“M&J” BERRIAK L.H 5. maila A
2016-ko Otsaila
XABIER ETXEBERRIA IDAZLEAREKIN SOLASEAN
BATXILERGOA M & J EN?
Batxilergoa ezarri behar dute Maria eta Jose ikastetxean.
Xabier Etxeberria idazle zarauztarra izan da gurean.
Batxilergoa berria ezartzeko galdeketa bat egin dute Maria eta Jose ikastetxean.
KOKIN TXAKURTEGIA
GORKA AZKUERI EGINDAKO ELKARRIZKETA
Kokin txakurtegia itxi egin behar dute eta ondorioz,bertan daude txakur guztiak sakrifikatu behar dituzte.
Maria eta Joseko ikasle batek elkarrizketa egin dio Gorka Azkue kirolari gazteari.
Aurkibidea 1. Albiste nagusiak 2. Eskola 3. Zumaia 4. Euskal Herria 5. Mundua 6 Kirola 7.Iritzi artikuluak 8. Elkarrizketak
9. Denborapasak.
Eskolako berriak
BATXILERGOA M & J EN? Batxilergoa ezarri behar dute Maria eta Jose ikastetxean. Batxilergoa berria ezartzeko galdeketa bat egin dute Maria eta Jose ikastetxean, oraindik ez dakigu baiezkoa ala ezezkoa atera den, baina espero dugu 2016ko ekaina baino lehenago ezartzea.
INAUTERIAK 2016 Oraintxe ospatu ditugu inauteriak 2016 Maria eta Jose ikastetxean.
XABIER ETXEBERRIA IDAZLEAREKIN SOLASEAN
Otsailaren 5 ean Maria eta Jose ikastetxean 2016 ko inauteriak ospatu dira.Hippys mozorratu dira eta ikusi ahal duzue ondoko argazkian. Hippyak kalejirarekin batera dantza egin zuten, eta Beheko plazan bukatu zen arratsaldeko bostak laurden gutxietan.
Xabier Etxeberria idazle zarauztarra izan da gurean. Otsailaren 4an, Santa Ageda bezperan, Xabier Etxeberria idazle zarauztarra izan zen gurean. Idazleak Ikastetxean programaren barnean sartzen da ekimen hau. Lehen Hezkuntzako 5.mailako ikasleekin bildu zen eta oso esperientzia interesgarria suertatu zen, idazleak berak eginiko ekarpenengatik .
Zumaia
Barran ere kalteak eragin ditu itsasoak Petrilaren pusketa handi samarra eraman du barraren zati zaharrean, aurreko denborale handietan gertatu zen leku berean. Goizaldeko itsasgorarekin gertatu da. Arratsaldean berriro indarrez jo dute olatuek barran eta kostako errepidean, baina itsasoak ez du gainezka egin. Okerrena pasa da eta biharko asko jaitsiko da olatuen tamaina. Badirudi iganderako datorrela berriro itsaso handia. Hemen gaur atera ditugun argazkiak .
Martxan da Internet bidezko lehiaketa Inauterietako Argazki Txokoan ateratako argazkiekin martxan da Internet bidezko lehiaketa Baleike eusen. Datorren igande eguerdira arte egongo da zabalik bozkatzeko aukera, taldeka eta banakabinaka ataletan. Aukeratu zure hiru mozorrorik gogokoenak. Irabazleek 120 (taldeka) eta 80 (banakabinaka) euroko saria jasoko dute
Oscarra asteburuan spotlight' emango da Aita Marin Asteburu honetan Spotlight pelikula estatubatuarra emango da Aita Mari zinean. Pelikula ohiko ordutegian emango da: ostiralean, 22:15ean; larunbatean 19:30 eta 22:15ean eta igandean
eta astelehenean, 19:30ean. Aipatu asteburu honetan zine saioetako prezioen igoera izango dela. Bestalde, igandean, 16:30ean, haurrentzako saioa ere izango da.
Euskal Herria
Denboraleak 500.000 euroko kalteak utzi ditu Donostian hiri ondaretan Dena dela, kopuru horretan ez dira kontuan hartzen Udalarenak izan arren, gestio pribatua duten lokaletan izandako kalteak, Perlan edota Atletiko San Sebastianen, kasu. 500.000 euroko kalteak utzi zituen Donostia n, hiri ondasunetan, asteartean euskal kostaldea astindu zuen denboraleak . Hirialtzairu eta bestelako ondasun publikoen konponketarako milioi erdi euro beharko dituela aurreikusi du Udalak. Dena dela, kopuru horretan ez dira kontuan hartzen Udalarenak izan arren, gestio pribatua duten lokaletan izandako kalteak, Perlan edota
Atletiko San Sebastianen, kasu.
