nbr-118-(3):interior revista-3.9-okey 23/03/11 1:39 Página 1
– nbr euskal herriko kultur eta gizarte hilabetekaria 118. zka 3,50 € | 2011ko martxoa
nbr–
1
nbr-118-(3):interior revista-3.9-okey 23/03/11 1:39 PĂĄgina 2
J.D. Sallinger Hirurogei milioi saldu zituen gizon misteriotsua Miguel Hernandez Poeta handiarekin solasean J.D. Sallinger Hirurogei milioi saldu zituen gizon misteriotsua Miguel Hernandez Poeta handiarekin solasean J.D. Sallinger Hirurogei milioi saldu zituen gizon misteriotsua Miguel Hernandez Poeta handiarekin solasean
2 nbr–
nbr-118-(3):interior revista-3.9-okey 23/03/11 1:40 Página 3
– nbr Aske izateko
euskal herriko kultur eta gizarte hilabetekaria 2011ko martxoa
Uuo
004
aske ote gara? Irati Jimenez
Ilea Badok, musika sarean Umore zintak
006 018 022
marrazten saiatu zen komikilaria Josevisky
Atik Zra
028
Askatasunetik Ziegara Karmen Katodo
Hileta festa
035
Dani Etchart
Erregeak
036
ez du herria entzun Maria Fernandez-Cabrero
Korrika
Azal baten historia 040
badator arineketan, lasterka...
XTCrenak
046
Iban Zaldua
Once upon a time...
048
in Atlantic City
Tabuak, desioa
050
eta sublimazioa Edorta Jimenez
Mendebalde urruna
054
hurbildu zigun generoa
Benetako euskalduna
061
Ibai Aizpurua
Auto-argazkia
062
Goizalde Landabaso
Soda.tv
064
Irati Jimenez
Espetxean
Aldizkari hau posible egin dutenak: Zuzendaritza edo dena delakoan: Irati Jimenez. Arte zuzendaritzan: Esteban Montorio. Fin-fin idazten: Alvaro Hilario Pérez de San Román, Dani Etchart, Gotzon Barandiaran, Edorta Jimenez, Irati Jimenez, Karmen Katodo, Maria Fdez-Cabrero, Iban Zaldua Marrazkiak: Ibai Aizpurua Josevisky. Argazkiak: Literatura Eskola, Korrika, Uri Warren, Fotolia, Deviantart. Diseinua eta maketazioaren ardura: Montik. Inprimatu duena: Gráficas Iratxe. Publizitatearen ardura: Iñigo Olabarrietak nbr.publizitatea@gmail.com
068
L.G: Na-1137/2001 I.S.S.N.: Na-1695-0127
Sustatzailea: Nabarrak kultur elkartea
letrak juntatzen
Dantzaldia 2011
Zer ikusten du katearen begiak? Zeintzuk dira nahi duguna ez bilatzeko lotzen gaituzten kateak? Zerk lotzen gaitu eta nora? Ez dakigu. Baina katearen irudiarekin liluratu gara hilabete honetan. Beharbada Andres Calamaroren abestiarekin akordatu garelako. Veronica izeneko pertsonaiak zera idazten du horman, bizitza ateak zabalik dituen kartzela dela. Aska gaitezen, Veronica.
066
Mugi, madarikatuok, mugi
Jo ezazu berriz, Groucho
072
Irati Jimenez
Irakurle estimatua
074
Nabarraren erredakzioa
6197 posta kutxatila 48080 Bilbo [Bizkaia] nbr.aldizkaria@gmail.com gara eta nbr.harpidetza@gmail.com ere bai Nabarra aldizkariak ez du zertan bat egin bere kolaboratzaileek adierazten dituzten iritziekin. Baina atsegin ditu. Batzuetan. Edo batzuk, behintzat.
nbr–
3
nbr-118-(3):interior revista-3.9-okey 23/03/11 1:40 Página 4
Aske izateko aske ote gara? Gizakiak nahi beste egin lezake, baina neKartzelari buruz hitz kez egiten du nahi duena. Horixe –edo egingo dugu luze Nabarraren antzeko zerbait– zioen Schopenhaueale honetan, ikuspuntu rrek, eta Einstenen ustez esaldi edeaskotatik eta era askotako rra zen, egunero gogoratzen zuena. kartzelei buruz. Baina askatasunari Gizakiek egiten dituzten gauzak buruz ere hitz egin nahi dugu, eta onartzen laguntzen omen zion, labehingoz filosofiko jarriko gara. Lasai, saigarria zitzaion gizakiok erabat behingoagatik baino ez da izango. aske izateko gaitasunik ez dugula
Irati Jimenezek askatasun osoz idatzi ditu lerro hauek, denboraren estuasunik gabe, neurrian pentsatu gabe, ortografia kontutan hartu gabe. Tira, behintzat azkena egia da.
4 nbr–
pentsatzea. Gauero Schopenhauer irakurtzen imajinatzen dugu, sekula orrazten ez zen fisikaria, Lehen Mundu Gerra oldartzen zen bitartean, eta Bigarren Mundu Gerrak mundua odolez hustutzen zuen artean. Schopenhauerren ustez denok bizi gara halamoduzko kartzela batean. Nortasunaren kartzelan. Kaleko gizonak bere diru guztia eman dezake baina jaiotzatik bizi duen giroak nekez eramango du erabaki hori hartzera. Santuak, ostera, bere diru guztia emango luke. Baina hori ere ez da askea izatea: bere diru guztia emateko gogorik ez balu, ez litzateke santua izango, kaleko gizona baino. Beharbada Schopenhauerren irakurketa azalekoa egiten dugu, ez dugu ukatuko, baina ez gara bakarrak. Tabernara joan ginen lagunarekin behinola eta ordaintzeko eskatu genionean horretarako askatasunik ez zuela erantzun zigun, berez zela zekena, «zer egingo diot, ba, Schopenhaur irakurri badut». Ordutik erra hartu diogu Arthur lagunari. Berak Hegeli ziona baino txikiagoa, hori bai. Hegel askoz ezagunagoa zen bere sasoian eta biak unibertsitatean irakasle zirenean Schopenhaurrek ordutegia kopiatu zion, ikasleak bereganatzeko asmoz. Ikasleek, ostera, aske izateko aukera zutela jakin ez, eta arerioareki jarraitu zuten. Arhur koittaduak unibertsitatea uzteko erabakia hartu zuen. Edo hartu gabe utzi, ez daukagu oso argi. Filosofia ez da kontu erraza, aizue. Lost telesaileko protagonistaren izena zuen filosofoak, berriz, Lockek, ez zituen halako eztabaidak maite. Bere ustez askatasuna eta erabakimena lotzea ametsak eta abiadura lotzea zen, bertutea eta lauki zuzenak konparatzea. Isaias Berlinek, ostera, aske izateko alternatibak behar zirela esan zuen, aukerak daudela jakin. Pentsamendu zabalena dutenak, beraz, sortzaileenak, begirada luzedunak, jenioz biziak… askeago dira alternatibak ikusteko itsu daudenak baino? Eta zoriontsuagoak… nortzuk? Askatasunari buruz, egia esan, gehien gustatzen zaigun hipotesietako bat Harry G. Frankfurt eta Daniel Dennett moduko pentsalariena da. Aukerarik izan gabe ere norberak aske izateko aukera duela esaten zuten, inposatzen zaigun
nbr-118-(3):interior revista-3.9-okey 23/03/11 1:40 PĂĄgina 5
erabakia norbere gogoarekin bat datorrenean. Tabernariak doan edatera behartzen gaituenean, adibidez, edatea bada nahi duguna (eta izan gaitezen zintzo, arren). Teoria kontraesankorra delako gustatzen zaigu. Zenbatetan ez zaigu gertatu zerbait nahi genuela, baita amorruz nahi ere, eta lortzerakoan nahia erabat desagertzen zitzaigula? Beharbada aske izateari diogun gorrotoaren seinale. Hala diote batzuk, ez dugula erabaki nahi. Hala zioen Erich Fromm filosofoak. Gizakiak aske izateko milaka lotura moztu dituela zioen, Erdi Arotik Aro Modernora pasatzerakoan elizari, jainkoari eta tradizioari zion erabateko mentasuna hautsi zuela. Baina horrek ezinegona, beldurra, izu-ikara ekarri diola zioen eta kaiola bilatzen duen txoriak garela. Alemania naziak Hitler besarkatzeko irrika azaldu nahi zuen Fromm lagunak, esklabo eta salbu bizitzeko gogoa. Etikan aditu gutxi konbentzitzen ditu, ostera, argudio horrek: norberak askatasunari uko egitea ere ekintza askea diote askatasunera kondenatuak gaudela uste dutenek. Halabeharrez libre garela. Eta hala ere, zenbat kartzela inguruan. Eta zenbat hortxe, barru-barruan, bihotzaren ilunbeetan, arimaren gordeleku apartatatu zein agerikoenetan.â– Irati Jimenez
nbr–
5
nbr-118-(3):interior revista-3.9-okey 23/03/11 1:41 PĂĄgina 6
6 nbr–
nbr-118-(3):interior revista-3.9-okey 23/03/11 1:42 PĂĄgina 7
Umeek apenas dute baina nerabezaroan han eta hemen agertzen da. Deseroso zaie emakumeei hanketan eta gizonek aiseago galtzen dute buruan. Aintzinatik bilatu ditugu desager arazteko metodoak baina ordekoa bilatzea ere ohikoa da, falta denean. Babesa eman dezake eta esanahi sakona du ia kultura guztietan. Erakutsi edo estali egin dezakegu eta galdu edo saldu. Zorriei garondokoa gustatzen zaie eta zine-zaleei Rita Hayworthena. Biloa esan ahal diogu, eta gure hilabete honetako protagonista da.
nbr–
ilea
ilea
nbr–
7
nbr-118-(3):interior revista-3.9-okey 23/03/11 1:42 PĂĄgina 8
Gorputz osoan (edo ia) Ilea esaten da, baina goi-mailako aldaera nahi duenak biloa esan dezake eta burukoari buruz hitz egiten ari bagara, adatsa. Falta duenari, berriz, burusoil edo kaskasoil esaten zaio. Gizakiok gorputz osoan daukagu ilea, esku barruetan, atzamarretako hirugarren falangean, oinazpian, zilborrean, titiburuetan eta ahoko zein pubiseko muki mintzetan izan ezik. Gizaseme helduak bost milioi ile inguru ditu, horietatik milioi bat-edo buruan. Norbere melanina nolakoa, halakoa ilearen kolorea. Zehatz esateko, eumelanina eta feomelanina izeneko pigmenduak dira kolorearen arduradun. Eumelaninek kolore beltzetik kafe kolorera doazen pigmentuak ematen dituzte eta feomelaninek kolore gorri eta horailak. Buruko ileak, gorputzekoak ez bezala, bilgor-guruinak ditu, eta maiz garbitu behar izaten da. Besapeetako eta pubiseko ileen folikuluetan, berriz, izerdia eragiten duten guruinak daude eta horregatik bota dezakete usaina. Gizonezko eta emakumezkoen gorputzeko ilearen mapa guztiz desberdina da: biek dute ilea besape eta pubisean baina bularrean, beso eta hanketan dute gizonek normalean ile gehiago eta andreek, berriz, bernak eta besaurreak dituzte beste gorputz atalak baino iletsuago. Ezohikoa da, oso, baina izan litekee emakumeak aurpegian ilea izatea. Hipertrikosia duela esango dugu kasu horretan. Joan, Patxi Zubizarretaren azken eleberrian (Txalaparta, 2010) agertzen dira bizardoak edo emakume bizardunak eta baita 1631ko Jose de Rivera pintore espainiarraren La mujer barbuda koadroan.â–
Sano indartsua da! Ilea fin-fina da: 0,08 milimetro izan ohi ditu lodieran, batez-beste, baina oso sendoa da. Sano badago 50-100 gramoko indarra eginda ere ez da apurtuko eta 140 gradu inguruko tenperatura jasango du (baita 200 gradu ere bustita badago). Usteldu ere ez da erraz usteltzen, dituen keratina eta azukre kopuruei esker. Kolorea edo itxura aldatzeko erabiltzen ditugun gai kimikoek, ostera, ahuldu egin dezakete, ilearen pHari eragingo diotelako. Halakoak sarri erabiltzen dituenak arreta handiz zaindu beharko du ilea eta ileapaintzailearen aholkuei jarraitu beharko die, ilea gehiegi ez zigortzeko.â–
8 nbr–
nbr-118-(3):interior revista-3.9-okey 23/03/11 1:42 Página 9
Eta elektrikoa!
Gezurra da...
ilea
Guztioi gertatu zaigu inoiz. Hartu orrazia, eta hara ilea, elektrizitatez betea. Ile lehorrarekin gertatzen da, elektrizitate-eroale eskasa delako. Orrazten (igurtzen) ditugunean, ileek elektrizitatea pilatu eta elkar aldaratzen dute. Konponbide erraza du horrek, ostera. Plastikozkoak ez diren orraziak erabil daitezke, ilea apur bat busti edo ile-egokitzaileak erabili. Eguzkitan ibili bagara are lehorrago egongo da ilea eta komeni bat itzaletan apur bat freskatu arte ez orraztea, ez badugu itxura barregarririk hartu nahi, behintzat!■
…eta borobil esan behar da: ilea galtzen badugu hura mozteak ez digu lagunduko. Apurtuta, edo itxura txarrarekin badago eskertuko digu ileak moztea, baina falta den lekuan ez da horregatik hasiko. Aspaldi frogatu zuen hori zientziak baina usteak ustel dirau.■
baina...
Buruko ileak eguzkitik babesten gaitu eta hotza eramangarriago egiten du. Bekokitik behera datorren izerdiak bekainak eta betileak aurkituko ditu eta ezingo du begietara sartu. Sudurreko ileak hauts eta zikinkerietatik babestuko gaitu eta gorputzekoak beroa mantentzen lagun dezake, laztu egiten baita hotz garenean. Pubiseko ileak, berriz, hain gorputz atal garrantzitsuak gorde eta babesteaz gain, beste funtziorik ere izan dezake: nerabezaroarekin agertzen denean ileak ugalkorrak garela adierazten die balizko sexu-bikotekideei.■
nbr–
erabilgarria ote?
ilea
nbr–
9
nbr-118-(3):interior revista-3.9-okey 23/03/11 1:42 Página 10
Ilea maite dizut, maite
Frantziaren erabaki eztabaidatsua 2004ko martxoaren 15ean Frantziak debekatu egin zien eskola publikoetako ikasleei ikur erlijiosoak eramatea. Laikotasunaren Aldeko Legea deitu zioten eta zapi musulmana edo hiyab izenekoaren kontrako jo zuten askok, tamaina txikiko gurutze kristauak edo Daviden izarrak, adibidez, legearen barruan geratu zirelako. Irailean ikasturtea hasi zenean 639 neskato agertu ziren burua estalita. Handik hiru astera, 550 kasu elkarrizketaren bidez konponduta geratu ziren. Beste 60 ikaslek eskola pribatuak aukeratu zituzten eta 48 kaleratuak izan ziren, denak emakumeak, sij sinesmeneko hiru mutil izan ezik.■
10 nbr–
Kultura bakoitzak berea edo bereak eman dizkio baina denetan izan du ileak bere garrantzia eta esanahia. Mendebaldean, adineko emakumeek ilea mozteko joera dute eta neskato gazteek eramaten dute luzeago. Luzaroan, AEBtako gizon beltzek conk izeneko metodo arriskutsua erabiltzen zuten ilea lixatzeko (sodio hidroxidoa botatzen zuten buruan). Bere autobiografian, Malcolm Xek luze hitz egiten du ohitura horren esanahiaz, beltzek zurien antzeko agertu eta haien arrazari zioten gorrotoaren adierazgarri jotzen baitzuen. Sij erlijioa duten gizonek, berriz, estali egiten dute ile luzea turbantearekin, jainkoari errespetua agertzeko. Lama tibetarrek bizarra egiteaz gain, buruko ilea ere kentzen dute eta fede musulmana duten andreek hiyab edo zapiarekin estaltzen dute ilea adin batetik aurrera gizonezkoengan sexu-grinarik ez eragiteko. Ilearen erotismoa aitortzen dute horrela, munduko hainbat kulturatan bezala. Erotismoaren ikurra bihurtu zen Rita Hayworten adatsa Gilda mitikoan. Eta Witness filman Harrison Ford zeharo maitemintzen zen Kelly McGillis amish leinuko emakumearekin, sukaldeko harrian ilea garbitzen ikusten zuenean, gizarte itxiaren arauetatik aske. XI. mendean, berriz, bere menpekoak zapalduta zituen senarrari herritarrekin errukiorrago izateko eskatu nahi zion emakume ederrak, Lady Godivak, ilearekin estali zuen gorputza eta biluzik ateratzen zen kalera zaldi gainean.■
nbr-118-(3):interior revista-3.9-okey 23/03/11 1:43 Página 11
Harrizko Aroan hasi ziren gizonak bizarra egiten eta litekeena da Kristo Aurreko 4.000-3.000 urteen bueltan emakumeek gorputzeko ilea kentzen zuten, apar-harriarekin igurtzita, erreta edo kare bizia erabilita. Esaten denez, Julio Zesarrek jarri zuen modan Erroman bizarra egitea eta Adrianok, berriz, bizarrra eramatea. Antza, Alexandro Handiari bizarra ondo egindako gizonak gustatzen zitzaizkion eta In-
galaterrako Isabel Iak bekainak kentzen zituen. 20. hamarkadan Hollywoodeko zineak boladan jarri zuen ohitura hori, baina kendutako bekainaren gainean finagoa marraztuta. Egun, argizari hotz edo beroarekin, metodo elektrikoekin edo laserrarekin kentzen da gorputzeko ilea, baina agerikoa da gizasemea aintzinatik dagoela gorputzeko ilearen kontra tematuta.■
ilea
Gorputzeko ilearen kontra, aintzinatik
Ileordekoak ere ez dira asmakizun batere berria. Egipziarrek, asiriarrek eta feniziarrek ileordekoak erabiltzen zituzten, aintzina. Japonian katsura izenekoak zeramatzaten antzerkiko aktoreek eta geishak ere horiek erabiltzen zituzten. Erromatarrei, antza, ileordeko horailak gustatzen zitzaizkien eta inperioaren mende zeuden herritar germaniarren ilearekin egiten zituzten. Eliza katolikoak, 629.ean debekatu egin zituen, ostera, eta XVI. mendean jarri ziren boladan berriro, antza, Ingalaterrako Isabel Iak asko maite zituelako. Sasoi hartan ohikoa zen lupuaren eraginez-eta ilea galtzea eta horrek ere ileordekoak boladan jarri zituen. XVII. mendean gizonezkoek ileordeko luze eta pisutsuak erabiltzen zituzten eta ileapaintzaileek izen handia hartu zuten gizartean. AEBtako presidente asko ileordekoekin gogoratzen ditugu, Thomas Jefferson, adibidez, eta ileordekoaren tradizioa gorde egiten dute Ingalaterran eta Commonwealth delakoaren estatuetan, epaile, abokatu eta zenbait legebiltzarkidek.■
nbr–
Eta aintzinatik, ileordekoekin
ilea
nbr–
11
nbr-118-(3):interior revista-3.9-okey 23/03/11 1:43 Página 12
Ile luzearen bizitza laburra
Ilea etengabe hazten da, erori artean. Hiru fasetan hazten da. Lehenbizikoari anagenikoa esaten zaio eta lautik sei urte artean irauten du. Tarte horretan folikuluaren sustraian dauden zelulak mitozi bidez zatitzen dira behin eta berriz eta ilea, moztu ezean, hazi eta hazi egiten da, sustraian lodiago eta bukaeran finago. Bigarren faseari katagenikoa esaten zaio eta hiru aste baino ez ditu irauten. Zelulak ez dira zatitzen eta ileak hazteari uzten dio. Hirugarren fasea, telogenoa, hiru hilabete inguru luzatzen da. Ilearen sustraiak poxpoloaren itxura hartzen du eta azkenean erori egiten da. Gorputzeko ile guztietan ematen dira hiru fase hauek, baina ez denetan abiadura berberean. Buruko ilean fase anage-
nikoak hiru eta bost urte artean irauten du, bizarrekoan urte bete, biboteko ileak lau eta hamalau aste bitartean hazten dira, gorputzekoak hamahirutik hamabost aste eman ditzake lehen fasean eta bekainetako ileak dira hazteari uzten dioten lehenak: bakoitza 30 egunez hazten da.■
Ilearen lekuan
adarra
Erabiltzen bada ere, euskaraz ez da zuzena inork «ilea hartu» digula esatea. Gaztelaniazko tomar el pelo esamoldearen ordekoa esan nahi badugu, adarra jo digutela esan behar. Esamolde anitz daude gaztelaniaz ilearekin zerikusia dutenak, baina haientzako nekez erabiltzen du euskaraz iledun esaerarik.
