mendira joaten zen errekaren asotsa entzutera, baita hango belarra usaintzera. Bero handiko egun batean, hankak errekan bustitzea bururatu zitzaion, eta erreka bazterrean eseri zen. Orduan, zer ikusiko, eta emakume eder bat harkaitz batean eserita. Ilehori luze-luzea zuen, eta hura orrazten gustura zegoela zirudien. Benetan ederra zela iruditu zitzaion Margaritari, baina, hankak ikusi zizkionean, izugarrizko ikara hartu zuen. Ahate hankak zituen! Orduan konturatu zen lamia zela. —Orratzean lamia, orratzean lamia –abesten zuela entzun zuen Margaritak. Lamia ohartu baino lehen, alde egitea erabaki zuen, baina, orduan, honela esan zion: —Nirekin etorri behar duzu. —Hara! Zergatik ba? —Emakume batek umea eduki behar du, eta zure laguntza behar du.


mitolojia barrukoa-3_TXO! 02/10/15 12:40 Página 46

—Baina nor zara zu? Ez zaitut ezagutzen. —Mesedez, zatoz nirekin. Ikusiko duzu, gero, zeinen zoriontsu sentituko zaren ni laguntzeagatik, zin degizut. Margaritak, azkenean, agindu zion lamiari lagunduko ziola, eta hantxe joan ziren biak oinez. Basoa zeharkatu bezain pronto, eguzkia bezain distiratsua, gaztelu bat agertu zitzaien. —Ez izan beldurrik, Margarita, iritsi gara eta –esan zion lamiak neskatilari. Gela miresgarri batean sartu, eta Margaritak beste lamia ikusi zuen, erditzeko puntuan. Margaritak bazuen eskarmentua erditze kontuetan, eta lagundu egin zion. Lamia txiki-jaioberriak ikusi zuenean, irribarre egin zion Margaritari. Hala, behintzat, berandutzen hasi zenean, etxera itzuli behar zuela esan zien Margaritak, eta basoan ezagutu zuen lamiak lagundu zion gazteluko ateraino. —Eta orain, gogoratu ezin diozula inori ezertxo ere kontatu –esan zion lamiak Margaritari. —Ongi da –erantzun zuen Margaritak–. Ez diot inori ezer kontatuko! —Egon pixka batean. Joan aurretik, oparitxo bat egin nahi dizut, gaur asko lagundu diguzulako. Tori urrezko udare hau, eta gorde ongi-ongi armairu batean. Goizero, urrea aurkituko duzu udarearen ondoan, eta horrela, ez duzu inoiz eskasiarik izanen.


mitolojia barrukoa-3_TXO! 02/10/15 12:40 PĂĄgina 47

Horrela joan zen Margarita, eta, etxera iritsi bezain laster, lamiak esana bete zuen. Biharamunean, armairura joan zen korrika, eta hantxe zegoen: urre mordoa! Ondoko egunean gauza bera pasatu zen, eta ondokoan, eta ondokoan‌


mitolojia barrukoa-3_TXO! 02/10/15 12:40 Página 48

Margarita pozik zegoen aberatsa zelako, baina bera ere aldatzen hasi zen, askorik ohartu gabean. Maiz gertatzen den bezala, asko duenak gehiago nahi, eta Margaritari horixe pasatu zitzaion, ez zuen inorekin banatu nahi bere ondasuna. Horregatik, urrezko udarearen lamia gauero etxera etortzen zitzaionean, su ondoan hankak lehortu eta jatera, ez zion onik egiten Margaritari afarian sobratua eman beharrak. Hala, lamiaren eguneroko bisitak gogo txarrez hartzen hasi zen. Gau batean, lamia Margaritarengana iritsi zenean, honela esan zion Margaritak: —Aizu, inoiz ez didazu esan nola duzun izena! —Ezta zeuk ere! –erantzun zion lamiak. —Nik, Nik Neuk dut izena –gezurra esan zion Margaritak–, baina tira, pentsatzen dut horrek ez dizula batere axola eta orain hankak berotu eta afaria ematea nahi izanen duzula. —Bai –erantzun zion lamiak Margaritari–, horixe nahi dut. Segituan, Margaritak olioa sutan jarri, eta, irakiten zegoenean, zazt!, lamiari bota zion aurpegira. Ai-ai-ai-ai!!! Lamia garrasika eta negarrez hasi zen, eta bere errekara joan zen korrika, aurpegia freskatzera. Han, beste lamiekin egin zuen topo. —Nork egin dizu hori? –galdetu zioten beste lamiek. —Nik Neuk –erantzun lamiak. —Zuk zeuk egin baduzu, zu zara errudun bakarra –esan zioten besteek.