Eraso matxista bat salatu dute Altsasun Mugimendu feministak elkarretaratzea egin du gertatutakoa gaitzesteko. Altsasuko mugimendu feministak salatu du "eraso matxista larria" gertatu zela larunbatean herrian. Horregatik, elkarretaratzea egin du 20:00etan, Foru Plazan, erasoari "erantzun soziala emateko". EiTBk jakin duenez, biktimak salaketa aurkeztu zuen Guardia Zibilean, eta berehala gizon bat atxilotu zuten, baina gaur aske utzi dute.
Nafarroan agertu da zika birusaren lehenengo kasua, kanpoan kutsatua Espainiako Osasun Ministerioak jakinarazi du kasuaren berri. Ez da emakume haurdun bat; zika birusak umekien garunean dauka eragina. Z ika birusaren lehen kasua atzeman dute Euskal Herrian, Nafarroan. Espainiako Osasun Ministerioak eman du kutsatzearen berri. Aurreko asteetan, birusaren inguruko zurrunbiloaren erdian, osasun agintariek ez zuten baztertu Euskal Herrian kasuren bat agertzea, baina nabarmendu zuten izatekotan ere birusa kanpoan harrapatutako gaixoren batena izango zela, ez Euskal Herrian kutsatua. Hala izan da. Birusak jotako pertsona ez dagoela haurdun, informazio horixe bakarrik zabaldu du Osasun Ministerioak.
Mundua
Gorpu bat aurkitu dute Anberesko ibaian Hilotza ez dute identifikatu oraindik. Horregatik, Fiskaltzak desagertutako pertsonen arlora eta Poliziara igorri du auzia. Gorpu bat atzeman dute gaur goizean Anbereseko (Belgika) ibaian, bertako hedabideek jakinarazi dutenez. Hilotza ez dute identifikatu oraindik. Horregatik, Fiskaltzak desagertutako pertsonen arlora eta Poliziara igorri du auzia. 2015eko irailean hondoratu zen ontzi bat berreskuratzeko lanak egiten ari zirela aurkitu dute hilotza.
Sei gazte hil dira Frantzian, autobus batek izandako istripuan Rocheforten izan da ezbeharra; eskolaautobus batek eta kamioi batek elkarren kontra jo dute. Hildakoez gain, hainbat ikasle zaurituta daude. Gutxienez sei nerabe hil dira Rochefort parean, Frantzia mendebaldean, eskolaautobus batek eta kamioi batek elkarren aurka jota. Hildakoak autobusean zihoazen ikasleak dira, Frantziako Poliziak jakitera eman duenez. Lehen informazioen arabera, beste zortzi ikasle zaurituta eraman
dituzte erietxera. 07:15ean izan da istripua; Poliziak ikerketa zabaldu du, gertatutakoa argitzeko.
Munduko hegaztirik zaharrena, 65 urteko Wisdom albatrosa, ama izan da berriro
Wisdom izeneko albatrosa da ezagutzen dugun hegazti basati zaharrena. Laysan espezieko ( Phoebastria immutabilis ) albatros eme bat da eta 1956. urtetik jarraitzen dute zientzilariek, orduan harrapatu eta eraztundu baitzuten, 5 urte inguru zituenean. Aurten ere, Hawaii uharteetako Papahānaumokuākea naturgunera itzuli da, eta bere haur txikia ere jaio da dagoeneko (irudian). Wisdomen 40. txitoa dela kalkulatzen dute ikerlariek, gutxi gorabehera. Bere adinarekin eta izandako kume kopuruarekin, marka ezagun guztiak gainditzen ari da Wisdom, eta harri eta zur uzten ditu zientzilariak urterourtero.
KIROLA
ESKUPELOTA TXAPELKETA Eskupelota txapelketa egingo dute maria eta joseko ikasleek. Maria eta Jose ikastetxeko ikaslek esku pelota txapelketa bat egingo dute Santa Joakina egunean . Esku pelota partiduak 11arte izaten dira.Irabazten duenari sari bat ematen diote. Giro polita izaten dugu eta jendea asko animatzen da.