12 nbr–
Norbaitek larrutik ordainduko duela esaten dugu euskaraz, gaztelaniaren caérsele el pelo esateko. Con pelos y señales zerbait adierazten duenak zehatz-mehatz hitz egiten du, edo xehetasun osoz. Esan liteke erdaraz dar para el pelo, baina euskara jatorrean astindua eman edo antzekoak erabiliko ditugu. Bada de medio pelo esaera ere, baina bigarren mailako esaten dugu guk edo maila apaleko. Gizon sendoari de pelo en pecho esan ahal dio erdaldunak, baina sendoa, adoretsua, bihoztuna esango dio euskaldunak, ileari erreparatu gabe. Pentsatzen duena esaten duenari mingainean ilerik ez duela esaten diote gaztelaniaz, baina euskaraz esamolde zuzena ahoan bilorik ez izatea litzateke edo aho bizarrik ez izatea. No tener un pelo de tonto esaten duenak, berriz, batere ergela ez dela esan nahi du eta por los pelos zerbait egitea, ozta-ozta egitea litzateke. Norbere buruari askatasuna ematea edo lotsa galtzea soltarse el pelo bada gaztelaniaz, euskaraz mingaina da askatzen dena edo lotutasuna haizatzen dena. Aukeran datorrenari, berriz, al pelo datorrela esaten zaio gaztelaniaz eta hori bai, bi hizkuntzetan erabiltzen dugu ilearekin zerikusia duen esamoldea zerbait erabat gaitzesten dugunean, beldurra eragiten digulako, higuina, edo halakoren bat: ilea laztu egiten zaigula esaten dugu orduan.■
ilea
Ileak kolorea galtzen duenean grisa bihurtzen dela esaten da ingelesez eta zuri bihurtzen dela gaztelaniaz. Baina euskaldunek urdina esaten diote adinean aurrera joan ahala ileak hartzen duen koloreari. Urdinak orain duena
baino esparru semantiko zabalagoa izan zuela dio Joseba Sarrionandiak Ni ez hain hemengoa saiakeran (Pamiela, 1985) eta ilearen koloreaz modu honetan hitz egiten du: «Urdin hitz zaharrak hedadura semantiko zabala zuen, egunotako azula eta grisa eta besteen esanahiaz behar bada. Exenplo bat besterik ez imintzeko illea urdintzen da izkiriatu zuen Axular Sarakoak. Baina gaur egungo euskaraz mendebaldeko zazpi koloreen sistema nahiko asimilaturik dago, gipuzkeraz urdina esaten bada ere, ez da erdarazko azula edo bleu hitzen itzulpen hutsa besterik, bizkaieraz azula esaten dugu eta ifar aldean, Zuberoa aldean behintzat, blua. Bizkaieraz urdina diogunean azul zuritzat edo gristatuentzat, edo grisentzat da».■
Zergatik erortzen da? Ez dago erantzun bakarra, alopezia mota bakarra ere ez dagoelako. Gizonezkoen hormonek edo androgenoek alopezia androgenetikoa eragiten dute. Bekokiaren lehen lerroetatik hasi ohi da eta bekoki-alboak soiltzen dira. Emakumezkoen hormonek alopezia eragiten dutenean eredu lausoko ile galtzea izaten da edo koroa erakoa. Buru osoan eskasten eta galtzen dute ilea andreek (50 urtetik gorakoen %30ak, gutxi-gorabehera). Alopezia Lausoa edo Telogeno-jarioa oso bestelakoa da eta zientifikoek ez dakite zergatik gertatzen den. Ileko folikulu multzo handi bat felogeno fasean (erortzeko fasean) sartzen da halako batean eta modu sinkronizatuan. Litekeena da gertaera estresagarri baten ondorioz gertatzea baina ez dago argi. Zorionez, gehienetan ilea bere onera etortzen da. Alopezia Areata ere badago. Ilea sortaka erortzen da kasu honetan, gune batean edo hainbatetan eta ukitzearekin ere buruko larruazaletik eten egiten da, askatu. Soslai genetikoak eragin handia du Alopezia Areatan, baina baita estres emozionalak eta dietak ere (zenbait mantenugai falta direnean ager liteke). Batzuetan berriz hasten da ilea, baina erabat galtzea ere gerta liteke eta berriz ez agertzea. Arrazoi bat baino gehiago, beraz, ilea galtzeko eta alopezia motaren arabera tratamendu bat edo beste komeni denez, ilearen falta nabari duenak berehala dermatologoarengana jo behar du.■
nbr–
Grisa? Zuria? Urdina?
nbr-118-(3):interior revista-3.9-okey 23/03/11 1:43 Página 13
ilea
nbr–
13
nbr-118-(3):interior revista-3.9-okey 23/03/11 1:43 PĂĄgina 14
Galdu eta saldu Louisa May Alcott idazlearen Little Women irakurri duenak, edo eleberri ezagunean oinarritutako filmaren bat ikusi, gogoratuko du aizpa nagusiak, Jo izenekoak, ilea saldu egiten duela etxekoei diruz laguntzeko. Badu horrek errealitatean oinarririk. Ilea saldu egiten da eta azken urteotako gainbehera ekonomikoarekin boladan
dago negozioa, gainera. 100 gramo ilerekin 15 eta 70 euro artean lor litezke, ilea egoera onean badago, garbi, lehor eta, ahal dela, inolako kolore-kentzailerik gabe. Norberarena saltzea arraroa egin badaiteke ere, nonbaitetik atera behar da ileordeak edo ilearen luzapenak egiteko erabiltzen den ilea. Espainiar estatuan da-
Ilea beste inork baino gehiago maite dutenak
14 nbr–
go munduko ile-saltzaile eta eroslerik handiena: Justino Delgado deitzen da eta 1950ean hasi zen negozioarekin. Mototsa moztu nahi duenak badaki aukera non daukan: ileapaindegikoek zaztarrera botatzerik nahi ez badu, hortxe 20-40 euro artean irabazteko aukera.â–
Inoren gustuko ez badira ere, hitz egin dezagun gizakion ilea horrenbeste maite duten Pediculus humanus, Phthirus pubis, edo zorriei buruz. Higiene faltarekin lotzen dira, baina burukoek ez dute garbitasunarekin zerikusirik. Gorputzean edo pubisean agertzen direnak bai, higiene eskasaren seinale dira. Baina ile garbia maite du ohiko zorriak, burukoak. Ez da lotsatzeko kontua zorriak eukitzea, ume guztiek dituzte noiz edo noiz, hirutik hamabi urte artean eta askotan, behin baino gehiagotan. Azkura eragiten dute eta gogaikarriak dira, baina ez arriskutsuak. Zorriak dituen umeak zauriak izan ditzakeen arren, hazka egitearen ondorio izaten dira horiek, ez zorriak eragindakoak. Horiek ondo garbitu eta zaindu behar dira, infekzioei aurre hartzeko. Zorriak hilabetez bizi dira eta tarte horretan ehundik gora arrautza egin ditzaketen arren, % 40 inguru ez dira heldutasunera iristen. Buru-azaletik milimetro batera-edo egoten dira bartzak eta horiek kendu ezean, hamar egunen buruan jaiotzen da zorria. Xanpuak, esprayak eta halako asko saltzen dira zorriak hiltzeko, baina zoritxarrez pazientzia handia eskatzen du tratamenduak, xanpua botata ere, maiz-maiz begiratu beharko zaiolako buruari. Orrazi-xehea maiz erabiltzea, horixe zorriei aurre hartzeko modurik eraginkorrena. Elektrizitate apur bat dutenak ere saltzen dira orain, zorria hiltzen dutenak. Garondoa eta belarri atzeak dira zorriek gehien maite dituzten bazterrak, madarikatuek.â–
nbr-118-(3):interior revista-3.9-okey 23/03/11 1:43 Página 15
Edo kendu eta galdu
ilea
Gaiz ezohikoa da, baina trikotilomania duten gaixoek ileari tiraka egiten diote eta atera, modu obsesiboan. Burutik edo gorputz ataletatik kentzen dute eta guztiz soildu arte jarrai dezakete. Batzuetan, pertsona hauek ilea jan egiten dute eta osasun arazoak izaten dituzte horregatik (trikofagia esaten zaio ilea jatearen gaitzari). Antsietatearekin arazoak dituzten gaixoengan agertzen den joera da trikotilomania eta OCD (Obsessive compulsive disorder) eta antzeko arazoak dituzten pertsonengan. Asko sufritzen dute, ilea ateratzeko gogoari ezin diotela eutsi sentitzen dutelako. Terapia psikologikoa komeni zaie halako egoeran daudenei eta zenbait kasutan, baita antsietatea kontrolatzeko botikak ere.■
Herodotok, greziarren historialari handiak Eszitiako soldaduei buruz idatzi zuen arerioaren adatsak sustraitik mozten zituztela eta gero igurtzi eta bigundu, zapi moduan erabiltzeko, edo josi, beroki bihurtzeko. Uste zabaldua da Ameriketako indioek ere ohitura hori zutela, inbasorearen ileak sustraitik atera eta gorde-
tzearena. Ez da, antza denez, egi osoa. Amerikako zenbait indigenek ohitura hori izan zuten XIX. mendera arte eta horren erakusgarri da hegoaldeko Dakotan aurkitu zuten hobia, buruko azalik gabeko 500 gorpu zituena. Baina ez zen hori westernek pentsa arazi lezaketen moduko ohitura zabala eta ez zen soilik indioena. XVIII. mendean britainarrek eta amerikar inbasoreek dirua eskaintzen zioten indioaren ilearekin etortzen zenari. Zuri askok ere antzeko mutilazioa jasan behar izan zuten, baina ez, mitoak kontrakoa badio ere, Custer generalak. Little Big Horn izeneko batailan lakota leinuko indigenek irabazi zutenean ez zuten Custer generalaren gorpua ukitu nahi izan, siouxentzat pertsona zikin eta gorrotagarriegia zelako. Quentin Tarantinoren Inglorious Basterds (2009) filman, Injun leinukoen oinordeko den Aldo Raine tenienteak (Brad Pitt) nazien buru-azalak nahi dituela esaten die bere gizonei, alemaniarrak zeharo izutzeko. «Apatxeen moduan eutsiko dugu. Krudelak izango gara alemaniarrekin eta gure krudelkeriak esango die nortzuk garen, gure atzean uzten ditugun haien anaien gorputzek esango die nor garen».■
nbr–
Edo sustraitik atera
nbr–
ilea
15
nbr-118-(3):interior revista-3.9-okey 23/03/11 1:44 Página 16
Ilearen indarra Astoaren masailezurra hartu eta ejertzito osoa garbitu zuen eta esku hutsik, inolako armarik gabe, lehoia hil. Juduen epaile izan zen Sanson eta filistindarren kontrako borrokalari amorratua. Juduen legeak debekatu egiten zuen arren, Dalilarekin maitemindu zen, ostera, filistandar batekin eta Dalilak, zilarrezko txanponen truke, traizioa egin zion. Filistandarrek eskatuta, bere indarra nondik zetorren galdetu zion eta Sansonek hirutan gezurra esan bazion ere (soka hezeekin lotuta ahulduko zela, edo hilea zazpi txirikordekin lotuta), azkenean aitortu zion egia, engainuaren susmorik gabe. Ilean zuen indarra eta ilea mozteko agindu zion Dalilak
Sansonen morroiari. Begiak atera zizkioten orduan filistandarrek eta Gazara bidali, preso. Baina ilea hazi egin zitzaion eta mendekua hartu zuen: filistandarrek tenplura laguntzeko eskatu ziotenean, tenplua behera bota zuen, zutabeak mugituta, jainkoari aldarri eginez, «eman indarra, eta neu ere hilko naiz filistandarrekin!». Halaxe hil zituen Sansonek 3.000 filistandar eta halaxe hil, Dalila traidorearekin batera. 1949ko Cecil B. DeMilleren filman Victor Mature izan zen Sanson eta Hedy Lamarr Dalila. Operara ere eraman dute mitoa: 1877an Alemanian estreinatu zen Camille Saint-Saëns musikariaren Samson et Dalila.■
Orraztu ezean, rastak Ras, rasta, dread edo dreadlocks ingelesez, rastafarien mugimendu eta sinesteekin lotzen ditugun orrazkera dira. Rastafirien sinesmena dutenek gorputza bere horretan utzi behar dela uste dute, bere osotasunean sinesten baitute. Eta hortik etor liteke halako orrazkerarekiko zaletasuna. Baina mugimendu hori baino lehen eta hortik kanpo ere ohikoak dira rastak munduan: Afrika Ekialdeeko masai gerlariek finak eta gorriak erabiltzen zituzten, eta Afrikako herrietatik iritsi zen ohitura Amerikara; Pakistango fakirrek ere erabiltzen dituzte eta sufi sineskeran ere esanahia dute. Hinduismoan rastak eramatea, harrotasuna eta hutsalkeria albo uzteko modua da. Berez sor daitezke rasta luzeak, ilea orraztu edo mozten ez bada ilean marapiloak egiten direlako. Hala gertatzen da sufi sinesmena duten qalandariekin. Urteak eskatzen ditu horrek, jakina, eta edozein erako rastak sortuko dira, finagoak, lodiagoak, luze edo laburragoak. Orrazkera hau gustuko duenak, ostera, rastak egiten dituen ileapaindegira jo dezake (ez dute edozeinetan egiten) eta buru osoan ongi banatuak eta nahi di-
16 nbr–
tuen lodierakoak lortuko ditu. Buruko ilea antzeko zatietan banatuko diote eta astiro-astiro txirikordatuko. Gero, norberak lagundu beharko dio ileari, bi eskuen artean soka itxurako ile multzoak hartu eta igurtzita. Beste edozein orrazkearen antzera zaindu behar dira gero, garbitu eta ondo lehortuta, usteldu ez daitezen. Mito ugari dago rasten inguruan, adibidez, zorriak egiteko arrisku gehiago duela norberak edo burusoil geratzeko. Gezurra dira biak, burusoiltzeak zerikusi gutxi du orrazkerarekin eta zorriak ere ez du bereziki ile txirikordatua maite. Hori bai: zorriak dituenak nekez mantendu ahal izango ditu rastak: kostako zaio ile horretan orrazi-xehea sartu eta arrautzak kentzea.■
nbr-118-(3):interior revista-3.9-okey 23/03/11 1:44 PĂĄgina 17
nbr–
Ez gara konturatzen baina etxea museoa da, balio historikoa eta esanahi estetikoa duten objektuz inguratuta bizi gara. Hilero-hilero objektu horietako bat seinalatu nahi dizugu, irakurle, eta museo bizian bizi zarela frogatu. Begira, adibidez, komuneko lekuren batean izango duzun bizar-labana. Era askotakoak daude egun, gizonek bizarra egiteko zein emakumeek gorputz atalen bat. Aintzinarotik existitzen dira. Danimarkan, adibidez, Kristo Aurreko 1500-1200 urte bitarteko labanak aurkitu dituzte, eszena mitologiko ederrak xaflan bertan grabatuta dituztenak eta zaldi-buruaren itxurako kirtena dutenak. Erroman Ticinius mena izeneko merkatari greziar batek ekartzen omen zituen, Sizialiatik. Burdinezkoak ziren xaflak eta ura eta harearria erabilita zorrozten zituzten. 21 urterekin egiten zuten bizarra lehen aldiz gizonek. Hori zen ohitura behintzat, bizarra egitearekin batera gizonaren heldutasuna ospatzeko jaia egiten zelarik.â–
ilea
Etxeko museoan... bizar-labanak
ilea
nbr–
17
nbr-118-(3):interior revista-3.9-okey 23/03/11 1:44 Página 18
Badok musika sarean Interneten literaturari buruzko webgune sorta ederra aurkituko du euskaraz nabigatzen duenak. Albisteak dituzten guneak ere ugaldu dira, zorionez, eta kultur arloan zer dabilen jakiteko gogoa duenak badu, pixkanaka pixkanaka, informazio hori lortzeko modua. Musikari buruzko webguneak ere ari dira bidea egiten eta haien sintonia gero eta ozenago entzuten da sarean. Osatuenetako bat bisitatu dugu, badok.info eta haren sortzailearekin egon gara, zer eskaintzen digun jakiteko.
F nabarra C badok.info
18 nbr–
E
uskal kultura suspertu, sustatu eta diktadurak ezarritako ilunbeetatik berreskuratu. Horixe nahi zuen Ez Dok Amairu mugimenduak. Jorge Oteizak jarri zion izena, San Martinen Estutasuna izeneko ipuinaren azken lerrotik. Hamahiru zenbakiak zorte txarra omen zekarren eta zoriaren, patuaren eta iluntasunaren kontra, ipuinetik berreskuratutako «ez dok amairu!» aldarria egokia iruditu zitzaion eskultore handiari. Oteiza bera eta Nestor Basterretxea mugimenduaren parte izan ziren arren, eta baita Julen Lekuona moduko poeta eta idazleak ere, gehienak kantariak izan ziren, kantagintza izan baitzen kultur susperraldi pozgarriaren tresna nagusi. Benito Lertxundi, Mikel Laboa, Xabier Lete, Jexus eta Jose Anton Artze, edo Lourdes Iriondoren
nbr-118-(3):interior revista-3.9-okey 23/03/11 1:45 Página 19
abestiak utzi zizkigun 70. hamarkadara arte luzatu zen Ez Dok Amairuk eta hari omen egiten dio euskal kantagintzaren atari izan nahi duen webguneak, Badok.info atariak. 2009ko Durangoko azokan aurkeztu zen Badok.info, Berria egunkariaren aterpean eta Jon Eskisabel kazetariak koordinatuta. Urte bete luze eman zuen Eskisabelek oinarrizko egitura sortu, lan-taldea osatu, datuak bildu, eta informazioa argitaratzen. Izan ere, musika kontuetan ia guztia egiteko zegoen. «Egunkariaren garaian Juan Luis Zabalak Literaturia sortu zuen, euskal literaturari buruz, eta hortik abiatuta pentsatu genuen musikarekin antzeko zerbait egitea, arlo hori hemengo disketxeek eta artistek ez baitute gehiegi landu». Zergatik galdetzen diogunean arrazoi bat baino gehiago egon litekeela dio, «ez dakit sortzaileen kontua den, ez dutelako denborarik, ez dakitelako nola egiten den, ez diotelako beraien buruari garrantziarik ematen edo Internet urrun ikusten duen kultura batekoak direlako». Disketxeak ere beste ahalegin batzuetan ibili direla dio eta dokumentazioa biltzea ez dela batere erraza, baina herri erakundeei ere begiratzen die, ardurak bilatzeko orduan, «Administrazioak ez du bultzatzen, guk egin duguna Jaurlaritzak egin behar zuen, Administrazio publikoari dagokio kulturaren zabalkundean aritzea». Arrazoi batzuk edo beste batzuk medio, kontua da musika kontuetan sarean hutsune handia nabaritzen zuela, kazetariaren eguneroko lana ere oztopatzen zutenak. «Hil da Xabier Lete, adibidez, edo Mikel Laboa, eta ez dago
webgune bat haiei buruz, eta Anje Duhalderen jarraitzailea bazara ez daukazu webgune bat haren biografia jasoko duena, edo urrengo kontzertua non den esango dizuna, zaleak ez dauka nora joan». Ez zeukan, esan beharko genuke, Badok.info eta beste webgune batzuk hasi direlako hutsune hori betetzen.
400 abesti entzungai 40 urteko ibilbidea jasotzen du webguneak, 60ko hamarkadan kantagintza berria hasten denetik, XX. mendearen bukaera arte. Egitura gardena dauka, nabigatzen erraza. Historia atalean bederatzi erreportaje nagusi daude, erabiltzaileari lau hamarkada horiek hurbildu, laburtu eta testuinguruan jartzeko. Horrez gain, 160 biografia inguru jasotzen ditu guneak, 1.000tik gora diskoren datuak ematen ditu, 16 disketxeren historia laburtzen du, eta 270 diskotako hitzak jatorrizko diseinuarekin biltzen. Ehunka argazki ditu eta 400 bat kantu zuzenean entzuteko aukera ematen du, streaming teknologiari esker. Albisteak argitaratzen baditu ere, datu-basea da, berez, antz handiagoa duena Wikipediarekin egunkari batekin baino. «Asmo entziklopedikoa genuen» dio Eskisabelek, «esan genuen goazen kontatzera berrogehi urte horietan ze bidaia egin dugun eta horixe egin genuen, bilakaera kronologikoa abiapuntu hartuz, ze bilakaera estetiko egin diren, maila sozial eta politikoan ze gertatu den eta garai bakoitza ze mu gimenduk markatu duten». nbr–
19
nbr-118-(3):interior revista-3.9-okey 23/03/11 1:45 Página 20
a
-
Idatzizkoak izeneko atalean musikaren inguruan argitaratu diren euskarazko lanak biltzen dira, baina hor ere ezer gutxi dagoela nabarmentzen du Eskisabelek. «Musikaz apenas idatzi da ezer, biografiak eta holakoak gutxi landu diren arloa dira, eta oso harrigarria da, teorian musika zaletasuna badagoelako, baina gero ez dago musika liburu edo biografiarik, ez daukagu ohitura hori». Zerbait idatzi da, hala ere, tartean Eskisabelek berak egin zuen lana, Itoiz taldeari buruzko Hari Xingle Bat. Gaztelupeko Hotsak disketxearen Bosgarren Haria bilduman argitaratu zen, musikari buruz egin diren bakanetako baten. «Zaila da musikari buruz hitz egingo duen jendea aurkitzea, atzerapenarekin gabiltza, ezin baikara konparatu Erresuma Batuarekin, jakina, baina ziur naiz Catalunyan Sopa de Cabra eta halako talde batzuen historia jasota dagoela eta hemen, berriz, Hertzainaken liburu bakarra gaztelaniaz dago». Gure historia musikala kontatzeko joerarik ez dugu, ezta azpiegiturarik ere, «eta gero geure konplejua ere badago, zoaz zenbait artistarengana haien historia kontatu nahi duzula esatera, eta ez dagoela horretarako arrazoirik esango dizute».
sita jasotzen ditu, «gehienak musika entzuteko, esango nuke». Azken aldian izan du audientziak bultzada, gainera, eta poztu egiten da Eskisabel kontatzen duenean. Egindako lanaren sari polita da, kalean aspaldi entzuten den euskal musikak sarean indarra hartzen duenaren seinale.■
Bukatu gabea Webgunearen oinarriak sendoak diren arren, lan guztia ez dago egina. 2000. urtetik geroko informazio gehiena falta da, esate baterako, eta bideoen atala ere hankamotz gelditu dela onartzen du gunearen koordinatzaileak. Baina, gehien bat militantzian oinarritutako proiektua izanik, zaila da lan hori guztia egitea. Ideiarik ez zaio falta Eskisabeli, partehartzerako bloga zabaltzea, adibidez, eta gizarte sareetan ere webgunearen edukiak mugitzea, esate baterako. Baina denbora gehiago beharko luke gustura egindako lanarekin jarraitzeko eta Berriako kazetariak webgunea eguneratzearekin konformatu behar du, momentuz. «Fitxak eguneratzen ditut aldaketarik egon bada, esate baterako, taldekide batek taldea utzi badu edo zerbait berria kaleratu badute». Harrerarekin gustura dago. Badu horretarako arrazoirik, astean 800-900 bi-
20 nbr–
Helbidea: www.badok.info Koordinazioa: Jon Eskisabel. Testuak: Gontzal Agote, Iker Barandiaran, Jon Benito, Xabier Doncel, Jon Eskisabel, Iñaki Esnaola, Ainara Gorostitzu, Mikel Lizarralde, Mikel Markez, Koldo Otamendi, Andoni Tolosa. Laguntzaileak: Gotzon Barandiaran, Jon Ander Eizagirre, Jaione Landaberea, Jon Miner. Web diseinua eta programazioa: ksb3.com, Ehuntzen. Egilea: Berria. Sustatzailea: Elkar Fundazioa.