mitolojia barrukoa-3_TXO! 02/10/15 12:40 Pรกgina 49


mitolojia barrukoa-3_TXO! 02/10/15 12:40 Pรกgina 50

Hori esanda, beste lamiek alde egin zuten handik, eta bakar-bakarrik utzi. Lamia mindu eta haserretu egin zen, eta, sendatu zenean, Margaritaren etxera itzuli zen. Margarita lo aurkitu zuen. Gelan, isil-isilik sartu, armairuko atea zabaldu eta urrezko udarea hartu zion. Gero, inongo aztarnarik utzi gabe alde egin zuen handik. Handik aurrera, urrezko udarerik gabe, Margaritak gogor lan egin behar izan zuen eguneroko opila irabazteko, ohartu orduko bukatu baitzitzaion urrea, eta behar handian erori zen. Geroztik, pertsona asko ibiltzen da erreka bazterretan lamiak bilaka, urrezko udarea non ote dagoen jakiteko.รฐ


mitolojia barrukoa-3_TXO! 02/10/15 12:40 Página 51

Etxejaun GURE ZAHARREK DIOTENEZ, etxe guztiek Etxejaunen babesa dute, teilatu azpian lurperatu ziren arbasoen jenioena, hain zuzen. —Zergatik ez daude kanposantuan lurperatuta, gehienak bezala? –galdegin zion Txominek amonari. —Horrela, etxean daudelako oraindik, gure artean –erantzun amonak. —Nik ez ditut ikusten ba! –Txominek. —Jakina, gauean sutondora etortzen direlako, gu denak lo gauden bitartean. Horregatik, ohean sartu aurretik, su brasak biltzen ditugu, Sutondora etortzean, Etxejaunak goxo-goxo egon daitezen, hotzik sumatu gabe. —Eta ez baditugu brasak biltzen? –galdegin zuen Txominek. —Haserretu egiten dira gurekin, eta gauean pasatzen diren gauza txarren babesik gabe gelditzen gara. —Orduan, Etxejaunak onak dira? –galdetu zuen Txominek. —Jakina! Baina zorrotzak dira. Sukaldea garbia eta gauean


mitolojia barrukoa-3_TXO! 02/10/15 12:40 Pรกgina 52


mitolojia barrukoa-3_TXO! 02/10/15 12:40 Página 53

erabilitako ontziak bilduak egotea nahi izaten dute. Batzuetan, eskaintzaren bat egitea ere nahi izaten dute –esan zuen amonak. —Zer da hori, amona? —Haientzako opariak dira. Adibidez, gaur azaroaren 2a dugu; hau da, Gaztain Erre eguna. Hori dela eta, gaztainak erre behar ditugu, eta gauean sutondoan utzi, istorio zaharrak kontatzen dituzten bitartean jan ditzaten. Hori entzunda, Txomin ohean sartu, eta Etxejaunak besterik ez zuen izan buruan. Ezagutu egin nahi zituen. Hala, gauerdian ohetik jaikiko zela eta sukaldera bisitatxo bat egitera joango zela erabaki zuen. Urduri zegoen, eta kostatu zitzaion loak hartzea, baina deskantsatu zen pixka bat, gauerdian jaiki baino lehen. Esnatu zenean, sukaldera joan, eta gorde egin zen, inork ikus ez zezan. Kirikitik begiratu, eta jende mordo bat ikusi zuen sukaldean sutondoan. Sua pizturik zegoen, sukaldea txukun-txukun, eta gaztaina erre usaina zegoen. Jateko gogoa sortu zitzaion, baina ez zuen sukaldean sartu nahi izan; han zegoen jendeak ez zirudien inork molestatzea nahi zuenik. Hor ari ziren istorio zaharrak kontari, barrezka eta kantari. Oso gustura zeudela ematen zuen.


