Errezetak

Page 1

Gure errezeta gozoak LH 5.A



ESPAGETIAK KARBONARA ERARA (Hiru lagunentzat)

● ● ● ● ● ●

● ● ● ● ●

Osagaiak: Espagetiak Nata Hirugiarra 3 arrautz Piper gorria Pimienta Nola egin: Kazuela bat artu, bete erdia baino pixka bat gehiago eta utzi ura egozten. Espageti pakete bat bota. Espagetiak egosi bitartean hirugiarra mozten da. Espagetiak eginak daudenean ura kolatzen da. Nata, hiru arrautz, hirugiarra, piper gorria eta pimienta botatzen da, ematen zaizkio birak eta egina dago.


ARRAUTZ BETEAK ● ● ●

● ● ● ●

(Hiru lagunentzat) Osagaiak: Hiru arrauts. Hiru koilarakada maionesa. Hiru atun koilarakada. Nola egin: Arrautzak utzi egosten 10 minutu. Hozten direnean zuritu eta moztu erditik. Gorringoa kendu eta plater batera bota. Gorringoa, atuna eta maionesa nahastu eta honekin arrautzak bete. Maionesa edo arrautzarekin apaindu gainetik. On egin!!


BAKAILAOA (Bi lagunentzat) Osagaiak: Bakailaoa Baratxuria Tipula Irina Olioa Tomate saltsa Piper lehorra Nola egin: Lehenik egun batez bakailaoa uretan utzi. Ondoren bakalaioa, baratxuria eta tipula lapikoan utzi. Gero olioa bota eta bakailaoa irinez estali. Jarraian lapikoan 18-20 minutu utzi. Bukatzeko tomate saltsa gainetik bota eta piper lehorrekin apaindu. On egin!!!!


PATATA TORTILA (Lau lagunentzat) Osagaiak: 5 patata. 2 arrautza. Olioa. Nola egin: Lehenik patatak zuritu. Gero lauki berdinetan moztu. Ondoren dena frijitu eta borobil forma eman. Azkenik plateraz gozatu.


MAZEDONIA 1. 2. 3. 4. 5.

1. 2. 3. 4. 5.

(Lau lagunentzat) Osagaiak: 4 kiwi 4 banana 2 madari 8 marrubi laranja edo pina zukua Nola egin: Frutak eta eskuak garbitu. Fruituak xerratan moztu. Bool batean frutak jarri. Zukua boolera bota. Jan eta on egin!!!!


BISKOTXOA Osagaiak: 3 arrauts. 3 edalontzi irin. Edalontzi bat eta erdi azukre. Edalontzi bat olio. Limoi arraildura. Jogurt bat limoi edo natural zaporekoa. Legamiazko sobre bat.

1. 2. 3. 4. 5. 6. 7. 8.

Nola egin: 3 arrautza plater batera bota eta nahastu. Koilara betekin jogurt bat bota. Olio edalontzi bat azar ezazu eta dena nahastu. Limoi edo laranja bat arraildu, zuk nahi duzuna. Edalontzi erdi bat azukre bota. Hiru edalontzi irin bota baina ez nahastu. Bota legamiazko sobre bat eta dena oso ondo nahastu. Labean sartu 30 minutuz, bukatutakoan on egin.


ARRAUTZA, GAZTA ETA HIRUGIHAR KABIA

OSAGAIAK ( 2 lagunentzat) ● ● ● ● ● ● ●

2 arrautza Hirugiharra, 200 g Gazta birrindua, 250 g 2 ogi opil Tipula erregosia Piperbeltza Gatza

NOLA EGIN: Hasteko, ogi opila gainetik zatitu, txapela kenduko bagenu bezala eta barruko mamia kendu. Gero, hirugiharra xerra txikitan ebaki. Ondoren, opila geruzaz bete osagaiekin. Lehenengo gazta geruza bat, gero hirugiharra, tipula, gazta berriro, hirugiharra eta bukatzeko, arrautza bat irekiko dugu gainean. Azkenik, opila bete dugunean, aluminio paperean bildu, gaineko aldea libre utziz eta labean erreko dugu 180º C, arrautza eginda dagoela ikusi arte (12 bat minutu). On egin!!!


