Nabarra 122

Page 1

nbr

nbr-122-(0k):interior revista-3.9-okey 29/06/11 14:41 Página 1

euskal herriko kultur eta gizarte hilabetekaria 122. zka 2011ko uztaila­abuztua | 3,50 €

nbr–

1


nbr-122-(0k):interior revista-3.9-okey 29/06/11 14:41 PĂĄgina 2

J.D. Sallinger Hirurogei milioi saldu zituen gizon misteriotsua Miguel Hernandez Poeta handiarekin solasean J.D. Sallinger Hirurogei milioi saldu zituen gizon misteriotsua Miguel Hernandez Poeta handiarekin solasean J.D. Sallinger Hirurogei milioi saldu zituen gizon misteriotsua Miguel Hernandez Poeta handiarekin solasean

2 nbr–


nbr-122-(0k):interior revista-3.9-okey 29/06/11 14:41 Página 3

nbr Haizemailearen sekretuak

euskal herriko kultur eta gizarte hilabetekaria 2011ko uztaila­abuztua

004

Irati Jimenez

Musua Helduak ere liluratzeko Gabon eta zorte on

006 018 024

Irati Jimenez

Artista gazteen erretratuak Atik Zra

026 028

Hiltzaileak! Karmen Katodo

Printzesen oinak txikiak dira

034

Dani Etchart

Telebista eta zinema

036

Katez kate telebistara kateatuta Maria Fernandez-Cabrero

Power-pop

040

Iban Zaldua

Lapurreta?

043

Ibai Aizpurua

Maite eta gorroto

044

zaitugu, ortografia

Zuzendari jaun/andere

050

(txit) agurgarri(a) hori: Edorta Jimenez

Aldaera amaigabedun

054

koloretako ispilua Clemente Romo

Auto-argazkia

060

Aitor Azurki

Komikietatik jaio ziren10 film Literaturia zuk egiten duzu,

062 068

irakurtzen duzulako

Allen, Woodyren hitzetan

072

Irati Jimenez

Irakurle estimatua

bna Marcos Molina

Azal baten historia

Zer esan nahi dizugu gure azalarekin? Nor ostentzen da haizemailearen atzean? Zer esan nahi digu objektu misteriotsuak, zabal-zabalik begi aurrean agertzen zaigunean? Haizea mugitzera etorri bada, zergatik dago geldi? Norena da modu horretan oratzen dion esku ikusezina? Uda osoa dugu galdera horiei erantzuteko, hauxe baita uztaila-abuztuko alea, geure irudimena aireberritzeko sortu duguna. Aldizkari hau posible egin dutenak: Zuzendaritza edo dena delakoan: Irati Jimenez. Arte zuzendaritzan: Esteban Montorio. Fin-fin idazten: Dani Etchart, Oier Guillan, Edorta Jimenez, Irati Jimenez, Karmen Katodo, Maria Fdez-Cabrero, Mikel Soto, Iban Zaldua. Marrazkiak: Ibai Aizpurua. Aritz Eiguren. Argazkiak: Literatura Eskola. Mikel Soto, Marcos Molina, Uri Warren, Fotolia, Deviantart. Diseinua eta maketazioaren ardura: Montik. Inprimatu duena: Gráficas Iratxe. L.G: Na-1137/2001 I.S.S.N.: Na-1695-0127

Sustatzailea: Nabarrak kultur elkartea 074

Nabarraren erredakzioa

6197 posta kutxatila 48080 Bilbo [Bizkaia] nbr.aldizkaria@gmail.com gara eta nbr.harpidetza@gmail.com ere bai

www.nabarra.com Nabarra aldizkariak ez du zertan bat egin bere kolaboratzaileek adierazten dituzten iritziekin. Baina atsegin ditu. Batzuetan. Edo batzuk, behintzat.

KULTURA SAILAk (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza) diruz lagundutakoa

Aldizkari honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du nbr–

3


nbr-122-(0k):interior revista-3.9-okey 29/06/11 14:41 PĂĄgina 4

Haizemailearen sekretuak

A

Aintzinako Grezian, K.a. IV. mendean, Bero larriak itoko zaitu. rhipis izeneko tresnak erabiltzen ziren. Eta sargoriak larrituko. Milango museoan gortzen duten anEguzkia zut eta dohakabe foran, Eros agertzen da, maitasunaesnatzen bada ezingo duzu lorik ren jainkoa, emakume bati ispilua egin eta amorratuta ibiliko zara eta rhipis edo haizemailea oparieguerdian kalean. Zin dizugu uneren tzen. Irudian Erosek hegoak ditu baten, edo batzuetan, udak eta biluzik dago, belarritakoak, koernegatuko zaituela. Horregatik dakar roa eta idunekoa jantzita. Emakumea, berriz, eserita dago, soineko haizemailea udako gure aleak ederra darama eta Erosek dituenaazalean. Irakurtzen ez gaituenak ren antzerako apaingarriak aukeraere, Nabarra erabili ahal izango tu ditu. Irudia ederra da, maskulinoa eta femeninoaren arteko mugak du, esku bakarrarekin hartu beste batzuk zirela gogoratzen du. Apueta beroari aurre egiteko.

Irati Jimenezi mina egin zaio besoan lerro hauek idazterakoan. Esku bat teklatuan, bestea (jakina) haizemailean.

4 nbr–

lian aurkitu zuten, gaur egungo Italian. Haizemailea jainkoen oparia dela esaten digu. Olinpokoak haserretu eta haizerik ez egitea erabakitzen dutenean, gizon eta emakumeek ez dute zertan haiengana jo eta haizea lapurtu behar, Prometeok sua lapurtu bezala. Hartu Erosek emandakoa, astindu eskuarekin eta kitto. Europan, ostera, Erdi Aroko gizasemeek ahaztu egin zuten, nonbait, maitasunaren jainkoaren opari maitagarria. Dakigula, ez zuten haizemailerik erabiltzen Europako lehen kristauek. VI. mendea arte ez zitzaion bururatu aspaldiko tramankulua berreskuratzea. Beroa baretzeko baino gehiago, mezatan hartzen diren ogi eta ardotik euliak eta intsektuak kentzeko erabili zuten eta flabellum deitu zioten, latinezko flabrum (haizearen arnasa) hitzetik. Mendebaldeko Europako kaletarren artean, ostera, enbarazu handia zitzaielako edo, ez zuten arrakasta handirik izan mezatako flabellum erlijosoek eta Ekialdean bakarrik mantendu ziren eskuko haizemaileak. Handik ekarri zituzten gurutzatuek XIII eta XIV. mendeetan. Eta are ekialderagotik, Txina eta Japoniatik portuges merkatariek. Han, Ekialde Urrunean, beti maite izan dituzte eskuko haizemaileak. K.a. II. mendean existitzen zirela dakigu eta belaunaldiz-belaunaldi mantendu zirela. Song dinastian, adibidez, artista ospetsuei eskatzen zitzaien haizemailea marraztea eta VII. mendean haizemaileen dantza asmatu zuten txinatarrek. Japonian, berriz, VI. mendearen inguruan sortu ziren gaur gehien erabiltzen


nbr-122-(0k):interior revista-3.9-okey 29/06/11 14:41 PĂĄgina 5

A

diren haizemaileak, itxi eta zabaldu egiten direnak. Objektu ederrak ziren arren, haien helburu bakarra ez zen izerdia lehortzeko putz egitea. Gerrarako ere erabiltzen ziren, guduzelaian seinaleak egiteko, adibidez. Komandanteak haizemailearekin seinalatzen zuen nora abiatu behar ziren soldaduak, arerioaren bila. Eta japoniar legendak dioenez, Yoshitsune heroiak Benkei izeneko aurkariari gerra-haizemailearekin egin zion aurre. Benkeik arpoia zeukan, baina botatzen zuen bakoitzean Yoshitsunek gelditu egiten zuen, haizemailearen mugimenduarekin. Tessenjutsu izeneko borroka arteak oraindik orain haizemaileak erabiltzen ditu, aspaldiko heroiaren antzera. Ez bakarrik Japonian, Korean ere erabili izan da haizemailea lagunari heriotza emateko. Joseon dinastian (1392 1897) herritar gehienek debekatuta zuten ezpata eta antzeko armarik izatea eta defendatu zein erasotzeko haizemaileak erabilgarriak ziren, inork susmorik hartu gabe kalean eraman zitzakeelako. Mubuchae borroka artea sortu zen orduan. Halaxe egin zuen jauzi haizemaileak, etengabeko mutazioarekin jarraituz: objektu praktiko gisara jaio zen, artistiko eta erlijioso bihurtu gero, eta gerrarako hurren. Bidean, dantza egiten ikasi zuen eta dantzarako erabiltzen da egun, Korean bertan, besteak beste. Buchaechum deitzen da korearren dantza tradizionala, haizemaileekin egiten dena eta normalean, familiako kideen artean. Luma larrosekin haizemaileak apaindu eta, ospakizun giroan, taldeka, objektuak irudikatzen dituzte: tximeletak, loreak, olatuak. Haizemaileak lengoia sekretua duela diote eta emakumeek gizonekin komunikatzeko erabiltzen zutela. Arin astinduta maitasuna adierazten zuen. Arin itxita, ezetz esaten zuen andreak. Leihora haizemailea zabalik zuela agertzen bazen, kalerako asmoa zeukan eta itxita bazegoen, etxean geratzekoa. Beste modu batera ezin hitz egin eta haizemailea bihurtu zitzaien bozgorailu emakume askori. Dantzarako, gerrarako, mezarako, komunikatzeko, apaintzeko. Guzti horretarako balio du azalera ekarri dugun objektuak. Tutankamon enperadorea haizemailearekin hobiratu zutela diote. Beste mundu baten itxaropenez hiltzen denarentzat ez dirudi hautu txarra. Beste leku horretan edozer aurkitzen duela ere balioko dio: deabruari aurre egiteko, infernuko beroak baretzeko, aingeruekin hitz egiteko edota aurretik beste hildako enperadoreen aurrean eder-eder agertzeko.â– Irati Jimenez

nbr–

5


© Agustin Corvalan

nbr-122-(0k):interior revista-3.9-okey 29/06/11 14:42 Página 6

6 nbr–


nbr-122-(0k):interior revista-3.9-okey 29/06/11 14:42 PĂĄgina 7

Maitaleen keinurik sinpleena da, eta goxoenetakoa. Baina maitaleek ez ezik, lagunek ere erabiltzen dute eta traizioa ere adierazi dezake edo errespetua edo Jainkoari leialtasuna. Ez da kirol jarduera bat, baina ia ehun eta berrogehita hamar gihar mugitzea eskatzen du. Gaixotasun batek bere izena darama baina osasunerako onurak ditu. Loti ederrak eta Edurne Zurik behar-beharrezko zuten, gu guztiok bezala, errutinaren loalditik esnatzeko.

nbr–

musua

musua

mu sua

nbr–

7


nbr-122-(0k):interior revista-3.9-okey 29/06/11 14:42 PĂĄgina 8

Musu eta muxu Laguna ezpainekin ukitzea, horixe da musu ematea. Adierazkorra izan nahi dugunean muxu esaten dugu, baina haurrei musu edo muxuez gain edota haien ordez, pa ematen diegu. Bihurritua ere izan daiteke musua, arnasarik hartu gabe ematen denean, eta inor ukitu gabe musu bat eman edo norbaiti bota diezaiokegu. Eskuan musu emateari eskuan muin egitea esaten zaio, berriz, eta musuak eman eta eman gabiltzanean elkar musuka jaten gaudela esango digute.â–

Bihotza gora, kolesterola behera Musuei buruzko ikerketa argitaratu zuen Western Journal of Communication aldizkari zientifikoak 2009an. Zehatzago esanda, musuek osasunean eta bikote-harremanean duten eraginari buruzkoa. Eragin hori positiboa zela esan zuten Kissing in Marital and Cohabiting Relationships artikuluaren egileek. Berrogehita hamabi lagun aukeratu zituzten ikerketarako, denak osasunez ondo zeudenak, eta bi taldetan banatu zituzten. Batzuei sarriago musu emateko eskatu zitzaien eta besteak bere kaxa utzi zituzten. Ikerketa baino lehen odol analisiak eta bestelakoak egin zitzaizkien eta ikerketa bukatu zenean errepikatu egin zituzten. Musu gehiago ematen zuten bikotekideen kolesterol maila hobeto zegoen, ez ziren hain estresatuak sentitzen, eta bikotekidearekin gusturago zeuden. Musuak bihotzarentzako ere onak dira: musukatzen gaituztenean adrenalina eta noradrenalina isurtzen ditu gure gorputzak odolera eta bihotzak bizkortu egiten da, bihotz-hoditeria osoari on eginez. Oxitozina ere isurtzen du organismoak muxuekin eta lasaitu egiten gaitu horrek. Gainera, kaloriak erretzen ditugu, asko ez badira ere (2-3 kaloria musu ematen gauden minutu bakoitzeko).â–

8 nbr–


nbr-122-(0k):interior revista-3.9-okey 29/06/11 14:43 Página 9

Ze ondo... eta zenbat lan! nak mugitzeko balio duenetako bat. Musuaren giharra deitzen zaio. Frantziarra esaten zaion musuak mingainaren mugimendua ere eskatzen du, aurreko guztiez gain.■

musua

Aurpegiko hogeita hamalau gihar mugitu behar dira musu bakarra emateko eta gorputzeko beste ehun eta hamabi. Lan gehien egin behar duen gorputzeko atala orbicularis oris izeneko giharra da, ezpai-

Musuaren

Halaxe esaten zaio mononukleosiari. Pfeifferren sukarra izenez ere ezagutzen da gaixotasun kutsakor hau eta, gehienetan, Epstein Barr birusak eragiten ditu (herpesa eragiten duen berberak, hain zuzen). Hala ere, zitomegalobirusak ere eragin dezake eta oso kasu gutxitan baita toxoplasmak gondii izenekoak ere. Nerabeak eta pertsona gazteak dira errazen kutsatzen direnak: handitu egiten zaizkie linfa-gongoilak eta nekea sentitzen dute, samako mina eta sukarrarekin batera. Txistuaren bidez hartzen delako, horrexegatik esaten zaio musuaren gaixotasuna eta sendabide erraza du, luzea bada ere. Lau aste inguruz ohean geratu behar izaten du mononukleosia duenak, ur eta likido ugari edan eta ibuprofenoa edo parazetamola –medikuak agindu diona– hartu. Oso gutxitan behar izaten da hori baino tratamendu gogorragorik, baina behar izaten denean valaciclovir izeneko botika erabili ohi da.■

nbr–

gaixoa

mu sua

nbr–

9


nbr-122-(0k):interior revista-3.9-okey 29/06/11 14:43 PĂĄgina 10

Ezpainetan,

Brezhnev eta Honeckerren

moduan

Berezkoa ala ikasia? XIX. mendean Cesare Lombroso izeneko antropologoak ikerketa zabala egin zuen musu ematearen ohituraren inguruan. Bere ustez, amak umeari ematen dion musutik dator maitaleek elkarri ematen diotena, eta ohitura hori Mendebaldekoa da, beste inongoa baino gehiago. Egun arrazistak joko genituzkeen zibilizatu eta ez-zibilizatuen arteko konparaketak eginez, Lombrosok zera esan zuen: musua ez zegoela batere hedatua Afrika moduko lekuetan, eta bai, ostera, aintzinako Grezia eta Erroman. Bere bilakaera eta hedapena, beraz, Mendebaleko Zibilizazioetatik zetorren, bere iritziz. Gaur egungo antropologoek ez dakite borobil musua nondik datorren esaten, berezko instintua dugun edo ikasitako ohitura. Beste animali batzuetan musu ematearen antzeko jarrerak ikusi dituzte, bata bestea garbitzetik edo kumeen janaria haiei eman baino lehen murtxikatzetik etor litezkeenak.â–

10 nbr–

Lagunari diogun nahitasuna adierazteko erabiltzen ditugu ezpainetan ematen diren musuak. Luzeek desira fisikoa adierazi ohi dute, sexu-grina. Laburrak ere ematen dizkiote elkarri maitaleek, jakina, baita baita lagunek eta senitartekoek ere. Etxe bakoitzak bere ohitura duenez, batzuetan, haurrei bakarrik ematen dizkiete ezpainetan musu gurasoek, eta beste batzuetan, berriz, bizitza osoan zehar mantentzen da ohitura hori. Lagun artean ere askotariko ohiturak daude elkarri ezpainetan muxu laburrak ematearen inguruan. Eta zer esanik ez, gure inguru hurbilean era askotako usadioak badira, munduan zehar beste hamaika daude. Eslaviar herrietan askoz zabalduago dago bi gizonek elkarri ezpainetan musu ematearen ohitura. Halaxe eman zioten elkarri muxu Nikita Bresnev eta Eric Honeckerrek, Soviet Batasuneko eta Ekialdeko Alemaniako bi buruzagiek. Gero Dmitri Vrubel artistak muxu horren parodia Berlingo harresian betikotu zuen. Litekeena da kultura askotan musuak ez izatea gurean bezain garrantzitsuak: Ameriketako indioen artean, adibidez, Polinesia edo Sahara-azpiko lurraldeetan europar kolonizazioa baino lehen.â–


nbr-122-(0k):interior revista-3.9-okey 29/06/11 14:43 Página 11

Munduko ohiturez ari garela bada zinemak ezaguna egin duen bat, herrialde anglosaxoietatik datorrena: Gabonetan mihuraren azpian dagoenari muxu ematea. Ez dago argi ohitura hori nondik datorren, baina bada greziarren sasoitik datorrela dioenik ere. Antza, mihurak emankortasuna zekarrela uste zuten greziarrek eta bizitza eraberritzeko gaitasuna zuela. Eskandinaviarrek, berriz, bakearekin lotzen dute mihura: bakea egin nahi zuten arerioek haren azpian ematen zioten elkarri muxu, baita haserretutako bikotekideek ere. Ingalaterrako hainbat lekutan jartzen da mihura etxean Eguberri sasoian, baina Gabonetako hamabigarren egunean erre egin behar da edo haren azpian muxu eman duten maitaleetatik bat bera ere ez da inoiz ezkonduko.■

musua

Mihuraren magiaren pean

Ezpainetan ez ezik, masailetan ere ematen dira muxuak agurra egiteko, hainbat kulturatan. Mediterraneo inguruko leku askotan eta Hego Ameriketako beste hainbatetan gizon eta emakumeek masailean musu bakarra emateko ohitura dute (Italian, Argentinan…), eta beste hainbat lekutan emakumeen arteko usadioa ez da musu bakarrarena (Kuban, Kolonbian, Mexikon edo Guatemalan, esaterako). Euskal Herrian eta beste hainbat lekutan bi musu eman ohi dira, bana bi masailetan (Brasilen, Portugalen…). Lehen emakumeek agurtzen zuten elkar horrela, eta gizonek elkarri eskua ematen zioten, baina generoez gaindi orokortzen ari dira bi musuak. Espainiar Estatuan ezagunen artean ematen ziren lehen muxuak eta ezezagunek, berriz, elkarri eskua ematen zioten baina hori ere aldatzen ari da. Errusian, berriz, hiru dira agur egiteko eman ohi diren muxuak, baina bertako zenbait lekutan, sei ere izan daitezke. Ingalaterran, ostera, musu ematearen ohitura ez dago batere hedatua eta eskua ematea izaten da arruntago.■

nbr–

Masailean... bat? Bi? Hiru?

mu sua

nbr–

11


nbr-122-(0k):interior revista-3.9-okey 29/06/11 14:43 Página 12

Eskuan

eta belauniko Zerutiarrena maitalearen muxu goxoa dela esango duenik bada ere, zeruko kontuetan aditu direnei, eliz-gizonei, alegia, eskuan egiten zaie muin. Aita Santuari arrantzalearen eraztuna duen eskuan muin eman orduko belaunakaldia egiten dute fededunek (horregatik, bisita nahi duen gotzaiak baciamano bat nahi duela esaten du), eta kardinalari, berriz, eraztunean ematen zaio musua, baina belauna lurrean jarri gabe (lehengo ohitura aldatu egin da orain). Gotzaiei ere belaunikaldia egiten zaie, Aita Santuari bezala, eta zutik jarrita ematen zaie gero eraztunean musua. Apaizari ere eskuan egiten zaio muin eta moja eta abadeekin, ostera, arrosarioa da muxua jasotzen duena. Elizatik kanpo ere egiten da eskuan muin: Aitabitxia filma ikusi duenak badaki padrinoari halaxe erakusten zaiola errespetua. Aspaldi, gizonek emakumeei egiten zieten eskuan muin, andreak gizarte-klase altuagokoak zirenean. Diotenez, pertsiarrak izan ziren eskuan muin egitearen ohitura hasi zutenak.■

