Bazen behin sagu bikote bat ganbara zikin batean bere ume bakarrarekin bizi zena. Umearen izena Matias zen. Ganbarako txoko batean, amaraunez estaliak, egunkari, liburu eta aldizkari pilak zeuden; baita lanpara zahar apurtu bat eta panpina bat izan zenaren zatiak ere. Huraxe zen Matiasen txokoa.
Saguak oso pobreak ziren, baina Matias zen haien itxaropena. Handitzean sendagilea izan zitekeen, agian. Eta orduan gazta parmesanoa izango lukete gosaltzeko, bazkaltzeko eta afaltzeko. Baina Matiasi zer izan nahi zuen galdetzen ziotenean, erantzuten zuen: Ez dakit‌ Mundua ikusi nahi dut.