Jakin Taldea
Kultura taldea, aldizkaria eta argitaletxea dira Jakin Taldearen ibilbidearen ekimenak. Hasiera batetik talde honek euskal kultura eta hizkuntzaren alde lan egin du. Asko dira, modu batean edo bestean eta une eta baldintza ezberdinetan, Jakin Taldeko parte izan diren pertsonak. Horien guztien artean, bere lau kide historiko nabarmendu daitezke: Joan Mari Torrealdai, Joseba Intxausti, Paulo Agirrebaltzategi eta Joxe Azurmendi, ibilbide profesional nabarmenak izan dituzten eta helburu amankomun horri eutsiz elkartasuna mantentzeko gai izan diren lau pentsalariak. Nahiz eta Jakin Taldearen ikurra aldizkaria izan, bere kideen lana askoz zabalagoa izan da. Izan ere, taldeak aurrera egin zuen aldizkaria gelditzera behartua izan zenean ere. Garai ilun haietan, taldeak euskal kulturarekin zerikusia zuten arlo eta proiektuetan lanean jarraitu zuen: liburu sortak argitaratu zituen, beste proiektuetan parte hartu zuen (UZEI, EUSENOR, Kontseilua edo EKB, besteak beste) eta Anaitasuna aldizkari bizkaitarraren zuzendaritza ere bere gain hartu zuen). Gune honetan, Jakin Taldeak nolabaiteko harremana izan zuen erakunde eta proiektuen inguruko dokumentuak aurkezten dira.
Jakin Taldea. Gipuzkoako Urrezko Domina 2018 | Grupo Jakin. Medalla de Oro de Gipuzkoa 2018
Grupo Jakin
El grupo cultural, la revista y la editorial son las iniciativas que definen y configuran la trayectoria del Grupo Jakin. Un grupo que, desde sus inicios, ha trabajado siempre en favor de la cultura y la lengua vascas. Muchas son las personas que, de un modo u otro y en momentos y circunstancias dispares, han formado parte del Grupo Jakin. Destacan entre todos ellos sus cuatro miembros históricos: Joan Mari Torrealdai, Joseba Intxausti, Paulo Agirrebaltzategi y Joxe Azurmendi. Cuatro pensadores con andaduras profesionales destacables, que han logrado mantenerse unidos en torno a ese objetivo común. Si bien la revista es el icono del Grupo Jakin, la labor desempeñada por sus integrantes va mucho más allá. De hecho, el grupo continuó adelante incluso en los momentos en los que la revista se vio obligada a parar. En esos tiempos de oscuridad, el grupo siguió trabajando e involucrándose en distintos ámbitos y proyectos relacionados con la cultura vasca: publicaron colecciones de libros, participaron en proyectos como UZEI (Unibertsitate Zerbitzuetarako Euskal Ikastetxea), EUSENOR, Kontseilua, EKB (Euskal Kulturaren Batzarrea)… o asumieron incluso la dirección de otras publicaciones como la revista vizcaína Anaitasuna. En este espacio mostramos documentos vinculados a aquellas entidades en las que, de un modo u otro, se implicaron los miembros del Grupo Jakin.