Hobe Salomonena, Judasena baino 12 nbr–

Katolikoen Biblian eta juduen Tanaj sakratuan ere bada muxurik, Abestien Abestia izeneko liburuan. Han kontatzen da Sulamitak Salomon maite duela, baina banatuta daudenez, Jainkoari erregutzen dio maitaleari musu emateko aukera: bere maitasuna ardoa baino hobea delako. Maiz agertzen dira askotariko musuak Biblian, lehen liburutik, gainera, Genesian kontatzen baita Isaac aitak musu eman ziola Jakob haren semeari. Hala ere, katolikoen artean musu ezagunagoa da askoz esanahi itsusiagoa duena: Judasena, Jesus traizionatzeko balio izan ziona. Bibliak dioenez Getsemanin zegoen Jesus erromatarrak etorri zirenean eta Judasek musu eman zion zelatariek nor atzeman behar zuten jakin zezaten. Muxuak goxotasunik gabe ematen direnean, beste esanahi ezkuturen bat dutenean edo hipokritak direla esan nahi denean, Judasenak direla esan ohi da. Askotan irudikatu dute artistek ustezko musu hori. Giottok, adibidez, Padovako Scrovegni kaperan margotu zituen Jesus eta Judas musu ematen, erromatarrez inguratuta.■


musua

Erlijoaz ari garenez, erlijio kontuekin jarraituko dugu, fedeak harreman estua duelako musuekin. Musulmanek, esaterako, haien hajj edo Mekarako erromesaldia egiten dutenean Harri Beltzari eman ahal diote musua. Aintzinako erromatarrek antzera egiten zuten jainko edo jainkosekin: eskuan musu eman eta esku horrekin egiten zieten agur haien irudiei. Juduek ere eskuan ematen dute musua otoitzean, esku horrekin Torah edo liburu sakratua ukitu baino lehen eta Jerusalemgo Tenplu Sakratuaren mendebaldeko horma ere musukatu egiten dute. Meza katolikoetan eskua ematen diote elkarri fededunek, «bakea» emateko, baina musua izaten zen aspaldi horretarako keinu egokia. Juan Pablo IIa, berriz, ezaguna zen hegazkinetik jeitsi eta bisitatzen zuen lekuko lurrari musu emateagatik. Hinduistek, ostera, tenpluko zorua da sartzen direnean musukatzen dutena.■

Edo ele edertasuna lortzeko! Irlandarrek Jainkoari errespetua edo fedea adierazteko baino elokuentzia irabazteko ematen diote muxu Blarney izeneko harriari. Blarney gazteluan dago harri hori, Cork hiritik ez oso urrun. Zergatik ematen duen harriak ele edertasuna, lurrean etzan eta azpialdean muxua ematen bazaio? Inork ez daki, baina errazago eta hobeto hitz egin nahi duten turisten bisita jasotzen duten gazteluko jabeek teoria bat baino gehiago dute. Harria Jakoben burkoa izan zela diote eta Jeremiah profetak Irlandara eraman zuela. Clach-nacinneamhain edo Scone harriaren zatia litzateke kasu horretan, erregeek zin egiteko erabiltzen dutena. Besterik ere kontatzen dute, ostera, esate baterako, Kolumba Ionakoa izan zela heriotzaren momentuan harria burko moduan erabili zuena (Erdi Aroan kristautasuna Eskoziara eraman zuenetako bat izan zen Kolumba Ionakoa). Harria Moisesek ukitu zuela dioenik ere bada: israeldarrak Egiptora eraman zituenean hantxe zegoela, Itsaso Gorriaren hasieran, eta hari kolpea emanda zabaldu zituela Moisesek urak. ■

nbr–

Lurra, harria liburua gurtzeko

nbr-122-(0k):interior revista-3.9-okey 29/06/11 14:43 Página 13

mu sua

nbr–

13


nbr-122-(0k):interior revista-3.9-okey 29/06/11 14:44 Página 14

Botilak

nori, hari

Asko dira munduan zehar muxu ematearekin zerikusia duten jolasak, gehienak, gaztetxo eta nerabeek asmatuak. AEBtan, adibidez, ezagunak dira seven minutes in the closet (zazpi minutu armairuan) edota two minutes in heaven (bi minutu zeruan) izenekoak. Biek dute helburu berbera: zoriak erabakitako neska-mutilak lekuren baten sartzera behartuta daude eta jokuak agintzen dituen bi edo zazpi minutu horietan muxu ematera. Spin the bottle ere ezaguna da: botila jartzen da zirkuluaren erdian, batek oratu eta birarazi egiten du eta nori begiratzen dion botilaren ahoak geldi geratzen denean, hari eman behar dio muxu lehenak. Sex and the City telesail ezagunean, Carrie Bradshaw (Sarah Jessica Parker) protagonistari Alannis Morissette aktore eta abeslariari muxu ematea tokatu zitzaion, halako joko baten.■

Sudurrean pa, tximeleten antzera Ezpainak heze, bustita egoten dira eta hotz handia egiten badu beste ezpain batzuen kontra laztanduta, lehortu edo zauritu egin daitezke. Legendak dio horregatik ematen dutela pa sudurrean eskimalek, baina haurrei kontatzen zaien ipuina baino ez ote den… ezin jakin. Tximeleten musua ere erakusten zaie umeei, betileak masailaren kontra mugituta ematen dena, eta behiarena ematea ere gustatzen zaie haurrei, mingaina osoarekin aurpegia miazkatuz.■

14 nbr–


nbr-122-(0k):interior revista-3.9-okey 29/06/11 14:44 Página 15

Polizia vs

muxuak Plaza publikoan muxu ematea ez da ez sasoi ez gizarte guztietan ondo ikusita egon. Oraindik orain ez da legezkoa leku batzuetan, Indian, esate baterako. Zigor Kodearen 294. artikuluak hiru hilabeteko kartzelaldiarekin debekatzen du leku publikoan txera edo nahitasuna erakustea, nahiz eta askotan, Indiako Auzitegi Gorenak atzera bota dituen halako zigorrak. Dubai ere ez da publikoki inor musukatzeko leku egokia, hilabeteko espetxe zigorra nahi ez duenarentzat, behintzat.■

musua

Muxuak, zinez 1896an ikusi zuten lehenbiziz ikusleak muxua zineman, hain zuzen ere, The Kiss izeneko laburmetraian. Ordutik, milaka erakutsi dizkigu zinemak, era guztietakoak. Spiderman I filman Tobey McGuire eta Kirsten Dunst aktoreek euripean ematen zioten elkarri musu eta Spiderman buruz behera zegoenez, ahoa mozorrotik libratu eta halaxe musukatzen ziren. Titanic ospetsuan, be-

rriz, ontziaren popan agertzen ziren Leonardo DiCaprio eta Kate Winslet. Brokeback Mountain westernean Jake Gyllenhaal eta Heath Ledger ziren, baten emaztea lekuko (ezkutu) zuten bitartean, musu ematen zutenak. Marrazki bizidunetan ere ikusi dugu musu gogoangarririk, Lady and the Tramp txakurren ipuinean, esate baterako. Spagetiak jaten daudela ematen diote elkarri musu, ia konturatu gabe, eta berehala lotsagorritzen dira. Casablancan Rick eta Ilsa bukaeran musukatzen dira; From here to Eternity polemikoan hondartzako uretan ematen dute muxu amoranteek; eta Breakfast at Tiffanny´s klasikoan, berriz,

nbr–

euripean. Zinemaren historian ezaguna da, baita ere, Notorious filman Ingrid Bergman eta Cary Granten artekoa. Zentsurak oso musu laburrak bakarrik baimentzen zituenez, Hitchcock abilak musu labur askoz osaturiko besarkada luze-luzea filmatu zuen, bi pertsonaiak elkarri etengabe laztantzen eta sexu-gogoak ahulduta erakusten dituena.■

mu sua

nbr–

15


nbr-122-(0k):interior revista-3.9-okey 29/06/11 14:44 Página 16

Muxuak,

Artez

Ezingo genituzke gogoratu musuak erakusten dituzten arte lan guztiak, baina asko dira eta ezin ederragoak. Gustave Klimt sinbolista austriarraren Der Kuss (Musua) da ezagunenetakoa: 1907-08an egin zuen Klimtek, Vienan ikus daiteke egun eta, adituen ustez, Apolo eta Dafne irudikatzen ditu, azken musua elkarri ematen, Dafne landare bihurtu baino lehen. Askoz misteriotsuagoa da René Magritte surrealistaren Les amants: bi maitaleak musua ematen ari dira, baina aurpegia zapiarekin estalita dute. Magritten irudi zoragarrian bere amaren heriotza bortitzaren oihartzuna irakurri dute batzuek: ama etxetik desagertu zitzaion, hilda agertu zen errekan, eta Magrittek ikusi egin zuen nola ateratzen zuten uretatik, aurpegia soinekoarekin estalita. Magrittek ez zuen bere margoaren azalpen hori atsegin eta gaur egun, adituek ez dute uste koadroaren azalpena hor bilatu behar denik.■

16 nbr–


nbr-122-(0k):interior revista-3.9-okey 29/06/11 14:45 Página 17

nbr–

Nork ez du nahi ahoa garbi, fresko eta musu emateko moduan? Hortzetako eskuila eta orea ezinbesteko dira horretarako. Ez badirudi ere, milaka urte dituzte bai bata eta bai besteak: gizon eta emakumeek derrigor behar izan dituzte haginak ongi murtxikatu eta iraunbizitzeko eta aho higienea, beraz, aspaldiko kontua da. K.a. 3000. urteko egipziar hobietan, adibidez, gure eskuilaren aurrekariak aurkitu dira. Murtxikatzeko moduko palotxoak ziren, haginak igurzteko balio zutenak. Nilo inguruan luzaroan erabili zuten bertakoek orearen ordekoa: behien gorotzak erre eta harekin garbitzen zituzten haginak, zuriago uzteko. Txinatarrak izan ziren lehenbiziko eskuila asmatu zuten, 1500 inguruan. Iletxoak Siberia eta Txinako txerrietatik ateratzen zituzten, klima hotzagoetan animaliek ile luzeagoa izan ohi dutelako. Zurda horiek banbu edo hezurrezko kirtenetara josi eta hortxe eskuila. Txinatik Europara etortzen ziren merkatariek hedatu zuten asmakizuna mundu osora. Europarrak ez ziren berehala ohitu, hala ere: gogorregiak iruditzen zitzaizkien ile horiek. XVII. mendekoa da egun ezagutzen dugunaren antzerako eskuila. Frantziako erregearen gortean zaldizurdekin egindako eskuilak erabiltzen ziren eta arrakasta handia zuten. XX. mendera etorrita West abizeneko medikua aipatu behar dugu, 1938an “eskuila miragarria” asmatu zuela iragarri zuen, aho higiene ezin hobea bermatzen zuena. Miraria nahiko sinplea zen, animalien zurdak erabili beharrean zetazko hortzak jarri zituen, besterik ez. Baina gaur egun ditugun eskuilak asmatuta geratu ziren. Eta musuen freskotasuna bermatuta. ■

musua

Etxeko museoan... hortzetako eskuila

nbr–

mu sua

17


nbr-122-(0k):interior revista-3.9-okey 29/06/11 14:45 Página 18

Helduak ere liluratzeko

C Nerea Lizarralde

Ipuina hitza entzun orduko pentsatzen dugu haurrentzako literaturan baina helduen bihotzean bide luzea egin dezake kontakizun laburrak, helduak ere behar du lilura eta lilura hori aldarrikatzera dator Helduentzako ipuinak lana. Hiru alorretako artistek egin dute elkarlanean: Dora Salazarrek urteetan egindako marrazki eta eskulturak bildu ditu; lan hori hitzetan biluztu dute idazleek -Bernardo Atxagak jarri ditu hitzaurreko berbak eta Harkaitz Cano idazleak beste guztiak- eta hitz horien urarekin sortu du musika Joserra Senperenak. Emaitza, musika eta marrazkiz atonduta datorren paperezko euskarrian goza daiteke, liburu gisara. Baina ipuinen gorputza eta arima disfrutatu nahi duenak liburuaz haratago doan esperientzia bila dezake Donostiako Arteko Galerian. Han, Dora Salazarrek hitzen materialarekin osatutako eskulturak ikusi ahal izango ditu eta Joserra Senperenak musika nola grabatu zuen sentitu, Iñigo Salaberria zuzendariaren ikusentzunezko lanari esker. Liluratuko da ipuina haurrentzako dela uste duena, fantasia ezin dela ukitu pentsatzen duena, berbak mutuak direla eta paperak ez dakiela musikarik jotzen.

18 nbr–

Izena: Helduentzako ipuinak Zer dira? Maitagarrien ipuinak, Harkaitz Canok idatziak, Joserra Senperenaren musika eta Dora Salazarren lan plastikoarekin osatuak. Hitzaurrea, Bernardo Atxagarren ipuina da. Paperean… eskuratu daitezke baina baita bisitatu ere, Donostiako Arteko Galerian (Iparragirre kalea 4), uztailaren 25a bitartean.

c


nbr-122-(0k):interior revista-3.9-okey 29/06/11 14:45 PĂĄgina 19

nbr–

19


nbr-122-(0k):interior revista-3.9-okey 29/06/11 14:45 PĂĄgina 20

Gabon eta zorte on

Dashiell Hammett vs McCarthyy 1938an Espainiako Demokraziaren Lagunak izeneko elkarteak eskutitza bidali zion Franklin Delano Roosvelt, AEBetako presidenteari. Neutraltasunaren izenean Roosveltek debekatu berri zuen II. Errepublika defendatzen ari zirenei arma edo diruz laguntzea eta gutun haren bidez erabakia atzera botatzeko eskatzen zitzaion, faxismoaren kontra borrokatzen ari zirenek askatasuna lortzeko aukera bat merezi zutelako. Sinatzaileen artean bazen izen ezagun bat, noir generoaren maisua, ezkerreko mugimenduekin zuen konpromisoagatik kartzela eta gainbehera ekonomikoa ezagutu zituena. McCarthy senatariaren galdeketa ere jasan behar izan zuen eta galdeketa hori, bere balio historiko eta politikoagatik ekarri dugu Nabarrara.

20 nbr–


nbr-122-(0k):interior revista-3.9-okey 29/06/11 14:45 PĂĄgina 21

ashiell Samuel Hammett 1908an jaio zen, Maryland estatuko landetxe baten. Dashiell ezizena amaren abizenetik hartu zuen: Annie Bond Dashiell deitzen zen eta frantsesezko De Chiel-etik zetorkion abizena. Hamahiru urterekin utzi zuen eskola Dashiell Hammettek eta han eta hemen lanean ibili ondoren, detektibe jardunari ekin zion, Pinkerton izeneko izen handiko detektibe agentzian. I. Mundu Gerra hasi zenean American Field Service izenekoan izena eman zuen eta Frantzian egon zen, aliatuei osasun behar eta garraio lanetan laguntzen. Gaixotu egin zen, ostera, tuberkulosiarekin, eta etxera bidali zuten. Ordutik, beti izango zuen osasun txarra eta alkoholari zion zaletasunak ere ez zuen batere lagundu. Gerra ostean hasi zen idazten, hasie-

D

Testua eta itzulpenak: Irati Jimenez

ran ipuin laburrak, Black Mask aldizkarian, Peter Collision izenarekin, eta gero lan luzeagoak, egun duen izena eman ziotenak. 1929an lortu zuen lehen arrakasta handia, The Red Harvest eta The Dain Curse argitaratu zituenean eta 1930ean argitaratu zuen The Maltese Falcon, bere lan ezagunena, besteak beste, John Huston zuzendariak zinemarako egin zuen egokitzapen bikainari esker. Hollywoodek harreman estua izan zuen Hammettekin, eta gidoilari bezala lan asko egin zuen 1930eko hamarkadan. Orduan ezagutu zuen Lillian Hellman, hogeita hamairu urtez bere bikotekidea izango zena. Idatzi, ostera, ez zuen luzaroan idatzi: 1934an argitaratu zuen azken eleberria eta gero, militantzia politikoari eman zizkion bere indar guztiak.

nbr–

21


nbr-122-(0k):interior revista-3.9-okey 29/06/11 14:45 PĂĄgina 22

Faxismoaren kontrako borrokalari nekaezina izan zen Hammett eta gaixo zegoen arren, II. Mundu Gerran boluntario izateko erabakia hartu zuen. Kosta zitzaion ejerzitoan berriz sartzea baina, azkenean, 1942an, Aleutiar Uharteetara bidali zuten, sarjentu karguarekin eta han egon zen, Alaskako hego-ekialdeko bazter hartan ia gerra osoan. Gudaldia bukatu zenean Hammettek New York Civil Rights Congress ezkerreko elkartean izena eman zuen. Gerra hotzaren garaia zen, ostera, eta lau elkartekide atxilotu egin zituzten, komunistak zirelakoan. Hammettek haien fidantza ordaintzeko dirua bildu zuen eta AEBtatik aldegin zutenean, McCarthy senataria buru zuen Senatuko batzordeak egin zizkion hiru galdeketetan lehena jasan behar izan zuen. Ez zuen galdera bakar bat erantzun: AEBtako Konstituzioaren Bosgarren Enmendakinak ematen zion eskubidea aldarrikatu zuen, bere buruaren kontrakoa izan zitekeen lekukotza emateari uko eginez. Ordaina, sei hilabeteko kartzela zigorra izan zen, tribunalari men ez egiteagatik. Hollywoodeko zerrenda beltzetan sartu zuten orduan, eta estuasun ekonomikoak pasatzen hasi zen. Hala ere, askatasun zibilen aldeko mugimenduetan jarraitu zuen, bel-

22 nbr–

tzen boto eskubidea eskatzen, atxilo politikoaren aldeko kanpainetan, faxismoaren kontrako ekimenetan edota ustezko komunisten kontrako zapalkuntza poliziala salatzen. 1953an McCarthy senatariak berak egin zion galdeketa, Senatuak bere kontra deitzen zuen hirugarrena. Hammettek aurrekoetan baino gehiago hitz egin zuen, behin ere kargurik onartu eta inor salatu gabe, baina McCarthyk frogatutzat eman zuen komunista zela eta bere liburu guztiak AEBtako liburutegi publikoetatik erretiratzeko agindua eman zuen. Diruz oso larri hil zen Hammett, 1961ean, New York estatuko Lennox Hill ospitalean, biriketako minbiziarekin. Bi Mundu Gerretako beteranoa zenez, Arlingtonen lurperatu zuten, militarrentzako Hilerri Nazionalean. Datozen lerrootan aipaturiko hirugarren galdeketa horren pasarteak itzuli ditugu. Bi gizonen erretratu argigarria dira: McCarthyren antikomunismo itsua eta zuzenbidearen irakurketa bidegabea erakusten dute eta Hammetten irmotasun apala. McCarthy eta Hammettez gain, batzordeko idazkariaren eta McClellan senatariaren hitzak ere jasotzen ditu galdeketaren transkripzioak.