nbr-118-(3):interior revista-3.9-okey 23/03/11 1:45 PĂĄgina 21
musika kontuetan besterik ere Musika talde batzuek, bereziki berrienek, badituzte haien webguneak, beraiek egindakoak edo zaletuen gogoak sortutakoak. Baina horiez gain, eta Badok.info kenduta, badaude musikaz modu orokorragoan ari diren batzuk. Hiru-lau adibide ekarri nahi izan ditugu, zaletuen lagungarri izan daitezkeelakoan.
badok Euskal musika (www.euskalmusika.com): Baditu urte batzuk webguneak baina badu zer eskeini ere. Beharbada, erabiltzaileak gehien eskertuko duena, musika taldeek eta artistek dituzten webguneen zerrenda nahiko osatua egiten duela. Beraz, abiapuntu polita izan liteke sarean zer dagoen jakiteko. Horrez gain, eztabaidagunea ere badu, hurbiltzen diren bisitarientzat, eta mp3 formatoan kanta nahikotxo entzun daitezke. Albisteak aspaldi ez daude eguneratuta, baina daukana interesgarria da. Euskaraz eta gaztelaniaz nabigatu daiteke. Musikaz Blai (www.musikazblai.com): Duela ia 30 urte egin zuen Itoiz taldeak Musikaz Blai diska (Elkar, 1983) eta haren izena hartzen du webgune honek. Euskaraz, katalanez eta galegoz dago eta kantu baten letra jakin nahi duenak hementxe aurkituko du datu-base zabal-zabala. Bostehundik gora abesti daude euskaraz eta erabiltzaile ugari dituenez, abestiren bat aurkitzen ez duenak beti dauka aukera galdetu eta laguntza lortzeko. Musika Ikasi (musikaikasi.blogspot.com): Musika ikasten zabiltza edo ikasi nahiko zenuke? Akaso eskertuko dituzu orduan webgune honetako baliabide eta tresnak. Piano birtuala, musika tresnen hizki zopak edota soinuak desberdintzen ikasteko ariketak aurkituko dituzu. Oso webgune erabilgarria izan liteke gaztetxoenak musika-hezkuntzan trebatzeko eta musika kontuetan zaletzeko. Ipuin musikalak ere baditu, munduko musiken berri ematen du eta musika sortzeko sarean dauden tresnak eskura jarriko dizkizu. Gaztea (www.eitb.com/gaztea): Euskadi Gaztearen webguneak irrati emandegiak egiten duenaren berri ematen du, jakina, baina horrez gain atari aproposa izan daiteke musika albisteak euskaraz jasotzeko. Euskal taldeek zer egiten duten, datozen kontzertuak, jaialdien programazioa, sarrerak erosteko moduak‌ halako albisteak eta beste hainbat argitaratzen dituzte. Musika Zuzenean (www.musikazuzenean.com): Papera eta sarea ongi daude, baina zaleak kalean nahi du musika entzun, zuzenean. Horretarako, non zer egiten den jakiteko, hauxe du webgune aproposa. Euskal Herrian egiten diren kontzertu eta jaialdien agenda osatua da atari honek eskeiniko diona. Iruzkinak ere egiten dituzte eta zuzeneko ekitaldien argazki eta bideoak jartzen dituzte, baina erabilgarriena, dudarik ez, agenda zerbitzu aparta.■nbr–
21
nbr-118-(3):interior revista-3.9-okey 23/03/11 1:45 PĂĄgina 22
Umore zintak marrazten saiatu zen
komikilaria
Joseba Larratxe Berazadi esaten badugu beharbada ez dugu gehiegi esango baina Nabarrako irakurleei Josevisky esaten badiegu erraz gogoratuko dute urtetan aldizkari honetan eta honentzat umore zintak egin dituen marrazkilaria. Orain berriz dator Nabarrara, edo hobe esanda, berriz doa Nabarra harengana, Korrika Kulturak aurkeztuta egingo duen lana ezagutzera. Aurrerapen ederra eskeini digu‌
7Josevisky F Nabarra
Arkitektura ikasle eterno, halaxe definitzen du bere burua Joseba Larratxe Berazadi, Joseviskyk (Irun, 1985). Ez luzerako, ostera, Donostiako Arkitektura Fakultatean aurkeztuko baitu aurki karrera bukatzeko lana. Ez dakigu zertara joko duen gero, arkitekturara, marrazkigintzara edo ikusentzunezkoen mundura, hiruretarako zaletasuna baitu. 26 urte baino ez dituen arren, esperientzia luzea du marrazkigintzan (Basauriko Komiki Txapelketaren lehen saria irabazi zuen 2005ean) eta euskal hedabideetan. Nabarran argitaratu izan ditu bere lanak, baina baita Berria egunkariaren gazteentzako Matraka gehigarrian ere. Bertarako sortu zituen Euskal Frikiak eta han kontatu zituen haien abenturak 2006tik 2008ra. UEUren arkiteturari buruzko aldizkarian, Aldiri izenekoan ere egin du lan, bi bokazioak uztartuta, eta 2008az geroztik Lesakako IKA euskaltegiaren Etxetik Plazara fanzinea diseinatzen eta marrazten du. Lan horien adibideak erakusgarri daude egunotan Gasteizen, Korrika Kulturalaren eskutik. Baina lan berririk ere badu Joseviskyk eta Nabarrak haien aurrerapena aurkezteko aukera eskaintzen die irakurleei ale honetan. Ondorengo orrialde hauetan kklrd komikiaren lehenbiziko lau orrialdeak ageri dira, Lazaro Yak Boldo zinegilearekin egindako lanaren aurrerapena. Interneten ere badira ikusgarri,
22 nbr–
nbr-118-(3):interior revista-3.9-okey 23/03/11 1:45 Página 23
c
Zer: Erakusketa eta hitzaldia egingo ditu martxoan Joseviskyk, Korrika Kulturalak aurkeztuta. Non: Gasteizen. Erakusketa Hala Bedi aretoan eta hitzaldia hiriko Elkar Megadendan. Noiz: Erakusketa martxoaren 7tik 17ra izango da. Hitzaldia, martxoaren 17an, arratsaldeko 19.00etan. Erakusketan… Matraka gehigarrian, Nabarran eta Aldiria aldizkarietan argitaratutako lanen hautaketa ikusiko da. Eta Lazaro Yak Boldo zinegilearekin egindako kklrd komikia. Hitzaldian… umore zinten eta komikien arteko harremanaz hitz egingo du, Euskal Herrian komikigintzak duen egoeraz eta bere esperientzia pertsonalaz. Gainera, bere azken lanaren, kklrd komikiaren webgunea aurkeztuko du (www.kklrd.com) Informazio gehiago… www.kklrd.com webgunean Josevisky eta Lazaro Yak Boldok egindako lana ikus daiteke, orrialde hauetan aurreratzen duguna. Web orrian komikia ikusi eta .pdf formatuan lor daiteke. Gainera, Sexty Sexers taldeko gitarristak, Joseba Baleztenak, komikian oinarrituta egindako kanta entzuteko aukera ere badago.
(www.kklrd.com webgunean), zibilizazio osteko munduaren irudi kitzikagarriak. Txikitatik omen datorkio komikigintzarako zaletasuna Joseviskyri, aitak oheratzerakoan ipuinen ordez Tintin eta Asterixen komikiak irakurtzen zizkielako anaia eta biei. Anaiarengan, ostera, musika zaletasuna gailendu da, Sexty Sexers taldeko kide baita. Talde horrentzat egin zuen duela sei urte Joseviskyk bere lehen bideoklipa. Erdi jolasean, dio berak, baina jolasa gustatu zitzaiola agerikoa da, taldearentzako beste hiru bideoklip eta dokumental bat egiteaz gain, Txuma Murugarrenen Marjinalia, Uek taldearen Uhinak eta Octopussy taldearen Crazy Red Room diskoentzako bideoklipak egin ditu. Bereak dira baita Joseba Irazokiren Pobre Gara, Los Reyes del K.O. taldearen That´s all right edota Layo Raser taldearen Inesperado ataque de pneumotorax kanten klipak. Surfin Kaos, Lauroba eta Jon & Sugramasekin ere egin du lan.■
nbr–
23
nbr-118-(3):interior revista-3.9-okey 23/03/11 1:45 PĂĄgina 24
24 nbr–
nbr-118-(3):interior revista-3.9-okey 23/03/11 1:45 PĂĄgina 25
nbr–
25
nbr-118-(3):interior revista-3.9-okey 23/03/11 1:46 PĂĄgina 26
26 nbr–
nbr-118-(3):interior revista-3.9-okey 23/03/11 1:46 PĂĄgina 27
nbr–
27
nbr-118-(3):interior revista-3.9-okey 23/03/11 1:46 Página 28
Askatasunetik Ziegarara...
Atik Zra! Literatura Eskolak eman digu ideia. Otsailean irakurleak Donibanen batu zirenean kartzelako literaturaz hitz egin zuten eta eleberrietako, filmetako, hurbileko eta urruneko kartzelak oroitu genituen. Karmen Katodori eskatu genion bere zerrenda horietako bat osatu zezan eta telegrama bidez erantzun zigun, baietz, egingo zuela, baina denbora beharko zuela, asko baitira kartzelak STOP gorputza bera baita STOP arimaren kartzela STOP William Blake poetak STOP zioen bezala STOP. Martxoko alfabetoan, kartzelak, beraz.
Historian garrantzia izan duten kartzela asko aipatuko ditugu lerrootan baina lehenengoa duela oso gutxi agertu zen mundu osoko prentsaren titularretan. 2004ean eman zuten ezagutzera AEBtako telebista kateek Irakeko inbasioaren hasieratik Amnesty International eta beste erakunde batzuek salatzen zutena: ejerzito yankeea buru zuen koalizioko soldaduek torturak eta tratu txarrak erabiltzen zituzten preso irakiarren konta. Abu Ghraib (arabieraz بيرغ وبأ نجسedo siŷn abū ġurayb) mundu osoan egin zen ezagun, bertan gertatzen zenaren irudiak han eta hemen zabaldu zirenean. Zalaparta politikoak Donald Rumsfeld defentsa idazkaria eta George W. Bush presidentea azalpenak ematera behartu zituen eta azkenean txostena eman zuen Administrazio amerikarrak gertatutakoa onartzen. Soldaduen sadismoa aitortu zuten eta ofizialen utzikeria, lehenetik hasita Washingtongo azken goi-karguraino. Txostenak, ostera, torturak ez zituela inork agintzen ere esan zuen, eta soldaduek krudelkeriak bultzatuta eta
a
28 nbr–
haien kabuz egiten zituztela. Egun, oraindik 300 tortura salaketa ikertzeko daude. Kartzela batetik baino gehiagotik, erbestetik eta mila ezlekuetatik idatzita daude, bestetik, Ataramiñe argitaletxearen lanak. 2002an sortu zenetik kultur elkarte ere den Ataramiñek urtero-urtero eman ditu argitara preso eta iheslari politikoen lan-bildumak. Musika bildumak, mahai-jokoak, obra laburrak, margo liburuak eta beste hainbat lan ere sustatu eta zabaldu dituzte. 2007an Ataramiñe kantuz ere atera zuten, presoen poema musikatu eta abestuak. Sekretuen gotorlekua deitu zioten, justiziarik gabeko lekua eta iraultzaren lehen hitzordua. Frantziako kartzela ezagunenari buruz ari gara eta historia liburuetan leku handiena duenari buruz ere bai, ziurrenik. Bastilla, jakina, Le Bastille frantsesez. Voltaire filosofoa bera eta Sadeko markesa preso egon ziren haren hormetan eta Aintzinako Erregimenaren eta monarkiaren zapalkuntza eta ustelke-
b
nbr-118-(3):interior revista-3.9-okey 23/03/11 1:47 Página 29
riaren ikur jo zuten iraultzaileek. Horregatik hartu zuten, 1789ko uztailaren 14ean, sinbolismo handia eta –aitor dezagun- meritu ez hain handia duen erasoan. Izan ere, iraultzak anaitutako matxinoak bertara sartu zirenean zazpi preso baino ez zeuden barruan, bakar bat ere ez filosofoa (dakigula). Lau faltsifikatzaile zeuden gatibu, buruko gaitza zuen gizona (Tavernier abizenekoa, zinegilea bezala), intzestuagatik zigorturiko noblea (a ze zikina) eta Damiensen izeneko seigarren bat. Iraultzak askaturiko lehenak, Aro Modernoaren lehen egunean. Gaztelaniaz idatzi dutenen artean maisu jotzen dena ere, Miguel de Cervantes preso egon zen, bost urtez. Napolitik Espainiarako bidean, turkiarrek gatibu egin zituzten Miguel eta Rodrigo anaia, 1575eko irailaren 26an. Argelera eraman zuten, eta gizon handia zelakoan urre-gorrizko 500 ezkutu eskatu zituzten erreskate modura. Dakigula, inork ez zituen ordaindu, oraintsu bezala, orduan ere idazle aberats gutxi zegoelako, baina ez zen etsi Cervantes tematia eta bost urtetan lau aldiz saiatu zen ihes egiten. Lehen ihesaldian bidea erakutsi behar zion gizona ez zen agertu. Bigarren saiakera Cervantesen amak egin zuen, baina diru nahikorik ezin izan zuen batu bi semeen askatasuna erosteko eta Miguelek nahiago izan zuen Rodrigo kalean ikusi. Rodrigo saiatu zen anaia itsasontziz handik ateratzen baina itsasoa zakarregi zegoen eta azkenean atzeman egin zuten turkiarrek. Cervantes idazleak ardura osoa berea zela esan zien eta ihesaldia bere gain hartu zuen. Bost hilabetez kateatu zuten zigor modura. Hirugarren saiakeran hobeto aritu zen eta Oranera iristea lortu. Baina laguntza eskatzeko bidali zuen laguna preso hartu zuten eta 2.000 zigor kolpe jasatera kondenatu zuten Cervantes, nahiz eta gero zigorra barkatu. Laugarren saiakeran ere, lehenengoan bezala, gaizkideak traizionatu zuen eta Constantinoplara eramatea erabaki zuten (nazkatuta edo). Baina azkenean fraide kristau batzuek ditxosozko 500 txanponak batu eta Cervantes askatasuna erosi zuten. Bestela ihesean jarraituko zuen eta guk
c
ez genuke inoiz letra honetako hurrengo ihesaldiari buruz hitz egitea lortuko. Colditz gaztelura joan behar dugu alfabetoa jarraitzeko, Saxoniako Leipzig, Dresde eta Chemnitz artean dagoen gaztelu ederrera. Han jarri zuten naziek II. Mundu Gerran ustez Alemaniako seguruena zen kartzela, herrialde osoan goi-mailako segurtasuna zuen bakarra (sonderlager). Soldadu arriskutsuenak zein herriari traizioa egin ziotenak (volksfeindlich) preso hartzeko erabili zuten eta Hermann Göring goi-karguaren esanetan ezinezkoa zen handik ihes egitea. Göring gaixoak ez zekien halakorik ez dela sekula esan behar: 16 gizonek utzi zuten barregarri 1941 eta 1944 artean, Colditzek ihes eginda. Ihesaldi horiek oinarri hartuta mahai-jokoa egin zuten eta baita telesaila ere, BBC One telebista katean, (Colditz, 1972-1974). Azkenik, Göring gustura gera zedin filma ere egin zen, telesailaren 24 eta 25. atalak hartuta. Horrekin gustura ez eta, bai, asmatu duzu, bigarren telesaila egin zuten 2005ean, ITV1 katean (Chancellor Colditz: The Definitive History). Aurki, horrela jarraitzen badugu, musikala eta wii-jokoa. Adi. Irlandarra sortzez, Ingalaterran izen handikoa, Frantzian egin zuen kartzelaldia Oscar Wilde zenak. Ezaguna da gertatu zitzaiona: luzaroan Sir Alfred Douglas, Bosie, izen zuen lagun min eta, ustez, amorante ere bai. Sir Alfreden aitak, Quensberryko konteak ez zuen batere gogoko harreman hura eta Wilden kontra ekin zuen, sodomiaren erakustaldi lizunak egitearren. Auzi harek guztiak, Ingalaterrako gizartean hautsak harrotseaz gain, erabat suntsitu zuen Wilde. Ez zuen inoiz kartzelaldiak eragin zion galera ekonomikoa gainditu eta ariman egindako zauria ere ez zitzaion osatu. Preso zela, bizi zuen gainbehera De Profundis (Aitor Aranak euskaratua. Txalaparta, 2007) izeneko eskutitz luzean agerian utzi zuen. Eskutitza zen, Lord Alfred Douglasi zuzendua eta erresuminez betea. Ez zen orduan osorik argitaratu, Robert Ross kazetari eta lagunari utzi ziolako Wilde berak, hark kopia bat Lord Alfredi eman eta bestea gorde zezan. Zati batzuk argitara eman zirenean biziki haserretu zen Lord Alfred eta
d
nbr–
29
nbr-118-(3):interior revista-3.9-okey 23/03/11 1:47 Página 30
Wilderen kontrako liburua idatzi zuen. Kartzelatik atera ondoren, ostera, elkarrekin bizi izan ziren tarte batez, nahiz eta bien familiek begi txarrez ikusi harremana. Dirudik ez ziotela berriz inoiz bidali esan zioten azkenean Lord Alfredi eta Wilde ikusteari utzi zion. Parisen hil zen Oscar, eta hantxe dago hilobiratua. Bere hitzekin goaz hurrengo letrara: «Denok gaude bide bazterrean, batzuk, ostera, izarrei begira». Tiraniak kartzela maite du eta kartzela asko egin zituen Franco generalak. Iruñeako Ezkaba aipatu nahi dugu, adibide gisara. San Kristobal gotorlekuan zegoen kartzela nafar, bizkaitar eta preso espainiarrez bete zen, gerra zibilaren hastapenetan, Iruñea frankisten mende geratu zenean. Baina askatasun gosez beteriko murru haietatik ihes egitea lortu zuten. Epopeiak idazteko ematen duen gauan, 1938ko maitzaren 22an, 795 lagunek zeharkatu zuten atea eta ihes egiten saiatu ziren. 575 atzeman zituzten berriro eta horietatik berrehundik gora hil. Hiruk lortu zuten Frantziaranzko muga igarotzea.
e
Michael Scofield guapoa, adimentsua eta gaztea da. Halako batean, bankura sartu eta pistola eskuan, dirua eskuratzen saiatzen da. Inork ez du ulertzen zergatik, baina ikusleak badaki kartzelan dagoen anaia barrutik ateratzea duela buruan. Gorputzean, berriz, Fox River kartzelako planoak tinta beltzez tatuatu ditu, hilabeteetan prestatutako egitasmo zorrotz eta zehatza aurrera eramateko. Ez zen telesail txarra hasieran, Prison Break (hirugarren denboralditik aurrerakoak hobe ahaztea), baina bazituen sinesgarritasuna kolokan jartzen zituzten gauza gehiegi. Plan osoa ongi ateratzeko, Scofielden ziegako lagunak harekin aldegin behar zuen eta hilabeteak baino ez zituen falta kalera ateratzeko. Zergatik uste zuen harekin joango zela? Scofield jenioa bazen, zergatik ez zituen planoak buruz ikasi? Eta hori bainoago, benetan jenioa bazen, zergatik zegoen prest esker txarreko anaia kirtenagatik halako ahalegina egiteko? Ez, ez genuen inoiz Lincoln Barrows jasan, zer egingo diogu.
f
30 nbr–
g
Gulag akronimoa da eta Lan Esparruen Zuzendaritza Orokorra esan nahi du. Edo hori uste dugu, behintzat, baina akaso laburtu egin dugu, errusieraz askoz luzeago esaten baita: Главное управление исправительнотрудовых лагерей и колоний, hau da, Glavnoye upravlyeniye ispravityel’notrudovih lagyeryey i koloniy. Guzti horrek zer deskribatzen duen? Sovietar Batasunean kontzentrazio esparruetan zegoen zigor araubidea. Baina Alderdi Komunistari ez zitzaion gustatzen kontzentrazio esparru izena deitzen, preso guztiak batera egon arren askotan despistatuta ibiltzen zirelako-edo. Horregatik, nahiago zuten jokabidea zuzentzeko esparruei buruz hitz egitea. Ez ziren konturatzen horrek are beldur handiagoa ematen duela. Maiz, Sovietar Batasuneko kartzela oro deskribatzeko erabiltzen da gulag hitza eta baita munduko bazterretan egoera negargarrietan dauden kartzelei buruz hitz egiteko ere (negargarrienetan, hobe esanda). Horietako bat, Guantanamo. 1898an eraiki zuen AEBtako ejerzitoak izen bereko badian, Espainiaren kontrako gerra bukatu eta berehala. Ordutik mantendu du, baita iraultza castrista eta haren ondoren ere. Beste edozeinentzat desabantaila litzatekeena (lege egoera irregularra, alegia, legez kanpokoa izatea), AEBtako ejertzitoak abantaila bihurtu nahi izan zuen Afganistan eta Irak inbaditu zituenean eta Guantanamo erabili du gerra-presoak bahitzeko. Lege-defentsarako eskubiderik gabe, beraien aurkako frogarik ezagutu gabe, hantxe egon dira milaka gizaseme, preso eta torturatuak. Giza-eskubideen aldeko taldeek epelak esan dituzte eta munduko beste herrialdeek epelegi egin kritikak. Barack Obamak lekua itxiko zuela agindu zuen baina itxi eta berehala zabaldu berriz. Basea zaintzen duten ofizialak Jack Nicholsonen antzera imajinatzen ditugu. A Few Good Men filman Tom Cruise abokatuak galdeketa egiten dio, soldadu baten kontrako tratu txarrak agindu ote dituen jakiteko eta militar harroputz, paranoiko eta obsesionatuak baietz aitortzen du azkenean. «Bizitza honetan murruak behar ditugu eta murru horiek defenda-
nbr-118-(3):interior revista-3.9-okey 23/03/11 1:47 Página 31
tuko dituzten gizonek pistolak behar dituzte (…) neuk ematen dizudan askatasunaren berotan lo egiten duzu eta gero zalantzatan jarri nola lortzen dudan askatasun hori». G letrarekin bukatzeko, preso baten izena gogoratuko dugu: Jose Maria Sagardui, Gatza. Europako guztien artean kartzelan denbora gehien egin duena da. 14 espetxetan egon da eta hamar urte isolamenduan eman ditu. 1995ean bete zituen zigorraren hiru laurdenak, baina «Parot doktrina» deiturikoaren aplikazioan kartzelan jarraitu du. Apirilaren 13an askatuko dute, 31 urteko kartzelaldia egin ondoren. Herrera de La Mancha edo Herrera Espainian egin ziren goimailako segurtasuneko lehen espetxeetako bat izan zen. Beste edozein aukera genezakeen, tamalez, alfabetoaren ia edozein letratakoa, baina hauxe aukeratu dugu, Negu Gorriak taldeak bere inguruan egin zuelako, euskal presoekiko elkartasunez, bere lehen kontzertua. Jaiotzez Nguy n Sinh Cung deitzen zen, baina Ho Chi Minh izena jarri zion bere buruari Vietnamgo Alderdi Komunistaren sortzaileak. Ez zuen edozein izen aukeratu, «argia ematen duena» baita Ho Chi Minh. Berari, luzaroan falta izan zitzaion argia, kartzelan egon baitzen hainbat urtez, Vietnamgo presidente izan baino lehen. Poeta ere bazen eta Susak argitaratuta dauka euskaraz bere Gartzelako egunkaria. Azken poematik, hitz batzuk, bukaerakoak: «Libre, Sartaldeko Mendien gailurrak / pasatzen ditut, / Eta ene bihotza taupadaka dago / ene lagun zaharrak gogoan».