Jakin Taldea. Gipuzkoako Urrezko Domina 2018 | Grupo Jakin. Medalla de Oro de Gipuzkoa 2018
Jakin aldizkaria
1956 urtea. Arantzazuko Santutegia. Hemen jaio zen Jakin Taldearen eta euskal kultura eta hizkuntzaren ikur bihurtuko zen Jakin aldizkaria. 2006 urtean 50 urteurrena ospatu zuen eta, beste hamarkada baten ostean, pentsamendua eta kulturaren inguruan hausnarketa eta eztabaidarako espazio bat eskaintzen jarraitzen du. Hasiera zailak izan ziren, argitalpena diktadura garaian jaio baitzen, baita zuzendaritzan aldaketa ugari bizi izan zirelako ere. Hurrengo urteak ere ez ziren errazak izan, aldizkariak bi debeku jasan baitzituen frankismo garaian. Lehenengoa 1961eko abendutik 1964ko otsailera arte izan zen. Bigarrena, 1969ko abuztuaren 29tik 1977 urtera arte. Bi kasutan zigor gogorrena ezarri zitzaion: aldizkaria argitaratzearen debekua, “nazionalista eta progresista� zelakoaren salaketapean. 1977 urtean argitalpenarekin aurrera egiteko baimenak lortu zirenean, orduko zuzendaritza taldean egun oraindik aldizkariarekin nolabaiteko lotura duten lau pertsona zeuden: Joan Mari Torrealdai, Paulo Agirrebaltzategi, Joxe Azurmendi edo Joseba Intxausti. Zentsurak, diktadurak, gorabehera ekonomikoek eta aldaketa ezberdinek astindutako mendi erdi pasa. Ezin ahaztu, adibidez, 1967 urtean Jakin Taldeak Arantzazu utzi eta Tolosara lehenengo eta Donostiara gero lekualdatu zuela bere egoitza. Mende erdiko bizitza eta bilakaera, bai edukietan, baita aurkezpen eta hedapenean ere. Egun, Jakin bi hilabetero agertzen da oraindik, 2014 urtetik aurrera Lorea Agirreren zuzendaritzapean.
Jakin Taldea. Gipuzkoako Urrezko Domina 2018 | Grupo Jakin. Medalla de Oro de Gipuzkoa 2018
Revista Jakin
Año 1956. Santuario de Aránzazu. Es aquí donde nace la que se convertiría en seña de identidad del Grupo Jakin, así como de la cultura y la lengua vascas: la revista Jakin. En el año 2006 celebraba su 50 aniversario y una década después continúa ofreciendo un espacio para el análisis y la crítica de temas vinculados al pensamiento y la cultura. Los comienzos no fueron fáciles, pues la publicación se impulsó en plena dictadura y vivió muchos relevos en la dirección. Tampoco lo fueron los años posteriores, dado que la revista sufrió dos prohibiciones durante el franquismo. La primera tuvo lugar entre diciembre de 1961 y febrero de 1964. La segunda entre el 29 de agosto de 1969 y 1977. En ambos casos se le aplicó el “castigo editorial más grave”: la prohibición de editar la revista, acusada de ser “nacionalista y progresista”. Cuando en 1977 se logran los permisos para reanudar la publicación de la revista, forman parte del equipo directivo personas que aún hoy continúan vinculadas a la publicación: Joan Mari Torrealdai, Paulo Agirrebaltzategi, Joxe Azurmendi o Joseba Intxausti, entre otros. Más de medio siglo de vida marcado por la censura, la dictadura, los altibajos económicos y los cambios directivos y de localización. Hay que recordar que en 1967 el Grupo deja atrás Arantzazu y se traslada primero a Tolosa y más tarde a Donostia. Medio siglo de vida y de evolución tanto en sus contenidos como en su presentación y difusión. Actualmente Jakin sigue fiel a su cita bimensual bajo la dirección, desde 2014, de Lorea Agirre.
