Arturo eta Klementina
ADELA TURÍN
NELLA BOSNIA
Jatorrizko izenburua, italieraz: Arturo e Clementina © Testua: Adela Turín, 1976 © Irudiak: Nella Bosnia, 1976 © Itzulpena: Fernando Rey, 2013 © Argitalpen hau: Pamiela etxea, 2013
Kalandraka Editora, 2013
Agustindarren industrialdea/Soltxate G kalea, B6 nabea. 31013 Iruñea Tel.: 948 326 535 pamiela@pamiela.com www.pamiela.com
Pastor Díaz 1, 4.º A - 36001 Pontevedra Tel.: 986 860 276 editora@kalandraka.com www.kalandraka.com
Gráficas Anduriña–n inprimatua, Poio Lehen argitalpena: abuztua, 2013 ISBN: 978-84-7681-786-5 L.G.: Na-968/2013 Eskubide guztiak erreserbaturik
ADELA TURÍN
Arturo eta Klementina
NELLA BOSNIA
Udaberriko egun eder batean, bi dortoka gazte eta ederrek, Arturok eta Klementinak, elkar ezagutu zuten aintzira baten bazterrean. Eta, arrats hartan bertan, ezkontzea erabaki zuten.
Klementina –dortoka alai eta ameslaria–, elkarrekin ur-bazterrean batera eta bestera zebiltzan bitartean, jateko zerbait arrantzatu bitartean, planak egiten eta ametsetan aritzen zen. Eta esaten zuen: –Ikusiko duzu. Zoriontsuak izango gara: bidaiak egingo ditugu, aintzira berriak eta beste dortoka asko ezagutu, arrain desberdinak harrapatu, ur-bazterrean beste landare batzuk eta beste lore batzuk aurkitu. Bizitza zoragarria izango da... Atzerrira ere joango gara... Badakizu? Nik, adibidez, Venezia ikusteko gogoa izan dut beti... Arturok irribarre egin, eta, gogo handirik gabe, baietz esaten zion.
Hogeita hamar urtetik gora dira Adela Turin Italian ÂŤDalla parte delle bambineÂť ("Neskatoen alde") bilduma argitaratzen hasi zela, eta berehalaxe bihurtu zen toki askotan bi sexuen arteko berdintasunaren eta baterako hezkuntzaren erreferentzia. Denbora luzea joan da lehenbiziko argitalpen hura egin zenetik, baina liburu hauek beharrezkoak dira oraindik ere.