nbr-122-(0k):interior revista-3.9-okey 29/06/11 14:45 Página 23

cohn jauna: Hurrengo lekukoa Dashiell Hammett jauna da. mccarthy presidentea: Hammett jauna, altxako duzu eskubiko eskua? Gai honi dagokionez eta Batzorde honen aurrean zauden bitartean, zin egiten duzu egia esango duzula, egia osoa eta egia besterik ez, Jainkoaren laguntzarekin? hammett jauna: Zin dagit. cohn jauna: Esango diguzu zure izen osoa, arren? hammett jauna: Samuel Dashiell Hammett. cohn jauna: Samuel Dashiell Hammett. Zuzen esan dugu? hammett jauna: Bai, zuzen. cohn jauna: Ze ogibide duzu? hammett jauna: Idazlea. cohn jauna: Idazlea zara. Ondo diogu? hammett jauna: Bai. cohn jauna: Eta idazle gisa polizia generoko eleberri ezagunak idatzi dituzu. Bai? hammett jauna: Bai. cohn jauna: Gainera, hasiera baten, gizarte gaiei buruz idatzi zenuen. Zuzena da hori esatea? hammett jauna: Tira… narrazio laburrak idatzi nituen eta… ezin da ezer idatzi momenturen baten gizarte gaietan honen eta haren alde egin gabe. cohn jauna: Ezin dela, diozu, gizarte gaiei buruz moduren baten lerratu gabe idatzi. Ondo. Egia da Gaueko Itzala izeneko kontakizuna idatzi zenuela? hammett jauna: Bai. cohn jauna: Presidente jauna, Hammett jaunaren hirurehun bat liburu Informazio Zerbitzuan eskura daitezkeela esan nahiko nuke, eta hirurogehita hiru zentrotan sakabanatuta daudela eta… ez, barkatu, hemezortzi libururen hirurehun ale esan nahi nuen. Zuk ez dituzu hirurehun liburu idatzi, ezta? hammett jauna: Liburu asko dira horiek. cohn jauna: Hemezortzi liburu horien artean narrazio laburren antologiak daude, hirurehun ale guztira, hirurogehita hiru zentrotan. Hammett jauna, noiz idatzi zenuen zure lehen ipuin argitaratua? hammett jauna: Uzta gorria, 1929an argitaratu zidaten. Idatzi 1927an; 1927 edo 1928an. cohn jauna: Liburua idatzi zenuenean Alderdi Komunistako kidea zinen? hammett jauna: Bosgarren Enmendakinak aitortzen didan eskubidea erabilita ez dut ez dut emango neure buruaren kontra erabil daitekeen erantzunik. (…)

cohn jauna: Hammett jauna, Alderdi Komunistako kidea zara? hammett jauna: Ez dut emango neure buruaren kontra erabil daitekeen erantzunik. mccarthy presidentea: Hammett jauna, galdera bat egingo dizut. Zutaz ari garenik ahaztu eta ea erantzuten didazun. Ez duzu uste Alderdi Komunistako edozein kidek, alderdiaren diziplina jarraitzen duenak, komunismoaren propaganda egingo lukeela berdin fikziozko narrazio baten zein saiakera politiko baten? hammett jauna: Ezin dizut erantzun. Ez dakit, zinez. mccarthy presidentea: Alderdi Komunistako kide zaren edo ez zaren ez diguzula aitortuko esan diguzu, erantzuna zeure kontra erabil litekeelako. Beraz, Alderdi Komunistako kidea zarela ulertu behar dugu, guk geuk eta nazio osoak. Ez bazina izango «ez» erantzungo zenuke eta erantzun hori ezingo litzateke zure kontra erabili. Argi dago: erantzun zintzoak inkriminatuko zintuzkeela uste duzu, horregatik ez duzu erantzuten. Komunista ez zarela esango bazenu eta ez bazina komunista ez legoke deliturik. Badakizu zerbait komunismoaz, ezta? hammett jauna: Hori ere galdera da? mccarthy presidentea: Zure deklarazioari buruzko iruzkina, besterik ez. Beste galderarik, Cohn jauna? cohn jauna: Bai, bai. Hammett jauna, idatzi dituzun liburu horien egile eskubiderik jaso duzu? hammett jauna: Bai.

nbr–

23


nbr-122-(0k):interior revista-3.9-okey 29/06/11 14:46 Página 24

cohn jauna: Eta Estatu Departamentuak erosi dituen hirurehun ale horien egile eskubideak ere jasoko zenituen? hammett jauna: Jasoko nituen, bai. cohn jauna: Esango diguzu, inolako sekretu profesionalik hautsi gabe, zenbat ordaintzen dizuten egile eskubide horiengatik? hammett jauna: Ez dago sekretu profesionalik horretan. Kontratuak begiratu beharko nituzke. Portzentaiak aldatu egiten dira. Alfred Knopfekin argitaratutako liburuak 2 dolarretan saltzen dira edo 2,50 dolarretan. Horien kasuan, uste dut % 15a ordaintzen didatela. Narrazio laburren antologiak, gehienetan, birrinprimaketak dira eta portzentaia txikiagoa izaten da. cohn jauna: Diru horren parterik iritsi da inoiz Alderdi Komunistaren poltsikora? hammett jauna: Ez diot galderari erantzungo, neure buruaren kontra erabil litekeelako. mccarthy presidentea: Beste modu batera galdetuko dizut. Eman diozu Alderdi Komunistari Estatu Departamentutik iritsitako dirurik? hammett jauna: Ez diot galderari erantzungo, neure buruaren kontra erabil litekeelako. mccarthy presidentea: Horretarako eskubidea duzu. cohn jauna: Diru mordotxoa jasoko zenuen idatzitako liburu guztien egile eskubideei esker. Bai ala ez? hammett jauna: Bai. cohn jauna: Eta uko egiten diozu Alderdi Komunistako kide zaren edo ez argitzeari. hammett jauna: Hala da. (…) mccarthy presidentea: Parte hartu duzu inoiz Estatu Batuen aurkako espiotza lanetan? hammett jauna: Ez. mccarthy presidentea: Parte hartu duzu inoiz sabotaietan? hammett jauna: Ez, jauna. mccarthy presidentea: Sistema komunista sistema kapitalista baino hobea dela uste duzu? hammett jauna: Ezin dizut erantzun, ez dut galdera horrek zer esan nahi duen ondo ulertzen. Sistema komunista guk daukaguna baino hobea ote den? mccarthy presidentea: Errusiak gaur egun duen sistema komunista guk daukaguna baino hobea oten den galdetzen dizut. hammett jauna: Hara, gaur egun Errusian daukaten komunismoari buruz dudan iritzia alde batera utzita, ez dut uste sinesgarria denik sistema bakarra egotea, herrialde batentzat hobea den sistema bakar bat eta

24 nbr–

beste batentzat hobea den sistema bakar bat. Ez dut uste Errusiako komunismoa Estatu Batuentzat hobea denik, ezta inperialismo motaren bat ere hobea litzatekeenik. mccarthy presidentea: Komunismo errusiarra eta amerikarraren artean desberdintasuna ikusten duzu, antza. Nik ikusten ez dudan arren, galdeketarekin aurrera egitearren badagoela pentsatuko dut. Komunismo amerikarra herrialde honentzat ona litzatekeela uste duzu? hammett jauna: Ezin dut erantzun, ez dut emango neure kontra kontra erabil daitekeen erantzunik. Zeren eta, benetan, ezingo nuke bai edo ez erantzun. mccarthy presidentea: Ezin duzu bai edo ez erantzun komunismoa egun dagoen sistema baino hobea dela galdetzen dizudanean? hammett jauna: Ez dut ulertzen. Komunismo teorikoa ez da gobernu antolaketa modu bat. Ez dago gobernurik. Eta benetan, ezingo nuke jakin… Ezingo nuke behin-betiko erantzunik eman. mccarthy presidentea: Herrialde honetan sistema komunista ezartzeko laguntza emango zenuke?


nbr-122-(0k):interior revista-3.9-okey 29/06/11 14:46 Página 25

hammett jauna: Orain esan nahi duzu? mccarthy presidentea: Bai. hammett jauna: Ez. mccarthy presidentea: Ez zenuke egingo? hammett jauna: Arrazoi bategatik, ez dut uste funtzionatuko lukeenik herritarren gehiengoak ez badu babesten. mccarthy presidentea: Liburu horiek idazterakoan komunismoari babesa ematen ari zinen? hammett jauna: Ez dut erantzungo, erantzuna neure kontra erabil daitekeelako. mccarthy presidentea: McClenan senatariak ere galderak egin nahi dizkizu. (…) mcclellan senataria: Erantzuteak beldur eman dizula diozu, ez duzu uste erantzuteari uko egiten diozunean zeure burua errudun agertzen duzula iritzi publikoaren aurrean? Bosgarren enmendakinak ematen dizun eskubidea aldarrikatzen duzunean ez duzu uste iritzi publikoaren aurrean zeure burua delitugile bezala agertzen dela? hammett jauna: Ez dut uste, jauna, eta hala bada, zorionez edo zoritxarrez ez zen iritzi publikoa izan kartzelara bidali ninduena. (…) mcclellan senataria: Batzorde honekin modu zuzenean jokatzeko aukera eman nahi dizugu, zeure buruarekin eta zeure herrialdearekin, herrialde honek ezer ardura badizu. Galdera bat egin nahi dizut: oker ibiliko litzateke batzorde hau eta iritzi publikoa bera gure galderei emandako erantzunak kontutan hartuta, edo erantzun faltak hobe esanda, komunista zarela pentsatuko bagenu? Komunista izan zarela eta komunismoaren filosofian sinestu eta hari babesa ematen diozula? Oker ibiliko ginateke hala pentsatuko gabenu?

Dashiell Hammett euskaraz: Genero beltzaren jarraitzaleek badute Hammett euskaraz irakurtzeko aukera. Xabier Olarrak 1997an itzuli zuen Maltako belatza, Igela argitaletxearentzat eta 1996an Uzta gorria, argitaletxe berarentzat. Gizon argala ere euskaraz irakur daiteke, Koro Navarroren itzulpenean (Elkar, 1989).

hammett jauna: Ez diot galderari erantzungo, erantzuna neure buruaren kontra erabil litekeelako. (…) mccarthy presidentea: Jakin beharko zenuke Budenz jaunak, Daily Worker aldizkari komunistaren zuzendari ohiak, komunista zinela esan zigula. Alderdi Komunistako diziplina jarraitzen zenuela. Ez duzu ezer esango? hammett jauna: Ez, jauna, ez dut ezer esango. (…) mccarthy presidentea: Galdera bat egingo dizut, Hammett jauna. Dirua gastatzen ibiliko bazina, ehun milioi dolar baino gehiago komunismoari aurre egiteko Informazio Programa baten, eta programa horren ardura zurea balitz, komunistak izan daitezkeen egileen, hirurogehita bost egile ingururen lanak erosiko zenituzke? Mundu osoan zehar banatu eta zigilu ofiziala jarriko zenieke? Edo nahiago duzu galderari ez erantzun? hammett jauna: Tira, uste dut –ez dakit, baina uste dut– komunismoaren kontra borrokan ariko banintz ez niokeela jendeari liburu bakar bat irakurtzen utziko. mccarthy presidentea: Arraroa da idazle baten ahotik halakorik entzutea. Mila esker, joan zaitezke.■

nbr–

25


nbr-122-(0k):interior revista-3.9-okey 29/06/11 14:46 PĂĄgina 26

Artista gazteen

erretratuak

26 nbr–

Izena: Ertibil 2011 Zer da? Arte erakusketa ibiltaria da, sortzaile gazteen lanari bultzada eman nahi diena, haien ibilbide artistikoaren lehen urratsetan. XXVIII. edizioa egin da aurten eta hauek izan dira hiru lan irabazleen egileak: Alain Urrutia (lehen saria), Miriam Isasi eta Unai Requejo (bigarrena) eta Manu Uranga (hirugarrena). Horiez gain, beste 18 artista gazteren lanak ere erakusten ditu ERTIBILek.


nbr-122-(0k):interior revista-3.9-okey 29/06/11 14:46 PĂĄgina 27

Non ikus daiteke? Bilboko Errekalde Aretoan hasi zen erakusketa ibiltaria baina honako udalerri hauetara eramango dute datozen hilabeteotan: Getxo, Bermeo, Lekeitio, Igorre, Larrabetzu, Santurtzi, Arrigorriaga, Ermua, Zalla eta Gernika-Lumo. Orrialde hauetan‌ ALAIN URRUTIA, aurtengo lehen sariaren irabazlearen lanak ikusten ari zara. Urrutiak Bilbon jaio zen,

1981ean, eta besteak beste literatur zaleentzat da ezagun, Hedoi Etxarte idazlearekin batera Ihes Ederra eleberri grafikoa argitaratzeagatik (Alberdania, 2009). Madrilgo Arte Ederren Zirkuluaren, Norvegiako Rogaland Arte Zentruaren eta Bizkaiko UNEDen beka eta sariak eskuratu ditu, besteak beste. Bere lanaren erakusgarri zabalagoa www.alainurrutia.com weborrian aurkituko duzu.

nbr–

27


nbr-122-(0k):interior revista-3.9-okey 29/06/11 14:46 Página 28

Atik

Zra...

HILTZAILEAK! Esanekoa da eta aitzakiarik apenas jartzen du Karmen Katodok alfabetoak egiteko eskatzen diogunean, baina hilabete honetan ez da gustura ibili. Ea ez ote genuen beste gairik nahi, ea ez geunden alfabetoekin nekatuta, ea zergatik ez genituen orrialde hauek beste zerbaitekin betetzen… Halaxe ibili zaigu, agindu diogun gaiarekin atzeratuta: gaur letra bat bidaltzen zuen, bihar beste bat. Azkenean osatu du eskatu genion hiztegia, etxeko atea barrutik itxita –hori bai– eta letratik letrara loa galduta baina batu ditu ASMATUTAKOAK eta ZINEZ izan zirenak.

Txanpona airera botata: halaxe erabakitzen du Anton Chigurgh izeneko hiltzaileak aurrean daukanaren patua zein izango den. Chigurgh isilak ordaintzen dionarentzat egiten du lan, baina Lewellyn Moss izeneko baten atzetik bidaltzen dutenean, diruz betetako maleta berreskuratzeko, ez dirudi dirua denik odol arrasto izugarria atzean uzteko duen arrazoi nagusia. Ez dirua, ez odol-zaletasuna, ez gorrotoa. Etsiko ez duen hiltzaile tematia gerraz-gerra ibili den nazio baten semea baino ez da, bere azken mutazio errukigabea. No country for old men liburuan Cormac McCarthyren ahotsa izan zuen Chigurgh beldurgarriak eta zineman, Cohen anaien eskutik, Javier Bardem aktoreak ukitu umoretsua eman zion, are makabroago egiten zuena. Literaturatik zinemara bidea egin zuen beste hiltzaile gogoangarri bat ere ekarri dugu zerrendara eta letra honetara: Annie Wilkes. Misery izeneko eleberrian asmatu zuen Stephen

a

28 nbr–

King idazleak eta handik zinemara Kathy Bates aktoreari esker pasatu zen. Meta-psikopata hau Misery Chastain izeneko fikziozko pertsonaiaren zale amorratua da, eta pertsonaia horren idazleak (James Caan) auto-istripua duenean hura zaindu eta bere azken eleberria irakurtzeko aukerak pozez zoratzen du. Bere pertsonaia kuttuna hil egiten dela jakiterakoan, ostera, pozez baino amorruz zoratzen da. Filma ikusi eta idazleari oinak apurtzen dizkionekoa ez duenak ahaztu ezta amesgaiztoetan ere,


nbr-122-(0k):interior revista-3.9-okey 29/06/11 14:46 Página 29

ez dezala liburua irakurri. Askoz okerragoa da han egiten diona.

Basic Instinct sinesgarria zen? Ez. Ona? Ba… ez gehiegi. Orijinala? E… ezta ere. Baina Sharon Stone agertzen zen? Bai. Zuriz jantzita eta Grace Kelly baino xarmangarriago? Bai. Eta hankak zabaldu eta marketing mugimendu borobilarekin kulerorik ez zeramala erakusten zuen? Bai. Aski izan zen hori publizitate piloa irabazteko eta filma arrakasta bihurtzeko. Stonek beti esan du ez ziola Paul Verhoeven zuzendariari aluaren irudirik ateratzeko baimenik eman baina Catherine Trammel hiltzailearen gora-beherak baino sinesgaitzago egiten da hori.

b

Zerk ematen du ume hiltzaile batek baino beldur handiagoa? Oso gauza gutxik. Asko izan dira zinemaren historian halakoak, baina bat ekarri dugu adibidetzat, The Good Son filman Macaulay Culkinek egiten zuena. Ikusle batzuk harritu egin ziren Home Alone komedia egin ondoren hiltzailearen paperean sartu zelako Culkin. Gu ez, zintzoa zirudienean ere beldurra genion.

c

The X Files telesailean hiltzaile gehienak ez ziren mundu honetakoak: espaziotik zetozen edo lurzorutik edo mutazio arraroren baten ondorio ziren. Horregatik, beharbada, ez zuten eragiten Irresistible atalean agertzen zen Donnie Pfasterren moduko beldu-

d

rrik. Pfasterrek ez zuen botere berezirik, emakumeak hil eta haien ilea eta azazkalak gordetzen zituen, besterik ez. Ilea garbitzeko agintzen zien lehenik eta, lehorra edo koipetsua zuten galdetu ondoren, hil. Dana Scully FBIko agentea ere bahitu zuen eta negarra eragin zion, ordura arte inoiz negarrik egiten ez zuen emakume adoretsuari. Beharbada, Fox Mulderrek bukaeran zioen bezala, benetako ikara ulertzen ez dugun krimen izugarriak eragiten digu, edozein kale bazterretan eta arrazoirik gabe hil gaitzakeen ezezagunak. Erlijioa da filmeetan eta liburuetan erakutsi dizkiguten hiltzaileen motibazio nagusietakoa. Se7en filmakoak ez zuen izenik, ez zuen hatz markarik uzten, eta ez zuen arazorik bere burua bekatuz zikinduta ikusi ondoren, krimenen katea bere sakrifizioarekin borobiltzeko.

e

Hurrengo hiltzaileak Wallyren antzeko jertsea darama, baina hura baino azazkal luzeagoak ditu. Ametsetan agertzen zaizkigun beldurrak haragitzen ditu eta fobiak arma bihurtu, bere biktimekin bukatzeko. Moja zen bere ama. Bortxatu eta luzaroan torturatu zuten eta Freddy Kruegerrentzat bederatzi filma ere ez dira nahikoak izan traumari modu osasuntsuago eta ezhiltzaileago baten aurre egiteko.

f

nbr–

29


nbr-122-(0k):interior revista-3.9-okey 29/06/11 14:47 Página 30

le amorratu eta sinesgaitza, eta biktima inozo eta emakumezko ugari. Ikusmiratzailea, voeyurra da Peeping Tom filmako protagonista. Emakumeak hiltzen ditu, bai, baina haien aurpegiek izututa daudenean duten itxura gorde nahi duelako, besterik ez. Martin Scorseseren ustez Michael Powellek 1960an zuzendu zuen filma honetan eta Felliniren Otto e mezzon daude pelikulak zuzentzeari buruz jakin behar diren guztiak. Fellinik zuzentzearen plazeraz hitz egin zuen, Powellek zuzendari lana bortxaketarekin konparatu zuen, kameraren begia erasotzaile agertuz.

i

Sleepless in Seattle filman haur txiki batek aita ezkondu nahi du, aitak ezagutzen ez duen emakume batekin. Emakumeak gutuna idatzi dio eta aitak ez diola erantzungo dio, edonor izan litekeela, baita hiltzailea ere. «Ez duzu Fatal Atraction ikusi, ala?» galdetzen du aitak, Glen Close buruan duela. Ezetz umeak, «zuk ez zenidan utzi!» «Ba nik ikusi nuen eta kakatan jarri ninduen, ni eta Ameriketako beste gizon guztiak jarri gintuen kakatan!». Kritikari feministei ez zitzaien gustatu ustez liberala den emakumea gero psikopata obsesibo moduan erakutsi eta sexuaren arriskuez ohartarazten zuen filma, baina arrakasta izugarria izan zuen, nahiz eta sinesgaitza izan emakume bat noren eta Michael Douglasen atzetik zoratuta ibiltzea. Kirk Douglas izan balitz bederen!

g

Henry, portrait of a serial killer (John McNaughton, 1986) tituluak zioena zen: psikopata baten erretratua, hotz eta zintzo kontatua, lilurari edo errukiari tarterik egin gabe, hotzikara baten. Halloween filmak, berriz, ez du aparteko anbizio psikologikorik: Michael Myers psikiatrikoan dago umetatik, 17 urteko arreba sexu-harremanak izaten ikusi eta hil zuenetik. Arreba txikia hiltzeko ihes egiten du halako baten eta ihesean ibili da zortzi filmatan. Slasher generoari hasiera ematearen meritua (errua?) filma honek dauka. Osagaiak askotan errepikatu dira ordutik: hiltzaile odol-za-

h

30 nbr–

Jeffrey Dammer, Milwaukeeko Harakina, 18 urterekin hasi zen jendea hiltzen eta hamazazpi lagun hil zituen guztira, kartzelan beste preso batzuekin eztabaidan Dammer bera hil zuten artean. Nekrofilo eta kanibala zela esaten dute eta fikziozko hiltzaile guztiek baino beldur gehiago ematen digu, baita letra honetan aipatu beharreko Jokerrak baino gehiago. Batmanen arerio nagusia da Jokerra eta Jack Nicholsonen zein Heath Ledger zenaren aurpegiarekin edonoren barrea izozteko gai da, aiztoaren mugimendu bakarrarekin edo lore hiltzaile batekin.