Jakin Taldea. Gipuzkoako Urrezko Domina 2018 | Grupo Jakin. Medalla de Oro de Gipuzkoa 2018
Euskal kulturaren hedapena
Jakin Taldearen lanaren ardatza aldizkariaren zuzendaritza, kudeaketa eta argitalpena izanik, ez da horretara mugatu. Azken sei hamarkadetan zehar bere kideek euskal kultura eta hizkuntzarekin zerikusia zuten lan arlo ezberdinetan izugarrizko lana egin dute. Orain arte aipatutako beste lanetaz gain, nabarmena da euskal kulturgileen obraren bilketa, transkripzio eta digitalizazio ahalegina. 1. Carlos Santamaría http://www.ehu.eus/santamaria 2. Luis Villasante https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_villasante&Itemid=733&view=frontpa ge&lang=eu&layout=sarrera
3. Txillardegi https://www.jakin.eus/txillardegi/ 4. Resurrección María Azkue 5. Martín Ugalde
Jakin Taldea. Gipuzkoako Urrezko Domina 2018 | Grupo Jakin. Medalla de Oro de Gipuzkoa 2018
Difusión de la cultura vasca
La labor del Grupo Jakin no se ha limitado a la dirección, gestión y publicación de la revista. Sus miembros han dedicado las últimas seis décadas a desarrollar una ingente y variada labor en diversos ámbitos vinculados a la cultura y la lengua vascas. Destacan, además de las labores hasta ahora mencionadas, la recopilación, transcripción y digitalización de la obra de emblemáticas personalidades de la cultura vasca. 6. Carlos Santamaría http://www.ehu.eus/santamaria 7. Luis Villasante https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_villasante&Itemid=733&view=frontpa ge&lang=eu&layout=sarrera
8. Txillardegi https://www.jakin.eus/txillardegi/ 9. Resurrección María Azkue 10. Martín Ugalde
Jakin Taldea. Gipuzkoako Urrezko Domina 2018 | Grupo Jakin. Medalla de Oro de Gipuzkoa 2018
Grupo Jakin Taldea
Jakinen “historia ez da lineala, hautsia baizik”. Horrela izan da aldizkariaren kasuan, baita Taldearen kasuan ere. Izan ere, bere lau kide historikoek (Joan Mari Torrealdai, Joseba Intxausti, Paulo Agirrebaltzategi eta Joxe Azurmendi) Euskal Herritik kanpo ikasi zuten eta euren ibilbide pertsonal eta intelektual propioa garatu ahal izan zuten. Hala ere eta Torrealdaik adierazi bezala: “taldea izan da proiektua bizirik mantendu duena”.
La historia de Jakin “no es una historia lineal, es una historia rota”. Así es tanto en el caso de la revista como en el del propio Grupo Jakin. De hecho, sus cuatro miembros históricos (Joan Mari Torrealdai, Joseba Intxausti, Paulo Agirrebaltzategi y Joxe Azurmendi) estudiaron fuera de Euskal Herria y pudieron realizar su propio recorrido personal e intelectual. A pesar de ello y según el propio Torrealdai: “ha sido el grupo el que ha salvado el proyecto”.
Jakin Taldea. Gipuzkoako Urrezko Domina 2018 | Grupo Jakin. Medalla de Oro de Gipuzkoa 2018
Joxe Azurmendi
Zegaman, 1941eko martxoaren 19an jaioa. Bere lehen urteak Zarautz, Olite eta Arantzazun igaro ondoren, Alemanian Filosofia eta Erroman Teologia ikasi zituen. 60 hamarkadaren hasieran Jakin aldizkariaren inguruko mugimendu kulturalean murgiltzen da. 70 hamarkadaren lehen urteetan Euskal Herrian eztabaidatzen ziren gaien (nazioa, sozialismoa edo internazionalismoa) inguruko oinarrizko literatura zabaldu zuen. 1992an Espainolak eta euskaldunak lan ezaguna argitaratu zuen. Aurrerago, Espainiaren arimaz, Humboldt. Hizkuntza eta pentsamendua eta Volkgeist. Herri gogoa lanek osatzen duten trilogia kaleratuko zuen, zeinetan bere pentsamenduaren muina ikus daitekeen. Jakin irakurgaiak argitaletxearen zuzendari izan zen, gaur egunera arte 40 liburu baino gehiago argitaratuz. Udako Euskal Unibertsitatearen sortzaileetako bat ere izan zen. 2010ean Euskaltzaindiak ohorezko euskaltzain izendatu zuen. ~ · ~· ~ · ~· ~ · ~ · ~ · ~ Nace en Zegama el 19 de marzo de 1941. Tras unos primeros años en Zarautz, Olite y Arantzazu, estudia Filosofía en Alemania y Teología en Roma. A comienzos de la década de los 60 ingresa en el movimiento cultural en torno a la revista Jakin. Los primeros años de los 70 los dedica a la divulgación de una literatura básica en vasco sobre temas que se debatían en el País Vasco como la nación, el socialismo o el internacionalismo. En 1992 publica Espainolak eta euskaldunak, su obra más conocida. Más tarde verá la luz la trilogía formada por Espainiaren arimaz, Humboldt. Hizkuntza eta pentsamendua y Volkgeist. Herri gogoa. Es en este trilogía donde Azurmendi muestra lo más significativo de su pensamiento. Fue director de Jakin irakurgaiak, editorial que bajo su dirección ha publicado más de 40 libros hasta la fecha. Fue también uno de los fundadores de Udako Euskal Unibertsitatea. En 2010 fue nombrado académico de honor por la Real Academia de la Lengua Vasca.
