MUNDUAREN SEKRETUA
Orain dela sei urte, bi haurrek gauza bat jakin zuten, oso gauza garrantzitsu bat, Munduaren Sekretua. Leku desberdinetan bizi ziren, ez ziren ezagutzen, ez zekiten bestearen izena ere, baina, jaiotzetik, lotuta zeuden harreman arraro batengatik beraien artean, hain zen arraroa harreman hura, gizaki arrunt batek ezingo zuela sinistu ere egin. Harreman hura, magia zen. Bi haur horiek jada ez dira ‘haurrak’ hamasei urte dauzkate eta, hauek dira bere izenak:
-Leo Black , estatubatuarra, bere abizenak esaten zuen bezala, Leok ile beltza zuen eta garaia eta azkarra zen. -Kara Eskarlata , italiarra, famili oso-oso aberatsekoa, ile horaila zeukan eta, denen usterako, oso ederra zen. Gure istorioa orain hasten da, Kara bere familiarekin Estatu Batuetara joan zen eta han, Leo Black ezagutu zuen, hor egiten zuelako lan. Leo eta Kara istripu txiki batean ezagutu ziren eta hau gertatu zen:
Kara bere mugikorrarekin jolasten ari zen bere gelara zihoan bitartean, Leo pasilloa garbitzen ari zen, eta ez ziren konturatu bestea hor zegoela, horregatik, talka egin zuten:
-Aaaaa! - esan zuen Karak, lurrera erori behar zelako. -Lasai.- esan zion Leok, airean hartzea lortu baitzuen. -Eskerrik asko.- ordundik, Leo eta Kara maitemindu egin ziren. Gure istorioak bi urte geroago jarraitzen du, Kara uda guztietan joaten zen Estatu Batuetara Leo ikusteko bakarrik. Behin, beraien irteera polit batean, gizon txoro batek arrastaka eraman zituen kale batera, gizon hura aztiaz mozorrotuta zegoen eta bakoitzari eraztun bat eman zion, beraiei eskutatik heldu eta esan zuen: -Bi mila urte kristo aurretik!
Eta, bat-batean desertu batean atera ziren eta beraien aurrean tenplu
zoragarri bat zuten. •
ZEIN ZARA ZU!?!?-galdetu zion larrituta Leok.
•
Nere izena Boufald da eta, Munduaren Sekretuaren babeslea eta azti bat naiz - erantzun zion Boufaldek lasai.
•
Zer da Munduaren Sekretua? Eta… Azti ze? - galdetu zion Karak
•
Laster jakingo duzue, baina, zuen laguntza behar dut. Tenpluaren barruan piztia beldurgarri bat dago, eta berak Munduaren Sekretua babesten du - esan zuen Boufaldek
•
Eta…? - galdetu zuen Karak
•
Piztia distraitzen dudan bitartean, Munduaren Sekretuarekin kanpora atera behar zarete, ongi?
•
Eta ez baldin badugu egiten? - galdetu zuen Leok
•
Ez baldin baduzue egiten hemen geratuko zarete betirako erantzun zion
Orduan Boufald barrura sartu zen beraiek atzean zeudela. Han ez zegoen piztiarik, estatua erraldoi bat bakarrik. •
Gelditu hemen .- esan zien Boufaldek
Boufald aurreraka joan zen eta leku batetik pasatu behar zenean estatua mugitu egin zen eta Boufadengana joaten hasi zen esanez: •
GELDITU HOR!!!!! EZ PASATU!
•
Azkar! Segi! -esan zien Boufaldek
Leo eta Kara tenpluaren barrura joan ziren eta han estatua asko eta asko zeuden. Bat-batean, adar-bakar baten estatua benetakoa bihurtu zen eta beraien aurrean makurtu zen. •
Kaixo lagunak, usten dut ni salbatzera etorri zaretela, Alexis dut izena baina beste izen batengatik ezagutzen didate askok, Munduaren Sekretua. - esan zuen Alexisek
•
Zu zara! - esan zuen Leok
•
Bai ni naiz. -erantzun zion Alexisek
•
Zergatik zara munduaren sekretua?- galdetu zion Karak
•
Gauza asko egiten ditut pertsona arruntak ezin dituztenak egin, hori da arrazoia, magia deitzen zaio - erantzun zion Alexisek
•
Ba, magia egiten baduzu, mesedez eta faborez, eraman guri 2002. urtera- esan zion Leok Gustu handiz, baina, igo nire gainera, hemendik atera behar gara eta.
•
Orduan, bere gainera igo eta hortik korrikan atera ziren, ez zuen axola piztiak, ez Boufaldek. Bi minutura, lehenago zeuden lekura joan ziren. Hortik bi urtera, ezkondu egin ziren eta pozik bukatu zuten. 2005ean neska bat eduki zuten eta Alexis jarri zioten izena, berak beraien aita eta ama baina abentura gehiago eduki zituen bere lagun Naroa Egañarekin batera, baina, hori beste istorio bat da.