OLAGARROA PATATEKIN OSAGAIAK:(4 lagunentzat) ·Olagarroa, 1,5 kg ·Patatak, 1 kg ·3 piper · ·Baratxuria ·Oliba olioa ·Etxeko tomatea, 4 koilarakada ·Piper mina edo piperrautsa ·Ardo zuria-txakolina

NOLA EGIN: 1.Olagarroa egosteko, eltze azkar batean ur tanta batekin jarriko dugu sutan olagarroa. 2.Patatak zuritu eta xerratu, hatzaren lodieran. 3.Baratxuria, piperrak eta tipulina Juliana eran zatitu eta zartagina batean ipini oliba olioarekin gorritzen. 4.Barazkiaz gorritzean, patatak gehituko dizkiogu. 5. Ardoarekin edo txakolinarekin busti. 6.Tomatearen eta olagarroaren ura botako diozu.

ON EGIN!!!!!!!


MOÑIGAK OSAGAIAK: (2 pertsonentzat) ·Arrautza 1. . Gatza pixka bat. ·Ogia hautsa bihurtu. ·Perrexila pixka bat. . Esnea 3 goilara. ·Olioa goilara bat.

NOLA EGIN: ·Nahastu osagai guztiak bol batean. ·Gatza bota eta segi nahasten. ·Esnea bota. ·Nahastu berriro eta kroketa forma egin. ·Nahastu duzunarekin frijitu. HOR DUZU MOÑIGA !!!


IZOKINA PAPILOTE ERAN BARAZKIEKIN OSAGAIAK: (2 pertsonentzat) ·Izokina, 400 g ·2 tipulina ·Tomate bat ·Zerba hosto batzuk. ·Ardo zuri pixka bat ·Gurina ·Gatza eta piperbeltza

NOLA EGIN: 1.Zuritu tipulina eta lautan moztu. 2.Jarri zartagin bat sutan olio txorrotada batekin eta jarri erregosten apur bat. 3.Zatitu barrengorriak eta tomatea eta gehitu tipulinei. 4.Utzi dena pare bat minutuz salteatzen eta atera sutatik. 5.Igurtzi gurinez aluminio paper orri bat eta izokina eta barazkiak gainean jarri. 6.Bota gatza, piperbeltza, ardo zuri pixka bat eta ondo itxi. 7.Jarri izokin poltsatxoak labeko erretilu batean eta labean erre 220 ºC, 12 bat minutuz. ON EGIN!!!


TXOKOLATEZKO TRUFAK OSAGAIAK:(2 pertsonentzat) 路300g txokolate beltz. 路200g txokolate esnedun. 路200g esnegain likido. 路Kakao hautsa, trufak hartan pasatzeko. NOLA EGIN: Hasteko, esnegaina irakiten jarriko dugu. Irakiten hasi orduko,aterako dugu sutatik. Gero, txokolate puzketak azkar sartu hartan, txokolate beltza eta esneduna. Ondoren, minutu batzuk utzi txokolatea urtzen. Orduan, sartu gomazko espatula eta zurezko zali bat eta eragin, txokolate homogeneoa lortu arte. Gero, ontzi berean homogeneoa hozkailuan utzi hozten, ongi estali, ordu batzuetan txokolatea gogortu arte. Geroago, trufa zatitxoak egin, koilara baten laguntzaz. Bukatzeko, trufa zatiei forma eman eta kakao hautsa bota. Pausatzen utzi eta jango ditugu.

ON EGIN!!!


FLANA OSAGAIAK:(6 pertsonentzat) - Litro bat esne -6 arrautz -Azukrea 200g - Kanela zotza

PRESTAKETA: · Esnea kanela-zotzarekin irakiten jarri. · Arrautzak eta azukrea nahastu. · Esne aromatizatua gehitu. · Karamelu argi bat prestatu,urarekin arinduta. · Moldetan jarri maria bainuan egin,180C,40 min.

ON EGIN!!!!!


ERRUSIAR ENTSALADILA Osagaiak: (4-5 pertsonentzat) ● ● ● ● ● ●

Patata 1 2 arrautza Atun lata 1 Maionesa Oliba pote 1 2 azenario Nola egin:

Arrautzak, patata eta azenarioak egosi.

Egositakoan patatei, azenarioari eta arrautzei azala kendu eta txikitu plater batera, atuna eta olibekin.

Dena txikituta dagoenean platerean, maionesa bota eta den-dena ondo nahastu.

Hozkailuan sartu entsaladilla hozteko eta ordu erdi edo ordu bete eduki ondoren atera hozkailutik. On egin!!!