Jakin Taldea. Gipuzkoako Urrezko Domina 2018 | Grupo Jakin. Medalla de Oro de Gipuzkoa 2018
Joseba Intxausti
Seguran jaioa 1936ko uztailaren 20an. Teologia ikasketak Arantzazun amaitu ondoren, Historian lizentziatzen da Bartzelonako Unibertsitatean. Bere lanak Egan, Arantzazu edo Jakin aldizkarietan argitaratu dira, besteak beste. Anaitasuna eta Jakin aldizkarietako zuzendaria izan da. Jakinen kasuan, bi aldiz. Lehenengoa 1958 eta 1964 urteen artean. Bigarrena, 1969an aldizkaria legeztatu ondoren. Bere lanetan kulturgintzaren historia aztertu du, arreta bi arlotan jarriz: euskeraren historia sozialean eta Euskal Herriaren historia erlijiosoan. Jakin Fundazioko ohorezko kide da eta UZEIko lehendakari ohia. Euskaltzaindiak euskaltzain urgazle izendatu zuen 1961ean eta ohorezkoa 2004an. ~ · ~· ~ · ~· ~ · ~ · ~ · ~ Nace en Segura el 20 de julio de 1936. Tras finalizar sus estudios de Teología en Arantzazu, se licencia en Historia en la Universidad de Barcelona. Sus obras se han publicado en las revistas Egan, Arantzazu o Jakin, entre otras. Ha sido director de las revistas Anaitasuna y Jakin. En el caso de Jakin lo ha sido dos veces. La primera entre 1958 y 1964. La segunda, tras la legalización de la publicación en 1969. En su obra ha analizado la historia de la producción cultural, centrando su atención en dos áreas concretas: la historia social del euskera y la historia religiosa de Euskal Herria. Es miembro de honor de la Fundación Jakin y expresidente de UZEI. En 1961 fue nombrado miembro correspondiente de Euskaltzaindia y, en 2004, miembro de honor.
Jakin Taldea. Gipuzkoako Urrezko Domina 2018 | Grupo Jakin. Medalla de Oro de Gipuzkoa 2018
Paulo Agirrebaltzategi
Araotzen (Oñati) jaioa 1942ko abuztuaren 18an. Erromako Antonianum-en Teologian doktoratua. Deustuko Teologia Fakultatean irakasle izan da. Jakin aldizkariaren Argitalpen Kontseiluko kide izan zen 1977tik aurrera, Joxe Azurmendi eta Joseba Intxaustirekin batera. EKBko (Euskal Kulturaren Kontseilua) lehendakaria izan da. UZEIko sortzaileetako bat izan da, baita bere lehen lehendakaria ere. Egin egunkarian eta aldizkari ezberdinetan, hala nola Anaitasuna, Jakin, eta Herria-2000-Eliza aldizkarietan, parte hartu du. 2014an ohorezko euskaltzain izendatua izan zen. ~ · ~· ~ · ~· ~ · ~ · ~ · ~ Nace en Araotz (Oñati) el 18 de agosto de 1942. Es doctor en Teología por el Antonianum de Roma. Ha sido profesor en la Facultad de Teología de Deusto. Formó parte del consejo editor de la revista Jakin desde 1977, junto con Joxe Azurmendi y Joseba Intxausti. Ha sido presidente de EKB (Consejo de Cultura Vasco). Se encuentra entre los fundadores y ha sido el primer presidente de UZEI (Terminologia eta Lexicografia Zentroa). Ha colaborado en revistas como Anaitasuna, Jakin, Herria-2000-Eliza y del diario Egin. En 2014 Euskaltzaindia le nombra miembro de honor.