h
Stephen King idazlearen ipuin laburrean oinarrituta Frank Darabont zuzendariak kartzelari buruz egin diren filma ederrenetakoa egin zuen, lirikoa eta itxaropentsua, biguna izan gabe. The Shawshank redemption deitu zioten ingelesez, halaxe deitzen zelako kartzela, Shawshank. Hara bidaltzen zuten Andy Dufresne (Tim Robbins), ustez emaztea garbitzeagatik eta han ezagutzen du Red (Morgan Freeman). Krimenik egin ez duen gizon hermetiko eta burutsua zinemaren his-
i
toriako heroi bitxienetakoa da, ikusleak ez baitaki bukaeraraino itxura ahula duen gizona ze mailaraino den ausarta. Hasieratik maite du, hori bai, nahiz eta gure modukoa bada, filma honetatik gehien gogoratuko duena Brooks izeneko presoa den. Bizitza osoa kartzelan egin ondoren ez daki kalean bizitzen, institutzionalizatuta dagoelako, zigorrak zauri senda ezina egin diolako. Kaiola bihurtu zaion mundu itxian bere buruaz beste egin eta horman idazten du bere testamentua, filmeko sekuentziarik gogorrenean. Hiru hitz besterik ez: «Brooks was here». Beste filma gogoangarri asko eman ditu zinemaren historiak eta ezin denak gogoratu. Baina The great scape (Preston Sturges, 1963) nahita ez aipatu behar dugu. Steve McQueen agertzen delako eta askatasunaren metafora sinple-sinplea –beisbol pilota- eskuan duelako. Abentura filma gihartsua delako eta aktore sorta ikusgarria duelako. Eta Roger ofizialaren ahoan esaldi ederra uzten digulako, alfabeto honetan aipatu beharrekoa. «Edozein presoren betebeharra ihes egitea da, edo ihesaldia prestatzeko ahaleginarekin arerioari lana eta buruhausteak eragitea. Zenbat eta soldadu gehiago guri begira, are gutxiago egongo dira lubakietan». Filmaren oinarrian, sinestezina dirudien arren, benetako ihesaldia dago: II. Mundu Gerran hirurogehita hamar lagunek lortu zuten ofizialentzat propio prestaturiko kartzelatik alde egitea. Hitler itsu haserretu omen zen, Alemaniarentzat iraina iruditu zitzaiolako eta nazioarteko gerrari buruzko hitzarmenak hautsita, iheslari gehienak afusilatzeko agindua eman zuen. Nürembergen eskatu zitzaizkien gero kontuak agindua bete zuten ofizialei. Robben izeneko irla batean egon zen preso, bestetik, 18 urtez Nelson Mandela. 27 urte egin zituen guztira Hego Afrikako gobernu arrazistaren kartzeletan, sei hilabetean behin bisita bakarra jasota. Zuzenbidea ikasi zuen murru haietan eta apartheid sistemak eragindako preso politiko bakarra ez bazen ere, Mandela hartu zuen ikur eta aurpegi eta arima zurien pribilegioen kontrako borroka luzeak. 1990ean askatu zuten eta Hego Afrikako lehen presidente beltz bihurtu zen 1994ean, beltzei eskunbr–
31
nbr-118-(3):interior revista-3.9-okey 23/03/11 1:48 Página 32
bide politikoak aitortu zizkion prozesu demokratikoaren ondoren. 466/64 zenbakia izan zuen presoa ihes egiten saiatu zela zabaldu izan da inoiz, baina gero jakin da Hego Afrikako gobernuak benetan nahi zuena alde egiten utzi eta ihesaldian garbitzea zela. Zerbitzu sekretu britainarrek egin zuten presio, antza, horrelakorik gerta ez zedin eta Gordon Winters agenteak kontatu zuen operazioa Inside Boss liburuan. Julius eta Ethel Rosenberg ere kartzelan egon ziren, ustez sovietarrei sekretu zientifiko garrantzitsuak ematearren eta espio zibilak izatearen akusaziopean. Kargu horiengatik herio zigorra jasaten lehenak izan ziren eta horregatik pasa dira historiara. Horregatik eta ez dagoelako argi akusazioa fundamentuzkoa ote zen. Nikita Khrushcheven memorietan Rosenberg senar-emazteen aportazioa berebizikoa zela esaten den arren, ez dirudi Ethel espioa izan zenik. Bere nebak aitortu zuen arrebari erra ziolako eta FBIak presionatuta salatu zuela. Herio zigorrak atzera bueltarik ez, tamalez.
j
Euskal literatura garaikidearen esparruan izen handiena duen eleberrietako da, baita merezimendu osoz izan ere. Agirre Zaharraren Kartzelaldi Berriak letra honetan sartu ditugu, Koldo Izagirre egilearen omenez. Ken Zazpi taldea ere hementxe sartu nahi dugu, Joseba Sarrionandiak kartzelan idatzitako poemari musika jarri diotelako azken diskan «maite genituen gauzengatik / erori ginen preso» dio letrak, «baina gure maitasuna oraindik / ez dago preso».
k
27 urterekin, eta 66 egun gose greban egin ondoren Long Kesh izeneko kartzelan hil zen Bobby Sands, IRAko militantea. Beste bederatzi lagun hilko ziren Britainiar inperioa belauniko jarri zuen gose greba entzutetsuan. Bere kartzelaldiaren kronika latza da Egun bat nire bizitzan (Txalaparta) baina bukaerara iristen den irakurleari geratuko zaion sentimendua askatasunera da, edozein egoeratan norberak beti hautua egin dezakeela sinesten baitzuen Sandsek eta hala frogatuko dio irakurle hunkituari.
l
32 nbr–
Duela bi urte inguru eztabaida sortu zuen Celda 211, Daniel Monzon zuzendariaren filmak, euskal presoak gatibu hartzen dituzten matxinatuen istorioak. Sinesgarritasuna falta zitzaion askoren ustez, baina inork ez zuen dudatan jarri Luis Tosar zoragarri (zinez zoragarri!) zegoela Malamadre presoaren paperean. Espainiako zinemaren orrialdeetan lekua egin zuen Tosar galiziarrak, eta kartzela-generoaren baitan ere bai. Iiluragarri eta izugarri, Malamadre. Beste preso mitiko eta fikziozkoa ere ezin ahaztu, Edmond Dantès, Montecristoko Kontea. Alejandro Dumasek benetako gizonaren istorioa hartu zuen oinarri azpijoko politikoen erruz bizitza osorako kartzelaldira kondenatzen duten gizonaren ipuina kontatzeko. François Picaud Parisen bizi zen, 1804an eta emakume aberats batekin ezkondu behar zen, baina Ingalaterraren espioia zela salatu zuten lau lagunek eta espetxean egin zituen zazpi urte. Bertan, ziegako lagunak Milanen gordeta altxorra zeukala esan zion eta 1814an askatu zutenean altxorra eskuratu eta beste izen batekin Parisera itzuli zen. Dirua, lagun lagunen kontra mendekua hartzeko erabili zuen ofizioz zapatagilea zen gizonak, Montekristoko Kontearen doppelganger benetakoak. Euskal Herrian, M letrarekin Matalas ere gogoratu nahi dugu. Zuberoarra Frantziarren kontra matxinatu zen, 1661an. Nekazariak soldaduen kontra altxatzeagatik sartu zuten preso eta burua moztu zioten gure Robin Hood euskaldunari.
m
Newman ere egon zen kartzelan, gure Paul maitatu eta maitagarria. Fikziozko kartzelan, hori bai, Cool Hand Luke filman. Behingoz, gaztelaniazko titulua jarri ziotenek asmatu zuten eta itzulpen ederra egin, La leyenda del indomable. Zinez mendera ezina den gizonaren legenda kontatzen du pelikula zoragarriak eta asko baditu ere sekuentzia ederrak, bat gogoratuko dute inoiz ikusi duten ikusleek. Ezetz berrogehita hamar arrautza egosi jan egiten diote apustu presoek Luke menderakaitz, temati eta eskuzabalari eta berrogehita hamar jaten ditu harek,
n
nbr-118-(3):interior revista-3.9-okey 23/03/11 1:48 Página 33
eztarria butxatu eta gaixotzen bada ere. Ai, Paul, gure Paul zoragarria.
Ospitalekoak deitzen da Mikel Antzak idatzitako lehen eleberria (Susa, 2010). Ustez, ETAren egitura politikoa hamabi urtez zuzentzeagatik dago Mikel Albisu Fresneseko kartzelan. Kultur sustatzaile izan zenak Joseba Sarrionandia eta Kepa Pikabearen ihesa antolatu ondoren alde egin zuen Frantziara eta errefuxiatzeko eskaera ukatu ziotenean pasa zen klandestinitatera. Kartzelatik idatzi du, Susa argitaletxearen sortzaile ere badenak, neskalagunari maitasun eskutitza idazten dion presoaren istorioa.
o
Panoptikoak dira kartzela borobilak, erdian dagoen begi bakarrarekin edozein mugimendu ikusteko aukera ematen dutenak. Puerto, berriz, (berez Puerto de Santa Maria) Espainiako kartzela ezaguna da, hainbat euskal preso urrutiratu dituena, tartean Joseba Sarrionandia. Han idatzi baitzuen iurretarrak, besteak beste, Ni ez naiz hemengoa. Martuteneko espetxetik egin zuen gero ihes Sarrik, 1985ean, Iñaki Pikabearekin batera. Ezaguna da istorioa, biek alde egin baitzuten Imanol kantariaren kontzertua probestuta, bana altabozen barruan sartuta. Letra honekin, azkenik, aipa dezagun Papillon (tximeleta frantsesez) Henri Charrière idazlearen eleberria da (1969koa) eta Steve McQueen protagonista zuen filma (Franklin J. Schaffner, 1973). Frantziar kolonietan preso dagoen gizonaren ihesaldi saiakerak eta kartzelako egoerara negargarriak kontatzen ditu kartzela-generoaren maisu lanak.
p
Irlak probestuta kartzela egitea ez da ideia txarra. Sadikoa, baina ez txarra. San Quintin horien artean ezagunenetakoa, besteak beste, hainbat filma egin direlako kartzelaren inguruan. Azkenetakoa, The Rock (Michael Bay, 1996), zinemaren historiara pasatzea merezi duena kastin harrigarriagatik: munduko aktore onenetakoa (Sean Connery) eta txarrenetakoa (Nicolas Cage) elkarrekin.
q
Reading deitu zen alfabeto honen hasieran aipatu dugun kartzela, Oscar Wilde zena preso hartu zuena eta handik ateratakoan idatzi zuen Reading Bahitegiko Leloa (Itsaso aurrean, 2006, Bingen Ametzagaren itzulpenean). Kartzelaldia kontatzeko idatzi zuten baita ere Mauricio Rosencof eta Eleuterio Fernandez Huidrobok Memorias del Calabozo (Euskal Herrian Txalapartak argitaratua). MLN-T edo tupamaroen mugimenduaren sortzaile izan zen Rosencof eta 1973ko estatu kolpearen ondoren sartu zuten espetxean, 12 urtez. Idazle eta kazetaria Monteviedoko kultur egitarauaren arduradun nagusi da egun.
r
Mariah Carey musika ekoizle batekin ezkondu zenean txutxumutxuak zioen etengabe eskatzen ziola senarrari diska berriren bat eta bikotearen etxeari Sing-Sing deitzen zion prentsa arrosa-horiak. Izen bereko kartzela hartzen zuten horrela ahotan. New York estatuan egin zen hirugarren kartzela da Sing-Sing eta bertan egon zen preso Albert Fish, Brooklyngo banpiro eta Wysteriako otso-gizon moduan ezagutzen zen hiltzaile eta kanibala. Old Sparky izeneko aulki-elektrikoan hil zuten, bere hilketa eta antropofagiaren berri hitzez eta modu izugarrian idatzita utzi zituen gizona. Quid pro quo, pentsatuko zuten epaileek. Bestetik, eta Frankismoko kartzelen artetik, Ezkabakoarekin batera bigarren bat gogoratu nahi dugu, emakumeek ere jazarpena eta askatasun-gabezia jasan zutela ahaztu gabe. Santoñako kartzelari buruz ari gara, derrigor sartu beharrekoa alfabetoan, zuzendari txit agurgarriak ez bailuke barkatuko bere birramona gogoratuko ez bagenu. Santoñan egon zen, beste milaka emakumerekin Desideria Ibinarriaga Bermeo, soldadu errepublikazaleei laguntza emateagatik. Saturrarango kartzela ere ez dugu ahaztuko, zineak gogoratu baitigu berriki han ere Frankismoak gogor zigortu zituela emakume asko eta asko. Barbara Goenaga eta Itziar Lazkanoren aurpegitan betikotu ditu zinemak, Izarren Argia filman (Mikel Rueda, 2010).
s
t
Amnistiaren Aldeko Batzordeek Eduardo Txillida eskultoreak diseinatutako irudia erabili izan nbr–
33
nbr-118-(3):interior revista-3.9-okey 23/03/11 1:49 Página 34
dute beti, 1976an sortu zirenetik, 2001ean Baltasar Garzon epaileak legez kanpoko jo zituen arte, ETAren parte zirelakoan. Jokin Uriainek kartzelan idatzi zuen Izaina (Amnistiaren Aldeko Batzordeak, 1990) eta kartzelan Adlotse (Txalaparta, 1992) eta kartzelan Gatibu sortu nintzen (Susa, 2000) eta kartzelan Errotarria (Susa, 2006) eta kartzelan egin du azken saiakera, Ez dago etxean (Susa 2010).
u
«Bizitza ateak zabalik dituen kartzela da». Horixe idazten du Veronicak horman, Andres Calamaroren izen bereko abestian. Abesti ederra, dudarik ez, izan gaitezkeen bezain aske ez garela oroitu arazten diguna eta libreago izatera deitzen, bide batez. V letrarekin leku bat, Valladolid aipatu nahi dugu. Fray Luis de Leon izeneko bertako kartzelan ezetz asmatu nor egon zen preso. Justu, Fray Luis de Leon. Biblia baimenik gabe itzultzeagatik egin zuen preso gauza horietarako SGAE baino zorrotzagoa zen Inkisizioak. Eta hantxe egon zen pare bat urtez (1572-1574 artean) sasoi hartan eskolak ematen zituen katedraduna. Kontatzen dutenez, klaseak ematera itzuli zenean utzitako lekutik jarraitu zuen, eta etenik izan ez balitz bezala hasi zen, «atzo genion bezala» batekin. Muchachada Nui programako fraide mozkorra irudituko zaizue baina egia da.
v
Baleen Berbaroa eleberriarekin hasi zen Edorta Jimenez idazlea Sebastian Zubilletakoaren bizitza kontatzen eta Azeria eta lehoiarekin bukatu zuen. Ibildide horretan denetarik gertatuko zaio Sebastian Zubilletakoari, tartean, baita kartzelaldia ere, Weymouth urruneko presondegi britainiarrean.
w
Kartzelaldia sufritu duten asko aipatu ditugu letrotan eta oraindik besteren bat badugu aipatzeko. Ekarpen handia egin zien AEBtako afroamerikarrei, besteak beste, afroamerikar hitza bera boladan jartzea. «Ez gara amerikarrak, esan zuen, «mahaian esertzen dena baina jateko baimenik ez duena ez baita gonbidatua. Afroamerikarrak gara, Afrikatik datozen amerikarrak». Malcolm X, eskubide zibil eta po-
x
34 nbr–
litikoen aldeko militanteari buruz ari gara. Berebiziko garrantzia izan zuen kartzelak bere ibilbidean. Alkohola eta drogak hartzen zituen gizona sartu zen ziegara, ilea zurien antzera lixatzen zuena, lapurra. Kontzientzia sakona zuen lider politikoa atera zen kartzelatik, ostera, islamaren eraginpean bere burua erabat itxuraldatu zuena. Kartzelan bihurtu zen musulman eta kartzelan egin zuen, bere hitzetan, inoiz gehien kostatu zitzaiona: belauniko jartzea. Jainkoaren aurrean, apaltasuna erakusteko. Emakume asko egon ziren Madrilgo Yeserías kartzelan. Bat gogoratu nahi dugu, Eva Forest, ETAri laguntza izana leporatuta hiru urte egin zituen bertan espetxeratze prebentiboan. Berak kontatu zituen kartzela barrukoak Testimonios de lucha y resistencia (Lur, 1979) liburuan. Kultur sustatzaile eta militante politiko sutsua izan zen Forest, emakumeen askatasuna eta hiritarren askatasun politikoen alde eta torturaren kontra, besteak beste. Bartzelonan jaioa, Hondarribin hil zen, 2007an.
y
1610ean Inkisizioak Zugarramurdiko 40 auzokide atxilotu zituen, Logroñon emandako fede autoan oinarrituta. Berrogehi haietatik 12 erre zituzten, sorginak zirelakoan. Gutxitan izan da fede-gizonen fede txarra hain ageriko Nafarroako emakumeen kontrako prozesuan bezala.
z
Kartzelaren alfabetoa bukatzeko, kartzelaldi baten kronika, euskal literaturara heldu den azkena: Mikel Etxabururen Zu zara orain txoria (Elkar, 2011). Harkaitz Canok hitzaurrean idatzitakoarekin bukatu nahi dugu, kartzela barruan zein kanpo balio digulako: «Kartzelan konturatzen da presoa zein aske zen kanpoan, eta zein ezaske ere bai». Beraz, kantu haretan bezala… maitia, lehen baino lehen aska gaitezen.
Karmen Katodo
nbr-118-(3):interior revista-3.9-okey 23/03/11 1:49 Página 35
Hileta festa Ez dugu Truman Capote edo Oscar Wilde bat gure artean. Baina ez dugu behar. Dani Etchart dugu jai-giroetako kronikak jasotzeko, bitxi-denda garestietan gertatzen zaiona kontatzeko, kontzertu eta festa eta... bai, baita hiletetan gertatzen zaiona kontatzeko ere. Xarmangarria da Dani, hildakoei agur esatea ere ere abentura bihurtzen du. Nire lehenengo hildakoa hiri honetan. The first. Bo, ez naiz ni izan; minbizia izan zen. Adixkide baten enbaxadore gisa hileta ekitaldira joan nintzen. Lagunari galdegin nion beltzez joan behar ote nintzen. Jazkerarena guccienekoa dela erran zidan. Alta, ni beltzez joan nintzen. La dame en noir. Beilatokiak «Atea» izena zeukan. Eraikin modernoa, deus esaten ez duten horietakoa. Atearen ateetara iristear nengoela zabaldu zen sarrera. Hozkirritu batek musukatu zidan bizkarra. I confess you. Ni, ordea, ausart naizelarik, sartu nintzen. Goxoaren goxoaz txokolatezkoa zirudien gizonak egin zidan harrera. «Arrasti onnn» sweet batekin diosala egin ondoren gonbidapen txartela eskatu zidan. Mon Dieu! Gonbit-txartelarik ez. Kalapita bilaterala. Zu-nizu-ni-zu-ni-zu.... Ez zidan sartzen utzi nahi! Handioski azaldu nion nor nintzen: L’ambassadrice. Txokolate-gizona kukuldu zen eta ni, adixkidearen ordezkari handia, sartu nintzen Hollywoodeko izar distiratsu gisa. Pertsona askorik ez zegoen areto barruan. TimBurtoniano-hileta zen hangoa. Sarreran bertan zegoen PVC-kutxan lagunaren txartela bota nuen. Bozkatzea bezala. Doluminak zeini agertu? Je ne sais pas. Irribarre zurbila zuen emaztearengana abiatu nintzen. Etxetik prestaturik neraman hezurdura bikaineko speecha eten egin zidan. «Ezagutzen zenuen?». Zer esan behar nion? Gezurra-egia-gezurra-egia-gezurra-egiagezurra... Aski daaaaaaaaa! Egia adierazi nion, enbaxadore nintzela, eta ezetz, ez nuela emakumea ezagutzen, nere adixkidearen ezaguna zela. «Zein emakume?!».