Adar-bakarraren magia munduaren sekretu garrantzitsuena zen, da eta izango da historian zehar, ez du axola zeinek kontatzen duen ez zeinek biziko duen, pentsatzen duena hau istorio fantastiko bat dela, ederki, baina baldin badakizu hau zuri al zaizula gertatu ez esan inori00 eta Alexisek deituko dizu.
ERREGALIZ MAGIKOA
Orain dela hamar urte bazen famili bat Gologas izeneko herri batean. Beraien izenak hauek ziren: Leire,Luis Mari,Unax,Ioritz eta Xeber. Leirek ile marroia eta begi urdinak zituen.Luis Marik ile beltza eta begi marroiak, Unaxek ile marroia eta begi berdeak, Ioritzek, berriz, ile marroia eta begi gorriak zituen eta Xeberrek ile horixka eta begi berdeak zituen.
Gologas izeneko herrian bazegoen denda bat Magikoa izena zuela eta nola Magikoa zen gauzak Magikoak zeuden. Magiko izeneko denda horrek asko balio zuen baina bazen famili bat oso ospetsua zela eta diru asko zeukana. Famili horrek ez zekien denda Magikoa zegoela eta egun batean Famili hori kalera atera zen eta gauzak erostera joan ziren. Kaletik zeudela Unaxek esan zuen: - Begira denda Magiko bat dago! eta Ioritzek esan zuen: -Ama ama al dugu sartu denda Magikora! Amak erantzun zuen: -Bale hartu 500 euro eta erosi nahi duzuna. Xeber builaka hasi zen eta esan zuen: -Eskerrik asko ama! Familia denda Magikora sartu ziren eta harrituta gelditu ziren eta Ioritzek esan zuen: - Ama denda honetan dena Magikoa da. Familiak ez zekien zer erosi eta azkenean Erregaliz Magikoa erosi zuten. Erregaliza erosten zeudela dendakoak esan du: -Kontuz ibili Erregaliz Magikoarekin pusketa bat jaten baduzu hegan egingo duzu. Xeber poz-pozik zegoen eta Xeberrek esan zuen.
-Ze ondo ama nire ametsa hegan egitea zen! Eta ama oso pozik jarri zen eta esan zuen: -Xeber zure ametsa hegan egitea bada Erregaliz asko erosiko dizkizut. Xeberrek poz gehiago hartu zuen. Ordurako afal ordua zen eta hurrengo egunean Xeberren urteak ziren eta Xeber oso urduri zegoen. Hurrengo egunean Xeber ohetik jaiki zenean amak oparia eman zion eta amak esan zion hartu zure erregaloa eta Xeber poz-pozik jarri zen zergatik Erregaliz gehiago ema zion. Xeber kalera atera zenean bere lagunei esan zion: -E lagunak Erregaliz hau Magikoa da pusketa bat jaten baduzu hegan hasiko zara. Lagun guztiak pusketa bat jan zuten eta hegan hasi ziren. Xeber oso pozik jarri zen eta bere lagunak ere bai. Xeberri Erregaliz bat sobratu zitzaion eta Dona Dona egin zuten: Dona dona katona sutondoan aitona lepotik behera kuttuna irten kanpora Neska edo Mutil ttunttuna.
Erregaliz magikoa Manexi tokatu zitzaion, orduan Xeberrek esan zion: -Erregaliz hau emaiozu zuk gehien maite duzun pertsonari. Manexek ondo pentsatu ondoren bere amonari ematea pentsatu zuen. Hurrengo egunean Manexek eta Manexen amonak Erregalizari koska egin eta Xeberren lagun guztien aurrean hegan hasi ziren.
xaxa eta llulenen abenturak -2005 urriaren 1 ean gertatu zen , Llulen eta biok hondartzan geundenean :-Xaxa goazen hondartzara . Esan du Llulenek , lasterketak motorrakin igerian etb, gustuko zuten. Llulenek , ile horia eta begi urdinak zeuzkan eta Xaxak ile marroia eta begi marroiak zeuzkan,oso ausartak ziren.
Llulenek hondartzan zerbait arraroa aurkitu zuen , oso bitxia zen,aurreratu zen ondo ikusteko eta denboraren makina bat zen,abisatu zion Xaxari eta Xaxa liluragarri zegoen , ematen zuen gezurra zela! Hurrengo egunean denboraren makinara joan eta sartu egin ziren.Zer da botoi hau? Sakatu egingo dut. Esan zuen Xaxak .-Ez,ez sakatu! Eta oihu eta oihu Sakatu zuen botoia.Eta irten direnean baso ikaragarri polita zegoen. Basoan animali pila bat zegoen,eta konturatu dira beste leku baten zeudela,Unikornio bat zegoen Xaxari begira hain polita hain ederra Xaxa bere gainean eseri zen.Eta ere bai Grifo bat Llulenei begira zegoen,geroago bere maskotak izan ziren. Xaxa eta Llulen bere maskotarekin hegan zihoazela hondartza andi bat ikusi zuten eta ara joan ziren.Or igerian zeudela,zerbait moduko aleta gris bat ikusi zuten eta konturatu ziren marrazo handi bat zela,eta azkar azkar hondarretara joan ziren.Beste aldeko hondartzan sirenak zeuden,oso abesti ikaragarri polita ari ziren kantatzen.