mitolojia barrukoa-3_TXO! 02/10/15 12:40 PĂĄgina 54

Bat-batean, haietariko bat Txomin gorderik zegoen tokira joan, eta honela esan zion: —Jantz itzazu galtzerdiak edo zapatilak hanka horietan, hoztu egingo zara eta! Txomin gelara joan zen ziztu bizian, ikaratuta. Ohera sartu, eta ez zen biharamun arte handik mugitzera ausartu. Bat-batean, aurreko gauean ikusi zuena burutik kendu ezinik, konturatu zen ohera segituan bueltatu izan ez balitz izugarrizko katarroa harrapatuko zuela. Etxejaunek berriz ere egin zuten beren lana, Txomin gaixotzetik babestea.


mitolojia barrukoa-3_TXO! 02/10/15 12:40 PĂĄgina 55

Printzesaren irribarrea BAZEN BEHIN, ERREGE BAT, alaba oso gaixorik zuena. Neskak ez zuen ez irririk ez irribarrerik egiten. Aitak dena probatu zuen; sendagileengana, petrikiloengana baita sorginengana ere eraman zuen, baina ezer ere ez. Aldi berean, txabola zahar batean, hiru anaia bizi ziren. Egun batean, erregeak bandoa bota zuen: alabari irribarrea aterarazten zionak berekin ezkontzeko eskubidea irabaziko zuen. Hiru anaiek mezua entzun zutenean, printzesari irribarrea ateratzen saiatuko zirela erabaki zuten. Anaia zaharrenak sagar gorri goxo bat hartu, eta palaziora jo zuen. Bidean zihoala, zulo handi eta ilun bat ikusi zuen, eta norbait entzun zuen laguntza eske. Zulorantz hurbildu, eta emakume zahar bat ikusi zuen. —Lagunduko al didazu hemendik ateratzen? –esan zion andere zaharrak.


mitolojia barrukoa-3_TXO! 02/10/15 12:40 Pรกgina 56


mitolojia barrukoa-3_TXO! 02/10/15 12:40 Página 57

Baina mutilak batere axola gabe jarraitu zuen bere bidean. Printzesaren aurrera iritsi zenean, hark ez zion kasurik ere egin. Bigarren anaiak lore eder bat eramatea pentsatu zuen. Bidean, andere zaharra zegoen zuloa ikusi zuen. Andere zaharrak laguntza eskatu zion, baina horrek ere ez zuen batere axolarik hartu. Printzesaren aurrera iritsi zenean, bigarren anaia honek ere ez zuen lortu printzesak irribarretxorik ere egitea. Hirugarren anaiak Xabat zuen izena, eta printzesaren aurrera esku hutsik joatea pentsatu zuen. —Zerbait bururatuko zait! –esan zuen bere baitan. Haren bi anaiak bezalaxe bideko zuloaren parera iritsi zenean, andere zaharraren laguntza oihuak entzun zituen. Xabat ez zen anaiak bezalakoa, eta zulotik ateratzen lagundu zion andereari. —Nola eskertuko dizut nigatik egin duzuna? –galdegin zion Xabati andereak–. Aberastasuna nahi al duzu? —Nola ez! Izan ere, palaziora noa aberastasun bila! —Orduan har ezazu bildotsa. Besoetan eraman behar duzu denbora guztian. Xabatek andereari kasu egin, eta berriz ekin zion bideari. Ilunabarrean, ostatu batean gelditu zen atseden hartzera. Ostalariari gela bat eskatu zionean, honela erantzun zion horrek: —Bildotsa ukuiluan utz dezakezu, nahi izanez gero. —Ez, nirekin eginen du gelan lo –erantzun zion Xabatek.