j

Katana samurai japoniarren arma tradizionala da, berez, baina samuraiekin baino Kill Bill filmeetako Beatrix Kiddorekin lotzen dugu eta –zoritxarrez- Katanaren Hiltzailea izena hartu zuen Jo-

k


nbr-122-(0k):interior revista-3.9-okey 29/06/11 14:47 PĂĄgina 31

se Rabadan gaztearekin. Aita, ama eta down sindromea zituen arreba hil zituen, duela hamarkada bat baino gehiago, eta komunikabideek Final Fantasy bideojokoei egotzi zieten errua. Egia zenik ez zen frogatu, baina bideojokoen deabrukeriari buruz luze hitz egin zen. Bereziki, Antena3 katean. Hannibal Lecter zu baino azkarragoa da eta buruko pentsamenduak jango dizkizu, hala nahi badu, ahaleginik egin gabe, zuk nahi zein nahi ez baduzu ere. Haragia ere jango dizu, chianti kopa batekin, beharbada oraindik bizirik zaudenean, beharbada haginkada basatiarekin hil eta zatitu zaituenean. Ze filma ederra zen The Silence of the Lambs, ze harreman gaixo eta poetikoa zuten Lecter eta Clarice FBIko agenteak eta ze hiltzaile gogoangarria utzi zuen zinemaren historiarako Anthony Hopkins zoragarriak.

l

Max Cady ez da hiltzailea: aingerua da. Jainkoaren hitza ezagutzen du eta badaki bekatua egin duenak bekatua garbitu behar duela, damua eta erredentzioaren bidez. Horregatik jazarriko du bere abokatua, legeari eta bere emazteari errespeturik ez dion gizona eta, alabari kasurik egiten ez diona. Damutu egin behar duelako, eta sutan ez bada uretan bere zikinak araztu. Birritan agertu da Cady zineman, lehengoan Robert Mitchum izan zen aingerua Gregory Pecken aurka, bigarrenean Robert de Niro,

m

Nick Nolteren kontra. Ona zen lehen Cape Fear, baina zoragarria bigarrena, Martin Scorseseren teo-thriller erlijiosoa, epikoa, borobila. Alfabetoaren erdian jarri dugu, asmatutako hiltzaile guztien aita zinematografikoa: Norman Bates. Diotenez, Alfred Hitchcock umea zenean aitak komisaldegira bidali zuen, han zeukan lagunari ohar bat eman ziezaion. Tipoak, ezer esan gabe, ziegan sartu zuen umea eta bertan egon zen, hezurretaraino izututa, azalpenik gabe. Erruak zigorra zuela erakutsi nahi zion aitak eta Alfred koittaduak mundua irrazionala zela ikasi zuen eta jendea krudela. Dutxako errezelaren ostean hiltzailea egon zitekeela ikasi zuen eta dutxak ia-ia izorratu egin zizkion askori.

n

AEBtako zinemagintzak eman dizkigun arren hiltzaileei buruzko film gehienak, beste leku batzuetatik ere iritsi dira psikopata etabarrei buruzkoak. Hortxe, adibidez, Plata Quemada argentinarra, Los Mellizos izenez ezagunak diren bi amoranteren ipuina, edo Harry, un ami qui vous veut du bien frantziarra, Sergi Lopez katalana protagonista duena. Eta hortxe Italiako giallo genero edo azpi-generoa ere, Dario Argento zuzendariaren eskutik ezaguna egin dena. Film ugari zuzendu ditu Argentok baina beretzat okerrena, duda gabe, Opera. Bikotekidearekin arazoak ekarri zizkion, Vanessa Redgrave protagonistak bukatu baino lehen alde egin

o

nbr–

31


nbr-122-(0k):interior revista-3.9-okey 29/06/11 14:47 Página 32

bil dio egun Walter Sickert izan zela Ripper ezizenez ezagutzen dugun Jack hiltzailea, Londreseko emakumeak tripak aterata hil zituena. Hotelak ez zaizkigu berriz seguruak iruditu The Shinning ikusi genuenetik, elurrak izutzen gaitu orain eta neskato bikiak ikusten ditugunean norabidez aldatzen dugu. Errua, Stephen Kingen izen bereko eleberriarena da, jakina, eta Stanley Kubrickena, of course, baina bereziki Jack Nicholsonen zoro aurpegiarena. Begi horiek, ene bada, irribarre ero hori, aizkora hartuta emaztea hiltzera abiatzen zenean… Zorionez, ez dira zineman agertu diren hiltzaile guztia Jack bezain beldurgarri, bestela ez genuke inoiz lorik egingo. Wes Craven zuzendariaren Scream (I, II, III, eta IV) filmeetan, adibidez, psikopata bat baino gehiago dabil kaletik baina aldarriak karkailekin nahasten dira. Badute xarmarik psikopaten filmeen parodia-omenaldi hauek, baita aholku erabilgarririk ere: ez inoiz sexuharremanik izan (terrorezko filmeetan birjinak direnak bakarrik ateratzen dira bizirik), ez edan alkoholik edo hartu drogarik (bekatariak garbitzen dituzte hiltzaileek) eta ez inoiz, inoiz esan «oraintxe nator», ez zarelako berriz itzuliko.

s

zion eta istripuz beteriko filmaketan zeudela, aitaren heriotzaren albistea iritsi zitzaion. Eta ez, kritikari ez zitzaion gustatu. The Night of the Hunter klasikoan Harry Powell alargunak hiltzetik bizi da. Jainkoak laguntzen diola uste du, gainera, emakume lizunak direlako, gizonen sexu-gosea itzartzen dutenak. Dirugosea da, ostera, Harry neskatotxo gazte batengana eta bere panpinatxoarengana erakarriko duena. Txano Gorritxu eta otsoaren ipuina, Robert Mitchum eta Shelly Wintersen eskutik.

p

Ez litzateke inor Quentin Tarantino bere hiltzaileak gabe: Uma Thurman lanjantzi horia eta katanarekin; Michael Mardsen dantzan, poliziaren belarria mozten duen bitartean; John Travolta haserre, nahi gabe lekukoari tiro eman eta autoa zikindu duelako. Hiltzaileak maitagarri eta beldurgarri erakutsi dizkigu Tarantinok, baina beti eman die bere pop ukitu berezia, rock and rollaren soinu ahaztezina.

q

Walter Sickert Ingalaterran bizi zen, duela ehundik gora urte. Pintorea zen eta bere marrazkietan maiz ikusten dira hildako emakumeak, gizon misteriotsua ondoan dutela. Patricia Cornwell idazleak koadro horiek aztertu eta bertan ageri diren DNA arrastoak ikertu zituen idazle eta ikusleak XIX. mendetik aztoratu dituen misterioa argitzeko eta boro-

r

32 nbr–

Texasetik atera diren izaki beldurgarriena nor den galdetu eta mundu guztiak Bush presidentea aipatuko duen arren, ezin dugu ahaztu Leatherface, The Texas Chain Massacre filmako eta

t


nbr-122-(0k):interior revista-3.9-okey 29/06/11 14:47 PĂĄgina 33

haren ondorengoen protagonista. Koittadua ez da gaiztoa, bere familiak jendea jan nahi badu, zer egingo du? Haiek gosez hiltzen utzi? Edo motozerra hartu eta bidean aurkitzen dituenak zatitu? Ba, horixe. Ultrabiolentzia eta Beethoven maite dituzte Alex eta The clockwork orange filmako protagonistek (ahal dela biak batera) eta hiltzaileekin liluratuta bizi den gure kulturaren ikono bihurtu da haien itxura: begietako margoa, pijama zuria, eskumakila eta onddo kapela beltza. Stanley Kubrick zoragarriak Anthony Burgesen eleberria hartu zuen oinarri zinemarako eta Burgesek, berriz, Ingalaterrako esaera bat titulurako: as queer as a clockwork orange esaten omen da cockney edo Londreseko hizkeran, naranja mekanikoa baino arraroagoa, alegia.

u

Hamahiru ez, hamalau filmatan agertu da Jason Voorhees, Friday 13th sagako protagonista. Gezurra dirudien arren, azken aurrekoak, Michael Bay zuzendariarenak, aurrekoak baino diru gehiago irabazi zuen: 50 milioi dolar estreinatu zen asteburuan eta bai, ostiralez estreinatu zen, hilaren 13an.

v

Charlize Theron itsusi irudikatzea zaila egiten zitzaigun askori, baina ederra izate hutsarekin ez da Oscarrik irabazten eta bere burua gizendu eta protesiekin desitxuratu zituen Monster filman, Aillen Wuornosen historia konta-

w

tzeko. Sexu gehiegikeriak jasan zituen Wuornosek txikitatik eta bazterketa mingarrriak bizitza osoan zehar bere itxura fisikoagatik. Zazpi gizon hil zituela uste da, bortxatu zuen gizona lehena eta beste sei gero, tartean, jubilatutako polizia bat. Floridako estatuak herio zigorrera kondenatu zuen eta 2002an hil zuten. Charlize Theronek Oscarraz gain beste hamasei sari irabazi zituen eta ikusle zein kritikariak zur eta lur utzi.

Citizen X telesailak ere benetako hiltzailea zuen protagonista, inoiz izan den beldurgarrienetakoa gainera: Andrei Chikatilo deitzen zen eta 53 emakume eta haur hil zituen, 1978 eta 1990 bitartean. Rostoveko Harakina deitu zioten eta poliziak atxilotu zuenean naturaren akatsa zela esan zien, ÂŤhaserretutako piztiaÂť zela. Telesailean Donald Sutherland eta Stephen Rea aktoreak agertzen ziren eta baliteke Chikatilo aurki zineman ere ikustea,

x

nbr–

33


nbr-122-(0k):interior revista-3.9-okey 29/06/11 14:47 Página 34

Ridley Scott zuzendariak bere gorabeherak kontatzen dituen liburuaren eskubideak erosi baititu. Batman izan baino lehen, Christian Bale Patrick Bateman psikopata izan zen, Breat Easton Ellis idazlearen American Psycho liburuaren egokitzapenean. Askok ez genuen uste superheroi moduan sinesgarri egingo zitzaigunik, yuppie hiltzaile moduan odolez beteta eta karkailaka ikusi ondoren, baina talenturik ez zaiolako falta eta Batman beti izan delako superheroirik ilunena sinestu genuen, bai.

y

David Fincher zuzendaria umea zenean San Francisco inguruan bizi izan zen, tarte batez. Han zegoela aitari esan omen zion hiltzaile baten berri entzun zuela. Aitak, lasai asko erantzun zion umeari baietz, hiltzailea zebilela, lau edo bost lagun hil zituela, bere buruari zodiac deitzen ziola eta trufa eta mehatxu egiten ziela polizi-gizonei prentsara bidalitako oharren bidez. Besteak beste, hiltzaileak eskolako autobusei tiro emango ziela esan omen zion eta barruko ume guztiak hil. Fincherrek askotan esan du beretzat munduko izakirik beldurgarriena bihurtu zela orduan hiltzaile misteriotsua (inoiz ez zuten harrapatu) eta ez da harritzekoa bere istorioa Zodiac filman kontatu izana. Aitak semeari istorioa zergatik kontatu zion, hori bai harrigarria, baina akaso psikoanalisiari buruzko alfabeto baterako utziko dugu.■

z

Karmen Katodo

34 nbr–

«Txapela buruan ibili munduan» zioen esaera zaharrak baina Dani Etchart, gure berriemale kosmopolitak «oinetakoak soinean ibili munduan» pentsatu du beti. Zapatak erostea, ostera, frustrazio iturri izan daiteke diseinatzaileen irizpide estuetan sartzen ez denarentzat.

Printzesen oinak txikiak dira eroa. Dr Marteens-ak untsa daude baina beroa. Irtenbideak mugatuak: ortutsik edota oinjantzi. Bigarrena egokiagoa, nagusiki oin xuri-xuriak ditudalako. Aristokratzia, you know. Zapatadenda cool batera sartu naiz. Je suis cool. Buelta bizkorra eman diot dendari. Begiek ez dute ezer harrapatu. Naski, arina izan da begiraldia. Mantsoki begiratzeari ekin diodanean saltzailearen lurrina hurbildu zait lehendabizi, eta gero bera. Gizon prestua da. Colgate-irria. Zimur txikirik ez bere gorputzean. Iguzki artifiziala aurpegian. Gorbataren korapilo nahasian iltzatu zaizkit begiak. Colgate-gizonaren aurreko hortzek nire gorbataren korapiloarekiko miresmenaren aurrean diztira egin dute. Sandalia batzuk eskatu dizkiot. «Takoidunak, takoirik gabekoak…?». Denetarik ateratzeko erran diot. Zapata denda arrastiria emateko toki egokia izan liteke. «Zenbakia?». «41». Txundituta geratu da nire zenbakiarekin. «Ene, neska, ez duzu printzesa zenbakirik». Nire oin xuri ederrak begiratzen egon naiz. The anachronistic monarchy. Nik ez dut printzesa izan nahi. Nire Marteensak askatzen hasi naiz. Pistatxo koloredun galtzetak kendu ditut oinei askatasuna emanaz. La liberté. Such an emotion! Streap-tease in the shoe shop!!!! Behatzetako koloredun aztaparrak bistarat. Pistatxo, beltz, gorri, urdin eta berde ilun. Saltzailearen begiak so azazkalei. Inbiriya gorri-gorriya. Nire hortzek dizdira egin dute, ez Colgategizonak bezala, baina egin dute. Klink! Atera didan aurreneko sandalia erakusterakoan, mendekioa!, bere manikura perfektua azaldu dit. Frantsesa. Ba! Takoiek hamabi zentimetro. Hankapaluetan sentitzen niz. Colgate-gizona Alizia bezala ttikitu da. Ñiiiiiiiiiiii. Behera. Eta ni Alizia bezala, Ñiiiiiii, gora. Eskuarekin burua laztandu diot. Colgate-gizonak itxaroten ez zuen losin-

B

Dani Etchart


nbr-122-(0k):interior revista-3.9-okey 29/06/11 14:47 Página 35

txa onartu dit. Bilo goxoa duela erran diot, «indartsua» gaineratu diot. Samsom senditu da. Naski, ni Dalilah. Colgate-gizonak ene Dr Marteeensak eta oin handiak ahantzi ditu. Je! Ene xederan harrapatu dut. Ondoren espartin beltzak jantzi ditut. Eta Manolo Blanhik batzuk. Eta Shoe de bear daniar batzuk. Eta Plomoshoes batzuk. Eta Louboutin batzuk. Eta Sarah Mawen batzuk. Eta Dolfie batzuk. Oh lalala. Halako batean Jean Paul Gaultierren zapata laranjak atera dizkit Colgate-gizonak. Hertsiak eta hamalau zentimetroko kristal iluneko hari fin bateko takoiarekin. Ai amatxooooo… gainera igo naiz Colgate-gizonaren laguntzarekin. Ilargia harrapatzeko bi zentimetro geratzen zaizkit. Colgate-gizonak, bere txikitasunaz jabetuta, aulkitxo bat hartu du. Eta bertara goratu da. Nik ezin dut urrats ttikirik ere eman, baina ez naiz handitasun honetatik jeitsiko. Aulkitxoak, ordea, ezin du ilargirik harrapatu. Erresuminduta ikusten dut Samsom. Burua laztandu diot berriz ere. Baina ez da aski. Gupida ziztada sendidu dut. Oh mon Dieu, hain naiz bihotz zabala. Beheratu egin naiz. Colgategizona baretu da. Takoirik ez duten sandaliak atera dizkit. Maltzurra, gero, Colgate-gizona. Jean Paul Gaultierren alde egin dut. Ezin dut ibili, baina ilargia eskuratzeagatik eta Colgate-gizona ttikitzen ikusteagatik edozer. «Garestiegiak dira, 580 euro», arrapostu dit. Ez dizkit, bada, saldu nahi! Oin xuri aristokratikoek egin dute hitz orduan. «Dirua gutienekoa da». Colgate-gizonak ez dizkit saldu nahi, halere. «Zure oinak dira, maitea, handiegiak. Ez da zure zenbakirik». Erreklamazio orria eskatu dut orduan. Colgate-gizona urduritu da. Nik, temati, orria nahi dudala. Kexua agertu dut. «Ez dut printzesa izan nahi, baina Jean Paul Gaultierren zapatak izateko eskubide unibertsala daukat». Eta aldegin dut. Arrastiri ederra zapata denda coolean.■

nbr–

35


nbr-122-(0k):interior revista-3.9-okey 29/06/11 14:52 Página 36

Katez kate telebistara kateatuta Joan den alean errepasatu genituen udako zine estreinaldiak, baina uda luzea da eta itxura eskasa duten lanen zerrenda ere bai. Horregatik egin dugu itxaropentsu egotera deitzen gaituen errepasoa, iraileko telebistari begira. Orduan etorriko dira kateen apustu sendoenak, azken urteotako uzta oparoaren maila igotzeko erronka dutenak. Hona hemen (ia) guztien zerrenda, katez-kate. Irailean ikusiko dugu zeintzuk diren gustagarrienak, kritikagarrienak eta denboraldi erdia baino lehen kenduko dituztenak.

Maria Fernandez-Cabrerok telesail guzti hauen trailerrak ikusi behar izan ditu zerrenda egiteko. Lehen telebista gehiegi ikusten zuela uste zuen, orain ziur dago.

36 nbr–

ABC:

Beste Lost baten bila ABC kateak zientzia-fikziozko telesail ugari egin ditu historian zehar eta oso sitcom arrakastatsuak. Ez zen oso fin ibili 90eko hamarkadan baina oso urte onak izan ditu, Lost, Grey´s Anatomy edo Desperate Housewives moduko telesail arrakastatsuekin. Egun, Disney da katearen jabea. Pam Am: zer kontatzen duen: 1960ko hamarkadan gaude, hegazkin konpainien munduan, luxuzko hegaldi eta luxuzko bezeroen munduan. zer eskaintzen duen: Retro giroa, oso produkzio zaindua eta, zorte pixka batekin, Mile High Club apur bat (hegazkinetan sexu-harremanak izan dituztenek osatzen duten «kluba»). nor ikusiko dugun: Christina Ricci, oraindik orain Wednesday Addams pertsonaiaren zamarekin bizi dena. Missing: zer kontatzen duen: CIAko agente ohia erretiratuta bizi da senarra hil ziotenetik, baina berriz itzultzen da lanera, bere semea Italian desagertzen denean. zer eskaintzen duen: Espiotza kontuak eta konspirazio ugari, edo ezusteko ederra, semea Erasmus party halakoren ba-


nbr-122-(0k):interior revista-3.9-okey 29/06/11 14:52 Página 37

ten galdu bada. nor ikusiko dugun: Ashley Judd zoragarria eta Game of Thrones telesailari esker boladan dagoen Sean Bean, hildako senarraren paperean. Scandal: zer kontatzen duen: Damage control edo kalteak kontrolatzeko lanetan aditua den emakume baten bizitza, Washingtonen gertatzen diren krisialdiak konpontzeko bere ahaleginak eta goi mailako bezeroekin, tartean POTUSekin, duen harremana. POTUS: President of the United States, jakina. zer eskaintzen duen: Goi mailako klase harremanak eta Barney Stinson asetzeko moduko traje kopurua. Suit up! nor ikusiko dugun: Kerry Washington (The Last King of Scotland, Ray) eta Lost zaleek Desmond izenarekin ezagutzen duten Henry Ian Cusick. The River: zer kontatzen duen: Dokumentalak aurkezten dituen tipoa Amazonian desagertzen da. Familiak bizirik dagoela uste du eta bertara doa, telebista kamerek reality gisara dena grabatzen duten bitartean. zer eskaintzen duen: The Blair Witch Project, Anaconda eta Lost apur batekin nahastuta. nor ikusiko dugun: Spielberg dago proiektuaren atzean eta Kings telesail bikainaren zuzendaria. Harekin ez zuen arrakastarik izan koittaduak, ea honekin. Apartment 23: zer kontatzen duen: Eskarmenturik gabeko neskatotxoa bere ametsak betetzera iristen da New York hirira eta bere antzik ez duen pisukide zoroarekin bizitzen hasten da. zer eskaintzen duen: Neska Zintzoa ez da hain zintzoa izango (apustu ezetz) eta Neska Gaiztoa ere ez da hain gaiztoa izango (harrigarria, e?). nor ikusiko dugun: Dreama Walker eta Krysten Ritter telebistan bakarrik ikusi ditugu, bigarren mailako paperetan. Ondoan, Dawson´s Creek telesailarekin ezagun egin zen nerabeen kuttuna izango dute: James Van Der Beek. Umorea baduela erakutsiko du, mamituko duen pertsonaia… James Van Der Beek izango baita.