Liburu bat aurkitu zuten lurrean oso bitxia,artu zuten eta hitz hauek esaten zuten.-gordisolmaforro.Esan zuen Llulenek,eta derrepentean soldadu txiki batzuk agertu ziren,soldadu horiek marrazoari apuntatzen ari ziren!Xaxari eta Lluleneri laguntzen ari ziren.
Hurrengo egunean Xaxa eta Llulen agurra esan zioten denei eta botoia eman eta joan egin ziren , beti gogoratuko dute hortaz baina askotan joango dira bisitan. Agertu zirenean, festa bat egin zuten,agurra emanez. Denak pozik eta alai zeuden ondo amaitu delako,pixka bat triste daude baina al dute berriro bisitatu eta abentura hori berriro gertatzea baina beti ondo pasatuko dute,hemen edo han.
SKATE PARK FANTASTIKOA Baziren behin 4 lagun: Ekhi, Joseba, Gorka, eta Mark. Ekhi rubioa zen begi urdinekoa sudur normala eta aho handia patinetean benetan trebea zen. Joseba ile kasta単oa begi berdeak sudur handia esango nuke ahoa txikia eta patinetean trebea zen ere. Gorka ile beltza begi berdeak sudur txikia eta aho erraldoia ara ere ez zen patinetean txarra. Eta Mark denetatik onena zen Ekhi bezalakoa zen. Eta hurrengo goizean denak plazara joan ziren, eta hantxe zegoen karteltxo bat jartzen zuela skate park fantastikoan kanpeonatoa dago. Eta denak animatu egin ziren. Baina orrera joango zen munduko profesionala Aitor bere patinete magikoarekin. Eta hurrengo goizean scooterrean entrenatzen zeudela Aitorrek bere patinetearen magiarekin skate park sorgindu bat sortu zuen eta orduan Ekhi, Joseba, Gorka eta Mark skate parka estrenatzera joan ziren
begiratu zenbat jende joan zen eta hau zen skate park-a
baina skate park orrek ez zuen ezer ona, beti salto bat egiten zenuen bakoitzean skate park-a mugitu egiten zen, gaizki erortzeko eta mina hartzeko.
Eta orduan Mark bota zen denetatik lehena, eta mina hartu zuen eta horietik aurrera denak mina hartu zuten eta kanpeonatorako Aitor bakarrik geratzen zen, baina gure lagunak bere patinetetan magia bilatu nahi zuten eta orduan konturatu ziren bere patinetetan magia edukitzeko triple back flip-a atera behar zutela eta saiatu egin ziren eta lehenekoan atera zuten eta orduan kanpeonatora joan eta hara zer sorpresa Markek irabazi zuen.Eta ala bazan edo ez bazan sardadila Zumaiako plazan.
HULK TXIKI Antzina gertatu zen Namek izeneko planeta batean . Planeta txikia zen eta berdexka . Behin batean familia bat bizi zen : Aita , ama eta beraien semea Goku . Aitak ile gorria zuen eta begi urdin handiak , asko neurtzen zuen eta alaia zen . Amak ile arrosa zuen eta oso luzea . Baita begi ori handiak eta gainera oso jatorra zen . Gokuk ile berdea eta begi handi berdeak zituen eta azal berdekoa zen . Bihurri samarra zen eta oso mainatsua eta indartsua zen . Goku izugarri indartsua zen . Izugarri indartsua zen asko jaten zuelako eta kirol asko egiten zuelako . Bere lagun guztietatik indartsuena zen . Hain indartsua zenez denak beldurturik zeuden berarekin denak baita eskolan ere . Geroago Gokuren gurasoek Gokuri izena aldatu zioten . Pentsatu zuten Hukl Txiki jartzea izena . Ondoren esplikatu zioten Gokuri zertarako jarri zion izen ori . Geroago ezan zion munduko gizonik indartsuenak Hulk zuela izena eta bera Hulk Txiki . Beraien gurasoek umea aurkitu egin zuten unibertsoan zehar bidaian zeuden bitartean eta beraientzat artu zuten . Hulk Txikiren gurasoak oso kezkatuta bai zeuden beraien umea galdu zutelako . Planetaz planeta zebiltzan umea aurkitzen . Planeta guztietan begiratu zuten Nameken izan ezik . Ondoren begiratzera joan ziren buru makur eta hantxe aurkitu zuten etxe batean beraien semea . Geroago ama ordea etorri zen eta kezkaturik zegoen gizon ori zein zen ez bazekien . Ondoren Hulk Txikik dena esplikatu zion ama ordeari eta ama ordea negarrez asi zen . Azkenik Hulk Txiki eta bere familia etxera itzuli ziren ( Dragon planetara ) . Ama ordea aitari kontatu zion dena eta aita ere negarrez asi zen .