ARROZA KUBANA ERAN Osagaiak: (Pertsona batentzat) ● ● ● ● ● ● ● ●

Ekilore-olioa Olioa-oliba Arroza basokada erdia Tipula Arrautza frijitua 1 Tomatea frijitua Tomate naturala birrindua Berakatza Nola egin:

Tomate-saltsa egin behar dugu berakatza eta tipula zatituz; eginda daudenean, tomatea gehitu eta egosten utzi. Birrindu eta saltsa beroa geroko utzi.

Kazola batean berakatz zatiak gorritu, ura edo salda gehitu (arrozaren halako ur bikoitza) eta irakitean arroza bota. Gutxi gorabehera 15 minutu egosten eta beste 5 minutu jalkitzen utzi.

Platerean arroza

moldea

jarri,

tomate-saltsa arrautza frijitua. ON EGIN !!!

alde eta

erabiliz batean bestean


LEGATZA SALTSA BERDEAN Osagaiak: (4 pertsonentzat) ● ● ● ● ● ● ●

-4 legatz solomo, hezurrik gabe, 200 g bakoitzak -2 baratxuri hortz, pikatuak -5 koilarakada oliba olio - Apurtxo bat irin -Perrexil xehatua -Litro laurdena arrain salda edo ur -Gatza

Nola egin: 1. Olioa isuri eta su bizian jarriko dugu kazola zabal bat. 2. Baratxuria erantsi eta, erre gabe beti ere, dantzan hasi dela sumatu orduko gaineratuko dugu irina, pixka bat. 3. Segundo batzuetan edukiko dugu eztitzen, kolorea hartzen utzi gabe. 4. Arrain salda edo ura isuri eta minutu batean edukiko dugu guztia irakiten. 5. Arrainari gatza eman eta saltsan ipiniko ditugu legatz solomoak, azala gora. 6. Su ezti-eztian edukiko dugu arraina 4 bat minutuan, kazolari hara eta hona leunkiro eraginez. 7. Solomoak azalez behera jarriko ditugu orduan, espatula batez baliatuta. 8. Beste bi minutuan edukiko dugu arraina gozatzen, kazolari eragin eta eragin. 9. Perrexil xehatua hautseztatuko dugu. 10. Kazola sutatik atera eta hara eta hona eraginez lodituko dugu saltsa.


ON EGIN!!!!!!!!

ALBONDIGAK TOMATEAN Lau pertsonentzako errezeta.

● ● ● ● ● ● ● ● ● ●

1. 2. 3. 4.

5.

Osagaiak: Kg ½ haragi xehatua Arrautza 1 50g ogi errailatu Baratxuri hortz 1 Irina 100ml esne Virgen extra olioa Gatza Perrexila 100g tomate frijitu Nola egin: Ogi errailatua esneetan sartu. Perrexila moztu eta zati txiki bat hartu. Baratxuria zatitu eta bol batean jarri haragia, arrautza, perrexila eta gatzarekin eta dena nahastu. Haragi zati txikiak hartu eta forma biribila eman, kutxara batez lagunduz. Pasatu albondigak irinetan eta sartagin batean frijitu, bitartean, tomatea bota sartagira. Albondigak prest!!!


TXOKOLATEZKO KREPAK 7-8 Pertsonentzako Osagaiak: -3 arrautza -150g irin -250ml esne -Gatza -5g azukre -Txokolatea edo nutela Nola egin: Lehendabizi, arrautzak puskatu eta baso handi batera bota. Gero, esnea, azukre eta gatza bota basora eta dena ondo nahastu. Ondoren, irina botako dugu. Hurrengo, ordu erdi ordu bat bitarte utziko dugu lodiagoa jartzeko. Bigarren zatiari ekingo diogu. Lehenik, denbora pasatakoan artu egingo dugu eta sartaira botako dugu eta alde batetik egin eta gero beste aldetik egin. Ondoren, atera krepa sartaiatik eta txokolatea urtu. Gero, txokolate urtua krepari bota nahi duzun bezala, eta prest duzu. Espero dut zure gustukoa izatea!!!

GAZTA TARTA


Osagaiak: ● 50 g nata likidoa ● 200 g Philadelphia gazta ● 200 ml esne ● 160 gr azukre ● 70 g margarina ● Marmelada (tarta estaltzeko) ● Mamia 2 sobre ● Maria galletak (pakete bat)

Nola egin: Lehenik, osagai guztiak nahasten dira, galletak eta margarina ezik. Suan jartzen dugu, irakiten hasi arte, eta orduan sutik kenduko dugu. Gero, margarina eta galletak nahastuko ditugu, irabiagailuan. Prozesu hau bukatzerakoan, molde batean jarri beharko dugu nahaste hau. Eta hori egin ondoren, beste nahasketa galleten gainean jarriko dugu, dena estaliz. Hurrengo, hozkailuan sartuko dugu, hoztu dadin.