N
Ai,ai,ai,aiiii... gizona zen hildakoa; bere aita. «Hala ere, sentitzen dut izigarri… mündüan malerusiak hanitx bagirade. Bena hi bezain denik ez da nihun ere». Uste dut ene hitzek bakea eman ziotela minak hartutako emazte hurari. Aretoan, ahopean egiten zuten hitz, ulergaitzak ziren erranak. Asfixiagarria. Kuxkuxkuxkuxkux. Bazter batean: hilkutxa. Hertsita. Zabalduko ote zen? Hauxe izan ohi da bizirik zaudela adierazteko azken abagunea. Buried filma oroitzerakoan tematu nintzen. Ez zen ba bizirik egongo? Horrelakoa izan zitekeen! Zinez saiatu nintzen kutxa irekitzen, zinez eta minez. Ezin, ordea. Gorbata masta erdian zuen gizona hurbildu zitzaidan. Eskuak nireen gainean kokatuz xurxulatu zuen. «Bera ez dago hor». Eneeee, bazetorren, bai, zeruan/infernuan zegoenaren kontua, hor hezur-haragia baino ez zegoela, arima jada joana zela, 21 gramu galdurik estraespazio kosmikoan. Baina ez. Gizon enpirikoa zen, nonbait. «Goizean erre dugu kabroia». Hara, senitartekoa edo? Doluminak baino zorionak eman behar bide nizkion? «Ezagutzen zenuen?». Eta berriz ere. Ezetz, enbaxadorea nintzela eta blablabla. Errauts-kutxatilaren bazterrera eraman ninduen. Urre kolorean nahi zuela esan zidan. Kutxatila eskuetan hartu eta hemen ez dakit zer gertatu zen. Estropozu egin edo emozioak, ez dakit, baina kutxatilak irrist egin zion, eta, eskuetan dantzatu ondoren lurrera erori zen. Kataplaummm! Hildakoaren zati batzuek nire zapata ederretan bukatu zuten. Aho aldea izango zen? Edo apika, beso luze bat? Aretoan zeudenak ai, oi eta uika hasi ziren. «Gure Arturo maiteaa» entzun nuen. Masta erdiko gorbatadunak hatzak igurtzi zituen errautsekin. «Zigarrokinaren ondorenak dirudite». Beilategiko langile eraginkorra etorri zen makinatto bereziarekin eta errautsak batu zituen kutxatilera berriz sartuz. Arturo ta konpainia bere lekura. Ekaitza joana, barealdia. Eta berarekin, pintxoak eta ardo goxoa. Biba eta txaloak Arturoren alde. Masta erdira gorbata zuen gizonak ere bai. Handik egun batzuetara adixkideak deitu zidan. Eskerrak emateko. Bide batez, Frantziako enbaxadorea ikusi ote nuen galdetzeko. Nik, noski, egia erran nion. Ez nuen ikusi.■
Dani Etchart
nbr–
35
nbr-118-(3):interior revista-3.9-okey 23/03/11 1:49 Página 36
Erregeak ez du herria entzun Urteko sasoirik pozgarriena bukatu da gure zine eta telebista adituarentzat. Joan dira Oscarrak eta hor amaitu dira estreinaldi zaparradak, aktoreak dotore jantzita ikusteko aukera ematen duten sari banaketak eta apustuak egiteko orduak. Joan da xarma, joan dira sariak sarituen etxeetara eta etorri da gertatukoaren iruzkina egiteko ordua. Hilabete honetan zine eta telebista txokoan, Gabonetako Gordoaren pareko diren sariak, Oscarrak!
Maria Fernandez-Cabrero Sorkin zale amorratua da eta Fincherren jarraitzailea. Baina The Social Network filmak irabaztea nahi bazuen Facebookeko Farmville jokoari lapatuta dagoelako da.
36 nbr–
Irabazlea nolakoa, halakoa sariketa. Horixe esan genezake aurtengo Oscarrak ikusteko gaupasa egin dugunok. The King´s Sppech filma zuzena da, ezustekorik gabea eta ikuslea gehiegi mugituko ez duena. Eta halakoxeak, zuzenak, ezustekorik gabeak eta bestelako emozio berezirik bakoak izan dira aurtengo Oscarrak. Egon diren sorpresa bakarrak ez dira bereziki pozgarriak izan –zuzendari onenari buruz gero hitz egingo dugu–, hitzaldiek ez gaituzte hunkitu, eta ez da egon etorkizunean oroitzeko moduko unerik. Laburra izan da, hori bai, aurrekoekin konparatuta. Hiru ordu inguru, James Cameronen filmen batezbesteko iraupena. Urteak eman dituzte antolatzaileak laburtu, laburtu eta laburtu egin behar zela esaten (luzatu, luzatu eta luzatu egin baitzen surrealismoraino), baina ez ziguten esan labur egitearen ordaina zein izango zen: txisterik gabeko sari-ematea, ikuskizunik batere gabea eta erritmo zuzen bezain aspergarria zuena. Akademiak telebista ikusleei begiratu die eta normala da: telebista be-
nbr-118-(3):interior revista-3.9-okey 23/03/11 1:49 Página 37
har dute halako ikuskizuna ordaintzeko eta telebistak publizitatea behar du eta iragarleek ikusleak aldenduko ez dituen show edo emanaldia eskatzen dute. Baina ez du asmatu.
Francoren zale gutxi Har ditzagun aurkezleak. Ikusle berri eta gazteagoak erakartzeko aurkezle berri eta ohi baino gazteagoak aukeratu dituzte. Ezagun, arrakastatsu eta guapoak, Anne Hathaway (Brokeback Mountain, Devil wears Prada, Love
and other drugs) eta James Franco (Spiderman, 127 hours). Ez zirudien erabaki txarra, baina James Franco ikusteak auzo-lotsa eragiten zuen. Bere publizistek ukatu egin dute drogak hartu edo erreta atera zenik baina ukatu behar izateak adierazten du ze neurriraino zirudien bost axola zitzaiola gertatzen ari zen guztia. Bere jarrera eta testuak irakurtzeko nagikeria ikusita ez da asko kostatzen backstage edo eskenatoki atzean bidali zituen sms mezuak zer esaten zuten asmatzea (eta bai, sms-ak bidaltzen ibili zela esan dute). «Bai, hemen nabil, Oscarretan, ze nekea, uf, ea kobratu eta etxera noan». Halako aurkezle batekin pozik egon litezkeen gazte bakarrak Woodstockera joan ez izana damu dutenak, edo Antena3 kateari esker ezagun egin ziren Ni-ni belaundaldikoak izango dira. Ez ote zen izango sari-ematea, girl power edo halako manifestu feminista batek antolatua XXI. mendeko emakume askok bizi duten egoera saltzeko? Bi pertsona zeuden lana egiteko deituak eta emakumea zen gidoi –ahulabikain esateko ahalegina egiten zuena, etengabe irribarre egin zuena, gizonari –batere merezi ez zituen- loreak bota zizkiona, abestu zuena, dantza egin zuena eta akatsik gabe aritu zena. Bitartean gizona… hantxe. Guapo eta… besterik ez. Lastima. Anne Hathawayk gehiago merezi zuen, ikusleok gehiago merezi genuen eta Francok, talenturik falta ez duen aktoreak, hori baino gehiago balio du. Kafeina gehiago urrengoan, James. Edo interes biziagoa.
Espartako eta inperioaren zentsura Ikuskizunean zehar egon zen, zorionez, logurearen kontrako uneren bat. nbr–
2 37
nbr-118-(3):interior revista-3.9-okey 23/03/11 1:54 Página 38
2
Gutxi, baina baten bat bai. Kirk Douglas eskenatokira iritsi zenean beldurra sentitu genuen hasieran, baina ia 100 urteko leiendak barreak eta txaloak eragin zituen berehala. Gustura zegoela nabari zitzaion eta berea izan zen gaueko txisterik onena. Barreak entzun zirenean, Colin Firth enfokatu zuen kamerak, hunkituta baina serio. «Honek ez du barre egiten», esan zuen Douglasek, «ingelesa da, badakizue». Melissa Leok aktore onenaren Oscarra irabazi zuenean ere eskertu genuen hitzaldi desberdina, eta benetako emozioa (apur bat gehiegizkoa) erakusten zuen norbait ikustea. Hain izan ziren politikoki zuzenak beste hitzaldi guztiak, ene bada. Ezohikoa izan zen, baita ere, Christian Balen esker-ematea: The fighter filmaren oinarrian dagoen benetako pertsonaren publizitatea egin nahi izan zuen eta bere webgunearen helbidea eman zuen. Gure begietako Natalie Portmanek irabazi zuen azkenean zinean hasi zenetik merezi izan duen saria eta zinean hasteko aukera eman zionari eskertu zion. Hunkigarria izan zen The Professional hartako Luc Besson zu-
38 nbr–
zendaria oroitzea. Bera poztuko zen eta gu, duda gabe. Horrez gain, ezer gutxi aipagarri. Aktoreen arteko kimikaren garrantzia nabarmen geratu zen, pare bat alditan. Robert Downey Junior eta Jude Law (Guy Ritchieren Holmes eta Watson) eskenatokira agertu zirenean ikusleak ezin zuen beste inora begiratu. Eta berdin Josh Brolin eta Javier Bardem atera zirenean. Lagun minak dira, antza, No country for old men egin zutenetik eta pozik ziruditen saria elkarrekin aurkezteko aukerarekin. Hain pozik ze, dantzan sartu ziren eskenatokira eta elkarri muxu emanez bukatu zuten koreografiatxoa. AEBtako telebista zentsoreak burutik daudenaren seinale, muxu hori ez zen zuzeneko emanaldian ikusi. Enpin.
Fincher koittadua Esan genuen eta hala izan da. Harvey Weinstein ahalguztiduna atzean zeukan erregeak irabazi zituen sari nagusiak. Erregeak hitz egin du, eta Akademia eskuzabal portatu da harekin. Ikusiko dugu zinearen historia hain eskuzabal portatzen den edo Oscarra irabazi duten beste hainbeste filmaren antzera berehala ahazten dugun. Aktore onenaren sariaren kontra ezin ezer esan, jakina. Edozein ikuslek sarituko zuen aurten ekarri digun George hitztotela, edozein ikuslek sarituko zukeen bezala iaz ekarri zigun George liluragarria. Aurten tokatu zaio BBCren Pride and Prejudice telesailean maitemindu gintuen Darcy jaunari urteetako lanaren saria jasotzea. Pozgarria da. Ez da hain pozgarria baina uler daiteke Gidoi Onenaren saria ere erregeak eramatea. Ez hankarik ez bururik ez duena Zuzendari Onenaren saria ere beretzat izatea. Pentsa nortzuk zituen lehiakide: David Fincher, Cohen anaiak, Darren Aronofsky… bakoitzak modu batera, modu pertsonal, orijinal, berezi batera zinearen lengoiari zerbait ekarri dioten zuzendari sorta ederra. Edonork merezi zuen, gure bihotza Fincherrekin bazegoen ere. Orain arte telebistarako filmak baino egin ez dituen Tom Hooper ezezaguna eskenatokira igotzen ikustea mingarria
nbr-118-(3):interior revista-3.9-okey 23/03/11 1:54 Página 39
Bukatu da, lagunak
izan zen edozein zine ikuslerentzat. Zer esanik ez, pentsatzen dugu, David Fincherrentzat. Eskerrak The Social Network ez zutela erabat iraindu. Aaron Sorkinek behintzat jaso zuen gidoiaren saria. Jainkoari eskerrak, urteko (urteetako) onena zelako. Duela urte batzuk, Akademiak Crash saritu zuen eta Brokeback Mountain ahaztu eta nekez uste genuen orduan holako beste absurdorik ikusteko ginenik. Bai, antza. Eta okerrago izan da, gainera. Orduan Ang Leek bere Oscarra jaso zuen, Zuzendari Onenarena, oraingoan ezta hori ere Fincherrek. En pin, David, zer esango dizugu. Pentsa Martin Scorsesek Zuzendari Onenaren Oscarrik ez zeukanean (Goodfellas, Taxi Driver, Raging Bull egin zituen Martin Scorsesek, jainko maitea), Mel Gibsoni eman zion berea Akademiak. Hori bai, Oscar gosearekin geratu bazara, badakizu. Charles eta Camilla Parker Bowles nola maitemindu ziren kontatuko duen filma, ahal dela Harvey Weinsteinek dirua jarrita.
Eta honekin, listo. Bukatu da Gabonak baino gehiago luzatzen den sari emanaldien sasoia. Urteetan ikusi dugun interesgarrienetakoa izan da: Kritikariak Fincherrekin maitemindu dira, sariak ematen dituztenak Harvey Weinstenekin liluratu dira, denei gustatu zaie Colin, Aronofskyk Mrs. Natalie eta Portman andereñoaren ipuin iluna kontatu digu, James Francok norbere gorputzetik kanpo bizi daitekeela erakutsi du, Nicole Kidmanek botox guzti horrekin ere izendapena lortu du, 14 urteko neskatoa izan da soinekorik politenak eraman dituena (gauza handiak espero ditugu zugandik, Hailee Steinfeld!), Pixar etxeak pausu handia eman du egunen baten Filma Onenaren saria irabazteko, Annette Bening berriz ikusi dugu aktore gazteagoaren aurka saria galtzen, eta Christian Bale ia-ia desagertu egin da bere bizarraren atzean. Eta orain, zer? Uda bukatzen denean, Eguberriak bukatzen direnean beti pentsatzen dugu «tira, sariak geratzen zaizkigu!» Hori ere bukatu zaigu, ostera, eta beste entretenimenduren bat bilatu beharko dugu. Ez da erraza. Sundance ere joan da (Like crazy saritu ondoren) eta Berlinalea ere egin dute (Nader and Simin: A separation izan da irabazle nagusia), baina ez da berdina. Zeri begiratuko diogun? Tira, aurki datoz udako estreinaldiak eta ze txarrak diren esaten eta haiek larrutzen entretenituko gara. Eta baikorrak izan nahi badugu, aurten estreinatuko dituzte filmak Almodovar, Soderbergh eta Spielbergek (bi!), eta, nola ez, Terrence Malick maisuak (Badlands, The Red Thin Line). Bada zerbait. Baina, jakina, guzti honek batere garrantziarik ez du. Zuk eta biok badakigulako errealitatea –eta errealitatearekin batera zinea, eta Oscarrak eta Facebook bera ere- Leonardo DiCaprioren amets bat baino ez direla.■
nbr–
39
nbr-118-(3):interior revista-3.9-okey 23/03/11 1:54 PĂĄgina 40
Badator arineketan, lasterka...
Korrika
Akaso ez da izango munduko manifestaziorik luzeena, baina guk ez dugu luzeagorik ezagutzen. Bi milatik gora kilometro egiten ditu, bi urtean behin, eta hamar bat egunez, etenik gabe. Kilometroak erosi eta eginda lasterkariek Alfabetatze eta Euskalduntze Koordinakundearen aldeko dirua biltzen dute, AEKk klaseak eman, material didaktikoa prestatu, kanpainak abiatu eta helduak alfabetatzen jarrai dezan. Orain arte egin dituen 16 ekitaldien ikurrak ekarri ditugu Nabarrara, eta diseinu grafikoaren iragan hurbilari begiratzeaz gain, 17. ediziorako giharrak berotu ditugu.
C Korrika s Euskal Herriko kartelak (Txalaparta, 1997) 40 nbr–
Korrikaren historia Zenbat egin dira? 16 orain arte, 2011an 17.ena egingo da. Hasieran urte eta erdian behin egiten zen, urte birik behin orain. Zein izan zen lehena? 1980koa. OĂąati-Bilbo egin zuena, Zuk ere esan bai euskarari lelopean. Zeintzuk dira bere ikurrak? Korrikalariek urte horretako goibura duen pankarta daramate eskuan, baita ikurriĂąa eta Korrikaren makila ere. Zer da Ziberkorrika? Interneten egiten den Korrika paraleloa, non mundu osoko euskaltzaleek kilometroak eros ditzaketen, horiek lasterka egiteko moduan ez badaude ere. Eta zer da Korrika Kulturala? Korrika nora doan, han egiten diren hitzaldi, ikuskizun, kontzertu etabarrek osatzen duten kultur programazioa. Jasotako diruaren parte batekin sustatzen da. 1993an egin zen lehen aldiz, 8. Korrikan. Halako besterik bada inon? Korrika oinarri hartuta haren gisako ekimenak egin dira lekuko hizkuntzak laguntzeko Katalan Herrietan (Correllengua), Arango haranean (Corsa per la lenga), Galizian (Correlingua), Bretainian (Ar Redadeg) eta Irlandan (Rith).
nbr-118-(3):interior revista-3.9-okey 23/03/11 1:55 Página 41
1 [1980] Ibilbidea: Oñati-Bilbo Leloa: Zuk ere esan bai euskarari
2 [1981] Ibilbidea: Iruñea-Donostia Leloa: Euskararen alternatiba herritarra. Korrika, herriaren erantzuna euskararen alde
3 [1983] Ibilbidea: Baiona-Bilbo Leloa: Euskaraz eta kitto!
4 [1985] Ibilbidea: Atharratze-Iruñea Leloa: Herri bat, hizkuntza bat! nbr–
41
nbr-118-(3):interior revista-3.9-okey 23/03/11 1:56 Página 42
5 [1987] Ibilbidea: Hendaia-Bilbo Leloa: Euskara, zeurea
6 [1989] Ibilbidea: Iruñea-Donostia Leloa: Euskara Korrika eta kitto. Euskal Herriak AEK
7 [1991] Ibilbidea: Gasteiz-Baiona Leloa: Korrika euskara, euskaraz Euskal Herria
8 [1993] Ibilbidea: Iruñea-Bilbo Leloa: Denok maite dugu gure herria euskaraz
42 nbr–
nbr-118-(3):interior revista-3.9-okey 23/03/11 1:56 Página 43
10 [1997] Ibilbidea: Arantzazu (Oñati)-Bilbo Leloa: Euskal Herria Korrika!
9 [1995] Ibilbidea: Donibane Garazi-Gasteiz Leloa: Jalgi hadi euskaraz
12 [2001] Ibilbidea: Gasteiz-Baiona Leloa: Mundu bat euskarara bildu
11 [1999] Ibilbidea: Iruñea-Donostia Leloa: Zu eta ni euskaraz. Bartzelona eta Londresko euskaldunek ere Korrikak egin zituzten nbr–
43
nbr-118-(3):interior revista-3.9-okey 23/03/11 1:57 Página 44
13 [2003] Ibilbidea: Maule-Iruñea Leloa: Herri bat geroa lantzen
14 [2005] Ibilbidea: Orreaga-Bilbo Leloa: Euskal Herria euskalduntzen. Ni ere bai!
15 [2007] Ibilbidea: Karrantza-Iruñea Leloa: Heldu hitzari, lekukoari, elkarlanari, euskarari, herriari. Madril, Bartzelona, Mar de Plata (Argentina) eta Pekingo euskaldunek ere Korrikak antolatu zituzten.
16 [2009] Ibilbidea: Tutera-Gasteiz Leloa: Ongi etorri euskaraz bizi nahi dugunon herrira!
44 nbr–
nbr-118-(3):interior revista-3.9-okey 23/03/11 1:57 Página 45
Korrika 2011
17 [2011] Ibilbidea: Trebiñu-Donostia Leloa: Maitatu, ikasi, ari... euskalakari
Nondik nora egingo da? Trebiñutik Donostiara. Noiz hasi eta bukatuko? Apirilaren 7an hasiko da eta 17an bukatuko. Hasiera eta bukaera jendetsua nahi izaten da eta parte hartzerako deia egiten dute antolatzaileek. Zein da goiburua? Maitatu, ikasi, ari... euskalakari. Nola parte har dezaket? Modu askotara. Korrikaren hasiera eta bukaerako ekitaldietan parte hartuz, Korrika Kulturalaren ekitaldietara agertuz, Korrikaren materiala edo oroigarriak erosiz, herrietako Korrika batzordeetan parte hartuz edo herrietako diru-bilketetan lagunduta, kilometroak erosiz edo inork erositakoetan diruz parte hartuz, norbere saltokian Korrika iragarriz, «Korrika laguntzailea» euskarria erosiz edo korrikalariaren peto edo bizkarrekoa erosiz. Eta jakina, dirurik eman gabe ere, korrika eginez. Zer eskaintzen du aurtengo Korrika Kulturalak? Bi lehiaketa, Euskalaklip (bideo-laburren lehiaketa) eta Euskalaketa (bakarrizketena). Horiez gain, honako ikuskizun hauek emango dira: Sekula bai (bost aktorek egindako antzerki eta kabareta); Hura ez da lekua (poesia, musika, pintura eta antzerkia); Koldo Amestoy ipuin kontalariaren ikuskizuna; Pirritx, Porrotx eta Marimototsen Ongi etorri Pupu ta Lore; Xentimorik gabe (antzerkia eta musika, Ramon Agirre aktorearen eskutik); eta Larria, Kutsakorra, Mendebalekoa (LKM taldearen ikuskizuna). Gainera, Gose taldeak, aurtengo abestiaren egileak, kontzertuak egingo ditu. Informazio gehiago non aurki dezaket? www.korrika.org webgunean eta bere Facebook orrian (korrika-17). AEKren edozein euskaltegitan peto edo bizkarrekoak saltzen dira eta baita Korrika dendetan ere.
nbr–
45
nbr-118-(3):interior revista-3.9-okey 23/03/11 1:57 Página 46
XTCrenak XTCkoak new wave mugimenduko lehenengo la«British bealdikoak izan ziren, punkaren energia popaEccentrics» rekin gehienez hiru minututako kanta urdudelako musikarien rietan gurutzatu zuten horietakoak, Elvis Costello, Joe Jackson, The Jam eta The artean aise sailkatu dezakegun talde bat da XTC, Policerekin batera (besteak beste), baina, tamalez, sekula ez zuten beste hots, The Kinks, Kevin Ayers, haien arrakasta lortu. Gero, 80ko Robyn Hitchcock, Kate Bush hamarraldiaren erdialdetik, noeta enparauekin batera: izugarri, labaiteko «klasizismo» baterako bisakonki ingelesak dira denak, dea egin zuten, musika aldizkarietabaina, aldi berean, ko kritikari pijoek «pop atenporala» deituko luketenaren lurraldera aleukitu bitxi baten jabeak. gia (baina zer naiz ni, disko iruzkinHona hemen haien hiru disko. tzaile pijo bat ez banaiz?). Ezagutzea merezi duen banda ia sekretu bat, edonola ere: hona bere historia, hiru diskotan kontatua.
TC Ingalaterrako mendebaldean sortu ziren, Swindon-eko hiri industrial txikian (Wiltshire), hots, nahikoa urrun Londres edo Manchesterretik haien musikak nolabaiteko kutsu errural bat har zezan. Baina inork ez luke halakorik esango lehenengo disko hau entzunda: eskuliburuko new wavea da, bizkorra, dibertigarria, dantzagarria. Gitarra zorrotzak, jostailuzko teklatuak, baxu lodiak, erritmo biziak, letra absurdoak: festa bat. Taldeko bi oinarrizko kideek, Andy Partridge gitarristak eta Colin Moulding baxu jotzaileak ibilbide luzea egin zuten 1972tik, izen ezberdinen pean, eta hasiera batean glam rocka jotzen omen zuten (new wavera pasatzeko oinarri hobea, onar dezagun, garaian nagusi zen rock sinfonikoa baino). 1976an Terry Chambers bateriarekin eta Barry Andrews teklistarekin taldea finkatu, behin betiko izena hartu eta, punkaren eraginez, aurreiritzirik gabeko popa fakturatzeari ekin zioten. White Music oso new waveko disko idiosinkratikoa da (entzun «This Is Pop”, «Statue of Liberty», edo «She’s So Square» bezalako pilulazoak), baina ez ziona ironiari uko egiten («Science Friction»), ezta bitxitasunari ere (Bob Dylanen «All Along The Watchtower»-ekin perpetratu zuten bertsio martiztarrak argi uzten duen bezala). Cool.
