Aitzitik, basoan paseatzea eta soka-saltoan ibiltzea gustatzen zitzaion.
Liburuak irakurtzea eta marraztea maite zuen.
Bai eta paperezko panpinekin jolastea ere.
Eta, Oliver Buttoni, mozorrotzea ere gustatzen zitzaion. Ganbarara igo eta han aurkitutako jantziak janzten zituen.
Eta kantuan eta dantzan hasten zen, zinema izar baten antzera.
—Oliver! —esaten zion aitak—, ez zaitez hain poxpolina izan. Segi kalera eta jolastu eskubaloian, edo futbolean, edo saskibaloian. Edozein baloi-jokotan!