2008ko urriak 20
4. alea
08/09
Nafarroa ZEIN EDERRA DEN ADISKIDETASUNA! Duela hilabete batzuk Hezkuntza Departamentuko Prebentzio Zerbitzurako zuzendaritzara heltzeko Lan-medikuntzako tituluduna izatea edo antzeko lizentziatura bat edukitzea eta Prebentzio Zerbitzuko Araudiak bere 37. artikuluan eskatzen duen goi mailako funtzioak garatzeko beharrezkoa den ziurtagiriaren jabe izatea derrigorrezkoa zen. Baina Foru Dekretu baten bidez baldintza hau aldatu egin zuten, postu hau betetzeko titulazioa deuseztatuz: zuzendariarentzat bere neurrian egindako trajea. LAB sindikatuak aldaketa honi helegitea jarri zion. Behin egun dagoen arduraduna postu horretan apetaz izendatua izanda gero eta Departamentuko Ziurtasun eta Osasun komiteko lehen bileran lan horretarako bere merituez galdetu ondoren, gai honetan formakuntza “zero patatero” zela adieraz zuen. Departamentuko arduradunek heuren haserrea erakutsi zuten, ez erantzun horregatik, baizik eta LABeko ordezkariak galdera hori egiteagatik. Aurtengo uztailean NafarroakoAuzitegi Gorenak Nafar Gobernuak egindako araudi aldaketa baliogabetu zuen. • Alde batetik Sententziak, hasierako azalpen gisa, Gobernuko letratuek sindikatuen zilegitasuna zalantzan jarri nahi izana ezeztatzen du. • Bestetik ulertzen du, LABek mantendu bezala, kudeatzaile publikoek giza baliabideen auto-antolakuntzarako ahalgoa ezin dela erabatekoa izan, baizik eta arauen menpe egon behar dutela; kasu honetan Prebentzio Zerbitzuak arautzen dituen Dekretua kontutan izanik, non gaiarekin lotutako derrigorrezko ezagutzak arautzen diren. Laburtuz, Tribunalak ulertzen du Zerbitzuaren arduradunak beharrezko titulazioa izan behar duela mediku eta bestelako teknikariak zuzentzeko eta ikuskatzeko, gutxienez hauen lan-maila izanik. Sententzia jaso genuenean Departamentuko arduradunek lan lekua utzitako lagunari agurreko omenaldia egingo ziotela pentsatu genuen. Baina ez! Denon dirua Auzitegi Gorenaren sententzia honen aurkako helegitea jartzen erabiliko dute. Eta horrela laguntxoaren izendapena luzatzen da, nahiz eta prebentzio zerbitzua noraezean ibili. Zein polita eta ederra den adiskidetasuna, batez ere denon diruarekin (urria azken aldian) ordaindu denean.
http://www.labsindikatua.org/sektoreak/irakaskuntza/publika Araban
Bizkaian
Gipuzkoan
Nafarroan
Iparraldean
Bueno Monreal, 10 Behea 01001 Gasteiz Telf.: 945 259 544 Faxa.: 945 258 039 irakaskuntzaaraba@ labsindikatua.org
Rekalde zumarkalea,62 48010 Bilbo Telf.: 944 706 900 Faxa.: 944 706 909 irakaskuntzabizkaia@ labsindikatua.org
San Bladi,1,behea 20013 Donostia Telf.: 943 458 562 Faxa.: 943 472 709 irakaskuntzagipuzkoa@ labsindikatua.org
M.Zelaieta 75 2A atea 31014 Iruñea Telf.: 948 382474 Faxa.: 948 221 276 irakaskuntzanafarroa@ labsindikatua.org
7 Coursic Karrika 64100 Baiona Telf.: 0559595020 Faxa.: 0559595021 baiona@ labsindikatua.org