Hulk eta senarra oso pozik zeuden baina guraso ordeak oso triste baina aldi berean pozik Hulk Txiki bere benetako familiarekin zegoelako . Urte bat igaro ondoren bizitan etorri ziren Hulk Txikiren familia eta bera astebete lo egitera guraso ordeen etxera eta oso ongi pasatu zuten .
ITSASO GABEKO HONDARTZA
Orain dela bi urte gertatu zen Hawayen. Gertaera hau hiru pertsonei gertatu zitzaien, Koko, Esti eta Unai.Kokok ile marroia eta begi urdinak zituen,Estik ile horia eta begi beltzak eta Unaiek begi urdinak eta ile horia.Denak 11 urte zituzten.
Udara zen,eta bero asko egiten zuenez erabaki zuten hondartzara joatea.Hondartzara joan zirenean ikusi zuten ez zegoela itsasorik. DENAK ARRITUTA!!! Bat batean esan zuen Kokok: -Begira hor gora! Goian gizon bat zegoen egan ,eta poderioak zeuzkan orregatik ez zuen usten itsasoa hondartzaraino iristen.4 lagunak esaten zioten: -Jaitsi bera eta utzi ezazu itsasoari oneraino etortzen!Baina gizonak esaten zuen: Ez, ez naiz jaitsiko,hemen goian geratuko nahiz zuek nazkatu arte. Baina Estik esan zuen: -Unai,zure aitak ere poderioak dauzka ezta?Eta Unaiek esan zuen: - A egia da nire aitak ere poderioak dauzka! Denak ilusionatuta txaloka hasi ziren.Unai momentu batean azkar-azkar etxera joan zen aitari abisatzera eta aitak esan zion: -Oraintxe joango nahiz eta gizon orri irabaziko diot. Unai eta bere aita hondartzara joan ziren besteengana. Aitak ikusi zuenean gizona pentsatu zuen: -Puf,segituan irabaziko diot. Unaien aita bere poderioekin hasi zen bere aurka, eta gizonak esan zion txorakeriatan: A ze beldurra! Unaien aita oso haserre jarri zen eta segituan lurrera bota zuen gizona eta hiru lagunak ostiko emanez hil egin zuten.
Itsasoa berriro hondartzara etorri zen, eta beroa egiten zuenez bainatu egin ziren.Eguna ondo bukatzeko festa bat egin zuten. Hala bazan edo ez bazan sar dadila kalabazan eta atera dadila ITSASO GABEKO HONDARTZAN!!!!
PINTZEL MAGIKOA
orain
dela 2.000.000 urte gertatu zen pinturako palazio batean. orain dela 2.000.000 urte neska bat 2 ahizpekin bizi zen.Neskatxa Raili izena zuen ile marroia eta motxa zuen bere ahizpak bizkiak ziren Hana eta Maria izena zuten,ile luzea eta marroia zuten. Egun batean bere amak eta bere aitak ezan zieten: -Hurrengo astean palazio batera joango gara koadroak ikuztera. Railiren ahizpak oihuka asi ziren: -AAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAA!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!! -Ze gogo daukaten koadroak ikustera joateko. Esan zuen Railik.
Azte luze luze bat pasatu ondoren denak pozik jarri ziren,merienda prestatu,motxilan sartu eta ba goaz!!! -Goazen trena artzera,azkar!!! Esan zuen amak.
Iritsi zirenean mutil bat koadro bat margotzen zegoen. Mutilari kasu egin zien ,mutila aiena joan zen eta itz egiten asi zenean pintzela bakarrik margotzen ari zen. -Aaa!!!Pintzel ori bakarrik margotzen dago!!! Ezan zuen Mariak.
Hana eta Maria builaka asi ziren eta pintzela dena margotzen asi zen.
Aiei ere margotzen azi zen. Gizona zigortu egin zien eta dana garbitzen azi ziren,bitartean Raili bere amarekin palazioa ikuztera sartu ziren. -Zein koadro ederrak diren. Ezan zuen Railik. Bere amak baietz ezan zuen.Geroxeago bere ahizpak azaldu ziren eta mutilarekin zeuden. Bukaerara iritsi zirenean koadro eder bat zegoen zozketatzen zutena,hiru ahizpek nahi zuten koadroa. -Badakit dona dona egingo dugu. Ezan zuen Railik.Mutikoa dona dona egiten azi zen: Dona dona katona Sutondoan aitona Lepotik behera kuttuna Irten kanpora Neska edo mutil ttunttuna. Railiri tokatu zitzaion. -TOMA!!!!!!!!! Ezan zuen.
Railiri koadroa eman zioten,koadroa kotxean zartu eta etxera poz pozik bueltatu zen eta bere 2 ahizpak aserre zeuden railirekin beti beak dena lortzen zuelako. HANDIK AURRERA ETXE HARTAN ,DENAK ZORATZEN BIZI ZIREN.
GOXOKIEN MUNDUA!!!