Suburgatory:: zer kontatzen duen: Manhattan utzi eta bere alabarentzat giro atsegin eta seguruagoaren bila, protagonistak herri txiki batera joateko erabakia hartzen du. zer eskaintzen duen: Herri txikien neurosi handien aldean, hiri handietako neurosiak txiki geratzen direla frogatzeko aukera. nor ikusiko dugun: Jeremy Sixto, Six Feet Under kultuzko telesailagatik ezaguna.

NBC:

Polizia eta abokatuen kateak, zer? Komedien arloan arrakastarik sinatu duen arren (Seinfeld, The Office edo 30 Rock esaterako) ezagunagoak dira kate honen dramak, tartean, Hill Street Blues mitikoa, LA Law, Remington Steele edota Law & Order. Rockfeller dorrean du egoitza nagusia, New Yorken. Awake: zer kontatzen duen: Detektibe batek auto istripua dauka, semea eta emaztearekin. Esnatzen den bakoitzean errealitate desberdinean dago: baten emaztea dago hilda, bestean semea. zer eskaintzen duen: Paranoia, kafe asko hartzen duen protagonista eta The Sixth Sense edo antzekoen giroa. nor ikusiko dugun: Aktore zoragarri bat: Jason Isaacs. The Playboy Club: zer kontatzen duen: 1960ko hamarkadan gaude, Playboy aldizkariaren Chicagoko bulegoan. Modeloak, bezeroak, mafiosoak eta kluba bera nbr–

2 37


nbr-122-(0k):interior revista-3.9-okey 29/06/11 14:52 PĂĄgina 38

2

dira protagonistak. zer eskaintzen duen: Mad Men sarituaren usainetan datorren beste telesail bat dirudi, ea hori baino gehiago ote den. nor ikusiko dugun: Ezezagunak guretzat aktore gehienak, Firefly kendu zutenetik apenas ikusi dugun Sean Maher, tartean. Grimm: zer kontatzen duen: Susmagarriak ikusi beharrean, munstroak ikusten hasten da protagonista, Grimm anaien ondorengoa dela deskubritzen du eta horrek era guztietako piztien ehiztari bihurtzen du. zer eskaintzen duen: Buffy apur bat, Supernatural mordotxo batekin nahastuta. nor ikusiko dugun: David Greenwalt eta Jim Kouf dira sortzaileak, Buffy eta Angel telesailen atzean zeudenetako bi. Smash: zer kontatzen duen: Broadway mitikoan Marilyn Monroe oinarri duen musikala nola egiten den eta protagonistaren papera lortzeko batek baino gehiagok zer egiten duen. zer eskaintzen duen: Fame eta Glee telesailen batuketa. Edo halako zerbait. nor ikusiko dugun: Denetarik. Telebistako izen ezagunen bat (Will & Grace telesaileko Debra Messig, adibidez), Broadwayen izen handia duen besteren bat (Megan Hilty) eta reality generotik datorren beste bat (Katherine McPhee, American Idol saioko lehiakidea).

Up All Night: zer kontatzen duen: Guraso moderno-edo halako batzuen gora-beherak. Gizona etxean geratzen da haurrekin eta emakumea doa lanera.

38 nbr–

zer eskaintzen duen: Argumentu ezin inozoagoa aktore ezin hobeekin. nor ikusiko dugun: Saturday Night Live eta 30 Rock telesailetan trebatutako taldea, kamera atzean (Lorne Michaels) zein aurrean (Will Arnett, Maya Rudolph, Christina Applegate).

CBS:

Hirugarren arrakastaren bila Bi telesail ezin arrakastatsuago ditu Columbiaren telebista kateak une honetan: The Big Bang Theory eta How I met your mother. Hirugarren baten bila dabil, CSI frankiziak oraindik dirauen arren, goiz ala berandu hori ere bukatuko zaiolako. Person Of Interest: zer kontatzen duen: CIAko agente ohia hiltzat ematen du mundu guztiak, baina mililoidun batek kontratatu egingo du pertsona susmagarrien nortasunak ikertu eta haiek egin ditzaketen krimenei aurre hartzeko. zer eskaintzen duen: Criminal Minds baina ukitu eskuindarragoarekin: krimenari aurre hartzearen kontuari ez diogu itxura onik hartzen. nor ikusiko dugun: Jim Caviezel, Mel Gibsonen Jesukristo eta The Red Thin Line filmako protagonista. Lost jarratzaileei, ostera, ilusio handiagoa egingo die Michael Emersonen agerraldiak (Ben pertsonaiaren papera egiten zuen uharte misteriotsuan). A Gifted Man: zer kontatzen duen: Kirurgialari ezagunak bezero aberats ugari ditu baina hildako emazteak beste bizitza bat nahi du beretzat eta agertu egingo zaio, bide horretan laguntzeko. zer eskaintzen duen: Mediku-arteko drama erromantikoa, naturaz gaindiko ukitu sasimoralarekin. nor ikusiko dugun: Hard Candy edo Watchmen filmeetan ikusi dugun Patrick Wilson bikaina da protagonista. Jennifer Ehle eta Julie Benz izango ditu ondoan eta Jonathan Demme kamera atzean. Bai, The silence of the lambs egin zuen zuzendaria, bai.


nbr-122-(0k):interior revista-3.9-okey 29/06/11 14:52 Página 39

Unforgettable: zer kontatzen duen: Hipertimesia duen neskato batek poliziari laguntzen dio baina ikusten duen guztia xehetasun osoz gogoratzeko gai bada ere, bere adimen apartarekin ezin du gogoratu nola hil zuten bere aizpa biak umeak zirenean. zer eskaintzen duen: The Mentalist, baina emakume bat protagonista duela. nor ikusiko dugun: Poppy Montgomery (Without a Trace) eta Dylan Walsh (Nick/Tup).

FOX:

Albistegi ultraeskuindarrak baino gehiago Kontraesankorra eta bitxia da FOX katearekin gertatzen dena. AEBetako kate nagusien artean, honexek ditu albistegi eskuindarrenak baina FOX da era berean The Simpsons edo Family Guy moduko telesail kritiko eta apurtzaileak egin dituena. Zientzia fikzioan ere izan du arrakastarik, tartean, The X Files mitikoa. Terra nova: zer kontatzen duen: Etorkizunean gaude eta lurra hain dago gaizki inor ezin dela han bizi. Gizateriak, alternatiba baten bila, iraganera joatea erabakitzen du, dinosaurioen garaira. Ideia ona, duda gabe, ez balitz dinosaurioak daudelako. zer eskaintzen duen: Datorren den-

boraldiko apusturik arriskutsuena, beharbada. Arrakasta erabatekoa izan daiteke edo aurtengo Flashforward. nor ikusiko dugun: Spielberg dago proiektuaren atzean, beraz, aurrean nor dagoen ez da hain garrantzitsua. New Girl: zer kontatzen duen: Neskato erdi-zoro, ezin maitagarriagoak mutilarekin utzi berri du eta hiru mutilekin bizitzen hasten da. zer eskaintzen duen: Argumentuak eskasa dirudien arren, trailerrak itxura ona dauka eta, besteak beste, Dirty Dancing filmarekin txiste onak egiten ditu. nor ikusiko dugun: Zooey Deschanel abeslaria, 500 days of summer filmarekin indie mugimenduaren musa bihurtu zena. Telesaila aurrera badoa, bi Deschanel egongo dira FOX katean, bere aizpa (Emily) Bones telesailean baita protagonista. Alcatraz: zer kontatzen duen: Alcatraz uharteko presondegitik modu misteriotsuan desagertu ziren preso eta kartzeleroak gaur egun agertzen dira, are modu misteriotsuagoan. zer eskaintzen duen: Lost berria izatearen oparia eta zama jasan behar duen beste telesail bat. nor ikusiko dugun: Lost fenomenoaren aita, J. J. Abrams dago kamera atzean eta Sam Neill aktorea (Jurasic Park) aurrean, Lost jarratzaileen gustukoenetako batekin, Jorge García (Hurley). The Finder: zer kontatzen duen: Soldadu ohiak edozer edo edonor aurki dezakeela uste du eta horixe agintzen die bilaketak egiteko kontratatzen duten bezeroei. zer eskaintzen duen: Goian aipatu dugun Bones telesailetik sortutako spin off edo haren jarraipen ofiziala, baina askoz giro eguzkitsuagoan, Hawaii 5.0 edo Burn Notice telesailen antzera. nor ikusiko dugun: Geoff Stultz aktorea da protagonista eta ikusiko dugu ze zorte daukan, orain artean pare bat telesail estreinatu berritan kendu dizkiotelako (Reunion, Happy Town). Bigarren mailako pertsonaien artean ezagunena, Michael Clarke Duncan, The Green Mile filmako aktore beltz handia.■ nbr–

39


nbr-122-(0k):interior revista-3.9-okey 29/06/11 14:52 Página 40

Power-pop Zaila da power pop-a definitzea: pop azeleratua izan Uda ohi da, gehienez bi-hiru minututakoa, gitarretan oidator. Ezer gutxi narritua (baina gitarra riffetan, ez hainbeste baegin eta egote kartsaioetan) eta ahots-harmonien erabilera hutsarekin gozatzeko une zabala egiten duena. Blueserako joera txikia ederra. Hartu liburu bat, edo nulua du power popak, eta, alde horrebilatu itzala edo eguzkiaren tatik, The Beatles-en kanta bizienen eta British Invasion-eko talde boteretsuenen beroa, norberak nahiago duena, estiloaren garapena izango litzateke eta musika entzuteko urte sasoi (The Who, The Kinks, The Troggs borobila izan liteke. Biniloaren etab.). Nahiz eta «garapenaz» hitz egihosketan orratzaren dantzaz tea, kasu honetan, gehiegi litzatekeen, agian, poparen fase nerabe batean finkagozatu nahi duenak hona tzea baita, azken finean, power pop-aren hemen hiru disko, Iban lorpenik behinena, hots, rockaren historiaZalduak aukeratuak, ren nolabaiteko ahozko fase freudiano (maskulino) batean irautearen antzeko zerbait. Baipower pop estilokoak. na nori axola zaio garapena, salto egiteko eta irribarre infinitu bat marrazteko gai diren pilulakada horiek entzunda? Estiloa 1970eko hamarraldian zehar definitu zen The Flamin’ Groovies, Big Star, Badfinger, The Rapsberries, Cheap Trick eta antzeko bandei esker (gehienak AEBtakoak, bidenabar esanda: jatorri britainiarra baina jarraitzaile batez ere estatubatuarrak izan ditu power popak), eta eztanda nabarmena bizi izan zuen punk-aren eta new wave-aren garaian (hainbeste ezen zaila baita, garai hartan, estilo jakin horren jarraitzaile «puruak» topatzea). Gaurkoan une horren osteko taldeez eta diskoez arituko naiz, tintontzian gustuko asko eta asko utziko ditudala jakinda ere (Farrah, Gigolo Aunts, Pyramidiacs, Sloan, Weezer... gure zorigaiztoko Jotakie ahaztu gabe, noski…). ew American Rock delakoarekin lotu zitzaien hastapenetan (R.E.M., Green On Red eta halakoekin alegia), baina berehala geratu zen argi newjerseytar hauek zerbait izatekotan, power pop banda izugarria zirela. 1960ko soinu britainiarren jarraitzaile sutsuak (duela gutxi grabatu dute The Whoren Tommy diskoaren bertsio oso bat), Pat DiNizio kantariaren ahots garbiak, Jim Babjak-en gitarra solista zehatzak, Mike Mesaros-en baxu indartsuak eta Dennis Diken bateriaren koroek definitzen zituzten, eta dituzte, oraindik ere: aurten bertan argitaratu duten azkeneko diskoa, jatorrizko kantekin eta baxu jole berriarekin, ez dago batere gaizki. Baina, niretzat, haien bigarrena, Green Thoughts, da gogoangarriena: «Only A Memory» irekiera boteretsutik hasita diskoari izenburua ematen dion azkeneko abestira arte, sekula gainbehera ez datorren lana da, ezta «Especially For You» bezalako derrigorrezko baladak edo «Spellbound»-en pseudopsikodelia iristen direnean ere. Bertan bandaren bi klasiko aurki daitezke, gainera: «Drown In My Own

N

The Smithereens Green Thoughts Enigma, 1988.

40 nbr–


nbr-122-(0k):interior revista-3.9-okey 29/06/11 14:52 Página 41

Iban Zaldua poparen uretan ibili da hilabete honetan. Ur barerik ez, ostera, pop boteretsuaren itsaskirria ekarri dugu, power poparen itsasgora.

Tears», eta, batik bat, «House We Used To Live In», power popa sinplea bai, baina idiota ez duela zertan izan behar frogatzen duen kanta, dantza eta aldi berean negar egiteko gogoa ematen duen horietakoa («Our house was not a home / And we both felt alone it seems / It is empty now / Worn and broken like our dreams»). Zuzenean fabulosoak ziren, gainera, nahiz eta gaur egun haien kontzertu bat harrapatu ezkero, hobe shockerako prest joaten baldin bazara: DiNizio, garai batean horren argal, pantagruelki loditu da, gajoa, eta, benetan, agian beste musikaestilo batzuekin hori ez da eragozpena (croonerentzat, adibidez), baina onartu behar da power popa egiteko arazo bat izan daitekeela. Nik benetan pasatu nuen gaizki azkenekoan, edozein unetan oholtzan bihotzeko batek jota utz zezakeen beldurrez… eenage Fanclub eskoziarrak pop indie nahikoa zikiñosoa egiten hasi ziren 80ko hamarraldiaren amaieran (cfr. A Catholic Education, 1990), baina bigarren diskorako argi ikusten zitzaien nondik jo nahi zuten: Big Star-ek eta The Byrdsek zedarritutako xendratik hain zuzen ere. Ahots harmonia ederrak eta Bohemiako kristala baino gardenagoak diren gitarrak, horiexek dira nerabe eternal hauen ikurrak. Diskoen osotasunari erreparatuz, agian haien perfektuena ez da aukeratu dudan hau, 1997ko Songs From Northern Britain izenekoa baizik, ados, baina nik Thirteen dut nahiago, alde batetik, power pop-ago delako (eta, ondorioz, hobeto dator bat hilabete honetako gaiarekin, pop klasikoagoaren zordun diren beste lan batzuk baino); bestetik, kritikak, bere garaian, ederki jipoitu zuelako, nahiz eta, perspektibarekin, gero eta estimu handiagoa jaso duen (irabazle bihurtzen diren galtzaileen istorioek beti hunkitu naute); bestetik, kanta i-zu-ga-rriak dituelako (nire iPodean beti daramatzat gutxienez lau: «Hang On», «The Cabagge», «120 Minutes» eta «Commercial Alternative»); eta, azkenik, bertan dagoelako «Norman 3», niretzat Teenage Fanclub hobekien definitzen duen abestia (beraz, gezurra esan dut, iPodean ez ditut disko honetako lau kanta eramaten, bost baizik). Nik, entzun nuen lehenengo aldian kanta hau iruzur galanta iruditu zitzaidan: minutu bat eta hogei segundotako ohiko sarrera baten ostean (Lemonheads-ena izan zitekeena, esaterako), leloa hasten da («Yeah, I’m in love with you / I’m in love with you / And I know that it’s you»)… eta ez da amaitzen hiru minutu igaro arte, hau da, kanta bera bukatu arte. Hiru minutuko leloa, etengabe errepikatua! Ezin nuen sinetsi: Radio Tres-era deitzekotan egon nintzen, abusu horrengatik protesta egiteko. Baina oker nengoen: Teenage Fanclub tesi bat defendatzen ari zen kanta horrekin, erran nahi baita, lelo bat perfektua denean (eta hau halakoa da) ez dugula amaitzerik nahi… Haiek praktikan jarri baino ez zuten, neurri batean, lelo liluragarri baten aurrean denok sentitu izan dugun zerbait, inoiz.

T

Teenage Fanclub Thirteen Creation, 1993.

nbr–

41


nbr-122-(0k):interior revista-3.9-okey 29/06/11 14:52 Página 42

Power-pop F

Fountains of Wayne Fountains of Wayne Tag, 1996.

42 nbr–

ountains of Wayne konbo newyorktarraren bizkar hezurra bi jeinu txikik osatzen dute, Chris Collingwood gitarra jole eta teklistak eta Adam Schlesinger baxuak, kanta gehienen egileak (hots, Lennon/McCartney, Davies/Hodgson edo Difford/Tilbrook «tandemen» ildoan: hori baino klasikoagorik…); Jody Porter eta Brian Young gehitzen zaizkie ohiko laukote power poperoa osatzeko. Collingwoodek talde paralelo bat dauka, Gay Potatoes, countrya jotzeko, eta Schlesingerrek beste proiektu pop bat lideratzen du, Ivy xarmangarria (ez baduzu ezagutzen, bilatu Spotify-n, mesedez); berak konposatu zuen, bestalde, That Thing You Do! filmeko The Wonders talde fiktizio sesenteroaren hit homonimoa, inspirazioa nondik datorkien argi frogatzen duena. Baina talde nagusia, zalantzarik gabe, hauxe dute, eta hau izan zen haien aurreneko diskoa. Arrakasta nagusia hirugarrenarekin lortu bazuten ere (Welcome Interstate Managers, 2003, «Stacy’s Mom» single zerrendaapurtzailearekin: neskalagunaren amarekin liluratuta dagoen nerabe beroaren istorio topikoaren hamaikagarren berrirakurketa), niri lehenengo honen freskotasuna eta lotsagabetasuna gustatzen zaizkit: doinu bizkor eta sarkorrak («Radiation Vibe», «Sink To The Bottom», «Survival Car», «Leave The Biker»…), hitzaren gaztelaniazko esanahiari ohore egiten dioten leloak («Joe Rey came from Spain / Across the ocean in the frozen rain / And he loves / Point point pointing the finger!»), denbora-erdi egoki administratuak («She’s Got A Problem», «Barbara H», «Sick Day»), eta diabetiko baten alarma guztiak saltarazteko moduko baladak («Everything’s Ruined»), besteak beste. Disko pop perfektua, alegia (hiru urte geroago grabatu zuten Britney Spears-en «Baby One More Time»-ren bertsioa baino ez litzateke faltako diskoa biribila izateko: kanta berez okaztagarri bat power poparen bidez erredimitua). Nork eman dezake gehiago?■


nbr-122-(0k):interior revista-3.9-okey 29/06/11 14:52 PĂĄgina 43

nbr–

43


nbr-122-(0k):interior revista-3.9-okey 29/06/11 14:52 Página 44

Ez dakizula leiho edo lehio idazten den? Sinestu ala sinistu? Gustuko edo gustuko? Gora-beherak, gorabeherak edo gora beherak dituzu ortografiarekin? Eta era berean, min ematen dizu errepideko seinaleetan ikusten duzu akats ortografikoak? Kaleko afitxean norbaitek egin duen hanka sartzeak? Ortografia gorroto zein maite baduzu, ez zaude bakarrik.

eta gorroto (Maite ) – zaitugu,ortografia Haurren eta adin guztietako ikasleen buruhauste nagusia edo nagusietakoa izaten da ortografia. Leiho edo lehio? Sinestu edo sinistu? Gidoiarekin ala gabe? Hizkuntza hiztunen arteko adostasuna den neurrian, ezinbesteko ditu arauak, baina horrek ez du esan nahi errazak direnik edo denen gustukoak. Hitza lan tresna dutenengana jo dugu, jakinminez, hitza maite eta zaintzen dutenengana, ortografiarekin duten harremana ezagutzeko. Eskerrak eman nahi dizkiegu, eten puntuen arteko intimitatean muturra sartzen utzi digutelako, eta haien filia eta fobien parentesian begiratzen.