Azkenik, hotza

dagoenean,

marmelada

gainetik

jarriko dugu.

On egin!!

PAELLA OSAGAIAK:(6 pertsonentzat) -2 koilarakada olioa -2 baratxuri -Tipula bat -Piper berde eta gorria -Txirla -Txipiroiak -Mejiloiak -Ganbak -Arroza -Gatza -Ura NOLA EGIN: Lehenengo, olioa zartaginera bota. Gero, piperrak, tipula eta baratxuriak frijitu. Ondoren, ura eta arroza bota behar da. Utzi egozten 20 minutu. Dagoenean, geratzen diren osagaiak utzi egozten 10 minutu. Amaitzeko, gatza bota gustuon arabera eta platerera bota. ON EGIN!!!



Espagetiak ganbakin Osagaiak:(2 pertsonentzat) -300 g espageti -150 g ganba (zurituak) -4 baratxuri atal -Oliba-olio txorrostada bat -Perrexila -Ura -Gatza Nola egin: 1. Ur askotan gatza eta olio apur bat eta 10-12 minututan espagetiak egosi. 2. Uretan gordeko duzu eta hozten utziko duzu. 3. Baratxuria txikituko duzu. 4. Oliotan frijitu eta gorritutakoan ganbak gehituko dituzu. 5.Ura kendu eta espagetiak kendu. 6. Gatza eta perrexila botako dugu. 7. Eragin apur bat eta zerbituko dugu. ON EGIN !!!


URRABURUA OSAGAIAK:(4 pertsonentzat) -Urraburu eder bat, lau lagunentzako moduko, edo bi erditan, ezkat , errai eta alboko hezurrik gabe. -Baso erdi bat ardo zuri. -6 koilarakada oliba olio. -4 baratxuri hortz,xerratan. -3 koilarakada sagardo-ozpin. -4 tipula txiki,zerrendatan. -Kg erdi patata,zurituta eta dado txikitan moztuta. -2 tomate heldu,zurituak. -Perrexil xehatua. -Gatza. NOLA EGIN: 1-Oliba olioa ugaritan frijituko ditugu patata dadoak, ongi txigortu arte. 2-Gatza eman eta labeko erretilu batean paratuko dugu urraburua. 3-Aldez aurretik 180 gradutan berotutako labean sartu eta hantxe edukiko ditugu 25 bat minutu. 4-Urraburua ia egin denean, sartagin batean olioa su bizian berotu eta baratzuri xerrak gorritu ditugu hartan. 5-Sagardo ozpina bota. ON EGIN!!!


URDAIAZPIKO TAKOA OSAGAIAK:(2 pertsonentzat) -2 patata. -Gatza. -Olioa oliba birgena. -Pernil takotxoak.

NOLA EGIN: Lehendabizi, patatak ondo garbitu. Gero,patatak bigun daudenean, poliki-poliki hustuko ditugu. Gatza birrinduko dugu. Geroago,gatza birrindu eta pernil takotxoak ondo nahastu. Gorde ditugun patata azalak egin dugun nahaskeriarekin beteko dugu. Azkenik,patatak beteak ditugunean,oliba gainetik botako ditugu. ON EGIN!!!


TXOKOLATEZKO

TARTA

OSAGAIAK: (2 pertsonentzat) -500 gr irin, l bat. -Esne,200 gr. txokolate,4. -Arrautza,250 gr. azukre. NOLA EGIN: Lehenengoz lau arrauts apurtzen dugu eta gero azukrea ematen dugu. Bigarrenez esnea ematen dugu. Gero irina ematen dugu eta dena nahasten dugu. Hurrengoz txokolate kapa bat ematen dugu eta amaitzeko labera doa. ON EGIN!!!


ARROZ ESNEA OSAGAIAK:(2 pertsonentzat) -Litro bat esne. -300gramo azukre. -2 palu kanela. NOLA EGIN: Lehenengo osagaia guztiak lapiko batean sartu behar dira. Gero su baxuan ipini behar da. Geroago 41 min.utzi egiten joateko. Azkenik sutatik atera eta beirazko plater batean sartu.

ON EGIN!!!



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.