Behin batean lau ume zeuden:Sara, Julen,Alazne eta Jon deitzen ziren. Jon ile beltza zuen eta jatorra zen. Alazne ile luze marroia zuen, oso alaia zen. Julen ile motxa zuen, oso jakintsua zen. Sara gazteena zen, ile luze beltza zuen . Laurak oso lagun onak ziren. Sarari asko gustatzen zitzaion futbola eta eskubaloia,Julen berriz printzesak gustatzen zitzaion.Alazneri irakurtzea asko gustatzen zitzaion eta Joneri asko gustatzen zitzaion ikastea eskolan. Lau lagunei asko gustatzen zitzaion goxokiak, Adibidez: regalizak,fresa, golosina... Egun batean Jonek amets on bat euki zuen Goxokien munduari buruz, gaztelu bat zegoen mendi tontor batean eta jeisteko txirista bat zegoen, oso luzea zen. Eta igotzeko txokolatezko eskalera batzuk zeuden Egun batean sortu egin zen mundua eta horrela deitu zioten. GOXOKIEN MUNDUA.
Jende asko joan zen horrea bizitzera betirako eta lagunak mundu guztia jan egin zuen, ere bai goxokizko pertsonak eta animaliak :lehoiak, tigreak, marrasoak‌jan zituzten, Goxokien mundu guztia desagertu egin zen. Eta askenean Jonek eskolara joateko alarmarekin esnatu zen eta konturatu zen dena amets bat izan zela.
HIRU LAGUNEN ARASOAK 20. Garren urtean gertatuko da. Basiren behin hiru lagun izena zutela. Frin, Jon eta Mirti. Frin, ile horia zuen eta begi gorriak zituen. Mirti, ile gorria eta begi horiak zituen. Jon ile marroia eta begi marroiak zituen. Hirurak balonmanon ibiltzen ziren.
Pistinan Jon eta Mirti, Frinri itxoiten ari ziren 16:00 gelditu ziren eta askenean Frin etorri zen eta Cauldi, Ander eta Mikel entrenatzen zeuden. Eta or gelditu ziren entrenamendua bukatuarte eta esan zuen Jon: - Etxera joateko ordua iritxi da. Eta Mirti esan zion: - Bai egia da berandu da etxera joan beharko dugu bestela ama bronka botako dit.- Eta biak- Bale!!! Jon etxera aiatu zenean oso berandu zen orduan amak bronka bota zion. Eta amak esan zuen: - Bihar lagunekin joan gabe. Orduan negarrez asi zen eta amari esan zion tonta bat zela eta bere amak esan dio:
- Aste bat etxetik atera gabe!!!. Bere koartora joan zen, afaldu gabe gelditu zen. Hurrengo egunean esan zion amak:
- Barkatu egingo, dizut baina hurrengoan ez dizut barkatuko, bale!!! Jonek esan zuen: - Bale ama. Hurrengo egunean laino bat esan zion Joni: - Zure amai kasu gehiago egin behar diozu. Jonek esan zion: - Bale nire amari kasu gehiago egingo diot.
Etxera aiatu eta bere amari muxu handi bat eman zion, eta amak galdetu zion: - Zer gertatzen zaizu????. Jonek erantzun zion: - Ez zait gertatzen ezer bakarrik laino bat hitz egin ditela. Bere amak ez zion sinisten.
Hurrengo egunean Mirti, Frin eta Jon gelditu ziren balonmanon ibiltzeko, nola hiru ziren talde bat bakarrik al zuten in 2 kontra 1 orduan Jonek esan zuen: - Ba dona dona katona egingo dut, dona dona katona sutondoan aitona lepotik bera kuttuna aseituna babarruna toka la pistola y hace pin pan pun txinito de atun. Mirti nirekin zea. Mirti esaten du: BALE!!!.Frin esaten du:
- Ez da bidezkoa!!! Jonek esaten dio: - Horrela tokatu da. Mirti esaten du: - Bale 12ko bentaja emango dizugu bale. Frin esaten du: - Bale ori bai dela bidezkoa. eta partidua asten da, Mirti eta Jon irabazten dute. Ikusminera litxarreriak erostea joan dira.
Hurrengo egunean polideportiboan geratu ziren eta kantxa moitsen asi zen eta derrepentean estralurtar batsuk asaldu ziren, eta Mirti, Jon eta Frin beldurtuta zeuden eta Jonek esan zuen: - Zer nahi duzue? Eta estralurtar bat esan zion: - Zuen kontra balonmanon ibili. Mirtik galdetu zion: - Zertarako nahi duzue gure kontra jolastu. Estralurtarrak erantzun zion: - Munduko kopa irabazteko!! Eta jolasten asi ziren, ez dakizuela zeinek irabazi zuen Mirti, Jon eta Frin irabazi zuten munduko kopa.
Ala basan edo ez basan sar dadila Hiru lagunen plazan.
LAGUNAK ETA DRAGOIAK Historia hau orain dela milaka urte gertatu zen. Baziren behin hiru lagun Aitor, Julen eta Eneko, eta Marraz herrian bizi ziren. Marraz herria oso polita zen, plaia zuen eta jardin asko zituen. Aitorrek ile motx marroi lisoa, begi berde handiak, sudur normala eta aho txikia zeukan, Julenek ile horia, begi marroi handiak, sudur txikia eta aho normala, eta Enekok ile beltza , begi urdin handiak, sudur normala eta aho txikia zeukan.
