Zein polita den Panama!

Page 1



Baziren behin hartz txiki bat eta tigre txiki bat, ibaiertzean bizi zirenak. Han, kea ateratzen den tokian, zuhaitz handiaren ondoan. Txalupa bat ere bazuten.


Tximinia zuen etxe txiki eta eroso batean bizi ziren.

–Zein ongi bizi garen! –esaten zuen tigre txikiak–. Bihotzak desira dezakeen guztia daukagu, eta ez gara ezeren beldur, oso indartsuak garelako. Ez duzu uste, Hartza? –Bai horixe –esaten zuen hartz txikiak–. Ni hartza bezain indartsua naiz, eta zu tigrea bezain indartsua zara. Aski da horrekin.




Egunero, hartz txikia arrantzara joaten zen kanaberarekin,

eta tigre txikia basora joaten zen perretxiko bila.



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.