X
XTC White Music Virgin, 1978
46 nbr–
nbr-118-(3):interior revista-3.9-okey 23/03/11 1:58 Página 47
Iban Zaldua hirunaka-hirunaka erosten ditu diskoak, hirunaka entzuten eta hirunaka ekartzen gure bi orrialde hauetara.
urrengo urteetan, huts egin gabe, XTCk new waveko zenbait klasiko entregatu zituen (Drums & Wires, Black Sea) eta esperimentu estrainioak (Go2, Take Away/The Lure of Salvage). 1982an iritsi zen sintesi perfektua: arraroa eta aldi berean oso pop, hiritarra eta errurala zen English Settlement disko bikoitza. Eta, bide batez, haien singlerik ezagunena, «Senses Working Overtime», arrakasta globaletik hurbilen egon ziren unea, klasiko ochentero bat, (adin bateko) irakurleak, taldea ezagutzen ez badu ere, erraz identifikatuko duena. Baina diskoa askoz gehiago da, eta, batez ere, ez da batere konbentzionala: hasierako «Runaways» asaldagarriari erreparatzea besterik ez dago, edo «Melt The Guns» antimilitaristari, edo «English Roundabaut» umoretsuari (nori bururatuko zitzaiokeen, haiei ez bazen, errepideetako errotondei buruzko kanta bat osatzea?). Haien White Albuma dela esan daiteke, denetik sartu baitzuten bertan, eta, zentzu batean, bururatzen zait, Beatlesek 80ko hamarraldian elkarrekin jarraitu izan balute egingo zuketen album posibleetako bat da hau. Tamalez, Partridgek, material gehienaren sortzaileak, eszenatokiei panikoa hartu zien, eta kontzertuak emateari utzi zioten, estudio-banda soila bihurtuz, eta, ondorioz, presentzia mediatikoa (eta kide batzuk) bidean galduz.
H
z zioten, horratik, disko onak egiteari utzi, geroz eta beatleskoak bide batez esanda (cfr. Skylarking edo Oranges & Lemons), baina, zoritxarra berriz ere, haien ordura arteko diskoetxearekin, Virginekin, eskubideen gaineko auzi luze batean endredatu ziren, eta 90eko hamarraldiaren gehiengoa diskoak argitaratu ezinik egon ziren. Azkenean, multinazionalaren garroetatik askatu, eta hondarreko bi lanak argitaratu zituzten: Apple Venus Vol. 1 orkestrala, eta hauxe. Gutxitan gertatzen da azkeneko diskoa suertatzea talde baten onena (normalean alderantziz izaten da), baina hau da kasua: ez dago kanta txar bat ere, eta bere historian zehar jorratu zituzten estilo guztien bilduma eta laburpena dela esan daiteke: hor dago «Stupidly Happy»-ren pop naif-saltokaria, «My Brown Guitar» pastitxe harrisondarra, «Playground»-en sakontasuna, hasierako new wave doinuak gogorarazten dituen «I’m The Man Who Murdered Love”... eta, batez ere, maitemintzearen eta desmaitemintzearen inguruko inoizko abesti onenetariko bat, «The Wheel And The Maypole» bikoitza, diskoa eta aldi berean karrera bat ixten duen beltxargaren kanta: ordurako hasierako bikotea baizik ez zen geratzen, eta Mouldingek, urteetako borrokek nekatuta, taldeari finikitoa ematea erabaki zuen. Snif.
XTC English Settlement Virgin, 1982
E
XTC Wasp Star (Apple Venus Vol. 2) Cooking Vinyl, 2000
nbr–
47
nbr-118-(3):interior revista-3.9-okey 23/03/11 1:58 PĂĄgina 48
Once upon a time‌ in Atlantic City The Godfather, Goodfellas, Once upon a time in America. Maisulan horiek guztiek eta beste askok hitz egin digute mafiari buruz. Aparteko zuzendariek, gidoilari bikain askok eta aktore zoragarriek eraman gaituzte mundu horretara. Hain erraz maitemindu gara asmatutako zein benetako Corleone eta Capone guztiekin, zine aretoen itzaletan. Orain, ostera, telebista da mafiaren lilurara erakarri gaituena, Boardwalk Empire zoragarriarekin.
48 nbr–
nbr-118-(3):interior revista-3.9-okey 23/03/11 1:59 Página 49
«Bi ordu barru alkohola legez kanpoko izendatuko dute gure Kongresuko gizonek. Egin dezagun topa ezjakin, bastarta, zoragarri horien omenez!». Esaldi horrekin hasten da HBO telebista katearen azken telesaila. Izen handiko Band of brothers edo The wire telesailen ekoiztetxeak Enoch Nucky Johnsonen istorioa kontatzen digu oraingoan, alkoholaren debekuari esker aberasten den gizona, Atlantic City osoa kontrolatzen duen eskuineko politikaria, bere alderdirik ilunenarekin eroso bizi dena, iluntasun hori eguneroko bizitzan ezinbesteko duelako. Tarteka, Boardwalk Empire koadroa begiratzea bezala da, irudiaren edertasunean galduko baikara. Tarteka, pertsonaiekiko amorruak asaldatuko gaitu edo haiekiko lilurak galduko. Nekez aurkituko dugu gaur egungo telebistan Martin Scorsesek zuzendutako lehen atala baino hoberik. Eta nekez, Steve Buscemirena baino aktore-lan osoagorik. Biak saritu dituzte AEBtako zuzenda-
rien eta aktoreen sindikatuak eta Golden Globe sariketan aurtengo telesail onena izendatu dute gainera Boardwalk Empire. «Bukatzen ikusi nahi ez duzun filma dirudi» esan du TV Guide aldizkariak. New York Daily News ere antzera mintzatu da: «telesail hau ikustea zure taberna gogokoenean eseri eta edaria etxearen kontura doala entzutea bezalakoa da». Hunkitzeko astiroegi doala esan dute beste batzuek eta gauza gehiegi gertatzen direla ere bai. Baina edozein gizarteren historia haren alde ilunen kronika dela sinesten duenak gustura ikusiko du, eta mafiaren historian interesa duena maitemindu egingo da Al Capone, Lucky Luciano edota Arnold Rohstein mafioso historikoen agerraldiekin. Telebista zaleentzako plazera ezezik, istorio on ororen maitaleentzako plazera da Boardwalk Empire. Lehenengo denboraldiaren hamabigarren atalak bukatu dira. Bigarrena, aurki.■
Telesailaren izena: Boardwalk Empire Protagonistak: Steve Buscemi, Michael Pitt, Shea Whigham, Kelly Macdonald. Sortzailea: Terence Winter Ekoiztetxea: HBO Jatorrizko hizkuntza: Ingelesa Webgune ofiziala: http://www.hbo.com/boardwalk-empire nbr–
49
nbr-118-(3):interior revista-3.9-okey 23/03/11 1:59 Página 50
Tabuak, desioa eta sublimazioa Independente etiketadun Coen anaiek True Grit eleberriaren irakurketa fotogramatikoa egin dute, iragan berri den 2010ean. Ez da liburuari egin zaion horrelako lehenengo irakurketa. Hollywoodeko artisau etikadun Henry Hathaway zuzendariak berea egin zuen, 1969an. Berrogei urte igarota western generoaren urek zein bide hartu duten hausnartzeko parada ederra, zinez, Coenek eskaini digutena. Horiena ez baita aspaldiko haren bestearen remake edo berregitea, inondik ere, generoaren eta jatorrizko testuaren interpretazio independentea baino. True Grit, Charles Porterren liburua, 1968koa da. Kontatzen dizkigun gertaera nagusiak, aldiz, AEBko gerra zibilaren (1861-1865) ostekoak dira, 1903koak. Zinema, berriz, 1895koa da eta AEBtako jatorrizkoen –indioen- azken jazarkunde gerra handia Gerra Zibila amaitu bezain laster hasi zen, eta 1890an amaitu. Data hori eta zinemaren sorrerakoaren artean desagertu zen mendebaldeko frontera, The Western Border. Eman dezagun hori 1894an izan zela. Eleberriko azken eszenak, berriz, 1903ra garamatza. «Alkondara hutsik zihoazen eta Coca-Cola edaten ari ziren», dio Mattie Ross emakumezko narratzaileak, Cole Younger eta Frank James pertsonaien egoera azaltzeko. Amaitua da frontera, eta fronteran ibilitakoetako batzuek, Cole eta Frank eurek, Wild West Circus delakoan dihardute. Buffalo Bill harexen show zirkuan, hain zuzen. Egun, izen bereko ikuskizuna omen da Disneylanden.
Benetako adorea eta erabakitasuna, horixe esan nahi du ingelesezko true grit esamoldeak. Eleberri baten izena ere bada True Grit (Charles Porter, 1968) eta eleberrian oinarri duten bi filmeena. Henry Hathawayk egin zuen lehena, 1969an eta Joel eta Ethan Coenek egin berri dute bigarrena. Antzekoak azalean, esanahiari dagokionean oso desberdinak direla uste du Edorta Jimenezek. Lehenengoan falta ziren sexu-tabuak baitira bigarrenaren protagonista.
Edorta Jimenez Arizonan (Bizkaian) bizi da. 73ko Winchesterra ondoan, Peckinpah izeneko zaldiaren gainean joan ohi da, azken txerokien bila.
50 nbr–
Ez da Coen bien lehen westerna Coen anaiek beren lehenengo filma biak generoan ohiko diren lekuetara jo zuten. Arizonan filmatu zuten lehena, Blood Simple, eta horrexetan eta Texasen bigarrena, Raising Arizona. Hortik generoan oso-osorik sartzera tartea dagoenez, True Grit hau egiteko asmoa nondik nora sortu ote zaien gogoetatxoa egin dut. No Country for Old Men gauzatzen zihardutelarik izan zela esango nuke. Ezaguna da anaiak lan batean ari bitartean sortu izan zaiela behin baino gehiagotan hurrengoa filmarako ideia nagusia, abiapuntua, giroa edota pertsonaia. Beraiek aitortua. Bada, No Country horretako lehenengo zatia western hutsa dela esango nuke. Eta
nbr-118-(3):interior revista-3.9-okey 23/03/11 1:59 Pรกgina 51
nbr-118-(3):interior revista-3.9-okey 23/03/11 1:59 Página 52
goi-goi mailakoa, gainera: horra hor Josh Brolin ehiztari bakartia, lurraren, haizearen eta eguzkiaren dialektikarekin bat eginda, ehizakiarekin harreman mistikoan. Aldez aurretik filmari buruzko informazioa hartu izan ez banu, ez nukeen esaten jakingo filmaren hasiera balizko zein denboratan ari zen gertatzen. Pertsonaia ere ez nukeen kokatzen jakingo, haren janzkera eta tankera, ibilkera eta keinua, den-dena, westernetan ikasi izan ditugunak dira. Miresgarria. Are miresgarriago Coendarrek Cormac McCarthyren jatorrizko testua nola filmatu zuten. Hitzez hitz. Pasarte hori behinik behin. Maisu lana eleberria, zer esan filmaren hasiera horri buruz. Eta jarraipenak ere, nire ustez, generoaren konbentzio gehienak betetzen ditu. Generoetan sartu zale dira Coen anaiak, izan ere. Miller’s Crossing gangsterren filma klasikoen konbentzioetan osteratxo bat egitea izan zen, Fargo zine beltzean barna promenatzea izan zen lege berean. Maisu lanak biak ere biak, nik neuk kutuneen artean ditudan genero biotako edozeinen antologian biltzeko modukoak. Hala bada, anaiek westerna egin dutela jakinik, zinera ni. Lehenago Hathawayren filma eta jatorrizko testua irakurrita. Mattieren bekatua Jatorrizko testuan Mattie Ross narratzaile eta protagonista nagusiak argi asko dio nire ustez istorioaren gakoa non dagoen. Hathawayren filman hala edo nola adierazirik eta Coen anaienean argiro ageri dena, bestalde, liburuaren izpirituaz fidelago oraingoen kasuan lehengokoarenean baino. Izan ere, gizartean tabu denaren desioa –neskatoak, gizon nagusia; gizon nagusiak, neskatoa- eta desioaren, bien desioaren, sublimazioa da narrazioaren gakoa. Hala dio eleberriko azken ataleko pasarte batek: «Frank txikiak (nebak) urteak zeramatzan Rooster zela-eta ni zirikatzen eta txantxak egiten, hura nire nobio sekretua zela esan eta esan». AEBtako 1968an ezin zezakeen argiago esan Charles Portisek. Gai delikatua tabu horrena. Egungo begiez, pederastia. Ahaztu egin baitugu Edgar Allan Poe hamahiru urteko lehengusina Virginia Clemm harekin ezkondu zela. Adin hori baino lehenago ezkondu ez ezik sexu jarduna ere izan duten erregeerreginen kasuak ez aipatzearren, ez bedi inor mindu. Egun, hamalau urteko emakumezkoari nerabe etiketa ezartzen zaio. Nerabe kontzeptua oso berria da, ostera. Eleberrian zein filmetan, gizonezko bigarren protagonista den LaBoeufek emakume oso ikusten du Mattie, musua emateko gogoa izan duela aitortzen dio-eta. Mattiek berak emakume ikusten du bere burua, eta are gehiago, baita emakumeentzat debekaturik dagoen munduan sartzeko aske eta aski ere. Tabu hori urratu egingo du neskatoak, sublimaziorik gabe. Ordainetan, ostera, hara sartzen direnen marka geratuko zaio. Zauria. Coen anaien filmean, zein eleberrian besorik gabe itzuliko da etxera. Ez, ostera, Hathawayrenean. Hartan Mattie osasun onean etxera itzultzen zen. John Waynek gorpuzten zuen Hollywooden moral kodeez hausnartzen hasteko hari polita. Liburuaren irakurketa bi, berrogei urteko tartean. Ez da kontu berria. Zinearen bidez AEBtan unean-uneko nagusi izan diren moral kode eta aldaera ideologikoen ira-
52 nbr–
nbr-118-(3):interior revista-3.9-okey 23/03/11 1:59 Página 53
kurketa egin daiteke. Nago horretarako ez dela westerna bera baino genero hoberik. Eta nago horixe egin dutela Coen anaiek. Adibidez, lehenengo filmean LaBoeuf pertsonaiari heriotza ematen diote, eleberrian bizi bada ere. Baina, pertsonaia horren neskarenganako jarrera, erotismoz kutsatua, bekatu larria zen Hollywooden. Ene, hamalau urteko neskatoa desiratzea ere! Danba, hilda! Alabaina, agian larriagoa da Hathawayek-eta Reubern Cogburn protagonista nagusiarekin egin zutena. Betiereko cowboy gaztea legez ikusten dugu bukaeran, Mattieren ondotik aldentzen, eta guri kapelaz agur egiten, zaldia atzeko hanketan zutitzen den bitartean. Horraino iritsi baino lehen, bere aitari heriotza eman zion gizona bilatu, harrapatu eta heriotza ematen kosta ahala kosta egiten duen neska ia mutil bihurtu dute, eta halako batean berriro neskato. Soinu bandak, berriz, abentura guztiari komedia ukitua eman dio. Musu debekatua Coen anaiek, berriz, eleberriak dakarren amaiera berbera eman diote filmari. Mattie Rossek besoa galdu du. Baina besoa galtze horretara bidean Reubern Cogburnek haragia musukatu dio. Zaurian. Sugeak besoan haginka egin dio, eta hor dator Reubern Cogburn. Haginkada horretan aiztoaz zuri egiten dio gizonak, gero zauria ahora eramaten du, pozoia xurgatu eta xurgatu ateratzeko. Musu horrek, ohiko musuak baino askoz haragizkoa den horrek, ezkongabe geratzea merezi du. Batipat, horren ostean Reubern Cogburnek Mattie Ross zaldi gainera igota bere zangoen gainean eramaten baldin badu. Bat egiten dira, eta neska hilez gero gizona bera hilko da. Hiltzen dena zaldia da. Zaldia, westernenaren ikur nagusia. Askatasunaren irudi haragizkoa. Bere ordez autoak sartu zirenean amaitu zen benetan western mundu hura. Filmaren amaierara lauhazka bizian garamatzan hori baino lehen, Mattie Rossek eta Reubern Cogburnek zaldi banaren gainean elkarrekin egin dituzten bideetan eta gauetan, gizonak neskari aletzen dizkion pasarte autobiografikoetan garatu da erromantzea. Arimen azpiko uren jaioaren indarra. Honekin, Coen anaiek beren ez-ohiko heroien zerrendan beste emakumezko bat sartu dute. Mattie Ross, tabuak urratu zituen emakumea, desioak kolpatua eta desioaren sublimazioak biziarazten diona. Besamotz eta neskazahar. Betiko maitemindurik, Frank nebak ez baitzion alferrik aipatzen «nobio sekretua». Hollywoodek Henry Hathaway artisauari ezta ametsetan ere filmatzen utziko ez ziokeena, beraz, Coen independenteek filmatu dute. Bukaeraraino filmatu ere, «elurrak lurra estaltzen zuenean» esanaz amaitzen baita eleberria eta elurretan buka filma. Hori baino pittin bat lehenago Mattiek dioen legez, «denborak ihes egiten digu eskuetatik» guri ere. Hori, eta lekua ere izanez gero, emakumezkoek westernean bete izan dituzten errolez jardun genezakeen. Beste baterako utziko dugu. Bitartean, nik neuk, Mattie Ross besamotz ederraren irudiari eutsiko diot. Hori emakumea. Edorta Jimenez nbr–
53
nbr-118-(3):interior revista-3.9-okey 23/03/11 1:59 PĂĄgina 54
Mendebalde urruna hurbildu zigun generoa Hamar western gogoangarri Cohen anaien azkenari buruz hitz egin digu Edorta Jimenezek, eta western gosea piztu zaigu. Askok gorroto dute ETB2k horrenbeste maite duten generoa, baina gorroto dutenek ere onartu beharko eskukada bete maisulan eman dituela. Batzuk gogoratu ditugu. Hamaikatxo dira, baina hamaika ekartzearekin konformatu gara. Bai, ia denetan John Wayne agertzen da, bai.
54 nbr–
nbr-118-(3):interior revista-3.9-okey 23/03/11 2:00 PĂĄgina 55
The Searchers (John Ford, 1953)
Ethan Edwards (John Wayne), gerra zibileko beteranoa, anaiaren Texaseko etxera heltzen denean agerikoa da haren emaztea maite duela. Indioek alaba bahitzen diotenean haren atzetik abiatzen da. Urteak emango ditu Ethanek zaldi gainean, eta mingoztu eta iluntzen joango da, arik eta ikusleak ez duen jakingo iloba bizirik edo hilda nahiago duen. Paul Schrader gidoilariak Taxi Driver egiteko oinarri hartu zuen filma hau inoiz egin den onenetakoa da, heroi klasikoaren mutazio zirraragarria, desertuaren gorrian barrena baino, pertsonaiaren obsesioaren bidean eramaten gaituena.
Beste ezeren gainetik zibilizazioaren eraikuntza kontatu dute western generoko filma gehienek. Indioak bakeroen kontra, basapiztiak zibilizatuen aurka. William Wyler filma eder honek ere horixe kontatzen du, baina horrez gain, zibilizazio barruko kontraesanak agerian utzita. Ekialdetik datorren Gregory Peck gizon adimentsua eta bakezalea da eta leku gutxi dauka Charlton Hestonen Texas basatian. Jean Simmonsek nahiago izango du lehena eta guk, beti Peck aukeratuko genukeenok, arrazoia eman behar diogu. Filma zabal eta aparta da The Big Country, Jerome Moss musikariaren sintonia ahaztezinari esker, besteak beste.
The Big Country (William Wylerren, 1958) nbr–
55
nbr-118-(3):interior revista-3.9-okey 23/03/11 2:00 Página 56
Unforgiven (Clint Eastwood, 1992)
Clint Eastwoodek, westernean hasi eta hazitako aktoreak westernean erakutsi zuen zuzendari bikaina zela eta aktore bezala gutxik onartzen zioten sentiberatasuna zuela zuzendari gisa. Duda izpirik ez zuen utzi, ostera, lau Oscar irabazi zituen William Munny pistoleroaren istorioak. Bizitzaren ilunabarrean azken aldiz gizona hiltzea erabakitzen du Munnyk, erasotzailearen atzaparretatik libratu nahi duen prostituta taldeak eskatuta. Hilketa bakoitzaren pisua senti araziko digu bihotzean Munnyk eta berarekin maitemintzen den prostituta zaurituak bezala errendentzioa nahiko dugu beretzat, nahiz eta jakin sendatu ezin daitezkeen zauriak dituela eta bere buruari barkatzen ez dizkion krimenak. Zoragarria.
Nahiko argi ibili ziren western honi gaztelaniazko titulua jarri ziotenak (Sólo ante el peligro), benetan baitago bakarrik Gary Cooper sheriffa, lagunik gabe, gauerdiko trenean iritsiko den gaizkilearen aurrean. Maite duen emakumeak ez du hiltzen ikusi nahi, abadeak ezin die herritarrei inor hiltzera joan daitezen eskatu, eta arrazoiak aitzakia bihurtzen direla ikusterakoan, jendeari, sakonean, ez diola lagun urkoak inporta pentsatuko du Cooperrek. «Bizia arriskatzen duzu gaizkileak harrapatzeko eta epaileek aske uzten dituzte, zure atzetik etorri eta tiro eman diezazuten. Zintzoa bazara, txiroa izatera kondenatuta zaude eta azkenean bakarrik hiltzera, kale bazter zikinean. Eta zertarako? Ezertarako ez. Latorrizko izarra eramateko».
High Noon (Fred Zinnemann, 1952)
56 nbr–
nbr-118-(3):interior revista-3.9-okey 23/03/11 2:01 PĂĄgina 57
Rio Bravo (Howard Hawks, 1959)
Howard Hawks eta John Wayne zeharo asaldatu ziren High Noon ikusi ondoren. Desesperatu egin ziren, antza, Gary Cooper laguntza eske ikusterakoan. Heroiak ez duela laguntzarik behar sinesten zuten, benetako heroia bada, behintzat, eta horregatik egin zuten Rio Bravo. Honetan ere bakarrik dago herriko sheriffa: gaizkilea dauka ziegan eta haren gizonek erasotzen dutenean agure erdi-eroa, herriko mozkorra eta ume-moko haserrekorra baino ez ditu ondoan izango. Berdin dio. Heroi bakarti, gogor eta hermetikoaren gorazarrea da Rio Bravo, eta halakoak gustatzen zaizkionak ez du aurkituko hoberik.