Marraz herrian paseo bat ematera joan ziren, Aitor, Julen eta Eneko, eta iskin batean hiru dragoi aurkitu zituzten, hirurak aho zabalik geratu ziren, dragoi bat suzkoa zela ematen zuen, beste batek izotzezkoa eta besteak, bestea‌ Ez zekiten nolakoa ematen zuen. Ondoren Aitorrek esan zuen: Beraien laguna egin nahi dut, baina gehien bat suzkoarena. Geroago Julenek esaten du: Nik izotzezkoarena. Enekok besteen aldean arraroa zenaren laguna egin nahi zuen, orduan beraiengana joan eta Enekok bere dragoiari eskua burutik pixka bat gertu jarri, eta dragoiak burua jarri zion eskuaren azpian. Gero bere gainean jarri eta poz-pozik ibili zen, besteak berdina egin eta buelta bat eman zuten hegan. Ondoren dragoiek ate borobil baten antzeko bat ireki, barrura joan eta Itsas Pintxo izeneko herri baten azaldu ziren. Gero txirrin bat bezalako gauza batek jo zuen, eta bat- patean gaiztoak etorri ziren dragoien gainean. Gero bi ahotz bezala entzun ziren esanez: Etorri azkar !!! Hiru lagunak joan eta beraien adineko bi pertzona zeuden, eta ahiek beraien izenak esan zizkioten, batek Mark izena zuen eta besteak Luka. Beraiek ere dragoiak zituzten, Lukak burdinezkoa, eta Markek urrezkoa, pixka bat geroago Markek esan zuen:
Nere dragoiak urre du izena eta Lukarenak zilar, zuen dragoiek nola dute izena? Orduan hirurak beraien artean begiratu, eta esan zuten: Gureek ez dute izenik. Geroago Lukak esan zuen: Lagunduko dizuet nahi ba duzue izena jartzen. Baietz esan zuten. Aitorrenari sugar jarri zioten, Julenenari izozki eta Enekok ez zekienez berea zerrena zen, Lukari galdetu zion: Dragoi hau zerena da? Lukak segituan esan zion: Hori, hori izarrena da. Orduan Julenek izar deitu zion. Segituan Markek esan zuen: Azkar jaitsi burua. Orduan, entzun eta segituan, burua jetzi zuten eta Markek urrezko teilatu bat jarri zuen. Markek azaldu zien gerra asi zela eta sua bota ziela. Orduan Lukak azaldu zien dragoiek gauzak zekitela egiten, eta erakutsi egin zien nola egiten ziren gauza horiek. Azkar ikasi zuten, eta orduan kanpora atera eta gerran asi ziren. Ordu batzuk geroago, bost lagunak, beraien dragoiak eta hiru gerlari geratzen ziren. Hiru gerlari horiek hauek ziren: Gerlarien erregea, gerlariei agintzen dien mutila eta gerlari onena, gerlaria oso indartsua zen, pertzona guztiei hil egin zien!!! Orduan gerran segitu zuten. Aitor, Luka eta Eneko gerlariarena joan ziren, dragoiei esan beraien gauzarik onenarekin emateko, eta egin zuten. Irabazi egin zien gerlariari!!! Julen eta Mark gerlarien agintzailearengana joan ziren eta irabazi egin zuten. Ondoren erregeak ihes egin zuen, eta altxorra bezalako gauza bat ikusi, ireki, dirua, bost koilare eta bost eraztun ziren, gainera oso politak!!! Orduan Markek esan zuen: Eraztun eta koilare hauek ezagutzen ditut, interneten ikusi nituen, argia egiten dute norbaiti gauza txarrak gertatzen ari bazaizkio. Gero Julenek esan zuen: Etorri Marrazera, gure herrira. Baietz esan zuten, baina dragoiekin bazindoazten, eta Julenek baietz ezan zien. Han izozki batzuk erosteko ideia eduki zuen Enekok eta besteei ezan zien bera joango zela erostera. Baietz esan zuten. Erostera zihoanean gaiztoen erregeari ikusi zion, ondoren besteei esan eta hil egin zuten.
Gero Lukak Markekin hitz egin eta Marrazen geratzeko ideia eduki zuten, plaian bainuak ematea polita zela iruditzen zitzaielako eta herria oso polita zelako. Altxorreko diruarekin etxe bat artu zuten eta bizitzen geratu ziren, poz- pozik eta lagun asko egin zituzten. Handik aurrera denak pozik eta bakean bizi izan ziren urte askotan.