Jakin Taldea. Gipuzkoako Urrezko Domina 2018 | Grupo Jakin. Medalla de Oro de Gipuzkoa 2018
Joan Mari Torrealdai
Foruan (Bizkaia), 1942ko azaroaren 24an jaiotako soziologo, kazetari eta euskal idazlea. Arantzazun ikasketak amaitu eta Toulousen Teologian lizentziatu ondoren, frantziskotarren ordenatik aldendu zen. Pariseko Unibertsitatean Giza Zientziatan lizentziatu zen lehenengo eta, horren ostean, Informazio Zientziatan Euskal Herriko Unibertsitatean. Soziologian eta Zientzia Politikoetan doktorea da Deustuko Unibertsitatean. Jakin aldizkariko zuzendaria izan da 1964 eta 1969 urteen bitartean, baita argitalpenaren bigarren aroaren hasieratik (1977an), 2002 urtera arte ere. Euskal Idazleen Elkarteko idazkaria izan da 1969 eta 1977 artean, baita Euskal Soziologoen Elkarteko idazkaria ere 1979 eta 1980 urteetan. Bestalde, Euskaldunon Egunkariko Argitalpen Kontseiluko kide izan zen argitalpenaren sorkuntzatik, 1990etik hain zuzen. Euskaltzaindiak euskaltzain urgazle izendatu zuen 2007an. ~ · ~· ~ · ~· ~ · ~ · ~ · ~ Sociólogo, periodista y escritor en euskera, nacido en Forua (Bizkaia) el 24 de noviembre de 1942. Tras realizar estudios en los franciscanos del santuario de Arantzazu, y licenciarse en Teología en Toulouse, se desvincula de la orden religiosa. Se licencia en Ciencias Sociales por la Universidad de París y después en Ciencias de la Información por la Universidad del País Vasco. Es Doctor en Sociología y Ciencias Políticas por la Universidad de Deusto. Ha sido director de la revista Jakin 1964 a 1969, y desde el comienzo de la segunda época, en 1977, hasta al menos el año 2002. Fue secretario de la Asociación de Escritores Vascos en el período 1969-1977, y secretario de la Asociación de Sociólogos Vascos en los años 1979 y 1980. Miembro también del Consejo Editorial del diario Euskaldunon Egunkaria desde su fundación, en 1990. En 2007 es nombrado académico de número de Euskaltzaindia.
Jakin Taldea. Gipuzkoako Urrezko Domina 2018 | Grupo Jakin. Medalla de Oro de Gipuzkoa 2018
Gipuzkoako Urrezko Domina Medalla de Oro de Gipuzkoa
Más de 60 años de historia y numerosos proyectos vinculados a la cultura y la lengua vascas, con la revista Jakin como eje. Medio siglo de vida de un grupo que, en la distancia o la cercanía pero siempre con un objetivo común, ha trabajado sin descanso y ha logrado mantenerse unido. Por todo ello, el próximo 19 de diciembre los cuatro históricos miembros del Grupo Jakin recibirán la medalla de oro de Gipuzkoa. Un reconocimiento que se extiende a todos aquellos colaboradores que desde sus inicios y durante todos estos años han colaborado y apoyado la labor de Jakin. Finalizamos este recorrido recordando también a algunas de las personas y entidades premiadas en años anteriores. Mostramos, para ello, algunas obras relacionadas con estos artistas, pensadores y ciudadanos. ~ · ~· ~ · ~· ~ · ~ · ~ · ~ 60 urteko historia eta euskal kultura eta hizkuntzaren inguruko hainbat proiektu, betiere Jakin aldizkaria ardatz izanik. Mende erdiko ibilbidea egin duen taldea, urruntasunean edo gertutasunean baina beti helburu amankomun batekin, etengabe lanean aritu dena eta elkartasuna mantentzea lortu duena. Horregatik guztiarengatik, hilaren 19an Jakin Taldeko lau kide historikoek Gipuzkoako Urrezko Domina jasoko dute. Eta bere izenean, Jakinen lana sustatu eta bultzatu duten laguntzaile guztien lana aitortu eta eskertuko duen saria ere izango da. Azken urtetan sarituak izan diren zenbait pertsona eta erakundeen izenak gogoratuz emango diogu amaiera ibilbide honi. Horretarako, haiekin lotura duten edo beraiek argitaratutako lanak ikusgai ipini ditugu.