Mediku mozkorra, emakume bi, bezeroen diruarekin alde egin duen bankuko buruzagia eta Ringo Kid bakeroa, horiek dira westernaren historiako diligentzia ezagunenean doazen bidaiariak. Geronimo daukate atzetik, ostera, eta presiopean bakoitzaren sekretuak azaleratuko dira, Ringo Kid (John Wayne) protagonistak dioen bezala, gizonak ezin duelako zenbait gauzetatik alde egin. Zuri beltzean izanik, egongo dira batzuk John Forden ohiko paisaiak faltan botako dituztenak. Beste batzuk, gero epika bihurtuko zen lirismoa eskertuko diote zuzendarien maisuari.
Stagecoach (John Ford, 1939) nbr–
57
nbr-118-(3):interior revista-3.9-okey 23/03/11 2:01 Página 58
Abelgorriak garraiatzea western generoaren azpigenero dela esan genezake eta azpigenero horretan ez dago Red River baino hoberik. Ez baita bakarrik abentura pelikula edo bakeroena. Aita maite duen baina aitaren kontra altxa behar duen semearen tragedia da, iturri klasikoetatik edaten duena. Montgomery Cliff –semea– ezagun egin zuen lehen filma ere bada, eta John Wayne –aita– heroi bainoago tirano bezala agertu zigun bakanetakoa.
Red River (Howard Hawks, 1948)
Westerna dirudi baina maitasun istorioa da. Johnny Logan pistoleroak kitarra jotzen du orain eta Vienna, aspaldiko amorantea, berreskuratu nahi du. Hildako anaia, lapur-banda, diligentziari erasoa… denetarik dauka Rayren koadro zoragarriak, baina gogoratzen duguna elkarrizketa gazi-gozoa da, aktoreek bikain mamitua: «Esaidazu gezurra» dio Johnnyk, «esan nire zain egon zarela, urteotan, esan». Azalean sentimendurik agertu gabe erantzuten du Joan Crawfordek, «urteetan itxaron zaitut». Ez da konformatzen Johnny, «esan hilko zinela itzuli izan ez banintz». Hotz jarraitzen du Viennak, «hilko nintzen itzuli ez bazina». Amorratzen doa Johnny, «esan maite zaitudan beste maite nauzula», baina ez du amore ematen sentimendurik agertu nahi ez duen emakumeak, «oraindik zuk ni bezala maite zaitut». Haserre begiratzen dio Johnnyk, «mila esker, benetan».
Johnny Guitar (Nicholas Ray, 1954)
58 nbr–
nbr-118-(3):interior revista-3.9-okey 23/03/11 2:02 PĂĄgina 59
The Wild Brunch (Sam Peckinpah, 1969)
Westerna egiten zutenak nazkatu ziren halako baten heroien istorioak kontatzearekin eta gaizkileenak kontatzen hasi ziren, outlaw edo legez kanpokoen generoari hasiera emanez. Inor gutxik jakin zuen, ostera, bizimodu horren indarkeria ikuslearengana Sam Peckinpahren moduan eramaten. The Wild Bunch tiroka hasi eta bukatzen da, abarrots batean, pertsonaia ahaztezinak ditu eta gaizkileak baino okerrago diren bakarrak poliziak eta lege-gizonak direla erakusten du. Azken baten, ÂŤdenok izan nahi dugu ume, baita gutako gaiztoenak ere. Beharbada gutako gaiztoenak beste inork baino gehiagoÂť.
Brokeback Mountain (Ang Lee, 2005): Pertsonaia homosexualak westernera ekarrita generoa irauli zuen Ang Leek, baina bere unean sortu zuen zalaparta ahaztu eta merezi duen filmaren kalitatea azpimarratzeak. Ekialdeko zuzendariak Mendebaldeko gizartearen estuasun eta itotasunak modu hunkigarrian ulertu zituen, eta Heath Ledger zenak bihotza hautsi zigun mendia baino isilago den Ennis bakartiaren paperean. Behin ere ez du onartzen homosexuala denik edo lagunarekin maiteminduta dagoenik, baina haren alkondara berearen azpian gordetzen du urteetan, eman ez zizkion besarkada guztien trukean.
Brokeback Mountain (Ang Lee, 2005) nbr–
59
nbr-118-(3):interior revista-3.9-okey 23/03/11 2:02 PĂĄgina 60
James Stewart James Stewart da: gizon zintzoa. Eta John Wayne John Wayne da: pistoleroa. Bakezalearen eta indarkeriaren beharra ikusten duen bi gizonen arteko lehia kontatzen du filmak. Stewartek hitzarekin konbentzitu nahi du baita Liberty Balance gaizkilea ere, Waynek denbora galtzen ari dela uste du eta biak daude emakume berarekin maiteminduta. Ezinak bultzatuta bakezaleak bukatzen du Libertyrekin dueluan, baina nork hiltzen du benetan, eta nor da benetako heroia? Damuarekin bizi ezin duena edo besteen hobebeharrez maitasuna ere sakrifikatuko duen pistoleroa?
The Man Who Shot Liberty Balance (John Ford, 1962)
60 nbr–
nbr-118-(3):interior revista-3.9-okey 23/03/11 2:02 PĂĄgina 61
nbr–
61
auto-argazkia Goizalde Landabaso
nbr-118-(3):interior revista-3.9-okey 23/03/11 2:03 PĂĄgina 62
62 nbr–
nbr-118-(3):interior revista-3.9-okey 23/03/11 2:03 Página 63
Udaberriagaz bat Hamabi urte egin zituen Euskadi Irratian, horietako hainbat kulturari buruzko informazioa zabaltzen. Radio Euskaditik egin zion dei gero, Aintzane Bolinagak, Graffiti saioaren zuzendaritza onartu zuenean eta bi urte egin zituen arratsaldeko saioan, behin ere kulturarekiko zaletasuna galdu gabe. Hortxe darrai, Felix Linaresek zuzentzen duen Kultura.com albistegian. Irakurzale amorratua da, beti hasitako liburua ondoan, hasi gabeak buruan eta bukatutakoak etxeko apalategian. Bihotza epeltzen dioten lanak gomendatzen dituenean poztu eta piztu egiten da, eta epelak esateko gai da gustatu ez zaiona kritikatzeko orduan. Bizkaia Irratian ere ibili da, Deian, Berrian, Argian eta euskal hedabide gehienetan. Maiz idazten du, han edo hemen, baita irakurtzen dituen liburuen orrialde-bazterretan ere. Argitaratzeko orduan, ostera, presarik ez duela onartzen du. 2000. urtean Pamielak Korte bat, mesedez argitaratu zion eta euskaraz lan egiten zuten irrati kazetari askok irribarre egin zuten, ez baita erraza, ez, plazan agertzen diren gizon eta emakume publikoek euskaraz hitz egitea, dakitenean ere. «Korte bat, mesedez» askotan esan duen esaldia da, horrenbestetan esan nahiko ez lukeena. Nahiago luke lagunei gustatzen zaien poema aurkitu. Horretan saiatzen da egunero, posta elektronikoz aukeratutako poesiatxoa ingurukoei bidalita. Berak ere idatzi ditu poemak eta argitaratu ere bai, horietako batzuk. Desagerturiko Elea argitaletxeak Jat argitaratu zion 2005ean. Buelta batzuk eman zizkion tituluari baina azkenean Goizalde Landabasok bizkaierazko aditza aukeratu zuen. Bilbon jaio zela esango bagenu zuzendu egin beharko genuke eta Deustukoa dela esan. Zergatik dakarkigun auto-argazkira galdetuko baligute bere poema batekin erantzungo genioke, begiradarekin egiten duzulako barre, Goizalde. Hain gutxigatik eta hainbestegatik. Arrazoi hori nahikoa dela iruditzen zaigu, baina aitzakia ere badugu, beharrez gero. 2011an, bost urteko zikloa apur bat luzatuz, ipuin labur-laburrez osatutako narrazioa kaleratuko du, Txalapartaren eskutik. Udaberrian etorriko da, bere leihotik ikusten diren Bilboko teilatuak neguko loalditik esnatzen direnean.■
nbr–
63
nbr-118-(3):interior revista-3.9-okey 23/03/11 2:03 Página 64
Duela hilabete batzuk Ideatekari buruz hitz egin genuen orrialde hauetan, Interneterako ideiak ekoizten dituen lantokiari buruz. Sarean murgilduta dabilen beste ekintzaile batzuk aurkitu ditugu oraingoan. Duela hiru urte luze hasi ziren Interneten bideoak egiten eta ia 4.000 egin dituzte ordutik, gainbehera ekonomikoaren testuinguruan etengabe hazi direlarik. Enpresajabeek, Gorka Muñecas eta Paula Garaialdek, Bilboko bulego ikusgarrian hartu gaituzte eta ohiko ekoiztetxea ez direla esan digute, web tv eta social median adituak baino. Beraiekin hitz egin dugu guzti hori zer den jakiteko. 64
nbr–
Gorka Muñecas «Jada ezin da komunikatu interneten pentsatu gabe» FIrati Jimenez C Soda tv
«
nbr-118-(3):interior revista-3.9-okey 23/03/11 2:03 Página 65
Lehen pantaila bakarra zegoen eta hara joaten ginen denok, telebistara. Orain telefonoa da pantaila, ordenagailua, bideo-jokoak, tabletak. Formato horietako bakoitzak bideoak egiteko modu bat eskatzen duela ikusi genuen hasi ginenean. Orain agerikoa da, baina duela lau bat urte, Youtube hasi berritan bakanetakoak ginen». Gorka Muñecas da uste oso horrekin hitz egiten duena. Ondoan dauka, Paula Garaialde, adiadi entzuten. Gorkak bukatu arte itxaron eta gero ematen du bere ikuspuntua, astiroago, lasaiago. «Hasi ginenean zer zen Interneteko bideoa? Lagunaren urtebetetzea, kamera kaxkar batekin grabatuta eta Youtuben argitaratua, horixe zen. Egun, Internetarako bideo zoragarriak egiten dira, hunkigarriak eta ikusentzunezkoetan dauden aukera eta teknologia guztiak aprobetxatzen dituztenak». Bitxia da Gorka basauritarrak eta Paula goierritarrak osatzen duten taldea, ekintzaile sutsua da Gorka, etengabe enpresaren etorkizunean pentsatzen dabilena, ideiak saltzeko amorratzen. Enpresa munduan egin du lan beti eta nabari zaio. Paula, ostera, Arte Ederretako ikaslea izan da eta zinean aritu da urteetan, estetikaren eta ideia abstraktuen mundura lerratzen da aiseago. Sortu duten enpresan bi nortasu-
nak ageri dira, «giharra eta arima gara» dio Gorkak eta Bilboko Sodaren bulegoan eserita, arrazoia eman beharrean gaude. Lekua ikusgarria da. Laurehun bat metro koadro guztira, bi solairutan banatuak. Goian, adreiluzko hormak, espazio zabalak eta lanean diharduten hamar bat lagun, denak ordenagailuari begira. Xehetasunik txikienari begiratu diote bulegoa egiteko orduan, adreiluak banan-banan eginda daude, arte ederretako ikasle batek egosita. Sabaia paperezko argiontziz beteta dago, dozenaka daude eta itxura bitxia ematen dute, argi-itsaso batena. Behean, egunero erabiltzen duten ikusentzunezkoen platoa erakutsi digute. Bazter batean fondo berde itzela dago, eskenatoki desberdinak ordenagailuz sortu eta pantailan sartzeko aukera ematen duena (chroma key deitzen zaio teknika horri). Aurrean, beste set txikiago bat, hirugarren bazterrean elikadura programak egiteko sukaldea, pausu gutxira, makilajea, aldagelak, soinu-gelak eta biltokia. Bilbon gaude baina lekuak badu Gorkak eta Paulak horrenbeste maite duten New Yorkeko loft edo bulegoen usaina. Egunean hamar bat bideo egiten dituzte hemen eta egunean hogei egiten bukatu nahi dute urtea. In-
nbr–
65
nbr-118-(3):interior revista-3.9-okey 23/03/11 2:04 Página 66
ternetarako bideoak egiten hasi ziren. Zinemarako edo telebistarako lan egiten zuten ekoiztetxeek baino talde txikiagoarekin, arinago, kopuru handiagoan eta merkeago. Hori zen bezeroei eskaintzen zietena. Oso denbora laburrean, ostera, asko aldatu da testuingurua. Orain, bezeroek ez dituzte soilik webguneetarako bideoak nahi: iPad, smartphone, edo beste mila pantailetan ere pentsatzen dute, eta bideoak egin ezezik, Interneteko gizarte sare eta amaraunetan zabaldu nahi dituzte. Guzti horretan laguntza eskaintzen die Sodak, «jada ez gara Internetarako bideoak egiten dituen ekoiztetxea» dio Gorkak, «ikusentzunezkoen bidez komunikatzen duen agentzia baino». Enpresa handiak Horiek dira Sodaren bezero nagusiak gaur egun. Vodafone, El Corte Inglés, Iberia, Fagor, Lagun Aro edo Leroy Merlin, besteak beste. «Bezeroak beti nahi izan du bideo bidez komunikatu baina lehen oso garestia zen, bai bideoak egitea eta bai horiek emititzea, emisore bakarrak telebista kateak zirelako. Orain Internetek aukera asko zabaldu dizkie eta gu izango gara medio horretan ikertzen eta lan egiten lehenetarikoak eta bakanetarikoak». Gorkak konbentzituta hitz egiten du, «hasi ginenean ez genuen ezagutzen inguruan antzeko proiektua zuen inor, munduan ere ez genuen parekiderik aurkitu». Bezero horientzat denetarik egin izan dute. Elektrotresna bat erabiltzen laguntzeko tutoriala, ADSLa instalatzeko laguntza eskaintzen duen bideoa, webguneak nola nabigatu erakusteko ikastaroa, edo publizitate iragarkia. ARCO arte azokari buruzko bideoak egin dituzte, eta Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearen telebista-kate izan dira. Ohiko ekoiztetxeek ere horrenbeste egiten dutela esaten diegunean, baietz dio Paulak, baina badela gutxienez desberdintasun nabarmen bat haiekin. «Ikusentzunezkoa oso mundu espezializatua da, argia jartzen duenak argia jartzen du, soinu arduradunak mikrofonoak prestatzen ditu, zuzendari teknikoa dago, haren laguntzailea, operadorea, bigarren mailako operadorea… zein izan den gure apustua? Alor des-
66 nbr–
berdinetan lan egiteko gogoa duen jendea bilatzea». Ados Gorka, «eraginkorrak izateko jende kopuru gutxienekoarekin osatu ditugu gure adituen taldeak eta dena berton egiten dugu, komunikatu nahi dugun mezua hasieratik amaieraraino kontrolatzeko». Hazi eta hazi Interneten trebatu direla, horixe saldu nahi duten ideia, eta Interneten zerk funtzionatzen duen jakiteko orduan esperientzia dutela. Horretaz hitz egiten dutenean animatu egiten dira biak eta luze jardun dezakete, gogotsu. Ilundu egiten dira, ostera, testuinguru ekonomikoari buruz hitz egiten dugunean. Krisiak ez die lagundu, «asko erre gaitu» dio Paulak, eta Gorkak ere ez ditu finantziazioaren arazoak ahazten. «Ez
nbr-118-(3):interior revista-3.9-okey 23/03/11 2:04 Página 67
zaigu inoiz bezerorik edo lanik falta izan, lau izatetik hogei izatera pasa gara denbora laburrean, baina kreditusistemaren gainbeherak min egin digu». Bankuei buruz aritu gara, luze. Gorka baikorrago, Paula kritikoago. Ez dira ohikoak halako arazoak onartzen dituzten enpresak, baina zintzotasunez esaten dute lana eta bezeroak izan dituztela beti, baina finantziazio faltak ito dituela iraganean. Eta hala ere, ekin. Bilbon duten bulegoaz gain, Madrilen ere beste bat daukate eta lana eskaintzen jarraitzen dute. Gidoilaria behar dutela esan digute eta aktoreak bilatzeko Interneten bideo-kastin zerbitzua jarri dutela. Ez da ezohikoa ekoiztetxeek eta agentziek aktoreak bilatzea, baina hor ere desberdinak direla nabarmendu nahi dute. Zergatik galdetuta, elkarri hitza jaten diote, «zineman eta telebistan trebatutako aktoreak badira, baina Interneteko bideoetan inork gutxik du esperientzia», dio Gorkak. «Teatro eskolatik edo zinematik pasa gabeko pertsona horri, freskotasuna eta egiteko gogoa eta talentua duenari aukera bat eman ahal dio gure kastinak, beretzat aukera aparta eta guretzat talentu ezezagunak deskubritzeko aukera». Social media Gizarte sareetan ez da betetzen ohiko komunikazio eskema. Denak dira hartzaile eta igorle eta horregatik esaten zaie gizarte-hedabide edo social me-
Webgunea: www.soda.tv Posta elektronikoa: info soda.tv Soda Facebooken: www.facebook.com/sodatv Soda Twitterren: twitter.com/sodatv Soda Youtuben: www.youtube.com/user/SodaNewTv
dia. Zenbat erabiltzaile erakartzen dituzten ikusita enpresa gehienek interesa hartu dute eta Twitter edo Facebook bidez komunikatzen hasi dira. Horretan ere laguntza ematen du Sodak eta social media kanpainak egin ditu, besteak beste, telebista programa edo futbol-taldeentzat. Ez ote den guzti hau gehiegizko sukarra galdetu diegu, eta beste hainbat sukarren antzera berehala desagertuko. Ez daude erabat ados. «Beharbada mundu guztiak ez du Facebook orrialde izan behar, beharbada community manager (enpresen gizarte sareetako komunikazioa antolatzen dutenen) eta halakoen boom hau guztia lehertu egingo da, baina nire ustez onerako lehertuko da: benetan onak diren kanpainak egingo direlako eta horiek gailenduko dira». Paulak ikusentzunezkoekin konparatzen du gizarte sareen eztanda, «bideoak egiteko aukera zabaldu zenean edonork egiten zituen baina gauzak ongi egiten dituztenak dira arrakasta dutenak eta gizarte sareetako komunikazio guztiarekin antzekoa gertatuko da. Arrakasta izango dutenak zeintzuk izango diren? Bezero bati esango diotenak zuri komeni zaizu posta bidez gutunak bidaltzea eta beste bati zuri komeni zaizu Interneten sekulako kanpaina egitea eta biak ondo egingo dituztenak, hori da gure erronka». Erronka horretan utzi ditugu, ideiak pil-pilean. Hitz egin dugun bitartean batak eskuko ordenagailua zeukan aurrean, azken belaunaldikoa. Eta iPhone telefonoa besteak. Biak pantailara begira bizi dira, Paulak barrez onartzen badu ere, guztiz teknofoboa izan zela aspaldi. Pantailarako komunikazioan pentsatzen du orain etengabe, Sodarentzako edo zuzentzen duen beste proiektuarentzako: Modernika.com, estetika eta ikusentzunezkoari buruzko magazine eta webgunea. Artearen inguruko hausnarketan dabil, egunero, Sodaren arima. Giharra, berriz, enpresaren aukeretan, Sarearen etorkizunean pentsatzen utzi digu. Hasierako esaldia errepikatu du, jada ezin dela komunikatu Interneten pentsatu gabe eta hausrnaketa utzi digu, «Internet ez duen telebista bakar bat saltzen ez denean, ze desberdintasun egongo da Telecinco eta Nestlé etxearen webguneko sukaldaritza bideoen artean?». nbr–
67
nbr-118-(3):interior revista-3.9-okey 23/03/11 2:04 Página 68
Literatura Eskola, irakurleen unibertsitate irekia, Donibane Lohitzunen batu zen otsailean, kartzelako literatura irizpide. Kronika moduan argitara ohi ditu Nabarrak eskoletan gertatzen direnak, baina oraingoan gutun itxurarekin ekarri ditu. Bi eskutitz aurkituko dituzu orrialde hauetan, lehena presoak kartzelatik eskolakideei idatzia; bestea, eskolatik presoari eskainia. Kartzelako literaturari buruzko hausnarketa ekarri digu, beraz, Literatura Eskolak, baina baita kartzelako literaturaren adibidea ere.
Espetxean letrak juntatzen
F Oier Gonzalez Bilbatua
Seacliffeko ospitalean eman nituen sei asteak, inoiz izango zenik ere uste ez nuen leku hartan, zoramenaren izugarrikeriaren ikusgai laburtu bat izan ziren.