Gorka Arana, itzultzailea Gorka Aranari zor diogu euskaldunok George Orwellen 1984 geure hizkuntzan irakurtzearen plazera. Arauek errazteko balio beharko luketela dio, eta berak aldatu egingo lukeela orduak idatziz adierazteko orduan «-ean» eta «-etan» bereizten duena, «erretxinentzat egina» ematen duelako. Iritzi aditzaren sintetikoekin (deritzat, derizkiot etabarrekin) nahastu egiten dela aitortzen du eta txikitatik daukala leiho, lehia, leihatila, lehoi eta gisakoak nola idazten diren ahazteko joera. Eskolatik datorkiola dio, «maisuak ahotsa goratu eta larri-larri esaten zigun arreta berezia jartzeko hitz horiei. Nahikoa zen hori haren larritasunaz kutsatu eta oroitzeko ahalmena guztiz blokeatzeko... eta, halaxe, eskolan ondo ikasi gabekoak, gero bizitza osoan tarras... Dislexikoentzat tortura hutsa da». Beste horrenbeste euskaldun zaharri bezala, etxeko euskarak maiz nahastu duela aitor-

44 nbr–

tzen du. «Gure eskualdeko euskaran, mendebaldekoa izanik ere, ‘tz’ garbi bakarretakoarekin ahoskatzen dugu pentsu hitza. Bada aurrekoan animaliendako pentzu idatzi nuen, pentsu behar zuelarik. Eskolan mendebaldeko euskaradunok izan genuen desabantailari egozten diot errua: ondo ikasi genuen erdialdeko euskarak zekartzan tz mordoa, gureak tz gutxi ordea, eta, hara non, tz garbi-garbiko hitz bat edukiko, eta ts-z idatzi behar». Aranak euskarazko sigla asko munstrokeriak direla esan digu, gorroto dituela EAEEE, IAE0, UAOIEI, EHAAAEI eta antzekoak. «Odola irakiten jartzen zait beste hizkuntzetako siglak zein txukun, labur, erraz eta gustagarri ateratzen diren ikusita». Kakotxak ere ez zaizkio gustatzen eta orohar matematiketako ikurren antza duten zeinuak, «matematikak gorroto nituelako, seguru asko, edo ezin menderatu nituelako».


nbr-122-(0k):interior revista-3.9-okey 29/06/11 14:53 Página 45

Patxi Zubizarreta, idazlea Alkondara edo alkandora? Sakel edo sakela? Patxi Zubizarreta idazleak pentsatu egin behar izaten ditu horiek eta behin-behinekoa marrarekin edo marra gabe idazterakoan ere dudak izaten ditu. Bere zirriborroak zuzendu dituztenek ortografiaz asko dakiela esan digute eta gutxi zuzendu behar zaiola. Badu horrek meriturik: Euskadi Literatur Saria hirutan irabazi duen idazle honek eskuz egiten ditu bere narrazioen lehen bertsioak, zuzentzaile gabe, «ezingo nuke zuzentzailearekin lan egin, azpimarratu gorri hori jasan» esan digu. Nola ikasi dituen arauak? «Esango nuke irakurtzeak –gaur egungo prentsa, liburuak…– niregan halako memoria ortografikoa osatzen laguntzen didala, eta horrekin fidatzen naizela». Zuzentzailerik ez, beraz, memoria, eta lana bukatzerakoan, lan hori begiratuko dion norbait. Halaxe lan egitea du gustuko Zubizarretak. Euskarari arrotza zaion Q letra ere gustuko du. Geuk idatzi dugun moduan, Garamond letra tipoarekin, «Tusquets-eko edizioetan, paragrafoaren hasieran agertu ohi den Q dotore hori». Hitzen arteko marrak, ostera, ez ditu gehiegi atsegin. «Eman dezagun mota hitzaren aurretik ipini egin behar dela, adibidez ‘liburu-mota’; ba, imajinatu lerro bukaeran egokitzen dela: ‘libu-’ eta hurrengoan ‘ru-mota’: itsusi ematen du». Araurik aldatuko ote luke? Edo moldatu? Hori ere galdetu diogu eta baietz esan digu, eten puntuen adibidea jarrita. Zergatik beti hiru? Arauaren gainetik idazlearen askatasuna aldarrikatzen du. «Libururen batean, protagonistaren zalantza areagotzeko edo gutxitzeko, bi puntu, hiru puntu eta baita lau ere erabili nituen. Irudipena dut idazleok ez ditugula baliatzen ortografiaren aukerak eta hitz jokoetara mugatzen garela: edo marrarekin idatzi behar da?: hitz-joko? Futxo eta errefutxo….!»

nbr–

45


nbr-122-(0k):interior revista-3.9-okey 29/06/11 14:54 Página 46

Garazi Goia, idazlea H letrarekin dute arazoa batzuek. Baina o eta u dira Garazi Goiarentzat zailak. Konpromiso edo konpromezu? Beti begiratu behar du hiztegian nola idatzi behar diren Bi hitz eleberriaren egileak. «Hiztegian begiratzen dut eta pentsatzen dut, ‘bai, hurrengorako badakit’; eta, hala ere, beti ahaztu egiten zait! Baita ere, batzuetan sahiestu edo saihestu den zalantza sortzen zait». Filia eta fobien sailean, beste iritzi batzuekin bat egin du idazle gipuzkoarrak eta eten puntuak maite dituela aitortu digu. «Beti gustatu zaizkit eten puntuak. Esaldi irekiak eta sorpresarako edo interpretazioetarako uzten diren gogoetak idaztean joko asko ematen didate, adibidez. Gauza informalagoak idazten ditudanean (eskutitzak edo posta elektronikoak adibidez), eten puntuz beteta daude nire idatziak!».

46 nbr–

Galdekatu ditugun idazle guztiek esan digute: arauak ezin ditu irudimena eta askatasuna ito. Arauak ez lituzkeela aldatuko esan digu Garazi Goiak baina… jarri dio bainarik zuzentasunaren kontuari. «Iruditzen zait arauak goitik behera jarraitu eta hizkuntzen zuzentasunaren obsesionatzen denak, oso gutxitan erabiltzen diren hitzak edo esamoldeak sartzeko joera izan dezakeela batzuetan, eta ez-naturaltasun bat sortzeko arriskua egon daiteke; orduan, euskara zuzena izango da, arauak goitik behera beteta, baina irakurleak birritan edo gehiagotan irakurri behar badu idatzitakoa, niri horrek ez nau konbentzitzen. Ez da nahikoa arauak bakarrik jakitea. Irakurlearekin gertutasun hori lortzea ezinbestekoa da niretzat».


nbr-122-(0k):interior revista-3.9-okey 29/06/11 14:54 Página 47

Juan Luis Zabala, kazetaria eta idazlea Berria egunkariko kultura sailaren arduradunak ez dauka argi zein den bere akatsik ohikoena, «zuzenketa edo hobetze lanetako istripuak» akaso, «esaldiaren egitura aldatu eta ergatiboa ahaztu, adibidez, edo aldaketa egiterakoan komunztadura ez aintzat hartu eta horrelakoak». Lana zuzendu eta gainbegiratuko dion laguna nahi du ondoan Zabalak, ahal dela, ziurtasun handiagoa duelako horrela bere lanak. Okerreko zuzenketarik egon daitekeen arren, zuzen egindakoen aldean oso gutxi direla esan digu. Hala ere, gertatzen zaio zuzentzaileekin bitxikeriarik. «Behin, oso ondo idazten duen idazle ezagun batek esan zidan beharrezkoak ez ziren ‘bat’ asko erabiltzen nituela: ‘liburu bat’ idazteko joera nuela, adibidez, ‘liburua’ nahikoa zelarik ere. Baina orain, Berriako zuzentzaileek nik soilik ‘liburua’ jarritako esaldi askotan ‘liburu bat’ jartzen didate, zuzenduta. Ez naiz oso konforme izaten beti, baina tira, beren arrazoiak izango dituzte». Fobien artean, «ere» partikula gaizki erabiltzea aipatzen du. «Ezin ditut eraman ‘niri liburua asko gustatu zait ere’, ‘Etxe hau polita da ere bai’ eta horrelakoak». Gaizki idatzitakoak soilik ez, ondo dauden batzuk ere ez ditu oso gustuko. «Duda handiak ditut normalean ontzat jotzen den egitura honekin: ‘Lagun bat hil da auto istripuan Donostian’. Laguna? Noren laguna ordea? Bi hil balira, bai: ‘Bi lagun hil dira auto istripuan Donostian’. Horiek ez dira bakarrik hil, lagunduta baizik, lagunarekin. Nik ez dut imajinatzen azkoitiar ‘kutsatu gabeko’ bat ‘Lagun bat hil da auto istripuan Donostian’ esaten. Hori ondo ote dago? Ez dut uste».

nbr–

47


nbr-122-(0k):interior revista-3.9-okey 29/06/11 14:55 Página 48

Goizalde Landabaso, kazetari eta idazlea Beste kazetari eta idazle batek, Goizalde Landabaso deustuarrak, h letrarekin ditu arazo handienak, beste horrenbestek bezala. Baina ez horrekin bakarrik, baita bere esanetan etengabe aldaketan sartuta dauden hitzekin ere, «eramangarritasuna», adibidez, edo «jasangarritasuna». Bere hitzetan, «azkenean ez dakizu zein den azken-azken erabakia eta erabili behar duzun hitza». Bat egiten du, bestalde, eten puntuei gure galdekatuek dieten maitasunarekin. «Ikaragarri gustatzen zaizkit. Ez dakit zergaitik, jarraipen bat ematen dutelako, edo lokarria adierazten duelako. Misteriotsuak iruditzen zaizkit». Eta bat egiten du,

48 nbr–

Garazi Goia zein Patxi Zubizarretak zuzentasuna eta adierazkortasunaren arteko orekari buruz esan digutenarekin. Ezin dela itsuegi jokatu dio, «ez dut zuzentzailerik erabiltzen, batzuetan zuzentzaileek arau irmoak dituztelako eta arauetatik apur bat urruntzen bazara estu-estuan lerratzen ahalegintzen direlako». Ortografiari arretaz begiratzen dio eta maiz errepasatzen ditu idatzitakoak, letra bakarrak esanahi osoa alda dezakeelako, baina arauak aldatu behar direnean, ez da immobilista: «aldatu behar bada eta komunikazioaren eta hizkuntzaren onerako bada, ba alda dezagun».


nbr-122-(0k):interior revista-3.9-okey 29/06/11 14:55 Página 49

Bego Montorio, itzultzailea Nabarraren eskakizun ortografikoak opari batekin erantzun ditu Bego Montoriok. Erantzunak ekarri beharrean, ortografiarekin duen harremanean sakontzen duen narrazio hau ekarri digu, Ortografia / Orthographe izenekoa. Poema batekin hasten da, honela: «C’est ma faute // C’est ma faute // C’est ma très grande faute d’orthographe// Voilà comment j’écris // Giraffe». Jacques Préverten poematxo hau etorri zait burura. Ortografia eta liturgia katolikoa elkarren ondoan. Ez da erokeria. Men egin behar dio fededunak liturgiari, men egin behar dio izkiriatzaileak ortografiari. Are gehiago ni lako berba trafikatzaile batek, enkargu gehiago izango badu. Baba zorroetako kokoen antzerakoak dira guretzat ortografia akatsak: sorta berean gehiegi pasatzen badituzu, galdua duzu bezeroa! Men egin behar, bada, ezinbestean. Hainbeste non, halako batean, konturatu egiten zaren ez zarela gai telefono mezu bat idazteko hatxeak bere tokian jarri gabe (kezkatzekoa ote?). Segapoto arrunt samarra dudanez, konexiorik eta horrelakorik gabekoa, oraindik ez dut sekula hiztegian begiratu ‘gaixo’ ala ‘gaiso’ jarri behar ote nuen, atzamar potoloaz mezua idazten nuen artean; baina, gutxi fio!, menpekotasunak oso arriskutsuak izan daitezke eta. Horixe da trabaturik dudan grafietako bat, gaiso gaixoarena. (Eta bai, badakit gaixo idatzi behar dela, ordenagailuak azpimarra gorria jarri dit eta!). Sinetsi, sinestu, sinistu eta kon-

painiarekin ere, beti izaten dut arazoa, baina hori, beharbada, fedebakook ordaindu beharreko zergaren bat izango da. Teknologia berriek asko hobetu dituzte ortografia eta bion arteko harremanak, nire lanetako zuzentzaileen mesede. Zenbat neke ez ote diedan eman, orri batean eskilera eta hurrengoa eskailera, batean eliza eta hurrengoan eleiza… Eta oraindik ere ematen diet, xuxen eta xuxenko guztiak gorabehera. Gidoiekin, esaterako. Ezina, mania eta bestelakoak biltzen zaizkit gidoien kontu horretan. Batetik, ez ditut gustuko; eta gainera, jarri nahi nituzkeenak debekatu egiten dizkidate (polita-edo, delaeta…). Eta, bestetik, burmuinean zerbaitek klak egin zidan gidoien erabilerari buruzko gomendio, arau eta salbuespenen basoan galdu nintzenean; horri dagokionez, blokeatuta dut garuna, ezinezkoa zait ezer barneratzea. Hala nabil harrez gero, imitazioz eta ohituraz ea arauak betetzea lortzen dudan. Alabaina, ustekabeko lagunak ere egin ditut, esaterako, erdal tildea (tileta, markatu dit zuzentzaile automatikoak). Euskal testuak erdaratzen hasi nintzenean, tortura zen niretzat tilde guztiak beren tokian jartzea; orain, berriz, asko maite ditut, urduri jartzen naiz faltan daudenean, nabarmenegia egiten zait haien hutsunea. Horregatik penatu nintzen RAEk ‘solo’ hitzari, bere adiera guztietan, azentu marka kentzea erabaki zuela jakitean. Nork argituko dit orain zer eman behar dudan euskaraz esaldi hau itzultzerakoan: ‘Practicaba el sexo solo tres veces a la semana’?».

nbr–

49


nbr-122-(0k):interior revista-3.9-okey 29/06/11 14:55 Página 50

Zuzendari jaun/andere (txit) agurgarri(a) hori: Ortografiaren ingurukoekin genbiltzanean, hara non, eskutitza heldu heldu zaigun erredakziora. Deontologiak argitaratzera behartzen gaitu nahiz eta edukiarekin ados ez gauden (ez gaitu ba kritikatzen!) eta formari dagokionez… tira, formari dagokionez eta ortokritiketan sartu baino, hobe irakurleak epai dezala.

Eskutitz hau idatzi duen Edorta Jimenez nekez izan daiteke Nabarraren erredaktore eta idazlea. Horrek aspaldi dauka EGA ziurtagiriak eta ez lituzke sekula artikulu berean aldizkariko zuzendaria eta Brad Pitt kritikatuko.

50 nbr–

Mundakan, 2011ko ekainaren 16an Mundaka, 2011ko ekainak 16 (dituela/rik)

Atseginez zuzentzen natzaizu / atsegin handiz jotzen dut zugana, helburu / xede garbi / argi batekin. Hori baino lehen, alegia / hots, eskutitz / gutun honen mamia / edukia azaldu / agertu aurretik, / nire kezka / zalantza / eskari / zera agertu baino lehen nire zorionik beroena(k) hain esku trebez / buru azkarrez zuzentzen duzun aldizkari / agerkari / hilabetekari horren kalitatea / maila / zera oso estimu handitan baitut. Izan bedi luzarorako / uste askotarako, zinez / benetan / egiatan merezi duzu eta / baituzu. Sarrerakoak / atarikoak eginda, natorren harira / hel nakion gaiari. Ez dena besterik NBR horretan nik neuk / neronek / nihaurek argitaratu ditudan zenbait lanen / lan batzuen karietara, baita beste batzuei buruz ere, ohar batzuk / zenbait ohar eranstea baino / baizik. Zilegi bekit / barka biezat, alabaina, beste zehaztapen bat egitea, testuan barrena / zehar / luze-zabalean behin eta berriro jartzen / sartzen / tartekatzen ari naizen (/) zeinuei buruz / zeinuak direla eta, hain zuzen. Horien arrazoia / zioa ez da besterik EGA azterketa oraindik egin gabea naizela eta, barka ausardia, testu hau hartarako saiakera / entsegu / ahalegin bezala / legez / gisa / modura erabiltzeko asmoa da. Esan nahi baita nire / nere asmoa aukeran diren soluziobide / baliabideen artean zentzuz hautatzen jakitea / asmatzea baino / baizik. Azken hau / hori argiturik, orain bai / honezkero, gaiari ekingo / eutsiko diot. Nik neuk / neronek / nihaurek iragan / joandako otsaileko alean / zenbakian, oso / guztiz / erabat oker / erraturik / nahasirik ez banago bederen / behintzat / behinik behin, / idatzi edo izkiriatu nuen Band of Brothers telesailari buruzko erreportajearen osagarritzat / osagarri gisa, gudako / gerrako filmen / filma belikoen arteko ustez hamar hoberenak direnak / liratekeenak / litezkeenak / diratekeenak aipatu zenituzten. Bada, zerrenda horretan ez zen ageri / ez zegoen aipaturik Cross of Iron. Sam Peckinpah (1925-1984) western generoaren berriztatzaileen  maisuak / aitapontekoak / miretsiak zuzendua bera.


nbr-122-(0k):interior revista-3.9-okey 29/06/11 14:55 Pรกgina 51


nbr-122-(0k):interior revista-3.9-okey 29/06/11 14:55 Página 52



Ez naiz luzatuko arestian aipaturiko filmaren dohainak / bertuteak / balioak aletzen / azaltzen. Itsuari kolorea / margoa zertan den / datzan ikustarazten saiatzearen pareko / berdina litzatekeelakoan bainago / nago eta. Nolanahi ere / edonola ere, ez dut esan gabe pasatzen / igarotzen nahi / gura zera, begitandu egiten zaidala / iruditzen zaidala Sam handiarenganako herra / ezinikusi halako bat ez ote duzuen, pluralean esanda / esanik, agian / beharbada / menturaz ez baitzara horrelako erabakiak hartzen bakarra. Zeren eta ez baita / ez den NBR haren obraren / lanen bat saihestu / baztertu / zokoratu den aldi bakarra. Hain zuzen ere / zehazkiago aipatuz, aurtengo / urte honexetako martxoaren alean western generoko hamar film gailenak ustez / antza direnen zerrendan / multzoan Samen bat baino / baizik ez duzu / duzue aipatu; The Wild Brunch. Eta ondo, zintzo / egiati diot. Haatik / alabaina / hala ere, non dira haren beste filma gogoangarriak / ahaztezinak? Hala nola / esate baterako / bat aipatzearren, The Ballad of Cable Hogue. Hori horrela ez da estonagarri / harrigarri egiten norbaitek gero generoaren amaiera / bukaera filmtzat Unforgiven edo horrelako / hori bezalako besteren bat hartzea. Kar! Aldiz / ostera, John Wayneren ez dakit / nik dakit ba zenbat film ageri diren / datozen delako zerrendan. Eta Steve McQueen, Junior Booner hartakoa? Zerrendak osatzean / osatzerakoan ez nator zuekin bat / ez nauzue ados, ez horixe. Koska bat estuago egin duzu / duzue iragan apirileko alean / zenbakian, The simple act of murder izenburupean zine beltzaren hamar klasikoen zerrenda izenekoan / delakoan. Reservoir Dogs? Ulertzen dut / ulergarri zait Quentin Tarantinori askok dion (ala «dioten» da? hil al da mugagabea, jainkoa hil den bezalaxe) zaletasuna. Gaztea da / zen, eta modernoa / fashion. Ez zait, ez eta ere, batzuek (mugagabea?) Brad Pitt sex-simbol / pittilingorri deritzonarenganako / esaten diotenarenganako duten jaidura / grina / joera, nahiz eta horri ere urteek barkatu ez / ez dioten barkatzen. Se7en? Jainko laztana, nora iritsi behar dugun / hamaika ikusteko jaioak gara. Eta L.A. Confidential? Edo bestela / ostera The Lone Star, baldin eta hori filma beltza bada. Ni neu, baiezkoan nago. Zerrendak zerrenda, ez daukat ezer / deus esateko maiatzeko / loraileko alean atera / argitaratu / plazaratu duzuenaz. Uda giroko filmak! Otutzea ere! Hori bai, Dirty Dancing filma «belaunaldi baten ereserkia» bada, eta esan ere horrelaxe dela dio filmaren iruzkinak / aipamenak, bejondeiola delako belaunaldi / gizaldi horri. Ez da nirea, hain segur. Besterik ez, zuzendari jaun / anderea, delako EGA madarikatua / malapartatua gaindituz gero albistea / berria aldizkariaren bidez zabal dezazun eskatzen baino. Uda ondo / ongi / ontsa pasa. Ea ba gogoan / oroimenean gordetzeko moduko / adinakoa den eta, horrela ez bada ere / ez balitz ere filma on / mailako bat edo beste ikusteko parada / beta / aukera eskaintzen / ematen digun. Begirunez / adeitasunez, Edorta Jimenez


edizioak

ELHUYAR

nbr-122-(0k):interior revista-3.9-okey 29/06/11 14:56 Página 53

SENDABIDE ABIDE ALA IRUZURBIDE. IRUZURBIDE. MEDIKUNTZA MEDIKUNTZA ALTERNATIBOA AL LTERNA AT TIBOA PROBAN PROBAN Trick T rrick or T Treatment? reatment? e Alternative A lterrn native Medicine Trial on T rial r liburuaren libur uaren euskarazko euskarazko itzulpena. Egileak: E gileak: Simon Singh eta a Edzard Ernst E dzard E rnst Eraginkorra E raginkorra ote da alternatiboa? medikuntza alter natiboa?? Proba zientifikoek P roba zientifik oek emandako emandak o ondorioak.