PERTSONA TXIKIEN KARRERA
Behin batean sei lagun erabakitu zuten karrera bat egitea eta beraien izenak ziren:Imaro, Alex, Aimar, Xeber, Gonzalo eta Joseba.Imaro Alex,Xeber,Joseba eta Aimar ile marroia zuten baina Gonzalok ile orizka zuen. Imaro,Xeber,Gonzalo,Aimar,Alex eta Joseba entrenamendua egiten ari ziren teilatuan batean eta entrenamenduan lehenengoa Imaro, bigarren Gonzalo, hirugarren Alex, laugarren Joseba,bost garren Aimar eta askenik Xeber izan zen. Gonzalo Xeberreri zirkuitutik bota egin zion.Xeber geroago berriro bueltatu egin zen zirkuitura.Txori bat pista erdian gelditu zen eta karrera ari zirenak ezin zuten pasa Imaro ezik.Imarok txoriaren azpitik pasa egin zen eta txoriak Xeberen kotxea jan egin zuen.Gero txori joan egin zen.
Xeberrek ezan zuen: - Txori etorri onera eta berrukatu egingo gara biok zuk nire kontra.Denbora guztian zerbait gertatzen zen batek istripua beste batek kotxe apurtu eta karreran bakarrik zeuden Imaro aurena bost segundoko diferentziarekin, bigarren Alex eta oso gertutik Gonzalo
zegoen. Karreran lehenengoa Imaro izan zen, bigarren Alex eta azkenik Gonzalo izan zen. Imaro kopa oso handia,Alex kopa ertaina eta azkenik Gonzalo koparik txikiena. A la basan eta ez basan ondo amaitu uten eta denok oso lagun onak izan ziren.
SEGUNDO ORRATZA!!!
Orain dela miloi bat urte erloju erraldoi baten bizi ziren, Bartolome Txispa , Hamabi,Sei eta Bat. Bartolome ile horikoa zen eta begi marroiak zeuzkan erlojuaren jabea zen eta berak agintzen zuen.Hamabi, Sei eta Bat hirukiak ziren eta hirurek ile marroia zuten,begi makarroiak eta oso abenturazaleak ziren.Lauren arten detektibearen lana oso errez egiten zuten detektibearen lana oso errez egiten
zuten.
Egun batean Bartolome Txispak erlojuan zerbait arraro bat sumatu zuen eta bere lagunei deitzea erabaki zuen.Geroago, ailegatu zirenean ea zer geratzen zen galdetu zien eta esan zien Bartolomek: -Ba, ez al duzue ikusten segundo orratza pixka-bat zoratuta? -Bai, uste genuen zu zinela eta ez gara urduritu-esan du SeiekDenak aztertzera jarri ziren eta ez dute ezer aurkitu, baina ,Hamabik azkenean esan du segundo orratza zoratu egin dela eta denak arritu egin gara.Geroago, segundo orratza biraka kontrolik gabe zegoen eta erloju munduan izugarrizko iskanbila sortu zuen.Lau lagunak misterioa argitzera segituan joan zien eta ez zuten eser aurkitu.Bat-atean entzun zen ahotz oso zakar bat:
-Zu lehena! Jajajaja! Eta Bateri lurrera bota zion baina berak eta lagunek ez zuten beldurrik izan eta aurrera jarraitu zuten pisten bila.Azkenean orratza gelditu zen ,baina, orain dena geldi-geldi geratu da eta lagunek ez dakite zer egin.Geroago, zuhaitz batek hitz egin zien eta honela esan zien: -Kontuz, baina, indarrik gabe geratzen ari da.Ez zaitezte geratu bestela berriro indarra artuko du eta. Dena oso gustura jarri ziren hori entzutea.Bartolomek ate bat ikusi zuen urrutira eta ikustera joan zen.Barruan erlojuaren gauzak zeuden eta palanka
bati eman zion eta dena ondo zegoen berriz ere.
Lagun taldeak oso ondo pasatu zuten beren abenturetan, baina , ere egon ziren ezusteko txikiren bat, tartean ere egongo dira lagun berriren bat.Eta erlojua salbatu zutelako errege bihurtu ziren eta beraien bizitzan oso aberatsak izan ziren. HURRENGO ARTE LAGUNAK!!!!!!!!!!!
JELATINALANDIAKO ABENTURAK !
9516.urtean, baziren bost lagun, Jelatinalandian bizi zirenak. Lagun horiek, Koro, June, Janire, Asier eta Manex izena zuten.
Jelatinalandian, euria ez zuen oso normala egiten zeren eta jelatinak botatzen zituen. Jende asko janari horretaz bizi zen baina beste asko berriz hirian zeuden beste janari batzuetaz ere bizi zen.
Behin, Jelatinalandian ez zuen euririk egin eta jendea oso triste gelditu zen horregatik. Baina ahala ere, bost lagun horiek hori konpontzen saiatu ziren. Zubi batera joan ziren nola konpondu adostera, Eta momentu horretan, gauza arraro bat entzun zuten : - Nik badakit zer egin! Entzun zuten eta gainera errekatik etortzen zela iruditu zitzaien. Eta ondoren; - Bai neu naiz, erreka! nik badakit zer egin!