«
Han igarotako lehen uneetatik jakin nuen ezingo nintzela itzuli nire usuko bizitzara, ezingo nuela ahaztu ikusitakoa. Beste eraikin batzuetan bakartutako jendeek ez zuten izenik, ez iraganik, ez etorkizunik. Giltzapetutako oraina besterik. Orain lur betierekoa, hortzemugarik gabea». Janet Paterson Frame idazle zeelanda berritarraren hitzok espetxeratu berritan nik neu sentitua oso ondo islatzen dute. «Baina zer da izugarrikeria hau? Nola liteke hain jendarte garatua omen den honetan, tamainako krudelkeria instituzionalizatua existitzea?». Lehendik ere euskal presoekiko elkartasun taldetan aritua nintzen, espetxea, beraz, ez zen errealitate arrotza niretzat, baina espetxea zer den, zinez, presoak soilik daki. Kanpoan dagoenak enpatia senti dezake eta enpatiaz jokatu, presoaren hurbilekoek espetxearen ondorioak sufritzen dituzte baina, hala ere, giltzapetuaren pairamena oso esperientzia intimoa da, hain zuzen, norbere intimitatea baita bertan urratzen dena. Lehen kontaktua are izugarriagoa iruditu zitzaidan, Lyonen espetxeratu baininduten, hau da, Lyon hiriaren erdi-erdian zegoen espetxean. Sufrimenduaren alimaleko monumentua, hiriko tren geltokiari pega-pega eginda, kaletarren sudurpean. Gaiaren inguruan nuen ez jakintasunaz jabetuta, lehen bulkada: «hau, min guzti hau, kontatu beharra dago». Hain justu, edozein sorkuntza lan zer edo zer kontatzeko behar batean oinarritzen dela esan liteke, zerbait adierazteko behar gorrian. Erraietan dugun zera, kanporatu ezean ezinegona lehenik eta itolarria gero sentitzerainokoa. Lyonen argi sumatu nuen, estrainekoz, espetxea inguratzen duten murruek barrutik kanporako baino kanpotik barrurako norabidean betetzen dutela beren funtzioa. Murruok, ihesaldiak ekiditeko baino, barruko izugarrikeriak ezkutatzeko eraikiak direla. Horrela beraz, espetxe barrutik egiten den oihu bakoitza, idatzia barne, murruan arrakala bihur liteke eta berau ez da, askok pentsa lezaketen maneran bertatik ihes egiteko, baino kanpokoari barrukoa erakusteko. Espetxearen inguruko hamaika liburu, idazki edo sormen lan aurki litezke, azaltzen diren esperientziak bata bestearen oihartzunak dira, elkarren artean mende be-
68 nbr–
nbr-118-(3):interior revista-3.9-okey 23/03/11 2:04 Página 69
teko aldea izan arren irudi bertsuak azaltzen dira sarritan (ausentzia, espazio txikiaren estutasuna, bakardadea…). Baina arestian esan bezala, espetxeak oso maila intimoan urratzen du giltzapean daukana eta hala, luma behin eta berriz hartzen duen presoak zera pentsa dezake: «Espetxeaz beste batzuk idatzi dute baina ez nik». Janet Paterson aipatu dut hasieran eta itzul gaitezen harengana. Bera ez zuten espetxeratu, ospitalean ingresatu baizik. 50eko hamarkada aldera izaeraren desorekak elektro shock kolpeka osatu zitezkeela uste zen. Janet Patersonen amak alaba logotomia bidez zentzatzea espero zuen, baina buru ebakuntzaren zain zegoela, Janetek ezkutuan idatzitako Lagoon liburuak Zeelanda Berriko literatur sari nagusia, Hubert Church Memorial Prize izenekoa, irabazi eta buru garbiketatik libratu zen. Idatzitako hitz bakoitzak heriotza mentaletik urrundu zuen, ebakuntzaren (eta amaren erabakiaren!) aurka erlojupeko lasterketan buru garbiketatik libratzeko bide bakarra idaztea zen. Nago, gu geu ere ez ote garen Janeten antzera, heriotza mentaletik libratzeko idazten ari. Bon Bildur-aren aurka erlojupeko lasterketan, geure buruak izuaren katedraleko estoldetan amildu aurretik letrak juntatzen… Erdu eta tori zuretzat! Gorde itzazu galtzetan! Oier Gonzalez Bilbatua Sain Martin de Re espetxetik
Gutun bat zuentzak Aupa Oier! Aurrekoan, Donibane Lohitzunen batu ginen, Literatura Eskolaren aitzakian kartzelaz aritu ginen berbetan. Espetxean sortutako liburuak izan genituen esku artean, hizpide. Eta goiza eskaini genion giltzapean sortutako letra eta esperientziei. Goiz atsegina izan zen. Kartzelan egondakoak, kartzeletara bisitan joandakoak eta kartzelaz ezer gutxi dakigun batzuk batu ginen, lagun artean. Beti egin ohi dugun moduan, hizlariak genituen gonbidatu. Jose Luis Otamendi idazlea batez ere Jokin Urain presoaren sorkuntzaz aritu zitzaigun, espetxean 25 urte bete dituen idazlea da Urain. Hitzaldiaren egunean, 9168 egun preso. Azken 20 urteotan hainbat liburu eder argitaratu ditu, eta den denak aztertu genituen irakaslearekin. Ostean, Mitxel Sarasketa, espetxean 20 urte eta 7 egun emandako lagunak, kartzelan idaztearen esperientziaz mintzo zitzaigun. Anekdotak, egoerak, kontaera politak ekarri zituen hizpidera. Bien solasarekin, eta bertan batu ginenon jakinminarekin, «ba al dago espetxeko literaturarik?» itaunari erantzun politak bilatu genizkion.
FC Literatura eskola Otamendik, Jokin Urainen lehen liburuetatik hasi zuen bere hitzaldia, Izaian, Adlotse, Gatibu sortu nintzen, Errotarria. «25 urte bete ditu Urainek espetxean, eta berak ateratzerik ez badu ere, bere lanek argia ikusi dute; kalean, liburutegietan, etxean». Kartzelan egindako literatura da, bertan egin baita idazle egilea bera ere. Eta lehen liburuetan autofikzioa -orain horrenbeste aipatzen den hori- da nagusi. «Non amaitzen da fikzioa? Non hasten da errealitatea?» galdetzen digu Otamendik, izan be subjektua eta objektua asmatzea ez da erraza. Preso idazlea da Jokin Urain, idazle presoa. Denbora Kontzeptu ezberdinak landu genituen solasaldian. Gorrotoa izan zen bat. Testuinguruan ulertu behar dena, espetxeko errealitate gordin eta gogorrean, indarra hartzeko, berean jarraitzeko. Oskolgintza aipatu zigun hizlariak. Ulertu genion, azala gogortzearena. Trikuaren ezpatak, marraskiloaren aterpea, barruan gorde beharra. Denboraren adierak, lotura berezia dauka espetxearekin. «gure pausuek neurtzen digute denbora, itxaropenarena da, nbr–
69
nbr-118-(3):interior revista-3.9-okey 23/03/11 2:04 Página 70
batez ere, gure denbora» irakurri zigun ostera Otamendik. Bezperan espetxetik heldutako gutunaren pasarteak irakurri zizkigun beranduago, isilik entzuten genuen guk. Eta berba bakoitzak oihartzun berezia egiten zuen gau eskolako gela hartan. «Askatasunaren orduan, bat egitera iritsiko dira barruko eta kanpoko denborak». Baietz egiten genuen buruagaz, baietz, bat egingo dutela denborek, pertsonek... eta ametsek. Ametsa Ihesarekin batera, behin eta berriro errepikatzen den ideia. Asmoa. Gogoa. Ametsa baita ihesa bera. Amets egitean, askatasuna dastatzen delako edo. Baina, «iratzarri naizenean alde guztietara so egin dut... loaldiaren osteko ikuskizunak, beti ez dira atseginak izaten». Kartzelako literaturaren lege orokorra da hori, amets egin, esnatzean berriz amesgaiztora bihurtzeko. ametsek egiten dute ihes presoa esnatzean presoa kartzelan utzita esnatzea kartzelara itzultzea da presoak ametsezko errealitatean esnatu nahi du Ihesaren ametsa, zer esango dizuegu zuoi! Baina kontatze horrek ekarri du haria. Ihes egin gura horrek sortu du amets hori letretara hurbiltzea. Zinezko amets ezin duenak, balizkoa du ihesa. Kontatzea da kontua. Eta kontakizun horrek, arintzen du egoera batetik, eta ematen du egoeraren berri ere bestetik. Irakurtzeko baita kontatua. «Hitz bakoitza pausu bat da» diosku Otamendik, eta eskutitzak hartzen ditugu horrela hizpide. Egiteko dagoela presoen eskutitzen liburua ere. Beste herri batzuetan eskutitz liburu ederrak argitaratu direla, gurea egiteko dagoela. Kontalari trebeak daudela lau hormen artean, paperari letra gehitu eta kontakizun ederrak egiten dituztenak. Egiteko dugu hori ere. Fantasia Mitxel Sarasketak, Urainen azken liburua Ez dago etxean, espetxea eta literaturaren arteko erreferentzia bilakatu dela esanez hasi zuen mintzaldia. Beste erreferentzia handia berriz, Joseba Sarrionandiaren obra da. Eta ametsaren irudia hartu zuen berak ere, «preso baten ametsa iraunkorra da, iritsiko da eguna pentsatuz, amets edo burruka baten barruan; ez da egun batetik bestera zapuzten den esnatzearen irudia». Eta amets ho-
70 nbr–
rrek mantentzen du presoa bizirik, gogotsu, egunerokoari heltzeko moduan. Kartzelako kontakizunak lagun artera ekarri zituen Sarasketak. Espetxe bateko liburutegia, besteko euskalduntze ikastaroak, literaturaz berba egiteko patio orduak, ziegako bakardadea, zomorro bat lagun egin arterainoko egoerak. Euskal presoek, Mendez Ferrin idazle galegoarekin ere topo egin zuten espetxean. Haren aipu bat eskaini zigun Mitxelek: «fantasia, preso iraultzailearen arma da, bere bakardadean helburu iraultzailearekin bidea kideekin egoteko modua ematen du». Aitortzen digu nola sortu den idazlea isolamendu egoeretan. Eta idazleak bere mundua topatzen du horrela. Gogoan du Sarasketak, Sarrionandiari adarra ere jotzen ziotela preso lagunek, «zure munduan bizi zara!» aurpegiratuz. «Baina ni hemen nago, zuek bezala» erantzuten zien Iurretakoak. Hor zaudete, oraindik. Zuen mundua geure egiten, testu, idatzi, poema, liburu, kontakizun ezberdinekin. Eta idazten, irakurtzen jarraitzen dugu.
nbr-118-(3):interior revista-3.9-okey 23/03/11 2:04 Página 71
Gutun galduak Euliek zeldetako ispilu tipiak zikintzen dituzte. Egunak galtzen ditugu, oskorriak bere kolore arauak galtzen dituen bezala. Harresien bestaldean etxe batzu desdefinitzen dira. Artean, balioen erlatibitateaz ez, balioen fatalitateaz mintzo gara.
Haizeak bere delirioa arrastatzen du mundua den eskuizkribu irakurgaitzaren gainean. Eta gure gutunak ez dira sekula iristen: Helbideko kaleraino ailegatzean karteroa, taberna morera sartu, mozkortu eta gutun guziak galtzen ditu. Joseba Sarrionandia, Gartzelako poemak (Susa, 1992)
Lekua: Donibane Lohitzuneko AEK gau eskola. Eguna: Otsailaren 19an, larunbat goizez Gaia: Kartzela eta literatura. Hizlariak: Jose Luis Otamendi idazleak, batez ere Jokin Urainen literatur sorkuntza izan zuen hizpide. Mitxel Sarasketak espetxea, sorkuntza eta kartzelako bizipenak izan zituen hizpide. Bi hitz saioari buruz: Mitxel Sarasketak espetxean sortutako literatur sorkuntza ekarri zigun. Liburu eta lan asko izan genituen esku artean. Jose Luis Otamendik, Jokin Urain presoaren literatur lan guztiak aztertu zituen. 25 urte bete berri ditu espetxean Urainek, eta 20 badira liburuak argitaratzen ari dela. www.literaturakoadernoak.org: Urtero kaleratzen den literatur koadernoa da Ataramiñe eta hauxe bere webgunea. Bertan preso eta iheslariek idatzi ohi dute, eta urtean zehar batutako lanak argitaratzen dira. Errepresaliatuen gogoetak, sentimenduak edo bizipenak lau haizetara hedatzea du asmo nagusia. Espetxea, erbestea eta deportazioa Euskal Herriari estuki loturik dauden errealitateak dira, zure, gure, haien azaleko zaurietan itsatsirik gelditu direnak. Webgune honetan, espetxea eta literaturaren arteko harremanaz sakontzeko aukera daukagu. Idatzi diren liburuen katalagoa, espetxetik sortzen den literaturaren inguruko albisteak, elkarrizketak etabar.
Saioaren fitxa
nbr–
71
nbr-118-(3):interior revista-3.9-okey 23/03/11 2:04 Página 72
Jo ezazu berriz,
Groucho
Gaizkileenak, idazleenak, aktoreenak… era askotako eskutitzak itzuli ditugu. Komunista ez zen marxista batenak ekarri ditugu oraingoan. Edo hobe esanda, komunista ez zen Marx batenak. Grouchorenak, zehatz esateko. Jack Warner ekoizleari bidali zizkion zinemaren historiarako geratu diren gutun umoretsuak. Bibote faltsua zuen Grouchok baina komediarako benetako dohainaren jabe zen. Hala erakusten dute Casablanca hitzari buelta asko ematen dizkioten lerro hauek.
Denok ezagutzen dugu Casablanca filmearen historia. Rick Afrikako zuloan erbesteratu da, nahi beste edateko aukera ematen dion tabernaren jabe. Elsa maite zuen, baina Parisen elkartu behar zutenean Elsak nazien kontra zintzo jarduten zuen senarra aukeratu zuen eta ordutik, Rick zinikoak ez du ezertan sinisten. Berriz ikusten dute elkar, ostera, Afrikako taberna guztietatik Ingrid Bergmanek Rickena aukeratzen duelako eta berriz banatzen dira, Humphrey Bogartek azkenean askatasunaren aldeko konpromezu politikoa maitasunaren gainetik jartzen duelako. Ezaguna bainoago mitikoa da Michael Curtizek 1942an egin zuen maizulan aparta, baina ez da Casablanca izena duen bakarra. 1945ean, Marx anaiek zinema aretoetara itzultzea erabaki zuten. Lau urte joanak ziren The big store estreinatu zenetik eta azken filmea egin nahi zuten elkarrekin. Behinbehineko titulu gisa A night in Casablanca jarri zioten eta zurrumurrua berehala zabaldu zen Hollywooden beste Casablancaren parodia egingo zutela. Jack Warner boretetsuaren belarrietara ere iritsi zen kontua eta bere anaiarekin zeukan estudioak, Warners Bros. ekoiztetxeak filmaren gidoia eskatu zien Marx anaiei, egile eskubideen urraketarik ote zegoen jakiteko. Grouchok barregarri iritzi zion kontuari eta eskutitza idatzi zuen.
Testua eta itzulpenak: Irati Jimenez
Warner anaia maiteak:
72 nbr–
Antza denez, hiri bat konkistatzeko modu bat baino gehiago dago. Guk, esate baterako, ez genekien gure filmea egiteko prestakizunetan hasi ginenean, Casablanca hiria Warner anaiena zenik, esklusiban. Hala ere, filmea egingo dugula iragarri eta egun gutxitara zuen abokatuek asturu gaitzeko eskutitz luzea bidali digute Casablanca izena ez erabiltzeko ohartarazten. Casablanca izena zuona dela esaten diguzue eta beste inork ezin duela zuon baimenik gabe izen hori erabili? Baina zer gertatzen da orduan «Warner Brothers» izendapenarekin? Hori ere zuona da? Beharbada izango duzue Warner izena erabiltzeko eskubidea baina brothers horrekin, zer? Arlo profesionalean gu laurok anaiak izan gara zuok baino lehen. Hortxe genbiltzan gu, ikuskizunak egiten The
nbr-118-(3):interior revista-3.9-okey 23/03/11 2:04 Página 73
Marx Brothers izenarekin, Vitaphone etxea* bere asmatzailearen buruan txinparta baino ez zenean eta gu baino lehen ere egon dira beste anaia batzuk –Smith anaiak; Karamazov anaiak; Detroiten jokatzen zuten Dan anaiak; eta abesti hura, Brother, can you spare me a dime?* izenekoa (Anaia, emango didazu xentimoa?). Hasieran Brothers, can you spare me a dime? deitzen zen (Anaiak, emango didazue xentimoa?), baina zentimoari balio txikiegia ematea zenez, anaia bat kanpoan utzi zuten eta dirutza osoa besteari eman–. Bestetik, Jack, zure izenarekin zen? Orijinala dela esango didazu? Ez da, ba. Zu jaio baino askoz lehenago erabiltzen zen. Gehiegi pentsatu gabe datozkit Jack bi, gutxienez. Babarrun magikoak zituen ipuineko Jack umetxoa eta Jack Tripa-Ateratzailea, nahiko tipo zorrotza bere sasoirako.
Hollywoodeko leiendak dio kontua auzitegietan bukatu zela, Warnerrek ez zuela inolaz ere Casablanca izena zeraman beste filmerik egitea nahi eta Grouchoren eskutitzak grazia gutxi egin ziola. Egia bestelakoa da, ostera. Ez dakigu graziarik egin ote zion eskutitzak baina Marx anaien hasierako asmoa Casablanca mitikoaren parodia egitea zen eta horrek beldurra ematen zion Warnerri. Grouchoren pertsonaiak, adibidez, Humphrey Bogus izena eraman behar zuen. Gidoia aldatzen joan zen gero eta gerra giroko filma erromantikoen iseka bihurtu zen azkenean A night in Casablanca. Grouchok inoren lepotik barre egiteko gogoa zuenez, eskutitzak idatzi eta idatzi jarraitu zuen, Warnerren sokari tiraka ibiltzea gustatzen zitzaiolako. Abokatuek gidoiaren berri eskatzen ziotenean gutun ironikoak bidaltzen zizkien. Hona hemen horietako bat, prentsak bere sasoian zabaldu zuena, akaso Grouchok berak hedabideetara bidali ondoren. Warner estimatuak: Ezer gutxi esan diezazueket istoriari buruz. Nik Jainko Izaera Duen Abadearen papera egiten dut eta bertakoei meza ematen diet. Bide batez, Afrikako kostaldeko basatien artean ontziak-irekitzekoak eta jaka-botoidunak banatzen ditut. Lehen aldiz Chico ikusten dudanean, saloian egiten du lan, alkohol gehiagorekin ezin duten mozkorrei esponjak saltzen. Harpo, berriz, Greziatik ekarritako kutxa txiki batean sartuta dagoen caddie arabiarra da, hiri bazterrean bizi dena.
Eta hona beste bat: Anaia estimatuak: Sentitzen dut esatea, baina nire azken eskutitza bidali nuenetik aldaketak egin ditugu A night in Casablanca filmaren gidoian. Azken bertsioan Bordello izeneko pertsonaia naiz, eta Humphrey Bogart nirekin maiteminduta dago. Harpo eta Chico kalez kale dabiltza alfombrak saltzen baina aspertuta daude horrenbeste alfonbra jaso eta zabaldu eta monastegi batera doaz, dibertitzearren. Ideia ederra iruditzen zaie, monastegi horretan ez delako alfonbrarik egon azken hamabost urteetan.
Litekeena da guzti honekin Warner amorratuta egotea, baina ez dirudi inoiz auzitara joateko asmorik izan zuenik. Grouchok ere ez zuen halakorik sinesten. Lagun batek kezkatuta idatzi zionean lasai egoteko esan zion, zentzugabea zela hiri baten izena tituluan erabiltzeko eskubiderik ez izatea. Pozik zegoen, publizitate zoragarria zelako filmarentzat eta Warner auzitara joanaz gero, are ezagunago egingo zelako. A night in Casablanca azkenean 1946an estreinatu zen eta Grouchoren beraren txistea badirudi ere, ezetz asmatu nork dituen egun haren eskubideak? Esan Warner Bros. eta asmatuko duzu.
*Itzultzailearen oharrak: Vitaphone ekoiztetxea 1926an patentatu zuen Alexander Graham Bellen konpainiak, filmeetan soinua jartzeko eta gero Warner Bros. etxeak erosi zuen. Brother, can you spare me a dime? abestia, berriz, 1931ean entzun zen lehen aldiz eta Bing Crosbyk egin zuen ezagun gero. Haren omenez badago The Simpsons telesailean Brother, can you spare me two dimes? izeneko atala.
nbr–
73
nbr-118-(3):interior revista-3.9-okey 23/03/11 2:04 PĂĄgina 74
Irakurle estimatua, Txerria, ardia eta zezena behar ditugu. Bai, konturatzen gara eskakizun bitxia dela, are gehiago aldizkari baten orrialdeetatik egiteko, baina behar-beharrezkoak ditugu. Lasai, ondo zainduko ditugu. Ura izango dute, nahi beste eta fresko-freskoa, egunero berritua. Jaten ere emango diegu eta ez belarra, edonon aurki daitekeen belar inozoa. Oturuntzak prestatuko ditugu eta xixka-mixkak. Risketos eta Gusanitos eta Doritos paketeak prest daude hemen, Nabarraren erredakzioan. Urdaiazpikoa ekarri behar genuen baina itsusia iruditzen zitzaigun txerri koittadua kanibalismora eramatea. Begira zer gertatu zen behiak jan zituzten behiekin, erotu egin ziren, erre egin behar izan zituzten‌ desastrea. Ez urdaiazpikorik, ez txorizorik, patata frijituak eta Cheetos laranjak emango dizkiegu. Beti ere, jakina, zuk, irakurle estimatu horrek, txerria, ardia eta zezena bidaltzen badizkiguzu. Gizendu egingo ditugu, zaude lasai, eta gizen, zoriontsu, pozik daudenean hil egingo ditugu eta haien heriotza Jainkoei eskeiniko diegu. Zeure eskuzabaltasunean erraz ulertuko dituzu, irakurle, eskaintza hori egiteko ditugun arrazoiak. Martxoa baita eta martxoan Martera begiratu beharra dago eta gerraren jainkoari agur egin. Haserrekorra da jainko guztien artean, amen. Eta martxoa, Feriae Marti pasa baino lehen beldur diogula erakutsi behar diogu. Gustatu egiten zaio beldurra, gerraren jainkoari. Ez da txantxa, irakurle. Euskarazko komunikabide garen neurrian etengabe da ziurtasunik gabea gure etorkizuna. Papereko hedabide garen neurrian ez dakigu digitalaren aroan iraunbiziko dugun. Hondoratutako ontziaren izena daukagun neurrian ez dakigu adurra kontra daukagun. Boretetsuen beldur izaten ikasi dugu eta nor da, ba, Marte baino boteretsuago. O, tempora, o Ares! Hobe nahi duena ematea eta erromatarren adibidea jarraitzea. Egia da azkenean inperioa galdu zutela baina bitartean egin zituzten orgia gastronomiko eta bestelakoak gozatu zituzten. Ez dira eredu txarra. Eta tira, zure ardi hori, zure txerri hori, zure zezen hori, gerraren izenean sakrifikatzeko arazorik baduzu, ez estutu. Pentsa Marte ez dela beti gerraren aita izan. Aspaldi landareen eta abereen jainkoa zen eta baita ugalkortasunarena ere. Gero, maitasuna maitemin egin zitzaion eta lurrean goldea sartu behar zela pentsatu zuen eta aberea hil egin behar zela jan baino lehen. Sortzeko suntsitu beharra dagoela dio ordutik Martek eta arrazoia izango du, akaso. Arrazoia izan gabe ere emateko prest gaude, patua gure alde jarri eta errukior izan daiten. O tempora, o Marte!
Nabarraren erredakzioa
74 nbr–
nbr-118-(3):interior revista-3.9-okey 23/03/11 2:04 PĂĄgina 75
nbr–
75
nbr-118-(3):interior revista-3.9-okey 23/03/11 2:04 Página 76
– nbr
;
euskal herriko kultur eta gizarte hilabetekaria 118. zka 3,50 € | 2011ko martxoa
Ilea luze utzi eta Korrika eguneroko Kartzelatik ihes egin dugu Etorkizuneko mundura. Han badok musika eta westerna eta askatasuna 76 nbr–