ESKOLARRAK Zumaiako bi eskolek eskolarrak egiten dituzte. Maria eta Jose ikastetxeko ikasleak eta Herri eskolako ikasleak larunbatero partidoak edukitzen ditugu goizetan .Eskolarretan saski baloia,esku baloia eta futbola lantzen dugu.Partidoak Maria eta josen eta Herri eskolan egiten ditugu.Partido gehienak irabazten badituzu semifinaletara iristen zara eta irabazten baduzu semifinala finalea iristen zara.Irabazten baduzu saria ematen dizute.
KROSA Otsaialaren 20 a umeen krosa Zumaian. Krosa Otsailaren 20an egingo dugu.Krosa 1.100mkoa da alebinen karrera,Beko plazatik Amaia plazara eta gero buelta.Zumaiako ume guztiek parte al dute artu.Benjaminek ere parte hatzen dute,baina neurri gutxiago.
Iritzi artikulua
KOKIN TXAKURTEGIA Kokin txakurtegia itxi egin behar dute eta ondorioz,bertan daude txakur guztiak sakrifikatu behar dituzte. Jende asko kexatu gara arrazoi hauengatik: Animalien aurkako tratu txarra da. Animaliak, ez dira pertsonak baino gutxiago eta ez dago haiek hiltzeko eskubiderik. Narniako herrian dagoen txakuretxe bakarra da eta bestela ez da egongo txakurrak adoptatzeko beste aukerarik. Horregatik,guk hau proposatu dugu: Bertan dauden txakur guztiak beste txakuretxe batera eraman ditzakegu,baina ez badugu lortzen, etor zaitezte diru bilketara txakuretxea salbatzeko.
ETXERAKO LANAK Maria eta Joseko ikasle asko kexatzen ari gara ostiraletan etxerako lanak bidaltzen dituztelako.
Arrazoiak honako hauek dira: Kirolak direla eta ezin dira etxerako lanak egin edo eta denbora gutxi izaten dugu. Aste barruan familiarekin egoteko denbora gutxi izaten dugu beraz gure aitak eta amak asteburuan gurekin disfrutatu nahi dute baina etxeko lanek eta kirolek denbora gutxitu egiten digute. Aste guztian zehar ikasten egon eta gero atsedena hartzeko denbora behar dugu eta etxekolanek atsedena gutxitzen digute. Beraz hau proposatzen dugu: Ostiraletan etxerako lanak ez edukitzea eta horiek astean zehar egitea.
ASTEBURUA GURE ATSEDENA DA ASTELEHENEAN INDARTUTA BUELTATZEKO!!!!
Elkarrizketa
GORKA AZKUERI EGINDAKO ELKARRIZKETA Maria eta Joseko ikasle batek elkarrizketa egin dio Gorka Azkue kirolari gazteari. 1 Nolakoa da esperientzia sorbalda gaizki edukita kirola egitea? Kirola asko gustatzen zait eta medikuak esan zidan surfa ez banuela egiten gurpilezko aulkian ibili beharko nuela.. 2Zer pentsatzen duzu surfa eta skatean ibiltzean? Ba, pentsatzen baduzu dena ondo aterako zaizula ondo aterako zaizula. 3Kirolaz aparte zer egiten duzu? Lagunekin geratu eta Donostian umeei surfa irakatsi. 4 Denbora librean zer gustatzen zaizu egitea? Kirol asko egitea. 5Zenbat urte daramatzazu kirola egiten? 3 urte nituenetik. 6Ze kirol gustatzen zaizu gehien? Surfa.
Denborapasak
Ea aurkitzen dituzun hizki sopa honetan KIROL hauen izenak: ATLETISMO,FUTBOLA,PILOTA,ESKUBA LOIA,ZESTA,IGERIKETA,RUGBY,TENIS ETA WATERPOLO.
Horizontalak: 4. Lau hego handi dituen intsektua. 6. Burua biribila,mihi latza eta azazkal zendoak dituen animalia. 7. Hegatsak dituen uretako ornoduna. 8. Gorputza ia osorik oskolas babesturik duena. 10. Zaldiaren antzeko ugaztuna.
Bertikalak
1. Bazurdearen arraza etxekotua den ugaztuna. 2. Zenbait ugaztun zetazeoren izen arrunta. 3. Lau hankako ugaztunak,iles estalita dagoena. 5. Lau hankako ugaztun herbiboroa apatxduna ,lepo luze eta kakotua. 9. Tamaina txiko hegaztia.
Horoskopoa
Eta zu? Euskal mitologiako zein pertsonai zara?