15 €

e-booka 11

Edzard E dzard E Ernst rnst egilear egilearen en hitzaldia: Medikuntzan Medikun ntzan doktorea doktorea eta medikuntzaa osagarria irakasten ir akasteen duen munduko munduko lehenengo pertsona. p egian, arratsaldeko Uztailaren Uztailar e 5ean, Mir en Miramar amar jaur jauregian, a atsaldeko 7etan. arr Informazio gehiago www www.elhuyar.org .elhuyar y r..oorg g webgunean Informazio

Zelai haundi, 3. Osinalde Industrial Industrialdea. ldea. 20170 Usurbil (Gipuzk (Gipuzkoa) oa a) Teel.: 943 36 30 40 · www w .elhuyar.org Tel.: www.elhuyar.org

nbr–

53


nbr-122-(0k):interior revista-3.9-okey 29/06/11 14:56 Página 54

Aldaera amaigabedun koloretako ispilua Giza aurpegia, Clemente Romoren marrazkietan

«Adin batetik aurrera, geure aurpegia geure erantzukizuna da». Albert Camus 54 nbr–

Mongolia 100 x 81 cm Oihalaren gaineko olioa


nbr-122-(0k):interior revista-3.9-okey 29/06/11 14:56 Página 55

Lana: Gizakiak marrazten ditu gehienetan, aurpegia da bere lanaren gakoa, eta kolorea erabiltzen du ikuslearen begirada erakartzeko.

nbr–

Clemente Romok bere kabuz ikasi du marrazkigintzaz dakiena. Autodidakta honek lau urte daramatza arteari burubelarri dedikatuta. Eta horixe du interes nagusi: buruaren aurrealdea. Aurpegiak, kolore bizi-bizietakoak marrazten ditu eta lan horren erakusgarria ekarri dugu orrialde hauetara. Kolore horiek dira, egilearen esanetan, ikuslearen begirada erakartzeko erabiltzen dituen tresna. Bere lana Interneten ere aurki daiteke, www.cleromo.com helbidean.

begirada berria

Saharahui 81 x 81 cm Oihalaren gaineko olioa Asia 61 x 65 cm Oihalaren gaineko olioa

«Jainkoak aurpegi bat ematen dizu. Zuk beste bat egiten duzu». William Shakespeare nbr–

55


nbr-122-(0k):interior revista-3.9-okey 29/06/11 14:57 PĂĄgina 56

Duna 33 x 81 cm Oihalaren gaineko olioa

56 nbr–


Una gota (Tanta bat) 41 x 54 cm Oleo sobre lienzo

nbr–

nbr-122-(0k):interior revista-3.9-okey 29/06/11 14:58 Página 57

begirada berria

«Orain arte ez naiz konturatu zenbat aurpegi dauden. Gizabanako mordotxoa baitago, baina aurpegi kopurua hori baino altuagoa da, pertsona bakoitzak aurpegi ugari dituelako». Rainer Maria Rilke.

Hermanos de armas (Arma-anaiak) 97 x 100 cm Oihalaren gaineko olioa

«Barrea da gizakion aurpegitik negua astintzen duen haizea». Victor Hugo nbr–

57


nbr-122-(0k):interior revista-3.9-okey 29/06/11 14:58 Página 58

Puma 46 x 55 cm Oihalaren gaineko olioa

«Bi aurpegi izango banitu, zergatik aterako nintzateke honekin kalera?». Abraham Lincoln. Geisha 81 x 65 cm Oihalaren gaineko olioa

58 nbr–


nbr-122-(0k):interior revista-3.9-okey 29/06/11 14:58 Página 59

nbr–

Puma 2 73 x 100 cm Oihalaren gaineko olioa

begirada berria

África en tres colores 2 (Afrika hiru koloretan 2) 41 x 61 cm Oihalaren gaineko olioa

«Inoiz ez dut aurpegirik ahazten. Baina zurekin salbuespena egingo dut». Groucho Marx. nbr–

59


nbr-122-(0k):interior revista-3.9-okey 29/06/11 14:59 Página 60

Akordatu zaitezte! Haserreaz hitz egiten da aspaldi honetan: publikoki amorratu eta ernegatzeko eskubidea aldarrikatzen dute Espainiar Estatuko plazetan batu diren askok eta bada mugimendu horretan Stéphane Hessel idazlearen inspirazioa ikusi duenik. Ezin jakin guk, II. Mundu Gerran nazien kontra oldartu zen militante politikoa eta bere Indignez vous! liburuaren eragina zenbatekoa izan den. Beste liburu bati buruz eta faxismoaren kontrako beste borroka bati buruz eta beste militante batzuei buruz eta beste aldarri bat izan zitekeenari buruz hitz egitera gatoz. Liburua: Maizales bajo la lluvia (Alberdania, 2011). Faxismoaren kontrako borroka: Franco jeneralaren estatu kolpearen aurkakoa, 1936an hasi eta hiru urteko gerraz haratago, berrogehi urteko isiltasun bortxatuan gertatu zena. Borrokalariak: Aitor Azurki kazetariak bere libururako elkarrizketatu dituen hamaika gizon eta emakumeak, izen ugari izan zituen askatasunen fronteko borrokalariak. Batzuk desagertu dira (Paco Barreña, Luis Maria Azpiri, Manuel Goenaga, Julia Hermosilla), baina denen, gudarien, sindikalisten, soldaduen, erresistenteen ahotsa jaso du Aitor Azurkik bere liburuan. Tartean, baita argazki honetan berarekin agertzen den Marcelo Usabiaga, 94 urteko gudariarena ere. Ze aldarri ekarri diguten? Oroimenarena. Akordatu zaitezte! Horixe esaten diote amnesiaren arriskuarekin bizi den gizarteari. Borroka galduen seme-alaba dira eta memoriaren azken gudarostea izan nahi dute. 2006an hasi zen Aitor Azurki haiekin hitz egiten, hamaika bizitza eta hamaikatxo borroka dakartzan liburua osatzeko asmoz. Ez ditu hogeita hamar urteak bete (Donostian jaio zen, 1983an) baina laurogehita hamar urtetik gorako borrokalariek lagunduta dabil Euskal Herrian zehar bere liburua aurkezten. Aurkezpen horietako bat probestuta argazki bat bidaltzeko eskatu genion eta berak Marcelorekin agertu nahi izan du Nabarran. Anaia 17 urterekin hil zioten Marcelori, eta 21 urte egin zituen kartzela frankistetan. Zutik dagoen artean ez digula ahazten utziko esan du eta ezer ezin diogu agindu ez bada akordatuko garela, teniente, beti akordatuko garela.■

60 nbr–


nbr-122-(0k):interior revista-3.9-okey 29/06/11 14:59 PĂĄgina 61

auto-argazkia Aitor Azurki nbr–

61


g

nbr-122-(0k):interior revista-3.9-okey 29/06/11 15:00 PĂĄgina 62

Komikietatik jaio ziren

10 film Tintin estreinatu berriaren aitzakitan

Palomitak eskuan hartuta goza daitezke hilabete honetan aukeratu ditugun hamar filmeak. Eta uda sasoirako aproposak iruditu zaizkigu. Denak izan ziren papera zeluloidea baino lehen. Batzuek esanahia politiko iraultzailea dute, beste batzuek metafisikara jotzen dute. Literatura eta zinemaren arteko harreman oparoren fruitu dira den-denak. Zaharrenak baditu urte batzuk, berriena oraintxe heldu da aretoetara.

62 nbr–


nbr-122-(0k):interior revista-3.9-okey 29/06/11 15:00 PĂĄgina 63

Superman (Richard Donner, 1978)

Superheroien generoak ia urtero ekartzen digu ikusleoi filmaren bat eta zaparrada horrekin ia ahaztu egiten zaigu lehen ez zirela halakoak hain ohikoak, besteak beste, efektu bereziek bidea egin behar izan dutelako gaur egungo superprodukzioetara iritsi arte. 70eko hamarkadan, mundua Batmanekin zoratu baino lehen, Superman izan zen generoari ateak ireki zizkiona. Kaltzontziloak agerian dituen zilarrezko gizonaren paperean hiru filma egin zituen Christopher Reeve zenak. Gero, tarte batez desagertu zen heroia aretoetatik eta azken urteotan berriz saiatu da mundua salbatzen Superman Returns hala-holakoarekin (2006an) eta datorren urtean Zach Snyder zuzendariarekin Man of Steel proiektuarekin. Horien aldean, zaharkitua geratu da Richard Donnerren aspaldikoa, baina badu bere vintage xarma.

Stan Lee gidoilari ezagunaren komikia oinarri hartuta, Jon Favreau zuzendariak abentura gustagarri, umoretsu eta jenioz bizia egin zuen, gero bigarren partearekin ederki osatu zuena, gainera. Meritu bat baino gehiago ditu filmak, baina bere arrakastaren gakoetakoa, duda gabe, aktore nagusiaren aukeraketa: Robert Downey Jr zoragarri dago Tony Stark milioidun bastartaren paperean. Ez zen erraza, armak saltzen dituen playboy alkoholikoa heroi moduan sinesgarri eta ikusleentzat maitagarri egitea baina berak ederto asmatu zuen. Akaso, luzaroan antzeko pertsonaiak egin dituelako, akaso berez daukalako karisma gorrotagarri / gustagarria. IronMan The Avengers izeneko proiektu zabalago baten parte da: Marvel Studios ekoiztetxeak avengers guztiak (Captain America, Thor, The Incredible Hulk‌) zinemara eraman nahi ditu eta gero denak film bakarrean batu.

IronMan (Jon Favreau, 2008) nbr–

63


nbr-122-(0k):interior revista-3.9-okey 29/06/11 15:01 PĂĄgina 64

Batman (Tim Burton, 1989)

80ko hamarkadako zine komertzialaren arrakasten zerrenda, Indiana Jones arkeologoarekin hasi eta Tim Burtonen Batmanekin bukatzen da. Askotan saiatu da Burton bere sentiberatasun berezia eta ipuin gotikoei dien maitasuna akzio generoarekin nahasten baina gutxitan asmatu du ahalegin horretan eta ederragoak dira bere filma txikiak, handiak baino. Lasai asko esan liteke, bere lehenbiziko Batman salbuespena dela. Batman Returns hurrengoarekin ez bezala, abentura entretenigarria lortu zuen Burtonek, komikietako munduari egiantza eman ziona, ukitu psikologiko gaixo eta sinesgarria zuena, eta Jack Nicholsonen Joker gogoangarriari esker kultuzko bihurtu zena. Beste meriturik ere badu: Batman pertsonaiari buruzko pelikula sorta luze-luze-luze-luzeari hasiera eman zion. Batman boladan jarri zuen lehena, esan dugu, Tim Burton izan zen. Bereak dira Batman ederra eta Batman Returns hala-modukoa. Gero etorri ziren Joel Schumacher zuzendariaren Batman Forever eskasa eta Batman & Robin eskasagoa. Eta saguzaharraren mitoak hilobiratua zirudienean agertu zen Christopher Nolanen Batman Begins bikaina. Kritikari batek idatzikoari zuen behin 1970eko hamarkadan Jesukristori buruz egiten zirela filmak eta gaur egun, Batmani buruz egiten direla. Arrazoirik ez zuen falta: Nolanek honen ostean The Dark Knight egin zuen, zabalagoa anbizioan eta luzeegia argumentuan, baina hura ere ederra eta 2012an The Dark Knight Rises estreinatuko du. Ona edo txarra ez dakigu, baina seguru ez dela belaunaldi poperoaren Jesukristo ilunari buruzko azkena.

Batman Begins (Christopher Nolan, 2005):

64 nbr–


nbr-122-(0k):interior revista-3.9-okey 29/06/11 15:02 PĂĄgina 65

1970eko hamarkadatik gidoilari, ekoizle eta zuzendari lanetan ibili da Sam Raimi, beti akzio eta abentura generoetan, beti txukun eta beti bigarren mailako proiektuetan. 2002an, ostera, lehen mailara egin zuen salto, Spider-Manen antzera eta Spider-Manekin. Akzio sekuentziak ikusgarriak utzi zizkigun, buruz-behera eta euripean gertatzen zen muxu ederra eta esaldi bat: botere handiak erantzukizun handia dakarrela. Ikusleak gustura utzi zituenez, bigarren partea ere egin zuen, hura ere nahiko txukuna. Hirugarrenarekin egin zuen kale, askoz kaskarragoa baitzen. Hala ere, Hollywoodek ez du armiarma mutanteak superheroi bihurturiko Spiderman (Sam Raimi, 2002) mutilarekin etsi. Andrew Garfield, The Social Network arrakastatsuaren protagonistetako bat hartu eta The Amazing Spiderman iragarri du, datorren urterako.

Zach Snyder zuzendariak arrakasta handia izan zuen Frank Millerren 300 eleberri grafikoaren egokitzapenarekin, Iraneko gobernuak pertsiarren irudiari buruzko kexa (nahiko arrazoitua) agertu bazuen ere. Arrakasta horrek bultzatuta egin zuen Watchmen, baina kasu honetan jakinmina itzela zen arren, emaitzak ez zituen ikusle gehienak eta kritikariak asebete. Ez zen erraza, egia esateko. Alan Moore eta Dave Gibbonsen eleberri grafikoa maisu lan saritua da eta kultuzko jotzen duten jarratzaile ugari ditu. Iraganean gertatzen da, baina superheroiak benetan existitzen diren iragan hurbilean, gerra hotza testuinguru hartuta. Egokitzapenak ez zuen bete-betean asmatu baina badu une ederrik, bereziki, musika ardatz hartzen dutenak. Ez da mundu guztiak gozatzeko modukoa, akaso, baina hasierako kredituak ikusi beharrekoak dira ia-ia edonorentzat.

Watchmen (Zach Snyder, 2009) nbr–

65


nbr-122-(0k):interior revista-3.9-okey 29/06/11 15:02 PĂĄgina 66

Kosta egiten da sinestea batzuetan gure gizarteak bere kontraesanak onartzeko duen malgutasuna. V for Vendetta malgutasun horren adibide muturrekoa da: terrorismo hitzarekin datorren edozeri beste ezeri baino beldur eta gorroto handiagoa zaion une honetan, terrorismoa tresna politiko eta iraultzaile moduan defendatzen duen filma egin zuen Hollywoodek, Wachowsky anaien gidoiarekin eta Natalie Portman zoragarria protagonista hartuta. Oinarrian, David Lloyd marrazkilaria eta Alan Moore gidoilariaren hamar ataleko fikzio politikoa: 1990eko hamarkadan Ingalaterra estatu faxista da eta XVII. mendeko konspiratzaile katoliko baten aurpegia mozorro hartuta V izeneko gizonak edozer egingo du estatu horrekin bukatzeko, baita maite dituenak torturatu ere. Askatasunaren aldeko aldarri bortitz honek arrakasta handia izan zuen zinema aretoetan eta gaurkotasun are handiagoa lortu du egun, Anonymous mugimendua dela eta. V-ren mozorroz jantzita cyber-terrorismoa aldarrikatzen du jabego intelektualarearen kontra, Wikileaksen alde edo finantza-erakundeen aurka jo duen mugimendu honek.

V for Vendetta (James McTeigue, 2006)

Askotan jartzen zaie literatur lanen bat oinarri duten filmeei egilearen izena tituluan. Hortxe, esaterako, Bram Stoker's Dracula eta Mary Shelley's Frankestein. Marketina baino ez dela esan daiteke gehienetan, baina kasu honetan bazuen zentzua Frank Millerren izena tituluan bertan jartzea. Izan ere, 2005ean estreinatu zen filmak marrazki-marrazki darama pantailara Millerren komikia. Emaitza, ariketa estetiko gogoangarria da, komikietatik datozen egokitzapenen artean berezienetakoa. Robert Rodriguez zuzendariaren esanetan ez zuen eleberri grafikoa egokitu, beste hizkuntza batera itzuli baino. Zuzendari lana berak egin zuen arren, Millerren komikia story-board moduan erabili zuenez, Miller zuzendari bezala kredituetan jarri zuen. AEBetako zuzendarien sindikatuak ezin zuela halakorik egin esan zionean, Rodriguezek utzi egin zuen elkartea. Filma ausarta da Frank Miller's Sin City: poema eder eta misoginoa, bortitza, zikina, maskulinoa.

Frank Miller´s Sin City (Frank Miller eta Robert Rodriguez, 2005):

66 nbr–


nbr-122-(0k):interior revista-3.9-okey 29/06/11 15:03 Página 67

The Adventures of Tintin: The Secret of the Unicorn (Steven Spielberg, 2011):

Steven Spielbergek Indiana Jones arkeologoaren lehenbiziko abentura estreinatu zuenean, kritikari batek Tintinekin konparatu zuen. Halaxe ezagutu zuen Spielberg gazteak Hergé eta segituan maitemindu zen unibertso hura zinemara egokitzearen ideiarekin. 1980ko hamarkadatik hona saiakera asko egin ditu Spielberg ahalguztidunak horretarako eta hainbat izen agertu eta desagertu dira Tintin proiektutik. E.T. filmako gidoilariak (Melissa Mathesonek) egin zuen lehen zirriborroa eta Doctor Who arrakastatsuaren gidoilariak (Steven Moffatek) bigarren bat, gero Spielbergek beste talde batekin egokitua. 80ko hamarkdadan Jack Nicholson izan behar zen Haddock kapitaina eta Polanskik nahi zuen zuzendari lana. Azkenean, Peter Jackson zuzenariak, Tintin zale amorratuak konbentzitu zuen Spielberg teknika digitala eta benetako aktoreak nahasteko eta estreinatu berri den filma egiteko. Emaitza, hogeita hamar urteko prestakuntzaren mailara dagoen ikusleek erabakiko dute.

Bazeuden zerrenda bukatzeko aukera politak. Hortxe, 300 adibidez, edo Guillermo del Toro zuzendariaren Hellboy. Barkatuko diguzue, beraz, horiek baino askoz txarragoa den Flash Gordon aukeratu badugu. Horrexegatik aukeratu dugu, izan ere, txarraren txarraz aipatzea merezi duelako. Bitxia da, 1930eko hamarkadako Flash Gordon komikiak izen handiko jarraitzaileak zituelako, tartean aipatu berri dugun Steven Spielberg eta George Lucas. Biek onartzen dute Indiana Jones bera Flash Gordon unibertsoan oinarrituta dagoela, maila batean. Baina kosta egiten da hori sinestea komikiak zineman hartu zuen itxurari erreparatuta. Negargarria da dena: aktoreak, makilajea, soinekoak, efektu bereziak, argumentua, dena. Hain negargarria ze, edozein momentutan kultuzko bihur daitekeen. Zinemaren historiako esaldi erridikuluenetako asko ditu. Hauxe adibidetzat: «Flash! Flash! Maite zaitut, baina hamalau ordu bakarrik ditugu mundua salbatzeko!» Flash Gordon (Mike Hodges, 1980): nbr–

67


nbr-122-(0k):interior revista-3.9-okey 29/06/11 15:04 PĂĄgina 68

Literaturia zuk egiten duzu, irakurtzen duzulako Urte osoan zehar literaturaz jardun ondoren bukatu da Literatura Eskolaren ikasturtea. Baita modu zoragarrian bukatu ere, Larrabetzuko Literaturia azokarekin. Hona hemen han gertatutakoaren kronika eta ikasturte osoan zehar eskolak egindakoaren laburpena. Datorren ikasturtean Nabarra eta Literatura Eskolaren harremana aurten bezain oparoa izango delakoan gaude.