mitolojia barrukoa-3_TXO! 02/10/15 12:40 Página 58

—Ez, motel! Ukuiluan lasai egonen da, eta nik neuk bazkatuko dut. —Ezta pentsatu ere! Neurekin etorriko da! Ostalariak Xabat burutik joanda zegoela pentsatu zuen, hor konpon. Bildotsarekin gelara joatera utzi zion, eta konforme geratu zen. Baina, biharamunean, jakin-minez zegoen ostalaria. Bildotsaren kontuak jakin nahi zituenez, gelara igo, eta giltzako zulotik begiratu zuen lehenik. Alperrik! Ez zuen tutik ere ikusi. Poliki-poliki, soinurik egin gabe, gelan sartu zen. Orduan, Xabat lo eta bildotsa beso tartean zuela ikusi zuen. Are gehiago hurbildu zen, eta, hobeto ikusi nahian, bildotsa belarritik hartu zuen. Une horretan, animalia esnatu, eta marrakaka hasi zen. Hori zarata! Horren ondorioz, noski, Xabat esnatu egin zen, eta ostalaria bildotsaren belarrira itsatsita ikusi zuen. —Itsatsita gelditu naiz! Itsatsita gelditu naiz! –oihu egiten zuen ostalariak–. Lagundu! Halako zalapartarekin, ostalariaren emaztea gelara azaldu zen, eta, senarra ikusi zuenean, laguntzen saiatu zen. Baina bildotsak emazteari ipurdian kosk egin, eta kamisoia apurtu zion. Ostalariaren emaztea asko haserretu zen, eta beste belarritik eutsi zion bildotsari, baina berehala oihuka hasi zen: —Itsatsita gelditu naiz! Itsatsita gelditu naiz! Lagundu! Xabatek bildotsetik tiraka hasi zen, belarri batean ostalaria zegoela eta bestean emaztea ipurdi agerian. Baina, azkenean, kalera atera behar


mitolojia barrukoa-3_TXO! 02/10/15 12:40 Pรกgina 59


mitolojia barrukoa-3_TXO! 02/10/15 12:40 Página 60

izan zuten laguntzaren bila. Atera baino lehen, ostalariaren emazteak, ipurdia agerian izanik, aza hosto bat hartu zuen kamisoiaren zuloa tapatzeko, eta, une horretan bertan, zazt!, aza hostoa eskuan itsatsirik gelditu zitzaion. Kalera irten, eta hiru ahuntz agertu zitzaizkien. Aza hostoa ikusirik, hura jan nahian hasi ziren. Baina, bat-batean, zazt! Hiru ahuntzak ere itsatsirik gelditu ziren. Xabat, bildotsa, ostalaria, ostalariaren emaztea ipurdi agerian, aza hostoa eta hiru ahuntzak laguntzaren bila jarraitu zuten, eta okindegira iritsi ziren. —Ba al da norbait hemen? –galdegin zuen taldeak. —Bai, ni nago, okina. Nork deitzen nau? —Ogia erosi nahi dugu, baina, itsatsirik gaudenez, ezin dugu. Bereiziko al gaituzu? Okina hasi zen haiek banatu beharrez, baina, taldea ukitu zuen bezain pronto, bera ere itsatsirik gelditu zen. Okindegitik gertu lanean ari zen zurgin batek ikusi zuen zer pasatu zen. —Aizu! –oihu egin zioten zurginari–. Pertsona jakintsua dirudizu! Bereiziko al gaituzu? Ziur badakizula nola egin behar den! Hitz horiek entzunda, harro-harro joan zitzaien zurgina laguntzera, baina bera ere itsatsirik gelditu zen. Aurrera jo zuten, eta etxe atari batera iritsi. Atarian, bi emakume, orratz luze batzuekin, artilezko jertseak egiten ari ziren. Elkarrekin