Korok eta bere lagunek esan zuten: -Bai, eta zer egin dezakegu? Errekak; - Ba joan hodeietara eta galdetu zergatik aspaldian ez duen euririk egin, eta gero esan euririk ez egiteagatik jendea gose handia pasatzen hari dela zeren eta horrela ulertuko dute beraiek euria egitearekin jende askok eta askok janaria lortzen duela. Orduan denek esan zuten joango zirela hodeietara baina ahala ere gauza zen, zeinek esango zien hori hodeiei eta adosteko, zotz egiteko formula hauxe kantatu zuten: -Martin Bonbin Errege eta sorgin Tipula eta gatza Martin ipurdi latza! Zotz egiteko formula erabili ondoren, Juneri tokatu zitzaion baina June pikatu egin zen eta esan zuen: -Hitz bat saltatu duzue eta horrek ez du balio! Baina denek esan zuten hori ez zela egia eta nahi bazuen lagunduko ziotela esan zien. Eta orduan Juneri ondo iruditu zitzaion eta liskar guztia konpondu zen. Hurrengo egunean, hodeietara joan ziren helikoptero baten bidez eta dena kontatu zien hodeiei. Eta hodeiak barkamena eskatu zuten baina esan zuten: -Ok, barkatu baina ez etorri gehiago helikopteroan, hau kutsadura! Orduan, etxera itzuli ziren, eta herritar guztiekin festa bat ospatu zuten, hori goraipatzeko!
Handik aurrera, denak pozik eta bakean bizi izan ziren urte askotan. Hori hala bazan eta ez bazan sar dadila kalabazan eta atera dadila Jelatinalandiako plazan.
MONSTROTSOAREN ABENTURAK
Bazen behin Irudimenlandia izeneko planetan monstrotso txiki eta jator bat 10 urtekoa, lagun asko zituen eta infinito garren urtean bizi zen. Planeta ortan denak jatorrak ziren. Monstrotsoaren lau lagun handienak Lapa, Zapa, Zupa eta Zipa zuten izena, Monstrotsoa jatorra zen, Lapa berezia, Zapa ausarta, Zupa azkarra eta Zipa pixka bat babua.
Egun batean gauza ikaragarri txarra gertatu zen Irudimenlandian, gizon ikaragarri gaizto bat etorri zen eta Pepito Harri Gaiztoa zuen izena eta
dragoiak, soldaduak eta mago gaizto pila bat ekarri zituen Irudimenlandiara eta gauza txarrena zen Irudimenlandiako erregea baitu egin zuela, erregea eraman zuen, koloreak eraman zituen eta dena grixa biurtu zen. Monstrotsoa, Lapa, Zupa, Zapa eta Zipa paseatzen zeudela oso triste lurrean zegoen zulo batera erori eta haitzulo misteriotsu batean bukatu zuten eta geroago mago berezi bat agertu zen, eta esan zuen magoak: -Nortzuk zarete? -Nik Monstrotso dut izena eta lau Irudimenlandiar hauek Lapa, Zupa, Zapa eta Zipa izena dute eta zu nor zara?- Erantzun zuen Monstrotsok. - Ni Piza magoa naiz. - Piza magoa zure laguntza behar dugu, Irudimenlandiak‌ - Badakit.- Esan zuen magoak. - Ah, bale‌- Erantzun zuen Monstrotsok. - Ni ere oso triste nago pasa denarekin, nik salbatuko nuke Irudimenlandia baina zaharregia naiz. Pentsatzen dut 1279 urte ez direla zure bizitzako gauza zailena egiteko adina.- Esan zuen Piza magoak.Baina zuek al dezute esta? - Bai, al degu.- Esan zuen Monstrotsok. - Zipa, zuri uraren indarra emango dizut eta adizkidetasunarena, Zupa zuri harriarena eta pozarena, Zapa zuri basoarena eta errespetuarena, eta Monstrotso zuri argiarena eta maitasunarena, ados. - Bai!- Esan zuten denek batera. - Ah! Eta hau ere bai, Super Buga du izena.- Esan zuen magoak. - Alaaaaaaaaaa!!!!!!!!!- Esan zuten denak batera. - Guazen Pepito harri Gaiztoari irabastera!- Esan zuten denek batera. Eta hor joan ziren gure heroiak Irudimenlandia salbatzera. Pepito Harri Gaiztoa bere aulkian zegoen lasai asko eta bat patean Super Bugaren tximista bat jaso zuen bere laguntzaile bati eta Pepito Harri Gaiztoak esan zuen: -Zer pasatzen da emen? -Galdu egin duzula!- Esan zuen Monstrotsoak. -Benetan hori pentsatzen duzu?- Erantzun zuen Pepito Harri Gaiztoak. Eta Golem erraldoi batean biurtu zen. Eta borroka luze bat eta gero Monstrotsok Pepito Harri Gaiztoari bere argiarekin asko asko asko berotu eta zati txikitan zatitu zion.
Irudimenlandiak koloreak, erregea eta alaitasuna berreskuratu zuen eta Monstrotso eta bere lagunei eskerrak emateko festa handi bat egin zuten. Ala bazan edo ez bazan sar dadila magiaren plazan.