Jakin Taldea. Gipuzkoako Urrezko Domina 2018 | Grupo Jakin. Medalla de Oro de Gipuzkoa 2018
2018. Jakin Taldea 2017. Frankismoaren biktimak | Víctimas del franquismo 2016. Ramon Saizarbitoria 2015. Juan Antonio Urbeltz 2014. Benito Lertxundi 2013. Nestor Basterretxea 2010. Angel Olaran 2009. Hirurogeiko hamarkadan ikastolak eraiki zituzten anderenoak | Colectivo de andereños que pusieron en marcha las ikastolas en los años sesenta 2008. Mikel Laboa 2006. Pedro Miguel Etxenike, Itziar Astiasaran, Andoni Egaña 2005. Mentxu Gal 1998. Jorge Oteiza, Eduardo Chillida, Juan María Arzak 1994. Euskaltzaindia 1991. Carlos Santamaría 1987. Eibarko Armeria Eskola | Escuela de Armería de Eibar 1985. Donostiako Orfeoia | Orfeón Donostiarra 1983. Manuel Lekuona 1982. José Miguel de Barandiarán
Jakin Taldea. Gipuzkoako Urrezko Domina 2018 | Grupo Jakin. Medalla de Oro de Gipuzkoa 2018
Iturriak | Fuentes Jakin o https://eu.wikipedia.org/wiki/Jakin o https://www.gipuzkoa.eus/eu//-/gipuzkoako-urrezko-domina-jasoko-dujakin-taldeak-abenduan o https://www.jakin.eus/memoria/jakin-talde-historikoa o https://www.jakin.eus/show/adb00589a406f4f16f32bc129819f4779655 3c63 o https://www.jakin.eus/show/d6f3488c4779732ede12a1a5e890040573c b1981 Joseba Intxausti o https://eu.wikipedia.org/wiki/Joseba_Intxausti o https://www.euskaltzaindia.eus/euskaltzaindia/euskaltzainak/ohorezkoa k/4670-joseba-intxausti-errekondo Joxe Azurmendi o https://eu.wikipedia.org/wiki/Joxe_Azurmendi o http://www.basqueliterature.com/es/Katalogoak/egileak/azurmendi o https://es.wikipedia.org/wiki/Joxe_Azurmendi Paulo Agirrebaltzategi o https://eu.wikipedia.org/wiki/Paulo_Agirrebaltzategi o http://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/eu/agirrebaltzategi-kortabarriapaulo/ar-26237/ o https://www.euskaltzaindia.eus/euskaltzaindia/euskaltzainak/ohorezkoa k/4647-paulo-agirrebaltzategi-kortabarria Joan Mari Torrealdai o https://eu.wikipedia.org/wiki/Joan_Mari_Torrealdai o http://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/eu/torrealdai-nabea-joanmari/ar-131807/ o https://www.euskaltzaindia.eus/euskaltzaindia/euskaltzainak/osoak/123 -joan-mari-torrealdai-nabea o http://www.euskoikaskuntza.eus/files/artikuluak/MLS_32_torrealdai.pdf
Jakin Taldea. Gipuzkoako Urrezko Domina 2018 | Grupo Jakin. Medalla de Oro de Gipuzkoa 2018
“Euskaltzale askok uste zuen hizkuntza desagertuko zela. Intxausti eta bere inguruko beste euskaltzale ikasi eta alfabetatuak konbentzituta zeuden euskara biziko bazen kulturarekin lotu beharra zegoela. Hau da, kulturak euskara salbatuko zuela. Hain zuzen ere, haien ustez, euskararen egoera hain etsigarria zen, ordura arte euskara kulturarekin ez zelako inoiz lotu. Jakin aldizkaria, beraz, kultura eta euskara elkarrekin lotzeko proiektua zen�. Iturria: ARTETXE, Karmel. Hizkuntza aferak goi mailako aldizkarietan: Euskera, Euzko-Gogoa, Egan eta Jakin (1921-1960). Web gunea: https://www.jakin.eus/show/f905d73c4cee43326a0a01904546e29d2fa208be