mitolojia barrukoa-3_TXO! 02/10/15 12:40 Página 61

hizketan eta irriz ari ziren taldearen zarata entzun eta xelebrekeria hura ikusi zutenean; barre algaraka hasi ziren. —Algara batean egon beharrean, laguntzen saiatuko bazinate… –esan zien taldeak. —Ongi da, ez da zaila izanen! –erantzun zieten bi emakumeek. Hor hasi ziren bi emakumeak, orratzak hartuta haiek bereizi nahian, eta, ordura arte pasatu zen bezalaxe, orratzak ere talde xelebre hartara itsatsi ziren, eta gero, bi emakumeak. Aurrera jarraitu eta bidegurutze batean, itsu batekin eta haren zakurrarekin topo egin zuten. Horrelako iskanbilarekin, zakurra zaunkaka hasi zen, talde xelebrea hozkatzeko intentzio osoarekin. Baita kosk egin ere, azkeneko emakumeetako baten ipurdiari. Eta txakurra taldeari itsatsirik gelditu zen, eta harekin batean, baita itsua ere! Eta, horrela, Xabat, bildotsa, ostalaria, ostalariaren emaztea ipurdi agerian, aza hostoa, ahuntzak, okina, zurgina, bi emakumeak, zakurra eta itsua erregearen palaziora iritsi ziren. Printzesa leihotik begira zegoen, triste eta isil-isilik. Baina talde xelebre hura ikusi zuenean, irri karkailaka hasi zen. Hainbesteraino, ezen erregea bera beldurtu baitzen, alaba erotu zitzaiolakoan. Oso urrunetik entzuten ziren algara haiek. Bat-batean, bildotsak Xabaten besoetatik salto egin, eta printzesaren algarak isildu ziren. Orduantxe, talde xelebre hura desegiten hasi zen; lortu zuten askatzea, eta bakoitza bere tokirantz abiatu zen.


mitolojia barrukoa-3_TXO! 02/10/15 12:40 PĂĄgina 62

Erregeak hitza bete zuen, eta Xabati printzesarekin ezkontzeko baimena eman zion. Handik aurrera, zoriontsuak izan ziren Xabat eta printzesa. Eta, hala bizi izan baziren, arabera hartara hil ziren.°


mitolojia barrukoa-3_TXO! 02/10/15 12:40 Pรกgina 63


mitolojia barrukoa-3_TXO! 02/10/15 12:40 Pรกgina 64


mitolojia barrukoa-3_TXO! 02/10/15 12:40 Pรกgina 65


mitolojia barrukoa-3_TXO! 02/10/15 12:40 PĂĄgina 66

Liburu hau, hiri hondakin solidoak 2012Thomas Mann hil eta 60 urtera amaitu zuten, konposatzen eta maketatzen Bilboko monti diseinu graďŹ koa atelierrean eta horretarako Chris Burkek 1990ean digitalki sortutako celeste familia tipograďŹ koa erabili zuten.


mitolojia barrukoa-3_TXO! 02/10/15 12:40 Pรกgina 67


mitolojia barrukoa-3_TXO! 02/10/15 12:40 Página 68

Aurkeztu dizugun liburuaren eduki, itxura edo inprimaketari buruzko iritzia guri helarazi nahi izanez gero, bidal iezaguzu. Zinez eskertuko dizugu.

La Editorial le quedará muy reconocida si usted le comunica su opinión acerca del libro que le ofrecemos, así como sobre su presentación e impresión. Le agradecemos también cualquier otra sugerencia.

editorialtxalaparta s.l.l. San Isidro 35-1a Apartado de correos 78 31300 tafalla Nafarroa Tfno.: 948 70 39 34 Fax: 948 70 40 72 txalaparta@txalaparta.com www.txalaparta.com


mitolojia interior-3_TXO! 02/10/15 12:45 Pรกgina 1


Makilakixki, Kukubiltxo, Ekilore, Tartalo edota lamiak belaunaldiz-belaunaldi gure kultura osatzen duten pertsonaia, mito eta kondairen parte dira. Historian zehar, gure zaharrek naturan gertatzen diren fenomeno ezberdinak, ingurua eta mundua bera ere mitologian oinarrituz ulertu dituzte. Ezagutza eta sinismen hauek ahoz-aho heldu dira guganaino eta aurkezten dugun lan honek ondare kultural hori gurasoengandik haurrengana transmititzeko helburua dauka.

Ipuin guztien irakurketa dramatizatua sarean dago: www.txalaparta.eus web orrian liburuaren atalean eta gizarte sareetan.

www.txalaparta.eus


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.