F C Literatura eskola 68 nbr–

E

kainaren 3tik 5era antolatu zen Larrabetzun 3. Literaturia. Auzolanetik abiatuta bizi ahal izan zuten Euskal Herri osotik etorritako literatur zale eta eragileek ekitaldiz beteriko egitaraua. Liburu azoka, idazleen aurkezpenak, errezitaldiak, antzezlanak, haurrentzako ekitaldiak, kontzertuak, mahai-inguruak‌ egitarau betearekin egin zen hirugarren aldiz Literaturia, euskarazko literaturaren plaza. Hiru egunetan literaturari loturiko ekimenek hartu zituzten Larrabetzuko kaleak eta bertaratutakoen gogoak. Proposamen berri batekin eman zitzaion aurten hasiera 3. Literaturiari: zazpi argitaletxek nobedade bana aurkeztu zuten lehen bi egunetan, egitarauaren barruan prestatutako prentsaurrekoetan. Xabier Soubelet, Iùigo Aranbarri, Goizalde Landabaso, Joseba Tobar eta Alberto Ladro-


nbr-122-(0k):interior revista-3.9-okey 29/06/11 15:04 Página 69

nen azken liburuak ezagutu ahal izan ditugu aurten Literaturian beste inon baino lehen, Dekameroiaren itzulpena eta Karmele Igartuaren liburu postumoarekin batera. Ez ziren bakarrak izan ordea. Udaberriak eman dituen titulu gehiago ere ezagutu genituen Anguleri kultur etxean antolatutako solasaldiei esker, egileen eta editoreen ahotik zuzenean. Luzea da zerrenda: Mikel Etxaburu, Mikel Ibarguren, Jon Arretxe, hAUSnART aldizkaria, Jon Kortazar, Pako Sudupe, Mikel Garcia, Xabier Mendiguren, Iban Zaldua, Odon Noblia, Jose Manuel Odriozola, Kepa Larrea…

Bertsoak, teatroa, musika Azoka ez ezik literaturaren arloko topaleku bilakatu da Literaturia. Liburuei eta borborka dauden gaiei buruzko elkarrizketekin bete dira kaleak, terrazak, tabernetako lerro arteak.

Literaturarekin harremana duten ekitaldietan ikusi da hitza bizirik dagoela era guztietako kultur adierazpenetan: Ruper Ordorika eta Anariren letrek sortu zirrara presente egon zen kontzertuetan, Jon Minerrek musikatutako poemen erritmoekin ernatu zuen larunbat gaua, antzerkiarekin dagoen zubia bizirik egon zen hala Izarretako bitakora eta Hura ez da lekua ikuskizunetan nola Kukubiltxok egindako aurkezpenean, hitzak kantuan jarri zituzten Maialen Lujanbio eta Unai Iturriaga bertsolariek, Erle irakurlearen saioa izenekoarekin musika, kontaketa eta hitzaldia bezalako formatuek bat egin zuten…

Auzolana oinarri Auzolana aipatu da sarri Literaturian, urtetik urtera hazten joan den oihartzunaren oinarri eta motibo gisa. Literaturaren testuinguruan eta elkarlanean plaza komunak sortzeko beharra kultur adierazpenetik, zaletasunetik, gertutasunetik abiatuta. Hainbat mailatan eman da auzolan hori aurtengo Literaturia posible egiteko: Literatura Eskolan lehenik eta behin, ekimenaren «habia-puntu» den heinean; Larrabetzuko herritarren artean, besteak beste, azpiegiturak atondu eta bertako produktuekin herri bazkariak antolatzeko orduan; 111 Akademia eta EHAZE-Antzerkizale bezalako elkarteak buru belarri inplikatu ziren mahai-inguruak antolatzen, irakurzaletasunaren transmisioa nbr–

69


nbr-122-(0k):interior revista-3.9-okey 29/06/11 15:04 PĂĄgina 70

eta antzerki irakurlearen profila aztertzeko xedez hurrenez hurren; auzolana azkenik, edo batez ere, idazle eta argitaletxeekin, liburuak jendearekin aurrez aurre aurkezteko borondatea agertu duten heinean. Nola neurtu behar da ekitaldi baten arrakasta? Nola neurtu oihartzun baten zirrara? Poesia errezitaldi laburrekin amaitu zen, iaz bezala, aurtengo Literaturia: Asier Serrano, Jon Benito, Antonio Casado Da Rocha, Miren Agur Meabe eta Paddy Rekalderen poemekin, hain zuzen ere. Nola ulertu egun poesia entzuteko xedez jendeak mukuru betetzea areto bat, isiltasun itzela gordetzea, hitzen zain lekutik mugitu gabe egotea? Irudi horrek azaltzen du agian, bikain azaldu ere, Literaturiaren funtsa eta oihartzunaren zabalera.

70 nbr–


nbr-122-(0k):interior revista-3.9-okey 29/06/11 15:04 Página 71

Literatura Eskola: bukatu da

ikastaroa

Urria: Urriaren 23an hasi zuen aurtengo ikastaroa Literatura Eskolak, Nabarraren egoitzan, hain zuzen, Bilbon. Maria Colera eta Ibai Atutxa izan ziren akuilariak eta Joxe Azurmendiren Manifestu atzeratua aztertu zuten, saiakera kutsua duen poema luzea. Azaroa: Azaroaren 6an egin zen bigarren klasea, Tolosako Bonberenean. Leire Lopez Ziluaga eta Ibon Rodriguezek aurkeztu zuten gai nagusia, Mikel Laboaren hizkuntzak izenarekin. Laboaren musikak belaunaldiz-belaunaldi irauteko duen gaitasunean sakondu zuten eskolakideek. Abendua: Samuel Beckett izan zen abenduaren 18an Oreretan egin zen eskolako gai nagusia. Samuel Beckett. Signifier? Nous, signifier! (Rire bref) izeneko klasea eman zuen Beñat Sarasola literatur kritiko eta poetak. Egun biko saioa izan zen abendukoa. 18an Eta Karmele? antzezlana eskaini zuten Ainhoa Alberdik eta Iraia Eliasek. Urtarrila: Urtarrilaren 15ean Gasteizeko Hikateneora joan zen eskola eta Harkaitz Canoren eskutik Album ilustratuak eta nobela grafikoak klasea egin zen. Canok nobela grafikoaren definizioaz, nobelaren tiraniaz eta ideiak formatoetara egokitzeaz hitz egin zuen. Otsaila: Donibane Lohitzunen AEKren gau eskolan batu ziren eskolakideak otsailaren 19an, kartzela eta literaturaz hitz egiteko. Saioren akuilariak Jose Luis Otamendi eta Mitxel Sarasketa izan ziren. Mitxel Sarasketak espetxean sortutako literatur sorkuntzaz hitz egin zuen. Jose Luis Otamendik, espetxean 25 urte egin dituen Jokin Urain presoaren literatur lan guztiak aztertu zituen Martxoa: Donostiako Ernest Lluch Kultur Etxean egin zen saioa martxoaren 17an eta aurreko gauean Egiako Le Bukowski tabernan King Kong neska bakarrizketa taularatu zuen Josune Monton aktoreak. Queer literatura hartu zuten gai nagusi Ibon Egaña eta Iratxe Retolaza literatur kritikoek. Irakurleek testuen hartzaile gisa dituzten aurrejuzku eta aurreiritziez hitz egin zen, besteak beste. Apirila: Apirilak 16an hasi zen udaberria Literatura Eskolan. Juan Luis Zabala kazetari eta idazleak Punk mugimendua euskal literaturan izeneko klasea eman zuen. Bigarrenez egin da aurten Durangon Zilar Astea, hainbat eragilek bultzatuta, eta 1980ko hamarkada gai nagusi zuen kultur egitarau horren barruan kokatu behar da klasea. Maiatza: Maiatzaren 21ean Iruñeara joan zen eskola, Txantreako Euskaldunon Biltokira. Jose Angel Irigaray poetaren eskutik Xabier Lenteren kantagintza eta poesiagintza aztertu ziren, joan den abenduan desagertu zen ahotsa gogoratuz. Oharra: Gogoratu Literatura Eskola irakurzale guztiei zabalik dagoen unibertsitate irekia dela eta datorren ikastaroaren berri izateko modua Sarean eskaintzen duela, www.literaturaeskola.org helbidean. Datorren ikasturtera arte! nbr–

71


nbr-122-(0k):interior revista-3.9-okey 29/06/11 15:04 Página 72

Allen, Woodyren hitzetan

Testua eta itzulpenak: Irati Jimenez

Izana eta esana ez dira gauza berbera izango baina pertsonaia ezagunek esaten dutenarekin osatzen ditugu guk hilero-hilero haien erretratuak. Berba-biografiak egiten gabiltza eta zineman inork baino pertsonaia berbaldunagoak mamitu dituen gizona ekarri dugu oraingoan. Ganorazko zentzugabekerien filosofoa da eta dagoen eta zinema zuzendaririk emankorrena. Berrogehitik gora filma egin ditu, batzuk maisu-lanak, gehienak gai beraren ingurukoak, guztiak Woody Alleni buruzkoak.

72 nbr–

Hitza & Aditza Kritikaz: «Ez dit beldurrik ematen. Horrenbeste kritika egin dizkida­ tenez azkenean konturatu naiz onak zein txarrak, ez dutela ino­ ren bizitza aldatzen. Tristea ere bada, ze jendeak zure filma mai­ te badu ez da ezer zoragarririk gertatzen eta gorroto badute ez da ezer izugarririk gertatzen (…) Zuri inporta dizu baina beste inori ez zaio interesatzen. Haien bizitzak dituzte, biriketan agertu zaien itzala, x­izpiak… arazoak dituzte, betebeharrak. Kritikak ez nau urduri jartzen». Iturria: Cassandra´s Dream filmaren promo­ zioan Film.com web­orriarekin egindako elkarrizketa. Metafisikaz: «Posible ote da unibertso osoa ezagutzea? Ia ezinez­ koa bada Chinatown ezagutzea!». Iturria: Getting even liburua, My philosophy atala.


nbr-122-(0k):interior revista-3.9-okey 29/06/11 15:04 Página 73

Politikaz: «Zinegile moduan, irailaren 11ko atentatuak ez zaizkit interesatzen. (…) Txikikeriak dira, historiak jan egiten di­ tuenak. Munduaren historia bata bestea hiltzea da, kastina aldatzen da, makila­ jea. 2001ean fanatikoek amerikar batzuk hil zituzten eta gero amerikarrek irakia­ rrak eta nire umezaroan naziek juduak. Eta orain juduak eta palestinarrak dira el­ kar hiltzen dabiltzanak. Politika, ehunda­ ka urte atzera begiratzen baduzu, irau­ pen gutxiko kontua da. Historia errepikatu egiten da, etengabe». Iturria: Der Spiegel aldizkaria, 2005ean. Hilezkortasunaz: «Ez dut nire lanari esker hilezkor izan nahi. Ez hiltzeari esker izan nahi dut hilezkor. Ez dut nire abe­ rrikideen bihotzetan betiko bizi nahi. Neure etxean bizi nahi dut betiko». Itu­ rria: The illustrated Woody Allen Reader. Erlijioaz: «Ez dut alderik ikusten igarle ba­ ten, galleta barruko papertxo baten edo antolatutako erlijio baten artean. Denak dira bestea bezain baliogarri edo balioga­ be. Eta lagungarri ere, antzera». Iturria: The New York Times aldizkariari emanda­ ko elkarrizketa, 2010ean. Ateismoaz: «Zuretzat ateoa naiz. Jainkoa­ rentzat, ostera, oposizio leiala». Iturria: Stardust Memories (1980ko filma). Jainkoaz: «Jainkoa ez da existitzen ez den gauza bakarra. Saiatu zaitez asteburu baten iturginari deitzen eta konturatu­ ko zara». Iturria: Gettin even libura, My Philosophy atala. Jainkoaz (berriz): «Nola sinetsiko dut jain­ koa existitzen dela, oraintxe bertan mingainean min hartu badut, idazmaki­ na elektrikoarekin?». Iturria: Love, Sex, Death & The Meaning of Life : The Films of Woody Allen (2001eko liburua, Foster Hirsch egilearena). Haurtzaroaz: «Oso ume urduria nintzen. Manta elektrikoa jartzen zidaten eta txi­ za egiten nuenez ohean, elektrizitatea­ ren zigorradekin ezin nuen lorik egin». Bananas (1971eko filma).

Bizitza & Ekintza Allan Stewart Königsberg Brooklynen jaio zen, New Yorken, 1935ean. Jatorri errusiar-juduko semeak musika maite zuen txikitan (bibolina eta klarinetea jotzen ikasi zuen) eta zinemarekin liluratuta zegoen Walt Disneyren Edurne Zuri ikusi zuenetik. Beisbola eta boxeoa ere gustatzen zitzaizkion baina ikasketak ez horrenbeste: bost urterekin eskola publikora eraman zutenean uzkurtu egin zen eta lotsatiago bihurtu. 16 urterekin hasi zen idazten eta 17rekin hartu zuen Woody Allen ezizena. Hasieran, beste komediante batzuentzat idazten zuen eta prentsara txisteak bidali. Unibertsitatean zinema ikasketak hasi bai, baina ez zituen bukatu eta irakasle batek klaseak bainoago psikiatra behar zuela esan ziolako-edo, psikiatrarekin hasi zen, hogeita lau urterekin. 1968an zuzendu zuen lehen filma (What´s new, pussycat?) eta 1970eko hamarkadaren bukaeran betiko izena emango zioten bi maisulan: Annie Hall eta Manhattan. Berrogehi baino gehiagotan izan da gidoilari, zuzendari eta aktore. 14 urte daramatza ezkonduta bere bikotekide ohiaren, Mia Farrow aktorearen, adoptatutako alabarekin. Ia urtero egiten du pelikularen bat, azkena, Midnight in Paris.

Sexuaz: «Sexua zikina ote den? Bai, ondo egiten bada, bai». Iturria: Everything You Always Wanted to Know About Sex (But Were Afraid to Ask) (1972ko filma). Diruaz: «Hobe da dirua izatea pobrea izatea baino. Arrazoi ekonomi­ koengatik, gehin bat». Iturria: Without feathers liburua, The Early Essays atala. Hipokondriaz: «Dauden hitzik ederrenak ez dira maite zaitut, ez da minbizia baino». Iturria: Deconstructing Harry (1997ko filma). Maitasunaz: «Zera da, txiste hartan bezala. Badoa tipoa psikiatra­ rengana eta esaten dio, e, gure anaia zoroa da, oiloa dela uste du. Eta psikiatrak galdetzen dio eta zergatik ez da bera sendatze­ ra etorri? Eta tipoak erantzun, orduan ez genukeelako arrautza­ rik izango! Ba, harremanak halakoak direla uste dut: irrazionalak eta zoroak eta absurdoak eta… ez dakit, gehienok hortxe jarrai­ tzen dugu, arrautzak behar ditugulako». Iturria: Annie Hall (1977ko filma). Oharra: Woody Allen euskaraz irakurri nahi duenak badu horretarako aukerarik. Meetok argitaletxeak Anarkia hutsa itzuli zuen 2007an, Oskar Aranaren eskutik eta Angel Valdés itzultzaileak Jo ezak berriro Sam, 1986an, Baroja argitaletxearekin.

nbr–

73


nbr-122-(0k):interior revista-3.9-okey 29/06/11 15:05 PĂĄgina 74

Irakurle estimatua, Uztaila-abuztuko alea duzu esku artean. Esanahi berezia du guretzat. Duela urte bete, uztaila-abuztukoa izan zen Nabarrak Kultur Elkartearen eskutik Bizkaian argitaratu zen lehena. Ale gazi-gozoa izan zen. Gazia, 2001ean sortutako proiektuak, ehunka harpidedunen babesa zuenak, ezin zuelako sorterrian aurrera egin. Nafar gobernuaren laguntza faltak ito zuen eta hondoratzear egon zen, Matxitxakon desagertutako Nabarra ontziaren gisara. Gozotasunik ere bazuen 111. aleak, ostera, Nabarra ez baitzen hondoratu, harpidedun eta irakurleek ez zutelako abandonatu. Ez genekien orduan urtea beteko ote genuen. Hementxe gaude, ergo bete dugu. Tarte honetan beti umorea erabili dugu zugana zuzentzeko. Oraingoan ere erabil genezake. Badugu geure buruari barre egiteko arrazoi ugari, egia esan. Urte betean egin ditugun hanka-sartzeak, adibidez, hobe ditugu umorez hartu. Bestela, uda osorako atsekabetuko gara. Emailak pilatu zaizkigu maiz eta egongo da erantzun galduen piloan zain geratu denik. Berandu heldu gara inprentara eta zure etxera, harpidedun estimatua. Pazientzia eskertu beharrean gaude. Zerotik ia hasi behar izan dugu proiektua, lan talde txikiarekin eta paperezko komunikabideetan inbertitzea beti bezain negozio txarra den honetan. Ez ditugu nahi genituen eduki guztiak landu. Nahi baino akats gehiago egin ditugu landutako gaietan. Sara Morante marrazkilariari Morente deitu genion duela bi ale. Aurrekoan, Iban Zaldua gure kolaboratzailearen azken liburuko hitzaurreari egilea aldatu genion. Ez duzu jakin nahi erakundeei bidalitako inprimakiak zenbatetan berregin behar izan ditugun. Bada birritan bidalitako fakturarik eta behin ere bidali ez denik. Egunen baten kontatuko dizugu bankuko kontu bakarrak bi egun eskatu zizkigunekoa eta ze eskuzabal jokatu duten gurekin erredaktoreek, lagunek, marrazkilariek, argazkilariek eta lapurtu dizkiegun orduak lapurtuta ere, gure beste lanetatik bota ez gaituzten nagusiek. Egunen baten. Gaur, irakurle estimatua, bilatuta ere ez dugu guzti horretan luzatzeko hitzik aurkitzen. Gaur, bakarra esan nahi dizugu, nahiz eta benetan nahiko genukeena hitz bakar horrek guretzat duen esanahia adieraztea litzatekeen. Eskerrak. Hor egotearren. Besterik ez. Nabarraren erredakzioa

74 nbr–


nbr-122-(0k):interior revista-3.9-okey 29/06/11 15:05 Página 75

nbr euskal herriko kultur eta gizarte hilabetekaria

Nabarra ez da gelditzen. Eta zu? ✃

Harpidetu zaitez!!! Ez galdu aukera

122

Bai, Nabarra aldizkariaren harpidedun izan nahi dut. Urteko 36 euroko kuota ordaintzeko hemen dituzue nire datuak Izena: Abizenak: Telefonoa: Posta elektronikoa: Harpidetzaren trukean hilero helbide honetara bidaliko didazue aldizkaria: Kalea­Zenbakia: Herria: Posta Kodea: Lurraldea: Eta nire kontu korrontearen datuak hauek dira, urteroko kuota ordaintzeko Erakundea Bulegoa Kontrola Kontu Korrontea

   

nbr– 6197 posta kutxatila – 48080 Bilbo – [Bizkaia]i

fax:( nbr.harpidetza@gmail.com www.nabarra.com nbr–

75


nbr-122-(0k):interior revista-3.9-okey 29/06/11 15:05 Página 76

Hiltzaileak goratu eta muxukatu ditugu. ortografia iraindu dugu

nbr

eta gobernuaren itaunketetan gezurra esan. Nabari zaigu aurpegian arima galtzeko irrikitan gaudela.

76 nbr–

euskal herriko kultur eta gizarte hilabetekaria 122. zka 3,50 € | 2011ko uztaila­abuztua


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.